Upload
fksamaniego1011
View
733
Download
5
Embed Size (px)
Citation preview
Energia Nuklearra
Energia nuklearraEnergia nuklearra elementu kimiko
batzuen isotopoek erreakzio nuklearrak egiteko duten ahalmenetik dator, eta hortik askatzen
duten energiatik. Erreakzio nuklearra elementu kimiko baten nukleoa eraldatzen denean suertatzen
da, eta prozesuaren ondorioz elementua beste batean bihurtzen da.
Erreakzio hauen beroa bi moduz aprobetxa daiteke: fisio nuklearra, non nukleo atomikoa hainbat partikula txikiagotan banatzen den, eta fusio
nuklearra, non gutxienez bi nukleo atomiko batzen diren.
Fusio eta Fisioren arteko ezberdintasunak
• FISIOA: Pisu handiko nukleo baten zatiketa
• FUSIOA: Bi nukleo batuz nukleo astunagoa sortzea
FISIOA
Erreakzio nuklearretan askatzen da. Fisio nuklearra: neutroi batek erasotzen du U235 atomo bat 2Pu (Plutonio) atomotan zatituz (fisioa). Erreakzio honetanneutroi gehiago askatzen dira, erreakzio kateatua sorraraziko dutenak, U masa osoa desintegratu arte. Aldi berean Energiaaskatzen da.
FUSIOA
Fusiozko energia nuklearra
Fisio nuklearraren oinarria atomoak apurtzea bada, fusioarena atomo txikiak elkartuz handiagoak egitea da. Atomoen elkartze-prozesu horretan energi inpirioa askatzen da. Gure unibertsoko izarren energiaren jatorria fusio nuklearreko
prozesuetan dago.
Uranioren ekoizle nagusiak
Kanada, Australia, Kazajistan, Errusia, Niger, Venezuela eta
Brasil dira.
Hondakinak• Ziklo itxitako zirkulazioa: U birprozesatu U -n
aberastu birziklatzeko.• Ziklo irekia: hondakinak putzutan biltzen dira
hozteko, gero hilerri nuklearretako izaten dira eramanak. Berun kupeletan porlanez inguratuak.
235
Alde onak
- Uranio Kg batek ematen duen Energia ikatz kilo batek ematen duena bider 1.000.000 aldiz handiagoa da. - Ez du atmosfera kutsatzen: ez du CO2 askatzen ez eta S-rik ere. Ez du eraginik ez negutegi efektuan, ez euri azidoan.- Merkea da 2.000.urtean 5 zentimo € / Kw balio zuen, energia eolikoa berriz 15 zentimo €/ Kw; baina lehengaiak lortzeko prozesua eta hondakinak gordetzeko prozesua oso garestia da, beraz, hau ez da benetazko kantitatea.
Alde txarrak
1.- Ur beroa ibaietan kutsadura termikoa sortzen du. 2.- Ustiaketan eta aberaste prozesuetan gai erradioaktiboa
eskatzen ahal da. 3.- Sabotaje eta istripuen arriskua dago..
4.- Hondakin nuklearren bizia 10.000 urtekoa da ezin dira desagerrarazi horregatik hilerri
nuklearretan ehorzten dira. 5.- Zentral nuklearren bizi erabilgarria 25 urtekoa da bakarrik. 6.- Kanpo menpetasuna sortzen du (Adib.: gu Frantziarekin)
7.- Energia nuklearra berriztaezina da.
arrazoi
Antinuklearra
izateko
10
1. Energia nuklearra oso arriskutsua da
• Chernobileko tragediak argi utzi zuen energia iturri horrek kalteak egiteko eta hondamendiak sortzeko duen ahalmena.
Erradioaktibitatea ikusezina da, beraz, pertsona batek erradiazio maila handi batera agerian badago hainbeste gaixotuko litzateke zein hilko zatekeen.Atomo bat desintegratzerakoan sortzen da erradiazioa.Arma nuklearrak askoz arriskutsuagoak dira konbentzionalak baino.Zentral nuklearretan, erreaktoreak blindaje berezi batekin dago estalita erreadiazioa ez ateratzeko, baina hondakin hauek biltegiratu behar dira segurtasunagatik.
2. Nuklearra da energiarik zikinena
• Zentral nuklearrek hamarka mila urtetan irauten duten hondakin erradiaktiboak sortzen dituzte eta haien kudeaketa, tratamendua edo ezabapena oraindik konpontzeke dauden arazoak dira.
Zer egin daiteke hondakinekin?
Une hauetan hondakinak kudeatzeko hiru metodo daude:
• Ziklo irekia: erreaktore nuklearretatik datozen eta gastaturik dauden erregaiak erradioaktibitate biziko hondakintzat jotzen direnez, Biltegi Geologiko Sakon izenekoetan metatzen dira -AEBn, New Mexico eta Nevada arteko basamortuan dagoenaren tankerakoak, adibidez-.
• Ziklo itxia: gastaturiko erregai horiek manipulatzen dira (birprozesatu) bertan dauden uranioa eta plutonioa berreskuratu eta, horrela, material energetiko gisa erabili ahal izateko.
• Ziklo itxi aurreratua: orain dozena bat urtez geroztik bizitza luzeko erradionukleido zenbaiten bereizketa eta transmutazioa ikertzen eta garatzen ari dira, baita jarduera biziko hondakinak biltegi geologiko sakonetan biltzearen aurkakotasuna, geroz eta zailtasun sozial eta politiko ugariago agertzen ari delako herrialde guztietan. Era horretan, jarduera biziko hondakinen epe luzerako osagai toxikoak murriztu egiten dira.
3. Energia nuklearra da enplegu gutxien sortzen
duena• Sortutako energia-unitateko. Edozein
energia berriztagarriren azpitik. 2008ko txostenean Comisiones Obreras-ek argitaratutako datuen arabera.
4. Nuklearra oso energia garestia da
• Estatuaren diru-laguntza handia (guztiok ordaintzen duguna...) behar du etengabe aurrera egiteko. Esaterako: Espainian hondakin erradiaktiboen kostua, Hondakin Erradiaktiboen Nazioko Enpresaren arabera (ENRESA), 2070 arte 13.000 milioi eurotik gorakoa izango da.
5. Energia nuklearra ez da beharrezkoa
• Alemanian eta Suedian ikusi den bezala, nahi politikoa egonez gero, posible da aldi bereanenergia nuklearra uzteaeta Kiotoko Protokoloak dioen bezala CO2 igorpenak murriztea.
6. Energia nuklearra ez da klima aldaketaren
konponbidea• Ez da inoiz ekonomikoki bideragarria ez
eta efizientea izango klima aldaketaren aurka CO2 igorpenak murrizteko konponbide bezala. Izan ere, energia nuklearra Kiotoko Protokoloaren finantza mekanismoetatik kanpo dago.
Injustizia soziala
Zor Ekologikoa historian zehar sortutako kanpoko zorrarekin lotuta dago: Iparraldeko nazio aberatsek (España bezelakoa edo/eta Euskal Herria) aberri pobreekiko sortutakoa, nun lehengoen entrepresek nazio txiroen baliabide naturalak xurgatzen dituzte – bereziki petroleo, gas, mineralak, zura, e.a. Honek oso kalte bortitzak eragiten ditu ingurugiroan eta gizartean, multinazionalak eta gure gobernuek honentzako ordaindu gabe.
Zor ekologikoa
Zor ekologikoa hurrengo belaunaldira uzten diogun hondakinegatik diru
kantitate handia behar izango dute segurtasunez gordetzeko.
7. Energia nuklearrak ez du independentzia
energetikorik sortzen
• Espainiak zentral nuklearretan erregai bezala erabiltzen den uranioaren %100 inportatzen du, beraz, atzerriko herrialdeen menpe dago zentzu horretan.
8. Energia nuklearra ere bukatu egingo da
• Uranio-235-aren (erreaktore nuklearren erregaia) gordekinek hainbat hamarkada besterik ez dute iraungo.
9. Energia nuklearrak ez du gizartearen oniritzia
• Iritzien inkesten arabera, espainiar hiritar gehienek energia sortzeko modu hori baztertu egiten dute.
10. Energia nuklearra ez da bateragarria energia eredu
iraunkorrarekin• Ez du haren premisa bat ere ez
betetzen: ekonomikoki ez da efizientea, ez da gizartearentzako bidezkoa, ezta ingurumenerako onargarria ere.
Iritzi personala
Alde txar gehio daude onak baino...
Sara García De Vicuña