49
Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETA ZIENTIFIKOAK HAUR-LEHEN HEZKUNTZA B08-LEIOAKO BERRITZEGUNEA ZIENTZIA MINTEGIA https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/ Pilar Etxebarria Begoña Iturgaitz

Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

IKERKETA ZIENTIFIKOAK

HAUR-LEHEN HEZKUNTZA

B08-LEIOAKO

BERRITZEGUNEA

ZIENTZIA MINTEGIA

https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/

Pilar Etxebarria

Begoña Iturgaitz

Page 2: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

AURKIBIDEA

IKERKETAK GARATZEKO PROPOSAMENA • Irakasleentzako orientabideak

• Ikasleentzako lan-koadernoaren eredua

OSASUNA 1. Benetan garbiak? HH

2. Benetan garbiak? LH

3. Mikrobioak airearen bidez transmititzen dira?

4. Non daude mikrobio gehiago ?

5. Zein da hortzetako pastarik onena?

6. Zein da azukre gehiago duen edaria?

7. Edariek eragina dute hortzetan?

GIZA GORPUTZA 8. Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago?

9. Guztiok aire kopuru bera dugu gure birikietan?

10. Usaimenarekin ere dastatzen dugu?

11. Gure larruazalaren alde guztietan gauza bera sentitzen dugu?

12. Nola behatu ditzakegu gure hatz-aztarnak?

IZAKI BIZIDUNAK 13. Horma batean, bizitza ote dago?

14. Nolakoa da marraskiloen bizimodua?

15. Landareen hosto /hazi / fruitu guztiak berdinak dira?

16. Landare bat haz daiteke argirik gabe?

17. Landareek ura behar dute?

18. Lurraren motak landareen hazkundean eragiten du?

ZIENTZIA SUKALDEAN 19. Berasategik arrazoia du?

20. Zer da hobe?, esnea teari bota lehen edo gero?

21. Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du?

22. Zein da kontserbagarririk onena?

23. Nola dakigu ea arraultz bat freskoa ala ustelduta dagoen?

24. Nola dakigu ea arraultz bat gordina ala egosia dagoen?

25. Elikagaiak" deseraikitu" ahal ditugu?

26. Sukaldean erreakzio kimikoak daude?

MATERIA 27. Tamaina berdina, masa berdina?

28. Objektu osoa eta zatitan apurtuta, berdin pisatzen du?

29. Aireak pisatzen ote du?

30. Arraultzak flotatu ahal du?

31. Plastilinak flotarazi ahal dugu?

32. Non flotatzen dugu gehien, itsasoan ala igeritokian?

33. Zeren arabera flotatzen edo hondoratzen dute fruituek?

34. Zergatik erabiltzen dugu gatza errepidetako izotza kentzeko?

35. Izotza uretan urtzen denean, uraren altuera-maila aldatzen da?

Page 3: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

Koaderno honetan biltzen duguna, ikerketa zientifikoen bilduma da, hots, ikasgelan egiten

ditugun esperimentu klasiko batetik abiatuta, benetako proposamen ikertzaile bihurtzen

saiatu gara, metodo zientifikoa aplikatuz. Horregatik, lehendabizi, ikerketak eskolara

eramateko proposamenak eta orientabideak luzatzen dizkizuegu, baita ikasleen koaderno

ere; edozein esperimentu ikasgelatzeko orduan, ikuspuntu hau aldez aurretik aztertzea

beharrezkoa iruditu zaigulako.

Lana, Leioako Berritzegunean, 2014-2015eko ikasturtean zehar garatu den Zientzia

Mintegiaren emaitzen zati bat besterik ez da. Honetaz gain, esperimentu pilo ere aurkituko

dituzue gure web-orrian:

https://sites.google.com/site/zientziamintegialeioa/

Espero dugu baliogarria izatea

Pilar Etxebarria

Begoña Iturgaitz

Page 4: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

IKERKETAK GARATZEKO PROPOSAMENA

IRAKASLEENTZAKO ORIENTABIDEAK

1. SARRERA / AURKEZPENA

Irakasleak gaiari sarrera ematen dio eta ikerketaren prozesua

bideratzen du:

• Adibide motibagarriak eta hurbilak eskaintzen • Galdera irekiak botatzen • Ikasleen ideiak sailkatzen • Ikerketa antolatzeko “andamio batzuk” ematen • ...

2. HIPOTESIA

Orain irakasleak gaia egoera problematiko bihurtzen du eta ikerketa

baten bidez irtenbidea aurkituko dutela azaltzen du. Horretarako

galdera bat botatzen du eta ikasleek gonbidatzen ditu beren

hipotesiak adierazteko. Era berean argitzen du ikerketa batean

faktore esanguratsuak zeintzuk diren: aldatzen ez duen aldagai bat

(independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea).

3. ESPERIMENTUAREN DISEINUA

Hipotesi bera aukeratu duten ikasleak biltzen dira talde batean eta, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren

diseinuaz pentsatzen dute, irakaslearen laguntzarekin. Planifikazio- eskema bat ematen zaie. Adinaren arabera,

eskema marrazki bat izan daiteke:

PLANIFIKAZIO ORRIA

Izenak: Data:

Gure ikerketaren izenburua: Irtenbidea aurkitzen saiatzen

den problema (hipotesia):

Egitea pentsatzen duguna: Esperimentuaren eskema:

Behar dugun materiala: Emaitzak adierazteko modua:

4. IKERKETAREN GARAPENA

Esperimentazioa garatzen da ikasgelan, laborategian edo irteera didaktikoaren bitartez.

5. IKERKETAREN EMAITZAK ETA ONDORIOAK

Emaitzak modu ordenatuan idatzi behar dira (antolatzaile grafikoak formatu egokienak izan daitezke).

Emaitzen arabera, ikasleek hipotesia edo planteatutako problemaren ondorioak ateratzen dituzte.

Page 5: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Guzti honekin, talde bakoitzak komunikazioa egiten du: Txostena / horma irudia / artikulu zientifikoa /

diapositiben aurkezpena... eta ikasgelan / ikasgelako web-orrian / erakusketa ikastetxeko korridorean

....erakusten du.

6. EBALUAZIOA

a)Bai prozesua, bai emaitzen txostena ebaluatu behar dira. Ondorengo errubrikak ikerketa baten ebaluazio

irizpideak kontutan hartzen ditu:

Ikerketa 1Gutxi 2 Nahiko 3 Ondo 4Bikaina

Problemaren

identifikazioa

Ikerketaren

problema ez du

ulertzen ezta ez du

aldagairik

desberdintzen ere

Ikerketaren

problema ulertzen

du baina ez da gai

aldagaiak

desberdintzeko

Ikerketaren

problema ulertzen

du eta aldagaiak

desberdintzen ditu

Ikerketaren problema

ulertzen du, aldagaiak

desberdintzen ditu eta

adibide ugari botatzen

ditu

Hipotesiak Ezin du hipotesirik

bota

Hipotesi bat

botatzen du

laguntzarekin

Hipotesi bat

botatzen du

laguntzarik gabe

Hipotesi bat baino

gehiago botatzen ditu

erraz

Esperimentuaren

diseinua

Ez da kapaz

esperimentua

diseinatzeko

Diseinu sinplea

garatzen du

laguntzarekin

Diseinu landuta

garatzen du

iradokizunekin

Gai da oso diseinu

landuta garatzeko

laguntzarik gabe

Esperimentuaren

garapena

Ez da konpontzen

laborategiko

materialarekin, ezin

du prozedura

jarraitu eta ez ditu

arauak

errespetatzen

Konpontzen da

laborategiko

materialarekin,

prozedura

jarraitzen du trakets

eta ez ditu arauak

ondo errespetatzen

Konpontzen da

laborategiko

materialarekin,

prozedura ondo

egiten du

laguntzarekin eta

arauak

errespetatzen ditu

Konpontzen da

laborategiko

materialarekin,

prozedura ondo egiten

du berez eta arauak

errespetatzen ditu

Emaitzen

antolamendua

Emaitzak

antolatzeko trakets

ibiltzen da

Emaitzak modu

desordenatuan

antolatzen ditu,

baina ulertzen dira

Emaitzak ondo

antolatzen ditu

ulergarriak

adierazteko

moduan

Emaitzak bikain

antolatzen ditu

antolatzaile grafiko bat

erabiliz

Ondorioak Ezin du ondoriorik

atera

Ondorio sinpleak

ateratzen ditu

Ondorioak ondo

ateratzen ditu,

hipotesiarekin ondo

lotuta

Ondorioak ondo

ateratzen ditu,

hipotesiarekin ondo

lotuta eta gai da beste

ideia batzuetan

aplikatzeko

Komunikazioa Ez da bat ere trebea

komunikatzeko, ez

da ulertzen

Emaitzak

komunikatzen ditu

era sinple baina

ulergarrian

Ondo

komunikatzen ditu

emaitzak, baina ez

da gai gaiari

buruzko galderak

erantzuteko

Ondo komunikatzen ditu

emaitzak eta gai da gaiari

buruzko galderak

erantzuteko

Page 6: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 b) Ikasleak norbanako ebaluazioa egiteko adibidea:

KONTROL - ORRIA BAI/ EZ/

BATZUTAN HOBETZEKO DAUKADANA

Badakit arazoa zein den?

Nire hitzetan adierazi dezaket?

Aldagaiak identifikatzen dakit?

Hipotesiak botatzen ditut?

Nire hipotesiak egiaztatzeko esperimentua proposa dezaket?

Esperimentua egiteko material egokiak aukera ditzaket?

Esperimentua era ordenatuan egin dezaket?

Emaitzak era argian jaso ditut?

Txostenean ondo antolatuta jarri ditut?

Ondorioak atera ditut?

Emaitzak eta ondorioekin txosten ona atera dut?

Ikerketa egiteko trebetasun maila:

1 = Trakets nabil

2 = Zalantzak izan ditut egiteko

3 = Ondo egin ditzaket

4 = Ondo egin dut eta, gainera, nire ikaskide bati azal diezaioket

Page 7: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

IKERKETA ZIENTIFIKOA EGITEKO LAN

Page 8: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

KOADERNOA

1. GURE HASIERAKO GALDERA

______________________________________________________

______________________________________________________

______________________________________________________

______________________________________________

2.- GURE HASIERAKO IKERKETA TXIKIA

2.1. HITZ KLABEAK

HITZ KLABEAK DEFINIZIOA

2.2. PROIEKTUAREN LERRO NAGUSIAK

________________________________________________________

________________________________________________________

________________________________________________________

________________________________________________________

_____________________________________________________________________

Page 9: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

3. IKERKETAREN HIPOTESIA

_________________________________________________________

_________________________________________________________

_________________________________________________________

_________________________________________________________

4.- ESPERIMENTUAREN DISEINUA

4.1. Mantenduko diren aldagaiak (aldagai independientea)

_________________________________________________________

_________________________________________________________

4.2. Aldatuko den aldagaia (aldagai dependienteak)

_________________________________________________________

_________________________________________________________

4.3. Materialak

Page 10: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

4.4. Esperimentuaren diseinua

Prozedura Irudia

5. ESPERIMENTUA EGIN

5.1. Datuak

__________________________________________________

__________________________________________________

__________________________________________________

__________________________________________________

__________________________________________________

5.2. Behaketak

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

Page 11: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

6. EMAITZEN AGERPENA

Era grafikoan behatu daitekeenaren agerpena

7.- ONDORIOAK

7.1. Zure hasierako galderak erantzuna izan du?

_______________________________________________________

_______________________________________________________

_______________________________________________________

_____________________________________________

7.2. Egindako hipotesia egiaztatzen da? Zuzena zen?

Zergatik da zuzena edo okerra?

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

7.3. Esperimentua berriro egitekotan, Zer aldaketak egingo

zenituzke? Zergatik? Nola hobetuko zenuke?

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

______________________________________________________________________

Page 12: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

8.- AZALPENA PRESTATZEN

8.1. Posterraren egitura

...................................................................................................................................................

Page 13: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 ...................................................................................................................................................

OSASUNA ...................................................................................................................................................

Jarraituan dauden ikerketetan bi gai nagusi aztertzen dira: Mikrobioak eta hortzen garbiketa, azken hau

elikagaien azukrearekin lotuta. Guztiak metodo zientifikoa jarraitzeko prest daude, hipotesiaren

planteamendutik ondorioetara, esperimentuaren diseinua eta datuen antolakuntza eta interpretaziotik

pasatzen.

Ideia nagusiak: mikroorganismoak, nahiz eta ez ikusi, toki guztietan daude,

batzuk onak eta beste batzuk txarrak dira, azken hauek gaixotasunak sortzen

dituzte. Behin gaixorik egonda, guk ere transmititzen ditugu, beraz, honen

kontrako neurriak hartu behar ditugu (eskuak ondo garbitzea, mukizapiak

eztulka egiterakoan, alkohola zaurian botatzea, elikagaiak hozkailuan

sartzea...).

Mikroorganismoak ahoan ere baditugu – txantxarra – eta honek elikagaien

azukrearekin zerikusik du. Beraz, hortzen garbiketa eta zainketa

beharrezkoa da guztiz. Hortzetako pastak publizitatea egiten dute (fluor

dutenak, hortzak zuritzen dituena...) eta onena aukeratzeko irizpideak

aztertuko ditugu ere bai.

Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen

faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta

aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera

aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.

Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza.

Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura.

Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?,

azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten

baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den.

.....................................................................................................................................................

1) Benetan garbiak?

HIPOTESIA

Ondorengo dinamikak proposatzen dizkiegun bitartean, galderak egiten

ditugu: Zer gertatuko da? , nola garbitzen dugu etxean?...

ESPERIMENTUAK

1.Esperimentua:

• Umeen eskuetan zerbait itsaskorra jarri behar da, krema hidratatzailea adibidez.

Page 14: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

• Irakasleak sartuko du bere eskua brillantina – hautsetan eta azaltzen die germen bezalakoak direla.

Gurina eta koloratzailea ere erabili daitezke.

• Umeak ilaran jarrita, irakasleak lehenengoari eskua emango dio eta berak hurrengoari bukatu arte.

• Era berean, umeek objetu batzuk brillantinarekin ukitu ahal dituzte edo alderantziz.

• Orain azaltzen da germenak honela transmititzen direla

• Gero komunera joango dira guztiok eta han eskuak garbituko dituzte, lehendabizi ura bakarrik erabiliz

eta denbora gutxi. Ikusiko dute dena ez dela kentzen eta eskuen zein tokitan geratzen diren, zeintzuk

diren tokirik zailenak.

• Bigarren batean xaboia erabiltzen da eta eskuak garbitzen dituzte 20 segundoko abesti bat abesten

duten bitartean (denbora nahikoa garbiketa sakona egiteko).

2.Esperimentua:

• Aerosol botila hutsa bat urez betetzen da, pixka bat

koloratzailearekin nahastuta.

• Paper handi bat kokatzen da ikasgelako lurrean eta pareta

batean, beren aurrean aerosola erabiltzeko.

• Umeak taldeka jarrita eta aerosola erabiliz, gaixorik daudela

simulatuko dira. Batzuk botako dituzte isuria paperean

zuzenean eta beste batzuk, ordea, mukizapi bat edo beren

eskuak jarriko dituzte erdian.

• Umeei azaltzen zaie zer gertatzen den eztulka egiten dugunean.

ONDORIOAK, HAUSNARKETAK

Emaitzak ikusita, ondorioak ateratzen dira eta ikas - jarduera batzuekin osotzen da gaia (marrazkiak, jolasak,

ipuinak, abestiak...).

....................................................................................................................... 2) Eskuak benetan garbiak? (2)

HIPOTESIA

Mikrobioak gure gorputzean ere kokatzen dira. Zerbait ukitzerakoan mikrobioak transmititzen ditugunez,

eskuak garbiak izatea ezinbestekoa da. Nola egiaztatu ahal duzue?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Sagarra

• Labana

• Bi kristalezko pote

Prozesua:

1. Eskuak ondo garbitzen ditugu ura eta xaboiez, baita sagarra eta

poteak ere

2. Sagarra zatitzen dugu eta xerra erdiak pote batean sartzen ditugu

kontu handiz. Poteari etiketa bat jartzen diogu: lagin pilotoa

3. Jarraituan patiora joaten gara jolasteko, eskuak zikintzen den

moduan

Page 15: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

4. Beste sagar-xerra erdiak ukitzen ditugu esku zikinekin eta beste potean sartzen ditugu

5. Bi pote egun batzuetan zehar uzten dira irekiak. Egunero behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta

konparatzen dira

.......................................................................................................................

3) Mikrobioak airearen bidez transmititzen dira?

HIPOTESIA

Benetan mikrobioak airean daude? nola egiaztatu ahal duzue?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Fruta batzuk ( sagarrak, madariak...)

• 4 Pote

• Plastikoa

• Hozkailua

Prozedura:

1. Sagarrak zatitzen eta 4 potetan banatzen ditugu

2. Pote bat airean, estali barik, uzten dugu

3. Bigarren potea plastikoz estaltzen dugu

4. Hirugarrena eta laurdena hozkailuan irekia eta estalita

sartzen dira.

5. Eguneroko behaketa egiten da. Egun batzuk pasa eta gero

emaitza desberdinak ikusiko ditugu.

.......................................................................................................................

4) Non daude mikrobio gehiago ?

HIPOTESIA

Mikrobioak toki guztietan daude, baina batzuk beste batzuk baino kontzentrazio gehiago dituzte, beraz, zerbait

ukitzerakoan mikrobio gutxiago edo gehiago transmititzen ditugu. Garbiketa guztiz beharrezkoa da, baina

zeintzuk dira mikrobio gehiago dituzten lekuak?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Sukaldeko gelatina neutroa

• Salda-kubituak

• Ura

• Kotoi-zotzak

• Poteren estalkiak

• Plastikoa

• Laginak: Telebistako mandoa, komuneko konketa, sukaldeko mahia, ordenagailuaren teklatua,

zaborraren poltsa...(*)

Page 16: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

(*) etxea beharrean, gorputzaren laginak izan daitezke: ahoa, oinak, eskuak, ilea...

Prozesua:

6. Erabiliko dugun tresneria osoa ondo garbitzen dugu,

baita eskuak ere.

7. Ura salda-kubituekin berotzen dugu ondo nahastu arte.

8. Ura honekin gelatina egiten dugu, estalkietan banatzen

dugu eta uzten dugu hoztu arte.

9. Ikerketatu nahi ditugun azalen laginak hartzen ditugu

kotoi-zotzen bitartez. Lagin bat aparte uzten dugu ezer

gabe, kontrola izateko.

10. Estalki bakoitzean lagin bat gelatinaren geruzaren kontra

igurtzen ditugu eta plastikoz estaltzen dugu.

11. Estalkiak egun batzuetan zehar uzten dira. Egunero

behaketa egiten da eta emaitzak idazten eta konparatzen dira

.......................................................................................................................

5) Zein da hortzetako pastarik onena?

Arrautzen oskola hortzak bezalakoa dela, beraz, esperimentatzeko egokia.

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• 4 Arrautza egosi

• Coca Cola

• 4 Pote

• 4 Hortzetako pasta desberdin

• Hortzetako eskuila

Prozesua:

1. Pote bakoitza Coca Colaz betetzen da

2. Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, arrautza egosi bat pote bana sartzen dugu eta egun batzuk

uzten ditugu barruan. Hurrengo egunetan arrautza- oskola ilundu dela ikusiko da.

3. Orain, arrautza-oskolak hortzetako pasta desberdinekin garbitzen ditugu orbanak kendu edo apaldu

arte

4. Emaitzak aztertzen ditugu. Argazki bat atera dezakegu.

.......................................................................................................................

6) Zein da azukre gehiago duen edaria?

HIPOTESIA

Freskagarrien zapore erakargarriaren zergatia...Zer pentsatzen

duzue?, Freskagarriak, zergatik erakartzen gaituzte? Osasuntsuak

dira?...Edaten ditugun freskagarrien artean, zein izango da azukre

gehiago dutena?

Page 17: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Freskagarriak ( Coca Cola, Kas, zukuak, tea, batidoak...)

• Matraza txikia edo poteak

• Azukrea

• Balantza

Prozedura:

1. Freskagarrien etiketak aztertzen eta zenbat

azukrearen gramo dituen idazten ditugu

(neurria beti adierazten da X gramoak/

edariaren100 ml.)

2. Balantza batean etiketan adierazita dagoen

azukrearen kopurua pisatzen dugu eta

matrazetan (edo potetan) sartzen dugu,

banan banan.

3. Edariak sailkatzen ditugu: azukre gutxiago

dutenetatik gehiagoetara.

Hedapena egiteko ideiak:

• “Azukrometro” bat egin dezakegu orri-markatzaileetan

• Erakusketa txikia bat egingo dugu ikastetxean, plastikozko poltsak edo azukre-kozkorrak erabiliz.

.......................................................................................................................

7) Edariek eragina dute hortzetan?

HIPOTESIA

Zer pentsatzen duzue? Edari guztiak berdinak dira? Zein da eragina hortzetan? Azukrearekin zerikusirik du?

Zein da eragin gehiago edo gutxiago duena, zuen aburuz? Nola egiaztatu ahal duzue?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

Page 18: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

• 3 Arrautza egosi

• Coca Cola , gaseosa eta ura

• 3 Pote

Prozesua:

• Pote bakoitzean edari desberdin batez betetzen dugu.

• Arrautzen oskolak ondo garbitu eta gero, pote

bakoitzean zati batzuk sartzen ditugu eta aste oso bat

barruan mantentzen ditugu.

• Eguneroko behaketa egiten da ea zenbat ilundu den

arrautza- oskola. Emaitzak aztertzen eta erregistratzen

ditugu, argazki bat atera dezakegu

• Aste osoa pasa eta gero, oskolak ilunak daude, uretan

sartuta egon dena izan ezik.

.......................................................................................................................

Page 19: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

.......................................................................................................................

GIZA GORPUTZA ....................................................................................................................... Ideia nagusiak: Multzo honetan lantzen diren ikerketetan giza gorputzaren ildo batzuk aztertzen dira:

gorputzaren neurriak, birikien kapazitatea eta, batez ere, zentzumenak, esperimentazioa erreza eta zuzena

delako.

Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu

zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean,

zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta aldatzen duen beste

bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta

hipotesi bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.

Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko,

esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak

diren materialak eta zein izango den prozedura.

Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein

ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen

komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa laburbiltzen den.

.......................................................................................................................

8) Gure gorputzaren neurrien artean harremanik ba al dago?

HIPOTESIA

Gorputzaren atalek proportzio bat mantentzen dute, neurri antropometrikoak deitzen dira. Aztertuko dugu ea

guztiok proportzio bera edo antzekoa dugun.

IKERKETAREN GARAPENA

Materiala:

• Argazki kamara digitala

• Neurketa- zinta

Prozedura:

1. Bakoitzak bere gorputzaren argazki bat atera eta inprimatzen

du. Koadernoan itsasten da.

2. Argazkiaren gainean neurriak idatziko ditugu.

3. Bikoteka jarrita, ondorengo neurriak hartzen dizkiogu gure

kideari eta taula batean idazten ditugu.

Page 20: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

Neurria Zentrimetroak

Altuera

Beso-zabalera: eskuen artekoa, beso irekiak mantentzen

Besoa: Ukondotik eskuaren bazterrera

Arra: Eskua guztiz irekia, hatz loditik txikienera

Eskua: Eskua itxita, lau hatzamarren neurria (lodia aparte utzita)

Hatzamar baten neurria

Oina: Oinaren hatz loditik orpora

Zein da neurrien arteko harremana?

Altuera= ........................... beso-zabalera

Beso-zabalera= .................besoak

Besoa=................................ arrak

Arra=............................... eskuak

Eskua= ................................hatzamarrak

Beso-zabalera= ......................oinak

Oina= ......................................eskuak

.......................................................................................................................

9) Guztiok aire kopuru bera dugu gure birikietan?

HIPOTESIA

Zenbat aire-kapazitatea izango dute nire birikiak? Kopuru bera da guztientzat? nola diseinatu ahal izango nuke

demostratzeko esperimentua?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Plastikozko botila handi bat

• Mahukaren zati bat

• Balde handia

• Erregela

• Errotulki berezia uretan idazteko

Prozesua: Espirometroa eraikiko dugu

• Botila graduatzen dugu

• Botila zein baldea uraz betetzen dugu.

• Botila baldearen barruan sartzen da.

• Botilaren barruan mahukaren zatia sartzen dugu

• Orain bakoitzak airea topez hartzen du eta tutuan putz egiten du

• Airea sartuko da botilan ura bultzatuz. Neurria idazten dugu.

.......................................................................................................................

Page 21: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 10) Usaimenaren bidez ere dastatzen dugu?

HIPOTESIA

Pertsona askok sorpresa handia izango dute usaimenarekin ere dastatzen dugula esaterakoan. Prozesua

honetan datza: Lehen elikagaien substantzia lurrunkorrak usaimenak detektatzen ditu eta gero dastamen

papilek zaporeak nabaritzen dute. Bi seinale hauek burmuinari bidaltzen dizkiogu eta han benetan osotzen da

prozesua. Zenbat zapore desberdintzen ditugu? Zein da usainaren papera? Usaitzen ez badugu, zaporeak

desberdinak dira?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Txokolatea

• Kafea

• Limoia

• Gatza

• Patata

• Sagarra

• Plastikozko poteak eta koilarak

• Aluminiozko papera

• Erantzun-taula

Prozesua:

Osagai guztiak plastikozko potetan kokatzen ditugu banan banan eta estaltzen ditugu aluminiozko paperarekin

ikusi ahal ez izateko. Mahai baten gainean, ilaran banatu eta gero, ikasle guztiek egingo dute dastamen proba

bi modutan:

• Lehendabizi sudurra estaltzen. Taula batean adieraziko dute osagai mota

zein den.

• Bigarrenean sudurra estali barik. Taula osotzen da eta, aldi berean,

mingainaren txantiloian seinalatuko dute zein tokitan nabaritu dute gehien

zaporea

Taula:

1) Substantzia dastatu eta gero, idazti antzematen duzun zaporea hurrengo taulan

1 2 3 4 5 6

Sudurra

estalita

Sudurra

askea

Page 22: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 2) Seinalatu gurutze batekin zein mingainaren tokitan nabaritu duzu zaporea gehien:

Zaporeak: mingotsa / gazia / gozoa / garratza

1 2 3 4 5 6

.......................................................................................................................

11) Gure larruazalaren alde guztietan gauza bera sentitzen dugu?

HIPOTESIA

Larruazala gure gorputzaren organorik zabalena da, baina gure ukipen ahalmena ez da berdina alde guztietan.

Zenbait aldetan bi estimulu egiten ditugunean, larruazalak bat bakarra izango balitz bezala sentitzen dut. Nola

diseinatu ahal izango nuke demostratzeko esperimentua?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Arkatzak

• Zinta itsaskorra

• Zapiak

Prozesua:

Ikasle guztiek ondorengo proba pasatu behar dute, bikoteka jarrita

• Eserita egonda, batek zapi batekin begiak estaltzen dizkio besteari

• Bere bikoteak gorputzaren alde batzuetan arkatzekin ukitzen du (beti bi arkatz erabiliz) presio pixka

bat egiten.

• Bikoteak esaten dio zein zonaldetan nabaritzen duen arkatz bat eta zeinetan biak. Emaitzak idazten

dira.

Gorputz

aldea

Oina Hanka Eskua Hatzamarrak Besoa Burua Bekokia Belarria Ezpainak

Bat

Bi

.......................................................................................................................

Page 23: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 12) Nola behatu ditzakegu gure hatz-aztarnak?

HIPOTESIA

Pertsona bakoitzak hatz-aztarnak propioak ditu, beraz, lagunak identifikatzeko modu bikaina. Horregatik

nortasun agirian eta beste karnetetan hartzen dizkiguten argazkiekin batera kokatzeko eta, modu berean,

hilketa bat dagoenean, hiltzailea nor den jakiteko ere ezinbestekoak dira. Nola hartuko genituzke hatz-

aztarnak? Metodo bat bururatzen zaigu?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Arkatzak

• Zinta itsaskorra

• Paper orri zuriak

• Lupa

• Hatz-aztarnak identifikatzeko ereduak

Prozesua:

1. Paper zurian laukitxo bat marrazten dugu, gure hatzamarra jartzeko modukoa.

2. Paper laukia arkatzez marratzen dugu bete arte

3. Hatz erakuslea pasatzen dugu gainean arkatzez ondo markatuta egon arte

4. Orduan hatzamarrean zinta itsaskorraren zatitxo bat kokatzen dugu eta paperean itsasten dugu.

5. Markatuta geratu den hatz-aztarna behatzen dugu eta ereduarekin konparatuz, sailkatzen dugu

Page 24: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

.......................................................................................................................

IZAKI BIZIDUNAK

.......................................................................................................................

Ideia nagusiak: bizitzaren ikerketa bi maila desberdinetan kokatu ahal dugu: izaki bizidunen ezaugarrien

azterketa eta sailkapena soilik, eta beren inguruarekiko harremanak. Zentzu honetan, landareak dira

esperimentazioan joku gehien ematen diren izaki bizidunak. Hala eta

guztiz, “ekosistema” bat ere azter dezagun bere osotasunean.

Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu

behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta,

faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia

(independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea).

Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi

bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.

Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko,

esperimentuaren diseinuan datza. Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren

materialak eta zein izango den prozedura.

Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein

ondorioak atera ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen

komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa

osoa laburbiltzen den.

.......................................................................................................................

13) Horma batean, bizitza ote dago?

HIPOTESIA

Horma sinple bat oso ekosistema konplexua izan daiteke. Beren gainean landare eta animali ugari bizi dira, oso

ondo moldatuta eta haien arteko harreman estuak daude. Era berean, hormaren ezaugarri fisikoek (argitasuna,

hezetasuna, harrien konposizioa...) bizimodua baldintzatzen

dute eta aztertzeko elementuak ere dira.

Ikerketa on bat egiteko horma aproposa aukeratu behar da,

noski. Behin lokalizatuta, argazki bat ateratzen dugu eta umeei

erakusten dugu. Itxuraz, pareta sinple bat besterik ez da, baina

gerturatzen dugunean, sekretu pilo aurki ditzakegu: animaliak,

landareak, likenak, goroldioak, belarriak...

Zer izaki bizidunak daude? Zeintzuk diren horma batean

bizitzeko moldaketak? Goazen aztertzera. Nola lortuko dugu

guzti hau ikustea? Plangintza txiki bat egiten dugu eta zer

materialak erabiliko ditugun

Page 25: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Ikastetxearen hurbil dagoen pareta bat

• Lupa

• Termometroa

• Sailkapen klabeak edo gidak (http://www.slideshare.net/pilaretxebarria/horma-baten-sekretuak)

• Argazki kamara edo marrazkiak egiteko materiala

• Emaitzak apuntatzeko taulak

Prozedura:

1. Bertan egonda, arretaz eta lupaz, zer nolako elementuak aurkitzen ditugun aztertuko dugu. Behaketa

patxadaz eta pazientziarekin egin behar da, bai izaki bizidunak, bai materialak. Batzuetan ez dugu

animaliarik ikusiko, baina bai beren ezkutalekuak (intsektuak)

2. Tenperatura neurtzen dugu

3. Behatzen dugu ea horma ilunpean edo argitasunpean dagoen

4. Argazki batzuk ateratzen ditugu (edo marrazki batzuk)

5. Datuak taula batean apuntatzen ditugu. 6. Behaketa egiteko oso garrantzitsua da isiltasun osoz egotea bertako

biztanleak ez uxatzeko.

Hormaren baldintzak:

• Material motak: artifizialak (adreiluak, zementua...) eta naturalak (arrokak...)

• Tenperatura: horman bertan eta kanpoan

• Argitasuna: goizez, arratsaldez..., iparraldean...

Ikasgelara bueltatzerakoan, datuak biltzen dira eta osotzen dira bizidunen izenak gidaliburu baten

laguntzarekin eta horma batean bizitzeko moldaketak zeintzuk diren ere ikertzen ditugu.

Izaki bizidunak Animali-kopurua Landare-kopurua Likenak/Onddoak Horman bizitzeko

moldaketak

Argazkiak gure ikasgelan kokatzen ditugu hormaren simulazioa eginez.

.......................................................................................................................

14) Nolakoa da marraskiloen bizimodua?

HIPOTESIA

Marraskiloak oso animali arruntak dira eta betidanik oso erakargarriak umeentzat. Aproposak ikerketa bat

egiteko Haur Hezkuntzan. Marraskiloak klasera eraman eta has gaitezen hurrengo galderak egiten:

Page 26: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

• Izaki bizidunak dira? ( elikatzen dira, testuinguruarekin harremanak dituzte, ugalketa) • Nolakoak dira? Kanpoko eta barneko antolakuntza, tamaina, kolorea, nola mugitzen diren, nola jaten

duten, zer jaten duten... • Zeintzuk dira bere ohiturak? , zer gustatzen zaie gehien? • ...

Nola lortuko dugu guzti hau ikustea? Nola diseinatu ahal izango genuke marraskiloentzako “etxea” gure

ikasgelan? Plangintza txiki bat egiten dugu eta zer materialak erabiliko ditugun.

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Plastikozko botila handiak edo kutxak • Artaziak • Lurra, belarra, egurrezko zatitxoak,

hostoen zatiak, harriak... • Plastikozko ontzia ura izateko • Lupa • Balantza • Kronometroa • Letxuga, arrautzen oskolak • Marraskiloak

Prozesua:

1. Material guzti honekin “Marraskiloen etxea” eraikitzen dugu: 2. Kutxa edo botiletan lurra kokatzen dugu eta gainean lorategian edo

parkean hartzen ditugun hostoak, harri txikiak, egurrezko zatitxoak

eta abar.

3. Langargailu baten bidez ura botatzen dugu hezetasuna izateko

4. Sartzen dugu plastikozko ontzia urarekin, letxugako zati batzuk

jateko eta arrautzen oskolak kaltzio nahikoa izateko.

5. Amaieran marraskilo batzuk sartzen ditugu.

6. Kutxak edo botilak estalki bat izan behar du marraskiloak eskapo ez

egiteko, baina airea sartzeko zuloak egiten ditugu artaziekin.

7. Hilabete bat edo ematen dugu marraskiloen ohiturak aztertzeko eta

txosten txiki bat egiten dugu

8. Behin ikerketa bukatuta, marraskiloak bere jatorrizko bizitokira

bueltatzen ditugu

ONDORIOAK

1)Marraskiloen ezaugarriak. Marraskiloak aztertzen ditugu lupa batekin, gorputzaren zatien bila. Kontuz, oso

ahulak dira eta kontu handiarekin hartu behar ditugu.

• Non dauzkate burua, ahoa, oinak, begiak....? argazki batzuk atera ditzakegu eta hauen gainean zatiak

deskribatzen ditugu • Nola mugitzen dira? Kristal baten bidez mugimendua behatzen dugu.

2) Marraskilo guztiak berdinak dira? Denborarekin aldatzen dira?

Page 27: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Talde bakoitzak marraskilo batzuk aukeratzen dituzte eta errotulkiarekin, marka bat egiten diete

desberdintzeko.

Marraskiloak 1.astea 2.astea 3.astea 4.astea tamaina Kolorea Pisua

3) Zein da marraskilorik azkarrena? Kronometro batekin, animali batzuen abiadura neurtzen dugu.

4) Zenbat letxuga jaten dute astero?

5) Bizitzeko ohiturak

• Zein ordutan agertzen dira gehien? Goizean, eguerdian, arratsaldean • Zein baldintzetan? Euria egiten dugunean, tenperatura hotsa

dagoenean... • Non ezkutatzen dira? Harrien azpian, landareen azpian... • Zer gustatzen zaie gehiago? Toki argitsuak, toki ilunak...

6) Ikertzen jarraitzen dugu pertsona aditu batekin hitz egiten (irakasle bat,

guraso bat...). Lehenbizi ditugun zalantzak edo galderak biltzen ditugu eta gero,

klasean, elkarrizketatzen dugu.

• Zenbat bizi dira marraskiloak? • Nola egiten dute ugalketa? Arra eta emeak daude? • Itsasoko marraskiloak daude? • ...

.......................................................................................................................

15) Landareen hosto /hazi / fruitu guztiak berdinak dira?

HIPOTESIA

Dakizuenez, landare mota ugari daude. Nola da posible guztiak ezagutzea? Landare bat beste batekin

desberdintzeko irizpideak zeintzuk dira? Normalean irizpide nagusia lorea da, baina bai hostoaren eta haziaren

formak. Azken hauek aztertuko ditugu eta sailkapen bat eraikitzen

saiatuko gara.

GURE SAILKAPENA

Materialak:

• Hostoak / Haziak / Fruituak

• Sailkapen gidak

Page 28: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozesua:

1. Sailkapena egiterakoan, zeintzuk dira irizpide esanguratsuak? Pentsatu eta zerrendatu (forma,

tamaina, kolorea, jan dezakegu ala ez...). Nola egingo genuke gida txiki bat?

2. Orain begiratzen dugu gida zientifikoa eta egiaztatzen dugu ea gure irizpideak aproposak izan diren ala

ez.

.......................................................................................................................

16) Landare bat haz daiteke argirik gabe?

HIPOTESIA

Landareak izaki bizidunak dira, beraz ezaugarriak eta funtzioak betetzen dituzte. Landareek bereziak dira, ez

dira beste izaki bizidunez elikatzen, baizik eta bere elikagai propioak sortzen dituzte beren ingurunean dagoen

elementuetatik (ura, gatza mineralak...). Prozesua fotosintesian datza eta aurrera eramateko argia

ezinbestekoa da. Horretarako, landareak argiaren bila daude eta argi gehiago dagoen tokietara “hazten” dira,

mugitzen dira (tropismoak).

Landare bat toki itxi batean jarriko bagenu, haziko lirateke? Eta argi pixka bat sartzeko zulotxo bat egiten

bagenio, zer gertatuko litzaioke landareari?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Kartoizko kutxak

• Artaziak

• Zelo iluna

• Landareak (Potoak aproposak dira)

Page 29: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

Prozesua:

1. Zapata kutxa bi hartu eta prestatzen ditugu. Bata dagoen moduan uzten dugu, guztiz itxita. Bestea,

ordea, konpontzen dugu marrazkian adierazten den moduan. Kartoi pare bat hesi moduan jartzen dira

eta kutxaren erdialdean zulotxo bat egiten da tapan.

2. Sartzen dugu landare bat kutxa bakoitzean, zelo baten bidez ondo finkatuta. Kutxak estaltzen eta ixten

ditugu ondo ere bai zelo iluna erabiliz.

3. Egun batzuk pasa ondoren (4-5), kutxak irekitzen ditugu emaitzak ikusteko.

......................................................................................................................

17) Landareek ura behar dute?

HIPOTESIA

Landareek elikagai propioak sortzen dituzte beren ingurunean dagoen energia eta elementuetatik (ura, gatza

mineralak, argia, oxigenoa...) eta ura ezinbesteko osagaia da prozesu honetan. Landareek ura sustratotik

hartzen dute eta, barnean dituzten hodi berezi batzuen bidez, zirkulatzen da landareen zati guztietara heltzeko.

Era honetan ere, landareek sustengoa lortzen dute. Sobera dagoen ura haizetara botatzen dute berriro

“transpirazioa” deitzen den prozesua jarraitzen. Ura gabe landareek ezin dute bere hazkundea ondo bete,

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Kristalezko poteak

• Plastikozko edalontziak edo yogurtaren poteak

• Kotoia

• Etiketak

• Plastikozko poltsa

• Ura, esnea, freskagarria, kafea

• Koloranteak: tinta, erremolatxaren zukua, azafraia

• Landare batzuk: txibiritak, apioa, perrexila, potoa

• Indaba edo dilistaren haziak

Prozesua:

a) Urari esker, landarea “zutik” mantentzen da

Perrexila hozkailutik hartzen dugu eta pote batean urarekin

kokatzen dugu. Ordu batzuk itxaron arte, ikusiko dugu nola

tolestuta zegoen perrexila berriro bere forma berreskuratu duela.

Page 30: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Marraztu perrexilaren itxura uretan sartu baino lehen eta gero.

b) Ura landarean zehar igotzen da.

• Orain 3 pote hartzen ditugu eta urez betetzen dugu.

• Pote bakoitzean kolorante desberdin pixka bat urari botatzen

diogu: tinta, azafraia eta erremolatxaren zukua.

• Pote bakoitzean txibirita bat (edo beste belar landare zuri

mota bat) jartzen ditugu.

• Berriro denbora bat pasa eta gero ikusiko dugu kolorantearen

bidea landarean zehar. Marrazten dugu.

Ura pasatzen den hodeiak (xilema) ondo ikusteko esperientzia apiorekin egiten badugu, bikaina.

c) Transpirazioa

• Landare oso bat hartzen dugu eta plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu

• Ordu batzuk honela utzita, begiratzen dugu. Zer dago poltsan?

d) Uraren beharra hazkundean

Eta zer gertatzen da ura beharrean beste isuri mota

botatzen badiogu landare bati? Esperientzia garatzeko:

• Lau plastikozko edalontziak hartzen ditugu eta

bakoitzean ondorengo substantzia kopuru bera

botatzen dugu: ura, esnea, freskagarria eta kafea.

Etiketatzen ditugu.

• Ontzi bakoitzean kotoi pixka bat sartzen dugu eta

hazi batzuk (dilistak edo indabak)

• Ontziak toki berean kokatzen ditugu, haziak

Page 31: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

baldintza bereak jasotzeko (argia, beroa…)

• Hazkundea neurtzen dugu egun batzuetan haziak hozitu arte

Hazkundea (mm) Ura Esnea Kafea Freskagarria

1.eguna

2.eguna

3.eguna

4.eguna

5.eguna

.......................................................................................................................

18) Lurraren motak landareen hazkundean eragiten du?

HIPOTESIA

Denok dakigu landareek lurraren sustratoa behar dutela bizitzeko, baina denak dira berdinak? Zeintzuk dira

landare bat hobeto hazteko lur-baldintzak? Prozesua demostratzeko esperimentua diseinatzeko gai gara?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Plastikozko edalontziak, yogurtaren poteak edo lorontziak

• Etiketak

• Erregela

• Lurra mota desberdinak: lurra harriak eta egurrarekin nahasketa, harea, lorategi baten lurra, denda

batean erositakoa, etxeko konposta...

• Indaba edo dilistaren haziak

Prozesua:

• Ontzi bakoitza lur mota desberdin batekin betetzen eta etiketatzen dugu.

• Haziak landatu ondoren, ura botatzen dugu eta toki argi batean uzten ditugu. Noizean behin ureztatu

behar ditugu

• Astean behin, erregela baten bidez, hazkundea neurtzen dugu eta datuak erregistro taula batean

idazten ditugu.

Page 32: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

Hazkundea (mm) Lurra harriak eta

egurrarekin

Harea Lorategiko lurra Erositakoa

1.astea

2.astea

3.astea

4.astea

5.astea

.........................................................................................................................

Page 33: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 .....................................................................................................................

ZIENTZIA SUKALDEAN

.......................................................................................................................

Ideia nagusiak: multzo honetan ikerketa desberdin batzuk biltzen

dira, baina gauza bat komunean: etxeko sukaldean dauden elementu

sinple batzuen bidez egin daitezkeela. Gure gurasoek ondo ezagutzen

dituzten errezeta tradizionaletatik (ileari ozpina bota, arraultzaren

identifikazioa...), fisika eta kimikako propietateen azterketara (

beroa, izozketa, azidotasuna...), ibilbidea egiten da. Ondorioz,

ikerketa ugarik beste atal batzuetan egin ditzakegu ere bai: osasuna,

materia...

Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu behar ditugu zeintzuk izango liratekeen

faktore esanguratsuak; eta, faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia (independientea) eta

aldatzen duen beste bat (dependientea). Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi bera

aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.

Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza.

Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren

materialak eta zein izango den prozedura.

Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko

hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera

ditzakezu?, azaldu zure hitzetan azalpen posiblea.

Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai

eskema, bai txosten baten bidez, non ikerketa osoa

laburbiltzen den.

.......................................................................................................................

19) Berasategik arrazoia du?

HIPOTESIA

Berasategi sukaldariak , bere errezetetako osagai likidoen neurria beti gramotan adierazten du. Nola neurtu

ahal dugu?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Berasategiren errezetak

• Balantza

• Saio-hodiak

Page 34: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

Prozesua:

1. Errezetetatik likidoen neurri batzuk hartzen ditugu, hala nola:

Limoi-zukruaren 75 gr

Ozpinaren 25 gr.

Esnearen 13 gr

Kopiaren 10 gr.

2. Saio-hodiak pisatzen ditugu balantzan

3. Saio-hodietan likidoak botatzen ditugu dagozkien gramoak luzatu arte ( hau da, saio-hodien neurri kentzen)

4. Zein da beren bolumena?

.......................................................................................................................

20) Zer da hobe?, esnea teari bota lehen edo gero?

HIPOTESIA

Tea oso gustatzen zaien pertsonek ohitura bereziak dituzte, erritual modukoak, baina eztabaida gogorra dago

teari esnea botatze gaiarekin. Batzuek tea bota baino lehen egiten dute, beste batzuek, ordea, lehendabizi tea

eta gero esnea. Agian zaporea aldetik desberdintasun dago, baina guk ea tea lehenago edo geroago hozten den

ikertu nahi dugu. Tenperatura aldaketa gertatuko ote da?

3. IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Tea egin berria, bero beroa

• Bi edalontzi

• Esnea inguruko tenperaturan

• Termometroa

• Kronometroa / erlojua

Prozesua:

1. Esne-lagina hartu eta tenperatura neurtzen dugu. Gauza bera tearekin.

2. Orain, edalontzi batean, esne pixka bat sartzen dugu eta gero tea. Tenperaturaren jaitsiera neurtzen

dugu termometro eta kronometroren bidez

3. prozesu bera errepikatzen dugu baina alderantziz, lehendabizi tea eta gero esnea.

Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira.

Denbora ( sg.)

Esnea + Tea

Tea + Esnea

........................................................................................................................................

Page 35: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 21) Ilea ozpinez garbitzeak distiratsua uzten du?

HIPOTESIA

Zure gurasoei edo aiton-amonei galdetzen badiezu ea bere garaian zer egiten zuten ilea distiratsua izateko,

ziur erantzungo dizuten ozpina botatzen ziotela. Ozpina, azidoa izanda, koipeen disolbatzailea da eta ilea

“zikina” izateak koipetsua dagoela adierazten du. Egia izango da?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Urdain zati batzuk

• Ozpina

Prozesua:

1. Urdaina zatitzen dugu

2. Ozpina botatzen diegu

3. Denbora itxarongo dugu ea koipea deusezten den.

Badakizu ozpina garbigailu naturala den?

.......................................................................................................................

22) Zein da kontserbagarririk onena?

HIPOTESIA

Historian zehar janariaren kontserbazioa oso garrantzitsua izan da. Hozkailuak ez zeudenean hotza izotzen

bidez lortzen zen. Baina izotza denboraz deusezten denez, elikagaiak modu egokian mantentzeko produktu

batzuekin nahasten ziren, adibidez oso ezaguna da bakailaoa gatzarekin. Gatza haragia kontserbatzeko

erabiltzen da gehien bat, baina badaude beste metodo batzuk: limoia edo ozpina botatzea, berotzea...Galdetu

zure guraso eta aiton-amonei! Gaur egun sukaldean aluminioa eta plastikoa ere oso erabiltzen dira. Zeintzuk

dira onenak? Ikerketa txiki bat egitera ausartzen zara?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

1. Sagar bat

2. Limoia

3. Ozpina

4. Aluminiozko papera

5. Plastikozko filma

6. Platerrak

7. Hozkailua

Prozesua:

1. Sagarra 6 zatitan mozten dugu eta plater batean kokatzen ditugu

2. Zati bat pilotoa izango da eta beste bat hozkailuan sartzen dugu

Page 36: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

3. Bati limoia botatzen diogu, beste bati ozpina, bat aluminioz estaltzen dugu eta laugarren bat plastikoz.

4. Ordu bat pasa eta gero emaitzak aztertuko ditugu. Sagar-zatia iluna bada, oxidatuta dago, gero eta

argiagoa ikusten badugu orduan eta hobeto kontserbatuta dago.

.......................................................................................................................

23) Nola dakigu ea arraultz bat freskue ala usteldura dagoen?

HIPOTESIA

Elikagai freskoak eta baldintza hoberenak jatea gure kezka handia da. Elikagaien kanpoko itxurak askotan pistak

ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina batzuetan egiaztatzea ez da bat ere erraza,

arrautza kasu, adibidez. Nola dakigu ea freskoa dagoen ala ez ?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Arraultzak

• Urez betetako ontzi bat

Prozesua:

1. Arraultza ontzian kokatzen dugu kontu handiz

2. Arraultzaren posizioa aztertzen dugu: Horizontala geratzen

denean eta edalontziaren fondoan, oso freskoa dago, gero

eta bertikalagoa, orduan eta egun gehiago ditu; flotatzen denean, ustelduta.

.......................................................................................................................

24) Nola dakigu ea arraultz bat gordina ala egosia dagoen?

HIPOTESIA

Arraultzeak oso elikagai sailak dira jakiteko zein kontserbazio baldintzetan dauden. Elikagaien kanpoko itxurak

askotan pistak ematen dizkigu, kolorea, usaina eta abarreko ezaugarriak; baina arrautzaren kasuan ez da bate

ere erreza. Adibidez, nola dakigu ea gordina ala egosia dagoen?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Arraultza gordinak eta egosiak

Prozesua:

1. Arraultzeak hartu eta mahia gainean biratzen ditugu

2. Behatzen dugu nolako bira egiten duten, ea uniformeak diren ala irregularrak

Page 37: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Egosia dagoen arraultzea solidoa da barruan, beraz, bere mugimendua uniformea izango da. Gordinak, ordea,

bi zona ditu: gorringoa eta zuringoa, desberdinak, bere mugimendua irregularra izango da.

.......................................................................................................................

25) Elikagaiak" deseraikitu" ahal ditugu?

A) Almidoiaren bila elikagaietan

Elikagai batzuen konposizio kimikoan almidoia nagusitzen da, esate baterako zerealak edo lekalak. Beste

batzuetan, ordea, proportzio gutxiago aurkezten dugu eta, harrigarria badirudi ere, aurki dezakegu almidoia ez

duten elikagai batzuetan. Zergatik? Ba, loditzeko botatzen diotelako. Almidoia oso ondo detektatzen da

iodoarekin. Elikagai batek iodoarekin nahasten dugunean more kolorea hartzen du.

Materialak:

• Iodo tintura (zaurietan erabiltzen dena)

• Ura

• Ontzia

• Plater txikiak edo Petri kapsulak

• Elikagai batzuk: ogia, patata, irina, arroza, haragia, York

urdaiazpikoa

Prozesua:

1. Lehendabizi iodoa diluitu behar dugu uretan. Horretarako ura pixka batean 10 iodo tanta nahasten

dugu.

2. Gero banatzen ditugu aztertzeko elikagaiak plater txikietan eta ur pixka bat botatzen diegu

3. Elikagai bakoitzari iodo diluitutako tanta batzuk botatzen dizkiogu, goilarearekin nahastuz

4. Elikagaien nahasketak more kolorea hartzen duenean, almidoia duela esan nahi du

Prozesu bera errepikatu ahal dugu York urdaiazpiko marka batzuekin ea zeinetan aurkitzen dugun almidoia

gehiago

B) Proteinak ikusgai

Haragia, arrainak, esnekiak, arraultzak...proteinez osoturik daude gehien bat. Proteinei esker elikagaiak bere

forma mantentzen dute, bere egitura kimikoa ordenatua dutelako. Beroak proteinen egitura deusezten du,

ondorioz, nabaritzen dugu elikagaiek bere hasierako forma aldatzen dute, bigunagoak nabaritzen ditugu.

Horregatik janaria prestatzen dugu egosten, frijitzen edo labean sartzen. Hau prozesu fisikoa da.

Substantzia batzuek ere efektu antzekoa dute, elikagaiak biguntzea proteinak desnaturalizatzen, baina emaitza

prozesu kimikoren bidez lortzen dute. Substantzia hauek azidoak dira, ozpina esate baterako. Kasu batzuetan

proteinak bere itxura galtzearen ondorioz prezipitatzen dira, ikusgai geratzen. Ikusiko dugu esperimentu hauen

bitartez.

1) Arraultzen proteina (albumina)

Materialak:

• Arraultzak • Ozpina

Page 38: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

• Edalontziak • Goilara

Prozesua:

1. Arraultza sartzen dugu edalontzi batean eta gainean ozpina

botatzen diogu 2. 5-6 egun pasa eta gero ikusiko dugu arraultza guztiz biguna, egosia

egongo balitz bezala

2) Esnearen proteina ateratzen (kaseina)

Esnea substantzia batzuekin eratutako elikagaia da eta bere osagai nagusia proteina bat da, kaseina hain zuzen

ere. Esperimentu honen bitartez ikasiko dugu kaseina ateratzen.

Materialak:

• Esnea

• Ozpina

• Edalontzia

• Kafe-filtroa

• Mikrouhina edo sukaldea

Prozedura:

1. Esnea edalontzi batean sartu eta berotzen dugu

2. Esneari ozpina ere botatzen diogu eta eragiten dugu 3. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina) prezipitatzen joango da.

4. Kafe-filtro baten bidez, banatzen dugu gazurra kaseinatik eta proteina isolatzen dugu

C) Zerealetan dagoen burdina

Burdina zerealetan? Bai, baita elikagai batzuetan ere. Ez duzu sinesten? Ba egizazu hurrengo esperimentua.

Materialak:

-Zerealak ( ziurtatu paketean “burdina” gaineratu dagoela)

-Plastikozko poltsa

-Ura

-Imana

Prozedura:

1. Zerealak plastikozko poltsan kokatzen ditugu eta ondo zapaltzen ditugu

2. Hauen gainean ura botatzen dugu zerealak estali arte

3. Ordu bat pasa eta gero, berriro zerealen poltsa hartzen dugu, iman

poltsaren kontra jartzen dugu eta 10-20 segundotan mugitzen dugu

4. Imanaren inguruan burdina ikusiko dugu.

Page 39: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 E) Koipeak elikagaietan

Aurreko esperimentuen bezala, orain Koipea aztertuko dugu. Elikagaietan bi koipe mota aurki ditzakegu: isuriak

( oliba-oiloa) eta solidoak (urdaia).

Materialak:

-Papera

-Kotoia

-Elikagai batzuen laginak: gurina, yogurra, txokolatea, patata frijituak, esne-gaina...

Prozedura:

1. Elikagai bakoitza kotoiaren bidez igurtzen dugu

2. Papera hartu eta laginak gainean kokatzen ditugu, haien

artean distantzia uzten.

3. Bi egun barru, elikagai bakoitzaren laginak paper gainean

utzi duten aztarna behatzen eta neurtzen dugu

4. Aztarna gehiago utzi dutenak koipe gehiago du

.......................................................................................................................

26) Sukaldean erreakzio kimikoak daude?

1) Oxidazioa

Airean oxigenoa dago. Oxigenoak botere handia du, elikagaiarekin erreakzionatzen da eta iluntzen ditu. Bai

naturan, bai gizakiak garatutakoak, oxigenoaren erreakzio honen kontra jotzen duten substantzia batzuk

daude, prozesua atzeratzen dute: antioxidanteak dira. Erabiltzen dira elikaduran, industrian eta kosmetikan.

Elikagaien etiketak aztertuz gero, batzuk aurkitu dituzu, azido askorbikoa (E300) ezagunena izanda. Limoiak ere

azido askorbikoa du, beraz, limoiak antioxidante bezala erabili ahal dugu?

Materiala:

• Sagarra

• Limoia

• Plater bat

Prozedura:

1. Sagarra zatitzen dugu

2. Zati bat limoiarekin igurtzen dugu

3. Ordu bat itxaron eta gero emaitzak ikusiko dugu. Limoarekin tratatutako zatia argiagoa ikusiko da

4. Beste fruituekin egin dezakezu froga

2) Eferbeszentzia

Eferbeszentzia karbonatoek azidoekin nahasten direneko emaitzak da. Erreakzioaren ondorioz CO2 sortzen da

eta beren burbuilak ikusten dira. Sukaldean karbonatoa duten elikagaiekin egin dezakegu proba, arraultzak

adibidez. Ez da beharrezkoa sukaldetik ateratzea azidoak ere aurkitzeko, limoian edo ozpinean eskura ditugu.

Page 40: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Materialak:

• Arraultzak

• Ozpina

• Edalontzia

• Puxika

Prozesua:

1. Arraultza zatitu eta edalontzian kokatzen dugu

2. Ozpina botatzen diogu. Berehala CO2 burbuilak ikusiko dira

3. Edalontzia puxika batekin estaltzen badugu, puxika harrotuko da

CO2ri esker

3) Desnaturalizazioa

Haragia, arrainak, esnekiak, arraultzak...proteinez osoturik daude gehien bat. Proteinei esker elikagaiak bere

forma mantentzen dute, bere egitura kimikoa ordenatua dutelako. Badaude bide batzuk proteinen egitura

deusezteko (desnaturalizazioa), bai fisikoak (beroa) bai kimikoak (azidoak).

Materialak:

• Arraultzak

• Esnea

• Ozpina

• Edalontziak

• Goilara

• Mikrouhina edo sukaldea

Prozesua:

1. Lehendabizi sartzen dugu arraultza edalontzi batean eta gainean

ozpina botatzen diogu

2. 5-6 egun pasa eta gero ikusiko dugu arraultza guztiz biguna, egosia

egongo balitz bezala

3. Esnea edalontzi batean sartu eta berotzen dugu

4. Esneari ozpina ere botatzen diogu eta eragiten dugu

5. Denbora pasatzen den neurrian esnearen proteina (kaseina)

prezipitatzen joango da.

4) Azidoak eta baseak

Substantzia batzuk azidoak dira, beste batzuk, ordea, baseak. Sailkapen kimikoa da beren propietateak

kontutan hartuta. Zein den bata edo bestea indikatzaile kimikoa ere badugu: pH. 7 pH duen sustantziak

neutroak dira. Azidoek 7tik beherako pH dute eta basikoek 7tik gora. Azido eta basea elkartzen direnean,

erreakzio kimikoa gertatzen da eta, ondorioz, pHa ere bai. Neurria hartzeko pH-ren indikatzaileak erabili bahera

ditugu. Sukaldean substantziak azidoak edo basikoak aurkitzen ditugu, baita aztertzeko indikatzaile naturalak

ere. Aza gorria hauetariko bat da, baina mahats gorriak, ahabiak edo erremolatxa ere erabil ditzakegu. Hauek

antocianina pigmentuak dituzte eta, pH aldatzen denean, kolorez aldatzen dira: azidoekin gorriak eta

basikoekin berdeak.

Page 41: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Materialak:

• Erremolatxaren zukua

• Ura

• Limoia edo ozpina

• Bikarbonatoa

• Edalontziak

• Filtro-papera

Prozedura:

1. Edalontzi bitan erremolatxa zuku pixka bat kokatzen dugu

2. Batean ozpina / limoia botatzen dugu eta bestean bikarbonatoa ura pixka batean diluituta

3. Ozpina / limoia duen edalontziaren isuria gorri gorria jarriko da (azidoa dela adierazten)

4. Bikarbonatoa duenak berde kolorea hartuko du (basea)

5. Orain neutralizazioa lortzeko, bikarbonatoaren nahasketa limoia/ozpina duenari botatzen dugu eta

indikatzaileek bere jatorrizko kolorea hartuko du berriro.

6. Erremolatxa zukua aprobetxatu ahal duzu zure paper indikatzaile propioa izateko. Horretarako filtro-

papera zatitu eta pixka bat zukuan beratu behar duzu, listo. Orain beste sukaldeko substantzia batzuk

azidoak edo basikoak diren jakiteko prest zaude.

Page 42: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

.......................................................................................................................

MATERIA

.......................................................................................................................

Ideia nagusiak: azken ikerketa-multzo honetan materia da

protagonista. Materiaren egitura eta propietateak aztertzen ditugu

orokorrean: masa, pisua, dentsitatea, flotazioa. Ikerketa guztiak

eguneroko elementu sinple batzuekin egiten direnez, aurreko

multzoan (“Zientzia sukaldean”) ere lan daitezke.

Hipotesia: Ikerketa egiterakoan, beti identifikatu eta zerrendatu

behar ditugu zeintzuk izango liratekeen faktore esanguratsuak; eta,

faktore hauen artean, zein den aldatzen ez duen aldagaia

(independientea) eta aldatzen duen beste bat (dependientea).

Ondoren, ikasle bakoitzak bere hipotesia botako du eta hipotesi

bera aukeratu dutenak bilduko dira, ikerketa taldean burutzeko.

Esperimentuaren diseinua : Hurrengo pausoa, hipotesia demostratzeko, esperimentuaren diseinuan datza.

Ikasleek pentsatuko dute beharrezkoak diren materialak eta zein izango den prozedura.

Ondorioak: Emaitzak ikusita, aldiz aurretiko hipotesia egiaztatzea dator: zein ondorioak atera ditzakezu?,

azaldu zure hitzetan azalpen posiblea. Emaitzen komunikazioa ere ezinbestekoa da, bai eskema, bai txosten

baten bidez, non ikerketa osoa

.......................................................................................................................

27) Tamaina berdina, masa berdina?

HIPOTESIA

Denok dakigu materiaren propietatetariko bat masa izatea dela eta objektu baten masa jakiteko balantzaren

bidez pisatu behar dugula. Baina, tamaina bereko objektuak masa berdina izango dute?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Tamaina bereko objektu batzuk: sagarrak, patatak, laranjak, globoa, tenis-pilotak...

• Balantza

Prozesua:

1. Objektuak banan banan pisatzen dugu eta bere pisua

idazten dugu taulan.

2. Emaitzak ikusita, badago desberdintasunik?. Zerk pisatzen

du gehiago? Eta gutxiago? Zeintzuk antzekoak?

Page 43: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Objektuak Pisua

Patata

Sagarra

Tenis-pilota

Puxika

...

.......................................................................................................................

28) Objektu osoa eta zatitan apurtuta, berdin pisatzen du?

HIPOTESIA

Materiak masa du eta objektu baten masa jakiteko balantzaren bidez pisatu behar dugula. Baina, eta apurtzen

bada? Zatiek masa galduko ote dute? Edo berdin pisatuko du?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Erraz apurtu ahal ditugun objektu batzuk: sagarrak edo patatak,

intxaurrak, paperezko esneontzia, errusiar panpinak...

• Labana

• Mailua

• Artaziak

• Balantza

Prozesua:

1. Lehendabizi objektuak banan banan pisatzen dugu eta bere pisua

idazten dugu taulan.

2. Orain, zatitzen ditugu

3. Zatiak bildu eta pisatzen ditugu, emaitzak taulan idazten. Badago desberdintasunik?

Objektuak Patata Intxaurrak Errusiar panpinak ....

Pisua osoa

Pisua zatituta

.......................................................................................................................

29) Aireak pisatzen ote du?

HIPOTESIA

Solidoak eta likidoak pisatzea erreza da, eskuetan hartuta ere berehala nabaritzen dugu beren pisua. Eta, zer

gertatzen da gas batekin? Pisua ote du? Inguratzen gaitun aireak zer pisatzen du? Neurtzea posiblea da?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Bi puxika

Page 44: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015

• Soka

• Lastotxoak

• Erregela

Prozesua:

1. Lastotxoaren erdia neurtzen eta markatzen dugu. Sokaren

zati batekin lotzen dugu.

2. Puxikak puzten ditugu tamaina bera izan arte. Sokarekin

lotzen dugu.

3. Puxika bakoitzak lastotxoaren bazterretan kokatzen ditugu

eta emaitza ( oreka) behatzen dugu.

4. Orain, puxika bat husten dugu. Zer gertatzen da?

.......................................................................................................................

30) Arraultzak flotatu ahal du?

HIPOTESIA

Objektu baten flotazioa bere dentsitatea eta dagoen likidoaren dentsitatearen arteko neurriaren menpe dago,

hau da, dentsitate gehiago duenean, hondatzen da, gutxiago duenean flotatzen du eta berdina denean

geratzen da erdian. Beraz, arraultze freskoa uretan botatzen dugunean, hondatuko da (adi, ustelduta badago,

flotatuko du ), baina likidoaren dentsitatea aldatzen badugu, arraultze flotatzea lortu ahal dugu. Nola egin?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Hiru saio-ontziak edo edalontziak

• Ura

• Gatza

• Arraultzek

• Balantza

Prozesua:

1. Hiru edalontziak urez betetzen dugu

2. Batean gatza-kopuru bat botatzen dugu, bigarrenean gatza gehiago saturatu arte eta hirugarrena

gatzik gabe uzten dugu

3. Arraultze hiru edalontzietan hondatzen dugu, banan banan. Zer gertatzen da?

.......................................................................................................................

31) Plastilinak flotatu ahal du?

HIPOTESIA

Flotazioa ez da bakarrik dentsitatearen kontua, objektuen formak ere eragina du. Plastilina forma desberdinez

moldatu ahal dugu. Formen arabera flotatuko du?

Page 45: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Plastilina

• Ura

• Edalontzia

Prozesua:

1. Edalontzia urez beteta, plastilina blokea sortzen dugu.

Zer gertatzen da?

2. Orain plastilina moldatzen dugu eta itsasontzi baten itxura ematen dugu

3. Berriro uretan sartzen dugu. Zer gertatzen da orain?

.......................................................................................................................

32) Non flotatzen dugu gehien, itsasoan ala igeritokian?

HIPOTESIA

Objektu bat hartu eta ur desberdinetan sartzen badugu, non flotatuko ote du gehien?, ur gezean edo ur

gazian?, gehiago, gutxiago, berdin? Igeri egiteko, zein da ingurunerik errazena? igeritokia, ibaia, itsasoa?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak :

• Uretan sartzeko objektuak: Kinder-arraultzak, sardinen

lata, egur zati bat bernizatua...

• Ura

• Gatza

• 2 prezipitatu-ontzi

• Hagaxka

• Erregela

Prozedura:

1. Ura-kopuru berdina bi prezipitatu-ontzietan sartzen dugu,

bete barik

2. Bati gatza-kopuru bat gaineratzen diogu eta hagaxkaz

nahasten dugu.

3. Objektuak bi ontzietan sartzen ditugu banan banan.

4. Objektuak hondatzen diren neurria hartzen dugu erregelaz.

5. Datuak (mm.) idazten eta konparatzen dugu..

.......................................................................................................................

Page 46: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 33) Zeren arabera flotatzen edo ondoratzen dute fruituek?

HIPOTESIA

Flotazioa dentsitatearen menpe dago, baian objektuen azalerek ere badute zerikusirik. Ume txikiek flotagailuak

erabiltzen dituzte lehenengo igeri egiteko ahaleginetan. Frutek ere flotagailurik dute?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Fruta batzuk: laranja, mandarina, sagarra, madaria...

• Ura

• Edalontziak

• Labana

Prozesua:

1. Edalontzia urez beteta, banan banan frutak kokatzen ditugu eta ea

flotatzen duten ala ez idazten dugu

2. Labanaren bidez zuritzen ditugu eta berriro uretan kokatzen ditugu. Emaitzak?

.......................................................................................................................

34) Nola desizozten dira elikagaiak azkarragoa?

HIPOTESIA

Elikagai izoztuta mantentzen da denbora luze, baina desizozteko momentua heltzen denean, zein da metodorik

onena? Hozkailutik at uzten badugu, zeren gainean? Zein den ontzi egokienik, egurrezkoaren bat,

metalezkoa...? Ontziren konposizioak badu zerikusirik?

IKERKETAREN GARAPENA

Materialak:

• Izotz puzka batzuk ( antzekoak)

• Plastikozko poltsak

• Ontzi desberdinak: yogurtaren poteak edo plastikozko platerak,

metalezko burruntzailea, egurrezko potea edo goilare handia, buztin-lapikoa eta kristalezko

edalontzia.

• Kronometroa / erlojua

Prozesua:

1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu

2. Plastikozko poltsa batekin estaltzen dugu, mahaia ez bustitzeko.

3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.

Page 47: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Datuak taula eta grafiko batean adierazten dira.

Denbora ( sg.)

Plastikozko ontzia

Metalezko ontzia

Egurrezko ontzia

Buztinezko ontzia

Kristalezko ontzia

Zein den ontzirik egokiena behin jakinda, orain hartuko dugu beste aldagai desberdina: eta izotza substantzia

batekin estaltzen badugu? Egingo dugu froga birekin: azukrea eta gatza.

Materiala

• Izotz puskak

• 3 ontzi berdinak

• Azukrea eta gatza

Prozedura:

1. Ontzi bakoitzean Izotz puzka bat kokatzen dugu

2. Batean gatza botatzen diogu izotzari, beste batean azukrea eta hirugarren bat ezer gabe, erreferentzia

modua, uzten dugu.

3. Erlojuarekin denbora neurtzen dugu desizoztu arte.

.....................................................................................................................

35) Zergatik erabiltzen dugu gatza errepidetako izotza kentzeko?

SARRERA

Neguko elurrek gure errepideak estaltzen dituztenean, izotz

geruza arriskutsu bat geratzen da azalean. Honen kontra

jotzeko gatza banatzen diren kamioak ikusi dituzue, ez da?

Zergatik gatza eta ez beste gauza bat?

Ikerketa honen bidez hau aztertuko dugu, hau da, gatza

errepideetako izotza kentzeko erabiltzen dugun zergatia.

IKERKETAREN GARAPENA

Materiala:

• Hiru edalontzi

• Hiru izotz puska (txikiak)

• Gatza

• Azukrea

• Goilara

• Sukaldeko erlojua

Page 48: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozedura:

1. Edalontzi batean gatzaren kantitate bat jartzen dugu, bigarren edalontzian azukrearen kopuru bera

eta, hirugarrenean, ez dugu ezer jartzen. Azken hau erreferentzia izango da.

2. Edalontzi bakoitzari eta aldi berean, izotz puska bat gaineratzen diogu. Momentu honetan sukaldeko

kronometroa pizten dugu.

3. Mahai gainean uzten dugu dena, izotza urtu arte eta idazten dugu zenbat minututan edalontzi

bakoitzean.

Izotza urtzeko denbora minutuak

Ontzia + izotza

Ontzia + izotza+ azukrea

Ontzia + izotza+ gatza

MAGIA POTAGIA

Nola igo izotz puzka bat hari batekin, ukitu barik

Materiala:

• Edalontzia urarekin • Izotz puska bat

• Hari puska bat

• Gatza

Prozedura:

1. Izotza sartzen dugu edalontzian, geratuko da

flotatzen.

2. Hariaren erdiko zatia izotzaren gainean kokatzen dugu eta gatza botatzen diogu.

3. Minutu bat pasa eta gero, haria bi muturretatik hartzen dugu eta…magia!

.......................................................................................................................

36) Izotza uretan urtzen denean, uraren altuera-maila aldatzen da?

HIPOTESIA

Izotz zati bat freskagarri batean sartzen dugunean, apurka apurka, urtu egin eta desagertzen dela, hau da,

egoera solidotik likidora pasatzen dela. Hau egiten dugu likidoa hozteko. Baina, zer gertatzen da izotzarekin

desagertzen denean? Nahasten da urarekin? Adi egon behar gara edalontziarekin, ea uraren altuera maila

igotzen ala gutxitzen den? Ikerketa honen bitartez izotz zati bat uretan sartu eta gero, uraren altuera-

mailarekin zer gertatzen den ikusiko dugu.

IKERKETAREN GARAPENA

Materiala:

• Edalontzi bat urez erdi beteta

• Bi izotz zati

• Errotulkia

• Kronometroa

Page 49: Zientzia Ikerketa- bilduma LH

Leioako Berritzegunea- Zientzia Mintegia 2014-2015 Prozedura:

1. Edalontzi bat hartzen dugu eta ura botatzen diogu

erdi bete arte.

2. Bi izotz zatiak edalontzian botatzen ditugu eta

errotulkiaren bitartez uraren altuera seinalatzen

dugu.

3. Mahai gainean uzten dugu dena izotza urtu arte.

Orain berriro neurtzen dugu uraren altuera eta

aurrekoarekin konparaketa egiten dugu.

Egoera solidoa Egoera likidoa

Uraren maila izotza, ur ontzian sartu dugunean: Uraren maila izotza urtu denean:

Oso arraroa dirudi, baina uraren altuera-maila mantentzen da, gorputzak normalean, berotzen direnean,

dilatatzen direlako. Baina uraren egoera solidoarekin, 0-4 graduen tartean (izotzarekin) kontrakoa gertatzen

da, hots, urtzen denean, uzkurtzen da. Uraren propietate berezi bat da. Hau ez da gertatzen ura likidoarekin, 4

gradutik gora dagoenean, egoera honetan, edozein elementu bezala, dilatatzen da berotzerakoan.

.......................................................................................................................