3
ARNAS-APARATUA Arnas-aparatuari esker gure gorputzak behar duen oxigenoa lortzen du eta karbono dioxidoa kanporatzen du. Airea sudurretik arnasten dugu. Sudur-hobietan iragazi, berotu eta hezetu egiten da. Ondoren faringera doa Gero laringera heltzen da airea. Laringean ahotsa sortzen dugu. Bertan daude ahots-kordak Laringean epiglotis izeneko tapoi baten antzerakoa daukagu. Zerbait irensten dugunean itxi egiten da elikagaiak arnasbidetara joan ez daitezen. Irekita arnasa hartzean Itxita irenstean Laringetik jeisten, airea trakeara ailegatzen da. Trakea hogei bat eraztun kartilaginosoz osaturik dago eta beti irekita mantentzen da. Trakea bi adarretan banatzen da (bronkioak). Bronkioak biriketan sartzen dira eta bronkiolo izeneko gero eta adar finagotan banatzen dira. Bronkioloen amaieran birika-albeolo izeneko poltsatxoak daude. Albeoloak kapilarrez inguraturik daude. Birikak bi organo gorrixka eta harroak dira. Toraxean kokaturik daude, bihotzaren bi aldetan eta saihets-hezurrek babesten dituzte. Eskuinekoak hiru lobulu ditu eta ezkerrekoak bi besterik ez. Diafragma biriken azpian kokaturik dagoen muskulua da.

Arnas aparatua

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Arnas aparatua

ARNAS-APARATUA

Arnas-aparatuari esker gure gorputzak behar duen oxigenoa lortzen du eta karbono dioxidoa kanporatzen du.

Airea sudurretik arnasten dugu. Sudur-hobietan iragazi, berotu eta hezetu egiten da. Ondoren faringera doa

Gero laringera heltzen da airea. Laringean ahotsa sortzen dugu. Bertan daude ahots-kordak

Laringean epiglotis izeneko tapoi baten antzerakoa daukagu. Zerbait irensten dugunean itxi egiten da elikagaiak arnasbidetara joan ez daitezen. Irekita arnasa hartzean Itxita irenstean

Laringetik jeisten, airea trakeara ailegatzen da. Trakea hogei bat eraztun kartilaginosoz osaturik dago eta beti irekita mantentzen da. Trakea bi adarretan banatzen da (bronkioak).

Bronkioak biriketan sartzen dira eta bronkiolo izeneko gero eta adar finagotan banatzen dira.

Bronkioloen amaieran birika-albeolo izeneko poltsatxoak daude. Albeoloak kapilarrez inguraturik daude.

Birikak bi organo gorrixka eta harroak dira. Toraxean kokaturik daude, bihotzaren bi aldetan eta saihets-hezurrek babesten dituzte. Eskuinekoak hiru lobulu ditu eta ezkerrekoak bi besterik ez.

Diafragma biriken azpian kokaturik dagoen muskulua da.

Arnasketak hiru atal ditu: - Arnasa hartzea, - Gasen elkartrukea eta - Arnasa botatzea

Arnasa hartzean oxigenoz aberatsa den kanpoko airea hartzen dugu eta biriketaraino eramaten dugu.

Arnasa hartzerakoan diafragma jeisten da, toraxaren tamaina handitzen da, saihetsak altxatu eta banatzen dira eta birikak airez betetzen dira.

Gasen elkartrukea kapilarrez inguraturik dauden birika-albeoloetan gertatzen da.

Oxigenoz kargaturiko airea albeoloetara heltzean, oxigenoak hauen horma finak zeharkatzen ditu eta odoleko globulu

Page 2: Arnas aparatua

gorrietara pasatzen da, eta hauei esker gure gorputzeko zelula guztietara ailegatuko da.

Une berean,odolak zekarren karbono dioxidoa airera pasatzen da.

ARNASA BOTATZEA: Karbono dioxidoz beteriko airea kanporatzen dugu.

Arnasa botatzean diafragmak gora egiten du, saihetsak jeisten dira eta toraxaren bolumena txikitzen da, birikak estutuz eta airea arnasbidetik kanporatuz.

Odoleko globulu gorriek birika-albeoloetan jasotako oxigenoa bihotzeraino eramaten dute, eta gero gure gorputzeko zelula guztiei banatzen diete. Globulu gorriek zelulek sortzen duten karbono dioxidoa jasotzen dute, bihotzeraino eraman eta handik biriketaraino kanpora botatzeko. karbono dioxidoaoxigenoa