Upload
maitane
View
287
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
ONDORIOA
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiari amaiera emateko, guzti
honen inguruko nire hausnarketa pertsonala egitea beharrezkoa dela iruditzen zait.
Teknologia Berriak, gaur egun gure inguruan oso zabaldurik dagoen mundu bat
dela esan beharra daukat; egunero haurren inguruan ordenagailuak, kamera digitalak,
telebistak, DVD-ak… izaten baitituzte.
Blogean idatzia dagoenari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu hasieratik zalantza
bat izan dudala.
Era egokian erabiltzen ditugu teknologia berriak hezkuntzan?
Argi dago, ikastaro honetan ikusi ditugun zenbait programa erabilita ez diegula
benetan duten probetxua ateratzen teknologia berriei; orain pentsatzen jarriz gero
metodo bat etortzen zait burura, IKASYS. Metodologia honen bidez, haurrek paperean
egiten dituzten fitxa berdinak egiten dituzte ordenagailua eta sagua erabilita.
Hala ere, teknologia berriak erabiliz egiten dituzten zenbait praktika onen
inguruko proiektuak ere ezagutu ditugu ikasgai honetan; besteak beste, magisteritza
eskolara etorri ziren Amara Berri ikastetxekoek erakutsi ziguten metodologia edo guk
gure lana egiterako orduan ezagutu dugun Asteasuko Pello Errota ikastetxean aurrera
eramaten dutena. Pertsonalki uste dut, praktika on hauekin gelditu beharra dugula eta
hain onak ez diren horiek baztertu.
Bestalde, Haur Hezkuntzako irakasle izango garen aldetik, ez dut uste Teknologia
Berriak hain haur txikiekin landu behar genituzkeenik; Haur Hezkuntzan beste batzuk
baitira haurrek dituzten premiak. Hala eta guztiz ere, teknologia berriak ez ditugu ahaztu
behar eta hauekin batera hezi behar ditugu haurrak; hauek ezagutu eta maneiatzea gure
lehendabiziko helburua ez izanda ere.