37
www.spri.es ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA ERANTZUKIZUN SOZIALEKO MEMORIA 2013 SPRI

Memoria rsc spri 2013 eusk

  • Upload
    spri

  • View
    274

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

SPRIKO ERANTZUKIZUN SOZIALEKO MEMORIA 2013

Citation preview

  • 1. ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA www.spri.es ERANTZUKIZUN SOZIALEKO MEMORIA 2013 SPRI
  • 2. ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA www.spri.es Aurkibidea 1. Sarrera 2. Aurkezpena Nortzuk gara? Zer eskaintzen dugu? Misioa, Ikuspegia eta Baloreak Interes taldeak 3. Kudeaketa iraunkorreko ikuspegia 4. Dimentsio ekonomikoa 5. Dimentsio soziala Bezeroak Pertsonak Aliatuak eta hornitzaileak Sozietatea 6. Ingurumen dimentsioa Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 1/37
  • 3. 1. Sarrera Memoria honen xedea da tresna bat izatea bai gogoetarako eta baita ere aurrera egiteko SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.k (aurrerantzean SPRI) sostengarritasunarekin eta gobernu arduratsuarekin hartua duen konpromisoan. Komunikazio-mekanismo nagusia da ingurumen, ekonomia eta gizarte gaietan. Zentzu horretan, SPRIk hainbat erronka ditu: Dimentsio ekonomikoa: Balio erantsiko zerbitzuak ematen eta eraginkortasuna hobetzen jarraitzea. Dimentsio soziala: Lanean jarraitzea erabat ezarri arte Barne Kontrolerako eta Arriskuen Kudeaketarako Eskuliburua eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Onerako Gida. Ingurumen dimentsioa: Ingurumenarekin dugun portaera hobetzen jarraitzea, sortzen dugun hondakin eta isuri kopurua murriztuz eta baliabideen erabilpena optimizatuz. Dokumentu honek osatu egiten ditu urtero egiten diren Gobernu Korporatiboko Txostena eta Sozietatearen Jardueren Txostena. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 2/37
  • 4. 2. Aurkezpena SPRI Eusko Jaurlaritzaren enpresa garapenerako agentzia da, eta bere heburua da Euskadiko enpresa-sarea babestu eta bultzatzea, enpresen lehiakortasuna sustatzea eta merkatu globalean duten posizioa hobetzea. SPRIk elementu berritzaile eta eraldatzailea izan nahi du, enpresei etorkizuna emango diena eta herritarren bizi-kalitatea mantenduko duena. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren (aurrerantzean EGLS) menpeko erakunde bat da eta LAGUNTZAK eta ZERBITZUAK eskaintzen ditu edozein tamaina edo jarduera sektoretako enpresentzat: Finantzaketa Nazioartekotzea Enpresa berriak sortzeko laguntza. START-UPak Berrikuntza eta teknologia: I+G+B, berrikuntza, IKTak. Ekimen eta proiektu estrategikoak Azpiegiturak Misioa, Ikuspegia eta Baloreak Hauxe da SPRIren ikuspegia: Europan erreferentzia izatea enpresa-sarearen eraldaketa lehiakorrerako erakunde publikoen artean. Eta misioa: Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik, aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan. Hauek dira erakundearen balore nagusiak: Objektibotasuna. Efikazia, efizientzia eta errentagarritasun soziala. Dedikazio osoa, fede ona eta eredugarritasuna. Austeritatea eta zintzotasuna. Gardentasuna, irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna. Herritarren parte-hartzea eta lankidetza. Erantzukizuna eta elkarlana. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 3/37
  • 5. Gure interes taldeak Interes taldetzat ulertzen dugu gure jardueren eragina jasoten duen pertsona, enpresa edo erakunde multzoa. SPRIk interes talde hauek identifikatu ditu: SOZIETATEA EGLS SPRI PERTSONAK BEZEROAK ALIATUAK ETA HORNITZAILEAK ADMINISTRAZIO PUBLIKOA Interes taldeekiko elkarreraginak informazio garrantzitsua ematen du jarraitu beharreko estrategiari buruz. Taula honetan jasota daude interes talde garrantzitsuenak, beren premia eta igurikimenak eta haiekin harremanetan jartzeko sistemak. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 4/37
  • 6. INTERES TALDEAK Interes taldea Tamaina Ezaugarriak SPRIrekiko harremana Pertsonak Bere jarduera profesionala SPRIn garatzen duen eta sozietatearen helburuak betetzen laguntzen duen giza taldea. Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentzio politika Plantilla ezagutzea da SPRIren eguneroko jardueraren indar-gune garrantzitsuena. (EGLS) Sozietatearen jarraibideak Eusko Jaurlaritza markatzen dituen jabea Estrategiak zehaztea. Programak eta zerbitzuak diseinatzea. Emaitzak ebaluatzea. Kontrola eta jarraipena. Beste administrazio publiko batzuk Autonomi erkidegoko, eskualdeko edo tokian tokiko administrazioak eta eskualde, Estatu edo Estatuz gaindiko organismo publikoak, SPRIren jarduerari buruzko botere arautzailea dutenak. Lankidetza legeriari buruzko aldaketetan. Jarduerak garatzeko behar diren baimenak eta lizentziak. Bezeroak SPRIren zerbitzu profesionalak baliatzen edo baliatu dituzten euskal enpresak, ekintzaileak edo elkarteak. Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentzio politika. ISO 9001 eta Ekoscan ziurtagiriak eta Bezeroaren Arreta Zerbitzuen Gutuna. Gogobetetze maila neurtzea. Kexak eta erreklamazioak kudeatzea. Aliatuak eta hornitzaileak SPRIri bere jarduera garatzeko behar dituen ondasun eta zerbitzuak ematen dizkioten pertsona fisiko edo juridikoak. Kalitate eta ingurumen irizpideen araberako homologazioa, lehiakortasun ekonomikoa, lan arriskuen prebentzioko araudia eta sektore publikoko kontratuen araudia betetzea. Sozietatea Sozietatearen azpiegitura, SPRItik kanpo geratzen dena, baina bere jardueraren eragina jasan dezakeena. Informazio kanpainak egitea. Dimentsioa: Ingurumena Ekonomikoa Soziala Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 5/37
  • 7. INTERES TALDEA Interes taldea Premiak / Igurikimenak Harreman mota Pertsonak Lanpostuari dagokion prestakuntza profesionala jasotzea Aitorpena. Antolakundean existitzen diren politikak ezagutzea. Indarrean dagoen legeria betetzea. Etengabeko harremana. Sail/departamendu bilerak. Enpresa batzordea. Bilera informatiboak. Intraneta. Eusko Jaurlaritza (EGLS) Definitutako estrategia aplikatzea eta betetzea. Errentagarritasun ekonomiko eta soziala. Euskal enpresen hazkunde ekonomikoa sustatu eta bultzatzea, laguntza eta zerbitzuen bitartez. Euskal enpresen bulego komertziala izatea mundu osoan. Administrazio kontseilua hiru hilean behin. Sail arteko bilerak. Etengabeko harremana. Beste administrazio publiko batzuk Lankidetza. Informazio trukea. Harreman espezifikoa premien arabera. Bezeroak Zerbitzu eraginkorra, orientatua, azkarra Laguntza zerbitzuak, nazioarteko merkatuetan duen presentzia handitzeko. Finantza arloko laguntza. Erraztasunak ematea eskura daitezkeen laguntza eta zerbitzuak lortzeko. Tramiteak azkartzea. BAZ etengabe. Gogobetetzea urtero neurtzea. Weba. Industri Abagunearen Behatokia sei hilerik behin. Aliatuak eta hornitzaileak Adostutako baldintzak betetzea. Eman beharreko zerbitzuen espezifikazioak argitzea. Behar adinako erreakzio denbora. Komunikazio azkarra, koordinazio funtzioak beteko dituen figura baten bitartez. Norgehiagoka bermatuko duten hautaketa irizpideak ezagutzea. Lankidetza estua. Eskaeraren araberako bilera informatiboak. Etengabeko harremana inplikatutako arduradunen bitartez. Weba- Kontratugilearen profila Bilerak organismo/foro desberdinekin (ADR, EURADA, Cluster, e.a.), deialdien arabera. Kluster loturak. Sozietatea Gardentasuna eta gobernantza bere ekintzetan. Baliabideen erabilpen eraginkorra. Aberastasuna eta ongizatea sortzea, euskal ekonomia bultzatuz eta garatuz. Komunikazio sailak etengabe kudeatutako komunikazio kanalak (prentsa oharrak eta prentsaurrekoak). Weba. Urteroko jarduera txostena. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 6/37
  • 8. Antolakuntza egitura Organigrama funtzionala: ZUZENDARI NAGUSIA ENPRESEN SUSTAPENA LAGUNTZA ZERBITZUAK IDAZKARIA IDAZKARITZA NAGUSIA NAZIOARTE-KOTZEA ARRISKU KAPITALA SPRILUR KOMUNIKA-ZIOA SAILETAKO LANTALDEAK TEKNOLOGIA eta BERRIKUNTZA Zuzendari nagusia da antolakundeko organo exekutibo gorena eta berea da enpresaren kudeaketa zuzentzeko ardura. Bere funtzioa betetzeko, Zuzendaritza Batzordearen eta Administrazio Batzordearen laguntza eta aholkularitza ditu. Prozesuen mapa: DISEO ESTRATEGIA GESTIN DE PROGRAMAS DE AYUDA PRESTACIN DE SERVICIOS PARA LA TRANSFORMACIN COMPETITIVA SERVICIOS DE INTERNACIONALIZACIN ATENCIN AL CLIENTE MEJORA CONTINUA ADMINISTRACIN DDEyC EMPRESA COMUNICACIN JURDICO SOPORTE INFORMTICO SERVICIOS GENERALES Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 7/37
  • 9. 3. Kudeaketa iraunkorreko ikuspegia Bizi dugun krisi ekonomiko honetan sozietate publikoak derrigorturik daude kudeaketa arduratsua egitera. Horrek esan nahi du baliabide publikoak kudeatzean kontuan hartu behar dituztela gastuaren kontrola, eraginkortasuna eta gobernantza. Bi giltzarri horiek konbinatuz lortu ditugu dimentsio ekonomikoan identifikatutako emaitzak, kudeaketa hobetzeko ahalegina eginez baliabide hauen bitartez: Sozietatearen Kode Etikoa, erakundeak onartua eta Webean argitaratua. Gardentasuna: Gobernu Korporatiboko Txostena, esleipenak eta programen eta zerbitzuen webeko fitxak argitaratzea. Weba hobetzea, parte-hartzaileagoa eta erabilerrazagoa eginez. Ingurumena Kudeatzeko Sistema, Ekoscan arauaren bidezko ziurtagiria. ISO 9901 arauen arabera sistematizatutako kudeaketa prozesuak. Kudeaketa sistema SPRIk kalitatea, ingurumena eta lan arriskuen prebentzioa integratzen dituen kudeaketa sistema bat dauka. Jarduera guztietan ezarritako kudeaketa sistema horrek ISO 9001 arauen ziurtagiria dauka 1996tik eta Ekoscan arauena 2011tik. Kalitate, ingurumen eta lan arriskuen prebentziorako politikan esaten den bezala, Kalitatea da bezeroak gustura uztea gure zerbitzuak ematen dizkiegunean eta hori hertsiki loturik dago erantzukizunez eta profesionaltasunez lan egiten duen giza taldearen kalitatearekin.... Urteotan zehar baldintza guztiak bete direnez, etengabe hobetu ditugu garatutako jarduera guztiak. Hala, prozesu bidezko kudeaketa da gure zerbitzuen kalitatea lortzeko, mantentzeko eta hobetzeko tresna, eraginkortasun eza saihesten duena eta eskainitako zerbitzuari balio erantsia ematen diona. SPRIk kudeaketa hobetzeko hartua duen konpromisoaren osagarri bezala, sistema informatiko indartsu, sendo eta malgu bat behar da, zeina antolakuntzaren bilakaerari egokitu baitzaio euskal enpresa-sarearen beharrei eraginkortasunez erantzuteko. Ekoscan arauaren arabera ezarritako Ingurumenaren Kudeaketa Sistema ere funtsezko lanabesa izan da ingurumen arloa sistematizatzeko, ingurumen arloko elementuak identifikatzeko, kuantifikatu eta lehenesteko eta helburuak ezartzeko. Prozesua ixteko, interes taldeei jakinarazten zaizkie zeintzuk diren emaitzetan lortutako hobekuntzak. Bestalde, Kanpoko Prebentzio Zerbitzua (KPZ) da SPRIk lan arriskuen prebentzioan aukeratutako prebentzio modalitatea, Mutualia Prebentzio Sozietatearen bitartez gauzatzen dena. KPZrekin sinatutako hitzarmenaren jardueretan espezialitate hauek sartzen dira: segurtasuna, higiene industriala, Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 8/37
  • 10. ergonomia, psikosoziologia aplikatua eta osasuna zaintzea. 2013an prebentzio sistemen analisia egin da eta emaitzen arabera, 13 baldintzetatik bitan ez-betetze partzialak eman dira. Ondorioz, hainbat ekintza zehaztu dira 2014an guztiz bete daitezen. Kanpoko erakunde batek ikuskatzen duen lan arriskuen prebentziorako barne kudeaketa sistemari jarraiki, SPRIko bezeroei ere sozietatearen segurtasun eta osasun irizpide berberak aplikatzen zaizkie. Sozietateko langile guztiek Intranetean eskuratu dezakete enpresako prebentzio politika. Kontrol sistemak Sozietate publikoa izaki, SPRIk indarreko legeria bete behar du bere jardueren garapenean, eta hainbat mekanismo ditu legeria hori betetzen dela kontrolatzeko eta gainbegiratzeko: Barne ikuskapenak: Urtero egiten da Barne-ikuskapenen Plana, sozietatearen jarduera osoa barne hartzen duena. Kanpo ikuskapenak: o ISO 9001 ikuskapena Urtero egiaztatzen da sistemaren heldutasun maila eta ISO 9001 arauak ezarritako baldintzak betetzen direla. 2013ko ikuskapenean adierazi zenez, SPRIren indar-gune garrantzitsuenak dira laguntza publikoen diseinu eta kudeaketan duen ibilbide luzea eta bezeroen balorazio positiboa. Hala, programa horiekin lotutako jarduerak sendo eta fidagarri bihurtu dira. Horren adierazgarri da +innova txekea programa berria denbora errekorrean martxan jarri izana. o EKOSCAN ikuskapena 2011n Ingurumen Kudeaketako EKOSCAN ziurtagiria lortu zen. Kanpo ikuskapenak frogatu du sistema behar bezala eta osorik ezarrita dagoela. 2013ko ikuskapenaren arabera, hauxe da sozietatearen indar-gunea ikuskapena egin den unean aplikatzekoak diren baimen eta lizentzia guztiak ditu, eta aurrea hartu zaio IHOBE, S.A.ren Ikuskapen Irizpideetan Ekoscan Ziurtagiria mantentzeko ezarritako epeari. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 9/37
  • 11. o Kontrol ekonomikoko bulegoa (KEB) Kontrol ekonomikoko bulegoak (KEB) Barne Kontrolerako Eskuliburua eta Gobernu Arduratsuaren Gida ezarri direla egiaztatzeko ikuskapena egin zuen ATTEST enpresaren bitartez, 2013ko abenduaren 17an, eta ezarpen gradua %71koa eta %77koa dela zehaztu zuen. o Erakunde independenteak eginiko kontu ikuskapena SPRIk bere informazioari buruzko kanpo ikuskapen bat egiten du urtero, bai urteko kontuei buruz eta baita ere kudeaketa txostenari buruz, eta ikuskaritza independente bat kontratatzen du horretarako. 2013ko kontuen ikuskapen txostenak hauxe ondorioztatu zuen: honi batera atxikitako 2013ko urteko kontuek leialki islatzen dituzte Sozietatearen ondarea eta finantza egoera, bere eragiketen emaitzak eta eskudiru fluxuak alderdi garrantzitsu guztietan. o Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren ikuskapena Herri Kontuen Euskal Epaitegia da EAEko sektore publikoaren eta funts publikoak jasotzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen ekonomi eta finantza kudeaketa fiskalizatzen duena. Eusko Legebiltzarrak delegatutako funtzioak betetzen ditu Epaitegiak, guztiz independentea da eta bere lana da diru publikoa legearen arabera, erregulartasunez eta eraginkortasunez erabili eta kudeatu den ala ez ebaztea. Epaitegiak erregularki ikuskatzen du SPRI eta bereziki zaintzen du sektore publikoko kontratuen legea behar bezala bete dela. Bere txostenak Eusko Jaurlaritzari, Eusko Legebiltzarrari eta Estatuko Kontuen Epaitegiari igortzen dizkio. Hiritarrek ere eskuratu ditzakete txosten ofizialak organismoaren web orrian: www.tvcp.org o Bai Euskarari ziurtagiria berritzea Ziurtagirien Elkarteak hizkuntza araudiaren betepena zaintzen, sustatzen eta ebaluatzen du urtero. Arriskuaren kudeaketa 2013an Sozietateko Arriskuen Mapa eta prozesu bakoitzak dituen arriskuen fitxak gainbegiratu dira, eta arrisku bakoitzarentzako kontrolak eta kontrol helburuak ezarri dira. Orain arriskuen kudeaketarako eredua formalki onartzea baino ez da falta eta hori 2014an egingo da. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 10/37
  • 12. 4. Dimentsio ekonomikoa SPRI zifratan. Zifrarik esanguratsuenak SPRIk hainbat jarduera garatu eta kudeatu ditu esparru hauetan: enpresen sustapena, nazioartekotzea eta berrikuntza. Horrez gain, era askotako baliabide ekonomikoak eskaini dizkio euskal enpresa-sareari, bere programen eta partaidetutako sozietateen bitartez. EKINTZAILETZA PROZESURAKO LAGUNTZA INTEGRALA EKINTZAILE eta BARNEKINTZAILE programen bitartez 124 ekimenetarako laguntzak banatu dira. CONNECT GUNEA eta MINI CONNECT ekimenen bidez hazkunde potentzial handia duten hiru enpresa sortu berri bultzatu dira. ETEen Ondorengotza Programaren bitartez 31 proiekturentzako laguntzak banatu dira, zeintzuek eragina izan baitute 812 lanpostutan. HAZKUNDE PROIEKTUAK LAGUNTZEKO FINANTZAKETA MEKANISMOAK ETA INSTRUMENTUAK INDARTZEA AFI programaren bitartez 116 espedienterentzako laguntzak onartu dira, 39 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak sustatuz. GAUZATU programaren bitartez trakzio indarra egin da Industria eta Kanpoko Ezarpenak ataletan. Industriaren atalean 53 proiektu onartu dira, 88 milioi eurotik gorako inbertsio bolumena sustatuz, eta 670 lanpostu sortu eta 1.480 mantendu dira.Kanpoko Ezarpenak atalean 5 proiektu onartu dira, 4,4 milioi euro baino gehiagoko inbertsio bolumenarekin. 42 lanpostu sortu eta 484 mantendu dira. Eusko Jaurlaritzako Abalen Programan 473 espediente kudeatzen eta tramitatzen lagundu da (finantzaketa 60-40). ATZERRIKO INBERTSIOA INVEST IN THE BASQUE COUNTRY Atzerriko zuzeneko inbertsioko 40 proiektu kudeatu dira. 4 inbertsio proiektu berri amaitu dira, 10 milioi euro inguruko inbertsio bolumena sustatuz eta 65 lanpostu sortuz. 22 topaketa egin dira EAEn kokatuta dauden atzerriko enpresekin. Harremanak egin dira 27 eragile berrirekin. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 11/37
  • 13. NAZIOARTEKOTZEA: 730 eskaintza igorri dira nazioartekotze proiektuetarako. Horietatik 445 onartu dira eta zuzeneko 480 laguntza zerbitzu eman zaizkie atzerrian dauden enpresei. Proiektu horiek izan dira merkatu prospekzioak eta azterketak, bazkide komertzial eta industrialen bilaketa, merkataritza edo produkzio ezarpenak, eta abar. Gainera, enpresei 1.982 kontsulta puntualei buruzko aholkularitza eman zaie nazioartekotzearekin lotutako hainbat alderdiri buruz. Euskal enpresaren nazioarteko bokazioa sustatzeko, 19 hedapen eta sentsibilizazio ekintza antolatu dira Euskadin eta atzerrian. Nazioartekotze arloko ekintzekin loturiko 3.541 kontaktu egin dira. Lankidetza eta Finantzaketa Multilateraleko 4 jardunaldi egin dira, eta 339 lagunek hartu dute parte. TEKNOLOGIA 2.302 proiektu ebaluatu eta kudeatu dira hainbat programaren bitartez: Gaitek, Etorgai, Nets, Emaitek, Etortek, CICs, Saiotek eta Zerga ondoreetarako kalifikazio txosten teknikoak. Hona hemen banakapena: 1.131 enpresak jaso dute laguntzaren bat. Zientzia eta Teknologia lehiakortasun abantaila bezala aurkezteko eta teknologia transferentzia sustatzeko, EEN Sarea (Enterprise Europe Network) eta Susteen (Sustainable SMEs) proiektu europarrak kudeatu dira. EEN sarearen bitartez teknologia gorakorrei buruzko 92 txosten banatu dira eta 6 jardunaldi antolatu dira 596 lagunen parte-hartzearekin. Nazioarteko teknologia transferentziarekin lotutako ekintzak 4 workshop-etan antolatu dira, 65 enpresak parte hartu dute ekitaldi horietan eta aholkularitza eman zaie 143 enpresari. INFORMAZIO GIZARTEA Hobeki programan 835 eskaera onartu dira eta Lankidetza programan, berriz, 85. Mikroenpresa Digitalak 522 ikastaro antolatu ditu eta 3.120 lagunek parte hartu dute. Ikastaro horiek autonomo eta mikro-enpresei zuzenduta daude eta IKT tresnen erabilpenari buruzkoak dira. Bestalde, autonomo eta mikroETEen artean IKT konponbideak ezartzeko programa 505 enpresatan aplikatu da eta guztira 6.060 IKT konponbide ezarri ditu. Barnetegi Teknologikoen Programan 14 ikastaro eskaini dira eta 147 ikaslek parte hartu dute. Erabiltzaile mailako informatika ezagutzen Ziurtagiri programan (IT Txartela) 11.258 azterketa egin dira eta horietatik 5.822k lortu dute ziurtagiria. Enpresa Digitala zentroetan 237 ekitaldi antolatu dira eta 10.317 lagunek parte hartu dute. BERRIKUNTZA (ENPRESEN ERALDAKETA) Innova Txekea Programaren bidez 417 proiektu onartu dira. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 12/37
  • 14. Berrikuntza Ibilbideak Programaren bidez enpresen berrikuntza prozesuei laguntzeko 769 eskaera onartu dira. 2013an Lehiabide Programa jarri da martxan, euskal enpresak ingurune digitaletan duen lehiakortasuna azkartzeko. Programa horretan 52 laguntza eskaera onartu dira. Zuzendaritzaren eraldaketarako 80 prestakuntza-jardunaldi egin dira eta euskal enpresetako 1.350 zuzendaritza-karguk parte hartu dute. Iturria: Urteko Txostena 2013 Sortutako eta banatutako zuzeneko balio ekonomikoa Taula honetan jasota daude sozietatearen bilakaera ekonomikoko adierazle garrantzitsuenak: Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 13/37
  • 15. 2013 2012 Sortutako zuzeneko balio ekonomikoa (SBE) 14.576.404 56.714.296 Negozio zifraren zenbateko garbia 1.162.809 1.376.115 Eskainitako zerbitzuak 401.680 474.960 Partaidetzetatik jasotako dibidenduak 761.129 728.505 Taldeko enpresei eta bazkideei emandako kredituen diru-sarrerak - 172.650 Ustiapenagatiko diru-sarrerak 13.378.483 55.247.404 Ekitaldiko emaitzan sartutako ustiapenagatiko diru-laguntzak 13.316.238 55.171.845 Diru-sarrera osagarriak 62.245 75.559 Finantza diru-sarrerak 35.112 90.777 Balio negoziagarrienak eta beste finantza instrumentu batzuenak 35.112 90.777 Banatutako zuzeneko balio ekonomikoa (BBE) (14.739.807) (58.715.229) Kostu operatiboak (9.384.303) (52.800.613) Kanpoko zerbitzuak (7.963.298) (12.342.497) Kudeaketa arrunteko beste gastu batzuk (1.485.866) (41.465.278) Finantzazkoa ez den ibilgetuko diru-laguntzen eta beste batzuen egozpenak - 905.693 Beste emaitza batzuk 64.861 101.469 Soldatak eta langileentzako irabazi sozialak (5.179.019) (4.998.029) Soldatak, lansariak eta asimilatuak (4.244.284) (4.075.537) Karga sozialak (934.735) (922.492) Finantza gastuak (4.315) (3.106) Taldeko enpresekiko eta bazkideekiko zorrengatik (583.580) (2.310.057) Finantzazko diru-laguntzen egozpenak 583.580 2.310.057 Aldaketa tasagatiko aldeak (4.315) (3.106) Administrazioa (172.170) (913.481) Zergak (8.767) (13.071) Mozkinen gaineko zergak (163.403) (900.410) Atxikitako balio ekonomikoa (ABE) (14.117.818) (6.173.893) Amortizazioak (205.177) (210.748) Narriadura eta finantza instrumentuak eta ibilgetua besterentzearen emaitza (13.912..641) (5.963.145) Oharra ABEa balioetsitako amortizazio eta narriaduraren batura gisa kalkulatu da. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 14/37
  • 16. Jarraian ikus daitezke 2013ko eta 2012ko abenduaren 31n ikuskatutako SPRIren balantzeak: AKTIBOA PASIBOA 2013 2012 2013 2012 Aktibo ez korrontea 416.037.056 433.600.052 Ondare Garbia 405.753.398 420.454.796 Ibilgetu materiala 415.665 535.798 Funts propioak 401.053.361 415.334.582 Higiezinetako inbertsioak 947.876 992.951 Jasotako diru-laguntzak, emaitzak eta legatuak 4.700.037 5.120.214 Taldeko enpresetan eta bazkideetan egindako epe luzeko inbertsioak 361.146.998 362.897.896 Finantza inbertsioak 51.698.726 67.182.213 Pasibo ez korrontea 21.864.025 21.444.556 Luzatutako zergengatiko 1.827.791 1.991.194 aktiboak Aktibo korrontea 25.024.873 41.079.407 Pasibo korrontea 13.444.506 32.780.107 Zordunak 10.969.485 20.347.411 Taldeko enpresetan eta bazkideetan 4.150.591 - egindako inbertsioak Periodifikazioak 189 428 Eskudirua 9.904.608 20.731.568 Aktiboa guztira 441.061.929 474.679.459 Ondare garbia eta pasiboa guztira 441.061.929 474.679.459 Ustiapeneko diru-laguntzak 2013 Eusko Jaurlaritzak programen kudeaketa kostuak estaltzeko emandako diru-laguntzak 11.705.680 Eusko Jaurlaritzak Taldeko enpresei eta bazkideei programengatik emandako diru-laguntzak 2.268.156 Eusko Jaurlaritzak hirugarrenei programengatik emandako diru-laguntzen estaldura (782.290) Ustiapeneko beste diru-laguntza batzuk 124.692 GUZTIRA 13.316.238 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 15/37
  • 17. Sozietateak jasotzen dituen finantzaketa iturrien artean aipatzekoak dira baita ere jasotako kapital ekarpenak. 2013ko eta 2012ko abenduaren 31n Sozietateko kapital soziala 4.197.308 akzio nominatibok ordezkatzen zuten eta bakoitzaren balio nominala 100 eurokoa zen. Hauxe da 2013ko eta 2012ko abenduaren 31n akziodunen eta kapitalean zuten partaidetzaren xehetasuna: Kapital soziala Partaidetzaren % Balio nominala EAE-ko Ogasun Orokorra %99,01 415.592.700 Kutxabank, S.A. %0,99 4.138.100 GUZTIRA %100 419.730.800 2012ko urriaren 31n, Sozietateko Akziodunen Batzar Orokorrak 1.100.000 euroko kapital zabalkuntza bat onartu zuen, 100 euroko balio nominaleko 11.000 akzio nominatibo jaulkiz. Akzio horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrak sinatu eta ordaindu zituen oso-osorik, gainerako akziodunek lehentasunezko harpidetza eskubideari uko egin ondoren. Pertsonak Taula honetan zehazten da 2013ko eta 2012ko ekitaldietan enplegatutako pertsona kopurua, kategoriaka banatuta: Batez besteko enplegatu kopurua 2013 2012 Zuzendari nagusia (130-99 Dekretua) 1 1 Zuzendaritza Batzordea 6 8 Goi-mailako teknikariak 37 43 Erdi-mailako teknikariak 7 7 Administrazioko langileak 14 14 GUZTIRA 65 73 2013ko ekitaldia amaitzean 15 lagunek osatzen zuten Administrazio Kontseilua eta horietatik 5 emakumeak ziren (2012ko ekitaldiaren amaieran 16 lagun ziren, 2 emakumeak). Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 16/37
  • 18. 2010ean batez besteko %5eko murrizketa gertatu zen eta 2011n soldatak izoztu ziren. Izozte hori bere horretan mantendu da 2012 eta 2013ko ekitaldietan ere. Horrekin batera, antolakundeak irabazi sozial hauek izan zituen 2013an: Irabazi sozialak Zenbatekoa Bizi-asegurua 19.341,82 Itzarri BGAEaren ekarpenak - Kontsumorako maileguak - Aliatuak eta hornitzaileak SPRIk hornitzaile estrategikoak ditu, bezeroekin zuzenean lotutako zerbitzuak garatzen dituztelako eta tratu zuzena dutelako beraiekin. Horregatik, funtsezko pieza dira eskaintzen dituen produktuetan. SPRI sektore publikoko erakundea da eta beraz Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatzen zaio (SPKLTB). Testuinguru horretan, SPRIk Kontratazio Arloko Barne Instrukzioak ditu, zeintzuen helburua baita arauketa harmonizatuari loturik ez dauden kontratuak egiteko SPRIren barne prozedurak arautzea, publizitate, konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak berma daitezen, eta baita ere kontratua esleitu dakion beti eskaintza onena aurkezten duenari, SPKLn xedatutakoa beteaz. Instrukzio horiek Kontratugilearen profilean argitaratuta daude, gure webgunean. Atal horretan argitaratzen dira halaber lizitazioen iragarkiak, pleguak eta kontratuen esleipena. SPRIk hornitzaileen kudeaketarako erabiltzen duen sistemak bare baitan hartzen ditu alta eta homologazio prozesuak, ebaluazio eta balorazio sistemak, prestakuntza jarduerak eta kontratazioen kontrol eta jarraipenerako sistemak. 2013an SPRIk 256 hornitzaileren zerbitzuak erosi zituen, horrek berekin dakarren trakzio indarrarekin. Erosketa horietatik 116 handiak izan ziren, 10.000 eurotik gorako kontratazio bolumena baitzuten. 2013 eta 2012ko ekitaldietan hauxe izan da hornitzaileei fakturak ordaintzeko batez besteko epea: Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 17/37
  • 19. Ekitaldia ixtean eginda dauden ordainketak eta ordaintzeko daudenak 2013 2012 Zenbatekoa % Zenbatekoa % Legezko gehienezko epearen barruan ordaindutakoak 7.062.497 %79,80 11.098.621 %80,26 Gainerakoak 1.788.258 %20,20 2.729.262 %19,74 Ekitaldiko ordainketak guztira 8.850.755 %100 13.827.883 %100 Ordainketetan atzeratutako batez besteko 21 13 epea (egunak) Aipatzekoa da 2013ko ekitaldian ez zaiola egin erosketa bolumen globalaren %8,5etik gorako erosketarik ezein hornitzaileri. Bezeroak SPRIk gizartean izan duen inpaktua ezagutzeko nahikoa da eskainitako produktu eta zerbitzuen kudeaketak eragindako emaitzak aztertzea. Garrantzitsua da SPRIren misioa azpimarratzea -Euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik, aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate maila hobetuz, giza garapen iraunkorra indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan- ulertzeko eskaintzen diren zerbitzu eta programa guztiak tokiko komunitateari zuzendutako garapen programak direla. Hona hemen 2013ko datu kuantitatiboak: sail bakoitzak laguntzatan kudeatu dituen zenbatekoak eta nola laguntzen duen horrek Euskadi aurreratu, produktibo eta lehiakorragoa lortzen. Laguntza programak Onartutako proiektuak Kudeatutako laguntzaren zenbatekoa milaka Finantzaketa 647 110.279 Ekintzailetza 158 3.164 IKTak 920 3.313 Teknologia 1.131 144.095 Berrikuntza 1.238 5.810 GUZTIRA 4.094 266.661 Iturria: Jarduera Txostena 2013 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 18/37
  • 20. 2013ko ekitaldian programa horiek hainbat proiektu bultzatu dituzte EAEko 3.681etik gora enpresatan. 2013an kudeatu diren laguntza programek inpaktu argia izan dute euskal gizartean, izan ere laguntza jaso duten proiektuek hauxe lortu dute: 140 milioi euro baino gehiagoko inbertsio pribatuak mobilizatzea. 2.776 lanpostu mantentzea eta 777 lanpostu berri sortzea. 15,8 milioi eurotik gorako aholkularitza zerbitzuak kontratatzea. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 19/37
  • 21. 5. Dimentsio soziala Bezeroak Interes talde honek bere baitan hartzen du Euskadiko enpresa-sare osoa, hau da, SPRIren zerbitzu profesionalak erabiltzen edo erabili dituzten ekintzaileak edo elkarteak. Bezeroaren segurtasunaren ikuspegitik, SPRIko programa guztiek jarduerak, dokumentuak, e.a. barne hartzen dituen prozesu bat igaro behar dute, laguntza programak eta zerbitzuak onuradunen esku jarri baino lehen. Praktikan, eskaerak egiteko epea ireki baino lehen egin behar da hori guztia. Administrazio Kontseiluak onartu eta euskal enpresei eskaini baino lehen, sail juridikoak gainbegiratzen ditu programa eta zerbitzu guztiak legezko baldintza guztiak betetzen dituztela bermatzeko. Hala, hobeto kontrolatzen ditugu bete behar diren lege eta araudiak edota geure borondatez onartzen ditugun kodeak. SPRIk hainbat komunikazio mekanismo dauzka bezeroak zerbitzuari eta martxan dauden proiektuei buruz informatzeko, eta baita ere intzidentzien, erreklamazioen eta bezeroen gogobetetzearen inguruko informazioa jasotzeko. 2013aren erdialdean SPRIren aurreko web bertsioa kendu eta komunikazio tresna bat jarri genuen, zuzeneko kanal bat, baliagarri izango dena batez ere bezeroarentzat, hots, euskal enpresarentzat. Asmoa da merkataritza eta komunikazio espazio eraginkorra izan dadila, sare sozialak ere barne hartzen dituena komunikazio eta parte-hartze tresna gisa. SPRIk Interneten duen domeinu berriak euskal enpresentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren edukiak kudeatuko ditu. Komunikabide bat denez, bertan aurki daitezke askotariko euskal enpresei eginiko irrati elkarrizketa esklusiboak, enpresentzat antolatutako jardunaldien bideo grabaketak eta ekitaldi horietan aurkeztutako dokumentazioa. Hori guztia webeko eduki bankuan dago gordeta, eta sare sozialetara ere igotzen da hedapena zabalagoa izan dadin. Azaroan www.spri.es webgunean aurki daitezkeen bi produktu berri kaleratu ziren. Batetik, hilero argitaratzen den Newsletterra, SPRIn sortu den eta euskal enpresarentzat interesgarria den ororen berri ematen duena: laguntzak eta zerbitzuak, ekitaldien agenda, albisteak eta lehen aipatutako elkarrizketak eta jardunaldien grabaketak. Bestetik, Adi Alerta izeneko ekitaldien buletin espezifiko bat sortu dugu. Hilean askoz jota bi bidalketa egiten dira, eta jardunaldi interesgarrienen berri ematen die euskal enpresei hizkera hurbil eta erakargarriago batean. Gainera, buletin horren hedapena ez da modu erasokorrean egiten. Buletin horretako jardunaldi guztiak estekaturik daude www.spri.es webgunearekin, izena errazago emateko. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 20/37
  • 22. Bezeroaren Arretarako Zerbitzua (BAZ) Bezeroaren Arreta Zerbitzuak momentuan bertan ematen du SPRIk kudeatzen dituen programa eta zerbitzuei buruzko informazio osoa, dela presentzialki, dela telefonoz edo dela telematikoki. Gainera, zerbitzua zentralizatzeak barne kudeaketa hobetu du eta lan karga kendu dio lantalde teknikoari. 2012an Bezeroen Arretarako Zerbitzuen Gutuna idatzi zen, non publikoki adierazten baita zeintzuk diren eskaintzen diren zerbitzuak eta zerbitzu horien kalitatearekin hartutako konpromisoak. Gainera, bezeroarekin etengabe komunikatzeko tresna bat da. Gutuna eta lortutako emaitzak SPRIren web orrian aurki daitezke (Bezeroen Areta atalean). Gutunean hartutako konpromisoen artean aipatzekoak dira telefono dei guztien %95 45 segundo baino gutxiagoan erantzuten direla eta %90 30 segundo baino gutxiagoan; telefono nahiz posta elektronikoko postontzietan jasotako mezuen %100 erantzuten dira; posta elektronikoz jasotako kontsulta guztien %70 bi lanegunen buruan argitzen dira eta programek edo zerbitzuek jasandako aldaketak 5 lanegun baino lehen eguneratzen dira Webean. SPRIren webguneko bezeroaren arretarako atalean formulario labur bat eskuratu daiteke bezeroak iradokizunak edota erreklamazioak igorri ditzan, eta baita ere zerbitzuarekiko gogobetetzeari buruzko inkesta labur bat. Bestalde, Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren bidez posible da erantzuna ematea kontsultei, iradokizunei, erreklamazioei, kexei eta abarrei. 2013an SPRIko Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak 30.000 kontsulta baino gehiago jaso zituen. Telefono deien %88 45 segundo baino gutxiagoan erantzun ziren eta jasotako posta elektronikoen %96 bi egun baino gutxiagoan. Jarraian ageri dira Bezeroaren Arretarako Zerbitzuaren datu garrantzitsuenak: Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 21/37
  • 23. Iturria: Kudeaketa Planaren Txostena SPRIk 2012ko irailaren 18an zertifikatu zuen Bezeroaren Arretarako Zerbitzuen Gutuna UNE 93200:2008 arauak ezarritako baldintzen arabera, eta arrakastaz gainditu du 2013ko jarraipen ikuskapena. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 22/37
  • 24. 2012 2013 BEZEROAREN ARRETARAKO ZERBITZU GUTUNAREN EMAITZAK ZERBITZUAREN KALITATEA (ERAGINKORTASUNA, AZKARTASUNA, ADEITASUNA ETA ZEHAZTASUNA) 1. konpromisoa: Lotutako adierazleak JASOTAKO ARRETAREN asebetetze indizea 7,4 7,5 Asebetetze indize GLOBALA 7,2 7,3 Gure bezeroen asebetetze maila 7aren gainetik mantentzea 0tik 10erako tartean. 2. konpromisoa: Lotutako adierazleak Webean programak eguneratzeko batez besteko epea 3,88 3,45 5 lanegun baino gutxiagoan eguneratutako aldaketen % 81% 78% 5 eta 15 lanegun bitartean eguneratutako aldaketen % 7% 11% 15 lanegun baino gehiagoan eguneratutako aldaketen % 12% 6% Gure programa eta zerbitzuetako aldaketak 5 lanegunetan eguneratzen dira gure webean. ERANTZUN-GAITASUNA 3. konpromisoa: Lotutako adierazleak 30 segundo baino gutxiagoan erantzundako deien % 97% 91% 30 eta 60 segundo bitartean erantzundako deien % 95% 92% Jasotzen diren telefono dei guztien %95 45 segundo baino gutxiagoan erantzuten dira eta %90 30 segundo baino gutxiagoan. 4. konpromisoa: Lotutako adierazleak Telefono buzoietan zein posta elektronikoan jasotako mezuen %100 erantzutea. Erantzundako mezuen % 100% 100% 5. konpromisoa: Lotutako adierazleak Unean bertan erantzuten diren telefono deien % 74% 64% 10 lanegun baino gutxiagoan erantzuten diren telefono deien n.d. n.d. % Telefonoz jasotako kontsulten %70 unean bertan argitzen dira eta gainerako %30 10 lanegun baino gutxiagoan. 6. konpromisoa: Lotutako adierazleak Posta elektronikoz jasotako kontsulten artean 2 lanegun baino gutxiagoan erantzundako kontsulten % 96% 95% Posta elektronikoz jasotako kontsulten artean 10 lanegun baino gutxiagoan erantzundako kontsulten % n.d. n.d. Posta elektronikoz jasotako kontsulten %70 2 lanegun baino gutxiagoan argitzen dira eta gainerako %30 10 lanegun baino gutxiagoan. KEXA ETA IRADOKIZUNEN KUDEAKETA 7. konpromisoa: Lotutako adierazleak Kexa eta erreklamazioei erantzuteko batez besteko epea 5,40 6,74 10 lanegun baino gutxiagoan erantzundako kexa eta 71% 85% erreklamazioen % 10 eta 20 lanegun bitartean erantzundako kexa eta erreklamazioen % 10% 9% 20 lanegun baino gehiagoan erantzundako kexa eta erreklamazioen % 17% 6% Kexa eta erreklamazioen %100 10 lanegun baino gutxiagoan erantzuten dira. 2013ko datuei buruzko oharra: Apirilaren 15ean telefonogune zerbitzuaren hornitzailea aldatu zen eta beraz zenbait emaitza iazkoak baino apalagoak izan dira. Gainera, 2013an bezeroaren arretarako zerbitzua kudeatzeko aplikazio informatiko berria garatu da eta horregatik ezin izan ditugu eskuratu zenbait emaitza. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 23/37
  • 25. Bezeroaren asebetetzea SPRIren iritziz kalitatea da bezeroak gustura ikustea gure zerbitzuak jasotzen dituztenean. Horregatik, Bezeroa da gure estrategiaren ardatza, eta gure operazioak etengabe aldatzen ditugu bere premien arabera, asebetetze maila handiena lortu nahian. Bezeroen asebetetze maila ezagutzeko onlineko inkesta bat egin diegu 2013an kudeatutako programa eta zerbitzuetako parte-hartzaileei, bai onartutako proiektuak zituztenei eta baita ere onartu gabeei. Informazio hori laguntza ebatzi edo ordaindu ondoren jaso da. 5.025 enpresatara bidalitako inkesta guztietatik 1.001 jaso ditugu erantzunda (%20 inguru). Jasotako emaitzak: Programa eta zerbitzuen 2013ko ekitaldian parte hartu duten enpresen hiru laurden baino gehiago gustura daude SPRIk eman dien zerbitzuaren kalitatearekin, eta proportzio hori iazkoaren antzekoa da. Batez besteko balorazioa 7,25ekoa da, iazko 7,23koa baino altuagoa. Asebetetze maila globala altuagoa da Enpresen Sustapen saileko programetan parte hartu duten enpresen artean. Berriro ere jasotako arreta eta jarrera eta profesionaltasuna izan dira ongien baloratutako faktoreak. Inkestatutako lau enpresatik hiruk uste dute parte hartu duten programak beren premiak betetzen dituela, eta erraza iruditu zaie deialdian parte hartzea. Dena den, kritikoagoak dira prozesua hasi zenetik ebatzi arte igarotako denbora baloratzean. Inkestatutako enpresen artean, aurreko deialdietan parte hartu dutenetatik %53k uste dute SPRIk eskainitako zerbitzua hobetu egin dela; %42aren iritziz berdina izan da. %60,8k uste dute SPRIk antzeko jarduera duten beste enpresa edo erakunde batzuk baino zerbitzu hobea eskaintzen duela. Datu hori 2012koa baino apur bat apalagoa da (%64,2). Adierazle hauek beherantz egin dute apur bat. Enpresa gehienek uste dute programak o aukera berriak ireki dituela enpresan (%68 aurten, %72 2012an). o lehiakorrago egin duela enpresa (%62 aurten, %66 2012an). o enpresari kudeaketa eraginkorragoa izaten lagundu diola (%59 aurten, %57 2012an). Enpresen %89aren iritziz, SPRIk eskaintzen dituen programak beharrezkoak dira eta garatzen laguntzen diete enpresei. Zifra hori 2012ko %93aren azpitik dago. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 24/37
  • 26. Asebetetze globalaren indizearen bilakaera 2013ko asebetetzearen indize globala 2012koaren maila ia berean mantendu da, apurtxo bat gorago. Iturria: Asebetetze inkestaren txostena 2013 Beste erakunde batzuekiko alderaketa Beste organismo publiko batzuekin alderatuta, azken urteotan hobetu egin da gure bezeroek erakundeaz duten pertzepzioa. Hala, azken bi urteotan portzentajea bikoiztu egin da; 2011n, esaterako, %30 baino gutxiagotik %60ra igo zen zerbitzu onenaren adierazlea. Iturria: Asebetetze inkestaren txostena 2013 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 25/37
  • 27. Kanpo komunikazioa Uneroko komunikatzen dira SPRIk gauzatzen dituen jarduerak. Komunikabideekiko harremanak sistematizatuta daude eta gardentasuna da nagusi. Ekimen, plan eta programa guztiak Webgunean sartzen dira, baina horrez gain uneoro bidaltzen dira jakinarazpenak komunikabideetara, eta kontaktu pertsonala dugu ekitaldi horietako aktore nagusiekin. Lehen esan bezala, 2013aren erdialdean SPRIren aurreko web bertsioa kendu eta komunikazio tresna bat jarri genuen, zuzeneko kanal bat, baliagarri izango dena batez ere bezeroarentzat, hots, euskal enpresarentzat. Asmoa da merkataritza eta komunikazio espazio eraginkorra izan dadila, sare sozialak ere barne hartzen dituena komunikazio eta parte-hartze tresna gisa. SPRIk Interneten duen domeinu berriak euskal enpresentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren edukiak kudeatuko ditu. Komunikabide bat denez, bertan aurki daitezke askotariko euskal enpresei eginiko irrati elkarrizketa esklusiboak, enpresentzat antolatutako jardunaldien bideo grabaketak eta ekitaldi horietan aurkeztutako dokumentazioa. Hori guztia webeko eduki bankuan dago gordeta, eta sare sozialetara ere igotzen da hedapena zabalagoa izan dadin. Webgunearen sakoneko aldaketa honek dagoeneko izan du lehen ondorio bat: hazi egin da bisitari kopurua. Lehen hiruhilekoan 20.000 izan baziren, azkenekoan 37.000 izan ziren. 2014ko lehen hiruhilekoko zifra hurbil dago 90.000tik. Azaroan www.spri.es webgunean aurki daitezkeen bi produktu berri kaleratu ziren. Batetik, hilero argitaratzen den Newsletterra, laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa, ekitaldi agenda, albisteak, elkarrizketak, e.a. eskaintzen dituena eta 20.000tik gora posta elektronikotan jasotzen dena. Bestetik, Adi Alerta izeneko ekitaldien buletin espezifiko bat sortu dugu. Hilean askoz jota bi bidalketa egiten dira, eta jardunaldi interesgarrienen berri ematen da hizkera hurbil eta erakargarri batean. Gainera, ekitaldi guztiak www.spri.es webgunearekin estekatuta daude, izena errazago emateko. Ekimen horien irekiera ratioa %22 eta %35 bitartekoa da, hau da, adituen ustez era honetako buletinen hedapenerako eraginkorra eta baliozkoa den irekiera ratioaren barruan dago (%20 eta %40 bitartean). 2013aren erdialdean SPRIren weba eguneratu dugu; orain komunikazio tresna berri bat dugu, zuzeneko kanal bat, baliagarri dena batez ere bezeroarentzat, hots, euskal enpresarentzat. Asmoa da merkataritza eta komunikazio espazio eraginkorra izan dadila, sare sozialak ere barne hartzen dituena komunikazio eta parte-hartze tresna gisa. SPRIk hizkuntza arloko indarreko araudia betetzen du bere jakinarazpen guztietan. Hala, eskaintzen eta argitaratzen dituen produktu eta zerbitzu guztiak EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dira. Euskararen erabilpena sustatzeko, SPRIk duela hamar urte baino gehiago eskuratu zuen BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA. Agiri horrek euskarak lan esparruan duen balioa akreditatzen du, euskarak hainbat onura dakarzkielako enpresei: balio erantsia ematen die zerbitzuei, lehiakortasuna hobetzen du, eskaerari profesionaltasunez erantzuteko balio du, konfiantza eta Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 26/37
  • 28. hurbiltasuna transmititzen du, langileen motibazioa, konpromisoa eta asebetetze maila hobetzen ditu, enpresaren konpromiso soziala indartzen du, bere irudia hobetu eta bezeroaren aurrean duen sinesgarritasuna indartzen du. Ziurtagiria lortu zenetik urtero berritu dugu, Ziurtagiriaren Elkarteak eginiko ebaluazioa gainditu ondoren. Pertsonak SPRIn aplikatzen den politikak helburutzat dauka langileen garapen profesionala sustatzea, segurtasuna eta osasuna bultzatzea, lan bizitza eta bizitza familiarra bateratzea eta berdintasun irizpideak errespetatzea. Legearen ikuspuntutik, SPRIk lan araudi propioa du indarrean dagoen legeriaren osagarri. Araudi horretan ezartzen da enpresak bere gain hartzen dituela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzura lan egiten duten langileentzat hitzartutako baldintzak. Zuzendari nagusia izan ezik, gainerako langileek, hots plantillaren %98,6ak, hitzarmen kolektiboa du eta Enpresa Batzordeak ordezkatzen du. Zuzendari nagusiaren kasuan izan ezik, kontratazio guztietan kontuan hartzen dira berdintasun, meritu eta gaitasun irizpideak. Hautaketa prozesua kanpoko enpresa espezializatu batek egiten du eta lanpostuaren berri ematen da bai prentsan eta bai enpresaren web orrian. 2013ko abenduaren 31n SPRIk 65 langile zituen, horietatik 36 gizonak eta 29 emakumeak. Langile guztiak finkoak eta lanaldi osokoak dira, eta honela banatzen dira: Ekitaldiaren amaieran enplegatutako pertsona kopurua 2013 2012 Gizonak Emakumea k Guztira Gizonak Emakume ak Guztira Zuzendari nagusia (130-99 Dekretua) 1 - 1 1 - 1 Zuzendaritza Batzordea 5 1 6 6 2 8 Goi-mailako teknikariak 24 13 37 28 15 43 Erdi-mailako teknikariak 2 5 7 2 5 7 Administrazioko langileak 4 10 14 4 10 14 GUZTIRA 36 29 65 41 32 73 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 27/37
  • 29. Barne komunikazioa SPRIk hainbat komunikazio kanal ditu barneko eta sail arteko komunikazioa ahalbidetzeko: Intraneta, aldizkako bilera informatiboak eta diziplina anitzetako lantaldeak. Intranetaren bidez langileek era askotako informazioa eskuratu dezakete: lan baldintzak, eskubideak eta betebeharrak, nola bideratu iradokizunak, antolatutako ekitaldiak, e.a. Era berean, Web 2.0 tresnak erabil ditzakete, esaterako wiki-ak eta foroak, eta erakundearen helburuetako bat da tresna horien erabilpena bultzatzea. Barne komunikazio prozesua sistematizatuta dago eta prozesu horren hedapena eta erantzukizuna hainbat sailena da, egin nahi den komunikazio motaren arabera: zuzendaritza nagusiarena, komunikazio sailarena edo laguntza zerbitzuena. Prestakuntza eta Pertsonen Garapenerako Sistema SPRIk Prestakuntza Plan bat definitzen du urtero arlo eta sail bakoitzeko zuzendaritzen lankidetzarekin, horiek baitira lantaldeko pertsonen prestakuntza premiak identifikatzen dituztenak. Prestakuntza Plan horretan jasotzen dira lanpostu bakoitzari esleitutako lanak behar bezala garatzeko prestakuntzarekin lotutako premia operatiboak. Baita ere barne hartzen ditu segurtasun eta osasun arloekin lotutako prestakuntza ekintzak, eta lanaldiaren barruan astean 5 orduz euskara ikasteko aukera. Hauek dira prestakuntzari buruzko 2013ko datu esanguratsuenak: Prestakuntza-ordu kopurua 3.195 Prestakuntza-ekintza kopurua 16 Prestakuntza orduak urteko % %3,14 Langileak 65 Prestakuntza orduak urteko eta 49,15 pertsonako Ondoko tauletan jasota dago prestakuntzaren banaketa sexuka eta kategoriaka: Emakumeak Gizonak GUZTIRA Prestakuntza-ordu kopurua 2013 1.398 1.797 3.195 Langileak 2013 29 36 65 Orduak pertsonako 48,20 49,91 49,15 Prestakuntza jaso dutenak 2013 29 35 64 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 28/37
  • 30. Badago kanpoko hezkuntzarako finantzaketa, eta eszedentzia-aldiak ematen dira langilea lanpostura itzuliko dela bermatuta. Kode etikoa Administrazio Kontseiluak 2011ko abenduaren 21ean onartu zuen SPRIko Kode Etikoa eta Gobernu Onaren gida, zeinak hainbat printzipio eta arau ezartzen baititu antolakundeko pertsona guztien portaera arautzeko beren funtzioen betepenean eta harreman profesionaletan, legez ezarritakoa baino harago doan gardentasun eta eraginkortasun marko batean. Kode horrek, gainera, hainbat printzipio eta balore etiko finkatzen ditu antolamendu juridikoa betetzeaz harago: Objektibotasuna Efikazia, efizientzia eta errentagarritasun soziala Dedikazio osoa, fede ona eta eredugarritasuna Austeritatea eta zintzotasuna Gardentasuna, irisgarritasuna eta konfidentzialtasuna Herritarren parte-hartzea eta lankidetza Erantzukizuna eta elkarlana SPRIko kide guztiek zorrotz beteko dituzte, bai indarrean dagoen legeria eta baita ere segurtasun eta lan arriskuen prebentzio arloan zein ingurumeneko politiketan ezarritako barne araudi guztiak. Lan arriskuen prebentzioa SPRIk 2007ko azaroan onartutako Prebentzio Planean jasotzen du enpresaren prebentzio politika, langile guztiek Intraneten eskuratu dezaketena. Kanpoko prebentzio zerbitzuarekin batera, dokumentu horrek bere jardueren programan jasotzen du langileei zuzendutako segurtasunari eta lan osasunari buruzko prestakuntza. 2007ko ekainaz geroztik, SPRIk Lan Arriskuen Ebaluazio eguneratua dauka, langile guztiek Intraneten eskuratu dezaketena. Enpresak eta kanpoko prebentzio zerbitzuak berrikusten dute dokumentu hori 4 urterik behin. Arriskuen ebaluaketa dokumentua gainbegiratu egin daiteke lan-baldintzak aldatzen badira, langile bereziak sartzen badira, e.a. Amatasun bajarik gabeko absentismo tasa %2,23koa izan da 2013an. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 29/37
  • 31. Berdintasuna SPRIk bere langileen eskubide eta betebeharren berdintasuna errespetatzeko ekintza eta irizpide ugari aplikatzen ditu bere kulturan, operatiban eta lan araudian. Gainera, berdintasunarekin lotutako hainbat jarduera garatu ditu Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki. SPRIko soldatak barneko lan araudian jasotako kategoria profesionalen taularen arabera ematen dira, zeina antolakundeko langile guztiek ezagutzen baitute. Araudi horrek soldata bandak ezartzen ditu eta antolakundeko pertsona bakoitzak egiten duen lanean oinarrituta kudeatzen dira, adin, sexu edo ideologiagatiko bazterkeriarik gabe. Guztira 5 emakume eta 12 gizon daude zuzendaritzaren eta arduradunen kategorietako karguetan. 30 urte baino gutxiago 30 eta 50 urte bitartean 50 urte baino gehiago Langileen % %0 %32 %69 Emakumeen % %0 %17 %26 Zuzendaritza-karguak dituzten langileen % %0 %41 %59 Zuzendaritza karguak dituzten emakumeen % %0 %12 %18 Bizitza familiarra bateratzea SPRIk hainbat abantaila eskaintzen ditu langileen lan bizitza eta bizitza familiarra bateratzeko (lanaldi murrizketak, berreskuratu daitezkeen baimenak, menpekotasunak dituzten senitartekoak zaintzeko ordu poltsa, ordutegi malguak lanaldiaren hasieran eta amaieran, lanaldi trinkoak, ostiral arratsaldeak libre urte osoan, norberaren aukerako egunak, e.a.). Beste abantaila sozial batzuk Era berean, SPRIk bestelako abantaila sozialak eskaintzen dizkie bere langileei. Langile bakoitzak bizi-asegurua dauka, eta kontsumorako mailegu bat eskuratu dezake interesik gabe. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 30/37
  • 32. Aliatuak eta hornitzaileak SPRI hainbat elkartetako kide da, besteak beste, hauetakoa: ADR foroa (Tokiko Garapen Agentzien Espainiako Elkartea), zeinaren helburua baita Espainia osoko agentzien arteko lankidetza indartzea, esperientziak partekatu ditzaten eta eraginkorrago izan daitezen ETEei zerbitzuak ematean. Elkarte honetan administrazio autonomikoen menpeko erakunde publikoak biltzen dira, eta erakunde horiek eskualdearen garapen ekonomikoa sustatzen duten politikak edo jarduerak planifikatzen eta exekutatzen dituzte, enpresa txiki eta ertainei lagunduz. EURADA (Garapen Agentzien Europako Elkartea), zeinaren helburua baita eskualdearen garapen ekonomikoa bultzatzea elkarrizketaren bidez, jardunbide egokiak trukatuz, kideen arteko nazioz gaindiko lankidetza bideratuz eta eskualdeko garapen agentzia kontzeptua sustatuz. EUROPEAN ENTERPRISE NETWORK, zeinaren helburua baita enpresa txikiei laguntzea ahalik eta ongien aprobetxa ditzaten Europar Batasuneko negozio aukerak. Q-epea, kudeaketaren bikaintasunarekin konprometitutako erakunde publikoen Euskadiko sarea (administrazioak eta enpresa publikoak), zeinaren helburua baita gure antolakundeen kudeaketa hobetzea ikaskuntza partekatuaren bitartez eta bikaintasuna sustatzea EAEko sektore publikoan. EUSKALIT, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa, zeinaren helburua baita hobekuntza eta berrikuntza bultzatzea kudeaketan. Era berean, SPRIk loturak ditu EAEko Klusterrekin, laguntza eta zerbitzu programak eskuratzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren koordinaziopean. Sozietatea SPRIk interes talde honekin duen harremana hobeto ulertzeko, ezinbestekoa da erakundearen jatorrira begiratzea. SPRI, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua 1981ean sortu zen Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak sortutako Garapen Agentzia gisa eta funtsean industriala zen gizarte batean. Bere helburu nagusia zen industria sustatzea, enpresa berriak sortzen eta sortuta zeudenei hedatzen laguntzea, enpresen arteko lankidetza bultzatzea, Eusko Jaurlaritzak industriaren berregituraketarako ematen zituen laguntzen finantzaketa artikulatzea eta eduki teknologikoko proiektuak exekutatzea. Sortu zenetik 1991ra arte, SPRIk politika industrialaren arloan garatu zituen ekintza-ildoak esparru hauetan zentratu ziren: industriaren berregituraketan eta arazoak zituzten sektoreetan, industria berrabiarazteko eta dinamizatzeko ahaleginean eta aldaketa eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko helburuan. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 31/37
  • 33. Harrezkero aldatu egin ditu eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak etorri diren aldaketa sozialei egokitzeko. Aldaketa horiek ekintza desberdinak eragin dituzte, zeintzuen helburua baita kultura berritzailea indartzea eta hedatzea enpresetan eta gizartean. SPRIk programa ugari instrumentatu ditu, argi uzten dutenak Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin duela informazio eta komunikazio teknologiak (IKTak) hedatzeko herritarren artean, enpresetan eta administrazioan. Bestalde, SPRIk abiarazi zuen zientzian eta ezagutzan intentsiboak diren sektoreetarantz ekonomikoki dibertsifikatzeko estrategia. Horregatik jarri zituen martxan BioBasque eta NanoBasque estrategiak, sektore industrial berriak sortzeko helburuarekin. 2011n izena aldatu zuen eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea izenarekin bere xedea zabaldu zuen. Orain merkataritza eta turismo sektoreetako sustapena ere lantzen du eta hala bat egin du Eusko Jaurlaritzak onartutako Enpresen Lehiakortasun Plana 2010-2013 txostenean euskal ekonomiarentzat diseinatutako eraldaketa lehiakorrerako estrategiarekin. 2013tik aurrera, gainera, SPRIk Eusko Jaurlaritzaren 4i Estrategiarekin bat egin du, zeina funtsezko lau lehiakortasun faktoretan oinarritzen baita: berrikuntza, ezagutza sortzen duelako eta ezagutza hori balio ekonomiko eta sozial bihurtzen delako; industrializazioa, espiritu industriala berreskuratzeko eta ekonomia produktibo adimendunari laguntzeko, garapenaren motor izan dadin; nazioartekotzea, arriskuak dibertsifikatzeko eta euskal enpresen lehiakortasun globala hobetzeko berme onena delako; eta inbertsioa, lehiakortasun palanka delako I+G+B, teknologia eta jakintzaren sorkuntza eta transferentzia eta azpiegitura eta proiektu estrategikoen garapena bultzatzeko. Testuinguru horretan, SPRIren helburua da bere laguntza eta zerbitzuen bidez euskal enpresen hazkunde ekonomikoa sustatzea, aberastasuna eta ongizatea sortzeko Euskadin. Hau da, SPRI euskal gizartearen zerbitzura dago, batez ere, enpresen bitartez. Horretarako, euskal enpresen premiei uneoro egokitutako laguntza eta zerbitzu sorta zabala daukagu. Jakintza sortzailea Horregatik, ezagutza eta sentsibilizazio ingurune bat sortu behar dugu esparru desberdinetan. Lehen esan bezala, SPRIk Interneten duen domeinu berriak euskal enpresentzat interesgarriak eta beharrezko diren edukiak kudeatuko ditu. Komunikabide bat denez, bertan aurki daitezke askotariko euskal enpresei eginiko irrati elkarrizketa esklusiboak, enpresentzat antolatutako jardunaldien bideo grabaketak eta ekitaldi horietan aurkeztutako dokumentazioa. Hori guztia webeko eduki bankuan dago gordeta, eta sare sozialetara ere igotzen da hedapena zabalagoa izan dadin. Azaroan www.spri.es webgunean aurki daitezkeen bi produktu berri kaleratu ziren. Batetik, hilero argitaratzen den Newsletterra, 20.000 helbide baino gehiagotan jasotzen dena eta SPRIn sortu den eta euskal enpresarentzat interesgarria den ororen berri ematen duena: laguntzak eta zerbitzuak, ekitaldien agenda, albisteak eta lehen aipatutako elkarrizketak eta jardunaldien grabaketak. Bestetik, Adi Alerta Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 32/37
  • 34. izeneko buletin espezifiko bat sortu da ekitaldi anitzen berri emateko eta izen-ematea errazteko. Askoz jota hilean birritan bidaltzen da eta bertan biltzen dira jardunaldirik interesgarrienak. Jakintza esparru espezializatuenetarako: Antolakundeetan berrikuntza sustatzeari dagokionez, 2013an Eraldaketa Lehiakorrerako Prestakuntza zerbitzuek 80 jardunaldi eta ikastaro egin dituzte 1.350 parte-hartzailerekin. I+G+B teknologikoa bultzatzeari dagokionez, SPRIk zuzentzen du Enpresen Aholkularitzarako eta Berrikuntzari Laguntzeko Europako Sarea, ENTERPRISE EUROPE NETWORK alegia. Erakunde horren bidez 8 jardunaldi edota ekitaldi antolatu ditu 631 parte-hartzailerekin, teknologia gorakorrei buruzko 260 txosten banatu ditu eta 12 EEN buletin editatu ditu 3.124 harpiderentzat. Informazio eta Komunikazio Teknologien sustapenean 773 prestakuntza eta sentsibilizazio ekintza sustatu ditu 13.584 parte-hartzailerekin, Enpresa Digitala, Barnetegi Teknologikoa eta Mikroenpresa Digital@ ekimenen bitartez. Era berean, tresna informatikoen ezagutza ziurtatzen duten 5.822 IT Txartela ziurtagiri eman ditu. 2013an Euskadiinnova Berrikuntza atarian antolakunde desberdinetako 164 lagunek 1.451 albiste, jardunaldi eta ikastaroen 525 deialdi, 50 bideo eta 48 elkarrizketa argitaratu dituzte. Eduki horiek guztiek helburu bakarra dute: kultura berritzaileranzko aldaketa sustatzea zuzendaritza-gaitasunak garatuz eta IKTak ezarriz. 22.570 pertsonak jasotzen dute astero Euskadiinnova aldizkaria. 2013an 708.651 bisita jaso ditu atariak eta 1.511.403 orri bistaratu dira. Gainera, aplikazioen bitartez 88.861 bisita gehiago jaso ditu eta Twitter sarean 4.205 jarraitzaile ditu. SPRIk enpresen, ikerketa zentroen eta unibertsitateen arteko lankidetza eredu berri bat bultzatzen du mikro eta nano-teknologien sektorean, NanoBasque Agentziaren bitartez. Dagoeneko 15 sektore industrialetako ehun enpresa baino gehiago bildu ditu. 2013an aipatzekoa da Pulper Ideiak ekimenaren bitartez Paper Klusterrarekin garatutako jarduera, baita ere nanoBasque pabilioia antolatu izana Bilboko Imaginano azokan eta, azkenik, nano@marine energies ibilbide orriaren garapena. Era berean, bio-zientziekin lotutako enpresa sektorea bultzatzen du BioBasque Agentziaren bitartez eta Euskal BioEskualdea ordezkatzen du. Dagoeneko 320 milioitik gora euro fakturatzen duten eta 3.000tik gora lagun enplegatzen dituzten 75etik gora enpresa bildu dira erakunde honen babesean, hainbat forotan 2.000 harpide baino gehiago dituen sare baten bidez dinamizatuta. 2013an, Basque BioCluster sendotu izanaz gain, aipatzekoa da aurten enpresa misio bat antolatu dela Chicagoko BIO azokara. Teknologi eta enpresa garapenerako estrategia bat jarri da martxan fabrikazio aurreratuaren esparruan, euskal industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta balio erantsi handiagoa duten merkatu nitxoetan posizionamendua hobetzeko. Estrategia horren baitan demostraziorako eta lehen industrializaziorako azpiegiturak definitzea izan da lehen ekintza. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 33/37
  • 35. EnergiBasque estrategia hedatu da EEE eta Energia Klusterrarekin lankidetzan, eta horren bidez 2013an laguntza programa berri bat jarri da martxan itsasoko energia berriztagarrien teknologia gorakorrak frogatzeko eta baliozkotzeko. Euskal enpresen nazioarteko dimentsioa sustatzeko eta lehiakortasun maila definitzeko ezinbestekoa denez, SPRIk Kanpo Sareko delegatuak biltzen ditu Euskadin urtean birritan, euskal enpresen zerbitzura jar daitezen. 2013an 780 elkarrizketa egin dituzte. Kanpo Sareak Invexport Foroan parte hartu zuen, Euskadin urriaren 2tik 3ra egin zen nazioarteko ekitaldian. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 34/37
  • 36. 6. Ingurumen dimentsioa Kalitate, Ingurumen eta Lan Arriskuen Prebentzioko Politikan esaten den bezala, Ingurumenaren kudeaketa helburu estrategikoa da SPRIrentzat eta horregatik ahalegina egiten dugu baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko, gure jarduerak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak ebaluatzen ditugu inpaktu horiek prebenitzeko, desagerrarazteko edo minimizatzeko eta legezko ingurumen baldintza guztiak nahiz sinatutako beste edozein baldintza betetzen ditugu. 2011n EKOSCAN arauan oinarritutako Ingurumen Kudeaketa Sistema bat ezarri genuen eta horri esker ziurtagiria lortu genuen 2012an. Sistema hori ezarri dugunetik, ingurumen arloko hainbat elementu aztertu eta ebaluatu ditugu, alderdi legalak berrikusi eta ingurumen adierazleak sortu ditugu eboluzioa neurtzeko eta ekintza planak ezarri ditugu SPRIk ingurumenarekin hartua duen konpromisoa etengabe hobetzeko. Ezarritako sistema horrek aukera ematen digu hobeto identifikatu eta kontrolatzeko ingurumenaren ikuspegitik aplikatzekoak diren legezko baldintzak eta araudia ez betetzeagatiko zigorrak saihesteko. 2013ko ikuskapenaren arabera, hauxe da sozietatearen indar-gunea ikuskapena egin den unean aplikatzekoak diren baimen eta lizentzia guztiak ditu, eta aurrea hartu zaio IHOBE, S.A.ren Ikuskapen Irizpideetan Ekoscan Ziurtagiria mantentzeko ezarritako epeari. Ingurumena hobetzeko plana 2013, helburuak eta lortutako emaitzak: Energia elektrikoaren kontsumoa murriztu da, lehen zeuden ekipo informatikoak kendu eta Energy Star zigilu eraginkorragoa duten beste ekipo batzuk jarri direlako. Energia aurrezkia: %22,5 Paper kontsumoa %5 murriztu da, ordenagailu berrietan aurpegi biko inprimaketa lehenetsi delako. Murrizketa: %8,47 CO2 isuriak %5 murriztu dira, komunikazio tresna alternatiboak erabili direlako (Skype, posta elektronikoa, e.a.) nazioarteko bidaiak egin beharrean. Murrizketa: %49,41 Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 35/37
  • 37. Hona hemen ingurumenarekin lotutako portaera eta jarraipen adierazleak: Ingurumen Portaerako Adierazleak: 2010 2011 2012 2013 Pertsona kopurua unitateak 70 72 73 65 Bulegoetan kontsumitzen den klororik gabeko papera kg 3.000,0 2.400,0 1.656,0 1.440,0 Kg/pax 42,86 33,33 22,68 21,49 Inprentako papera kg 115,2 205,0 25,0 12,5 Kg/pax 1,65 2,85 0,34 0,19 Karpetak kg 480,0 150,0 684,0 432,0 Kg/pax 6,86 2,08 9,36 6,45 Tonerra unitateak 44 36 10 0 unitateak/pa x 0,63 0,50 0,14 0,00 Mezularitza km 21.016 9.873 4.530 3.370 Ingurumen Jarraipeneko Adierazleak: 2010 2011 2012 2013 Bulegoan kontsumitutako paper kg Baliza-zerbitzu kopurua - - 4,32 5,55 - CO2 tonak eta horrekin Kg/pax lotutako aurrezkia 42,86 34,72 22,69 21,49 Kontsumitutako artxibo berrien kaxa kg - 11,11 0,00 0,00 - - 0,05600 0,07197 Ibilgailu elektrikoaren km 0,00 0,00 18,61 3,95 - CO2 tonak eta horrekin lotutako aurrezkia 0,00 0,00 0,00037 0,00008 Bestalde, ez dugu ingurumen erantzukizunezko asegururik, baina Kontseilari eta Zuzendaritza Karguen Erantzukizun Zibileko aseguruak barne hartzen du kontzeptu hori. SPRIren bulegoak BIZKAIA PLAZA ERAIKINEAN daude. Eraikin adimenduna da, energia-eraginkortasun maila altua lortzeko diseinatua dagoena. Fatxada kolore neutroz serigrafiatutako beira uhinkariz estalita dago. Estaldura horrek erregulatzen du zenbat argi sartzen den neguan eta udan. Xafla fotovoltaikoak ditu teilatuan eta fatxadaren hegoaldean. Energia-eraginkortasunaren arloko azken aurrerapen teknikoak ditu. Erantzukizun Sozialeko Memoria 2013 36/37