Irakasle-gelako oihuaren kasua
giltza
Joachim Friedrich
Irakasle-gelako oihuaren kasua
giltza
Jatorritzkoaren izenburua: 4 1/2 Freunde und der Schrei aus den Lehrerzimmer. © 1999 by Thienemann Verlag (Thienemann Verlag GmbH), Stuttgart / Wien
© Arg. Eusk.: giltza, 2011Zumalakarregi etorbidea, 5448006 Bilbaowww.edebe.com
Bildumaren zuzendaria: Reina DuarteIlustrazioak: Mikel ValverdeItzulpena: Gerardo Markuleta
1.arg. 2011ko iraila
ISBN 978-84-8378-196-8Lege-Gordailua: B. 19112-2011Espainian inprimatuaPrinted in SpainEGS - Rosario, 2 - Bartzelona
Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos) (www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 45).
Aurkibidea
1. Lankide artean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9
2. Guztiz debekaturik pasatzea
eta muturra kontu pribatuetan sartzea! . . . . 37
3. Atezaina hauts-kutxatilaren bila . . . . . . . . . . 65
4. Ederra eta bainugela. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93
5. Coca-cola beroa berriz ere?. . . . . . . . . . . . . 119
6. Irakasle-gelako oihua . . . . . . . . . . . . . . . . . . 145
7. Berba-borroka, galbide segurua . . . . . . . . . 177
8. Atezainaren maizter bitxiak . . . . . . . . . . . . . 197
5
7
1Lankide artean
—Egileak oso ondo ezagutu behar zuen lekua.
Erabat seguru zekien, behintzat, noiz ibil zitekeen pa-
txada osoz. Horrek eman zion aukera aldagelak lasai
asko arakatzeko. Guztira, dirua eta gauza baliotsuak
batuta, ia 300 euro harrapatu zituen. Itxura denez, ia
ikasle guztiek, eta irakasle kaltetuak ere bai, aldage-
letan utzi zituzten beren gauza baliotsuak, Gorputz
Heziketako eskolan, inolako babes-neurririk hartu
gabe. Beraz, lagundu egin zioten lapurrari harrapaki-
na erraz eramaten. Zoritxarrez, ez da kasu bakana.
Eta penagarria da, zeren, kasu honetan bezala, egilea
harrapatzeko aukera gutxi baitago. Hain erraza izanik
babes-neurri soil batzuk hartzea...
–Ez al zenituzten, bada, hatz-markak hartu?
–galdegin zuen ustekabean Txarlik, eskola eteten
zuela–. Nik horixe egingo nukeen aurrena horrelako
kasu batean!
8
Nahasi samar, poliziaren krimen-brigadako
inspektoreburu Stecker Txarliri begira geratu zen,
ikasgelan hasperen isil bat hedatzen zen bitartean.
–Zera... hatz... -markak? –esan zuen azke-
nik, totelka–. Ba, ez, hatz-markarik ez genuen jaso.
Nola bururatu zaizu, mutiko? Polizi filmen bat ikusi
zenuen bart?
Hura esanda, Stecker jaunak bere alde jarriko
zituen ikasle irribarretsu banaka batzuk; baina Txarliri,
halako komentario batez, haizea emango zion gaine-
ra. Horretaz seguru nengoen.
Nolanahi ere, harrituta ere banengoen nola eu-
tsi ahal zion horrenbeste denboran, eten gabe, polizia-
ren krimen-brigadako inspektoreburuaren azalpenak
en tzuten. Izan ere, Siggi Handia gure tutoreak po-
liziaren krimen-brigadako norbait ikastetxera etorriko
zi tzaigula esan zigunean lapurrengandik nola babestu
guri erakusteko, Txarlik erotu beharrean erabili gin-
tuen denbora guztian, polizia horri galdera mordo bat
egin nahi ziola eta.
–Eta adi entzun! –ohartarazi zigun Txarlik
azken jolas-orduan–. Asko ikas daiteke profesional
9
batengandik. Beharbada ikerketa-metodoez galde-
tu beharko genioke. Edo, agian, zein gaizkile atxi-
lotu dituen jakin genezake. Hartara ezaguera geure-
gana dezakegu, adibidez, krimen-ikerketa metodo
berriei buruz, edo gaizkileen portaera psikologiko-
ari buruz.
–Gaizkileak! Ezaguera geureganatzea! –has-
peren egin zuen Estefik–. Txarli, batzuetan txaplata
hutsa zara. Baina-baina, nor zarela uste duzu? James
Bond edo Colombo detektibea?
Estefiren galdera ez zebilen guztiz desbidera-
tuta. Zeren, zalantzarik gabe, Txarlik detektibe ontzat
baitzuen bere burua, egunen batean kasu handiak
argituko zituena. Berak sortua da Txarli & Company
izeneko detektibe-agentzia, beraz gain Estefik, haren
neba bikia Errefautxok, gure txakur Xarmantek eta
bostok osatua. Kasu txiki batzuk ere argitu ditugu,
baina hortik Txarliren ametsera, Lurretik Martera da-
goen distantzia bera dago.
–Izan ere, dagoeneko hemen da –esan zuen
Errefautxok bat-batean–. Lehen, irakasle-gelaren
paretik pasa naizenean, atea zabalik zegoen eta ikusi
10
egin dut. Oker ez banago, gizonak Stecker jaun hori
izan behar zuen.
Bide batez, Errefautxo benetako izenez Oskar
Rademacher da, baina bere arreba biki Estefi baino
buru bat txikiagoa denez, ia guztiek Errefautxo esaten
diote, besterik gabe.
–Eta Stecker jaun hori nor da, ba? –galdetu
zuen Estefik.
–Hurtig saltegietako kasuan ezagutu genuen.
Badakizu, Aita Noelen kasuan.
–Benetan? –oihu egin zuen Txarlik–. Ziur
zaude? Gure aukera izan daiteke zera galdetzeko...
–Ei, aizu, ei! –eten nion–. Ez diozu, ba, aipa-
tuko Gabonetako aingeruz jantzita egin genuen lotsa-
garrikeria, ezta? Horretaz egin zuten nahikoa barre.
–Tira, Fede –oihukatu zuen Txarlik–. Gabo-
netako aingeruak ahaztuta baino ahaztuago daude.
Baina gure kasuaz seguru gogoratuko dela!
Stecker jauna gure gelara sartu zen unetik ber-
tatik, beraz, Estefi, Errefautxo eta hirurok zain egon
ginen Txarlik noiz gogoraraziko ote zion krimen-briga-
dako inspektoreburuari gure Aita Noelen kasuaren
11
gaia. Eta orain, azkenik, unea iritsi zela ematen zuen.
–Nire ezaguera ez dut telebistako polizi filme-
tan neureganatu, nahiz eta aukeran oso argigarriak
izan daitezkeen. Nik bizi izandakoaz ikasi dut, nola-
bait esanda –erantzun zuen Txarlik, hauspoa harro-
tuz eta ikaskideen barretxoei jaramonik egin gabe.
Stecker jaunari begiak are arranpaloago jarri
zitzaizkion, hala bazitekeen behintzat.
–Zuk bizi izandakoa? Zertaz ari zara?
–Tira, nolabait ere lanean kide gara, kasu bat
ere elkarrekin argitu genuen. Ez daukazu gogoan?
Stecker jaunari eztulak eman zion.
–Eee, ba... ez. Hori ez daukat gogoan –eran-
tzun zuen bere onera etorritakoan–. Lagundu egin
beharko didazu. Zein kasuz ari zara?
Bien bitartean, ikasgelan isiltasuna zen nagusi.
Txarliri begira zeuden guztiak. Aurpegi irribarretsuen-
gatik, garbi baino garbiago zegoen inork ez zuela
aintzat hartzen. Jakina, honez gero denok genekien
herrena zein hankatan zeukan. Hala ere, guztiak jakin-
minez zeuden Txarlik zer erantzungo.
Txarlik bizkarra etzan zuen aulkian.
12
–Nik hauxe besterik ez dizut esango: Aita Noel!
–Nola?
Ikasgelan gero eta ozenagoak ziren barreak
eta txantxak.
Txarlik aurrerantz egin zuen berriz.
–Stecker jauna –esan zuen, peluxezko har-
tza galdu berri duen haur bati bezala hitz eginez kri-
men-brigadako inspektoreburuari–. Hurtig saltegie-
tako kasua!
Stecker jaunak kopeta jo zuen esku-ahurrarekin.
–A, bai! Orain gogoratzen naiz! Zu ez al zinen
detektibe-banda batekoa?
–Detektibe-agentzia, Stecker jauna! Txarli &
Company detektibe-agentzia.
Stecker jaunaren ezpain-ertzak dardarka hasi
ziren, oso era susmagarrian hasi ere.
–Detektibe-agentzia. Jakina. Barkatu. Eta...
kasu horretan... hatz-markekin izan zenuen esperien-
tziarik?
Txarlik ezezko keinua egin zuen buruaz.
–Ez, orduko hartan beste ikerbide batzuk era-
bili genituen.
13
Stecker jaunak ia ezin zion barreari eutsi. Baina
Txarli ez zen itxuraz ohartu ere egiten horretaz, edo
ez zion axola.
–Ikertzeko moduez ari garela... –jarraitu zuen
hizketan, ezer ez balitz bezala–, esango al diguzu
zerbait gaizkileak harrapatzeko erabiltzen dituzun me-
todoez?
–Hau ez da sinestekoa –esan zuen Stecker
jaunak ahopeka.
–Badakizu, ikerketa koordinatua, hatz-markak,
azterketa kimikoa, oinatzak eta...
–Bai, badakit zertaz ari zaren! –oihu egin zuen
Stecker jaunak, Txarliren berba-zaparrada etenaz–. Ez
dakit, ordea, gai egokiak ote diren eskola honetarako.
–Bai, seguru! –esan zuen oihuka Txarlik,
gogo biziz–. Oso interesgarria iruditzen zaigu denoi.
Batez ere niri eta nire kolaboratzaileei, jakina!
–Zure kolaboratzaileak –errepikatu zuen
Ste cker jaunak–. Jakina.
–Jakina, gangsterren portaerari buruz zer-
bait jakitea ere interesatuko litzaiguke –jarraitu zuen
Txarlik–. Egunkarian, adibidez, askotan irakur dai-
14
teke bahitzaileak eta banketxe-lapurrak, osten hasi
baino lehen, oso ospe oneko hiritarrak zirela, ez zi-
rela bilatzeko eta atxilotzeko inongo zerrendatan
ager tzen. Baina bestalde, jakina, mafia ere hor dago.
–Mafia? –galdetu zuen Stecker jaunak, zur
eta lur.
–Bai, mafia! –oihu egin zuen Txarlik–. Segu-
ru zuk sarri-sarri izango dituzula aurrez aurre halako
morroiak, ezta?
15
–Tira, nik ez nuke horrenbeste esango. Azken
batean arazo horiek ez dira nire erantzukizunen ar-
lokoak...
–Mafiarako, orduan, unitate berezia izango
duzue, ezta? –esan zuen Txarlik, Stecker jaunari ete-
naz: ordurako laguntza bila ari zen begiradaz ikasleen
artean–. Morroi horiek gero gau eta egun zelatatzen
dituzte!
–Litekeena da.
16
–Horretan ere badugu eskarmentua. Inoiz
erre fortzurik behar baduzu, aintzat har gaitzazu.
Stecker jaunak erlojuari begiratu zion.
–Oso atsegina, kontuan izango dut. Mila es-
ker, baina denbora ziztu batean joan da eta, egia
esan, kontatu dizuet esan nahi nizuen guztia. Mese-
dez, gogoratu beti zuen objektu pertsonalak ondo
zaintzeaz, eta ikastetxera diru askorik ez ekartzeaz.
Badakizue, ezer ez den lekuan eskuak garbi!
Hitz horiek esanda, Stecker jaunak parean,
irakaslearen mahai gainean, zeuzkan paperak bizkor
jaso, eta paper-zorroan sartu zituen. Txarliri begirada
bat eginez eta «Agur» zuhur batekin, hanka egin zuen
gelatik.
Baina Txarli ez zen hain erraz baztertzeko mo-
dukoa.
–Itxaron! –oihukatu zuen Stecker jaunaren
atzetik–. Nire helbidea eta telefono-zenbakia eman
nahi dizkizut! Edozein ordutan deitu ahal didazu! Gau
eta egun!
Txarli jauzi batez jaiki zen eta Stecker jau-
narengana egin zuen, gizona hanka egiten ari zela.
17
Bien bitartean, ikasle guztiak barrez lehertzen ari
ziren jada.
Estefi, nire aurrean esertzen baita, Errefautxo-
ren ondoan, niregana jiratu zen:
–Hau ez da sinestekoa! Benetan! Nola izan
liteke inor hain ergela?
Txarlik, jakina, beste era batera ikusten zuen
guztia. Jolas-orduan, ikastetxeko jolastokira atera
ginenean, gure zain zegoen, belarritik belarrirako ga-
raipen-irribarre batez.
–Nire helbidea eta telefono-zenbakia eman
dizkiot. Eta promes egin dit gure laguntza behar badu,
deitu egingo digula.
–Horrek, zu begien bistatik kentzeko, berare-
kin oporretara eramateko promes ere egingo zizun
–erantzun zion Estefik.
–Ez dakit zergatik erantzuten didazun horrela
–esan zuen Txarlik, minduta–. Niregatik izan ez ba-
litz, artean ez genuen batere kasurik argituko. Zeinek
jakin, beharbada benetan deituko dit.
–Ei, aizu, ei! Horren zain bazaude, zaude lasai!
Esaldia amaitu baino lehenago ere, baloi bat
18
igaro zitzaigun, ia ukituz, buru gainetik. Haren atzetik
ikasle-saldo basati bat agertu zen oihuka, haien ar-
tean gure ikaskide batzuk.
–Aupa, Txarli! –oihukatu zuen haietako ba-
tek, irribarrez–. Joan al da zure lankidea?
Txarlik ezin izan zion erantzun, bat-batean on-
doan azaldu baitzitzaigun atezain berria.
–Jo al du norbait baloiak? –galdetu zuen,
kezkaturik.
Guk ezezko keinua egin genuen buruaz.
–Eskerrak. Nik, esan, esan diet mutikoei zo-
roarena egin gabe jokatzeko, baina badakizue zer
gertatzen den. Behin jokoan hasiz gero, beste guztiaz
erraz ahazten da pertsona.
Guk ezer esateko astirik izan baino lehen, korri-
ka desagertua zen futbolean jarraitzera.
Errefautxok begiradaz jarraitu zion, bien bitar-
tean burua astintzen zuela.
–Gezurra dirudi. Lehengo atezainaz gogo-
ratzen naizen bakoitzean... Eguzkia eta itzala ema-
ten dute.
Arrazoi zuen Errefautxok. Atezain berriak bi
19
aste baino ez zeraman gure ikastetxean eskolazain,
aurrekoak erretiroa hartu zuenetik. Ez dut ez ikasle-
rik ez irakaslerik ezagutzen agure ernegatua begien
bistatik kendu izanak poztu ez zuenik. Lehengoaren
eta berriaren arteko aldea ezin handiagoa zen. Ate-
zain berria oso zen gaztea. Ez zirudien Nicole, Txarli-
ren arreba, eta goi mailetako gainerako ikasleak baino
askoz nagusiagoa. Atsegin jokatzen zuen beti, ez
zen sekula kexatzen zarata gehiegi egiten bagenuen
eta, batzuetan, orain bezala, jolas-orduetan futbolean
egiten zuen mutikoekin.
Estefik ere jarraitu zion bistaz.
–Zelako jatorra den –esan zuen ahapeka.
–Ei, arrebatxo! –oihukatu zuen Errefautxok–.
Zer entzuten ari naiz? Hasperen bat izan al da hori?
Ez zara, ba, atezainarekin maiteminduta egongo?
Estefik oso haserre begiratu zion nebari.
–Maiteminduta? Baina zer-nolako lelokeriak
esaten dituzun!
Ni neu ere ohartuta nengoen Estefik gehixeago
begiratzen ziola atezain berriari lehengo eskolazai-
nari baino.
20
–Ei, aizu, ei! Ez da ezer gertatzen. Izan ere, ate-
zaina oso jatorra da –esan nuen, laguntzeko asmotan,
horretan nik ere badaukat-eta eskarmentu apur bat.
Aurrez asmatu behar nuen nola joko zuen Es-
tefik kontraerasoa, instantera esan baitzuen:
–Sulte-Stratmann andrea bezain jatorra, Fede?
–galdetu zuen, berak beste inork jartzen ez dakien
burlaizezko irribarre horrekin.
–Hori beste kontu bat da –erantzun nuen,
labur, berari ez begiratzeko ahaleginetan.
Benetan zen beste kontu bat. Atezain berria
oso atsegina da eta, neska baten ikuspuntutik, itxura
onekoa ere izango da beharbada; baina ez dago al-
deratzerik ere Sulte-Stratmann andrearekin. Sekula,
21
nire bizi guztian, ez nuen ikusi gure Biologiako irakas-
lea baino emakume ederragorik! Neskalaguna duda-
nean, beraren berdin-berdina izango da.
–Aizu, ezkonduta al dago? –galdetu zuen
Txarlik.
–Eraztunik ez dakar behintzat –erantzun zuen
Estefik, bizkor bai bizkor.
Bizkorregi, orduan aukera urrietako bat izan
baikenuen berari burlaizez irribarre egiteko. Ondorioz,
Estefi piperra baino gorriago jarri zen.
–Ez da sinestekoa halako etxe handian bera
bakarrik bizitzea –eman zuen iritzia Errefautxok.
Gure atezaina orain bizi den etxea oso da han-
dia. Ikastetxearena da, eta eskolako atezaina beti bizi
izan da han. Aspaldiko etxandi baten itxura du. Eta
apur bat hondatuta badago ere –kontraleihoak oker
samar daude, eta pintura-eskualdi bat behar du–,
lorategi ederra ere badauka fruitu-arbolekin, belaunal-
diz belaunaldi ikasleek ondo baliatuak.
–Seguru asko ez da bakarrik biziko –esan
zuen bat-batean Errefautxok.
–Ei, aizu, ei! Orduan ezkonduta dago!
22
–Ideiarik ere ez. Baina duela egun pare bat
ondoko gelako morroi batek kontatu zidan beste nor-
bait ere bazela etxean.
–Eta nor zen? –galdetu zuen Txarlik.
–Hark ere ez zekien, baina zarata arraroak en-
tzun omen zituen etxe barruan, han ondoko sagarron-
do baten gainean eserita zegoela.
–Zarata arraroak? –galdegin zuen Estefik–.
Zer zarata-motaz ari zen? Gainera, atezainak berak
egin zitzakeen zaratok. Beharbada horma zulatzen
ariko zen margolan bat esekitzeko. Horrelako gauzak
ohikoak dira etxez aldatzean.
–Atezainak ezin –erantzun zuen Errefau-
txok–. Beste gelako morroiak esan zuen puntuan
ikusi zuela etxetik irteten; osterantzean ez zen ausar-
tuko sagarrak lapurtzen.
–Orduan bisitaren bat izan zitekeen –eman
zuen iritzia Estefik–. Edo langile bat bestela.
–Baliteke. Baina zaratak ez omen zirudien
mailu-edo daratulu-hotsa.
–Baizik eta...? –galdetu zuen Txarlik, Erre-
fautxok istorioarekin jarraitzen ez zuela ikusita.
23
–...oihu baten tankerakoa edo.
–Ei, aizu, ei! Errefautxo! –esan nion, hitz
haiek gaitzesten nizkiola.
Estefik ere senide-begirada zorrotza egin zion
nebari, baina beranduegi izan zen. Txarlik besotik
heldu zion Errefautxori.
–Oihua? Errefautxo, oihua esan duzu?
–Baieeetz –esan zuen Errefautxok, haserre.
Ondotxo zekien nolako iskanbila antolatu be-
har zen.
–Baina Txarli –erantsi zuen–, ni ez nintzen
horretaz ari. Ondoko gelako morroi hori oker egongo
da, seguru. Ez uste...
–Zuk ez dakizu zer uste dudan nik –moztu
zion Txarlik.
–Horixe badakigula! –oihu egin zuen Este-
fik–. Honen guztiaren ostean zure hilketa horietako
bat imajinatzen ari zara, seguru. Baietz?
–Batetik, ez litzateke izango nire hilketa; eta,
bestetik, hain ideia burugabea ere ez litzateke. Az-
ken batean, horrelako etxandi bat guztiz egokia da
hilketa baterako, edo bahiketa baterako adibidez.
24
Gela ugari ditu, bahitua ezkutatzeko. Eta, gero, lora-
tegi handi-handi hori! Inork ez lituzke biktimen oinaze-
-oihu etsiak entzungo.
–Norbait sagar-lapurretan izan ezean –eman
zuen iritzia Errefautxok.
Estefik hatz erakusleaz jo zuen kopetan.
–Txarli, zu ez zaude burutik guztiz sano.
–Baina, zer dela eta? Hilketa bat argitu nahi
izanez gero, arrunta ez den hura ere kontuan hartu be-
har da. Hamaika aldiz esan dizuet dagoeneko. Sudur
ona eta nerbioak bare, horixe besterik ez da behar!
–Harrapatu zaitut! –oihukatu zuen bat-ba-
tean norbaitek Txarliren atzetik, esku biez lepotik hel-
tzen ziola.
Haren arreba Nicole zen. Bera ere gure ikaste-
txera dator, baina goragoko maila batera. Egia esan,
ez dira oso ondo konpontzen, nahiz eta gure azken
txangoaz geroztik –bere mutil-lagun Miki han ezagu-
tu zuen– dezente hobera egin duen beren arteko
harremanak.
Txarlik dardara bat egin zuen, argindar-des-
karga bat hartu balu bezala.
25
–Hara, Nicole! Hau ikara eragin didazuna!
–Bai, bai, Txarli –irribarre egin zuen Este-
fik–. Nerbioak bare!
–Zer nahi zenuen? –galdegin zion Txarlik
arrebari.
–Zure lankidearekin zer moduz moldatu zaren
jakin nahi nuen, besterik ez.
–Zuri ere horrekin matraka ematen ibili zaizu?
–Bai horixe! Duela egun batzuk ez du beste-
rik ahoan.
–Oso interesgarria izan da –esan zuen Txar-
lik, huts-hutsean, muturra okerturik, minduta.
–Interesgarria? –oihu egin zuen Nicolek–.
Hori al da guztia? Ez dago kasu berririk?
–Ikastetxean hain erraz lapur ez dezaten zer
egin behar dugun esan digute –erantzun zuen Erre-
fautxok Txarliren ordez.
–Hara, orduan Sulte-Stratmann andreari ere
azaldu ahal zion –eman zuen iritzia Nicolek.
–Ei, aizu, ei! Zer arazo dago Sulte-Stratmann
andrearekin? –oihukatu nuen nik, nahi gabe ere odo-
la buru aldera zihoakidala sumatuz.
26
Zoritxarrez, besteek ere sumatu zuten.
Nicolek barre-algara egin zuen.
–Jakina! Ez al da Sulte-Stratmann andrea
zure lagun berezi hori, Fede? Bide batez, ezkon-hitza
eman diozue elkarri?
Une batzuetan izugarri pozten nau anai-arre-
barik ez izateak.
Zorionez, Txarlik salbatu ninduen umiliazio ge-
hiago sufritzetik.
–Orduan, zer gertatzen da Sulte-Stratmann
andrearekin? –galdetu zion arrebari.
–Atzo Gorputz Hezkuntza izan genuen bera-
rekin. Bukatutakoan, bat-batean hauts-kutxatilaren
falta sumatu zuen. Itxura denez, baliotsu samarra zen.
Kontua da egundoko iskanbila antolatu zuela. Eta ku-
txatilaren bila jardun genuen ia jolas-ordu guztian.
–Eta...? Aurkitu al duzue? –galdetu zuen
Estefik.
–Ez, galdurik jarraitzen du. Arrastorik ere ez
zegoen. Agian Xarmanten bila jo behar genukeen.
Hau tsa usnatuko zuen, seguru –erantsi zuen Nico-
lek, irribarre maltzurrez.
27
–Horrek ez dut uste –adierazi zuen Txarlik–.
Jateko zerbait tartean dela usnatzen du horrek ba-
karrik.
Gustura asko esango nizkiokeen bereak eta
bi Txarliri, baina gogoari eutsi nion. Ez nintzaion Nico-
leri deigarri gertatu nahi. Nahikoa nuen ohar txepel
batekin. Baina helburutzat hartu nuen Txarliri behin
betiko erakustea gure txakur Xarmant oso gauza be-
rezia zela.
Beste hainbatetan bezala, eskolen ostean
coca-cola bat hartu genuen Werther jaunaren gertuko
kioskoan. Coca-cola, ia beti bezala, epel-epel zegoen;
eta Werther jauna, ia beti bezala, aldarte txarrez.
Sinetsita nago ikasleak ez dituela gogoko, bezerorik
onenak baditu ere. Han ere Txarli matraka ematen
aritu zitzaigun Sulte-Stratmann andrearen hauts-ku-
txatila desagertuarekin, eta atezainaren etxeko bi-
garren maizterrarekin: gure nagusiaren bi kasu berriak.
Hasieran atezainaren etxera joan nahi izan zuen, ea
zerbait jakiten genuen; gero ikastetxera itzultzea pro-
posatu zuen, eta aldagelak goitik behera arakatzea,
Sulte-Stratmann andrearen hauts-kutxatilaren bila. Ez
28
proposamen baterako eta ez besterako ezin gintuela
konbentzitu ikusi zuenean, muturtuta alde egin zuen.
–Zer iruditzen zaizu? –galdetu zidan Errefau-
txok Txarli estaleremutik kanpo zegoela–. Uste al
duzu atezainak benetan norbait gorderik daukala etxan-
dian? Niri etxe hori zorigaiztokoa iruditu izan zait beti.
–Horixe bakarrik behar genuen, zu ere horre-
kin hastea! –esan zion oihuz Estefik–. Burugabeke-
ria hutsa da eta!
Errefautxok eskuak altxatu zituen, bakea-
ren ikur.
29
–Tira, ondo da! Ez zaitez horrela jar, galdera
bat baino ez da izan.
Eta, Estefik ezin ikusteko moduan, begi-keinua
egin zidan.
Anai-arrebak etxera joan zirenean ere, ni Wer-
ther jaunaren kioskoan geratu nintzen, hausnarketan.
Uler nezakeen Estefiren jarrera. Txarlik Sulte-Strat-
mann andrea banketxe-lapurretaz salatu zuenean, ni
ere Estefi atezainaren kontuaz bezain sutan jarri nin-
tzen. Bestalde, nik ere hotzikara bat izan nuen Erre-
fautxok etxandi zaharreko oihuarena kontatu zue-
nean. Seguru asko, ordea, zer ikusi gehiago izan zuen
etxandi zaharrarekin. Horretan zuzen zebilen Errefau-
txo. Ikasle gehienei zorigaiztokoa iruditzen zitzaigun.
Kontraleiho erori eta okertuak, pintura higatua, eta lo-
rategi basatia inguruan, etxe sorgindua eta madarika-
tua zirudien. Nolanahi ere, zintzo esanda, kezkatuago
nengoen Sulte-Stratmann andrearen hauts-kutxatila-
ren desagerpenaz; are gehiago, Stecker jaunak alda-
geletako lapurretak aipatu baino egun bat lehenago
gertatu zelarik. Hori bai zela bitxia.
Etxerako bidean, ametsetan nindoan, Sulte-
30
Stratmann andrearen hauts-kutxatila aurkitzen nuela.
Poz-pozik jarriko zen, seguru, eta oso esker oneko
nik itzultzen banion. Xehetasun guztiekin imajinatu
nuen eszena. Behingoan ideia bat izan nuen! Zer esan
berri zuen Nicolek? Seguru Xarmantek hautsa usna-
tuko zuela! Horixe ba! Xarmantek hauts-kutxatila aur-
kitzen bazuen, nik tiro batez bi txori bota nitzaken.
Sulte-Stratmann andreak bere kutxatila berreskura-
tuko zuen, eta nik Txarliri erakutsiko nion zein txakur
zoragarria zen gure Xarmant.
Hori bai, aurretik trebatu egin behar nuen
pixka bat Xarmant. Beharbada amak bere hauts-
-kutxatila utziko zidan, Xarmantek ikusteko –edo
hobeto esan, usaintzeko– bilatu behar zuena. Ama!
Bat-batean gogoratu nintzen promes egin niola zigi-
lu batzuk erosiko nizkiola postetxean. Erlojuari be-
giratu nion. Bost minutu postetxea itxita zegoela!
Bat-bateko ikara batek korapiloa eragin zidan sabe-
laren goialdean.
Izan ere, hain larria ere ez da. Edonori ahaztu
ahal zaio noizbait horrelako zerbait. Baina niri beti
sartzen zait kontzientziako karga deabruzko hori. Gu-
31
rasoak banandu zirenetik, amarekin bizi naiz. Berak
bakarrik hazi behar nau, horregatik egiten du hainbes-
te lan. Egoerarekin ez sufritzeko, eta bereziki begiru-
netsua izan behar dudanik ere ez uste izateko esaten
badu ere, eskatzen dizkidan gauzak behintzat nik ez
ditut ahaztu nahi.
Hori dela eta, etxera iritsi nintzenean, hondatu
samar nuen kontzientzia.
–Hara, Fede, ez ezazu aurpegi hori jar –esan
zuen amak–. Gutunak bihar ere bidal ditzaket.
–Arratsaldean ere erosi ahal dizkizut –esan
nuen bizkor–, postetxea berriz zabaltzen dute.
Amak baiezko keinua egin, eta irribarre egin
zidan.
–Mila esker, maitagarria zara. Baina ez berriz
ahaztu.
–Ama, nik ere ez dut ulertzen nola joan zaidan
burutik –desenkusatu nintzen.
Orduan bururatu zitzaidan ea amak ondo iri-
tziko ote zion nik Sulte-Stratmann andrea bezala-
ko neskalagun bat izateari. Beharbada berarentzat
dena errazagoa izango litzateke, nirekin batera, Sulte-
32
Stratmann andrea ere berarekin geldituta... zera esan
nahi nuen, Sulte-Stratmann andrearen antzeko nes-
kalagun batekin, jakina.
–Non daukazu gogoa oraingoan? –esan
zuen amak, errealitatera itzultzen ninduela–. Zigiluak
ahaztuko zitzaizkizun beti bezala txoritan zeundelako.
Ka su berriren bat daukazue ala?
–Egia esan, bai. Sulte-Stratmann andrea dago
tartean.
–Federiko! –oihukatu zuen amak, izuturik–.
Baina nola liteke!
–Ama, oraingoan oso bestelako kontua da
–esan nuen bizkor.
Itxura denez, oso ondo gogoratzen zuen gure
Biologiako irakaslea bat-batean desagertu zeneko hura.
–Hala espero dut –esan zuen amak haspe-
ren batez–. Zer da, ba, oraingoan?
Sulte-Stratmann andrearen hauts-kutxatilare-
na kontatu nion.
Baina ez nuen aipatu atezainaren etxeko us-
tezko oihua. Gehiegi berarentzat, ziur asko. Gainera,
Txarlik esango lukeen moduan, hura susmo lauso bat
33
besterik ez zen; Sulte-Stratmann andrearen kutxatila,
ostera, benetan desagertua zen.
–Kutxatila hori hain baliotsua bada benetan,
Sulte-Stratmann andreak salaketa jarri beharko luke
polizia-etxean. Badakizu salatu duen?
Hori burutik ere ez zitzaidan pasatu.
–Ideiarik ere ez. Benetan uste duzu polizia
hauts-kutxatila batengatik kezkatuko dela?
–Baliotsua baldin bada, seguru baietz. Jakina,
agian bakarrik beretzat izango du balioa. Baliteke oso
oroitzapen pertsonalekin lotuta egotea. Hori ia okerra-
goa litzateke.
Neure kabutan galdetu nuen ea zer oroitzapen-
-klase egon zitekeen lotuta hauts-kutxatila batekin.
Baina amari ez nion ezer esan. Elkarrizketa-mota hori
oso lotsagarria suertatzen zait. Batez ere Sulte-Strat-
mann andreari buruzkoa bada.
Beraz, huts-hutsean esan nuen:
–Hain zuzen horregatik nahi nuke lagundu be-
raren kutxatila aurkitzen.
Baina alferrik izan zen. Amak oso irribarre sa-
murra egin zuen.
34
–Oso polita litzateke hain zuzen ere zuk itzul-
tzea objektu baliotsua, ezta?
Batzuetan erabat sinetsita egoten naiz nire
amak pentsamenduak irakurtzen dakiela.
–Baina Nicolek eta besteek honezkero bilatu
badute, eta batere arrakastarik gabe –erantsi zuen,
nire erantzunaren zain egon gabe–, nola espero duzu
zuk aurkitzea? Aldagelak berriz arakatu nahi dituzu?
–Bai, hain zuzen ere horixe nahi dut! Eta Xar-
mantek lagunduko dit! Kutxatila oraindik aldagelan
baldin badago, usaina hartuko dio seguru!
Amak baiezko keinua egin zuen, oso serio.
–Fede, horrek funtzionatu egingo du seguru
–esan zuen.
35
Ez nengoen oso ziur amak benetan esaten ote
zuen, baina ez nion berriz ekin.
–Hain zuzen –erantzun nuen–. Baina zerbait
behar dut horren aurretik.
–Zer da behar duzuna, ba? –galdetu zidan
amak, besterik esaten ez nuela ohartuta.
–Xarmantek, nolabait esanda, usain-arrastoari
heltzeko moduko zerbait behar dut. Alegia, zure hauts-
-kutxatila.
Amak hasperen egin zuen.
–Aizu, Fede, zer-nolako gauzak bururatzen
zaizkizun... baina zorte oneko zaude. Hor nonbait
badaukat hauts-kutxatila zahar bat, eta dagoeneko
ez dut erabiltzen. Nahi baduzu emango dizut, bai-
na ez dut uste hain zuzen ere horrekin Xarmantek
Sulte-Stratmann andrearen hauts-kutxatila aurkituko
duenik.
Jakina! Banekien! Amak ere ez du uste Xar-
mantek ohiz kanpoko ahalmenak izan ditzakeenik.
–Ikusiko duzu, ama, nola lortzen duen. Ziur!
Gutxietsita daukazue guztiok Xarmant! Izan ere, oso
txakur...
36
–Oso txakur bizkorra da! –erantsi zuen amak
irribarrez–. Bai, bai, Fede, badakit.
Urduri nengoen bazkaltzen eta sukaldea jaso-
tzen noiz amaituko genuen. Ez nuen minuturik galdu
nahi nire plana gauzatzen hasteko. Lezio ederra eman
behar zien guztiei nire Xarmantek!
Recommended