28
PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)

PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

PATXI ETXEBERRIA(1900-1989)

Page 2: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Egilea:

ELIXABETE GARMENDIA

Page 3: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Gizon erdibitu baten aurrean gaude.Zinez euskaltzalea eta abertzaleaizanik, eta jakinda Euskal Herrianbazuela lanik aski, Txinan etaFilipinetan igaro zuen bizitza ia osoa,misiolaritzan. Hona itzuli zenean, 87urterekin, desgaraian aurkitu zen, etaez zitzaion batere atsegin gertatueuskal giroa. Idazmakinan oraindikpapera jarrita zeukala topatu zutenhilda bere logelan, Loiolan. «Egunabezain laister / Urteak amaitu...» zioenbertso haietan, nahiz eta laurogeitahamargarren urtera zihoan horiidaztean. Xabierko San Frantziskoreneguna zen hura, seinalatua inondik erejesuita batentzat. Beretzat, areago,Euskararen Eguna zen, erbestean erebeti gogoan izaten zuena.Euskalaritzara bere idatzipropioengatik baino gehiago pasa dabeste lan mota batzuengatik: Argiakozuzendari izateagatik tarte laburbatean eta, batez ere, OlabiderenBiblia argitaratzeko egindakoprestaketarengatik. Hori burutu etagero euskaltzain izendatu zuten.Hamabi hizkuntza lardatzera iritsi zen,tokian tokikoa egin behar zela sinestenbaitzuen bene-benetan. Baina amets,ama hizkuntzan egiten zuen erbesterikurrunenean ere.

ANDOAINGO BASERRITARRA

Andoaingo Merdilegi baserrian jaiozen Jose Frantzisko Etxeberria–Praixku etxekoentzat–, 1900ekoapirilaren 23an. Merdilegi Goiburuauzoan dago; izenak adierazten duenbezala, mendi auzoa da hau, SanEstebanen baselizaren inguruandozena eta erdi bat baserri biltzendituena. Gorantz begiratuz gero,Aizkorri Txiki, Onddi, Adarra etaBelabiko gainak bistan. Behean

1

PATXI ETXEBERRIA

Patxi Etxeberria (1900-1989)

Page 4: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

emakume zuzena zen. Bai horixe, etaguk senide guztiok zuzen ibili beharizaten genuen». Horixe etxeko giroa,bi emakumezko gartsuk gobernatua.Merdilegiko familia horretan bilatzenditu bere sustraiak zahartzaroan erePatxi Etxeberriak, 1974an Taiwandikidatzitako gutun honetan dioen bezala:

Neroni nondik irtena ote naiz? Nereamatxok esaten zizkidanak alperrik alziren? Eta, nere ama aldeko osabazenak hain bertso abeslari ederbaziren, ez al zen haiengandikoriknireganaino iritsi? Ezik damurik osabahaiek Andoaingo jaiotetxea utzi eginzutela... Zaharrena Kuban hil zen,gudumutil morrontzara eramanzutelarik. Eta beste bi osabakArgentinan ahitu zitzaizkigun... hantxe,Tucumango bazter kiskalietan.

geratzen dira herri kaskoa etaSorabila, auzo koskorra. Bi etxebizitzaditu Merdilegik, Nagusi Etxea, etagarai batean haren borda izango zena,gerora handitu eta bizitzatarakobirmoldatua.

Hamaika senideren artean zaharrenazen Patxi Etxeberria. Bere atzetiketorriko ziren Luzia, Martin, Juan Mari,Joxe Inixio –gerra garaian Artxandanhila–, Rafaelatxo –umetan hila–,Erramona, Ixabel, Bartolo –jaiotzanhila–, Benita eta Prontxio. Familiahandia Merdilegin maizter ziren gurasohaientzat. Ama zen bertakoa, MariaBautista Tolosa Zumalakarregi. Aitaberriz, Higinio Etxeberria, Altzagakoa.«Gure aita, gure amaren etxera etorrizen, Altzagatik Andoainera. Orduangure ama neska bakarrik etxeangelditu gure amona izango zenarekin.Eta baserriko lanak gure amakbakarrik ezin egin. Han bertan mutilgazteak izango ziren, noski, bainagure ama Goierrira joan zitzaigun.Adinean zazpi urte gazteagoa gureama eta itundu ziren. Horrela, gureama bere etxean eta gure aita hartuzutenen sendian. Aitak baino agintetzahaundiagoa zuen etxean gure amak».Amaz gain, amona etxean.Elduaiendik senarra hartuta etorriaMerdilegira, emakume zaildua,Zumalakarregi abizenari ohore egitenziona inondik ere. «Hura, Mikelantoni,

2Merdilegi, bi bizitzako baserria: ezkerrekoa, Nagusi Etxea; eskuinekoa,Etxe Beltza, Etxeberriatarrena.

Page 5: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

FILARMONIKA SENDAGAI

Txikitan gaixotasunak harrapatu zuenPatxi Etxeberria. «Gaixoaldia luzeizango zen nolanahi ere, eta ni ikusterabat joaten zen aldamenekoa, besteetxekoa, gizon haundia, eta harkesaten zidan: sendatzen haizenean,ezpainetako filarmonika ekarriko diat.Gaur arte. Eta ni sendatu egin nintzen;nik uste horren pozez ez nintzelaokertu». Musikazaletasuna pizturikzuen nonbait ordurako PatxiEtxeberriak. Gaixoaldian oinez ibiltzenere ahaztu egin zitzaion, eta amonaMikelantoniri eskutik helduta ikasiomen zuen berriro. Nolanahi ere, buruzez zen makal atera eritasunetik:«Gaixotasun hori izan nuelako, nereamak eskaintzaren bat egin ote zuen...nik berehalaxe ikasten nituen eskolakogauzak, berehalaxe, batere nekerikgabe».

Herrian egin zituen lehen ikasketakEtxeberriak. Lehendabizi Sorabilakoelizpean eta gero Keperin Ansaalkateak sortutako eskolan. Hamaseiurterekin Seminariora jo zuen, herrianbertan. «Andoainen bazen Seminarioalatinerako; Ustoa jauna zen zuzendari.Egun hori irailaren 16a zela uste dut.Aita eta ni garoa ebakitzera joanginen, eta han ari ginela nere arrebaErramona joan zen berria ematera:aizak, Frantzisko, Seminariora joateko.

3

Amona, Mikelantoni Zumalakarregi, bere seme-alabekin. Eskuinetaradaukan lehena, Maria Bautista, Patxiren ama.

Filarmonikaren pozetan sendatu zena 1971ko abenduaren 31n,eskusoinua jotzen.

Page 6: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Manuel Lekuona beraz lagun, etairakasle berriz, matematiketakoa hainzuzen ere, Don Jose MigelBarandiaran. Hortxe beraz, beste

Ordurako eskainiak eta egin zituztenetxekoek eta joateko. Eta ni etxeraetorri nintzen, zerbait hartuko nuen,maindireak edo lo egiteko, eta joannintzen». Seminario horretan famuloedo morroi modura egon zenEtxeberria, alegia, lana eginezordaintzen zituela ikasketak; horrelalatinekoak osatu zituen arte.

Gasteizko Seminariorako pausoahurrena. Oroitzapenean, Andra MariZuriaren jaiak bete-betean zirela,abuztuaren 5 edo 6an, 1919an.«Seminarioan ni giltzazain nintzen,Azpiazu zenak egin ninduen. Azpiazuhori zen erretore, eta ni joannintzenean, ez dakit ba mutil politanintzen edo, niganako izugarrizkomaitasuna agertzen zidan; etaeuskalduna ere bai, ni orduanLekuonarekin ibiltzen nintzen,bazekien...». Lekuona, sei urtezaharragoa, bide erakusle izan zuenSeminarioan: «1918garren urtean ikusinuen lehenbizi. Lekuona oso euskalariegokia zela esan zidaten, eta harekinhizketan laister hasi ni: izan ere,ordurako euskal gogo izugarrianeraman». Berehala aurkitu zuen lanaEtxeberriak oiartzuarraren alboan,Dotrina berria euskaratzen ari zentaldeko kide modura.

4

Andoainen egin zituen lehen ikasketak, baita latinekoak ere, Patxi

Etxeberriak.

Page 7: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

askorentzat bezala beretzat ere maisu,aitzindari eta lagun izango ziren parea,Barandiaran eta Lekuona. Lehen biurteetan filosofiako ikasketak egin,hurrengo hiruetan berriz teologiakoak,eta Etxeberria prest zen apaizteko.1925eko abenduaren 19an eman zuenmeza berria. Seminarioakherrilanerako gogoa piztua zion:«Apaiz ikasketak genituenean guk baiamets egiten genuela. Horixe!! Behinzerbait ginenean Euzkadi osoazuzendu behar genuela esanezibiltzen ginen. Izan ere, oker zeudenarazoak asko ziren».

APAIZ BERRIA

Apaiztu eta Lalastrara bidali zuten,Araban, Burgosko mugan. «Herrihorretan izugarrizko ezin etsiak izatennituen, eta guztira lau hilabete etahamaika egunez izan nindutenhangoek». Tarte laburra oso, berezarrotz zitzaion inguruan girotu ahalizateko. Aldiz, Goierrin pasa zituenhurrengo lau urteetan, han bai, erabatbertakotu zen. Agian Altzagako aitarenairea lagun, apaiz gazte eta lerden,euskaltzaletasunez zeriola, berehalaaurkitu zuen han erein nahi zuenhazirako lur egokia. Baita betikoadiskideak egin ere.

Goierriko egonaldi hori bi tokitanbanatzen da: bi urte pasatxo Itsason,eta urte eta erdia Ezkioko Santa Lutziaedo, berak nahiago zuen izena erabiliz,Anduan. Hortik joera handia hartu zuenOrmaiztegirako ere. Apaiz gazteak giroberria zekarren. Ez zuen ez ardorikedaten eta ez kartatan egiten; alkateaeta apaiz zaharra beste tankera

5

Patxi Etxeberria, apaiztu berritan.

Page 8: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Jokozalea apaiza zen. AurretikItsason egondako lagun batek abisatuomen zion Etxeberriari:

– Aizak, Itsasoko apaiz jaun zaharrakitoko hau! Deika ez zaik isildukokartetan hasi hadin.

Erantzun nion: Horra oraindik ikasi ezdudan lana. Zer diren ere, kartak, ezzekiat.

Eta halaxe gertatu. Itsasora heldu etahamabost egun baino lehenago hasizitzaidan kirika. Ni ezetzean. Eta apaizjaun agurgarriarentzat hori izugarrizkoarantza izan zela uste dut.

batekoak izan, harri eta zur apaizberriarekin:

Uztailaren hamazazpigarreneanItsasora iritsi nintzen. Handik laisterMadalenak ziren. Areriko (Alegi,Itsasokoa) elizatxora etorri ginen, etaegun hartan meza neronek bakarrikabestu nuen.Ondoren bazkaria.Itsasoko alkateak eta hango bestejaunek apaiz berriari ongietorri bereziaegin nahi. Otordutarakoan haiek mamabeltza aukeran zerabilten eta neri ereeskaintzen zidaten. Ez nien hartu.Honetan alkate jaunak:

– Lan ederra egin zaigu! Apaizgazteak ardorik ez duela nahi. Herrikozorrak estali ditzagun seinale txarra.

6

Itsasoko eliza.

Page 9: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

MUSIKA, POESIA, ANTZERKIA

Patxi Etxeberriak beste zaletasunbatzuk zituen, eta horiek zabaltzekoasmoa eta adorea. Laster bildu zueninguruan taldea euskarazko poesia,kantak eta musika irakasteko. Hamar--hamalau urteko ume eta gaztetxoak,gero Euskal Jaietara eramatenzituenak, eta baita sariak irabazi ereeta aipamenak jaso egunkari etaaldizkari euskaltzaleetan. Esatebaterako Euskal Esnalea aldizkariak,1929an Andoainen ospatutako LehenEuskal Haur Egunaren kronikan, Aieteeta Leitzako umeekin batera,Ezkiokoak nabarmentzen ditu, PatxiEtxeberriaren zuzendaritzapeanaritutakoak. Horien artean hamabiurteko organojolea, Inazio Aldanondo.

Klaseak Anduako apaizetxeanematen zituen Etxeberriak, eta harabiltzen zitzaizkion ikasleak inguruko

7

Ezkioko elizataria. Anduako apaizetxea. Hor ematen zituen klaseak Patxi Etxeberriak.

Santa Luzia edo Andua, Ezkioko auzoa.

Page 10: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

bazterrak margotzen dizkigunean, haubezalako txokorik inon izango ez delaiduritzen zait... Baina horrelakoedertasunak Itsason nintzeneantxoragarriro ikusten nituen, hantxeMendeungo etxetik zuen aldera,Ormaiztegira, begira egotennintzenean». Sasoi betean zegoenekoibiliak: «Itsason izaten nintzen hartan,busti beldur haundi gabe, mendizmendi hantxe joaten nintzen Ezkiora,Don Sinforosorekin hitzaspertuaegitera. Hura etxean ez bazen... niberriro Itsasora, bazterretako intzakbilduz. Haiek bai urte ederrak etaegun alaiak eta baztertxo atseginak».

Naturaren mireslea, ibiltari arin etanekaezina, jendartekoa... halakoxeazen Anduako apaiz gaztea.

herri eta auzoetatik. Orduan ez zenikastolarik ez euskarazko ikasketarikGoierrin, eta hutsune hori betetzenzuen Etxeberriaren eskolaz kanpokojarduerak. Handiagoekin berrizantzerki taldea osatu zuenOrmaiztegin. Entsaioak Irizartarrenaltzari tailerrean izaten ziren, familiahorrenean baitzeukan sartuetxeaEtxeberriak. Etxekoandrea, DoñaCándida Salazar, emakume jantzia,oso laguna zuen.

Oroitzapen gozoak utzi zizkionGoierriko egonaldiak Etxeberriari. SanMartinetan Astigarretara mezetakohitzaldia egitera joan eta elurra mara--mara egin zuenekoa. FilipinetakoIloiloko eguzki sarrerak ereGoierriraino darama: «Arratsaldeetan,sarreran eguzkiak erdi-hori erdi-nabar

8

Ormaiztegiko antzerki taldea;erdian, eserita, PatxiEtxeberria.

Page 11: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

LIBURURIK GABEKO IDAZLEA

Auskalo zenbat orri ez ote zituenbete eta hala ere, libururik gabekoidazlea dugu Patxi Etxeberria. Areago,bere lanak, onenera jota, aldizkarietanbarreiaturik daude, eta galduta ezdakigu beste zenbat idatzi, Txinanburututakoak batez ere. Beraz,ezagutzen duguna, lagintzat bakarrikhartu behar. Generoei dagokienez,artikulu eta bertso idazlea dugu batezere, baina ipuinak, itzulpenak etamoldaketak ere egin zituen. EuskalEsnalea, Argia, Euzko Gogoa, Karmel,Egan, Olerti, Jesusen Biotzaren Deyaeta Zeruko Argian kolaboratu zuenurteetan zehar. Bere izenez, nahizizengoitiz sinatzen zuen, hala nolaAbelegiko Pi edo Ibiltari.

Gazterik eta Seminarioko giroan hasizen idazten. 1920ko Santo Tomasetanakzesit bat irabazi zuen DonostiakoElerti Batzaldian, «Erriko jayetan»izeneko ipuinarekin. Hogeita bostpezetako saria, garai hartarako dirumordoxka, Toribio Altzagaren eskutikjasota gainera. Hurrengo urtean«Urdinburuko Bittor» izenekobakarrizketa argitaratu, eta urtehorretatik 1930a bitartean EuskalEsnalea aldizkariko kolaboratzaile izanzen, «Irakatsi euskeraz» eta «Euskeranola ikasi?» idatziekin saridun gertatueta gero. Aldizkari horretan bertan

argitaratuak, «Dirua biotz», «Euskera-gayak. Al, noiz?», «Euskerarenugaritasuna», «Ortzia saritzat» olerkia,«Izkirimiriak», «Elustiza’tar JuanBautista» eta klasiko baten itzulpena,Virgilioren «Eneis»-en hainbat bertsohain zuzen ere.

Curriculum hori izanik, ez daharrigarria 1929an, Argia astekariazuzendaririk gabe geratu zenean,Patxi Etxeberriarengana jotzea ardurahori har zezan. Bitor Garitaonandia,ordura arte astekariko zuzendari izanahil berri zela, Aita Jorge Agirre jesuitakPatxi Etxeberriarekin topo eginAndoainen Larramendiri egin zitzaion

9

Euskal Esnalean ia hamar urtez kolaboratu

zuen Etxeberriak.

Page 12: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

bat zen, Zatarain-dar Ambrosio jauna,Niña de Oro deitzen zioten Kubakoemakume txiki batekin ezkondua». Ezzuen luzaro iraun ordea, 1930eanJesusen Lagundian sartzeko bideahartu baitzuen, eta horretarakoLoiolara jo, uztailaren 15ean hainzuzen ere. Handik juxtu hiru urterabere berri zabalduko zen euskal letrenmunduan.

omenaldian eta horrela esan omenzion: «Aizak, aizak, etorri hona...Badakik, Argian zuzendaririk ezzegok, eta ibili dituk bila eta bila, etahire izena agertu duk hor tartean, etahik izan beharko duk».

Horrela ba, garaian bizkor etagarrantzitsuen zen euskal aldizkariarenzuzendari bihurtu zen Etxeberria.Berak morroi gisara dio: «Jabea beste

10

Argia, aldizkaririk hedatuena gerraaurrean.

Page 13: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

LEITZARANGO LOREAK

Izan ere, 1933ko uztailaren 16an,Urretxun Iparragirreren omenezospatutako Olerki Egunean, PatxiEtxeberria gertatu zen garaile Bostlore izeneko poemarekin. Aitzol berakez ustekotzat jo zuen Etxeberriarengaraipena: «Ez genekin olerkariazenik. Bertso lanetan ez bait genuenbehinere sumatu». Areago, auzitanjarri ziren nolabait Bost lore-renmerituak, Aitzolek berak aitortzenduenez: «Bost lore azaletik irakurriizateak guri ere halako ezbeharren bategin ote zen iduritu zitzaigun. Bainazehatz eta astiro aztertu ondorenhamaika gauza sotil eta aratz arkituditugu». Hasierako irudipenakgaindituta, Aitzolek Bost lore euskalelertikera edo estetikaren eredutzathartzen du, irakaspen hauxe ateraz:

Alegia, gorengo ertilariek gaurdainotaiutu ez duten erara eder-gaiak, antz--iduriak, eta amets ereduak, euskokutsu jatorraz asma eta sor lezazketela,euskeldunen begiak ikusi eta beroienirudipenak arasi dituzten lege antzeraeta ez atzerritar ertilariek erakutsidiguten gisara.

Honela bada, Etxeberriaren poemakeuskal estetika propioarenaldarrikapena egiteko balio izan zionAitzoli.

11

Etxeberria saritu zuten urteko argitalpena.

Page 14: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Bost lore idatzi zuenean Etxeberriajaioterritik urrundua zen, eta hasteko,herrimina darie bere bertsoei. Txikitanezagututako parajeak, Leitzaran etaBelabi, hartzen ditu abiapuntutzat:

Ene, Belabi-mendi!Ezin nik zu aantzi!

Garagarril goiz batezEguras naiean,

Muñoz-muño nabilzuZure belarrean:

Leizaran egiz ederZure oin aurrean.

Txit mardul dago IzadiAin egal ezean.

12

Bost loreak honako hauek dira:Mendiko lilia, Eskarne, Imanol, Irizareta Aberria. Aitzolek sumatu zionpoemari batasun falta bost zatienartean, eta hala da; nahiz etaamaieran bost zatiak sorta bakarreanbiltzeko ahalegina egin, atal bakoitzabesteetatik aske eta bereizi gertatzenda, batez ere ez dagoelakoparekotasunik zati bakoitzaren gai edomotiboan. Izatekotan, hori bai,Etxeberriaren ideologiaren bi ardatzekbatzen dituzte atal eta bertso guztiak:kristau sinesmenak eta aberri minak.

Page 15: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

JESUSEN LAGUNDIRA

Zerk eraman zuen Patxi EtxeberriaLoiolara? Goierri aldean hain gusturaeta lan polita eginez ibili, Argianberdin, eta zergatik utzi zuen denaLagundian sartzeko? Jesuita izateaasmo nagusi ala misioetara joan nahizuelako, horretarako bide modurahartu ote zuen Lagundian sartzekoerabakia? Kontua da, Loiolan hasi eta

bukatu zuela bidaia, baina bizitzaosorako peregrinazio luze eta sarritanzailerako bidea zabaldu zitzaiola SanInazioren etxean.

Uztailaren 15ean sartu zen Loiolan,nahiz eta bertako paperetan bi egungeroago jasotzen den bere sarrera.Apaiz bazen ere, nobizio modura hartuzuten jesuitek. Ez zuen bake handirikizan ordea Loiolan. Izan ere, Azaña 13

1930eko uztailaren 15ean sartu zen Etxeberria San Inazioren etxean.

Page 16: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Hori zioen batetik Etxeberriak, bainaikasle ohi bati beste azalpen hau ereeman zion Taiwandik 1975ean:

Ni hona etorri izana zergatik zen ongidakizula uste dut. Lagundian sartuaurretik ere bagenekien gure izenakBurgosko gudu-gizonen lerroetanzeudela. Alegia, gaizkile baginabezalaxe. Baita Anduan nere aurretikizan zen Arangurendar Jon ere.Ondoren, Loiolan eta gero Tournai-ngehiegi zekiten ni abertzale nintzela,eta zuri eta zure laguntxoei abestiakirakasten eta ibilia nintzela, eta euskalidazle nintzela eta al dakit nik bestezenbait ipuin!!! Eta beti gogo txarranabaritzen nien, ni Europan bizi nendinbeste jesulagunekin batean. Gainera,nik ez nekiena Goi-Goiko gure Aitakzekien: alegia, 1936garren urtean zergertatuko zen... eta nere Aita Guztiz OnHorrek ni aberritik atera ninduen...biziko banintzen.

presidente zela Errepublikakoagintariek bidali egin zituzten jesuitakhemendik, eta honela, 1931kootsailaren 3an, Belgikako Tournai-rairten behar izan zuen beste jesuitabatzuekin. Oroitzapenean, agurra:«Otsailaren 2an, Ama BirjinarenKandelari Eguna, agur esateraLoiolako abeslariak etorrizitzaizkidan». Tournai-n, Loiolanbezala, nobiziadua AitaLegarragarekin jarraitu, eta uztailaren17an egin zituen zinitzak. Marneffe-nere egon zen aldi batean eta laster,Txinara joateko agindua jaso zuen:

Txinako hori etorri zen goitik behera.Nik, sartu nintzenean ere, halakoxezerbait izan zuen eta, joan egin behardiat: Txinara ere bai, noranahi. Uste dutsartu nintzenean hori esan nuela,Iberori, Legarragari, ez dakit. Geroordea hasi ziren ni... Ni ez nintzenabertzalea, ni ez nintzen horiek ustezuten eta esaten zuten bezalanazionalista.

14

Page 17: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

KALIZA BELAR METAN

Kontua da, itxuraz huskeria zirudienzerbait, erabakigarri gertatu zelaEtxeberria Txinara bidaltzeko:

Behin Belgikako Probintziala guikustera joan zen, eta orduan ongietorriak eta egin zitzaizkion, etaazkenean gure Aitaren ereskia abestu,Martxa abestu, baina espaineraz, etanik ez nuen ahorik zabaldu, ez dakiteta; eta norbaitek Legarragari esan hori,salatu, eta Legarragak neri kontuahartu. Ni isildu egin nintzen. Nik hariesan behar nion: baina Aita, huskeriahoriekin al zabiltzate?, baina ez nionesan. Eta gainera berak ni defendituegin behar ninduen: Utziozue,beharbada ez du jakingo eta. Nik behinbaino gehiagotan esan nien: hemenbehar ez banauzue, ni Txinara bidali.

Hitza hartu zioten hemen nahi ezzutenek. Oraindik beste itzuli batemango zuen erabakiak. Aita Agirrekahaleginak eta bi egingo zituen hemengera zedin, baina baita erantzuna jasoere: «Joateko, hik eskatu omen duketa». 1933ko abuztuaren hasieran,San Estebanak Goiburuko auzoan,etxekoei agurra. Betiko agurrabatzuentzat. Aita-amak ez zituenberriro ikusiko. Ezta Joxe Inixio ere,anaia bertsolaria, gerra aurreko

15

San Estebanen baseliza Goiburun. Horko festetan esan zien agurraetxekoei.

Page 18: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

salbatu zela. Sinbolo modura,jaiotetxean utzitako bere gauzak belarmeta baten barrenean gordeta egonziren gerrak iraun zuen bitartean:meza emateko kaliza eta 1933ko OlertiEguneko lan sarituak biltzen zituenliburua. Kaliza gorrien beldurrezgordeko zuten; liburua berriz,frankisten beldurrez.

txapelketetan ibilia. Itxarkundiabatailoiko gudari zela, Artxandan hilzuten. Patxiri ezagunen batek hil otezuen susmoa geratu zitzaion. Izan ere,anaia zaharrenak piztutakoabertzaletasuna ernea zensenitartean, eta Etxeberriatarrakseinalatuta zeuden. Patxik beti izanzuen irudipena urruti egoteagatik16

Aita-amak eta Joxe Inixio falta itzultzean. Etxeberriatarrak Merdilegi inguruan. Ezkerretik eskuinera, goiko ilaran:Martin, Benita, Luzia eta Patxi. Behekoan Juan Mari, Juanito Longarte (Benitaren senarra), Erramona eta Ixabel.

Page 19: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

TXINAN MISIOLARI

Zortziko jesuita taldea abiatu zenTxinara. Etxeberriaz gain,Barandiaran, Bolunburu, Eguren,Lazpita, Lopez, Totorika eta Gogorza.Abuztuaren 12an Marseillatik irten etairailaren 15ean iritsi Shangaira.Lehenengo eginkizuna, bi urtez edo,hizkuntza ikastea, nolabait, belarriz. 17

Txinara iritsi berritan. Beheko hirukotean eskuinekoa Etxeberria, bizar

eta guzti.

«Gu hara joan ginenean, eskolarik ezgenuen ikasteko. Gero misiolari izannintzen eta txineraz ikasi nuen bakar--bakarrik, haiekin batean. Geroirakurtzen ere ikasi genuen pittinka,pittinka; idazten, nik behin ere ez nuengogorik izan». Wuhu, Tatung,Hanshan, Chaohsien... horiexek hogeiurteko bere ibilien oihartzuna dakartenizen exotikoak. Abenturatik eredexente izan zuten ibiliak, arriskulatzetik hurbil. 1937an, japoniarrek

Etxeberriak Txinatik bidalitako argazkiak Argian.

Page 20: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Tamalez, Etxeberriaren idatzi horiekgalduta daude. Eta gainerantzean ere,bizi izan zuen isolamenduarengatikedo, ezer gutxi ezagutzen da hangobere bizitzaz. Izatekotan ere, hanbertan eta jesuiten artean EuskalHerritik urrundu zuten arazo berberakjasan zituela, esate baterako 1939an,hemengo gerra amaitu eta gero.Errepresalia beraz, Txina urrunean,anaia galdu izanaren mina sufritzen arizen harentzat. Oinazea bertsotanjaulkitzen zuen:

Liskarzaleak bilduBein gure artean:

Anai maite il zidatenArtxanda gañean.Ama negarrez eta,Uts-aundi etxean...Emaztegaiak ez duAurrik magalean.

18

Txinako berri Serafin Esnaolari 1935ean idatzitako gutun honetan.

Txina hartu eta Tatung parean Urdinaibaian gora zihoazela, hantxe jo zutentiroz Etxeberriaren etxea. Gerokomunisten menpe egotea suertatuzitzaion: «Komunistekin egon nintzenni lau urtez etxean. Etxea kartzelabihurtu zitzaidan, espetxea bezalaxe.Eta bertsoak idatzi nituen egunerokoaeginez, egunero, egunero, egunero;eta idatzi, utzi eta handik zortziegunetara ikusi berriz eta garbiipintzen nituen».

Page 21: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

OLABIDEREN BIBLIA

Formosan (Taiwan) zegoen PatxiEtxeberria 1953az geroztik, TxiangKai-Sheren Errepublikan, aurrekourteko abenduaren 31garrenean MaoTse-Tungen erregimenak Txinatik uxatuzuenetik, gogoko gertatu zitzaionagindua jaso zuenean: etor zedilaEuskal Herrira, Olabidek itzulitakoBibliaren inprimaketa prestatzera.

Nere eskerik ez zen izan FormosatikEuzkadira itzultze hartan. Orduan,hantxe, basarritalde polit-politeannintzen, eta 1955eko irailaren azkenigandean, Loiola erki nagusikojesulagun eskudunari idatzi nion,Olabiderena argitaratzeko zerbait eginbehar zuela. Guk eskutitzak etxekonagusiari uzten genizkion, egokierazbidali zitzan. Biharamonean, nerebaserri txokoan nintzen eta iluntze-iluntzean, hango gure nagusia nere bila:

– Baina, zer zabiltza? Eta, urrutizkinezdeia neretzat Euzkadira itzuli nendin,Olabiderena argitaratzeko.

Horrela, nere bila zebiltzala jakiteakharritu ninduen. Baina, ErromakoJesulagunen Nagusienaren aginduazela... eta, nik isilik egon behar.

Honela bada, 1956 eta 1959 arteanEuropan egon zen Etxeberria, hamarhilabetez Erroman eta gainerantzekoaBilboko Indautxun, Raimundo Olabidearabarrak 1942an hil zenean azken

19

Etxeberriakargitaratzeko prestatutakoOlabideren Itun Zaar eta Berria.

Wuhuko misiokoongileei eskainitakoegutegia, 1934koa.

Page 22: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

20

Arreba Benitarekin eta auzoko batzuekin. Olabideren lana amaitu etaFormosara itzuli zen berriro.

Hsinpu, 1969ko apirilaren 20a.

Etxeberria eta Arrupe argazki berberean, beste jesuitabatzuekin, 1971ko apirilaren 16an.

Page 23: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

ukituaren faltan utzitako itzulpenaosatzen. 1958an ikusi zuen argia ItunZaar eta Berriak, garai hartako euskalliburugintza urrian mugarria ezarriz.Etxeberriak bertso batzuen bidez jarrizuen bere sinadura: «Argitalpenazuzen-bearrez/ibili daandoaindarra;/Aren izenaEtxeberria...».

58 urterekin eta misiotan hogei urteegina, ez zuen garai txarra EuskalHerrian geratzeko. Baina berriro ere

Formosarako bidea hartu zuenEtxeberriak, eta bertan bestehamazazpi urte egin. HandikFilipinetara bidali zuten, Iloilora,1975ean. Urte horretan bere lagunbatek, Bixente Olano andoaindarrak,Jesusen Konpainiako Jeneral zen AitaArruperi Euskal Herrira ekartzekoeskatu zion, baina baita ezezkoa jasoere, Etxeberriaren misiozaletasunaaitzaki hartuta. 87 urte beteak zituenEuskal Herrira itzuli zenerako.

21

Ondoan daukan moja lehengusina du, Kontxesi Tolosa, misiolaria hura ere. 87 urtera arte, misiolaritzan.

Page 24: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

zuzenduak: Andoni UrrestarazuUmandi, Joxemiel Barandiaran, JokinZaitegi, Manuel Lekuona, NorbertTauer, Andima Ibiñagabeitia, GotzonGarate, Patxi Altuna, AnbrosioZatarain, Manu Oñatibia, AntonioZavala... Hori, ezagunak aipatzearren,izan ere, senitarte eta lagun zaharrekinere etenik gabeko harremana izanzuen postaren bitartez. Etxetik arrebagazteenak, Benitak, idazten zion, amabizi izan zen bitartean haren aginduz.Horrela iritsi zitzaion amaren esaerahunkigarri hau: «Prantxixku, neremalkoek kolorerik balute, haiekintxeidatziko nuke hau».

MALKOEN KOLOREA

Harrigarria gertatzen dazenbateraino eutsi zion PatxiEtxeberriak Euskal Herriarekiko loturarihain luzaroan eta hain urruti biziizanez. Hemengo berriak jasotzekoirrikitan egoten zen, eta aldizkarienbidez lortzen zuen hori. Baina, batezere, gutunen bitartez jarraitzen zituenhurbiletik aberriaren eta aberkideengorabeherak. Ezin konturik aterazenbat eskutitz jaso zituen eta zenbatidatzi zituen. Lagin modura balio bezadatu honek: berak utzitako paperenartean, 1960-1962 urteetan idatzitakogutunekin, besterik gabe, hiru liburukidaude. Horien artean honako hauei

22

Filipinetako alkandoraz, 1980an,Setien eta Gorospe hernaniarrekin.

Page 25: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Bera ez zen batere negarti agertzengutunetan bere buruaz mintzo zenean.Izatekotan, bizi zen tokietakopobreziak edo burubide eskasakbeluntzen zuen. Eskutitzak kronikabihurtzen dira sarritan, inguruan dituenkultura eta ohitura ezberdinenberriemaile. Ezagutu zituen herrienartean, Filipinetako tayeldarrakaipatzen ditu gehienbat. Askotan,berak ateratako argazkiez hornitzenditu gutunak, eta horrelakoetan,erreportai tankera hartzen dute.

Azkenengo urteetan, Filipinetanzegoela, handik pasatakoeuskaldunen aztarna bila hasi etaeuskal abizenen eta antzekoenbilduma osatu zuen.

LOIOLAN BERRIRO

«Urte asko dituenarentzat hementoki egokirik ez dutela eta, hortxe, nerejaiot-lurrean hobeto izan otenindekeen...». Horrela idazten duIloilotik 1987ko abenduaren hasieran.Hilaren erdirako, Loiolan zen.Apaltasun osoz, baina kexati:«Loiolara ekarri naute. Etortzerik eznuen eskatu. Berrogeita hamalau urtehaundi erbestean eman ondoren...lehengoa ez da Euskadi. Gizarteaerabat aldatu da. Hau ez da nik utzinuen Euskal Herria, ez burubidez, ezhizkuntzaz».

Garbizaletasunari eusten zionEtxeberriak, eta ez zuen h-rik maite.Hizkuntza kontutan, nahiz gizartearazoetan oro har, berak nahi ezbezalako joerak zeuden laurogeikohamarkadan. Hain berea zuen jeniobizi harekin, ez zuen amore ematen.Hala ere, ez zegoen Santutegi zuloangeratzekotan. Lagun zaharrakbisitatzeaz gain, euskal jai eta

23

Itzuleran, atsegin ez zitzaion giroa aurkitu zuenEtxeberriak Euskal Herrian.

Page 26: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

heriotza izango du aitzakigogoetarako:

Eguna bezain laisterUrteak amaitu:Zabalik ataria

Andik nai det sartu.Goibelaldi txatxuakBetiko baztartu...

Biotz barrengo labeEz det nai banatu.

Papera idazkamakinatik atera gabezeukan artean, heriotzak lo harrapatuzuenean.

ospakizunetara joateko aukerazbaliatu zen bere azken bi urteetan:Herri Urrats Senperen, UdalerriEuskaldunen Mankomunitateakantolatutako Eguna Lizartzan,Zumalakarregi pastoralarenemankizuna Ormaiztegin... Kanpokoberri jakin eta idazten ere azkenordura arte segi zuen. 1989koazaroaren 16an, Ellakuria jesulagunaeta beste zazpi lagun hil zituztenekosarraskiaren berri jaso eta bertsotangoralduko ditu. Hamabost egunera,Tomas Garbizu musikagile lezotarraren

24

Musikazaletasuna, bizitza osoan zehar.

Page 27: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak liburuxka honen material grafikoa ondorengoei esker lortu du:

• Patxi Etxeberriaren senitartekoak.

• Mikel Atxaga.

• Xabier Goñi.

• Joseba Olalde argazkilaria.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2000ko abendua

Ale-kopurua: 2.100

© Euskal Autonomi Erkidegoko AdministrazioaKultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: Rali, S. A.Particular de Costa, 8-10 - 48010 Bilbao (Bizkaia)

Inprimaketa: Estudios Gráficos Zure, S. A.Carretera Lutxana-Asua, 24 - 48950 Erandio Goikoa (Bizkaia)

ISBN: 84-457-1626-3 (Obra osoa)84-457-1630-1

L.G.: BI-2954-00

Page 28: PATXI ETXEBERRIA (1900-1989)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/PATXI... · 2009. 8. 19. · amets egiten genuela. Horixe!! Behin zerbait ginenean Euzkadi osoa zuzendu behar

KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística

Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco