EZAGUTZARENKUDEAKETA
Koldo Mitxelena
7 orrialdeak
SARETUZPROIEKTUAPertsonen aktibazio
tresna2-3 orrialdeak
2013-2014BALANTZEAZer erabaki, huraxe
gara4-5 orrialdeak
KORRIKA19EUSKAHALDUN
Iparraldea gertutik6 orrialdea
arga
zkia
: Kat
iusk
a fo
tode
nda
00NEGUKO ZENBAKIA2015eko otsaila
Kaixo lagun:
Bi urte baino gehiago dira herritar talde bat GURE ESKU
egitasmoaren inguruan batzen hasi ginela gaur egungo
SARETUZ egitasmora iritsi arte.
Bi urte daramagu hainbat lagunek, asteartero, LAU
HAIZETARAren egoitzan elkartzen: Kudeaketa Plana eta
Ekintza Plana kudeaketari garrantzia emanez, Pertsonak
sustatu eta balioa emanez, Euskararen normalizazioa
bultzatuz eta, herriarekiko harremanak eta komunikazioa
landuz, Euskal Herriko herrialde ezberdinak ezagutuz eta
nortasuna landuz.
Ondorengo orrian aurkituko duzun ASMOA artikulua da
elkarbanatu eta zuk ezagutu dezazun nahiko genukeena.
Momentu honetan posta elektronikoz komunikatzen garen
1100 pertsonek osatzen dugu sarea, tartean ditugu
pertsonak, elkarteak baita bestelako erakundeak ere.
“ERRONKA” aldizkaria, komunikazioaren arloan, beste
PAUSO BAT GEHIAGO BIDEAN ekimenetako bat da; izan
ere, gure filosofia, jarduera eta ereduak zurekin partekatu nahi
baititugu. Aldizkariaren izena, ERRONKA, ez da kasualitatea,
Izen berri honekin, talde hau sortzeko zergatia zurekin
elkarbanatu nahi genuke.
SARETUZ proiektuaren eskutik, ametsa zena errealitate
bilakatu dugu, utopiatik auzolanerako urratsa eman dugu.
Zuengana geure burua aurkeztera gatoz, gurekin parte
hartzera anima zaitezen, jendarte gizatiarragoa eratzeko
erronka parteka dezagun.
SARETUZ Proiektua
Etorkizuna gizartegehiengoek zehazten duteeta proiektu bati arrakastagizartearen gehiengoaaskatasunez atxikitzeakbermatzen dio soilik.
Gehiengoa seduzitzea,buru-bihotzak limurtzea.
Horra gure ERRONKA
Kultur eta identitate kolektibo guztiek hainbat baldintza sozial, ekonomiko etapolitiko behar dituzte garatu daitezen. Izan ere, beren garapenerako baldintzapolitiko jakin batzuk ez dituzten kulturek edo identitate kolektiboek egoera txar-ragoan daude.Identitate aldarrikapenak beste aukera batzuk dira demokraziarako (askatasunari,berdintasunari eta kultur duintasunari buruzko gaiak agerian jartzen dituzte).Bestalde, globalizazioa paradoxikoki tokiko kultur identitateak birdefinitzekoiturri da. Populazio mugimenduek eta informazioaren teknologia berriek besteidentitate era batzuk sortu dituzte, lurraldeetara edo muga administrazioetaramugatu gabe.Azken batean, halako erronkei hobeto aurre egiteko, minoritario deitzen direnhizkuntza, kultura eta identitateak sustatzen ahalegintzen garen pertsona, taldeelkarte eta instituzioek ez dugu poztu behar euste hutsarekin, askotan iraganeta tradizio idealizatu baten izenean. Are gehiago, batzen gaituzten elementuguztiak landu behar ditugu (hizkuntza, sinboloak, ohiturak, kultura, errealitatesozio-ekonomikoa, kirola, zientzia, etab.), eta lankidetza oinarri hartuta behar-rezko baldintzak sortu Euskal Herria subjektu politiko izan dadin mundu glob-alizatu honetan.EH-ren identitatean pentsatzea da pertsona konprometituagoak izatea, akti-boagoak, kritikoagoak, solidarioagoak eta gero eta prozesu kooperatibo,inklusibo, parte-hartzaile eta eraginkorragoen bidez pertsonak eta eragileakeraldatzea. Pertsona eta eragile horiei proposatu behar zaizkie itun komunakegiteko arrazoiak: zer garen eta etorkizunean zer izan nahi dugun eraiki etabirdefinitzea, bizi-kalitatearen alde eta desberdintasun sozialen aurka borrokaegitea, euskara berreskuratu eta sustatzea, etab.Proiektu honen helburua da pertsona gisa gure aukerak eta beharrak non dau-den aztertu eta hausnartzea hainbat ikuspuntutatik, eta, era berean, EuskalHerriaren identitatearen eta sustapenaren alde lan egiten duten organismo,elkarte eta entitate identifikatu, ezagutu,eta haiekin lan egin eta elkarlanean ar-itzea.
EUSKAL HERRIA: Izenetik izatera.
EUSKAL HERRIA identifikagarria, egituratua, demokratikoa eta parte-hartzailea, euskalduna eta eleaniztuna, bideragarria, jakintzara etazientziara irekia, kulturala, kritikoa, integratzailea, modernoa, iraunkorraeta solidarioa
PERTSONEN AKTIBAZIO TRESNA
Arg
azki
a: E
sthe
r B
otic
ario
NOR GARA?SARETUZ Proiektua Orereta/Errenteriako pertsonekosatutako taldea gara. Norbanakoak zein herriko elkarte etaerakunde desberdinetako partaideak sare bat iruteko elkartugara.
ZER IZAN NAHI DUGU?• Pertsona biziak izan nahi dugu, sozialki aktiboak eta
konprometituak.
• Pertsonak zein herriko taldeak, elkarteak edota erakundeakelikatuko dituen sarea izan nahi dugu.
• ideietan eta baliabideetan pertsona burujabeak izan nahidugu.
• Euskararekiko positiboki kokatzen diren herriko pertsonentopagunea izan nahi dugu.
NOLA EGINGO DUGU?• Pertsonei balioa emanez.
• Heziketa landuz, dakiguna partekatuz eta ez dakigunabesteengandik ikasiz.
• Pertsonen, erakundeen eta instituzioen artean auzolanaegiteko modu berriak proposatuz eta esperimentatuz.
• Kudeaketari garrantzia emanez: Plangintza, KudeaketaPlana, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntzaren bidez.
• Euskara, elkarbizitzaren erdigunean jarriz eta bere hirudimentsioak landuz: hiztuna, hizkuntza komunitatea etahizkuntza.
• Euskal Herria osatzen duten herrialdeak ezagutuz,haiengana hurbilduz eta ekimenak partekatuz.
ZER LORTUKO DUGU?• Bizi kalitatean eta osasunean irabaziko dugu.
• Gizarte kohesio handiagoa lortuko dugu, elkarbizitzanirabaziko dugu eta gure gertuko komunitatearengarapenean eragingo dugu.
• Eraginkortasunean irabaziko dugu.
• Hiztunen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzan irabazikodugu.
• Nortasuna sendotuko dugu: norbanakoarena etakolektiboa.
• Herri gisa pilatutako iragan oparoari, etorkizuniraunkorragoa oparituko diogu, norabidea alegia.
• Eta gauza gehiago…
UNESCOk egindako azterlan baten arabera, munduko hizkuntzen %90 arriskuan
daude, eta erakundeen aitortzarik eta eremu publikoan hizkuntza horien pre-
sentziarik gabe, hizkuntza gutxituek desagertzea beste aukerarik ez dute.
Hizkuntzak komunikatzeko dira, baina ez horretarako bakarrik. Halaber, “kultura
adierazpenen egitura bera irudikatzen dute eta nortasun, balio eta munduaren
ikusmoldeen garraiolariak dira” (Unesco 2009).
Hori dela eta, euskara aldarrikatu egin behar dugu, dituen kultur konnotazio
eta historikoez gain, gizarte integraziorako, aukera eta aberastasun eta komu-
nitate jakin baten lotura identifikagarri gisa hartu behar dugulako.
Euskararen normalizazioak xedatzen dizkigun mugak euskararen errealitateak
berak ezartzen dizkigunak dira, gure gizartean oro har, eta Orereta/Errenterian
bereziki, euskarak duen zama eta gizarteak berak dituen borondate eta gaita-
sunak.
Soziolinguistika arloko oinarri baten arabera, nahitaez hiru printzipio eman
behar dira hizkuntza bat berreskuratzeko prozesua bermatzeko:
- Lege esparru egokia, hizkuntza normalizazioa ahalbidetzeko nahikoa.
- Hizkuntza politika eraginkorra eta hori garatzeko baliabideak.
- Hizkuntzarekiko konpromisoa eta herritarren atxikimendua.
Orereta/Errenterian harremanetan jarri eta inplikatu nahi ditugu euskararen
normalizazioa eta erabileraren alde, era konstruktibo nahiz eraginkorrean, lan
egiteko interesa duten talde, elkarte eta herritarrak.
Xede nagusia, euskara hizkuntza balioanitza, bizia eta adierazkortasun handikoa
izatea da. Era berean, gero eta jende gehiagok erraztasun eta naturaltasun
handiagoz erabiltzea, jarduera formaletan zein informaletan. Beraz, helburua
erabilera areagotzean datza, erabilera baita etorkizunaren gakoa.
Euskararen normalizazio etaerabilerarako gakoak
ASMOA
Aurkezpena eta sarea egiten>>>>>
EUSKARA LANTZEN: Motibazioa, Herri-Lasterketa antolatu >>>>>>> EUSKAL HERRIA: izenetik izatera, iparraldea gertutik, Amets Arzallus>>>
Francis-i omenaldia >>>>
ZER ERABAKI HURAXE GARA
EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA ETA SOLIDARIOA: Nafarroa Oinez laguntza. Elkartasun motxila.
Juntaizoak eta sarea egiten>>>>
SARETUZ ESKOLA: Ezagutzaren Kudeaketa >>>>>>
EUSKAL HERRIA BIDERAGARRIA: ERRIGORA (Nafarroakoproduktuak eskutik eskura)>>>>>>>>>>
Aurten, Iparraldera joango gara, Zuberoara, hain zuzen ere. Martxoaren 20an, goizean,
Maule eta Donapaleu artean dagoen kilometroa erosiko dugu, KORRIKA eginez,
bertakoak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
KORRIKAn parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zu ere gonbidatuta zaude gurekin batera
han erosi dugun kilometroa KORRIKA egitera. Kilometroa erosteko bost euroko bono
laguntzak egin ditugu, eta Egiluzen sagardotegian bi pertsonentzat afaria zozketatuko
dugu.
Esandakoa, KORRIKAn parte hartu Errenteria-Oreretan, Zuberoan edo Euskal Herriko
edozein txokotan.
2015eko martxoaren 19tik 29ra KORRIKA 19 ospatuko da.Urepeletik Bilbora EUSKAHALDUN lemapean.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik,
euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa
da. Ordudanik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.
Aukera polita era berean, EUSKAL HERRIko beste herrialdeak ezagutuz, beste
herrialdeetan KORRIKA eginez, beste herrialdeetan euskara bultzatu eta hango
lagunekin harremanak sendotzeko.
Duela bi urte, Nafarroan izan ginen. Zangozan erosi genuen kilometroa eta hango
euskaltzaleekin elkarbanatu ahal izan genuen esperientzia. Esperientzia MUNDIALA.
Gurekin Zuberoara KORRIKAn parte hartzera etorri nahi baduzu, idatzi [email protected] helbide elektronikora
EUSKARA, EUSKAL HERRIA, IPARRALDEA, ELKARTASUNA,AUZOLANA, ekimen bakar batean bildu ditugu.
GOAZEN!
IPARRALDEA GERTUTIK
Galdera horrek erantzunik ote duen ez dakit. Baina jakin badakit
Joxepa Inaxi Elissaltek eta Rafael Mitxelenak sortu zutelako
(1915eko abuztuaren 20an), Koldo bera zen bezalakoa zelako eta
hartu zituen erabakiak hartu zituelako, jaio eta 100 urtera euskaldunok eta,
batez ere, errenteriarrok Koldo Mitxelenari asko daukagula eskertzeko.
Ugaritasun horretan, orain arrasto batzuk besterik ez ditut ekarriko gure
herrikidearen balioa agerian jartzeko.
Koldo Mitxelenaren herriarekiko lotura aipatu nahi dut gaur. Gizon
konprometitua zen Koldo Mitxelena Elissalt. Lotura horrek, konpromiso
horrek eraman zuen gazte zela (21 urte egin gabeak zituela) gudari izatera
eta, horren ondorioz, (beharrik!) bete ez zuten herio zigorraren
mehatxupean eta ia zortzi urteko kartzelaldia bizi izatera.
Sentitzen zuen lotura horrek eraman zuen egin zituen Filologia klasikoko
(grekoa, latina…) ikasketak euskal arlora eramatera: doktore tesia euskararen
soinu sistemaren historia egiteari eskaini zion. 1959an egin zuen lan horixe,
hain zuzen, Euskal Filologiaren oinarri ezinbestekoa da oraindik ere.
Salamancako Unibertsitatean ospea zuen hizkuntzalaritza indoeuroparreko
katedraduna izanik, hemen unibertsitatea behar zela eta utzi zuen
Salamancako bizimodu bideratua eta Euskal Herrira itzuli zen bizitzera,
unibertsitate publikoa sortzeko egitasmoa hamaika saltsa artean
bultzatzera.
Euskaltzaindiak eskatu ziolako sartu zen (“sartu ninduten”,
dio berak) euskara batuaren oinarria izan beharko lukeena (aditz-sistema,
ortografia) aztertu eta proposamenak egitera; 1968ko Arantzazuko
biltzarreko oinarri teoriko-teknikoak jartzera. Inork ez luke gaur imajinatuko
euskal testu-liburu, administrazio, egunkari-aldizkari, literaturarik gabeko
Euskal Herririk. Euskara batua gabe ezinezkoak lirateke horiek guztiak.
Mundu zabaleko teoriak, zientzia, eta euskararen azterketa lehen aldiz batu
zituen zientzialari hark, Filologia eta hizkuntzalaritza historikoaren munduan
izena irabazia zuen intelektual handi hark (Ayalde errenteriar pintorearen
ustez, Euskal Filologiak izan duen lehen “profesional” hark) ez zuen
Errenteria inoiz ahaztu. Errenteriareriko lotura, konpromisoa erakutsi zuen
bet. Errenteriarra zela aldarrikatuz bakarrik ez, Renteria eta Oarso udal
aldizkarietan artikuluak argitaratu zituen, bere ikerketetan Errenteriako
adibideak maiz tartekatu zituen… Mundua eta Errenteria ederki uztartu
zituen Koldo Mitxelenak. Horregatik besterik ez balitz ere, badugu zer
eskertua errenteriarrok Koldo Mitxelana sortu izanari!
Lehen zenbaki honetarako eskatu didate Koldo Mitxelena zenaren
aurkezpen laburra egiteko. Espero dut eskatutakoa bete eta, gainera,
irakurleari Mitxelenaz gehiago jakiteko gosea ere piztu izana. Hala balitz
artikulutxo hau ere ongi sortua legoke.
Elixabete Perez Gaztelu
SARETUZ ESKOLA 06 - HITZALDIAEGUNA: Martxoaren 25a, asteazkena
LEKUA: Koldo Mitxelena ikastetxea (Biteri eskola)ORDUA: 19:00etatik 20:30era
Eta KoldoMitxelenasortu izanez balitz?
1. Koldo Mitxelenareneskuidatzia. Euskara batua
eratzeko Arantzazukobilerako agiria, 1968ko
urriaren 5ean.2. Errenteriako Udaleko
balkoitik herritarrakagurtzen. Euskaltzain oso
izendatzeko ekitaldia.1961eko urtarrilaren 22an.
2
EZAGUTZAREN KUDEAKETA
1
SARETUZ [email protected]
Facebook: Saretuz Proiektua Twitter: @saretuzproiektua
Eskaerak egiteko azken eguna: MARTXOAK [email protected] helbide elektronikoan.