Upload
urko-kolomo
View
243
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
7/24/2019 Ura Moldeatzen
1/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
1
URA MOLDEATZEN
7/24/2019 Ura Moldeatzen
2/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
2
1. FLUIDOENTZAKO ZIRKUITUAK
1.1 SARRERA
Edateko ura lortzeko, gizakiak antzinatik ibai, laku, berezko iturri eta putzuetara jo du. Baina
gizartearen industrializazio eta hiri kontzentrazio gero eta handiagoek ezinbesteko bihurtu
dute uraren kalitate-kontrola egitea.
Kontuan eduki behar da bizi-maila jasoko lurraldeetan hiritar bakoitzak batez beste 225 litro
ur edangarri kontsuKontsumoa jaitsi bada ere, oraindik urrun gaude OMEak pertsonaren eguneko
oinarrizko beharrak estaltzeko finkatzen duen 50 litroko zenbatekotik. Txorrota minutu batez irekita
edukita, sei litro kontsumitzen dira. Dutxaren kasuan, zenbateko hori 10era igotzen da.mitzen
dituela egunean, ur horretatik edateko litro bat besterik erabiltzen ez badugu ere.
1.2 FLUIDOENTZAKO ZIRKUITUAK
Fluidoak garraiatzeko erabiltzen diren zirkuituak hodiez, konexioez eta erreguladoreez
eratuak daude. Hodiak fluidoa erabiliko den lekuetara sartzeko eta soberan dagoena
ateratzeko erabiltzen dira. Konexioak hodiak elkarren artean lotzeko eta hodi-mota
ezberdinen arteko lotura egiteko dira. Erreguladoreen funtzioa, fluidoaren jarioa
kontrolatzekoa da.
HODIAK
Fluidoen garraioa normalean hodien bidez gauzatzen da.
Erabilpenaren arabera diametro, forma, hormaren lodiera,
material ezberdinetakoak dira.
Batzuek tenperatura handiak edo txikiak jasan behar dituzte,
beste batzuek substantzia kimikoek eragindako korrosioa, beste
batzuek presio handiak, batzuk instalazio finkoetarako dira, besteak higikorrerako Fluido
ezberdin eta erabilera mota bakoitzerako material eta forma ezberdinak erabiltzen dira:
Erabilpena Materiala
Fluido korrosiboak Altzairu herdoilgaitza
Ura eta estolderia Hormigoia, PVC
Lurruna Altzairua
Elikagai-industriak Altzairu beiraztatua
Etxeetako hustubideak PVC eta plastikoak
Berokuntza Kobrea
7/24/2019 Ura Moldeatzen
3/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
3
KONEXIOAK
Hoditeriak instalatzeko prozesuan normala da bi edo gehiago hodi lotu beharra izatea lotzeko
elementu edo sistemen bidez. Honako sistemak aurki ditzakegu:
Soldadura: Soldadura bi hodi zati bat eginik
mantenduko dituen material batez elkarlotzean datza.
Brida: Brida hodi bakoitzaren muturrean doan disko
zulodun bat da. Bi hodi lotzeko bridak aurrez aurre
jartzen dira zuloak parean direla. Bi briden artean
juntura bat ipintzen da eta, azkenik, estutu egiten damultzo hau torlojuen bidez.
Hariztaketa eta errakorea: Hariztaketa, izenak berak
adierazten duen bezala, hodiak hariaren bidez lotzean
datza. Hodiak lotu daitezke zuzenean edo errakore
deritzen pieza hariztatuen bidez.
Besarkadera: Besarkadera hodi malgu bat metalezko
batekin lotzeko erabiltzen da. Metalezko hodia
presioan sartzen da plastikozko hodiaren barruan etalotura hau estutu egiten da besarkaderaren bidez.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
4/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
4
ERREGULADOREAK
Hoditerietan beharrezkoa izaten da bertan zehar dabilen gas edo likidoaren emaria itxi, ireki
edo erregulatzea. Horretarako erabiltzen diren elementuak balbulak eta giltzak dira.
Garraiatzen diren fluidoaren eta kokatuak dauden lekuaren arabera, hainbat erreguladore-
mota daude. Hauen artean: ixteko balbulak, igarobide-balbulak, eusteko balbulak, etab.
Ixteko balbulak.
Ixteko balbulak zirkuitu baten emaria erabat ireki edo ixteko
erabiltzen dira. Normalean sarreran kokatuak egoten dira.
Igarobide-balbulak.
Igarobide-balbulak hodi batean zehar igarotzen den emaria
kontrolatzen du, eta zirkuituan edozein lekutan egon daiteke.
Kanila edo txorrotak zirkuituaren amaieran ipintzen diren
igarobide-balbulak dira, fluidoaren irteera erregulatu eta
kontrolatzeko. Diametro txikiko hodietan erabiltzen dira soilik,
izan ere, sekzio oso handiko hodietan erabiliz gero, berauek
manipulatzea oso neketsua gerta baitaiteke.
Eusteko edo itzulera-kontrako balbulak.
Eusteko balbulek fluidoei norantza batean igarotzen utzi eta
kontrakoan igarotzea eragozten diete. Hauek dira ixteko eta
kontrolatzeko elementu ohikoenak.
Segurtasun balbulak.
Segurtasun-balbula batek lurrunari irteten uzten dio eta hala
presioa segurtasuneko mugen barruan mantentzen da.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
5/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
5
Balbula hidraulikoak (Sifoi-potea).
Sifoia, daukan geometriagatik, beti urez betea egoten da tapoi
likido bat eratuz, eta honi esker usain txarrak ez dira
hustubideetako hodietan gora etxebizitzetaraino iristen.
Butxadurak sortzen dira sifoian hainbat material pilatzen
direnean, adibidez, ileak, paper edo xaboi zatiak.
Maila-balbulak.
Maila-balbulek hainbat aplikazio dituzte, baina denetan
ezagunena komunetako zisternetan egiten den erabilpena da.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
6/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
6
2. URAREN ZIKLOA
Urak hartzea Ura iturburu eta lurrazaleko ibaietatik dator, batez ere. Lurrazpiko ibaietatik
ere hartzen da ura.
Urak jasotzea. Ura urtegietan jasotzen da, urei eusten dien horma edo uharka bat
eraikita.
Urak tratatzea. Ur naturala edo landugabea edateko ur bihurtzen da. Prozesua edateko
uren araztegietan (E.U.A.) egiten da. Urak mikroorganismo patogenorik eta substantzia
toxikorik gabe egon behar du; usain, zapore edo kolorerik ere ez du eduki behar.
Urak deposituetara garraiatzea. Ura araztu eta, ondoren, depositu batera garraiatzen da,
gizakiok kontsumitzen dugun ura jasotzen da. Deposituari esker, dagoen ura erregula
daiteke. Normalean, leku garaietan kokatzen dira, grabitateak banaketa erraztu dezan,
ponpaketa erabili gabe.
Urak erabiltzaileei banatzea. Banaketa sarea hodi multzo bat da eta hortik giza
kontsumorako ura bideratzen da depositutik erabiltzaileen kaniletaraino.
Urak H.U.Ara garraiatzea. Etxe, denda eta industrietatik datozen ur zikinak
kolektoreetara heltzen dira, estolderia sarearen bidez.
Urak araztea. Ur zikinak ur zikinen araztegietara iristen dira, kolektorearen bidez, eta hor
uren kalitatea berreskuratzen da, prozesu biologiko natural baten bitartez. Arazteak
ibaietan bizitza egotea ahalbidetzen du.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
7/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
7
Urak ibaira edo itsasora isurtzea. Araztutako urak ibaira edo itsasora itzultzen dira,
jatorrian zuten antzeko egoeran.
3. URAREN KUDEAKETA TOLOSALDEAN
3.1 URAK HARTZEA, JASOTZEA, TRATATZEA ETA DEPOSITUETARA ERAMATEA
HISTORIA
1974ra arte, Anoetak ez zuen biztanle guztiei ur hornikuntza bermatzen zien sistemarik. Urte
hartan hornikuntza zerbitzu bat eratzea lortu zen eta era berean, lehorte bat izateko kasuan
hornikuntza bermatuko zuten gordetegiak ezartzea adostu zen, Alkizakoa kasu. Horrela,
Hernialdetik zetorren ura udaleko etxebizitzentzat kanalizatu zen.
2005ean, ur-gordetegi zaharra bota zuten, edukiera handiagoko beste bat jartzeko.
Gordetegian pilatzen zen ura Hernialdeko errekatik dator. Garai batean, Hernialdeko
bizilagunek ez zuten begi onez ikusten beraien ondaretzat hartzen zuten gauza batez
jabetzea". Eztabaidaabokatuen eskusartzearen ondoren konpondu zen.
GAUR EGUN
Anoeta eta Irurako ur hornidura sistema Tolosaldeako sistemaren parte dira; Ibiurgo urtegiak
(Orendain-Baliarrain) eta Ibiurgo Edateko Uren Araztegiak (Ikaztegieta) osatzen dute.
Sistemak edateko uraz hornitzen ditu Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Tolosa, Ibarra, Irura, Anoeta,
Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain, 55.000 biztanle. Ur hornikuntza sistema
7/24/2019 Ura Moldeatzen
8/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
8
beste Edateko Uren Araztegi batzuekin osatzen da. Amezketa, Lizartza, Berrobi, Eldua,
Berastegi, Elduain eta Larraulgoekin hain zuzen ere.
3.2 URAK ERABILTZAILEEI BANATZEA. UR-INSTALAZIOAK
Gaur egun, ura kobrezko hodietatik iristen zaigu etxera, hodi hauek, lotura-mota eta
erreguladore ugari dituzte, ur jarioa, beharren arabera, kantitate eta presio egokian iritsi
dadin. Etxeen sarreran kontagailuak instalatzen dira, kontsumitzen ditugun metro kubikoak
neurtzeko.
Kontagailuen ondoan ur hornikuntza ixteko giltzak daude, eta gainera, etxean zehar ere
egoten dira ixteko giltza gehiago, hauen funtzioa zirkuitua osorik itxi beharra ekiditea da
konponketaren bat egiten ari garen bitartean da. Adibidez, arraska konpondu beharko
bagenu etxeko ur-instalazio guztia itxi ordez, arraskara doan hodian dagoen ixteko giltza
erabiliko genuke.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
9/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
9
Erabilitako ura gure etxeetako hustubideetatik ateratzen da. Uraren sarbideko hodiak ez
bezala, hustubideetakoak material plastikoz eginak izan ohi dira; PVCa izaten da erabiliena.
Hustubide orokorrak estolderiara daramatza ur-zikinak.
3.3 UR ZIKINAK GARRAIATU, ARAZTU ETA ORIA IBAIRA ISURTZEA
HISTORIA
Oria ibaiak kutsadura handia pairatu du, batez ere azken hamarkadetan. Izan ere, hondakinak
errekara botatzen dituzten lantegi asko ibaiaren ertzean kokaturik daude, bereziki
papergintzakoak. Alabaina azkenaldian, Oria ibaiaren egoerak onera egin du, batetik
papergintzan aritzen ziren lantegi asko itxi egin dituztelako, eta bestetik Hondakin Uren
Araztegiak eraiki direlako.
2012. urtera arte, Legorretatik Andoainera bitarteko herri eta lantegi guztien hondakin urak
Oria ibaira isurtzen ziren inolako tratamendu eta arazketarik gabe.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
10/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
10
GAUR EGUN
Tolosaldeako ur zikinen garraioa hormigoizko hodien bidez egin da, Legorretatik hasi eta
Adunako Hondakin Uren Araztegiraino doa kolektorea, Oria ibaiaren ertzetik. Kolektoreak
Adunarako bidean, inguruko herrietako ur zikinak ere biltzen ditu. Ondoren, Adunan eraiki
berri den H.U.An ura araztu eta Oria ibaira isurtzen da.
Honako herri hauek osatzen dute Tolosaldeako hondakin uren arazketa sistema:
Argazkietan, 1959 Iauterietako
Bikingoen eta 1960ko errekaren
irudiak ditugu. Bertan ageri denez,
Oria ibaia erabat kutsatua zegoen eta
apar sendo batek estaltzen zuen.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
11/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
11
4. URA AURREZTU ETA ERABILTZEKO AHOLKUAK
1.
Dutxa hartu bainatu ordez: uraren bi heren aurreztuko dituzu, 200 litro aldi
bakoitzeko gutxi gorabehera.
2. Itxi dutxa xaboia jartzen duzun bitartean.
3. Itxi iturria eskuak edo hortzak garbitzerakoan: aldi bakoitzean 20 litro bitarte
aurreztuko dituzu.
4. Ez garbitu jakiak iturria irekita edukita. Erabili ontzi bat, eta, gainera, ur hori
landareak ureztatzeko erabil dezakezu.
5. Erabili bi harraska: bata ontziei xaboia jartzeko eta bestea uretan pasatzeko (edo
terreinak bestela). Iturria irekita uzten baduzu, 100 litro ur inguru kontsumituko
dituzu.
6. Arropa garbigailua edo ontzi garbigailua beteta daudenean piztu.
7. Ibilgailua garbiketa tunelean garbitzen baduzu, 35 litro inguru kontsumituko dituzu.
Mahukarekin garbitzeko 500 litro inguru behar dira.
8.
Konpondu berehala iturri edo komunetako ihesak. 10 tanta minutuko galtzeak 2.000litroko galera suposatzen du urtean.
9. Komunean ihes txikia izateak egunero 3 bainera betetzeko adina ur galtzea esan nahi
izan dezake, edo beste era batera esanda 100.000 litro urtean.
10.Ez erabili komuna hondakin solido higieniko ezberdinen, mukizapi, eta abarren
paperontzi edo zaborrontzi bezala. Ez bota, ezta ere, pintura, disolbatzaile, eta abar
bezalako gairik.
11.
Saiatu harraskatik olioa, disolbatzaileak, pinturak edo etxeetan erabili ohi direnak
bezalako gai kutxatzailerik ez botatzen. Ez bota horiek, ezta ere, ur etorrietan,
urtegietan, itsasoan, eta abarretan.
12.Landatu bertako landareak, zaintza eta ur gutxiago behar dituzte eta.
13.Erabili ura aurrezteko gailuak, merkatuan geroz eta ohikoagoak dira.
14.Ez urtu elikagaiak ur txorrotarekin. Atera itzazu izozgailutik erabili aurreko gauean.
15.Ez utzi iturria irekita ur freskoa irten zain, hobe da beti hozkailuan ur hotzeko botila
izatea.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
12/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
12
16.Ureztatu behar adina bakarrik eta bero gutxien egiten duenean, lurra bustitzea baino
lurrunketan ura galtzea saihestuz.
17.Egiaztatu ez duzula ihesik, kontagailua mugitzen ez dela ikusiz urik kontsumitzen ez
duzunean, iturriak itxita egonda, komuneko tangak beteta edukita eta ura
kontsumitzen duten etxetresna elektrikoak funtzionatzen ari ez direnean. Baldintza
horiek beteta kontagailua mugitu egiten bada, ihesak dituzu zure instalazioan.
18.Ur galera tangan gertatzen den ikusten ez baduzu, koloreztatu haren ura eta
komuneko zuloan kolore hori ikusi edo ez gorabehera jakingo duzu.
19.Olio litro bakar batekin milioi bat litro ur kutsatu daitezke.
20.
Lau gasolina litrok hiru milioi litro ur kutsa ditzakete.21.Ordulari bateko pilak 50.000 litro ur kutsa ditzake.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
13/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
13
GADGETAK URA AURREZTEKO
Asmamenak eskuragarri jartzen dizkizu etxean ura aurrezteko aparatu ugari. Ur-emariaren
erregulagailua, airearekin engainatzen zaituzten dutxak, edota ura noiz berotuko itxarotenduzun bitartean ura alferrik gastatzea eragozten duten sistemak, jada ez dago aitzakiarik
Aurrezten laguntzen duten keinu txikiak
Sarritan, sobera ezagutzen dituzun ekintza txikiekin ura aurreztea lortzen da. Adibidez,
bizarra kentzerakoan edo hortzak garbitzerakoak txorrota itxita edukita; edo bainatu ordez
dutxatuta: lau aldiz gutxiago kontsumitzen da.
Alabaina, teknologiaren laguntzarekin, aurrezpenean asko aurreratu daiteke.
Airea urarekin nahastuta
Zure txorrotetan emari-murriztaileak instalatzea aukera
berritzailea izan daiteke. Ohikoenak zurrusta-haustekoak dira,
ura airearekin nahasten dutenak. Ura perla moduan ateratzen
da egia esan, burbuila moduan eta uraren emaria %30
murrizten dute. Asmamen hori gasdun dutxak deituetara ere
iritsi da, presio optimoari eustea lortzen dutenak kopuru
gutxiago gastatuz. Ez diozu alderik nabarituko.
Txorrotak kontsumo minimoarekin
Oraindik ur hotzarentzako eta ur beroarentzako txorrota berezituak badituzu, aldatu aginte
bakarreko txorrotara, erosoagoa eta eraginkorragoa den aukera. Eta diseinua bilatzen duten
horietakoa bazara, ez izan zalantzarik aukera iraunkorrak hautatzerakoan. Merkatuan,
zehazki litro bat ur duten txorrotez hornitutako modeloak aurki ditzakezu. Mandoari
eragiten diozun bakoitzean hark ur-kopuru hori soilik uzten dizu erabiltzen konketan egin
ohi ditugun zeregin gehienetarako nahiko baino gehiago den kopurua.
Eta ekidin ur-jarioak: nahiz eta lau tanta iruditu, ez nagia izan horiek konpontzerakoan.
Luzera, ur asko gal dezakete alferrik.
7/24/2019 Ura Moldeatzen
14/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
14
Erabili termostatoak
Ur bero sanitarioan energia-fakturaren
%25 inguru gastatzen dugu. Horregatik,
kontrola dezakezun faktorea da hori ere:
normalean, nahikoa izaten da dutxa 30
gradutara egotea. Termostatoz
hornituriko txorrotak aukeratuzure
faktura erreez dadin.
Konketa adimendunak
Konketa modernoek asko errazten dute lana. Gehienek deskargatzen den ur-kopurua
kontrolatzeko edo konketa noraino bete mugatzeko sistemak barnebildu ohi dituzte.
Belaunaldi berrikoek urrats bat gehiago ematen dute etaur grisak aprobetxatzea dutehelburu, konketako eta dutxako hustubidetik joaten direnak. Gero eta sinpleagoak eta
txikiagoak diren sistemen bitartez ura araztea eta bideratzea lortzen da ondoren tangetan
erabili ahal izateko.
http://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/clima-confort/reportajes/Que-gasta-mas-en-casa-consumo-energetico.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/clima-confort/reportajes/Que-gasta-mas-en-casa-consumo-energetico.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/clima-confort/reportajes/Que-gasta-mas-en-casa-consumo-energetico.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/bienestar-hogar/reportajes/aprende-usar-correctamente-detergentes.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/bienestar-hogar/reportajes/aprende-usar-correctamente-detergentes.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/bienestar-hogar/reportajes/aprende-usar-correctamente-detergentes.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/bienestar-hogar/reportajes/aprende-usar-correctamente-detergentes.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/clima-confort/reportajes/Que-gasta-mas-en-casa-consumo-energetico.aspxhttp://www.repsol.com/es_eu/energia-casa/clima-confort/reportajes/Que-gasta-mas-en-casa-consumo-energetico.aspx7/24/2019 Ura Moldeatzen
15/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
15
Aprobetxatu itxaroten dugun bitartean gastatzen den ura
Merkatuan ura aurrezteko berrikuntzak etengabeak dira. Azken berrikuntzetako txorrotatik
ur beroak irten zain gauden bitartean alferrik gastatzen diren litroei eskaini die arreta.
Konketa azpian jarritako gailu txiki baten bidez, ura eta horren bero ez dagoen uraren
energia termikoa berreskuratzea lortzen da. Laster iris daiteke dendetara.
Ba al zenekien
Uraren kontsumoa gainditu duzula abisatzen dizuten sentsoreak daude. Bainu-ontziko
hustubidean jartzen dira eta dutxatzen zaren bitartean hodietan barrena zenbat litro ur
doazen kalkulatzen du. Semaforoak dituen argi berdinekin, garbitasun optimo baterako
beharrezkoa den ur kopurua gainditzen duzun unean abisatu egiten dizu.
UR
GRISEN
TRATAMENTUA
GARBIGAILUA DUTXA
FILTRATUTRATATU
PILATU
GARBIGAILUA KUMUNA UREZTATZEA
UR GRISAK
UR GARBIA
7/24/2019 Ura Moldeatzen
16/16
URA MOLDEATZEN: ITURRIA DBH 3
16
5. URAREN FAKTURA
Fakturak hiru hilean behin ordaintzen dira. Ur-fakturetan irakurketa eta kontserbazioagatiko
kostu finkoari dagokio atal bat, hau da, enpresak ematen duen zerbitzuagatiko kuota finkoa.
Ordainagiriak, tarifa gisa ordaintzen den gutxieneko kostua agertzen du eta kopuru hori
autonomi erkidego batetik bestera aldatu egingo da: horrela da, hirien arabera, uraren etxe-
hornikuntzaren prezioa biziki aldatzen delako. Fakturak, izan ere, erabiltzailea bizi den tokian
operatzen duen enpresaren arabera aldatzen dira, eta erabiltzaile horrek ezin hauta dezake
hornitzailerik, gainera.
Zerbitzu-kuota, etxebizitza hornitzen duen hodi nagusiaren diametroaren arabera ordaintzen
den kopuru finkoa da. Kasu honetan, bitan banatzen da: hornikuntza (etxean sartzen den ura)
eta saneamendua (isurbidetik behera kanporatzen den ura).
1) Blokea.Etxeko tarifak, industriala kez bezala, blokea den berariazko kontzeptuaren
arabera kalkulatzen dira. Uraren prezioa bloke bakoitza gainditu ahala garestitzen da
(hots, lanaren etekinen arabera errenta aitorpenean PFEZ kalkulatzeko baliatzen den
mailakako sistemaren antzekoa). Sistema honen bitartez, ur-kontsumo handiegia
zigortzea nahi da. Etxebizitza partikularretan ohikoena 1 blokearen arabera
fakturatzea da.
2) Zerbitzua eta kanaleko hornikuntza. Zerbitzua hartzearren eta kanaleko
hornikuntza jasotzearren ordaintzen den tarifan du eragina kontzeptu honek eta,
zerbitzu kontzeptuagatik, baliteke etxebizitza partikular batean 2,02 euro ordaintzea
eta kanaleko hornikuntzagatik, 9,18 euro.
3) Kontsumoa.Fakturaren kostu aldagarria da; kasu honetan dokumentuak agertzen
duena da neurri-unitateak (metro kubikoak) zenbat balio duen eta epean (hiru
hilabetean) eginiko kontsumoaz biderkatzen du. Kontzeptu hau, saneamendu eta
hornikuntza artean zatiturik ager daiteke. Esate baterako, 11 metro kubiko
kontsumitu badira, 0,78 euroz, munta 8,56 euro izango da. Ur-kontadoreen zerbitzua,
jakin dezagun, auzo-komunitate bakoitzak nahi duen konpainiarekin kontratatzen du.
Beste atal batean, agirian azaltzen da komunitateak gastaturiko ur-portzentajea finka
osoarekiko, etxebizitza bakoitzaren izariaren arabera haztatua.