12
SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko azaroa 25. urtea 2. Zb Irakaskuntza mundua, beste hainbat eremutan bezala, metamor- fosi batean edo eten bako aldaketan dabil, ahalik eta ondoen aritzeko ho- bekuntzak behatzen eta martxan jar- tzen. Eguneroko lanean egiten danaren artean badagoz hainbat ekintza, saio, ariketa, azalpen zuzenak eta zehatzak, baina sarritan, beharbada beste atal batzuk egiten ohituta gagoz, eta euretariko asko jokoz kanpo egon leitekez, batez ere bizi dogun momenturako ez diralako aproposenak. Gure Ikastetxea azken urteotan ahalegin handiak eta sako- nak egiten ari da, ikasleekaz, gela barruan zelan landu eguneroko gaiak, edukiak, proiektuak eta abar. Argi daukagu esku artean do- guzan baliabide, tresna guztiak jarri behar doguzala bistan, holan ikasleak hobeto trebatuko diralako, eta euren gaitasunak gehiago azaleratuko dabezalako. Hori dala eta ulermenan oinarritutako ikuspegia jartzeko ahaleginetan gabilz, argi dogulako ikasleek ulermenean trebatu ezkero, euren zailtasunak gitxituko dirala, eta hausnarketa, arra- zonamendua… erabiliko dabela ikasketa mailan. Horretarako Harvard Unibertsitatearen laguntza daukagu, Unibertsitate honek sortu eban hezkuntza sistema barri hau. Honeen ustez ikasleak proiektuetan oinarritutako lanean trebatu behar dira, eta horreta- rako tresnarik baliogarriena ulermena litzateke, ikasleek ez leukie frogen bitartez demostratu behar den- bora jakin batean landutakoa. Horren ordez, proiektua burutzerakoan ebaluaketa iraunkor baten bidez fro- gatuko genduke ikasleak zer eta zelan bereganatu dauan landu- takoa. Ebaluaketa lanagaz batera hasiko litzateke, ez amaieran, holan hobetu beharrekoak egunerotasunean bilatu eta martxan jarriko litzatekez. Honegaz guztiagaz ikaslearen motibazioa eta sormena gehitzen dogu. Pasadan azaroaren 12an ikastetxean izan genduzan Har- vard Unibertsitateko bi irakasle, eta sistema honen gora- beheren inguruko laguntza eskaini euskuen. El pasado 12 de noviembre tuvimos el gusto de tener entre nosotros a dos profesoras de la Universidad de Harvard, con el fin de ponernos en marcha en cuanto al nuevo sistema educativo basado en la Enseñanza para la comprensión. Los estudiantes mediante una evaluación permanente profundizarán en la comprensión, aumen- tando así su motivación, y fomentando su creatividad. ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la comprensión

ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

SAGRADO CORAZON IKASTETXEKO EGUNKARIA 2014ko azaroa 25. urtea 2. Zb

Irakaskuntza mundua, beste hainbat eremutan bezala, metamor-fosi batean edo eten bako aldaketan dabil, ahalik eta ondoen aritzeko ho-bekuntzak behatzen eta martxan jar-tzen. Eguneroko lanean egiten danaren artean badagoz hainbat ekintza, saio, ariketa, azalpen zuzenak eta zehatzak, baina sarritan, beharbada beste atal batzuk egiten ohituta gagoz, eta euretariko asko jokoz kanpo egon leitekez, batez ere bizi dogun momenturako ez diralako aproposenak.

Gure Ikastetxea azken urteotan ahalegin handiak eta sako-nak egiten ari da, ikasleekaz, gela barruan zelan landu eguneroko gaiak, edukiak, proiektuak eta abar. Argi daukagu esku artean do-guzan baliabide, tresna guztiak jarri behar doguzala bistan, holan ikasleak hobeto trebatuko diralako, eta euren gaitasunak gehiago azaleratuko dabezalako.

Hori dala eta ulermenan oinarritutako ikuspegia jartzeko ahaleginetan gabilz, argi dogulako ikasleek ulermenean trebatu ezkero, euren zailtasunak gitxituko dirala, eta hausnarketa, arra-

zonamendua… erabiliko dabela ikasketa mailan.

Horretarako Harvard Unibertsitatearen laguntza daukagu, Unibertsitate honek sortu eban hezkuntza sistema barri hau. Honeen ustez ikasleak proiektuetan oinarritutako lanean trebatu behar dira, eta horreta-rako tresnarik baliogarriena ulermena litzateke, ikasleek ez leukie frogen bitartez demostratu behar den-bora jakin batean landutakoa. Horren ordez, proiektua burutzerakoan ebaluaketa iraunkor baten bidez fro-gatuko genduke ikasleak zer eta zelan bereganatu dauan landu-takoa. Ebaluaketa lanagaz batera hasiko litzateke, ez amaieran, holan hobetu beharrekoak egunerotasunean bilatu eta martxan jarriko litzatekez. Honegaz guztiagaz ikaslearen motibazioa eta sormena gehitzen dogu.

Pasadan azaroaren 12an ikastetxean izan genduzan Har-vard Unibertsitateko bi irakasle, eta sistema honen gora-beheren inguruko laguntza eskaini euskuen.

El pasado 12 de noviembre tuvimos el gusto de tener entre nosotros a dos profesoras de la Universidad de Harvard, con el fin de ponernos en marcha en cuanto al nuevo sistema educativo basado en la Enseñanza para la comprensión. Los estudiantes mediante una evaluación permanente profundizarán en la comprensión, aumen-tando así su motivación, y fomentando su creatividad.

ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la comprensión

Page 2: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

DBH 4. mailako ikasleak pasadan azaroaren 14an Urdaibaiko padurara urreratu ginan. Gelan Bio-logia arloan emondako edukiak praktikan jartzeko aukera geunkan, eta benetan oso probetxugarria izango zela iruditu jakun irteera.

Eta egia esan, benetan oso aberatsa, erakarga-rria izan zan han ikusi, aztertu eta landutakoa. Lehenengo eta behin hegaztiak ikustera joan gi-nan, eta ez ikusi bakarrik, ezaugarriak eta beste hain-bat anekdota ezagutzeko aukera izan genduan. Padura-

ren historia ere ezagutu genduan eta bertako ekosistema aztertu ere. Ostean Madariaga Dorretxera abiatu ginan, bertan araztegiaren esperimentua egin genduan, eta bio-dibertsitatearekiko gauza barriak ikusi eta ikasi egin genduzan. Eta jakina, irteerari amaiera emoteko, bertako paisaia ikusgarriaz gozatzeko aukera izan genduan prismatikoen bidez. El pasado 14 de noviembre los alumn@s de 4º de la ESO pudieron profundizar los contenidos dados en clase con la salida

realizada a la Torre Mada-riaga, para poder ver el proceso de la depuración y conocer la biodiversidad del entorno, además de ver las aves que habitan en nuestro entorno.

Eta beste honeek. LHko 6. mailakoak, urriak 24an GORBEIARA joan jakuzan. Lehenengo Areatza herrian, ” Gorbea Parke Naturaleko interpretazio zentrua” bisitatu eben eta han 3 monitorek parke naturalean jarraitu beharreko arauak azaldu eutsie-zan. Arratsaldean Saldropo hezegunean zehar ibilal-ditxo bat egin eben eta zuhaitzen gakoen bitartez zuhaitzak bilakatzen ikusi, baita animalien aztarnak bilatzen eta interpretatzen ere. Primeran igaro eben eguna.

Por su parte los alumn@s de 6º de Ed. Primaria salieron hacia el Gorbea, visitaron el centro de interpre-tación del Parque Natural.

GELAKOA PRAKTIKATZEN / Saliendo del aula

Page 3: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

AGENDA 21

ENERGIA KONTAGAILUEN IRAKURKETA Aurton, Sagrado Corazon ikastetxekook Eskola Agenda 21etik bultzatuta GAP proiektuan sartu gara. Honen helburu nagusia da ikasleek konturatu daitezan zenbaterainoko energia eta gas kontsumo daukagun eta zein ohiturak ditugun argiaren erabileran. Busturialdeko ikastetxeok daukagun helburua “URDAIBAIKO ETORKIZUNA: KONTSUMO JASANGAR-RIA” lantzeko asmoz, hau guztia ikasturtean zehar EA21etik bultzatuko dogun lana izango da, beti be, ikasleek proiektuko arduradun nagusiak izanik. Azaroan ikasleekaz lanean egon ginan. Goizez eta arra-tsaldez kontagailuen irakurketa eginez datuak jaso genduzan eta hurrengo fasean datuak aztertuko doguz.

Los alumn@s deben conocer cuanta energía se consu-me, e intentar consumir lo menos posible. Todo ello es posible gracias al proyecto que hemos puesto en marcha para tal fin.

Urdaibai Biosfera Erreserba izendatu ebene-tik 30 urte igaro diranez Busturialdeko Ur Partzu-

ergoan ikasturtean zehar sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina bat aurrera eroateko nahia dago. Kon-tzientziazio kanpaina honek herri sektore ahalik eta zabalenera heltzea dau helburu. Horretarako esparru ezbardinetan lan egingo da horretariko bat Hezkuntza Komunitatea izango dalarik. Hau dala eta gure ikastetxeak ere parte hartuko dau ekintza honetan eta etxeetara fitxak bialdu jatzuez , hurrengoa abenduan eta hirugarrena urtarrilean. Kanpaina honen amaiera Uraren eguna dan mar-txoaren 22an izango da.

Desde el Consorcio de Aguas de Busturialde quieren poner en marcha una campaña de sensibilización y concienciación. Para ello quieren abarcar la gran mayoría de los sectores, y como no al entorno escolar. Como ya habéis hecho hace poco, pronto tendréis la opción de participar mediante las fichas que se os mandarán.

Page 4: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

LAGUNTZAILEAK / Colaboradores

Page 5: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURKA / Día Internacional de la violencia contra la mujer

Emakumeenganako Indarkeria De-s a g e r t z e k o N a z i o a r t e k o Eguna urtero azaroaren 25ean ospatzen dan eguna da. Nazio Batuen Asanblea Orokorrak erabaki eban egun hau ospa-tzea. Eta Bermeoko herriak ere, Udala-ren eskutik ospatu eban, Udaletxe au-rrean batu eta manifiestotxoa irakurri

eta puztukiak zerurantz jaurtiz.

Historian zehar gizartean emakumearen tokia baliogabetuta egon da, eta oraindik toki askotan holan jarraitzen dau. Gizarte mailan emon dira aurrepauso handiak, batez ere emakumeak berak protagonismoa hartu daualako, eta jarrera baikorra eta konpromi-soa hartu dauazalako egoerar buelta emoteko. Eta zorionez, gizar-

teko talde handi batek horri jarraipena emon deutso.

Baina, oraindik emakumearen eskubide guztiak ez dira lortu, egoera askoren aurrean babes barik aurkitzen dira, aurrera egin ezinik aurkitzen dira, eta hori guztia ezin dogu onartu. Horren alde orain-dik lan handia daukagu egiteko.

Hori guztia dala eta, guk, bai ikasleak, baita irakasleak, eta jakina, zuok gurasook ere badaukagu

zeregina. Ikastetxea aspalditik dago kontzientziatuta lanean jarraitu behar dogula egoerari irtenbidea emo-teko, gaur egungo ume eta gazteak izango diralako etorkizuneko gizon eta emakumeak, eta eurokaz lan egi-tea ezinbestekoa dalako.

Azkenaldian tailer bereziak lantzen ari dira ikastetxeko ikasleak berdintasuna dala eta, eta horrez gain urtean zehar egiten di-ran beste hainbat saio ere ezin doguz ahaztu.

Cada 25 de noviembre celebramos el

Día Internacional de la violencia contra la mu-

jer. Y ¿por qué? Porque la violencia contra la

mujer es una violación de los derechos huma-

nos, porque la violencia contra la mujer es con-

secuencia de la discriminación que sufre, tanto

en leyes como en la práctica, y la persistencia

de desigualdades por razón de género. Hasta

un 70% de las mujeres sufren violencia en su

vida.

Page 6: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

HH PROIEKTUETAN / Proyectos en Ed. Infantil

Haur hezkuntzako 5 urteko gelatan Antzinako Egipto proiektua landu dogu. Ezaugarri batzuk ikasteaz gain, egiptoar mozorroa egin genduan eta 3 eta 4 urteko umeentzako dantzaldia egin genduan.

Eta hurrengo honeek Historiaurreko proiektua egin dabe.

LORAK LANDATZEN / Plantando flores

5 urteko ume guz-tiak atezaindegiko lorak landatzeaz eta urezta-tzeaz arduratzen gara. Ikasturte guztiko lana izango da. Gela bakoi-tzak asteka zaintzen dauz landarak.

Tenemos responsa-bles del cuidado de las flo-res de la portería, los chic@s de 5 años.

DOMUND

Aurten ere ospatu genduan Domund Eguna. Dakizuen moduan besteenganako laguntza emoten dabenei ere eskaini behar jake egun bereziren bat. Honeek euren lana egin daien besteok geure eskuetan dagoena jarri behar dogu. Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa izan da. Guztira 1445,55€ batu dira. MILA ESKER GUZTIOI! La aportación económica que ha sido posible recoger en la campaña del DOMUND asciende a 1445,55€. ¡GRACIAS!

Page 7: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

SOLIDARITATE PROIEKTUA / Proyecto Solidario

Aurtengo ikasturtean ere geure estiloari bidea emo-teko, solidaritate proiektua bururuko dogu. Gurea beti izango da behartsuei laguntza emotea, eta horretarako be-tiko moduan guztioi eskatuko jatzue kolaborazioa. 2014-15 ikasturte honetan “Medicos sin Fronteras” erakundeagaz elkarlanean arituko gara. Elkarte honek izu-garrizko lana egiten dau munduan zehar, eta azkenaldi ho-netan oso entzutetsua egin dan EBOLA kasuan ere beha-rrezko laguntza emon dabe. Beraz, ikasturtean zehar ba-tuko dogun laguntza ekonomiko osoa eurontzat izango da. Gabonak ere badatoz, eta gutariko askok ospatzeko aukera ederra izango dogu, baina zoritxarrez beste askok arazo larriak izango dabez egun horreek era gozoan igaro-tzeko. Gabonetan hain ospetsu dan “OTZARA SOLIDA-RIOA” ekintza antolatu da. Zuon laguntzaz otzara osotu dogu, hainbat eta hainbat gauza batu doguzalarik. Benetan

guztioi MILA ESKER! Zuon laguntza barik ezin litzateke ezer egin! Otzara hori zozketatu behar da, horre-tarako ikasle bakoitzak 5 boleto salduko dauz, boletoko 1€ kobratuz. Zorionez baten batek izango dau otzara horretaz goza-tzeko aukera. Boleto guztiekaz lortuko dan diru kopurua eta he-mendik aurrera batuko dana, lehen esan be-zala, MEDICOS SIN FRONTERAS elkar-teari emongo dautsegu. Betiko moduan, zuon esku zabaltasuna-ren zain gagoz, eta au-rretiaz ESKERRIK ASKO!

Durante este curso haremos todo lo posible para recaudar la mayor cantidad económica para dar apoyo a la asociación tan conocida por todos, MEDICOS SIN FRONTE-RAS. Comenzaremos con el sorteo de una cesta de Navidad con un montón de productos que habéis aportado todos vosotr@s. MU-CHAS GRACIAS a todos y todas. Cada alumn@ venderá 5 boletos a 1€ cada uno y la cantidad resultante junto a todo aquello que recojamos durante el curso irá destinado a esa gran asociación.

Page 8: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

LAGUNTZAILEAK / Colaboradores

Page 9: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

IRTEERAK / Salidas

Urriaren 3an, LHko Lehen Zikloko ikasleek lehen irteera izan eben Sukarrieta-Axpe eta Madariaga dorretxera. Eguraldi ederra egon zan. Madariaga do-rretxean Kepa Junkera dala eta, prestatutako Euskal jantzien eta kantuen erakusketa ikusi eben. Gero , San Antonioko hondartzan ibili ondoren, etxerantz itzuli zi-ran egun zoragarria pasatuz.

Alumn@s de 1º ciclo de Primaria en Sukarrieta. Y los de 6º de Primaria aquí y allí. Azaroaren 21ean LH 6. mailako ikasleak goizean ZORNOTZAKO BERZIKLAPEN LANTEGIRA berzikla-tzen dogun plastikoagaz zer egiten daben ikusten eta arratsaldez MADARIAGA DORRETXERA biodibertsi-tateari buruzko erakusketa ikusten.

Eta azaroaren 11n ikasle berberak AZPEITIAko antzerki topaketetara joan ziran, Azpei-tiako udalak konbidatuta. Arra-tsaldez “Tren Museoa” bisita-tzeko aukera izan eben eta garai guztietako lokomotorak ikusi

ebezan. Denboran zehar bidaiatu eben trenen mundura.

Azaroaren 7an LH 6A gelako ikasleak AITA GU-RIA baleontzia bisitatzera joan ziran. Han antzinako baleen arrantzari buruzko hainbat informazio emon eutsen. Gauza bitxia baleontzia! Los de 3º de Primaria estuvieron en Sukarrieta, Busturia, Madariaga Dorretxea…; y los de 6º en la planta de recicla-do de Zornotza y Madariaga Dorretxea. Además fueron a Azpeitia, invitados para realizar un representación teatral. Aprovechando el viaje visitaron el museo del ferrocarril.

Page 10: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

IRTEERAK / Salidas

5 urteko ikas-leak Txatxarramendi uhartera joan ginan urriaren 31n trenez, udazkeneko ezauga-rriak eta zuhaitz ez-berdinak lantzera. Sukarrietako jolas parkean tartetxo bat egon ondoren, barriro

trenera bueltatu ginan Bermeorantz etortzeko. Egun ederra pasatu genduan, eguraldiak ere asko lagundu

euskun.

Los alumn@s de 5 años visitando Sukarrieta, observando las características del otoño.

Eta amaitzeko DBH 1. mailako neska-mutilak Gi-puzkoaraino joan jakuzan. Oñati eta Arantzazu bisitatu ebezan. Oñatin txokolatearen museoa bisitatu eben, benetan han ikusi eta entzun ebezan azalpenakaz lilura-tuta geratu ziran. Eta Arantzazun, bertako obra arki-tektoniko izugarria ezagutzeko aukera izan eben. Bene-tan irteera atsegina iruditu jaken.

Los alumn@s de 1º de la ESO tienen unos conoci-mientos mucho más ricos acerca del chocolate y de la obra arquitectónica del Santuario de Aranzazu. Se acerca-ron al museo de chocolate de Oñate y luego subieron has-ta el Santuario.

Page 11: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

ARGAZKIAK—NAHASTE BORRASTEA

Madariaga Dorretxean, Txatxarramendin, HHkoen proi-ektuak, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna, Azpeitian, Arantzazun, ….

Page 12: ULERMENA LANTZEN (HARVARD)/ Enseñanza basada en la … · Eta betiko moduan zuoi zeuon eskuzabaltasuna eskatu geuntsuen, eta benetan aurton emon dozuen laguntza oso ona eta oparoa

ARGAZKIAK—NAHASTE BORRASTEA