2. PRAKTIKAAMPO taldea
- Josune Bernedo
- Leire Lopez
- Aitziber Galletebeitia
Aurkibidea
Sarrera ………………………………………………..…………………………….3-4
Funtzioak eta Karguak …………………………………...………………………..5-6
Organigrama …………………………………………...……………………………..7
Publikoak edo Stakeholders …………………………..…………………………....8
Konpetentzia ……………………………...…………………………………………..9
Komunikazio Kanpainak ……………………………………..…………………10-14
Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa ……………………...………………………..15
AMIA Analisia ……………………………………………………………………….16
Elkarrizketa Zuzenak ……………………………………………………...……17-20
Bibliografia ………………………………………………………………….……21-22
2
1. Sarrera
Guk aukeratu dugun enpresa AMPO da. Hau aukeratzearen arrazoiak ugari
izan dira. Horien artean, gertuko enpresa dela eta berarekin harremanetan
jartzeko erraztasunak eduki ditugula. Gainera, kooperatiba bat dela kontuan
hartuta interesgarria iruditu zitzaigun bere estrategia publizitarioa aztertzea.
Euskal Herrian kooperatibismoa tradizio luzeko sistema zen, baina
Arrasate-Mondragoiko D. José Maria Arizmendiarreta apaiza izan zen, hain
zuzen ere mugimendu honi gaur egungo forma edo itxura eman diona.
1962.urteko uda amaierarako 20
gizon bildu zituen, zeintzuk Poyam
fundatuko zuten. Bi urte gerora, 1964an
hain zuzen ere, 29 gizonezkok fundatu
zuten Ampo (Idiazabal, Gipuzkoa).
Poyam automatizazioko
akzesorio eta elementuen fabrikazio,
eta laguntzaile lanak egiteko lantegi
bezala hasi zen. Ampo, aldiz, hasieratik
izan zen altzairuen galdaketa kooperatiba (Galdaketa def: urtutako
materialarekin molde erregogorra betez
lingoteak edo piezak fabrikatzeko prozedura).
Jatorri eta ibilbide ia berdintsua duten bi
kooperatiba hauek, erlazio adeitsu eta
planteamendu kooperatibo eta enpresarial
antzekoak dauzkate.
Ondorio gisa, 60.hamarkada amaieran bi
kooperatiben arteko bateraketa proposatu zen.
1970eko abenduaren 20an, Asambleako
urgazleek bat-egitea onetsi egin zuten.
3
Horrela ba, Poyamek jardueraz aldatu zuen eta balbuletan espezializatu zen.
Ordutik hona, urte asko igaro dira eta jada AMPOko kooperatiban 500
bat langilek lan egiten dute.
AMPO S.Coop (galdaketa industriako kooperatiba) eta Válvulas Poyam
(balbulen fabrikaziora eskainiak) igaro diren urteetan lorturiko esperientzia eta
ezagutzak bat egin dute izen berean: AMPO.
Erabaki estrategiko bat izan zen AMPO izena hautatzea marka gisa,
objektibo bezala enpresa solido eta batuago bat lortzea daukalarik.
4
2. Funtzioak eta Karguak
Kooperatiba honek bere burua honela ikusten du: “Esfortzua, konpromisoa eta
seriez kanpoko talde bat, zeintzuk batera lan egiten duten kalitate altuena eta
hoberena lortzeko”.
AMPOren filosofiari dagokionez, bezeroarentzako arretari eta zerbitzu
pertsonalizatuari lehentasuna ematen diote. Teknologiaren aurrerapenei esker
eta hobekuntzen ondorioz, bezeroei konpromiso izugarria daukatela erakutsi
ahal diete.
Beste funtzioak hauek izango litzateke:
- Konpetentzia profesional maila handia lortzea beti.
- Talde bezala lan egitea, konfiantza eta errespetua garatu eta sortzeko.
- Informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzea eta baita ere, beraien
bezeroen propietate intelektuala.
- Beraien bezeroak, hornitzaileak eta ingurumena zaintzea.
- Iniziatiba hartuz eta konpromisoak ezarriz, aldaketa sustatzea, piztea eta
gestionatzea edo kudeatzea.
Kooperatibaren barne komunikazioa ere kontutan hartzeko puntu bat da,
AMPOko pertsona orori zuzendua baitago eta garrantzia handia baitauka.
Barne komunikazioaren helburu nagusienetarikoa zera izango litzateke;
AMPOn aurrera eramaten diren jardueren inguruan, lankideak beraiek ere
informatuta egotea, eta horren ondorioz, beraiek bizi duten errealitatea aurrez
aurre ezagutzea. Era berean, proiektu baten parte direnaren sentimendua
5
areagotu dezakeela uste dute. Baina horiez gain, beste hainbat eta hainbat
hobekuntza ere ekar ditzakeelakoan daude, hala nola; zurrumurruen gutxitzea
honek arazoak besterik ez baititu ematen, arazo puntual batzuen konponketa,
eta abar luze bat.
Hori lantzeko, barne komunikazioa ongi sustatzeko alegia, tresna hauek
erabiltzen dituzte:
Tabloiak
Pantailak
Korreo elektronikoa
Jakintzazu barne astekaria
Etab.
Astekari hori astelehenero argitaratzen da eta kooperatiba denean zabaltzen da
hau. Bertan, organizazioko alor ezberdinetako informazioa ematen da,
esaterako, produkzioa, kalitatea, pertsonak, merkatua, finantzak…
Hona hemen, Jakintzazu astekariko aleak deskargatzeko orrialdea:
- http://www.calameo.com/books/00000185624e6b39642c1
3. Organigrama
AMPOko langileria bezeroen prozesuak ulertzen dituen pertsona
espezializatuz, adituz eta motibatuz osaturik dago. Horren ondorioz, bezeroen
6
premia edo beharrei erantzuten dioten produktu flexible eta egokiak eskaintzen
ditu, kalitate hoberenarekin eta zerbitzu zorrotzetan etekin ezin hobearekin.
Proiektu internazional garrantzitsu askotan parte hartu du Idiazabalgo
kooperatiba honek, ez soilik produktuak proportzionatzen, baita ere esperientzia
proiektuen gestioan, balore handiko proiektuen finantziazioan eta esperientzia
logistikoan, kalitatezko produktuak arazorik gabe eta momentu egokienean
entregatzeko helburuarekin.
Mundu guztian liderrak diren eraikuntza teknikoko konpainiak AMPOtaz
fidatu dira, proiektu internazionalak gailentasun maximoarekin burutu ahal
izateko.
Hau izango litzateke organigrama orokorra:
Gerentzia (1) koordinatzailea, Pello Alzelai
Kontseilu errektorea (9), Jon Agirre
Pilotaje Kontseilua , Pello Alzelai
o Fundizioa (18)
Produkzioa (4), Unai Larrea
Kalitatea (1), Ainhoa Alonso
Komertziala (4), Iban Mateos
Segurtasuna (1), Jurgi
Berrikuntza (1), Ion Gorrotxa
Erosketak (1), Jesus Belategi
4.
Publikoak edo Stakeholders
7
Lehen esan bezala AMPOk bi dibisio dauzka, alde batetik fundizioa (Ampo
S.Coop) eta bestetik balbulak (Válvulas Poyam). Ondorioz, bezeroak
ezberdinak dira kasu bakoitzarekiko.
Ampo S.Coop-eko fundizioaren bezero nagusienak balbulak egiten
dituen enpresak izaten dira. Baita, hidraulika, bonba, …-en fabrikatzaileak ere.
Aldiz, Válvulas Poyameko balbulen bezero nagusienak normalean ingeniariak
izaten dira.
Salmenta sareari esker (zazpi bezero taldez osatua dagoena), AMPO
mundu guztian zehar dago erabilgarri.
8
5. Konpetentzia
Fluval Valves, Amurriokoa (Araba); MTS Valves and Technology,
Arrankudiagakoa (Bizkaia); BAC Valves, Figueresekoa (Girona); … ezagunak
diren balbulen beste fabrika batzuk dira.
Baina zorionez, AMPOk ez dauka konpetentzia gehiegirik. Hemen
inguruan beraiek bakarrik dira horretan lan egiten dutenak. Enpresa txiki batzuk
egiten dute lan Idiazabalgo kooperatiba honentzat. Baina beraien lan gehiena
hemendik kanpora egiten dute.
Orokorrean, esan daiteke beraien merkatua ongi finkatuta daukatela.
9
6. Komunikazio Kanpainak
AMPO enpresaren barruan egiten den publizitatea bi garai ezberdinetan aztertu
dugu. Horrela, krisiak publizitatean duen eragina ondorioztatu ahal izateko.
Gaur egun krisi egoeran gaudenez gero, AMPOn orain egiten den publizitateak
ezaugarri horiek izango ditu.
Krisiaren eragina dela eta, pasa den urtean, 2011n alegia, gastu
murrizketak burutzen hasi ziren Idiazabalgo kooperatiban. Honen ondorioz,
publizitate gastuak ere murriztu egin behar izan zituzten.
Orain arte egin izan duten publizitatea ez da estrukturaturiko
Komunikazio Plan baten ondorio izan. Hori dela eta ikusten dituzten aukeren
arabera jokatzen dute publizitatean. Hala eta guztiz ere, urte honetarako
Komunikazio Plan bat egituratzeko helburua dute eta marko horretan urteko
akzio publizitarioen plangintza bat ere sartu edo txertatzea da beraien asmoa.
Hala eta guztiz ere, ez dute izan ohiturarik publizitateaz abusatzeko, ez
dute honen behar izan handirik eduki.
AMPO enpresak publicity-a ez du bere tresna komunikatibo bezala
erabiltzen. Beraien izena zabaltzeko eta irudi positiboa erakusteko enpresari
beste bide batzuk erabiltzen ditu enpresak; patrozinioen indarra kirol taldeetan,
10
barne komunikazioaren garrantzia, gizarte ekintzak, merchandaisinga…
Hauekin irudi egokia helaraztea lortu du gizartean baina batez ere merkatu
sarean. Hain zuzen ere, enpresa honen kontsumitzaile potentziala ez da kaleko
jendea eta horregatik ez du publicity-aren erabilpenik egiten. Enpresak
produzitzen duen produktua, beste enpresa batzuek soilik kontsumitzen
duenez, ez du kanpo publizitatean banan-banako bezeroa bilatzen. Ondorioz
publicity-ak ez dauka lekurik enpresan.
Normalean bi fokatze ezberdin hartzen dituzte kontuan; alde batetik gizartea,
eta beste aldetik, merkatua.
Kontutan hartuta bi fokatzeak, gizarteari dagokionez, esaterako ondorengo
akzioak burutu izan dituzte; El Diario Vascoko web orrialdean iragarkiak,
Bailarako Aldizkaria eta egunkarietan iragarkiak, hala nola, Diario Vasco,
Gara…
Merkatuari begira, berriz, aldizkari espezializatuetan egiten dute publizitatea
noizean behin.
Horretaz aparte, egunkarietan ere azaltzen da berri gisa, egiten dituen
produktuei erreferentzia eginez, izan ere hori publizitatea da. Esaterako
uztailean, beraien fakturazio kostua handitu zutela eta El Paísen agertu zen:
http://economia.elpais.com/economia/2012/07/22/agencias/1342965646_53441
7.html)
11
Halaber, El Diario Vascon ere notizia bera argitaratu zuten, esanez nola 137
milioitako eskaerak izan zituzten. Hemen ikusteko esteka:
http://www.diariovasco.com/v/20120722/economia/ampo-alcanza-cifra-record-
20120722.html
Beraien produktuak saldu ahal izateko, enpresen arteko feria edota
azoketara ere joaten dira. Mundu mailako feriak izan ohi dira eta batzuk urtero
egiten dira. Badaude bi urtetik behin egiten direnak, eta beste batzuk baita hiru
urteroko maiztasunarekin ere.
Bertan beraien produktuak zein zerbitzuak aurkezten dituzte, bezero
ezagun zein potentzialekin
harremanak finkatzeko
helburuarekin eta bezero
berriak konbentzitzeko
helburuarekin.
Feria hauek petrolioa,
gasa, balbulak, etab. bezalako
merkatuetara zuzenduak
egoten dira. GASTECH,
ACHEMA, RIO OIL&GAS, LNG,
OTC… izan dira adibidez
presentzia gehien duten feriak.
12
Idiazabalgo
enpresa hau hainbat
euskarriei egindako
patrozinioetan indarra
hartzen joan da
urteen heinean.
Patrozinio hauekin, enpresaren irudia merkatuan zein gizartean hobetzea izan
du helburu nagusiena. Horretarako, euskarriak aukeratzeko orduan,
bakoitzaren azterketa burutzen du enpresak zuzeneko kontaktuetan jarri
aurretik. Aztertu ostean, euskarri positibotzat jotzen baldin badu enpresak
ikertutako euskarria, horren babesletza planteatzen du. Hala ere, aukeraketa
horretan arlo ekonomikoak ere paper garrantzitsua jorratzen du. Patrozinatzen
hasi aurretik, kostua baloratuko du enpresak eta errentagarria baldin bada
aurrera jarraitzen du enpresak.
Gaur egun hainbat talde ezberdinen babesletzan
hartzen du parte. Nabarmenenak kirol taldeetan aurki
genitzake; hala nola Ampo Ordizia errugbi taldea oso
garrantzia handia daukana.
Lehen Contempolis Ampo ere patrozinatzen zuten,
baina gaur egun jada ez. Horren ordez Footon taldea
babesten dute.
Horrez gain, Footon txirrindularitza taldea,
Bailarako txirrindularitza taldeak, AMPO Soccer futbol
taldea, eta abar luze bat patrozinatzen dute.
13
Guzti honetaz gain, Donostiako Anoeta futbol zelaiko bisitarien eserlekuetan
ere AMPOko markak presentzia nabarmena dauka.
Horrez gain, aipatu beharra dago, AMPO enpresaren izena hobetzeko
eta garbitzeko, giza ekintzak antolatzen dituztela. Idiazabalen esaterako,
Euskararen Eguna antolatu ohi dute urtero, enpresako Euskara Batzordearen
ekimenez. Honekin euskara bultzatzea dute helburu, enpresak herrian duen
garrantzia kontuan hartuz.
7. Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa
14
Fabrikazioko prozesuen fase guztietan zehar, beraien produktuei arreta eta
behar den ardura bermatzen saiatzen dira. Hau da puntu garrantzitsuena,
balbulak, zerbitzuak,… kalitate onenarekin eta prestazio optimoekin lortzeko.
Beraien konpainia oinarritzen duten balore nagusiak honako hauek lirateke:
- Konpetentzia profesional aurreratuenen maila lortu beti.
- Errespetatu gure bezeroen sekretupeko informazioa eta propietate
intelektuala.
- Ongi zaindu gure bezeroak, hornitzaileak eta ingurugiroa.
- Sustatu eta gestionatu aldaketa, ekimenak hartuz eta konpromisoak
ezarriz.
9. AMIA Analisia
Aukerak:
15
Nahiz eta kooperatiba euskalduna izan AMPO, mundu guztian ezaguna da.
Bertan, euskaraz, gazteleraz, erdaraz, ingeleraz eta bulgaroz hitz egiten dute.
Beraien web orrian ikus daitekeen bezala, orrialde hori erdaraz, ingeleraz zein
bulgaroz jar daiteke. Orduan, nahiz eta euskalduna izan kooperatiba, munduko
beste hainbat lekutako bezeroak erakar ditzake.
Mehatxuak:
Mehatxuetariko bat izan daiteke jende asko askok gero eta gehiago duen
ekologiaren inguruko kezka.
Kontsumitzaile askok kontuan izaten dute ekologiarekin zerikusia duen oro.
Kezka ekologikoak asko hasi dira azken urte hauetan, beraz gerta liteke hori
hainbat aspektutan desabantaila bat izatea AMPOrentzat, beste enpresa
askorentzat den moduan.
Indarrak:
Oso emaitza positiboak izaten hari da, Noticias de Gipúzcoan irakur daitekeen
bezala (12.orr), 137 milioiko eskaerak jasotzen ditu eta kontutan hartu behar da
ere bai, beraien produktuen %95a esportatzen dutela. Beraien produktuak
Txina, EEBB, Japon, Korea, Europa eta Ekialde Ertainera esportatzen dira.
Kontutan hartzekoa da ere, Idiazabaleko fabrikaz gain, Indian ere instalatzen ari
direla beraien proiektu berria, garatzeko.
Horrez gain, gehitu beharra dago lehiakiderik ez izatea, aukera bat dela. Eta
babesletzak ere bere eragina izango du, nola kirol taldeak patrozinatzen dituen,
hauek beste herrialdeetako jende askok ikusiko dute.
Ahuleziak:
Lan asko egiten du kanpora AMPOk, eta publizitatean ere badauka indarra.
Baina garrantzitsua da aspektu guztiak lantzea. Adibidez, gobernu interesen
legeak bete behar dira, kontsumitzaileen antolaketa, lehen aipatu bezala talde
ekologisten inguruko kezkak landu behar dira, auzokideenak, komunitateakoa,
… Beraz, irudi publikoa zaintzeak ere badu bere garrantzia.
8. Elkarrizketa Zuzenak
AMPO ELKARRIZKETA
16
1.- Krisi aurretik eta ondoren egiten duzuen publizitatea berdina da?
Ez, ez da berdina. Krisiaren eragina dela eta, duela hilabete batzuk gastu
murrizketak burutzen hasi ginen Ampon, eta honen ondorioz, publizitate
gastuak ere murriztu behar izan genituen.
Orain arte egin izan dugun publizitatea ez da estrukturaturiko komunikazio plan
baten ondorio izan, eta hori dela eta ikusten genituen aukeren arabera jokatu
izan dugu publizitatean. Hala ere, datorren urtera begira Komunikazio Plan bat
egituratzeko helburua dugu eta marko honetan urteko akzio publizitarioen
plangintza bat ere inkorporatuko genuke.
Hala eta guztiz ere aipatu beharra dago ez dugula publizitateaz abusatzeko
ohiturarik izan.
2.- Publicity-rik egiten al duzue?
Bai, publizitatea egiten dugu. Normalean, bi enfoke ezberdin kontutan izanez;
alde batetik, gizartea eta bestetik, merkatua.
Gizarteari enfokatuz, esaterako ondorengo akzioak burutu izan ditugu: el diario
vasco-ko web orrialdean iragarkia, bailarako aldizkari eta egunkarietan
iragarkiak,...
Merkatuari begira, aldiz, aldizkari espezializatuetan egin ohi izan dugu
publizitatea noizean behin.
Hau guztiaz gain, Donostiako Anoeta futbol zelaiko bisitarien bankiloetan ere
gure markak presentzia nabarmena du.
3.- Antolatu duzue inoiz giza ekintzarik?
Idiazabalen, esaterako, Euskararen Eguna antolatu ohi izaten dugu urtero,
AMPOko Euskara Batzordearen ekimenez.
4.- Barne komunikaziorik badago?eta zein helbururekin egiten duzue?
zeini dago zuzendua?
Bai, barne komunikazioa badago, zein AMPOko pertsona orori zuzendurik
dagoen.
17
Barne-komunikazioaren helburu nagusiena ondorengoa da; AMPOn aurrera
eramaten ari garen jardueren inguruan pertsonak informatuta egotea, eta
ondorioz, bizi dugun errealitatea aurrez aurre ezagutzea. Era berean proiektu
baten parte garenaren sentimendua areagotu dezakeela uste dugu. Baina
hauez gain beste hainbat hobekuntza ere ekar ditzakeelakoan gaude;
zurrumurruen gutxitzea, arazo puntual batzuen konponketa,....
Barne komunikaziorako ondorengo erremintak erabiltzen ditugu:
- Tabloiak
- Pantailak
- Korreo elektronikoa
- Jakintzazu barne astekaria Astekari hau astelehenero argitaratu eta
AMPO guztira zabaltzen dugu. Bertan, organizazioko alor ezberdinetako
informazioa ematen dugu. (produkzioa, kalitatea, pertsonak, merkatua,
finantzak,etab)
5.- Zuen produktuak saldu al izateko, joaten al zarete azoka horietara?
Bai, urtero joaten gara mundu mailako hainbat ferietara. Horietako batzuk,
urtero egiten dira, beste batzuk bi urtero eta beste batzuk baita hiru urtero
maiztasunarekin ere.
Bertan gure produktu zein zerbitzuak aurkezten ditugu, bezero ezagun zein
potentzialekin harremanak finkatzeko helburuarekin.
Tartean ondorengo ferietan izan ohi dugu presentzia: GASTECH, ACHEMA,
RIO OIL&GAS, LNG, OTC,.....
Feria hauek petrolioa, gasa, balbulak,... bezalako merkatuetara zuzenduak
egoten dira.
6.- Zein publikorendako egiten dituzue zuen produktuak?
AMPOk bi dibisio ditu, eta ondorioz, bere bezeroak ere ezberdinak izaten dira:
18
1)FUNDIZIOA: Bezero nagusienak balbulagintza enpresak izaten dira.
Baita, hidraulika, bonba,....en fabrikatzaileak ere.
2)BALBULAK: Bezero nagusienak ingeneritzak izaten dira.
7.- Zergatik patrozinatzen dituzue soilik euskarri batzuk?(ampo ordizia,
contempolis ampo...)
Gaur egun jada ez dugu Contempolis patrozinatzen, horren ordez Footon
taldea patrozinatzen dugu.
Gizartean zein merkatuan gure irudiarentzako positiboak izan daitezkeen
horiek patrozinatzen ditugu, eta noski, horiek suposatzen duten kostua ere
baloratuz.
Esaterako, AMPO Ordizia errugbi taldea, Footon txirrindularitza taldea,
bailarako txirrindulari taldeak, AMPO Soccer futbol taldea,... patrozinatzen
ditugu.
8.- Zein da zuen enpresako organigrama?
-Gerentzia (1) koordinatzailea, Pello Alzelai
- Kontseilu errektorea (9), Jon Agirre
- Pilotaje Kontseilua, Pello Alzelai
Fundizioa (18)
- Produkzioa (4), Unai Larrea
- Kalitatea (1), Ainhoa Alonso
- Komertziala (4), Iban Mateos
- Segurtasuna (1), Jurgi
- Berrikuntza (1), Ion Gorrotxa
-Erosketak (1), Jesus Belategi
9.- Zein da zuen konpetentzia, edukiko zenuketen kasuan?
Ez daukagu konpetentziarik, hemen inguruan geu bakarrik gara honetan lanean
gabiltzanak. Enpresa txiki batzuek egiten dute lan guretzat. Baina gure lanaren
19
zati handi bat hemendik kanporako egiten dugu. Gure merkatuak nahiko ongi
finkatuta daukagu.
10. Bibliografia
20
Enpresaren gaineko informazioa eskuratzeko orduan, hainbat bide erabili
ditugu. Lehenengo enpresari buruzko oinarrizko informazioa aurkitzeko bere
web gunera jo genuen: http://www.ampo.es/.
Horrez gain, egunkarietan ere begiratu dugu.
POYAM Web Ofiziala:
http://www.poyam.com/caste/ampo/ourfoundry_ampo.php
Instituto de la Ingeniería de España: http://www.iies.es/Ampo-una-empresa-
de-ingenieria-vasca-que-desafia-a-la-crisis_a2378.html
Acerotek: http://www.acerotek.com.mx/detalle_noticia.php?ID=964
El País:
http://economia.elpais.com/economia/2012/07/22/agencias/1342965646_534417
.html
Diario Vasco: http://www.diariovasco.com/v/20120722/economia/ampo-
alcanza-cifra-record-20120722.html
Gara: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20110723/280736/es/Ampo-entrega-
exito-Shell-dos-valvulas-mas-grandes-fabricadas-Idiazabal
Camara Valencia:
http://www.camaravalencia.com/colecciondirectivos/leerArticulo.asp?
intArticulo=2205&pagina=7
K2K: http://k2k-gauregunactualidad-20112008.blogspot.com.es/2009/05/ampo-
s-coop-con-otros-ojos.html eta http://k2k-gauregunactualidad-
20112008.blogspot.com.es/2009/02/ampo-s-coop-renueva-su-patrocinio-al.html
Liderar Innovando:
http://liderar-innovando.blogspot.com.es/2007/05/innovation-made-in-ampo-s-
coop.html
21
Mondragon: http://www.mondragon.edu/eps/proiektuak/desk.asp?
idal=23731&anio=2008
AMPO Web Ofizialeko berriak eta ekitaldiak:
http://www.ampo.es/es/media-centre/
22