13
UZTARO, 7 - 1993, 141-153 141 PSIKOLOGIA PSIKO GRAFOLOGIA Irune Ibarra "Hitzak, hitz egin eta gero, ixiltasunean sartzen dira" (Eliot) "Arte lan oro, espazio bat okupatzen duten formen egintzak dira edo bestela, okupatu gabeko espazioa" (Oteiza) Grafologiaren atal bat den espazioaren erabilpenaz arituko natzaizue oraingo honetan. Gai hau zuen kulturari kuriositate bat gehitzeko asmotan prestatu dut. Gustokoa izango delakoan, aurrera, ez dira orri asko eta.

PSIKO GRAFOLOGIA

  • Upload
    others

  • View
    21

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PSIKO GRAFOLOGIA

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 141

PSIKOLOGIA

PSIKO GRAFOLOGIA

Irune Ibarra

"Hitzak, hitz egin eta gero, ixiltasunean sartzen dira"(Eliot)

"Arte lan oro, espazio bat okupatzen duten formen egintzak dira edo bestela, okupatu gabeko espazioa"

(Oteiza)

Grafologiaren atal bat den espazioaren erabilpenaz arituko natzaizueoraingo honetan. Gai hau zuen kulturari kuriositate bat gehitzeko asmotanprestatu dut.

Gustokoa izango delakoan, aurrera, ez dira orri asko eta.

Page 2: PSIKO GRAFOLOGIA

Ikasleek Indiako jakintsuari"brahman" (jakinduria) handiena zeinzen zen galdetu ziotenean, jakintsuakez zuen txintik esan. Galdetzen segitueta maisuaren ixiltasunaz nekaturik,eurak ere mututzea erabaki zuten.Orduan, jakitunak ezagupenikhandiena huraxe zela ihardetsi zien:isiltasuna.

Ekialdeko herrialdeetan, maiz landuizan da barne-begiratze, meditazio etabesteari isiltasunez entzuteko jarrerahori.

Mendebaldeko kulturaren gara-penean, berriz, ekintzaren etanork hitz gehiago-ozenago esateakduen nagusitasunaz ohartzen gara.Oteizaren ustetan, "cromlech"-engarai batean, guk euskaldunokjoera "entzulea" izan genuen espaziohutsak betetzen ez zituena etaisiltasuna hausten ez zuen espresioa.Gaur egun, beraren ustez, euskal-dunok erabat galdu dugu bakardadeeta isiltasunean gustora egotekojokabidea.

"Isiltasuna entzuten ez dakienpertsona, bakartasunean bizitzen ezdakiena, Izadiaren edo Artearenhizlaritasunari bakarrik begiratzen dionizakia... edo irratiaren zarata hitzegiteko edota jateko beharrezkoaduena, ez da euskaldun, ez etaformazio izpiritual osoaren jabe dengizakia." (Oteiza)

Nietzsche-k ere gauza bera zioen:"gizon-emakumeen neurri izpirituala,bakarrik egoteko gaitasunak ematenzuela".

Hitzak eta isiluneak egunerokogiza harremanetara eramanez, hauxedakusagu: hitzen bidez adie-razten ditugun ideiak bezaingarrantzitsuak direla isiluneezadierazten ditugunak. Esaterako,elkarrizketa bateko "isilunehutsak" (ezer kontatzekorik ezdugunean erabiltzen ditugunak),"isilune trinkoak" (erran behardugun guztia ordenan jartzensaiatzen garenekoak) eta "isilunejasangaitzak" (gai delikaturen batekgure bihotz hunkikorra ukitzenduenekoa), beste batzuen artean.

Ba, berbaro/isilune, ekintza/atseden, dinamismo/hausnarketa...hauek irizpide edo ardatz bezalahartuz, orrialde idatziaren bikoiz-tasunaz jabetzen gara.

Orrialdea bere osotasunean

Orri zuri baten aurrean, pertsonokgure nortasuna kokatzen dugu bizitzaeta ingurugiroaren zati bat balitzbezala, gizon-emakumeok egokitu,proiektatu, inhibitu... egiten dugu gureburua orrialde batean.

Honela, orriak errealitatea (idatziedo margotua) eta arriskuak, mamuak(ez idatzia) gordetzen ditu bereorobatasunean. Idatziak, "egindakoa",isladatzen du: ekintza, erreakzioa,aktibotasuna... erakusten digu.

Grafologoarentzat, idatzi gabekoespazio zuriak oso adierazgarriakizaten dira (musikan ere berdingertatzen da). Espazio hauetan,pertsonok hausnartu, ideiak

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 142

Page 3: PSIKO GRAFOLOGIA

sailkatu, kritikatu, harremanetatik ihesegin eta abar luze bat burutzen dugu.

Espazio zuriak eta espaziografikoak hortaz, elkar definitzen dute.Espazio zuriak, berton inprimatzen denbeltzaren arabera hartzen du forma etaesanahia.

Espazioa erabiltzeko desberdintasunak pertsonengan.

1. Etxekoandre honek espazio zuri guztia margotzen du. Bere izaera, lagunkoia, mugikorra eta berritsua dela ateratzen da hemendik.

"Itsasoaren horizontea" deritzon test proiektiboan bi lagunek irudikatutako marrazkiak

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 143

Page 4: PSIKO GRAFOLOGIA

Max Pulver-en ikerketen arabera,lau alde hartu behar ditugu kontutanorrialde bat begien aurrean dugunean(ikus zabalago UZTARO 4):

- Ezkerreko eremua: idazten duenpertsonaren iragan, herrimin, oroi-men, zalantzak... azaltzen ditu.

- Eskuineko eremua: objektibitate,aurrerapen eta gizarterantzbegiratzearen tokia da.

- Goiko aldea: ikur erlijiosoenantzekotasunagatik, alde honetan,izpiritua, pentsamendua eta asmoakfinkatzen dira, beste aspektubatzuen artean.

- Beheko aldea: testu bat idaztean,pentsamendua gauzatu egin da,sortutako Obra bihurtzen da. Mundumateriala, instintuena... ere badatoki hau.

Espazio hutsak orrialdean,bost mailatan aztertuko ditugu:

a) Ezker-eskuineko tarteakb) Lerro batetik bestera dagoenad) Hitzetik hitzerakoae) Hizkitik hizkirakoaf) Hizkien barnealdekoa

a. Esker-eskuineko tarteak (edokanpoaldeko espaziamendua)

a.1. Tarterik aurkitzen ez dugunean

a.1.1. Idazkera handi (3,5-4,5mmartean), aurrerakoi eta irekiaz:Hitzarekin konparaketa bat eginez,Olivaux-en konklusioa hartukodugu: ozenki hitz egiten duenemakume edo gizonak, gelditugabe hitz egiten duenaren antzera,norbere burua inposatzea bilatzendu.

Gizabanakoak, bere auto-proiekzioa lortzen du ezaugarrihauek dituen idazkerarekin.Kanpora begira, jende artean beresaltsan sentitzen da gizon edoemakumea.

2. 26 urteko gazte baten "barne-mundua" dakusagu irudi huts honetan. Bakarzale, pentsakor... azaltzen zaigu.

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 144

Page 5: PSIKO GRAFOLOGIA

a.1.2. Idazkera txiki (1,5-2,5 mmartean) eta estua denean:

Honela idazten duenabarnerakoia da. Gainera, zikoiz-tasuna erakusten du, bai pertso-nekiko bai gauzekiko: objektuak,ingurugiroa, baliabideak... guztiaaprobetxatzeko gai da.

a.2. Goiko eta ezkerreko tarte handiak(%15 baino gehiago)

a.2.1. Idazkera ordenatua eta handia:besteekiko eta giza ohiturekikoohore handiegia adierazten du.

a.2.2. Idazkera zabal eta handiaz:pertsona, inolako aurriritzirik gabemugitzen da jende artean.Solasaldiak maite ditu, barne--arazoak alde batera uztendituelarik.

a.3. Marjin handiak goian, behean,ezkerrean eta eskuinean.

Gizon edo emakume hau osoberezia agertuko da gizaharremanetan, baita gauzenordenazioan ere. Irla antzekobatean mugatuko du bere bizitzaeta berarekin konektatu nahi

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 145

Page 6: PSIKO GRAFOLOGIA

izanez gero, keinuren batenbeharra izango duzu.

a.4. Marjin tipografikoakLehen begirada perfektu

honetan, pertsonaren forma etakonbenientzien zentzua dakusagu.Kanpoalde materialerako itxuraere isladatzen da.

b. Lerro batetik besterako espazioa

Grafologo alemaniarrak izan zirenespaziamenduen esanahian gehiensakondu zutenak. Zehazki esateko,Lutz Wagner-i zor diogu hitz eta

lerroen arteko espazioa zertan datzanargitzearen meritua.

Izkiriatzen dugunean, lerro batetikbestera ematen dugun pausoa,geroxeago aztertuko dugun hitz batetikbesterakoa baino kontzienteagoa izatenda. Bestalde, hasierako lerro eta hizkiakorokorrean, orrialdearen azkenekoakbaino kontzienteagoak dira.

Pertsonak, ideiak eta gauzakargitasunez desberdintzeko gaitasunaazaltzen digu idazleak, lerroartekoespazioa zelakoa den ikusiz gero.Halaber, bere buruarekin bakarrik etaaske egon nahia.

b.1. Espaziatua: lerroen artean aireakoztoporik ez badu aurkitzen.Pertsonekiko erlazioan, argitasunintelektual eta ikuspegi orokorranabarituko zaio idazleari. Bes-teengandiko urruntasuna etabakardadea ere adieraz dezake(bai lagunenganako adeitasunaedo bai lotsa...)

b.2. Espazio txikia: lerrotik lerroraoso distantzia laburra, askotan"hanpak" eta "janbak" (hizkiengoiko zatiak, adb. "b" etabehekoak, adb. "j", ukitzen dira.)

Pentsamendu garden eta perspektibaduna. Berekasara ibiltzea gogoko du; Laura Mintegi.

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 146

Page 7: PSIKO GRAFOLOGIA

Ideien kontzentrazio bat dager.Denbora, arreta eta ekonomiarenustiaketa, lan disziplinatuaz lotzendira. Pertsona murgildurik egotenda egoera honetan, ikuspegiagaltzeko arriskuaz.

d. Hitz batetik besterako espazioa

Hitz edo berba biren marraketarengeldiunea, atseden bat da: pentsa-menduaren ekintza bi banantzen dituenpausagune bat.

Hitzen arteko espazio hutsak,nork bere buruarekin ihardundakodenbora sinbolizatzen du. Egindenaren, egiten dihardugunaren etaegingo dugunaren hausnarketa da,orokorrean.

Grafoterapeutek gomendatzenduten neurri edo tarte egokienaidazlearen "m" bat edo bi "o"-renada. Tarte hau errespetatuz, burmui-neko bekokialdeko lobuluarenasoziazio-guneak, autokontrol batahalbidetzen du. Honetaz gain,utopismoak geldiarazi, instinti-bitateamenperatu eta depresioak sendatzenlaguntzen duela diote.

d.1. Espazio handiegia: lau "o" bainogehiago uzten denean. Zeinesannahi du?

. Pertsonaren isolamendu nabar-mena

. Gehiegizko barne-ikusketa, medi-tazio iheskorra eta beharbadaeskizotimia (bakartasuna bila-tzeko zaletasuna), errealitate etabesteen gogorkeriez bere buruadefendatzen du.

. Bakoitzaren barnean galderagehiegi egin eta honek dakartzanzalantzak. Autokritika ere bai.

. Kritikatasun handia: errealitatekooztopoen, ondorioen eta egoerenlarregizko arrazonamendura dara-mate pertsona.

d.2. Espazioa txikiegia " m" bat bainotxikiagoa dagoela dakusagunean.(Idazlearen erritmoa lasaia bada, ezda horrenbeste kontuan hartzen)

Gizon edo emakume honek,besteen hurbiltasuna oso gustokoa

Batez ere besteekin kontaktuan egotea etalanean murgilduta egotea ikusten da idazkerahonetan.

Norbere buruari kritika zorrotza eta isolamenduitzela nabari da testu hau idatzi duenpertsonarengan.

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 147

Page 8: PSIKO GRAFOLOGIA

izango du. Bestalde, egoeren etahauen ondorioen ikuspegi panora-miko eza agertzen da. Zuhurtasunezak, bulkadaren bulkarak,pertsona sarritan izaki suges-tionakor batetan bilakatzen du.

d.3. Espazio irregularra: batzuetanespazioekin eta besteetanespaziorik gabe.

Emotibitatea nabari dahonelako kasuetan, idatziarenegilea, anbibalentzian erortzekoarriskuan gelditzen delarik.Besteekin egoteko gogoa, orain baieta gero ez, apur bat irregularraizango da, ez dakizu inoiz zeinasmo izango duen.

Hausnarketarako denborarenjabe delako batzuetan oso errazikusiko du zein erabaki hartu.Besteetan, itsumustuan abiatukoda, bihotzeko aginduei ezinjarraituz.

e) Hizkitik hizkirakoa

Hizki bakoitzak idazten duenpertsonaren lekua betetzen badu,hizkitik hizkirako espazioak, bestearilagatzen diogun tartetxoa izango da,besteak beste.

e.1. Zabala: Letratik letrara hutsuneakaurkitzen ditugunean. Pentsa-mendu zabaleko izaki batenaurrean gaude. Sakontasunafektibo eta aktiboaz, besteamaitasunez konprenitzeko gauzada. Gainera, gogoz eta arra-kastatsu dihardu egia bilatuz, baitaburuhauste konplexuetan ere.

Askatasun-sentimendu batezinguraturik, gauzen zentzuorokorra miakatzen dabil.

e.2. Estua: hizki biren arteko espazioanbeste hizki batentzako tokirik ezdagoenean honela sailkatzen daidazkera.

Gizon, idazle, olerkari... honek zintzokientzuten zekien bestearen hitza. Apala etapertsona osoa.

Iratxe Ibarra 18 urtetako bertsolariak, sasoiadela edo, zalantzak ditu.

Sigmund Freud, psikoanalisiaren sortzailea,pentsatu gabe experientzia berrietara abiatzenzen. Giza harremana oso garrantzitsua zenberarentzat.

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 148

Page 9: PSIKO GRAFOLOGIA

Hemen ez dago "zu"-arentzatgunerik, idatziaren jabeak denaberetzat nahi du: ez da posiblekasu hauetan emankortasunik, ezeta giza arazoetan inplikaziorik:pertsonaren mundu guztia berareninguruan kokatzen da.

Hiperemotibitatearen seinaleere bada: errealitatea baino ilusioagehiago maite dutenena ere.

*Oharra: idazkera batean hetero-geneitate ugari aurkigenezake (gizakiok horrelagara eta). Izaeraren oposa-ketak isladatzen dituzte.Adibide batzuk:

. Espaziatua hitzen artean, nahastealerroen artean: barneko bakar-dadea, estrabertsio eragileazkonpentsatzen duten pertsonenganaurkitzen dugu.

. Estua hitzen artean, espaziatualerroetan: konfidantza dagoengiroetan, euren kontaktu-nahiaerakusten duten pertsonetan ematenda. Arrotz eta jendaurrean, erreserbaadierazten dute.

f) Hizkien barnealdeko espazioa

Frantzian, P. Faideau-k besteinterpretazio bat eman die espaziohutsei: bera, hizki, hitz eta lerroenarteko espezioen garrantziaz gainera,hizkien barne-hutsuneen garrantziazohartu da. Bere ustez, gizakia"konposatu" hirukoitza da: gorputza,arima (bihotz eta pentsamendua) etaizpirituz osaturiko elementua(idazkeraren "osagaiak" ere "rasgo","trazado" eta espazio hutsa izangolirateke.)

Gazte honen izaeran ez dugu aurkitzenbestearentzako leku askorik, ikus zelan daudenhizkiak itsatsita bezala.

Benito Lertxundi-ren abesti bat bere eskuzidatzita: heterogeneitateetako bat.

Fustel de Coulages: pentsamendua, kanporaatara aurretik, konzentrazio sakonetan ibiliko da.

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 149

Gandhi: hirukoiztasunaren adibide garbia.

Page 10: PSIKO GRAFOLOGIA

Ondoren azalduko dudan "idazkeraaireatua", izpiritua "alientatzen" duenpertsona baten ezaugarria izangolitzateke. Oreka oso baten isladada "idazkera aireatua". Ideiainteresgarria da hau, pertsonarendimentsio izpirituala ere kontuanhartzen baitu.

Idazkera aireatua

Orrialdeko espazio hutsen eraketaarmoniotsuen garrantziagatik bereiztenda. Hizki, hitz eta lerroen arteanespazio zabal eta orekatuak daudeberton.

Orokorrean, oreka ona adieraztendu: besteenganako errespetua,planu intelektualean izpirituarenargitasunaren seinale eta epaiindependentea (guzti hau testuko besteelementuak kontuan hartuz).

Che: pentsamendu eta ekintza

Herri zapalduen askapen-sinbolobilakatu den gizon argentinar hau,1bere asmo eta proiektuak metodomalguaz eratzeko gai zen, barne--armonia eta izaera arduratsuarekin.

2Ikuspegi detallista eta joeraobserbatzaileaz, 3arrazoiari leku egitenzion. 4Gainera, konzientzia kanpohandiaren jabe zenez, 5gauza guztiakbalorazio zuhur eta 6zentzu osoanulertzen saiatzen zen.

7Bere barnekaldearekin elkarriz-ketatzen ohituta zegoen, 8lehenengopentsatu eta gero jokatu egingo zuen.

9Gurari eta konzientziaren artekoarazoak, askotan, erabakiak hartze-rakoan, oztopo bilakatuko zitzaizkion,honela efikazia pittin bat galduz.

10Batez ere proiektu bat eskuarteanbazuen, emozionatu, artegatu etagauzatu nahiak bultzaturik, denboraeta espazioa ahantziko zituen. 11Nahizeta planifikazioren bat beti buruanizan, jakinnahiak bide berrietarazeraman, 12hasierako helburuakaskotan ahaztu edo gaindituz.

13Beraz, asmo bat aurrera eramateapentsatuz gero, ausart eta dinamikozebilen, 14munduarenganako etabesteekiko interes handia azalduz.Hauen onari begira bere ahaleginaeskeintzen ahalegindu zen (psiko-logikoki heldutasun ona nabari dugujarrera honetan). 15Inplikazioa daku-sagu inguruan gertatzen dena-rekin.

16Bere barnean zuen konfidantzazbaliatuz, 17gaizki ikusten zuenarenaurkako borrokalari gartsua zen,proposaturiko guztia lortzea zuenhelburu.

18Izaera pertsonala, 19espontaneoeta faltsukerien aurkako honek20emankortasuna ahalbidetu zuen,xahutasunean erori gabe.

21Besteengandik hurbil sentitzenzen eta 22adaptazio-arazorik ez daisladatzen bere idatzi honetan, baina23jende-talde txikietan lasaiagosentituko zen. 24Apala oso, ez zuenprotagonismorako asmorik.

Azken batean, barneko garapenpertsonala nabari dugu Cheren esku-

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 150

Page 11: PSIKO GRAFOLOGIA

-izkribuan, beti mugimenduan dabilen"ni" sakon bat. Pentsamendua etaekintza orekan zituen laguna duguChe; mugarik ez edukitzea gustatukolitzaiokeen lagun xume, baikor etahitzemailea.

Oharra: Papertxo hau idatzi zuenean,ahul eta gaixorik zegoenChe. Idazlumaren presioa finada eta "o", "a"... hizkiakkongestionatuta ageri dira.Gainera, "Pepe" horretansufrimendu seinalea den pintxobat azaltzen da. "Quizá hitzeko"Q"-an ere bai.

Non ikusten da?

1.- Orrialdeko espazioa harmoniotsukieratua dago.

Puntu eta apartekoak zurrun-tasunik gabe baina euren tokian,ordena bat jarraitzen dute.

2.- Hizki oso txikiak eta batzuetanhitzaren azkenerantz txikituz doaz.

3.- Hizki oso txikiak eta xumeak(hizkiak ezerezean, bilutsik uztendu).

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 151

Page 12: PSIKO GRAFOLOGIA

4.- Hizkitik hizkira zabaltasuna nabaridugu eta lerrotik lerrora ere bai;ukitu batzuk kenduz, ez dagotxarto. "s" hizkiaren oinarrizabalak, kontzientzi eremu zabalaadierazten digu.

5.- Hitzetik hitzera dagoen espazioa,hizki xumeak eta eskuineranzkoinklinazioa.

6.- Hizki txikiak baina espaziodunakdira.

7.- Hizkien arteko espazioagatik,orohar.

8.- Maiuskulak hurrengo hizkitikbananduak daude.

9.- Lerrotik lerrorako nolabaitekoukituak.

10.- Orriaren eskuinaldean espaziogutxiago dago eta ezkerrekomarjina zabalduz doa. Idazkera,arina eta txikia ere bada.

11.- Hasieran aipatutako ordenaorokorra, irregulartasun batzukegon arren.

12.- Ezkerreko marjina zabalduz doa.

13.- Hizkiak taldeka lotuak, 't"-renmakila aurreratu batzuk, idazkeraaurrerakoia, zabala...

14.- Hizki xumeak, aurrerakoiak,arinak... dira. Sinadura gorantz etaezkerreko marjina zabalduz.

15.- Idazkera zabala, aurrerakoia,espaziatua, kurboa, inklinazioamoderatua eta obalo (a,o) irekibatzuekin.

16.- Sinadura gorantz doa.

17.- Hitzak espontaneoak dira,xumeak, txikiak, argiak. Sinadura,testutik hurbil eta errubrikarikgabe ageri da.

18.- Idazkera pertsonala du,antimodelikoa.

19.- Hitzen artean irregulartasunbatzuk nabari dira.

20.- Espazioak neurri egokian daude.

21.- Sinadura testutik hurbil eta hizkiasko lotuta daude.

22.- Hizkien oinarriak kurboakdira eta ez da azaltzenburugogorkeria, handinahia...horrelako seinalerik.

23.- Hizki oso txikiak.

24.- Esan dugun guztiagatik

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 152

Page 13: PSIKO GRAFOLOGIA

Bibliografia

BRU, R.G.; Introducción a la grafología. Martinez Roda, Bartzelona, 1990.

GILLE-MAISANI, Jean-Charles: Psicología de la escritura. Herder Editoriala,Bartzelona, 1991.

GULLAN-WRUR, Margaret: Manuel práctico de grafología. Edaf argitaletxea,Madril, 1988.

Grafologiako boletina, 17.

NANOT, A; Enciclopedia de la grafología. Bartzelona, 1962.

OTEIZA; "QUOSQUE TANDEM...! ensayo de interpretación estética del climavasco.

ORTEGA Y GASSET; El espectador, Sanchez-Leal, Madril, 1966.

RUSSELL, Bertrand; El conocimiento humano. Taurus editoriala, Madril, 1977.

VELS, Augusto; Diccionario de grafología. Herder editoriala, Bartzelona, 1983.

UZTARO, 7 - 1993, 141-153 153