1
Auzokide baten salaketa jaso ondoren, eta horixe adierazten duten analisi kimiko eta bakteriologikoak burutu ostean, Santurtziko Udalari eta Uraren Euskal Agentziari (URA) beharrezkoak diren neurriak jartzea eskatu diegu, bai gure analisiek esaten dutena egiaztatzeko eta bai gertatzen ari denari irtenbidea bilatzeko, egoera hau sortzen ari den Serantes mendiko eta bere inguruetako ingurugiroaren hondatzea ekiditzeko, hain zuzen. Kontu honen jarraipena egingo dugu, eta beharrezkoa den bakoitzean Bilduren salaketa izango da, gure Serantes mendiak merezi eta behar duelako, guk geuk merezi eta behar dugulako. Lerro hauen bidez, hilabetero Bildu Santurtzik egingo dituen proposamen, dinamika eta planteamenduez informatuko dizuegu, hala nola Udaletxean gertatuko diren kontuetaz ere, plenoak, batzordeak.... Helburua, beraz, argia da, Udaletxe eta gure udal lanaren ateak zuei irekitzea, gure ustez oinarrizkoa den tresna bat erabiliz, informazioa. Eztabaidatu ere PNVk utzi ez dizkigun 3 mozio. Urrian, 3 izan dira Bilduk aurkeztuta osoko batzarrera heldu ez diren mozioak. Hijas de la Cruz ikastetxearen inguruan, informazio txostena egitea eta bere zabalpenik handiena planteatzen genuen, santurtziarroi modu eraginkor batez informatzeko asmotan. Beste aldetik, alderdi guztien konpromezu politikoa bilatzen genuen, ikastetxearen lur eremua hezkuntzarako erabilera edo publikoa geroan ere blindatzeko, gehiengoen jokuetatik kanpo. Beste mozio batean, eta udal tasa eta zergen igoerari gure kontrako bozka eman ostean iraileko osoko batzarrean, igoera honek ez baitu Inolako justifikaziorik krisiaren eraginez gehien sufritzen ari diren gure auzokideen eta gutxien daukaten gure auzokideen aldeko inolako neurririk hartzen ez badugu, Elkarkidetza eta garapenerako Mahai baten beharra planteatzen genuen. Santurtziko eragile politiko, sozial eta sindikal guztien partehartzearekin, krisiari aurre egiteko herriko eragile guztien partehartze, iritzi, elkarlana eta eztabaida delako modurik eraginkorrena. Gure udaletxearen ateak herritarrei irekitzeko lehenengo pausua planteatzen genuen, lehentasuna izan behar den gai batekin gainera, politika fiskala, gure auzokideen beharrak identifikatzeko tresna eraginkor bat sortuz. Berebiziko garantzia dituzten bi gaiak, Hijas de la Cruz ikastetxearena, eta politika fiskala, herritarrei udaletxearen ateak irekiz, lanean jarraitu beharko ditugunak aurrerantzean ere. 2012rako aurrekontuak, horrela egingo genituzke Bildutik. Hurrengo urterako aurrekontuak garatzeko momentua gertu daukagu, eta prentsaurreko baten bitartez, gure ustez oinarriak direnak adierazi genituen. Bildu Santurtzitik, 2 kontu uztartu behar direla uste dugu, batetik, Santurtzi eta Santurtziarron beharrak, eta krisiari aurre egitea, bestetik. Horretarako hau planteatuta: Eredu partehartzailea. Zirriborro publikoa eta aportazioak egiteko epe eskuzabala eta guztiei irekia. Tasa politika mailakakoa. Hobari eta salbuespenak egoera ekonomiko larria duten pertsonentzako. Austeritatea. Politikook, lehenengoak izan behar gara adibide ematen, dieta eta soldaten murrizpena, udal gastuaren analisia eta aurrezteko neurriak. Gizarte ekintza eta udal zerbitzuetan atzerapausurik ez. Gehien behar gaituztenak, momentu honetan ezin ditugu alboratuta utzi. Elkarkidetza eta garapenerako mahaia. Eragile politiko, sindikal eta sozial guztien artean, krisiari aurre egiteko. Bilduren eskua luzatuta dago akordio eta konsensuak bilatzeko, horixe izan gure konpromezua eta horixe bera berresten dugu gaur ere. Espainiar bandera inposatuta, udaletxea, ixilik. PP eta PSEk kontra bozkatu zuten, eta PNVk abstentzioa aukeratu zuen, emaitza argia da, gure udaletxeak ez du kontu honetan ezer esaterik. Gure ikuspuntutik, kontua ez da ZER egin behar dugun, baizik eta NOLA egiten dugun, eta kasu honetan, PNVren ausardia faltak, mutu utzi gaitu, ordezkatzen ez gaituzten kolore batzuen inposaketaren aurrean. Legea betetzea eta herritarron gehiengoaren borondatearen arteko desoreka konpontzeko asmotan, adierazpen instituzionala planteatzen genuen, espainiar bandera jartzeko behartzen gaituen ebazpenarekiko desadostasuna erakutsiz eta inposaketa onartezina dela adieraziz. Ur fekalen isurketak Serantes mendian, Magdalena errekan.

Bildu Santurtzi; Urriko kronika

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bildu Santurtzi; Urriko kronika

Citation preview

Page 1: Bildu Santurtzi; Urriko kronika

Auzokide baten salaketa jaso ondoren, eta horixe adierazten duten analisi kimiko eta bakteriologikoak burutu ostean, Santurtziko Udalari eta Uraren Euskal Agentziari (URA) beharrezkoak diren neurriak jartzea eskatu diegu, bai gure analisiek esaten dutena egiaztatzeko eta bai gertatzen ari denari irtenbidea bilatzeko, egoera hau sortzen ari den Serantes mendiko eta bere inguruetako ingurugiroaren hondatzea ekiditzeko, hain zuzen. Kontu honen jarraipena egingo dugu, eta beharrezkoa den bakoitzean Bilduren salaketa izango da, gure Serantes mendiak merezi eta behar duelako, guk geuk merezi eta behar dugulako.

Lerro hauen bidez, hilabetero Bildu Santurtzik egingo dituen proposamen, dinamika eta planteamenduez informatuko dizuegu, hala nola Udaletxean gertatuko diren kontuetaz ere, plenoak, batzordeak.... Helburua, beraz, argia da, Udaletxe eta gure udal lanaren ateak zuei irekitzea, gure ustez oinarrizkoa den tresna bat erabiliz, informazioa.

Eztabaidatu ere PNVk utzi ez dizkigun 3 mozio.

Urrian, 3 izan dira Bilduk aurkeztuta osoko batzarrera heldu ez diren mozioak. Hijas de la Cruz ikastetxearen inguruan, informazio txostena egitea eta bere zabalpenik handiena planteatzen genuen, santurtziarroi modu eraginkor batez informatzeko asmotan. Beste aldetik, alderdi guztien konpromezu politikoa bilatzen genuen, ikastetxearen lur eremua hezkuntzarako erabilera edo publikoa geroan ere blindatzeko, gehiengoen jokuetatik kanpo. Beste mozio batean, eta udal tasa eta zergen igoerari gure kontrako bozka eman ostean iraileko osoko batzarrean, igoera honek ez baitu

Inolako justifikaziorik krisiaren eraginez gehien sufritzen ari diren gure auzokideen eta gutxien daukaten gure auzokideen aldeko inolako neurririk hartzen ez badugu, Elkarkidetza eta garapenerako Mahai baten beharra planteatzen genuen. Santurtziko eragile politiko, sozial eta sindikal guztien partehartzearekin, krisiari aurre egiteko herriko eragile guztien partehartze, iritzi, elkarlana eta eztabaida delako modurik eraginkorrena. Gure udaletxearen ateak herritarrei irekitzeko lehenengo pausua planteatzen genuen, lehentasuna izan behar den gai batekin gainera, politika fiskala, gure auzokideen beharrak identifikatzeko tresna eraginkor bat sortuz. Berebiziko garantzia dituzten bi gaiak, Hijas de la Cruz ikastetxearena, eta politika fiskala, herritarrei udaletxearen ateak irekiz, lanean jarraitu beharko ditugunak aurrerantzean ere.

2012rako aurrekontuak, horrela egingo genituzke Bildutik.

Hurrengo urterako aurrekontuak garatzeko momentua gertu daukagu, eta prentsaurreko baten bitartez, gure ustez oinarriak direnak adierazi genituen. Bildu Santurtzitik, 2 kontu uztartu behar direla uste dugu, batetik, Santurtzi eta Santurtziarron beharrak, eta krisiari aurre egitea, bestetik. Horretarako hau planteatuta: • Eredu partehartzailea. Zirriborro

publikoa eta aportazioak egiteko epe eskuzabala eta guztiei irekia.

• Tasa politika mailakakoa. Hobari eta salbuespenak egoera ekonomiko larria duten pertsonentzako.

• Austeritatea. Politikook, lehenengoak izan behar gara adibide ematen, dieta eta soldaten murrizpena, udal gastuaren analisia eta aurrezteko neurriak.

• Gizarte ekintza eta udal zerbitzuetan atzerapausurik ez. Gehien behar gaituztenak, momentu honetan ezin ditugu alboratuta utzi.

• Elkarkidetza eta garapenerako mahaia. Eragile politiko, sindikal eta sozial guztien artean, krisiari aurre egiteko.

Bilduren eskua luzatuta dago akordio eta konsensuak bilatzeko, horixe izan gure konpromezua eta horixe bera berresten dugu gaur ere.

Espainiar bandera inposatuta, udaletxea, ixilik.

.

PP eta PSEk kontra bozkatu zuten, eta PNVk abstentzioa aukeratu zuen, emaitza argia da, gure udaletxeak ez du kontu honetan ezer esaterik. Gure ikuspuntutik, kontua ez da ZER egin behar dugun, baizik eta NOLA egiten dugun, eta kasu honetan, PNVren ausardia faltak, mutu utzi gaitu, ordezkatzen ez gaituzten kolore batzuen inposaketaren aurrean.

Legea betetzea eta herritarron gehiengoaren borondatearen arteko desoreka konpontzeko asmotan, adierazpen instituzionala planteatzen genuen, espainiar bandera jartzeko behartzen gaituen ebazpenarekiko desadostasuna erakutsiz eta inposaketa onartezina dela adieraziz.

Ur fekalen isurketak Serantes mendian, Magdalena errekan.