16
TANTTITXO ETA BERE ISTORIO HARRIGARRIA

Tanttitxoren biografia

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Tanttitxoren biografia

TANTTITXO

ETA BERE ISTORIO HARRIGARRIA

Page 2: Tanttitxoren biografia

Kaixo guztioi!

Ni Tanttitxo naiz. Ez zait gustatzen izen hori, nire gurasoek jarri didate. Ur tanta jaioberri bat naiz, eta Kantauri Itsasoan bizi naiz.Normalean, ez dut beldurrik izaten, baina gaur, egun honetan bereziki, beldurtuta nago. Izan ere, gaur “nire eguna” da. Airean lurrundu eta hodei batean sartuko naizen lehenengo eguna.

Eguzkia atera da, bere indar guztiarekin, eta denok gora begiratu dugu. Amak “agur” esan eta bero handia sentitu dut, erre ere egingo naizela iruditzen zait.Konturatu orduko, airean nago beste tanta batzuekin batera, jakinik ez ditudala gurasoak berriro ikusiko.

Page 3: Tanttitxoren biografia

Orain hodei batean nago. Lortu dut! Baina gurasoengandik oso urruti nago.Nire inguruan tanta asko eta asko daude, batzuk lasai eta besteak beldurtuta, ni bezala. Gehienak gazteak gara, baina badaude tanta zaharragoak ere. Ez dut hemengo inor ezagutzen.Behera begiratu eta itsasoa ikusten dut, oso-oso urruti. Nire etxea izango ote da? Ez dakit.Tanta helduagoren bati entzun diot esaten cirrus delako batean gaudela. - Halaxe da – esan du beste batek – lurretik oso urritu gaude, eta, ez gaudenez tanta asko, hodeia txiki xamarra da. Gaur ez du euririk egingo, hemendik jaitsi nahi duenak egun batzuk itxaron beharko ditu.Kontxo! Hemen batzuek dena dakite eta beste batzuek ezer ez! Nazka hartu diot tanta super-orojakile horri.

Page 4: Tanttitxoren biografia

Ordu asko pasa dira, ez dakit zenbat. Poliki-poliki tanta gehiago etorri dira itsasotik, lurretik edo ibaietatik. Asko gara orain.Lagun bat ezagutu dut: Gotte. Milaneko parke bateko iturri batetik dator, eta modu dibertigarri batean hitz egiten du. Ukrainiaren gainean gaudela entzun omen du norbaitek, eta zurrumurrua zabaldu du.Zaharrenek diote cumulonimbus bat garela orain, eta haizea gelditzen denerako prest egon behar garela. Pixkanaka, Gotte eta ni horren esanahiaz jabetuz joan gara: Kristoren zaparrada egongo da. Itxarotea baino ez zaigu falta hemendik jaisteko.

Bat-batean, haizea gelditu egin da. Bazen garaia! Trumoiak agertu dira, eta tanta mordoa erori da, inoiz ez ditut hainbeste ikusi. Nire txanda da. Uuuiiiiiiip!

Page 5: Tanttitxoren biografia

Begiak itxi ditut, bizkarrean mina sentitu dudan arte. Ez nago itsasoan, lurrean nago, belarren artean. Ze beldurra! Zer lur zatian nagoen ere ez dakit. -Gotteeee! – oihukatu dut, bakarrik egotearen beldur. Geroago konturatu naiz ez nagoela uste bezain bakarrik: tanta asko erori dira nire ondoan. Inork ez daki non gauden, baina batzuk ni baino galduago, minduago edo beldurtuago daude.Gotterekin bildu naiz eta trumoiak beguratu ditugu. Hor doa gure cumulonimbus beltz eta ikaragarria.

Page 6: Tanttitxoren biografia

Ekaitza joan eta lainoa etorri da. Grisa, trinkoa, pisutsua bezala. Segituan harrapatu gaitu, eta berriro airean gaude. Tanta guztiak pega-pega eginda gaude, bata bestearen kontra. Dibertigarria kontua.Lainoa gero eta azkarrago mugitzen da, bidean jartzen zaion guztia irentsiz. Ez dakit zergatik, txiki-txiki sentitzen naiz. Ekialderantz mugitzen garela uste dut, baina ez nago ziur.Bat-batean, beroa sentitu dut berriro, eta gure lainoa deseginez joan da pixkanaka.

Page 7: Tanttitxoren biografia

Euri tanta bat naiz berriro. Nekatuta nago, hainbeste gora eta behera, zerutik lurrera eta alderantziz.Ezetz asmatu non erori naizen orain! Aterki batean, bai horixe!Atrekiaren jabea etxera iritsi da, eta atarian utzi gaitu, aterkia, gainerako tantak eta ni neu.

Bi egunetan, cirrus bat, cumulonimbus bat eta lainoa izan naiz. Beste hodei batzuen izenak ere ikasi ditut. Adibidez:• Cumulus-a• Altocumulus-a• Stratus-a

Page 8: Tanttitxoren biografia

Cumulus

Altocumulus

Stratus

Page 9: Tanttitxoren biografia

Badakit ere, jende askok begiratzen nautela. Bai, bai. Baina ez bakarrik maitemindutako jendeak edo poetak, edo eskolara doazen haurrak aterkia hartzeko, ez ez. Begira begira

Page 10: Tanttitxoren biografia

-Meteorologoak: hodeiak aztertzen dituzte eguraldiaren iragarpena egiteko.

- Marinelak : zer eguraldi egingo duen ikusteko, hodeiak begiratzen dituzte. Itsasoan, hodeiak baxuegiak direnean eta lainoa sortzen denean, oso zaila da nabigatzea, marinelek ezin baitute ezer ikusi.

- Artzaiak: artaldea nora eramateko zer eguraldi egingo duen ikusteko, hodeiak begiratzen dituzte.

- Paratxutistak: hodeiak begiratzen dituzte ona edo txarra egingo duen begiratzeko.

- Mendizaleak: mendi bueltak edo tontorretara joateko, hodeiei begira egoten dira, noiz joan edo noiz jaitsi erabakitzeko.

Page 11: Tanttitxoren biografia

Baina nire izaera batzutan beldurgarria izan arren jende askok egiten dizkit kantak, pelikulak edo arte-lanak. Begira begira…

Page 12: Tanttitxoren biografia

KANTA TALDEA ESTEKA

Hodeiak, Piztiak taldea http://youtu.be/ZX5daSuSp4I

Hodei ilunak Lin ton taun: http://youtu.be/y8fk6sXFH0I

Euri tanta bakoitzak Betagarrihttp://youtu.be/fyWA7f-4aeI

Hodeien formak Pirritx eta Porrotx -

Page 13: Tanttitxoren biografia
Page 14: Tanttitxoren biografia

Azkenik, hemen duzue SAN LUIS eskolatik pasa naizen bakoitzean atera dizkidaten argazkiak… ah ze guapoa naizen eh!

Page 15: Tanttitxoren biografia
Page 16: Tanttitxoren biografia

Espero dut nire biografia gustatu izana.

Ondo izan eta hurrena arte.

AGUR!!!!!