Upload
easo-politeknikoa
View
104
Download
4
Embed Size (px)
Citation preview
IKTen erabilera arduratsuari buruzko araudia: ikastetxeko langileak
Gure erakundea etorkizuneko profesionalak prestatzeko ardura duen erakunde profesionala izanik, garrantzi handikoa da bertako langileek datuak eta informaziosistemak babesteko beharrezko ahalik eta neurri gehien hartzea, sistema horietan ez dadin gertatu inolako infekziorik, baimendu gabeko eskuratzerik, kalterik, galerarik, abusurik eta lapurretarik. Langiletaldeko kide guztion ardura da EASO Politeknikoko informaziosistemari erabilera profesional, legezko eta etikoa ematea. Hala, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko garaian beren gain hartu beharreko erantzukizun profesionalaren jakitun direla ziurtatzeko, langileei eskatzen zaie irakurri eta bete dezatela erabilera arduratsuari buruzko araudi hau.
Honako hau ez da zerrenda huts bat, eta langiletaldeko kide guztiei gogorarazi nahi zaie IKTei ematen dieten erabilerak bat etorri behar duela ikastetxeko proiektuarekin, bestelako politika egoki batzuekin eta legearekin.
• Jabetzen naiz informaziosistemen eta IKTen parte direla online sareak, datuak eta datubilketak; baita online egiten ez diren komunikazio teknologikoak eta sarbidea ematen duten gailuak ere. Esparru horretan sartzen dira, halaber, gailu mugikorrak, kamera digitalak, posta elektronikoa eta sare sozialetako guneak.
• Egoki erabili behar dira EASO Politeknikoaren jabetzako informaziosistemak.
• Jabetzen naiz EASO Politeknikoak langileen erabilera pertsonalerako jarritako hardwarea eta softwarea langileek beste inork ez dituztela erabili behar, eta, betiere, hezkuntzaxedeetarako soilik. Sistemetara edo datu pertsonaletara inor baimenik gabe sar dadin eragozteko, ez naiz aterako inolako informaziosistematatik saioa itxi gabe edo haietarako sarbidea blokeatu gabe, dagokionaren arabera.
• Zorrotz zainduko dut sistemaren segurtasuna, eta ez diot inori emango pasahitzik edo segurtasuneko informaziorik. Pasahitz “sendoa” erabiliko dut (pasahitz seguruen ezaugarriak dira zenbaki, letra nahiz sinboloek osatuta egotea, 8 karaktere edo gehiago edukitzea, hiztegiko hitzik ez edukitzea eta sistema bakar batean erabiltzea).
• Ez naiz saiatuko erositako edo deskargatutako softwarerik instalatzen –nabigatzaileko tresnabarrak eta hardwarea barne–, sistemaren administratzailearen baimenik gabe.
• Ziurtatuko dut ikasleen, langileen eta guraso/tutoreen datu pertsonalak tratatzeko garaian zorrotz betetzen dela Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 14ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa. Horrek esan nahi du datu pertsonal guztiak modu leial eta zilegian eskuratu behar direla, ez direla gordeko xede espezifikoetarako beste ezertarako, ez direla gordeko behar baino luzaroago eta modu pribatu eta seguruan biltegiratuko direla,
Arautegi hau European Schoolnetek (www.eun.org) eskainitako plantilan oinarrituta garatu da. Plantila kent County Councilek sortutako baliabideak erabiliz garatu da. Creative Commons AttributionShareAlike 3.0 lizentziapean banatzen da.
segurtasunneurri egokien babespean. Ikastegiko espaziotik daturen bat atera behar izanez gero (adibidez, posta elektronikoz, pendrivetan edo disko trinkoetan) ikastegiak onartutako metodo baten arabera zifratuko dira. Ikasleen irudiak edo bideoak erabiltzekotan, irudien erabilerari buruzko ikastegiko politikak dioenari jarraituko zaio, eta, irudietan adingabeak agertuz gero, gurasoen baimena eskatuko da.
• Ez dut gordeko ikastegiaren isilpeko informazioa duen dokumentu profesionalik (irudi, artxibo, bideo eta abarrik) gailu pertsonaletan (hala nola ordenagailu eramangarri, kamera digital edo telefono mugikorretan), oso modu seguruan izan ezik. Ahal den heinean, IEASO.COM plataforma erabiliko dut laneko dokumentuak eta artxiboak kargatzeko, pasahitzaz babestutako ingurune batean. Baimendu gabeko sarbidetik edo lapurretatik babestuko ditut nire zaintzapeko gailuak.
• Ez dut gordeko inolako informazio pertsonalik ikastegiko informaziosisteman, eskolako jarduerekin lotura dutenak izan ezik, hala nola argazkiak, artxibo pertsonalak edo finantzainformazioa.
• Errespetatuko ditut egileeskubideak eta jabetza intelektualekoak.
• Irakurri dut eta ulertzen dut eskolako eSafety politika, IKTen erabilera segururako baldintzak ezartzen dituena, honako hauek barne: gailu egokien erabilera, sare sozialen webguneen erabilera segurua eta ikasleen ikasgelako eta beste langune batzuetako zaintza.
• Ikasleen online segurtasunari loturiko gorabehera guztiak ikasketaburuari jakinaraziko dizkiot, ahal bezain laster. Era berean, ikasketaburuari edo dagokion arduradunari emango diot nahi gabeko sarbideen, material desegokien harreraren, iragazkiei loturiko hutsegiteen edo webgune desegokien berri, lehenbailehen har ditzaten hartu beharreko neurriak.
• Ez naiz saiatuko ikastegiak ezarritako segurtasunsistemarik edo/eta iragazkirik saihesten. Ekipo edo sistema bat birus batek edo bestelako malwareren batek kaltetu edo hondatu duelako susmoa izanez gero, saileko mantentzelan informatikoen arduradunari jakinaraziko diot. Ikastegiarekin loturiko dokumentu edo artxiboren bat galduz gero, jakinaren gainean jarriko dut azpiegituraren arduraduna, ieaso.com ([email protected]) webgunean eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez, edo/eta IKTen dinamizatzailea ([email protected]).
• Ikasleekin, guraso/zaintzaileekin eta gainerako profesionalekin ditudan komunikazio elektronikoetan, horretarako onartutako komunikaziobideak erabiliko ditut: ieaso.com eta ikasieason.com domeinuetako posta elektronikoa eta institutuko telefonolineak, hain zuzen.
• Nire egiteko profesionalari egokituriko erabilera emango diet IKTei eta informaziosistemei, ikastegian nahiz nire sistema pertsonaletan. Horrek barne hartzen ditu posta elektronikoa, testua, gune sozialak, sare sozialak, jokoak, webargitalpenak eta webeko beste ezein tresna edo gune. IKTez egiten dudan erabilerak ez du eraginik izango nire lanbetebeharretan, eta bat etorriko da ikastegiak ezarritako erabilera arduratsuari buruzko araudiarekin eta legearekin. Ez dut adiskidetasunezko harremanik egingo ikasleekin gune sozialetan, hala nola Facebooken.
• Ez dut sortuko, erakutsiko, argitaratuko edo igorriko inolako materialik, baldin eta, beharrik
Arautegi hau European Schoolnetek (www.eun.org) eskainitako plantilan oinarrituta garatu da. Plantila kent County Councilek sortutako baliabideak erabiliz garatu da. Creative Commons AttributionShareAlike 3.0 lizentziapean banatzen da.
gabe, inori jazarpenik, irainik, eragozpenik edo atsekaberik sortuko badio, ezta nire eginkizun profesionalari edo EASO Politeknikoaren ospeari kalte egingo badio ere.
• eSafety sustatuko dut nire ikasleen artean, eta jarduera arduratsua hartzen lagunduko diet online segurtasunari, sistemaren erabilerari eta eskura edo sor ditzaketen edukiei buruz.
• Online erabilera seguru eta profesionalari buruzko zalantzarik izanez gero, ikastegian bertan nahiz haren instalazioetatik kanpo, nire saileko IKTen arduradunari edo eSafety koordinatzaileari kontsulta egingo diot.
Informaziosistema baimenik gabe edo/eta modu desegokian erabili delako eta erabilera horrek EASO Politeknikoaren irudia edo/eta ospea kolokan jar lezakeelako susmorik sortuz gero, ikasketaburuarekin ikertuko da gorabehera. Inola ere ez da eskatuko edo pantailaratuko kontuen informaziorik, baldin eta ez bada arauhauste larririk gertatu, eta, betiere, dagokion pertsonarentzako erabateko bermearekin. Ikastegiak uste izanez gero sistema delituren bat egiteko edo legez kanpoko testuak, irudiak edo bestelako objektu digitalak biltegiratzeko erabiltzen ari dela, dagokion agintaritzari emango zaio horren berri.
Arautegi hau European Schoolnetek (www.eun.org) eskainitako plantilan oinarrituta garatu da. Plantila kent County Councilek sortutako baliabideak erabiliz garatu da. Creative Commons AttributionShareAlike 3.0 lizentziapean banatzen da.