5
LEHEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK ETA EKINTZAK GELAN LANTZEKO FITXAK

umsx euskera 20080812 - Amnesty International...Sok bere larrurik onenak hartu zituen, bere bururako luma-rik apainenak jaso, eta bere kanoa har-tuta, ibaian behera joan zen. Bere

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    LEHEN HEZKUNTZARAKO PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK ETA EKINTZAK

    GELAN LANTZEKO

    FITXAK

    umsx_euskera_20080812.indd 17 13/08/2008 21:07

  • GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    18 AMNESTY INTERNATIONAL

    GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    Gizakiok era askotara izan gaitezke berdinak eta desberdinak.

    Proposamen didaktikoak eta ekintzak “ABC de la UNESCO” dokumentutik moldatuak izan dira.

    ahizpa bat dutenak”), eta baldintza hori betetzen duten haurrek aulkiz aldatu be-harko dute, erdikoa barne. Biribilean aul-kirik gabe gelditzen den hurrengo haurra erdian eseriko da eta berak jarriko du hu-rrengo baldintza. Horrela, laster ulertuko dute aldi berean gauza askotan berdinak eta desberdinak izan gaitezkeela. Bukae-ra interesgarri bat izan daiteke antzema-ten hain erraza ez den ezaugarriren bat jartzea (adibidez, “neskarik atseginena”, “irudimen gutxien duen mutikoa”). Nor-malean, jokoa une horretan eten egiten da, zailagoa delako ezaugarriak betetzen ote diren antzematea. Irakasleak aukera hori erabil dezake izaerari buruzko ezau-garri horiek nola antzematen diren azal-tzeko.

    Irakaslegoarentzako oharra: Ekintza honek Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsalaren 1. eta 2. atalekin eta Haurra-ren Eskubideen aldeko Hitzarmenaren 2. atalarekin dauka erlazioa.

    bat idatz dezan. Arbelean mailaketa bat egongo da, “txantxa/jokoa”-n hasi eta “oso mingarria/iraingarria”-n bukatzen dena. Parte-hartzaile bakoitzak bere adi-erazpena edo biraoa arbeleko mailake-tan kokatu beharko du. Bukatzerakoan, isiltasunez arbelean dagoena azter deza-ten eskatuko zaie.

    Gela talde txikitan banatuko da, eta tal-de bakoitzari mingarrienak izan diren hitz sorta bat eskeiniko zaio. Taldeko kide bati eskatuko zaio lehen hitza ozen ira-kur dezan.

    Taldeak onartu beharko du adierazpena mingarria dela, eta hausnartu beharko du: • Jendeari halakorik esaten utzi behar

    ote zaion.• Zer egin halakorik gertatzen bada.

    Hitz bakoitzarekin errepika bedi.Azkenik, gela osoan komenta daitezke hizkera oldarkorrak eragiten dituen esku-bide eta betebeharrak:

    • Irakaslegoa behartuta al dago eskolan birao oldarkorrak ekiditera?

    • Ikaslegoa behartuta al dago bakarka halako biraorik ez erabiltzera? Hala bada, zergatik?

    • Zer egin dezakegu gure artean biraoak buka daitezen?

    • Zergatik da garrantzitsua?

    Irakaslegoarentzako oharra: Ekintza honek Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsalaren 1., 2., 18. eta 19. atalekin eta Haurraren Eskubideen aldeko Hitzarme-naren 12., 13., 14., 16., 17. eta 29 atale-kin dauka erlazioa.

    ANTZEKOTA-SUNAK ETA EZBERDIN-TASUNAK

    Edozein giza-talderi buruzko ezberdintasunei buruzko gogoetak.

    Helburua: Edozein giza-taldetan ematen diren ezberdintasunei eta bereizkeriei buruz hausnartzea.

    Adina: 8-12 urte.

    Beharrezko materiala: Ez da materialik behar.

    Garapena: Haurrek aulkiekin biribil bat osatuko dute, eta bertan eseriko dira, bo-robilaren erdian haur bat jarriz. Irakasleak ezaugarri bat aipatuko du (adibidez, “ge-rrikoa daramatenak” edo “arreba edota

    ADIERAZPENASKATASUNA-REN MUGAK

    Adierazpen askatasunaren balizko erabilerak besteentzat mingarriak

    izan daitezkeen moduaren azterketa.

    Helburua: Besteentzat, euren eskubide-entzat edota ospearentzat mingarria izan daitekeenean, adierazpen askatasunak izan ditzakeen mugei buruz hausnartzea. Adina: 8-12 urte.Beharrezko materiala: Papera eta ar-katza.

    Garapena: Parte-hartzaile bakoitzari papera emango zaio, eskolan entzun duen adierazpen mingarri bat edo birao

    umsx_euskera_20080812.indd 18 13/08/2008 21:07

  • GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    19GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

    Herrialde askok musu bat delitu bihurtzen dute.

    DESIREN BIRIBILA

    Lehentasunetan ematen diren ezberdintasunei buruzko

    hausnarketa.

    Helburua: Izaki ezberdinak izanik har daitezkeen itxura desberdinei buruz eta haien arteko lehentasunei buruz haus-nartzea.

    Adina: 8-12 urte.

    Beharrezko materiala: Papera eta arkatza.

    Garapena: Haurrak biribilean eseriko dira. Parte-hartzaile bakoitzak (nahi iza-nez gero, bikoteka edota taldeka ere egin daiteke) paper batean ondorengo nahiak idatzi eta arrazoitu beharko ditu:

    • Animalia bat izaterik banu, ….. izango nintzateke, ………-lako.

    • Txori bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Intsektu bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Lore bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Zuhaitz bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Altzari bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Musika tresna bat izaterik banu, ......izango nintzateke, ......-lako.

    • Eraikuntza bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Auto bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Herrialde bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Joko bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Diska bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Telebistako saio bat izaterik banu, ….. izango nintzateke, ......-lako.

    • Filme bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Elikagai bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Kolore bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    • Kale bat izaterik banu, ...... izango nintzateke, ......-lako.

    Bukatzerakoan, ondorengo galderei buruz hausnartu:• Erantzun berdin asko izan al dira?• Zure ustez, erantzu batzuk besteak

    baino hobeak al dira?

    Irakaslegoarentzako oharra: Ekintza honek Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni-bertsalaren 19. atalarekin eta Haurraren Eskubideen aldeko Hitzarmenaren 13. eta 14. atalekin dauka erlazioa.

    Estereotipoei buruzko hausnarketa.

    Helburua: Estereotipoak aztertzea. Es-tereotipoek duten egia izpia, hain zuzen ere, izpia baino ez dela lantzea. “Itxuraz” berdinak direnen artean dauden ezber-dintasunak ulertzea.

    Adina: 8-12 urte.

    Beharrezko materiala: Parte-hartzaile bakoitzarentzako harriak.

    Garapena: Parte-hartzaile bakoitzari harri bat emango zaio, eta haren “lagun” egin dadila eskatuko zaio. Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bere “laguna”

    BEREIZKERIA ETA ESTEREO-TIPOAK

    gela osoari aurkeztu beharko dio: esan dezala zenbat urte dituen, alai ala goibel ote dagoen, edo nola hartu zuen gaur egun daukan forma. Gaiari buruz, nahi izanez gero, idazlanak, abestiak edota bertsoak egin daitezke. Honen ondoren, harri guztiak kutxa edota poltsa berean sartuko dira, denak nahasiko dira, eta lurrera bota. Parte-hartzaile bakoitzak bere “laguna” bilatu beharko du. Ira-kasleak ariketaren leloa azpimarratuko du: edozein taldetako gizakiek berdinak dirudite lehendabizikoz begiratzen ditu-gunean, baina sakonki ezagutu ondoren, denak dira ezberdinak, denek dute bere ibilbide pertsonala eta denekin eraiki daiteke laguntasun bat. Baina horretara-ko, aurreiritzi guztiak (adibidez, “harriak hotzak, gogorrak eta axolagabeak dira”) saihestu behar dira.

    umsx_euskera_20080812.indd 19 13/08/2008 21:07

  • GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    20 AMNESTY INTERNATIONAL

    GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    Aniztasunak gizabanako bakoitza berezia egiten du. Aniztasun horrekiko begirunea denontzako aberastasun-iturri bat da.

    INGURUAN DITUDAN PERTSONAK

    Onartzen ez gaituztenean sortzen zaizkigun sentimenduei

    buruzko hausnarketa.

    Helburua: Norbaitek garen bezala onart-zen ez gaituenean izaten dugun senti-menduei buruz eta gainontzekoei zor die-gun begiruneari buruz hausnartzea.

    Adina: 8-12 urte.

    Beharrezko materiala: Ez da materialik behar.

    Garapena: Haurrak biribilean eseri ondo-ren, bakoitzak duen dohain bat pentsa dezaten eskatuko zaie, eta ondoren, bes-teengan zein dohain miresten ditugun galdetuko zaie. Honen ondoren, ondo-rengo gaiei buruz eztabaidatuko da:

    • Errespetatzen al duzu gainontzekoen-gan zure buruan antzemandako do-haina?

    • Errespetatzen al duzu gainontzekoek zuk ez dituzun dohainak izatea?

    • Gizaki orok merezi al du begirunea? Zergatik?

    • Nola azaltzen duzu besteenganako begirunea?

    Ondoren, parte-hartzaile bakoitzak nor-baitek berarenganako begirunerik izan ez zuen bizipen bat azal dezake, orduan izandako sentimenduak adieraziz:

    • Zein sentimendu sortzen du begirune-rik ezak?

    • Zergatik izaten ditu batzutan jendeak begirunerik gabeko portaerak?

    • Zer da duintasuna? Zure duintasuna kaltetua izaten al da norbaitek ez badu zuganako begirunerik?

    • Zer egin dezakezu norbaitek ez badu zuganako begirunerik?

    Azkenik:

    • Galdetu: "Zer esan nahi du gizaki orok begirunea merezi duela?"

    • Guztiok elkar gehiago errespetatuko bagenu, bizitzan izan litzazkeen onu-ren adibideak eskatu.

    • Parte-hartzaile bakoitza besteak ge-hiago nola errespeta ditzakeen pen-tsatzera bultzatu.

    Irakaslegoarentzako oharra: Ekintza honek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1., 2. eta 12. atalekin eta Haurraren Eskubideen aldeko Hitzarme-naren 2., 12., 13., 14., 16. eta 29. atale-kin dauka erlazioa.

    IPUINA:

    “SO ALUMA ETA ZARA YO REN ISTORIOA”“La historia de So Aluma y Zara Yo” ipui-nak irabazi zuen Aniztasun Sexualari buruzko I. Latinoamerikar Ipuin Lehiake-ta, SentidoG.com, Inversa.org eta Argenti-nako Amnesty Internationalek antolatua. Egileak: Nilo Martín eta Gonzalo Serrano (Madrilgo FEDERACIÓN COLEGAS-eko hezkuntza arduradunak). Hemen ipuina euskaratua eskeintzen da.

    Helburua: Ipuinaren bidez sortutako sen-timenduak eta edozein joera afektibo-se-xual onartzeko beharra aztertzea.

    Adina: 10 urtetik aurrera.

    Beharrezko materiala: 1. fitxa (21. orri-aldea). Fotokopiak egin eta ikasleei kopia bana eman.

    Garapena: Parte-hartzaile bakoitzari ipui-naren kopia bana emango zaio. Irakurri ondoren, denen artean eztabaida daite-ke, abiapuntutzat, adibidez, ondorengo galderak erabiliz:

    • Zer gertatzen da ipuinean?

    • Zerbait deigarria gertatu al zaizu?

    • Zein sentimentu azaltzen dira? Nork bizi ditu?

    • Zer iruditu zaizu?

    Irakaslegoarentzako oharra:

    Ondorengo helbidean ipuin gehiago aurki daitezke: www.cogam.org/secciones/educacion/documentos/i/1413/154/cuentos-para-la-diversidad

    umsx_euskera_20080812.indd 20 13/08/2008 21:07

  • GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    GIZA ESKUBIDEETANHEZITZEKO MATERIALAK

    21GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

    SO ALUMA ETA ZARA YO-REN ISTORIOAGaur bidai bat egingo dugu, oso urrutira, agian hosto erraldoiez betetako baso hertsi eta heze batetara, agian mendiz in-guratutako zelai batetara… Garrantzitsu-ena da han bizi izan zela So Aluma, gure protagonista. Eta tribuko guztiek, Aluma-tar tribukoek, Aluma zuten abizena.

    So jaio zen egunean, izugarrizko arranoa zebilen bere amaren etxolaren gainean hegan. Geroztik, So jolasean, korrika edo-ta ehizean zebilen bakoitzean, han zego-en arranoa ere.

    So hamalau urteko mutiko argal eta luze bat zen, eta nahiz eta adin hori guretzat gazte-adina den, So bazen nor honez gero bere herrixkan. Egun hotzetan, goiz-goizean sua pizteko arduraduna zen. Baina nahiz eta hau oso eginkizun gar-rantzitsua izan, herrixkakoek ez zuten So heldutzat jotzen. So heldua izango zen neskatila batekin ezkondu eta bere etxea eraikitzen zuenean.

    Soren haurtzaroko lagunak ezkonduta zeuden eta batzuk seme-alabak zituzten. So bakarrik geratzen zen ezkongai, baina ez zegoen herrixkan behar adina erakar-tzen zuen neskarik. Horregatik, Sok herrixkako agureengana jo zuen, eta bi-daiatzea eta beste zenbait herrialdetako emakumeak ezagutzea pentsatu zuela esan zien. Nahiz eta Sok alde egitea tri-buarentzako kolpe latza izan, agureek zorte ona opa zioten. Sok bere larrurik onenak hartu zituen, bere bururako luma-rik apainenak jaso, eta bere kanoa har-tuta, ibaian behera joan zen. Bere egin-kizuna hasi berria zuen: emakume bat aurkitzea, herrixkara berarekin itzultzea eta ondorioz, herrixkan heldua izatea.

    1FITXA So ibaiaren erdian zegoen. Hain urrutira

    bakarrik bidaiatzen zuen lehen aldia zen. Beti abiada berberan ari zen arraunean, …zas...zas…zas…zas…zas. Eguzkia pun-turik gorenean zegoela, Sok itzal bat iku-si zuen, uretan islatua. Arrano izugarria zen, behin eta berriz, bere buru gainetik hegan pasatzen zena. Soren arraunkada bakoitzean, arranoak bere hegoak eragi-ten zituen. Sok primeran entzun zezake-en haren soinua.

    Herrixka bakoitzean Sok gau bat ematen zuen eta ibaian behera zergatik zihoan azaltzen zien. Sok beste tribuek bisitari atseginei ematen zizkieten opari ugari jaso zituen, eta gau horretan bertan ez bazuen inongo emakumek erakartzen, biharamunean bere bidaiari ekiten zion.

    Egun ugari pasa ziren. Ibaia gero eta za-balagoa zen eta horrek etxetik urruntzen ari zela esan nahi zuen.

    Herrixketako batean Sok Zara Yo ezagutu zuen. Herrixkara iristean, mutil gazte hau ibaiertzean zegoen eta, ikusminak jota, kanpotarrarengana joan zen kanoatik ateratzen laguntzera. Gau hartan bi mu-tikoak etengabe aritu ziren solasean. Ge-hienbat So zen, dena den, Zara Yori bere bidaian ikusitako gauza miragarri guztiak azaltzen zizkiona. Gau hartan, lo zegoela, Zara Yok amets bat izan zuen: Sok bezala bidaiatzen zuela amets egin zuen.

    Zara Yoren tribuan diotenez, ametsek erakusten dizute ametsaren hurrengo egunean jarraitu behar duzun bidea. Es-natzerakoan, Zara Yo Sorengana joan zen ametsa kontatzera, eta So asko poz-tu zen bere bidaiean kide berri bat izango zuela jakiterakoan. Laster hartu zuten biak arraunean ari zitezkeen kanoa bat eta ibaian sartu ziren.

    Egun osoan ez zioten solas egiteari utzi. So aurrekaldean ari zen arraunean eta Zara Yo atzekaldean, betiere ibaiaren er-

    tzak ondo begiratuz. Eta gora ere begirat-zen zuen, Sorekin batera zioan arranoak kokilduta. Arranoak hegoak eragin zituen, So oso gustora zegoen Zara Yorekin.

    Egun pare bat beranduago, Sok herrixka-ra itzultzeko garaia zela pentsatu zuen. Biak hasi ziren oso indartsu korrontearen aurka arraunean. Orain bidaia motelagoa eta gogorragoa zen. Arraunean egun uga-ri eman ondoren, Zara Yoren herrixkara iritsi ziren. Sok pentsatu zuen han buka-tuko zela elkarrekin egindako bidai lilura-garria, baina Zara Yok ez zion ibaian gora arraun egiteari utzi. Ez zuen ibaiertzera hurbildu nahi izan. Sok orduan jakin zuen bidai hura ez zuela bakarrik buka-tuko. Gau hartan Zara Yok Soren eskua heldu zuen eta elkar musukatu zuten. Sok azkenik aurkitua zuen bila zebilen konpainia.

    Herrixkara iritsi zirenean, guztiak So agur-tzera joan ziren. So gerta zitekeenaren beldur zen. Sok Zara Yo eskutik heldu zuen eta agureen batzarrak eguna iga-rotzen zuen etxolara joan zen. So bat-ba-tean atsekabetu egin zen, ez baitzekien nola esan, irrikaz bere berrien zain zeu-den agureei, bilatutako maitasuna aurki-tua zuela.

    Sok, malko artean, hau esan zuen: “Hemen dago, aurkitu dut bila nenbilen maitasuna eta Zara Yo izena du. Bada-kit ez zenutela nigandik hau espero, eta beharrezkoa bada, herrixkatik alde egin-go dut”. Sok ezin izan zuen gehiago eta negarrez hasi zen. Agure batek Zara Yori so egin zion, eta hau esan zuen: “So, beti zurekin izan den arranoak bakarrik utzi al zintuen maitasuna aurkitutakoan? Or-duan, zergatik egin beharko genuke guk halakorik?”.

    Geroztik, So eta Zara Yo elkarrekin bizi izan ziren tribuan. So, egun hartan, Alu-matar heldu bat bilakatu zen.

    umsx_euskera_20080812.indd 21 13/08/2008 21:07

    msx_eusk_final_17msx_eusk_final_18msx_eusk_final_19msx_eusk_final_20msx_eusk_final_21