Orientabide metodologikoak 1
ORIENTABIDE
METODOLOGIKOAK
“Zientzia, patrimonio europarraren osagai garrantzitsua da. Inguru materialari buruzko azalpen garrantzitsuak ematen ditu. Gainera, gaur
egungo gizartean lantzen ari diren gaiekin konektatzeko, zientziaren prozesuen eta lan-praktiken nolabaiteko ezagupena oinarrizkoa da.”
(Jonathan Osborne y Justin Dillon).
Orientabide metodologikoak 2
AURKIBIDEA
Sarrera 3
Zientzia eta umeak 5
Zientzia Hezkuntza ikastetxean 6
Metodo zientifikoa 11
Metodo zientifikoa ikasgelan
Behaketa 13
Galdetzea 15
Hipotesiak 16
Planifikatzea 19
Esperimentazioa 20
Interpretatzea 22
Emaitzen komunikazioa 23
Orientabide metodologikoak 3
Sarrera
Txikitatik gure ingurunearekin harremanetan jartzen gara, galderak egiten eta
erantzunak bilatzen. Galdetze eta erantzute-prozesu hauek jakintza eta
zientziaren oinarrian daude.
Gure eguneroko bizitzan zientziak duen garrantziaz konturatu ez arren, zientzian
oinarritutako erabakiak hartzen ditugu egunero. Zientziaren jakintza erabiltzen
dugu elikagai egokiak aukeratzean, osasuna zaintzeko erabakiak hartzean edo
kutsadura gutxien sortzen duen energia-iturriak erabiltzean.
Zientzia erabaki politiko askoren oinarrian dago. Zientzia ulertzea nahitaezkoa
da gure Herriko biztanle guztientzat, gure ingurunearen etorkizuna erabakitzeko
oinarrizkoa baita.
Irakaskuntzaren historian zehar, zientzia irakasteko bi ikuspegi pedagogiko
nagusitu dira. Lehenengoa, eskoletan gehien erabili dena, ikuspegi deduktiboa
izan da.
Irakasleak kontzeptuak aurkeztu eta haien inplikazioak eta aplikazioen adibideak
ematen ditu. Hau egiteko, ikasleak gai izan behar du kontzeptu abstraktuak
maneiatzeko. Beraz, ikuspegi honetatik, Bigarren Hezkuntza baino lehen,
ikasleei zail egiten zaie zientzia ikastea, oraindik horretarako prestaturik ez
baitaude .
Bigarrena, ikuspegi induktiboa da. Honen arabera, norberak eraikitzen du
munduari buruzko ulermena eta ezagupena, bere esperientzien eta
hausnarketen bidez. Beraz, norbera da bere ezagupenaren sortzaile aktiboa.
Azkeneko honekin lotzen da, hain zuzen ere, Ikerketan Oinarritutako Zientzia-
ikasketa (Inquiry-Based ScienceEducation) izenaz ezagutzen dena, ikerketa
izanik arazoak diagnostikatzeko, esperimentuak kritikatzeko eta aukerak
bereizteko nahitako prozedura. Hau egiten da ikerketak planifikatuz, usteak
Orientabide metodologikoak 4
ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak eraikiz, lankideekin eztabaidatuz eta
azalpen koherenteak osatuz (Linn,Davis & Bell, 2004).
Ikertze-prozesua arazo bat argitzeko edota ikusitako zerbait ulertzeko norberak
duen jakin-minak gidatzen du. Beraz, prozedura hasten da ikasleek jakin-mina
edota galdera bat pizten dien zerbait ikusten dutenean. Ondoren, ikasleek
behaketak egin, galderak plazaratu, hipotesiak aztertu, aurreikuspenak
proposatu, esperimentatu eta ezagupenak eraikiko dituzte, beti ere, irakaslearen
gidapean.
Prozesuan zehar, ikasleek datuak jasoko dituzte, emaitzen grafikoak eta
azalpenak landuko dituzte eta hainbat informazio-iturri kontsultatuko dute.
Azkenean, ikasitakoaren mamia eta kontzeptuak ulertu eta barneratzeko,
pentsatu, gelakideekin hitz egin, datuak interpretatu eta guztien emaitzak
konparatu ondoren, testuinguru berrietan aplikatu beharko dute. Ikasteko
ikuspegi honetan, irakasleak ondo aukeratu behar ditu kontzeptuak lantzeko
behar diren baliabideak eta jarduerak. Hortik aurrera, haren papera aldatu
egingo da prozeduraren fase bakoitzean.
Orientabide metodologikoak 5
Zientzia eta umeak
Jaiotzen direnetik, umeek ingurunea ezagutzeko eta manipulatzeko joera dute.
Kuriositatea, imajinazioa eta sormena dituzte ezaugarri. Kuriositateak
ingurunea aztertzera bultzatzen ditu, imajinazioak zuzenean sumatzen ez
denaren irudia buruan sortzera eta sormenak gauza berriak egitera.
Era berean, umeak ingurukoekin
komunikatzen dira haien emozioak,
beharrak, bizipenak, zalantzak eta
aurkikuntzak adierazteko, gorputzaz eta
keinuz hasieran, eta, ahozko hizkuntzaz
ondoren.
Kuriositatea, imajinazioa, eta sormena
bizitzaren edozein arlotan bezala,
zientzia barne, ikasteko eta dagoena berritzeko ezinbesteko motoreak dira.
Irakasleen lana umeen ezaugarri horiek estimulatzea da, oztoporik jarri gabe eta
haien ziurtasuna bermatu. Horretarako, baliabideak eskura jarri beharko zaizkie
ondokoetan trebatzeko: behaketa eta esplorazioan, umeek egindako galderei
erantzunak bilatzean, aukera guztiak aztertzean, lortutakoa eguneroko bizitzan
aplikatzean eta haien beharrak eta lorpenak adieraztean.
Irakatsi nahi ditugun kontzeptuak ulertuak eta barneratuak izan daitezen,
umeekin jarduerak modu metodikoan egitea oso garrantzitsua da. Zientzia
lantzeko proposatzen diren jarduerak bideratu behar dira umeen kuriositatea,
imajinazioa, sormena eta komunikazioa bultzatzera. Hau ondo egiteko, edozein
jardueratan ezaugarri bakoitzarekin lotutako trebetasunak lasaitasunez landu
beharko dira.
Orientabide metodologikoak 6
Zientzia Hezkuntza ikastetxean
Zientzia Hezkuntza Programak proposatzen duen metodo zientifikoa ikastetxe
bakoitzean,haren nortasunaren arabera modu ezberdinean inplementatu
daiteke. Beraz, Zientzia Hezkuntza bultzatzeko prozedura, tokia, garaia eta
baliabideak alda daitezke ikastetxe batetik beste batera.
Zientzia Hezkuntza Programako aholkulariok proposatzen ditugun lan egiteko
prozedura eta jarduerak gelara eramatea modu batean edo bestean egin daiteke
ikastetxearen nortasunaren arabera. Guk proposatzen ditugun pausuak
honakoak dira:
1/ Zientzia Hezkuntza Programari lotutako formakuntza ikastaroan bi
irakasleren parte hartzea
2/ Programari lotutako laborategi-baliabideak ikastetxean jaso eta
errebisatzea.
3/ Programaren ezaugarriak (jarduera didaktikoak eta laborategi-baliabideak)
ikastetxeko partaideei aurkeztea: klaustroari, etapako beste irakasleei edota
gurasoei. Etapako irakasleen barne formakuntza.
4/ Ikastetxeko laborategi-baliabideak antolatzea
5/ Ikastaroan proposatutako jarduera didaktikoak inplementatzea eta
emaitzak jasotzea.
6/ Gelan landutakoaren eskolako irakasleei eta gurasoei aurkeztea
7/ Ikastetxeen arteko esperientzia trukaketa egitea eta programan parte
hartu duten beste irakasleei aurkeztea.
8/ Ikastetxeko agiri ofizialetan Zientzia Hezkuntza txertatxea:
• Hezkuntza Proiektua,
• Curriculum Proiektua,
• Antolakuntza eta Jarduera Araudia
• Urteko plana
• Urteko Memoria
Orientabide metodologikoak 7
Tokia
• Ikasgela: formakuntzan proposatzen diren jarduera gehienak gelan
bertan egin daitezke, behar diren baliabideak erabiltzeko errazak eta
arrisku-gabeak direlako.
o Kolektiban / Asanbladan
o Txokoetan
• Laborategia: lan konplexuenak edota tresna zehatzagoak edo kontu
handiz maneiatu behar diren produktuak behar diren jarduerak egiteko
erabil daiteke.
• Ikasgela-laborategia: ikasgelaren erabilera egokitu daiteke eta
ikasgela-laborategia sortu, non oinarrizko esperientziak egingo diren.
• Ikasgela ez diren beste gune batzuk erabiltzea, egiten ari diren
jardueren arabera: liburutegia, ekitaldi aretoa, ikastetxearen ingurune
hurbila, zientzia museoak, lantegiak, interpretazio-zentroak, ikerkuntza-
zentroak, etab.
Garaia
• Saio orokorrean: ikasle guztiek, talde handian, jarduera bera batera
egin dezakete. Irakasle bakarrak gidatu dezake saioa.
• Txokoetako garaian: jarduera bat txoko zehatz bati lotzen bazaio,
ikasleak talde txikian lan egin dezakete.
• Tailerretan: zientzia jarduerak lantzeko denbora zehatzak izango dira.
Astean behin saio bat egin daiteke gai bati lotutako hainbat jarduera
egiteko.
• Landa-gunera joateko irteeretan: eskolaz kanpoko irteerak erabil
daitezke inguruneari buruzko hainbat behaketa egiteko (landareak,
lurzorua, harriak, animaliak…)
Orientabide metodologikoak 8
Ikastorduaren planifikazioa
Hiru ataletan bana ditzakegu ohiko ikastorduak: hasierako jarduera, jarduera
nagusia eta bukaerako jarduera.
Labur esanda, era honetara definitzen dira aurreko atalak:
– hasierako jarduera (5-10 min): ikasleei ikasgaia aurkezteko jarduera da,
berotzeko jarduera (ikasleen burmuina aktibatzeko);
– jarduera nagusia (35-40 min): ikastorduaren ardatza da, bertan gertatzen
dira ikasteko eta irakasteko prozesu gehienak;
–bukaerako jarduera (5-10 min): ikasleek zer (nola) ikasi duten aztertzeko
atala.
Materialak eta baliabide didaktikoak
• Esperientziak egiteko laborategi baliabideak.
• Maketak eta ereduak (giza gorputz klastikoa, uraren zikloa…)
• Instalazioa osagarriak: akuarioak, terrarioak, estazio
meteorologikoak…
• Baliabide bibliografikoak: liburuak, egunkariak, aldizkariak…
• Ikus-entzunezko baliabideak: bideoak, telebista, kartelak, horma-
irudiak…
• Baliabide informatikoak: Gomendagarria da ikasgela bakoitzak
Interneterako sarbidea duen ordenagailu bat, arbel digitala.
Orientabide metodologikoak 9
Ikerketa-jarduera baten prozedura eta galdera lagungarriak
1. Problema edo arazoaren aurkezpena.
Hasieran, ikasleei gaia edo aztertu beharreko arazoa aurkeztuko diegu.
Erabiliko ditugun baliabideak edota gaia ikasleek ez badituzte ezagutzen,
denbora tarte bat utziko diegu manipulatu, esploratu edo informazio bila
dezaten.
2. Behaketa eta esplorazioren ondoren galdera hauek erantzungo dira:
Nolakoa da…? Zer gertatzen ari da?
Behaketak idatziz, taula batean edo era grafikoan jasoko dira.
3. Galderak planteatzea. Ikusitakoaren aurrean, zalantzak edota jakin nahia
adieraziko dituzte. Ikertzera bultzatu beharko dute:
Zer egin dezakegu…? Nola demostra daiteke…? Nola jakin daiteke…?
Faktore bat (osagai bat) aldatzen badugu, zer gertatuko da?
4. Erantzun posibleak: hipotesiak, inferentziak eta aurreikuspenak
a. Hipotesiak ondoko galderaren bat erantzuten du
Nola azaldu daiteke gertatutakoa? Zein da ikusitakoaren azalpena?
b. Inferentziak ondoko galdera erantzuten du:
Zer gertatu da egoera hori baino lehen?
c. Aurreikuspenak ondoko galdera erantzuten du:
Zer gertatuko da egoera baldin eta…?
Ume txikiek, haien esperientzian eta bizipenetan oinarrituz, batez ere,
aurreikuspenak egingo dituzte.
5. Esperimentuen planifikazioa
Zein baliabide behar ditugu? Zer eta nola egingo dugu?
Zein aldaketa behatuko ditugu? Datuak nola jasoko ditugu?
Taldekide bakoitzak zein funtzio beteko du?
Orientabide metodologikoak 10
6. Esperimentazioa eta datu-bilketa
Denbora nahikoa utziko dugu esperimentatu ahal izateko, gelan,
laborategian edo eskolatik kanpo.
7. Datuen analisia egitea edo ondorioak ateratzea
Zer gertatu da? Zergatik gertatu da?
Jasotako informazioa analizatuko dute hipotesia/aurreikuspena ea
konfirmatu den ondorioztatzeko.
8. Ondorioen komunikazioa, idatziz, grafikoki edo jendaurrean.
Ikerketa-jarduera Haur Hezkuntzan
Haur Hezkuntzako umeekin prozedura asko sinplifikatu daiteke metodoa
zientifikoari uko egin gabe:
1. BEHAKETA ETA ESPLORAZIOA
Nolakoa da…? Zer gertatzen ari da?
2. HIPOTESIA EDO AURREIKUSPENA
Zer egin dezakegu…? Nola demostra daiteke…? Nola jakin daiteke…?
Zer gertatuko da egoera baldin eta…?
3. ESPERIMENTAZIOA
Zer egin dezakegu…? Nola demostra daiteke…? Nola jakin daiteke…?
Zer eta nola egingo dugu?
4. EMAITZA BEHATZEA
Zer gertatu da?
5. ONDORIOAK ETA AZALPENA
Zergatik gertatu da?
Orientabide metodologikoak 11
Metodo zientifikoa
Zientzia, mundua begiratzeko eta hartaz
pentsatzeko modu bat da. Metodo
zientifikoaren bidez lortzen den ezagutza
da, ebidentzia edo froga esperimentalak
eskatzen dituena.
Metodo zientifikoa, gehienetan, kuriositatea
edo jakin-mina pizten duen zerbaiten aurrean
norbaitek galdera bat proposatzen duenean,
hasten da. Erantzun egokia eman aurretik,
dagoeneko gai horretaz dagoen informazioa jaso beharko da. Ondoren,
behaketak egin, galderak plazaratu, hipotesiak aztertu, aurreikuspenak
proposatu, esperimentatu eta emaitzak interpretatu beharko dira. Emaitzak
hipotesiarekin bat badatoz, ezagupen berria eraiki ahal izango da. Hala ez bada,
hipotesi berria aztertu beharko da harekin bat datozen emaitzak lortu arte.
Pentsa daiteke zientzia esperimentatzea eta aurkikuntzak egitea besterik ez
dela. Baina zientzia egiteak trebetasunak eta pentsatzeko moldeak lantzea
eskatzen du. Metodo zientifikoa, munduari eta haren ulermenari buruzko
oinarrizko adostasunetan eraikitzen da:
1. Naturan errepikatzen diren ezaugarriak eta prozesuak daude. Gure
zentzumenen bidez beha daitezke.
2. Behaketak logika erabiliz uler daitezke. Zientziak onartzen du
norbaitek behaketa bat egin dezakeela eta, ondoren, pausu logiko serie
bat sor dezakeela azalpen onargarri bat aurkitzeko.
3. Aurkikuntza zientifikoak errepikagarriak dira. Zientzialari batek
aurkikuntza bat egin duela esaten badu, beste zientzialari batek emaitza
bera lortu beharko luke haren pausu berdinak jarraitzen. Honek ziurtatzen
du zientzialariek froga sinesgarriak ematen dituztela haien aurkikuntzak
babesteko.
Metodoa pausuz pausu egiten den lan
ordenatua da, gure esfortzuari etekin
handiagoa ateratzeko asmoz egina.
Orientabide metodologikoak 12
Zientziaren bidez galdera guztiak ezin dira erantzun, munduaren
funtzionamendu errealarekin loturik daudenak bakarrik erantzun daitezke.
Beraz, norberaren sinesmenak, iritziak, baloreak edo sentimenduak oinarri
duten galdera ezin dira metodo zientifikoaz erantzun.
Jarduera praktikoa
• Osatu metodo zientifikoaren ondoko diagrama prozesu-izen hauek
erabiliz:
Aurresatea, Galderak egitea, Emaitzak behatzea, Behaketa,
Interpretazioa, Emaitzen komunikazioa, Hipotesiak ematea,
Planifikazioa eta ikertzea.
Orientabide metodologikoak 13
Metodo zientifikoa ikasgelan
Behatzea, ingurunean dauden objektuak (biziak
eta bizigabeak) eta gertaerak erne sumatu eta
haiei buruzko informazioa jasotzea da.
Esploratzeak, ordea, objektuak manipulatzea
(irekitzea, puskatzea…) dakar eta behaketa
zehatzagoa eta sakonagoa egiten laguntzen digu.
Behaketek galderak egitera, etengabeko galderak
gainera, bultzatzen gaitu.
Galdetzea, behaketen edota
pentsamenduen aurrean sortutako
zalantzak adieraztea da.
BEHAKETA
Umeengan kuriositatea guztiz naturala izan arren, garrantzitsua da harekin
lotutako trebetasunak, hau da, behaketa eta galdetzea, ondo garatzea,
ingurunea era ordenatu eta sakonean ezagutzeko oinarrizkoak direlako.
Behaketa bi motakoa izan daiteke: zuzena eta zeharkakoa. Behaketa zuzena
zentzumenak erabiliz egiten da, hau da, usaimena, dastamena, ikusmena,
ukimena eta entzumena. Zeharkako behaketa, ordea, tresnen bidez egiten
da, hau da, balantza, metroa, probeta, termometroa, lupa, mikroskopioa eta
abar erabiliz.
Bestalde, behaketak kualitatiboak (hitzen bidez adierazten direnak) edo
kuantitatiboak (zenbaki bidez adierazitakoak) izan daitezke.
* Behaketek hau erantzuten dute:
Nolakoa da?
Zer gertatu da?
Zientziaren lehenengo motorea
KURIOSITATEA da. Honek
bultzatzen gaitu ingurunea aztertu
eta ezagutzera. Hau ingurunea
behatzen eta galderak egiten
adierazten da.
Orientabide metodologikoak 14
BEHAKETA IKASGELAN
Haur Hezkuntzan jarduera praktikoak lantzeko proposatzen diren baliabideak
eguneroko tresnak eta lortzeko errazak izan arren, ume askorentzat ezezagunak
gerta daitezke. Horregatik, esperimentazio-jarduerak lantzen hasi baino lehen,
erabiliko diren baliabideak eskura utzi behar zaizkie umeei behatu, jolastu eta
esplora ditzaten. Lehenengo kontaktua izan ondoren, umeak gai izan daitezke,
esperientzian oinarrituta, baliabide horien portaera ezberdinak aurreikusteko.
Lehenengo fase honetan, zentzumenak lantzea oso garrantzitsua da, hauek
baitira kuriositatea asetzeko lehenengo tresnak. Era berean, norberaren
bizipenak gelakideen aurreko komunikazioa erraztu eta bultzatu beharko da.
Kontuan izan beharko dugu behatzen ari direnean, ikasleek:
� Objektu eta materialen artean antzak eta ezberdintasunak
identifikatzen dituzte.
� Zentzumenen mugak gainditzeko tresna edo baliabide egokiak
erabiltzen dituzte.
� Behaketa askoren artean, aztertzen ari diren arazoan garrantzia
dutenak bereizten dituzte.
� Objektuen ezaugarri kualitatiboak eta kuantitatiboak bereizten
dituzte.
� Objektuen eta prozesuen neurriak hartzen dituzte: luzera, pisua,
bolumena, denbora, azalera…
Informazioa nola jaso:
Aztertzen ari garenaz lortzen dugun informazioa modu txukun eta ordenatuan
jaso beharko dugu. Horretarako erabiliko ditugu: zenbaki-taulak, deskripzio-
taulak, marrazkiak, argazkiak…
Behaketari lotutako jarduerak eta adierazpenak:
Adierazpen ugari lotzen zaizkio behaketari: deskribapena, azalpena, sailkapena,
ordenatzea, konparaketa, ezberdintzea, fluxu diagrama, definizioa.
Orientabide metodologikoak 15
GALDETZEA
Galdetzea, behaketen edota pentsamenduen aurrean sortutako
zalantzak adieraztea da.
Zientziaren jardueran galderak etengabe sortzen dira. Behaketak egitean,
esperimentatzen ari garen bitartean edota lortutako emaitzak aztertzean. Beraz,
metodo zientifikoa lantzen den momentu oro galderaren bat sor daiteke.
Galderak bi multzotan bereiz daitezke: normatiboak (alde etiko/morala:
mundua nolakoa izan beharko lukeen) eta deskriptiboak edo positiboak
(munduak nola funtzionatzen duen). Ikerkuntzak galdera positiboak erantzutea
ahalbidetzen du, normatiboak ez ordea, hauen erantzunak herri bakoitzeko
kulturari, erlijioari eta ohiturei lotuak baitaude.
Bestalde, erantzun kopuruaren arabera, galderak itxiak (erantzun egoki bakarra
dutenak) eta irekiak izan daitezke (hainbat erantzun egoki izan dezaketenak).
Lehenengoak lotuagoak daude esperimentazioarekin bigarrenak baino.
GALDETZEA IKASGELAN
Norberaren buruari galderak egitean, ikasleek:
� Fenomenoei buruz pentsatzen dute.
� Ikerketaren bidez erantzun daitezkeen galderak eta erantzun ezin
direnak bereizten dituzte.
Galdetzeari lotutako jarduerak eta adierazpenak:
Zientziaren bidez galdera guztiak ezin dira erantzun, munduaren
funtzionamendu errealarekin loturik daudenak bakarrik erantzun daitezke.
Beraz, galdera egokiak egiten ikasi beharko dute. Ikertzera bultzatzen duten
galderak materialekin eta fenomenoekin esperimentatzera bultzatzen dutenak
dira, hau da, jarduera praktikoak egitera:
o Zer gertatuko da zerbait egiten badiogu zerbaiti…?
o Pisua aldatzean… zer gertatzen da denboran zehar?
o Nola demostra daiteke zerbait…?
Orientabide metodologikoak 16
HIPOTESIAK EGITEA
Aldez aurretik egindako galderei azalpen posible
eta esperimentagarriak emateari hipotesiak
egitea esaten diogu.
Galderei ematen dizkiegun erantzunak logikoak
izan daitezke, hau da, gaur egun gizadiak
ezagutzen duenarekin ados datozenak, ala ez-
logikoak, gizadiak ezagutzen duenarekin inolako
zerikusirik ez dutenak.
Umeek ikasi behar dute bereizten galdera baten
aurrean ematen den erantzuna fantasiazkoa
(amonak esan zidan txikia nintzenean zikoinak
Parisetik ekarri ninduela), zientzia-fikzioa
(atzoko pelikulan, astronautak Martitz planetara joan ziren) edota eguneroko
esperientzian oinarritutakoa den (putz egitean, tarta gaineko kandelak
amatatu nituen).
Hipotesi on batek honako ezaugarriak ditu:
� Behaketan oinarritzen da,
� Esperimentu baten bidez froga daiteke,
� Aurkikuntza berriak aurreikusten baliagarria da.
Hipotesiek hauek erantzuten dituzte:
Nola azaldu daiteke gertatutakoa?
Zein da ikusitakoaren azalpena?
Eta, erantzutean, molde hau erabiliko dugu:
Nire ustez, gertatu dena izan da…
Objektu edota gertaera ezagunen eta
ezezagunen irudia buruan sortzeko
prozesua IMAGINAZIOA da. Aldez
aurretik egindako galderei azalpen
posible eta esperimentagarriak eman
baino lehen, buruan irudikatu behar
ditugu. Hau ere trebetasun bat da.
Orientabide metodologikoak 17
HIPOTESIAK EGITEA IKASGELAN
Hipotesiak proposatzean, ikasleak:
� Ebidentziarekin edota aldez aurreko esperientzietatik ateratako
ideiekin bat datozen azalpen koherenteak ematen saiatzen dira.
� Esperientziarekin bat datozen azalpen bat baino gehiago egoteaz
kontzienteak direla adierazten dute.
� Norberaren ideiak argitzen lagunduko duten ereduak eraikitzen
dituzte.
Informazioa nola jaso:
Umeek oraindik idazten ez badakite, irakasleak berak edota umeek arbelean
marrazkien bidez isla ditzakete proposatutako aukerak. Ondoren, ume bakoitzak
kokatuko du bere argazkia, adibidez, gustukoen duen aukeran. Era berean,
jardueretarako behar diren instrukzioak marrazkien bidez adieraz daitezke.
Bestalde, dagoeneko, umeek idazten badakite, arbelean aukera guztiak
marraztu eta bakoitzak bere izena idatziko du gustuko aukeran.
Hipotesiak egiteari lotutako adierazpenak
Inferentziak
Testu batean dauden datuetan edota behaketa hutsetan oinarriturik
egiten ditugun interpretazioak edo ateratzen ditugun ondorioak
dira.
* Inferentziek hau erantzuten dute :
Zer gertatu da egoera hori baino lehen?
Aurresatea/Iragarpena ematea
Etorkizun gertuko edo urrutiko gertaera zehatz baten aurreikuspena egitea da,
hipotesi batean edota aldez aurreko behaketetan oinarriturikoa da
* Aurresateek hau erantzuten dute:
Zer gertatuko da egoera zehatz batetan?
Aurresatean, ikasleak:
� Esperientziatik edo azalpen posible (hipotesia) batetik ateratako
ebidentzia erabiltzen ari dira, etorkizuneko gertaera zehatz bat
aurreratzen baitute.
Orientabide metodologikoak 18
Ereduak / Modeloak
Errealitateko objektu, prozesu edo fenomeno baten islada edo
irudikapen sinplifikatua da. Zientzialarien artean modeloak asko
erabiltzen dira egindako behaketak, aurkikuntzak edota ideia
abstraktuak ulertzen laguntzeko. Modeloetan frogak egin
daitezke. Adibidez, objektu edo fenomeno oso handiak (Eguzki-sistema) edo
oso txikiak (zelula, ADN…), energiaren garraioa, eraikuntzak… modeloen
bidez aurkezten dira. Askotan marrazkien bidez adierazten dira.
Orientabide metodologikoak 19
PLANIFIKATZEA
Sortze-prozesuan hasi baino lehen, lana
ondo antolatu behar da. Ikasleekin
batera zehaztu beharko ditugu:
• erabiliko ditugun tresnak,
• taldeko lana edo bakarkakoa
izango den,
• frogetan zer mantenduko dugun
berdin, zer aldatuko dugun
(aldagaiak zeintzuk izango diren),
• zenbat denboran zehar arituko
garen eta jasoko dugun
informazioa zein izango den.
Beraz, aurrera jarraitu baino lehen, lana
antolatu edo planifikatu egin beharko
dugu.
Aldez aurretik egindako hipotesiak
aztertzeko orduan, garrantzi handia du
gertaera batean eragin dezaketen faktore guztiak (tamaina, kolorea, pisua…)
kontuan hartzeak. Ondoren, esperimentatzen ari garenarekin bat etor
daitezkeenak aztertuko ditugu. Era berean, oso garrantzitsua da aztertu nahi
dugun faktorea ezik, gainontzeko faktoreak berdin mantentzea. Esperimentu
batean aldatzen dugun faktorea aldagai independentea da. Eta, lortu edota
neurtuko dugun emaitza aldagai dependentea da.
PLANIFIKATZEA IKASGELAN
Planifikatzean eta ikertzean, ikasleek:
� Aldagaiak identifikatu eta kontrolatzen dituzte.
� Neurgailuak erabiltzen dituzte.
� Ikerketa batean emaitza bat lortzeko, frogra/test onargarri
baterako aldagai egokiak identifikatzen dituzte.
� Egindakoa planifikatu zutenarekin konparatzen dute.
Imajinazioan irudikatutako zerbait
errealitatera pasatzeari sortzea esaten diogu,
eta horretarako behar den trebetasuna
SORMENA da. Prozesu zail, luze eta
hutsegitez betea izaten da. Ohikoa da frogak
behin eta berriro gaizki ateratzea. Hala ere,
hori ez da porrot moduan hartu behar,
ezagupenaren parte garrantzitsutzat baizik.
Aldagai guztiak kontuan hartzen dituzten
frogak egin beharko dira, imajinatutako
emaitza lortzeko itxaropenez. Honekin lotuak
planifikazioa, esperimentazioa eta
emaitzen interpretazioa daude.
Orientabide metodologikoak 20
Informazioa nola jaso:
Planifikazioa modu ezberdinetan adieraz daiteke: eskematikoki, taula baten
bidez, taula-egutegi baten bidez…
Planifikatzeari lotutako jarduerak eta adierazpenak:
Instrukzioak ematea
Zerbait egiteko eman beharreko pausuen sekuentzia eta nahitaezko baliabideak
argi eta jarraitzeko era errazean ematen duen testua da. Adibidez: errezetak,
aparatuen erabilera…
ESPERIMENTAZIOA
Esperimentatzea, proposatu dugun hipotesia baieztatzeko egiten dugun frogatze
praktikoa da. Froga baliagarria izateko, planifikatutako faktoreak ondo
kontrolatu beharko ditugu.
Esperimentu bakoitzean faktore bakarra aztertzeko, ikerlariek konstanteak
erabiltzen dituzte, hau da, aldatzen ez diren faktoreak.
ESPERIMENTATZEA IKASGELAN
Informazioa nola jaso:
Ikerketan zehar gertatzen diren aldaketak koadernoan
jaso behar dira. Aldaketa batzuk, kuantitatiboak, neur
daitezke eta zenbakien bidez adierazten dira (luzera,
pisua, bolumena…). Beste batzuk, ordea, kualitatiboak
dira eta hitzen bidez (adjektiboak, esaldiak…) adieraziko
ditugu.
Orientabide metodologikoak 21
Datuak era ordenatuan jaso eta ordenatzeko datu-taulak erabiltzen dira.
Tauletan informazioa lerrotan eta zutabeetan aurkezten dugu
irakurterrazak izan daitezen. Ondoren, informazioa modu argiagoan
ematen duten grafikoak egin ahal izango ditugu, jasotako datuak
erabiliz.
Datu-taulak
Datu-taulek datuak era ordenatuan jaso eta ordenatzeko balio dute. Taula
hauek aurkezten dute informazioa lerrotan eta zutabeetan, erraz irakurri
eta interpretatuak izan daitezen.
Esperimentatzeari lotutako jarduerak eta adierazpenak:
Zutabe-grafikoak
Zutabe-grafikoetan kopuru-datuak adierazten dira neurri ezberdineko
barrak edo zutabeak erabiliz. Zutabearen luzera neurtutako aldagaiaren
araberakoa da.
Lerro-grafikoak
Lerro-grafikoek erakusten dute etengabe aldatzen diren bi aldagaien
arteko harremana. Bi aldagaien datuek zenbakizkoak izan behar dute.
Grafiko hauek onak dira aldagai independente batek beste dependente
bati nola eragiten dion adierazteko. Era berean, aldagai bat denboran
zehar nola aldatzen den adierazteko erabiltzen dira.
Sektore-grafikoak
Sektore-grafikoak edo tarta-grafikoak zerbaiten kopuru zehatza nola
banatzen den adierazteko erabiltzen dira. Tarta osoak aztertzen den
kopuru osoa adierazten du. Sekzioek zatiak adierazten dituzte eta,
normalki, portzentajetan ematen dira.
Orientabide metodologikoak 22
INTERPRETATZEA
Esperimentatzea jasotako datuen eta emaitzen esanahia ondorioztatzea da, hau
da, zer adierazten diguten esatea.
Ikasleek esperimentatzean lortutako emaitzak jaso, aztertu eta interpretatu
beharko dituzte ondorio egokiak ateratzeko. Hau da, ea emaitzek hasierako
hipotesia konfirmatu ala deuseztatu egiten duten.
Bestalde, ikerketan zehar egindako aurkikuntzek ikerlaria animatuko dute
ingurunearen osagaiak eta aldaketak aztertzen eta ezagutzen jarraitzeko.
Interpretatzean hau erantzuten dugu:
Zer esaten didate egindako behaketek?
INTERPRETATZEA IKASGELAN
Kontuan izango dugu fase honetan ikasleek:
� Jasotako datuen esanahia bilatzen dute.
� Akats esperimentalak eta giza okerrak identifikatzen dituzte.
� Datuetan oinarrituz, hipotesia baloratzen dute,.
� Beharrezkoa denean, froga gehiago gomendatzen dituzte.
� Hasierako galderekin erlazionatutako aurkikuntzez hitz egiten dute.
Orientabide metodologikoak 23
EMAITZEN KOMUNIKAZIOA
Hizkuntza, ideia zientifikoak eraikitzeko oinarrizko
tresna da. Komunikazioa lan zientifikoaren
ezinbesteko atala da. Izan ere, zientzialari batek
egindako aurkikuntza bat ez da ezer, guztien
aurrean aurkeztu eta defendatua izan arte.
Komunikatzeko joera oso nabaria da umeengan, burura etortzen zaien guztia
adierazteko beharra sentitzen dutelako. Komunikatzean, ikasleek adieraziko
dituzte: objektu edota gertaeren aurrean egindako behaketak, sortutako
zalantzak, burura etorritako ideiak, esperimentatzearen beharrak edota
prozesuan zehar ateratako ondorioak.
Komunikazioa mota askotakoa izan daiteke eta denak lantzea komenigarria da:
ahozkoa, idatzizkoa, keinu bidezkoa, mugimendu bidezkoa, marrazkien bidezkoa
edota plastikan egindako ereduen bidezkoa.
Komunikazioa ikaste-prozesuaren fase guztietan behar den trebetasuna bada
ere, are garrantzitsuagoa egiten da esperimentatzean lortutako emaitzak
besteen aurrean azaltzerakoan, hau da, ikerketaren ondorioak komunikatzean.
Ikasleek esperimentazioaren ondorioak irakaslearen eta gelakideen aurrean
adieraztea ikaste-prozesuaren fase ezinbestekoa da, egindakoa, gertatutakoa
eta behatutako nola ulertu duten aukera handia ematen duelako.
KOMUNIKAZIOA IKASGELAN
Komunikatzean, ikasleek:
� Gaiari buruz gehiago dakitenekin hitz egiten dute.
� Bigarren mailako informazio-iturriak erabiltzen dituzte.
� Txostenak aurkezten dituzte.
� Ideiak aurkezteko, marrazkiak, idatziak eta ereduak erabiltzen dituzte.
� Emaitzak jasotzeko eta antolatzeko datu-taulak eta grafikoak egiten
dituzte.
Orientabide metodologikoak 24
Emaitzen Komunikaziorako adierazpenak
• Txostenak: Ikerketa batean zehar egindakoaren eta haren ondorioen
informazioa gainontzeko guztioi aurkezteko egiten den testu ordenatu eta
argia da.Txostenetan testuaz gain, datuen taulak, grafikoak eta
marrazkiak erabiltzen dira aztertutako gaia era argian adierazteko eta
ondorioak azaltzeko.
• Konbentzitzeko testua: Ideia zehatz bat bultzatu eta besteen oniritzia
lortzeko egiten den testua da. Iragarkietan, salmentan eta
politikagintzan asko erabiltzen dira.Oso ohituak gaude holako testuak
egunero ikusten eta entzuten: prentsa idatzian eta telebistan agertzen
diren iragarkietan, politikariek, zientzialariek, enpresa gizonek edota
kirol entrenatzaileek haien asmoak denek onartzea nahi dutenean.
Zientzietako jardueran asko erabiltzen da gai bati buruzko iritsia
aurkeztean.
• Argumentazioa: Argudio testua, nork bere ideiak, tesiak edota iritziak
defendatzeko –eta beste batena edo batzuenak baztertzeko – idazten
den testua da. Esaterako, iritzi artikuluak, proposamenak...
Emaitzen Komunikaziorako tresnak
• Aurkezpen digitalak: powerpoint, prezi…
• Eskolako aldizkaria
• Gelako bloga
• Posterrak gelan edo pasilloetan zehar
• Zientzia erakusketa
• Zientzia astea