15
MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA. Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz. Errealitatearen identifikazio eta azalpena Berrikuntza proiektuaren planifikazio eta antolaketa Berrikuntza proiektu/tailerra ren diseinua Tailerraren garapena Ebaluazio eta sozializazioa HEZKUNTZA BERRIKUNTZARI BIDEA, ROBOTIKA HEZITZAILEAREN PRAKTIKA SORTZAILE ETA ASKEA SUSTATUZ Gazte garaiko une gazi-gogozoen narrazioek eta honen inguruko feed-back saioek nire proiektuaren norabidea baldintzatu eta guztiz gidatu dute. Bizitako eskola esperientziak hausnarketara bideratu nau, baita nire kontzientzia piztu ere. Orain, mundu profesionalean nondik jo argi ez badaukat ere, oso garbi dudan zerbait badago: ez ditut hezkuntza molde tradizionalak gutxietsiko, baina ez ditut praktikara eramango ere. Ez naiz irakasle orojakile, autoritario eta disziplinarra izango, bai ordea hezkuntza eraldatze aldera lanean sutsuki diharduen neskatoa. Era berean, argi daukat hezkuntzak paradigma aldaketa behar duela, eta ildo honetatik norabide bakarreko irakaskuntza etetea beharrezkoa izango da. Nola ordea hau errealitate bihurtu? Tira, aukerak badaude eta zenbat eta lehenago hasi hauekin esperimentatzen orduan eta aukera gehiago hezkuntza berrikuntzako praktika esanguratsuak aurrera eramateko. Beraz, dakidanetik eta interesa dudanetik hasiko naiz, hau da, Teknologia eta Hezkuntza Berezitik.” . Narrazio hau da IKT interbentzio proiektuaren nolakotasuna eta norabidea uneoro zehazten lagundu duena. Bizitako ikas esperientziak abiapuntu izanik eta hezkuntza berrikuntzarako nahia kontutan hartuta, praktika esanguratsu honen helburuak anitzak dira, baina nagusiki ikas komunitatea eta ni neu, hezkuntza berrikuntzaren garrantziaz eta konkretuki robotika hezitzaileak dakartzan onurez ohartaraztea izango da. Horretarako, interbentzioa RHren hastapenetarako praktika izango da eta kasu honetan, GIRA-UPTC 1 -k proposaturiko antolaketa sistemikoan oinarrituko gara, baita GRAO (2015) aldizkari pedagogikoko Makey Makey esperientzia didaktikoan ere, non robotika hezitzailearen ikaskuntza giro aproposa sortzeko honako etapak bereiziko diren: 1 Grupo de Investigación y Automatización Industrial de Colombia (2013, ISSN: 1692-7257)

Hezkuntza berrikuntzari bidea

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

Errealitatearen identifikazio eta

azalpena

Berrikuntza proiektuaren

planifikazio eta antolaketa

Berrikuntza proiektu/tailerra

ren diseinua

Tailerraren garapena

Ebaluazio eta sozializazioa

HEZKUNTZA BERRIKUNTZARI BIDEA, ROBOTIKA

HEZITZAILEAREN PRAKTIKA SORTZAILE ETA ASKEA

SUSTATUZ

“Gazte garaiko une gazi-gogozoen narrazioek eta honen inguruko feed-back saioek nire

proiektuaren norabidea baldintzatu eta guztiz gidatu dute. Bizitako eskola esperientziak

hausnarketara bideratu nau, baita nire kontzientzia piztu ere. Orain, mundu profesionalean

nondik jo argi ez badaukat ere, oso garbi dudan zerbait badago: ez ditut hezkuntza molde

tradizionalak gutxietsiko, baina ez ditut praktikara eramango ere. Ez naiz irakasle orojakile,

autoritario eta disziplinarra izango, bai ordea hezkuntza eraldatze aldera lanean sutsuki

diharduen neskatoa. Era berean, argi daukat hezkuntzak paradigma aldaketa behar duela,

eta ildo honetatik norabide bakarreko irakaskuntza etetea beharrezkoa izango da. Nola

ordea hau errealitate bihurtu? Tira, aukerak badaude eta zenbat eta lehenago hasi hauekin

esperimentatzen orduan eta aukera gehiago hezkuntza berrikuntzako praktika

esanguratsuak aurrera eramateko. Beraz, dakidanetik eta interesa dudanetik hasiko naiz,

hau da, Teknologia eta Hezkuntza Berezitik.” .

Narrazio hau da IKT interbentzio proiektuaren nolakotasuna eta norabidea uneoro

zehazten lagundu duena. Bizitako ikas esperientziak abiapuntu izanik eta hezkuntza

berrikuntzarako nahia kontutan hartuta, praktika esanguratsu honen helburuak anitzak

dira, baina nagusiki ikas komunitatea eta ni neu, hezkuntza berrikuntzaren garrantziaz

eta konkretuki robotika hezitzaileak dakartzan onurez ohartaraztea izango da.

Horretarako, interbentzioa RHren hastapenetarako praktika izango da eta kasu

honetan, GIRA-UPTC1-k proposaturiko antolaketa sistemikoan oinarrituko gara, baita

GRAO (2015) aldizkari pedagogikoko Makey Makey esperientzia didaktikoan ere, non

robotika hezitzailearen ikaskuntza giro aproposa sortzeko honako etapak bereiziko

diren:

1 Grupo de Investigación y Automatización Industrial de Colombia (2013, ISSN: 1692-7257)

Page 2: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

1. Errealitatearen identifikazio eta azalpena

Eskola eta testuingurua

Iñigo Aritza ikastola Nafar ipar mendebaldeko Altsasu herrian kokaturiko guraso

kooperatiba da, 1968tik ikastolen elkartearen partaide aktibo dena eta egun 356 ikasle

(HHtik DBHra bitarte) biltzen dituena. Bere burua euskaldun, anitz, ez diskriminatzaile

eta akonfesionaltzat definitzen du etra xede nagusitzat ikasleak osotasunean heztea

du. Ikastolako heziketak, gizartearen etengabeko aldaketek sortzen dituzten eskakizun

eta premia berriei, eta ikasleen aniztasunari era egokian erantzun diezaion, bertako

profesional guztien formazio eta eguneratze egitasmoak sustatzen ditu. Ildo horretatik,

ikastetxea hezkuntza proiektu anitz eta aktiboetan murgildurik dago, besteak beste:

Pentatasuna, Eleanitz, Txanela, Ikasys, EKI, KEI zein Hizkuntza/Bizkidetza proiektuak.

2

Eguneratzen doazen proiektu hauez gain, ikastolak IKTekiko jarrera aktiboa du

eta azken urteetan azpiegitura, baliabide teknologikoetan baita langileen prestakuntzan

aurrerapen nabarmenak eman ditu. Hala eta guztiz ere, oraindik, teknologiak eskolan

integratzea, prozesuan aurkitzen den erronka da eta oraingoz espezialista bakoitzaren

esku gelditzen da IKTen gaineko erabilera.3 Bestalde, anizatasunari erantzuteko plan

sendoa du eta HPB dituzten ikasle anitzei hezkuntza integrala eskaintzeko lanean

gogor dihardu. Gauzak horrela, azken hamarkadan TG gela eta D gela sortu dira,

Nafar Gobernuaren laguntzaz, HPB nabarmen eta espezifikoak dituzten haurrak euren

bizilekutuik at eta erdara hutsean dauden zentro espezifikoetara bidaltzeko beharra

ekidinez.

Curriculum Espezifikoko Unitateko ikaslea protagonista

Praktikan protagonista izango den ikaslea Iñigo Aritzako UCE4 egiturako gelan

matrikulaturiko 14 urteko ikaslea da, azken balorazio psikopedagogikoaren emaitzek

(WISC-R (CIT:44, CIV:57 CIM: 44) zein testuinguru anitzetan – eskola, familia,

soziala- egindako zehaztapenek, Adimen Urritasun nabarmena (F71.9 (DSM – IV-

2 Sakana ikastolak aurrera eramaten dituen proiektuen gaineko zehaztasunak:

http://www.inigoaritza.eus/eu/inigo_aritza.asp?IdSeccion=3 3 1.txantiloia

4 Unidad de Curriculum Específico (Nafarroan), EAEko ZIG unitatearen baliokidea. Ikas egitura honen

informazio osagarria hemen: http://creena.educacion.navarra.es/equipos/psiquicos/pdfs/uce_cuadro.pdf

Page 3: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

TR)) zein urritasun motore larria duela argitara ematen dutena. Ildo honetatik, ikasleari

hezkuntza erantzun egokiena emateko asmoz atentzio espezializatua eta LH 2.mailara

egokituriko programazioa egokitu zaio. Horrez gain, ikasleak gaitasunen araberako

helburu espezifikoak ditu alor ezberdinetara zabaltzen direnak.

2. Proiektuaren planifikazio eta antolaketa

Magisteritzako graduko Practicum III.aren baitan eta honek barne hartzen dituen

helburuei jarraiki - eskolan parte hartze aktiboa izatea eta IKT interbentzioa gauzatzea

-, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolan hezkuntza berrikuntzaren IKT interbentzioa

gauzatuko da. Hau aurrera eramateko oinarriak hauexek izango dira:

Praktika: Elektronika sortzailea hezkuntza berezian, musika

instrumentua.

Testuingurua

Iñigo Aritza Ikastolako D gela (UCE egitura) eta bertan

AU nabarmena

duen ikaslea.

Iraupena 50 minutuko 6 saio, asteko bi saio (astearte eta

ostiraletan, 11:35 – 12:30)

Baliabide

materialak

ordenagailua internet konexioarekin (Scratch softwarea

eta

Youtube), Makey Makey plaka elektronikoa, proiektua

gauzatzeko materialak

(kartulinak, material eroaleak…).

Baliabide

didaktikoak

programazioa, euskaratutako eta ikasleari egokitutako

material

didaktikoa –egunerokoaren txantiloia,

3. Berrikuntza proiektuaren diseinua

AU nabarmena duen ikaslea protagonista izanik, honen erritmora egokituriko

tailerra garatzea ezinbestekoa izan da, ikaslearen gaitasun kognitibo, memoria

gaitasun zein komunikaziorako mugak zeintzuk diren kontutan hartuz5.Gauzak horrela,

lehenik ikaslearen aurreideiak martxan jarri, hauek antolatu eta helburu nagusi edo

5 Saio progresiboen diseinua gauzatzeko ikaslearen informea (2.txantiloia) zein curriculumeko gaitasun

espezifikoen helburuak (3.txantiloia) kontutan hartu dira.

Page 4: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

erronka gisa “musika instrumentua” sortzeko proposamena egingo zaio. Horrela,

proiektu nagusi bat izanik hau burutzeko beharrezkoak diren pausoak ematen joango

gara, unean uneko arazoei irtenbidea emateko jakintzak gehituz.

1S: Aurreideien lanketa eta hauek informatika sortzailera hurbiltzea

2S: Makey makey xaflaren ezaguera eta material eroaleekin esperimentazioa

3S: MM musika instrumentu sinple ezberdinen sorrera

4S: Musika instrumentuaren diseinua eta eraikuntza

5S: Musika instrumentuaren aukerak Scratch bidez

4. Tailerraren garapena

Behin oinarriak finkaturik, 6 saiotan antolaturiko tailerrak ondorengo garapena izatea

aurreikusten da:

1. S: Aurreideiak eta hauen loturak Informatika sortzailera hurbilduz

Saioaren helburuak: Ikasleari zopa letra baten bidez elementu ezberdinak

aurkeztuko zaizkio eta bakoitzaren inguruko ezagutzak islatzea izango da

helburua. Ondoren, hauen artean loturak egiten saiatuko gara –

ordenagailua/musika tresna/material eroalea-. Azkenik lotura hauek posible

direla egiaztatzeko Makey-Makey bideoak aurkeztuko dira eta ikasleari

hurrengo saioetan musika tresna bat sortzeko proposamena egingo zaio.

Materiala: 1.txantiloia, 2. Txantiloia, ordenagailua (Youtube:

http://www.makeymakey.com/ ), Materialen kutxa (plastilina, frutak, barazkiak,

plastikoa, egurra, boligrafoa…)

Saioaren garapena: Irri handi batekin hartu ikasleak. Sartu bezain laster bertan

zer egiten nuen galdetu dit baita eskuan neraman kaxa zer zen galdetu ere.

Gaurtik aurrera proiektu interesgarri bat sortuko genuela esan diot eta

horretarako ekarri dudala kutxa. Kutxa zabaldu aurretik musika intrumentu bat

egingo genuela azaldu diot baina horretarako dakizkien gauzak gogoratu behar

zituela. Jarraian aurre-ezagutzak lantzeko fitxa banatu diot eta bertako

elementu guztiak, hitzez primeran esan ditu, letra zopa egitea ordea izugarri

kostatu zaio (urduri jarri da eta hiru hitz aurkitu dituenean nahikoa zela

ondorioztatu dugu). Beraz, letra zopa erdizka utzi eta elementu bakoitzarekin

Page 5: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

erlazio ezberdinak egin ditugu (janaria, informatika, musika…). Erlazioak

primeran egin ditu eta orduan material eroaleen inguruko azalpena emateko

“elektrizitatea-kablea-argia-piztu/itzali-indarra” hitzak ulertu nahiean aritu gara.

Horretarako, ezinbestekoa izan da errealitatearekin erlazionatutako adibideak

erabiltzea. Jarraian, kutxa zabaldu eta bertan zeuden elementuetatik

elektrizitatea pasako ote zen galdetu zaio eta soilik kabletik eta MM xaflatik

pasa zitekeela esan du.

Ondoren, bertan zeuden gailu

batzuekin musika instrumentu

bat sortuko zuela esan zaio eta

horretarako ordenagailura jo

dugu adibide bila. MM xaflaren

hainbat bideo ikusi ostean

motibazio handia erakutsi du eta

batez ere plastilina eta

fruta/barazkiei arreta berezia

ipini die. Material guztiak eskuekin

manipulatu ditu eta gutxi bada ere MM xafla gainetik aztertzen jardun gara.

Amaitzeko, gauzak ez ahazteko egunerokoan egindakoa, sentitutakoa,

ikasitakoa… idazteko proposatu zaio eta kostata baina proiektuaren helburua

modu gidatuan idaztea lortu du honakoa ipiniz: “Plastilinarekin, kableekin,

frutekin eta xaflarekin musika instrumentua sortuko dugu.”

2S: MM xaflaren ezaguera eta material ezberdinen esperimentazioa

Materiala: 1.txantiloia, 3. Txantiloia, materialen kutxa, MM xafla, USB kablea, 2

kokodrilo kable, ordenagailua.

Page 6: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

Saioaren garapena: Aurreko saioan

egindakoa birgogoratuz, ikasleari

material eroaleak (elektrizitatea pasako

ote da?) identifikatu behar genituela

azaldu diot eta horretarako MM xafla

lagungarria izango zela. Gauzak horrela,

lehenik, MM xaflaren ezaguera sakona

egiteari ekin dio (soilik gaineko aldea;

gezia,xagua,tartea,”lurra” ). Horretarako,

2.txantiloiaren laguntza ezinbestekoa izan

da, hauen azalpenarekin zein laguntzailearenarekin, ikasleak ordenagailu-

xaflaren arteko erlazioak egiteko gai izan delarik. Kasu honetan, xaflaren

ezagupena bermatzeko forma geometrikoak (gezia, borobilak, laukia, zuloak…)

landu dira baita eskuin-ezker kontzeptuak ere. Behin xaflaren elementuak

ezagututa, honen konexioa gauzatzeko kableak ezagutzeari ekin diogu

(kokodrilo kableak eta USB kablea). Era berean, MM xaflak funtziona dezan

2.txantiloiaren webgunera jo dugu eta “Bongos”

(http://makeymakey.com/bongos/) aplikazioa zabalduz (modu autonomoan

nabigatzailera jo du baita webgunean aritu ere). Esperimentazioan hasi

aurretik, aurreko saioko “elektrizitatea” kontzeptua sakondu da, material

eroalearen kontzeptura iristeraino (argia, kablea, indarra, elektrizitatea, eroalea)

eta jarraian ikasleari esperimentatzera bideratu zaio. Horretarako ondorengo

galdera bota zaio: Kutxako material guztietatik elektrizitatea pasako ote da?

MM xaflarekin frogatzea posible al da?

Gauzak horrela, bidean gidatuz eta hainbat unetan MM xafla konketatzeko6 zein

sarean nabigatzeko laguntza eskainiz ordenagailua kutxako material guztiekin

konektatzea lortu da hasierako galderei esperimentazio bidezko erantzuna

emanaz. Guztiz aipatzekoa da ere ikaslea modu guztiz autonomoan orokortzeak

egitera ere iritsi dela, esaterako, fruta guztiak eroaleak direla ondorioztatzera iritsi

da edota plastikodun materialetatik elektrizitatea ez dela pasatzen baieztatzera ere.

Honen ebidentzia 3.txantiloian jaso dugu, non ikasleak elementu eroale guztiak

arazorik gabe identifikatu dituen. Saioa amaitzeko, berriro ere egunerokoan

idazteko gonbitea egin diot eta saioan eduki/kontzeptu berri ugari landu baditugu

6 pintzak irekitzea kostatu egiten zaio, motrizitate fina landu duen arren oraindik tamaina txikiko

elementuak maneiatzeko zailtasunak aurkezten ditu.

Page 7: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

ere laburki egindakoa idazteko gai izan da: “Esperimentua egin dugu elektrizitatea

pasatzen den ikusteko”.

3S: Musika intrumentu sinple ezberdinen sorrera

Saioaren helburua: Aurreko saioan landutakoa birgogoratu eta sakontzeko

asmoz, ikasleak musika instrumentu sinpleak modu autonomoan eta MM

xaflaren erabilera egokia bermatuz sortzea espero da. Horretarako, kokodrilo

kableak gehitzen joango gara baita material eroale eta aplikazio musikal

ezberdinak ere (MM webgune ofizialetik). Era berean, sortu nahi den musika

instrumentuan ideiak biltzen joatea espero da, gerora ikasleak erabakiko duen

tresna sortuz.

Materialak: Materialen kutxa, ordenagailua, MM xafla eta kable guztiak

Saioaren garapena: Saioari hasiera emanaz, lehenik aurreko saioan egindakoa

birgogoratu dugu ikasleari gogoratzen zuenaz galdetuz. Segidan, ikasleari

gaurko egunean, musika instrumentu ezberdinak frogatuko dituela esan zaio,

bere proiekturako ideiak har ditzan. Gauzak horrela, lehenik eta behin, MM

webgune ofizialeko software ezberdinak (http://www.makeymakey.com/)

ezagutzera jo dugu ikaslea gidatuz (webgunea ingeleraz zegoen arren aurreko

saioan nabigatutakoaz oso ondo oroitzen zen). Behin bertan, aplikazio

ezberdinak erabili ditugu piano sinpletik hasi eta logika jolasetara iristeraino.7

Erabilitako softwarearen arabera material ezberdinak erabili ditugu, esaterako

musika intrumentuak jotzeko fruta eta barazki ezberdinak erabili dira (plakaren

aurreko aldeko konexio guztiak) eta

jolasetarako plastilina. Saio honetan,

eroaletasun kontzeptua guztiz barneratu

duela ondoriozta daiteke baita gizakiok

eroaleak garela ondorioztatu ere.

Ezagutza hau esperimentazioaren bidez

gertatu da, izan ere, bere kabuz konturatu

da zirkuitua isten duen persona izango

dela soinuak sortzeko gai den bakarra

baina era berean, ondoan dagoen kideak

7 Hona hemen saioan erabilitako softwareak: http://makeymakey.com/howto.php#software

Page 8: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

zirkuitua ikututako persona ikutuz gero posible izango da soinuak sortzea.

Bestalde, interesgarria izan da ikasleak ateratako ondorioa eta arazo horri

erantzuteko erakutsitako premia: jolasten hasi garenean ikasleak modu

horizontalean jarritako frutekin ezin zuen efektibotasunez geziekin solastu eta

horretarako gezi forman jarri behar genituela esan du. Gauzak horrela, frutekin

gezi bat egin behar zuela esan du, bera ez liatzeko. Horren harira eta galdera

gidatzaileen bidez plastilina bidez joystick bat sortu du.

4S: Musika instrumentuaren diseinua

Helburua: Orain arte ikusi, manipulatu eta ikasitakoarekin musika instrumentu

propioa sortzeko ideiak garatu eta gauzatzea. Horretarako, aurreko saioen

ebaluazioa egingo da eta ikasleari instrumentua sortzen utziko zaio, beregandik

ateratako ideiak kontutan hartu eta hauek gauzatzea posible egiteko laguntza

eta baliabideak esakiniaz.

Saioaren garapena: Saioa aurrekoan egindakoa birgogoratuz hasi dugu,

horretarako ikasleari hainbat galdera zuzen egin zaizkio eta erantzun motzez

agerian gelditu da ikasleak orain arte landutakoa barneratuta zeukala. Gauzak

horrela,orain arte erabilitako materialekin musika instrumentua zerekin egin

nahi zuen galdetu zaio. Aho batez, plastilina erabili nahi zuela esan du eta ildo

horretatik instrumentua bere plastilinazko piano bat izatea eskatu du. Zer/ nola

diseinatu hausnartzera pasa gara eta ikasleak bere izena idatzi eta hitz

bakoitzari nota bat jarriko ziola esan du. Ondoren, beregandik etorritako

proiektua martxan jartzeko ideiak eta materiala luzatu zaizkio eta

manipulazioaren bitartez honakoa lortu du:

MM1 softwarearen bidez pianoa

sortu dugu eta ideia ikasleak

bere soinuak grabatzea bazen

ere, netbookak ez duen

microfonorako sarrerarik eta

azken 20 minutuetan beste

zerbait egitea proposatu zaio.

Azken 20 minutuetan beraz

arkatzarekin piano ederra sortu dugu Sonia, ikaslearen irakasleetako bat

zoriontzeko sinfonía sortuaz. Azken jarduera honetan aipatzekoa da

Page 9: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

arkatzarekin lerro sendo eta

lodiak egitea kosta egin zaiola

baina xafla konektatu eta hauek

ez zihoazela ohartzean akatsa

non zegoen ohartu eta hainbat

lerro sendotu ditu. Saioa isteko

egunerokoan zera idatzi du:

“Plastilinazko pianoa sortu dut

eta sonia zoriontzeko abestia

egin dut” .

S5-6: Musika intrumentuaren sorrera eta Scratch

Saioaren helburua: Azken proiektuko musika instrumentua orain arte ikusitako

edukiak erabiliz sortzea, musika notak gehitzeko Makey Makey xaflaren atzeko

Arduino plaka ezagutzea eta Scratch bidez musika nota ezberdinak

programatzea.

Materiala: 4. Txantiloia, kartulinak, arkatzak, Makey Makey xafla eta honen

elementuak, ordenagailua (Scratch sotwarea, MakeyMakey webgunea).

Saioaren garapena: Azken bi saioan bata bestearen jarraian egin dira, denbora

aprobetxatu eta azken proiektua guztiz osatzeko. Gauzak horrela, ikasleari

azken praktika zela modu inplizituan azaldu ez bazaio ere, “azken pianoa”

diseinatu eta sortzeko eguna zela esan zaio. Horretarako, berriro ere aurreko

saioetan erabilitako materialetatik interesgarriena iruditu zaiona zein den

galdetu eta azkenean, ikasleak, pianoa arkatza eta kartulina bidez eraiki nahi

zuela esan du, aurreko saiokoa hobetuz.

Honi hasiera emanaz, lehenik, musika

notak birgogoratu ditugu, ahoz zein idatziz.

Bertatik, ikasleak 8 nota eraikitzeko, 8 lerro

sortu behar zituela ondorioztatu du eta

kartulinan, inongo laguntzari gabe, pianoa

marrazteari ekin dio. Behin pianoa eraikita,

kokodrilo kableen bidez nota bakoitza

Page 10: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

programatzeari ekin zaio. Hala ere, ikaslea bere kabuz konturatu da bost nota

baino ezin genituela programatu eta gehiago ba ote zeuden galdetu du. Honek,

xaflaren atzealdeko aldea ezagutzeko aukera ireki digu.

Kasu honetan, xaflaren atzeko aldeko zuloen azalpena eman zaio eta

ikasleari utzi zaio hauen konexioa egiten. Kable hauek pintzarik ez izateak bere

kabuz eta guztiz modu autonomoan kable bakoitza bere zuloan txertatzea

ahalbidetu dio, nahiz eta horretarako nik xafla heldu behar izan diodan.

5. Ebaluazio eta sozializazioa

6. ERANSKINAK

Page 11: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

Page 12: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

Page 13: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

Page 14: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.

Page 15: Hezkuntza berrikuntzari bidea

MARTINEZ ARRESE, EDURNE PRACTICUM III. IKT INTERBENTZIO PROIEKTUA.

Hezkuntza berrikuntzari bidea, RH-ren praktika sortzaile eta askea sustatuaz.