ZIENTZIA-HEZKUNTZA/ EDUCACIÓN CIENTÍFICA 2012-2013 LEHEN HEZKUNTZA
https://sites.google.com/site/zientziahezkuntzaekimena/
1. ZIENTZIA-HEZKUNTZA PROGRAMAREN HELBURUAK:
• Lehen Hezkuntzako irakasleei zientzien irakaskuntzarako eta oinarrizko
konpetentzien garapenerako baliabide didaktikoak eta estrategia praktikoak
eskaintzea.
• Curriculumaren edukiak era aktibo eta integratuan lantzeko proposamen
zehatzak egitea, gomendatutako laborategi eta IKT baliabideak erabiliz.
• Curriculumeko eduki zientifikoetatik oinarrizko konpetentziak garatzeko
egokiak diren jarduerak eta irakaste/ikaste sekuentziak aukeratu, diseinatu eta
ebaluatzeko gaitasuna hartzea.
2. EKIMENAREN ATALA NAGUSIAK
2.1. Ikastetxeak
• 2012-13 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 20 ikastetxe publiko sartuko dira:
BIZKAIA: 10
GIPUZKOA: 6
ARABA: 4
• Ikastetxe bakoitzetik gehienez bi irakaslek parte har dezakete. 3. zikloko
irakasleriak lehentasuna izango du.
• Irakasleen parte hartzea borondatezkoa izango da, formakuntzaren parte bat
lan ordutegiz kanpokoa izango da eta saio bat ostiral goiz batean (irakurri 065
eta 066 GARATU ikastaroen ezaugarriak). Ordezkapenik egongo ez denez,
zuzendaritza arduratuko da goiz batez irakasleak ordezkatzeaz.
• Aurreko ikasturteetan (2008-2012) programan egondako ikastetxeetako
irakasleek, tokia egonez gero, aukera izango dute GARATU ikastaroetan parte
hartzeko. Baina, ikastetxeak ez du baliabideak erosteko dirulaguntzarik jasoko.
2.2. Laborategi-baliabideak eta dirulaguntza
• Programan sartzen den irakaslearen edo irakasleen ikastetxeak gomendatzen
diren laborategi baliabideak eta haiek ordaintzeko 1.500 € jasoko ditu:
· Lupa / Mikroskopio digitalak
· APQUA 10-12 moduluak
· Lur-zientziak kit-a
· Estetoskopioak eta Pultsometroak.
• Laborategi baliabide horien erabileraz eta aplikazio didaktikoaz irakasleek
formakuntza jasoko dute GARATU ikastaro baten bidez
2.3. Formakuntza Garatu ikastaroen bitartez
• Izena ematen duten Irakasleek GARATUko 065 edo 066 ikastaroetan parte
hartu beharko dute (40 ordu).
• GARATU ikastaroen aplikazioan ez dute izena eman beharko, ekimenaren
arduradunak lan horretaz arduratuko baitira.
1. FASEA. Lan egiteko era oso praktikoa izango da, eduki teoriko laburra
eman ondoren, proposatutako IKT eta laborategi baliabideen erabileran
oinarritzen diren jarduerak egingo dira
065 Zientzia-hezkuntza Lehen Hezkuntzan (12 ordu)
Tokia Berritzegune Nagusia - Lasarte
Egunak: 2012/11/7-8-9
Ordutegiak: 7 eta 8an 17:00tik 20:00tara
9an 9:00tik a 15:00tara
Mintegia (3 saio: urtarrila, martxoa, maiatza)
Ikastetxeak: 10 (Gipuzkoako 6 eta Arabako 4)
Irakasle kop: 20 irakasle gehienez
Ordutegia: 17:00tik - 20:00tara
066 Zientzia-hezkuntza Lehen Hezkuntzan (12 ordu)
Tokia: Berritzegune Nagusia - Bilbo
Egunak: 2012/11/14-15-16
Ordutegiak: 14 eta 15ean 17:00tik - 20:00tara
16an 9:00tik 15:00tara
Mintegia (3 saio: urtarrila, martxoa, maiatza)
Ikastetxeak: 10 (Bizkaiako 10ak)
Irakasle kop: 20 irakasle gehienez
Ordutegia: 17:00tik - 20:00tara
2. FASEA. Beste sekuentzia didaktiko batzuk aurkezteko eta izandako
esperientziaren azalpenerako bi hileroko bilerak (3 bilera):
urtarrila,martxoa, maiatza. 17:00tik 20:00tara.
3. FASEA. Zientzia-hezkuntzarako prestaturiko moodle plataforman parte
hartzea. Ikasleekin ikastaroan landutakoa praktikan jartzea.
3. GARATU IKASTAROAREN EDUKIAK:
• Lehen Hezkuntzako gelan, zientzia arloko eduki kurrikularei eskaintzen zaien
denboraren analisia eta zientzietako edukien sekuentziazioa.
• Zientzia, teknologia eta osasuneko konpetentzia. Haien garapenerako
orientabideak eta hainbat estrategia metodologiko.
• Ezagupen zientifikoaren izaera: nola erabiltzen dugu metodo zientifikoa?
(jarduera praktikoa). Zientzia eta sasi-zientzia.
• Laborategi baliabideei eta baliabide didaktikoei lotutako jarduerak eta lanak.
Hauek ondoko edukiekin erlazionatuak daude: flora, harriak eta mineralak,
lurzoruko osagaiak, uraren zikloa, giza gorputza, materia eta energia (nahasketa
baten osagaien bereizte-prozesuak, materialen ezaugarriak (magnetismoa),
aldaketa kimikoak…
• Simulazio digitalak eta beste baliabide interaktibo eta multimedia.
• Moodle plataforma batean erabiltzaile gisa lan egiteko prozedura.
LABORATEGI-BALIABIDEAK
LUR-ZIENTZIAK ETA LANDAREAK
Lur-zientzietarako kit-a
OSASUNA
Fonendoskopioak eta Pultsometroak
LUPA / MIKROSKOPIO DIGITALAK