29

Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Plastikako koadernoa 2011-2012.

Citation preview

Page 1: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012
Page 2: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

1. UNITATEA: Konposizioa (liburuko 7.gaia 112.orrialdea) Gaia gelan irakurri. 7.Gaia: Konposizioa KONPOSIZIOA 1 (etxean egitekoa) Aukeratu gustuko dituzun bi irudi eta markatu beraien gainean oinarrizko konposizio eskema. Zintzilikatu zuon koadernoan.

Page 3: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012
Page 4: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Formatua eta Konposizio eskema: Aukeratu adierazi nahi duzun zerbait.

● Sentimendu, sentsazio hori izango da lanaren izenburua. Egin berau irudikatuko duen irudiaren zirriborroa. Irudia docsen zintzilikatu.

Zirriborroa abiapuntu, irudia berregingo duzu, lanerako, hasiera baten, lerroa baino ez duzularik erabiliko.● Bilatu egokia izango den formatu bat. Docs-en aukeraketaren zergatiak azalduz (etxerako).● FORMATU HAU EGOKIA DELA USTE DUT PAISAJE ITXURA EMAN NAHI DUDALAKO ETA

EZ ZATI TXIKI BAT BAKARRIK ADIERAZI.● Berantolatu irudia konposizio eskema sinple bati erantzunez.

Lehenengo, bilatu eskema zure lanean. Egokia izan daitekeen zerbait dago? Hala bada, saiatu indartzen. Planteamendua desegokia ikusten baldin baduzu aldaketa erabatekoa izan daiteke.Egin orri berri baten eskema eta berregin irudia eskemari erantzunez.

● Hausnarketa. Docs-en burutzeko.EGIN DUDAN KONPOZIZIO ESKEMAN L FORMAKO ETA S FORMAKO ESKEMA SOILAK AGERI DIRA.

Page 5: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Zergatik aukeratu duzu gai hori? NIRE OPORRETAKO TOKIA IZAN DELAKO ETA IRUDIKATZEKO TOKI ONA IRUDITU ZAIDALAKO.Nola erantzuten dio zure lanak egindako planteamentuari?NAHIKO ONDO ERANTZUTEN DIO.Hasierako planteamendua hobetu dut? Zertan? BAI. TAMAINEKIN JOLASTU DUT ZERBAIT.Gaiak aportatu dizun gauza bat azpimarratu.GAUZAK IRUDIKATZERAKOAN LEHENENGO FORMATUA PENTSATU BEHAR DELA ETA KONPOZIZIO-ESKEMAK ERABILTZEA OSO LAGUNGARRIA DELA.

● Berrikusi hasieran aukeratutako irudiak. Zer duzu esateko orain irudiaren gaia eta konposizio/formatu arteko harremanean?--------- Aurrez ikusi ez duzun zerbait dago? -----------

2. Unitatea: Erritmoak

1. Irakurri erritmoen atala.EGINDA.2. 1. unitatean aukeratutako bi irudien gainean, zehaztu zeintzuk diren erritmo nagusiak.

3. Aztertu, sentimendu baten inguruan egin zenuen irudia. Egin eta zintzilikatu genuen azken irudiak lerroa baino, aztertu orain zeintzuk izan daitezkeen erritmoak eta osatu irudia. Bukatuta dagoenean koadernoan zintzilikatu.

Page 6: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

4. Hausnarketa:

■ Nola laguntzen dio planteatutako erritmoak adierazi nahi zenuenari? MUGIMENDU LEUNAREN EFEKTUA SUSTATZEN DUTE.

■ Hasierako irudiarekin alderatuz hobetu da irudia? nola? EZ. LEUNTASUN EFEKTUA EMAN ARREN EZ DA ZEHATZ MEHATZ ADIERAZI NAHI NUENA.

■ Hasieran aukeratutako bi irudietan, Nola laguntzen dio erritmoak adierazi nahi denari? BI IRUDIETAN SERIOTASUN ETA ORDENA-EFEKTUA SORTZEN DUTE ERABILITAKO ERRITMOEK.

■ Egin zuon irudiaren iruzkina aurreko urteko planteamendua eta gai berriak kontutan hartuta.

Page 7: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

IRUDIAREN HAUSNARKETA: Irudi hau irudi Estetikoa da eta Artzailearengan miresmena sortzea du helburu bezala.Irudi honetan lerroa erabiltzen da.Lerro zuzen,kurbatu naiz hautsiak ageri dira.Forma geometrikoak eta bolumetrikoak erabiltzen dira.Irudi hau egiterakoak higorleak,hau da nik, ingerada erabili du.Forma itxiak erabiltzen dira irudi honetan,Estilo artistikoari buruz hitz egiterakoan, errealismoa edo figurazioa erabiltzen den ez nago oso seguru baina argi dagoena abstrakzioa ez dela da.Irudi honetan hurbiltasuna eta antza erabiltzen dira.Ezkerreko etxe edo baserria nabarmenduta dago irudiaren protagonismoa lortuz.Konposizio eskemari buruz hitz egiterakoan L eta S konposizio eskema sinpleak ageri direla ikuz dezakegu.Erritmoei buruz, esan dezakegu erritmo kurbatu eta hautsiak erabiltzen direla. Irudi honi buruz nire iritzia, lasaitasuna eta sakontasuna adierazi nahi duela da.Irudian ezkerreko etxeak eta errepideak hartzen dute protagonismoa eta irudiaren atzeko aldeak sakontasun efektuaz gain, 2.mailako protagonistak dira irudi honetan.

Page 8: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Laburbilduz,lehen esan dudan bezala nik irudi hau ikusterakoan lasaitasun sentzazioa sortzen dit. 3. UNITATEA: Kolorea Zuon 2. unitateko irudia koloreztatu beharko duzue gimp programa erabiliz. 1. Saioa: Gimp oinarrizko azalpenak. Etxerako.zuon irudia kolorestatzen hasi. Gimp eskuratzeko: 3 kapa, fondoa, multiplikatu eta argitu edo ilundu. JPG formatuan, docs-era igo eta xcf formatua neri bidali.

Page 9: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

2. Saioa:Gimpen lan egiteko denbora. 3. Saioa:Kolorearen teoria.

Page 10: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Klasean hartutako apunteak koadernora igo.KOLOREA; Gorputz batek islatutako argi errainuek begi erretinan eragiten duten sentsazioari deitzen zaio kolorea. Kolorearen teoria: Argia: Kristalezko prima bat igarotzerakoan, espektoaren 7 koloretan banatu. Gauzak ez duet berezko kolorerik, bideoan ikus daitekeen bezala. Bertan azaltzen duena honako hauxe da: Objetuek ez dute berezko kolorerik, beraz nola ikusten dugu, beraien kolorea? Gauza da, eguzkiaren argi izpi batek, objetua jotzerakoan, islatzen duen kolorea ikusten dugula, besteak xurgatuak izan direlako. Horregatik gorria den objetu bat, izpi gorria isladatu duelako ikusten dugu horrela. Nahasketa kengarria eta gehigarria: Nahasketa kengarria edo materia nahasketa:

● CMYK izenez ere ezagutzen da, kolore hauek osatzen baitute : Cian, Magenta eta Yellow.

● Horien arteko nahasketa edo pigmentua, beltza izango da beti, horregatik deitzen zaio, nahasketa kengarria, koloreak gutxitzean dazalako.

● Hau batez ere, inprentetan erabiltzen da edota, oleo pinturetan, tenperetan edo tintetan.

Nahasketa gehigarria edo argi nahasketa:

● RGB izenez ere, ezagutzen da, bertako kolore nagusiak, Gorria, Berdea eta Urdinmorea direlako.

● Horien arteko nahasketa eginez gero, bertan azalduok den kolorea zuria izando da beti. Izenak esaten duen bezala, argi nahasketa baita.

● Mota honetako pigmentua, telebista edo ordenagailuako pantailetan ageri da batik bat.

Page 11: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Lehenengo nahasketa, nahasketa kengarria dela ikus daiteke, bertako kolore nagusiak, CMY direlako, eta horren ondorioa beltza delako. Bigarrenean aldiz, nahasketa gehigarria azaltzen da, bertako kolore nagusiak, RGB direlako eta horien arteko nahasketa zuria delako. Efektuak:

● Era adierazlea: Gauzak objetiboki ikusten dira bertan, errealitatean bezalaxe.● Konotagarria: Sentipenak edo sentsazioak lortzeko erabiltzen diren koloreak dira.● Seinaletikoa: Seinaleztapenerako erabiltzen diren koloreak dira hauek,

informazioa emateko gehienbat. Kolorearen esanahiak:Kolorea mila eratara erabili daiteke. • Zuria: ezereza, araztasuna, argiztapena, perfekzioa.• Beltza: heriotza, muga pertsonala, misterioa,berpizkundea, ezjakintzasuna.• Grisa: neutraltasuna, jakinduria, eraberritzea.• Gorria: maskulinoa, sentsualitatea, maitasuna,irmotasuna, irrika.• Urdina: lasaitasuna, bakea, zoriontasuna,gogobetetasuna, poztasuna. • Horia: eguzkia, argia, gaztetasuna, begikotasuna,harmena.• Laranja: energia, dinamismoa, anbizioa, samurtasuna,adorea.• Arrosa: emakumezkoen eta haurren ezaugarriak,gozotasuna, altruismoa.• Morea: lagun hurkoarenganako maitasuna, idealismoa,jakituria.• Berdea: natura, oreka, hazkundea, itxaropena.• Bioleta: musika, magia, espiritualtasuna, transformazioa,inspirazioa.• Urre-kolorea: jakinduria, argitasuna, buru-argitasuna,bizitasuna.• Zilar-kolorea: zentzumenez kanpoko gaitasunak, emozio

Page 12: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

gorabeheratsuak, ongizatea. Kolorea kulturaraen arabera:

● Herrialde garatuak = Kolore grisak

● Herrialde primitiboak + umeak = Kolore asetuak Koloreen gamak:

● Gama beroak: Indarra, agresibitatea, adorea,... Koloreen ezaugarriak:

● Tonua: Koloreari ematen zaion izena.● Balioa: Argiluna.● Asetasuna: Bizitasuna.

Koloreen adierazlea:

● Lekukoa, hau da, objetiboa. Ikusten dutena adieraziz ematen da, naturako koloreak

Page 13: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

errespetatuz.● Sentipen kolorea, hau da, subjetiboa. Bakoitzaren iritziarekin oinarrituz ematen dena.

Marrazketa desberdinak:

● Antzinako marrazketa ( Prehistoria)

Garai hortan ez zeukaten gaur egun ditugun tenperak edo horrelako pinturak, beraz pertsona haiek, odola, harriekin egindako hautsa, lokatza,... erabiltzen ziztuzten. Bertako irudietan adierazten den gama beti beroa da. Bi mota daude: - Lebantekoa: Bertan silueta eta ingerada erabiltzen dira, batez ere. Marrazketan hau, Europan kokatzen da, Espainia eta Fratzia hegoaldean, Italiako mendebaldea hartuz. - Kantabriarra: Hemen aldiz, barrua lantzen da gehiago. Hau, batez ere, Espainia eta Frantzia Iparralde inguruan kokatzen da. Horren adibideak, Altamirako kobetan ditugu.

● Egiptoko marrazketa: - Gaia: Geihenbat, jainkoak izaten ziren edo Faraoia, hau da, garai horretako eguneroko elementuak irudikatzen ziztuzten. - Kolore lauak erabiltzen ziztuzten. - Ingerada azaltzen zen nagusiki. - Testurarik ez zen ageri. - Beste gama batzuk erabiltzen ziztuzten, garai hartan gamak asko zabaldu ziren.

Page 14: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

● Greziako marrazketa:

- Gaia: Joko olinpikoak, jainkoak,... - Irudi lauak alde batera utziz bolumena asko nagusitzen da. - Irudia errealitateagoa da. - Eskulturak kolore biziak zeuzkaten, nahiz eta hauek zuriak izan. - Kanona, hau da, irudia buru kopuruaren araberakoa da. - Hieeratismoa ere azaltzen da.

● Erromako marrazketa: -Greziako pinturaren edo marrzketaren ezaugarriei jarraitzen dio. - Marrazketa estiko honetan testura sakondu egiten da. - Bertako pintura freskoa dela esaten dugu.

● Estilo Romanikoa:

- Zentzu balorista erabiltzen du, irudietan bolumena lortzeko. - Argitasun sentsazioa. - Estilo honek atzera pauso bat ematen du, hau da, irudia errealitateagoa egin beharrean desitxuratu egiten du. - Gehienbat gai erlijiosoak ageri dira.

● Estilo, Gotikoa:

Page 15: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

- Bertan testura asko lantzen duela esan daiteke. - Bolumen handiagoa duten irudiak nabarmentzen dira estilo honetan. - Figura errealistago batean oinarritzen da. - Koloreen erabilera balorista mantentzen da, bolumena lortzeko edo emateko.

● Renazimendua: - Berriro ere, Greziako estilora bueltzatzen dira, irudi hauek. Hortik dator izena, renazimendua, Jesus jaio zanetik, hau da, berriro ere, 0tik hasten dira. - Ez dago ingeradarik. - Zentzu balorista erabiltzen dute.

● Romantizismoa: - Bertan gehienbat, gaia aldetzen da. Irudi hauetan, herriko jendea, nekazariak, edota garai hortako egungo egoerak azaltzen dira.

● Barrokoa:

- Pintura estilo hauetan, teknika sakondu egiten da. - Horrekin lotuta, obrak konplexuagoak direla, esan daiteke, errealismo gehiagorekin. - Bertan aipatzekoa da, kaxa beltza deritzoguna. Hau, kaxa beltza honetan oinarritzen da: Kaxa beltz bat da, zulo txiki bat duena, zulo horretakik begiratuz, parean ikusten dena, alderantziz islatuko da. Argazkian ikus daitekeen bezala kaxa hau da:

● Puntillistak: - Kolorea modu bitxian erabiltzen dute.

Page 16: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

● Impresionistak ( XX.mendean, gutxi gora behera XIX.mende bukaeran )

- Aurrekuntza teknologiko handiak. - Helburua: Errealitatearen inpresioa sortzea. - Irudi kromatikoak dira. - Koloreen erabilera aldaketak. - Lanak, behaketa sakonaren emaitzak. - Kolorearen erabilera aldaketa atmosferikoarekin lotuta. - Pintzelkada solteak, errealitatea adierazi ordez, objetuak sortzen duen impresioa azaltzen du. - Aipagarria: Cezanneik esan zuena “argiak formak irernsten ditu, jan egiten du”

● Neoimpresionistak: - Puntillismo teknika - Paletan ez da kolorerik nahastuko. - Efektu optikoa ( koloreak gure begietan nahastu)

● Post impresionistak: - Lan batzuetan pintzelkadak nabari.

Page 17: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

-Errealismoa galdu. - Koloreen sentsazioak ikusi efektu sikologikoen bitartez. - Irudiak era subjetiboan. - Artista famatuak: - Gaugin, Vicent Van Gogh,.. (beraietan nabrmenak dira pintzalkadak eta nabardurak.

● Fauvistak ( 1905-1907)

- Paris - Kolore biziak, pintzelkadak. - Kolore osagarriak. - Naturaren interpretazio askea. - Argitasun garrantzitsuak. - Formaren gainetik kolorea. - Aurrelariak: - Van Gogh, Gaugin “Nabi-ak”... - Artista nagusiak: - Matisse, Rou ault, Derain,...

● Espresiorismoa:

Page 18: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

- Era subjetiboan irudiakatuta. - Alemanian

- Koloreak sortzen dituen sentsazioak adierazi, ez errealitatearekin antzekotasuna lortzeko.- Garaia erakusten dute, eta horrekin batera giza bizitza adierazten dute.- Norberaren esperientziak azaltzen dira.- Inguratzen dituen inguruak ere nabarmenak dira irudietan.- Pintzelkada lodiak azaltzen dira.- Pertsonen aurpekiak ere, sarri agertzen dira.- Bi garai:

1.- ZUBIA ( Die Bruicke ) 1905.urtean.2.- ZALDUN URDINA ( Der Blaue Reiter, 1911-1912) - Aurrelariak : - Munich, Gezanne,... - Artistak: - Kandinsky,... -Hauetan guztietan oso nabarmetan da Abstrakzioa. - Momentu batean forma guztiz galdu.

● ABSTRAKZIOA

Page 19: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

- Gutxinaka formak desagertu egiten dira.- Gaia: Koloreak + Formak- xx.mendeko arte eskolen sortzailea- Koloreek sortarazten duten erreakzioekin jolasten dute.- Aipatzekoak dira:

● ESPIRITUALA, KANDINSKY 1910.URTEAN

Page 20: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

● MONDRIAN: FORMA+KOLOREA

SUPREMATISMOA: Malevich, formak galdu● ESPRESIORISMO ABSTRAKTUA:

Page 21: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

- Formak desagertu - Koloreak sortzen dituen sentsazioak adierazi.

● MATERIKOAK:

- Kalera irten, naturako gauzak,...

4. UNITATEA: Proiektu pertsonala

Page 22: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Atal teorikoa. Power pointean aipatutako garaietako irudi bana bilatu egin lerro kronologikoa (dipity, timetoast, powerpoint, …) eta irudi gisa igo koaderno digitalera edo aplikazioal utziko ez balu, kopiatu esteka.. Apunteak igo docs-era.

Bilatutako irudietatik, aukeratu gustuko daukazun bat. Bilatu interneten irudi horri buruzko informazioa.Nork, nori eta zertarako egindakoa da?GEHIEN GUSTATZEN ZAIDAN IRUDIA KANDISKIK 1910.URTEAN EGINDAKO AMARILLO-ROJO-AZUL ARTELANA DA.EZ DAKIT ZEHAZKI ZERTARAKO EGINDA DAGOEN. Atal praktikoa: Gure ingurunea hobetzen. Streetart utopia ikusi eta gero, zure herri, ikastola, ingururako proiektu bat pentsatuko duzu. Hurrengo saioa baino egun bat lehenago, gutxienez leku bat aukeratuta izango duzu eta bertako argazki bat docsen zintzilikatuta egongo da.2. saioa, ideiak pentsatuko dituzu eta 3. saiorako ideia garatuta egongo da. Ondoren gimp programa erabiliz, ideia baliabide digitalen bitartez argazki gainean plasmatzen saiatuko zara.

Page 23: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Bukaeran docsen aurkeztu beharrekoa.● Lekuaren

argazkia

Pareta hau aukeratu dut lekua utzik baitago eta bizitasun puntu bat behar duelako gure ingurua hobetzeko.

● Irudia lortzeko egindako zirriborroakEZ DUT ZIRRIBORRORIK EGIN. EGINDAKO ALDAKETA TXIKIAK PAPEL BERTINEAN IZAN BAITIRA.

● Argazkiaren gainean eskuz egindako zirriborroa

Page 24: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

● Azken irudia● Lanaren defentsa eta azalpenena egingo duen testua.

Baloratuko da

● Proiektuaren originaltasuna eta espazioak irudian duen garrantzia.● Azken irudiaren kalitatea● Lanaren defentsaren testuaren sakontasuna

5. Unitatea: Erretratua. Abstrakzioa, figurazioa eta errealismoa.

Page 25: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Dakizuen eran, marrazterako orduan ikonizitate mailaren arabera, gauzak oso era ezberdinean, irudika ditzakegu. Oinarrian, ondorengo hirurak aipatzen zaizkigu. Abstrakzioan figurazioa eta errealismoa. Ondoren bakoitzaren hiru eredu aurkezten zaizkizu. Abstrakzioaren maila ez dugu limitera eramango, ea noraino eraman dezakezuen desitsuraketa, irudikapenaren esentzia galdu gabe. Garbi daukazu zein multzotan legokeen bakoitza?

Lucien Freud: Autorretratua (ERREALISMOA)

Francis Bacon: Autorretratua(ABSTRAKZIOA)

Page 26: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Picasso: Autoerretratua( FIGURAZIOA) Unitate honetan ondokoa egingo duzue. Zuok zuon buruari ateratako argazki batetik abiatuta, 2 autoerretratu egin beharko dituzue. Bata errealista izan beharko da eta bestea, figurazioaren barruan, desitxuraketa maila zuok zehaztuta. Ondoren, hainbat eredu jartzen dizkizuet. Irudiak edo testuan klik eginda irudia tamaina handian ikusteko aukera izango duzue.

** *

Page 27: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Van gogh Francis Bacon Chuck Close

*Dali

Rembrandt

*Chuck Close

*

*

Delacroix

*

Frida

Page 28: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

Egon Schiele

*Grunsky

Ducusin

*Seiler

Honela ba, bukaerarako, argazkia eta bi irudiak zintzilikatu beharko dituzue, lanen defentsarako testuarekin, hots, azalpena. Prozesuan egindako zirriborroak ez dira derrigorrezkoak izango, hala ere baloratuko dut zintzilikatzea. Pintzelekin lanean.http://www.youtube.com/watch?v=82nadDeL2us&feature=related ERRETRATU FIGURATIBOAK:

Page 29: Plastikako koadernoa.3A 2011-2012

ERRETRATU ERREALISTA:

“Lan honetan erabilitako irudien eskubieen

jabetza dagokion pertsona edo erakundearenak dira”