16
Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina EKAINA 10 20.Zk 20 HAUR BESOETAKOA JON MIRANDE ARRIAGAN IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK PAGOETATIK

Barra-barra 20. alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bilbo Zaharra euskaltegiaren aldizkaria dugu "barra-barra". 19. alea irakurgai duzue.

Citation preview

Page 1: Barra-barra 20. alea

Barra-barraBilbo Zaharra euskaltegiaren buletina

EKAINA 10 20.Zk

20HAUR BESOETAKOA JON MIRANDE ARRIAGAN IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK PAGOETATIK

Page 2: Barra-barra 20. alea

2

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

N ola antolatzen duzu zeure burua bi lanak adosteko?

Egia esan, txikitatik ohituta nago jarduera askotan parte hartzera.Beraz, euskaltegian euskara eskolak ematea eta bilboko akordeoi orkestra sinfonikoarekin entsaioak eta kontzertuak ematea bateratzea ematen duen baino errazagoa da.Batez ere oso antolatua izan behar dut bietan ondo aritu ahal izateko.

Badago Donostian edo Gasteizen edo beste herrialdeetan zuen orkestra bezalakorik?

Gipuzkoan eta Gasteizen badaude batzuk, baita Europako eta Amerikako hiri askotan ere .Baina gure orkestrak duen berezitasuna da musika sinfonikoa akordeoiaren bitartez Europan egiten duen orkestra bakarra dela.

Honez gain, gure soinu ezugarriak oso bereziak dira eta gure kontzertuetara joaten direnak liluratuta geratzen dira.

Betidanik egon da zure senidean musikarekiko zaletasuna?

Bai, gure ama oso zalea da eta betidanik entzun dugu musika gure etxean .Familiako guztiok ,gurasoak eta neba-arrebak txikitatik abestu dugu bazkalondoetan,gabonetan eta halakoetan.

Zer-nolako harremana duzue zuzendariarekin?

Ba, gure maisua zena Josu Loroño oso irakasle zorrotza zen eta orkestran ere asko exijitzen zigun. Hala ere ,oso maitagarria zen gurekin eta guretzat aita bat bezalakoa zen.Duela 10 urte bere alabak hartu zuen batuta eta berarekin ere antzeko harremana

daukagu, asko exijitzen digu,baina gero laguntasun handia dago gure artean.

Zein lurraldetan jo duzue?

Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan, Espainiar estatuko hiri eta herri gehienetan ere ,baita atzerriko zenbait lekutan ere: Alemanian, Polonian, Frantzian, Portugalen eta Colombian ere bai.

Zein proiektu daukazue etorkizunerako eta zein izango da hurrengo jira?

Hilaren 19an kontzertu bat emango dugu Euskalduna Jauregiaren ondo-ondoan dagoen Kontxa izeneko lekuan .Bilboko udalak antolatzen dituen Gau Zuriak izeneko egitarauaren barruan.Kontzertu hau dohainik izango da eta bi emanaldi egongo dira, lehena 20:30ean eta bigarrena 22:30ean.

Gure orkestrara LOROÑOKO MUSIKALTEGIAn ikasten dituzten ikasleak baino ez dira sartzen. Ez dago kanpotik etorritako inor. Gurea Athletic bezalakoa da, harrobia daukagu eta hortik ateratzen dira fenomenoak.

Orkestra

“ARANTZACAMARERO”

IRAKASLEEN TXOKOA

(Irakaslea eta musikaria)

Page 3: Barra-barra 20. alea

3

20. Buletina

Hurrengo udan, abuztuan eta 13. urtez berriro joango gara Galiziara hainbat kontzertu ematera.Hango lurraldean oso gustuko dute soinua eta entzule mordoa hurbiltzen da gure kontzertuetara.

Zein artista famatuekin kolaboratu duzue?

Ba, batzuekin. Bertoko abesbatza ezagun askorekin , baita herri txikietako hainbatekin ere.Bestaldetik, bakarlari batzuekin ere aukera izan dugu elkarrekin aritzeko ,Kepa Junkera eta Natxo de Felipe besteak beste.

Zenbat aldiz egiten duzue entsaioa astean?

Astean behin edo bitan elkartzen gara, beharraren arabera beti.Baina bakoitzak bere aldetik ikasi eta entsaiatu behar ditu obrak orkestrarekin entsaiatu baino lehen. Bestalde,kontzertu edo disko baten garbaketa badaukagu gehiagotan izan daiteke, askotan larunbatean edo igandean.

Zein gomendio emango diozu orkestran sartu nahi duen gazteari edo umeari?

Gure orkestrara LOROÑO MUSIKALTEGIAn ikasten dituzten ikasleak baino ez dira sartzen .Ez dago kanpotik etorritako inor.Gurea Athletic bezalakoa da, harrobia daukagu eta hortik ateratzen dira fenomenoak.Baina benetan gurekin aritu nahi duenari esango nioke ilusio handia izateko eta batez ere prest izateko disfrutatzeko, hori bai, horretarako behar diren ahaleginak ahaztu gabe. Azken batean musika, bizitza bezala, gozatzeko da eta horixe da gure helburua.

Ikastaldea

LOROÑO akordeoi eta Musika Eskola

2010eko maiatzaren 3tik aurrera matrikula epea zabalik.

Akordeoia eta musika-hizkuntzaren hastapenak 6 urtetik gorako umeentzat.

Txiki bilbainadak: Bertoko generoa eta geurea ez beste inorena den bilbainadak ezagutu eta abestu

(6 urtetik 12 urtera).

Akordeoi eskolak edozein adineko gazte zein helduentzat, LOROÑO akordeoi eta Musika Eskolak

duen programa erabiliz, maila bakoitzaren arabera.

Akordeoia eta musika-hizkuntzaren hastapenei buruzko ikastaro berezia, 55 urtetik gorakoentzat.

Irakasle tituludun eta adituak, den-denak Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren kideak.

Argibide gehiago: Astelehenetik ostegunera (16:30etik-20:30era)

Hurtado de Amezaga, 27 – 4.a

48008 BILBAO

Tlfnoa: 944218496

e-posta: [email protected]

Bisita ezazu gure web orri berria: www.bilbaoacordeon.org

Ondo pasa eta gozatu akordeoiarekin adin guztietan!

Page 4: Barra-barra 20. alea

4

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Nolako musika duzu gogokoen? Musikarik gabe, askoz pobreagoa izango litzatke gure bizitza, ezta? Hori dela eta, ikasle batzuei luzatu diegu gal-dera: “Nolako musika maite duzu? Noiz eta non entzun ohi duzu? Abestu ere egiten duzu?” Eta gauzarik onena: musikariren bat edo diskoren bat gomendatzeko eskatu diegu.

Hona hemen erantzunak. Ezetz ezagutu aipatzen diren musikari guztiak!

FITO ETA FITIPALDIAKEdozein musika mota gustatzen zait, egia da batzuk beste batzuk baino gogokoagoak ditudala eta horregatik edozein lekutan eta momentutan entzun dezaket. Horrexegatik musika mota batzuk abesten ditut eta beste batzuk ezin dira, ez dutelako letrarik, baina abestea gustatzen zaidan bat Fito eta Fitipaldisa da.

MOZARTGehien gogoko dudan musika klasikoa da. Eskuarki etxean eta lanerako bidean entzun ohi dut. Batzuek letrarik ez dutela, besteak oso zailak direla kantatzeko, abestu ere ez dut egiten. Inoiz ez baduzu entzuten musika klasikoa eta hasi nahi baduzu, “La flauta mágica” entzutea gomendatuko nizuke, Mozartena da.

HegoiAitor Ibeso Izaola

HAINBESTE TALDE ON DAUDE E.H.AN EZEN EZIN BAITIZUET BAKARRIK BAT GOMENDATU.E.H.an dagoen musika gero eta ezagunagoa da mundu osoan. Denboraren poderioz, gero eta mota gehiago ikus daiteke E.H.ko funtsa galdu barik ,hots, musika ezagun modako taldeak gaur egun ikustea dugu. E.H.an, ondo eginda eta gainera hizkuntza ezberdin batean, bitxiago egiteko musika.E.H.ko eszena aztertzean “underground” mugimendura begiratu behar dugu. Ezezagunak diren taldeek, nire ustez, ezagunak direnek baino askoz gehiago ematen digute zuzenean eta diskoetan.Amaitzeko, konturatu behar dugu gero eta talde gehiago pasatzen direla E.H.tik birak egiten eta batez ere bertan dauden taldeak aukeratu dituzte “telonero”, hortik harreman bat sortzen da eta harreman horrengatik E.H.ko taldeek atzerrira jotzeko aukerak dituzte, eta bertoko jendeak maiz ezagutzen ditu.

WITHIN TEMPTATIONNiri gehien gustatzen zaidan musika, Rock and Rol-la da. Baina denetarik entzuten dut; segun eta nola dagoen nire aldartea, musika alaia edo tristea entzuten dut. Normalean etxeko lanak egiten ditudan bitartean musika entzun ohi dut. Noski, nola ez, abestu egiten dut. Rock Gotikoa ere nire gustukoa da. Ez dakit taldea ezaguna edo ezezaguna den, baina “Within Temptation” gomendatuko dut

TAPERDUEL. CELTAS CORTOSEN TRIKITRIXALARIAREN BESTE TALDE BAT DA. ARABIAR MUSIKA BEZALAKOA DA ETA LASAI GAUDENEAN ENTZUN BEHAR DA.“Musika” bizitzako gauzarik onena da. Niretzat lagunik onena da. Edozein lekutara eraman daiteke ( bai poltsikoetan, bai poltsetan) ; beti mota bat dago momentu bakoitzean entzuteko, gainera, gero eta talde desberdin gehiago daude. Ni egun osoan zehar nago musika entzuten. Altxatzen naizenean irratia pizten dut nobedadeak entzuteko, etxetik irtetean MP5 pizten dut eta etxera bueltatzean minikadena berriro pizten dut. Normalean hiru talderen CDak daude minkadenaren gainean: Marea, Celtas Cortos eta Ismael Serrano. Haien artean oso desberdinak dira, egunean zehar gure gogoak ere desberdinak direlako. Bukatzeko, musikaren gauzarik onena kontzertuak dira, han ikusten delako musikariak onak diren ala ez.

Stella

EGIA ESAN EZ NAIZ OSO MUSIKAZALEAEgia esan ez naiz oso musikazalea, baina musika mota bat aukeratu behar badut, Pop estiloa aukeratuko nuke. Hau da, irratian edo normalean tabernetan entzuten diren abestiak. Normalean trenean nagoenean edo etxean lasai- lasai nagoenean entzuten dut

MUSIKA MOTA GUZTIAK ENTZUTEN DITUTTaberna batean lan egiten dudanez, musika mota guztiak entzuten ditut, beraz, hain ohituta nago edozein musika entzuteko, non gaur egungo musika guztia gustatzen zaidan. Dena den, esan behar dut lan egiten dudan bitartean abesteko gogoa dudala denbora azkarrago pasa dadin.

LOS SUAVESRock and Rol musika dut gogoko. Gaztetan edozein lekutan entzuten nuen, baina gaur egun, berriz, autoa gidatzen dudanean bakarrik. Gainera, musika entzuteaz batera abesten dut. Gomendatuko nizueke “Los Suaves” taldea entzutea. Hamaika urte daramate abesten baina gaur lehen baino ezezagunagoak dira, beraz, berreskuratzea gomendatuko nizueke.

MUSIKA LATINOA GUSTATZEN ZAIT GEHIENNik gogoko dudan musika dantza daitekeena da; nire ustez, musika eta dantza elkarrekin doazelako. Egia esan, musika latinoa gustatzen zait gehien, erritmo alai eta bizia baitu.Musika ,etxean atsedena hartzen dudanean eta dantza entrenatzean entzuten dut. Gainera, sarritan abesten dut dantzatzen dudan bitartean, jartzen ditudan diskoko abestiak buruz dakizkidalako.

Sara Oter González

Natalia Liaño

Inazio Ruiz Martinez

Rakel Ruiz

Sara

Esther Villardón Aja.

Page 5: Barra-barra 20. alea

5

20. Buletina

Natalia Goñi Labrador

Mikelen Txokoa

Kontu judizialak.

Gora egin dut lanean. Iaz abokatu taldea eduki nuen eta

aurten epaile eta idazkari judizialak. Datorren urtean konsti-

tuzio auzitegian irakasle?

Epaitegietako lehenengo egunean jendearentzako atea ire-

ki arte itxaron behar izan nuen; gero ilaran jarri eta ertzain

batek bizkar-zorroa detektagailu batetik pasarazi zidan.

Orain ez, ordea. Bigarren egunetik baimen-txartela daukat

eta harro-harro sartzen naiz funtzionarioen sarreratik. Ka-

tegoriak. Gero dekanotzara igo eta berriro txartela. Azkenik

ikasgelara heltzean ere txartela behar dugu. Duela gutxi ja-

rri digute azken traba hau, eta badira bi arrazoi horretarako.

Lehena: Gurea, ikasgela izateaz gain liburutegia ere bada.

Behintzat liburu pila dago bertan, baita liburu pilak ere.

Ikasturte honetan liburuok hiruzpalau bider aldatu dituzte

tokiz, ez dakit zein irizpidez. Benetako funtzionarioa ez nai-

zenez ez ditut mekanismo horiek ulertzen, baina arrazoiren

bat egongo da, seguru.

Kontua da behin sartu nintzela eta nire atzean ezagut-

zen ez nuen emakume bat etorri zela. Bere traste guziak

ondoko mahaian utzi ondoren nobela bat irakurtzeari ekin

zion. Ni zur eta lur, baina mutu. Geroago nire ikasle bat

etorri, eta esan zion: “Aizu hemen euskara klasea ematen

dugu”. Eta berak: “Lasai, ez zait axola”. “Bai, baina askotan

hitz egiten dugu eta”. “Trankil, benetan ez nauzue moles-

tatzen”. Azkenean zerbait esan zion modu txar samarrean

eta alde egin zuen. “Baina, zergatik ez doa irakurtzera bere

bulegora” galdetu nuen nik. “Lan handia daukatelako”.

Geroxeago jakin nuen andre horri “markesa” deitzen diote-

la, baina dirudienez ez da bertako markesa bakarra.

Horixe da gure gelan “txartela-pasa” ipintzeko arrazoietako

bat. Bigarrena ere harritzeko modukoa: Dirudienez liburu

asko eta asko desagertzen dira bertatik. Ostu egiten di-

tuzte, lapurtu. To! Epaitegietan! Nik uste nuen horrelakoak

euskaltegietan baino ez zirela gertatzen.

Amaitzeko, beste pasadizotxo bat: Lehengoan epaileetako

bat despitatuta ikustean zera esan nion: “Susana non

daukazu burua?”. “Armairu batean”. Antza denez bezperan

armairu baten inguruko epaiketa eduki zuen eta ez zeukan

batere argi kontua. “Azkenean ditxosozko armairua ikustera

joatekotan nago ”.

Ikusten denez denak ez dira epaiketa mediatiko horie-

takoak.

Bestela ondo.

EGUNAREN ARABERAKO MUSIKA ENTZUTEN DUTEsan behar dut musika mota bat ez daukadala entzuteko, hau da, egunaren arabera bestelako musika entzun ahal dut.Egia esan, musika, egoera emozionalarekin lotuta dago, horregatik etsita nagoenean musika alaiagoa ipintzen dut animatzeko.

SHAKIRA, LA OREJA DE VAN GOGH , ESTOPA, REGGAETON…Nik ez dut gustuko musika zehatz bat. Egia esan, egunero entzuten ditut musika desberdinak, esaterako: Shakira, La Oreja de Van Gogh , Estopa, Reggaeton…Izan ere, goizeko zazpi eta erdietatik nire Mp3ko musika jarri eta klasera heldu arte, nik daukadan musika entzuten dut. Gainera musika entzuten dudan bitartean, beti abesten dut. Bestetik, arratsaldeetan kiroldegira joaten naiz korrika egitera eta berriro musika eramaten dut, nire aburuz, heziketa fisikoa egiterakoan ezinbesteko gauza delako.Bukatzeko, nik bultzatuko nuke jende guztia musika mota asko entzun dezan. Horrela, musikaren arlo guztiak entzutean jakin ahal izango dute zein musika duten gustuko. Nire ustez musika nahitaezkoa da geure bizitzan.

FITO ETA SABINAEgia esan, denetariko musika gustatzen zait baina nire gustukoenak “ Fito eta Sabina kantariak dira. Horretaz aparte, atzerriko taldeei dagokienez U2 taldea izugarri gustatzen zait. Oro har, musika autoan edo etxean entzuten dut. Musika entzuten dudanean, batzuetan, edo kanta oso ezaguna bada, abestu egiten dut.

MUSIKA KLASIKOAEgia esan, oro har, musika ez dut entzuten, ohitura ez daukadalako eta astirik ere ez. Zortziak inguruan etxera heldu ohi naiz eta heldu bezain laster etxeko lanak egin behar ditut. Batzuetan, ordea umeekin banago, musika klasikoa jartzen dut haiek lasai daitezen eta bakoitzak gure gauzak egin ditzagun. Beste batzuetan, umeentzako musika entzuten dugu eta jolastu nahi badugu abestu eta dantzatu egiten dugu.

Lorena Fernández Hernández

JAUN TIERSENLehendabizi, esango nuke musika hain dela nire gustukoa non ez baitaukat arazorik aukeratzeko, ia-ia musika mota guztiak gustatzen zaizkit eta. Edozein momenturi ona deritzot musika entzuteko.Lasaitzeko nahiz pizteko ondo datorkidalako.Azkenik, gomendatuko nizueke oso gustuko daukadan musikagilea oso ezaguna ez izanda ere, bere lana oso ospetsua delako. Ziur, Amelie filma ikusiko zenuten eta bere musika Jaun Tiersenek konposatu zuen.

Begoña Etxebarria

Laura Perea

Marian Azkunaga

Olga

BIELKA NEMIROVSKI, MIKIS THEODORAKIS...Musika guztia izugarri gustatzen zait eta horregatik ez daukat estilo zehatzik. Normalean etxean edo lanean entzun ohi dut eta, bakarrik banago, entzutearekin batera abestu egiten dut, bestela ez.Bielka Nemirovski, Mikis Theodorakis, Angelique Kidjo edo Maria Papadopoulou. Haietako edozein lasaitzeko ona izan daiteke eta batez ere disfrutatzeko.

Lorena Ramos

Page 6: Barra-barra 20. alea

6

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

“BILBON”E gun hartan Atxirikarekin geratu ginen San Antongo zubian. Bilbo Zaharreko aldean, hain zuzen ere. Abenduaren 15a zenez gero, oso eguraldi txarra egiten zuen eta horrez gain alde hartan egiten ari ziren lanengatik zarata handia zegoen. Baina han geunden Bilboko istorioari buruzko kontuak entzuteko.Azaroan Euskaltegiak zazpi eta zortzigarren urratsetan geundenontzat bi hitzaldi antolatu zituen. Nahiz eta itzel gustatu zitzaizkigun, irakasleekin bat gentozen hobeto izango zela hurrengoak kalean ematea. Atxirikari eskatu genion Zazpi Kaleetatik ibilbide bat egitea eta baietz erantzun zigun.Aipatu dugunez, Bilbo Zaharrean hasi ginen. Han dago Hiru Mugarrien plaza. Leku hau Bilboko antzinako muga zen eta Erregearen korrejidoreak han egiten zuen lan. San Antongo zubitik Zazpi Kaleetarantz

joan ginen. Oso aukera egokia izan zen zubi berezi honi buruz hitz egiteko. Oraingoa berria da, pasa den mendean zaharra eraitsi zutelako, baina ikurran agertzen jarraitzen du. San Antongo eliza ere agertzen da ikurran. Hala ere, Bilbo sortu zenenean eraikin hau ez zen existitzen.Atxirikak azaldu zigun leku horretan haitz handi bat zegoela eta kontu honetatik Atxuri izena datorrela. Gero gure arbasoek dorretxe bat eraiki zuten Bilbo defendatzeko. Azkenean, XV.mendean eliza sortu zuten eta bere ondoan udaletxea eta Bilboko Kontsuladoa. Gaur egun Erriberako merkatua dagoen legua garai hartan Plaza Zaharra zen. Elizaren horman Gatza Matxinadan hil zituzten bilbotarren oroimenenean plaka bat dago. Matxinada hau 1634.urtean hasi zen Espainiako erregeak gatzaren zergak igo zituenenean eta bukatu zen buruak exekutatu zituztenean. Badago beste

oroipen bat elizaren ondoan On Claudio Gallastegirena. Apaiz hau oso gizon ona izateaz gain, euskalzalea zen.Somera kaletik Zamudioko Atarira joan ginen. Plazatxo honetan Bermeoraino zihoan bidea hasten zen eta Atxirikak azaldu zigun zer garratzitsua zen bide hau garai hartan. Leku hartatik Done Jakue plazara abiatu ginen eta hemendik La Bolsa eraikinera. Jauregi honetan antzinako harresiaren hondakinak geratzen dira.Ibilbidea amaitzeko Plaza Berrira joan ginen. Atxirikaren esanetan, enparantza honetan Bilboko botereak elkartu ziren XIX.mendean. Han zeuden Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko burtsa besteak beste.Hotzari aurre egiteko kafe bat hartu genuen Bilbao Tabernan, Plaza Berrian bertan. Denbora oso azkar pasatu zitzaigun eta erabaki genuen beste txango bat egitea udaberrian. Baina hau beste kontu bat da.

Txango biren kronika

Page 7: Barra-barra 20. alea

7

20. Buletina

B igarren honetan Atxirikarekin geratu ginen Bilbon zehar bigarren osteratxoa egiteko, Pio Barojan elkartu ginen Atxirikarekin. Aurrekoan ez bezala, eguraldia lagun genuen eta egundoko beroa egiten zuen. Goian, zerua urdin-urdin; gure ezkerrean, Gabriel Aresti euskal idazlea jaio zeneko etxea; eta eskumatara itsasadarra.

Bertan geundela, Atxirikak Bilbo Abandora zabaldu zeneko kontuen berri eman zigun eta XIX.mendeko argazki batzuk erakutsi zizkigun. Argazkietan garaiko emakumeak agertzen ziren zama lana egiten Bilboko portuan. Ai, emakumeengatik ez balitz!

Pio Baroja utzi eta handik Albia lorategietara abiatu ginen Ibáñez de Bilbao kaletik. Lorategietara heldu eta epaitegiaren aurrean tartetxo bat hartu genuen Atxirikaren azalpenei arretaz

entzuteko; Sabino Aranak berak ere, adi-adi jarraitzen zituen haren azalpenak! Gaur egun epaitegia dena, orduko eskolak ziren eta Gabriel Aresti idazleak bertan egin omen zituen ikasketak. Albian Bilboko hiru kale ezagunak gurutzatzen dira: Colon de Larreategui, Alameda Mazarredo eta Alameda Urquijo. Hirurak, Mazarredo, Larreategui eta Urquijo, Bilboko sasoi hartan, eragin handiko gizon ilustratu eta liberalak izan ziren, Atxirikaren esanetan.

Handik Bilboko udaletxera joan ginen. Eguzkiak bete-betean jotzen zuen. Eskerrak itsasadarra alboan genuela! Urak freskotu egiten du giroa, ezta? Zein ondo ikusten den bertatik itsasuntzi itxura duen eraikin hori! Aznar eraikinaz ari gara, bai.

Oteizaren eskulturari agur eginda, Esperantza kalerantz jo genuen. Ba al dakizue Aresti euskal poetak zer esan zuen

kale honi buruz? Ba, Esperantza kalea esperantza bera bezain labur, mehar eta iluna dela; bitxia ezta?Crisostomo de Arriagak ere, antza, piano emanaldiak ematen zituen jendaurrean kale horretantxe dagoen jauregian.

-Eguna ezin aproposago Estufa kaletik paseatzeko! Hau beroa, uff!

Bilboko plaza berrian bukatu genuen ibilalditxoa. Han geundela, hirugarren irteera bat egitearen ideia sortu zen eta itsasadarrean barrena egitea bururatu zitzaigun, zelan eta itsasuntziz!

Izan ere, horrela egingo dugu ekainaren 17an. Itsasadarraren bidea jarraituko dugu itsasoratu arte. Ea paseotxo horretan Atxirikak zer-nolako istorio eta historia kontatzen dizkigun! Eta zuek ere, ea noizbait kontakizun horietaz gozatzeko aukera duzuen. Guk, behintzat, gozatu egin dugu eta interesgarria iruditu zaigu egunero zapaltzen dugun hiriaz zertxobait jakitea.

Ikasleen Txokoa2. txangoa

(elizan kantatzen dena)

11.- Gospel musika? Konta iezaguzu nongo, nolakoa... den AEBetan garai batean, beltzak eta zuriak eliza ezberdinetara joaten ziren. Gospel garai hartako esklabuek elizetan kantatzen zuten musikan oinarritzen da, beren kexak eta kezkak adierazteko kantatzen zuten. Musika honetan dantza eta txalo egiten dute abeslariek. Gaur egun, beste musika moten eragina ere badu. Gure inguruan ez da oso ezaguna, baina Madrilen, Bartzelonan ... kontzertuak egiten dira sarri.

Mª Cruz Grana, gospel abeslaria.

“Musika mota honetan dantza eta txalo egiten dute abeslariek”

Mª Cruz Grana

“Orain dela urte batzuk izan eman nuen O.T.n parte hartzeko”

eta kantatzeko, kale-jirak egiteko...

07.- Gustatzen zaizu euskaltegian kantatzea? Euskaltegian talde bat egongo balitz, parte hartuko zenuke? Bai, Santa Ageda egunean eta kantatu nuen. Eta gustatuko litzaidake euskaltegian koro bat egotea.

08.- Zein musika mota entzuten duzu? Guztia, heavy eta bacalao izan ezik.

09.- Pentsatu duzu inoiz abeslari profesionala izatea? Bai, beno, orain dela urte batzuk izena eman nuen O.T.n parte hartzeko. Baina adinagatik ezin izan nuen, tope bat zuten eta.

10.-Eta zein musika mota kantatzen duzu? Musika herrikoia eta Gospel musika

01.- Kaixo, Cruz. Nongoa zara? Bilbokoa naiz.

02.- Non bizi zara? Santutxun.

03.- Non bizi zinateke, Bilbon biziko ez bazina? Santiago de Compostelan

04.- Erizain-laguntzailea zara. Bai. Eta hori ez banintz, margolaria nintzateke.

05.-Noiz hasi zinen euskara ikasten? Pasa den urtean hasi nintzen.

06.- Zaletasunen artean abestea daukazu. Noiz eta non hasi zinen abesten? Txikitatik gustatzen zait kantatzea eta herrian (Burgosko herri txiki batean) lagunekin talde bat egin nuen jaiak egiteko

Page 8: Barra-barra 20. alea

8

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Kirolez kirolAtzo berrogeita bosgarren Behobia-Donostia Lasterketa ospatu zen. Nire ustez Iparraldeko lasterketarik garrantzitsuena eta politena da.Probaren gogortasunari, eguraldi txarra gehitu behar zitzaion: Iparraldeko haizeak beti aurrez aurre joten zuen, euria ari zuen eta hotz handia zegoen.Eguraldia txarra izan arren, 15.500 ( gutxigorabehera) ausartek hartu zuten parte, eta helmugara heldu ziren.Lasterketa hau gogorra da, baina oso atsegina parte hartzen duenarentzat, jende askok animatzen duelako, korrikolariei behar duten indarra emateko.Azken kilometroan Donostiako Bulebarrera heldu zarenean irabazle sentitzen zara, jendearen animo eta bultzadari esker.Lasterketa onak munduan badira batzuk, baina Behobiaren azken kilometroa … bakarra da.!Behobia-Donosti Lasterketa … festa handi bat da!

Rafa, 6. urratsa

Behobia / Donostia lasterketa

Taryn, 6. urratsa

Kendo eta eskrima japoniarra sablearen eboluzioaren ondorioz sortu ziren. Kendo eta eskrima arteko aldeak inportanteak dira. Mendebaldean armak esku batekin heltzen dira eta gorputza saihetsez dago babesteko. Ekialdean, ordea, armak bi eskuekin heltzen dira eta gorputza ,berriz, aurrea emanez. Golpe gutxi, baina azkarra eta zehatza, horixe da helburua.

Samuraiarentzat, sablea gorputzaren luzapena da (gorputzaren atal bat balitz bezala) eta bere arima irudikatzen zuen. Samuraia ohore kodigoaren eraginpean zegoen. Kodigo horri bushido zeritzan, eta zorrotza zen. Izan ere, bikaintasun psikiko eta morala izatea nahitaezkoa zen samuraiarentzat.

Gaur egun, kendo kirola da, teknika eta norbere barru indarra garatzen du. Buru kontrola (edo kontrol mentala) oso inportantea da. 1917an izan zen lehenengo Kendo Txapelketa ,Tokion, eta gerora nazioarteko kirol ospetsu bihurtu zen.

Euskadin iazko azaroaren 8an VI Nazioarteko Kendo Txapelketa izan zen, Deuston, La Salle Ikastetxean. Jende askok hartu zuen parte, Japoniako sensei ospetsuak ( maisuak ) etorri zirelarik antolatzeko. Oso polita izan zen, baita oso interesgarria ere.

Lehia handia izan zen, baina azkenean, Euskadiko mutilak irabazi zuen, eta nesken txapelketan, berriz, Frantziak.

Kendoren goiburu nagusia hauxe da: “gure izaera zailtzea katanaren araubideak jarraiki”.

Kendo

Egunero, arrats aldeko hirurak inguruan, Itzi, Miren eta Sararekin mendira joaten naiz ordu t´erdi edo bi orduz.Ibilbide bat jarraitzen dugu, Artxandaraino garamatzana, eta gero jeitsi egiten gara.

Behin behean, bostak inguruan, gimnasiora joaten naiz. Bost egunetan joaten naiz eta bertan kardio eta ariketa zerrenda bat egiten dut, monitoreak esan zidana orain bi hilabete.

Ariketa hauek bakarka egitekoak dira, hau da, ez dira taldean egitekoak. Bi egunetan gorputz atal bat egiten dut, hurrengo bi egunetan, beste bat… . Atalka egiten dut.

Egunero ordu bi t´erdiz zerrendako ariketak egiten ditut. Joateko arrazoia: sasoian egotea.

Gimnasioan

Esti, 6. urratsa

Page 9: Barra-barra 20. alea

9

20. Buletina

Garapen jasangarria:Gaurko garapenaren azaleko ikutu berdea ala sakoneko eraldaketa?

Garapen jasangarria modan dago. 1987 urtean agertu zen terminologia hori estreinakoz dokumentu ofizial batean (“Gure Etorkizun Komuna” izeneko Brundtland txostenean) baina plaza handirako jauzia Rio de Janeiron 1992 urtean burutu Lurraren Gailurrean gertatu zen.

Hiztun guztiek, ezkerretik eskuinera zentrotik pasatuz, dute hori hizkeraren komodina, gehienetan inguruneaz ari dire-la, ez ekonomiaz; diskurtsoaren leloa. Baina modan dagoena hitzak berak dira (garapena, jasangarria) eta ez, inondik inora ere, kontzeptua, edukia, hots, hitzok duten esanahia.

Gogoeta hau bertatik bertara egiteko asmoz Eusko Jaurlaritzak kaleratu duen “Garapen Jasangarriaren Euskal Ingu-rumen-Estrategia (2002-2020)” deritzona hartu dut abiapuntu.

Zer da XXI mendean giza ongizatea? Zeintzuk asetu beharreko beharrak? Egungo globalizazioak ezartzen dituen bideak gure egin behar ditugu ala sakoneko eraldaketa sustatu giza balore berriak gauzatze aldera? Zelan uztartu gaurko munduan ongizatea, asetzeko beharrak eta holakoak elkartasun, berdintasun eta askatasunean oinarritutako gizarte berri baterako bidean? Zelan hori guztia gaurko sistema ekonomizistan?

Zelan gizarte bat modu jasangarrian garatu bera bizi den inguru fisikoaren jasate-ahalmena kontuan izan gabe?. Izan ere garapena ez dagokio bakarrik eskubidedun gizabanakoz osatutako giza-multzoari, hau da, gizarteari, garape-na gizartea dagoen lurraldeari berari ere dagokio, eta funtsezko moduan gainera, lurralde barik ez delako gizarterik. Hortaz, garapena jasangarri egin nahi izateak lurraldearen zentzu fisikoa geureganatzera garamatza, lurraldearen jasate-ahalmena kontuan izatera: lurralde batek bere produktibitatea eta moldagarritasuna, hitz batez, bere ezaugarri fisikoak, aldatu eta galdu gabe jasan dezakeen gehienezko erabilera-maila (Ingurugiro Hiztegi Entziklopedikoa).

Ekonomizistek apropos nahasten dute garapena (bizi kalitateari dagokio) eta hazkundea (bizi-mailari dagokio, batzue-nari behintzat), eta ondorioz sarri askotan dute hazkunde jasangarria hizpide.

HITZALDIAMaiatzaren 12an, Euskaltzaindian. Iñaki Antiguedad.

Page 10: Barra-barra 20. alea

10

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

BILBO ZAHARRA euskaltegiko ikasle-irakasleok “Klasikoen irakurraldi etenik gabea” antolatu ohi dugu urtero, ikasturtearen amaie-ran, “Ikasleen jaia” ospakizunaren baitan. Munta handiko ekitaldia da, dudarik gabe, Arriaga antzokian burutu ohi dena: Hamabi ordu, laurehun irakurle, berrogeita hamar eragile sozial...Ekimen hau duela bi urte hasi zen eta Axularren Gero liburuaren irakurraldiak eman zion hasiera. Iaz, Mogelen Peru Abarca liburua irakurri genuen eta aurten, berriz, Jon Miranderen Haur besoetakoa izan da ekainaren 16an irakurtzeko aukeratutako lana.Irakurketa eta jaia. Konbinazio bitxi samarra iruditu arren, ez da harritzekoa. Izan ere, gero eta ikasle-irakasle gehiago dago euskal literaturaz gozatzen dena eta klasikoak irakurriz ongi pasatzen duena.Zuk ere gauza bera egin dezazun animatu nahi zaitugu.

Jon Miranderen nobela (1970). Pertsona heldu batek hamaika urteko neskato batekin dituen harremanak kontatzen ditu. Gaiaren aldetik, guztiz orijinala gertatu zen garaiko euskal nobelagintzan. Europako literatur korronte berriak oso ongi ezagutzen zituen Mirandek eta kutsu berri hori ezarri zuen euskal literaturan; besteak beste euskaldunfededun mitoaren kontra azaldu zen. (Harluxet enziklopedia) Haur besoetakoa Jon Miranderen nobela polemikoa da. Mirandek 1959an bukatu zuen Haur besoetakoa, baina ez zuen editorerik lortu. Lapurteraz idatzita zuelarik, gipuzkeraz jarri zuen, horrela argitaratuko zioten esperantzarekin. Azkenik, Lur Argitaletxeak 1970ean argitaratu zuen, Gabriel Arestiren aurkezpen kritiko batekin. Kontakizuna baino lehen ohar bat zekarren edizio hark, “liburua haur listoen eta gizon tontoen eskuetatik urruti gorde” behar zela esanez. Polemika handia sortu zuen bere argumentu probokatzaileagatik: inzestua, pedofilia eta suizidioa bezalako gai tabuak ukitzen ditu, moral burgesaren itxurakeriaren aurkako testu bat aurkeztuz. Arrakasta handia izan zuen eta urtez urte edizio ugari izan ditu. Ezinbesteko eleberria da euskal literaturaren historian; euskal narratiba modernoaren mugarrietako bat. Miranderen Haur besoetakoa Vladimir Nabokoven Lolitarekin alderatu izan da, baina badakigu Mirandek lana idatzi zuenean ez zuela eleberri horren berri. (Wikipedia)

Duela 48 urte idatzi zuen Jon Mirandek Haur besoetakoa nobela, baina ezin izan zuen 1970 arte argitaratu. Gizon adindun batek 11 urteko ilobarekin dituen sexu harremanen berri ematen du nobelak, eta garai hartan Euskal Herriko gizartean nagusi zen giro moralak eragotzi zuen argitalpena. Lur argitaletxeak egin zuen liburuaren lehen argitalpena, Gabriel Arestik idatzitako hitzaurre batekin. (Erein argitaletxea)

Nobelaren argumentuak 30 urteko gizon baten eta 11 urteko bere haur besoetakoaren arteko maitasuna kontatzen du. Gizon ho-rrek ez du gizarteak ezartzen dion debeku araua obeditu nahi, eta bere idealismoak horretatik ihes egitera darama. Neskatoarekiko dituen maitasun harremanek gizartearekin eta sendiarekin haustera bultzatuko dute eta azkenean, gizartearen iritzien presioak eta gizonarengan sortzen diren jelosia sentimenduek irtenbide dramatikora eramango du bikotea. (Bidegileak Saila)

Ekainaren 16an, Arriagan, 400 irakurle.Haur besoetakoa, irakurketa etenik gabea.

Page 11: Barra-barra 20. alea

11

20. Buletina

Page 12: Barra-barra 20. alea

12

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

SAHARAArgazki erakusketaMaiatzaren 24tik ekainaren 30era. Euskaltegiko pasilloetan.Lorea Argarate

Mendebaldeko Sahara Afrikako Sahara basamortuaren mendebaldean dagoen eskualdea da, Ozeano Atlantikoan. Nazio Batuen Erakundeko lurralde ez-autonomoen zerrendan agertzen da. Deskolonizazio prozesua 1976an eten zen. Urte horretan Espainiak Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuen lurraldea, Madrilgo Akordioetan ezarri ze-naren arabera. Bi herrialde hauek lurraldea okupatu zuten baina 1979an Mauritania erretiratu zen. Marokok ku-deatzen du ia lurralde osoa, baina NBEk ez du hau onartzen. Gainera Fronte Polisario izeneko erakunde armatuak independentzia aldarrikatu zuen eta Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra (AEDS) izena eman zion 1976an. AEDSk kudeatzen du Morokok okupatuta ez duen lurraldea. Marokoren arabera eskualdearen izena Hegoaldeko Probintziak izena ematen die, 3 probintziatan banatuz: Guelmim-Es Semara, Laayoune-Boujdour-Sakia El Hamra etaOued Ed-Dahab-Lagouira.

Page 13: Barra-barra 20. alea

13

20. Buletina

Delibes ehizean zebilen eta txoria jo zuen, baina txoria eroetxearen barruan erori zen. Hala, berak eroetxeko horma gainetik salto egin zuen.

Han zuriz jantzitako gizon batekin topatu zen, gizon horrek esan zion : barrukoa ala kanpokoa zara? eta Delibesek erantzun : kanpokoa naiz.

Orduan, zuriz jantzitako gizonak (eroetxearen zuzendaria zena) esan zuen: denek esaten duzue berdina!

Delibes urduri jartzen hasi zen eta egoera azaldu nahi izan zion, baina dokto-reak ez zion sinisten.

Azkenean, barreari emanez, doktoreak aitortu zion hasieratik bazekiela nor zen.

DELIBESEN ANEKDOTA

Lurdes, 6. urratsa

Orain dela urte batzuk hiru emakume ospetsuei inkesta bat egin zieten, Agatha Christie, Maria Callas eta Zsa Zsa Gabor. Hirurei, besteak beste, galdera hauxe egin zieten : Zer da beste emakumeengan lehen begirat-zen duzuna ?

Agatha Christiek erantzun zuen, beste emakumeengan lehen begiratzen zuena, haren hitz egiteko era zela.

Maria Callasek erantzun zuen, beste emakumeengan lehen begiratzen zuena, haren eskuak zirela.

Eta Zsa Zsa Gaborrrek erantzun zuen, beste emakumeengan lehen be-giratzen zuena, haren senarra zela.

Zsa Zsa Gabor zortzi edo bederatzi aldiz ezkondu zen… hori ez da gero marka makala!

ZSA ZSA GABOR

Susana, 6. urratsa

Juana, 6. urratsa

Iturribide kalean bizi naiz, etxearen bigarren solairuan, eta, etxeko balkoitik, Pasio Irudien Museoa ikusten da, pare-parean. Etxearen beheko lonjan, eta museoko atearen aurrean, harategi-frutategi denda bat dago. Jabeak marokiarrak dira eta, seguraski, musulmanak ere bai.

Pasa den Aste Santuan, egun batean, eta egun horretako prozesioa bukatuta, kofradeak museora abiatu ziren, kaputxoiak jarrita eta guzti, beraien tramankuluak museoan gor-detzeko, ateak itxita topatuz. Une horretan, euri-zaparrada hasi zuen eta arrapaladan sartu ziren kofrade guztiak mairuen dendan. Horra hor bitxikeria!! -pentsatu nuen nire artean- gorriak datozenean ez da diskriminaziorik egiten eta elizaren atea itxita topatu zutelarik islamaren babesari ez diote uko egiten... jakina!

ASTE SANTUKO ISTORIOTXO BAT

Page 14: Barra-barra 20. alea

14

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ikasleen Txokoa

AZKEN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK!

TXOKOAN

Barra-barrak antolatutako lehiaketa irabazi eta taldeko guztientzako bazkaria ordaindu ziguten. Guk “Kasko” jatetxea aukera-tu eta bapo jan genuen. Gero “Lamiak” kafetegian hartu genuen kafe bana, baita gustura hitz egin ere. Argazkian, ezkerretan: Joserra, Nagore, Ana eta Rocio; eskuinetan. Jose, Amaia, Noelia, Irene (Ireneren eskuak, zehatzago) eta Marta.

Hurrengoan zuek animatu!

Page 15: Barra-barra 20. alea

15

20. Buletina

... ETA BESTE ZENBAIT ANIMALIA Kaixo berriz ere, irakurle maiteok. Aspalditik elkarren berririk izan gabe, eta hara non Andoni ostera be datorkizuen Arabako Mendialdeko herrixka galdu hartatik (honetatik) zeozer idaztera, zeozer kontatzera. Normalean Naturari buruz aritzen naiz, edo bertako usadioei eta bizimoduari buruz, eta gaurkoan ere hala egingo dut. Hain zuzen ere, kontatuko dizuet nik aste normal batean, udalerririk udalerri lanean nabilela, zer nolako ikusizun naturalak aurkitzen ditudan, kotxetik bertatik. Luxu hutsa.

Pagoetatik goizean goiz irten eta Lagranerantz doan errepidea hartu ohi dut egunero, Pipaon eta Lagran arteko pagadietatik barrena. Bada, 14 kilometroko zati honetan egia esan oso kotxe gutxi aurkitzen dut, sarri askotan bat ere ez, baina animaliak:::zergura!. Beharbada aipagarrienak, itxuragatik, haien ederragatik, orkatzak dira. Izugarria da orkatzek bertan izan duten zabalkuntza. Orkatza bertako animalia zen baina XX.mendearen hasieran desagertu zen. Ondoren, Arabako mendebaldeko lurretatik eta Burgos aldetik, banakako animalia batzuk ikusten hasi ziren bertakoak, lantzean behin betiere. Gu Pagoetara duela 10 urte etorri ginenean nik nire txangoetan baten bat ikusten nuen, gero eta sarriago. Baina azken 3-4 urteetan egin duten gorakada benetan ikaragarria da. Ez pentsa “bilbainada” hutsa denik, ezta antzik ere, zin dagizuet astero-astero arraroa dela nik hiruzpalau orkatz kotxetik bertatik ez ikustea. Egun batzuetan goizean pare bat eta arratsaldez beste bi ikusi izan ditut. Hau da, alde hau, batez ere Urizaharra eta Lagran artekoa, orkatzez leporaino beteta dago gaur egun. Animalia batzuk garisoro eta basoen arteko bazterretan ikusten ditut, beste batzuk basabideetan, baina asko eta asko nire aurrean errepidea pasatzen ikusten ditut, korrika nahiz lasai asko, patxadaz. Baten batek errepidean gelditu eta begirada bota dit, harrokeriaz, nik abiadura moteldu, eta berak kristoren patxorraz aurrera egin. Jakina, ikusten ditudan bakoitzean begia alaitzen didate, oso animalia ederrak baitira. Arrek adartxo politak dituzte eta benetan atseginak dira. Hiritar batzuek oreinkumeak direla uste dute,

“Bambiak” alegia, baina hemen oreinik ez dago, orkatzak dira guztiak.

Sarritan ikusten dudan beste auzokidea azeria da. Hauek ere, goizeko lehenengo argietan batik bat, oso ohikoak dira. Hain zuzen ere lehengo hilabetean oso luki bitxia ikusi nuen, ia beltza zen, hau da, zientzilariek esaten duten “barietate melanikoa” edo. Erbiak ere noizean behin errepideetan ikusten ditut, baina tamalez ez dira duela urte batzuk bezain ugariak. Kontu hau herrietako jende askorekin aipatuta daukat, eta denak ados daude, azken urteotan erbiak beherantza doaz eta ez dakigu zergatik. Ni ia seguru nago gaurko nekazaritza modernoak erabiltzen dituen produktu kimikoen erruagatik dela, hainbeste pestizida eta bestelako “zida” ugari botata, baina jakina denez herrietako nekazariek ez dute hala pentsatzen, haien ustez produktu horiek ez dute kalterik egiten...baina soroetan produktu batzuk botateko orduan maskarilla bat eraman behar dute eta iraupen laburreko lanaldiak egin. Erbiek, nekazaritza lanetara hain lotuta egonda, biziki pairatzen dute kontu hau, eta inork ez die maskarillarik ematen gainera.

Badaude aipamen berezia merezi duten bestelako lagunak ere, esaterako basakatua. Orain dela 3 bat urte sarri askotan oso basakatu handia ikusten nuen Las Cruces deritzon parajean (900 metrotan dagoen baso itzela) errepidea gurutzatzen, autoaren aurrean. Ni beldur nintzen ea inoiz kotxeren batek, nahiz eta hemen oso trafiko eskasa egon, bertan behera akatuko ote zuen. Zoritxarrez hala izan zen, eta goiz batean ertzean aurkitu nuen, gau hartan bertan hilda. Oso kolpetxo txikia zuen muturrean. Jaitsi nintzen eta etxera eroan nuen, etxekoek ikusteko. Pizti ikaragarria zen, oso handia, ederra benetan. Pisatu genuen eta 7 kilo zeuzkan, atera kontuak 7 kiloko katua zer den, izugarria. Gure etxeko katua handia da eta 3 kilo pasatxo ditu. Basakatu hark katamotza zirudien (Euskal Herrian ez dago katamotzik honezkero). Ordutik aurrera beste basakatu batzuk ere ikusita nago, egunez ere bai, baina sekula ez dira hain handiak izan. Beste izaki aipagarri asko ere agertzen zaizkit, katajinetak, azkonarrak...bai, Arabako Mendialdea gai honetan

oso leku pribilejiatua da. Orain Bilbo aldera edo Urdulizera ama ikustera joaten naizenean kotxeak besterik ez daudela iruditzen zait, han-hemenka. Eta etxeak, eta pabilioiak, eta komertzioak...eta harridura sortzen dit, bitxia da gero, hainbeste urte han emanda eta bertan 10 urte bizi izanda eta jadanik hango trafikoak harritu egiten nau erabat. Baina zuek elurrak ere sano beldurtzen zaituzte, ezta? Eta geuk, aldiz, neguko beste faktoretzat hartzen dugu, gauza normaltzat, zuek trafikoa bezala. Gizakia edozertara ohitu egiten den seinale garbia.

Beno ba, oraingoz besterik ez. Ikasturtea amaitzeko zorian zaudete, ez zaitezte kexatu zeren oso irakasle onak baitituzue (horrela esan behar da?), euskara asko ikasi eta egon zaitezte lasai ze datorren ikasturtean ere elkarrekin egongo gara, nahi baduzue. Hori bai, aldaketa garrantzitsuren bat izango da artikuluan, edukiak antzekoak izan daitezke baina zerbait seguru aldatuko dela...bere sasoian ikusiko duzue. Urdulizko zaharrek esaten duten moduan: “Gauza bakotxa bere aldin...baia Errege beti zaldin”.

Andoni Llosa

Pagoetatik

Page 16: Barra-barra 20. alea

16

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA