Informazio-sistemen eta IKTen erabilera arduratsuari buruzko araudia: Ikasleak
Informaziosistema eta IKTen baitan, online sareak, datuak eta datubilketak daude, baita online egiten ez diren komunikazio teknologikoak eta sarbidea ematen duten gailuak ere. Adibideen artean ditugu, besteak beste, telefono mugikorrak, PDAk, kamera digitalak, posta elektronikoa eta sare sozialetako guneak.
EASO Politeknikoak honako hauek jartzen ditu bere ikasleen esku:
Mahai gaineko ordenagailu pertsonalak eta Internetera konexioa duten eramangarriak (Ethernet edo/eta WiFi), antibirus batekin babestutakoak.
IEASO.net domeinuan, WiFi konexioa, tutorearen bitartez eskatu daitekeena. Prestakuntzarako beharrezkoak diren programak, ordenagailuetan instalatuta. IKASIEASON.COM domeinuan, Hezkuntza Google Apps kontu bat, besteak
beste, honako zerbitzu hauekin: Gmail, Drive, Calendar...
EASO Politeknikoak bitarteko horiek jartzen ditu bere ikasleen esku; baina betiere, irizpide hauen arabera:
Pribatutasuna, isilpekotasuna eta pertsonen eskubideei begirako errespetua. IKTen erabilera arduratsua, etikoa eta legezkoa.
Araudi hau, hain zuzen, EASO Politeknikoak bere ikasleen esku jartzen dituen informaziosistemen erabilerari begira ikasleei eurek dituzten eskubide, erantzukizun eta betebeharrei buruzko informazioa helarazteko garatutakoa da. EASO Politeknikoko informaziosistemetara sartzeak esan nahi du erabilera arduratsuari buruzko araudi hau onartzen duzula.
Jabetzen naiz modu arduratsuan erabili behar ditudala EASO Politeknikoko sistemak, erabat ziurtatzeko ez dela inolako arriskurik nire segurtasunari dagokionez edo IKT sistemen eta beste erabiltzaile batzuen babes eta segurtasunari dagokienez.
Jabetzen naiz EASO Politeknikoak erabilera pertsonalerako jarritako hardwarea eta softwarea hezkuntzaxedeetarako baino ezingo dudala erabili. Beste pertsona batzuk nire kontuan edo datu pertsonaletan sar ez daitezen, ez naiz aterako inolako informaziosistematatik saioa itxi gabe edo haietarako sarbidea blokeatu gabe, dagokionaren arabera.
Zorrotz zainduko dut sistemaren segurtasuna, eta ez diot inori emango pasahitzik edo segurtasuneko informaziorik. Pasahitz “sendoa” erabiliko dut (pasahitz seguruen ezaugarriak dira zenbaki, letra nahiz sinboloek osatuta egotea, 8 karaktere edo gehiago edukitzea, hiztegiko hitzik ez edukitzea eta sistema bakar batean erabiltzea). Hortzetako eskuilaren pare erabiliko ditut nire erabiltzaileizena eta pasahitza; alegia, ez ditut partekatuko, eta era
Dokumentu hau Creative Commons Attribution Share Alike 3.0 lizentziapean banatzen da
berean, ez ditut erabiliko beste pertsona baten erabiltzaileizena eta pasahitza.
Ez naiz saiatuko inolako softwarerik instalatzen; ezta nabigatzaileko tresnabarrarik ere.
Nire tutoreari edo ikasketaburuari emango diot, ahal bezain pronto, online segurtasunarekin lotutako gorabehera guztien berri. Esate baterako:
Nahi ez ditudan mezuak jasotzen baditut (SPAM). Online kontaktu desegokia badut. Beste pertsonaren batek sarbidedatu pertsonalak eskuratu dituelako
susmoa, eta ondorioz, nortasuna iruzurrez ordezteko arriskua dagoelako susmoa izanez gero.
Institutusarean edo online segurtasunarrailak daudelako susmoa izanez gero.
Informaziosistemen eta IKTen erabilerarekin zerikusia duen beste zeinahi gorabehera.
Irakasleekin eta oro har ikastetxearekin ditudan komunikazio elektronikoak, bestalde, onartutako komunikaziobideen bitartez gauzatuko ditut: ieaso.com eta ikasieason.com domeinuetako posta elektronikoen bitartez.
EASO Politeknikoak emandako informaziozerbitzuak ez ditut erabiliko jazartzeko, iraintzeko edo edozein eratako kalteak eragiteko balio dezaketen materialak sortzeko, igortzeko, erakusteko edo publikatzeko.
Informaziosistema baimenik gabe edo/eta modu desegokian erabili delako eta erabilera horrek EASO Politeknikoaren irudia edo/eta ospea zein pertsona baten (hezkuntzakomunitateko kidea izan ala ez) ospea edo/eta osotasuna kolokan jar lezakeelako susmorik sortuz gero, ikasketaburuarekin ikertuko da gorabehera. Inola ere ez da eskatuko edo pantailaratuko kontuen informaziorik, baldin eta ez bada arauhauste larririk gertatu, eta, betiere, dagokion pertsonarentzako erabateko bermearekin. Ikastegiak uste izanez gero sistema delituren bat egiteko edo legez kanpoko testuak, irudiak edo bestelako objektu digitalak biltegiratzeko erabiltzen ari dela, dagokion agintaritzari emango zaio horren berri.
Dokumentu hau Creative Commons Attribution Share Alike 3.0 lizentziapean banatzen da