IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA
GRADUA
IKUSKA SAILA
Maider Navarro, Nekane Muñoz eta Ane Urkola
Aitor Zuberogoitia
2014/06/05
2
1. AURKIBIDEA
1. Laburpena………………………………………………………………………3
2. Aurrekariak eta testuingurua…………………………………………………4
3. Ikuska dokumental sorta……………………………………………..……….5
a. Egoera politiko sozio-ekonomikoa
b. Garai hartako zine dokumentala
c. Sorrera
d. Euskararen tratamendua
e. Helburuak
f. Lan-taldea
i. Antxon Ezeiza
ii. Luis Iriondo
g. Talde dinamika
h. Dokumentalen ezaugarri zinematografikoak
i. Emanaldiak
4. Metodologia…………………………………………………………………..26
5. Emaitzak……………………………………………………………………....29
6. Ondorioak……………………………………………………………………..34
7. Bibliografia…………………………………………………………………….37
3
2. LABURPENA
Gure lanaren gaia Ikuska dokumental sorta da eta lanaren helburua Ikuska
dokumental sortak euskal zinemagintzaren garapenean izan duen eragina
aztertzea izango da.
Lanaren helburu hauek betetzeko, ikerketa-galdera hauek hartu ditugu
oinarri:
1. Zergatik esaten da dokumental sorta hau euskal zinemagintzaren
mugarria dela?
2. Dokumental sorta honek eraginik izan al du euskal zinemagintzan?
Beste hainbat produkziori eman zien bide edo bere horretan geratu zen?
3. Zergatik jotzen dira dokumental hauek aldarrikapen politiko
beharrezkotzat?
4. Nola finantziatu zen Ikuska dokumental sorta? Zein giza-balibiabide
mugitu zuen?
Dokumental sorta hau Antxon Ezeizak (1935-2011) eta Luis Iriondok
(1931) sortu zuten, 1979-1984 urte bitarte. Dokumental hauek Euskal
Herriarekin loturiko gaiak eta ideologia abertzalea zituzten oinarri eta
dokumental guztiak euskaraz egin zituzten. Azpimarragarria da hogei
dokumental hauetan ekipo tekniko bera erabili zutela, estetika homogeneoa
lortuz.
Lan hau egin ondoren, ondoriozta dezakegu Ikuska dokumental sorta
euskal zinearen mugarria izan zela, euskal identitatearen eta nortasunaren
berreskurapenean egindako lana dela eta. Hala ere, ezerezean geratutako
proiektua izan zen, ez baitzuen inolako jarraipenik izan.
4
3. AURREKARIAK ETA TESTUINGURUA
Gaia aukeratu eta horri buruzko informazioa bilatzen hasi ginenean gai
honen inguruan asko idatzia zegoela eta gaiaren inguruko ikerketa oso
sakonak eginak daudela konturatu ginen.
Etxepare Euskal Institutuko Joxean Fernandezek (2012) egindako
artikuluan Frankismoaren amaieraren ondorioz etorri zen askatasun zantzuek,
euskal produkzioei bide eman ziela aipatzen da, Ikuskei, esate baterako.
Artikuluaren arabera (2012), 1979-1984 urte artean Antxon Ezeizak eta Luis
Iriondok koordinatutako dokumental sortaren helburu nagusiak aldarrikapen
politiko eta linguistikoen espazioa betetzea izan ziren.
Jakineko artikuluetan (2014) Luis Iriondok Ikusken sorreraren inguruko
azalpenak ematen ditu, zein helbururekin ekin zion proiektuari, zein erreferente
izan zituen eta zein ekiporen laguntza izan zuen. Horretaz gain, dokumental
bakoitzak Euskal Herriaren inguruko gai bat jorratzen zuela aipatzen du:
euskara, ikastolak, Araba, emakumeak, Gernikako Bonbardaketa,1979ko
erreferenduma, Nafarroa... Bestalde, Josu Martinezek egindako artikuluak
Ikuska sailaren historia osatzen du: dokumental sortaren sorrera, helburuak,
lan-dinamika, euskararen tratamendua, dokumentalen lehen emanaldi
publikoak eta tituluen katalogoa aztertzen dira, hain zuzen.
Horretaz gain, Argiako artikuluak (2011) Antxon Ezeizaren biografiaren
berri ematen digu: zein euskal produkzio egin zituen, Luis Iriondorekin batera
Ikuska dokumental sortaren sorreran zein paper izan zuen, erbestean igaro
zituen urteetan izandako gorabeherak...
5
4. IKUSKA DOKUMENTAL SORTA
1. Egoera politiko sozio-ekonomikoa
Euskal Herriko demokraziarako Trantsizioa garai bereziki konplexua izan
zen. Erdi ezkutuan, oinarri sendoko oposizio nazionalista eta ezkertiarrak
diktaduran zehar aurrera egin zuen eta, 1959ko agerraldi ozenaren ostean,
ETA gaineratu zitzaion. Azken horrek hirurogeiko hamarkadan diktaduraren
aurka indarkeria politikoa erabiltzea erabaki zuen.
Frankismoak ondorio ugari izan zituen Euskal Herrian: kulturari eta
politikari zegokienez, edozein adierazpen euskaltzale erreprimitu zen eta
Francori gerran babesa eman zion tradizionalismo karlista baztertu egin zen
gutxika. Ekonomiari zegokionez, garapenaren sustapenak erregimenaren
aldeko enpresari ugari nabarmen aberasteaz gain, Bizkaia eta Gipuzkoa
saturazio industrialera eraman zituen. Baina gutxika, erregimena
desmobilizazio hutsarekin konformatzen hasi zen, 1939tik aurrera izandako
babes sozialaren zati handi bat galduz eta gizarte-kohesiorako elementuak alde
batera utzita. Era berean, Elizaren, intelektualen eta ikasleen aldetik etorritako
erantzuna haziz zihoan. Horrek guztiak berebiziko garrantzia izan zuen
diktaduraren azken urteetako irakinaldian.
Ama Lur filmak euskal zinemaren kontzeptuaren inguruko
elkarrizketaren muina erein ondoren, 1976ko Euskal Zinemaren lehen
Jardunaldietan jaso ziren paperean gaiari buruzko funtsezko zenbait auzi.
Besteak beste, Jorge Oteiza, Mikel Laboa edo Santos Zunzunegui prestigioko
intelektual eta artistek hartu zuten parte jardunaldiotan. Haietan beharrezkotzat
jo zen hausnarketa egitea oinarri batzuk ezartzeko (euskararen defentsa
funtsezko oinarrietako bat izan zen), Euskal Herriaren berezko interesen
6
zerbitzura jardungo zuen zinema nazional-herrikoia sortzeko helburuarekin.
Alor zinematografikotik ere euskal problematika nazionala eta bere nahiak argi
islatuko zituen aukera kultural demokratikoa bultzatu beharra ikusi zuten.
Besteren artean, zinema euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin egiteko
borondatea azpimarratzen zen jardunaldien ondorioetan.
70eko hamarkadako testuinguru oso politizatuan, ñabardurak
gorabehera, zinemagile eta teoriko ugari batu ziren hizkuntza zinematografiko
propioa bilatzearen ala euskal zinema eta euskara bereiztezin bihurtzearen
aldeko ikuspuntura (I. Silva, Conde, Zalakain, Bakedano, Sota,
Merikaetxeberria etab.). Mina, viento de libertad (1976) filmatu ondoren,
Erdialdeko Amerikako erbestetik itzuli berria zen donostiar bat izan zen gai
horretan gehien tematu zen zinemagilea, baita negoziatzeko asmo gutxien
agertu zuena ere: Antxon Ezeiza, politikoki ezker abertzaleari atxikia zegoena.
Bere aburuz, euskararik gabe ez zegoen euskal zinemarik. Bere uste
sendoak praktikara eramateko aukera izan zuen Ikuska euskarazko film
dokumental laburren sortaren bidez (20 guztira). Bertan Filmeak etxeak ekoiztu
zituen 1978 eta 1984 bitartean, eta zinematografia nazionalaren oinarriak
finkatzea eta gaitasun handiko euskal teknikari eta zinemagileak (Javier
Aguirresarobe, esaterako) trebatzea ezarri zituen helburu nagusi gisa,
zinemaren euskal industria potentzialean sartu ondoren.
80ko hamarkadan egin zituzten film luzeekin arrakasta lortuko zuten
hainbat euskal zuzendarik hartu zuten parte proiektuan, esaterako, Montxo
Armendariz, Imanol Uribe edota Pedro Oleak. Euskal zinemaren muinari
buruzko eztabaidak “metraje luzekoak” izan baziren ere, film laburrak izan ziren
urte haietako euskal ekoizpenak. Guztiz beharrezkotzat jotzen ziren
aldarrikapen politiko eta linguistikoen espazioa betetzen saiatu ziren. Horiexek
7
izan ziren Iñaki Núñez, Iñigo Silva, J. B. Heinink, Mirentxu Loyarte, Javier
Rebollo, Juan Ortuoste edota Imanol Uriberen lehen urratsak. Formatu horren
salbuespen bakanak Pío Caro Barojarenak (Gipuzkoa, 1979) edo Fernando
Larruquertenak (Euskal Herri Musika, 1979) dira dokumentalei dagokienez,
José María Zabalarenak (Axut, 1976) fikzioari dagokionez eta J. M.
Gutiérrezenak (Balanzatxoa, 1978) umeentzako euskarazko film luzeei
dagokienez.
PSOEk 1982ko hauteskundeak irabazi ondoren, Pilar Miró (eta bere
Miró Dekretua) Zinematografia Zuzendaritza Nagusira iristearekin batera,
Eusko Jaurlaritzak 1983an Zinematografiaren Legea xedatu zuen eta Euskal
Telebista (ETB) sortu zen. Kasu batzuetan film baten aurrekontu osoaren %
50era ere iritsi zitezkeen aurretiazko diru-laguntzak ematen hasi zen Kultura
Ministerioa. Euskal Kultura Sailak, bere aldetik, gehienez ere % 25a finantza
zezakeen, betiere, Euskadin filmatzen bazen, teknikari eta aktoreen % 75
euskal herritarrak baziren eta gutxienez euskarazko kopia bat egiten bazen.
1982an emititzen hasia zen ETBtik ere ekoizpen elkartuen erregimena bultzatu
zen eta, 1985etik aurrera, Eusko Jaurlaritzak aurretik lagundutako filmen
antena-eskubideak erosteko oinarriak ezarri ziren.
Laburbilduz, garai hartan lurra ongi ongarrituta zegoela zirudien, eta
bereziki emankor: hogeita hamar film luze baino gehiago estreinatu ziren eta ia
zuzendari kopuru bera zebilen Euskal Herrian kameren atzean. Hala eta guztiz
ere, askatasun demokratikoak gutxika ezarri arren eta diru-laguntza publikoen
politika irmoak bideratu baziren ere, ezin izan zen industria zinematografiko
indartsu bat ezerezetik atera. Nolanahi ere, talentuzko zinemagile batzuen
agerpena sustatu zen, baita ordura arte Madrilen lan egiten zuten beste
batzuen itzulera ere. Hortaz, 1975eko azaroan diktadorea hil zenetik 1979ko
urrian Autonomia Estatutua onetsi zen arte, Euskal Herriko zinema urriak
8
tentsioetako batzuk islatu zituen eta bidea prestatu zuen ilusioz betetako
laurogeiko hamarkadarako.
2. Garai hartako zine dokumentala
Francoren heriotzaren ondorioz sortutako euskal nazionalismoaren
gorakadak, euskal nazionalismoa oinarri izango zuen dokumentalgintzari bide
eman zion: Bertan Films-ek ekoiztutako Ikuska eta Euskara eta Kirola
laburmetraiei, hain zuzen.
1978 eta 1985. urte artean, Ikuska dokumentalen 20 atalak, gehi 0.
zenbakia (Antton Ezeizak sortua 1978. erreferendum konstituzionalaren
ingurukoa) sortu ziren. Dokumental sorta honek teknikoak sortzea eta
euskarazko zinea sortzea zuen helburu.
Euskal Albistegi berria film dokumental laburrez osatutako serie bat izan
zen: ”Ikuska”. Izena Luis Iriondok asmatu zuen, patrozinatzaileen irudiaren
arduraduna izanik, berak baitzuen azken hitza horrelako kontuetan. Hala,
“Ikuska” izenak, euskal tradizioari keinu egin eta halako jarraitutasun nahi bat
markatzeaz gain (“Ikuska” izena zuen Jose Migel Barandiaran antropologoak
1916an Euskal Herrian ikerkuntzarako sortutako institutuak), Mondragon
taldeak bere Euskal Albistegi berria film dokumental laburrez osatutako serie
bat izan zen.
Dokumental bakoitzak gai konkretu bat lantzen zuen (euskara,
nekazarien mundua, arazo geografiko eta azpiegiturazkoak, Barandiaranen
irudia, Gerra Zibilaren aztarna, emakumeen egoera...) eta bakoitzak
errealizadore ezberdin bat zuen, hala nola, Egea, Olea, Merikaetxebarria,
9
Elorriaga, Izagirre, Berasategi, Larrañaga, etb. Talde tekniko-artistiko bera
erabili zuten dokumental guztiak egiteko: Ezeiza produkzio-buru, Xabier
Agirresarobe argazkilaritzako zuzendari lanetan, J.L. Zabala soinuan eta
Eduardo Biurrun edo Alberto Magán muntatzaile lanetan.
3. Sorrera
1978an Luis Iriondo eta Antxon Ezeizaren artean sortu zuten Ikuska
dokumental sorta. Antxon Ezeiza, pertsona marxista eta 70.hamarkadan
hainbat film zuzendutako kritikoa, Mexikon exiliatua izan zen. Bertan, Mina,
viento de libertad (1976) eta El complot mongol (1977) film aldarrikatzaileak
zuzendu zituen. 1977ko amnistiaren ondoren Euskal Herrira bueltatu zenean,
proiektu argia zuen esku artean: euskal zinemagintzaren oinarriak zehaztea.
Zentzu horretan, Bertan Films ekoizpen etxea sortu zuen.
Bere aldetik, Luis Iriondo, Bartzelonan lanean ari zen, Caja Laboral
Popular-eko goi postu batean. Gizon polifazetikoa, ekintzailea eta euskaltzalea
zen, eta urtebete beranduago Companys, procés a Catalunya filmean katalan
presidentearen papera jokatu zuen.
Sasoi hartan, Katalunian, Institut del Cinema Català (ICC) erakunde
gazteak, Noticiari de Barcelona izeneko proiektua martxan jarria zuen. Asteroko
albistegi laburra zen Noticiar delakoa, NODO frankistaren estiloari jarraituz,
baina ikusmolde eta funtzionatzeko modu erabat ezberdinarekin. Hainbat
zinegilek parte hartu zuten proiektuan, eta guztien artean erabakitzen zuten
Bartzelona hiriko ze gai tratatu, eta, lanak banaturik, 11 minutuko film labur bat
ekoizten zuten astero.
10
Katalanez izanik, aurrerapauso nabaria zen albistegia hizkuntza hori
zinema aretoetara eramateko bidean; eta, bestalde, ordura arte NODOk
zeukan monopolio informatiboa hautsi zuten, informazioa ikuspuntu katalan
batetik ematen baitzuten. Horren ondorioz, NODOk Kataluniarako propio
sortutako albistegi berezia ekoizten hasi zen, film bakoitzeko 12 minutuetatik 3
katalan hizkuntzan izanez.
Noticiari hartan inspiratuta, Caja Laboral Popularrek ekoitziko zuen
euskarazko albistegia sortzeko ideia izan zuen Iriondok. Euskaltzale gisa,
euskararentzat espazio berriak irabaztearen aldeko zenbait iniziatibatan
murgildua zen aspaldidanik, eta, bestalde, marketingean aditua izanik,
bazekien aurrezki kutxarentzako propaganda bide egokia izan zitekeela. Izan
ere, aipagarria da, sasoi hartan, banku eta aurrezki kutxa ugarik erabili zutela
bide hori Euskal Herrian; hala nola, Caja de Ahorros Vizcaínak (Anton
Merikaetxebarriaren Euskal Santutegi Sakona filma, 1976an), Banco de
Vizcayak (Fernando Larruquerten Euskal Herri Musika, 1979an) edo Caja de
Ahorros Municipal de San Sebastiánek (Pio Caro Barojaren Gipuzkoa,
1979an). Esan behar da, hala ere, proiektu horiek guztiak hasieran
marraztutakoaren azpitik gelditu zirela, gehienetan bankuen partetik ez
zitzaielako jarraitutasunik eman.
Hala ere, euskarazko albistegia sortzeko ideia beste batzuen buruan ere
bazebilen bueltaka. Hala, Iñaki Aizpuru, Mikel Aldalur eta Jose Mari Zabalzak
“Euskadiko Albisteak” izeneko proiektua jarri zuten martxan sasoi berean. Bi
film egin zituzten, Aberri Eguna 78 eta Konstituzio giroa, baina finantzabide
ezarengatik ez zuten jarraitutasunik izan.
1978an, beraz, Luis Iriondo euskal albistegiaren proiektua mugitzen hasi
zen. Lehenik Elias Querejetarekin kontaktuan jarri zen (ordurako produktore
11
ezagun eta entzutetsua baitzen, besteak beste El espíritu de la colmena ekoitzi
ostean). Iriondok aspalditik ezagutzen zuen Elias, hura eta Ezeiza Madrilera
joan aurreko garaietatik. Querejetak euskarazko albistegi horretako produktore
lana hartzeko prest zegoela erantzun zion baina lan kontuengatik Madrilen bizi
zela eta han errotua zegoenez han jarraituko zuela abisatu zion. Iriondok beste
zinegile batzuekin kontaktatu zuen bitartean (Torán eta Olearekin, besteak
beste), Antton Ezeiza erbestetik itzuli zen. Lagun komun baten bitartez
Iriondoren asmoen berri jakin zuen, eta Ezeizak zita bat eskatu zion
(Querejetak bezala, aspalditik ezagutu bai, baina urteak zeramatzaten elkar
ikusi gabe).
Bide horretan, 1978ko udan proiektua aztertu zuten elkarrekin eta haren
oinarriak finkatzen hasi ziren. Aurrez aipatu bezala, Ezeizak Bertan Filmeak
ekoiztetxea sortu zuen bere lagun Xabier Iriondorekin, eta Antton Ezeizak
erbestetik Euskal Zinema Nazionala martxan jartzeko ideia zekarrenez, bere
burua eskaini zion Iriondori proiekturako erakundeen aurrean zinegile parte-
hartzaileak ordezkatuak izan zitezen.
Eduki aldetik, gutxiengo eta gehiengo batzuk ere finkatu zituzten
momentu horretan. Hala, argi utzi zuten film guztietan argi azalduko dela
Euskal Herria nazioa dela, eta haren mugak Aturrin hasi eta Ebron bukatzen
zirela. Era berean, filmek orientazio politiko konkretu bat hartuko ez zutela eta
egoeraren ondorio politikorik ez zela aipatuko adostu zuten. Horrela,
dokumental bakoitzak Euskal Herriko gai jakin bat jorratzen zuen: euskara,
ikastolak, Araba, emakumeak, abeslariak, elebitasuna, etab.
Honela kontatzen dizkigu Luis Iriondok Ikuska dokumental sortaren
sorreraren nondik norakoen inguruan adierazitakoa (Martinez, 2014:13-76n
aipatzen den bezala):
12
“Lehen izaten zen ba NoDo? Hori kendu egin zuten
1977an, eta orduan katalanek asmatu zuten Noticiaries de
Barcelona. Zine katalaneko institutuak egiten zuen. Nik
institutu horretako presidentea ezagutu nuen, Joan Anton.
Berak esan zidan nik horixe bera egin beharko nukeela
Euskal Herrian. Esan nuen: beste saltsa bat. Baina gustatzen
zitzaidan. Eta orduan, Ikuska saila egin genuen. Euskara
bizian, hasieratik bukaerara.”
4. Euskararen tratamendua
Filmetan euskarari ematen zitzaion tratamendua ikusita, argi dago
Euskal Zinema Nazionala lortze bidean euskarari ematen zitzaion garrantzia
lehentasunezkoa zela. Izan ere, filmetako gai asko euskararekin lotuak ziren;
euskara diglosiaren gurpiletik ateratzeko nahi argia ageri zen, zinemara
egokitzeko ahalegin saiatu eta zentzudun bat eginez, eta azpitituluak eta
erdararen presentzia naturaltasunez emanez. Bistan da, nolabait esateko,
kultur politika bati jarraitzen ziotela.
Kontuan izan behar da eremu honetan erabat aitzindaria izan zela haien
lana, orduan ez baitzegoen gauzak nola egin behar ziren zioen araurik ere.
Horrela dio Luis Iriondok (komunikazio pertsonala, 2014ko maiatzaren 19an):
"Hasieratik argi genuen euskaraz egingo genituela, hasieratik bukaeraraino,
bestela ez zuen zentzurik".
Problemak ez ziren, gainera, erabili beharreko euskara eredura eta beste
hizkuntzen erabilerara mugatuko. Izan ere, taldeko batzuk (Antton Ezeiza buru)
eta seriean parte hartu zuten zuzendari gehienak ez ziren euskaldunak. Hala
13
ere, horri aurre egiteko, erdaldun haien euskaltzaletasunean, lan egiteko
gogoan sostengatzen omen ziren. Ezeiza, esaterako, garai hartan gogotik hasi
zen euskara ikasten (Murua, 2014: 95-113n aipatzen den moduan):
“Hombre, respecto a mi euskera, todavía no he salido del
grupo ese tan denigrado de los «arinaiztarras», pero creo que
puedo salir pronto. Estoy estudiando de veras. Además, no sé si
acertadamente o no, opté por un aprendizaje más en
profundidad, quiero decir priorizando el «saber» el euskara más
que el hablarlo. Lo hice con vistas al trabajo, donde más
rápidamente lo iba a necesitar... por ejemplo la traducción de
diálogos, la elección de subtítulos etc.”
Hizkuntzaren tratamendua, ia guztiz, Koldo Izagirreren ardura izan zen,
batez ere. Idazle errespetatua zen ordurako, eta Ezeizak fede handia erakutsi
zuen haren irizpide onean. Filmetako hizkuntza nagusia, beraz, euskara batua
izan zen. Hala esan zuen Luis Iriondok, Ikuska saileko 20 atalen koordinatzaile
nagusiak (Martinez, 2014: 13-76n aipatzen den bezala):
“Ez zegoen dudarik. Gaiak denak ziren euskaldunak.
Banekien publiko bat galduko nuela, baina banekien gauza bat
oso ona egingo nuela. Euskarazko zinea, euskaraz hitz egina,
baina modu naturalean. Azpitituluak jarri genizkien gazteleraz,
baina azpitituluak kenduta, dena euskara hutsean”.
Hala ere, pertsonaiek beren hizkera propioa ere erabili zuten, zela
euskalki bat, zela erdara. Halaxe zioen Ezeizak (Martinez, 2014:95-113n den
moduan):
14
“En este terreno del bilingüismo creo que tenemos una
actitud correcta. La realidad es que las películas son en
euskara... lo que es el marco, todo lo que la película pone.
Luego resulta que a la hora de entrevistar por ejemplo hay gente
imprescindible que no habla el euskera. Procuramos entonces
jugar con el subtitulado. Pero tampoco se hace éste de un modo
mecánico, ni mucho menos exclusivo al erdera sino que cada
vez estudiamos a fondo el nivel de información a dar en cada
idioma etc... En todo este trabajo la labor de Koldo Izaguirre es
tremendamente importante.”
5. Helburuak
Ikuska seriearen lehen helburua, informatiboa izan zen, albisteak
euskaraz hedatzea, bertako jendeak osatuta eta bertako ikuspuntu batekin.
Eguneroko albistegi bat ezin eginagatik, euskal gizartearentzat garrantzitsutzat
jotzen zituzten gaiak hautatuz. Filmen izaera “aldizkari bateko erreportaia
sakon batekin” alderatu ahalko litzateke.
Bigarren helburua Euskal Zinema Nazionala garatzeko pausoak ematen
hastea zen; alegia, zinemazale gazteak formatu, lan bila Madrilera joandako
zinemagileei Euskal Herrian lan egiteko aukera eman eta azpiegitura, industria
propioa sortzea. Ezeizaren hitzetan (Martinez, 2014: 95-113):
“A partir de nuestro trabajo lo que queremos es
propiciar el aprendizaje de una serie de gente que será la
que haga películas dentro de un tiempo y alcanzar una
doble diana; evitando la fuga de cerebros [...] y dejando la
puerta abierta para el regreso de todos los que por motivos
15
profesionales tuvieron que dejar el país. Fue concebida
como una serie porque así se intentaba dar continuidad al
trabajo, permitiendo la profesionalización de los cineastas
nuevos (carácter de «escuela abierta») o rescatados
(combatiendo así la «fuga de cerebros» que había sido
norma hasta entonces)..”
Hirugarren helburua zineman euskararen erabilera normalizatzea izan
zen, herriarengan edukaziozko paper bat jokatuz eta eredu bat finkatzeko lehen
pausoak emanez. Bukatzeko, laugarren helburua, filmatutako materialarekin
ikus-entzunezko euskal artxiboa osatuz joatea zen, Euskal Herriko memoria
historiko bihurtuko zena eta hurrengo belaunaldietako zinegileek baliatu ahal
izango zutena.
Helburu horiek betetzeko, militantzia politikoko ikuspuntuak bazter utzita,
mundu guztiarentzako oihartzunak izango zituzten filmak egiten saiatu ziren,
euskal nortasunaren berreskurapena ardatz hartuta, eta Euskal Zinema
Nazionala sortzeko bidean.
6. Lan taldea
Hasierako lan-taldean, Antton Ezeizarekin batera, Koldo Izagirre, Juanba
Berasategi eta Javier Agirresarobe izan ziren pieza klabeak. Bakoitzak bere
egitekoak zituen: testuak, gidoia, esate baterako, Koldo Izagirrek egiten zituen,
argazkiak Xabier Agirresarobek ateratzen zituen, gero Espainiako argazkilari
onena bihurtu zena.
16
1. ANTXON EZEIZA
Antton Ezeiza zinemagile eta gidoilaria (Donostia, 1935) 2011ko
azaroaren 15ean hil zen azken urteetan sufritu zuen gaixotasun larri baten
ondorioz. Euskaraz egindako zinemaren sustatzaile nagusietakoa izan zen,
1980ko hamarkadan besteak beste Ikuska dokumental proiektua eta Ke arteko
egunak film luzea gidatuz. Lan praktikoa eta teorikoa uztartu zituen Ezeizak,
zuzendari lanaz gain etorkizuneko euskal zinemaren oinarriak zehazten
ahalegindu baitzen hainbat artikulu eta eztabaidaren bidez.
Bere hirian, Donostian bertan hasi zen Antton Ezeiza zinemarekin
zaletzen, baina 1960ko hamarkadaren hasieran Madrilera joan zenean sartu
zen benetan zeluloidearen munduan. Elias Querejetarekin egindako
harremanak izan zuen zerikusirik horretan. Batera lan egin zuten, Querejeta
ekoizle eta Ezeiza zuzendari. Elkarlan horren fruitu dira A través de San
Sebastián (1961) eta A través del fútbol (1963) dokumental laburrak. Proiektu
handiagoak hartu zituzten Ezeiza-Querejeta bikoteak gero esku artean eta
1960ko hamarkadan egin zituzten pelikula luzeek zinema espainiarraren
sorreran berebiziko garrantzia izan zuten.
Baina momentu horretan Ezeizak bere kontraesanei aurre egin behar
izan zien: Espainiar kulturako zinemagilea eta Euskadiko problema politikoekin
eta estrategikoekin obsesionatuta zegoen, eta ezinezkoa zitzaion bide hartatik
jarraitzea. Bitan zatitua, 1970etik 1973ra Ertamerikara hanka egin zuen eta han
hasi zen zineman lanean.
Hain zuzen, bi pelikula luze dira donostiarrak Amerikatik ekarri zituen
emaitzak: Mina, viento de libertad (1976) eta El complot mongol (1977). Azken
hori estreinatu zen urte berean (1977) itzuli zen Euskal Herrira, baina ordurako
17
ez zeukan buruan pelikula luze berririk egitea; harago joateko gogoa zeukan.
Izugarrizko aldarrikapena egiten ari zen euskarazko zinemaren alde, eta bera
ere gogotsu jarri zen lanean: prentsan argitaratuko dituen artikuluen bidez,
etorkizuneko euskal zinemaren oinarriak zehazteari ekin zion.
Artikulu teoriko horien osagarri praktikoa izan zen, hain zuzen, Bertan
Filmeak ekoizpen etxea eta Ikuska dokumental saila, Ezeizak berak bultzatua
eta hainbat euskal zinemagile elkartu zituena, besteak beste Xabier Elorriaga,
Koldo Izagirre, Pedro Olea, Juanba Berasategi eta Montxo Armendariz,
Ezeizaz beraz gain, noski. Berak zuzendu zituen lanen artean, Erreferenduma
(1979), Artzainak (1982), Donibane Lohitzun (1983), Bertsolariak (1984) eta
Ikuska-ren hogeigarren alea (1984) daude.
Hala eta guztiz ere, Ikus-entzunezkoak alde batera utzi gabe,
Reflexiones para un debate sobre el cine vasco (Euskal zinemaz eztabaida
baterako hausnarketak) artikulua argitaratu zuen 1985ean, Lankide
Aurrezkiaren Euskal Entziklopedian. Euskal zinema definitzeko funtsezko
elementuak aztertu zituen; horretan, euskal zinemak “zinema euskalduna” izan
behar zuela berretsi zuen. Lau urtera izan zuen bere ideiak film bihurtzeko
aukera: Luis Goiak ekoitzitako Ke arteko egunak filma zuzendu zuen. Gatazka
gordinean girotutako pelikula horrekin iritsi zen Ezeiza bere ibilbidearen
gailurrera: Donostiako Nazioarteko Zinemaldian parte hartu zuen euskarazko
lehen filma izan zen, eta han Donostia Saria eskuratu zuen.
1995eko Felicidades Tovarich da zuzendariaren azken lana.
2. LUIS IRIONDO
1931ko maiatzaren 26an Azkoitian (Gipuzkoa) jaioa, 13 urte zituenean
lanean hasi zen, musu-truk, Banco de Vizcayan. Han ikasitakoarekin ekin zien
18
hurrengo lanbideei, aurrena Azkoitiko Forjasen zuzendaritza idazkari, beste
hainbat enpresa txikirentzat administrazio lanak egiten zituen bitartean, eta
gerora Laboral Kutxan marketing, harreman publiko eta publizitate arduradun.
Iragarkiak euskaraz inork gutxik egiten zituenean aitzindari izatea egokitu
zitzaion Iriondori, beste kutxa eta banketxeekin publizitatearen arloan zuen
lehian euskara abantailatzat hartzea erabaki zuenetik.
Ogibideengatik baino gehiago nabarmendu zen, ordea, aldi berean
amateur gisa egin zituen beste hainbat jardunengatik. La Voz de España-n
literaturaz, musikaz eta beste hainbat gaiei buruz idatzi zuen astero hainbat
urtez, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, eta Loiola Irratian ere sorreratik aritu
zen musikari buruzko saioa egiten hamalau urtez, urte batzuetan COPE kate
osorako, gainera.
Hedabideetarako baino joera handiagoa izan zuen, ordea,
musikagintzarako. Kontrapuntoak boskotearen sustatzailea eta kantarietakoa
izan zen. 1961ean sortua, molde eta hizkuntza ugarietan egin zuen kantuan
boskote azkoitiarrak arrakasta handiarekin, 1969. urtera arte. Disko txiki, ertain
eta luzeen artean, 30 ale grabatu zituzten Bartzelonako Belter etxearekin. Aldi
berean eta gerora, beste hainbat abeslari eta musikariren sustatzaile eta
ekoizle izan zen Iriondo. Berarekin grabatu zituzten lehen diskoak, esate
baterako, Lourdes Iriondok eta Enrike Zelaiak.
Zinemagintzan ekoizle gisa hasi zen, besteak beste Ikuska saileko 20
atalen koordinatzaile nagusi gisa, musikaren egilea izan zen hainbat
dokumental, film labur eta luzeetan, eta aktore ere aritu zen azkenean.
1980an Carlos Garaikoetxeak deitu zuen bere lehen gobernuan
komunikazio, harreman publiko eta protokolo arloan aholkulari lanetan aritzeko.
19
Ajuria Eneko jauregitik Iurretara egin zuen jauzi gero Euskal Telebistako lehen
zuzendaria izateko 1982tik 1984ra, berak nahi ez zuen arren lehendakariak
ardura hori hartzeko eskatu ziolako.
7. Talde-dinamika
Produktoreen eta Ezeizak gidatzen duen taldearen artean alde
ideologikoa nabaria zen. Hala ere, ur zabaletan nabigatzeko gauza izango
diren filmak osatu nahi zituzten. Oreka hori lortzea ez zen beti erraza suertatu,
baina alde guziek eskuzabal jokatu zuten, proiektu komuna aurrera atera zedin.
Hala mintzo zen lan-taldea, 1979an Zeruko Argia- n egindako elkarrizketa
kolektibo batean (Martinez, 2014: 95-113n aipatzen den gisan):
“Era errazional eta posibilistan homogeneizatzen gara
denok. Beharbada, guretako norbaitek hau esanez buka
zitzakeen pelikula guztiak: eta hau horrela Euskadi libre,
sozialista, berbatua eta euskalduna ez dugulako gertatzen
da... Baina zine hau ez da borroka politiko-ideologikoa,
kultura nazionala aurrera ateratzeko borrokakoa baizik”.
Apustua film bakoitza zuzendari ezberdin baten esku uztea izan zen.
Kontsakratu eta hasiberriei proposatu zitzaien lana, proiektuak zine eskola ireki
eta Euskal Herrira itzultzeko plataforma izateko helburu bikoitzari erantzuteko.
Aldi berean, gaztez osatutako lan talde egonkor bat antolatu zuen Ezeizak bere
inguruan. Horiek film guztietan parte hartu zuten, hala, serie osoari
homogeneotasun estetiko eta formala emanez. Horrela zioen Ezeizak
(Martinez, 2014: 95-113n aipatzen den bezala):
20
“Lo que podría ser la primera generación de auténticos
cineastas vascos [...] a éstos tratamos de buscarlos entre los
jóvenes que fueran euskaldunes, tuvieran la vocación de
expresarse, sintieran la rabia del cine y estuvieran necesitados de
enseñanza técnica. [...]«País contra técnica», solíamos ironizar
nuestro intercambio. Al final, los Ikuskas supusieron la unión de dos
grupos, los que teníamos cine, porque habíamos estudiado en
Madrid y dirigido algunas películas, y los que tenían país pero no
tenían cine, como Koldo Izagirre y otros.”
Horrela mintzo dira Ezeiza, Berasategi, Izagirre eta Agirresarobe Zeruko
Argia-ko elkarrizketa kolektiboan lan-taldeari erreferentzia eginez (Martinez,
2014: 95-113n aipatzen den moduan):
“Uste dugu lan-giroa eta kide bakoitzaren profila marrazten
nahiko ondo asmatu dugula: Antton ekipo oso batez inguratua
aurkituta egon da, bera taldeko bat gehiago besterik ez delarik.
Taldea pixkanaka osatuz joan da eta gaur guztiz finkatua dago,
nahiz eta ateak edonorentzat irekiak izan. [...] Talde lana dudarik
gabe intentsitate handikoa da [...]. Taldeak osotasun handia du eta
honek asko suposatu digu, gure kanpoa asko zabaldu da. [...] Talde
honetan sartzea esperientzi garrantzitsua izan da. [...]
Honakoa kontatu zigun guri Luis Iriondok (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 19an) lan-taldeari inguruan:
“Antxon Ezeiza Kuban eta Mexikon egon zen eta Franko hil
ondoren hona etorri zen. Nirekin kontaktuan jarri zen, eta lana
behar zuela eta, Ikuskak hartzea proposatu nion. Antxon oso
21
profesional ona zen, eta beak jende asko ezagutzen zuenez, oso
jende ona bilatu genuen: Koldo Izagirre, gidoilaria, idazle
fenomenoa, bi pelikulen zuzendaria; Javier Agirresarobe, kamera
ezin hobea; Juanba Berasategi. Laguntasun handia sentitu nuen
alde guztietatik eta ez genuen arazorik izan. Oso lan talde ona
osatu genuen Antxon eta biok. Hala ere, lan taldea aldatuz joan
zen, batzuk joan egin ziren, beste batzuk etorri, beraien artean
arreglatzen ziren. Problema laboralik ez genuen izan, eta hori oso
inportantea izen zen. Horren arrazoia hasieratik proiektua zehaztea
izan zen, diru hau dago, eta kostuak hauek dira.”
8. Dokumentalen ezaugarri zinematografikoak
Lan taldearen egonkortasunaz gain, bada beste ezaugarri bat Ikuskak
garaiko beste proiektu gehienengandik bereizten dituena: Caja Laboral Popular
eta Orbegozo Fundazioaren finantzabideari esker lortutako kalitate tekniko
aparta. Film guziak 35 mm-tan errodatuak izan ziren, zuzeneko soinuarekin.
Dena den, diferentziak zeuden, aldea baitzegoen zuzendari
kontsakratuen eta berrien artean. Produktuak baliagarria izan behar zuen eta,
horretarako, batzuetan eskua sartu beharra izan zuten. Antton Ezeizak eskua
sartu behar izan zuen, eta horretan oso ona zen.
Horrela mintzatzen da Maialen Beloki gai honen inguruan (komunikazio
pertsonala, 2014ko maiatzaren 26an):
“Teknikoki, irudiaren, soinuaren eta argiztapenaren aldetik
oso kalitate handia zuten dokumental guztiek. Esate baterako,
22
argazkilari lanetan Javier Agirresarobe aritu zen, eta oso lan
handia egin zuen, nahiz eta dokumental askotan Euskal Herria
arkadikoaren itxura eman zuen. Hau da, Euskal Herria zein polita
zen erakusten soilik zentratu zen askotan, alegia: mendiak,
egunsentia...”
Hala ere, azpimarragarria da dokumental sortak hainbat zuzendari izan
zituztela. Ondo landuko zuten gai bat proposatzen zioten bakoitzari,
zuzendariak bereziki problematika bati heldu nahi ez bazion bederen, eta
erabakia Luis Iriondorekin kontsultatzen zuten. Ezeizak maiz adierazi izan du
ahalik eta irizpide zabalenekin hautatzen zituztela zuzendariak, “modu ez
exkluientean”. Datuek arrazoia ematen diote: 21 filmetan 15 zuzendari ezberdin
ageri dira kredituetan. Hori horrela izanik, Maialen Belokik behin eta berriz
honakoa ondorioztatzen du (komunikazio pertsonala, 2014ko maiatzaren
26an):
“Oso zaila eta arriskutsua da orokorrean hitz egitea, oso
ezberdinak baitira dokumental guztiak. Hala, ere, oso
profesionalak izan ziren orokorrean, eta oso ondo grabatuta
zeuden irudi, soinu eta argiztapenaren aldetik. Faktura
profesionala ematen dute, eta ezbairik gabe zinean ikusteko
modukoak dira. Gainera, euskararen gaiari zein Euskal Herriko
momentuko arazoez (emakumeak, hirien sorkuntza…) hitz
egiten zutenez, kasu gehienetan errealismo puntu hori lortu
zuten dokumentalek.”
Nolanahi ere, Maialen Belokik (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 26an) honako kritika egiten die: “dokumental askotan topikoetara
jotzen dute, gaiak asko sakondu gabe, eta hori da hain zuzen Ikuskei egin
23
zaien kritikarik handiena”. Dena den, Maialen Belokik (komunikazio pertsonala,
2014ko maiatzaren 26an) honela justifikatzen du: “kontuan hartu behar da
Diktadura garaia amaitu berria zela, eta orain gai ohikoak iruditzen bazaizkigu
ere, ordura arte ez zegoen euskarari edota arrantzaleei buruzko dokumental
bat bakarrik ere.”
Maialen Belokiren (komunikazio pertsonala, 2014ko maiatzaren 26an)
arabera, oso gauza komun gutxi dituzte dokumental guztiek: “telebistako
erreportajearen errealizazio antzekoa dute, elkarrizketetan asko oinarritzen
dira, oso errekurtso ohikoa da elkarrizketak egitea, eta Euskal Herriari buruzko
irudi topikoa ematen dute.”
Horretaz gain, artean Euskal Herrian baliabiderik ez zegoenez, material
guztia Madriletik ekarri behar izaten zuten, eta, grabatzen bukatutakoan, hara
joaten ziren, hango laborategietan errebelatu eta muntatzera. Horregatik, zinea
egitea izugarri garesti eta zaila zen garai hartan, errekurtso oparotasun horrek
polemikaren bat piztu omen zuen “zine pobrea” egiten saiatzen zen jendearen
artean. Gezurra bazirudien ere, gauzak egiteko errekurtsoak lortzeagatik
beraien burua justifikatzen ibili behar izan zuten. Honela zioen taldeak gai honi
buruz (Martinez 2014: 13-77):
“Teknika eta estetika aldetik kalitatea izan dezaten asko
saiatzen gara, gure pelikula ez dadila ondoren ikusiko dutena
baino eskasagoa izan alde horretatik. Hau da, ez dugu nahi
jendea gure proiektuaren alde jatorra delako bakarrik egoterik,
baizik gustura ikus ditzatela pelikula horik. [...] Baten batzuek
gehiegizkoa joko dute prozesu tekniko hau ateratzen den
produktuarentzat. Guk produktora handiek ezartzen duten bideari
hel diezaiokegula erakutsi nahi dugu. [...] Uste dugu nahiko «akto
24
heroiko» egin dela euskal arloan; kitarra jotzen ez duen kantaria,
pelikula komuneko paperean egiten duen zinegilea, kontutan izan
behar da gainera, etsaiak medio guztiez atakatzen gaituela”.
9. Emanaldiak
Ikuskek aurkitu zuten zailtasun handiena proiekzioak lortzea izan zen.
Film labur dokumentalak izateak, batetik, zaildu egin zuen horretarako propio
antolatutako emanaldiak aurkitzea; eta 35 mm-tan filmatuak izateak, bestetik,
maiz edozein herri mugimenduk lortu ezin zituen proiekziorako baldintza
minimo batzuk eskatzen zituen. Banaketa Iruñeko Irudi Films-en bitartez egin
zuten hasieran, multinazionaletatik kanpora, eta asmoa zineetan proiektatzea
izan zen, film luzearen aurretik, lehenago NODOa egoten zen bezala. Horrez
gain, Caja Laboral Popular eta Orbegozo Fundazioaren hainbat ekimenetan ere
erakutsi ziren.
1979ko udazkenean, lehen filmak estreinatu zirenean, produktoreak
pozez txoratzen agertu ziren publikoaren erantzunarekin. Orbegozo
Fundazioak hala hitz egiten zuen haietaz, Madrilen egin zuen erakusketa baten
propagandan (Martinez, 2014: 95-113n aipatzen den bezala):
“La masiva y calurosa acogida popular que han merecido
los «Ikuskas» que hasta ahora se han proyectado en Euskadi
supone todo un refrendo y un estímulo de cara a los que
próximamente verán la luz.”
25
Luis Iriondok oraindik ere daukan oroitzapena da «izugarrizko arrakasta»
lortu zutela. Orduan hala adierazi zuen, Ikusken lehen uzta atera berritan
(Martinez, 2014: 95-113n aipatzen den moduan):
“Los resultados prácticos todavía no se pueden evaluar de
una manera definitiva. Las películas acaban de salir a la calle y
las respuestas que han obtenido han sido atronadoras. Yo he
estado presente en pases multitudinarios en asambleas
comarcales de Caja Laboral Popular que han tenido una acogida
increíble. Es un cine que no suscita duda alguna sobre su
carácter euskériko.”
1979ko udazken hartan, filmak katalanera bikoiztu eta Katalunian
proiektatuko zirela publikatu zen, baita posible zela atzerriko telebista
batzuetan emititzea ere. Bitartean, ordea, lan-taldeko kideak ekoizleak baino
askoz ere zuhurrago ageri ziren (Martinez, 2014: 95-113n aipatzen den gisan):
“Oraindik ez dugu batere kritikarik jaso, ez onik ez txarrik.
Lehengo batean joan ginen zine batera Ikusketako bat ikustera eta
izugarrizko isiltasuna zegoen, inork ez zuen ezer esaten. Nik uste
dut jendea zeharo harrituta geratu zela. Denbora gehixeago itxoin
beharko da iritziak ezagutzeko.”
Kontuak kontu, ordea, ekoizleen hasierako inpresiotik harago, Ikuskek
ez zuten lortu zinema aretoetan euren presentzia ohiko bihurtzea, besteak
beste, seguru aski, ez zirelako proiektu errentagarria. Era berean, ez zuten
asmatu beste esparru batzuk bilatzen publiko zabalarengana iritsi ahal izateko.
26
Hala eta guztiz ere, Zine Festibaletan ere erakutsi ziren Ikuskak, eta
kasu batzuetan baita sariak lortu ere. Lehen urte hartan, “Ikuska 3”-k 1979ko
Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra jaso zuen, eta “Ikuska 5”-ek eta
“Ikuska 4”-k Bilboko Zinebi Festibaleko lehen eta bigarren sariak, hurrenez
hurren. Gerora joera hori ere apalduz joan zen, baina 1981ean, Euskal Herritik
kanpora, Oberhauseneko Festibalean ”Ikuska 12” saritu zuten.
Euskal Herrian ekoiztutako zinemak gainditu behar izan zituen oztopo
ugariak ez ziren 1979ko Autonomia Estatutuarekin desagertu, baina,
zalantzarik gabe, laurogeiko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak emandako diru-
laguntzen bultzadak aldaketa handia eragin zuen bere historian.
27
5. METODOLOGIA
Aurrez aipatu bezala, gure lanaren helburua Ikuska dokumental sortak
euskal zinemagintzaren garapenean izan duen eragina aztertzea izan da. Gure
lana ahalik eta osatuena izateko, hainbat bide erabiliz aurkitu dugu gaiaren
inguruko informazioa.
Lehendabizi, Interneten Ikuska dokumental sortari zein garai hartako
zinemari buruzko informazioa aurkitu genuen. Gero, artikulu horiek guztiak
irakurri eta aztertu egin genituen eta artikulu ezberdinetan zegoen informazioa
bateratu, artikuluetako informazioa errepika ez zedin. Informazio hori guztia
baliatuz, pixkanaka lana osatu genuen.
Era berean, informazio osatuagoa lortze aldera, Luis Iriondori eta
Maialen Belokiri elkarrizketak egin dizkiogu. Luis Iriondo Ikuska Saileko
produktoreetako bat izan zen, eta berak izan zuen, hain zuzen, Ikuska
dokumental sorta egitearen ideia. Azkoitian, bere jaioterrian, elkarrizketatu
genuen maiatzaren 19an, eguerdiko 12tan.
1.elkarrizketa-Luis Iriondo
1931ko maiatzak 26an jaio zen Luis Iriondo,
Azkoitian (Gipuzkoa). Administrari ikasketak burutu zituen
eta Bizkaiko Kutxan eta AFORASA enpresan lan egin
zuen. Urte hauetan, "La Voz de España" egunkarian eta
Loyolako Herri Irratian kolaboratzen zuen. Ondoren,
Euskadiko Kutxako publizitate arduraduna izan zen.
1. Luis Iriondo
Iturria. Badok.info (2009).
Kontrapuntoak
28
1970.hamarraldiaren hasieran, zinema munduan hasi zen lanean Ferrán
Llagostera zuzendariaren eskutik eta elkarrekin, hainbat dokumental egin
zituzten. Gainera, 1978an, Companys, procés a Catalunya filmean egin zuen
debuta aktore bezala eta hortaz geroztik, hainbat ekoizpen zinematografikoetan
parte hartu zuen, ez bakarrik aktore gisa baizik eta gidoilari eta ekoizle lanetan
ere, Ikuska sailan egin zuen bezala.
Gure elkarrizketaren gidoia lau zatitan banatu genuen (historia,
finantziazioa, dokumentala eta lan taldea) eta guztira ordubeteko elkarrizketa
izan genuen. [1. ERANSKINA]
2.elkarrizketa- Maialen Beloki
Bigarren elkarrizketa
Maialen Belokiri egin genion.
Maiatzaren 26an, astelehena,
arratsaldeko 17tan elkartu ginen
Donostian., bere bulegoan.
Maialen Antton Ezeizaren
inguruko Cine, Existencialismo y
Dialéctica” izeneko liburuaren
egilea da Jose Luis Rebordinosekin batera. Mondragon Unibertsitateko
komunikazioko irakaslea izan zen eta 2010. urtean Donostiako zine festibaleko
taldera batu zen.
Bigarren elkarrizketa honek hiru zati ditu (Antton Ezeiza, dokumentalen
ezaugarri zinematografikoak eta garai hartako zinema) eta guztira 50 minutuko
elkarrizketa izan genuen. [2. ERANSKINA]
2. Maialen Beloki
Iturria. Euskonews (2012). Maialen Beloki /
Festival de cine de San Sebastián
29
6. EMAITZAK
Lan honen bidez Ikuska dokumental sortaren inguruan gehiago jakiteko
aukera izan dugu. Horretaz gain, irakurritako artikuluen zein egindako
elkarrizketen bidez jasotako informazioaren bidez hasieran planteatutako
ikerketa-galderak erantzun ahal izan ditugu.
Alde batetik, azpimarragarria da dokumental sorta hau euskal zinearen
mugarria izan zela. Izan ere, Luisek (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 19an) argi dauka: "Euskal zinemaren lehen oinarriak ezarri ziren,
profesionaltasun maila txiki bat. Lehen aldiz, gure herria, gure
hizkuntza...pantaila handian ikusi ahal izan genituen.”
Gainera, Luis Iriondoren aburuz (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 19an) hainbat eginkizun bete zituen Ikuskak:
“Lehengo aldiz begiak zabaldu zituen: euskal produkzioa, telebista,
nolakoa izango zen erakutsi zion euskal jendarteari, alegia. Horrek, 3-4
urtera telebista sortu zenean jendeak bertan zer ikusiko zuen eta zein
neurriko, mailatako telebista izango zen jakitea ekarri zuen.”
Iritzi berekoa da Maialen Beloki donostiarra ere (komunikazio
pertsonala, 2014ko maiatzaren 26an):
“Momentu horretan debate ikaragarria zegoen euskal zinema
nazionalaren inguruan. Bertan parte hartu zuten euskal teknikari eta
teorialari askok. Egiaz, helburu hori lortze bidean lehen proiektua izan
zen Ikuska: euskaldunek egindakoak, euskaldunentzat, euskaraz eta
30
euskal herriko gaiak jorratutako dokumentalak. Lehen aldiz,
euskaldunek zinemara joandakoan beraiei buruzko filmak ikustea
ahalbidetu zuen proiektu honek. Zentzu horretan, hito bat izen zen,
lehenengoa eta bakarra izan zelako.”
Era berean, Maialen Belokiren ustez (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 26an) Ikuska proiektu bezala hartu behar da kontuan:
“Euskal zinegile gazteentzat zine industria, plataforma bezala
oso garrantzitsua izan zen, eta ikasketa plataforma bezala oso ondo
funtzionatu zuen. Izan ere, plataforma horretatik atera ziren geroko
teknikari artistiko asko: Javier Agirresarobe, esate baterako. Hala
ere, dokumental bezala ez zuten arrastorik utzi, ez Euskal Herri
mailan, eta are gutxiago, Estatu mailan.”
Zentzu horretan, euskal zinean ez ezik, dokumental sorta honek Euskal
Telebistaren sorreran paper garrantzitsua bete zuela adierazi du Luisek
(komunikazio pertsonala, 2014ko maiatzaren 19an):
"Lehen dokumentala egin zenetik hiru-lau urtera Euskal
Telebista sortu zenean euskaraz doblatutako pelikularik ez
zegoen. Orduan, nik esan nuen: nik hogei dokumental eginak ditut
eta horiekin hasiko gara. Hortaz, batez ere, dokumental horiek
izan ziren EITBko hasierako bi-hiru hilabetetako alimentua.
Bestela, horiek gabe ez genuen aukerarik izango Euskal Telebista
sortzeko".
31
Gainera, aipatu beharra dago garai hartan euskal zinean eragin handia
izan zuela Ikuska dokumental sortak: Luis Iriondok (komunikazio pertsonala,
2014ko maiatzaren 19an) dioenez, garai hartan jendearen erantzuna handia
izan zen, "arrakasta itzela izan zuen dokumental sortak. Areto ugarietan
proiektatu ziren dokumentalak, alde guztietako aretoetan, eta milaka pertsonek
ikusi zituzten”.
Hala ere, garai hartatik haratago, ez zuen hedapen handirik izan
dokumental sortak: ez zuen jarraipenik izan, ez baitzen beraiek bezalako
talderik agertu. Luis Iriondoren aburuz (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 19an), "zinema industriala ez izana, eta etxe guztitara ailegatu ezin
izana" izan ziren horren arrazoiak. Maialen Belokik (komunikazio pertsonala,
2014ko maiatzaren 26an) hau gaineratzen du: “Nik uste euskal zinemaren
historia, orokorrean, ez duela jende askok ezagutzen. Baina, ezta Espainiako
zinemaren historia ere. Beste gauza batzuk ahaztu diren bezala, ahaztu da hau
ere”.
Luis Iriondok (komunikazio pertsonala, 2014ko maiatzaren 19an)
gaineratzen du, zinematografikoki ez ezik, politikoki ere mugarria izan zela
Ikuska sortzea:
“Franco hil eta gero etorri zen askatasuna aprobetxatuz,
Erreferenduma izeneko lehen dokumentala egin genuen. Sekula
zine politikorik ikusi gabeak ginen, eta bat-batean hau
(Erreferenduma) ikustea, bonba botatzea bezala izan zen
hemen”.
32
Zentzu horretan, nahiz eta askok aldarrikapen politiko beharrezkotzat
jotzen duten Ikuska dokumental sorta, Maialen Beloki (komunikazio pertsonala,
2014ko maiatzaren 26an) ez da iritzi berekoa:
“Aldarrikapen politikoa baino gehiago (alderdi politikoen
zentzuan), euskal identitatearen errekuperaziori buruzkoak dira
dokumentalak. Diktadurak hizkuntza, kultura, ohiturak ezerezean
utzi zituen eta hori guztia aldarrikatu zuten dokumentalen
bitartez. Beraz, funtzio politikoa baino gehiago, euskal
identitatearen seinak aldarrikatu eta berreskuratu nahi zituzten
dokumentalen bitartez”.
Finantziazioari dagokionez, Euskadiko Kutxa izan zen protagonista.
Horrela kontatzen du Luis Iriondok (komunikazio pertsonala, 2014ko
maiatzaren 19an):
"Garai hartan Euskadiko Kutxako marketing zuzendaria
nintzen. Konbentzitu egin nituen, eta eskatutako guztia egin
zuten. Horrela, kostu guztien %60a ordaintzeko konpromisoa
hartu zuen Euskadiko Kutxak. %40a, berriz, Insitituto de Arte de
Humanidades Faustino Orbegozok jarri zuen. Faustino
Orbegozok hamar agindu zituen, berak bere eginkizuna bete
zuen”.
Diru horrekin lehen hamar dokumentalak egiteko haina diru lortu zuten.
Orduan beste sponsor bat bilatu zuen Luis Iriondok, Tximist, pilak egiten zituen
enpresa bat. Hango nagusiarekin, Juanito Zelaiarekin, hitz egin zuen, eta hark
esan bezain pronto baietz esan zion, dirua jarriko zuela. Horrela, hark
emandako diruarekin beste zazpi dokumental egin zituzten. Eta gainontzekoa
33
ahal zuten bezala egin zuten. Honekin lotuta, Luisek (komunikazio pertsonala,
2014ko maiatzaren 19an) honakoa azpimarratzen du:
"Ez genuen inoiz zailtasun ekonomikorik izan, eta hain
zuzen, berebiziko garrantzia izan zuela iruditzen zait hasiera
hasieratik ekonomikoki dena lotuta egoteak: hasiera hasieratik
arreglatu beharra dago. Gero etorriko denarekin ezin da
horrelako proiektu bat hasi. Nik hasieratik bilatu nituen lagunak,
Orbegozo, Juanito Zelaia…”
Giza-baliabideei erreferentzia eginez, Luis Iriondok (komunikazio
pertsonala, 2014ko maiatzaren 19an) honakoa dio: “Kamerak alokatu egiten
genituen, Madrilen edo Bartzelonan. Industria oso ona zegoen. Guk handik
ekarri genituen eta oso ondo joan zitzaigun. Ez genuen inolako problemarik
izan”.
Laburbilduz, Ikuska dokumental sorta euskal zinemaren mugarria izan
zen, euskal zinemaren lehen oinarriak planteatu zirelako, eta euskal gazteen
formakuntzan paper garrantzitsua bete zuelako, besteak beste. Beraz, eragin
handia izan zuela ondoriozta dezakegu, euskal telebistaren sorreran, esate
baterako. Finantziazioari dagokionez, hasiera batean Euskadiko Kutxak %60a
jarri zuen eta %40a Fundazio Orbegozok. Gerora, ordea, behin hamar
dokumental eginda, Tximist enpresaren buru zen Juanito Zelaiak emandako
finantziazioak eman zien hurrengo zazpi dokumentalei bidea. Giza-baliabide
ugari erabili zituzten eta Bartzelonatik eta Madriletik ekartzen zituzten.
34
7. ONDORIOAK
Lan hau egin eta gero, ondorio hauek ateratzen ditugu. Gure ustez,
nahiz eta gaur egun duen eragina oso murritza den, bere garaian Ikuska
dokumental sorta euskal zinearen mugarria izan zen, hainbat arrazoirengatik:
Alde batetik, bere garaian Ikuska dokumental sortaren sorrera, nazio
ikuspegitik, aitzindaria izan zela azpimarratu nahiko genuke. Ordura arte,
Euskal Herria eremu eta eskualde jakin batzuetara mugatua izan zen, baina
Ikuskek oso aintzat hartu zuten lehen aldiz lurraldetasuna.
Bestetik, Francoren diktadurak euskal nortasuna, kultura, ohiturak
ezerezean eta guztiz desagerrarazi zituen garaian, guztiz miresgarria iruditzen
zaigu horrelako proiektu bati hasiera ematea. Bide horretan, ezinbesteko
papera izan zuela iruditzen zaigu Luis Iriondok: gure ustez, dokumentalen
finantziazioa lortzeko berebiziko garrantzia izan zuen Luis Iriondo Caja
Laboraleko marketing zuzendaria izateak.
Gainera, euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin handia egin zen,
hizkuntzari lehentasunezko tratamendua emanez; euskara batua erabiliz baina
bakoitzaren hizkerak errespetatuz eta, beharrezkoa zenean, azpitituluak
erabiliz. Batere eredurik ez zegoen garaian, Ikuskak bidegile izan ziren, eta
diglosiari aurre egiteko ideia interesanteak plazaratu zituzten.
Era berean, dokumental sorta honek Euskal Herriko gazteei beraien
formakuntza garatzeko eman zien aukera azpimarratu nahiko genuke.
Amateurrak ziren teknikarietako asko, eta Ikuska dokumental sortak beraien
35
formakuntza garatzeko aukera paregabea eman zien. Hala eta guztiz ere, parte
hartu zuten zuzendari beterano zein zuzendari hasiberri asko, Ikusketan beren
parte hartzea bukatuta, Madrilera emigratu zuten.
Gainera, Euskal Herrian oso gutxitan egiten den elkarlan baten fruitua
izan zen Ikuska saila. Izan ere, Luis Iriondo eta Antton Ezeiza buru zituzten
ezkerreko eta eskuineko abertzaleak elkarrekin puntu minimo batzuk adosten
jakin zuten, momentu horretan kulturalki garrantzitsua zen egitasmo baten alde
batera lan eginez. Ildo beretik, filmak burutzeko zuzendariak hautatzeko
garaian ere, Antton Ezeizak eta bere taldeak modu erabat ez-sektarioan jokatu
zuten, proiektua sentsibilitate ezberdinetako jendeari zabalduz.
Alabaina, ezaugarri positibo ukaezin horiek gorabehera, Ikuska sailak ez
zituen inolaz ere helburu guztiak bete, ezerezean geratu zen proiektua izan
baitzen.
Lehenik, filmen zabalpen estrategia hobeto antolatu ez izanak, herri
mugimenduak sekula proiektua bere egin ez izanak, eta filmen zabalpenarekin
izan zituen zailtasun eta gabeziak medio, ez zuelako hurrengo hamarkadetan
euskal gizartearengana modu normalizatu batean iristea lortu eta, beraz, ez
zuelako jendearengan era adierazgarrian eragitea lortu.
Bigarrenik, 1979ko Gernikako Estatutuaren magalean sortutako
instituzio autonomikoek ETB martxan jartzearekin batera, euskal zinea EAEn
egiten den guztia zela erabaki eta Ikuska bezalako egitasmoak bideraezin
bilakatzen zituen subentzio politika bati ekin ziotelako. Hortaz, instituzio
autonomikoek Euskal Zinema Nazionalari ez zioten lehentasunezko tratua
eman.
36
Laburbilduz, Ikuska dokumental sorta bere garaian sekulako hitoa
suposatu zuen proiektua izan zen, eta euskal identitatearen eta nortasunaren
berreskurapenean sekulako papera jokatu zuen. Izan ere, euskaldunek
egindako lehen proiektua izen zen, euskaldunentzat, Euskal Herriko gaiak
jorratzen zituztenak eta euskal estetika zuena. Hala ere, filmen zabalpen
estrategia ondo ez antolatzeak, herri mugimenduak sekula proiektua bere egin
ez izanak, eta instituzio autonomikoek Euskal Zinema Nazionalari
lehentasunezko tratua eman ez izanak, besteak beste, ondorengo
hamarkadetan proiektuak jarraipenik ez izatea, eta ondorioz, ezerezean
geratutako proiektua izatea ekarri zituen.
37
7-BIBLIOGRAFIA
ARTIKULUAK:
o Fernández, J. 2012. Euskal Zinema. Trantsizioa: Film
baino eztabaida gehiago. Etxepare Euskal Institutua, 64-
74. Hemendik jasoa:
http://www.etxepare.net/media/uploads/publicaciones/eusk
al_zinema.pdf
o Murua, I. 2014. Luis Iriondori Elkarrizketa. Jakin 200, 13-
77; Hemendik jasoa:
http://mudle.mondragon.edu/huhezi/pluginfile.php/84285/m
od_resource/content/1/JAKIN2014_200.pdf
o Martinez, I. 2014. Ikuska saila: ostarte bat laino itsasoan.
Jakin 200, 95-113. Hemendik jasoa:
http://mudle.mondragon.edu/huhezi/pluginfile.php/84285/m
od_resource/content/1/JAKIN2014_200.pdf
o Argia. 2011. Euskal zinemak Antton Ezeiza galdu du.
Hemendik jasoa: http://www.argia.com/albistea/euskal-
zinemak-antton-ezeiza-galdu-du