5
DIAGNOSIA. UDALETXEA.2011. 0.Sarrera. Lau urte pasa dira herriko Udaletxean aldaketa politikoa eman zenetik, lau urte, Aginte Makila EAJ-ren eskutan gelditu zela, beste lau urte santurtziarren beharrak udaletxetik gestionatzen. Udaletxetik emandako urratsaz gain, herrian emandako garapenak eta aldaketak Santurtzi berri bat eraikitzen doaz gure begien aurrean. Lau urte hauetan, Euskal Herrian emandako aldaketa politikoa ez da txikia izan, Santurtzin bere eragina daukan aldaketa politikoa. Orain, Hego Euskal Herriko euskaldunok hauteskunde berri batzuen aurrean aurkitzen dugu gure burua. Desberdintasun batekin, Euskal Herria, Santurtzi barne, egoera politiko berri eta aukeraz beteriko baten aurrean aurkitzen da. Hurrengo urteetako nahi eta beharrak zehaztu behar ditugu, Santurtzi, Euskal Herrian bizi garen santurtziarrok behar dugun herria izan dadin, hurrengo urteetarako proiektu eta norabidea zehaztu behar ditugu. Honek, eginbehar zehatza eskatzen digu, hurrengo urteetarako HERRI PROGRAMA zabal eta parte hartzailea finkatzea. Honetan gaude, Santurtziko ezker abertzaleak garatu duen diagnosiaren laburpenak, oinarria izan nahi du, modu zabalean sortu nahi dugun HERRI PROGRAMA finkatzeko. Lortuko dugu! 1. Herriko Udaletxea. Lehenengo hausnarketa.

Santurtzi Udal eredua

Embed Size (px)

DESCRIPTION

herri programa 2011 santurtzi

Citation preview

Page 1: Santurtzi Udal eredua

DIAGNOSIA. UDALETXEA.2011.

0. Sarrera.

Lau urte pasa dira herriko Udaletxean aldaketa politikoa eman zenetik, lau urte, Aginte Makila EAJ-ren eskutan gelditu zela, beste lau urte santurtziarren beharrak udaletxetik gestionatzen. Udaletxetik emandako urratsaz gain, herrian emandako garapenak eta aldaketak Santurtzi berri bat eraikitzen doaz gure begien aurrean.

Lau urte hauetan, Euskal Herrian emandako aldaketa politikoa ez da txikia izan, Santurtzin bere eragina daukan aldaketa politikoa.

Orain, Hego Euskal Herriko euskaldunok hauteskunde berri batzuen aurrean aurkitzen dugu gure burua. Desberdintasun batekin, Euskal Herria, Santurtzi barne, egoera politiko berri eta aukeraz beteriko baten aurrean aurkitzen da. Hurrengo urteetako nahi eta beharrak zehaztu behar ditugu, Santurtzi, Euskal Herrian bizi garen santurtziarrok behar dugun herria izan dadin, hurrengo urteetarako proiektu eta norabidea zehaztu behar ditugu.

Honek, eginbehar zehatza eskatzen digu, hurrengo urteetarako HERRI PROGRAMA zabal eta parte hartzailea finkatzea. Honetan gaude, Santurtziko ezker abertzaleak garatu duen diagnosiaren laburpenak, oinarria izan nahi du, modu zabalean sortu nahi dugun HERRI PROGRAMA finkatzeko.Lortuko dugu!

1. Herriko Udaletxea. Lehenengo hausnarketa.

Santurtziko Udaletxea, Euskal Herrian dauden hainbeste udaletxe bezala, EZ DA UDALETXE DEMOKRATIKOA, EZ DAGO SANTURTZIARREN BORONDATEAREN ARABERA OSATUTA. Bigarren legislatura da Estatu Espainolaren errepresioan oinarrituz, ezker abertzalea baztertuta utzi dutela, santurtziarrok boz politikoaren bidez eman dugun iritzia baztertzen dutela.

Abiapuntu hau ezinbestekoa da edozein hausnarketa egiteko, herri honetan garatutako proiektuak, demokrazia zerotik eraiki direla

Page 2: Santurtzi Udal eredua

kontutan hartu behar dugu, eta demokrazia falta dela gainditu behar den lehenengo hutsunea.

2. Udaletxearen osaketa politikoa.

Azken urteetako errealitateak EAJ-ren gehiengo politikoa markatzen duela erakusten digu. 21 zinegotzietatik, Alkatetza eta 10 baititu. Segituan, PSE 7rekin, PP 2 eta EB 1.Ezker abertzaleari 2 zinegotzi dagozkio. D´Hont Legearen arabera EAJ-k lapurtutako bi zinegotziak.

3. Gobernu aldaketa.

Udaletxean emandako Gobernu aldaketak ez du ekarri aldaketa politikorik. Alderdi konstituzionalista batetik, alderdi abertzale batera igaro bada ere. EAJ-k urteetako politika jarraitu du. Jakin badakigu herrian aldaketak eman direla! Egun, hobekuntza subjektiboa sortu dutenak, hauxe izan baita Gobernu berriaren helburua, proiektu berriak legislaturaren amaieran kokatuz, lortutako emaitzak errepikatzea hain zuzen ere: Espazioak zabaldu dira, orube batzuk erabilgarriak bihurtuz… Baina santurtziarren etxebizitza beharrak, lan beharrak, aisialdi parte hartzailearen beharrak, osasun beharrak, etorkinen beharrak… Asetu gabe darraite.

Honi, zerbitzuak pribatizatzeko urratsak, Udaltzaingoaren bilakaera errepresiboa, edota bizkarrean daukagun krisi ekonomikoak sortzen duen errealitatea eta aldaketak (negozio txikien galera, aisialdirako ezintasunak ekonomikoa…)… Gehitu behar ditugu.

4. Udaletxeko sailak.

Sailen banaketak lehen aipatutakoa ondorioztatzen du, Gobernu aldaketak ez du ekarri aldaketa politikorik, Gobernu aldaketak ez du Udaletxeko Sailen berregituraketarik ekarri, egokiagoa,

Page 3: Santurtzi Udal eredua

logikoagoa, herrian era dinamikoan ematen diren aldaketei erantzuteko.Herriaren garapenerako hain garrantzitsuak diren arloek, era kaotiko eta artifizialean pilatzen dira Udaletxea antolatuta dagoen 6 Sailetan.

6 Sailak: Berdintasun eta Gizarte Ekintza; Hirigintza eta Ingurumen; Ekonomia eta Ogasuna; Obrak eta Zerbitzuak; Barne araudia Giza baliabideak, lana eta herri segurtasuna; Kultura, euskara eta kirola.

Gakoa ez da Udaletxea Sailekin betetzea, baizik eta arlo bakoitzari behar duen zentralidade politikoa ematea, behar dituen bitartekoekin hornitzea.

5. Ordezkaritza daukagun Ente Publikoak.

Santurtziko Udaletxeak badauka ordezkaritza herrian dauden beste Ente Publikoetan, zein herriaren eremu geografikoa gainditzen duten besteetan. Kirol Udal Institutoa, Kutxak zein ikastetxeetako Kontseilu eskolarrak, baita ur patzuergoan, Bizkaiko garraio publikoan edota UNED-en bera ere.

Eztabaida aldiz, ez da zenbatetan gauden, sakonagoa baita, hor egonda zer onurak lortzen ditugu herriarentzako eta zein da herriak egiten duen ekarpena.

Eztabaida hau kokatzeko, adibideak badira Bilboko Portuko Autoritatean emandako kaleratzean, portuak herrian emandako aldaketa ikusita, edota Mamarigako “lanzadera-ren” harira (dohanik edo ordainduta) emandako eztabaida eta emaitzan.

6. Santurtziarrak eta Udaletxea, eredu parte hartzailea.

Herritarren parte hartzean, Santurtziko Udaletxeak praktika koherenteena eramaten du, bere praktika osoa atal honetan ondorioztatzen da. ERREALITATE EZ DEMOKRATIKOTIK SOTUTAKO

Page 4: Santurtzi Udal eredua

UDALETXEAK EZ DU ORDEZKATZEN DITUEN HERRITARREEKIKO INOLAKO EREDU PARTE HARTZAILERIK GARATZEN.

Udaletxeentzako Lege eta Prozeduretan oinarrituz, herritarren hitza, beharra eta nahiak ahaztuta, bere praktika politikoa garatzen du.Lege eta Prozedura (Madrilen zehazten direnak) hauetatik haratago herritarren hitzen aurrean (herritarrek bere hitza adierazteko bitarteko mugatuak dituzte) gor agertuz.Askotan Udaletxearen atariak aldarrikapen erakusketa dirudi.

7. Ondorio nagusiak.

i. Herriko Udaletxea ez da demokratikoa. Demokrazia berreskuratu behar dugu, eta Euskal Herrian abian badaude honetarako urratsak. Gure herriak bere ekarpena egin behar du.

ii. Herrian ematen ari diren sakoneko aldaketei erantzuna eman behar zaie. Udaletxea honetarako akuilua izanez, honen araberako estruktura sortuz.

iii. Benetako bizitza sozioekonomikoa indartu behar dugu, herritarra, herritarrentzako, publikoa.

iv. Ordezkaritza daukagun guneetan herriaren interesak defenditzeko dira, gure herriarekiko gune hauen ardura kitatzeko eta gure ekarpena egiteko guneak eta parte hartzea izan behar dute.