28
B BARREN ELGOIBAR - 703. zenb. - XVII urtea - 2009-06-26 Sua uretan, ura sutan

tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

BB A R R E N

ELG

OIB

AR

- 70

3. z

enb.

- X

VII

urte

a -

2009

-06-

26

Sua uretan,

ura sutan

703 azala 25/6/09 12:25 Página 1

Page 2: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

703 azala 25/6/09 12:25 Página 2

Page 3: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

3

NIRE TXANDA

Sarri askotan esan ohi dugu zenbakiek ezer gutxi esatendutela, hotzak direla, baina hortxe daude, gurekin batera,gustatu zein ez gustatu, bizitzaren lasterketan bukatu arte.Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, traketsjorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzenjoango dira eta behin koskortutakoan, bikotekide berri askoezagutuko dituzte eta elkarrekin oheratuko dira, etapromiskuoak izango dira, adinak esperientzia berriak etasutsuak baitakartza. Eta horrela, bikotekideak ondoan,bizitzaren zati handia egingo dugu jakin gabe bikotekideetannor izan dugun gustukoena, zenbaki bikotekide guztiek baitamaina batean, bai bestean lagunduko baitigute bizitzarengogorrean gozatzen. Lehengo larunbatean, mahai batenbueltan, eta Eguren taldearen musika lagun, 5 zenbakibikotea dutenekin egoteko aukera izan nuen. Askoezagunak, tartean ezezagunak, baina guztiak irrikatanaspaldikoa berriro bizi izateko, orduko moralak lapurtutakozirriak, ametsak... gogora ekartzeko. Bai, oso politak izanziren ahopekako berbaldiak, ezkutuko begiradak. Ez dakitkanpokoek nola ikusiko gaituzten, distantziara teleobjetiboakbeste modu batean enfokatzen baitu errealitatea, baina nikegindako argazkiari –horrelakoetan argazkia ezinbestekoada, nork bere adinaren itxura ondokoekin parekatzeko–begira nengoelarik, oso itxurosoak ikusi nituen 55 urtekook

osatutako irudia. Asmoa bost urtebarru berriro batzea da.Orduan, gure adinaren (60)bikotekide zenbakiak ez duitxura hoberik izango.Burusoiltasunak, ile zuriek,ipurtaldeak... ez duteonera egingo, jakina!Baina orduan ereegongo da zerkontatu, zerentzun, bizitza,azken finean,ipuin batbezalakoa baita:hasi eta bukaegiten duena. Etap r o t a g o n i s t a kaitonak eta amonakizango dira.

55

“Asmoa bost urte barru berriro batzea da. Orduan gure adinaren (60)bikotekide zenbakiak ez du itxura hoberik izango”

Juan Luis Mugertza

“Nire

txa

nda”

ata

lean

idat

zi n

ahi b

aduz

u, ja

rri z

aite

z gu

reki

n ha

rrem

anet

an:

9 43

74 4

1 12

edo

bar

ren@

elgo

ibar

koiz

arra

.com

wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneettwwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

EEggiinn kkll iikk eettaa

iikkuussiikkoodduuzzuu

NAHASTE BORRASTEKO IRUDIAKJARRIKO DITUGU ASTELEHENEAN!

703 alea 25/6/09 12:21 Página 3

Page 4: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

ERREPORTAJEA

4

PPIINNTTXXOOAAKK AAUUKKEERRAANN

Gaur eta bihar Gurean Bai I. PintxoLehiaketa egingo dute Elgoiba-rren. Gaur, barixakua, 19:00etatik22:00etara, eta bihar 11:30etik

14:30era. Herriko hamar tabernek hartu du-te parte lehiaketan, eta bakoitzak pintxo ba-na aurkeztu du. Lehiaketak iraungo duen bi-tartean, pintxo horien salmenta prezioa eurobatekoa izango da.

Bi sari banatuko dituzte: pintxo onenarensaria eta herritarren saria. Lehena lau pertso-nez osatutako epaimahaiak aukeratuko du,eta bigarrena hautatzeko ardura herritarrenaizango da.

Epaimahaiko honako hauek osatukodute: Gure Bide elkarteko ordezkari ba-tek, Udaleko ordezkari batek, ElgoibarkoIzarra elkarteko ordezkari batek eta Be-laustegi jatetxeko sukaldariak. Pintxoonena aukeratzeko orduan epaimahaikokide bakoitzak pintxo osoari erreparatukodio: pintxoaren itxura eta aurkezpena, za-porea eta testura, eta originaltasuna balo-ratuko ditu.

Herritarren sariari dagokionez, pintxoaeuro baten truke probatzen duten herrita-rrek tabernan aurkituko duten txartela be-te beharko dute. Balorazio txartel bana

emango dute pintxoko, eta, horrela, ta-berna guztietako txartelak batutakoan ja-kingo da zein pintxok lortu duen notarikaltuena.

Lehiaketan parte hartzen duten herri-tarrek, euren balorazioa emateagatik sariairabazi ahal izango dute. Parte-hartzaileguztien artean, Belaustegi jatetxean bi la-gunentzako dastatze menua zotz egingodute.

Sari banaketa uztailaren 1ean egingodute Pleno Aretoan, eta 12:30ean bi pin-txo sarituen dastatze publikoa egingo du-te arkupeetan, doan.

Edurne BUrgaña1 AMETSA kafetegia

AmetsaOsagaiak: Foie-grasa, onddoak,sagar-kroketa eta ogi txigortua

2EL GAUTXO taberna

GautxitoaOsagaiak: Bakailaoa,tomate sikuak, soja ozpin-olioa eta berakatz-ogia

3 GABI jatetxea

IkurriñaOsagaiak: Bakailaoa, piper gorria eta piper berdea

4

ITURRI taberna

Piper sorpresaOsagaiak: Piper berdea, arrautza eta patata

5KING-KONG kafetegia

Lehoi begetalaOsagaiak: Leongo zezina, eruka,Idiazabal gazta, Parmesano gaztaeta mahaspasak

703 alea 25/6/09 12:21 Página 4

Page 5: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

5

ZZeeiinn ddaa lleehhiiaakkeettaarreenn hheellbbuurruuaa??Ostalaritza sektorea eta euskara bera sus-tatzeko ekimena antolatzea izan da helbu-rua. Krisi garaian gaudela ikusita, taberne-tara jendea erakarri, eta gainera euskarasustatzeko ekimen polita izan zitekeelapentsatu genuen. Horrekin batera, Gure-an Bai-Ostalaritza bera promozionatu edogizarteratu nahi dugu.HHeerrrriittaarrrreenn ppaarrtteettiikk zzeerr ppaarrtteehhaarrttzzee eessppeerroodduuzzuu??Hainbat herritan egin izan dute ekimena,eta harrera ona eduki du. Herritarrek par-te hartzen dute aukera ona delako, prezioonean, pintxo gozoak dastatzeko. Egural-dia eta beste hainbat faktore eduki behardira kontuan. Jendearen artean zurrumu-rrua badago, eta espero dut parte har-tzea. Barixaku arratsaldean eta zapatugoizean izanda, mugimendua espero dut.

HHaammaarr ttaabbeerrnnaakk ppaarrttee hhaarrttuukkoo dduuttee..ZZeerr iirruuddiittzzeenn zzaaiizzuu kkooppuurruuaa??Kopuru handia da. Elgoibar guztia kon-tuan hartuta, 50 taberna inguru daude,baina pintxoak egunero ateratzen du-tenak asko jota hamabost dira. Beraz,parte hartzea oso handia da. TTaabbeerrnnaarriiaakk eeuurraakk ppoozziikk ddaauuddee eekkiimmee--nnaarreekkiinn??Herrian zerbait egin behar zela ikustendute eurek ere, eta lehiaketa polita izandaitekeela uste dute. OOrraaiinnddiikk lleehheenneennggooaa eezz ddaa ppaassaattuu,, bbaaii--nnaa bbeerrrriizz eerree aannttoollaattzzeekkoo aassmmoorriikk??Ikusi beharko da zer moduz irtetenden, eta zer balorazio egiten dugun.Tabernarientzat zer ekarri duen ikusibeharko dugu, baina asmoa, urterohobetuz, edizio gehiago antolatzea da.Hau hasiera besterik ez da.

AMAIA LASAGABASTERGurean Bai hitzarmeneko teknikaria

a

6

LANBROA kafetegia

OrtutxoOsagaiak: Kalabazina, tipula,piper berdea eta hirugiharra

7 LOJANTZI kafetegia

TenpuraOsagaiak: Kalabazina, azenarioa,tipula, piperra eta mugurdi-saltsa

9

SALENTO taberna

KapritxoaOsagaiak: Ogitxoa, mozarella,tomate naturala, urdaiazpikoa eta trufa-krema

8 MADIGAN’S irish pub

TsunamiaOsagaiak: Piper berdea, hirugiharra, tipula erdi-egosia,hostoarea eta ahate-moussesaltsa

10

PAULANER TXARRIDUNA jatetxea

TinbalaOsagaiak: Kalabazina, bakailaoa, patata eta tipula karameluan.

703 alea 25/6/09 12:21 Página 5

Page 6: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

6

ETORKINAK

MMAARRIIAA CCRRIISSTTIINNAA GGIIAANNSSAANNTTII (Argentina)

AArrggeennttiinnaann zzeerr eeggiitteenn zzeennuueenn??Urte batzuetan etxekoandrea izan nintzen.Gero, komertzio arduraduna ere izan nin-tzen, eta saltzaileak neuzkan nire ardurape-an. Senarraren tailerreko paperez ere ardu-ratzen nintzen. Horrek guztiak, baina, ez duzerikusirik gero hemen izandako lanekin.Etorri eta taberna bateko sukaldean lan egi-teari ekin nion; hasieran, paperik gabe. Ge-ro, ikastaroak egin nituen, eta kutxazaina ereizan nintzen. Tailerretan ere jardun dut, etahorrelakorik ez da Argentinan inoiz ikusi!Gainera, ez da ia tailerrik gelditu. Eta emaku-me bat tailer batean, are gutxiago.HHeemmeennggoo bbiizziimmoodduuaa eettaa hhaannggooaa oossoo eezzbbeerr--ddiinnaakk ddiirraa??Antzekoak dira, eta, era berean, ezberdinak.Familiak eta ohiturek antza handia dute, bai-na hemen lasaiago bizi da jendea. Zuen an-tza dugu, zuengandik gatozelako: amamaeuskalduna nuen; aitita, berriz, galiziarra. Ar-gentinara joan eta ez ziren inoiz itzuli.BBaaiinnaa zzeeuu eettoorrrrii zzaarraa..Gurpila da. Ni oso gustura sentitu naiz. Ezdakit argentinarra izateagatik edo zergatik,baina jendeak oso ondo hartu nau. Nire us-tez, guri buruzko iritzi hona dute hemen.Beste batzuekin ez zait iruditzen horrela de-nik.GGuurree aannttzzeekkooaakk bbaaii,, bbaaiinnaa bbeerrrriittssuuaaggooaakk bbaaoommeenn zzaarreettee..Argentinarrok jarioa dugula eta bertsoa sal-tzen dugula esaten dute. Orain, baina, ez dalehen bezala… Auzo batean bizi bazara, jen-de guztiak ezagutzen du elkar. Bada aldenabarmen bat hemengoarekin: hemen etxeanorberarentzat da, eta harremanak kaleanizaten dira; han, berriz, dena egiten da etxe-an, bai lagunarteko bilerak, bai ospakizu-nak… Normala da udan etxe aurrera irteteaeta auzokoekin garagardoa edatea, berrike-tan. Domeketan etxean bazkariak egitea ereohikoa da. Gure semeak 18-20 urte zeuzka-

Senarrarekin 2002ko martxoan bertaratu zen Elgoibarrera. Semea urtebe-te lehenago etorri zen Euskal Herrira, eta hemengo berri eman zien. Ar-gentinan egoera zailtzen ari zela eta, corralito-aren atzamarretatik ihesegitea lortu zuen. Hasieran, paperik gabe jardun zuen lanean. Orain, Es-painiako nazionalitatea lortu du, aitita galiziarra zuelako eta amama eus-kalduna. Maria Cristina Buenos Aires probintziakoa da, baina geureanhain gustura dagoenez, ez dauka itzultzeko gogorik. Hemengo eguraldiumela gustatzen zaio gutxien.

“Hango agintariek desengainatu egin naute,ez dutelako ezer egiten gauzak hobetzeko”

703 alea 25/6/09 12:21 Página 6

Page 7: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

77

nean, lagunak ekartzen zituen etxera baz-kaltzera –hogei lagun, motor eta guzti etor-tzen ziren!–. Hori da zuekin ezberdintasuna.HHoorrrreenn ffaallttaa sseennttiittzzeenn dduuzzuu??Bai, baina ez nintzateke Argentinara buelta-tuko bizi izatera. Agintariek desengainatuegin naute, ez dutelako ezer egiten gauzakhobetzeko. Boterera heltzen den bakoitzakahal duena eskuratu nahi du. Han lapurre-tan ari dira. Gure alkateak Espainian hotel bieraiki zituela jakin genuen. Badakigu horre-la izan dela, baina alkate jarraitzen du, zor-tzi-hamar urtean. Inork ez du ezertxogatikordaintzen. Zertarako egin behar dut nik lanhan, euren erruz ezer ez edukitzeko?

BBeessttee uurrttee ggooggoorr bbaattzzuukk eerree eezzaagguuttuukkoo zzee--nniittuueenn,, ddiikkttaadduurraa ssaassooiiaann..Ezertan sartuta ez zegoenak ez zuen arazo-rik izan. Semea 1972an jaio zen, eta alaba,1977an, dena pil-pilean egon zenean. Gukez genuen arazorik izan. Hori bai, zure ize-na norbaiten agendan agertuz gero, sus-magarri bihurtzen zinen, zerikusirik izan ezarren. Oso garai gogorra izan zen. Gerorajakin izan dira gauza asko: arma-eskola ba-tean izan zituzten ezkutatuta desagertutakohainbat lagun. Urteetara jakin nuen, esate-rako, alabaren eskola-lagun batzuren gura-soena: joanak zirela esaten zen, eta ama-marekin hazi ziren, baina eraman egin zituz-

ten, eta inoiz ez zen ezer gehiago jakin;orain 30 urte dauzka neskak. Sasoi gogorraizan zen.BBeessttee ssaassooii ggooggoorr bbaatt ccoorrrraalliittoo--aa..Orduan etorri ginen. Zer egin behar nuen?Gordetako dirua jan ala beste gauza bategiten saiatu? Jende askok dena galduzuen, hona etortzeko, etxea saldu ondorendirua banketxean sartu zutelako, eta etorrinahi zuenerako ez zuen ez etxerik ez diru-rik, corralito-ak harrapatu zuelako. Askokbere buruaz beste egin zuten.EEggooeerraa zzeeiinn ddaa oorraaiinn??Hobea da, baina ustelkeria ugari dago. Se-gurtasuna ez da ona. Jende asko ohitu eginda lan egin bage bizi izaten. Manifestazioe-tara joateko dirua ematen diete eta gaizkiohitu dira. Nola jarriko dituzu orain lanean?Horri buelta ematea zaila da. LLaannaarreekkiinn zzeerr mmoodduuzz zzaabbiillttzzaa oorraaiinn?? HHee--mmeenn eekkoonnoommiiaa iinnddaarrttssuu zzeeggooeenneeaann eettoorrrriizziinneenn,, eettaa oorraaiinn kkrriissii bbeetteeaann ggaauuddee..Paperik gabe ez nuen lana topatzeko ara-zorik izan. Orain, langabezian nago. Nahi-koa adin daukat, eta lehenago horrek ezzuen axola. Iazko uztailetik nago lanik bage.Abuzturako lortu dut ordezkapen bat SanLazaro egoitzan. Hemen, behintzat, lagun-tzak, ikastaroak eta hainbat aukera daude.Han, halakorik ez da. BBeessttee aarrggeennttiinnaarrrreekkiinn hhaarrrreemmaanniikk bbaadduuzzuu??Hemen ezagun bat badut pizzeria duena,semea, koinatak… Etxean oso elkartutaegoten gara argentinarrok, baina kanpoanez hainbeste. Durangon lagunak izan arren,ez diet deitu ere egiten. Kanpoan gaudene-an, elkarren arteko komunikazioa txikiagoaizaten da. Gu komunitatean integratu egitengara, eta ondo hartzen gaituzte. Hemengo-ra ohitu naiz. Gustuko dut hemengo bizi-modua, baina klima gustatzen zait gutxien.

Oier Narbaiza

“Hemen harremanakkalean izaten dira,

ez etxean; han,berriz, dena egiten

da etxean”

üþý

EtorbideakBuenos Airesko probintzian bi-

zi zen Maria Cristina. “Hura ez dahau bezalakoa. Egon ezean, ezinduzu imaginatu ere egin. Hemen he-rri batetik bestera kirometroak dau-de. Han berriz, etorbide batek bana-tzen ditu hiriak”.

Lasaitasunik ezHemen hiru urte egin ondoren,

Buenos Airesera itzuli zen MariaCristina, eta Elgoibarko lasaitasuna-ren falta sentitu zuen. “Zoratzekoairuditu zitzaidan: autobusak hiru edobost minuturo pasatzen dira; trenakhamar minututik behin; semaforoakez dira errespetatzen…”.

Corralito-a2001ean hasi zen. Handik gutxi-

ra egin zuen hanka Maria Cristinak.Semea Euskal Herrian zegoen, etadirua banketxetik ateratzeko esanzien. “Berak hemen guk han bainoinformazio gehiago zeukan. Corrali-to-a baino lehen atera genuen dirua.Zer egin behar genuen? Senarrakmekanika-tailerra zeukan, baina jen-deak autoa konpontzeko dirurik ez.Hona etortzea erabaki genuen. Ala-bak, berriz, nahiago izan zuen hangelditu. Horrela etorri ginen, eta zaz-pi urte pasatu dira”.

Buenos Aires probintzia

Nire herria

703 alea 25/6/09 12:21 Página 7

Page 8: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

8

GUTUNAK

Nafarroa enparantza, 2 • 20870 ELGOIBARS 943 74 41 12Faxa: S 943 74 37 04E-posta: [email protected]: S 943 74 37 04E-posta: [email protected]

ZUZENDARIA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK Asier Orbea, Oier Narbaiza, Edurne Burgaña PUBLIZITATEA Leire Rubio, Eneritz Lazkano MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz MAKETAREN DISEINUA Jaione UnanueKOLABORATZAILEAK Oihana Tarragual, Ibai Portu, Ane Odria, Maialen Olazabal, Andres Alberdi, Anjel Ugarteburu, Abel Irizar, Alberto Agirreazaldegi, Sugar Etxaniz, Arkaitz Irureta, Zuhaitz Gurrutxaga, UnaiArrieta, Noemi Otegi, Ainara Sedano, Eva Garcia, Miriam Garcia, Jesus Mari Makazaga, Juanito Gorostiza. INPRIMATEGIA Gertu Koop. E. TIRADA 4.750 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1139-1855

Barren Argitaratzailea:

BARRENek bere gain hartzen du espazioarazoengatik iragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea

San Juan sua dela etaJakina denez, herri eta kultura

gehienetan egin izan dira suak udakosolstizioa ospatzeko, aintzinatik. Men-dez mende datorkigu udaren etorrera,eta aldi berean, egunik luzeena ospa-tzeko ohitura. Horretarako, erritorik na-gusienetakoa sua egitea da, eta bero-nen inguruan era guztietako esaera,kanta, jauzi eta ohiturak heldu zaizkigu.Hau horrela izanik, urtero ikusten ditu-gu, iluntze aldean, herriko mendi ingu-ruetako baserrietatik keak zerurantz,aintzinako tradizioari edo geurea denohiturari eutsiz. Eta tradizioa denez ge-ro, herrian bertan ere suak pizten dira.Eta hementxe ikusten dut nik gogoetaegiteko beharra.

Urtero leku ezberdin eta desego-kiak egokitzen dizkigute (gaur egunezin baita nahi den tokian sua piztu),eta aurtengoa arriskutsua ere izan da:hesitutako lur zatian, burdinen, eska-badoren, zangen, enkofratuen etaobretarako materialaren inguruan ibilibehar izan du jendeak saltoka.

Beste alde batetik, badirudi base-rrietan bizi ez garen herritarrok tradiziohonen garrantzia edo pisua umeenganjarri dugula, izan ere haurrak (hama-bost urtetik beherakoak) eta hauen gu-rasoak bakarrik egoten baikara. Erahonetako aintzinako tradizioak, ordea,herritar guztiok bizi ditzagun sortuakdira.

San Juan bezpera heldu da, etasuak egingo dira… Zertarako? Horrela

delako, egiteagatik, besterik gabe,egin eta kitto. Umeentzako lekua aurki-tu eta hala.

Inpresio hau izan dut azken urteo-tan, urteko gau berezi eta magikoenaribizitasuna kendu diogu. Eta idazki ho-nen bidez zera galdetu nahiko niekeudaleko kultura arduradunei: ea ezinden antolaketa txukunagoa bideratu,leku egokian, erritoaren benetako zen-tzua (eta magia!) berreskuratzeko aha-legina eginez, eta adin guztiotako herri-tarrontzat bideratuz.

Eskerrik asko.Lore Laspiur Û

Kelillo & KimuberriŚk eskeronez.

Kaixo lagunok!!!Datorren ekainaren 27an, Kelillo &

KimuberriŚk gure Maite zaituzte-gu tour-en azken emanaldia egingodugu Birgara Barren herrian. Urtebete(horrela erabaki genuen) iraun duenemankizun honek (atzetik beste bi ur-teko lana), Birgarako Zentral Etxeanikusi zuen argia estreinakoz pasa denurteko ekainaren 20an, eta, hortik, Na-farroako hainbat herrialde zeharkatuondoren, Laudioko Orbeko Etxean, Za-rauzko Putzuzulo Amets Fabrikan, So-raluzeko Gaztetxean, Azpeitiko Gazte-txean, Oñatiko Arranon, GasteizkoGaztetxean, Baionako Xilko ostatuan,Ondarroako Jai Braian eta ElizondokoGaztetxean aritu ostean, bira-bila ixte-ko berriro ere Zentral Etxean arituko

gara, bertan gure poesia-doinu-irudiakazkenekoz emateko. Eskerrak emannahi dizkiegu hori guztia gauzatzen la-gundu diguzuenoi: Kili-Kolo eta Ekekeiantzerki taldeei, Elgoibarko Gaztetxea-ri, Zapateneori, Schöpfer der Videover-sammlungi, Kañoneromani, Kamara-girls&mansi, Kulebrari, bertsolariei, Isti-luri, aterpea eman diguzuenoi, zuenateak ireki dizkiguzuenoi, eta, era bate-an zein bestean parte hartu duzuenguztioi, nahiz eta bertan ez egon, betizaudete gurekin eta gu zuekin. Miles-ker guztioi!!!

Bertan ikusi-sentituko dugu elkar!!!Maite zaituztegu!!!! Patto.

Kelillo & KimuberriŚ Û

* BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatutaegon behar dira. Ez ahaztu iizzeenn--aabbiizzeennaakk,, NNAANN eta tteelleeffoonnooaa jartzea. Bidali helbide honetara: bbaarrrreenn@@eellggooiibbaarrkkooiizzaarrrraa..ccoomm.

703 alea 25/6/09 12:21 Página 8

Page 9: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

ZOZOAK BELEARI

9

Eguneroko gertakerien ezagutze ezak kezka-tzen zaitu, bai, baina informazioaren urruntasunak

onuragarria izan ez arren, komunikabideen urrunta-suna guztiz probetxugarria izan daiteke.

Mugitzen garen errealitatea eraiki eta irudikatzen dute ko-munikabideek, eta egunero erabiltzen dugun informazio asko be-raiek sortzen dute. Ulertezinak diren edukiak kontsumitzen ditugu,eta ikusten eta entzuten duguna ardurarik gabe onartzen dugu.

Gure munduan, komunikazioa ez da arazo bat; aitzitik, informa-zioa izan daitekeela iruditzen zait. Agian, ezin ditugu hainbeste balia-bide erabili; komunikabidez beteriko gizarte honetan, oraindik ezinizan dugu informazio guzti hori ezagutza bihurtu.

Hurbiltzeko, konektatzeko eta komunikatzeko jaio ziren baliabi-deek ere urruntzen eta aldentzen gaituzte. Telebistak, aldizkariak etaegunkariak atzean gelditu dira, Internet jaun eta jabe bihurtu den aroteknologiko berri honetan, eta informazio-teknologia guzti horiek gi-zakiok dugun komunikazio aukerari kalte egin diotela pentsatzen du-te askok.

Ergel, berekoi eta osasuntsu. Horiek dira zoriontsu izateko behardiren hiru baldintzak lagun askoren hitzetan. Baina, beste aldetik, ezal da tristea jakinduria eta zoriontasuna alderantziz proportzionalakdirela pentsatzea?

Momentuz, mundu kaotiko honetatik isolatzeko abantaila duzu.Beraz, ez zaitez horretaz kezkatu. Ez jakiteko, informazioa ez jaso-tzeko eta komunikazioak eteteko eskubidea zure gain hartu. Nire al-detik, behintzat, sistema itzaltzeko baimen osoa ematen dizut.

Elgoibarko Udala

Azken aldi ho-netan denbo-raren nozioagaldu egindut. Den-bora nire

eskuetatiklabainduko

balitz bezalasentitzen dut.

Egun batean, aben-duan oheratu, eta kontu-

ratzerako, esnatu eta ekaineangaude jadanik. Urtarorik gabeko nere lehen urtea betetzear na-golea konturatu berri naiz.

Hotzetik berora doan trantsizio horren falta izan liteke denbora oin-puntetan pasatzearen arrazoi nagusia. Aurten, Gabonak uda mineaniritsi ziren, eta ihauterietan dantza egiten ikusi gintuen eguzki berak in-dar berberarekin berotzen du orain neguaren atarian gaudenean.

Edo, agian, hemengo mundu txikiaren eta kanpoko mundu han-diaren arteko aldizkako komunikazioa da denboraren abiadura truka-tzen duena. Askotan, data eta gertaera zehatzez baliatzen gara den-bora finkatzeko, eta hemen munduko albisteak pusketetan eta kanpo-tik iristen zaizkit bakarrik. Dirudienez Iparraldeak krisian jarraitzen du,eta gerrate berberek jarraitzen dute mundua zikintzen, baina informa-zioa oihartzun urrun bat bezala baino ez da iristen honaino.

Bada denboraldi bat nire buruari galdetzen diodala egungo gerta-eretatik sortu den urruntasun hau positiboa ala negatiboa den. Argidagoena da komunikabideek egunero bonbardatzen diguten energiatxar guzti horretatik aldentzerakoan, lasaitasunean irabazten dugulabehintzat. Hala ere, betidanik pentsatu izan dut beharrezkoa delamunduan gertatzen denaren berri izatea, bizitzan begiak irekita ibiliahal izateko.

Baina batzuetan zalantzak etortzen zaizkit: zer da hobea, egiarenezagutzea jasan ala ezjakintasunaren zoriontasuna gozatu?

MiriamGarcia

EvaGarcia

“Beharrezkoa da munduan gertatzen denaren berri izatea”

“Komunikabideen urruntasuna guztiz probetxugarria izan daiteke”

703 alea 25/6/09 12:21 Página 9

Page 10: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

10

KALE GORRIAN

Gida baimeneko punturik galdu ez dutenei beste bi emango dizkiete uztailean.

Gidatzeko punturik kendu dizute inoiz?

Ez, momentuz behintzat denakdauzkat. Hamabirekin hasi ginen,eta orain hamalau edukiko ditut. Nikuste dut jendeak kontu gehiagorekingidatzen duela, puntuen sistemamartxan jarri zutenetik. Istripuak gu-txitu egin dira, baina kontrol zorro-tzagoa egin beharko lukete.

Unai Muñoz24 urte, soldatzailea

Ez dut batere galdu. Primeranetorriko zaizkit beste bi puntu. Niklehen bezala gidatzen dut. Seinaleakerrespetatzen ditut, eta kontuz ibil-tzen naiz. Hala ere, gidari batzukoso azkar ibiltzen dira. Hasieran era-ginkorra izan zen, baina askori ahaz-tu egin zaie puntuen sistema.

Monica fernandez29 urte, laborategiko teknikaria

Suertea eduki dut, eta momen-tuz, ez dut punturik galdu. Ni askoibiltzen naiz errepidean, autopistanbatez ere, eta jendea polikiago ibil-tzen dela igarri dut. Seinaleakgehiago errespetatzen dituzte gida-riek, eta puntuen sistema neurriona izan dela iruditzen zait.

Gema Iribarren40 urte, irakaslea

Ez daukat gida baimenik, bainainguruan baditut puntuak galdu di-tuzten ezagunak. Jende askok ezditu arauak betetzen. Nik autobusaedo trena erabiltzen ditut, bainagaur egun ez da erraza gida baime-nik gabe bizi izatea. Ea laster atera-tzen dudan!

Jose Luis Niebla35 urte, langabetua

703 alea 25/6/09 12:21 Página 10

Page 11: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

11

SEMAFOROA

ü

ûs

Zu

en

ke

xa

k,

ga

lde

rak

ed

o t

xa

loa

k b

ida

ltze

ko

:bb

aarrrr

eenn

@@ee

llggoo

iibbaa

rrkkoo

iizzaa

rrrraa

..ccoo

mm//

9944

33--77

44 44

11 11

22

MMuussiikkaa eesskkoollaakkooeennttzzaatt ttxxaalloo bbaatt,,uummeeeenn ddaannbboorrrraaddaa aannttoollaattzzeeaaggaattiikk::“Oso ondo pasatu genuen Trinitate

Eguneko umeen danborradan, eta es-kerrak eman nahi dizkiogu Inazio Bereziartua musi-ka eskolari. Antolatzaileek lan handia egin dute aur-ten ere, eta oso ondo irten da dena. Jarraitu horre-la!”.

MMiillaa eesskkeerr AAllttzzoollaakkoo ZZuubbiibbaaii eellkkaarrtteeaarrii:: ““Zubibai elkarteakantolatuta, Kalamuan izan ginen, eta oso ondo pasatu ge-nuen. Uste baino jende gutxiago elkartu ginen, eta, egiaesanda, eguraldiak ez zigun asko lagundu. Hala ere, prime-ran pasatu genuen. Euria egingo zuelakoan, herrira jaitsi etaelizako arkupeetan bazkaldu genuen. Herritarren batek udal-tzainei abisua eman arren, eguna ondo amaitu genuen”.

EEsskkeerrrriikk aasskkoo AAnnaa AAnnssoollaa mmuussiikkaa eesskkoollaakkoo iirraakkaasslleeaarrii:: “Mila esker, Ana, aurten ere zure babesa eta maitasuna emandiguzulako. Lan ona egin duzu ikasturte honetan ere, eta oso gustura ibili gara. Zure ikasleok eskerrak eman nahidizkizugu”.

MMeennddaarrookkoo AArrnnoo eellkkaarrtteekkoo kkiiddeeeekk eesskkeerrrraakk eemmaann nnaahhii ddiizzkkiieettee IIkkaassttoollaakkoo aattee iirreekkiieenn eegguunneeaann ppaarrttee hhaarrttuu zzuutteenn gguuzz--ttiieeii:: “Mila esker, alde batetik, Altzolako Urak enpresari eta Nettori, Mendaroko Ikastolaren ate irekien eguna antola-tzen laguntzeagatik. Bestalde, jardunaldi horretan parte hartu zuten guraso, irakale eta ikasle guztiei ere eskerrakeman nahi dizkiegu. Denon artean oso egun polita pasatu genuen”.

TTxxaalloo bbeerroo bbaatt ffuuttbbooll eesskkoollaakkoo eennttrreennaattzzaaiilleeeeii:: “Futbol eskolan dabiltzan umeen gurasoek eskerrak eman nahi diz-kiegu entenatzaileei. Mila esker Angel, Xabi eta Ikerri, denboraldi guztian zehar egindako lanagatik”.

Y

Y

ü

EESSKKEERRTTZZAA

JJUUAANNIITTAA LLOOPPEEZZ SSAANNCCHHEEZZJJUUAANNIITTAA LLOOPPEEZZ SSAANNCCHHEEZZ2009ko ekainaren 19an hil zen.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak hala nola hileta elizkizunetara agertu izana.

IIII.. UURRTTEEUURRRREENNAA

JJOOSSEE SSAANN MMAARRTTIINN TTOOTTOORRIIKKAAGGÜÜEENNAAJJOOSSEE SSAANN MMAARRTTIINN TTOOTTOORRIIKKAAGGÜÜEENNAA2007ko uztailaren 4an hil zen.

Haren oroimenez II. urteurreneko meza izango da, barixakuan, uztailak 3, arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko Bartolome deunaren parrokian.

Joango zaretenoi eskerrak aldez aurretik.

703 alea 25/6/09 12:21 Página 11

Page 12: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

12

MOTZAK

GGure Bide eta Zubi Ondo elkarteek 50 urte egin dituzteaurten, eta joan zen zapatuan ospatu zituzten urrez-ko ezteiak. Bi elkarteek elkarrekin antolatu zituzten

hainbat ekintza: elizkizunaa, aurreskua, Mauxitxa txarangarenkalejira... Bazkideen argazkia eguneratzeko ere aprobetxatuzuten ekitaldia, eta ondoren, bazkaria egin zuten.

Gure Bide txirrindulari elkarteak 125 bazkide inguru dauz-ka eta herrian txirrindularitzarekiko zaletasuna sustatzeko sor-tu zen, 1959. urtean. Urtero, San Bartolome bezperan, abuz-tuaren 23an, egiten den Etxanizen Omenezko txirrindularitzalasterketa ere antolatzen du elkarteak.

Xakea sustatzenZubi-Ondo elkartea, bestalde, xakeari lotuta egon da ha-

sieratik. Gizarte ekintzak antolatzeaz gainera, xakearekiko za-letasuna sustatzea izan da elkartearen helburuetako bat. UdalKirol Patronatuarekin lankidetzan, Elgoibarko Nazioarteko Xa-ke Txapelketa antolatzen du urtero.

Gure Bidek eta Zubi Ondok urrezko ezteiak ospatu dituzte

Euskaraz hitz egiteko ‘Tertuliak’egitasmoan 17 lagun aritu dira

Elgoibarko Izarrak antolatutako Tertuliak programanhamazazpi lagun aritu dira aurten. Astean ordubetez,bizpahiru laguneko talde txikietan bilduta, euskara prakti-katzeko aukera izan dute egitasmoan partehartzaileek.Aurten sei talde izan dira. Ikasturtea amaitzeko, afariaegin zuten denek batera, ekainaren 18an. Bestalde, ekai-naren 6an Gasteizen egin zen Mintza Egunera joan zirenzortzi lagun.

Ideko IK4 teknologia zentroa %25 hazi da 2008an

Ideko IK4 zentro teknologikoak zazpi milioi euro-ko diru-sarrerak izan ditu 2008an, eta negozioa %25hazi da, aurreko urtearen aldean. Hazkunde hori dirusarreretan eta langile kopuruan islatu da, batez ere.Une honetan, 112 langile ditu zentroak.

Urteko mugarririk garrantzitsuenetarikoa Manu-facturer of the year saria izan zen. Bestalde, nazioar-tean Europako zortzi proiektu aktibotan garatu da.Horietatik hirutan lider teknologikoa izan dela nabar-mendu dute arduradunek.

Bestalde, 2008a hausnarketa estrategikoa egite-ko aprobetxatu zuen Idekok. 2009-2012 urteetarakoplan estrategikoa prestatu eta ezarri diren helburuaklortzeko antolaketa eredua egin du.

Etorkizunari begira, hainbat plan berri jarri dituabian. Horietako batzuk dagoeneko gauzatzen ari di-ra . Esate baterako, sinatu ditu erreminta-makinakoeta fabrikazio teknologien sektoreko hiru enpresekinberrikuntzarako hitzarmenak, eta laser eta materialkonposatuen laborategiko lana egiten ere hasi da.

Gure Bide

Zubi Ondo

703 alea 25/6/09 12:21 Página 12

Page 13: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

13

Hezur-muin transplantea behar zuen kolonbiarra hil da

Elgoibarren bizi zen SergioAcevedo kolonbiarra hil egin da as-te honetan, 35 urterekin. Orain de-la bi urte argitaratu zuen BARRE-Nek Sergio Acevedori eginiko elka-rrizketa. Leuzemia gaixotasunazeukan, eta sendatzeko hezur-muin transplantea egin behar zio-ten. Egoeraren larritasuna ikusirik,aita biologikoarekin, Jorge Oñateabeslari kolonbiar ezagunarekin,harremanetan jarri zen. Aitak lagun-tza eskainiko ziola esan arren, az-kenean ez zen horrela izan.

Azken zapatuko feria egingo dute bihar

Ekaineko azken zapatuko feriaegingo dute bihar. 9:00etatik aurre-ra, Elgoibarko hainbat baserritakoproduktuak erosteko aukera izangoda Nafarroa Plazan. Ondoren, ga-nadudunek euren abereak jarrikodituzte ikusgai Plaza Txikian, etaeguerdiko 12:30ean herri kirolensaioa izango da. Harri-jasotzaileak,trontzalariak eta lasto jaurtiketaizango dira. Giroa alaitzen BaltzolaAnaiak trikitilariak arituko dira.

Leader diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Nekazaritza alorreko proiektuberritzaileak martxan jartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalikdago. Mendinet elkarteak bidera-tzen ditu Leader diru-laguntzak, etainteresatuek Debemen elkarteanjaso dezakete informazio gehiago:943 744 067 telefonoan.

Oier Ramos elgoibartarrak jaso zuenIMH saria joan zen barixakuan, ikasle ohiaipagarrienaren alorrean. Ekipo Industria-len Mantenimenduko goi-mailako zikloaegin zuen IMHn, 1999-2000 urteetan, etaazken kurtsoan Etxe-Tar enpresan egin zi-tuen praktikak. Bertan hasi zen lanean, etagaur egun Makinen Programazio Arlokoarduraduna da. 2009ko ikasle aipagarriaAsier Arrieta bergararra izan da, eta fabri-kazio arloko ikasle aipagarria, berriz, Alber-to Zubiaurre eibartarra. Erreminta-makina-ren sektoreari lotutako 26 enpresen parte-hartzearekin antolatu dute aurten IMH sa-rien ekitaldia.

Izena Oier Ramos

Elgoibar BH Institutuko 57 ikaslek egin dute aurten Unibertsitateko hautaproba,eta guztiek gainditu dute. Iaz, Elgoibar Institutuko ikasleen %98,4k gainditu zuten se-lektibitatea; 2007an, %96k; eta 2006an, %100ek, aurten bezala. Bestalde, Kurtsoamaierako diploma banaketa ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean Herriko Antzo-kian. Markel Bergara eta Mikel Labaka Realeko futbolariek emango dizkiete diplomakikasleei.

Berbia Selektibitatea

Hamabost minutuko kontzentrazio isila egin zuten hainbat elgoibartarrek joanzen zapatuan, ETAren azken hilketa gaitzesteko. Ekainaren 19an Eduardo Pue-lles, Arrigorriagako polizia hil zuen ETAk, eta horren kontrako elkarteratzeak eginziren zapatuan Eudelek deituta. Udaletxe aurrean, zinegotziak eta hainbat herritarbildu ziren.

Irudia Kontzentrazioa

703 alea 25/6/09 12:21 Página 13

Page 14: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

14

barrenk i l i

MMeennddaarroo ffoottooggrraaffiikkooaaMendaroko Udalak antolatuta, argazki rallya izan zen ekainaren 6an. Bost lagunek hartu dute parte. Udaleko teknikarienustez, partaidetza txikia izan da, baina gustura geratu dira, eta datorren urtean ere antolatzeko asmoa erakutsi dute. Jo-su Juaristi elgoibartarra izan da irabazlea; bigarren sailkatua, Ainara Argoitia eibartarra, eta Andres Egaña mendaroa-rra hirugarren lekuan geratu da. Sari banaketa hilaren 21ean egin zuten. Erakusketa jubilatuen egoitzaren aldamenekolokalean jarri dute, eta datozen bi asteburuetan egongo da zabalik. Ainhoa Andonegi

aarrggaazzkkii rraallllyyaa

Hiru ordu izan zituen partaide ba-koitzak Mendaroko erretratuakateratzeko. Herriko irudi esangu-

ratsuak harrapatu behar zituzten argazkikamerarekin. Bost argazki aurkeztu zi-tuen bakoitzak, eta ondoren, epaima-haiak hartu zuen erabakia. Hiru lagunekoastu zuten epaimahaia: Mutrikuko Ar-gazki taldeko kide batek, Aitor EtxeberriaMendaroko margolariak eta Irune Berasa-luze alkateak. Jarraian dituzue partaidebakoitzaren argazki bana, eta albokoorrian, erretratu irabazlea.

Andres Egaña, 3. saritua.

Idurre Arakistain.

JF Loroño

Ainara Argoitia, 2. saritua.

703 alea 25/6/09 12:21 Página 14

Page 15: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

1515

NNoonnddiikk ddaattoorrkkiizzuu aarrggaazzkkiillaarriittzzaarraakkoo zzaalleettaassuunnaa??Aitak argazkilaritzarako afizio handia dauka, eta beragan-dik ikasi dut. Bera da nire epailea. Nik argazkiak atera-tzen ditut, eta berak esaten dit zer dagoen ondo edo zerhobetu daitekeen. Gustuko dut erretratuak ateratzea. La-gunei ere txapi ematen diet askotan argazki kamararekin,eta nire emaztea ere batzuetan aspertu egiten dut. Ka-mera kalera ateratzen badut, ez da bi argazki ateratzeko!MMeennddaarrookkoo kkaannppaannddoorrrreeaakk aauukkeerraattuu zzeenniittuueenn.. ZZeerrggaattiikk??Mendaroko herriaren irudi errepresentatiboa egin beharzen. Ez nekien zer atera, baina epaimahaiaren gustukoaizan behar zela argi neukan. Beste erretratu bat ateratzennengoela, hiru kanpandorreak argazki batean ateratzekoaukera ikusi nuen. Polita geratu zen. San Antonio, Azpil-goeta eta Santa Anako elizak enkoadraketa berean sar-tu nituen. Irudian kurutzeak, teilak eta beste hainbat ele-mentu azaltzen dira. AArrggaazzkkii rraallllyyaann eezz ddaaggoo eerrrreettrraattuuaakk llaannttzzeekkoo aauukkeerraarriikk,,eezzttaa??Ez, erretratuak atera diren moduan aurkeztu behar dira,ezin dira ordenagailuan manipulatu. Dena dela, ez naizagazkiak atera ondoren, ordenagailuan lantzen dituztenhorietakoa. Baditut hori egiten duten lagunak, eta erretra-tu oso ikusgarriak lortzen dituzte, baina horretarako den-bora asko behar da. Erabat manipulatuta dagoen argaz-kia polita izan daiteke, baina horrek ez du esan nahi per-tsona hori argazkilari ona denik; Photoshopekin da ona.Nik nahiago dut erretratuak atera diren bezala gordetzea.Gainera, nire ustez, argazkilari on batek ez dauka Pho-toshop beharrik.BBaaddaakkaazzuu aarrggaazzkkii lleehhiiaakkeetteettaann ppaarrttee hhaarrttzzeekkoo aaffiizziioorriikk??Ez gehiegi. Baina kasu honetan Mendaron zenez, eta as-teburu hartan hemen geratu ginenez, animatu egin nin-tzen. Suertea eduki dut, eta neuk irabazi dut. Beste behinInterneteko argazki lehiaketa batean hartu nuen parte.Probatzearren erretratu bat bidali nuen, eta niri eman zi-daten saria. Kamera digital bat tokatu zitzaidan. Kasuali-tatea izango da, baina bi aldiz parte hartu, eta biak iraba-zi ditut. Bitik bi!

Josu JuaristiArgazkilaria

Mendaron bizi den Josu Juaristi elgoibartarrak irabazi du argazki rallya. He-rriko hiru kanpandorre bildu ditu erretratu bakarrean: Santa Ana, Azpilgoetaeta San Antonio. Epaimahaikideei argazki hori gustatu zaie gehien, eta 170euro eskuratu ditu horri esker. Josu Juaristik argazkilaritzarako daukan zale-tasunaren berri eman dio BARRENi.

“Argazkilari on batek ez dauka ‘Photoshop’ beharrik”

Josu Juaristi: Mendaroko kanpandorreak. Argazki irabazlea.

JF Loroño

703 alea 25/6/09 12:21 Página 15

Page 16: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

16

ASTEKO GAIA

16

San Juan... juan zan!Dokumental batean agertuko dira Altzolako San Juan sua eta arbola

DDeba ibaian egin zuten su itzelarekin ospatu zuten altzolarrek San Juan bezpera. Herritar asko hurbildu ziren sua ikustera eta ho-rien artean zen Hasier Etxeberria kazetaria ere. Euskararen jatorriari buruzko dokumental bat zuzentzen ari da, eta Altzolako SanJuan arbolaren irudi batekin hasiko dela dokumentala aurreratu du elgoibartarrak. Elgoibarko herrigunean eta baserrietan ere

piztu zituzten suak.Argazki gehiago eta bideoak ikusteko: wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

Ume ugarik egin zuten salto suaren gainetik, Sigman.

Basoan arbola moztu eta trenbidea zeharkatzen telebistako kamerak fil-matzen ari zirela.

Altzolan, beste behin ere, Deba ibaian piztu zuten sua.

Arbola tente jartzeko ahaleginak egiten.

Altzolan sua egiteko prestaketa lanetan.

703 alea 25/6/09 12:22 Página 16

Page 17: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

17

KULTURA

DDena prest daukate Idotorbe-SanPedro auzoan jaiak ospatzeko:gaur hasiko da jai giroa eta astele-

henera arte iraungo du.Bihar, zapatua, 16:00etan hasiko dute

Manu Alvarezen omenezko motokros pro-ba, eta 24:00eta bolo txapelketa jokatukodute. Sei sari banatuko dituzte: lehenaren-tzat 150 euro eta garaikurra, bigarrenaren-tzat 100 euro, hirugarrenarentzat 75 euro,laugarrenarentzat 50 euro, bosgarrenaren-tzat 30 euro, eta seigarrenarentzat sorpre-sa. Lehenengo emakumeak ere garaikurrajasoko du.

Antxintxika igoera estreinakozDomekan, 12:00etan, San Pedrora an-

txintxika igoko dira estreinakoz. Lehenamaitzen duenak txapela, garaikurra eta70 euro eskuratuko ditu, bigarrenak garai-kurra eta 50 euro, eta hirugarrenak 30 eu-ro.

Idi demak ere egingo dituzte 17:30eanhasita. Orioko Iñaki Oliden, Lezoko JoseLuis Arzadun eta Oiartzungo Jesus Ga-naian izango dira parte hartuko dutenak.

Idi onenen jabeak 950 euro eta mantakjasoko ditu, bigarrenak 900 euro eta hiru-garrenak 850 euro. Eta hirurek Udalakemandako garaikurra eta Luis Kortabarriakemandako pentsu zakua eramango dituz-te etxera.

Idotorbe-San Pedroko jaiakospatuko dituzte asteburuan

Gaur hasi eta astelehenera arte iraungo dute ospakizunek

Elgoibarko Danborradako eta Udal Musika Bandako 150 lagun inguruk partehartu dute joan den asteburuan Arabako Guardia herriko danborradan, San Juanjaiak ospatzen dituztela-eta, bertako Udalak gonbidatuta. Ezin hobeto irten zela de-na azaldu dute bertan izan zirenetako batzuek. Elgoibarko danborradak herritik kan-pora eskaini duen estreinako saioa “arrakastatsua” eta “errepikatzeko modukoa”izan dela adierazi dute.

Danborradakoak Arabako Errioxan

Udaleku irekietan 122 haurrek hartuko dute parte

Aurtengo udan ere hainbatekintza antolatu dituzte herrianinor ez aspertzeko. Horietako batAtxutxiamaikako udalekuak dira.Udaleku irekiak uztailaren 1etik29ra arte iraungo dute, 9:00etatik13:00etara. Aurten 122 haurrekhartuko dute parte.

Udaleku itxiak hiru herritan egin-go dituzte: Mundakan, Askizun etaLizarran. Mundakakoa uztailaren3tik 12ra izango da, eta 25 gaztekeman dute izena. Askizukoa hilaren13tik 20ra izango da, eta 13 gaztekhartuko dute parte. Lizarrakoari da-gokionez, uztailaren 21etik 29rairaungo du, eta 35 gazte joango di-ra bertara.

Kuadrillategikoek eta gazteleku-koek udaleku bateratuak antolatudute, eta uztailaren 1etik 10erairaungo du. Bertan 40 gaztek partehartuko dute.

Tibeten inguruko hainbatekintza antolatu dituzte

Atisha elkarteak antolatuta,Tibet protagonista izango denhainbat ekimen egingo dituzteElgoibarren, ekainean etauzta i lean. Lehena, ekainaren30ean hasiko den erakusketaizango da: Tibet: Dalai Lamarenerretratuak tibetar preso politikoohiek margotuak. Kultur Etxekoerakusketa gelan izango daaste lehenet ik bar ixakura19:00etat ik 21.00etara, etazapatu eta domekatan12:00etat ik 14:00etara, eta19:00etat ik 21:00etara.Erakusketak uztailaren 7ra arteiraungo du.

Uztailaren 1ean, hitzaldia egingodute, 19:00etan, Kultur Etxekohitzaldi gelan. Hizlaria NawangLhamo La izango da, atzerriratutakoTibetar Gobernuko kidea.

Amaitzeko, uztailaren 2an,19:00etan, Clandestinidad en elTibet dokumentala emango duteKultur Etxeko hitzaldi gelan.

703 alea 25/6/09 12:22 Página 17

Page 18: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

1818

703 alea 25/6/09 12:22 Página 18

Page 19: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

19

KIROL A

19

KKimetz elkarteak antolatuta, NahasteBorraste herri-proba jokatuko dagaur arratsaldean. 19:00etan hasiko

da Plaza Handian. Partaideek zazpi kilo-metro inguru egin beharko dituzte lehenikbizikletaz. Ondoren, 25 kiloko zakua bizka-rrean hartuta, 400 metro egingo dituzte,eta, azkenik, 1.500 metro korrika.

25. edizioaNahaste Borrasteren 25. edizioa izan-

go da gaur arratsaldekoa. Jose Maria Agi-rrebalzategi apaiza izan zen probaren sus-tatzailea. 1947an antolatu zuen estreina-koz, eta Jose Garitagoitia Basueta izan zen

ordu hartan irabazlea. Hiru urtez antolatuzuen ekitaldia, Elgoibartik alde egin zuenarte. 1988an Kimetzek hartu zuen Nahas-te Borraste antolatzearen ardura, eta, or-dutik, hutsik egin gabe jokatu dute urtero.

Nahaste Borraste kirol proba jokatuko dute gaur arratsaldean

Atxotegik eta Loiolak jantzidute Debarroko txapela

Eneko Loiolak eta Aitor Atxotegikosatutako bikoteak irabazi du Deba-rroko Pilota Txapelketa, senior mai-lan. Partida berdinduta joan zen ha-sieran, baina Elgetako bikoteak aldehandia hartu zuen. 13-21 galtzen arizen Lagunak taldeko bikotea, bainaazkenean, 22-21 nagusitu zen.

Datorren domekan, bestalde,Arribillagak Berrizko lau t’erdiko finalajokatuko du, Markinako Arrietarenkontra. Partida 17:00etan izango da,Berrizko frontoian.

1999an jaio eta futbolean jokatzeko interesa daukaten elgoibartarrei dei egin dieCD Elgoibarrek. Biharko jarri dute zita: 10:30ean, Mintxetan.

1999an jaiotakoei futbolean jokatzeko deia egin die CD Elgoibarrek

703 alea 25/6/09 12:22 Página 19

Page 20: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

20

KIROL A

AAurtengo Quebrantahuesos afizionatu mailako nazioarteko proba gogorra amaitzea Elgoibarko 25 lagunek lortu dute (31k eman zutenizena), eta Mendaroko zazpi txirrindularik. Beste zortzi elgoibartarrek, berriz, laburragoa den Treparriscos (90 km.) amaitu zuten. Zor-tzi mila lagunetik gora zeuden izena emanda eta 7.220 lagunek amaitu zuten azkenean sekula egin den Quebrantahuesos jendetsue-

na. Bide bazterrak ere txirrindulariak animatzera joandako jendez gainezka egon ziren. Treparriscos probako sailkapena ikusi nahi izanez ge-ro, wwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett atarian dago. Hala ere, hainbat txipek arazoak eman zituzten, eta baliteke sailkapena ondo ez egotea.

IIzzeenn--aabbiizzeennaakk PPoossttuuaa DDeennbboorraa

EELLGGOOIIBBAARR::1. Gabilondo Altuna, Ibon 69 6:10:36 2. Rodriguez Mariño, Carlos 255 6:24:283. Mujika Imaz, Aitor 293 6:25:384. Ortega Agote, Andoni 466 6:32:445. De la Horra Irastorza, Gorka 519 6:35:076. Romera Herrero, Jonatan 558 6:36:317. Romera Irizar, Aitor 761 6:43:478. Loidi Olañeta, Aitor 548 7:01:029. Mujika Arkarazo, Alberto 1.586 7:05:3210. San Andres Toledano, Javier 1.601 7:05:4311. Intza, Iñaki 2.415 7:24:0512. Urbieta Sanz, Ion 2.626 7:29:3113. Urbizu Ulazia, Juan Karlos 2.875 7:35:3914. Seijas Casado, Alberto 2.892 7:36:0415. Mendikute Azkue, Iosu 1.141 7:42:4416. Goñi Gabilondo, Iñaki 4.212 8:08:5617. Gabiola Colina, Koro 4.222 8:09:19

IIzzeenn--aabbiizzeennaakk PPoossttuuaa DDeennbboorraa

18. Iraola Moyano, Iñaki 4.221 8:09:1919. Amutxastegi Fernandez, Iker 1.540 8:23:2220. Iturbe Ortiz de Zarate, Iñigo 1.546 8:24:1321. Gabilondo Aizpitarte, Mikel 4.882 8:28:5222. Irazabal Gartziandia, Oier 1.665 8:41:0723. Agirregomezkorta Usatorre, Andoitz 5.534 8:52:5924. Huidobro Torinos, Ricardo 5.887 9:06:1925. Bernedo Prado, Martin 6.801 10:05:24

MMEENNDDAARROO1. Iraolagoitia, Azibar 84 6:13:022. Lazarobaster, Gaizka 392 6:29:263. Elorza, Enekoitz 2.127 7:17:394. Iraolagoitia, Igor 2.166 7:18:345. Urbizu, Juan Karlos 2.875 7:35:396. Soto, Israel 4.855 8:28:037. Cabello, Jose Ramon 6.255 9:25:09

SSAAIILLKKAAPPEENNAAKK::

25 elgoibartarrek amaitu dute Quebrantahuesos jendetsuena

KORO GABIOLA

Quebrantahuesos proba eginduen Elgoibarko emakume

bakarra izan da Koro Gabiola.Proba amaitzeko zortzi ordu etabederatzi minutu behar izan zi-tuen elgoibartarrak.

QQuueebbrraannttaahhuueessooss eeggiinn dduuzzuunn llee--hheenn aallddiiaa iizzaann ddaa.. ZZeerr mmoodduuzz??Gauza arraroa izan da. Ez nuen

pentsatzen hain denbora gutxian egitea. Eta ez nuen esperohainbeste sufritzea: hasieratik hasi nintzen sufritzen, eta Portale-ten hobetzen hasi nintzen. Normalean jendeak alderantziz egitendu: ondo hasi eta sufritzen amaitu. Gogorra egin zitzaidan, asko-tan pentsatu nuen bizikletatik jaistea. SSuuffrriimmeenndduuaa eettaa ggoozzaammeennaa bbeerrbbaakk eerraabbiillii ddiittuuzzuu eessppeerriieennttzziiaaaazzaallttzzeekkoo..Belauneko mina eduki nuen, aspaldi eduki gabea. Bizikletarekinere arazoak eduki nituen: kanbioak gaizki sartzen zitzaizkidan.Azkenean buruan ere eragina eduki zuen horrek, eta asko sufri-tu nuen. Baina gozamena izan zen Portaleten jendea ikusi etaeuren animuak entzutea: negar eta dena egin nuen. Inoiz ez duthori sentitu.

BBeellaauunneekkoo mmiinnaa eedduukkii aarrrreenn,, bbeesstteellaa,, oonnddoo sseennttiittuu zzeennuueenn zzuurreebbuurruuaa??Bizikletak kale egin zidan, belauneko mina neukan... dena kale egi-ten ari zitzaidanez, burua ere gaizki hasi zitzaidan. Gaizki nindoalapentsatzen nuen, eta Iñakik ondo nindoala esaten zidan; abiadaederrean. Ez nuen begiratu ordularia, ez nuen ezer jakin nahi; bai-na proba amaitzean uste baino hobeto egin nuela ikusi nuen. AAuurrrreezz,, TTrreeppaarrrriissccooss pprroobbaa eeggiinn dduuzzuu.. KKiilloommeettrrooeettaann ddiiffeerreennttzziiaahhaannddiiaa ddaaggoo,, bbaaiinnaa,, hhoorrrreettaazz ggaaiinn,, bbeessttee aallddaakkeettaarriikk??Azken batean, diferentzia zure planteamendua da. Treparriscosegitera joan naizenean denbora pasa joan naiz, gozatzera: lehe-nengo urtean gutxi ibilita nengoen, eta gehiago sufritu nuen. Bai-na gainontzeko urteetan ondo pasatu dut. Quebrantahuesos al-derantziz egin nuen orain dela hilabete: beste erritmo batean, etaez nuen ezer sufritu. Azken batean, proba egitean zuk duzun hel-burua da zailtasuna jartzen duena. Baina bien arteko ezberdinta-suna ikusleak dira: Portaleten jende mordoa batzen da.EEllggooiibbaarrttiikk jjooaann ddeenn eemmaakkuummee bbaakkaarrrraa iizzaann zzaarraa.. DDaattoorrrreenn uurrttee--aann bbeessttee nnoorrbbaaiitt aanniimmaattzzeeaa eessppeerroo dduuzzuu??Badakit animatuko dela norbait: Ainhoa Lendinez. Inbidiaz egon daaurten. Bestalde aurten txikia –Treparriscos– egin dute Elgoibarkohainbat neskak. Datorren urtean baliteke handira pasatzea. Go-mendatzeko moduko proba da; behin, behintzat, probatzekoa.

703 alea 25/6/09 12:22 Página 20

Page 21: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

2121

Domekan eskolarteko xake txapelketa jokatu zuten PlazaHandian. 7tik 13 urtera artekoek batera jokatu zuten: bakoitzakzazpi partida jokatu zituen. Irabazlea Paul Fernandez Campinunizan zen zazpi punturekin. Partida guztiak irabazi zituen 8 urtekomutilak. Bigarrena Urko Iriondo izan zen 6 punturekin, eta hiruga-rrena Markel Kerexeta, 5 punturekin.

Paul Fernandez, eskolarteko xaketxapelketan onena

Areto futbolean jokatu nahi dutenek taldeaosatzeko proba edukiko dute uztailaren 8an

Elgoibarko areto futboleko klubak jokalariak behar ditu da-torren denboraldirako. Horregatik areto futbolean jokatzeko in-teresa duten jubenil, infantil eta kadete mailetako gazteei tal-dea osatzeko probak egingo dizkiete. 1991 eta 1997 urteenartean jaiotako elgoibartarrek parte hartu ahal izango dute pro-betan. Aukeraketa proba uztailaren 8an egingo dute,17:30ean, Olaizaga kiroldegian, kirol jantziarekin.

Kirol argazkien lehiaketan lanak aurkeztekoepea uztailaren 18an amaituko da

Elgoibarko kirol argazkien lehiaketa abian jarri du KirolPatronatuak, Gazteria Sailaren eta Ongarri argazki elkarte-aren laguntzarekin. Argazkiak aurkezteko Olaizaga kirolde-gira jo behar da, eta horretarako azken eguna uztailaren18a izango da. Aurkeztutako lanen artean hiru sari banatu-ko dituzte: herriko saria, gazte saria –35 urtera arte–, etaorokorra –35 urtetik gorakoentzat–. Sari banaketa abuztua-ren 23an egingo dute, 20:30ean, Pleno Aretoan. Egun ho-rretan hasita abuztuaren 30era arte, argazkien erakusketaegingo dute kultur etxeko sotoan, 19:00etatik 21:00etara.

BBigarren A Mailara igo da Real UnionAlcorcon taldea 3-1 gaindituta. Za-leek eta taldeak berak dena eman

zuten partidaren lehen segundutik, eta on-dorioz, hamabosgarren minuturako bi goleginda zituzten. Datorren denboraldian,beraz, Real Union zilarrezko mailan aritukoda; eta, tartean, taldeko atzelari elgoibarta-rra, Zuhaitz Gurrutxaga.

Denboraldi biribila egin du Irungo tal-deak: Real Madril Kopatik kanporatu zuen;Liga amaitzeko hiru jardunaldi falta zirelalortu zuen taldeak Bigarren B Mailako ligatxapelketa irabaztea, eta horrekin igoerafasea jokatzeko sailkapena, 45 urteren on-doren, mailaz igotzea lortu duen arte.

Atezain izatetik, entrenatzaileraBestalde, Xerez CD taldeak Lehen

Mailan jokatuko du estreinako aldiz, dato-rren denboraldian. Lorpen horretan berebi-ziko garrantzia eduki du Jose Luis Gonza-lez atezain ohiaren lanak, Xerez taldeko

atezainen entrenatzailea baita elgoibarta-rra. Taldea 1947an sortu zutenetik lortudute Andaluziakoek talde askoren ametsa.

Jose Luis Gonzalez 2001-2002 den-boraldian laga zion jokatzeari, azken den-boraldia CD San Fernandon (Bigarren B

Maila) jokatu ondoren. Entrenatzaile ibilbi-dea hasi zuen gero Xerez taldean. Urte ba-tzuk lehenago (1996tik 2001era) atezainaritu zen talde berean. Atezainen entrena-tzaile gisa egin duen lanak zerikusia izandu taldeak egin duen denboraldi zoraga-rrian.

Zuhaitz Gurrutxagak Bigarren A Mailara igotzea lortu du Real Unionekin

Xerez taldeko atezainen entrenatzaile den Gonzalez Lehen Mailara igo da

Jose Luis Gonzalez, zuriz.

Zuhaitz Gurrutxaga.

703 alea 25/6/09 12:22 Página 21

Page 22: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

22

MERKATU TXIK IA

LANA

ESKAERA• Familia euskaldunak au-pair-a behar du LondresenIrailetik aurrera. Idatzi [email protected] edo deitu. (0000444477776688224433119911• Emakumea haurrak edo nagusiak zaintzko prest.Arratsaldez edo gauez. (664488 119922 668833• Emakumea pertsona nagusiak zaintzeko, etxeko la-nak edo edozertan lan egiteko prest.(667788 993399 338822• Emakume gaztea, pertsona nagusiak edo haurraketa garbitzaile lanak egiteko prest.(668866 557788 222288• Emakumea etxeko lanka, garbiketa lanak eta haurrakedo nagusiak zaintzeko prest.(668800 880088 112255• Pertsona bat behar da uztailean klase partikularrakemateko. Goizez. (661155 778877 111188• Emakumea, nagusiak zaintzeko edo etxea garbitze-ko prest. Orduka. Egun guztian zehar. (667711 334433 661122• Emakumea, nagusiak zaintzeko edo etxea garbitze-ko prest. Orduka. Egun guztian zehar. (667711 447766 886699• Neska euskalduna umeak zaintzeko prest.(666600 991166 446666• Neska gaztea abuztuan lan egiteko prest. Edozertan.(660066 116699 666677• Emakumea euskalduna eskaintzen da pertsona na-gusiak, gaixoak eta ezinduak zaintzeko. Eskarmentuadu. (661155 776622 774422• Neska gaztea, lanerako prest. Haurrak edo nagusiakzaintzeko eta etxeak, portalak edo tabernak garbitzekolanetarako. (664488 660033 002299

• Neska gaztea, lanerako prest. Haurrak zaintzeko,garbiketa lanak egiteko edo ontziak garbitzeko.(665577 114422 337766• Emakumea etxeko lanak egiteko prest. Arratsaldezahal izanez gero. (994433 774433 225511• Emakumea, lanerako prest. Pertsona nagusiak zain-tzeko prest eta tabernak edo lokalak garbitzeko prest.(667711 447766 886699• Neska euskalduna etxeko lana egiteko, nagusiak edoumeak zaintzeko prest. Jai egunetan ere bai. (667766 887766 440088

EESSKKAAIINNTTZZAA• Udako hilabeteetako finantza-matematikak ema-ten dituen irakasle bat behar da. ( 665500 882299 224466• Zerbitzari bat behar dute orain ireki behar dutenjatetxe batetarako.( 667799 115555 998800• Elgoibarko Udalak obren lantalderako hamar lan-gile kontratatuko ditu. Eskabideak aurkezteko epeaekainaren 25era arte.( 994433 447711 005500

ETXEBIZITZAK

AALLOOKKAAIIRRUUAA• Donostian etxebizitza alokagai, Egia auzoan.Abuztuan.( 665555 772233 667788• Apartamentua alokatzen da Santo Domingo de laCalzadan (Errioxan). Erdigunean. Prezio onean.( 994411 334411 443377 // 667766 888822 337733 ((EEsstthheerr))• 3 logelako etxebizitza bat hartuko nuke errentanElgoibarren.( 661188 116633 006611

• Etxebizitza alokatzen da Culleran (Valentzia). Uz-taila eta abuztua. Hondartzatik gertu.( 994433 774433 551100• Apartamentua alokatzen da La Matan (Torrevieja).Hondartza parean. Hamabostaldiak edo asteak sol-te. Prezio onean. ( 665599 662211 330077

LOKALAK

• Garaje itxia salgai Jausoro plazan. Plaza Handitikgertu. 16 metro koadrokoa. Prezioa: 23.500 euro.( 661155 778877 774488

MOTORRA

• Bost ateko VW Polo 1.4 gasolina salgai, 5 urte-koa oso gutxi erabilita, gris metalizatua, aire girotua,oso ondo zaindua, beti garajean, 22.000 km baka-rrik! 7.000 euro. ( 667755 000077 666611 (Dorleta)

BESTELAKOAK

• Urrezko belarritako bat galdu da Banco Guipuz-coanotik Eroskira bidean.( 994433 994433 774400 336655• Trinitateko igandean 2 erroberako patinetea galduzen plaza inguruan, lauki zuri-beltzak ditu. Saritukoda.( 994433 774422 557744

703 alea 25/6/09 12:22 Página 22

Page 23: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

ZORIONAK ZURI

• Zorionak, pprreexxiiooxxaa! Gaur3 urte bete dituzu. Muxuhandi bat familiaren partez,eta bereziki Ikerren partez.

• Zorionak, pprriinnttzzeessaa, mar-titzenean 5 urte. Muxu han-di bat familiaren eta berezi-ki Aneren partez.

• Zorionak, IIrraaiittzz,, zure lau-garren urtebetetzean. Laumuxu handi etxeko guztienpartez.

• Zorionak, EEññaauutt,, 9 urtebetetzen dituzulako. Mu-xuak gurasoen eta berezikiHaritzen partez.

• Zorionak EElleennee! Prestatudomekan belarrietatik sei ti-ra eta propinazkoa jasotze-ko. Etxekoak eta Joseba.

• Zorionak, TTaannbboorrrreerroo, zu-re 7. urtebetetzean familia-ren partez. Horrela segi, ja-tor eta majo. Txalo bat

• Zorionak, MMaaiittaannee,, familiaguztiaren partez, berezikiIon eta Janireren partez.Ondo pasa eguna!

• Zorionak, AAmmaannddaa,, 6. ur-tebetezean zure guraso etafamilia guztiaren partez.

• Zorionak, GGoorraannee, 2 urtebete dituzulako. Muxuak ai-ta, ama, Amanda eta fami-liakoen partez.

• Zorionak, IIrreennee,, gaur 3urte betetzen dituzulako.Muxuak gurasoen partez,bereziki Leireren partez.

• Zorionak, MMaaddddii,, gaur ur-tetxo bat bete duzulako.Muxu asko familiakoenpartez.

• Zorionak, MMiikkeell,, zure le-henengo urtebetetze egu-nean. Muxu handi bat tiaIsaren partez.

• Zorionak, TTaattiiaannaa, zurelehen urtebetetzean. Muxuhandi bat gurasoen partez.

• Zorionak, AAnneettxxoo,, 2 urte-ko sorgintxoa, ahizpa Ena-ra, aitatxo, amatxo eta fa-miliakoen partez, muxuak.

Zorionak, kkooaaddrriillaa, maiatzean urtetxo bat bete zenutelako, muxu potolo batikastolako laguntxoen partez.

OSPAKIZUNAK ZORIONAK ZURI

• Zorionak, LLuukkeenn eta NNoorraa,, zuen 5. Eta 2. urtebetetze-an. Ondo pasa eta muxu asko familiaren partez

Erretratu bakarreko agurra: 2euro. Argazki bikoitza: 3 euro.Hirukoitza edo handiagoa: 5euro. Norbait zoriondu nahibaduzu, argazkia eguazteneguerdia baino lehen ekarri

behar duzu. BARRENekobulegora 12:00ak baino lehen,

edo [email protected] bidali.

OHARRA

• Zorionak, IImmaannooll,, astele-henean 26 urte bete zeni-tuelako. Muxuak familiareneta bereziki zure arrebaeta koinatuaren partez.

703 alea 25/6/09 12:22 Página 23

Page 24: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

24

agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agenda agen

OKINDEGIAK

28 domeka IIBBAARRRREENNEEAA

FARMAZIAK

2244 OORRDDUUZZ 26 Yudego27 Etxeberria (Errosario)2288 Ibañez29 Garitaonaindia-Bidasolo30 Etxeberria (Santa Ana)1 Garitaonaindia-Bidasolo2 Garitaonaindia-Bidasolo3 Garitaonaindia-Bidasolo

IIbbaaññeezzRekalde, 1 (SORALUZE)Tel: 943 75 16 38

FFeerrnnaannddeezz Herriko enparantza 4, Garagarza (MENDARO) Tel: 943 75 61 42

ZZaabbaalleettaaKalebarren, 9 (SORALUZE)Tel: 943 75 13 84

INFORMAZIO GEHIAGO:

Egin klikwwwwww..eellggooiiBBAARRRREENN..nneett

«Lobezno» 26, barixakua: 22:30

(Plaza Handian)

EEssttaattuu BBaattuuaakk,, 22000099.. ZZuuzzeennddaarriiaa::

GGaavviinn HHoooodd.. AAkkttoorreeaakk:: HHuugghh JJaacckk--

mmaann,, DDaannnnyy HHuussttoonn,, LLiieevv SScchhrreeiibbeerr..

IIrruuppeennaa:: 110055 mmiinnuuttuu..

X-Men filma baino 17 urte lehenago

kokatuta dago, eta Wolverineren ira-

gana kontatzen du, nola bihurtu zen

mutante; baita X armaren hasiera ere.

LUDOTEKAKO EKINTZAKGAZTELEKU ETA GIG-eko

EKINTZAK

Eguaztenero Mintxetako

igerilekuetara joango gara bazkideekin16:00etan.

Uztailaren 1ean udalekuetara joango

gara! Uztailaren 14ean zabalduko

dugu berriro gaztelekua.

Ekainaren 29tik aurrera GIG goizez

bakarrik zabalduko da. 10:00etatik

14:00etara. Barixakuetan itxita!

26 barixakuaAAiissiiaallddiiaa1177::3300 KKiirriibbiillkkaa2tik 6 urtera arteko umeentzakoeta euren gurasoentzakoemanaldia. Plaza Handian.

KKuurrttssoo aammaaiieerraa1199::0000 DDiipplloommaa bbaannaakkeettaaElgoibar BH Institutuko diplomabanaketa.

KKiirroollaa1199::0000 NNaahhaassttee BBoorrrraasstteeKimetz elkarteak antolatuta, PlazaHandian.

LLeehhiiaakkeettaa1199::0000 GGuurreeaann BBaaii ppiinnttxxoolleehhiiaakkeettaaElgoibarko hamar ostakaritza-establezimendutan euro batentruke pintxoak probatzeko etabaloratzeko aukera izango da.

27 zapatuaLLeehhiiaakkeettaa1111::3300 GGuurreeaann BBaaii ppiinnttxxoolleehhiiaakkeettaaElgoibarko hamar ostakaritza-establezimendutan euro batentruke pintxoak probatzeko etabaloratzeko aukera izango da.

AAzzookkaa99::0000 AAzzkkeenn zzaappaattuukkoo ffeerriiaaHileko azken zapatuko azokaegingo dute. Baserrietako pro-duktuak erosteko aukera, ganadu erakusketa eta trikitilariakizango dira. Nafarroa Plazan etaPlaza Txikian. Eguerdiko12:30ean herri kirolen saioa egingo dute, Nafarroa Plazan.

28 domekaKKiirroollaa99::0000 BBTTTT mmaarrttxxaaDebabarreneko BTT klubakantolatuta, txirrindulari irteera.Mintxetatik.

30 martitzenaEErraakkuusskkeettaa1199::0000 MMaarrggoo eerraakkuusskkeettaaTibet: Dalai Lamaren erretratuak,tibetar preso politikoekmargotuta. Uztailaren 7ra arteegongo da ikusgai, Kultur Etxekoerakusketa gelan.

1 eguaztenaHHiittzzaallddiiaa1199::0000 ‘‘NNaawwaanngg LLhhaammoo LLaa’’Atzerrirartutako Tibetargobernuaren parlamentaria.Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

2 eguenaDDookkuummeennttaallaa1199::0000 ‘‘CCllaannddeessttiinniiddaadd eenn eellTTiibbeett’’Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

3 barixakuaDDookkuummeennttaallaa1199::0000 ‘‘FFuueeggoo eenn llaa nniieevvee’’Kultur Etxeko hitzaldi gelan.Jarraian, Tibeteko kantusakratuen emanaldia eskainikodute.

703 alea 25/6/09 12:22 Página 24

Page 25: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

25

N OO NN N

a agenda agen

IDOTORBE-SAN PEDROKO JAIAK

26 BARIXAKUA1199::0000 KKaannppaaii jjoottzzeeaa eettaattxxaapplliigguu jjaauurrttiikkeettaa2211::0000 AAuuzzoottaarrrreenn aaffaarriiaa

27 ZAPATUA1166::0000 MMaannuu AAllvvaarreezzeennoommeenneezzkkoo mmoottookkrroosspprroobbaa2233::0000 GGaauuppaassaaIzer, Alabier eta Lutxordiotaldearekin.0000::0000 BBoolloo ttxxaappeellkkeettaaGGooiizzaallddeeaann,, ttxxookkoollaattee jjaannaa

28 DOMEKA1100::3300 MMeezzaa1122::0000 SSaann PPeeddrroorraakkoorrrriikkaa iiggooeerraa1133::0000 HHaarrrriijjaassoottzzaaiilleeeenneerraakkuussttaallddiiaaGoikoetxe eta Eizmendiharrijasotzaileekin.1177::3300 IIddii ddeemmaakkIñaki Oliden (Orio), JoseLuis Arzadun (Lezo),Jesus Ganaian (Oiartzun).

29 ASTELEHENA1111::0000 MMeezzaaOndoren, Saizar, Zahatzueta Armuetak eskainitakohamaiketakoa.1133::0000 PPiilloottaa ppaarrttiiddaa,,LLaagguunnaakk ttaallddeeaakkaannttoollaattuuttaa..1144::0000 AAuuzzoottaarrrreenn eettaajjuubbiillaattuueenn bbaazzkkaarriiaaMañukorta eta Zeberiobertsolariekin.1188::0000 ZZoozzkkeettaaEgun osoan zeharBaltzola anaiek jardungodute giroa alaitzen.

Antonio UrkidiJosefina Fernandez

Tel.: 943 74 18 91Faxa: 943 53 01 49 Kalamua, 12 Aseguruak

URKIDIAHOLKULARITZA

«Las cronicas de Narniay el principe Caspian»

27, zapatua: 22:30(Plaza Handian)

EEssttaattuu BBaattuuaakk,, 22000088,, zzuuzzeennddaarriiaa::

AAnnddrreeww AAddaammssoonn.. AAkkttoorreeaakk:: BBeenn

BBaarrnneess,, GGeeoorrggiiee HHeennlleeyy.. 114477 mmiinn..

1.300 urte narniar igaro dira azken

abenturatik, eta tarte horretan, tel-

marinoek kontrolatu dute inguru

osoa, guztia txikituz. Narniari garai

bateko itxura eta ongizatea itzularaz-

teko Caspianen laguntza izango du-

te anaia-arrebek.

GIDA KOMERTZIALA 2009-2010Gida komertziala prestatzen ari gara, zure negozioaren telefonoaagertzea nahi baduzu, deitu zenbaki honetara:943 743 704 edo

helbide honetara idatzi:[email protected]

703 alea 25/6/09 12:22 Página 25

Page 26: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

26

GAZTIA NAIZ BARREN

1970Elgoibarko 40 lagunek Bizkai aldera egin zuen irteera 1970eko ekainaren 28an.

Hamarretakoa Zornotzan egin zuten, eta, Bermeon txikiteoan jardun ondoren, Gerni-kan bazkaldu zuten. Arratsaldeko txikiteoa Lekeition izan zen, eta afaria Ondarroan.Taberna baten 40 txikito eskatu zituztenean, tabernaria aho zabalik geratu zen, eta bilagunek guardia zibilen kuartelean amaitu zuten eguna, Ondarroako Alamedako Ku-kañara igotzen saiatzeagatik. Urtero errepikatu dute bidaia, baina aurten, hamabi la-gun baino ez dira joango. Ekarri izena dauka koadrilak, eta 1979an Goiko Errota el-kartea sortu zuten.

1. Ramon Zabala, 2. Imanol Solozabal (=), 3. Yulen Sanz, 4. Alberto Solas, 5. Jo-se Antonio Iriondo, 6. Pedro Osoro, 7. Jesus M. Elizburu, 8. Angel Palomino, 9. Ra-mon San Martin (=), 10. Jose Luis Elizburu, 11. Jose Luis Lasa, 12. Ignacio Fernan-dez de Jauregi, 13. Enrike Zubiaurre (=), 14. Jose M. Otaegi (=), 15. Jose M. Gurru-txaga, 16. Alfredo Santos (=), 17. Aurelio Valenciano, 18. Felix Artaso, 19. Felix Ber-gua, 20. Jose M. Muruamendiaraz, 21.Miguel M. Arriola, 22. Armando Lasuen, 23.Jose M. Loiola (=), 24. Xabier Gorostiza, 25. Luis M. Barandiaran, 26. Felix Retolaza,27. Ramon M. Unzueta, 28. Luciano Guerra (=), 29. Jesus M. Ortueta (=), 30. RafaBeitia, 31. Jeus M. Iglesias, 32. Luis Gurrutxaga, 33. Luis M. Ulazia, 34. Jesus Bil-bao, 35. Angel Mujika, 36. Jose Alberdi, 37. Victor Olabarria (=), 38. Jose Luis Las-kurain (=), 39. Iñaki Murua (=), 40. Cefe Gonzalez.

Erretratu zaharraGure berbakHiztegixa (10)

Euskera giputzera hurreratzen gai-ttuen ezaugarri lexiko gehixago gaur ere.

m Baldintza-perpausak osatzeko,BALDIÑ lokailua erabili leike gure ar-tian, eta mendebalderago ez da era-biltzen.w Kotxian baldin banijua, tak! Abantauorduko emango diot nik radixuariw Antxobia txakur haundixan baldin ba-dao, ekarri. Da handik gora badago, ezekarri.

m Galderak egitteko, AL partikulia ereerabiltzen dogu, asko ez baldin badaere; mendebalderago, ez dabe erabil-tzen.w Hamen sobran da marmitxakua ta,ero haragixa daona ta, nahi al dok, ba?Ta, “ekarri”.w Basarrikua al tzera? - Bai. - Orduaneztakazu esplikazio biharrik.

m Elgoibarren, ez da erabiltzen aurka-ritzako BAIÑO juntagailua: *Hori eztotnik eiñ, Mirenek baiño. Horren ordez,BAIZIK erabiltzen da.m ERE lokailuari dagokionez, aldaerahori erabiltzen dogu Elgoibarren, etaez Eibarren eta mendebalderago era-biltzen daben BE (eta leku batzuetanBERE) aldaeria.m Aditzaren esparrura etorririk, ARIIZAN ere erabiltzen dogula esan biharda, JARDUN arruntaguarekin batera.Mendebaldera guazen bezela, ez do-gu ARI IZAN-ik aurkittuko.m Elgoibarren, ez dira -ITTU partizipio-amaierak erabiltzen: hoztu, belztu,hustu… eta ez mendebalderago etaMutrikun bertan ere ezagutzen diran*hotzittu, *beltzittu, *hutsittu…m -AU partizipio-amaiera euskal jato-rriko aditz batzuetan ere: zorau, hasa-rrau, aukerau, aixkirau, ingurau…

JJeessuuss MMaarrii MMaakkaazzaaggaa

703 alea 25/6/09 12:22 Página 26

Page 27: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

703 azala 25/6/09 12:25 Página 3

Page 28: tea - 2009-06-26 B uretan, Sua ura - barren.eus · Hasiera batean, zenbaki lotsakor horiek bakarka, trakets jorratuko dute bidea, gurasoek lagunduta; gero, potolotzen joango dira

703 azala 25/6/09 12:25 Página 4