2
Informazio-sistemen eta IKTen erabilera arduratsuari buruzko araudia: Ikasleak Informaziosistema eta IKTen baitan, online sareak, datuak eta datubilketak daude, baita online egiten ez diren komunikazio teknologikoak eta sarbidea ematen duten gailuak ere. Adibideen artean ditugu, besteak beste, telefono mugikorrak, PDAk, kamera digitalak, posta elektronikoa eta sare sozialetako guneak. EASO Politeknikoak honako hauek jartzen ditu bere ikasleen esku: Mahai gaineko ordenagailu pertsonalak eta Internetera konexioa duten eramangarriak (Ethernet edo/eta WiFi), antibirus batekin babestutakoak. IEASO.net domeinuan, WiFi konexioa, tutorearen bitartez eskatu daitekeena. Prestakuntzarako beharrezkoak diren programak, ordenagailuetan instalatuta. IKASIEASON.COM domeinuan, Hezkuntza Google Apps kontu bat, besteak beste, honako zerbitzu hauekin: Gmail, Drive, Calendar... EASO Politeknikoak bitarteko horiek jartzen ditu bere ikasleen esku; baina betiere, irizpide hauen arabera: Pribatutasuna, isilpekotasuna eta pertsonen eskubideei begirako errespetua. IKTen erabilera arduratsua, etikoa eta legezkoa. Araudi hau, hain zuzen, EASO Politeknikoak bere ikasleen esku jartzen dituen informaziosistemen erabilerari begira ikasleei eurek dituzten eskubide, erantzukizun eta betebeharrei buruzko informazioa helarazteko garatutakoa da. EASO Politeknikoko informaziosistemetara sartzeak esan nahi du erabilera arduratsuari buruzko araudi hau onartzen duzula. Jabetzen naiz modu arduratsuan erabili behar ditudala EASO Politeknikoko sistemak, erabat ziurtatzeko ez dela inolako arriskurik nire segurtasunari dagokionez edo IKT sistemen eta beste erabiltzaile batzuen babes eta segurtasunari dagokienez. Jabetzen naiz EASO Politeknikoak erabilera pertsonalerako jarritako hardwarea eta softwarea hezkuntzaxedeetarako baino ezingo dudala erabili. Beste pertsona batzuk nire kontuan edo datu pertsonaletan sar ez daitezen, ez naiz aterako inolako informaziosistematatik saioa itxi gabe edo haietarako sarbidea blokeatu gabe, dagokionaren arabera. Zorrotz zainduko dut sistemaren segurtasuna, eta ez diot inori emango pasahitzik edo segurtasuneko informaziorik. Pasahitz “sendoa” erabiliko dut (pasahitz seguruen ezaugarriak dira zenbaki, letra nahiz sinboloek osatuta egotea, 8 karaktere edo gehiago edukitzea, hiztegiko hitzik ez edukitzea eta sistema bakar batean erabiltzea). Hortzetako eskuilaren pare erabiliko ditut nire erabiltzaileizena eta pasahitza; alegia, ez ditut partekatuko, eta era Dokumentu hau Creative Commons Attribution Share Alike 3.0 lizentziapean banatzen da

Ikten erabilera arduratsuari buruzko araudia ikasleak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ikten erabilera arduratsuari buruzko araudia ikasleak

Informazio-sistemen eta IKTen erabilera arduratsuari buruzko araudia: Ikasleak

Informazio­sistema eta IKTen baitan, on­line sareak, datuak eta datu­bilketak daude, baita on­line egiten ez diren komunikazio teknologikoak eta sarbidea ematen duten gailuak ere. Adibideen artean ditugu, besteak beste, telefono mugikorrak, PDAk, kamera digitalak, posta elektronikoa eta sare sozialetako guneak.

EASO Politeknikoak honako hauek jartzen ditu bere ikasleen esku:

Mahai gaineko ordenagailu pertsonalak eta Internetera konexioa duten eramangarriak (Ethernet edo/eta Wi­Fi), antibirus batekin babestutakoak.

IEASO.net domeinuan, Wi­Fi konexioa, tutorearen bitartez eskatu daitekeena. Prestakuntzarako beharrezkoak diren programak, ordenagailuetan instalatuta. IKASIEASON.COM domeinuan, Hezkuntza Google Apps kontu bat, besteak

beste, honako zerbitzu hauekin: Gmail, Drive, Calendar...

EASO Politeknikoak bitarteko horiek jartzen ditu bere ikasleen esku; baina betiere, irizpide hauen arabera:

Pribatutasuna, isilpekotasuna eta pertsonen eskubideei begirako errespetua. IKTen erabilera arduratsua, etikoa eta legezkoa.

Araudi hau, hain zuzen, EASO Politeknikoak bere ikasleen esku jartzen dituen informazio­sistemen erabilerari begira ikasleei eurek dituzten eskubide, erantzukizun eta betebeharrei buruzko informazioa helarazteko garatutakoa da. EASO Politeknikoko informazio­sistemetara sartzeak esan nahi du erabilera arduratsuari buruzko araudi hau onartzen duzula.

Jabetzen naiz modu arduratsuan erabili behar ditudala EASO Politeknikoko sistemak, erabat ziurtatzeko ez dela inolako arriskurik nire segurtasunari dagokionez edo IKT sistemen eta beste erabiltzaile batzuen babes eta segurtasunari dagokienez.

Jabetzen naiz EASO Politeknikoak erabilera pertsonalerako jarritako hardwarea eta softwarea hezkuntza­xedeetarako baino ezingo dudala erabili. Beste pertsona batzuk nire kontuan edo datu pertsonaletan sar ez daitezen, ez naiz aterako inolako informazio­sistematatik saioa itxi gabe edo haietarako sarbidea blokeatu gabe, dagokionaren arabera.

Zorrotz zainduko dut sistemaren segurtasuna, eta ez diot inori emango pasahitzik edo segurtasuneko informaziorik. Pasahitz “sendoa” erabiliko dut (pasahitz seguruen ezaugarriak dira zenbaki, letra nahiz sinboloek osatuta egotea, 8 karaktere edo gehiago edukitzea, hiztegiko hitzik ez edukitzea eta sistema bakar batean erabiltzea). Hortzetako eskuilaren pare erabiliko ditut nire erabiltzaile­izena eta pasahitza; alegia, ez ditut partekatuko, eta era

Dokumentu hau Creative Commons Attribution Share Alike 3.0 lizentziapean banatzen da

Page 2: Ikten erabilera arduratsuari buruzko araudia ikasleak

berean, ez ditut erabiliko beste pertsona baten erabiltzaile­izena eta pasahitza.

Ez naiz saiatuko inolako softwarerik instalatzen; ezta nabigatzaileko tresna­barrarik ere.

Nire tutoreari edo ikasketaburuari emango diot, ahal bezain pronto, on­line segurtasunarekin lotutako gorabehera guztien berri. Esate baterako:

Nahi ez ditudan mezuak jasotzen baditut (SPAM). On­line kontaktu desegokia badut. Beste pertsonaren batek sarbide­datu pertsonalak eskuratu dituelako

susmoa, eta ondorioz, nortasuna iruzurrez ordezteko arriskua dagoelako susmoa izanez gero.

Institutu­sarean edo on­line segurtasun­arrailak daudelako susmoa izanez gero.

Informazio­sistemen eta IKTen erabilerarekin zerikusia duen beste zeinahi gorabehera.

Irakasleekin eta oro har ikastetxearekin ditudan komunikazio elektronikoak, bestalde, onartutako komunikazio­bideen bitartez gauzatuko ditut: ieaso.com eta ikasieason.com domeinuetako posta elektronikoen bitartez.

EASO Politeknikoak emandako informazio­zerbitzuak ez ditut erabiliko jazartzeko, iraintzeko edo edozein eratako kalteak eragiteko balio dezaketen materialak sortzeko, igortzeko, erakusteko edo publikatzeko.

Informazio­sistema baimenik gabe edo/eta modu desegokian erabili delako eta erabilera horrek EASO Politeknikoaren irudia edo/eta ospea zein pertsona baten (hezkuntza­komunitateko kidea izan ala ez) ospea edo/eta osotasuna kolokan jar lezakeelako susmorik sortuz gero, ikasketaburuarekin ikertuko da gorabehera. Inola ere ez da eskatuko edo pantailaratuko kontuen informaziorik, baldin eta ez bada arau­hauste larririk gertatu, eta, betiere, dagokion pertsonarentzako erabateko bermearekin. Ikastegiak uste izanez gero sistema delituren bat egiteko edo legez kanpoko testuak, irudiak edo bestelako objektu digitalak biltegiratzeko erabiltzen ari dela, dagokion agintaritzari emango zaio horren berri.

Dokumentu hau Creative Commons Attribution Share Alike 3.0 lizentziapean banatzen da