Upload
zizurki
View
113
Download
1
Embed Size (px)
Citation preview
Ingalaterrako Eliza ofiziala 1534an sortu zen, bertako errege Enrike VIII.ak Aita Santuarekin eta Erromako elizaren doktrina, instituzio eta printzipioekiko loturak hautsi zituenean.
ELIZA EBANGELIKOA
Ebanjelismoa kristau-federako iturri bakartzat ebanjelioa hartzen duen edozein doktrina edo jarrera. Bereziki Erdi
Aroko zenbait mugimendu (kataro, frantziskotar, etab.ez) eta Erreforma ondoko eliza protestanteaz esaten
da Bere jarraitzaileek Eliza ebanjelikoak osatzen dituzte.
Eliza hauek eklesiologia (gobernu) arloan, liturgia (gurtza-estiloia) arloan edo bigarren mailako sinismetan aldeak izan arren, guztiek bere doktrinan hiru sineste oinarriak onartzen dituzte: Hirutasuna, Kristoren Fedearen bitarteko salbamena
eta Bibliaren hutsezintasuna.Protestantismoaren barruko elizak, XX. mendeko bukaeran
eta XXI. mendeko hasieran, bere jarraitzaileek "ebanjelikoak" dute izena, protestantismo liberaletik
aldentzeko.
ELIZA ORTODOXOA
• Eliza ortodoxoa kristau eliza da, Jesus Nazaretekoa eta 12 apostoluen garaietatik dirauena. Jarraitzaileak kontuan hartuta, hirugarren kristau komunitatea nagusiena da, Eliza Katoliko Erromatarra eta Eliza Protestanteen ondoren, 300 milioi jarraitzaile izanik.
• Hedapena.• Eliza ortodoxoa bere burua Mediterraneo itsasoaren ekialdeko kristau komunitateen
oinordekotzat du bere burua, hau ez da Vatikanoren gustukoa. Bere doktrina teologikoa IV. eta VIII. mendeen artean eginiko zazpi kontzilio ekumenikotan finkatu zen. Eztabaida batzuk izan ondoren, Ekialdeko Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katoliko Erromatarra banatu ziren Ekialdeko Zisma izan ondoren, 1054ko uztailaren 16an. Kristautasun ortodoxoa Ekialdeko Europatik hedatu zen Bizantziar Inperioaren ospea eta misiolarien lanari esker.
• Egun erlijio nagusia da Bielorrusian, Bulgarian, Errumanian, Errusian, Georgian, Grezian, Mazedoniako Errepublikan, Moldavian, Montenegron, Serbian, Ukrainan eta Zipren. Gainera baditu jarraitzaile asko Bosnia-Herzegovinan (biztanleriaren 1/3a), Polonian (600.000), Kazakhstanen (%30a), Uzbekistanen (milioi 1), Estonian (%25a), Letonian (%35a), Albanian (%5a), Azerbaijanen (%5a) eta Libanon. Emigrazioa dela eta, komunitate handiak daude Alemanian, Argentinan, Australian, Erresuma Batuan, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian eta Kanadan.
• Eliza ortodoxoa 15 eliz autozefaletan antolatuta dago. Eliza bakoitzak bere eliz-patriarkatua du. Patriarkatu zaharrenak Antiokian, Konstantinopolisen, Alexandrian eta Jerusalemen badaude ere, nagusia Moskukoa da.
Eliza luteranoa Alemanian garatuta dago. Jatorria dauka Martin Lutherrek egindako
mugimendu protestanteekin Inperio Germanioan, Eliza berritzearen helburuarekin.
Luterano batzuek, kristautasunetik sustraitutako eliza hau 1517ko urriaren 30ean sortu zela uste dute. Luteranoek Jesusengan,
Jainkoarengan eta Trinidad Santuarengan sinesten dute. Luteranoek esaten dutenez,
Jainkoak bekatariak haien fedeagatik justifikatzen ditu, eta ekintza onak egiteagatik.