PresentacióN1

Preview:

Citation preview

Zuberoa

Aloze-Ziboze

•Basabürüako ibareskuinean kokaturiko herria

POPULAZIOA

1856: 646 BIZILAGUN

1876: 523

1901: 484

1931: 415

1954. 352

2007: 269

Mar de la Plata- Quilmes-Robinson arrantxoa

Gregoire Jauregiberri

Emigrazioa

1905ean, Argentinan, lau milioi bizilagunetik 137.000 euskaldun dira

Robinson etxaldea

www.laurakbat.com.ar

1877an sortutako elkartea inguruko euskaldunen biltoki.

Pedro Mari Otaño eta Jean Etxepare Aldudeko mediku idazlea ere ezagunenak

Euskal ohitura, dantza eta musikari eutsi zieten

Madalenaren gurasoak

Alexis Jauregiberri

Dorotea Erbin1879an ezkondu ziren Alosen

•9 seme-alaba izan zituzten, lau mutiko eta bost neska: Jean, Madaleine, Alexis, Arnaud, Margarite, Marie, Antoinette, Clément eta Denise

1885

•Pau-en ikasi zuen magisteritza.

•Gazterik erakutsi zuen euskararekiko ardura eta ikergogoa, eta euskal usadioen defendatzaile sutsu izango dugu Madalena Zuberoako anderea.

•Bi anaia (Jean eta Clement) abertzaleak ziren

•Jean Jauregiberry 1880an jaio zen, soldaduen mediku izan zen lehenengo, Donibane Lohitzunekoa gero. Euskaldunen gorpuzkeraren inguruko “Le Basque Moyen” izeneko lana argitaratu 1929an Baionan. Gure Herria aldizkarian euskaraz eta frantsesez eman zituen lanak argitara. 1952ean “Basaburuan” izeneko liburua. Euskalzaleen biltzarreko kide eta batzordekoa, Aitzina euskal taldekoa ere bai.

•Clément Jauregiberry “Un peuple et una langue pas comme les autres” eta “Le verbe basque suletin” argitaratu zituen 1953 eta 1957an E. Jakintza aldizkarian

•1906an, ikasketak amaiturik, Buenos Airesera joan zen. Han ere haur ahaldunei frantses klaseak ematen zizkien. Beranduago, bere ahizpak ere joan ziren helburu berarekin. Horrela bizi izan zen Jauregiberri familia 14eneko gerra arte.

•Zuberoara itzuli zen, gerrikoan familiarentzat urrea eta hainbat diru zekarrela. •Erizain modura ibili zen, anaiak soldadu joan baitziren.•Gerra bukatzear aita eta senargaia hil zitzaizkion, antza, Verdunen.

•1914eko gerrara euskaldun asko joan. Verduneko inguruetan, “Côte 304” Itzelezko sarraskia eta hilketak egin ziren han

•700.000tik gorako hildakoak izan ziren bertan. 380.000 frantses (euskaldunak tartean) eta 340.000 germaniar

Ikusirik gure karriketan

Jentea erdaltzen ari,

Ikusirik gure herrietan

Etxeak husten ari

Begiraleak kanta Herria

Aitorren amore gatik.

Zer litzateke Euskal Herria

Ez balitz Euskaldünik?

Piarres Lafitte

1932-1935 bitartean Euskalherri-zaleen mugimendua sortuko da lafitteren eskutik. Madalena eta Jean anaia sutsu hasiko dira AINTZINA agerkarian idazten zubereraz, hilean artikulu bat

BEGIRALEAK•Donibane Lohitzunen sortu zen 1934an

•Lehenengo aldiz Zibozeko “Senda zaharrak”izenarekin bildu zen.

•Madalena Jauregiberry 1935tik lehendakaria eta sustatzaile bikaina.

•Bilboko Emakume abertzaleen batza zuten eredu eta inspirazio

•HELBURUAK:

-Euskal antzerkia eta euskal kultura lantzea.

-Emakumeen boza eta botoa.

-Euskara, fedea eta ohiturak bultzatzea.

-Umeak euskaraz mitza daitezen lortzea.

30 talde antolatu ziren Iparraldeko herri nagusietan lan handia egin zutenak kultur sailetan: euskarazko ikastaroak, antzerkia, kantuak eta abar.

Donibane Lohitzune

Begiraleak 1942

Euskaldunen eta euskararen alde

•Espainiako gerra zibilean, Laffite apaizarekin batera, Francori ihesi joandakoei aterpe ematen die (150.000 tik gora errefuxiatu zeuden).

•Haur gehienak ere Iparraldean kokatu zituzten hizkuntza eta ohiturak hurbilekoak izateagatik, Frantziako elizak eta politikarik muzin egin bazien, gorriak zirelako.

•Madalenak ikaragarrizko ahaleginak egin zituen munduaren aurrean agertzeko euskaldunen egoera gogorra.

• Erromaraiono joan egoera salatzen zuten idazleen gutunekin, Mauriac, Maritain, Bernanos

Arestiren proposamenez, ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak, 1975ko ekainaren 12an , Julene Azpeitia eta Tene Muxikarekin batera.

Robustiana Mujika

Madalena Jauregiberri1957an

Idazlanak

•Antzerkiak: Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldunen jauntziak

•Hainbat artikulu egunkarietan: Herria, Gure Herria, Basque Eclair Sud-Oest… Beti euskararen alde.

•Miroir de la Soule kazetan 25 urtez agertu haren artikuluak, Chioberotarra ezizenez lehenego, Basaburutarra beranduago eta, azkenean, bere izen-abizenez.

•Gutunak, Lafitte apaizarekin 1930tik aurrera izandakoak batez ere.

Pasioa zion Zuberoari eta Zuberoako euskarari.

•Gure belaunaldiko lehen andereñoa, Zuberoan.

•Altzaiko eta Lexantüko eskola pribatu katolikoetan egindako urteetan antzerkiak eta kantuak irakasten zizkien haurrei, Lafontain fabulistaren ipuinak batez ere, euskarara itzuliak.

•Iparraldeko eskoletan euskara irakasteko metodo bat ere egin zuen Paueko Ordezkaritzak onartu ziona. Disko baten argitaratu zuen.

•Frantziako hezkuntza sistemako kide ez izan arren, “Les Palmes Academiques” saria eman zion Frantziako Gobernuak.

Donostian ohorezko agiria jaso ondoren Zuberotarren aberastasuna eta mintzaira ezin garbiagoari buruz egin zuen hitzaldia:

“Banakian bethi entzunik euskara zinez aberats den mintzaire bat dela, anaie zenarekin dut konprenitu haren amiragarrizko aditza (…) Ukhen dut okasionia erraiteko xiberotar saldo bati zer profesur sabantak diren etxekuak beren etxetan. Aski zaye xinpleki mintzatzia, xinpleki! Hitz hori lehentze entzun dut erraiten Zunharren, Jundani Phetiri egun batez mezatik elkhitian. Erran nian emazte eli baten aintzinian, egia beitzen: zer pherediku ederra entzun dugun. Bai ihardetsi zeitan emazte batek, gure jaun erretora xinpleki mintzo zikuzu, guk konpreni gisa. Eneyo arraposturik eman, enundian sinhetsiko erran baneyon etzirela katedralean pheredikhariak hobeki mintzatzen (…)”.

•Baikor eta esperantzadun agertzen da, mirakulu handitzat du zuberera: “Zer mirakuilua beharriz beharri gutara heltu den hontasun inestimablia”

•“(…)Aphezek elizan, errejentek eskolan laguntzen baitie haurrak, etxetik kanpora direlarik, esperantza ukheiten ahal du Xiberuak, aitzina ere jerraikiko diala bethiko bide xuxena –erranik izan ahal dadin geruan ere- bethi aintzina xuxen xuxena dabila euskalduna” ( Euskara, XXI-1976).

•Asko pozten da zubereraz bi katixima agertzen direnean: “azkenekoz Jinkoaren botza gure mintzaje ederrean”

•Baina euskaren egoeraz eta etorkizunaz ez ezik, euskaldunen pairamenaz ere penatzen da. Euskararen kontrako gezurrek mintzen dute.

•Euskaldun fededun da Madalena: “Fedea eta mintzajea elgarri josirik” izatea nahi du fede handiko pertsona denez

•Aurrerapenei ez zien muzin egiten: magnetofonoa ezin hobea eskoletarako.

•Janarietan piperra eta jambua maite ditu

•Baina, gehien maite dituenak osasuna eta bihotzeko poza dira

•Atharratzen 1977an egin zitzaizkion hileta elizkizunak.

. Euskaltzaindiaren batzarrean hilondoko goratzarre egin zitzaion

Itxaro Bordak euskararen aldeko lanagatik eta batez ere haurrak euskalduntzeko ahaleginagatik poesia hau eskaini zion:

Idatzi zuan umil Ziboztar lehenak

Etxen baizik atxikiz euskarak ahuenak

Segurrak zituala entzun haren penak

Eskolak eta plazak mutu dira denak.

Madalenaren hasperen egarriz

Eraik dezagun berriz lurrez eta harriz

Euskararen etxea plazara ekarriz

Eta huarrak euskaldun eskolan ezarriz

Halaz ez dugu galduko

Euskal hitzaren bidea

Ez eta ez salduko

Madalena adiskidea.