2014_17. Alea Osorik

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    1/16

    ASASAM 25 URTE: Mende laurdena buru-gaixotasuna duten

    herritarren estigmatizazioaren aurka lanean 7 or.

    Aiaraldekohamabostekaria

    2014 /// Ekainak 17 ///17. alea ///

    Doan ///www.aiaraldea.com

    Iritziak:JULENARZUAGA 2. or.JUAN LUISESPAA6. or.ISA BOVEDA 7. or.MIKELAYLLON10. or.KOLDO IRIARTE12. or.JON MUOZ11.orBELATEOLABARRIA16. or

    Piztu da uda

    San Juan bagilean

    denpora ederreanartoak eta gariak gordesubeak eta sapoak erre

    San Juan bezpera gaube.

    San Juan, San Juan gaur dala,biar dala Doniane,

    etzi San Juan biaramune.

    Gure soloan lapurrik ez,badagoz bere, erre beitez.

    Artoak eta gariak gorde,siraunak, sapoak, subeak,

    piztia guztiak erre.

    AiaraKiroldegiarenproiektuaren zorraordaintzeko akordiobatera iritsi dira 3. or.

    Sozioekonomia

    Aiaraldean geroeta udako lanpostugutxiago sortzendira 10. or.

    OPORRAK:Aiaraldea betaurrekoberriekin ikustekoparadaAiaratur turismo sustapenerakoelkarteak makina bat lekuproposatu eta sustatzenditu Aiaraldean turismoaerakartzeko: mendiak,museoak, ikuspegi naturalak,kirola egiteko ekintzak,birding-a, txakolinaren ibilbidea...baina egon badaude eskualdekomapa turistikoetan azaltzenez diren beste kontaezin ahalaleku, topatu nahi dituzteneneskuragarri.

    OHARRAAiaraldeaEgunkariak ereoporrak hartukoditu udan.Irailaren bigarren

    hamabostaldianitzuliko da

    !

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    2/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 2

    Ander

    Ikaslea

    Ez dut San Joan gaueko suraezer botatzeko ohiturarik. Zerbaitbotatzekotan, herriko jaiak babes-ten ez dituzten auzokideen jarre-rak botako nituzke. Laudio askogoraipatzen dutenak baina geroherriak eskaintzen dituen alter-natibak aprobetxatu ordez gunemasifikatuetara doazenak.

    _iritzia

    Iratxe

    Irakaslea

    Politikari batzuk botako nituzkeSan Joan sura, politikaren mun-dua zer edo zer aldatuta gauzakguztiontzat hobetzeko; jendar-te hau hobetzeko, egoera ez bai-ta samurra. Aurten hori egingonuke, jendartea pixka bat mugitueta esnatzeko, eta egoera alda-

    tzeko. Baina ez dut San Joan surazer bota pentsatzeko ohiturarik,ohitura hori galdua dut jada.

    Maria Rosa

    Jubilatua

    Txarra den guztia botako nuke,ona den guztia etorri dadin. Ez dutikusten gauza on asko dagoenik.Lana, jendartea... ere bota behar-ko lirateke, hobeak etorri daite-zen. Orain, nik San Joan gauekosuari normalean beti eskatu ohidiot gauza onak ekartzeko. Bai-

    na ez dut erre beharko liratekeengauzen inguruan pentsatzeko ohi-turarik.

    _gutunak

    ?_ASTEKOGALDERAZer iruditzen zai-

    zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

    Luis

    Langilea

    Politikariren bat botako nuke,bankeroren bat ere... eta listo, ezdut zerrenda luzatuko. Politika-riak eta bankariak, eskutik heldu-ta doazelako eta gauden egoe-ra honetan sartu gaituztelako. Iz-piritu txarrak ere botako nituzke.Horretarako diote dela San Joangaueko sua, ez?

    ?_GALDERAZer erreko zenukeSan Joan gauekosutan?Proposatu zuk ere [email protected] idatzita.

    JulenArzuagaABOKATUA

    _Leihotik

    Hitzak soberan daude

    H

    ogeita bost urte

    euskal presoen sa-kabanaketa mar-

    txan jarri zenetik.

    Eskubideen urraketa, oso-

    tasun fisikoa, psikologikoa,

    kolokan. Familiarentzako zi-

    gorra. 24 preso hilda, eu-

    ren buruaz beste egina edo

    osasun asistentzia ezaz

    jota. 16 senidek galdu dute

    bizia istripuetan.

    Presoari ezartzen zaizkio bere

    esku ez dauden baldintzak, da-

    gozkion eskubideak egikaritzeko:

    ETAk jarraitzen duen bitartean,

    dispertsioa jarraituko du. Xan-

    taia presoei, elkarrizketa ukatzendioten erakunde bat mugitu da-

    din. Itzulingurua.

    Legebiltzarrean hitz egin ge-

    nuen sakabanaketaz. Batzuk ira-

    ganeko posizioak justifikatzeko.

    Beste batzuk aldatu ez duten po-

    sizioa berresteko. Azkenak, etor-

    kizunari begira, sakabanaketare-

    kin amaitu dadin. Erabakia har-

    tu zen, baina ezin betearazi: etxe

    ankilosatua, blokeatua, herri ho-

    nen ezinaren isla.

    30 senide etorri ziren Legebil-

    tzarrera. Etxerateko kideek za-

    pia eta guzti ekarri zuten aise

    freskoa. Argitasuna. Leihoak za-

    baldu ziren une batez. Axolaga-

    be den ganbera bat arduratu zu-

    ten. Inpunitatea erantzule bihur-

    tu zuten. Euren artean Pili Arzua-

    ga eta Fontso Isasiren bost se-

    nide.

    Rafak hitza hartu zuen: nire

    anaiak preso baten ama lagun-

    du zuen bidaian. Ez ziren bisita-

    ra heldu. Elkartasuna eta maita-

    suna eskutik. Pozez hartu dugu

    erabakia, baina ezin dugu uler-

    tu gure mina sortarazi dutenek

    oraindik sustatzea politika krimi-

    nal hau. Bihotzetik.

    Hitzak soberan daude senti-

    menduak mintza bitez.

    Euskal Herria ArraundegourlItziar Duoandikoetxea (Arrankudiaga-Zolloko alkatea)

    Maiatzaren 31n Ernai gazte antolakun-deak eta Askapenak antolatuta Eus-kal Herria Arraundegourl egun inter-

    nazionalista ospatu genuen Arrankudiagan.Egunaren helburua internazionalismoa lan-

    tzea, gizarteratzea eta ezagutaraztea zen, bo-rroka internazionalistaren garrantzia aldarrika-tzearekin batera, eta aurreikuspen guztiak beteziren.

    Egun osoko eta adin guztiei bideratutako edu-ki eta kultur eskaintza zabala izan genuen gure he-rrian. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, haurren txo-koa, azoka, herri-bazkaria, bertsolariak, kontzer-tuak Arrankudiagan ez dugu egundaino horre-lakorik ikusi.

    Arrankudiaga-Zolloko Udaletik, gure gazteakegindako lan bikaina azpimarratu nahi dugu etabide batez zoriondu nahi ditugu, egiteko modu txu-kunagatik eta antolaketarako erakutsitako gaita-sunagatik.

    Halaber, eskerrak eman nahi diegu parte hartu du-ten guztiei eta bereziki Laudioko udalari, Urduako

    Udalari eta laguntza eskaini diguten guztiei.Ospakizun hau ezinezkoa litzateke eurak eskaini-tako laguntzarik gabe.

    San Joan Astobitzako jaiakBeat Ereo (San Joan Astobitzako Jai Batzordea)

    Uda gerturatu ahala, herri eta auzoetakojaiak agertzen doaz eta gure herria denLaudion beste gauza batzuetaz igual ez,

    baina jaiak ospatzeaz zer edo zer badakigu. Urterolegez, udako lehenengo jaiak San Joanak izango diraeta, nola ez, San Joan Astobitzako baseliza inguruanospatuko ditugu.

    Famatuak ditugu Landaluze-Larrazabal auzoeta-ko jai hauek. Bertan egiten diren taloak, bola txapel-ketak, krosa eta urtaro berrian sartzen garenarenberri ematen digun sua; su mitikoa batzuentzat, ma-gikoa beste batzuentzat, eta beti ere beharrezkoadenontzat, aurten ere faltako ez dena.

    Su osteko erromeri eta parrandak xelebreak iza-ten dira, urteko gaurik laburrena izanda nahikotxoluzatzea gustatzen baitzaie normalean gure herri-ko parrandazaleei.

    Aurtengo jaiak berezitzat har ditzakegu gainera.Izan ere, herriko jai zaharrenetarikoa izanda, jai ba-tzordea gazteenetarikoa da pasaden urtean eginzen belaunaldi aldaketa medio. Baina baloreak ber-dinak izaten jarraitzen dute: Astobitzako San Joa-

    netan antolatzen diren jai euskaldun eta mitikoakez galtzea.Animatu eta parte hartu!

    Eneko

    Ikaslea

    Momentu honetan, ikaskete-kin bukatu egin dudanez apun-te guztiak botako nituzke suta-ra. Baten bat ere botako nuke su-tara, momentu honetan nor botaargi ez daukadan arren. Norma-lean ez dut sutara ezer botatzekoohiturarik. Urte txarragoren ba-

    tean agian bai, baina normaleanez. Aurten apunteak botako ditutseguru asko.

    Egunkari hau ekonomikokilaguntzen duten enpresak:

    Argitaratzailea:Aiaraldea Komunikazio LeihoaTirada:10.000 ale.

    Maiztasuna:HamabostekariaLege gordailua:BI-1230-2013Erredakzioa:Aiaraldea KomunikazioLeihoko Erredakzio SailaPosta elektronikoa:[email protected]@[email protected]@aiaraldea.comPublizitatea:[email protected]: 669 83 57 87Web-gunea:www.aiaraldea.com

    Helbideak:Nerbio Kalea 1, 3. esk.Laudio. Araba. 01400 //Aiara Etorbidea 9, Amurrio,Araba, 01470.Telefonoak:Tel: 94 656 85 54Tel: 945 06 66 84Tel: 688 848 152

    ERREDAKZIO OHARRA:Aiaraldea Egunkariak ez dubere gain hartzen zutabeetan,iritzi artikuluetan, gutunetanzein egindako elkarrizketetanadierazitakoarenerantzukizuna.

    JEZ Sistemas FerroviariosArantzar, z/g 01400 Laudio

    (Araba)Tel.: 946 721 200Fax: 946 720 092

    [email protected]

    CuadraBusZankueta Poligonoa z/g 01468 Amurrio, Araba.

    Tlfnoa: 902 210 [email protected]

    Graf!k Koop.Telleria 2 01400 Laudio (Araba)

    94 672 65 [email protected]

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    3/16

    3 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    Kiroldegiaren proiektuaren gai-neko zorra kitatzeko akordiora iri-tsi dira Aiarako Udala eta Asemasaseguru etxea. Aseguru etxearenpartetik oraindik guztiz konfirma-

    tzeke dagoen arren, azken momen-tuko jarrera aldaketarik gertatzenez bada akordioak aurrera jarraitu-ko du. Asemasek proiektua diseina-tu eta exekutatu zuten arkitektoakordezkatzen ditu. Akordioan jaso-takoaren arabera, aseguru-etxeak675.000 euro ordainduko ditu.Udal-arkitektoak eta bere lagun-tzaileak, berriz, 50.000 euro or-dainduko dituzte zuzenean (proiek-tua diseinatzeagatik jaso zuten an-tzeko diru-kopurua).

    Udalak, bere aldetik, 21.000 euroordaindu ditu jada eragindako so-berakin bezala (proiektua egitekoerabili zen dirutik geratzen zena).Hala, kiroldegia egiteko diru-lagun-tzen harira aldundiarekin zegoen

    zorra ordaindu ahal izango du uda-lak, 747.000 eurokoa. Hala adierazidu Josu Artetxe Aiarako alkateak.

    Kiroldegiaren ibilbideaKiroldegiaren auzia luzea izan da.

    2004an onartu zen proiektuarenlehen zirriborroa, EAJ gobernuanzegoela, 1.125.397,6 euroko aurre-kontuarekin. Handik bost urtera,baina, aurrekontua ia hirukoiztuegin zela adierazi du Artetxek. Horrieraiki ziren lehen paretetan ager-tutako arrakalak, eta obrak gau-zatzean gertatutako beste hainbatarazo gehitu zitzaizkion.

    Horregatik guztiagatik, udalakproiektua bertan behera uztea era-

    baki zuen 2011n, Bildu, Aiara Batuzeta PPren aldeko bozekin. Ez zenerraza izan erabaki hori hartzea,

    oroitu du alkateak, urte eta erdiigaro genuen txostenak aztertzenerabakia hartu arte.

    Erabaki hori hartzeagatik 30.000euro ordaindu behar izan zizkienudalak kiroldegiaren harmailaketa teilatua egingo zituzten enpre-sei, kalte ordain gisa. Proiektu so-zial moduan ere ez genuen ikusten,adierazi du alkateak, eta aipatu du

    kiroldegiaren urteko mantentzea50.000-60.000 euro ingurukokostu izango lukeela, funtziona-menduan jarri izan balitz.

    Proiektua bertan behera uz-teak Aldundiari diru-laguntza itzu-li beharra ekarri zuen, eta hortik da-tor zorra. Kiroldegiko obrak has-tean arazoak suertatu zireneanudalak epaiketara eraman zituenarkitektoak, estruktura kalkuluaktxarto egin zituztela argudiatuta,Artetxeren hitzetan. Hortik etorrida orain lortu egin den akordioa,Aldundiaren zorra kitatzeko balioko duena.

    Guztiek balorazio positiboaOraindik Udalbatzan onartu

    behar den arren, arloko batzor-dean aurrera egin du jada akor-

    dioak, alderdi guztien aldeko bo-zarekin. Aiara Batuz udal-plata-formak baikorki baloratu du akor-dioa, eta EAJko zinegotzi GarbieAlaa ere pozik azaldu da, Aldun-diarekin zegoen zorra ordaintzendelako eta kiroldegiaren proiek-tua gaizki joatearen erantzuleakarkitektoak izan zirela argi geratudelako. Aurreko udal-gobernuak

    errurik izan ez zuela frogatuta ge-ratzen da horrela, zinegotzi jeltza-learen hitzetan. Artetxek, bere al-detik, arkitektoei hasieran 1.2 milioieuro eskatzen zizkietela azaldu du,baina aldundiarekin zeukaten zorraordaintzeko nahikoa den kopuruanegoziatu dutela gaineratu du. Izanere, epaiketara joan izango baliradiru gutxiago lortzeko arriskua ze-goen. Hobe akordio txar bat epai-keta bat baino, esamoldea ekarridu gogora alkateak.

    Akordioarekin porrot egin duenproiektu bati amaiera eman dio-tela adierazi du Artetxek. Proiek-tua modu arinean garatu zen, agianmodu arinegian.

    Hiztegia: Arrakala(1), zirrikitua /Harmailak (2)gradak.

    _herriz herriAiara

    Arrakalak agertu zirenean eraikitakoa botatzea erabaki zuten. Irudia: aiaraldea.com

    ERREDAKZIOA I

    Amurrio

    Edateko uraren etaestolderia zerbitzuarentasak igotzea onartu dute

    Edateko uraren hornikuntza-zer-bitzuaren eta estolderia-zerbitzua-ren gaineko tasak igotzea onartuzen azken Udal Osoko bilkuran.Udal-gobernuak aurreratu zuenez,igoera euro batekoa izango da hile-ko etxeen esparruan edateko ura-ren hornikuntzaren kasuan. Estol-deria-zerbitzuagatiko tasaren igoe-rak, berriz, hilero 0.65 euro gehia-go ordaintzea ekarriko du, gober-nu-taldearen hitzetan. Gobernutaldeak bi arrazoi baliatu zituenigoera arrazoitzeko. Alde batetik,

    Europako zuzentarauak 2015rakouren gaineko zerbitzuak defizita-rioak ez izatea eskatzen du. Gober-nuaren esanetan, Amurrion eskain-tzen den zerbitzuaren kostua hirita-rrek tasen bidez ordaintzen dutenabaino ia %50 gehiago da.

    Beste aldetik, Euskal Herriko bes-te zenbait herritan uragatik askozgehiago ordaintzen dela azpima-rratu dute. Igoera graduala izangodela ere gaineratu zuten EAJko or-dezkariek. Igoera biak jeltzaleen al-deko bozekin onartu ziren. EH Bil-

    duko ordezkariek berriz abstenituegin ziren, zerbitzu publikoak ez du-tela zertan errentagarriak izan ar-gudiatuta.

    PSE-EEek ere abstentsioa aldeegin zuen, Irene Novales zinegotzisozialistak adierazi zuen igoerakfamilia askori min egingo ziela,eta errenta baxuenentzako aban-tailak ezartzea bota zuen faltan.

    PP-ko bozeramaileek aldiz igoe-raren aurka bozkatu zuten, aldake-tak beti irizpide berdinen bidez eginbeharko liratekeela argudiatuz.

    Zinegotzi berriakUraren igoera onartzeaz gain,

    PSE-EE eta PPko zinegotzi berrieiongietorria egin zitzaien Udalba-tzan. Irene Novalesek Roberto Gon-zalez ordezkatu zuen PSEren aul-kian. Jerome Harrisek, aldiz, San-tiago Abascal ordezkatu zuen PP-n.Hortaz gain, Jon Toquero AlbizuaEAJko zinegotziaren azken Udal-batza izan zen, jubilatua dagoenezkargutik ere erretiratzea erabakiduelako.

    ERREDAKZIOA I

    Kiroldegi-proiektuaren zorraordaintzeko akordio batera iritsidira Udala eta aseguru etxea

    Kiroldegiaren proiektuaren irudiak.

    Euro bat gehiago ordaindu beharko da hileko. Argazkia: Santi Villamarin

    San Anton plaza estaltzeko proiektuaren

    prozesua presa eta opakutasunez egindela salatu du EH Bilduk

    EAJk San Anton plaza estaltze-ko proiektua presa eta opakota-sunez egin duela salatu du Bildu,komunikabideei helarazitako pren-tsa oharrean. Koalizioak salatu dualderdi jeltzaleak lehen momentu-tik bere asmoak ezkutatu dituela.Adierazi dutenez, Amurrioko Uda-letxean gaia landu denerako, Ara-bako EAJren eta PPren zuzendari-tza-batzordeak jada Arabako au-rrekontuen negoziazioaren espa-rruan lurraldeko herri batzuetako

    inbertsioen banaketaren ingurukoakordioaren baitan lotuta zuten.Hortaz gain, koalizioak erantsi du

    EAJk bere kabuz proiektua hau-tatzeko ideia lehiaketa bat egiteaerabaki zuela, eta aurkeztu ziren65 ideietatik bost aukeratu zitue-la, oposizioaren parte hartzerikgabe. Bost ideia horietatik bat au-keratzeko prozesu parte hartzailebat abiarazi zuen udal-gobernuak,eta herritarren babes gehiena jasozuena hautatu beharrean, epai-mahaiak beste bat hautatu zuen,-koaliziotik salatu dutenez.

    Hortaz gain, lehentasunak bes-

    te batzuk izan beharko liratekeelagaineratu du Bilduk, Larrabe au-zokoak kasu.

    ERREDAKZIOA I

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    4/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 4

    _herriz herri

    Urdua Aiaraldea

    ERREDAKZIOA I Unai Gotxi

    La Paulen urte osorakoigerileku ekologikoaatontzeko proiektua abian

    La Paulen egin nahi dute igerilekua. Argazkia: Urduako Udala

    Urduako udalak La Paulen ige-rileku ekologiko bat egiteko proiek-tuaren lehen fasea onartu du. Hots,laku formako bainutoki bat egitea.Bigarren fasea udal kanping bat egi-tea litzateke, aire libreko ekintza ez-berdinen topaleku izateko. Eta, az-kena, parkearen prestaketei ekineta autokontsumorako baratz eko-

    logikoak bertan egokitzea. Udal or-tuen leku aldaketa eta lehen faseaaldi berean egingo dute.

    AuzolaneanOraingoz, proiektuaren aurkez-

    penean eta sarbideak atontzen zen-tratuko dira. Horretarako, ekaina-ren 15ean auzolana egin zuten, Ga-mako lakuaren inguruko bideak he-rritarren artean egokitzeko. Izanere, bigarren fasea finantzake-ta lorpenen arabera soilik da gau-zagarria. Horregatik, gainontzekofaseei ekiteko beharrezko diru ko-purua batzea izango da aurtengohelburua. Oinezbideek 3.5 metroko

    zabalera izango dute, eta materialnaturalak erabiliz egingo dituzte.Igerileku ekologikorako aurrekon-tua 875.814 eurotakoa da. Bainu-tokiak 800m2 izango ditu, eta ige-rileku ekologikoa izango da. Garbi-tasuna bermatzeko ur araztegi bio-logiko bat jarriko dute.

    La Muerako igerilekuak egokitze-

    ko proiektuak 2.701.455 balio zi-tuen. Karlos Arranz alkatearen ara-bera, La Pauleko egitasmoarekin di-ruaren herena gastatuko da. ForuPlazatik bost minutura dagoenez,urduarrek ez dute bertaratzekoautorik erabili beharko, eta inguru-neaz urte osoan gozatzeko aukeraizango dute.

    La Pauleko igerileku ekologikoakhiru putzu izango ditu. Lehena, ani-malientzako eta babestutako espe-zientzako izango da, igel arinentza-ko, kasu. Gamako lakuan behatokibat jarriko dute ingurugiroaz goza-tzeko. Azkenik, bainurako egokitu-tako putzua egingo dute.

    ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren

    Memoria historikoak protagonis-mo handia izango du ekainaren az-ken astean . Izan ere Arrankudia-ga-Zollo eta Artziniegan omenaldiaegingo baitiete frankismoan erre-presaliatuak izan zirenei.

    Ekainaren 22an, 1936ko gerra zi-bilean matxinatuen kontra borro-katu eta bizia galdu zuten auzoki-deak omenduko dituzte Arranku-

    diaga-Zolloko herritarrek. Horre-tarako, Harrien oroimena izene-ko omenaldi herrikoia antolatzenari da auzokide talde bat.

    Ekitaldiaren amaieran monolitobat jarriko dute pertsona hauek he-

    rriaren oroimen kolektiboan egondaitezen beti.

    Artziniegan, ekainaren 29anArtziniegan ekainaren 29an egin-

    go dute omenaldia. Plaka bat jarri-ko dute, 1936an Artziniegako Uda-la osatzen zuten ordezkarien ize-nekin. Guda Zibilean zein diktaduragaraietan legalitatea defenditzea-

    gatik erail, espetxeratu edo errepri-mituak izan zirenak omendu nahidituzte horrela. Hilaren 20an, os-tirala, hitzaldia eskainiko du JavierGomez Calvo EHUko irakasleak,Museo Etnografikoan.

    Guda Zibilean Aiaraldean hartutako irudia.Argazkia: Aztarna Elkartea

    ERREDAKZIOA I Ixone Mendibil

    _giza katea

    GURE ESKU DAGO EKIMENA: 1600 Aiaraldearrek hartu zuten parte Gure Esku Egitasmoak antolatutako era-

    bakitzeko eskubidearen aldeko giza katean. Arrankudiaga, Arakaldo eta Urduako herritarrak Legazpiko 41.

    kilometroa osatu zuten. Gainontzeko herrietakoek, berriz, Ataungo 71, 72 eta 73 kilometroak .

    Berbalagun taldeen topaketa hilaren22an, elikadura-burujabetza eta tokikoproduktuak ardatz hartuta

    Gure hizkuntza, gure elikadura,gure mundua ardatz hartuta, Biz-kaiko berbalagunen topaleku bihur-tuko da Urdua, Mugarik GabekoAlbaitariak erakundearen eskutik.Egun horretan, San Juan baserri-tar-azoka egingo da herrian, eta,beraz, jai giroa ez da faltako egunosoan zehar. Goizeko 10:00etatikaurrera eta arratsaldeko 19:00akarte, hainbat ekintza gauzatuko

    dira. Batetik, euskara, elikadura-burujabetza eta tokiko produktuakbultzatzeko, eta bestetik, hiriaren

    bazter eta txokoak ezagutarazteko.Gosari agroekologikoarekin eguna-ri gogotsu ekin ondoren, alde zaha-rretik eta merkatutik egingo da bi-sita gidatua.

    Eguerdi aldera taloak egitenikasteko tailerra egongo da eta on-doren, bazkaria . Azkenik, bazkalos-tean, euskal abestiak eta dantzakegongo dira. Egun osoko txartela10 euroren truke eskuratu ahalko

    da bai turismo bulegoan, bai Ber-balagun taldeen koordinatzaileenbidez.

    ERREDAKZIOA I Eunate Molinuevo Olabarria

    Frankismoakerrepresaliatutakoakomenduko dituzte

    Independentziarenaldekoherri-galdeketaArrankudiaga-Zollon

    Sentsibilitate politiko ezberdine-ko Arrankudiaga-Zolloko auzokidetalde batek Euskal herri indepen-diente batean bizitzeko eskubidea-ri buruzko erreferedum-kontsul-ta bat egin nahi du herrian, Etxa-rri-Aranatzen, Eskozian edo Kata-

    lunian bezala. Hala adierazi duteherritarren etxeetan banatu du-ten oharrean. Sentsibilitatea po-litiko ezberdineko pertsonek osa-tutako talde bat lehen urratsakematen hasi dela gaineratu dute,eta pertsona gehiago inplikatu nahidituzte egitasmoan, erronka han-dia delako. Horretarako aurkezpenpubliko bat egingo dute datorrenekainaren 20an 19:00etan GizarteEtxean, ekimenaren nondik nora-koak eta egin beharrekoak azaltze-ko. Herriko norbanako zein kolekti-boei bertaratzeko deia luzatu diete.

    Arrankudiaga-Zollo, aitzindariUdalerria aitzindaria izan zen era-

    bakitzeko eskubidearen defentsan.

    Frankoren heriotza eta gero, ber-tako garaiko udal-gobernua izanbaitzen Euskal Herriko indepen-dentziaren aldeko jarrera eraku-tsi zuen lehena; eta aho batez eginzuen gainera.

    ERREDAKZIOA

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    5/16

    5 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    _herriz herri

    Laudio

    Urduako alde zaharra.Argazkia: aiaraldea.com

    Euskararen Eguna hilaren28an ospatuko dute

    Euskararen Eguna antolatu duteudalak eta herriko zenbait elkartekdatorren ekainaren 28rako. Goi-zeko hamarretan hasiko da egu-na, udaletxe aurretik abiatuko denmendi-irteera ornitologiko gida-tuarekin.

    12:30ean, berriz, triki-poteoa

    egongo da Fi Ta Fik taldearen etaOihane Perea eta Zigor Enbeitabertsolarien eskutik. Herri bazka-ria egongo da gero. 8 euro balioditu tiketak, eta hamar urte baino

    gutxiago duten umeek ez dute or-daindu beharko. Tiketak ordaintze-ko kontu bat jarri dute: 2095 320711 1093046000 (Kutxabank). Kon-tzeptu moduan bazkaria jarri etaordainagiria udalean entregatubeharko da gero, hilaren 25a bai-no lehen. Bazkaldu ostean dantza

    plaza egongo da. 19:30ean, berriz,Artziniegako margolarien erakus-keta irekiko dute Museo Etnografi-koan. Parradust folk taldeak jokodu gero, museoan bertan.

    ERREDAKZIOA I

    Artziniega Okondo

    Ortu ekologikoakjarri ditu martxanUdalak

    Ortu ekologikoak izateko proiek-tu bat abiarazi du Okondoko Uda-lak. Eman duten lehen pausoaikastaro bat eskaintzea izan da,nahi duen orok nekazaritzaren oi-narrizko nondik norakoak jaso di-tzan. Momentuz bost ortu dituztelaazaldu du Sergio Tato alkateak, bai-na aurreratu du hogei inguru aton-

    tzeko asmoa dutela. Ortu ekologi-koen egitasmoan parte hartu nahiduten herritarrek udaletxera ber-taratu eta eskaera orri bat betebehar dute.

    Arraoko haitzak,hiri-espazioak birgaitzekointerbentzioa

    Arraoko ur-biltegiaren alboko kirol pistak berritu dituzte.Argazkia: Behark

    Arrao auzoko ur-biltegiarenbueltan dauden kirol pisten berri-tzearen lehen fasea bukatu berridute. Behark arkitektura taldeakegin du berritze proiektua. Lehenfasean pistetako zorua margotueta haitzak (erliebe triangeluarbatzuk) eta eserlekuak jarri dituz-te. Txoko hau hobetuz 01 izena ja-rri diote proiektu orokorrari, etor-

    kizunean herriko beste hainbat leku

    modu honetan birgaitzeko aukeraproposatzen baitute Beat Sara-txaga eta Gentzane Goikuria inter-bentzioa kudeatu duten arkitektoek,erabilera sozial berriak eman ahalzaizkie utzitako hamaika espazio-ri. Arraoko egitasmoan udalak20.000 euro baliatu ditu, beste fa-seetan proiektatutako miradoreaketa beste zenbait hobekuntza finan-

    tzazioaren menpe geratuko dira.

    ERREDAKZIOA I Gartzen Garaio

    ERREDAKZIOA I Angela Rico

    Uztailaren 1ean 24 urte betekodira Pili Arzuaga eta Fontso Isa-si Ourenseko kartzelan preso ze-goen Maribi Ramila (alaba eta lagu-na) bisitatzera zihoazela auto-istri-pu batean bizia galdu zutenetik. Dis-pertsio politikaren ondorioz hildakolehen euskal herritarrak izan ziren.Ordutik beste 14 pertsonak galdudute bizia errepidean, presoak bisi-tatzera zihoazela.

    Urteurrenaren testuinguruanArzuaga eta Isasi omenduko dituz-te Laudion ekainaren 28an Laudion.13:00etan kontzentrazioa egin-go dute Herriko Plazan. Ondoren,14:30ean herri bazkaria egongo daAretan. Tiketak Ilargi tabernan etaAretako Kultur Etxean daude sal-gai, hilaren 25era arte.

    Bukatzeko, 17:00etan ekitaldi po-litikoa egingo dute, Aretan baita.

    ERREDAKZIOA I

    ERREDAKZIOA I

    Pili Arzuaga eta Fontso Isasi omendukodituzte ekainaren 28an, sakabanaketapolitikoa abian jarri zenetik 25 urtera

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    6/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 6

    _sozioekonomia

    Aiala Vidrioko langileek berri-ro negoziaketak abiatuko dituzteenpresako zuzendaritzarekin. Hi-tzarmen kolektiboaren harira bai-no, 6 hilabeteko enplegua erregu-latzeko espedientea dela eta egin-go dute.

    Lantegiak hiru labe ditu eta en-presa-taldeak bat itzali nahi du

    apiriletik urrira arte. Nahiz etaeragina zehazteke dagoen, hain-bat langile langabezian geratzeasuposatu lezake.

    Langileen ordezkariek azpima-rratu dute enpresak etekin histori-koak lortu dituela azkenaldian etazuzendaritzak ezin dituela arazoekonomikoak argudiatu.

    Ernaik prekarietatearenaurkako manifestaziodeitu du eskualdean

    Aiaraldeko Ernaik manifestazioadeitu dute ekainaren 20rako, arra-tsaldeko 19:00etan Laudioko La-muza Plazatik. Aiaraldean lan, bizieta ikasi! izango da leloa.

    Eskubideen murrizketen, gauregungo lan baldintzen edota hez-kuntza sistemaren aurrean pro-testa egitea da manifestazioarenxedea.

    Juan LuisEspaaCCOO

    _Argia

    Hitzarmen

    kolektiboa

    N

    egoziazio Kolekti-

    boa mugimendu sin-dikalaren jatorria da.Langileek nagusiare-

    kin soldata, lan eta gizarte esku-

    bideei dagozkion enpresa-iraba-ziak lehiatu ahal izateko, elkar-lanean batzeko eta antolatzeko

    beharraren pertzepzioa sortzera-koan, erakunde sindikalaren jato-rria eta hau ulertzeko modua to-

    patzen dugu. PPren Gobernukoerreformek ezagutzen dugun laneta gizarte erlazioen egitura ko-

    lokan jartzen dute; negoziazio ko-lektiboaren egitura suntsitzeko bi-deratua daudenak, enpresako hi-

    tzarmenak sektoreko hitzarmeneinagusitzen dituelako.

    Euskadiko sindikatu batzuenjarduteak, negoziazioa enpresa

    eremura eramateko patronalakduen nahiarekin bat egiten due-nak, langile askok orain arte kon-

    tsolidatuak zituen eskubideak gal-tzea eragin dezake. Guardian, Tu-bacex, Tubos Reunidos edo Vidra-

    la enpresetan edo txikiagoak di-ren JEZ edo Inauxa enpresetannegoziatzeko dagoen aukera ez

    du inork zalantzan jartzen. Bai-na, zer gertatzen da enpresa txi-ki eta ertainetan lan egiten duten

    soldatapeko langileekin? Gure es-kualdeari dagozkion 2012ko nego-ziazio kolektiboaren datuen ara-

    bera, 30 langile baino gutxiagokoenpresetan lan egiten duten langi-leen %1,3k soilik du enpresako hi-

    tzarmen bat. Zifra hau %2,4 igo-tzen da 30-50 bitarteko soldata-peko langile dituzten enpresetan.

    Honek guztiak, gutxieneko garan-tia batzuk bermatzen dituen Sek-toreko Hitzarmen Probintzialaren

    defentsa, Langile Komisioentzatbere jardutearen oinarria izateasuposatzen du, enpresako espa-rruan negoziazioak egiteko aukera

    baztertu gabe, bi eremuak batera-

    garriak direlako.

    6 hilabeteko enplegua erregulatzekoespedientea aurkeztu die Aiala Vidriokozuzendaritzak langileei

    Udan enplegua igo egiten dela-ren pertzepzioa zabaldua dago jen-dartean. Tabernetan edota fabrike-tan egin beharreko lan puntuale-tarako jende gehiago kontratatzendela esan ohi da. Eta egia da. Bai-na igoera hori geroz eta txikiagoadela adierazten dute estatistikek.

    Beheko grafikoari erreparatuz

    ikusi daiteke hori. 2007. urtean,krisi ekonomikoa hasi baino lehen,ez zegoen uda partean langabe-ziaren beheranzko joerarik, modudinamiko batean egiten baitzuengora zein behera. 2010erako, be-rriz, dinamikotasun hori zurrun-du eta uda partean dagoen jaitsie-ra nabarmentzen da. Iaz, baina, jai-tsiera hori askoz leunagoa bilakatuzen: 2010eko uztailean urte bere-ko maiatzean baino 223 lanpostugehiago zeuden bitartean, iaz 78gehiago baino ez zeuden.

    Emaitza horietatik atera daitez-keen ondorioek beste ate bat ireki-tzen dute: ekonomia murgilduare-na. Langabeziaren udako jaitsiera-ren leuntzearen arrazoietako bathori izan daiteke: geroz eta jendegehiago aritzea kontratu gabe lanegiten. LAB eta ELA sindikatukokideen aburuz, baina, zaila da ha-lako ondorioak ateratzea, ekono-mia murgilduaren inguruko infor-mazio gutxi dagoelako eta daudendatuak ez direlako oso fidagarriak.Hala ere, enpleguaren igoera batematen dela baieztatu dute.

    Enpleguaren igoera horretan hi-rugarren sektorea da nagusi: iazkoekainean zehar eskualdean emanziren kontratazioetatik 825 zerbi-tzuetan lan egiteko izan baitziren.Industriarako ere kontratatu zirenlangileak (469) eta, modu anek-dotikoagoan, etxegintzan (68) eta

    lehen sektorean (7).Hala ere, industrian estatisti-ketan adierazten dena baino en-

    plegu gehiago sortzen dela azal-du du LABeko kide den Koldo Ur-kixok, askotan udan makinak gar-bitzeko fabrikek enpresak kontra-tatzen dituzte, eta modu horretanera ez-zuzen batean ere enpleguasortzen ari dira.

    Zerbitzuen alorreko lanpostugehiago egoteko arrazoi bat uda-ko udaleku eta ludoketarako begi-raleak kontratatzen direla dela gai-neratu du Urkixok. Mota horreta-ko begirale lan gehienak uztaileanematen dira, langabezia daturiktxikiena ematen den momentuan.Udalekuak bukatuta, abuztuan, be-rriz igotzen da langabezia.

    Prekario eta gazteaELA eta LABeko kideek bi hitze-

    kin definitu dute udan sortzen denlana: prekarioa eta gaztea. Osoaro espezifikorako lanak direnezaskotan gazteei egokitzen zaizkie,

    azaldu du Urkixok, eta gaineratu dulan hori prekarioa izan ohi dela. Ba-tzuetan jendeak justifikatu egiten

    du lan prekarioa, salatu du, gaz-teak udan sos batzuk irabazterabaino ez doazelaren aitzakipean.

    Prekarietatearen seinalerik na-barmena ordu extrak direla azal-

    du du LABeko ordezkariak, etagaineratu du mota horretako or-duak gehiago ematen direla indus-

    trian, kurtso bukaerako enkargubatzuk bukatu behar direla aitza-kiatzat hartuta. Horregatik, Urki-xok ondorioztatu du lana badagoe-la, baina jende gehiago kontratatu

    beharrean, dituzten langileen lan-karga handitzeko hautua hartzendutela enpresariek.

    Gero eta udako lanpostu gutxiago

    sortzen dira AiaraldeanAskotan esaten da uda partean enplegua igo egiten dela, udan zehar dauden lan puntualetarako jendeakontratatu egiten delako. Baina igoera hori geroz eta leunagoa da Aiaraldean: 2010eko uztailean urte berekomaiatzean baino 223 lanpostu gehiago zeuden. Iaz, berriz, 78 baino ez.

    ERREDAKZIOA I

    Udan zehar langabeziak duen bilakaera aztertzen duen grafikoa.Datuak: SEPE

    Zerbitzuen sektorean (hirugarren sektorean) egiten dute lan langile gehienek.Argazkia: wikipedia

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    7/16

    7 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    Buruko gaixotasuna zuten Aia-raldearren familientzako topagunebat izatea. Hori izan zen ASASAMelkartearen hasierako xedea. Due-la 25 urte sortu zen ASASAM, es-

    tatu mailan buruko gaixotasuna-ren desinstitunalizazioa emanzen garaian, elkarteko lehendaka-ria den Maria Angeles Arbaizagoi-tiaren hitzetan.

    Ordura arte buruko gaixotasu-nen bat diagnostikatzen zitzaiona-ri zoroetxe batera bizi osorako bi-daltzen zutela azaldu du Arbaiza-goitiak, eta salatu du desinstituna-

    lizazioa eman zenean zoroetxeakalbo batera utzi zirela, baina esta-tua ez zela gaixoen zaintzaz ardura-tu, lan-karga guztia familien eskugeratu zelarik.

    Ugariak dira buruko gaixotasunbezala sailkatzen diren gaitzak, bai-na ezkizofrenia da ohikoena, Ar-baizagoitiaren arabera. Hala ere,lehendakariak azpimarratu du ha-lako gaixotasunak dituzten pertso-nak ez direla batere arriskutsuak;aitzitik, oso sentiberak dira.

    Gaur egun, gaixoen integrazioalortzea da ASASAM elkartearenhelburu nagusienetako bat. Ho-rretarako ugariak dira elkarteakdituen egitasmo eta programak,gaixoek beraiek kudeatzen dutenortu ekologikoa tartean. Gaixoenautonomia hobetzera bideratu-tako programak daude, baita fa-miliei zein jendarteari zuzenduta-koak ere, azaldu du elkartean gi-zarte langile moduan dabilen Guru-tze Villanuevak. Halako programekputzutik irteten laguntzen diotegaixoari, Naiara Aldama erabiltzai-learen hitzetan. Zure egoera be-rean dagoen jendea ezagutzeko ba-lio dizu, eta baita buruko gaixotasu-nik ez duen jendea ezagutzeko ere.

    Estigmari aurre eginezASASAMen beste helburuetako

    bat buruko gaixotasunen gainekoestigmari aurre egitea da. Aurre-

    rapausoak eman diren arren, eginbeharreko ibilbidea erdizka egin-da dagoela dio Aldamak, eta gai-neratu du estigmak bere horretanjarraitzen duela baieztatzen dutenegoerak bizi izan dituela, atzo ber-tan halako bat bizi izan nuen.

    Aldamaren aitak, Patrik, bat egi-

    ten du iritzi horrekin. Familia askoez dira elkartera etortzera ausar-tzen ingurukoek esan dezaketena-ren beldur direlako. ASASAMe-ko lehendakariak datuak jarri ditumahai gainean: estatistiken ara-bera Aiaraldean 800 gaixo ingurudaude, baina elkartean 120 bainoez dabiltza, atera kontuak. Halaere, apurka-apurka estigma gain-ditzen doazela uste du Patri Alda-mak, errotik kentzeko zaila denarren.

    Helburua, baina, hori dela azpi-marratu du Arbaizagoitiak, buru-ko gaixotasunak normalizatzea etaharresiak eraistea. Horren harira,lehendakariak gogorarazi du ba-daudela bizitza osorako diren bes-

    te gaixotasun batzuk guztiz onar-tuak daudenak. Buru gaixotasu-na duena intsulina hartu beharduen diabetiko bat bezain nor-malizatuagoa egotea da asmoa.

    _jendarteaASASAM, 25 urte lanean burukogaixotasunen estigmaren aurka

    Ortu ekologiko batean dabiltza ASASAMeko erabiltzaileak.Argazkia: ASASAM

    Mende laurden bete du Aiaraldea mailan jarduten duen ASASAM elkarteak. Duela 25 urte sortu zuten burukogaixotasuna zuten eskualdeko hainbat herritarren familiek, euren senideen integrazio osoa lortzea xede harturik.Bere ibilbidean zehar hainbat aurrerapauso ematea lortu du elkateak, baina helburua berdina da oraindik.

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    IsaBovedaKULTURARTEKO ZUBIAK

    _Argia

    Mila esker bizitzari

    E

    gongo dira Laudion

    30 urte inguruko gaz-teak Aretan irakas-le izan zuten emaku-

    me bat oroituko dutenak. Ho-rren gazteak ez garen bestebatzuek herriarekiko zuen in-

    plikazioagatik oroituko dugu,bere bizilekua Gasteizen due-la urte asko finkatu zuen

    arren. Nieves Laconcha zenbera, eta orain dela gutxi utzigaitu. (...)

    Jatorriz Euskal Herriaren etaBurgosen arteko mugakoa zenbera, Miranda Ebrokoa zehazki.

    Baina Euskal Herrira iritsi zen, eta

    zeukan hoberena eman zuen he-men. Euskara ikasi zuen eta he-

    rriko arazoei aurre egiteko borro-ka guztietan konprometitu zen.Laudiotik igarotzean, irakasle be-zala lan egiten igaro zituen lehen

    urteetan, bere aurpegi abertza-le eta tokiko borrokekiko konpro-metitua erakutsi zuen. (...)Gastei-

    zen finkatu zen gero, non egunezegun aurkezten zitzaizkion borro-ka guztietan parte hartu zuen:

    sozialetan, ekologistetan, Eus-kal Herriaren askatasunaren etaborroka internazionalisten alde-

    koetan, emakumearen askape-

    nean... pertsonak eta euren es-kubideak lehentasunak ziren alor

    guztietan. (...)Azken hilabeteetan antzeko ja-

    rrera eta konpromisoko hain-

    bat pertsona galdu ditugu. He-rria eta mundua apur bat onbe-ragoa izatea eragiten duten per-

    tsonak. Horrek bere bidea ja-rraitzera konprometitzen gaitu,bere borroka alferrikakoa izan ez

    dakin.Mila esker bizitza haue-

    gatik guztiengatik, mila es-

    ker zure bizitzagatik, Nie-

    ves, eta Laudion utzi zenigun

    zure bizitza zatiagatik. Beti-ra arte.

    Garoa berriro irekiz gero, EH Bilduk ez ditu berrizEndesa eta Iberdrola kontratatuko

    EH Bildu koalizioak Araban di-tuen ordezkari politiko hainbatek-Amets Meaza laudioarrak bes-teak beste-, alkatek zein koadrila-

    ko lehendakariek adierazpen bate-ratu bat kaleratu dute Garoarenberehalako ixtea eskatzeko, Ende-

    sa eta Iberdrola berau berriz mar-txan jartzeko saiatzen ari dira eta.

    Era berean, EH Bilduko udal etakoadrila ordezkariek jakinarazi duteEndesak eta Iberdrolak Garoa be-rriz martxan jartzeko nahi eta pro-zeduretan jarraituz gero koalizioak

    gobernatzen dituen udaletan ezdituztela berriz bi enpresa horiekkontratatuko.

    PP, ixtearen aldeLegebiltzarrean ere Garoa be-

    rriz irekitzearen aurkako adieraz-pen bat onartu egin zen. Legebil-tzarreko PPko ordezkariek erebat egin zuten adierazpenare-kin eta Garoa berriz irekiatzea-

    ren aurka azaldu ziren. Gainon-tzeko alderdi guztiek ere behinbetiko ixtearen alde azaldu ziren.

    ERREDAKZIOA I

    Edorta Moreno Martin

    Naiara AldamaASASAMeko erabiltzailea

    ASASAMen egoteak

    putzutik irteteko eta zureegoeran dagoen jendeaezagutzeko balio dizu

    Patri AldamaSenidea

    Asko ez dira elkartera

    etortzera ausartzen,ingurukoek esandezaketenaren beldur

    M Angeles ArbaizagoitiaASASAMeko lehendakaria

    Gure lanarekin buruko

    gaixotasunak dituztenpertsonen normalizazioabilatzen dugu

    Gurutze VillanuevaASASAMeko jendarte langilea

    Gaixoen autonomia

    hobetzeko, familientzakozein jendartearentzakoprogramak daude

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    8/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 8

    _erreportajea

    Udan Aiaraldea(ber)ezagutzekoparadaUdan bisitatu daitezkeen kontaezin ahala leku daude munduosoan zehar barreiaturik(1),baina Aiaraldean ere ez dira gutxi

    topatu daitezkeen txokoak.

    Badago zuhaitz berezi bat es-kualde paregabe batean. Zuhaitza-ren adarretatik une bereziak dau-de eskegita.... Hala hasten da Aia-ratur elkarteak eskualdean turis-moa sustatzeko egin berri duenspota. Aipatutako zuhaitzetik es-kegita Aiaraldeko hainbat txoko-ren argazkiak azaltzen dira: ur-jau-ziak, mahats-ondoak, mendiak...ez baitira gutxi eskualdean bisita-garriak diren txokoak.

    Baina, turismo-gidetan azaldu

    ohi diren lekuez harago, badaudehorren ezagunak ez diren eta ez-kutatuagoak dauden txokoak. Ez-kutuan dauden txoko horietako ba-tzuk kobazuloak dira. Supelegorda ezagunenetarikoa, baina ba-daude gehiago, Okondo inguruan

    kokatua dagoen Aretxarroko kobakasu. Koba txikia da, baina arras-taka ibiltzen ikasteko modukoa,Takomano espeleologia taldekokide den Joxe Blancoren hitzetan.Blancok azaldu du koba hori hilobimoduan erabili zutela neolito ga-raiko gizakiek, Jose Miguel Baran-diaran antropologoak topatutakoaztarnen arabera.

    Historiak ere utzi ditu arrasto ezhorren nabarmenak eskualdean,Aes herria esaterako Erdi aro-

    ko estruktura mantentzen duenherri bakanetarikoa da, AketzaMerino historialari amurrioarra-ren hitzetan.

    Urduako San Pedro mendiarenigoeran, berriz, Karlisten Mahaiaderitzona dago, Txarlazo Mendi

    Taldeko kideen arabera. Hortazgain, Lendoobeitiko dorretxe, zu-biak eta errota ikustea ere penamerezi duela adierazi dute men-ditaldetik. Mendiko Lagunak tal-detik, berriz, Altube edo Beluntza-ko ur-jauziak bisitatzea gomendatudute. Otsoak harrapatzeko erabil-tzen ziren zuloz eta harresiz osa-tutako estrukturak ere aipatu di-tuzte mendi-taldeko kideek. Tran-pa horietako batzuk Gorobel men-dilerroan kokatuak daude, Burgos

    eta Aiaraldea arteko mugak lauso-tu (3) egiten diren gunean.

    Turismoa sustatzenAiaraturrek hainbat ildo jorra-

    tzen ditu Aiaraldeko turismoa sus-tatzerako orduan. Ardatz nagusie-

    ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

    Ugalde eta Okondo arteankokatzen den kobazuloada Aretxarrokoa. J.MBarandiaran antropologoakneolitoko gizakienhilobi-arrastoak topatu zituenbertan.

    Beste kobazulo batzuk:Supelegor (Itxinan),Kurtiberanos (Menoion), San

    Miguel El Viejo, Obikolakokobak (Laudioko Ermutik),Cueva Llana eta Curtiveranos(Gorobel), Peregaa...

    KOBAKAretxarroko koba (Ugalde-Okondo)

    IBILBIDEAKGaztainaren ibilbidea (Orozko)

    PUTZUAK, UR-JAUZIAK...Urdua erreka

    Tertangatik fraile bururakobidea hartuta, Urdua ibaianputzu eder bat dagoela azaldudute Txarlazo mendi-taldekokideek, baina gaineratu duteura hotz samar egon ohi dela.

    Beste putzu eta ur-jauzibatzuk: Pealabrosekour-jauzi eta putzua (Burgosendago baina Aesetik iristenda), Aldabide (Itxina),Baranbioko erreka, Orozkokoibaia (Usabeletik gora),Pozo Lagoseko urmaelak(Soxotik)...

    Argazkia: Orozko

    ONDARE HISTORIKOANegorta dorretxea (Zuhatza)

    Dorretxeek pajokatzen dute ondare historiosakeran. ZuhAiaran soilik bdaude. ArtziniLaudion, Lantetopatu daitezk

    Ondare historKarlisten mahArtza errota (Mendietako doArgazkia: Wikiped

    Gaztainarena duen 7-8 kiloibilbide zirkulahasi eta Orozkdena. Ondare hainbat adibidibilbidean zehaIbilbide gehiaglagos, Artziniedorrea-LantenLendoobeitik

    dorretxea-zubAmurrioko OrBauetara...

    Bilb

    Gasteiz

    Orozko

    Amurrio

    Laudio

    Gorbeia Urdua

    tako bat txakolina da. Ugariak diraeskualdean txakolina ekoizten du-ten upategiak, eta horiek baliatutaTxakolinaren ibilbidea diseinatuzuen Aiaraturrek, aiaraldea.org/enkontsultatu daitekeena. Txako-lina ez da, baina, Aiaraturrek es-

    kualdea sustatzeari begira plan-teatzen duen erakargarritasun ba-karra. Alor paisajistikoa ere lan-tzen du: Gorobeleko mendilerro-tik ikusi daitezkeen bistak edotaNerbioiko ur-jauzi ikusgarritasu-na, kasu.

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    9/16

    9 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    Irudia: CRYM Creativos

    AKANPATZEKO LEKUAK

    HERRIGUNEAKAes, Artziniega, Orozko...

    Kanpaldi librearen gainekolegeak hala dio:Gehienez hiru egun egondaiteke leku bereankanpaturik, kanpinhurbilenetik 2 kilometrokodistantzia mantendu beharda, hiru kanpin-denda jartzeagehienez, eta beste edozeinakanpalekurekiko kilometrobateko erradioa izatea.10 pertsona egon daitezkegehienez, eta baimenduaegon behar da bertankanpatzea.

    Herrigune eder asko dagoeskualdean. Aketza Merinohistorialari amurrioarrakAes bisitatzeko gomendioluzatu digu, herriak oraindikerdi-aroko estruktura beramantentzen duelako.

    Beste herri batzuk:Retesde Tudelako alde historikoa,Mendieta herria (Artziniegan,

    Erdi Aroko dorrea edoBalmasedako errege-bideaArgazkia: Niko Berrocal

    ,

    koon

    ene

    Okondo

    Maroo

    ArtziniegaKexaa

    Aiara

    Txoriak, museoak eta kirolaHorretaz gain, ikuspegi ornito-

    logikoa ere garatzen du elkarteak,Birding Euskadi egitasmoarekinelkarlanean. Izan ere, Aiaraldeanzehar hegazti ugari ikusi daitezke,belatze edo putreetatik hasita sai

    zuri edo txirtenetaraino Aiaratu-rren web-gunean Gorobeleko be-giratokiak aipatzen dituzte halakoespezieak begiztatzeko leku ego-ki gisa, baina informazio zehatza-goa birdingeuskadi.net web-gu-nean eskuratu daiteke.

    Kultura arloa ere nabarmen-tzen dute. Hala, eskualdean dau-den museoen inguruko informa-zioa jaso eta zabaltzen du Aiara-turrek. Sei guztira, eta erdiak Ar-tziniegan: Xabier de Santxotenaeskultorearen museo-tailerra,museo etnografikoa eta eliz-ar-tearen museoa. Artziniegakoa ezda arte erlijiosoa jorratzen duenmuseo bakarra, Kexaan beste batbaitago.

    Bestalde, likoreen fabrikazioa-ren historia ezagutzeko aukeraere badago eskualdean, Amu-rrioko Likorearen Museoa.

    Aresketamendin, berriz, Ener-gia Berriztagarrien parkea dago.Zazpigarren museo bat ere topa-tu daiteke Orozkon, etnografiariburuzkoa.

    Halaber, paseo zaleentzakohainbat ibilbide proposatzen dituz-

    te turismo gidek: Laudiotik Luiaon-dora doan Nerbioiko Parke Linealaedo Amurrioko Naturbideak kasu.

    Abenturazaleek, aldiz, eskual-dean hainbat kirol praktikatzekoaukera topa dezakete: eskalada,espeleologia, parapentea, puen-tinga zein paintballa, besteak bes-te. Horren jarduera aktiboak eginnahi ez dituztenek, baina, aukeradute gauza lasaiagoetan aritzeko;globo aerostatiko batera igo etaeskualde osotik txango(2) bat egi-tea, adibidez.

    Zerrenda luzea da. Aiaraturrenspotean azaltzen den bezala, kon-taezinak dira Aiaraldearen zuhai-tzetik eskegita dauden argazkiak.Bakoitzak bereak hautatu eta al-

    bum propioa osatzean dago ga-koa, Aiaraldea (ber)ezagutzera bi-dean.

    Hiztegia: Barreiaturik(1), saka-banaturik / Txango (2), paseo./Lausotu(3) , borratu, difuminatu

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    10/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 10

    _kultura

    MikelAyllon

    IDAZLEA

    _Kamerinoa

    Udaren kontra

    K

    anpora atera nai-

    zenean ikusi dutMari, gaur g arbitu

    behar dugu n uda-

    letxearen aurreko eskaileretan

    eserita, burumakur, erratza

    bere ondoan abandonatuta.

    -Pozik egongo zara, ezta?

    Badator uda bere kultur eki-

    taldi erraldoi horiekin guztie-

    kin dagoeneko ohartu ez ba-

    zarete, biziki maite dut Mari xa-

    xatzea.

    -Ez niri harparik jo, gero!

    eta berak badaki xaxatzen na-

    bilela.

    -Ez dago zu ulertuko zaituen

    amaren alabarik, e neska! Beti

    aieneka kulturaren oihartzu-

    na gauerdiko ahuntzaren ez-

    tularena baino isilagoa delako,

    eta hara, orain ere muturtuta?

    Aizu, ez dakit ohartu zaren, bai-

    na hemen da uda, bere urtero-

    ko pailazoen ikuskizunarekin,

    bere desegun eta desordue-

    tako kontzertuekin, bere lekuz

    kanpoko antzezlanez jositako

    jaiekin, bere... bere...

    Bururik altxatu gabe, aurpe-gi parean jarri dit Marik eskua,

    zabal-zabal, gelditzeko keinua

    eginez. Ahoa bete kultur ekital-

    di zentzugabe utzi nau; ezpai-

    nen langa sekula gaindituko ez

    duten ikuskizun gatzgabeez be-

    teta, alegia.

    Bere esku-ahurrari ispilu ba-

    ten antza hartu diot orduan.

    Uste dut hori zela bere beneta-

    ko asmoa: ahotik botatzen ari

    nintzenaren isla ikusi nezala.

    -Banoa mundu ko futbol

    txapelketa ikustera esan

    du, eta eskaileretan jarrita

    geratu da, mugitu gabe.

    Urtero, ekainaren bukaerare-kin batera, udako jaien maratoia-ri hasiera ematen dion gaua ospa-tzen da Aiaraldea osoan; San Joangaua. Ospakizun honek baditu hain-bat ezaugarri berezi egiten dute-

    nak; Gaua, sugarren inguruko dan-tzak Baina, non dago jai hauen ja-torria? Zerk egiten du horren bereziospakizun hau Euskal Herri osoan?

    Gaur egun, Munduko hainbat le-kutan antzeko ospakizunak topa di-tzakegu data horien barruan, koka-pen geografikoaren arabera izenezberdina jasotzen dutelarik. Bes-teak beste, Suedia, edo Ameriketa-ko Andeetako biztanleek, Midsom-mar eta Inti Rayni izeneko ospaki-zunak dituzte, udako solstizioareneta eguzkiaren omenez. Euskal He-rrian ere, egun horietan ospatzendiren jaien jatorria, Gabonen kasuangertatzen den bezala, udako zeinneguko solstizioak ospatzeko egi-ten ziren errituetan dago.

    Izan ere, ekaina eta abenduko 20eta 23. egunen artean izaten ditu-gu urteko egunik luze eta labu-rrenak, eta data horietatik aurre-ra, joera aldatuz doa. Bi data ho-rien garrantzia, aspaldiko garaie-tatik nekazaritzak ekonomian zuengarrantzia, eta naturarekin harre-man zuzenean zegoen gizarte tra-dizional baten testuinguruan uler-tu behar da.

    Faktore horiek eragin handiaizango zuten ospakizun honek mi-laka urtetatik gaur egunera artemantentzean. Honela, Kristauta-sunaren hedapenarekin batera,ohitura hauek gure lurraldeetanmantendu egin ziren.

    Eliza, jai egun hauek beren tradi-zioarekin batzen saiatu zen, erabatpaganoak ziren ospakizun haueinortasun erlijioso bat emanez;San Joan Batailatzailearen eguna-ren bezpera, eta Jesusen jaiotza-ren bezpera.

    Sinismen eta ohiturakGau honi loturik dauden hain-

    bat ohitura eta sinismen manten-du dira Euskal Herrian. Landareak,adibidez, garrantzi handia izan duteUdako Solstizioaren ospakizunean,Juan Manuel Etxebarria Ayesta ira-kaslearen hitzetan. Baserri zeinetxeetako sarrera zein balkoietan,Lizar edo Haritza adarrak ipini egi-ten ziren, etxea babestuta manten-

    tzeko helburuarekin.Babes-funtzio honekin ere,Euskal Herriko hainbat bazterre-

    tan, San Joan egunean moztuta-ko eguzkilorea etxeetako ateetanipintzen zen. Data hauetan ere, osa-

    sunerako belarrak jasotzeko ohitu-ra zegoen. Baratzetan, berriz, be-rakatzak landatzen ziren. Izan ere,egun horretan landatutako bera-katzek txakur amorratuen gaitza-ren kontra onak zirenaren sinisme-na oso hedatuta zegoen.

    Landareez gain, bazen ere datahauetan garrantzi berezia hartzenzuen elementu bat: ura. Izan ere,data horietan, iturrietara hurbil-du eta bainuak hartzeko ohiturazegoen, bai gorputza garbitzeko,zein osasuna lortzeko asmoarekin.

    Gaur egun, eta San Joanetaz arigarenean, ezin dugu inoiz ahaztuekaineko gau horietako ardatz na-gusiena: sua. Suak badu bere zer-gatia, izan ere garbitu egiten due-naren ideia oso hedatuta egon dabeti. Nekazal eremuetan, sasi etabelar txarrak ere data hauetan erreegiten ziren.

    Suaren garbitze ahalmen horre-tan ere topatu behar da gaur egun,suaren gainetik saltatzeko usadioa,adin guztietako jendearen arteanoso erroturik dagoena. Izan ere, etabeti ere tradizioen arabera, suarengainetik salto egiteak, gorputza etaarima garbitzeko balio zuen.

    +info:

    elkarrizketa

    Juan ManuelEtxebarria

    Ayesta irakas-leari eginiko el-karrizketa

    Udako solstizioa: Tradizio kristaueta paganoen nahasketa

    Urduan Gazte Asanbladak akelarrea antolatzen du. Argazkia: aiaraldea.com

    Ekainaren 21an San Joan bezpera gaua ospatuko da Aiaraldeko hainbat herri eta auzoetan. Urteko egunikluzeena izan ohi da egun hori, eta oso errotua dago gauean sua piztearen ohitura. Udako solstizioari lotutakofesta eta ospakizunak, baina, kristautasuna ezarri baino lehenagokoak dira.

    Suak garbituegitenduenaren ideiaoso errotuaegon izanda beti, etasuaren gainetiksalto egiteakgorputzaeta arimagarbitzekobalio zuenarenustea zegoen.

    Baserri zeinetxeetakosarreran lizaredo haritzaadarrakipintzenziren, etxeababestutamantentzeko

    helburuarekin.

    ERREDAKZIOA I IAndoni Larrea Uribarr i

    SAN JOAN SUAKAIARALDEAN(EKAINAK 23 *)

    ARAKALDOIluntzean sua eta askariaherriko plazan

    URDUALa Txoperan Akelarrea22:30etan eta ULUKAtaldearen kontzertua,Urduako Gazte Asanbladakantolatuta.

    AMURRIOUrrutia Jauregiko landan22:00etan sua eta sorginarenerreketa,Virgen Niakoikasleen eskutik.Ondoren berbena NUEVAPRESIONtaldearekin eta DJak.

    San Anton plazan Akelarrea

    22:30etan ULUKAtaldearenmusikarekin, Amurrioko GazteAsanbladak antolatuta.

    LUIAONDO21:30etan Sua etatxokolatada parkearenaurrean.

    OKONDO22:00ak alderaSua etaOkondo dantza taldearenemanaldia bolatoki ondoan.

    OROZKOPiro musikal multimediaikuskizuna Hegoalden22:45ean.

    ARRANKUDIAGA22:00etan Sua etatxokolotadaUribarri auzoan

    LAUDIO22:00etan Sua etaerromeria EZTEN GIROtaldearekinSan JoanAstobitzako baselizan.

    ARTZINIEGA( *EKAINAK 21)

    20:15 Izaki mitologikoenkalejira22:00etan Sua, askaria etaARAIAKO MUSIKA BANDArenkontzertua Artziniegamuseoan

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    11/16

    11 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    Udarekin batera, hastear dagoeskualdeko herrietako jaien ma-ratoia. Festa bakoitzaren egita-rau osoa zehazteke dagoen arren,xehetasunak azalerazten doazapurka-apurka, festetan joko du-ten taldeen izenak kasu.

    Laudioko San Joan Astobitzakojaiak izango dira parranda mara-toiaren 0. kilometroa. Ekainaren21ean, larunbata, Siroka, Arkada

    Social eta Aldats taldeek joko duteLarrazabal auzoan kokatua dagoen

    Baselizan. Hurrengo larunbatean,ekainak 28, Herriko Plazara mugi-tuko da festa, San Pedropekoak os-patuko baitira, gau partean Man-doilek eta Honat taldeek giroturik.

    Hilabete bat geroago Aretakojaien txanda iritsiko da. Uztailaren25ean, ostirala, Kashbad eta Tri-kizio taldeek joko dute. Hurrengoegunean, berriz, ETS (En Tol Sar-miento) talde errioxarra egongo da

    taula gainean bere disko berria aur-kezten; ondoren erromeria egon-

    go da Garilak 26 taldearen eskutik.Aretakoa ez da En Tol Sarmientotaldea ikusteko egongo den auke-ra bakarra izango. Handik aste ba-tzuetara Amurrion arituko baitira,txupinazo egunean bertan, abuz-tuaren 12an. Handik bi egunera Zeesatek! taldearen txanda iritsikoda. Laudioko Jaietan, berriz, Doc-tor Deseo talde bilbotar betera-noa arituko da bere 14. diskoa aur-kezten. Txosnagunean, berriz, ho-nako talde hauek joko dute jaietan:Ze esatek!, Porco Bravo, Glauko-ma, Akatz, Las Tea Party DJs etaPatrol Destroyers, besteak beste.

    Arrankudiagako jaietan, be-rriz, Hutsa bikote akustikoak jokodu abuztuaren 15ean. 18an, berriz,Kauta, McOnak eta Xaiko taldeekhartuko dute lekukoa.

    Orozkoko jaiak udako azkenetari-

    koak diren arren, jada lotuak dituz-te bertan joko duten zenbait musi-ka talde: irailaren 6an La Raiz-ekjoko du, eta hurrengo egunean IakiPlaza musikari urduarraren txan-da izango da.

    Pregoilari eta txupineroakAretan Untzueta dantza tal-

    dea izango da pregoilaria, Laudio-ko Jaietan pregoilari izan eta hiruurtera. Amurrion, berriz, Aztar-na elkarteko kide den Ramon Zuri-mendik irakurr iko du pregoia. Aur-ten 25 urte bete ditu elkarteak, etaUrrezko Guk saria jaso zuen iraganmartxoan. Laudion, berriz, HerrikoMusika Banda izango da pregoila-ria. Jaien hasierako suziria piztea,

    berriz, Zoroak koadrilari egokitu-ko zaio.

    _kultura

    Endika DiazMUSIKA

    Come To Where ImFrom

    Doctor Deseo, Kashbad,Ze esatek!, ETS etaMandoilek udako jaietan

    Doctor Deseo talde beteranoak joko du Laudion. Argazkia: Asier Arroita

    ERREDAKZIOA I

    _kultur leihoa

    Joseph Arthur bakarlari estatu-batuarra dakart gaurkoan. Iraga-

    nean David Harrison eta Ben Har-per abeslariekin batera Fistful OfMercy taldean ibilitako kantau-torea dugu Joseph Arthur. Gauregun, ordea, bere ibilbidearen ha-sierako bakarlari joerara bueltatuberria da. Izan ere, hilabete hone-tan bertan argitaratu berri du bereazken diskoa, Lou, Lou Reed abes-lari famatuaren bertsioz osatuta-koa. Hala ere, nik bere bigarren dis-koa izandakoa gomendatzera na-tor, 2000 urtean argitaratutakoCome To Where Im From diskoa.

    Peter Gabriel goi-mailako abes-lariak musikalki babestuta eta bul-tzatuta, Joseph Arthurren ibilaldimusikalak izugarrizko garrantziahartu zuen Come To Where Im

    From kaleratu zuenetik aurrera.Gainera, ordutik, bere kontzertuakikusgarriago izan zitezen, margo-lanak egiten hasi zen kontzertuakematen zituen bitartean, musika-gintza eta margolaritza aldi be-rean uztartuz.

    Come To Where Im From dis-koa folk eta rock soinuak nahastenditu, zenbait kanta kitarra akusti-koaz eta beste zenbait elektrikoazgrabatuta daudelarik. Gainera,efektu desberdinek borobiltzendituzte kantak, hala nola tekla-tuak, haize-intrumentuak edotaaho-soinuak. Kantu bat gomenda-tzekotan, In The Sun abestia go-mendatuko nuke, Joseph Arthu-rrek inoiz egindako kanturik arra-kastatzuena.

    Jon Muoz ParrazarIRAKASLEA

    _Lurpetik

    Benito Valbuena

    Laudioar askorentzat Benito Valbuena Lpez p ertsona

    ezezaguna den arren Laudiorekin lotura berezia dauka,nahiz eta gutxik jakin bertan kontatuko dena.

    Benito Cistiernan, Leonen, jaio eta magisteritza ikas-

    ketak burutu zituen, herri txikietan irakasle lanak eginez.Irakaskuntza askearen aldeko apustuak II. Errepublikanhedatutako misio pedagogikoetan parte hartzera era-man zuten, bere bizitza markatuko zuen jarrera aurrera-koi bat sortuz.

    Gerra Zibila ematean ezkutatu eta ihes egin behar izanzuen, altxatuen aldeko Leon batean jarrera aurrerakoiaizateagatik. 1938ko uztailaren hasieran Frantziara joate-ko nahiak Laudiora ekarri zuen, baserri batera hurbilduzenean.

    Bertan Gorbeiarako bideaz galdetu eta babesa hartuzuen, bideari jarraitzeko une egokiaren zain. Baina nor-baitek, babesa hartu baino lehenago, Benito Mostaxamenditik jaisten ikusi zuen eta Laudioko Udaletxera zu-zendu zen, iheslari bat Laudio inguruan zegoenaren be-rri emanez.

    Herrian, iheslariaren bila joateko asmoz, herritar bo-luntarioz eta Guardia Zibilez osatutako somaten bat an-tolatu zen. Somatenak Alketa mendian egin zuen bat Be-nitorekin eta bertan tiroka hil egin zuten, 1938ko uztaila-ren 5ean.

    Benitoren gorpua asto baten gainean herrira jaitsi zu-ten, ehiza sari gisara, eta San Martineko hilerrian lurpe-ratu zuten.

    AISZIRIMOLA:Sexu Hezkuntzarakohainbat gako

    Entzun Sexu Hezkuntzareninguruan eginiko saioaAiaraldea Irratian.

    Artista: Joseph ArthurUrtea: 2000Disketxea: Real World / Virgin

    Orbeko Etxearen hamahiruga-rren urteurrena ospatuko dute da-torren astean zehar. Aste osoko egi-taraua prestatu dute. Ospakizunaekainak 21ean hasi, eta 28an amai-tuko da, larunbatetik larunbaterakojaia. Lehenengo ekintza mendi mar-txa izango da, Burdin hesia helburuizango duena. Herri bazkaria egongoda gero eta arratsaldean kontzer-tua egongo da Orbekon, txokolata-darekin.

    Igandean deskantsatu ondoren,astelehenean irrati saioa egongoda zuzenean, Uhinak Irratiaren es-kutik. Asteartean, hiru egun iraun-

    go dituen futbolin txapelketa hasikoda. Asteazkenean, futbolin txapel-ketaren bigarren txanpa eta bideoemanaldia egongo dira, eta ostegu-nean, beste bideo emanaldi batezgain, Bilboko Okupazio Mugimendu-ko kideen hitzaldia.

    Ostiralean, antzerkia, spray etaserigrafia tailerrak eta ingurukobanatzaile alternatiboen erakuske-ta egongo da. Larunbatean, hama-bietan hasten den trikipoteoa, he-rri bazkaria eta boulder txapelke-ta egingo dituzte. Horrez gain, as-tean zehar ospatutako futbolin txa-pelketaren finala izango da bertan,eta hainbat kontzerturekin amaitu-ko da gaua. Erio, Ikara, Criatura, Be-runa, Dj Nash eta Ghorda Kanibalekjoko dute.

    Ekainaren 10ean Udal Liburute-giak Federico Barrenengoa topo-nomastika espezialistak herriarieman zizkion bibliografia-funtsakaurkeztuko zituen.

    Hemendik aurrera euskaltzainakbere bizitzan bildutako 1922 liburukontsultatu ahal izango dira, gehie-nak Aiara bailararen eta Amurrio-ren inguruan.

    Josune Irabien alkatearen esane-tan Liburutegiko langileek sailka-pen eta katalogatze lanak egin di-

    tuzte. Funtsa honen helburua iker-keta lanak egin nahi dituen edo-zeinentzat izatea da. BibliografiaAmurrioko Liburutegian egongo dahorretarako bereziki prestatu du-ten espazio batean.

    Federico Barrenengoa Arbe-ras Amurrion jaio zen 1916. ur-tean. Hamasei urterekin euska-ra ikasten hasi zen eta Frankismo

    garaian AEKren eta ikastolen aldelan egin zuen.Filosofia eta irakasletza ikas-

    ketak egin zituen eta 1979. urteaneuskaltzain urgazle izendatu zu-ten, 2004. urtean ohorezko eus-kaltzain eginez. Urte bat geroagohil zen.

    Toponimian eta onomastikan es-pezialista izanik, Aiaraldeko euskaltoponimiaren inguruko lan ugarikaleratu zituen, besteak beste, Eleuskera de la tierra de Ayala, To-

    ponimoa de la tierra de Ayala edo-ta El valle de Ayala (I): de la prehis-toria al siglo XVI.

    Federico de Barrenengoa ohorezko euskaltzainamurrioarraren bibliografia-funtsak udal-liburutegian

    Orbeko Etxearen13. urteurrena

    ospatuko dute,aste betez

    ERREDAKZIOA I Etxaurren Martin

    ERREDAKZIOA I Miren Ayesa

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    12/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 12

    Noiz sortu zen Tologorri para-pente kluba?

    Tologorri parapente kluba Ur-duako bailaran sortu zen oraindela 7 urte gutxi gora behe-ra. Tradizio handiko lekua da Ur-dua, aurretik ere delta hegal

    eskola bat zegoen inguru hone-tan, Bilbon kokatuta ze-goen klub batek kudea-tzen zuena. Eskola horidesagertu egin zen etabi lagunen artean Eus-kal Parapente Eskolasortu genuen Tologo-rri klubarekin batera.Orain 71 kide gara klu-bean eta urtero jendeandana biltzen da he-men parapentea prak-tikatzeko.

    Klubak zein esko-lak jarduera

    asko antolatzen dituzte: Ikasta-roak parapentearekin lehenen-go hartu emanak egiteko, bi la-gunentzako hegaldiak klubeko pi-lotu tituludunekin edota hegaldimotorizatuak parapentean. He-gan egiten ikasi nahi duen edo-

    nork erraz dauka hemen.

    Zereskain-

    tzen du pa-rapenteak?Parapenteak

    asko du eskaintze-ko. Edonork hegan

    egin nahi izanez geroaireportu batera joan

    beharko luke eta hegazki-nean hegan egiten ikasi.Guzti hori oso garestia da

    eta denbora asko behar da

    ikasteko. Parapentea, berriz,askoz eskuragarriagoa da eta

    oso erraz ikasten da, ez du zail-tasun handirik eta ekipoaren kos-tua ez da oso altua.

    Txapelketetan parte hartzenduzue?

    Parapente txapelketak egonbadaude, baina federatuta egonbehar zara eta beharrezko titula-zioa eskuratu behar da. Guri txa-pelketak ez zaizkigu interesatzeneta ez zaizkigu gustatzen, guknahiago dugu hegan egitearenplazer hutsagatik hegan egitea.

    Normala da beldurra sentitzeaparapentean ibiltzerakoan? Zernolako arriskuak ditu?

    Bai, normala da jendeak bel-

    durra izatea. Jaiotzen garen mo-mentutik oinak lurrean ditugueta horrela bizi gara.

    Baina benetan hegan egitekogogoa duen jendeak pazientziare-kin eta praktikarekin beldur horigainditzea lortzen du.

    Edonor ibili daiteke parapen-tean?

    Bai, gogoak dituen edonorkikasi eta praktika dezake kirolhau. Momentu honetan esko-lan 16 eta 61 urte bitarteko jen-dea dugu.

    Parapentean hegan egiten ika-si nahi duen orok gurekin kontak-tuan jartzea besterik ez daukaweb orri edo telefono zenbakia-ren bidez.

    Zer du berezi Urduak para-pentea praktikatzeko orduan?

    Urdua haran paregabea da,eremu oso zabal batean ez dagoparapentean ibiltzeko Urdua be-

    zain ona den ingururik. Haranakoso forma egokia dauka edozeinmodalitatetan hegan egiteko.

    Aspektu positibo asko daude:Aireportuak urrun kokatzen dira,ez dago goi tentsioko linearik, lu-rreratzeko zelai asko daude ingu-ruan... udan kanpotik etorritakojende ugari bertaratzen da hona,askok parapente eskolako ikas-taroetan parte hartzen dute edoeskolarena den zelaian kanpa-tzen dute.

    Nolako harrera izan du es-kualdean?

    Nik uste harrera positiboa izanduela, jende asko bertaratzenda, krisi ekonomikoa dela mediobeherakada bat nabaritu dugulaegia den arren.

    PARAPENTEA

    Hemen inguruan ez dago parapentean aritzekoUrdua bezain leku onikMIKEL AGIRREBEITIAk (Zeberio, 1958) urteak daramatza parapentearen munduan, lagun batekin batera EuskalParapente Eskola sortu zuen Urduan. Irakasle lanak egiten ditu bertan.

    _kirola

    Parapenteahegazkineanaritzeabaino askoz

    eskuragarriagoada, eta osoerraz ikastenda

    Heganegiten ikasinahi duenedonorkerraz dauka

    hemen

    ERREDAKZIOA I Aimar Gutierrez

    MENDI LASTEKETA:

    Peregaara igoeraantolatu dute Retes deLlantenon

    Uztailaren 5ean Peregaina-ra igoera egingo dute Retes deLlantenotik. Lasterketak 11 ki-lometroko luzeera izango du,eta korrikalariek 648 metro igobeharko dituzte. Izen-emateadoakoa da. Proba egin nahi du-tenek 18:00etan egon beharkodute irteera puntuan.

    TXIRRINDULARITZA:Julen Latorre, Euskadikotxirrindularitzatxapelketan garaile

    Julen Latorre txirrindulari aia-rarrak Euskadiko txirrindularitzatxapelketa irabazi du. S.C Llodia-

    na taldearekin batera lehiatzenaritu da. Ekainaren 8an Getxonegindako lasterketa ri esker, Eus-kadiko txapelduna izateaz gainOpen Euskadi proban lider pos-tua mantentzea lortu du.

    FUTBOLA:

    Iaki Bea amurrioarralehen mailan ariko da

    Levante taldearekinIaki Bea futbol jokalari ohiak

    Jos Luis Mendilibar bizkaitarralagunduko du Lehenengo MailakoLevante taldearekin. Uztailaren10an hasiko dute aurredenboral-dia. Beak Laudioko eta Amurriokotaldeetan jokatu du profesiona-la izan baino lehen. Azken urteakAustria eta Milanen eman ditu.

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    13/16

    13 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    _kirola

    Ekainaren 29an Jose ManuelArza Josito omentzeko laster-keta antolatu du Laudio AtletismoKlubak. Aurtengoa bigarren edizioaizango da, eta 10 kilometroko ibil-bidea izango du. Adierazi dutenezlurzoru lauan egingo dute.

    Jose Manuel Arza 2012an hil zen,eta lasterketa honen bidez harenlagun eta lankideek atletismoaren

    bultzatzaile sutsua eta Spiuk etaKon Sport marken sortzaile izanzena omendu nahi dute.

    Aurten, berrikuntza gisa hau-rren lasterketa erantsi nahi izandiote ekimenari. Horregatik, mailaeta distantzia ezberdinetako bideakprestatu dituzte. Hala, umeentzathiru kategoria egono dira: 8-10 ur-tekoena, 11-13 artekoena eta txu-peteen lasterketa. Azken horretan300 metroko bidea egin beharkodute partaideek.

    Senior eta beteranoen bi mai-la ere egongo dira; 40 urte bainogehiago dutenentzat eta 50 urtetik

    gorakoentzat. Izen ematea eta pro-bari buruzko informazio zehatzawww.kosports.com webguneandago eskura. Dena dela, postaelektronikoa nahiago duenak [email protected] hel-bidean apuntatzeko aukera izan-go du.

    Antolatzaileek azaldu dutenez,probak ez dira lehiaketarako pun-

    tuagarriak. Parte hartzen dutenpertsona guztiei opari bat eman-go zaie oroigarri gisa.

    Jose Manuel Fernandez Arzarenomenez, atletismo lasterketa

    Zumalakarregi kaletik abiatuko da lasterketa. Argazkian, iazko memorialaren irteera. Argazkia: Aiaraldea.com

    ERREDAKZIOA

    ERREDAKZIOA I

    Aiarabiken BTT Martxaren III. edi-zioa egingo dute datorren uztaila-ren 12an (larunbata).

    Antolatzaileek adierazi dutemartxa mendi bizikletan esperien-tzia edozein txirrindulariri zuzen-dua dagoela eta, aurreko edizioe-tan egin bezala, aurten ere parte

    hartzaile kopurua mugatzea era-baki dutelako. Hala, 200 txirrindu-laritan jarri dute muga, guztiek ibil-bideaz gozatzeko aukera izan de-zaten.

    Izena emateko aukera zabalikdago jada. Horretarako Aiarabi-ken web-orrian (aiarabike.com) da-goen inskripzio orria bete behar da.Ondoren, martxan parte hartzekoordaindu beharreko dirua ordaindubeharko da La Caixa-ko 2100-4135-15-2200100054 kontuan edo Aia-rabiken dendan bertan.

    Federatuek 10 euro ordaindubeharko dituzte, eta 15 euro gai-nontzekoek. Antolatzaileek jakina-razi dute izen ematea ez dela or-daindu arte osatuko.

    Martxa 10:00etan abiatuko da,Aiarabiken lokaletik bertatik (Goi-koplaza kalea, 26 behea, Laudio)..

    Aiarabike BTT

    Martxaren 3.edizioan izenaemateko epeazabalik

    MENDI TXIRRINDULARITZA

    ERREDAKZIOA I Aimar GutierrezC.D. Laudio akordio batera heldu

    da klubeko hainbat jokalari ohiekinatzeratuta zituen zorrak kitatzeko.Akordio estrajudiziala da eta klubahirugarren mailan zegoeneko laujokalari ohiekin lortu da eta ekai-naren 20an baino lehenago 19.000euro jaso beharko dute guztira, ho-rrela C.D. Laudiok auzitegietara joa-tea saihestu du momentuz. C.D.Laudiok markatutako epean zo-rrak kitatzeko konpromisoa har-tu du, ordainketa guztiak burutuezean klubaren jabetzen bahiketagauzatuko da. Lau jokalari ohiekinakordioa lortu ostean helburu guz-tiak egungo jokalariek jarritako sa-laketak ordaintzera bideratuko di-tuzte ekainaren 30an baino lehe-nago erregional mailara jaitsiera

    saihesteko.

    CampusakUdan zehar kirola egiteko fut-

    bol campusak egingo dituzte aur-ten ere eskualdeko hainbat herri-tan. Horien artean daude Artzinie-ga, Laudio edo Urdua. Laudion uz-tailaren 7 eta 18 artean egingo dute,San Martineko futbol zelaian. Fut-bol campusa 5 eta 14 urte artekohaurrentzako antolatu dute, kiro-larekin lehen hatu-emana bilatuasmoz.

    Era honetan, lagun berriak egineta ondo pasatzeko aukera eskain-tzen dute. Teknikari lanetan RubenCarreo futbolari profesional oihaegongo da, Laudioko bigarren en-trenatzailea, hain zuzen ere. Cam-pusak 225 euro balio du eta egu-neroko saioez gain gosariak eta jan-tziak jasoko dituzte partaideek. Eki-menean parte hartzeko ez da plazakopurua mugatuko. Laudio FutbolKlubak azaldu duenez, aste batezparte hartzeko aukera ere eskai-niko dute 125 euroren truke.

    CD Orduak ere futbol campu-sa egingo du, uztailaren 2tik 30ra.7 eta 13 urte bitarteko umeei egon-go da zuzendua, eta astelehen, as-teazken eta ostiraletan egingo da18:00etatik 20:00etan. Interesa-tua dagoen orok Arbietoko zelai-ra arratsaldez bertaratu behar du,bertan izena emateko. Bi aukera es-

    kaintzen ditu Klubak: hilabate oso-rako izena ematea (30 euro) edo hi-labete erdirako (20 euro) ematea.

    C.D. Laudiok

    akordioa lortu duhainbat jokalariohiekin zituenzorrak kitatzeko

    FUTBOLA:

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    14/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 14

    Zergatik okertzen dugu burua eskumatara musukatzean? (Aitor)

    Badira beste pertsona batekin musukatzean burua eskumatara okertzen dutenpertsonak bai. Aditu batzuk fetuek eta jaioberriek burua eskumatara okertu-ta lo egiteko joerarekin ez ezik gurasoen ehuneko handi batek haurra ezkerre-

    ko besoan kulunkatzearekin lotzen dute, eskumako masaila musu eta laztanak ema-teko libre utziz. Horregatik, pertsona askok alde hori maitasunarekin lotzea ohikoa da.Musuei buruz ari garela... ba al dakizu ikerketa askok musuen balio terapeutikoa adie-razi dutela? Musu ematean aurpegiko 30 muskulu baino gehiago martxan jartzen di-tugu, estresa jaisten da, oxitozina eta endorfinak askatzen dira plazera eta ongizateasentiaraziz, gure auto- estimua hobetzen da eta gure zirkulazioa aktibatzen da. Pertso-na anitzak gara, beraz, musuak ere anitzak dira: tximeleta musua, eskimalen musua,behi musua, goxoak, txokolatezkoak, sakonak, leunak, putz eginez bidaltzen edo sabe-lean ematen direnak... eta bakoitzak bere esanahia du. Lagunekin,katuarekin, senidee-kin, maitalearekin, gure buruarekin... Musuekin pentsatu eta sentsazio atsegina datorki-gu baina musuak desatseginak ere izan daitezke. Gutariko bakoitzarena da musua jasoedo ez aukeratzeko eskubidea eta ez esateko ere bai! Pot.

    Julene Onaindia Garcia

    _Herriko plaza_#sexgatik (:>

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    15/16

    15 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

    _irakurlearen txokoa

    _agenda

    _ezin galdu

    www.etxaurre.comTlfnoa: 94 672 85 50

    PISUA SALGAI LUIAONDONPrezioa: 210.000 90 m, logela 3, bainugela 2, kanpoaldera,terraza lorategiarekin, altzariz hornitua,igogailua, trastelekua, garajea.Erref.: 167.478

    PISUA SALGAI LAUDIONPrezioa: 85.000 70 m, logela 3, bainugela, jakitokia,kanpoaldera, eraberritzeko, trastelekuaprezioaren barne.Erref.: 167.475

    PISUA SALGAI URDUANPrezioa: 134.000 47 m, 2 logela, bainugela, sukaldeamerikarra, herrigunean, berogailua,igogailua, trastelekua prezioaren barne.Erref.: 99.991

    PISUA SALGAI AMURRIONPrezioa: 142.000 63 m, logela 2, bainugela, kanpoaldera,altzariz hornitua, eraberritua, trastelekua,terraza, negoziagarria.Erref.: 129.702

    SANPEDROPEKOAK: Ekainaren azken asteburuan San Pedropekoak ospatuko dira Laudion,

    Jaiak Kordinakundearen eskutik. Ekainaren 27an umeentzako jolasak egongo dira. 28an, berriz,

    sukalki txapelketa, herri bazkaria eta gero kontzertuak Mandoilek eta Honatekin.

    SAN JOAN AZOKAK: San Joan azokak ospatuko dituzte Orozkon eta Urduan, ekai-

    naren 21ean eta 22an, hurrenez hurren. Urduakoa ganadu azoka izango da. Oroz-

    kokoa, berriz, bertako ekoizleen produktuena. Argazkia: Javier Ruiz Lili

    11:00 URDUABERBALAGUNBizkaiko BerbalaguntopaketakForu Plaza

    11:00 URDUAAZOKASan Joan abere azokaForu Plaza

    12:00 LAUDIOMENDI IBILALDIASan Joan Astobitzako III.edizioaSan Joan Baseliza

    12::00 MURGAHERRI KIROLAKAizkolariakEliza

    12::30 ARRANKUDIAGAOMENALDIA

    Harrien oroimenaHerriko Plaza

    19:30 LUIAONDOASTE KULTURALAEmakumeentzako bolalehiaketaBola Tokia

    06.23ASTELEHENA11:00 OKONDOTAILERRASukaldaritzaKultur Etxea

    18:00 MURGAUMEENTZAKO EKINTZAKTxirrindula lasterketa etapuzgarriak

    Eliza19:00 AMURRIOSAN JOAN JAIAMusika, dantzak etatxokolate janaParkea

    19:00 LAUDIOSAN JOAN JAIAUmeentzako jolasak,musika eta erromeriaSan Joan Baseliza

    22:30 AMURRIOSAN JOAN JAIAAkelarrea eta Uluka taldeaSan Anton

    22:30 URDUASAN JOAN JAIAAkelarrea eta Uluka taldeaParkea

    06.25ASTEAZKENA20:00 LAUDIOSTAR WARS FAN FILMSagaren zaleen filmakOrbeko Etxea

    06.26OSTEGUNA17:00 LUIAONDOASTE KULTURALAGraffiti eta skate tailerraPista estalia

    06.27OSTIRALA17:30 URDUAEUSKARA PLAZARAJakin eta jolas etaPantxika LamurForu Plaza

    18:30 ARTZINIEGAARTZIENTZIATxoriak eta bere kantakEtnografia museoa

    06.28LARUNBATA09:30 LAUDIOSANPEDROPEKO

    Sukalki lehiaketaHerriko Plaza

    12:30 ARTZINIEGAEUSKARAREN EGUNATriki bertso poteoFrontoian

    13:00 LAUDIOKONTZENTRAZIOASakabaneketaren aurkaHerriko Plaza

    22:00 LAUDIOSANPEDROPEKOKontzertuak: Mandoileketa HonatHerriko Plaza

    06.17ASTEARTEA17:30 AMURRIOARETO FUTBOLAEraso Aiara taldearenentrenamendu irekiakLukas Rey Kiroldegia

    18:00 URDUABILERA IREKIAKoroatze jaien prestaketaKultura Etxea

    18:00AMURRIOHITZALDIASahararen borrokarenhistoriari buruzKatekesi Aretoa

    06.18OSTIRALA17:30 LAUDIOBERBALAGUN TXANGOASanta Luzian dagoenObikola kobazuloaLHUI aparkalekua

    17:30 AMURRIOARETO FUTBOLAEraso Aiara taldearenentrenamendu irekiakLukas Rey Kiroldegia

    06.19OSTIRALA18:30 ARTZINIEGAHITZALDIAElikadura osasuntsuabizitza osoan zehar

    Etnografia museoa

    19:00 AMURRIODOKUMENTALAHijos de las nubesKatekesi Aretoa

    06.20OSTIRALA17:30 URDUAANTZEZLANAUmeentzako ikuskizuna:HankapaluForu Plaza

    19:30 LAUDIOOMENALDIAAntonio AldamamargolariariErabilera Anitzeko Aretoa

    19:00 AMURRIOFUTBOL PARTIDAKaskagorri-SaharaiaraRefor

    19:00 LAUDIOMANIFESTAZIOAAiaraldean lan, bizi eta ikasiLamuza Plaza

    21:00 LUIAONDOASTE KULTURALASardina janaOtueta Gizarte Etxea

    05.21LARUNBATA10:00 ARESPALDITZAIKASTAROAMiguel Oriola argazkilariaUdaletxean

    11:00 ARTZINIEGAARTZIENTZIADinosauroen koloreaEtnografia Museoa

    19:30 ARTZINIEGAKALEJIRAAraiako Musika BandareneskutikAlde Zaharra

    20:00 LAUDIOKROSSASan Joan Astobitza IX.lasterketaren edizioaSanJoan baseliza

    20:15 ARTZINIEGAKALEJIRAIzaki mitolojikoen kalejiraEtnografia Museoa

    22:00 LAUDIOKONZERTUAKBorn Avenue, Siroka,Arkada Social, AldatsSan Joan Baseliza

    06.22IGANDEA09:00 AMURRIOLASTERKETAAmurrio TrailJuan Urrutia Plaza

    SAHARAKOJAI KULTURALAAMURRIO

    10:30ERAKUSTALDIATea, artisautza, saharar jo-koakHerriko Plaza

    12:00OMENALDIAPaco BordegaraiamurriarrariHerriko Plaza

    18:00 KONTZERTUAPolisario eta MufidHerriko Plaza

    MURGAKO JAIAK

    18:00TXUPINA

    18:30ASTO ETA ZALDI PROBAK

    20:00KONTZERTUAEl sndrome de Stendhal

    21:30OGITARTEKOAK

    Tiketak 3 euro23:00BERBENAAlaiki Taldea

  • 7/22/2019 2014_17. Alea Osorik

    16/16

    Aiaraldea ///2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 16

    Nola bilakatzen da Arespaldi-tzako neska bat mundu mailakoospea duen modelo batean?

    Dena duela 4 urte hasi zen den-tistak brakets-ak kendu zizkida-nean. Berak nire amarekin hitz

    egin zuen pertsonalki, modarenindustrian izan nitzakeen aukereninguruan.

    Scouter batek (kalean fitxake-tak egiteaz arduratzen den per-tsona batek) modelo izatea etaBartzelonara joatearen ideia pro-posatu zidan. Nazioarte mai-lan lan egiten hasi nintzen apur-ka apurka. Mundu mailako astekoNew Face-a (modelo hasiberria)hautatu nindutenean mundukohainbat txokotako agentziak niganjarri zuten interesa.

    Nola sentitu zinen hasieran ho-rren mundu ezezagun zein ikus-gaira sartzean?

    Hasiera batean dena suertatuzitzaidan apur bat zaila. Herri ba-tetik hiri batera bizitzera joatea...

    horrekin soilik asko izan nuen!

    Hainbeste arrakasta horrendenbora gutxian lortzeak berti-goa sorrarazten du?

    Egia esan, hasi nintzenetik ez

    dut inoiz pentsatu honetaz bizi-ko nintzenik. Lanak apurka apur-ka joan dira agertzen eta, ia ohar-kabean, lau urte igaro ditut hone-tatik bizitzen.

    Urte hauetan zehar ezagutuizan duzu inoiz ezagutuko ez ze-nuelakoan zeunden pertsonarik?

    Inoiz imajinatuko ez nukeen per-tsonekin egin dut topo. Aurkez-pen eta ekitaldi askotara pertso-na ezagunak gonbidatzen dituz-te oihartzun mediatiko handiagoalortzeko.

    Bitxiena Paris Hilton ezagu-tu nuenekoa izan zen, BeverlyHills-en egon nintzenean.

    Nolakoa da modaren mundua?Mundu zaila da. Ez da bertan

    lan egin baino lehen imajinatzennuena bezalakoa. Mentalki nahi-ko sendoa izan behar da. Denboraasko igarotzen duzu etxetik kanpoeta prest egon behar zara biharagian Londresera joateko, eta etzi

    Parisera. Horregatik, ezin duzuzure burua antolatu ez etaplanik egin ere.

    Zeintzuk dira zurehurrengo lanak?

    Argitaratze-ke dauden nire hu-rrengo lanak Van-guardiarako eta Ame-rikako Cosmopolitanerakoegindako argazki batzuk dira.Inditex-ekin ere lanean nabil webbidez eta hilabete honetarako lanbat daukat konfirmatua Parisen,ezkontza katalogo baterako.

    +info:

    Itsaso Bolivarrieginiko elkarrizke-ta osorik

    _kontra

    Itsaso Bolivar Modeloa

    Bitxiena Paris Hilton ezagutu nuenekoa izan zen,Beverly Hills-en egon nintzeneanITSASO BOLIVAR (Arespalditza, 1990) oso gaztea izan arren, hainbat urte daramatza jada nazioarteko modamundua sarturik. Vogue aldizkariarekin edo Fender bezalako markekin egin du lan, besteak beste.

    Jabi Isasi

    ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru

    BelateOlabarria AstobizaIRAKASLEA

    _Helmugari so

    Zenbat umezurtz!

    A

    spaldian irakurri nionpsikologo bati: gura-

    soak seme-alaben la-gun direnean, ume-zurtz uzten dituzte. Bereha-la irudi zaparrada etorri zitzai-

    dan burura. Gaur hauexek kon-partituko ditut zuekin. Nork ez

    dio inoiz entzun ama edota aita

    bati, guk dena azaltzen dio-

    gu gure alabari, dena kontsen-

    tsuz egiten dugu. Nik ez diot

    inoiz gure amari edo aitari lagu-

    nei moduan berba egin. Konfian-

    tza izan dugu, baina muga ba-

    tzuekin eta beti izan dut argi gu-

    rasoen eta nire artean hierarkia

    bat dagoela, hau da, eurek agin-

    duak ematen zizkidaten eta nikbete egin behar nituen, derrigor,

    nahiz eta askotan zergatik gal-

    detu eta, neuk esaten dudala-

    ko edo neuk agintzen dizuda-

    lako erantzun. Gaur egun, uste

    dut erantzun horiek emateko bel-

    dur direla gurasoak, baina asko-

    tan gazteek edo umeek horrela-

    ko erantzun zorrotz bat eskatzen

    ari direla ere pentsatzen dut. Bi-

    dea zein den argi ikusten ez dute-

    nean, burua galduta balute legez

    jokatzen dute. Erreferentzia argia

    izateak, gehienetan,lagundu egi-

    ten digu. Hortaz, aspaldian iraku-

    rritako esaldira bueltatzen naiz;Zenbat umezurtz!