Upload
lauro-ikastola-plastika
View
249
Download
7
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Marrazteko irrikitan bazaude, baina batzutan ezin baduzu, agian, liburuxka honekin zer edo zer ikasi ahalko duzu. Ea zer deritzozun. Zorte on!!! eta ekin aurrera!!!! _ Quieres aprender a dibujar, inténtalo con este cuaderno, será más fácil seguro. Animo!!!
Citation preview
1
HITZ HAUEK OSATZEN ZAITUZTE,
BAINA, BESTE ASKO FALTA DIRA,
ZERGATIK EZ DITUZU HUTSU-
NEAK BETETZEN …
PLASTIKAKO LIBURUXKA
2
LIBURU HAU KOPIA DAITEKE
http://arteplastikoak2dbh.wikispaces.com/
Liburuxka honen helburua Plastika eta Ikus Heziketa arloko hainbat gai zure esku jartzea da: arloko edu-kiak, irudiak eta ereduak, ikasle eta irakasleek egindako irudiak, artisten biografiak, erreferentziak eta bes-te hainbat gauza gehiago ikusi eta aztertu nahi badituzu, jo helbide honetara:
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
OHARRA: Liburua kolorez ikusi edo kalitate altu batean inprimatu nahi baduzu, helbide honetan jeitsi dezakezu:
Eskerrik beroena eman nahi diet liburu hau burutzen lagundu didaten pertsona guztie.
UNAI E.
3
Ba al dakizu ez dagoela munduan zu bezalakorik ? … horre-
gatik zara berezia, baina … horrek ez du esan nahi besteak baino gehiago zarenik … aurrean duzun guztia ikusi, aztertu eta apalta-sunez marraz ezazu.
Zorte on eta animo !!
ARGAZKIA
DBH
Plastika IKASGAIA Izena:
4
Plastidekor
margo zuriarekin
saia zaitez zure
erretratuaren ar-
gazkia kopiatzen
5
MARRAZTEKO METODOA (Pitxer Aurpegia)
Irudi honen bidez gure sena erabiliz, proportzioak ondo egiten saiatuko
gara.
LAN PROPOSAMENA: behatu eman zaizun adibidea
- Ezkertia bazara buruz behera jarri orria, eta bestela, horrela jarraitu.
- Birpasa ezazu eman zaizun irudi osoa arkatzarekin, eta ondoren jarrai
ezazu bukatu arte.
Simetria Axiala
6
OINARRIZKO FORMAK Hauek dira Oinarrizko Formak …
KUBOA ZILINDROA ESFERA
Saia zaitez oinarrizko formak marrazten eta ondoren
bete itzalez …
7
Konturatuko zara, beste hainbat objektu oinarrizko elementuez osatuta
egongo direla. Azter itzazu irudi hauek eta saia zaitez aurkitzen. Ondoren,
aldamenean krokizatu objetua.…
Adbideak:
8
9
AHOKATZEA Ahokatzea irudikatuko dugunaren formak sinplifikatzea eta oinarrizko
irudi geometrikoa egitea da.
LAN PROPOSAMENA:
1) Aurrean dituzun objektuen argazkian gainean ahokatu, oinarrizko elementu geometrikoen
bitartez.
HELBURUA= Objektuen sinplifikazioa eta ahokatzea.
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
10
ARIKETA: Eskura duzun objektu bat aukeratu eta saia zaitez objektu horrek dituen elementu geometrikoak aurkitzen. Paperean marraztu objektua , baina tamaina askoz handiagoan. Gero, beldur gabe eta dar-darrik egin gabe arkatzez sakonago birpasatu.
11
Gustora geratu al zara? Ziur marrazki oso onak direla, Egin itzazuz gehiago, sardexka bat, goiara, zorrozkilo bat, eta artaziak adibidez.
Animo, ez ahaztu kriokizatzen eta aurrera lortuko duzu eta!!!
12
NORBAITI NIRE IRRIFARREA
marraztea AHAZTU ZAIO,
LAGUN DIEZADAKEZU ? , MARRAZ
EZAZU ZEUK ezpainetako
barrarekin , mesedez
Leonardo da Vinci (1452 -1519)
Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, inge-niari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipotzat eta jeinu unibertsaltzat daukagu. Leonardoren maisulan nabarmenenak, “Azken Afa-ria” eta “Mona Lisa” dira. Ezaguna da era berean, hainbat asmakizun diseinatu zituelako. Horrez gain, anatomia, astronomia eta ingeniaritza zi-bilaren aurrerapenean ere lagundu zuen.
GIOCONDA
ARTEAREN IKONOA
13
ZER DA ARTEA?
Arte Adierazpen
ezberdinak daude
Artista batek ideia bati forma ematen dionean artea egiten duela esaten da.
Arteak forma, itxura eta tamaina ezberdinak har ditzake. Iritziak eta jendea-
ren gustuak ere anitzak izan daitezkeenez, ezin izango da inoiz, artearen defini-
zio behin-betiko bat eman.
PINTURA
ESkultura
LITERATURA
Arkitektura
Dantza
MUSIKA
Zinema
ANTZERKIA
14
Egilea: Pablo Picasso (1881-1973) Igor Stravinskyren erretratoa, 1920. urtean eginda .
LAN PROPOSAMENA
kopia ezazu buruz behera dagoen irudi hau. Saia zaitez marrak jarraian egiten, al-
txatu gabe, eta ahal dela dar-darrik egin gabe.
HELBURUA: ondo marrazteko, proportzioak ondo betetzea ezinbestekoa denez, tek-
nika honekin konturatuko zara edonoren esku dagoela.
MATERIALA: arkatza, borragoma eta, azkenik, errotuladorea.
Betty Edwards liburutik
BURUZ BEHERA
MARRAZTEN
15 https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
16
Edozein erretratutan,
irudi edo argazki bat
egiteko, ondo koadratu
behar da. Pertsonaiaren
begiradaren noranzkoan
espazio gehiago uztea
gomendatzen dute beti.
KUADRAKETA eta konposaketa
IRUDIAREN BAL IAB IDEAK ARGAZKIG INTZAN
Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia iza-
teko, herenen egitura erabili ohi dugu argazkigintzan. Irudia hiru zatitan ba-
natzen da, horizontalean zein bertikalean. Lerroak elkartzen diren 4 puntuak
garrantzizko guneak dira irudian.
Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste ele-
mentuek irudia orekatzen badute.
Garrantzizko 4 guneak
1 2
3 4
17
LAN PROPOSAMENA:
Herenen egitura kontutan izanda, egin ezazu argazki bat zure kamararekin eta
itsatsi orrialde honetan.
18
Ondo marrazteko, objektuak ikus-
teko eta aztertzeko era aldatu behar
dugu. Objektua bere horretan ikus-
teko ohitura dugu, baina objetu ho-
rren hutsueneak marraztuko bage-
nitu ere, objektu bera agertuko
litzaiguke. Horri espazio hutsak
edo negatiboak marraztea deri-
tzogu.
Marraz itzazu margo zuri batekin aulki honek dituen espazio
hutsak edo negatiboak. Ahaztu aulkia, hutsuneak soilik ma-
rraztu.
Espazio hutsak edo
negatiboak
19
Sarritan oso zaila da hostoak edo zuhaitz
baten adarrak marraztea. Badago modu
errazago bat , irudi ikaragarria sortzeko;
Ahaztu hostoen siluetak eta hostoen arteko
espazio zuriak marraztu.
Espazio hutsak
marraztu
20
PLANO BISOREAREKIN
Fotokopiatu hurrengo orria gardenki batean.
Gero, ESPAZIO HUTSEN teknika erabili landare
edo zuhaitz bat marrazteko.
Azkenik, gune zuria Cutter batekin moztu eta ko-
loredun aldizkari baten gainean jarri. Efektu polita
egingo du.
21
Irudia egiten duzun bitartean gardenkia ez tolestu ez dadin, moztu kartoi gogor batekin eta zinta itsaskorrarekin
pegatu euskarrira. Marrazteko rotulki PERMANENTEA erabili, eta gardenkia berrerabiltzeko alkoholarekin borratu.
BISORE– GARDENKIA
22
PERSPEKTIBA
Alberto Dureroren grabatua, Jakob Keserren asmakizuna erakusten duena. 1538
“ Ikusi makusi, zer ikusi? Nork ez dio galdera hori egin bere buruari ? Hala ere, mun-
dua ikusi ez ezik azaldu ere egin behar da. Ikusle izateaz gain ikertzaile ere bazara eta
zure zeregina errealitatearen konplexutasunaz jabetzea da “
Zer da perspektiba ? errealitatearen 3 dimentsioak adierazteko teknika da. Erreali-
tate hori, perspektiba konikoarekin – ihes puntu bakarrarekin edo birekin - adierazten
dugu.
23
GARDENKIA
erabiltzen
Gomendioa:
EZ MUGITU, KUADRAKETA BERa ZAINDU
eta ITXI BEGI BAT.
IKusiko duzu GARDENKI aurrean edo-
zer jarrita ere, irudikatzeA lortuko
duzula.
24
ARIKETAK:batean kokatu zinta itsaskorrarekin. Ondoren, begi bat itxiz, errotuladore permanente ba-
tekin kalkatu ikusten duzuna, urruntasun efektua lortu behar duzu. Azkenik, gardenkian marraztu du-
zuna folio bitan kalkatu eta bietako bat kolorez margoztu .
25
ARKATZ EZBERDINAK
LANAREN PROPOSAMENA
Egurrezko arkatzek gogortasun ezberdinak dituzte, barruan duen grafitoa biguna bada, beltzago edo
ilunago aterako dira marrak. Grafitoa gogorragoa bada, berriz, marrak grisago aterako dira.
HELBURUA:
Ohartzea lan ezberdinak egiteko arkatz ezberdinak erabili ahal dituzula.
Marratu hainbat eratako lerroak. Erabili arkatz gogorrak eta bigunak, paperaren gaineko presioa aldatuz.
MATERIALA: Grafitozko arkatz bigunak 2B, 4B, 6B, ..ea.), gogorrak (2H, 4H, ..) eta normala HB de-
lako.
B IGUNAK GOGORRAK
Hiru arkatz ezberdin aukeratu eta sakontasun ezberdinez bete laukitxoak
26
Espazioaren adierazpena
Marrazkilariak marrazki figuratibo bat egin nahi duenean, elementu bakoitza errealitatearekiko antzekotasuna
lortu nahi du. Baina ondoren, espazioa adierazteko, hurbil dagoena, urrunen dagoena eta objektuen artean dago-
ena sentsazio lortzeko modu bat dago, marrak bereiztea. Horrela marra lodi eta sakonak ondo bereiztuz sakonta-
sun efektua lortuko da..
LANAREN PROPOSAMENA
Saia zaitez aldamenean dituzun irudiak arkatz ezberdinekin sakontasuna adierazten..
Gogoratu hurbil edo 1go planoan dagoena arkatzez fuerteago birpasatzea.
HELBURUA:
Irudiaren sakontasuna adieraztea.
MATERIALA: arkatza bigunak (2B, 4B, ...) arkatz gogorrak (HB, 2H, ...).
Marrazki honetan azaldu den teknika erabili da, hau da, lehen planoan dagoena ar-katz bigunekin marra sakondu egin da, horrela sakontasun efektua lortu da.
Frogatxo bat egin ea nola ateratzen zaizun. Aurreko planoa sakonago azpimarratu
27 https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
28
KOLOREETAKO
ARKATZAK
Badakizu egurrezko pinturekin marrazten? Ba,
jakizu, pintura hauekin margotzeko teknika berezi bat
erabili behar dela. Irudia “marraka” edo trazuen bidez
koloreztatzean datza teknika hori. Trazuak batzuetan
lodiagoak izaten dira, eta besteetan, aldiz, meheagoak,
garbiagoak edo difuminatuagoak.
Zergaitik? Trazadurarekin egitean kolore ezberdinak
gune berean gehitu ahal ditugulako. Trazadura ezberdi-
nen arteko tartetxo zurietan margotuko dira eta koloreari
bolumena emango diogu.
LAN PROPOSAMENA
Saia zaitez aldamenean duzun irudian teknika berri hone-
kin koloreztatzen. Hasieran kolorea suabe maraztu eta ge-
roago sakonagoa.
OHARRA
Zorroztu etengabe zure egurrezko kolorezko arkatza.
MODUA:
Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskriba-
tzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua denean trazu
zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta
azkenean, bolumena adierazteko, trazu gogorragoak erabili
berriro.
HULK, Stan Lee, 1962 Marvel Comic
29
? ?
?
?
HORIA
ZIAN MAGENTA
Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta (±gorria), hor ia eta
z ian (± urdina). Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste
kolore guztiak lor daitezke, bigarren mailako koloreak hain zu-
zen. Margoztu biribil hauek jarritako koloreekin.
KOLOREAREN TEORIA
Akuarelarik ez baduzu, egurrezko arkatzekin ere saia zaitezke.
30
ZIRKULU KROMATIKOA
Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen dituen zirkulua da.
Oinarrizko koloreak proportzio jakin batzuetan nahastuz gero ko-
lore guztiak lor daitezke.
MAGENTA URDINA
BERDEA
BERDEA HOR IXKA
HORI BERDEXKA
GORRIA
LARANJA
BIOLETA GORRIXKA
BIOLETA URDINXKA
URDIN BERDEXKA
HORIA
BIOLETA
Koloretan margozteko , joan helbide honetara:
http://issuu.com/plastika/docs/portafolioa_ikasleena_03
31
KOLOREEN TENPERATURA
KOLORE HOTZAK
KOLORE BEROAK
KOLORE
NEUTROAK
Van Goghek, “Galsoroa beleekin” (1890) marraztu zuenean Koloreen tenperatura aztertu zuen. Marraz
ezazu bere koadroa alderantziz, hau da, kolore tem-peratura aldatuz; Ea zer gertatzen den ...
KOLORE
NEUTROAK
GORRIA
HORIA
LARANJA
MOREA
URDINA
BERDE ILUNA
32
Cesar Manrique (1919 - 1992) Lanzaroteko artista han-
dia izan zen. Artearen eta naturaren arteko oreka bilatu nahi izan
zuen, ondare artistikoa ondare ekologikoarekin parekatuz.
Proposamena:
Hona hemen berak asmatutako arrain bat. Margotu itzazu arrain ba-
koitzaren gorputz atal ezberdinak kolore hotzekin bakarrik edo beroe-
kin bakarrik . Ondoren, asmatu ezazu zuk beste arrain mota bat eta
koloreztatu.
33
GORRIA
URDINA
HORIA
“ Zer adierazi NAHI DUDAN nire lanarekin ? Artista
orok bilatzen duena: lerro, kolore eta planoen
arteko harremanen bitartez oreka lortzea, baina
ni modu argi eta indartsuenaren bitartez
saiatzen naiz. ”
KOLOREAREN ERABILERA
Piet Mondrian.
(Amersfoot – Holandan, 1872 - New York, 1944)
Irudian ikus dezakegun bezala, Piet Mondrianek lerro, plano eta
koloreen arteko harremanak lantzen ditu bere lanetan. Mondrian
oinarrizko koloreez baliatzen zen bere irudien konposaketak sor-
tzeko. Oinarrizko koloreak planoetan antolatzen zituen lerro
beltzez sailkaturik.
34
Margoztu ezazu sare modular hau bost kolore ezberdin erabiliz, Mon-
drianek egingo zukeen legez.
35
KONPOSIZIO ESKEMAK
MARGOZTERAKOAN edo argazkiak ateratzerakoan, aukeratutako ele-
mentuak espazio batean kokatzen ditugu, eta espazio hori antolatzeko era-
biltzen diren lerro nagusiei konposizio-eskemak deritzegu.
PROPOSAMENA: Lotuko zenituzke konposaketa eskema hauek dagozkien koadroekin ? Be-
hin hori eginda, marraztu konposizio eskemok margoen gainean rotulki distiratsu bat erabi-
liz.
Renoir, “Le déjeuner des canotiers”, 1881
Goya, El tres de mayo de 1808, 1814.
L. Da Vinci, La Gioconda, 1503–1517
Velazquez, La maja desnuda, 1795-1800
Velazquez, Las Meninas, 1656
Piero de la Franchesca, La Flagelación de Cristo, 1455
36
Sant Climent de Taüll, XII mendea
Informazio gehiago: http://www.artecompo.com/
Ticiano, “Urbinoko Venusa”, 1538 Botticelli “Venusen jaiotza”, 1484
Picasso “Gernika”, 1937
Jan Van Eyck Rafael “Amabirginaren ezkon-hitza”, 1504
Fra Angelico, “Deikundea”, 1430
37
Jar ezazu orri honen atzean aldizkari zahar bat eta moztu markoen barrukaldea Cutter batekin . Ondoren, zuk nahi dituzun argazkiak aukeratu marko hauetan sartzeko.
38
39
Harrigarria bada ere, H. Rorschach-ek (aita margolaria zuen) margo orbanen bitartez pertsonen izaera psikologikoa ezagutzeko metodo edo test bat asmatu zuen.
MARGO ORBANAK Hermann Rorschach (1884-1922)
ZER IKUSTEN DUZU ZUK ORBAN HAUETAN ?
40
Isuri margo orbanak eskumako orrialdean. Jarraian, margoa lehortu baino le-hen, itxi koadernoa. Modu honetara margoa bi orrialdeen artean hedatuko da or-bana. Rorschach en erara sortuko duzu lamina bat horrela.
41
Ondoren idatz ezazu orban honek iradokitzen dizuna.
——————————————————————————————————————————————————————
42
konstelazioak
Ipar izarra
Altais
Eltanin
Thuban
Hartz txikia
43
Izar multzo batek konstelazio bat sor dezake. Topatu eta ma-
rraztu (izarrak lotuz)“Orion eta Herensuge konstelazioak” bi
orrialde hauetan.
Meissa
Betelgeus Bellatrix
Alnitak
Rigel
Saiph
44
COLLAGE
Henri Matisse
http://www.nga.gov/kids/zone/collagemachine.htm
ARIKETAK EGITEKO INTERNETEN
“Marrazkiloa” 1953. urtean, paper zatiak moztuz sortutako margoa da. Zatiak espiral eran kokatuta daude-nez, marrazkilo itxura hartzen du irudiak.
edozein koloretako
kartulina 12 x 12 mm
Artaziak hartu eta forma ezberdinez
zatitxo batzuk moztu eta ondoren
itsatsi eskumako orrialdean.
XX. mendeko artisten artean, aztarna sako-nena utzi duenetariko artista da Ezaguna da teknika ezberdin eta berritzaileak erabili zi-tuelako.
ARIKETA:
45
Aurreko orriko ariketa egin ostean, har itzazu kolore ezberdinetako kartulinak eta moztu zuk nahi duzun formetan. Ea zer gertatzen den ...
46
COLLAGE Collage teknika hainbat argazkiz osatutako irudien muntaia da. Ma-
terial edo ehundura ezberdinak gainjar daitezke. Collage-a egiteko arta-
ziak eta cutterrak oso zorroztzak erabili oi dira, mozketak ahalik eta ze-
hatzen egiteko.
LAN PROPOSAMENA :
Aldizkari ezberdinetatik aukeratu desitxuratzeko aurpegi bat, eta saia zaitez aur-
pegi MASKARA bat egiten.
Artista garaikideen antzera, (Juan Gris ,Braque, Max Ernst, Picasso. Hamilton,
e.a), saia zaitez BODEGOI edo natura hil bat egiten. Material anitz erabil di-
tzakezu, baina baldintza bat bete behar duzu: musika instrumentu bat agertu
behar da beti. (Gogoratu “fotomontaje” edo argazki trukatua egitea).
TEKNIKA
Braque
Josep Renau
Max Ernst
47
Materiala : lekeda, artaziak, eta aldizkari nahiz egunkari paper ugari beharko di-
tuzu. Material ezberdinak ere itsas daitezke, EHUNDURA ezberdinak sortuz.
Informazio gehiagarria:
” Eginez sortzen da” zioen Deskartes Filosofoak. Beraz, Informazioa eskuratuz ideiak
sortzen dira.
http://es.wikipedia.org/wiki/Collage
Josep Renau artistaren adibideak ere ikus ditzakezu helbide hauetan.
http://www.margencero.com/lumiere/renau/remau_articulo.htm
48
AFRIKAR MASKARA Pablo Picasso (1881 - 1973) txikitan ez zen oso ikasle ona
izan, baina margotzeko trebetasun handia zeukan. Primi-
tibismoak eta gure arbaso afrikarren arteak kubismoa sor-
tzera eraman zuen.
Proposamena:
Afrikar maskarak animalia edota pertsonaia beldurgarrien
errepresentazioak dira eta material ezberdinez osa daitezke.
NOLA ?
Eskuman daukazun orrian margotu tenperaz maskararen
erdi bat eta behin hori eginda daukazunean, tolestu orria
beste erdia estaliz
Lehen saiakera hala-hola atera bazaizu egin froga gehiago.
49
Oharra: Alde honetan soilik margotu.
50
FROTTAGE
FROTTAGEA edo ehundurak egiteko teknika asko daude. Teknika haue-
tako bat honako hau da: erliebedun material baten gainean jarritako paper baten
gainean arkatzez igurztea.
Erliebedun material ezberdinak aukeratzen baditugu, lan bitxiak lortuko ditugu.
51
OHARRA: Elementu bakoitzaren gainazala nolakoa den deskribatzeko trazu txikiak erabili. Gainazala laua de-nean trazu zuzenak, gainazala biribildua denean trazu biribilak, eta bolumena adierazi nahi baduzu trazu gogorragoak erabili.
Proposamena: Bilatu erliebe desberdineko materialak eta apli-
katu frottage teknika erliebe horietan. Bilduma oparoa aterako
zaizu. Ondoren, erabili erliebe ezberdin hauek asmatutako
irudi bat sortzeko. Hegazti bat edo arrain prehistoriko bat adi-
bidez.
52
TRANSFERENTZIAK
Transfer teknika irudi
bat euskarri baten gai-
nean itsastea da (paper,
kartoi, oihal, metal, egur
edo egunkari baten gai-
nean froga daiteke), beti ere aurretik helburua zein den
jakinda.
Andy Warhol-ek gaur eguneko ikonoak hartu eta kolo-
reak aldatuz eta errepikapenen bidez, kontsumorako ar-
tea nahi izan zuen sortu. POP ART izendatu zion.
Hitzez azaltzea zaila den teknika hau, hurrengo ariketa honen bidez
ulertuko duzulakoan gaude.
1) Har ezazu zure argazki bat eta fotokopiagailuaren bidez handitu
A4 tamainara .
2) Ondoren, … Beste paper bat hartu eta paper horren gainean kartu-
lina zati eta oihal zatien bidez collage bat sortu.
3) Jarraian, zure aurpegiaren fotokopia, buruz behera jarri sortu berri
duzun collage horren gainean.
4) Horren ondoren, hartu kotoi zati bat, busti disolbatzailearekin
(aguarrasarekin) eta igurtzi fotokipiaren atzekalde guztia.
5) Amaitzeko kontu haundiz kendu fotokopia collagaren gainetik.
Andy Warhol, Marilyn Diptych, 1962, TATE MUSEUM
Andy Warhol
53
Itsatsi hemen zure arte-lana eta ez ahaztu irakasleari erakustea.
54
TIPOGRAFIAK Tipografiaren azterketa: Hizki mota bakoitzak konnotazio ezberdina dauka, beraz,
ondo aukeratu beharreko kontua da hizkiena.
Erakunde edo enpresa bakoitzak, transmititu nahi duen irudi korporatiboaren ara-
bera hizki mota bat edo beste aukeratuko du.
55
PROMOSAMENA:
Saia zaitez hizki mota bat aukeratzen eta marraztu behean duzun kuadrikulan . Zuzenkia
eta konpasa erabiltzea komeni zaizu.
56
Saia zaitez zure TIPOGRAFIA asmatzen.
57
PROPOSAMENA:
Fontpark interneten online dagoen programa ikaragarria da.
Tipografia eta hizki zatien bitartez, marrazki berriak sor ditzakezu.
Saia zaitez, adibidez, aurpegi bat egiten. Gero inprimatu eta itsatsi orrian.
58
MUSEOEN BILDUMA
59
Museoak arte lanak ikusgai dauden eremuak dira. Hala ere, gaur egun eredu ezberdinez sortutako
beste museo batzuk ere badaude, ondare publikoa ezagutarazi nahi dutenak hain zuzen.
Zure inguruan museo ezberdin asko daude, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zuetariko nor
izango da Museo gehien ezagutzen dituena?
Egin ezazu ezagutzen dituzun museoetako atarien argazki bilduma bat, kokalekua eta deskriba-
pena zehaztuz. Sarrera guztien tiketa ere gorde ezazu.
OHARRA: Urte osoa duzu horretarako. Atzerrikoek ere balio dute, noski !!!!
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
60
POP-UPS
Papera moztuz eta tolestuz lortu ahal diren eskulturak dira pop -ups-ak.
http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html
61
http://www.origami-resource-center.com/pop-up-card.html
62
63 https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
64
65
ORIGAMI (papiroflexia)
Origami hitzak papiroflexia esan nahi du japoniarrez: ori (tolestu) eta kami (papera). Origamia paperaren
bitartez lortzen den adierazpen artistikoa da. Figura ugari lortzeko tolesdura asko egin behar dira eta asko-
tan, tolestatzaileek orduak ematen dituzte pausuak banan-banan jarraituz; pausu horiei gida edo diagrama
deritzaie. Saiatu nahi duzu Kurrika txori hau egiten??? Pausuren bat ez baduzu ulertzen galdetu zure plas-
tikako irakasleari...
Kurrika txoria
www.pajarita.org
Miguel Unamunok, Bil-boko idazle ospetsuak, papiroflexia asko maite zuen. Berak ere pieza berriak asmatu zituen, horren erakusgarri Zu-loaga pintoreak egin zion erretratua duzue
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
66
Atzindura Mutil honen aurpegiaren argi-ilunak
ikusten dituzue? Gustatzen zaizue
efektua? Ba hau lortzeko, gauza ba-
kar bat beharko duzue: Zuen estu-
txeko goma.
ERRETRATUA
67
ERRETRATUA Saia zaitez falta den zatia marrazten.
Ea nola moldatzen zaren. Egin marrak simetría zaintzeko.
68
GIZA GORPUTZA
Giza gorputza marren bidez nola marraztu behar den aztertuko dugu.
Marrazten
Modelo bat aukeratu, ondo gainbegiratu eta forma nagusia borobil multzoekin adierazi,
beldurrik gabe . Forma eta Fondoaren arteko erlazioa deitzen zaio honi.
Egin nahi duzun irudia KAXATU paperean (marra bigunez egin, arrasto handia ez uzteko, 2H
arkatza gomedatzen dizugu) Gida zaitez zure “proportzio zentzuarekin”. Askotan saiatuko
zara, aurrean duzun objektua KAXATZEN, ez izan beldurrik, behin baino gehiagotan ma-
rraztu zu gustora geratu arte.
Proportzioak era eskematikoan
adierazi (munigoteak bezala),
objektuaren hezurrak izango
balira bezala. Ondoren, objek-
tuaren silueta edo ertzak mar-
gotu, estruktura “lodituz” edo
eskeletoari giharrak eta azala
jarriz.
Azkenik, marraztu, nahi du-
zun zehaztasuna lortu
arte.
Marrazkia marren bidez bu-
katu nahi baduzu: azken zati
honetan hobe duzu hasieran
baino arkatz gogorrago bat
erabiltzea.
1
2
3
4
5
6
7
8
Giza gorputza 8 zatitan
banatu hasieran, proportzi-
oak zeintzuk diren ohar-
tzeko.
69
PRPOSAMENA: Ahokatzeko “manikirik” ez baduzu (edozein liburu-dendan eros de-
zakezu), alboan duzun norbaiti esan 5 minututan geldi egoteko eta saia zaitez gor-
putzaren hezurrak marrazten. Ondoren, borobilekin giharrak adierazi. Bat baino ge-
hiago egin, ikusiko duzu nola hobetzen duzun.
70
Egin itzazu nahi beste froga, animo!!!
71
Oinarrizko trazadura
geometrikoak
Angelu baten ERDIKARIA
ELKARTZUTAK ERDIBITZAILEA
https://arteplastikoak.wikispaces.com/home
Zuzen erdi baten ertzean ELKARTZUTA trazatzeko bi metodo ezberdin
2 3 1
4 5
6
0
B
72
73
Thales greziar matematikari, astrónomo eta filosofoa
izan zen(K.a. 625-547). Greziako Zazpi Jakintsuen artean
zaharrena eta ospetsuena. Egiptoko eta Babiloniako kultu-
retatik geometria eta aljebrako ezaupideak jaso eta Gre-
zian sartu zituen.
Triangeluaren angeluen arteko erlazioaz ari garenean be-
re teoremaz ari gara, bere izena baitarama. Horri esker
Egiptoko piramideen altuerak kalkulatu ziren.
THALESen TEOREMA Segmentu bat nahi aina zati berdinetan zatitzeko modua
Demagun AB segmentua “n” zati berdinetan zatitu nahi dugula. Pausu hauek ondo jarraituz
ziur gaude oso erraza egingo zaizula.
1) “ l ” zuzen laguntzailea marraztuko dugu segmentuaren ( A edo B) mutur batetik igarotzen
delarik.
2) “ l ” zuzena, konpasarekin “n” zati berdinetan zatituko dugu. Kontutan izan, nahi dugun
neurrikoak izan ahal direla, baina ez itzazue handiegiak egin, oso urruti joan liteke eta.
74
ARIKETA: Saiatu segmentu hau 5 zati berdinetan konpasaren bidez zatitzen.
“n” -garren zatia eta segmentuaren muturra, lerro zuzen baten bidez lotu eta zatiki
bakoitzetik, honekiko paralelak marraztu, segmentua zatikatuz. Segmentuan egindako zatikiak, ber-
dinak izando dira.
75
Saia zaitez irudi hau kopiatzen. Zirkunferentziaren diametroa 100 mm -koa adierazi
eta ondoren Diametroa 5 zati berdinetan zatitu, horrela, zirkunferentzia berrien
erradioa jakin ahal izango duzu.
Kontuz, adierazita dagoen irudi hau apropos txikituta marraztu dugu. Neurriak ez datoz bat , zuk ahalenginak egin ditzazun.
OHARRA
76
BERRERABILPENA
Gaur egun gure gizarte aurreratuan, hondakinen pilaketa arazo handia da. Hondakin ugari
berrerabil daitezkeela konturatu behar gara (adibidez, jostailu bat egiteko edo objektu arrunt
bati beste erabilera ezberdin bat emateko)
BERRERABILTZE prozesuan arte munduak zeresan handia izan dezake. Sormenaren bi-
dez, gauza interesgarri asko atera daitezke. Arlo honetan Marcel Duchamp aitzindaria izan
zen.
HELBURUA: eguneroko bizitzan aurki daitezkeen hondakinetatik objektu berri bat sortu.
LANA: lagun bati opari bat egin: lanpara bat, jostailu bat ….
MATERIALA: plastikozko botilak, tetrabrik, kordela, plastiko sareak, boltsak, kartoia, hodi elektrikoak, puska-
tutako gauzak (aterkiak, ordenagailuetako piezak), arropa zaharrak …
ea.
Helbideak: http://reciclandoenespiral.com/blogreciclaje/category/
eco-arte-eco-diseno/
http://www.reciclayjuega.com/ oso interesgarria da.
http://www.museumofunintendeduse.com/
Agenda 21
77
78
Gustora geratu al zara liburuxka honetan aurkeztu diren proposamenekin? Ziur asko ho-
betu duzula zure maila. Baina, zergatik ez diguzu zure burutazioak erakusten? Hemen duzu
aukera !!
MARRAZTEN JARRAITU !
79
MARRAZTEN JARRAITU !