Zorrotz Morrotz 39

Embed Size (px)

Citation preview

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    1/24

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    2/24

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    3/24

    IRITZIA

    Koordinazioa: Aitor Marín

    Diseinua eta maketazioa: amc diseinua

    Erredakzioa: Ibai BarriosAinara GarcíaIgor GutiérrezHaizea OlletaAitor MarínNaroa PeñaIratze PérezLorna Yáñez

    Zuzenketak: Iñigo

    Laguntzaileak: Karlos RodríguezManu CoboSanturtziko Irakurzale Kluba

    Inprimaketa:

    Arin Graf

    Zorrotzako kultur aldizkaria 

    39. zenbakia. 2016ko maiatza

    Argitaratzen du:Zorrotzako Euskal Txokoa

    AEK euskaltegia

    Zalbidea, 7 behea

    48013. Zorrrotza. Bilbo

    Tfnoa:  94 441 49 20

      622 61 90 20

    Emaila:  [email protected]

    Auzoarentzat garrantzitsu diren bi gairen aipamena egin nahidizuegu zenbaki honetan:Alde batetik, 3. adinarentzako egoitzaren lanak bukatze-faseandaudela eta uda honetarako zabalik egongo dela.Bestetik, badago Udalaren partetik frontoia estaltzearen eta albokolokalen birgaitzearen konpromisoa.

    Halaber, Auzo Elkarteak, Zorrotzako Herri Mugimenduarekinbatera lanean jarraitzen du gogotsu, eta hainbat bilera aurreikusitadaude zenbait udal sailekin. Bilera horietan, auzoarentzat esparruguztietan garrantzitsuak diren hainbat gai jorratuko dira.

    Martxan dauden zeregin guztiak bide onera heltzeaespero dezagun, Zorrotza gero eta atseginagoa izandadin guztiontzat eta gure bizi-kalitatea hobe dadin.

    3. adinarentzako egoitza,frontoia eta alboko lokalak

    eta hainbat bilera

    ZM zure e-postan jasotzeko, bidali mezuelektroniko [email protected] helbide elektronikora,gaiaren laukian

    “harpidetza” jarriz

    HARPIDEDUNIZAN ZAITEZ!!

    facebook.com/ZorrotzMorrotz

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    4/24

    ATALA

    4 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    ZORROTZ BERRI

    Lokalen osoko eraberritzeafrontoiaren estalkiarekin batera

    egingo da, Koordinakundearenproposamena oinarri hartuta

    Igor Gutiérrez

    Hasiera batean, aipatu sailak 8. Barrutiko Au-zokide Planetik kopuru bat gorde zuen bai es-talkia bai lokalen hobekuntza jasotzen zituenproiekturako. Hala ere, auzoko taldeek loka-len erabateko eraberritzea proposatu zuten,sailak aurkeztutako planak beraien beha-rrizanak asetzen ez zituela ulertuta. BainaKoordinakundearen egitasmoak proiektuarenhasierako aurrekontua gainditzen zuenez,

    hura gehitzea eskatu zuten. Azkenean, Auzo-kide Planaren bidez gahiago lor ezin zitekee-nez, sailak kutxa orokorrera jotzea erabaki du.

    Lizitazio-prozesua datozen asteotan irekikoomen dute, uda eta gero bukatzeko. Lanakazaroan hasi eta sei hilabetez luzatzea esperoda. Auzoko kultur eragileek zirrara handiz hartudute berria, izan ere, frontoiko lokalak ezinbes-tekoak dira hainbat talderen eguneroko jar-duerarako, hala nola, Jai Batzordea, Azahara,Ibai-Arte, Txinbatukada, edota musika taldeak.

    Def con Dos, El Reno Renardo, Zarpazo a

    Cicatriz eta Vendetta aritu dira Gaztetxeak

    antolatutako Zorrotza Zuzenean festibalean

    Zorrotz Morrotz

    Apirileko asteburuetan zehar, ZorrotzakoGaztetxeak antolatutako Zorrotza Zuzeneanfestibala burutu zen. Def con Dos, Vendetta,Zarpazo a Cicatriz edota bere diska berriaaurkeztera etorri zen El Reno Renardo beza-

    lako taldeen kontzertuak hartu zituen egun

    haietan bere 12. urteurrena ospatzen zuenGaztetxeak. Ikuskizuna bitartean Jai Batzor-deko kideak bokatak egiten eta saltzen egonziren. Bildutako dirua, Zorrotzako hurrengo

     jaietan gastatzeko erabiliko da.

    Taldeen Koordinakundeak jakinarazi duenez, Obra eta Zerbitzu Sailakfrontoiko lokal kulturalak eraberritzea onartu du, eta frontoiaren estalkiaeraikitzeko proiektuaren barruan sartu. Hori ez ezik, elkarteek aurkezturikoerreforma proposamenean oinarrituko direla ere agindu diete udaletik.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    5/24

    Programazioa ostegunean, hilaren 5eanhasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera,Zorrotzako udal liburutegian Itziar Sáenz deOjerrek eskainiko duen ipuin-kontalari ema-naldi bereziarekin. “Clowntu kontari” clow-nentzako ipuin narrazioa da (euskaraz), etabertan istorioak, umorea eta ikus-entzuleenpartaidetza uztartzen dira. Jarduera doakoa

    da, baina ezinbestekoa izango da aurretikizena ematea, liburutegian bertan. Inaugura-zio jardunaldiari amaiera emateko, Zinebiklubsaioa egongo da Zorrotzako Udaltegian, arra-tsaldeko 19:30etik aurrera, Bilboko Dokumen-talen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik– ZINEBItik igaro diren umorezko film laburrenerakusketarekin. Maiatza osoan, osteguneroizango du saioa Zine Zorrotza programak.

    Barikuan (maiatzak 6), programak saio bi-koitza jasoko du arratsaldeko 18:30ean eta

    19:30ean, Azoka Parkean. Lehenengo TrapuZaharra taldea etorriko da, Maribel Salas etaSanti Ugalde antzezle ezagunek antzeztukoduten “La Conga” lanarekin. Ondoren, Dadoclown kanadarraren, gaur egungo vodevilekoantzezle hoberenetakotzat hartzen denarentxanda izango da. “Oddball, mi tío el joroba-do” magiaz eta ezustez betetako ikuskizunada. Musika asmakizun harrigarriak, osagai

    bitxi asko, mimika eta keinu barregarriak…

    Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa larun-batean amaituko da, arratsaldeko 18:30eanhasiko den Ékoma Teatroren eta Kate&Pasi-ren ikuskizunarekin. Euskal konpainiak “Wififree” aurkeztuko du, umorearen bitartez tek-nologia berrien erabilera desegokia aurkeztenduen komedia. Kate&Pasi finlandiarrek, eurenaldetik, “Suhde” lana ekarriko dute Bilbora.Gizon baten eta emakume baten arteko harre-mana da ikuskizun horren gai nagusia.

    Zorrotz Morrotz

    Zorrotzak zazpigarren Clownerakusketa jasoko du maiatzeanBilboko Udaleko Kultura Sailakantolatutako programak EuskalHerriko hiru konpainiarenpartaidetza izango du: Itziar Sáenzde Ojer, Trapu Zaharra eta ÉkomaTeatro, eta horiez gain Dadoclown kanadarra eta Kate & Pasifinlandiarrak arituko dira.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    6/246 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    ZORROTZ BERRI

    Euskal Kultur Astea institutuan

    Elkarretaratzeasexuen artekodesberdintasunasalatzeko

    Hainbat ataritako

    plaka frankistakkendu ditu Gazte

    Komunistak

    erakundeak

    Institutua

    Zorrotzako institutuan Euskal Kultur Asteaospatu genuen martxoaren 14tik 18ra.Astehori urtero antolatu ohi dugu . Aurten gureikasleek Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugarte-txe bertsolariek parte harturiko bertso saioazgozatzeko aukera izan zuten. Joxe Mari Itu-rralde idazlearen bisitaldia ere izan genuen,ikasle gaztetxoenek irakurri zuten “Risky etabere lagunak” liburuaren egilea.

    Bestalde, Barry Barrez izeneko bakarrizke-ta-saioa izan zuten besteak beste. Helburuabeti ere geure ikastetxean euskara susta-tzea,eta ikasleei euskaraz era ludiko bateanikasteko aukera ematea.

    Zorrotz Morrotz

    Zorroztuz, bazterkeriaren kontrako eta justi-zia sozialaren aldeko plataformak deituta,eta martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarte-ko Egunaren harira, elkarretaratze bat burutuzen arratsaldean Astillero eta Frai Juan

    kaleen arteko espaloian, “Desberdintasunaznekatuta gaude” lemapean. Ondoren, EISE-ren lokalean elkarrizketarako gunea burutuzuten bildutakoek, kafe artean, berdintasuna-ren gaian sakontzeko asmoz.

    Zorrotz Morrotz

    Oroimen Historikoaren Legea “betetzenez dela eta”, Gazte Komunistak erakun-deak plaka frankistak kentzeari ekin dioZorrotzan, haien webgunean adierazi du-tenez. Eskailera eta destornilladore banahartuta Gazte Komunistak erakundekohainbat lagun Zorrotzan eta Bilboko bestehainbat auzotan ibili dira oraindik orainhainbat lekutan zeuden frankismo garai-ko Instituto Nacional de la Viviendarenikurrak kentzen. Ikur horietan Falangekouztarria eta geziak ageri dira.

    “Altxamendu militarra eta diktadura fran-kista goratzen duten ikur, ezkutu, kale

    izen edota plakak” egun oraindik erreali-tate dira Bilbon. “Aberrazioa” gazte komu-nisten arabera: legea betetzen ez denez,gazteriak “ofentsibara” jotzea erabakiduela iragarri du erakundeak.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    7/242016ko MAIATZA / ZORROTZ MORROTZ 39  7

    BEHIN BATEAN

    LEHEN

    ORAIN

    Bere garaian joan-etorri handiko ko-kalekua; antzinean Astilleros reales

    kokatzen ziren, gero Zorrotzako tai-lerrak, Campsa eta beste enpresaketa mehatzetatik zetorren mineralahantxe sartzen zan itsasontzietan,Txinborako xaboie egiteko kokoakdeskargatzen ziren, zein ikatza burdinlabentzako, egurrek, makina-erramin-ta,eta abar eta abar. Gudan “bouak”(arrantza ontzietan kanoi bat ipintzenzebien proan) Zorrotzako tailerretanmontatzen ziren, hantxen egon zirenatrakautak barkuek espetxe beha-rrak egiten eta guda ostean auzoki-de asko ta asko joaten ziren ikatzahartzen sukalderako (batzuk ibaiansakonera murgiltzen, erortzen zanabatzen) edo kokoak jateko. Bertokobulegoetan Gabriel Aresti egon zanbeharrean eta handik bere “Zorrotza-ko portuen aldarrika” lana.

    Kaia

     Itsason tzia Zorrotz ako po rtua n

     Emaku meak portu an d eskarg atze n

     Bald eak port uko des kargad ero e ramate n Itsa sont zia porturatu a Zo rrotzan

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    8/248 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    MUNDUTIK ZORROTZARA

    SIBIL CISCAR

      Zorrotza gustuko dutauzo-bizitza egiten delako

    Ibai Barrios

    Noiz eta zerk ekarri zintuen Zorrotzara?

    2013. urteko irailean heldu nintzen. Arrazoienartean aipatu behar da nire bikotekidea he-mengoa dela eta horregatik etorri ginen honabizitzera.

    Auzoa ezagutzen zenuen?

    Bai, birritan egon nintzen bizitzera etorri bainolehen. Nire familiari asko gustatu zitzaion au-zoa. Aipatu behar dut senitarteko batek Zorro-tzara bizitzera etortzeko asmoa duela.

    Ze alde ikusten dituzu zure jatorriko herria-

    rekin alderatuz gero? Kostatu zaizu bertakobizimodura egokitzea?

    Arreta gehien ematen didana jendea arratsal-dero poteoan ateratzea da. Kalera ateratzenadin guztietako jendea ikus dezakezu. Hemen

    taberna asko daude eta giro oso ona dagoelauste dut. Bertako bizimodura egokitzea ez zaitaskorik kostatu.

    Eta zelan ikusten duzu oro har bizimodua?

    Gustuko dut hemen egotea auzo-bizitza egitendelako. Era guztietako dendak, merkatua… es-kura daukazu eta bizimodu hau atsegin dut.

    Nola ikusten duzu egoera lana bilatzeko or-

    duan?

    Bartzelonarekin alderatuz, hemen merkatari-tzan edo ostalaritzan aritzeko aukera gehiagodaudela uste dut.

    Dena den, Zorrotzara etorri baino lehen Bil-boko beste leku batean izan zinen…

    Hona etorri baino lehen Bilboko Alde Zaha-rrean egon ginen. Nahiz eta bertan giro onaegon nahiago dut auzo-bizitzak ematen didan

    Jatorria: Rubí (Bartzelona)Noiztik: 2013tikAdina: 30 urteLanbidea: Saltzailea

    Sibil Bartzelona hiritik oso gertu

    dagoen Rubí izeneko herritik

    etorri zen gurera 2013. urtean.

    Bikotekidea auzokidea izanda

    ez zaio askorik kostatu bertako

    bizimodura egokitzea. Gustuko

    du auzoko bizimodu estiloa eta

    afizioen artean emakumeen

    munduan jatorria duen “rollerderby” kirola praktikatzen du

    Botxo Killers izeneko taldean.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    9/24

    lasaitasuna, batez ere bikotekidearekin baterabizitzeko orduan.

    Hemengo jendea nolakoa den kontaguzu…

    Hasieran hotzak direla ematen du baina kon-fidantza hartzen duzun heinean jende irekiadela ikusten da.

    Nolakoa da zure eguneroko bizitza?

    Goizeetan txakurrarekin ateratzen naiz ibiltze-ra eta asteazkenetan adibidez ferialean egitenden merkatura hurbiltzen naiz. Saiatzen naizbehar dudana auzoan bertan erosten.

    Eta aisialdian zer egitea gustatzen zaizu?

    Emakume giroan sortutako kirol bat praktika-tzen dut, “roller derby” izenekoa. Taldearenizena Botxo Killers da eta kontaktu kirola da.Nahiz eta duela urte batzuk sortu aurten he-mengo polikiroldegian hasi gara entrenatzeneta jokatzen. Etxetik minutu gutxira, beraz pri-meran.

    Hemen zer falta dela uste duzu? Egiten diren

    ekintzetan parte hartzen saiatzen zara?

    Merkatuan saltoki gehiago egotea eta ga-rraioari dagokionez metroa. Dena den, auzo-tik Bilboko erdigunera 10 minututan heltzeaprimerakoa da. Auzoko ekintzei dagokienezez dut parte hartzen baina hemendik aurreratartean sartzea gustatuko litzaidake.

    Euskarari buruz…

    Hitz eta esamolde batzuk badakizkit bainahizkuntza ikastea gustatuko litzaidake. Katala-nerarekin alderatuz, han dohakoak diren ikas-taroak aurkitzen dituzu. Hemen, aldiz, esfortzu

    handia suposatzen du denborari eta batez erediruari dagokionez. Euskara ikasteko errazta-sun gehiago egon beharko lirateke hizkuntzaoso polita delako.

    Nola ikusten duzu etorkizuna zure jaiote-

    rrian?

    Batez ere ikusten dut, komunikabideek egin

    duten irakurketagatik, independentistak ezziren askok iritzia aldatu dutela. Erabakitze-ko eskubidea izatea funtsezkoa da eta herriakonturatu da hori dela garrantzitsuena.

    Bukatzeko, faltan gehien botatzen duzuna…

    Familiaz aparte, nire herriko janari tipikoak:arroza, fideua… Oro har, kataluniar eta medi-terraniar gastronomia. Hemen haragia duzuegustukoen eta niri ez zait gustatzen kar kar.Igandeetan familiarekin moto-txapelketa etapaella jatea faltan dut gehien.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    10/24

    ATALA

    10 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    ERREPORTAJEA

    1995eko maiatzaren 25ean, Athletic Zuri Go-rri taldea sortu zen Zorrotzan, nahiz eta uztai-lera arte ez zen zuzendaritza batzordea sor-tu. Egoitza soziala Venecia tabernan dago,

    Estrada de Abaro estartako 10. zenbakian.1996ko apirilaren 17an 200 bazkide zeu-kan taldeak, eta taldearen inaugurazio jaiaospatu zen. Bertan, Iribar, Dani, Sarabia etaAthletic-eko hainbat jokalari ohi egon ziren.

    Handik aurrera, talde zuri gorriaren zaletuenlehenengo taldea zuen Zorrotzak, Athleticzale guztientzat elkargune berria. Urteetanzehar, hasieratik bazkide guztiek zuten ilu-sioari eutsi diote: Athletic sentitu eta bizi!

    Gaur egun taldeak 110 kide ditu. Jose LuisGarcia taldearen lehendakaria da, Alfonsode Diego, berriz, lehendakariordea. Bainazuzendaritza batzordearen barruan bestepostu batzuk daude, haien artean: idazka-

    ZURIGORRI ZORROTZA,ATHLETIC ZALETUEN TALDEA

    Hogei urte Athleticsentitzen eta bizitzenUrteetan zehar, hasieratik bazkide guztiek zuten ilusioari eutsi diote:Athletic sentitu eta bizi. Aurten Zorrotzako taldeak, bere 20. urteurrenaospatu du auzotarrekin. Guztiekin ospatu dute lunch batekin etaapainketa ezberdinekin Venecia tabernan, beraien egoitza sozialean

    Testua: Naroa Peña Argazkiak: ZuriGorri eta Naroa Peña

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    11/24

    ria, Jose Antonio Fernandez de Celis, di-ruzaina, Javier Venes, eta hiru batzordeki-deak, Iñaki Peña, Patxi Esnarrizaga eta JoseLuis Dominguez.

    Zuzendaritza batzordea gutxienez hilabeteanbehin biltzen da, urtean zehar egiten dituz-ten proiektuak erabakitzeko eta antolatzeko.Urtean zehar, auzoko jaietan eta inauterietanlaguntza ematen dute, eta baita Korrikan ere.Horrez gain, Athletic Club taldea maite du-ten guztientzat bidaia ezberdinak antolatzendituzte. Partidak kanpoan direnean, irtee-rak antolatzen dituzte futbol taldeari babesaemateko. Jarduera guztiak webgunean egu-neratuta izaten dituzte, lagun guztiek irakurditzaten.

    Aurten Zuri Gorri ospakizun betean dago,izan ere, pasa den apirilean, egoitza sozialainauguratu zutenetik, 20 urte bete dira. Egunhorretarako, taldeak festa handi bat prestatuzuen, pankarta erraldoia eta hainbat apain-keta ezberdinekin egoitzan. Auzoko pertso-na guztiekin ospatu nahi izan zuten, eta ho-

    rretarako, asteburu horretan lunch bat eginzuten. Oso egun hunkigarria izan zen kideguztientzat.

    Proiektuak aurrera jarraitzen du, urteetanzehar egin dituzten ahaleginei esker. Hurren-go urteei begira, 20 urte gehiago betetzeaespero du elkarteak, edo 30, edo behar bes-te! Hemendik aurrera taldeko oinordekoekorain arte gorde den izpiritua eta gogo ber-berarekin aurrera egitea nahi dute elkarteki-deek. Urte askotarako Zuri Gorri!

    Gaur egungo Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk 

    Taldearen inaugurazio jaia, 1996. urtean

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    12/24

    ATALA

    12 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    ELKARRIZKETA

    La Pollaren abestiak jotzenhasi ginen gure gozamenerako,

    baina hasi eta berehala,

    kontzertuak egitekoeskaerak heldu zizkiguten

    HIJOS DE TU IGLESIALa Polla punk musika taldeari tributo taldea

    Jabi, Asier eta Kristian zorrotzarrek eta Gorka irauregiarrak ez zuten taldetributorik sortzeko asmorik hasieran, baina La Polla taldearen tributo talderik

    ezagunena bihurtu dira. “Esto no es Rock radikal Vasco” biraren barnean,Hegoaldeko hiriburuetan jo dute Eskorbuto eta Kortaturen beste bi taldetributorekin batera. Apirilaren 9an, bira horren barruan Bilboko Santana

    aretoan emandako kontzertuaren ostean, beraiekin egon ginen

    Testua eta argazkiak: Aitor Marín

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    13/242016ko MAIATZA / ZORROTZ MORROTZ 39  13

    Noiz eta nola sortu zen taldea?

    Jabi: 2009an uste dut. Asier eta biok loka-lean geundenean Gorka etorri zitzaigun eaLa Pollaren kanta batzuk jotzera animatzenginen. Ez zen hausnartutako ezer izan. Hain-

    bat abesti prestatu genituen. Gure gozame-narako geratzen ginen abesti horiek jotzeko.Gu bezala, La Polla gustukoa zuten lagunbatzuk hasi ziren egiten genuen “kedada”haietara etortzen, eta lagun horietako batekAlonsotegiko taberna batean kontzertu bategitea proposatu zigun. Alonsotegi eta Zo-rrotza aldean “ezagunak” egiten hasi genen.Ahoz-aho, pixkanaka-pixkanaka, kontzertugehiago etorri ziren... Eta honaino.

    La Polla taldearen abestiak jotzen dituen

    taldea da Hijos de tu Iglesia. Zergatik La

    polla eta ez beste bat?

    Asier: 13 edo 14 urtetatik, guztion talde kut-tunena izan delakoan nago.Gorka: Hasieran, talde gehiagoren kantak jo-tzen genituen. Baina hori berbena bat zen.Punkia, noski, baina berbena azken finean.Kontzertuak egiten hasi ginenean, La Polla-ren tributo bat egiteko ideia sortu zen.

    Zergatik Hijos de tu Iglesia izena?

    J: La Pollaren errepertorioan hasi ginen hitz jokoren bat, zer edo zer bilatzen... Haienzuzeneko disko batean elizan abesten den

    kanta bat moldatzen dute: “Repartiéndose elmundo, en torno a tu mesa, Señor, así sonlos hijos de tu Iglesia”... Hori gustukoa izangenuen eta taldea izendatu genuen.

    Hijos de tu Iglesiaz gain beste hainbat tal-detan murgilduta zaudete, ezta? Zuek lau-

    rok, elkarrekin, zuek sortutako abestiak jo-

    tzea pentsatu duzue inoiz?

    J: Bai, eta egin dugu. Kontzertuetan abestiaklotzeko bi rantxera asmatu ditugu! kar, kar!La Pollaren erreportorioa oso zabala da etaez dugu denborarik gurea den ezer jotzeko.

    La Polla oso talde mitikoa da eta diozuen

    bezala, errepertorioa oso zabala da. Nork

    eta zelan erabakitzen du zein kanta jo eta

    zeintzuk alboratu?

    A: Guztion artean erabakitzen da.Kristian: Noizbehinka errepertorioaren zenbaitabesti aldatzeko proposamenak botatzen ditu-gu, eta guztion artean erabakitzen da.

    Ahalik eta modu fidelean jotzen saiatzen

    zarete, ala zuen ikutua ematen diezue

    abestiei?

    A: Erritmoak berdinak dira, baina gure modu-ra moldatzea gustukoa dugu.G: Batzuetan errazten dugu abestia, bestee-tan, agian zaildu apur bat, baina La Pollarenesentzia galdu gabe.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    14/24

    ATALA

    14 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    ELKARRIZKETA

    La Polla taldearen baimena duzue haien

    kantak jotzeko? Talde batzuek iskanbilak

    izan dituzte atera zaizkien tributoekin. Tal-

    dekideren bat ezagutzen duzue?

    G: Ez dugu baimenik behar!!. Ni haien kon-

    tzerturen batean, bukatu ostean, Evaristore-kin berbetan egona naiz aspaldian, baita oso

     jatorra izan eta zen zendu zen Fernanditore-kin... Haien telefono zenbakirik ez dugu, bai-na etxekoak balira bezala! kar kar!J: Guk ez dugu dirurik bilatzen honetan. Egiada inoiz proiektu handiren bat eskaintzen badi-gute, haiekin hitz egin beharko genukeela etabehar dena ordaindu, baina amateurrak garaeta gustuagatik jotzen dugu haien abestiak.

    Soilik haien musika jotzen duzue, ala janzke-

    ra eta ikuskizuna imitatzen saiatzen zarete?

    K: Musika. Azken finean, hori da funtsezkoakontzertu batean. La Pollaren musika erre-produzitzea posiblea da, baina kopiatzea ez.Evaristoren ikuskizuna ezin da kopiatu. Ez li-tzateke egiazkoa izango.

    La Pollaren talde tributo gehiago badaude.

    Zertan ezberdintzen zarete haietaz?

    J: Laukote bakarra garela, adibidez. Nikabesten dut, baina kitarra edo baxua ere jo-tzen dut. Ez dut Evaristo imitatu nahi, bainakitarra edo baxua eskuartean, gainera ezi-nezkoa egiten zait.

    K: Beste guztiak boskoteak dira eta saiatzendira Evaristo imitatzen. Gu ez gara imitado-reak. Gure hasierako asmoa La Pollaren kan-tak gure gozamenerako jotzea izan da.

    La Polla eszenatokietara bueltatuko balitz,kontzertuak ematen jarraituko zinatekete?

    A: Ez. Argi eta garbi. Tributoaren zentzua ezdagoen talde bat gogoratzea da, gure kasuangainera, jendeak hala eskatzen duelako.

    Zeintzuk dira talde tributoa izatearen alde-

    rik onena eta txarrena?

    K: Ikaragarria da jendeak abesti guztiak bu-ruz jakitea eta gurekin lehenengo abestitikabesten eta disfrutatzen ikustea. Hori zoritxa-rrez, beste taldeekin ez zaigu gertatzen.A: Alderik txarrena, taldearen etorkizun mo-tza eta kritikatuagoak garela. Batzuek La Po-lla ikustera doazela pentsatzen dute, eta ezda holan. Hala ere, gehienak pozik ateratzendirela uste dut.

    Nolakoa da Euskal herriko eszena musika-

    la?

    J: Hilda dago. Lehen talde pila bat ateratzen

    zen. Orain kalitate edo produkzio handia du-ten taldeak baino ez dira ateratzen. Gauregungo industria musikala oso ezberdina daorain dela hogei urtekoarekin alboratuta. Kri-si ekonomikoak ere horretan zeregina izan

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    15/24

    duela uste dut. Herri eta auzoetan ez dagodirurik taldeak era duin batean ekartzeko...Pop latino eta horrelakoak baino ez dira en-tzuten irratietan. Ez da ateratzen ezer berri-

    rik... Horregatik agian tributoen arrakasta.Oso nostalgikoak gara herri honetan. Lehenaipatu dugun bezala, gu La Pollaren kantakhasi ginen jotzen ondo pasatzeko. Hasi etaberehala, guk planteatu gabe, berehala kon-tzertuak ematea eskatu zigun jendeak.

    Nolakoa da zuen publikoa? La Pollaren ga-

    raia bizi zutenez aparte, gazteagoak ere

    hurbiltzen dira zuen kontzertuetara?

    K: Garai haietakoak dira gehien bat, bainadenetarik aurki daiteke.

    Diska edo zuzenekoren bat grabatzea pen-

    tsatu duzue? Zeintzuk dira etorkizuneko

    erronkak?

    J: Ahalik eta kontzertu gehien ematea. Jen-dearen erantzunak orain arte bezain onaizaten jarraitzen badu, guk oholtza gainean

     jarraituko dugu, oso ondo pasatzen baitugu,baina Hijos de tu iglesia taldeak diska bat

    grabatzeak ez dauka inolako zentzurik.

    “Esto no es Rock Radikal Vasco” bukatu

    berri duzuen biraren barnean, Donostian,

    Gasteizen, Iruñan, Bermeon eta Bilbon jo-

    tzeko aukera izan duzue. Zelan bizi izan

    duzue?

    J: Azaroan hasiko zela proiektutxo bat ko-mentatu ziguten. Guk hasieran tabernetanedo leku askoz xumeagoetan izango zelapentsatzen genuen... Oso pozik gaude izan-dako esperientziarekin.

    La Pollaren abesti eta albumen bat?

    G: Canción de cuna eta La polla en

    directo.A: Monopoli eta Bajo presión.K: La solución final eta En tu recto.J. La tortura eta Salve

    La Pollaz aparte, musika talde bat?

    G: Animales muertos.A: El ultimo ke zierre.K: Su ta Gar.J. Aerosmith.

    Orain arte emandako kontzerturik

    kuttunena?

    Denak: 2013ko Aste NagusianKulturguneko eszenatokian emandakoa,Fink eta KOP taldeekin batera.

    Zein oholtzatan edo festibaletan

    gustatuko litzaizueke jotzea? G: Edozein oholtza gainean gusturasentitzen naiz.

    A: Madril edo Bartzelonako aretohandiren batean.K: Aste Nagusian berriro.J: Kafe Antzokian.

    Musikaz aparte beste zaletasunen

    bat? G: Arrantza.A: Musika ekoizpena.K: Athletic.J. Zinema.

    LABURREAN

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    16/24

    Taberna familiarra, zazpi urte daramatzateMiguel Ángelek eta Arik barraren atzean,gosariak eta kafe- krema prestatzen besteespezialitateen artean. Askotariko pintxoeta gildak ditugu, gure iberiar solomoa etaurdaiazpikoa azpimarratzekoak dira. La-runbat, igande eta jaiegunetan amatxoarenetxeko txibierroak.Ostegunetan, ez afaririk prestatu eta gurePintxopotera etorri gaueko 19etatik 22etara.

    Azken hilabeteko ostegunean, zozketa be-rezia izaten dugu gainera.Kafe, ardo eta garagardo goxoez gain,koktel eta kopa bereziak prestatzen ditugu,hala nola gure martini prestatuak, gintonic,edota cubalibreak. Futbol eta basket par-tida guztiak ikusgai, baita 1 Formula etamotoziklismoa ere. Asteartetik igandera,goizeko 6etatik gaueko 00etara. Zuen zaingaude. Aupa Athletic!Zorrotza Kastrexana errepidea, 10

    PINTXOTAN

    Osagaiak: Tomate frijitua, maionesa,errioxar “alegria”, olibak edo tipulinak,hegaluze papurtua eta ogia

    Hegaluze papurtua kaiku baten barruanbotatzen da. Maionesa eta tomate apurbat gehituko diogu. Ondo nahastu koloreahartu arte, eta gero tabaskoa nahieran bota.

    Nahasketa eginda, ogi xerra batzuk ebakieta plater gainean kokatu. Azkenik, hegalu-ze nahasketa hartzen dugu eta ogi xerrengainean kokatu behar da. Bukatzeko, etaapaintzeko, zotz batekin baliatuz, errioxaralegria tira mehe eta oliba edo tipulin banahartu, kontuz pintxoan kokatu eta listo!Ona eta erraza. On egin!

    Zailtasun maila Erraza

    Prezioa: 1,35 euro

    Hegaluze pikantepintxoa

    BASARRI TABERNA

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    17/24

    GURE DENDAK

    OMEGA OPARIAK

    1999an ireki zuen Mari Pazek bera dendaurte asko irauteko itxaropenarekin. Bertandenetik topa dezakezu: opariak, osagarriak(euritakoak, zorroak…), apaingarriak, zilarra,bisuteria, jostailuak… eta askoz gehiago.

    Aipatzekoa da bere bezeroekiko hurbilta-sun itzela. Pertsona bakoitzari egokitutakoproduktu berriak ezagutzeko aukera ema-ten du. Izan ere, bere kezka nagusia beze-roa aholkatzea eta produktu originalak eta

    artisauak lortzea da. Gainera, eguneratze-ko asmoz webgune eta email berria sortuditu. Egiozu begiratxoa, merezi du eta!

    Igarotako urte hauetan beregan konfiantzaizan duen auzokide orori eskerrak emannahi dizkio, leialtasuna, pazientziagatik etakasu askotan, izandako adiskidetasunaga-tik.

    Omega Opariak  

    Fray Juan, 19 (Omega galeria).

    Tlfnoa. 94 482 03 66

    www.omegadetalles.com

    [email protected]

     

    Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar. 2015

    Liburuan bi hari nagusi aurki ditza-kegu: Bata, orainaldikoa, Ulia etaGustavo bikote protagonistaren ha-

    rremanaren bitartez. Bestea, iraganez urrunekoa, ikusi nahi ez dugunabaina oraindik gugan eragin handiadaukana. Aipatutako hariak jostekogertaera eta pertsonaiez baliatzenda. Esate baterako, Gasteizko mar-txoaren 3ko eta Madrilgo maiatzaren11ko gertaerak, euskal gatazka, …

    Azkenean maisuki lotzen (edo askatzen) diren hariasko daukagu erraz irakurtzen den baina asko pen-tsarazten duen eleberri honetan.Gaur egungo zein atzotik argitu gabeko arazoakbere/gure gain hartzeko gaitasunik gabe, ba-tez ere bere/gure utzikeria eta epeltasunagatik.Hori dela eta, oso sarkasmo fin baten bitartez,idazleak pertsonaiak eta egoerak erabiltzen ditu,ideiak birmarkatzeko ia adjektiborik erabili gabe,esaldi esanguratsu eta adierazgarrien bidez, halanola barne edo kanpo elkarrizketetan airean ma-rraztuko liratekeen hitzak orrialdean kokatuz, ira-kurleak ernatuko lituzkeen zaplaztekoak emateko.

    Bigarren saria Peiremans (Only in Dreams. 2015)

    2005. urtean Gorka Urbizuk (BerriTxarrak) eta Imanol Ubedak (BideErtzean) Peiremans izeneko proiek-tua jarri zuten abian. Bost kantuzosatutako diska laburra eman zu-ten argitara Txiki (Kashbad) etaMarino Goñi (Balerdi Balerdi) bi-delagun zituztelarik. Zeresana

    eman zuen Euskal Herriko musika eszenan bainamusikariek zituzten beste konpromisoengatik taldeastandby egoeran geratu zen. Iaz eta taldearen 10.urteurrena ospatzeko, berriro batu ziren kontzer-tu gutxi batzuk egiteko. Eta abesti berrien sorkun-tzan murgiltzeko ere bai. Emaitza moduan 5 kantuzosatutako “Bigarren Saria” diska laburra daukagu.Aurreko diskoko formula bera errepikatu dute: To-losako Bonberenea estudioan grabatu dute Karlos

    Osinaga “Txap” ekoizlearen laguntzarekin. “Bemidji”singlean pop eta rocka nahasteko maisutasuna edo“Radiomaria” duen melodia itsaskorra aipatu behardira. Martxoan diska aurkezteko hiru kontzertu eginzituzten baina berriro standby egoeran geratu dira.Beste hamar urteko etenaldia akaso?

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    18/24

     IRITZIA

    SALAKETA ARGAZKIA

    Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua [email protected] helbideelektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarriz. Eskerrik asko!

    Asimetria. Gizon edo emakumeei buruz hitzegiterakoan ematen den desberdintasunaedo hemen asimetria deituko dioguna, mas-kulinoak eta femeninoak sozialki tradizio pa-triarkalean errepresentatu dituzten baloreei

     jarraiturik egoera berdinean mezu desber-dinak igortzean datza. Izan ere, gehienetanohartu gabe egiten dugun gauza da.Asimetriaz hitz egitearena ez da euskararenezaugarri esklusiboa, hizlarion pentsamendusexistan jaio eta hizkuntzaren bidez errepro-duzitzen delako edozein hizkuntzatan.

    Adibidez, oso kasu argia topatu dezakeguhistoria egin duten emakumeen biografiakirakurtzean, eta bere fisikoari buruz edo fami-lian zeukan errolari buruzko informazioa maizagertzen direnean. Ez da batere ohikoa gizo-nezkoetan aurkitzea.Ederki nabaritu daiteke umeei hitz egiten die-gunean ere:(Neskari) Etorri hona, eder hori! Emanmuxu bat, maitea! A ze nolako zapa-ta politak! Loretxo bat dirudizu.(Mutikoari) Etorri hona, mutil! Eman boste-koa! Zapata onak ekarri dituzu ostiko ederrakemateko! Txapeldun hutsa zara.

    EUSKARAREN ERABILERA EZ SEXISTA

    Jaitsi, ahalbaduzu...

    Espaloi bat,geltoki bateta autobusbat, non dagokoska?

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    19/24

    Bere garaian, 90.eko hamarkadan, aukerahandia galdu zuen metroa Zorrotzan geldi-tzeko, Gurutzetarako bidean itsasadarra SanInazio azpitik zeharkatu ordez, San Mamese-tik gurera egin izan balu.

    20 urte luze igaro dira Metro Bilbao inaugura-tu zenetik, eta gaur Zorrotzan egunen bateanmetro geltokirik ikusiko duela uste duenabere burua engainatzen ari da. Baliteke linea

    berriak eraikitzea Galdakaorantz, Errekalde-rantz edo aireporturaino, baina argi dagoZorrotza ez dela inolako proiektutan sartzen.Zer egin behar dugu beraz auzoan? Elka-rrekin mobilizatu behar dugu? Metroa honaheltzea eskatu behar dugu? Nire iritziz, ez.Zorrotzan nahikoa arazo, gabezia eta beharhistoriko ditugu eta uste dut horra bideratubeharko ditugula gure indar guztiak, proiek-tu utopikoak alboratuta. Hori bai, nahiz etametroa Zorrotzara ez dela inoiz iritsiko onar-tu, horrek ez du esan nahi auzoak ez duenik

    hutsunerik mugikortasunean eta, gainditukobaditugu, lehenbailehen aktibatu behar duguZorrotza. Pausoak egiteko garaia da.

    Badago eta bide zuzen eta errazagoa he-mengo mugikortasun arazoak konpontzeko,TXARTEL BAKARRA, alegia. Sarritan entzundugu txartel bakarraren kontu hori, baina ezdakigu ondo zer den. Saiatuko naiz azaltzen.Hauek lirateke, nire ustez, Bizkairako txartelbakarraren ezaugarriak:• Erabilgarria garraiobide guztietan (Bilbo-

    bus, Bizkaibus, Metro, Renfe eta Feve).• Tarifa sistema bateratua garraio aldake-

    tak zigortu gabe.• Zorrotzatik Bizkaiko edozein lekutarako

    bidaiak prezio bat izatea, berdin delarikzenbat garraio aldaketa egiten den.

    Eta puntu honetan norbaitek pentsatukodu... Barik txartela da hori! Oker, oso okerdabil. Barik-ekin garraiobideak lotuz gero %20 merkeago ateratzen dira bidaiak. Aldiz,TXARTEL BAKARRArekin jatorriak eta helmu-gak soilik zehaztuko lukete prezioa, eta askoz

    merkeago aterako litzateke bidaia.Demagun,adibidez, Renfeko trena Zorrotzan hartu, SanMamesen trenez aldatu eta Santutxurainometroz joatea 80 zentimo inguru ordaintzendela. Horixe litzateke TXARTEL BAKARRA.

    Horregatik guztiagatik, baieztatzen dizuet,berriro, Zorrotzak baduela metroa eskura:TXARTEL BAKARRA du izena, eta hori lortze-ra bideratu behar dugu gure borroka.

     Raul Méndez Urigoitia (@rmurigoitia)

    Zorrotzak badumetroa

    Bi hamarkada aiene eta kexu darama-gu Zorrotzak metro geltokirik ez duelaeta... Baliteke linea berriak eraikitzeabaina argi dago Zorrotza ez dela ino-lako proiektutan sartzen. Zer eginbehar dugu beraz? Elkarrekin mobili-zatu behar dugu? Metroa hona heltzeaeskatu behar dugu? Nire iritziz, ez.

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    20/2420 ZORROTZ MORROTZ 39 / 2016ko MAIATZA

    Zorrotzako Kuadrillak

    Apirilaren 17an izan genuen berriz Potejaso-tzaile Eguna auzoan. Aurreko urtean bezala,Zorrotzako Kuadrillak batu egin ziren auzoaberpizteko. Nola? Bada, Euskal Herrian du-gun kirolik gustukoena egiteko asmoz, po-teoa hain zuzen ere.

    Zorrotzako kuadrillen izenean, eskerrakeman nahi dizkiegu ekimen honetan partehartu zuten lagun guztiei eta batez ere Zo-

    rrotzako tabernari guztiei, haiek prestatutakoeta emandako pintxoei esker, hobeto jasanbaikenuen “txapelketa”.

    Mila esker Zorrotza eta datorren urtean elkarikusiko dugu berriro.

     GAZTE ATALA

    II. Potejasotzaile Eguna.

    Kuadrillen arteko giro ona sendotu

    eta aldarrikatu dute gazteek

    Zorrotza auzo bizi eta alaia dela aldarrikatzeko asmoz, bigarren urteztaberna bakoitzean pote bat hartzeko erronkari eutsi zioten kuadrillek.Poteoa aitzakia izanda, gazteen arteko giroa gero eta hobeagoa delaargi utzi zuten lehiaketa bitxi honetan bildutako gazteak

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    21/24

    Gure Lurra Elkarteak weborrialde berria martxan

     jarri du martxoan, gurelu-rra.org. Entitatea osatzendugun guztiontzako in-terakzio bidea izatea duhelburu: lan egiten dugunfamilia eta kolektiboen ar-tean eta orokorrean guezagutzen gaituzten edoezagutu nahi gaituztenpertsona guztien artean.

    Estreinaldi hau 30 urte beteko dugun urte ho-netan dator, irudi berri batekin eta etapa be-rri baterako non haur eta gazteen parte-har-tzea eta gure auzoen garapena sustatzen

     jarraitu nahi dugun, beti komunitate-ikuspegibatetik. Hala, gero eta konplexuagoa eta ani-

    tzagoa den gizartearen erronkei aurre egiteadugu xede, geure auzoetatik bertatik inoralde batera uzten ez duten ekimenak bul-tzatuz. Krisialdiak eta enplegu faltak ondo-rioak izan dituzte gure auzokideen artean eta

    egoera honek bereziki eragi-na izan du etxeko txikienartean. Gure ahaleginak,beraz, guztion garapenpertsonalera eta gizar-te garapenera zuzendubehar dira, eta batez eregehien behar dutenengarapenera. Prest gaudeaurrera egiteko!

    Web orrialde berriarekinbatera, Facebook berria

    martxan jartzen dugu ere, Twitter-ekin jarrai-tzen dugu eta posta elektroniko helbideakaldatu ditugu.

    Azkenik, hurrengo ekainaren 4an ospatukodugun 30. urteurren jaira nahi zaituztegu

    gonbidatu. Laster egun guztiaren egitarauaemango dugu ezagutzera!

    Eskerrik asko gure bidean laguntzen jarrai-tzeagatik!

    30 urte bete eta

    estreinalditan gaude!

    [email protected] :: 615 78 33 50  gurelurra.org @gurelurrra

      facebook.com/gurelurraelkartea

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    22/24

    Oihana

    Eskalada oso gustuko duteta Leioara joan behar duthemen errokodromorik ezdagoelako, beraz nerekoiizanez, errokodromo bat

    egingo nuke.

    Fernando

    Ufa! Hainbeste gauza eginbehar da! Auzo-etxe berribat, egun egiten ez direnekintza soziokulturalak

    egin ahal izateko. Sarbidemekaniko berriak egin etaoztopo arkiteknikoak kendu

    Amistad eta Lorategiakaleetan, adibidez.

    Oihane

    Atari zabaleko igerilekuakeraikiko nituzke.

    Silvia eta Alaia

    FEVE trenbidea lurperatu.Txikia nintzenetik entzun

    izan dut lurperatzekoasmoa zegoela bainahor dirau. Ikastetxeakhor alboan egonda,premiazkoa da hori.

    Daniel

    Umeentzako aisialdirakogune berriak sortu eta

    Landa eremua eraberritugazteentzako etxebizitza

    berriak egiteko.

    Zorrotzakoalkatea

    bazina...Zein izango litzateke

    zure lehenengoekintza?

    Aitor Marín

    INKESTA

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    23/24

  • 8/17/2019 Zorrotz Morrotz 39

    24/24