19
Sartzeko jarraibideak Lagunsarea Euskadi lagunkoia Udalerrien Sareko komunikazio-plataforma bat da, udalerrietako parte-hartzaileak konektatzeko helburuarekin sortua. Parte hartzen duten kideek nahi dituzten gaiak lantzeko foroak, udalerri bakoitzerako eta lurralde-batzordeetarako talde pribatuak, eta kide guztiek parte har dezaketen Euskadi lagunkoia talde irekia hartzen ditu barne. Dokumentu hau tresna erabiltzeko moduari buruzko jarraibide orientagarri batzuk dira. Nola sortu erabiltzaile bat Nola jarri profileko argazki bat Nola idatzi eta erantzun mezu pribatu bati Nola batu udalerri batera Nola idatzi zure udalerrian Bideo deia nola egin Nola idatzi foro batean

Sartzeko jarraibideak...Horietan, "Iruzkina" erlaitza aukeratzean erantzun ahal izango duzu. 4. urratsa. Klikatzean, lauki berri bat irekiko da behealdean. Bertan, mezua idatzi ahal

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • Sartzeko jarraibideak

    Lagunsarea Euskadi lagunkoia Udalerrien Sareko komunikazio-plataforma

    bat da, udalerrietako parte-hartzaileak konektatzeko helburuarekin sortua.

    Parte hartzen duten kideek nahi dituzten gaiak lantzeko foroak, udalerri

    bakoitzerako eta lurralde-batzordeetarako talde pribatuak, eta kide guztiek

    parte har dezaketen Euskadi lagunkoia talde irekia hartzen ditu barne.

    Dokumentu hau tresna erabiltzeko moduari buruzko jarraibide orientagarri

    batzuk dira.

    Nola sortu erabiltzaile bat

    Nola jarri profileko argazki bat

    Nola idatzi eta erantzun mezu pribatu bati

    Nola batu udalerri batera

    Nola idatzi zure udalerrian

    Bideo deia nola egin

    Nola idatzi foro batean

  • NOLA SORTU ERABILTZAILE BAT

    1. URRATSA. Plataformara sartu. Esteka honen bidez egin dezakezu:

    http://www.lagunsarea.eus/.

    2. URRATSA. Erabiltzaile bat sortzeko, erregistratu egin behar zara. Hau bi eratara egin dezakezu:

    A) "Sartu" hautatuz eta agertzen den leihoan "Kontu bat sortu" aukeratuz.

    http://www.lagunsarea.eus/

  • B) Orrialdearen behealdean "Parte hartu" hautatu eta zabaltzen den orrialdean "Izena eman" klikatuz.

    3. URRATSA. Bukatzeko, hutsik agertzen diren koadroak bete beharko

    dituzu zure informazioarekin. Amaitzean, "Osatu erregistroa" sakatu

    beharko duzu.

  • NOLA JARRI PROFILEKO

    ARGAZKI BAT

    1. URRATSA. Hasierako orrialdean "Sartu" sakatuta, sartu zure kontuan

    erregistratzerakoan jarritako erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin,.

    Jarraian, "Hasi saioa" sakatuko dugu.

  • 2. URRATSA. Saioa hasi ondoren, klikatu zure profilean eta, ondoren, "Nire

    kontua" atalean.

    3. URRATSA. Hautatu "Profila" jartzen duen ikonoa. Behealdean, hainbat

    aukera agertuko dira. "Aldatu profileko argazkia" aukera hautatu.

    4. URRATSA. Koadro hau agertuko da justu azpian, eta zure argazkia

    arrastatu beharko duzu gordeta duzun lekutik edo zure fitxategia aukeratu.

  • 5. URRATSA. Azkenik, irudia akoplatu zirkuluan ikusi ahal izateko eta "Irudia

    doitu" sakatu. Profileko argazkia aldatuta egongo litzateke horrela.

  • NOLA IDATZI ETA ERANTZUN

    MEZU PRIBATU BATI

    1. URRATSA. "Nire kontua" atalean, hautatu "Mezuak" jartzen duen ikonoa.

    Behealdean, hainbat aukera agertuko dira.

    - "Sarrera-erretiluan" beste erabiltzaile batzuengandik jasoko dituzun mezu

    pribatuak aurkituko dituzu.

    - "Gogokoen" atalean, gogokoen dituzun mezuak aurkituko dituzu.

    - "Bidaliak" atalean, beste erabiltzaile batzuei bidalitako edo erantzundako

    mezuak aurkituko dituzu.

    - "Idatzi" botoiari ematean, mezu bat bidali ahal izango zaio plataformako

    erabiltzaileren bati.

  • 2. URRATSA: "Idatzi" botoiari ematean, koadro bat irekiko zaizu. Bertan,

    komunikatu nahi duzun erabiltzailearen izena sartu beharko duzu, eta

    izenburua eta mezua idatzi ahal izango dituzu. Azkenik, bidaltzeko, "Bidali

    mezua" sakatu besterik ez duzu egin behar.

    Mezu bat idazteko beste modu bat:

    1. URRATSA. Sakatu "pertsonak" eta orain arte erregistratutako pertsona

    guztiak agertuko zaizkizu. Izen bakoitzaren azpian, idazteko klikatu beharko

    dugun ikonoa agertzen da, "Mezu pribatua".

  • 2. URRATSA. Beste orri bat agertuko da, ikusitakoaren antzekoa, mezu bat

    idazteko aurreko moduan, baina hartzailea zuzenean agertuko da "Nori

    bidali" atalean. Besterik gabe, beste atalak bete beharko dira, eta

    amaitzean, "Bidali mezua" sakatu.

    Mezu bati erantzutea:

    1. URRATSA. "Mezuak" atalean, bidali dizkizuten mezu pribatuak agertuko

    zaizkizu. Horietako edozeini erantzuteko, mezuaren gainean aukeratu behar

    da.

  • 2. URRATSA. Mezua osorik irekiko da eta behealdean laukizuzen bat ikusiko

    dugu, non mezuaren testua idatzi ahal izango dugun. Azkenik, sakatu "Bidali

    erantzuna".

  • NOLA BATU UDALERRI BATERA

    1.urratsa. Saioa hasi ondoren, hasierako orrian, sakatu "Udalerriak".

    2. urratsa. Behin barruan, Euskadi Lagunkoia Sarean sartuta dauden herrien

    zerrenda agertzen da. Talde pribatuak dira, eta, beraz, interesatzen zaizun

    udalerriaren afiliazioa eskatu behar duzu, "Bazkidetza eskaera" sakatuz.

    Onartu ondoren, udalerrira batuko zara.

  • NOLA IDATZI ZURE UDALERRIAN

    1. urratsa. Talde bateko kide zarela dioen jakinarazpena iritsitakoan, bertan

    idatzi ahal izango duzu. Irudian klik eginez sartu beharko duzu.

    2. urratsa. Sartzerakoan agertzen den beheko laukian edozein mezu idatzi

    ahal izango duzu. Idatzi zure mezua eta sakatu "bidali eguneratzea". Mezu

    hori herri berekoak direnek bakarrik irakurri ahal izango dute.

  • 3. urratsa. Beste pertsona batzuen mezuei ere erantzun ahal izango diezu.

    Taldean idatzitako mezuak laukiaren azpiko espazioan agertzen dira.

    Horietan, "Iruzkina" erlaitza aukeratzean erantzun ahal izango duzu.

    4. urratsa. Klikatzean, lauki berri bat irekiko da behealdean. Bertan, mezua

    idatzi ahal izango dugu, eta mezu hori "Sarrera" hitza sakatuz bidaliko da.

  • BIDEO-DEIA NOLA EGIN

    1. urratsa. Behin zure udalerrian zaudela, "Bideo-Deia/Video" sakatuz

    bideo-deian sartu ahal izango zara, udalerriaren izenaren azpian agertzen

    den menuan.

    2. urratsa. Hurrengo pantailan, "Sartu bideo-deian" botoia sakatu besterik

    ez duzu egin behar.

  • 3. urratsa. Une horretan konektatzen diren udalerriko pertsona guztiekin

    harremanetan izango zara hemen.

    Hitzordua hartzeko: mezu bat argitaratu beharko duzu zure udalerriko

    pertsonekin egin nahi duzun bideo-deiaren ordu eta egun zehatza

    zehaztuz, taldean bertan (udalerriko pertsona guztientzat bada) edo mezu

    pribatu gisa (pertsona jakin batzuekin egindako bideo-deia bada).

    Oharrak:

    • Udalerri bakoitzak bideo-deien gune propioa du, eta udalerri horretako

    pertsonek erabili ahal izango dute.

    • Beste udalerri batzuetako pertsonekin konektatzeko, dagokion lurralde-

    batzordearen taldetik berdin sartu ahal izango da, udalerria lurralde

    berekoa denean, edo Euskadi Lagunkoia taldetik, udalerria beste lurralde

    batekoa denean.

    Bideo-deiak Jitsi Meet bideokonferentzia aplikaziotik egiten dira.

  • NOLA IDATZI FORO BATEAN

    1. urratsa. Saio hasita duzula, hasierako orrian, sakatu "Foroak". Hainbat

    gairi buruzko talde irekien zerrenda agertuko da.

    2. urratsa: aukeratu parte hartu eta komentatu nahi duzun foroa.

    - Albisteak: Zure udalerriko ekitaldiak, informazio interesgarria…

    jakinaraztera animatzen zaitugu.

    - Espazio fisikoa: Aire libreko espazioak eta eraikinak, Garraioa eta

    Etxebizitza

    - Komunitatea: Partaidetza eta Gizarte-sarea, Herritarren parte-hartzea

    eta Errespetua eta Gizarteratzea

    - Zerbitzuak: Komunikazioa eta informazioa eta Gizarte- eta Osasun-

    zerbitzuak

    - Talde eragilea: talde eragilearen sorrera eta funtzionamenduari

    buruzko kezkak, zalantzak, arrakasta-gakoak …

    - Faseak: diagnostikoa, plana, ekintzen inplementazioa eta ebaluazioa.

  • 3. urratsa: eztabaida bat hasi nahi baduzu, beheko aldean koadro bat

    agertuko da bete beharreko datuekin, eztabaida sortzeko eta

    komentatzeko. Bertan izenburua eta ideien azalpena sartu behar dira.

    "Ondorengo erantzunen berri posta elektronikoz eman" laukitxoa

    markatzeko aukera dago, jakinaren gainean egoteko. Azkenik,

    argitaratzeko, sakatu "Bidali".

    4. urratsa: hasitako eztabaida batean erantzun nahi baduzu, parte hartu

    nahi duzun eztabaidaren gainean klikatu behar duzu.

  • 5. urratsa: behin barruan, iruzkinei erantzun dakieke, haien goiko aldean,

    eskuinaldean, "Erantzun" botoiari emanda.

    6. urratsa: azkenik, koadro bat irekiko da, non zure erantzuna idatzi eta

    "Bidali" klikatuz argitara dezakezun.