608
Daniel Defoe Robinson Crusoe euskaratzailea: Aintzane Ibarzabal

Daniel Defoe - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Daniel Defoe, Robinson Crusoe.pdf · kin. Amaren sendikoek Robinson izena zuten, lurralde hartako familia aberats baten

  • Upload
    others

  • View
    17

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Daniel Defoe

Robinson Crusoe

euskaratzailea: Aintzane Ibarzabal

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Aintzane Ibarzabal.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1997Jatorrizkoaren data: 1719

Daniel Defoe euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=24

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1558

LIBURUAREN SARRERAIdazleaDaniel Defoe Londresen jaio zen 1660an. Aita

James Foe harakina zuen, jatorriz flandriarra.Izena Defoe-ra aldatu zuen 1695ean. Ingalate-rrako familia puritano batean hazi zen, erregeestuardotar Carlos II.a tronora itzuli zen garaian.Heziketa presbiteriarra izan zuen, eta puritanoekez Oxforden, ez Cambridgen, ez Ingalaterrakoelizaren mende zeuden beste eskoletan ikasiezin zutenez gero, Charles Morton-en akademianegin zituen ikasketak, aitak predikari izan zedinnahi zuen eta. Baina 1682an ikasketa horiek utzieta merkataritzakoak hasi zituen. Merkatari ikas-ketak amaitu, eta bidaiak egin zituen Ingalate-rran zehar eta baita Europan barrena ere.

1684an Mary Tuffey merkatari familia batekoalabarekin ezkondu zen Londresen. 1685eanMonmouth dukearen matxinadan parte hartuzuen eta 1688an William III.aren alde egin zuen.1692an porrot egin zuen merkataritza negozioe-tan, eta espetxeratua izan zen. 1697tik 1701era

William III.aren ezkutuko ajentea izan zen, eta1703tik 1714ra Harley-rena eta beste zenbaitministrorena. Azken urte horietan Review gober-nuaren aldeko egunkaria sortu zuen. Idazleemankorra izan zen, eta gai ugari erabili zituenbere lanetan. Politikaz, geografiaz, ekonomiaz,ezkontzaz, psikologiaz, sineskeriez, etab. 500liburu inguru idatzi zituen. 1688an argitaratuzuen bere lehenengo satira politikoa (JamesII.aren kontra) eta 1701ean The true-bornEnglishman (Benetako inglesa) poema satirikoa,eta ondorengo urteetan beste zenbait satira.Idatzi zituen lanengatik berriz espetxeratu zuten1703an. 1719an fikziora itzuli zen, eta RobinsonCrusoe argitaratu zuen. 1722an Moll Flanderseta A journal of the plague year (Izurritearenurteko egunkaria) idatzi zituen, eta 1724an azal-du zen bere azken eleberria Lady Roxana. Bestezenbait lan aipagarri dira: A tour through thewhole island of Great Britain (1724-26, BritainaHandiko uhartean zehar bidaia), The completeEnglish tradesman (1726, Ingeles merkatari goi-tik beherakoa), Augusta Triumphans (1728), A

plan of the English commerce (1728, Ingelesmerkataritzari buruzko plana).

1173ko apirilaren 24an hil zen. Defoek eraginhandia izan zuen eleberrigintza ingelesean, etakazetari eta saiolari handia izan bazen ere, batezere fikzioan sortu zuen pertsonaiarengatik daezaguna, Robinson Crusoe sortu zuelako, alegia.

LiburuaRobinson Crusoe 1719an argitaratu zen lehe-

nengo aldiz, Defoek ia hirurogei urte zituenean.Liburuak arrakasta handia izan zuen berehala.Atalka argitaratu zuten London Post egunkarian,eta zazpi argitalpen eta zenbait itzulpen izanzituen egilea bizi izan zen artean. Liburua argita-ratu zenetik gaur arte 700 argitalpen bainogehiago izan ditu, eta ia munduko hizkuntza guz-tietan argitaratu da; gainera aldaerak, laburpe-nak, antzerkiak, filmeak eta abar egin dira libu-ruan oinarrituta, eta Offenbach-en opera batengaia ere izan da.

Robinson Crusoeren eredua Alexander Sel-kirk, William Dampier itsaslapurrarekin itsasora-tu zen marinel esploratzailea izan zen, itsasoan

galdu eta lau urtez Juan Fernández uharteanbakarrik bizi behar izan zuena. 1709an WoodesRodgers kapitainak aurkitu zuen, eta Selkirk-enabenturen berri eman zigun 1712an argitaratu-tako lanean. Dena dela, Rodgersen ideia oroko-rraz kanpo, eta zenbait xehetasun alde baterautzita, Robinson Crusoe Defoeren irudimenarenlana da goitik behera, arrakasta aparta izanzuena eta mitologiaren eremuraino iritsi zena.

Crusoe ontzi hondoratze batean bizirik atera-tzen den bidaiari bakarra da, eta hala bizi izangoda hogei urtetik gora berak izena jarri zion «Etsi-pen uhartean», Orinoco ibaiaren bokalearenondoan, Hego Ameriketako iparraldean. Uharte-ra hondatutako ontzitik ateratako gauzak era-maten ditu, eta han hasten da jo eta ke lanean:nolabaiteko etxea eraikitzen du, animaliak haz-ten ditu, txalupa bat egiten du eta era askotakoabenturak bizi izaten ditu. Gizajaleekin arazoakditu eta haietako batek, berak «Ostiral» izenajarri zionak, bizia salbatzen dio. Hogei urtetikgora uhartean egon ondoren, ontzi bat iristen dauhartera, eta, orduan ere, istiluak eta gorabehe-rak izan arren, handik irtetea eta Ingalaterrara

itzultzea lortzen du. Horretarako liburuarenazken partean bidaia egiten du Iberiar Penintsu-lan zehar, eta Pirinioak igarota, Frantzian barre-na Calaiseraino iristen da, eta handik itsasozIngalaterraraino, orduan ere abenturaz eta arris-kuz inguratuta.

Baina Selkirk-en kontakizunak bultzatu alzuen Defoe nobela hau idaztera? Ez dakigu.Baina zalantzarik ez dago bere garaiko herrri-literaturan oinarri hartu zuela liburua idazteko,alegia, orduko bidaia eta abentura liburuetan, lurberrien aurkikuntzen kroniketan eta itsasontzie-tako egunkarietan. Idazleak hala ere, benetakogertakizunak direla ziurtatzen digu behin etaberriz, eta ez nobela bat.

Liburuaren estiloari buruz esan genezake,ziurrenik Defoek ez zuela askotan irakurri idatzizuena, idazten duenean helburua gauzak adie-raztea baitu, eta ez estilo dotorea erabiltzea.Hori dela eta, liburuan askotan agertzen diraerrepikapenak, etenak, sintaxi arazoak... etaaskotan bere idazketa gertuago dago ahozkokontaketatik, predikariaren zantzuak behin etaberriz azaltzen direla ahaztu gabe, idatzizko esti-

lotik baino. Liburuan indarra kontakizunak berakdauka eta ez prosak; idazketa tresna hutsa daDefoerentzat.

Aintzane Ibarzabal

ROBINSON CRUSOE,YORK-eko marinelaren

BIZITZAeta

ABENTURAbitxi harrigarriak:

nola hogeita zortzi urtez Ameriketako

jenderik gabeko uharte batean,Orinoco ibai handiaren

bokalearen ondoan,bakarrik bizi izan zen,

itsasontzi hondoratze batean itsasbazterraren kontra jaurtikia izan ondoren,

eta nola bera ez beste guztiak hilik gertatu zirenETA

amaieran ITSASLAPURREK hura salbatzeko izanzuten

modu harrigarriaren kontakizuna dakarrela

Berak idatziaLONDRES;

W. TAYLORrek inprimatua.MDCCXIX.

IDAZLEAREN HITZAURREAGizon baten abenturak mundu honetan argi-

taratzea inoiz probetxugarria izan baldin bada,eta behin argitaratu ondoren onartuak izan bal-din badira, liburu honen argitaldariak uste duhonako honetan gertatu dela.

Gizon horren bizitzak txikiak uzten ditu(haren ustez) inoiz izan diren beste gertaeraguztiak, zaila baita gizon bakar baten bizitzakgorabehera gehiago izatea.

Apaltasunez, seriotasunez, eta gertaerenbitartez erlijio irakaspenak eskaintzeko asmozadierazten zaigu kontakizuna, gizon jakintsuekhelburu izan ohi duten bezala; alegia, adibidehori besteen irakasbidea izan dadin, eta aldiberean Goi-ardura egiaztatua eta ohoratua, edo-zein dela ere bizitzaren egoera, eta etortzen denbezala etorrita ere.

Argitaldariak uste du benetako gertaerenkontakizun soila dela, eta ez dagoela bertan fik-zioaren arrastorik, baina, hala ere, gauza guztiakiraganean gertatuak izatea onuragarriagoa dela,

bai atsegin hartzeko eta baita irakurleari irakas-penak eskaintzeko ere. Horregatik, uste du, bes-telako aurkezpenetan luzatu gabe, mesede han-dia egiten diola munduari liburuaren argitalpe-nak.

ROBINSON CRUSOE-RENBIZITZA ETA ABENTURAK

1632. urtean jaio nintzen York-eko hirian,bertakoa ez izan arren, familia onekoa; izan ere,aita lehenengo bizilekua Hull-en kokatu zuenBremengo etorkina baitzen. Merkataritzari eskeraberastu, eta lanbidea utzi ondoren, York-erajoan zen bizitzera, eta han ezkondu zen amare-kin. Amaren sendikoek Robinson izena zuten,lurralde hartako familia aberats baten abizena,eta harengandik hartu nuen nik Robinson Kreutz-naer deitura. Ingalaterran, ordea, hitzak honda-tzeko izan den joeragatik, gaur egun Crusoe esa-ten digute, edo hobeto esan, geure buruari halaesaten diogu, hala sinatzen dugu, eta hala deri-tzate beti lagunek.

Bi anaia zaharrago izan nituen, bata, tenien-te koronela izan zen Flandrian, ingelesen oinez-ko gudaroste batean, antzina Lockhart koronela-ren esanetara egondakoan, eta Dunkerke ondo-an espainiarren kontra izan zen guduan hilzuten. Bigarren anaiari zer gertatu zitzaion, ez

nuen sekula jakin, ez behintzat aitak eta amaknitaz jakin zutena baino gehiago.

Familiako hirugarren semea izanik, eta inon-go lanbidetarako hezia egon gabe, oso goiz hasizitzaidan burua gogoeta nahasiz betetzen. Ordu-ko oso zahartua nuen aitak, ikasketa sail egokiaemana zidan, etxeko heziketatik hasi eta, doane-ko eskolako ikasketak amaitzeraino, eta zuzenbi-de ikasketak egiteko bidean jarri ninduen. Bainanik itsasoratzeko irrika bizia nuen, eta grinahorrek aitaren nahiaren, hobeto esan, aginduenkontra, eta amaren eta lagunen erregu eta adie-razpen guztien kontra horren gogor jokarazizidanez gero, bazirudien, barrutik zetorkidanjoera horrek ezkutuan zuela, jasan behar izangonuen zoritxarreko bizimodura eramango ninduenezinbesteko halabeharra.

Aitak, gizon jakintsua eta errespetagarriazenez gero, aholku sakon eta bikainak eman ziz-kidan, hark niretzat aurrez ikusten zuen halabe-harrari ihes egiteko. Goiz batean, bere gelarajoateko dei egin zidan, han baitzuen lotua ezue-riak, eta gai horretaz demanda egin zidan moduonean. Galdegin zidan zeintzuk nituen arrazoiak,

han-hemenka ibiltzeko nuen grina hutsaz kanpo,aitaren etxetik eta jaioterritik alde egiteko, hanongi kokatua egoteko aukera izanda, eta, lanegin eta saiatuz gero, baita aberastekoa ere, etabizitza erosoa eta atsegina izatekoa. Esan zidan,zoritxarrekoak alde batetik, edo aberastasunhandiak lortu nahi zituztenak bestetik, joatenzirela atzerrira abentura bila, gauza berriei eki-nez bizimodua hobetzera, eta eguneroko bidetikkanpoko eginkizunei esker ospetsu bihurtzera.Gauza horiek oso goian nituela, edo oso beheanbestela. Nirea erdiko maila zela, edo beheko bizi-moduaren maila gorena esango genukeena, eta,berak, bizitzan asko ikusia zenez gero, bazekielahura zela munduan bizi ahal izateko mailarikonena, gizonaren zoriontasunari gehien egoki-tzen zitzaiona; ez zituela langileen mailak zituenzoritxarrak eta nekaldiak, bihotz-esturak etaoinazeak, eta ezta goi mailakoen harrotasun,apainkeria, handinahi eta bekaizkeriaren arris-kurik ere. Esan zidan egoera horren zoriontasu-na epaitzeko gauza bat hartu behar nuela kontu-tan, alegia, hori zela jende guztiak nahi zuenbizimodua; erregeak askotan beren buruaz erru-

kitzen zirela, gauza handiak egiteko jaio izana-ren ondorio tamalgarriengatik, eta nahiago luke-tela bi muturren erdian, behartsuaren eta abera-tsaren artean, egokitu izana; eta gizon jakintsuazenak garbi aitortzen zuela maila horren beneta-ko zoriontasuna, bere otoitzetan ez pobretasunaeta ez aberastasuna ez emateko eskaera egitenzuenean.

Esan zidan arretaz begiratzen baldin banuen,beti antzemango nuela, bizitzaren ezbeharrakgizartearen goiko eta beheko mailetan gertatzenzirela, eta erdiko mailetan berriz, gutxienak, etagainera, ez zituela gizartearen goiko eta behekomailek zituzten adina gorabehera. Are gehiago,ez zituztela, ez gorputzean eta ez adimenean,gaitzera emanak zeudenek, bizimodu okerreko-ek, eta handinahikerian eta nabarmenkerian bizizirenek alde batetik, eta bizimodu txarrarenondorioz, lan gogorrak egin behar zituztenek,gauza premiazkorik eta janaririk ez zutenek, edojanari eskasekoek bestetik, zituzten adina era-gozpen eta larritasun. Erdiko maila onbide etaera guztietako jolasaldietarako egina zegoela;bakea eta oparotasuna erdi mailako aberaspi-

dearen lagunak zirela; zuhurtasuna, neurri ona,lasaitasuna, osasuna, gizarteko harremanak,jolasbide atseginak, eta nahi ziren olgeta guztiakbizitzaren erdi mailakoen zerbitzariak zirela. Erahorretan, gizona isilik eta erraz igarotzen zelamundutik, eta nekerik hartu gabe alde egitenzuela handik, esku lanen eta buruko lanen kez-karik izan gabe, eguneroko ogia lortzeko bizitzaesklabotasunari saldu beharrik izan gabe, edo,arimari bakea edo gorputzari lasaitasuna lapur-tzen zioten ezusteko gertaerez asaldatua izangabe; bekaizkeriak haserrarazi gabe, edo gauzahandiak egiteko ezkutuko grinarik izan gabe;eta, aldiz, egoerak bere alde zituela, mundutikhotsik egin gabe igarotzen zela, bizitzaren gauzagozoak, samintasunik gabeak dastatuz zoriontsuzela, eta eguneroko bizitzak erakusten ziola horiguztia behar bezala antzematen.

Hori esan ondoren, benetan eskatu zidan, etamodu maitakorrenean, ez egiteko umekeriarik,ez amiltzeko neure burua, Izadiak eta ni jaio nin-tzen mailak galarazten zidaten zoritxarrera. Eznuela ogi bila joateko premiarik, berak ahalzuena egingo zuela niri laguntzeko, eta saiatuko

zela, goraipatzen zidan bizimodu horretan, eraerosoenean ni sarrarazten. Eta ez baldin banuenbizimodu lasaia eta zoriontsua lortzen, halabe-harraren errua edo nirea izango zela, eta berakez zuela haren erantzukizunik izango; izan ere,nire kalterako izango zen erabakia har ez nezan,aholku eman baitzidan eta bere eginkizuna bete-tzat uzten baitzuen; hitz batean, laguntza ema-teko prest zegoela, berak agindu bezala, etxeangeratzen banintzen, baina ez zuela zerikusirikizan nahi nire ezbeharretan, eta ez zidala aldeegiteko baimenik emango. Eta hura dena amai-tzeko, anaia zaharrena adibide gisa har nezakee-la esan zidan, hari ere aholkuak eman zizkiolaHerri Beheretako guduetara ez joateko, bainaezin izan zituela menderatu, hura gudarosterabultzatzen zuten gazte garaiko nahiak, eta han-txe hil zela. Eta nire alde otoitz egiteari ez ziolautziko esan bazuen ere, esan ere egin zidan, era-baki zoro hori hartzen baldin banuen, Jainkoak ezzidala bedeinkaziorik emango, eta handik aurre-ra denbora izango nuela bere aholkuei ezetzaeman izanaz gogoeta egin eta damutzeko,

baina, beharbada, onik ateratzen laguntzekoalboan lagunik ez izatean.

Konturatu nintzen hitzaldiaren azken hitzakesan zituenean —eta aitak berak hala gertatukozela ez zekien arren, benetan igarle baten esa-nak ziruditen—, konturatu nintzen, esan bezala,malkoak zerizkiola aurpegian behera, batez ere,hildako anaiaz hitz egin zidanean, eta baita,alboan lagunik ez izatean, damutzeko izangonuen denboraz hitz egin zidanean ere, etahorren hunkiturik zegoenez gero, hitzaldia etenegin zuen, eta esan zidan bihotza lehertzekozorian zuela, eta ezin zidala besterik esan.

Hitzaldiak bihotza erdibitu zidan, eta nola ezzidan, bada, erdibituko? Une horretan bertanerabaki nuen ez zitzaidala berriz atzerrira joateainoiz bururatuko, eta etxean geratuko nintzela,aitak nahi zuen bezala. Baina, hura zoritxarra!Handik egun batzuetara dena ahaztu nuen, etalabur esateko, aitaren oztopo gehiagorik ez iza-teko, handik aste batzuetara, etxetik alde egiteaerabaki nuen. Hala ere, ez nuen jokatu neureerabakiaren lehenengo beroaldiak eskatzenzidan bezain bizkor, eta amarengana jo nuen,

ohi zuena baino zertxobait atseginago zegoelairuditu zitzaidan une batean; eta esan nion,gogoa erabat mundua ikustearen aldekoa nuela,eta ezingo nuela inoiz beste ezer aurrera atera-tzeko adina arretarik jarri; eta aitak hobe zuelaniri joateko baimena ematea, baimenik gabe nialde eginaraztea baino. Hemezortzi urte nituelaorduko, eta beranduegi zela langintzaren batikasten hasteko edo legegizon baten laguntzaileizateko. Eta ziur nengoela hala egingo banu ere,ez nintzela ikasle ona izango, eta zalantzarikgabe ikasteko denbora amaitu baino lehenago,maisuaren ondotik ihes egingo nuela itsasorajoateko. Zin egin nion, aitarekin hitz egitenbazuen eta niri atzerrira bidaia bakar bat egitenuzteko baimena eskatzen bazion, handik etxeraitzultzean, gustora ibili izan ez banintz, ez nuelainoiz etxetik berriz alde egingo, eta leiha biziansaituko nintzela galdutako denbora berreskura-tzen.

Horrek bere onetik atera zuen ama. Esanzidan bazekiela alferrikakoa zela aitari gai horre-taz hitz egitea, hark oso ongi zekiela zer komenizitzaidan, eta ez zidala baimenik emango nire

kalterako izango zen zerbait egiteko; harrituazegoela, aitarekin izan nuen hizketaldiarenondoren, eta, berak jakin zuenez gero, aitaknirekin erabili zituen hitz atsegin eta maitasu-nezkoak entzun ondoren, gauza horiek bururatuzitzaizkidalako; eta, hitz batean, neure buruaalferrik galdu nahi baldin banuen, ez zegoelazereginik, baina ziur egon nintekeela haiek ezzutela horretarako baimenik emango. Berarizegokionez, ez zuen nire hondamenean eskuhartu nahi, eta nik ezingo nuen inoiz esan, amakbaimena eman zidala aitak ukatutakoa egiteko.

Amak aitari ez ziola haren berri emango esanzidan arren, geroago jakin nuenez, nik esandakoguztia jakinarazi zion, eta aitak arreta bereziajarri ondoren, hasperen egin, eta hau esan omenzion:

— Mutil hori zoriontsua izango litzatekeetxean geratuko balitz, baina atzerrira joatenbada, inoiz jaio den izakirik zorigaiztokoena izan-go da. Ezin diot joateko baimenik eman.

Hura gertatu eta ia urtebete igaro arte eznuen etxetik alde egin, baina bitarte horretanlanean hasteko egin zizkidaten proposamen guz-

tiei, temati, entzungor egin nien, eta askotanaitari eta amari aurpegi eman ere bai, nire gogo-ak, ezinbestean, ongi zekiten bezala, harraraz-ten zizkidan erabakien kontra, horren gogorsaiatzen zirelako. Baina Hull-en egotea egokituzitzaidan egun batean, ustegabean, eta ordukohartan ihes egiteko asmorik gabe; esaten ari nin-tzen bezala, Hull-en nengoela, eta nire adiskidebat bere aitaren itsasontzian Londresera joatekozorian, berarekin joatea proposatu zidan, itsasgi-zonei pizgarri gisa eskaini ohi zaiena eskainita,alegia, bide-saririk ordaindu behar ez izatea. Eznion ez aitari ez amari ezer galdetu, ezta asmohorren berri eman ere. Aldiz, han utzi nituen,gertaeraren berri ahal zuten bidetik jakin zeza-ten; eta, Jainkoaren bedeinkaziorik edo nire aita-renik eskatu gabe, egoera edo ondorioak kontu-tan hartu gabe, eta zoritxarreko orduan, Jainkoalekuko, 1651ko irailaren batean, Londreserazihoan itsasontzi batera igo nintzen. Ez dut ustesekula abenturazale gazte baten zoritxarrak goi-zago hasi zirenik, edo neureek bezain luze iraunzutenik. Itsasontzia Humber-etik irten bainolehenago, haizea atera zuen, eta olatuak erarik

beldurgarrienean altxatu ziren. Itsasontzian nen-bilen lehenengo aldia nuenez gero, gorputza gai-xoturik nuen eta arima izuturik, adierazi ezindudan moduan. Orduan hasi nintzen egin nue-naz, eta zeruak, ongi merezita, bidaltzen zidanzigorraz pentsatzen, aitaren etxea horren moduzitalean uzteagatik, eta neure eginbeharrekoakbete ez izanagatik. Gurasoen aholku onak, aita-ren malkoak eta amaren erreguak burura etorrizitzaizkidan, eta barruak, oraindik ez baitzitzai-dan erabat gogortu, mesprezuz ohartarazi zidan,Jainkoarekin eta aitarekin nuen betebeharretanhuts egin nuela.

Bitartean ekaitza areagotu egin zen, eta orduarte gainean inoiz izan ez ninduen itsasoa, harrozegoen oso; hutsa, halere, gerora askotan ikusidudanaren ondoan. Ez, ez zen ez handik egunbatzuetara ikusiko nuenaren antzekoa, bainaorduan nahikoa izan zen ni ikaratzeko, marinelbizargabe bat besterik ez bainintzen, eta ez bai-nuen haren antzekorik inoiz ikusi. Iruditzenzitzaidan olatu bakoitzak irentsi egingo gintuela,eta aldiro-aldiro burura etortzen zitzaidan, itsa-sontziak itsasoaren hondora eta osinetara amil-

duko gintuela, eta ez ginela handik inoiz aterako.Eta bihotz-itolarri horretan zin egin nuen eta era-baki, Jainkoak bidaia horretan bizitza barkatzekomesedea egiten bazidan, eta onik lehorreratzealortzen banuen, zuzenean joango nintzela aita-rengana, eta ez nuela berriz oina itsasontzibaten gainean jarriko, bizirik nirauen bitartean;eta haren aholkua onartu, eta ez nukeela neureburua inoiz horrelako zoritxarretara bultzatuko.Orduan ikusi nuen argi eta garbi aitak bizitzarenerdiko mailaz egin zizkidan oharren zuhurtasu-na, eta baita ere berak, itsasoko ekaitzen arris-kutik kanpo eta lehorrean arazoetatik urrun, izanzuen bizimodu erraza eta erosoa; eta, orduanerabaki bat hartu nuen: seme galduaren antze-ra, damutua, aitaren etxera itzultzea.

Burutapen zuhur eta zentzuzko horiek izannituen ekaitzak iraun zuen bitartean, eta baitahura bukatu eta handik pixka batera ere. Bainabiharamunean haizea eztitu zen eta itsasoabaretu, eta itsasoan ibiltzeko ohitura hartzenhasi nintzen. Hala ere, oso kezkatua eman nuenegun osoa, eta oraindik ere pixka bat zorabiatua;arratsean, ordea, eguraldia argitu zuen, haizea

ia erabat gelditu zen, eta iluntze zoragarria eto-rri zen atzetik. Eguzkia gorri-gorri ezkutatu zen,eta hala irten zen hurrengo goizean. Haizeakgutxi edo ia bat ere ez zuen jotzen, itsasoa barezegoen, eta goian eguzkia zuen distiratsu. Ikus-pegi hura inoiz ikusi nuen gauzarik liluragarrienazela iruditu zitzaidan.

Gauean lasai egin nuen lo, ez nintzen zora-biatu, eta gustora nengoen, harri eta zur itsaso-ari begira, bezperan horren zakarra eta ikaraga-rria, eta, handik horren denbora gutxira, horrenlasaia eta atsegina. Eta orduan, etxetik alde egi-narazi zidan laguna hurbildu zitzaidan, nire era-baki zintzoei traba egitera.

— Eta, Bob —bizkarrean zapla eman, etaesan zidan—. Zer moduz hago orain? Beldurtukohintzen, noski, bart gauean, haizetxoak jo zue-nean, ezta?

— Haizetxoa, esan duk? —esan nuen—.Ekaitz ikaragarria izan zuan eta.

— Ekaitza, baita zera ere! —erantzun zidan—. Horri ekaitza esaten diok? Baina, ez zuan ezerizan eta. Eman itsasontzi on bat eta itsaso zaba-la, eta horrelako haizeteek ez zigutek batere

kezkarik ematen. Baina hi ur gezako marinelahaiz, Bob. Hator, pontxe pitxerkada bat presta-tzera, eta dena ahaztuko diagu. Ikusi al duk nola-ko eguraldi zoragarria dugun orain?

Nire kontakizunaren zati goibel hau laburtze-ko esango dut, marinel guztien bidea hartugenuela: pontxea egitera joan ginen, eta huraedan eta mozkortu nintzen. Gau hartako zoritxa-rrean ito nituen damu guztiak, ordu arteko joka-bideaz egindako burutapen guztiak eta baitaetorkizunerako hartuak nituen erabakiak ere.Hitz batean, itsasoaren gainaldea berdindu etaekaitz erasoaren ondorengo barea iritsi zenean,neure pentsamenduen larritasuna moteldu eginzen, itsasoaz irentsia izateko beldurrak eta kez-kak alde batera utzi nituen, eta lehenagokogogoen jarioa neuregana itzuli ahala, erabatahaztu nituen atsekabe garaian egindako zinaketa emandako hitzak. Hala ere, pentsatzekotarte batzuk izan nituen, eta burutapen kezkaga-rri batzuk, kezkagarriak baitziren benetan, saia-tu ziren zenbaitetan neure burura itzultzen,baina berehala uxatu nituen, eta eritasun batbalira bezala gainditu nituen; eta horrela, eda-

rian eta lagunartean babesa hartuta, erraz lortunuen zoroaldi haietatik, hala esaten nien nik,aske geratzea, eta handik bospasei egunetarabarruko aginduak menderatuak nituen, edozeingaztek, zerbaitez ez kezkatzeko erabakia hartuzgero, egingo lukeen eran. Baina beste saio batgainditu beharko nuen oraindik, Jainkoaren ardu-rak erabakia baitzuen, horrelakoetan gertatu ohiden bezala, ni inolako aitzakiarik gabe uztea.Izan ere, jasandako gertaeraren aurrean atzeraegiteko erabakirik hartu ez baldin banuen,hurrengoa norainokoa zen ikusita, izakirik gaiz-toenak eta ankerrenak ere, haren arriskua aitor-tu eta errukia eskatuko zukeen.

Itsasoan eman genuen seigarren eguneanYarmouth-eko itsasartera iritsi ginen. Kontrakohaizea eta eguraldi barea genuenez gero, osogutxi aurreratu genuen ekaitza amaitu zenetik.Aingura bota behar izan genuen, eta han geratuginen, haize kontra, alegia, hego-mendebaletikjotzen zuela, zazpi edo zortzi egunetan. Bitartehorretan Newcastle-etik zetozen itsasontzi askoitsasarte horretan geratu ziren, hura baitzen,

itsasontziek, ibaian gora egiteko haizearen zainzeuden bitartean, erabiltzen zuten kaia.

Ez genuen espero, ordea, horren luze jokozigunik, eta itsasgoraz baliatuta ibaian gora egi-tekoak ginen; baina haizeak etengabe jotzenzuen, eta laugarren edo bosgarren eguna egingenuenean, oso gogor jo zuen. Hala ere, itsasar-tea kai bat bezain ona zen, eta ainguratzea ongiegina genuenez gero, eta sokak eta euskarriaksendoak zirenez gero, gure itsasgizonek ezzuten batere kezkarik, ezta beldurrik ere, etadenbora atseden hartzen eta algaraka ematenzuten, itsasoko ohiturak agintzen zuen bezala.Zortzigarren eguneko goizean, ordea, haizeakindar handia hartu zuen, eta lanean hasi beharizan genuen hagak eta haize-oihalak bildu etaongi lotzeko, itsasontzia ur gainean ahalik etaera errazenean eutsita egon zedin. Eguerdi alde-ra itsaso zakarra izan genuen, brankako gazte-lua urperatua geratu zen, zenbait olatu handikestali gintuzten, eta behin edo bitan ainguraeten zitzaigula uste izan genuen. Horregatikkapitainak bela-tokiko beste aingura ateratzekoagindua eman zigun; era horretan, itsasontziak

ur gainean eutsita egoteko bi aingura zituenbrankan, eta sokak erabat teinkatuak.

Orduko ekaitz ikaragarriak jotzen zuen, etaitsasgizonen aurpegietan izua eta harridura ikus-ten hasi nintzen. Kapitaina, itsasontzia handikonik ateratzeko lanak zaintzen buru-belarri arizen arren, bere gidari gelatik zenbait aldiz sartueta atera zebilela, neure ondotik igarotzeanentzun nion ahopeka esaten zuela: «Jauna, erru-ki zakizkigu, galduta gaude, gureak egin du», etaantzekoak. Hasierako larrialdiak izan zirenean,tuntunduta geratu nintzen, branka aldean nuengelan etzanda, eta ezin dut asmatu orduan sen-titzen nuena adierazten. Nekez ekar nitzakeenburura lehenago izan nituen damuak, itxurazahaztuak bainituen, eta haien kontra itsu-itsuborrokatu bainintzen. Heriotzaren samina joanzitzaidala pentsatu nuen, eta aurrekoan bezala,orduan ere ez zela ezer gertatuko. Baina kapitai-nak, oraintxe esan dudan bezala, nire ondotikigarotzean gureak egin zuela esan zuenean, bel-durrak airean geratu nintzen. Jaiki, gelatik irten,eta ingurura begiratu nuen. Ez nuen inoiz horre-lako ikuskizun tamalgarririk aurrean izan: itsa-

soa mendien neurriraino altxatu zen, eta gaine-ra erortzen zitzaigun hiruzpalau minuturo. Ingu-rura begiratu eta hondamena besterik ez nuenikusten. Gure ondoan ainguratuta zeuden bi itsa-sontzik zubi ondoko mastak moztu behar izanzituzten zama arintzeko, eta geure itsasontzikogizonek oihuka esan zuten, gure aurrean, miliabateko tartean, aingura botata zuen itsasontzibat hondoratu zela. Beste bi itsasontziri askatuzitzaizkien aingurak, eta itsasartetik itsasoanbarrena eraman zituen urak, masta bakar batere zutik ez zutela. Ontzi arinagoak errazagomoldatzen ziren, itsasoa ez baitzen haien kontrahorren gogor saiatzen. Baina horietako bizpahirunora ezean igaro ziren gure ondotik, haizeariaurre egiteko belazurruna besterik ez zutela.

Arratsean lemazainak eta kontramaisuakgure ontziko kapitainari eskatu zioten, aurrekomasta mozten uzteko, baina hark ez zuen nahiizan. Kontramaisuak, ordea, mozten ez bazuenontzia hondoratu egingo zela esanez aurre eginzion, eta orduan baimena eman zion. Bainaaurreko masta moztu zutenean, masta nagusiaeuskarririk gabe dantzan geratu zen, eta hura

ere moztu behar izan zuten, ontzia oso gogorastintzen zuelako, eta ontzigaina soildua geratuzitzaigun.

Edonork asma lezake nolako egoeran egongonintzen hori guztia gertatu ondoren, marinelgazte bat besterik ez nintzelarik, eta halako txi-kikeria batengatik horrenbesteraino berldurtuta-koa gainera. Baina, horren denbora luzea igaroeta gero, gai baldin banaiz garai hartan buruannerabiltzan pentsamenduak adierazteko, esanbehar dut hamar aldiz nengoela izutuago, huragertatu aurretik nituen usteak baztertu nituela-ko, eta haiek utzi eta zoritxarrez hartutako era-bakietara itzuli nintzelako, heriotzaren berarenaurrean egoteagatik baino. Eta izu honi ekaitza-rena erantsita, ezin adierazteko moduko egoerazen nirea. Baina okerrena ez zen oraindik iritsi.Ekaitzak ikaragarrizko indarrez egin zuen aurre-ra, eta marinelek berek ez zuten hura baino oke-rragorik gogoan. Itsasontzi ona genuen, bainazamaz leporaino betea, horregatik uretan barru-ra sartzen zen, eta marinelek noiznahi esatenzuten oihuka ontzia murgiltzera zihoala. Neurribatean abantaila nuen «murgiltzea» zer zen ez

nuelako ulertu galdetu nuen arte. Bestalde, ekai-tzak horrenbesterainoko indarra hartu zuenezgero, oso maiz ikusten ez den gauza bat ikusinuen: kapitaina, ontziko kontramaisua, eta gai-nerakoak baino zentzudunagoak ziren beste zen-bait errezatzen, une batetik bestera ontzia noizhondoratuko zain zeuden bitartean. Gauerdian,eta gure zoritxar guztiei beste berri bat eranste-ko, ontziaren behealdea begiratzera jaitsi zengizonetako batek ura zulo batetik zurrustan sar-tzen zela esan zuen garrasika, eta beste bateksotoan ura lau oinetaraino iristen zela. Orduanguztiei dei egin ziguten ur-ponpari eragiteko.Hitz hori entzun orduko, iruditu zitzaidan neurebihotzak azkenak eman zituela, eta atzerantzerori nintzen eserita nengoen nire ontzi-gelakoohearen gainean. Baina gizonek altxa ninduten,eta esan zidaten, ordu arte ezer egin ez banuenere, beste edonor bezala gai izango nintzela ur-ponpari eragiteko. Hark susperrarazi ninduen,eta ur-ponpara joan, eta jo eta ke hasi nintzenlanean. Horretan ari ginen bitartean, kapitainakikatz-ontzi txiki batzuk ikusi zituen, ekaitzeanaingura botata ezin iraun, eta hura askatzea eta

ontzia aske utzita itsasoratzea beste biderik izanez zutenak; eta geure ondotik igaroko zirela iku-sita, su egiteko agindua eman zuen arriskuanginela haiei jakinarazteko. Ni harritua geratu nin-tzen, ez bainuen haren esanahirik ulertzen, etaontzia hautsi egin zitzaigula edo beste gauzaikaragarriren bat gertatu zela uste izan nuen.Hitz batean esateko, harri eta zur nengoen, etaondoeza egin zitzaidan eta zorabiatu egin nin-tzen. Egoera hura norberak bizia salbatzekonahiko lan izaten duen horietakoa izaki, inor ezzen nitaz arduratu, edo niri gertatzen zitzaidanazkezkatu; aldiz, beste gizon bat etorri zen nirelekura ur-ponpari eustera, eta ostiko bat emaneta bazterrera bota ninduen, eta hantxe utzi nin-duen hilik nengoela pentsatuz, eta denboraluzea igaro zen neure onera etorri nintzen arte.

Aurrera egin genuen lanean, baina gero etaur gehiago sartzen zen zulotik, eta bazirudienontzia hondoratzera zihoala, eta ekaitza zertxo-bait baretu zen arren, ez zirudien ur gaineaniraungo genuenik kai batera iritsi ezean; beraz,kapitainak aurrera egin zuen laguntza eskatzekosu egiten. Orduan gure aurrean aingura jaso

zuen ontzi txikietako batek, guri laguntza emate-ko txalupa bat bidaltzera ausartu zen. Txiripaziritsi zen guregana, baina ezinezkoa egin zitzai-gun txalupara igotzea, eta baita txalupari eregure alboan geratzea, harik eta arraunean gogorari ziren gizonek, beren biziak geureak salbatze-ko arriskuan jarrita, neke eta zorte handiz, geuregizonek txopatik bota eta urrutiraino askatu zie-ten buia zeraman sokari eustea lortu zuten arte,eta guk, sokatik tiraka, geure txoparaino ekarrieta, guztiok haien txalupara igotzea lortugenuen arte. Ez haiek ez guk, txalupara igoondoren, ez genuen espero haien itsasontzirainoiristea, eta horrenbestez aho batez erabakigenuen txalupari nahi zuen lekura joaten uztea,eta besterik gabe ahal genuen neurrian txalupaitsasertzera bideratzen ahalegintzea, eta geurekapitainak hitza eman zien, txalupari azpia zula-tzen bazitzaion lehorrera iristean, kalteakordainduko zizkiola ontziko kapitainari. Beraz,pixka bat arraunean eta beste pixka bat noraezean, iparralderantz egin genuen, itsasbazte-rraren aurrez aurre baina zeharka, WintertonNess-eraino.

Ordu laurden bat baino gehiago ez zen izan-go ontzia utzi genuela hura hondoratzen ikusigenuenean, eta orduan ulertu nuen lehenengoaldiz zer zen ontzi bat itsasoan murgiltzea. Esanbeharra daukat ia ezin nituela begiak altxatumarinelek esan zidatenean itsasontzia hondora-tzen ari zela, izan ere, haiek atera bainindutentxalupara, eta ez ni neure kabuz, bihotza bizitza-rik gabe bainuen, alde batetik beldurragatik, etabestetik, buruhausteengatik eta aurrean nue-nean pentsatzeagatik.

Egoera horretan geundela, eta gizonak txalu-pa itsasbazterrera eramateko arraunean jo etake ari zirela, ikus genezakeen, olatuen gaina har-tzen genuenean, lehorrean jende pila zebilelakorrika atzera eta aurrera, itsasbazterrera hur-biltzea lortzen bagenuen guri laguntza emateko.Baina oso poliki hurbildu ginen itsasertzera etaezin izan ginen lehorreratu Winterton-go itsasar-gia igaro arte, itsasbazterrak Cromer-eko bideanmendebalerantz egiten duen lekuan, han lurrakpixka bat eteten bai-tzuen haizearen indarra.Han lehorreratu ginen, eta neke handirik gabeizan ez bazen ere, denak bizirik eta osorik iritsi

ginen, eta oinez joan ginen Yarmouth-eraino.Gizon zoritxarrekoak ginenez gero, gizatasunhandiz hartu gintuzten han, bai herriko aginta-riek, ostatu ona eman baitziguten, eta baita mer-katari eta ontzietako jabeek ere, eta nahikoadiru eman ziguten, aukeran Londresera nahizHull-era joateko.

Orduan Hull-era itzuli eta etxera joateko zen-tzu pixka bat izan banu, pozik egongo nintzate-keen eta aitak, Salbatzaile santuaren parabolanbezala, nire ohorez txahal gizena hilko zukeen;izan ere, denbora luzea igaro baitzen gure itsa-sontzia Yarmouth-eko itsasadarrean hondoratuegin zela entzun zuenetik, bertan ez nintzela itoziur jakin zuen arte.

Baina nire zorigaiztoak tematsu bultzatzenninduen, ezerk ezin zuen geldiarazi, eta zenbaitaldiz arrazoiaren deia entzun nuen arren, etaneure zentzu onak etxera itzultzeko esaten zidanarren, ez nuen hori egiteko adinako indarrik izan.Ez dakit nola azaldu egoera hori, ez nuke esangoisilpeko indar ahalguztidun batek geure buruenhondatzaile izatera ezinbestean bultzatzen gai-tuenik, zenbaitetan zoritxarra aurrean ikusten

badugu ere, edo harengana lasterka jotzendugun arren; baina egia esateko, halako zoritxa-rren batek, ezin baztertuzko agindu batek, etaezin ihes egiteko modukoak gainera, bultzatubehar izan ninduen neure arrazoibide lasaieneketa gogoeta sakonenen burubideek esaten zida-tenaren kontra, eta lehenengo saioan neurega-natu nituen irakaspen argigarrien kontra joka-tzera.

Adiskidea nuen kapitainaren semeak, etaaurrekoan adore eman zidanak, oraingoan nikbaino adore gutxiago zuen. Yarmouth-era iritsizgeroztik nirekin hitz egin zuen lehenengo aldian,eta ordurako bi edo hiru egun igaroko ziren,egoitza desberdinetan sakabanatu baigintuzten;esaten nuen bezala, ikusi ninduen lehenengoaldian, hitz egitean doinua aldatua zuela antze-man nion, eta itxura goibel samarra zuela.Buruari eraginez, zer moduz nengoen galdetuzidan, gero bere aitari nor nintzen esan zion, etabidaldi hura urrutira joateko saio bat egitearrenbesterik ez nuela egin. Aitak niri begiratu eta,ahots ozen eta kezkatuaz, esan zidan:

— Gazte, ez zenuke inoiz itsasora itzulibehar, itsasgizon izateko ez zarela jaio argi etagarbi ikusteko adierazgarritzat hartu beharkozenuke gertatutakoa.

— Zergatik, jauna? —erantzun nion—. Etsikoal zenuke zuk itsasora itzuli gabe?

— Nire egoera bestelakoa da —esan zuen—.Horretarako deitua izan naiz eta nire eginbeha-rrekoa da, baina zuk bidaldia saio gisa eginduzunez gero, ikusi duzu zeruak bide horretanberriz abiatzen bazara aurkituko duzunaren adi-bide bat eskaini dizula. Agian gertatu zaigunazuregatik gertatu zaigu, Jonasi Tarsis-eko itsa-sontzian gertatu zitzaion bezala. Esaidazu mese-dez —aurrera egin zuen—, nor zaren eta zerga-tik itsasoratu zaren.

Orduan nire istorioa adierazi nion, eta amaitunuenerako haserrealdi harrigarri batek hartuazuela ikusi nuen.

— Zer egin ote dut nik —esan zuen— hone-lako gizagaixo bat nire ontzira igotzeko? Milalibragatik ere ez nuke berriz oina zu zoazen ontziberean jarriko.

Hori bere zaputzaldiaren erakusgarri bat izanzen, oso kezkatua baitzegoen izan zituen gale-rengatik, eta bere aginpideak ematen zion ahal-menean urrunegi joan zela uste dut. Dena dela,geroxeago lasaiago hitz egin zidan, aholku emanzidan aitarengana itzultzeko, eta Jainkoarenardurarekin jolasean ez aritzeko eskatu zidan,izan ere, Jainkoaren haserrea nire aurka altxazela ikusteko aukera ezin hobea izan bainuen.

— Eta gazte —esan zidan—, kontutan harezazu, ez bazara etxera itzultzen, joaten zarenlekura joaten zarela, han hondamena eta zori-txarra besterik ez duzula aurkituko, aitarenesana betetzen ez duzun bitartean.

Berehala abiatu ginen handik; nik ez niongizonari ezer askorik erantzun, ez nuen berrizikusi, eta ez dakit nora joan zen. Ni berriz, sake-lean diru pixka bat nuela, lehorrez abiatu nintzenLondresera, eta han, bidaldian zehar bezalaxe,borroka handiak izan nituen neure buruarekinbizitzan zein bide aukeratu behar nuen erabaki-tzeko, eta ez nekien zer egin, etxera itzuli alaitsasora joan.

Etxera itzultzeko aukerari zegokionean,lotsak atzera botatzen zituen nire pentsamen-duen asmorik onenak, eta berehala etortzenzitzaidan burura nolako barreak egingo zituztenauzokoek nire kontura, eta nola lotsatuko nin-tzen, ez bakarrik aita eta ama, baita beste guz-tiak ere ni ikustean. Geroztik askotan konturatunaiz noraino den desegokia eta arrazoiaren kon-trakoa giza izaera, batez ere gaztaroan, hainzuzen ere, arrazoiak bidea erakusteko eginkizu-na duenean. Alegia, gaztea ez dela lotsatzenbekatu egiteaz, eta aldiz, lotsatu egiten deladamutzeaz; ez dela zuzentasunaren araberazorotzat hartuak izan daitezkeen ekintza txarrakegiteagatik damutzen, eta aldiz, bide horretanatzera egiteagatik damutzen dela, atzera egitehorrek gizon zuhur bihurtzea besterik ez lekar-keen arren.

Egoera horretan iraun nuen denbora puskabatean, erabakiak hartzeko zalantzan eta bizi-tzaren norabidea zein izango nuen jakin gabe.Etxera itzultzeko gogotxarra ezin nuen barrutikbaztertu, eta gainera, denborak aurrera eginahala, jasandako zoritxarren gogorapenak eza-

batuz joan ziren, eta aldi berean, joan eginzitzaizkidan etxera itzultzeko nituen gogo eska-sak, azkenean pentsamendu haiek erabat baz-tertu, eta itsasontzian beste bidaldi bat egitekoprestaketa lanetan hasi nintzen arte.

Indar madarikatu batek bidali ninduen aita-ren etxetik, dirutza handia pilatzeko asmo zoroeta zentzugabera bideratu ninduen berberak,harrokeria horiek nire baitan horren indartsuezarri zituenak, eta edozein aholku on, erregu,eta baita aitaren aginduen aurrean ere, gorbihurtzen ninduenak; esaten nuen bezala, indarkaltegarri horrek berak, edozein zela ere harenjatorria, eginkizunik zoritxarrekoena jarri zidanaurrean; eta ni Afrikako itsasaldera zihoan ontzibatean itsasoratu nintzen, edo marinelek berenartean ari direnean esaten duten bezala, Ginea-ra abiatu nintzen.

Tamalgarria izan zen niretzat abentura horie-tan guztietan itsasaldi bakar bat ezin egin ahalizatea marinel gisa, izan ere, bestela baino langogorxeagoa egin behar izan banu ere, aldiberean kontramaisuaren eginbeharrak eta lanbi-dea ikasiko bainituzkeen, eta denboraren buruan

lemari edo kapitainaren laguntzaile izateko, edobaita kapitain izateko ere, gai izango nintzate-keen. Baina nire halabeharra beti txarrena auke-ratzea zenez gero, orduan ere hala gertatuzitzaidan, eta poltsikoan dirua nuenez gero, etasoinean jantzi onak, jaun ikasien erara ontzira-tzen nintzen beti, eta horregatik ez nuen eginki-zunik izaten itsasontzian, eta ez nuen ezer egi-ten ikasi.

Zorte ona izan nuen Londresera iritsi eta hanlagunarte egokia aurkitu nuelako, eta hori ezzaie askotan gertatzen nire gisako gazte galdueta axolakabeei, gehienetan deabruak berehalahedatzen baitizkie bere sareak, baina ez zitzai-dan niri halakorik gertatu. Lehenbizi, Gineakokostan izandako itsasontzi bateko kapitain batezagutu nuen, han arrakasta handia izan ondo-ren, berriro itzultzeko erabakia hartua zuena.Gustora entzun zuen nire hizketaldia, garai har-tan atsegina baitzen, eta mundua ikusi nahinuela esan nionean, berarekin egiten banuenitsasaldia ez nuela ezer ordaindu beharko eran-tzun zidan; haren mahaiko laguna izango nintze-la eta bidaldiko adiskidea, eta salgairik eraman

nahi baldin banuen, salerosketan lortutako ira-baziak osorik niretzat izango zirela, eta beharba-da horrek erabakia hartzeko indarra emangozidala.

Proposamena onartu nuen, eta kapitainarenadiskide mina egin nintzen, gizon jatorra eta zin-tzoa baitzen. Itsasaldia berarekin egin nuen, txi-kikeria batzuk eraman nituen saltzeko, eta nireadiskide kapitain eskuzabalari esker irabazihandi samarrak izan nituen. Izan ere, 40 librainguru eraman nituen kapitainak erosteko esanzidan zirtzileria eta uskerietan. Berrogei librahoriek harremanak nituen senide batzuen lagun-tzarekin bildu nituen, eta uste dut senide horieklortu zutela aitak, edo gutxienez amak, nire lehe-nengo abenturarako dirua jartzeari baiezkoaematea.

Hori esango nuke izan zela nire abenturaguztien artean arrakastatsua izan zen bakarra,eta hori nire adiskide kapitainaren zintzotasuna-ri eta jatortasunari zor diot. Harekin ezagueraegokia lortu nuen, bai matematikan eta baitaitsasketa arauetan ere. Bidaldiaren egunerokokontaketa egiten ikasi nuen, norabidea zaintze-

ko zelatan egoten, eta hitz gutxitan esateko,marinel batek ulertu behar zituen zenbait gauzaulertzen; izan ere, hark gustora irakasten baitzi-dan eta nik gustora ikasten bainuen. Hitzbatean, itsasaldi horrek marinel eta merkataribihurtu ninduen, etxera bost libra eta bederatziontza urre-hauts ekarri bainituen nire txikikerientruke, eta Londresen ia 300 libra eman zizkida-ten urrearengatik. Horrek nire barruan handi-nahikeria piztu zuen, handik aurrera erabatekohondamena besterik ekarriko ez zidana.

Baina, hala ere, izan nituen zorigaitzak bidal-di horretan, ia denbora guztian gaixorik egonbainintzen, etengabe sukarraldiak hartzen nin-duelako hango gehiegizko beroa zela eta, kostal-dean egiten baikenituen salerosketa gehienak,hain zuzen ere, latitudea ekuatoreko lerrotik 15gradu iparralderantz genuela.

Gineako merkatari izateko prestatua nengo-en. Nire adiskidea, zoritxarrez, itsasalditik itzulieta berehala hil zen, eta nik bidaldi bera egiteaerabaki nuen, eta berriro ere lehengo itsasontziberean itsasoratu nintzen aurreko bidaldiankapitainaren laguntzaile izan eta oraingoan

ontziaren ardura zuen marinel batekin. Inoizgizon batek egin duen bidaldirik tamalgarrienaizan zen hura, eta nire ondasun irabazi berritik100 libra besterik eraman ez banituen ere, eta,geratzen zitzaizkidan beste 200 librak, adiski-dearen alargunari utzi banizkion ere, nirekin osozintzo jokatu zuelako, zoritxar ikaragarriak izannituen. Hau izan zen lehena: gure ontzia Kana-riar uharteetarantz zihoala, edo hobeto esan,uharte horien eta Afrikako itsasbazterrarenartean zegoela, goizaldeko iluntasunean, ezus-tean harrapatu zuen Sale-ko itsaslapur turkiarbatek, eta, oihal guztiak zabalduta, atzetik etorrizitzaigun. Geuk ere bela-zurrunean heda zitez-keen oihal guztiak, edo hobeto esan, mastekeutsi ahal zituzten guztiak ezarri genituen han-dik ihes egiteko, baina itsaslapurra hurbiltzen arizitzaigula ikusita, eta ordu gutxi barru harrapa-tuko gintuela, borrokarako prestatu ginen, gureontziak hamabi kanoi zituelarik eta gaizkileare-nak berriz hemezortzi. Eguerdiko hirurak ingu-ruan iritsi zen guregana; hurbiltzean huts eginzuen ordea, eta saihetsa guri begira zuela tra-beska jarri zen gure aurrean, txopan zeharkatu

beharrean, asmoa zuen bezala. Alde horretangenituen zortzi kanoiei eragin, eta ontziarensaihetsari tiro egin genion. Eraso horrek handikbirarazi zuen, gure tiroei haiek ere kanoiekin etaontzian zituen ia 200 gizonen fusilen tiroekinerantzun ondoren. Hala ere, ez genuen zauritu-rik izan, gizon guztiak ongi babestuak baikeni-tuen. Berriro eraso egiteko prest jarri zen, eta guhaiei aurre egiteko; orduan ere saihetsetik erasozigun, baina beste aldetik: hirurogei gizon igozitzaizkigun ontzi gainera eta berehala hasi zirenzubia eta hango tresnak puskatzen eta aizkore-kin txikitzen. Guk fusilen tiroekin, lantzekin, gra-nadekin eta antzeko armekin erantzun genien,eta bi aldiz bidali genituen ontzi gainetik. Denadela, gure istorioaren zati goibel hau laburtzeko,ontzia hondatua, eta hiru gizon hilik eta zortzizauritu genituela, borrokan etsitzea beste irten-biderik ez genuen izan, eta Salera, mairuen eskuzegoen kaira, eraman gintuzten denak atxilotu-ta.

Mairuek ez gintuzten hasieran uste genuenbezain gaizki hartu, eta gainera ni ez nindutenherrialdeko barrualdera eraman, enperadorea-

ren gortera, gainerako marinelak eraman zituz-ten bezala, aldiz itsaslapurren kapitainak sarigisa hartu ninduen, bere zerbitzaritzat, gazteaeta argia bainintzen, eta haren premietarakoegokia. Nire egoeraren bat-bateko aldaketahorrek ordea, alegia, merkatari izatetik zerbitza-ri errukarri izatera igarotzeak, lur jota utzi nin-duen. Gogora etorri zitzaizkidan orduan aitarenhitz igarleak, zoritxarrekoa izango nintzela, etaez nuela alboan laguntzeko inor izango ohartara-ziz esan zizkidanak, eta iruditu zitzaidan era ezinokerragoan eta goitik behera bete zela harkesandakoa, eta Jainkoaren haserreak mendeanhartu ninduenez gero, ez nuela handik onik ate-ratzeko inolako itxaropenik. Baina, ene!, hori ezzen jasan behar izango nituen hondamenen adi-bide txiki bat besterik, kontakizun honetan zeharikusiko den bezala.

Nire nagusi, edo kapitain berriak bere etxeanhartu ninduenez gero, itxaropena nuen itsasoraitzultzen zenean berarekin eramango ninduela,eta espero nuen noizbait gerrari espainiar edoportugesen baten eskutan erortzea izango zelaharen halabeharra, eta hala askatasuna neure-

ganatuko nuela. Baina laster utzi nituen aldebatera uste horiek; izan ere, itsasora itzulizenean, etxean utzi baininduen baratza zaintzeneta zerbitzarien lan astunak egiten, eta itsasaldi-tik itzuli zenean, itsasontzian geratzeko aginduzidan, hura zaintzen.

Harrezkero ihes egitea besterik ez nuenburuan, eta zein bide erabili hori lortzeko, bainaez nuen aurkitu arrakasta izateko aukera txikie-na izango zuen modurik. Ezin nuen asmoa arra-zoizkoa bihurtu, ez bainuen inor alboan itsason-tzian nirekin etortzeko, ez beste zerbitzaririk, ezingelesik, ez irlandarrik edo eskoziarrik, ni izanezik, eta horregatik bi urtez, askotan irudipene-kin atsegin hartzen banuen ere, ez nuen buruanizan benetako ikuspegi tentagarririk asmo horre-tan aurrera egiteko.

Handik bi urtera gertaera bitxi bat egokituzitzaidan, askatasuna lortzeko gogoa berriropiztu zidana. Nagusiak besteetan baino denboraluzeagoa ematen zuen etxean itsasontzia itsaso-ra joateko prestatu gabe, entzun nuenez gero,dirurik ez zuelako, eta astean behin edo bitan,batzuetan maizago, eguraldia ona baldin bazen,

zama-ontzi txiki bat hartu eta itsas-golkora joa-ten zen arrantzara, eta beti eramaten gintuen nieta beste mairu gazte bat arraunean egiteko,oso gustora egoten baitzen gurekin. Arrainakharrapatzen oso trebea nintzela erakutsi nion,horrenbesteraino ezen batzuetan bere sendikoazen mairu batekin bidaltzen baikintuen ni eta«mairu gaztea», hala esaten zioten, nagusiaren-tzako arrain bila.

Behin batean, goiz bare-bare batean arran-tzara gindoazela, laino itxia sartu zen, eta itsas-bazterretik legoa erdira besterik ez ginen arren,hura bistatik galdu genuen, eta nora edo zeinaldetara arraun egiten genuen jakin gabe, egunosoan eta hurrengo gau osoan ihardun genuen,eta eguna argitu zuenean konturatu ginen itsa-soan barrena urrundu ginela lehorrera hurbilduordez, eta gutxienez itsasertzetik bi legoatarageundela. Hala ere, osorik itzuli ginen, lan han-dia egin behar izan genuen arren, eta zailtasu-nak eta nekeak igaro ondoren, goizeko haizefreskoak gogor samar jotzen zuelako, eta batezere goseak ginelako.

Nagusiak, hondamen hura ikusita, aurreran-tzean bere buruarentzat ere neurriak hartzeaegokia izango zela iruditu zitzaion, eta gordetazuen gure itsasontzi ingeleseko txalupa handibat hartu, eta arrantzara ipar-orratzik eta ontzihornirik gabe berriz ez itsasoratzea erabakizuen. Orduan agindu zion itsasontziko arotzari,hura ere zerbitzari ingeles bat, ontziaren erdiangelatxo bat edo eraikitzeko, gabarrek izatenzutena bezalakoa, aurrean lema gidatzeko etasokaz haize-oihal nagusia hedatzeko adina lekuutzita, eta atzean gizon batek edo bik haize-oihalak jarri eta kendu ahal izateko adinakoa.Ahari-bizkarra esaten genion haize-oihal motazabalik zuela zebilen, eta txanberga gelakosabaian zegoen eutsita; ontziko gela, gainera,erosoa zen eta makurra, eta kapitainak, zerbi-tzari batekin edo birekin egoteko adina lekubazuen; mahai bat eta armairu txiki batzuk erebazituen, gustokoenak zituen edari biziak, etabatez ere, ogia, arroza eta kafea gordetzeko.

Askotan joaten zen txalupa horretan arran-tzara, eta arrainak harrapatzen oso trebea nin-tzenez, beti eramaten ninduen berekin. Behin

batean txalupa horretan itsasoratzea erabakizuen, atseden hartzeko eta arrantza egiteko,inguru hartan ospe handi samarra zuten bizpahi-ru mairurekin, eta era onenean hartu nahi izanzituen. Gau horretan besteetan baino hornigaigehiago ontziratzeko agindu zigun, eta niri txalu-pan izaten ziren hiru fusilentzat sutautsa etalehergaiak prestatzeko esan zidan, arrantzazgainera ehizan aritzeko asmoa ere bazutelako.

Gauza guztiak hark esan bezala prestatunituen, eta hurrengo goizean hantxe nengoen,txalupa distiratsu, banderatxoak eta ikurrakhedatuak, eta gonbidatuak eroso egoteko gauzaguztiak prest nituela, nagusiaren zain. Handikpixka batera iritsi zen nagusia bakarrik, gonbida-tuek irteerari ezezkoa eman ziotela esanez,sortu zitzaizkien beste ustegabe batzuk zirelaeta, eta agindua eman zidan mairuarekin etamutil gaztearekin, beti bezala, txalupan arrainbila joateko, lagunak etxean izango baitzituenafaritarako, eta arrainik harrapatu bezain lasteretxera itzultzeko; eta hark esandako guztia egi-teko gauzak prestatu nituen.

Une horretan ordea, berriro etorri zitzaizki-dan burura garai bateko askatasun asmoak, itsa-sontzi bat bainuen neure esku; eta nagusiak aldeegin zuenean, prestaketetan hasi nintzen, ezarrantzara joateko, itsasaldi bat egiteko baizik,jakin ez nekien arren, eta pentsatu ere pentsatuez nuen arren, norantz gidatuko nuen, handikatera eta edozein leku izan baitzitekeen nirebidea.

Nire lehenengo asmakizuna izan zen aitzakia-ren bat aurkitzea mairuari ontzian janaria behargenuela ikusarazteko, eta horretarako gurenagusiaren ogia jatea ez zela egokia izango esannion. Arrazoi nuela esan zidan, eta otarre handibat ekarri zuen ontzira etxean egindako opilezeta ogiz betea, eta hiru pitxer ur fresko. Bane-kien nagusiak non zituen edari bizien botilak, etaizenari begiratuta ingeles ontziren batean harra-patutakoak zirela ikus zitekeen; ontzira eramannituen mairua itsasbazterrean zegoen bitartean,eta han utzi nituen, nagusiak han utzi izan balitubezala. Ontziratu nuen baita ere argizari zatihandi bat, berrogeita hamar libratik gorakopisua zuena, listaria edo soka mordo bat, aizko-

ra, zerra eta mailua, gerora oso erabilgarriakdenak, argizaria, batez ere, kandelak egiteko.Beste ziri bat sartu nion mairuari eta hura ereosorik irentsi zuen. Izena Ismael zuen, bainaMuly edo Moely esaten zioten, eta nik era halaesan nion:

— Moely, nagusiaren fusilak ontzian daude,ekarriko al dituzu sutauts pixka bat eta tiro egi-teko balak? Agian alkamarren bat (gure kurlinka-ren antzeko hegazti bat) harrapa genezake,badakit eta nagusiak fusilak ontzian gordetzendituela.

— Bai —esan zuen— ekarriko ditut.Eta hala larruzko zaku handi bat ekarri zuen,

barruan libra t’erdi, edo gehixeago sutautszuena, eta beste bat, bospasei librako pisuaizango zuena, tiro egiteko hornigaiez eta balazbetea, eta ontzian sartu zituen biak. Aldi bereannagusiaren sutautsa aurkitu nuen bere ontzi-gelan, eta harekin ia hutsik zegoen botila batbete nuen, haren edukia beste batean hustuondoren, eta horrela behar genuen guztia hartuondoren, kaitik urrundu ginen arrantza egitera.Kaiko sarreran zegoen gazteluko zelatariek eza-

gutzen gintuzten, eta ez ziren gutaz kezkatu.Kaitik milia eskas batera iritsi ginenean, oihalabildu eta arrantzan hasi ginen. Haizeak ipar-ekialdetik jotzen zuen, nik nahi nuenaren kontra,hegoaldetik jo izan balu, Espainiako itsasalderaeramango baikintuen, edo gutxienez Cadizekogolkoraino. Baina erabakia hartua nuen, haizeakedozein alderditik jotzen zuela ere, leku izugarrihartatik ihes egingo nuen, eta gainerakoa hala-beharraren esku utziko nuen.

Tarte batean ezer harrapatu gabe arrantzanaritu ondoren, amuan arrainen bat nuenean, ezbainion tira egiten mairuak ez ikusteko, esannion:

— Hemen ezin da, ezin dugu nagusiarenagindua bete, urrunago joan beharko dugu.

Hark ez zuen susmo txarrik hartu eta bat eto-rri zen, eta ontziaren brankan zegoenez gero,oihalak hedatu zituen. Nik lema neraman, etaontzia legoa bat urrunago eraman nuen, etaorduan arrantzan hasteko itxurak egin nituen.Lema mutil gazteari utzi nion, eta mairua zego-en lekura hurbildu nintzen, eta bere atzean zer-bait hartzeko makurtzen nintzela itxurak egin

ondoren, ezustean harrapatu nion hankartea,besoarekin estutu, eta ontzi gainetik itsasorabota nuen. Berehala atera zen uretatik, tortotxabaino errazago baitzebilen ur gainean, eta oihu-ka dei egin eta erregutu zidan ontzira igotzenuzteko, eta igotzen uzten baldin banion mun-duan zehar nirekin ibiliko zela hitz eman zidan.Ontziaren atzetik oso azkar zetorren igerian, etaberehala harrapatuko ninduen, haize ahula bai-zebilen; horregatik ontzi-gelan sartu, ehiza esko-peta hartu, hari begira jarri, eta ez niola inolakokalterik egin nahi, eta geldirik egoten bazen ezniola ezer egingo esan nion.

— Gainera —esan nion—, itsasbazterrera iris-teko bezain ongi egiten duzu igeri, eta itsasoabare dago. Hobe duzu lehorrerantz abiatzea, etahorrela ez dizut kalterik egingo, baina ontzirahurbiltzen bazara, buruan tiro egingo dizut,askatasuna lortzeko erabakia hartua baitut.

Beraz, beste aldera begiratu eta itsasbazte-rrerantz hasi zen igeri egiten, eta ziur nago erraziritsiko zela, igerilari bikaina baitzen.

Agian hobe izango nukeen mairua ontzianutzi eta mutila ontzitik behera bota izan banu,

baina ezin nintzen mairu hartaz fidatu. Urrunduzenean, Xury deitzen zioten mutil gazteari begi-ratu eta esan nion:

— Leialki jokatzen baduzu nirekin, gizon han-dia egingo zaitut, baina eskua aurpegitik igarotaez badidazu zin egiten, hau da, ez badidazuMahomaren eta zure aitaren izenean hitza ema-ten, zu ere itsasora botako zaitut.

Mutil gazteak irribarre egin zidan, eta horrentolesgabeki hitz egin zidanez gero, erabat sinetsinion. Zin egin zidan leial eta zintzo jokatukozuela nirekin eta mundu osoan barrena nireatzetik etorriko zela.

Mairuaren ikusmenean egon nintzen bitar-tean, haizealderantz egin nuen pixka batean,hari itsasarteko bokalera jo nuela sinestarazteko(bere senean zegokeen edonork egingo zukeenbezala). Izan ere, nork uste izango luke hegoal-derantz joango ginela, itsasbazter basatietara,beltzen leinu osoak beren kanoekin inguratu etatxikituko gintuzketen lekuetara, eta behin erelehorreratzeko aukerarik izango ez genukeenlekuetara, animalia basatien edo gizaki are eskertxarrekoagoen erasoak jasatera?

Baina arratsaldean, ilundu bezain laster,norabidea aldatu nuen eta hegoalderantz etaekialderantz gidatu nuen ontzia, eta pixka batekialderago jo nuen, itsasbazterretik gehiegi ezurruntzearren. Haize bolada egoki bati eta itsasobareari esker, uste dut hurrengo eguneko eguer-diko hiruretarako ez nituela 150 milia bainogutxiago eginak izango Saletik hegoalderantz,Marokoko enperadorearen lurraldeetatik urrun,eta baita beharbada inguruko edozein erregere-netik, ez baikenuen inon jenderik ikusi.

Baina mairuei horrenbesteko beldurra nienezgero, eta haien eskutan erortzeak horrenbeste-raino izutzen ninduenez gero, ez nuen ontzia gel-ditu, ez itsasbazterrera jo, eta ezta aingura botaere, eta haize alde izanda ere, bost egun eginnituen era berean. Gero haizeak hegoalderaaldatu zuen eta itsasontziren bat atzetik izanbaldin bagenuen, erabaki nuen etsita egongozela ordurako, beraz, itsasertzera hurbildu etaibai txiki baten bokalean aingura botatzeraausartu nintzen. Ez nekien ez non, ez zein latitu-detan, ez zein herrialdetan nengoen, ez zein ibaizen hura. Ez nuen inor ikusi, eta ez nuen inor

ikusi nahi; garrantzitsuena edateko ura lortzeazen. Arratsaldean ibaira hurbildu ginen, eta era-baki genuen ilundu bezain laster lehorrera igerijoango ginela lurraldea aztertzeko; baina ilunduorduko ikaragarrizko zaunkak, marruak etauluak entzun genituen, ez dakigu zein motatakoanimalia basatirenak. Mutil gizagaxoa beldurrakakabatzen zegoen, eta erregutu zidan egunaargitu arte lehorrera ez joateko.

— Ederki, Xury —esan nion—, ez naiz joango,baina gerta daiteke egun argiz gizonen bat azal-tzea, eta guretzat lehoi horiek bezain kaltega-rriak izango dira.

— Orduan tiro egingo diegu —esan zuenXuryk barrezka— eta ihes egingo dute.

Xuryk ingelesa zerbitzariokin hitz egiten ikasizuen. Bestalde, poztu egin nintzen mutila horrenumoretsu ikusi nuelako eta edari zurrutada bateman nion (gure nagusiaren botilen kaxatik)adore emateko. Egia esan, Xuryren aholkua onazen, eta gogoan hartu nuen. Gure aingura txikiabota eta gau osoan mugitu gabe egon ginen.Mugitu gabe esan dut, ez baikenuen lorik egin;izan ere, bizpahiru ordu igaro zirenean, era asko-

tako izaki ikaragarriak ikusi baikenituen (ezgenekien zein izen eman) itsasbazterrera hurbil-tzen eta uretara lasterka abiatzen; eta freskurahartzeagatik edo, zilipurdika uretan murgiltzen,inoiz entzun ez nituen oihuak eta uluak eginez.

Xury beldurrak airean zegoen, eta ni neu erehala nengoen, baina are gehiago beldurtu ginenhaietako izaki indartsuetako bat gure ontzirahurbiltzen ari zela sumatu genuenean. Ezin izangenuen ikusi, baina haren sudur-ziztua entzun-da, pizti zoro eta ikaragarri bat izan behar zuelagarbi geratu zen. Xuryk zioen lehoi bat zela, etahala izan zitekeen, eta gizajoak negarrez erregu-tu zidan aingura jasotzeko eta handik arraunkaihes egiteko.

— Ez, Xury —esan nion—, buiaren soka aska-tuko dugu eta itsasoan barrena abiatuko gara,eta ezingo gaituzte harrapatu.

Hori esan bezain laster, izakia (edozein mota-takoa zela ere) guregandik bi arrauneko tarteanzegoela sumatu nuen, eta horrek benetan harri-tu ninduen. Berehala ireki nuen ontzi-gelakoatea, fusila hartu eta tiro egin nion. Orduan piz-

tiak jira egin zuen eta itsasbazterrera itzuli zenigeri.

Baina ezin dut adierazi fusilaren hotsa entzunzenean nolako hots izugarriak eta oihu eta uluikaragarriak entzun ziren, bai itsasbazterreaneta baita lurraldeko barrualdean ere, eta horrekbide eman zidan uste izateko beharbada izakihoriek ez zutela lehenago horrelako hotsik inoizentzun. Gertatutakoak ikusarazi zidan ez zelaguretzat egokia izango gauez lehorreratzea, etaegunez lehorreratzeko ere lanak izango genitue-la; izan ere, basatien eskuetan erortzea, lehoieneta tigreen atzaparretan erortzea bezain txarraizan baitzitekeen, edo gutxienez bietan arriskubera ikusten genuen.

Edozein eratara ere, lehorrera nahitaez joanbeharra genuen ur bila, ez baikenuen tantarikere ontzian; noiz eta nora joan zen arazoa. Xurykesan zidan pitxer batekin lehorrera joaten uztenbaldin banion, saiatuko zela ura aurkitzen, etaekarriko zidala. Galdegin nion zergatik nahi zuenberak joan, eta zergatik ez zuen ni joatea nahi,bera ontzian geratuta. Mutilak horren bihotz

onez erantzun zidala ikusita, begiko izan nuenbeti.

— Gizon basatiak baldin badatoz, ni jan, zukalde egin —esan zidan.

— Begira, Xury —esan nion—, biok joangogara, eta gizon basatiak baldin badatoz, hil egin-go ditugu, eta ez gaituzte ez zu eta ez ni jango.

Xuryri opil puxka bat eman nion jateko, etaaipatutako nagusiaren botilen kaxatik edarizurrutada bat. Ahal izan genuen gehiena hurbil-du genuen ontzia itsasbazterrera, eta uretansartu eta lehorrera iritsi ginen, armak eta urahartzeko bi pitxer besterik ez generamatzala.

Ez nuen begien bistatik ontzia galdu nahi,ibaian behera beltzen kanoak azalduko ziren bel-dur bainintzen, baina mutilak itsasertzetik miliabatera edo lur laua aurkitu zuenez gero, harantzabiatu zen; eta halako batean, niregana lasterkazetorrela ikusi nuen. Pentsatu nuen basatirenbat izango zuela atzetik edo piztiren batek izutuzuela, eta laguntzeko asmoz korrika hurbildunintzaion, baina gertuago nengoenean, ikusinuen bizkarrean zerbait zuela zintzilik, tiroz hil-dako animaliaren bat, untxiaren antzekoa, baina

beste kolore batekoa eta zangoluzeagoa. Pozhandia hartu genuen, haragia oso ona baitzen,baina Xury gizajoak zekarren poz handiena zen,edateko ur ona aurkitu zuela eta gizon basatirikez zuela ikusi niri esatea.

Geroago konturatu ginen ez genuela zertanhorrenbeste nekerik hartu behar ura eskuratze-ko, izan ere, gu geunden itsasbazterretik gora-xeago, itsasbehera zenean, edateko ur jario bataurkitu baikenuen; beraz, hantxe pitxerrak urezbete, eta harrapatutako untxia gustora jangenuen. Gero geure bideari ekin genion, inguruhartan gizakien oin aztarnarik batere ikusi gabe.

Itsasalde horretara lehenago ere bidaldi bategina nuenez gero, oso ongi nekien Kanariaruharteak, eta baita Cabo Verdeko uharteak ere,ez zeudela itsasertzetik oso urrun. Baina zeinlatitudetan ginen neurtzeko tresnarik ez nuen,eta uharte horiek non ziren zehazki ere eznekien, edo ez nuen gogoratzen, eta ez nekiennola aurkituko nituen, ez eta noiz hasi beharnuen itsasertzetik urruntzen uharte horietarairisteko; bestela erraz aurkituko nukeen bietako-ren bat. Baina itxaropena nuen, itsasbazterraren

parean aurrera egiten baldin banuen, ingelesekmerkataritzan ziharduten lekuren batera iritsiarte, haien itsasontziak ohiko merkataritzabideetan aurkituko nituela, laguntza emangozigutela, eta beren ontzietan hartuko gintuztela.

Nire kontu zehatzen arabera, orain nengoenlekuak, Marokoko enperadorearen eta beltzenlurraldeen artean zegoen lur lehor, soil eta piz-tiak besterik bizi ez zirena izan behar zuen. Bel-tzek, egia esateko, lurraldea utzia zuten etahegoalderago joanak ziren mairuen beldur zire-lako, eta mairuek berriz, ez zuten lurraldea hartuantzua zelako; azken finean, bai batzuek eta baibesteek alde egin zuten han bizi ziren tigre,lehoi, lehoinabar eta beste izaki arriskutsu pilaikaragarriengatik. Mairuek, egia esan, lurraldehura ehizarako beste ezertarako ez zuten erabil-tzen, eta horretarako gudaroste baten antzerajoaten ziren, bi edo hiru mila gizon batera. Horre-gatik, ia ehun milia itsasbazterraren pareanaurrera egin ondoren, ez genuen egunez lurraldelehor eta soil bat besterik ikusi, eta gauez piztibasatien orroak eta uluak besterik ez genituenentzun.

Egun argiz, behin edo bitan iruditu zitzaidanTenerifeko gailurra ikusi nuela, Kanariar uhartee-tako garaiena, eta harantz abiatzea bururatuzitzaidan, uhartera iristeko itxaropenarekin.Baina bitan saiatu ondoren, kontrako haizeakbarrurantz bidali ninduen, eta itsasoa oso gorazegoen nire ontzi txikiarentzat; beraz, lehenengoerabakiari eustea eta itsasertzaren pareanaurrera egitea erabaki nuen.

Handik urrundu ondoren, zenbait aldiz leho-rreratu behar izan nuen ur bila joateko, eta behinbatean, goizean goiz, garai samarra zen lurmu-tur baten aurrean bota genuen aingura, eta hangeratu ginen itsasgoraren zain, hari esker leho-rrean barrurago iristeko. Xuryk, nireak bainobegi erneagoak zituela zirudien, eta, apal-apaldei egin, eta hobe genuela kostaldetik urruntzeaesan zidan.

— Begira —esan zuen—, hor, muino horreta-ko hegalean mamu ikaragarri bat dago lo zerral-do.

Erakutsi zidan lekura begiratu nuen, eta hanikusi nuen mamu ikaragarri hura, hondartzatikgertu zegoen lehoitzar beldurgarri bat, gainean

zuen mendi irtenune batek egiten zion itzalpeanetzanda.

— Xury —esan nion—, zoaz lehorrera eta hilezazu.

Xuryk izutua begiratu eta esan zidan:— Nik hil? Aho batean jango nau.Ahamen batean esan nahi zuen. Dena dela,

ez nion mutilari besterik esan, baina ez mugitze-ko agindu nion. Fusilik handiena hartu nuen, iamoskete baten lodiera zuena, sutauts pila sartunion, eta bi berunezko bala, eta bazter bateanutzi nuen; gero, bi bala sartu nizkion beste fusi-lari, eta hirugarrenari (hiru ale baikenituen) bostbala txiki. Lehenengoa hartu eta ahal bezainongi zuzendu nion tiroa burura, baina hankaksudurra baino gorago iristen zitzaizkiola etzandazegoenez gero, berunezko balak hanka batekobelaunean jo, eta hezurra hautsi zion. Orrokajaiki zen hasieran, baina hanka hautsia zuenez,berriro etzan zen, gero berriz altxa zen hiru han-ken ganean, eta inoiz entzun dudan orrorik ika-ragarriena egin zuen. Harritu samarra geratunintzen ez nuelako buruan jo, baina berehalahartu nuen bigarren arma, eta, urruntzen hasi

zen arren, berriro tiro egin eta buruan emannion, eta lurrera erortzen ikusteko poza izannuen, eta hots handirik egin gabe, bizirik iraute-ko borrokan aritu zen tarte batean. Orduan Xuryadoretu zen, eta lehorrera joaten uzteko eskatuzidan.

— Tira, zoaz —esan nion, eta mutila uretarajauzi egin, eta arma txikiena eskuan hartuta,hondartzaraino igeri egin zuen beste eskuarekin,eta piztiarengana hurbildu zenean, armarenahoa belarrian jarri zion, eta berriro buruan tiroegin eta seko utzi zuen.

Hura jolasa zen guretzat, baina ez zen jana-ria, eta benetan damutua nengoen hiru sutautszama galdu genituelako ezertarako balio ez zuenpizti hari tiro egiten. Hala ere, Xuryk esan zuenzerbait aterako ziola, eta ontzira etorri eta aizko-ra eskatu zidan.

— Zertarako, Xury? —esan nion.— Nik burua moztu —esan zidan.Baina ez zuen burua moztea lortu, aldiz,

hanka moztu zion eta ontzira ekarri zuen, etabenetan ikaragarri handia zen.

Orduan bururatu zitzaidan, beharbada, ani-maliaren larrua modu batera edo bestera balia-garria izan zitekeela guretzat, eta erabaki nuenahal izanez gero, piztia larrutzea. Beraz bioklanari ekin genion, baina Xury ni baino trebea-goa zen lan horretan, nik ez bainuen batere ongiasmatzen. Egia esateko, egun osoa emangenuen lanean, baina azkenean animalia larrutugenuen erabat, eta ontziko gelaren sabaianzabalik utzita, eguzkiak bi egunetan erabatlehortu zuen, eta handik aurrera gainean etzate-ko erabili nuen.

Geldialdi horren ondoren, hamar edo hamabiegunez etengabe hegoalderantz jo genuen,janaria aurrezteko ahalegin handiak eginez,urria baitzen ordurako, eta ez ginen lehorrerajoan, ur bila joateko premia genuenean izan ezik.Nire asmoa Ganbia edo Senegal ibaiak aurkitzeazen, edo beste modu batera esanda, Cabo Verdeingurura hurbiltzea, han itsasontzi europarrenbat aurkitzeko itxaropenez. Baina ez baldinbanuen hori lortzen, ez nekien norantz joan,uharte horien bila ala beltzen artean hiltzera.Banekien Europatik Gineako kostara, Brasilera

nahiz Ekialdeko Indietara joateko irteten zirenitsasontzi guztiak, lurmutur hartan edo uhartee-tan gelditzen zutela, eta hitz batean, nire zoriaaukera bakarraren esku utzi nuen: itsasontzirenbat aurkitu ala hil.

Erabaki hori hartu eta handik hamar bat egu-nera, lehen esan dudan bezala, ikusten hasi nin-tzen lurralde haietan jendea bizi zela, eta itsas-bazterraren ondotik igarotzean, bi edo hirulekuetan, jendea lehorrean ikusi genuen zutikguri begira, eta oso beltzak zirela eta guztiz bilu-zik zeudela konturatu ginen. Lehorreratu etahaiengana joateko gogoa egin zitzaidan, bainaXury zen nire aholkularirik onena eta esan zidan:

— Ez joan, ez joan.Edozein eratara ere, itsasertzera hurbildu

nintzen pixka bat haiekin hitz egiteko, eta nireparean hondartzan korrika ikusi nituen tarte luzebatean. Ohartu nintzen ez zutela eskuetan arma-rik, makila luze eta lerden bat zeraman batekizan ezik, eta Xuryk esan zuenez urrutitik osobegi onez botatzen zuten lantza bat zen. Beraz,ez nintzen gehiegi hurbildu, baina keinuka, ahalizan nuen bezala, hitz egin nuen haiekin, eta

jateko zerbait nahi nuela adierazi nien nola edohala. Haiek ontzia gelditzeko seinaleak egin ziz-kidaten eta janari bila joango zirela eman zida-ten aditzera. Hori ikusita, haize-oihalaren goikoaldea bildu nuen, eta zain geratu nintzen. Bigizon mendian gora joan ziren korrika, eta orduerdi igaro baino lehen, bi puska haragi lehor etabertako labore batzuk zekartzatela itzuli ziren,baina guk ez genuen asmatu zer ziren ez bataeta ez besteak. Gustora hartuko genituzkeen,baina gure hurrengo kezka zen haiek nola esku-ratu, ni ez bainintzen ausartzen haiengana joa-ten, eta haiek ere beldurrak airean baitzeuden.Orduan beltzek bide egokia aurkitu zuten guz-tiontzat: gauzak hondartzan utzi zituzten, gerohandik urrundu, eta oso atzean geratu ziren, gukgauzak ontzira eraman arte, eta orduan berrizhurbildu ziren.

Eskerrak emateko keinuak egin genizkien, ezbaikenuen ezer ordainetan emateko. Baina unehorretan bertan izan genuen aukera haiei ongiordaintzeko. Lehorretik gertu ginela, bi piztiindartsu azaldu ziren menditik itsaso alderantz,bata bestearen atzetik (hala iruditu zitzaigun),

eta bere onetik aterata. Arra emeari segika otezen, jolasean edo borrokan ari ziren ezin genuenjakin, ezta hura eguneroko gertaera zen edo ger-taera bitxiren baten aurrean ote ginen; bainauste dut bigarren ustea zela zuzenena, aldebatetik, animalia gosetu horiek gutxitan azaltzenzirelako inguru horietan, gauez ez baldin bazen,eta bestetik, jendea oso izutua zegoelako, batezere emakumezkoak. Lantza edo dardoa zuengizonak ez zuen ihes egin, baina beste guztiekbai; hala ere, bi piztiak zuzenean uretara joanziren, eta ez zirudien beltzei eraso egiteko asmo-rik zutenik, eta aldiz, uretara jauzi egin eta ige-rian aritu ziren alde batera eta bestera, uretarajolasera joan balira bezala. Azkenik, bietako batgure ontzira hurbiltzen hasi zen, nik uste nuenabaino gehiago; ni ordea, tiro egiteko prest nen-goen, fusila presaka bete bainuen, eta Xuryribeste biak betetzeko agindua eman bainion. Piz-tietako bat irispidean ikusi bezain laster, tiroegin, eta bete betean eman nion buruan. Uneberean uretan behera joan zen, baina berehalairten, eta sartu eta atera ibili zen, bizirik iraute-ko borrokan ariko balitz bezala, eta hala gerta-

tzen zitzaion gainera. Berehala itsasbazterrerairisteko ahaleginak egin zituen, baina zauria zelaalde batetik, heriozko zauria hain zuzen, etairentsitako ura bestetik, lehorrera iritsi bainolehentxeago hil zen.

Ezinezkoa zait adieraztea izaki gizajo haienharridura, zarata eta fusilaren tiroa entzutean;batzuk beldurrak airean zeuden, eta izuaren izuzlurrera erori ziren hilik baleude bezala. Baina piz-tia hilik ikusi zutenean eta uretan itota, eta kei-nuak egin nizkienean itsasertzera hurbiltzeko,adore hartu zuten, eta hondartzara hurbildu etapiztiaren bila hasi ziren. Odolak ura non zikintzenzuen ikusita aurkitu nuen piztia, eta haren gor-putza ongi lotu ondoren, beltzei tiratzeko emannien soka baten laguntzaz, hondartzarainoarrastaka eramatea lortu zuten, eta ikusi zutenlehoinabar bitxi bat zela, ñabarra eta benetanbikaina. Beltzek eskuak gora jartzen zituzten,animalia hiltzeko erabili nuen tresnarekin txundi-tuta zeudela adieraziz.

Beste piztiak, suaren distirarekin eta fusila-ren zaratarekin izutua, itsasbazterrera egin zuenigeri, eta lasterka joan zen etorritako bidetik

mendian gora, eta horren urrutitik begiratutaezin izan nuen ikusi zer zen. Berehala konturatunintzen beltzek animaliaren haragia jan nahizutela, eta nik espero nuen nire oparitzat hartu-ko zutela, izan ere, seinaleak egin nizkieneananimalia har zezaketela esanez, eskerrak emanzizkidaten. Berahala hasi ziren lanean, eta laba-narik ez zeukaten arren, egur zati zorrotz bate-kin, animalia labanaz egingo genukeen bezainaise, edo are aiseago, larrutu zuten. Haragiaeskaini zidaten, baina ezetz esan nien, haientzatzela adierazi nien keinuka, baina larrua eskatunien, eta ugari ekarri zidaten; gero beren horni-gaietatik pila eman zidaten berriz, eta nik zerzen ez nekien arren, onartu egin nuen. Orduanura eskatu nien keinuka, eta nire pitxerretakobat erakutsi nien, buruz behera jarrita, hutsikzegoela eta betea nahi nuela adierazteko. Berenlagunetako batzuei dei egin zieten berehala, etabi emakume etorri ziren, buztinezko ontzi handibat zekartela, nire ustez eguzkitan egositakoa,eta niretzat utzi zuten itsasbazterrean, lehenegin zuten bezala. Xury bidali nuen gure pitxe-

rrekin, eta hirurak bete zituen. Emakumezkoakgizonezkoak bezala biluzik zeuden goitik behera.

Horrenbestez, sustraiez eta laboreez horni-tua nengoen, eta baita urez ere, eta nire lagunbeltzak utzi eta beste hamaika egunetan zeharaurrera egin nuen, lehorrera hurbildu gabe,lurraren zati luze-luze bat itsasoan sartzen zelaikusi arte, nire aurrean lauzpabost legoatako tar-tean. Itsasoa oso bare zegoenez gero, muturre-raino iristeko bide luzea egin genuen bazterrarijarraituz. Azkenean, muturrari bira eman genio-nean, lehorretik milia pare batera ginela, lurraikusi nuen aurrez aurre, itsaso aldean. Beraz era-baki nuen, ziurrenik lurmuturra Cabo Verde izan-go zela eta beste aldeko lurra uharteak, zeudenlekuan egoteagatik, Cabo Verde uharteak zeri-tzanak. Bestalde oso urrun zeuden, eta eznekien oso ongi zer egin, izan ere, haizealdiaaltxatuz gero, ez bainintzen ez batera ez beste-ra iritsiko.

Zalantza horretan nengoela, buruari eragi-nez, lema Xuryren eskuetan utzi nuen, eta ontzi-gelan sartu eta han eseri nintzen. Halako bateanmutila oihuka hasi zen:

— Nagusi, nagusi, bela-ontzi bat!Mutil inozoa izutua zegoen hezurretaraino,

bere nagusiak bidalitako ontziren bat izan beharzuela uste zuelako, baina nik banekien haien iris-pidetik urrunegi ginela ordurako. Gelatik kanpo-ra jauzi egin eta berehala ikusi nuen, ez ontziabakarrik, baita nongoa zen ere. Itsasontzia por-tugaldarra zen, ziurrenik Gineako itsasertzerabeltzen bila zihoana. Baina haren norabidearibegiratu nionean, berehala konturatu nintzenbeste norabait zihoala, eta ez zuela lehorrerahurbiltzeko asmorik. Horregatik, itsasoan barre-na abiatu nintzen, ahal nuen gehiena, ahal iza-nez gero, haiekin hitz egiteko asmoz.

Haize-oihal guztiak zabalduta ere, konturatunintzen ezingo nuela haien bidera iritsi, eta aldeegingo zutela nik haiei seinalerik egin bainolehen. Baina ontzia bizkorrago ezin eramannuela ikusita, eta etsitzen hasita nengoenunean, haiek, itxura denez, teleskopioz ikusi nin-duten, eta ontzi europarren bat izango zelakoan,eta ziurrenik, itsasoan galdutako itsasontzirenbatena, haize-oihalak pixka bat bildu eta nirezain geratu ziren. Horrek adore eman zidan, eta

nagusiaren bandera ontzian neramanez gero,airean erakutsi nien larrialdiaren seinale, etafusila hartuta tiro egin nuen. Bi seinaleak ikusizituzten, eta fusilaren hotsa entzun ez zutenarren, kea ikusi zutela esan zidaten. Seinalehoriek ikusi zituztenean, niri mesede egitekoontzia geratu zuten eta zain geratu ziren, etahandik hiru ordutara iritsi nintzen haiengana.

Zer nintzen galdegin zidaten, portugesez,gaztelaniaz eta frantsesez, baina ez nituen hiz-kuntza horiek ulertzen. Azkenean, ontzian ziho-an marinel eskoziar batek hitz egin zidan, etaingelesa nintzela erantzun nion, eta Sale-ko mai-ruen esklabotasunari ihes egin niola. Orduanontzira igotzeko agindua eman zidaten, eta osoongi hartu ninduten, nire ondasun guztiekinbatera.

Poz ikaragarria hartu nuen, edonork ulerdezakeen bezala, bizirik eta onik atera nintzela-ko zoritxarreko eta ia itxaropenik gabeko egoerahartatik, eta berehala neukan guztia eskaini nionontziko kapitainari, nire bizitza salbatzearenordainetan. Baina hark eskuzabaltasun handizesan zidan ez zuela nire ondasunik onartuko, eta

neukan guztia eskuratu ahal izango nuela Brasi-lera iristean.

— Izan ere —esan zuen—, ni neu salbatuaizan nahiko nukeen eran salbatu zaitut, eta ezbestela, eta gerta liteke, noizbait halabeharrakni antzeko egoera batera eramatea.

Gero esan zuen:— Gainera, Brasilera eramaten bazaitut, zure

herritik horren urrutira, eta zure ondasunak neu-reganatzen baditut, goseak hilko zara han, etaorduan salbatutako bizia berriro kenduko nizuke.Ez, ez Seignor Inglese —esan zuen amaitzeko—,ingeles jauna, errukiz eramango zaitut, etaondasun horiek beharrezkoak izango dituzu bizi-gaiak erosteko eta etxera joateko bide-sariaordaintzeko.

Proposamena egitean errukiorra izan zenbezala, bete ere goitik behera bete zuen, etamarinelei agindu zien ez ukitzeko nire ondasune-tatik ezer, gero dena bere ardurapean jarri zueneta gauza guztien zerrenda zehatz bat emanzidan, buztinezko pitxerrak ere tartean.

Nire ontzia oso ona zela ikusi zuenez gero,itsasontzian erabiltzeko erosiko zidala esan

zidan, eta ea harengatik zenbat diru nahi nuengaldegin zidan. Erantzun nion oso eskuzabalaizan zela nirekin eta ezin niola dirurik eskatuontziarengatik, eta bere esku uzten nuela eran-tzuna. Orduan esan zidan agiri bat idatziko zuelaBrasilera iristean zortziko larogei txanponordainduko zizkidala esanez, eta hara iritsizgero, beste norbaitek diru gehiago eskaintzenbazuen, berak uko egingo ziola ontzia erosterari.Zortziko hirurogeita hamar txanpon gehiagoeskaini zizkidan Xury mutil gaztearengatik,baina nik ez nituen hartu nahi izan, ez mutilakapitainari ez emateagatik, haren askatasuna eznuelako saldu nahi baizik, oso leialki lagundubaitzidan neurea lortzen. Hala ere, arrazoi horiekjakinarazi nizkionean, bidezkoak iruditu zitzaiz-kion, eta hitza eman zidan hamar urte barru,kristau egiten bazen, aske utziko zuela. Horientzutean, eta Xuryk harekin joan nahi zuenezgero, kapitainaren eskuetan utzi nuen.

Oso bidaldi ona egin genuen Brasilera, etahogei bat egunen buruan iritsi ginen Bahia deTodos los Santos, edo Santu Guztien itsasartera.Berriro ere ihes egin nuen bizitzaren egoera

tamalgarrienetik, eta handik aurrera zer egingonuen erabaki beharra neukan.

Kapitainak eskaini zidan esker oneko harreraez dut inoiz behar adina gogoratuko. Ez zuenezer hartu nahi izan nire bide-sariaren truke,hogei dukat eman zizkidan ontzian nuen lehoina-barraren larruarengatik, eta berrogei lehoiarena-gatik; ontzian neraman guztia behar zen garaianitzularazi zidan, eta saldu nahi izan nuena harkerosi zidan, hala nola botila kaxa, fusiletako bieta argizari zatitik geratzen zen puska bat, gai-nerakoa kandelak egiteko erabili bainuen. Hitzbatean, 220 txanpon irabazi nituen neramanzamarekin, eta diru kopuru horrekin lehorreratunintzen Brasilen.

Handik denbora gutxira, kapitainak berabezalako gizon on eta zintzo baten etxera bidalininduen, ingenio bat zuena, haiek esaten ziotenbezala, hau da, azukre soroak eta azukre-ola.Harekin bizi izan nintzen denboraldi batean, etaazukrea nola landatzen eta lantzen zuten ikasinuen, eta, azukre soroen jabeak oso ongi bizizirela, eta berehala aberasten zirela ikusita, era-baki nuen, han ezartzeko agiriak eskuratzen

banituen, ni ere azukre-landatzaile izango nin-tzela, eta bitartean bideren bat aurkitu beharnuela Londresen utzitako dirua, norbaitek niribidali, eta eskuratu ahal izateko. Helburu horre-kin, herritartzeko agiria lortu ondoren, neukandiruarekin eros nezakeen landu gabeko lur-sailikhandiena erosi nuen, eta handik aurrerako egi-tasmo bat prestatu nuen soroetarako eta nirebizilekurako, Londresetik jasotzeko nuen dirura-ren arabera egindakoa.

Auzo bat nuen, Lisboako portugaldarra, gura-so ingelesak zituena, Wells izenekoa, eta nirea-ren antzeko egoeran zegoena. Auzo esaten nionbere soroak nireen ondoan zeudelako eta osoongi konpontzen ginelako. Nire ondasunak urriakziren, harenak bezala, eta batez ere bizigaietara-ko landu genuen lurra ia bi urtez. Baina, aurreraegiten hasi ginen, eta lurrak lehenago bainoemaitza hobeak ematen hasi ziren, eta horrela,hirugarren urtean tabakoa landatu, eta lur-sailhandi bana eskuratu ahal izan genuen, etahurrengo urtean azukre kanaberak landatzekoprestatu genituen. Baina biok laguntza behargenuen, eta orduan konturatu nintzen, ordu arte

ez bezala, huts egin nuela Xury mutikoarengadikbereiztean.

Baina, ene!, ez zen ez harritzekoa nik hutsegitea, ez bainuen inoiz bide zuzenik aurkitu.Aurrera egitea beste biderik ez nuen. Nire izae-rarekin ongi ezkontzen ez zen lanbide bateansartu nintzen, gustokoa nuen bizimoduaren era-bat kontrakoa, eta bizimodu harengatik utzinuen aitaren etxea eta utzi nituen alde bateraharen aholkuak. Are gehiago, erdiko mailara iris-ten ari nintzen, edo behe mailakoaren mailagorenera, aitak egokiena zela esan zidana; etagarai horretan maila hura onartu izan banu,hobe nukeen etxean geratu, munduan zehar ibilinintzen bezala alferrik nekatzen ibili gabe. Etaaskotan esaten nion neure buruari, horixe beraegin nezakeela Ingalaterran neure lagunenartean, 5.000 milia urrunago joan gabe, arrotzeta basatien artean gauza bera egiteko, basa-mortuaren erdian, eta nire ezagutzarik txikienazuen mundutik ezer ez entzuteko moduko tarteikaragarrian. Horregatik askotan guztiz damutuaegoten nintzen nire egoeraz. Ez nuen hitz egite-ko lagunik, noizean behin auzoarekin izan ezik,

eskulana beste zereginik ez nuen, eta askotanesaten nuen, jenderik gabeko uharte baterabidalia izan den gizon bakarti baten erara bizinintzela. Baina nolakoa izaten den zuzentasuna!,eta zenbat pentsatu beharko lukete gizonek,beren egoera beste okerragoekin alderatzendutenean, Zeruak behartu baititzake egoerazaldatzera, eta esperientziaren bidez lehenagozuten zoriona ikusaraztera; eta hala diot, nola-koa den zuzentasuna, izan ere, uharte galdubatean ikusten nuen bizitza bakarti hori izan bai-tzitekeen nire halabeharra, arrazoirik gabe asko-tan orduko bizitzarekin alderatu nuelako, etaaldiz, bizimodu horretan aurrera egin izan banu,aukera izan nezakeen, aberatsa eta zori onekoaizateko.

Lurrak landatzeko zereginean sartuta nengo-en nolabait, itsasoan jaso ninduen nire adiskidekapitaina azaldu zenerako, izan ere, ontziak iahiru hilabete eman baitzituen kaian zamatzeneta hurrengo bidaldia egiteko prestatzen, etaLondresen diru apur bat nuela esan nionean,aholku zintzo eta benetakoa eman zidan:

— Seignior Inglese —esan zidan, beti halaesaten baitzidan—, eskutitzen bat eman nahibadidazu, eta ahalmen bat Londresen zure diruaduen pertsonari zure ondasunak Lisboara bidalditzan aginduak emanez, nik esandako pertso-nari eta lurralde honetarako egokiak diren sal-gaietan, ondasun horien ordaina emango dizut,Jainkoak nahi badu, ni itzultzean. Baina gizonenasmoak gorabeheren eta zoritxarren mendedaudenez gero, ehun libra esterlina eskuratzekoahalmena besterik ez ematea eskatuko nizuke,zuk esandakoaren arabera, zure dirutzarenerdia, eta horrela zoriaren esku utziko zenukelehenengo zatia, eta onik iristen bazaizu, besteerdia era berean eska zenezake; baina galdukobalitz, beste erdia izango zenuke erabilgarri,behartuz gero.

Horren aholku zentzuzkoa eta horren eraatseginean emana zirudienez gero, iruditu zitzai-dan hura zela zalantzarik gabe biderik onena.Horren arabera, eskutitzak prestatu nituen niredirua zuen emakume zintzoarentzat, hura bidal-tzeko eskatuz, eta ahalmen bat kapitain portu-galdarrarentzat, hark esan bezala.

Ingeles kapitainaren alargunari nire abentu-ren berri eman nion idatziz: esklabutza, ihesaeta kapitain portugaldarrak itsasoan aurkituizana, haren jokaera zintzoa, eta nire une harta-ko egoera, dirua nora bidali behar zuen jakitekobeharrezkoak ziren ohar eta helbide guztiekinbatera. Eta kapitain zintzoa Lisboara iritsizenean, bidea aurkitu zuen, hango merkatariingelesen bidez, ez bakarrik eskutitzak bidaltze-ko, baita Londreseko merkatari bati nire istorio-aren berri zehatza emateko ere. Merkatariakemakumeari jakinarazi zion gertatutakoa, etahura entzutean emakumeak dirua bidaltzeazgainera, bere diruarekin kapitain portugaldarrariopari dotore bat erosi eta bidali zion, nirekin izanzuen eskuzabaltasuna eta gizatasuna eskertze-ko.

Londreseko merkatariak ehun librekin onda-sun ingelesak erosi ondoren, kapitainak idatzizesan zion bezala, Lisboara bidali zituen haren-tzat, eta hark Brasilera ekarri zizkidan osorik etaonik. Ondasun horien artean, nik ezer esan gabe,(gazteegia bainintzen neure lanbidean gauzahorietan pentsatzeko), era guztietako tresnak

aurkitu nituen, burnikiak eta lurra lantzeko lana-besak, denak oso erabilgarriak.

Ontzi-zama hori iritsi zenean, zorionarenorduak jo zuela iruditu zitzaidan, eta ezustea osopozik hartu nuen, gainera nire mezulari zintzoak,kapitainak, nire lagun alargunak berarentzatopari gisa bidali zizkion bost librak, niretzat seiurtez lan egingo zuen zerbitzari bat erostekoerabili zituen, eta ez zuen nik eskainitako ezerhartu nahi izan, tabako pixka bat izan ezik, etahori onarrarazi banion, nire uztan bildutakoazelako izan zen.

Baina ez zen dena horretan geratu. Nireondasun guztiak ingelesak izaki, hala nola, ehu-nak, zapiak, mahaiko oihalak eta herrialde har-tan oro har balio handikoak eta gustagarriakziren gauzak, etekin oso ona lortzeko moduansaldu nituen, eta esan dezaket lehenengo ontzi-zamaketan nuena baino lau aldiz gehiago nuela,eta nire auzo gizajoa oso atzean utzi nuela, soro-en aurrerapenean alegia, izan ere, egin nuenlehenengo gauza esklabu beltz bat erostea izanbaitzen, eta baita zerbitzari europar bat ere, hau

da, kapitainak Lisboatik ekarri zidanaz gainerabeste bat.

Baina goraldi gehiegizkoak askotan zoritxarhandienak ekartzen dituen eran, niri ere halagertatu zitzaidan. Hurrengo urtean arrakastahandia izan nuen uztarekin. Nire lurretan berro-geita hamar tabako-hosto kiribildutako zamabildu nuen, auzoen premietarako behar zenabaino gehiago, eta berrogeita hamar hosto-kiribilhorietako bakoitzak ehun libratik gorako pisuazuenez gero, eta ongi lehortuak zeudenez gero,gordeta utzi nituen Lisboako ontziak iritsi arte.Orduan, lanbidean eta ondasunetan gora eginnuenez gero, burua etorkizunerako eginkizunezeta asmoez hasi zitzaidan betetzen, askotanmerkatari onenen galbide izan ohi diren bezala-ko asmoez.

Egoera horretan aurrera egin izan banu,aukera izango nuen gauzarik onenak ezagutze-ko, baina horretarako, aitak aholku eman zidanbezala, bizimodu lasaia eta patxadazkoa izanbehar nuen, aitak esan zidanaren arabera, bizi-tzaren erdi mailak barra-barra eskaintzen zituenezaugarriak zituena. Baina besterik izan nuen,

eta berriro izan nintzen nire zoritxarren eragileborondatezkoa, batez ere okerrak areagotunituelako, eta etorkizuneko zoritxarren aurreanbehin eta berriz neure buruaz egingo nituengogoetak bikoiztu nituelako. Zoritxar horiek guz-tiak zitalki lotuta zeudela zirudien atzerrian ibil-tzeko nuen joera zoroarekin, eta joera hori kon-traesanean zegoen zeregin komenigarri, zuzeneta garbi izango litzatekeen ikuspegi argiarekin,eta Izadiak eta Jainkoaren ardurak biek bateraeskaintzen zizkidaten bizitzaren gertaera etaegitasmo betebeharrekoekin.

Antzina egin nuen bezala, aitaren etxetikalde egitea erabaki nuenean, orduan ere ezinnintzen pozik egon, eta alde egin beharra nuen,eta alde batera utzi lur-sail berriarekin gizonaberatsa eta zoriontsua izateko nuen etorkizunpozgarria, gauzen berezko izaerak onartzenzuena baino azkarrago aberasteko nuen neurrizkanpoko gogo oldartsuarengatik, hain zuzen ere.Eta horrela gizonaren zoritxarren amildegi sako-nean erori nintzen berriz, inork ezagutu duensakonenean, munduan bizirik eta osasuntsuirauteko aukerarik eskaintzen ez zuenean.

Aipatu ditzagun, beraz, pixkanaka nire konta-kizunaren zati honen xehetasunak. Jabetukozara, ia lau urtez Brasilen bizi izanda, eta landa-tutakoari esker aberasten hasia, hango hizkun-tza ikasteaz gainera, harremanak eta lagunakeginak izango nituela nekazarien eta baita gurekaia zen San Salvadorreko merkatarien arteanere, eta haiekin izandako elkarrizketetan sarriaipatuko nizkiela Gineako itsasaldera eginnituen bi bidaldiak, hango beltzekin tratuak egi-teko modua, eta oso erraza zela hango kostal-dean purtzileriaren truke, hau da, lepokoetakoperla, jostailu, labana, guraize, aizkora, beira-zati eta antzekoak, ez bakarrik urre-hautsa,Gineako haziak, elefanteen betaginak, etab. lor-tzea, baita Brasilen lan egiteko beltzak ere,kopuru handietan.

Oso erne entzuten zituzten beti nire hitzakgai horiei buruz hitz egiten nienean, baina batezere beltzak erosteaz ari nintzenean, izan ere,garai hartan merkataritza mota hura ez baitzenoso ezaguna, eta ezagutzen zen neurrian,assiento bidez, edo Espainiako eta Portugalgoerregeek ematen zuten baimenen bidez egiten

zen, eta salerosketa jende aurrean egin beharzen beti, horregatik oso beltz gutxi erosten ziren,eta erosten zirenak oso garestiak ziren.

Eta hala, merkatari eta nekazari ezagunbatzuekin gauza horiei buruz sakonki hizketanaritu ondoren, haietako hiru etorri zitzaizkidanhurrengo goizean, eta esan zidaten gogoetanaritu zirela gauean nik esan nienaz, eta ezkutu-ko proposamen bat egitera zetozkidala. Etaesango zidatena isilpean gordetzeko eskatuondoren, Gineara joateko ontzi bat prestatzekoasmoa zutela jakinarazi zidaten; haiek ere, nikbezala, lur-sailak zituztela, eta beste ezer bainogehiago behar zituztela zerbitzariak; eta merka-taritza hori egiteko baimenik ez zutenez gero,ezin baitzituzten beltzak etxera ekartzean jendeaurrean saldu, bidaldi bat egin nahi zutela, bel-tzak beren kontura ekartzeko, gero beren lur-sai-letan banatzeko. Hitz batean, galdera zen eaontzian zama-zain gisa joango nintzen, Gineakokostaldean egin beharreko tratuak egiteko ardu-rarekin, eta haien beltz kopuru bera izangonuela hitz eman zidaten, baina bidaldia egitekobatere dirurik jarri gabe.

Hura proposamen egokia izan zitekeen, esanbeharra daukat, bere eskuetan eta berak zain-tzeko egoitzarik eta lur-sailik ez lukeen edono-rentzat, batez ere indar handirik hartu ez bazu-ten edo eta dirutza handi samarra bertan ezarri-ta ez bazuen. Baina niretzat, gizartean ongi eza-rrita egonda, hasitako lanean beste hiruzpalauurtetan aurrera egitea, eta beste ehun librakIngalaterratik bidalaraztea beste zereginik eznuela, eta gainera, garai horretan, diru kopurutxiki bat erantsita, ia hiru edo lau mila libraesterlina bilduta izango nituela, eta gora egitekoaukera izanda gainera; nire egoeran, bidaldihorretan pentsatzea, inoiz inori lepora lekiokeenzentzugabekeriarik handiena egitea zen.

Baina neure buruaren hondatzaile izatekojaio nintzenez gero, ezin izan nion uko egin pro-posamenari, nire lehenengo asmo bihurriei ezinegin izan nien bezala, aitaren aholku onak nirebarruan galdu zirenean. Hitz batean esanda,esan nien oso gogo onez joango nintzela, ni kan-poan nengoen bitartean, nire soroen ardura har-tzen baldin bazuten, eta eginkizunean huts egi-ten banuen, haiekin nik esandakoa egiten bazu-

ten. Guztiak bat etorri ziren erabakiarekin, etahala izan zedin, idatziak eta hitzarmenak sinatuzituzten. Nik gainera, testamentua egin nuen,eta hilez gero, soroak eta ondasunak nola bana-tu behar ziren adierazi nuen idatziz. Bizia salba-tu zidan ontziko kapitaina ondasun guztienoinordeko izendatu nuen, baina horretarako tes-tamentuan esaten nuen bezala banatu beharkozituen nire ondasunak: ekoizpenaren erdia bera-rentzat izango zen eta beste erdia Ingalaterrarabidalia izateko.

Labur esanda, nire ondasunak eta lur-sailaksasoian irauteko ahal izan nituen neurri zehatze-nak hartu nituen. Kontu berbera izan banu neureinteresak zaintzen, eta zer egin behar nuen etazer ez aztertzen, ez nukeen inoiz horrelako lan-bide joririk alde batera utziko, eta ezta bizimoduzoriontsua izateko nituen aukerak alferrik galdu-ko ere, itsasoko bidaldi batera joanez, harenarriskuak kontutan hartu gabe, eta jasan behar-ko nituen zoritxarretan pentsatzeko nituen arra-zoiak alde batera utzita.

Baina ni ezin nintzen egon, eta itsu itsuanegin nuen irudimenak eta ez arrazoiak esaten

zidana. Eta horrela, ontzia prestatua zegoenean,zama ontziratua eta bidaldiko adiskideek gauzaguztiak hitzarmenetan sinatu zituztenean, ontzi-ratu nintzen zoritxarreko orduan, 1659ko iraila-ren batean, zortzi urte lehenago Hullen aita etaama utzi nituen egun berean, haien aginpidea-ren aurrean matxinatu baten eran jokatuz, etanire interesen aurrean berriz, zoro baten eran.

Gure ontziak 120 tona ur husten zuen, seikanoi zeramatzan, eta kapitaina, haren lagun-tzailea eta ni neu alde batera utzita, hamalaugizon. Bizigaien zama handiegirik ez genuenontzian, beltzekin tratuak egiteko genituen txiki-keriak izan ezik, hala nola, perlak, beira puskak,maskorrak, eta huskeria bitxiak, bereziki betau-rreko txikiak, labanak, guraizeak, aizkorak etaantzeko gauzak.

Ontziratu nintzen egun berean abiatu ginen,geure itsasbazterretik iparralderantz, Afrikakoitsasalderantz jotzeko helburuarekin, iparraldekolatitudean 10 edo 12 gradutaraino iritsi arte, horibaitzen, nonbait, bidaldi hori egiteko biderik ohi-koena garai hartan. Oso eguraldi ona genuen,bero handiegia beharbada, geure itsasbazterra-

ren ondotik egin genuen bide guztian, SanAugustino lurmuturrera iritsi arte, eta handik,itsasoan barrena urrundu ginen, kostaldea ikus-menetik galdu arte, eta Fernando de Noronhauhartera joango bagina bezala egin genuenaurrera, ipar-ekialderantz egiten ari ginen bidea-ri eutsiz, eta uharte horiek ekialdean utziz. Bidehorretan aurrera ekuatoreko lerroa handikhamabi egunetara igaro genuen, eta gure azkenneurketaren arabera, 7 gradu eta 22 minuturaginen iparraldeko latitudean, tornado edo haize-erauntsi gogor batek geure bidetik atera gintue-nean. Hego-ekialdetik hasi zen, ipar-mendebale-rantz egin zuen gero, eta azkenik ipar-ekialdekonorabidean geratu zen, eta horrenbesteko inda-rrez, ezen hamabi egunetan ezin izan baikenuenezer egin, nora ezean joan besterik ez, eta, hai-zea eskualde genuela, halabeharrak eta haizea-ren haserreak eraman nahi gintuen lekura era-maten utzi. Hamabi egun horietan, esan beha-rrik ez dago, egunero uste izan nuela urak iren-tsiko gintuela, eta itsasontziko inork ez zuelauste bizia salbatuko zuenik.

Atsekabe horretan ginela, ekaitzaren izuazgainera, marineletako bat sukarrak hartuta hilzen, eta beste marinel bat eta kapitainaren muti-la ontzitik behera eraman zituen urak. Hamabi-garren egunean gutxi gorabehera, eguraldiapixka bat baretu zen. Kapitainak ahal izan zuenbezain ongi aztertu zuen non ginen, eta ikusizuen iparraldeko latitudean 11 gradura ginela,baina mendebaleko longitudean, San Augustinolurmuturretik 22 graduko tartera. Beraz, erabakigenuen Guianako itsasalderantz gindoazela, edoBrasilgo iparralderantz, Amazonaren ibaitikharantzago, Orinoco, edo askok esaten ziotenbezala, Ibai Handiaren aldera. Kapitaina galdez-ka hasi zitzaidan zein bide hartu behar zuen,ontziak zuloak baitzituen eta bestelako kalteak,lehenbailehen Brasilgo itsasertzera itzultzeko.

Ni erabat iritzi horren kontrakoa nintzen, etaelkarrekin Ameriketako kostaldeetako mapakaztertu ondoren, erabaki genuen inguru hartan,Karibeetako uharteetara iritsi arte, ez zegoela guhurbiltzeko lurralde jendeztaturik, eta horregatikBarbadoetarantz abiatzea iruditu zitzaigun ego-kiena, itsas zabalean aurrera eginez, Mexikoko

golkoko edo itsasarteko ur-lasterren trabarik ezizateko, bidaldia erraz egingo genuelakoan,hamabost bat egunetan edo, ez baikenuenbidezkoa ikusten Afrikako itsasalderaino joateaaurretik laguntzarik izan gabe, bai itsasontzia-rentzat eta baita guretzat ere.

Horregatik norabidea aldatu genuen eta ipar-mendebalerantz jo genuen ingeles uharte horie-takoren batera iristeko asmoz, han laguntza lor-tzeko. Baina geure itsasaldia beste era baterazen gertatzekoa, eta 12 gradu eta 18 minutukolatitudean ginenean, bigarren ekaitzaren erasoaizan genuen. Aurrekoaren indar berarekin men-debalerantz bota gintuen, giza merkataritzarenbidetik kanpora; eta itsasotik salbatzea lortzenbagenuen ere, gizon basatiek gu jateko arriskuahandiagoa zen gure herrira itzultzeko genituenaukerak baino.

Atsekabe horretan, haizeak oraindik osogogor jotzen zuela, gure gizonetako batek oihuegin zuen goizean goiz: «Lurra!», eta ontzi-gela-tik non demontre ginen ikusteko kanpora irtenginenerako, ontziak hondarra jo zuen, eta bat-batean mugitu gabe gelditu zen; itsasoa gainera

etorri zitzaigun, eta orduan bertan gureak eginzuela uste izan genuen denok. Berehala itzuliginen estalpera, aparretik eta itsasoaren erasoe-tatik babesteko.

Ez da erraza horrelako egoera ezagutu ezduen norbaiti hango gizonen samina azaltzea. Ezgenekien non ginen, zein lur zen hura, uharterenbat ala kontinentea, jendez hornitua zegoen edojenderik gabea zen, eta haizearen erauntsiakoraindik gogorrak zirenez gero, hasieran bainopixka bat ahulagoak hala ere, ez genuen itxaro-pen handirik ontziak txiki-txiki egin gabe luzeiraungo zuenik uste izateko, baldin eta haizea,mirariz edo, berehala baretzen ez bazen. Hitzbatean, eserita geunden bata besteari begira,une oro heriotzaren zain; itxuraz gizon guztiakbeste mundurako ari ziren prestatzen, ez baike-nuen beste egitekorik. Orduan genuen pozga-rria, eta pozgarri bakarra zen, ontzia, esperogenuenaren kontra, ez zela oraindik puskatu, etakapitainak haizea eztitzen hasia zela esan zigu-la.

Orduan, haizea pixka bat baretu zela ustebagenuen ere, ontziak hondarra tinko jo zuen,

eta ez genuen inola ere espero handik ateratzea.Horrenbestez, gure egoera ikaragarria zen eta,ahal izanez gero, biziak salbatzea zen egingenezakeen gauza bakarra. Ontzian txalupa batgeneraman ekaitza hasi aurretik, baina azpiazulatu zitzaion lemaren kontra jotzean, eta geroontzitik askatu, hondoratu edo itsasoan galduzen, beraz ez genuen hura aurkitzeko itxarope-nik. Bagenuen hala ere, beste txalupa bat, bainaez genekien uretan jartzerik izango ote genuen.Bestalde, ez genuen eztabaidarako astirik, unebatean edo bestean ontzia txikitu egingo zelauste baikenuen, eta batzuek ordurako txikitzenhasia zela esan baitzuten.

Atsekabe horretan, ontziko gidariak txalupahartu zuen, eta beste gizon guztien laguntzare-kin ontzi gainetik uretara eramatea lortu zuen;denak sartu ginen, hamaika lagun, eta Jainkoa-ren esker onaren eta itsaso basatiaren eskuetanjarri ginen. Izan ere, ekaitza neurri handi bateanbaretu zen arren, itsasoa oso zakartua zegoenoraindik, eta den wild Zee izena egokia zen hariesateko, holandarrek ekaitza zenean esaten zio-ten bezala.

Gure egoera tamalgarria zen benetan, denokikusten baikenuen itsasoa oso haserre zegoela,txalupak ezingo zuela handik osorik atera, etanahitaez itoko ginela. Ez genuen ezer haize-oihalgisa erabiltzeko, eta izan bagenu ere alferrikizango zen, horrenbestez, arraunean egingenuen lehorrerantz buru-belarri, urkamendiradoazen gizonen erara, denok baikenekien itsas-bazterrera hurbiltzean txalupa mila zatitan txiki-tuko zuela olatuen erasoak. Hala ere, geure ari-mak Jainkoaren esku utzi genituen gartsuki, etahaizeak itsasbazterrerantz bultzatu ahala, geureeskuz ari ginen hondamena hurbilarazten, leho-rrerantz ari baiginen ahal genuen bezala arraunegiten.

Nolakoa zen itsasertza, harritsua edo hondar-tsua, aldapatsua edo laua, ez genekien, eta unehorretan itxaropen errainu txiki bat izatekogenuen aukera bakarra, itsasarte edo golkobatera edo ibai baten bokalera iristea zen txalu-parekin han sartzeko, edo haizebera joatea, etahorrela beharbada itsaso barera. Baina ez zenhorrelakorik azaldu, eta aldiz itsasertzera zenbat

eta gehiago hurbildu, lurrak beldurgarriagoazirudien itsasoa bera baino.

Gure kontuen arabera, legoa eta erdi edoarraunean egin ondoren, edo hobeto esandaharkaitzen kontra jaurtikiak izan ondoren, mendibaten antzeko olatu zakar batek brankaren kon-tra jo zuen eta hark eman zigun bete beteanespero genuen coup de grâce-a. Hitz batean,horrenbesteko indarrez hartu gintuen, ezen txa-lupa bat-batean hankaz gora jarri baitzuen, etabai txalupatik eta bai elkarren ondotik sakabana-tu gintuen, «Jaungoikoa!» esateko ere denbora-rik utzi gabe, berehalakoan irentsi baikintuen.

Ez dut hitzik aurkitzen uretan behera joannintzenean izan nuen nahastea azaltzeko; izanere, igerilari ona izan arren, ez nuen olatuenartetik irtetea lortzen arnasa hartu ahal izateko,harik eta olatu batek bota edo, hobeto esanda,tarte luze batean itsasbazterrerantz arrastakaeraman ninduen arte. Olatuak indarra galdu zue-nean, atzera egin zuen, eta han geratu nintzenlehorrean, erdi hilik, irentsi nuen ura zela eta.Odol hotza nahikoa eta behar nuen adorea izannuen lehorretik espero nuena baino gertuago

nengoela ikusteko, eta zutik jarri eta ahaleginakegin nituen handik lehorrera ahal bezain azkarjoateko, beste olaturen bat etorri eta ni berriroitsasora eraman baino lehen. Baina berehalakonturatu nintzen ezingo nuela ezer egin, itsa-soa ikusi bainuen gainera zetorkidala mendierraldoi baten erara, eta etsai bat bezain amo-rratua, nik berriz, hari aurre egiteko ez baliabide-rik eta ez indarrik ez nuelarik. Egin nezakeengauza bakarra zen arnasari eutsi, eta ahalbanuen neure buruari uretan sartzen ez utzi,igeri egin, arnasa behar bezala hartu, eta neureburua nola edo hala itsasbazterrerantz gidatu;baina orduan kezkarik handiena nuen itsasoak,aurrera egitean itsasbazterrerantz eraman nin-duen bezala, atzera egitean berriro barrualderaeramango ninduela.

Gainera etorri zitzaidan hurrengo olatuakbere barruko zuloan lurperatu ninduen, 20 edo30 oinetako sakontasuneraino, eta itsasbazte-rrerantz indar eta abiadura handiz eramaten nin-duela sumatu nuen; baina arnasari eutsi etaaurrerantz egin nuen igeri, su eta gar. Arnasarieusteagatik lehertzeko zorian nengoen, baina

poz handiz konturatu nintzen gorantz egiten arinintzela, eta burua eta eskuak ur gainera irtenzitzaizkidala, eta jarrera horretan bi segundo ereegin ez nituen arren, arinaldi galanta hartu nuen,eta adorea eta indarra berritu zitzaizkidan. Tartebatean urak berriro estali ninduen, baina ez osodenbora luzean, eta ikusita olatuaren indarraamaitu, eta atzera egiten hasi zela, aurrerantzhasi nintzen indar egiten olatuaren kontra, etalurra sumatu nuen berriro oinen azpian. Geldirikegon nintzen pixka batean arnasa berritu etaurak atzera egin arte, eta gero zutik jarri, eta,zain eta muin, lasterka joan nintzen lehorre-rantz. Baina horrek ere ez ninduen itsasoarenhaserre bizitik aske utzi, berriro etorri baitzitzai-dan atzetik, eta olatuek beste bi aldiz altxa nin-duten eta, lehenago bezala, berriz arrastaka era-man, itsasbazterra oso laua baitzen.

Bi olatu horietako azkena ia behin eta beti-koa izan zen niretzat, izan ere, itsasoak indarrezeraman ninduenean, harkaitz batean utzi edo,hobeto esan, harkaitz baten kontra bota nin-duen, eta horrenbesteko indarrez, ezen konortegabe eta onik ateratzeko itxaropenik gabe utzi

baininduen. Izan ere, astindua saihetsean etabularrean hartu nuen, eta geratzen zitzaidanarnasa eskasa gorputzetik kanpora atera zidan;eta olatua berehala itzuli izan balitz, han bertanitoko nintzen. Baina olatuak itzuli aurretik pixkabat bizkortu nintzen, eta urak berriz estali nin-tzakeela ikusiz, harkaitz mutur bati gogor eusteaerabaki nuen, eta nola edo hala arnasari eusteaolatua atzera joan arte. Handik aurrera olatuakez ziren lehenagokoak bezain handiak izan, etalehorretik gertu nengoenez gero, gogor heldunion harkaitzari olatuak indarra galdu artean,orduan berriro egin zidan eraso itsasoak eta iaitsasbazterreraino eraman ninduen, eta hurren-go olatuak, gainera etorri zitzaidan arren, ezinizan ninduen atzerantz arrastaka eraman. Ondo-rengo erasoak lehorreraino eraman ninduen, etaatseginez itsasertzeko harkaitzetan gora eginahal izan nuen, eta belar gainean eseri nintzen,arriskutik kanpo eta uraren irispidetik urrutisamar.

Orain lehorrean nengoen, itsasbazterreanosorik eta onik, eta gora begira jarri nintzen Jain-koari eskerrak emateko, minutu batzuk lehena-

go itxaropenarentzat ia lekurik ez zen egoerabatetik bizirik atera ninduelako. Uste dut ezinez-koa dela benetan adieraztea nolakoak diren ari-maren sorraldiak eta eroaldiak horrelako arrisku-tik, nolabait esateko, hilobitik bertatik, salbatuaizan denean. Eta orain ez zait ohitura harrigarriairuditzen, hots, soka lepo inguruan lotua duengaizkileari, urkatzeko unean barkamena ematenbazaio, ez zait harrigarria iruditzen, diot, haren-gana berriemailearekin batera zirujau bat joatea,eta gaizkileari berria ematen dioten une bereanodolustea egitea, ezusteak bihotzari kemena ezkentzeko eta han bertan leher ez egiteko:

Ezusteko pozak, atsekabeak bezalahasieran nahasgarriak dira.

Hondartzan ibiltzen hasi nintzen, eskuakgora, eta nire izate osoa, nolabait esateko, niresalbamenaren aurrean liluratua, azaldu ezinditudan milaka keinu eta mugimendu eginez, etaitota zeuden adiskideak gogoratuz, ez baitzenbakar bat ere bizirik atera, ni izan ezik; eta eznituen handik aurrera berriz ikusi, ez lagunak eta

ezta haien aztarnak ere, haien kapela batzuk,txano bat eta lagunak ez ziren bi zapata izanezik.

Hondarra jotako ontziari begiratu nion, etaitsas-hautsia eta olatuen aparra horren handiaizanda, eta urruti zegoenez gero, nekez ikustennuen, eta esan nuen neure artean: «Jauna! Nolaizan da posible ni itsasertzeraino iristea?»

Nire egoeraren alderdi pozgarri horrek adi-menari atsegin eman ondoren, ingurura begira-tzen hasi nintzen, non nengoen eta zer eginbehar nuen aztertzeko, eta berehala ikusi nuenpozaldia makaltzen hasia zela eta, hitz batean,egoera tamalgarria nuela aurrean. Bustita nen-goen, ez nuen aldatzeko arroparik, ez jatekorikedo edatekorik, indarra hartu ahal izateko, eznuen inolako aukerarik ikusten etorkizunerakogoseak, edo animalia basatiren batek irentsita,hiltzea ez bazen; eta benetan atsekabetzen nin-duena zen, ez janaritarako animaliarik ehizatuedo hiltzeko, eta ezta ni jan nahi ninduketen iza-kien kontra babesteko ere, armarik ez izatea.Hitz batean, ez neraman ezer aldean labana,pipa eta toxa txiki bat izan ezik. Horiek nituen

hornigai bakarrak, eta horrenbestez, barne-atse-kabe oso larriak sortu zitzaizkidan. Tarte bateankorrika ibili nintzen atzera eta aurrera zoro batenmoduan. Gaua gainera zetorkidala ikusita,bihotz minez, aztertzen hasi nintzen nolako zoriaizango nuen lurralde horretan animalia gosetuakbeleude, animalia horiek harrapakinen bila betigauez irteten zirela jakinda.

Pentsamendu horientzat une horretan aurki-tu nuen irtenbide bakarra, alboan nuen izaiarenantzeko zuhaitz lodi eta adartsu, baina arantza-tsu batera igotzea, izan zen. Han gaua emateaerabaki nuen, hurrengo egunean izango nuenheriotza motaz gogoetak eginez, ez bainuen bizi-rik irauteko aukerarik inondik ere ikusten. Miliaerdi edo egin nuen oinez itsasbazterrean, edate-ko ur bila, eta aurkitu nuen, nire zorionerako. Uraedan eta, goseari aurre egiteko, ahora tabakopixka bat sartu ondoren, zuhaitzera itzuli nin-tzen, eta ahaleginak egin nituen, lo hartuz gero,neure burua handik ez erortzeko moduan kokatuahal izateko. Erasoetatik babesteko, moztutanuen haga baten moduko makila puska bat har-tuta, nire egoitzara igo nintzen, eta oso nekatua

nengoenez, berehala hartu nuen lo, eta, ustedut, nire egoeran gutxik egin ahal izango luketenbezain eroso egin nuela lo, eta inoiz baino gusto-rago hartu nuela atseden.

Esnatu nintzenean egun argia zen, zeruaoskarbi zegoen, eta ekaitza baretu zenez gero,itsasoa ez zegoen lehenago bezain haserre etaharrotua. Baina gauzarik harrigarriena irudituzitzaidan, gauean, itsasgorari esker, itsasontziahondarretatik atera zela ikustea, eta urak arras-taka eraman zuela, aurreko gauean haren kontrajotzearen ondorioz, ia zeharo mazpilduta utzininduen harkaitzeraino. Ni nengoen lekutik miliabatera edo zegoela ikusita, eta itsasontziaartean osorik zegoela zirudienez gero, ontzira-tzeko gogoa egin zitzaidan, erabilgarriak gertalekizkidakeen zenbait gauza handik atera ahalizateko.

Zuhaitzean nuen bizitokitik jaitsi nintzenean,ingurura begiratu nuen berriz, eta hantxe hon-dartzan txalupa aurkitu nuen, itsasoak eta hai-zeak bidali zuten lekuan, hain zuzen ere; nireeskuin aldera bi miliatara edo. Ahal izan nuenbezain bizkor joan nintzen haren bila, baina

zabaleran milia erdi edo izango zuen itsasarteedo itsasadar bat aurkitu nuen ni eta txaluparenartean. Hura ikusita, berriro atzera egitea eraba-ki nuen, nahiz eta itsasontzira joateko asmoaritinko eutsi, han bizirik irauteko zerbait aurkitukonuelakoan.

Eguerdia igaro eta berehala, itsasoa bare-bare aurkitu nuen, eta itsasaldiak horren beheraegin zuenez gero, itsasontzitik milia laurdenerai-no iritsi ahal izan nintzen. Han atsekabea berrituzitzaidan, oso garbi ikusi bainuen, itsasontziangeratu izan bagina, denak bizirik egongo ginate-keela, alegia, lehorrean egongo ginatekeela oniketa salburik, eta ez nintzatekeela orduan nene-goen bezain errukarri egongo, inolako erosota-sunik eta lagunik gabe. Horrek malkoak aterara-zi zizkidan berriz, baina onik egin ez zidanezgero, erabaki nuen, nola edo hala itsasontzirajoatea. Beraz, arropak erantzi nituen, eguraldiaoso beroa baitzen, eta uretan sartu nintzen.Baina itsasontzira iritsi nintzenean, zailtasunikhandiena ontzira igotzen asmatzea izan zen.Izan ere, itsasontzia hondoa jota eta uretatikkanpo zegoen arren, ez nuen eskumenean ezer

aurkitzen hari eutsita igotzeko. Bi aldiz emannion jira igerian ontziari, eta bigarrenean sokamutur bat ikusi nuen brankako kateetatik osobeheraino zintzilik, eta harritu ninduen lehenen-go jiran ikusi ez izana. Zailtasun handiak izanbanituen ere, lortu nuen hari eustea, eta sokarenlaguntzaz ontziaren brankako gazteluraino igonintzen. Han konturatu nintzen ontziak azpiazulatua zuela, eta sotoan zurrusta handi batzegoela. Baina hondar gogorraren, edo agian lurpila baten gainean geratu zenez gero, ontziarentxopa altxata zegoen, eta branka, berriz, ia ure-tan sartua. Horrek esan nahi zuen atzeko aldeaosorik zegoela, eta alderdi horretan zeudengauza guztiak lehorrak; ziur egon zaitezkete,beraz, nire lehenengo eginkizuna hondatuazegoena eta ongi zegoena bilatzea eta ikusteaizan zela. Hasteko, ontziko hornigai guztiak leho-rrak eta urak ukitu gabe zeudela ikusi nuen; etajateko oso prest nengoenez gero, ogiaren biltegi-ra joan eta poltsikoak opilez bete nituen, eta opi-lak jaten aritu nintzen beste gauzetan ari nintzenbitartean, ezin bainuen denbora alferrik galdu.Ron pixka bat ere aurkitu nuen armairu handian,

eta zurrutada luze bat eman nion, indarrak bil-tzeko premia ere banuen eta, aurrean nuenariaurpegi eman nahi banion. Orduan txalupa batbesterik ez nuen behar, oso beharrezkoak izan-go nituela iruditzen zitzaizkidan gauza ugarizhornitua egoteko.

Alferrik nuen eserita egotea lortu ezingonuena lortzeko irrikaz, eta larritasun horrekburua argitu zidan. Ontzian aldatzeko erabiltzengenituen zenbait belazurrun genituen, bizpahiruegurrezko masta, eta bada-ezpadako bizpahiruhaga-gain. Erabaki nuen horiekin lanean hastea,eta ahal nituen gehienak ontzi gainetik botanituen uretara, pisua baitzen haiek erabiltzekooztopoa, eta bakoitza soka batekin ongi lotunuen, ihes egin ez zezaten. Hori egin ondoren,ontziko saihetsetik jaitsi, eta neuregana hurbildunituen. Horietako lau nola edo hala lotu nituen bimuturretatik, ala baten eran, eta bizpahiru egurpuska gainean zeharka jarri ondoren, konturatunintzen oso ongi ibil nintekeela gainean, bainaezinezkoa izango zela han pisu handirik jartzea,egur puskak arinegiak zirelako. Beraz lanari ekinnion, eta arotz-zerra hartuta, bada-ezpadako

haga-gaina luzeraka hiru zatitan moztu, eta alarierantsi nizkion, lan eta neke handiak igarota;baina behar nituen gauzak lortzeko itxaropenak,indarra eman zidan, beste egoera batean egingonituzkeen baino ahalegin handiagoak egiteko.

Ala orduan sendo zegoen pisu astun samarragainean eramateko. Hurrengo lana nuen harengainean jarriko nuen zama aukeratzea, eta gai-nean jartzen nuena olatuen erasoetatik nola edohala babestea, baina ez nuen horretan luze pen-tsatu. Lehenik eta behin, aurkitu nituen egurpuska eta ohol guztiak jarri nituen, eta gehienbeharko nuena ongi aztertu eta gero, marinelenhiru kutxa handi hartu nituen, eta neronek irekieta hustu ondoren, ala gainera jaitsi nituen.Lehenengoa janariz bete nuen, alegia: ogia,arroza, hiru gazta holandar, ahuntz zezinazkobost puska, denbora luzean itsasoan gure horni-gai bakarra izandakoa, geratzen zen artale euro-par apurra, itsasontzian generamatzan oilobatzuentzat ontziratutakoa, oiloak janak bageni-tuen ere. Baziren baita ere garagar eta gari-aleak nahasita, baina, nire zoritxarrerako, gerokonturatu nintzen arratoiek dena jan edo honda-

tu zutela. Edariei zegokienean, kapitainarenakziren zenbait botila kaxa aurkitu nituen, fruituurez egindako edari gozoenak batzuk, eta, dene-ra, bospasei rake galoi. Horiek bere horretangorde nituen, ez baitzegoen kutxetan sartzekopremiarik, ezta lekurik ere. Horretan ari nintzenbitartean, konturatu nintzen itsasaldia gora egi-ten hasi zela, oso pixkanaka bazen ere, eta nahi-gabetu egin nintzen hondartzan utzitako jaka,alkandora eta jipoi-barnekoa urak zeramatzalaikusi nuenean; prakak berriz, lihozkoak etabelaunetarainokoak zirenez gero, eta galtzer-diak, ez nituen erantzi ontziraino igeri egiteko.Gertatutakoa ikusita arropak bilatu behar izannituen, eta aurkitu nituen franko, baina ez nituenberehala erabiliko nituenak baino gehiago hartu;izan ere, banituen beste gauza batzuk lehendikbegiz jotakoak, lehorrean lan egiteko tresnak,adibidez. Denbora luzean bila aritu ondoren, aro-tzaren tresnen kaxa aurkitu nuen, benetangauza baliotsua niretzat, une horretan urrezbetetako ontzi bat baino baliotsuagoa. Hura erealara jaitsi nuen, oso beteta zegoen arren, kaxabarruan zegoena begiratzen denbora galdu

gabe, banekien eta gutxi gorabehera zer eduki-ko zuen.

Hurrengo eginkizuna nuen munizioa etaarmak eskuratzea. Baziren ehizarako bi eskope-ta eder armairu handian, eta bi pistola. Berehalahartu nituen, eta baita sutauts adar batzuk ere,bala zaku txiki bat eta bi ezpata zahar herdoildu.Banekien ontzian bazirela hiru upel sutautsezbeteak, baina ez nekien non gordeko zituen gurekanoilariak. Hala ere, denbora luzean bila arituondoren aurkitu nituen; bi lehorrak eta ongi zeu-den eta hirugarrenari ura sartu zitzaion. Ongizeuden biak alara jaitsi nituen armekin batera.Primeran hornitua nengoela iruditu zitzaidan etahondartzara nola iritsiko nintzen hasi nintzenpentsatzen, haize-oihalik, arraunik eta lemarikgabe, eta haize erauntsirik makalenarekin itsa-saldia hondatua izateko arriskua nuela.

Hiru gauza nituen alde: 1. Itsaso barea etalasaia. 2. Itsasgora izatea eta ura hondartzarantzmugitzea. 3. Zebilen haize pitinak lehorrerantzbultzatzen ninduela. Horrela, kutxan nituen tres-nez gainera, txaluparenak ziren bizpahiru arraunpuskatu, bi zerra, aizkora bat eta mailu bat aur-

kitu nituen, eta zama horrekin guztiarekin itsaso-ratu nintzen. Milia batean edo nire ala oso ongiibili zen, baina lehorreratu nintzen lekutik pixkabat urruntzen ari zen, eta horrela konturatu nin-tzen ur-lasterren bat bazela, eta horrenbestez,errekatxoren bat edo ibaiondoren bat aurkitzeaespero nuen, eta kai gisa erabiltzea neramanzama lehorreratzeko.

Espero bezala, hantxe zegoen; nire aurreanitsasarte txiki bat azaldu zen, eta konturatu nin-tzen itsasaldiaren ur-laster indartsuak harantzbultzatzen ninduela, eta ahal izan nuen bezalagidatu nuen ala ur-lasterraren erditik, bazterrenkontra ez joateko. Baina orduan, ia bigarrenontzi-hondoratzea izan nuen, eta hala gertatuizan balitz, uste dut erabat bihozgabetuko nin-tzela. Itsasaldea inondik ere ezagutzen ez nue-nez gero, alak mutur batekin hondarra jo zuen,eta beste muturrean hondarrik ez zuenez, zamabeste alderaino irristatu eta ia-ia uretara erorizen. Ahalegin guztiak egin nituen bizkarrakutxen kontra jarri eta bultzaka kutxak zeudenlekuan mantentzeko, baina ezin izan nuen alahondar pilatik atera, ahalegin guztiak eginda

ere. Hala ere, ez nintzen aursartu kutxak eustea-ri utzi eta, jarreraz aldatzera. Han geratu nintzenia ordu erdiz, bitarte horretan itsasgorak pixkabat igo ninduen, eta handik tarte batera, urakigotzen aurrera egin zuenez gero, ala osorikgeratu zen ur gainean, eta arraunaren laguntzazhondarretatik atera eta ur-lasterraren erdianjarri nuen berriz; eta handik gorantz egitean,konturatu nintzen erreka txiki baten ahoan nen-goela, lurra nuela bi alboetan, eta ur tirak edoitsasaldiak gorantz bultzatzen ninduela. Bi albo-etara begiratu nuen lehorreratzeko leku egoki-ren bat aurkitu nahian, ez bainuen ibaian osogora joan nahi, noizbait itsasoan ontziren batikusteko itxaropenarekin, eta horregatik erabakinuen neure burua itsasertzetik ahal bezain gertukokatzea.

Azkenean golko txiki bat ikusi nuen errekareneskuinetara, eta, zailtasun handiak igarota, alaharantz eraman nuen, eta horrenbeste hurbil-tzearen ondorioz, arraunarekin lurra ukitzea, etahan sartzea lortu nuen; baina han berriz zamaguztia uretan galtzeko zorian egon nintzen, itsa-sertza ez baitzen batere laua, aldapatsua baizik,

eta ez zegoen ala lehorreratzeko adina lekurik,alaren mutur bat lehorreratuta izan ezik; eta horieginez gero, mutur hori oso goian geratuko zen,eta bestea berriz, lehenago bezala, uretan sar-tua, eta zama orduan ere erortzeko arriskuan.Egin nezakeen gauza bakarra zen itsasgorarenzain geratzea, arraunarekin, aingura balitz beza-la, alari eutsiz; horrela, alaren alde bat lur gai-nean finkatua nuen, zabalune lau baten ondoan,handik pixka batera urak estaliko zuelakoan, etahorixe gertatu zen. Mugitzeko ur nahikoa izannuen bezain laster, alak oin bateko urpea bai-tzuen, gune laura eraman nuen, eta han lotu edofinkatu nuen, bi arraun hautsiak lurrean sartuta;bata, alaren saihets batean muturraren ondoan,eta bestea, beste saihetsean, beste muturrarenondoan, eta hala geratu nintzen itsasbehera hasiarte, eta ala eta zama kalterik gabe utzi nituenlehorrean.

Ondorengo eginkizuna izan nuen lurraldeaaztertzea eta leku egokiren bat aurkitzea nirebizilekua jartzeko, eta gauzak edozer ezusterenaurrean ongi gordeta edukitzeko. Ez nekienoraindik non nengoen; kontinentea edo uharte

bat zen, jendeztaua edo jendeztatu gabea, etaanimalia basatien arriskurik zegoen edo ez. Men-dixka bat bazen ni nengoen lekutik gorantz miliabatera eskas, oso aldapatsua eta garaia, etaitxuraz, harekin batera iparralderantz mendi-lerroa osatzen zuten beste mendi bizkar batzukbaino gorago iristen zena. Ehiza eskopetak, pis-tola bat, eta sutauts adar bat hartu, eta armazhornitua, mendi tontorrera iristeko asmoz abiatunintzen, eta han, goraino iristeko neke handiakigaro ondoren, atsekabez ikusi nuen nire halabe-harra; alegia, uharte batean nengoela, itsasoakleku guztietatik inguratzen ninduela, ez zela inonlurrik ikusten, oso urrutian zeuden harkaitzbatzuk, eta mendebalerantz hiru legoatara,nirea baino txikiagoak ziren bi uharte izan ezik.

Konturatu nintzen baita ere uhartea lugorriazela erabat, eta arrazoi sendoak nituen jendezta-tu gabea zela, eta piztiak besterik ez zirela biziizango uste izateko, horietako bakar bat ereikusi ez nuen arren. Hegaztiak berriz, ugari ikusinituen, baina ez nekien zein motatakoak ziren,eta haiek hilez gero ere, ez nekien zeintzuk izan-go ziren jateko onak eta zeintzuk ez. Itzuleran,

tiro egin nion baso handi baten ondoko zuhaitzbatean ikusi nuen hegazti handi bati. Uste dutmundua sortu zenetik hura izan zela uharteanizandako lehenengo eskopeta tiroa. Tiro eginbezain laster, basotik era guztietako hegaztiakpilaka irten ziren, handik eta hemendik, garrasinahasiak eginez, bakoitza bere ohiko doinuarenarabera intzirika, baina ez zegoen nik ezagutzennuen motatakorik. Hil nuen hegaztiari zegokio-nean, zapelaitz motaren bat izango zela irudituzitzaidan, kolorea eta mokoa haren antzekoakbaitzituen, baina ez zituen txori txiki batenakbaino atzapar edo gako-azkazal handiagoak;haragia berriz, ustel gustukoa zen, eta ez zuenezertarako balio.

Pozik itzuli nintzen alara aurkikuntza horiegin nuelako, eta lanean hasi nintzen zama leho-rrera eramateko, eta eguna amaitu arte horretanaritu nintzen. Baina ez nekien gauean zer eginneure buruarekin; ez nekien non atseden hartu,ez bainekien animalia basatiak ni jatera etorrikoziren, nahiz eta, geroago jakin nuenez, horrelakobeldurrik izateko arrazoirik ez izan. Dena dela,neure burua ahal bezain ongi babestu nuen,

lehorreratutako kutxa eta oholak inguruan jarri-ta, eta txabola moduko bat egin nuen gaua iga-rotzeko. Jatekoari zegokionean, ez nuen oraindikneure burua janariz hornitzeko modurik ikusi,hegaztia tirokatu nuenean, basotik korrika irte-ten ikusi nituen untxien antzeko bizpahiru ani-malia izan ezik.

Pentsatzen hasi nintzen, ontzitik niretzat era-bilgarriak izango ziren gauza asko hartu beharnituela, batez ere hagak, sokak, haize-oihalak,eta lehorrera eraman nitzakeen beste zenbaitgauza; eta erabaki nuen, ahal banuen, ontzirabeste joan-etorri bat egitea. Eta lehenengo ekai-tzak ontzia txiki-txiki egingo zuela jakinda, ontzi-tik gauza guztiak atera arte, beste eginkizunguztiak alde batera uztea erabaki nuen. Gero,batzarra egin nuen, esateko modu bat da, neureburuarekin egin bainuen, ontzira joatean alaberriro eraman edo ez erabakitzeko, baina osozaila zirudien, eta aurrekoan bezala, itsasbeherazenean, ezer gabe joatea erabaki nuen. Halaegin nuen, baina txabolatik atera baino lehenarropak erantzi nituen, eta laukizko alkandora,

liozko prakak eta oinetan txapinak besterik ezneramatzan jantzita.

Aurrekoan bezala igo nintzen itsasontzira,eta bigarren ala prestatu nuen, eta lehenengosaioan ikasitakoa kontutan hartuta, ez nuenaurrekoa bezain traketsa egin, eta ez nionhorrenbesteko zama gainean jarri, baina halaere zenbait gauza oso erabilgarri hartu nituen.Lehenik eta behin, aroztegian bizpahiru poltsaaurkitu nituen iltzez eta ziriz beteak, birabarkihandi bat, dozena bat edo bi aizkora, eta batezere gauzarik erabilgarriena: zorrotzarri bat. Horiguztia kanoilariaren zenbait gauzarekin bateralotu nuen, hala nola, bizpahiru burdinazko arpoi,mosketoi balaz betetako bi upel, zazpi mosketoi,beste ehiza eskopeta bat, sutauts pixka batgehiago, poltsa handi bat bala txikiz betea, etaberun xafla handi bat kiribildua, baina azken horiezin altxa izan nuen karel gaineraino, oso astunabaitzen. Gauza horiez gainera, aurkitu nituengizonezkoen jantzi guztiak hartu nituen, bada-ezpadako brankako haize-oihal bat, eta ohe-jan-tzi batzuk. Horrekin bete nuen bigarren ala, eta

poz pozik oso eta sendo utzi nuen dena leho-rrean.

Lurretik urrun igarotako tartea, hornigaiakbitartean jango zizkidaten beldurrez eman nuen,baina itzuli nintzenean, ez nuen inongo bisitari-ren arrastorik sumatu, eta basakatuaren antzekoanimalia bat kutxa baten gainean eserita beste-rik ez nuen aurkitu, eta hari hurbildu nintzaio-nean, ihesi joan zen tarte txiki batean, eta gerohan geratu zen mugitu gabe. Oso dotore etalasai zegoen eserita, eta aurpegira begiratzenzidan bete betean, nirekin harremanak izannahiko balitu bezala. Eskopeta harengana zuzen-du nuen, baina zer zen ere ez zekienez gero, ezzuen arretarik jarri, eta ez zuen ihes egitekoimintziorik egin. Orduan opil puska bat botanion, nahiz eta, egia esateko, alferrik galtzekojanaririk ez izan, ez bainuen oso biltegi handia,inondik ere. Dena dela, esan bezala, opil puskabat bota nion, eta janariari hurbildu zitzaion, etausaindu ondoren irentsi egin zuen, eta, eskerrakemanez bezala, gehiagoren zain begira geratuzitzaidan; nik, berriz, erarik atseginenean esan

nion ezin niola gehiago eman, eta alde eginzuen.

Bigarren zamaldia lehorreratu ondoren,sutauts upelak ireki behar izan nituen, sutautsazorroetan eraman ahal izateko, upelak oso han-diak baitziren, eta pisuegiak; baina hala ere,lanean hasi nintzen jo eta ke denda txiki bat egi-ten, ontziko haize-oihalez eta horretarako moztunituen haga batzuez baliatuta, eta denda horre-tan euriak edo eguzkiak honda zezakeen edozergauza sartu nuen, eta gero kutxa eta upelhutsak denda inguruan pilatu nituen, gizonennahiz animalien edozein ustegabeko erasotatikbabestua egoteko.

Lana amaitu nuenean, dendako ateari oholbatzuk jarri nizkion barrualdean, eta kutxa hutsbat kanpoaldean; lastairetako bat lurrean jarrita,bi pistolak buru ondoan, eta eskopeta lurreannire alboan luzetara utzi ondoren, ohera joannintzen lehenengo aldiz. Oso lasai egin nuen logau osoan, nekatua eta ahitua bainengoen, bez-peran lo gutxi eta egunean zehar lana gogoregin nuelako, bai gauzak ontzitik ekartzen etabaita haiek lehorreratzen ere.

Orduan, esango nuke, gizon bakar batekinoiz biltzea lortu duen mota guztietako gauzenbiltegirik handiena nuela, baina oraindik ez nen-goen lasai; izan ere, itsasontzia tente zegoenbitartean, iruditzen zitzaidan ahal nuen guztiaatera behar nuela handik. Beraz, egunero itsas-behera zenean ontzira joaten nintzen eta gauza-ren bat edo beste eramaten nuen handik. Baina,batez ere hirugarren joan-etorrian, ahal izannituen belazurrunak, sokak, eta haga guztiakhartu nituen, eta baita ere ahal izan nituen sokatxiki eta listari guztiak, haize-oihalak konpontze-ko genuen kalamu-oihal puska batekin, etasutauts bustiaren upelarekin batera. Hitzbatean, oihal guztiak hartu nituen, lehenengotikazkenera, eta puskatan moztu behar izan nituen,ahal nituen gehienak batera eramateko, ezingobaitziren handik aurrera ontziko haize-oihal gisaerabili, gehienez ere oihal soil gisa baizik.

Baina gehien poztu ninduena izan zen, azkenbidaldian, halako bospasei egin ondoren, etaontzian ez zela nekea mereziko zukeen ezergeratuko pentsatu ondoren; esan bezala, azkenbidaldian, ogi upel bat, hiru dupa handi ron edo

edari bizi, azukre kaxa bat, eta upeltxo bat irinzuri aurkitu nituela. Ezuste handia izan zen huraniretzat, ez bainuen hornigai gehiago aurkitzeaespero, urak hondatutakoak ez baziren. Bereha-la hustu nuen ogi upela, eta moztutako oihalpusketekin fardeletan bildu nituen ogiak, eta,hitz batean, dena hartu eta lehorrera osorik era-man nuen.

Hurrengo egunean beste bidaldi bat eginnuen. Orduan gauza eramangarririk eta hartzekoerosorik geratzen ez zenez gero, sokekin hasinintzen. Soka lodi bat moztu nuen nik mugituahal izateko moduko pusketatan, eta bi soka etasokaburu lodi bat eraman nituen lehorrera, hartuahal izan nituen burdina puska guztiekin batera;eta brankako masta, gibelekoa eta ala handi bategiteko ahal nuen guztia moztu ondoren, onda-sun astun horiek guztiak ala gainean jarri eta,handik alde egin nuen. Baina zorte ona, ihes egi-ten hasi zitzaidan, izan ere, ala horren traketsaizanda eta zamaz gainezka zegoenez, ezin izannuen aurrekoak bezain erraz gidatu, eta gainera-ko ondasunak lehorreratzeko erabili nuen itsas-golkoan sartzen hasi nintzenean, ontzia irauli,

eta uretara erori nintzen ni eta zama guztia. Nikez nuen min handirik hartu, itsasbazterretikgertu bainengoen, baina alako zamari zegokio-nean berriz, gauza asko galdu ziren, burdinabatez ere, probetxu handikoa izatea esperonuena, hain zuzen ere. Hala ere, itsasbehera iri-tsi zenean soka puska gehienak lehorrera era-man nituen, eta burdina puska batzuk ere bai,lan nekeza egin behar izan nuen arren; hurajasotzeko urpean sartu behar izan bainuen, etahorrek izugarri nekatu ninduen. Hori gertatuzgeroztik, egunero joan nintzen ontzira, eta ahalizan nuen guztia atera nuen handik.

Hamahiru egun neramatzan lehorrean, etahamaika aldiz egona nintzen itsasontzian, etadenbora horretan bi eskuk ontzi batetik aterazezaketen guztia atera nuela uste dut; hala ere,eguraldi bareak aurrera egin izan balu, uste dutontzi osoa zatika-zatika ekarriko nukeela. Bainaontzira joateko hamabigarren bidaia prestatzenari nintzela, konturatu nintzen haizea zakartzenhasi zela. Dena dela, itsasbehera zenean ontziraabiatu nintzen, eta ontzi-gela ongi miatua nuelaeta ez nuela besterik aurkituko uste banuen ere,

kaxoiak zituen armairu bat aurkitu nuen, etahorietako batean bizpahiru bizarra moztekolabana, guraize handi batzuk, eta hamar edohamabi labana eta sardexka on aurkitu nituen;beste batean, hogeita hamasei libra dirutan,batzuk Europako txanponak, beste batzuk Brasil-goak, zortziko txanpon batzuk, eta urre eta zilarpixka bat ere bai.

Barre egin nuen neure artean diru hura ikusinuenean.

— Oi, droga sendagarri hori! —esan nuenozenki—. Zertarako balio duzu? Ezertarako ereez, ezta lurretik jasoa izateko ere; labana horie-tako bat diru pila horrek baino gehiago balio du.Ez dut zu erabiltzeko modurik aurkitzen; gerazaitez zauden lekuan eta zoaz itsas hondoraino,bizia salbatzea ere merezi ez duen izaki batenantzera. Dena dela, berriro pentsatu ondoren,dirua hartu, eta oihal puska batean bildu nuen,eta beste ala bat egin beharko nuela hasi nin-tzen pentsatzen. Baina, lan horretan ari nintzela,ikusi nuen zerua estaltzen hasi zela, eta haizeakgogorrago jotzen zuela; eta handik ordu laurdenbatera itsasbazterretik haizete handia etorri zen.

Orduan iruditu zitzaidan alferrik izango zela alabat egiten saiatzea itsasaldetik zetorren haizeakontutan hartuta, eta egokiena itsasgora hasibaino lehen handik alde egitea zela, bestelaezingo bainintzen itsasertzera iritsi. Horrenbes-tez, uretan sartu, eta igeri egin nuen ontziareneta hondartzaren artean zegoen ubidean zehar,baina ez nekerik gabe, alde batetik gaineanneramatzan gauzen pisuagatik eta bestetik, ura-ren indarrarengatik. Gainera haizeak oso indar-tsu jotzen zuen, eta itsasaldia goraino iritsi bainolehen ekaitzak jo zuen.

Baina nire denda txikira iristea lortu nuen,eta oso babestua egon nintzen neure ondasunguztiak inguruan nituela. Haizeak gogor jo zuengau guztian, eta goizean, kanpora begiratu nue-nean, ez zen itsasontziaren arrastorik ageri.Nahigabetua geratu nintzen pixka batean, bainaberehala etorri nintzen neure onera burutapenpozgarri batekin, alegia, ez nuela denborarikalferrik galdu, ez nuela ez indarrik eta ez prestu-tasunik makaltzen utzi, gauza erabilgarriakontzitik ateratzeko orduan, eta denbora gehiago

izan banu ere, handik ateratzeko moduko gauzagutxi geratu zela.

Orduan alde batera utzi nituen behin etabetiko ontziari eta handik hartuko nituzkeengauzei buruzko burutapenak, hondoratzearenondorioz hondartzara irits zitezkeen gauzak ezbaziren behintzat, eta iritsi ziren, bai, zenbaitgauza, baina ez zidaten mesede handiegirikegin.

Gero buru-belarri ekin nion neure buruababesteari, bai gizaki basatien kontra, baldin etabaten bat agertuko balitz, edo baita ere, uhar-tean baleude, animalia basatien kontra. Gauzaasko bururatu zitzaizkidan hura egiteko moduazeta eraiki beharko nuen bizileku motaz; alegia,lurrean leizezuloren bat egin, edo lur gaineandenda bat eraiki, eta, labur esateko, biak egiteaerabaki nuen, eta ez zait desegokia iruditzeneraikitzeko modua eta bizilekuen deskribapena-ren berri hemen ematea.

Berehala konturatu nintzen ni nengoen lekuaez zela egokia han bizilekua kokatzeko, batezere azpian itsaso ondoko lur laua eta zingiratsuazuelako, eta iruditzen zitzaidan ez zela bizitzeko

oso leku ona, are gehiago inguruan edateko urikez zegoelako. Beraz erabaki nuen lur osasunga-rriagoa eta egokiagoa aurkitzea.

Niretzat egokiak izango ziren zenbait gauzahartu nituen kontutan: lehenik eta behin, orain-txe esan dudan bezala, edateko ur ona; bigarre-na, itzala, eguzkiaren berorik ez izateko; hiruga-rrena, izaki gosetuen kontrako babesa, gizonnahiz animalia; laugarrena, handik itsasoa ikus-tea, Jainkoak itsasontziren bat bidaltzen bazueninguru horietara, salbatzeko aukerarik gal eznezan, ez bainuen oraindik etsi nahi.

Leku egokiaren bila ari nintzela, zabaldi txikibat aurkitu nuen mendixka baten hegalean,zabaldirantz ematen zuen aldea oso aldapatsuazuena, etxe baten horma balitz bezala, eta har-tara goitik zetorren ezerk ezin ninduen ezusteanharrapatu. Mendixkaren alde batean zulo antze-ko bat zegoen, pixka bat barrurantz egitenzuena, leizezulo baten sarrera balitz bezala,baina han ez zen leizezulorik, edo harkaitzeanbarrura sartzeko biderik.

Berdegune horretan, denda zuloaren aurreanjartzea erabaki nuen. Lauguneak ehun iarda

eskas zituen zabaleran, eta luzeran berrehunbat, eta etxe aurreko zelaitxo bat zirudien; bestemuturrean lurrak jauzika behera egiten zuenalde guztietatik, itsaso ondoko beheko lurraldee-tara iritsi arte. Zabaldia mendiaren ipar-mende-balean zegoen, eta horrenbestez gerizpean nen-goen egun osoan, eguzkiak hego-ekialdera edoiritsi arte, eta lurralde horietan ia eguzkiaren sar-tzeko garaian izaten zen hori.

Denda jarri baino lehen, zirkulu erdi batmarraztu nuen harkaitz-zuloaren aurrean. Dia-metro erdiak hamar iarda edo hartuko zituenharkaitzetik hasita, eta haren diametroak muturbatetik bestera, hogei iarda izango zituen. Zirku-lu erdi horretan, hesola sendoez osatutako biilara egin nituen, ziriak bailiren, lurrean tinkosartuta. Hesolen zatirik handiena kanpoan gera-tzen zen, bost oin eta erdi edo, eta muturrazorrotza zuten. Bi ilarek ez zuten elkarren arteansei hatzena baino tarte handiagorik.

Orduan ontzian aurkitutako sokatzarrakhartu, eta errenkan jarri nituen bata bestearengainean, zirkulu barruan, zutoinen ilaren tar-tean, muturreraino iritsi arte. Barruan bi oin eta

erdiko garaiera zuten, beste hesola batzuk jarrinituen haien kontra, haga baten ostikoa balirabezala. Hesia oso sendoa zen, eta ez gizonik etaez animaliarik sartzerik edo gainetik igarotzerikez zuketen izango. Hori egiteko denbora luzeanlan handia egin behar izan nuen, batez ere baso-an zutoinak mozten, haiek zelairaino eramateneta lurrean tinko sartzen.

Bizilekuari ez nion atea jarri sarrera gisa, hesigainetik sartzeko erabiltzen nuen eskailera motzbat baizik. Ni barrura sartu ondoren, eskailerajaso egiten nuen, eta era horretan erabat babes-tua geratzen nintzen hesi barruan, eta nik ustenuen bezala, mundu osotik gotortua; horrelalasai egin nuen lo, bestela ez bainuen egingo,nahiz eta gero ikusi ez zegoela arriskutsuak izan-go zirela uste nuen etsaien kontra neurriak har-tzeko premiarik.

Lana ezin gehiagoan egin ondoren, hesibarrura edo gotorlekura eraman nituen lehenadierazitako ondasunak, bizigaiak, munizioa, etahornigaiak, eta denda handi bat egin nuen gero;eta, euriteen kontra babestua egoteko, urtearengarai batean oso indartsuak izaten zirenez, bikoa

egin nuen, hau da, denda txiki bat jarri nionbarruan, eta beste handi bat gainean, eta den-daren goiko aldea ontziko oihalen artean aurki-tutako oihal bikeztatu batekin estali nuen. Eznuen jadanik itsasertzera ekarritako ohean loegiten, ontziko lemazainarena zen ohe-sarebatean baizik; bikaina benetan.

Denda barruan sartu nituen hezetasunakhonda zitzakeen hornigai guztiak, eta nire onda-sun guztiak barruan izan nituenean, sarrera itxinuen, ordu arte irekita utzi bainuen, eta handikaurrera, sartu eta atera, esan dudan bezala,eskailera motz batekin egiten nuen.

Lan hori amaitu nuenean, harkaitzean zuloaegiten hasi nintzen, eta handik ateratako lurraeta harriak, dendan zehar igaro, eta hesiarenbarruan uzten nituen, etxe gain baten antzekoaosatuz, eta leku horretan lurrak oin eta erdi ingu-ru egin zuen gora; horrela, leizezulo bat nuendendaren atzean, etxeko soto gisa erabili ahalizateko.

Lan handia egin nuen, eta egun asko beharizan nituen gauza horiek prest izateko, etahorrenbestez, atzera egin behar dut garai horre-

tan pentsamenduan izan nituen beste zenbaitgauza aipatzeko. Izan ere, denda jartzeko etaharkaitzean zuloa egiteko erabakia hartua nue-nean, hodei ilun lodi batetik euri jasa hasi zuen,eta halako batean tximista distira izan zen, etaatzetik, jakina, haren ondoriozko trumoi hots ika-ragarria. Ez ninduen tximistak, tximista berabezain bizkor burura etorri zitzaidan pentsamen-duak adina kezkatu: «Ene, sutautsa!» Ia barrualehertu zitzaidan eztanda bakar batekin sutautsguztia alferrik gal zitekeela ikusi nuenean, harenmende bainituen, ez bakarrik neure buruababesteko modua, baita janaria bera lortzekoaere. Neure buruaz ez nintzen horrenbeste kezka-tu; hala ere, sutautsak sua hartu izan balu, eznukeen inoiz jakingo erasoa nondik etorri zitzai-dan.

Ez nuen bihotz zirrara makala izan harenondorioz, eta ekaitza amaitu ondoren, eraikun-tza lanak, babestekoak eta beste lan guztiakalde batera utzi, eta sutatutsa poltsa eta kutxe-tan banatzeari ekin nion. Sorta txikitan jarrinuen, baldin eta ezer gertatuko balitz, sutautsguztia batera erre ez zedin, eta sortak elkarren-

gandik bereizita jarri nituen, batetik bestera suaez hedatzeko. Hamabost egunetan amaitu nuenlan hori, eta uste dut sutautsa, 240 librako pisu-koa gutxi gorabehera, ehun sorta baino gutxia-goetan ez nuela banatu. Bustia zegoen upelarizegokionean, ez nuen uste arriskua ekarriko zue-nik, eta leizezulo berrian kokatu nuen, nire irudi-menean sukaldea esaten nion lekuan, eta gaine-rakoa han-hemenka harkaitz-tarteetan gordenuen, urak ez bustitzeko moduan, eta kontu han-diz seinaleak utzi nituen gorde nituen lekuetan.

Hori egiten aritu nintzen bitartean, gutxie-nez, egunean behin eskopeta hartu eta bizileku-tik irteten nintzen, bai atsegin hartzeagatik, baijatekorik eskura ahal nezakeen ikusteagatik, etabaita ere, ahal nuen neurrian, uharteak eskain-tzen zuena ezagutzeagatik. Irten nintzen lehe-nengo aldian, uhartean ahuntzak bizi zirela ikusinuen, eta horrek poz handia eman zidan. Bainaberehala bihozgabetu nintzen, izan ere, hainizuak, arinak eta iheskorrak zirenez gero, mun-duko gauzarik zailena zen animalia horienganahurbiltzea. Baina ez nuen horregatik amoreeman, ez bainuen zalantzarik, bat edo beste tiro-

katu ahal izango nuela, laster gertatu zen beza-la, eta, haien gordelekuak aurkitu ondoren, erahonetan egoten nintzen zelatan: konturatu nin-tzen ibarrean ikusten baninduten, goiko harkai-tzetan zeudela, beldurtuta ihes egiten zutelaziztu bizian, baina ibarrean bazkatzen ari zire-nean, ni harkaitzen gainean banengoen, ez zirenkonturatzen han nengoela. Orduan erabakinuen, begikerarengatik edo, beti beherantz begi-ratzen zutela, eta goian zeuden gauzak ez zituz-tela ikusten. Azkenean bide hori hartu nuen:lehenbizi, harkaitzetara igotzen nintzen haiengainean egoteko, eta horrela askotan asmatzennuen tiro egiten nienean. Animalia horiei eginnien lehenengo tiroak ahuntz eme bat hil zuen,alboan oraindik amaren esnea edoskitzen ari zenantxume bat zuena; horrek benetan nahigabetuninduen. Izan ere, ahuntz emea erori zenean, nihurbildu eta ama hartu nuen arte, umea ez zenamaren ondotik mugitu, eta ez hori bakarrik,ama bizkarrean hartuta neramanean, antxumeaondo ondotik etorri zitzaidan. Beraz, erabakinuen harrapakina lurrean uztea eta antxumeabesoetan hartu eta nire gotorlekura eramatea,

han hazi eta hezteko asmotan; baina antxumeakez zuen ezer jan nahi, eta azkenean hura ere hilbehar izan nuen, eta gero jan. Bi animalia horie-kin haragia izan nuen denbora luzerako, neurrizjaten bainuen, eta bizigaiak, ogia batez ere, ahalnuen neurrian, pixkanaka jateko gordetzen bai-nituen.

Egoitza prest izan nuenean, ezinbestekoa iru-ditu zitzaidan sua egiteko lekua eta erregaia lor-tzea, eta hori nola egin nuen, leizezuloa nolahanditu nuen eta nolako aurrerapenak eginnituen azalduko dut bere garaian. Baina neureburuaz azalpen batzuk eman behar ditut lehena-go, bizitzaz pentsatzen nuenari buruz, uste izan-go duzuen bezala, ez baitzen gutxi.

Etorkizun goibela eskaintzen zidan neureegoerak, uharte horretara eraman baininduenekaitz zakar batek, esan dudan bezala, gurebidaldiaren ibilbidetik kanpo, eta gizartearenohiko merkataritza bideetatik oso urruti, ehun-daka legoatara, eta arrazoiak nituen uste izate-ko Jainkoaren erabakiz, leku ilun horretan etaera ilun eta goibel horretan amaituko nuela nirebizitza. Malkoak erortzen zitzaizkidan aurpegian

behera burutapen horiek nituenean, eta haserre-tu egiten nintzen Jainkoaren ardurak erabat hon-doa jota uzten zituelako berak sortutako izakiak,zorigaiztoko egiten zituelako, laguntzarik gabeuzten zituelako, erabat lur jota, bizitzarengatikeskerrak emateko arrazoiak nekez aurkitzekopunturaino.

Baina horrelakoetan berehala zerbaitek zuze-narazten zizkidan pentsamendu okerrak etazuzen ez nengoela esaten zidan. Horrela, egunbatean, eskopeta eskuan hartu eta neure egoe-raz pentsatzen ari nintzela hondartzan, «arra-zoiak», nolabait izendatzeko, errietan egin zidanera honetan: «Tira, egoera tamalgarrian zaude,egia da, baina arren gogora ezazu; non dira gai-nerakoak? Ez al zineten hamaika itsasontzian?Non dira beste hamarrak? Zergatik ez zirenhaiek salbatu eta zu ito? Zergatik izan zinen zuaukeratua? Zer da hobe hemen ala han ego-tea?». Eta orduan itsasora zuzendu nuen hatza.Zoritxar guztiak, barruan duten alderdi ona etainguruan dituzten beste zoritxar okerragoakahaztu gabe, hartu behar dira kontutan.

Orduan berriro hasi nintzen pentsatzen, zei-nen ongi nengoen hornitua bizirik irauteko, etanolakoa izango zen nire egoera gauzak bestelagertatu izan balira, eta ehun mila aukera nituelabaten kontra hala gertatzeko; alegia, itsasontzia,lehenengo aldiz hondarra jo zuen lekutik ur gai-nera atera eta, itsasbazterretik horren gerturai-no joan ez balitz, eta handik gauza guztiak ateraahal izateko aukerarik izan ez banu; eta nolakoaizango zen nire egoera, itsasbazterrera lehenen-go aldiz iritsi nintzen egoera berean egongobanintz, bizirik irauteko premiazko gauzarikgabe, edo bizigaiak eskuratzeko eta lortzekopremiazko baliabiderik gabe.

— Batez ere —esan nuen ozenki (neureburuarekin ari nintzen arren)—, zer egingonukeen armarik gabe, muniziorik gabe, ezer egi-teko edo lanerako tresnarik gabe, jantzirik, ohe-rik, dendarik, edo nolabait estaltzeko modurikgabe?

Orduan behar nituen gauza guztiak neuzkan,behar adinako kopuruan, eta nerure burua horni-tzeko moduan nengoen, baita armarik gabe biziahal izateko ere, munizioak amaitzean; eta bizi-

rik irauteko moduan nengoela esango nuke, pre-mia larririk izan gabe, bizi nintzen artean. Izanere, hasieratik hartu bainuen kontutan nolaaurre egingo nien gerta zitezkeen istripuei, edozailtasunei, ez bakarrik munizioa amaitzean,baita nire osasuna eta indarra makaltzean ere.

Aitortu behar dut ez nuela inondik ere kontu-tan hartu, munizioa eztanda bakar batean alfe-rrik gal zitekeenik, alegia, tximistak sutautsaleherraraztea, horregatik kezkatu nintzenhorrenbeste aldi hartako tximista eta trumoiekhura pentsarazi zidatenean.

Eta orain bizitza isil baten kontakizun goibe-lean sartzera noa, beharbada munduan inoizentzun ez den kontakizuna, eta hasiera hasiera-tik abiatuko naiz, eta gertakariak, hurrenezhurren, gertatu bezala aipatuko ditut. Nire zen-baketen arabera, irailaren 30ean, lehenago aipa-tu dudan bezala, jarri nuen oina lehenengo aldizuharte ikaragarri honen gainean, gure lurraldeaneguzkia udazkenaren ekinozioan izaten dengaraian, eta hemen berriz, zuzen-zuzen burugainean, azterketen bidez erabaki bainuen, 9

gradu eta 22 minutuko latitudean nengoela,ekuatoreko marratik iparraldera.

Uhartean hamar edo hamabi egun nerama-tzanean, burura etorri zitzaidan denboraren zen-tzua galdu egingo nuela libururik, lumarik etatintarik ez nuelako, eta jaiegunak ez nituela asteegunetatik bereiziko. Horrelakorik ez gertatzeko,aiztoa hartu eta haga handi bat moztu nuen, etaharekin gurutze handi bat egin ondoren, hondar-tzan ezarri nuen, lehorreratu nintzen lekuberean, eta letra larriz idatzi nuen: «Hemenlehorreratu nintzen 1659ko irailaren 30ean».Lauki formako zutoin horren bazterretan egune-ro koskak egiten nituen aiztoarekin, eta zazpiga-rren ebakia besteak baino bi aldiz handiagoa egi-ten nuen, eta hilabetearen lehenengo egunazazpigarrena baino handiagoa. Horrela osatunuen egutegia edo horrela neurtzen nituenasteak, hilabeteak edo urteak.

Ondoren esan behar dut, itsasontzira, lehenjakinarazi dudan bezala, egindako joan-etorrie-tatik ekarritako gauzen artean bazirela zenbaitbalio handirik ez zutenak, baina niretzat erabatbaliorik gabeak ere ez zirenak, eta orain arte

aipatu ez ditudanak, bereziki, lumak, tinta etapapera, kapitainaren, haren bigarrenaren, kanoi-larien eta arotzaren ardurapean zeudenak; lauz-pabost itsasorratz, matematika tresna batzuk,eguzki-orratzak, betaurrekoak, nabigazio libu-ruak eta mapak, eta horiek denak batera pilatunituen, inoiz erabili beharko nituen jakin gabe.Gainera hiru Biblia aurkitu nituen, oso txukunak,Ingalaterratik niretzat bidalitakoak, eta nire gau-zekin batera bidaia egiteko hartu nituenak; por-tugesez idatzitako liburu batzuk, Aita Santuarenbizpahiru otoitz liburu tartean, eta beste zenbait;eta denak ongi gorde nituen. Ez dut ahaztubehar, itsasontzian zakur bat eta bi katu geni-tuela, eta izango dut bi horien istorio bikainakontatzeko aukera bere garaian; izan ere, bikatuak lehorrera eraman bainituen, eta zakurra,berriz, itsasontzitik jauzi egin eta hondartzarainoetorri zitzaidan igerian, lehenengo zamaldialehorrera eraman nuen egun berean, eta urteaskotan zerbitzari aparta izan nuen. Beharnituen gauza guztiak ekartzen zizkidan, eta betiizaten nuen ondoan; nirekin hitz egitea besterikez zuen falta, baina hori ezinezkoa zen. Lehen

esan bezala, luma, tinta eta papera aurkitunituen, eta ahal izan nuen gehiena luzatu nituen,eta gauza nabaria zen, tintak iraun zuen bitar-tean, gauzak zehatz-mehatz gogoan izan nitue-la, baina hura amaitu zenean, ezinezkoa eginzitzaidan, ezin izan bainuen inondik ere tinta egi-tea lortu.

Horrek gogorazi zidan gauza asko beharnituela, beste gauza asko bildu nituen arren, etahorietako bat tinta zen, baina hala ere, ezpata,pikotxa, palaren bat lurra zulatu edo iraultzeko,jostorratzak, orratzak eta haria falta nituen.Arropa zuriari zegokionean berriz, laster ikasinuen, zailtasun handirik gabe, haren premiarikez izaten.

Tresnarik ez izateak nekezagoa egiten zueneguneroko lana, eta ia urte osoa behar izan nuennire bizilekuaren inguruko zurezko hesia erabatamaitzeko. Hagak edo zutoinak, nekez altxatzennituen, eta denbora luzea ematen nuen basoanhaiek mozten eta prestatzen, eta are gehiagoetxeraino eramaten, eta zenbaitetan bi egunbehar izaten nituen haga bakar bat mozteko etaetxeratzeko, eta hirugarren eguna lurrean sar-

tzeko. Hori egiteko hasieran egur puska astunbat erabiltzen nuen, baina azkenean egokiagoairuditu zitzaidan burdinazko haga bat erabiltzea,eta tresna aurkitu nuen arren, nekeza eta asper-garria egiten zitzaidan, hala ere, hagak edozutoinak lurrean sartzea.

Baina zergatik kezkatu behar nuen nire egin-kizunen bat aspergarria zelako, behar adina den-bora eta gehiago nuela jakinda?, eta hura buka-tuz gero, bestelako eginkizunik —ez behintzatnik aldez aurretik ikus nezakeenik— ez nuelaikusita?, uhartean zehar janari bila ibiltzea ezbazen, eta hori ia egunero egiten nuen.

Orduan nire egoera benetan aztertzen hasinintzen, eta baita egoera horrek jartzen zizkidanmugak ere, eta idatzi egin nituen; ez horrenbes-te nire atzetik etor zitezkeenentzat, ez bainuenuste ondorengoak izango nituenik, nire pentsa-menduek adimenari ematen zioten lan etanekeetatik askatzeagatik baizik. Eta arrazoianire zoritxarrei nagusitzen hasi zitzaienez gero,nola edo hala zuzpertzen hasi nintzen, eta gauzaonak txarren parean jartzen, nire zoria beste zoriokerragotik bereizteko, oso modu hotzean,

zorrak eta hartzekoak balira bezalaxe, nik nituenerosotasunak eta jasandako zoritxarrak aurrezaurre nituela, era honetan:

TXARRA

Jenderik gabeko uharte beldurgarri batera jaurtikia izannaiz, eta ez dut salbatua izateko itxaropenik.

Bereizia eta mundutik kanporatua izan naiz, nolabait, zori-txarrekoa izateko.

Gizaditik baztertua izan naiz, bakartua, gizartetik egotzia.

Ez dut soinean janzteko arroparik.

Ez dut gizonen edo piztien erasoei aurre egiteko modurikedo baliabiderik.

Ez dut alboan hiz egiteko arimarik, ezta inor ere pozaemango didanik.

ONA

Baina bizirik nago, eta ez itota, itsasontziko gainerako mari-nelak dauden bezala.

Baina bereizia izan naiz baita ere itsasontziko beste marinelguztiengandik, onik ateratzeko; eta heriotzatik mirariz sal-batu nauen Horrek berak, aska nazake era berean egoera

honetatik.

Baina ez nago goseak hiltzen edo oinazez, jatekorik ematenez duen eremu antzu batean.

Baina eguraldia beroa da, eta arropak izan banitu ere, iaezingo nituzke soinean jantzita eraman.

Baina jaurtikia izan naizen uhartean ez dut, Afrikako itsasal-dean ikusi nituen bezala, pizti erasotzailerik ikusi; eta zer

gertatuko zitzaidakeen itsasontzia han hondoratu izanbalitz?

Baina Jainkoak, zorionez, itsa-sontzia itsasertzetik horrengerturaino bidali duenez gero, premiazko gauza guztiak

eskuratu ahal izan ditut, edo aukera eman dit bizirik iraute-ko beharko nituzkeenak eskuratu ahal izateko.

Oro har, hor bazen zalantzarik gabeko leku-kotasuna, munduan nire egoera baino zoritxa-rrekoagorik aurkitzea oso zaila zela garbi uztenzuena, baina bazuen barruan zerbait txarra

baina aldi berean ona, harengatik eskerrak ema-teko. Eta munduko egoera tamalgarrienean ate-ratako irakaspena izan dadila, gauza guztietanadore hartzeko zerbait aurkitzen jakitea, etagauza on eta txarren zerrendan, hartzekoenaldean jartzea.

Barrua pixka bat bizkortzea lortu nuenean,eta itsasontziren bat ageri ote zen itsasoari begi-ra egoteaz etsita; esan bezala, hori alde baterautzi eta, saiatu nintzen bizimodu erosoa antola-tzen, eta eguneroko gauzak ahalik eta atseginenbihurtzen.

Bizilekua nolakoa zen adierazi dut dagoene-ko, harkaitzezko horma baten azpian jarria nuendenda, zutoinez eta sokaz egindako hesi batezinguratua, eta zehatzagoa izateko horma batzela esango nuke, zohizko horma bat jarri bai-nuen haren kontra kanpoko aldetik, bi oin edolodikoa. Geroago, uste dut urte eta erdi inguruigaro zela, zutoinak harkaitzen kontra jarrinituen, eta zuhaitz adarrez eta ura igarotzenuzten ez zuten zenbait gauzez estali nituen,euria oso indartsua izaten baitzen urtaro batzue-tan.

Esan dut dagoeneko nola eraman nituenondasun guztiak hesi barrura, eta bizilekuarenatzealdean egin nuen leizezulora. Baina gogoanhartu behar da baita ere, hasieran ondasunaknahaspilatuak nituela, eta txukundu gabe zeude-nez gero, ia leku osoa hartzen zutela, eta ia eznuela mugitzeko lekurik. Beraz leizezuloa han-diagoa eta zuloa sakonagoa egiten hasi nintzen.Harkaitza erraz desegiten zen hareharrizkoazelako, eta erraz ematen zion amore nire ahale-ginari. Orduan, piztien arriskutik babestua nen-goela ikusi nuenean, bideak egin nituen harkaitzbarruan eskuinetara, eta gero, kanporantz etaeskuinetara, eta azkenik, ate bat egin nuenhesiaren edo gotorlekuaren kanpoko aldean.Horrela aukera nuen ez bakarrik handik sartu etaatera ibiltzeko, dendako atze-atea balitz bezala,lekua eskaintzen zidan baita ere nire ondasunakhan gordetzeko.

Ondoren buru-belarri hasi nintzen beharrez-koak iruditzen zitzaizkidan gauza batzuk egiten,aulkia eta mahaia bereziki, horiek gabe ezin bai-nuen munduan neuzkan erosotasun eskasez

gozatu. Ezin nuen idatzi, ez jan, edo beste zen-bait gauza horren eroso egin mahairik gabe.

Eta hala lanean hasi nintzen. Esan beharradut bestalde, arrazoia matematikaren muina etahasiera den bezala, gauzak arrazoiz eratzen etakokatzen badira, eta arrazoizko iritziak erabiliz,edonor izan daitekeela maisu edozein eskulane-tan. Ez nuen bizitza osoan erreminta bakar bateskuan hartu, eta berehala, lan eginez, saiatuzeta burua erabiliz, konturatu nintzen nahi nuenguztia egin nezakeela, erremintak baldin bani-tuen batez ere. Dena dela, gauza asko eginnituen erremintarik izan gabe ere, eta bestebatzuk jorraia eta aizkora besterik erabili gabe,beharbada sekula era horretan egin ez zirenak,eta noski, lan handiz. Adibidez, ohol bat nahibanuen, beste biderik ez nuen: zuhaitz batmoztu, ertz baten gainean jarri, eta bi aldeetatikaizkorarekin jo, xafla bezain fina utzi arte, etagero jorraia hartu eta leundu. Egia da, lana egi-teko modu horrekin, ohol bakarra egin nezakee-la zuhaitz batekin, baina horrek ez zuen pazien-tzia izatea beste eremediorik, ohol edo xafla bategiteko behar nuen denbora ikaragarri luzeare-

kin eta lan nekezarekin gertatzen zitzaidan beza-laxe. Baina nire denborak edo lanak ez zuenbalio handirik, eta berdin zitzaion hura era bate-ra edo bestera erabiltzea.

Dena dela, mahaia eta aulkia, lehen esanbezala, egin nituen lehenik, itsasontzitik ateraeta alan eraman nituen ohol puska txikiekin.Baina horietako ohol batzuk erabili ondoren,lehen esan bezala, apal luzeak egin nituen, oineta erdiko zabalerakoak edo, eta bata bestearengainean jarri nituen leizezuloko alde bateko hor-maren luzera guztian, erremintak, iltzeak etaburdinak han uzteko; eta, hitz batean, gauzaguztiak bereizita eta bere lekuan gordetzeko,denak erraz aurkitzeko moduan. Iltzeak sartunituen harkaitzean, eskopetak eta zintzilikatunahi nituen beste zenbait gauza han jartzeko.Eta horrela nire leizezuloari, inork ikusiko balu,gauza beharrezkoen biltegi handi baten tankeraemango lioke; eta dena horren eskura nuenezgero, atsegin ematen zidan ondasun guztiak txu-kun jarrita nituela eta premiazko bizigaiez ongihornitua nengoela ikustea.

Eta orduan eguneroko zereginekin egunkariaidazten hasi nintzen; izan ere, hasieran, egiaesateko, presa handia nuen, eta ez bakarriklanerako, burua ere oso nahasia nuen, eta egun-karia gauza ilunez betea egon zatekeen. Erahonetako gauzak esango nituzkeen: «Irailak, 30.Lehorrera iritsi nintzenean, uretan ito gabe, Jain-koari onik atera nintzelako eskerrak eman ordez,sabelean nuen irentsitako ur gazi pila oka eginnuen lehenbizi, eta indar pixka bat hartu ondo-ren, hondartzan batera eta bestera lasterka hasinintzen, eskuak bihurrituz eta buruan eta aurpe-gian zapla astinduak emanez, nire zoritxarrarenkontra oihuka eta garrasika, nireak egin zuelaeta nireak egin zuela; azkenean, leher egindaeta zorabiaturik, lurrean atseden hartzeko etzanbehar izan nuen arte, baina lo hartzen ausartugabe, piztiren batek irentsiko ninduen beldu-rrez».

Egun batzuk geroago, eta itsasontzirainojoan eta handik ahal izan nuen guztia hartuondoren, ezin nuen oraindik etsi mendixkarentontorreraino igo gabe, handik itsasora begira-tzeko, itsasontziren bat ikusiko nuelakoan.

Orduan irudimenean haize-oihal bat ikustennuen oso urruti, eta itxaropen horrek poza ema-ten zidan, eta gero, mugitu gabe eta, ia itsugeratu arte, luze begira egon ondoren, ikusme-netik galdu egiten nuen, eta eseri eta negar egi-ten nuen, haur baten erara, eta zoramen horrekareagotu egiten zuen nire zoritxarra.

Baina gauza horiek nolabait gainditu ondo-ren, etxeko gauzak eta bizilekua antolatu, etamahaia eta aulkia egin nituenean, dena ahalizan nuen bezain dotore, egunkaria idazten hasinintzen, eta hemen duzu haren kopia (nahiz etabertan lehen aipatutako zenbait gorabeheraberriz azaldu), hasieratik bukaerarainokoa, izanere, tinta amaitu zitzaidanean, bertan beherautzi behar izan bainuen.

EGUNKARIA

1659ko, irailak 30. Ni, Robinson Crusoe giza-jo errukarria, ekaitz ikaragarri batean itsasoko urhanditan ontzia hondoratu ondoren, lehorrera iri-tsi nintzen, ordurako ontziko gainerako kideakitota zeudela eta ni erdi hilda, zoritxarreko uhar-

te goibel honetan, zeinari «Etsipen uhartea»izena jarri bainion.

Handik aurrera eguna neure egoera tamalga-rriagatik nahigabetua eman nuen. Adibidez, eznuen janaririk, etxerik, arroparik, armarik, eztababesteko lekurik ere, eta minak arintzeko arra-zoirik gabe etsita, ez nuen heriotza besterikaurrean ikusten; edo basapiztiek jango ninduten,gizon basatiek akabatu, edo goseak hilko nin-tzen bestela. Gaua egin zenean, zuhaitz bateraigo, eta han geratu nintzen, basabereen beldurbainintzen, baina hala ere zerraldo egin nuen lo,gauean euria etengabe egin zuen arren.

Urriak 1. Goizean, poz handiz ikusi nuen,itsasgorari esker ontzia ur gainera irten zela, etaurak uhartera hurbilarazi zuela. Horrek aldebatetik zuzpertu ninduen, ontzia osorik eta tenteikusi nuelako eta ez zati txikitan apurtua; etapentsatu nuen, haizea baretzen bazen, ontziratuahal izango nintzela, eta neure egoera arintzekobehar nituen janariak eta zenbait gauza hartuahal izango nituela. Baina bestalde, berritu eginzitzaidan adiskideak galtzeagatik nuen mina, etabururatu zitzaidan, ontzian geratu izan bagina

agian onik atera ahal izango ginela, edo gutxie-nez, ez zirela denak itota egongo orduan zeudenbezala, eta marinelak bizirik egon balira, agianaukera izango genuela itsasontzi zaharrarenhondakinekin ontzi bat egin, eta munduko bestelekuren batera joan ahal izateko. Denbora luzeaeman nuen egun horretan gauza horiekin kezka-tuta, baina azkenean ontzia ia lehorra zegoelaikusita, hondar gainean oinez ahal izan nuengehiena hurbildu nintzen, eta gero igeri eginezontziraino iritsi nintzen. Egun horretan ere euriaegin zuen etengabe, baina haizerik ez zebilenbatere.

Urriaren 1etik 24ra. Egun horiek guztiak itsa-sontzira joan-etorriak egiten eman nituen, ahalnituen gauza guztiak handik atera, eta alen gai-nean itsasbazterrera eramaten, itsasaldiaz balia-tuta. Egun horietan ere euria sendo egin zuen,noizbehinka ostarteak izan ziren arren, bainabazirudien hura euriteen garaia zela.

Urriak 20. Ala irauli zitzaidan gainean zera-man guztiarekin, baina ur mehea zenez gero, etagauza gehienak astunak, asko eta asko itsasbe-hera izan zenean eskuratu ahal izan nituen.

Urriak 25. Egunez eta gauez euria egin zuen,eta haize-erauntsiak ere izan ziren. Tarte horie-tan itsasontzia txiki-txiki eginda geratu zen, hai-zeak gogorxeago jo baitzuen lehen baino, etahandik aurrera ez zen ontzia ikusi, haren aztarnabatzuk besterik ez, eta hori urak behera egitenzuenean. Ontzitik ateratako gauzak, euriakhonda ez zitzan, estaltzen eta babespean jartzeneman nuen eguna.

Urriak 26. Ia egun osoa itsasbazterrean oinezatzera eta aurrera igaro nuen, nire bizilekua jar-tzeko leku on baten bila, neure burua bai piztienbai gizonen gaueko erasoren baten aurreanbabestua egon zedin, oso kezkatua. Iluntzeanharkaitz baten azpian leku egokia aurkitu, etahan geratzea erabaki nuen, eta neure kanpaldiajartzeko lurrean zirkulu erdi bat marraztu nuen,eta hura sendotzeko horma bat edo hesolaz egi-niko hesi bikoitza eraikitzea erabaki nuen, barru-tik soka lodiz lotua eta kanpotik zohiz estalia.

26tik 30era gogotik egin nuen lan ondasunguztiak bizileku berrira eramaten, nahiz etaegun horietan zenbait aldiz euria oso gogor egin.

Hilaren 31n goizean, uhartean barrualderajoan nintzen eskopeta hartuta janari bila, etamendialdea ezagutu nuen. Ahuntz eme bat hilnuen, eta haren umea atzetik etorri zitzaidanetxeraino, baina hura ere hil egin behar izannuen azkenean, ez baitzuen ezer jan nahi.

Azaroak 1. Denda harkaitz baten azpianjarri nuen, eta han igaro nuen lehenengo gaua.Barrua ahal izan nuen bezain zabala egin nion,hamaka zintzilik jartzeko eraman nituen ziribatzuk erabilita.

Azaroak 2. Alak egiteko erabili nituen kaxa,ohol eta egur puskekin hesi bat osatu nuen nireinguruan, gotorleku izateko lurrean marraztunuen zirkulotik pixka bat barrurantz.

Azaroak 3. Eskopeta eta guzti irten, eta bihegazti bota nituen, ahatearen antzekoak, jate-ko bikainak. Arratsaldean lanean hasi nintzenmahai bat egiteko.

Azaroak 4. Goizean lana egiteko denbora,ehizan aritzekoa, lo egitekoa, eta atseden har-tzekoa antolatzen hasi nintzen. Alegia, goizerobizpahiru orduz ehizan ibiltzen nintzen, euririk ezbazen; gero lan egiten nuen hamaikak ingurua

arte, eta bizirik irauteko neukana jaten nuen;hamabietatik ordubiak arte lotara joaten nin-tzen, eguraldia beroegia baitzen, eta arratsal-dean berriz lana egiten nuen. Egun horretakoeta ondorengoetako lana oso osorik mahaia egi-tea izan zen, langile oso traketsa bainintzenartean, baina denborak eta premiak berehalabihurtu ninduten goitik beherainoko eskulangile,nire ustez, edonori gertatuko litzaiokeen bezala.

Azaroak 5. Eskopeta eta txakurra hartu, etaehizara irten nintzen. Basakatu bat harrapatunuen, larrua leun samarra zuena, baina haragiaberriz, ezertarako balio ez zuena. Hiltzen nuenedozein animalia larrutu, eta larrua gordetzennuen. Hondartza aldera itzultzean, ezagutzen eznituen era askotako itsasoko hegaztiak ikusinituen, baina harritu egin nintzen, eta ia beldur-tu, bizpahiru foka ikustean. Haiei begira geratunintzenean, zer ziren ez nekiela, animaliak itsa-soan sartu, eta ihes egin zidaten.

Azaroak 6. Goizeko ibilaldiaren ondorenmahaia egiteari ekin nion berriz, eta azkeneanbukatu nuen, oso gustora geratu ez nintzen

arren, baina berehala ikasi nuen hura konpon-tzen.

Azaroak 7. Eguraldiak hobera egin zuen. 7, 8,9, 10a eta 12ko zati bat (11 igandea baitzen)aulkia egiten eman nituen, eta lan asko eginondoren, nola halakoa egitea lortu nuen, bainaegiten aritu nintzen bitartean, zenbait aldizdesegin nuen arren, ez nuen erabat gogokoa.

Oharra: laster utzi nion igandeak gordetzeari,hagan arrastoak jartzen huts egin nuelako, etahandik aurrera ez nuen asmatzerik izan zein zenegun bakoitzekoa.

Azaroak 13. Egun horretan euria egin zuen,euriak erabat freskatu ninduen eta lurra hoztuzuen, baina sekulako trumoi eta tximistak izanziren euriarekin batera, eta ikaragarri beldurtunintzen, sutautsa zela eta. Ekaitza amaitu bezainlaster, sutautsa ahal nuen sorta txikienetanbanatzea erabaki nuen, leherketa arriskurik ezizateko.

Azaroak 14, 15, 16. Hiru egun horiek kutxaedo kaxa karratu txikiak egiten eman nituen,libra bat edo gehienez bi libra gordetzeko edu-kiera zutenak, eta horrela sutautsa bertan sartu,

eta ahal izan nuen era babestuenean eta elka-rrengandik bereizienean kokatu nituen. Hiruegun horietako batean txori handi bat harrapatunuen. Jateko ona zen, baina zer zen ez nekien.

Azaroak 17. Egun horretan dendaren atzekoharkaitza zulatzen hasi nintzen, lekua zabaldueta erosoago egoteko.

Oharra: hiru gauza ezinbesteko nituen lanhorretarako; hau da, pikotxa zorrotza, pala etaesku-orga edo otarreren bat. Lana bertan behe-ra utzi nuen beraz, eta premia horri erantzutekoeta tresna batzuk egiten hasteko erabakia hartunuen. Pikotxa egiteko burdinazko hagak erabilinituen, nahiko egokiak, baina astunegiak.Orduan premiazkoa nuen hurrengo gauza palaedo sarderen bat zen. Erabat ezinbestekoa nuen,hura gabe ezin bainuen ezer egin; nola eginordea, ez nekien.

Azaroak 18. Hurrengo egunean, basoak mia-tzen nenbilela, zuhaitz bat aurkitu nuen, Brasi-len, neurriz gainezkako gogortasunagatik, burdi-nazko zuhaitza esaten diotenaren zur bera edoantzekoa zuena, eta handik, lan handiz, eta iaaizkora hondatuta, puska bat moztu eta etxera

eraman nuen, nahiz eta horretarako zailtasunhandiak izan, oso astuna baitzen.

Zuraren gogortasunak eta hura lantzeko tres-na egokirik ez izateak, lan horretan luze aritubeharra eragin zidaten, zura oso pixkanaka lan-tzen bainuen, pala edo sarde baten itxura emanarte. Kirtena Ingalaterran ditugunen itxura ber-berekoa zen, baina alderdi zabalaren azpialdeanburdinazko ertzik ez zuenez gero, ez zidan osodenbora luzerako iraungo. Dena dela, etekin onaatera nion erabili nuen bitartean; hala ere, ez dutuste inoiz pala bat era horretan egingo zenik,edo inori niri horrelakorik egitea bezain luze jokozionik.

Oraindik banituen premiak, otarre bat edoesku-orgaren bat behar bainuen. Otarrea ezinnuen inolaz ere egin, ez bainuen zumitzarenantzeko gairik, okertu eta saskigintzan erabiliahal izateko, edo gutxienez oraindik ez nuenhorrelakorik aurkitu. Esku-orgari zegokionean,iruditu zitzaidan dena egin nezakeela, gurpilaizan ezik, baina hura nola egin susmorik ere eznuen, ezta nola egiten hasi ere; gainera eznekien nola egin zitezkeen gurpilak birarazteko

ardatzean zeharkatuta eduki behar zituen burdi-nazko ziriak; beraz, amore eman nuen, eta leize-zulotik ateratzen nuen lurra eramateko, langi-leek, igeltsero lanetan aritzen direnean, mortai-rua eramateko izaten duten aska moduko baterabili nuen.

Hori ez zitzaidan pala egitea adina kostatu;eta horretan, pala egiten eta esku-orga egitekoalferrikako ahaleginetan ez nituen lau egunbaino gutxiago eman, beti ere, goizeko ehiza-ibi-laldia alde batera utzita, horretan ez bainuen iainoiz huts egiten, eta janaria etxeratzen ere osogutxitan.

Azaroak 23. Beste lanak utzita nituen tresnakegiten aritu nintzen bitartean, baina aurrera eginnuen haiek amaitu bezain laster, eta egunero laneginez, sasoiak eta denborak uzten zidaten neu-rrian, hemezortzi egun oso eman nituen leizezu-loa zabaltzen eta sakontzen, gauzak han erosogorde ahal izateko.

Oharra: Bitarte horretan lanean aritu nintzengela horrek edo leizezuloak biltegi, hornitegi,sukalde, jangela edo sotoa izateko adina lekuizan zezan; eta logela berriz, dendan utzi nuen,

euriteen garaian zaparrada handia egiten zue-nean izan ezik, ezin bainuen han busti gabeegon, eta hesi barruko egoitza estali behar iza-ten nuen, harkaitzaren kontra jarritako zurkai-tzen bidez, gainean palmak eta hosto zabalakjarrita, teilatu baten antzera.

Abenduak 10. Leizezuloa edo sotoa amaituanuela pentsatzen hasi nintzenean, halakobatean (nonbait handiegia egin nuen) goitik lurpila handi bat erori zitzaidan zuloko bazter bate-ra; horrenbesteko pila, ezen beldurtu ere eginbaininduen, eta ez arrazoirik gabe gainera; izanere, lurrak azpian harrapatu izan banindu, eznuen ehorzlearen premiarik izango. Hondamenhorrek lan handia ekarri zidan berriz, eroritakolurra kanpora eraman beharra nuelako, eta, aregarrantzitsuagoa zena, sabaia zurkaiztu beharranuelako, lur gehiagorik eroriko ez zitzaidala ziuregoteko.

Abenduak 11. Egunean zehar lan horretanaritu nintzen. Bi zurkaitz edo haga hartu, sabaia-ren kontra tente jarri, eta bi ohol jarri nituenzeharka haga bakoitzaren gainean. Lan horihurrengo egunean bukatu nuen, eta gainean

oholez estalitako haga gehiago jarrita, astebetebarru sabaia zurkaiztua nuen. Bestalde, hagakerrenkan jarrita zeudenez gero, etxeko gelakbereizteko erabili nituen.

Abenduak 17. Egun horretatik hogeira arteapalak jarri nituen, eta hiltzeak sartu nituenhagatan, zintzilikatu zitekeen guztia zintzilika-tzeko; horrela nolabaiteko txukuntasuna lortzenhasi nintzen etxe barruan.

Abenduak 20. Dena leizezulora eraman nuen,eta etxean altzariak jartzen hasi nintzen, etaohol batzuekin alasa modukoa egin nuen bizi-gaiak han antolatzeko, baina oholak urritzenhasi zitzaizkidan; horrez gainera beste mahai bategin nuen.

Abenduak 24. Euria barra-barra gau etaegun. Kanpora irten ezinik.

Abenduak 25. Egun osoan euria.Abenduak 26. Euririk ez; lurra lehenago baino

freskoagoa eta atseginagoa.Abenduak 27. Ahuntz gazte bat hil nuen eta

beste bat zauritu, eta zauritua hartu eta etxeraeraman nuen soka batetik lotuta. Etxean senda-tu eta hanka hautsia ziriz lotu nion.

Oharra: horrenbeste zaindu nuenez gero,sendatu egin zen, eta hanka ongi hazi zitzaioneta lehen baino sendoago. Horren luze zainduizanaren ondorioz ordea, etxekotu egin zitzai-dan, eta atariko zelaitik jaten zuen belarra; etaez zuen ihes egin. Hori izan zen abereak etxeanhaztea bururatu zitzaidan lehenengo aldia, erahorretan janaria izango bainuen, sutautsa etabalak amaituz gero ere.

Abenduak 28, 29, 30. Bero handia eta haize-rik batere ez. Beraz ezinezkoa zen kanpora irte-tea, iluntzean, janari bila, izan ezik. Egun horieketxe barruan gauzak txukun jartzen emannituen.

Urtarrilak 1. Oso bero oraindik, baina goizeaneta iluntzean ehizara irten nintzen, eta eguer-dian berriz atseden hartu nuen. Arratsean uhar-tearen erdialdean zeuden ibarretara urrundunintzen, eta ahuntz ugari zegoela ikusi nuen, osoizuak eta iheskorrak izan arren. Dena dela, era-baki nuen, ahal izanez gero, hurrengoan haiekharrapatzeko zakurra eramatea.

Urtarrilak 2. Hurrengo egunean, beraz, zaku-rra hartuta irten nintzen, eta ahuntzak harrapa-

tzeko zirikatu nuen. Ez nuen zuzen jokatu ordea,ahuntzek aurre egin baitzioten, eta zakurrak,arriskua ikusita, ez zuen haiengana hurbildu nahiizan.

Urtarrilak 3. Hesia edo horma egiten hasi nin-tzen, eta oraindik erasoen beldur nintzenezgero, lodia eta sendoa egitea erabaki nuen.

Oharra: Horma lehenago deskribatu dudanezgero, ez dut berriz egunkarian idatziko. Nahikoada gogoraztea horma amaitzen eta hobetzen,gutxienez urtarrilaren 3tik apirilaren 14a artearitu nintzela, luzeran hogei eta lau iarda bainogehiago ez zituen arren, harkaitzaren muturbatetik bestera zortzi iardako zirkulu erdia osa-tuz, eta leizezuloaren atea hesiaren atzekoerdialdean zuela.

Bitarte horretan jo eta ke aritu nintzenlanean, egun askotan euriak etxean gerarazi nin-duen arren, baita aste osoak ere zenbaitetan,baina iruditzen zitzaidan ez nintzela erabatbabestua egongo horma amaitua egon arte. Etasinesgaitza da hura amaitzeko egin behar izannuen lan nekeza, batez ere basotik egurrak ekar-

tzea, eta lurrean sartzea, beharrezkoa zenabaino askoz handiagoak egin nituelako.

Hesi hori amaitu nuenean, eta kanpoaldearihesi bikoitza egin nionean, zohizko horma harenkontra eraikita, konturatu nintzen, inor han leho-rreratuko balitz, ez lukeela bizileku baten antze-korik aurkituko; eta oso ongi egin nuen, geroagoune oso adierazgarri batean ikusiko den bezala.

Bitarte horretan egunero egin nituen basokoehiza-ibilaldiak, euriak baimena ematen zida-nean, eta askotan egiten nituen neure probetxu-rako aurkikuntzak. Bereziki uso basati mota bataurkitu nuen, kabiak, basoko usoen antzera,zuhaitzetan egin ordez, etxeko usoen antzera,harkaitz-zuloetan egiten ziuztenak. Usakumebatzuk hartu nituen eta etxean haztea bururatuzitzaidan, eta hala egin nuen; baina handitzeanhegan egin zuten, beharbada janari bila joateko,nik ez bainuen ezer haiei emateko. Dena dela,askotan aurkitzen nituen haien kabiak, eta usa-kume gazteak hartzen nituen, oso haragi onabaitzuten.

Etxeko kontuak antolatzen ari nintzela, ikusinuen gauza askoren premia nuela, eta hasieran

ezingo nituela egin iruditu zitzaidan, eta hainzuzen ere, hala gertatu zen horietako batzuekin.Adibidez, ezin izan nuen inoiz upel uztaidunikegin. Gurbil bat edo beste banuen, lehenagoesan dudan bezala, baina ez nuen inoiz horrela-korik egitea lortu, lan horretan aste asko emannituen arren. Ezin nituen bi muturrak lotu edoupel oholak elkartu, urari barruan eustekomoduan, beraz lan hori ere bertan behera utzinuen.

Gainera, kandela baten premia handia nuen.Izan ere, ilundu bezain laster, gehienetan zaz-piak aldera edo izaten zen, oheratu beharra iza-ten nuen. Orduan Afrikako bidaldietan kandelakegiteko erabili nuen argizari puska etorri zitzai-dan burura, baina ez nuen horrelakorik. Konpon-bide bakarra nuen, ahuntzak hiltzean bilgorraatera eta gordetzea; eta harekin, eguzkitan ego-sitako buztinezko platertxo batekin, eta iztupaz-ko argi-muki batekin, kandela bat egin nuen.Horrek argia eman zidan, kandela batena bezaingarbia eta iraunkorra ez izan arren.

Nire zereginetan ari nintzela, behin batean,poltsa txiki bat aurkitu nuen gauzak miatzerako-

an, lehen esan dudan bezala, oiloei jaten emate-ko aleez betea egondakoa, ez gure bidaldian,aurreko batean baizik, uste dudanez, itsasontziaLisboatik etorri zenean. Poltsan geratutako aleapurrak arratoiek jan zituzten, eta barruan eznituen azalak eta hautsa besterik ikusi. Poltsabeste zerbaitetarako behar izan nuenez gero,uste dut sutautsa gordetzeko izango zela, tximis-ten beldurrez zakuetan bereizi nuenean, edoantzeko zerbaitetarako, poltsa astindu eta aleazalak kanpora bota nituen, harkaitzaren azpian,gotorlekuaren bazter batean. Oraintxe aipatuta-ko euriteak baino pixka bat lehenago, apur haiekbota nituen ezertaz konturatu gabe, eta han ezerbota nuenik ere gogoan hartu gabe. Hilabeteedo beranduago, ikusi nuen zurtoin berde berribatzuk irten zirela lurretik, eta agian ordu arteikusi ez nuen landareren batenak izango zirelapentsatu nuen. Baina hura ezustea eta harriduranirea, handik pixka batera, hamar edo hamabigaragar buru atera zirela ikusi nuenean, Europa-ko garagarraren mota berekoak, Ingalaterrakoakbezalakoak ez izan arren.

Ezinezkoa da adieraztea une hartan buruannuen nahaspila eta harridura. Ordu arte ez nueninongo erlijio oinarriren arabera jokatu; egia esa-teko, erlijio ezaguera urriak nituen, eta gertatuzitzaizkidan gauza guztietan zoriaren eskua edo,arinkeriaz esaten dugun bezala, Jainkoarennahia besterik ez nuen ikusi, Jainkoaren ardurazedo Hark munduko gertaerez arduratzeko duenantolamenduaz kezkatu gabe. Baina garagarrahazten ikusi nuenean, aleak hazteko egokia ezzen klima batean, eta batez ere leku horretarai-no nola iritsi ziren jakin gabe, harri eta zur gera-tu nintzen, eta pentsatzen hasi nintzen Jainkoakmirariz sortu zituela han landareak, ereintzazbaliatu gabe, eta nik zoritxarreko leku horretanbizirik iraun ahal izateko jarri zituela han, beste-rik gabe.

Horrek hunkitu egin ninduen, eta malkoakirtenarazi zizkidan begietara. Neure buruazoriontzen hasi nintzen Izadiak halako mirariaegin zuelako nire mesederako. Hala ere, gauza-rik harrigarriena izan zen, ale haien ondoan, har-kaitzaren bazter batean errenkan, beste zurtoinjaioberri batzuk ikusi nituela, hain zuzen ere,

arroz zurtoinak ziruditenak, Afrikako itsasaldeanizan nintzenean han hazten ikusi nituelako eza-gutzen bainituen.

Eta Jainkoaren ardurak ni goseak ez hiltzekohan jarritako emaitza garbia zela uste izateazgainera, ziur nengoen beste lekuetan gehiagoizango zirela, eta horregatik lehendik ezagutzennituen uharteko leku guztietan haien bila aritunintzen, bazter guztietan eta harkaitz guztienazpian, baina ez nuen ezer aurkitu. Azkeneanbururatu zitzaidan oilo-janaren poltsa astindubehar izan nuela han, eta harridura moteltzenhasi zitzaidan; eta aitortu beharra daukat, Jain-koaren ardurari zor nion esker ona ere itzaltzenhasi zitzaidala, gertaera arrunta besterik ez zelakonturatu nintzenean. Dena dela, eskerrak emanbehar nituen miraria izan balitz bezalaxe, zorio-neko gertakari bitxi eta aparta harengatik. Egiaesateko, Jainkoaren ardurari zegokion lana izanzen, hamar edo hamabi ale haiek osorik gera-tzea (arratoiek beste guztiak jan zituztenezgero), zerutik erori balira bezala, eta baita erenik leku jakin hartara bota izana. Izan ere, har-kaitz garai baten itzalpean zeudenez gero, bere-

hala erne baitziren, aldiz, une hartan beste nora-bait bota izan banitu, eguzkitan erre eta alferrikgalduko baitziren.

Garagar buruak ardura handiz gorde nituen,ez izan zalantzarik, uzta garaian, hau da, ekaina-ren bukaera aldera; eta erabaki nuen ale guztiakbildu eta berriro ereitea, noizbait ogiz hornitzekoale kopuru nahikoa izateko. Baina lau urte beharizan nituen haietako aleren bat jan ahal izateko,eta orduan ere nekez, geroxeagao azaldukodudan bezala, lehenengo ereinaldiko uzta osorikgaldu bainuen, ereiteko une egokia ez nuelakokontutan hartu, lehorteen garaiaren aurretikerein bainuen, eta ez zen landarerik sortu, ezbehintzat garai egokian erein izan banu sortukoziren adina.

Garagarraz gainera, baziren, lehen esanbezala, hogei edo hogeita hamar arroz zurtoin,ardura berberarekin gorde nituenak, hauek eremodu berean erabiltzeko edo helburu berberera-ko, alegia, ogia edo janariren bat egitea; izanere, labean erre behar izan gabe ogia prestatze-ko modua asmatu bainuen, beste erara ere egi-

tea gerora lortu nuen arren. Baina itzul gaitezenegunkarira.

Lauzpabost hilabete horietan oso gogor eginnuen lan horma bukatzeko, eta apirilaren 14anitxi nuen, eta barrura sartzeko aterik ez jartzeabururatu zitzaidan; aldiz, eskailera bat erabiltzennuen horma igotzeko, era horretan bizilekuarenkanpoaldetik sarreraren arrastorik ez ikusteko.

Apirilak 16. Eskailera bukatu nuen, eta han-dik igo nintzen hormaren goiko alderaino, gerobeste aldera igaro nintzenean eskailera hartueta barruan utzi nuen. Erabateko itxitura nuen,barruan behar adina leku bainuen, eta kanpotikez baitzegoen sartzeko modurik, horma igota ezbazen behintzat.

Horma amaitu eta hurrengo egunean bertan,ia lan guztia apurtu zitzaidan eta bizia galtzekozorian egon nintzen. Hauxe gertatu zen: laneanari nintzela dendaren atzean, leizezuloarensarreran hain zuzen ere, ezuste beldurgarribatek izutu ninduen. Halako batean, leizezulokosabaitik eta buru gainean nuen mendiaren aldebatetik lurra erori zen, eta leizezulo barruan jarrinituen zurkaitzetako bik era beldurgarrian

karrak egin zuten. Beldurrak airean nengoen,baina ez nekien zer gertatzen zen, eta leizezulo-ko sabaia erortzera zihoala pentsatu nuen, lehe-nago ere zatiren bat erori baitzen, eta lurperatuageratzeko beldurrez, korrika joan nintzen eskai-leraraino; han ere neure burua oso babestuaikusten ez nuenez gero, horma igo eta bestealdera igaro nintzen, menditik abailduko zirenlurretenek azpian harrapatuko ninduten beldu-rrez. Oina lur gainean jarri bezain laster, argi etagarbi ikusi nuen hura lurrikara ikaragarri batzela, azpian nuen lurrak dardar egin baitzuenhiru aldiz, batetik bestera zortzi minutuko tartea-rekin, eta astinduak horren handiak izan zirenez,lur gaineko eraikuntzarik sendoena ere botakozuketen, eta ni nengoen lekutik itsaso alderamilia erdira edo zegoen harkaitz tontor batetikmendi puska handi bat erori zen, nire bizitzaosoan entzun ez nuen burrunba ikaragarria egi-nez. Konturatu nintzen baita ere lurrikarak itsa-soa bera bortizki mugiarazi zuela, eta uste dutastinduak gogorragoak izan zirela ur azpianuhartean baino.

Gertaerak ikaragarri harritu ninduen, ez bai-nuen inoiz horrelako gauzarik sumatu, ez horre-lakorik jasandako inorekin hitz egin; horregatikhilik edo txunditurik nengoela iruditu zitzaidan,eta lurraren dardarak sabelaldea nahastu zidan,norbaiti itsasoan min-zuria egiten zaioneanbezala. Baina erori zen harkaitzaren zaratakesnarazi ninduen, nolabait esateko, eta txundi-tze egoeratik aterarazi eta izutu ninduen guztiz,eta orduan ez nuen besterik buruan, mendiadenda gainera eta nire ondasun guztien gaineraeroriko zela, eta dena lurperatuko zuela. Ustehorrek berriz hondoratu zidan arima.

Hirugarren astinaldia amaitu zenean, etapixka batean ezer nabaritu ez nuenez gero,adore hartzen hasi nintzen, eta oraindik hormaigarotzeko adina indar ez nuen arren, bizirik lur-peratua izateko beldurrez, lurrean eserita geratunintzen mugitu gabe, lur jota eta goibelduta, zeregin ez nekiela. Bitarte horretan ez nuen beneta-ko erlijio pentsamendu txikienik izan, ohizko«Jauna, erruki zakizkit» izan ezik, eta arriskuaamaitu zenean, hori ere alde batera utzi nuen.

Eserita nengoela, iluntzen eta lainotzen hasizuela konturatu nintzen, laster euria egingo balubezala. Berehala hasi zen haizea gero eta gehia-go harrotzen, eta orduerdi igaro baino lehenhaize-erauntsirik ikaragarrienak jotzen zuen.Itsasoa bat-batean aparrez estali zen, kostaldeaolatuek esatali zuten, eta zuhaitzak errotik ate-rata zeuden. Gutxi gorabehera hiru ordu iraunzuen ekaitz ikaragarriak, eta gero baretzen hasizen. Handik bi ordutara barealdi osoa izan zen,eta euria sendo hasi zuen.

Bitarte horretan lurrean eserita egon nintzen,beldurrak airean eta bihozgabetua, eta halakobatean bururatu zitzaidan, hango haizea etaeuria lurrikararen ondorio zirela, eta lurrikarabera amaitu zela, eta beraz leizezulora itzul nin-tekeela. Pentsamendu horiekin adore hartzenhasi nintzen berriz, eta euriak dendan sartu etahan esertzera bultzatu ninduen. Baina euriaindar handiz egiten zuenez gero, denda ia eror-tzeko zorian zegoen, eta leizezulora sartu beharizan nuen, izutua eta urduri joan arren, lurra gai-nera eroriko zitzaidan beldurrez.

Euri sendo horrek beste lan berri bat egiterabehartu ninduen, alegia, nire gotorlekuan zeharzulo bat irekitzera, erreten baten modukoa, urahandik ateratzeko eta leizezuloan uholderik ezizateko. Leizezuloan tarte batean egon ondoren,lurrikararen astindu gehiago sumatu gabe, lasai-tzen hasi nintzen. Orduan adore hartzeko, pre-mia banuen eta, nire biltegi txikira joan eta ronzurrutadatxo bat edan nuen, oso noizean behinbesterik egiten ez nuen gauza, banekien etahura bukatzean ez zela besterik izango.

Gau osoan eta hurrengo egunean ere gogotikegin zuen euria, eta ezin izan nintzen kanporajoan, baina burua lasaiago nuenez gero, zer eginbeharko nuen pentsatzen hasi nintzen, kontutanhartuta uhartean era horretako lurrikarak izatenbaldin baziren, ezingo nintzela leizezuloan bizi,eta txabola txikiren bat egin beharko nuelazabaluneren batean, han egina nuena bezalakohorma batez inguratua, eta hala babestua egon-go nintzela animalia nahiz gizonen erasoetatik.Eta erabaki nuen, nengoen lekuan geratzenbanintzen, batean ez bazen bestean, bizirik lur-peratua izango nintzela.

Burutapen horiek gogoan nituela, nire bizile-kua tokiz aldatzea erabaki nuen, izan ere kili-kolo zegoen harkaitzaren azpian baitzegoen, etabeste astinaldiren bat izanez gero, ziur nengoendendaren gainera eroriko zitzaidala. Hurrengo biegunak, apirilaren 19a eta 20a, nire egoitza noraeta nola mugituko nuen asmatzen eman nituen.

Bizirik irentsia izateko beldurrak ez zidaninoiz lasai lo egiten uzten, baina kanpoan inola-ko babesik gabe lo egiteko ikara ere ez zen bes-tea baino txikiagoa. Baina ingurura begiratzennuenean, eta gauza guztiak bere lekuan zeudelaikusten nuenean, eta zein modu atseginean nen-goen ezkutatua, eta arriskuetatik ongi babestua,nekeza egiten zitzaidan lekuz aldatzea.

Iruditu zitzaidan denbora luzea beharkonuela hura egiteko, eta bitartean hango arris-kuan geratu beharko nuela, kanpaleku berriaeratu arte, eta leku berria hara bizitzera joatekobezain segurua izan arte. Erabaki horrekin zer-txobait lasaitu nintzen pixka baterako, eta ziztubizian lanean hasi eta horma bat eraikitzea era-baki nuen, aurrekoan bezala biribilean, zutoinak,sokatzarrak eta abar erabilita, eta hura buka-

tzean erdian denda kokatzea, baina arriskuangeratu beharko nuela nengoen lekuan, besteabukatu eta prest jarri bitartean. Hori hilaren21ean izan zen.

Apirilak 22. Biharamunean erabakitakoaaurrera eramaten hasteko burutapenak izannituen, baina erreminten premia handia nuen.Hiru aizkora handi nituen eta aizkora txiki pila(indiarrekin salerosketak egiteko eraman baike-nituen aizkora txikiak), baina horrenbeste egurgogor eta korapilotsu moztu eta landu ondoren,akatsez beteak eta kamustuta zeuden. Banuenbai zorrotzarria, baina ezin nuen hura birarazieta tresnari aldi berean eutsi. Horrek estatugizon bati politika arazo garrantzitsu batek, edoepaile bati gizon baten bizitzaren eta heriotzarenartean erabakitzeak emango liokeen adinaburuhauste eman zidan. Azkenean, gurpil soka-dun bat asmatu nuen, oinari eraginda mugitzenzena, era horretan bi eskuak aske nituelarik.Oharra: ez nuen Ingalaterran inoiz horrelakogauzarik ikusi, edo ez behintzat nola zegoenegina konturatu ahal izateko, nahiz eta hura egi-nez geroztik, han oso gauza arrunta zela kontu-

ratu. Horretaz gainera, nire zorrotzarria oso han-dia eta astuna zen. Tresna horrek aste osokolana eman zidan erabat bukatua izan arte.

Apirilak 28, 29. Bi egun horiek lanabesakzorrozten eman nituen, eta zorrotzarriari eragi-ten zion tresna primeran zebilen.

Apirilak 30. Ogia asko urritu zitzaidala kontu-ratu nintzen, eta zegoena aztertu ondoren, egu-neko ogi kopurua opiltxo batera jaitsi nuen;horrek atsekabetu ninduen.

Maiatzak 1. Goizean, itsasora begira nengoe-la, itsasbehera zenean, gauza handi samar batikusi nuen itsasertzean, upel baten antza edozuena. Haren ondora hurbildu nintzenean, upel-txo bat aurkitu nuen, eta itsasontzi hondoratzebaten bizpahiru hondakin, azken haizeteak itsas-bazterreraino eraman zituenak; eta itsasontzihondoratuari begiratu nionean, iruditu zitzaidanbesteetan baino uretan kanporago zegoela.Itsasbazterrean zegoen upela aztertu nuen, etaikusi nuen barruan sutautsa zuela, baina urasartu zitzaionez gero, sutautsa harria bainogogorragoa zegoela. Hala ere, besterik ezeanupela itsasbazterrerantz jira-biraka eraman

nuen, eta hondar gainean ahal nuen gehienahurbildu nintzen itsasontzi hondoraturaino, ezergehiago zegoen ikustera.

Iritsi eta konturatu nintzen itsasontzia modubitxian mugitu zela. Brankako gaztelua, lehenhondarrez estalia zegoena, gutxienez sei oineta-raino irten zen ur gainean, eta puska-puska egin-da zegoen txopa, eta itsasoaren indarrak ontzigainetik bereizi zuena, ni han miatzen aritu etaberehala, goikoz behera jarri, eta saihets batengainean zegoen etzanda. Baina txoparen ondoanhondarra pilatu zenez gero, ur putzu handi bategin zen, eta ez zegoen itsasontzi hondoraturahurbiltzerik, mila laurdena edo igeri egin gabe,orduan aldiz, oinez hurbil nintekeen itsasbeheraerabatekoa baitzen.

Hasieran ikusitakoak harritu egin ninduen,baina laster erabaki nuen lurrikarak eragingozuela. Itsasoaren indarrak lehenago baino gehia-go txikitu zuen itsasontzia, eta horregatik egune-ro gauza asko iristen ziren hondartzara, itsasoakindarrez eraman eta haizeak eta urak bultzakapixkanaka lehorreratutakoak.

Horrek guztiak burutik kendu zizkidan nireegoitza lekuz aldatzeko nituen asmoak, eta egunhori bereziki, itsasontziraino iristeko modu batenbila eman nuen. Hala ere, espero nuen gauzarikez nuen aurkitu, itsasontziari barrua erabat itsu-tzen baitzion hondarrak. Dena den, edozein gau-zaren aurrean ez etsitzen ikasi nuenez gero, itsa-sontzia handik pusketaka eramatea erabakinuen, handik ateratzen nuen guztia modu bete-ra edo bestera erabilgarria izango zela uste bai-nuen.

Maiatzak 3. Zerra hartu, eta ontzi gaina txo-pako gazteluarekin lotzeko erabiltzen zen habebat erditik mozten hasi nintzen. Hura erdibitunuenean, nola edo hala hondarra kendu nion zatigaraienari, baina gorantz zetorren itsasaldiakamore ematera behartu ninduen.

Maiatzak 4. Arrantzara joan nintzen, baina eznuen harrapatu jatera ausartu nintzen arrainik,eta kirolaz aspertuta, alde egitera nindoanean,izurde kume bat harrapatu nuen. Soka mehebatekin arrantzarako hari luze bat egin nuen,baina ez nuen amurik. Halere, askotan harrapa-tzen nituen arrainak, jateko nahi nituen guztiak,

eta eguzkitan jarri eta lehortu ondoren jatennituen.

Maiatzak 5. Itsasontzi hondoratuan ihardunnuen, beste habe bat moztu nuen puskatan, etahiru pinu xafla handi atera nituen ontzi gainetik;hirurak batera lotu eta itsasertzeraino bidalinituen ur gainean, itsasgora hasi zenean.

Maiatzak 6. Itsasontzi hondoratuan ihardunnuen, burdinazko zenbait torloju hartu nituen etabeste zenbait burdinki. Gogor aritu nintzenlanean eta leher eginda iritsi nintzen etxera.Dena bertan behera uztea ere pentsatu nuen.

Maiatzak 7. Itsasontzi hondoratura itzuli nin-tzen, baina ez lan egiteko asmoz. Ikusi nuenontzi gaina bere pisuz hautsi egin zela, habeakmoztu bainizkion; itsasontziaren zenbait zatiaske zeudela zirudien, eta sotoa horren agerianzegoenez, barrura begiratu eta urez eta honda-rrez ia beteta zegoela ikusi nuen.

Maiatzak 8. Ontzi hondoratura joan nintzenberriz, eta burdinaga bat eraman nuen ontzi biz-karra errotik ateratzeko, ur eta hondar gutxi bai-tzuen ordurako. Bi egur xafla erauzi eta hondar-

tzara eraman nituen itsasgorarekin. Burdinagaontzian utzi nuen hurrengo egunerako.

Maiatzak 9. Ontzi hondoratura joan nintzen,eta hagaz baliatuta ontzi barrura joateko bideaegin nuen; zenbait upel aurkitu nituen eta hagazmugitu nituen, baina ez nituen hautsi. Aurkitunuen baita ere Ingalaterrako berun kiribildua,eta mugitu ahal izan nuen, baina astunegia zenhandik ateratzeko.

Maiatzak 10, 11, 12, 13, 14. Egunero joannintzen ontzira, eta egur puska multzoa, oholakedo xaflak eta berrehun edo hirurehun libra bur-dina hartu nituen.

Maiatzak 15. Bi aizkora hartu nituen berunkiribildutik puska bat mozten saiatzeko, aizkorabaten ahoa gainean ezarri eta bestearekin joz.Baina beruna uretan oin eta erdi edo sartuazegoenez gero, ezin izan nion aizkorakada bakarbat ere eman.

Maiatzak 16. Haize zakarra izan zen gauean,eta uraren indarrak ontzi hondoratua are gehia-go apurtu zuela zirudien. Dena den, basoan jana-ritarako usoak harrapatzen horren luze ibili nin-

tzenez gero, itsasgorak galarazi egin zidan egunhorretan ontzi hondoratura joatea.

Maiatzak 17. Ontziaren zati batzuk ikusinituen hondartzan, urruti samar, ni nengoenlekutik bi miliatara edo, baina zer zen ikusterajoatea erabaki nuen. Ontziko brankaren zati batzela ikusi nuen, baina astunegia nik handik era-mateko.

Maiatzak 24. Orduraino egunero ontzi hondo-ratuan ihardun nuen lan eta lan, eta gogor saia-tuta gauza batzuk askatu nituen burdinagariesker, eta lehenengo itsasgorak upel batzuk etamarinelen bi kutxa eraman zituen arrastaka,baina haizeak lehorretik jotzen zuenez gero,egun horretan ez zen ezer iritsi hondartzara,egur puska batzuk eta upel bat izan ezik,barruan Brasilgo zerrikia zuena, ur gaziak etahondarrak hondaturik ordea.

Lan horretan eman nituen egunak ekainaren15a arte, janaria eskuratu behar nuen garaianizan ezik, eta hori itsasgora zenean egiten nuenbeti, bitartean zeregin horretan aritu nintzen,itsasbehera iristean lanerako prest egon ahalizateko. Ordurako itsasontzi bikain bat eraikitze-

ko adina egur, ohol eta burdinki nahikoa bilduanuen, nola egin baneki. Era berean, zenbait joan-etorri eginda eta zenbait puska bilduta, ia ehunlibra berun xafla lortu nituen.

Ekainak 16. Hondartzara jaitsi eta dortokabat aurkitu nuen. Hori zen ikusten nuen lehenen-goa, baina nire zoritxarraren kontua besterik ezzirudien, eta ez lekuaren akatsa edo animalienurritasuna; izan ere, uhartearen beste aldeanegokitu banintz, egunero ehundaka izango nituz-keen ikusmenean, gero jakin ahal izan nuenbezala, baina, agian, garestiegi ordainduta.

Ekainak 17. Dortoka maneatzen eman nueneguna. Hirurogei arrautza aurkitu nituenbarruan, eta dortoka haragia, une horretan, bizi-tza osoan jandadako goxoena eta atseginenairuditu zitzaidan, ez bainuen ahuntzen etahegaztien haragia besterik jan, zoritxarreko lekuhonetan lehorreratuz geroztik.

Ekainak 18. Euria egun osoan, eta ezin etxe-tik irten. Euria hotza zegoela iruditu zitzaidan etani ere hotzez geratu nintzen, eta banekien horiez zela inguru horietan maiz gertatzen.

Ekainak 19. Oso gaixorik eta hotzez dardar-ka, hotz handia egingo balu bezala.

Ekainak 20. Ez nuen gau guztian atsedenikhartu. Buruko min ikaragarriak eta sukarra.

Ekainak 21. Oso gaixorik, ia hiltzeko beldu-rrez, nire egoera tamalgarriagatik izutua, ondoe-zik nengoelako eta laguntzarik ez nuelako. Lehe-nengo aldiz, Hull-eko ekaitzaz geroztik, otoitzegin nion Jainkoari, baina ia ez nekien zer esatennuen edo zergatik, burua erabat nahastua nueneta.

Ekainak 22. Hobetoxeago, baina eritasunaribeldur ikaragarria nion oraindik.

Ekainak 23. Berriro ere oso gaizki, hotzez etadardarka, eta ondoren sekulako burukomina.

Ekainak 24. Askoz hobeto.Ekainak 25. Sukar bortitza. Zazpi orduko

sukarraldia izan nuen. Hotzaldia eta gero beroaeta ondoren zorabiatzeko moduko izerdia.

Ekainak 26. Onaldia. Jatekorik ez nuenezgero, eskopeta hartu nuen, baina ahulegi nengo-en. Dena den, ahuntz bat hil, eta neke handizetxeraino eraman nuen. Haragi zati bat erre eta

jan nuen. Nahiago nukeen egosi eta salda eginizan banu, baina ez nuen eltzerik.

Ekainak 27. Berriro sukar bortitza, egun oso-san ohean egoteko modukoa, ezer jan eta edangabe. Egarriak hiltzeko zorian nengoen, bainahorren ahul nengoenez gero, ez nuen zutik jarrieta ur bila joateko indarrik. Otoitz egin nuenberriro ere, baina burua joana nuen, eta horrelaez nengoenean ere, ez nintzen gai hitzik esate-ko. Etzanda egon eta oihu besterik ez nuen egi-ten:

— Jauna, begira iezadazu! Jauna, erruki zakiz-kit! Jauna nitaz gupida izan ezazu!

Bizpahiru ordutan ez nuela besterik egin ustedut, sukarraldia joan eta lotan geratu nintzenarte. Gauean berandu esnatu nintzela uste dut.Esnatu nintzenean, askoz zuzpertuagoa nengo-en, baina ahula eta egarriak itota. Dena dela,gelan urik ez nuenez gero, berriro loak hartu etagoiza arte ohean geratu behar izan nuen. Biga-rren loaldi horretan amesgaizto ikaragarri hauizan nuen.

Lurrean eserita nengoela iruditu zitzaidan,hormaren kanpoaldean, lurrikararen ondoren

ekaitzak jo zuenean eseri nintzen lekuan, etahodei beltz handi batetik gizon bat lur gainerajaisten ikusi nuela, sugar eta argi distiratsuzinguratua. Sugarra bezain distiratsua zenez, ezinnintzen hari begira egon. Begitarte beldurgarriazuen, hitzez ezin adierazteko modukoa. Oinaklur gainean jarri zituenean, uste dut lurrak dar-dar egin zuela, lehenago lurrikara izan zeneanegin zuen bezalaxe, eta airea su distiraz betezela iruditu zitzaidan.

Lur gainean jarri bezain laster hurbiltzen hasizitzaidan, eskuan ni hiltzeko eztenaga edo arma-ren bat zuela, eta lur tontor batera iritsi zenean,ni nengoen lekutik gertu, hitz egin zidan, etahorren ahots beldurgarria entzun nuen, ezen ezi-nezkoa baitzait hark eragindako izua adieraztea.Ulertu nuen gauza bakarra hau izan zen: «Gerta-tutako gauza horiek guztiek damuarazi ez zaituz-tenez, orain hil beharra duzu». Hori esan zue-nean uste dut eskuan ni hiltzeko zuen eztenagaaltxatu zuela.

Kontakizun hau irakurtzen duenak ez dezalapentsa, nire arimak ikuspen ikaragarri horrenaurrean izan zuen bihotz-ikara azaltzeko gai

izango naizenik. Alegia, amets egiten nueneanere, izugarrikeria horiekin egiten nuen amets.Ezin adieraztekoa da, era berean, nire gogoangeratu zitzaidan zirrara, esnatu eta ametsa izanzela konturatzean.

Ez nuen, ene!, aitaren heziketa onak eman-dako jainkozko ezagupenik, zortzi urtetan eten-gabe izan nituen itsasoan ibiltzeko burugabeke-ria sailek, eta ni bezalako ero eta sinesgabeapartekin besterik ez hitz egiteak, ordurako eza-batua baitzuten. Ez dut gogoan, denbora horre-tan guztian, behin ere gora Jainkoarengana begi-ratu nuenik, edo barrurantz, nire jokaeraz gogo-etarik egiteko; aldiz arima tentel antzekoa jabe-tu zen nitaz, onaren aldeko borondaterik ezzuena eta gaitzaz ohartzen ez zena, eta ni mari-nel guztien arteko izakirik bihozgabeena, buru-gabeena eta gaiztoena nintzen, ez bainuen sen-tipenik txikiena ere, ez arriskuan nengoeneanJainkoaren beldur izateko, eta ezta ere onik ate-ratzean Jainkoari eskerrak emateko.

Oraintxe aipatu dudan nire kontakizunarenpasadizo hori errazago ulertuko da eranstenbadiot, egun horretan gertatu zitzaizkidan zori-

txar horiek guztiak gertatu arren, ez nuela pen-tsamendu bakar bat izan Jainkoaren eskua tar-tean zegoela uste izateko, edo nire bekatuenga-tik, aitaren kontrako jokabide bihurriagatik, edoorduko bekatuengatik, handiak baitziren, mere-zitako zigorra zela pentsatzeko; edo oro har nirebizitza gaiztoagatik hartzen nuen zigorra. Afrika-ko itsasalde bakartietan zehar egin nuen etsipe-nezko bidaldian, ez nuen behin ere gertatukozitzaidanaz ezer pentsatu, ez nion Jainkoari erre-gurik egin niri bide zuzena erakusteko, edo itxu-raz inguruan nituen arriskuetatik, edo basatianker haiek bezalako izaki gosetuen erasoetatiksalbatzeko. Ez nuen ez Jainkoaz, ez Goi-ardurazpentsamendu bakar bat ere izan, basati soilbaten eran jokatzen nuen, Izadiaren legeetanoinarri hartuta, eta zentzuaren esanetara, etahori ere nekez.

Kapitain portugaldarrak itsasoan bereontzian jaso eta salbatu ninduenean, nirekinhorren ongi, zuzen eta zintzo, eta baita bihotzonez jokatu zuenean ere, ez zitzaidan eskerriktxikiena ematea ere burutik pasa. Gero uretangaldua, porrot eginda, eta uhartean itotzeko

arriskuan egon nintzenean, damutzetik urrunnengoen eta baita gertatutako zigorra izan zite-keela uste izatetik, eta neure buruari esan etaesan besterik ez nion egiten, zoritxarreko zakurbat besterik ez nintzela, beti zoritxarreko izatekojaioa.

Egia da uhartera iritsi nintzenean, eta ikusinuenean ontziko beste lagun guztiak ito eginzirela, eta ni berriz bizirik nengoela, estasi etaarimaren goraldi moduko bat izan nuela, eta,Jainkoaren graziaren laguntzarekin, benetakoesker ona izatera irits zitekeela; baina hasi zenlekuan amaitu zen, pozaldi arrunt batean, edo,bizirik egotearen pozaldi soilean, nolabait esate-ko, burutapen bakar bat izan gabe, beste guztiakezereztuak izan zirenean, ni salbatu eta hautatuninduen eskuaren ontasun bereziaz; edo neureburari galdetu gabe Jainkoaren ardura zergatikizan zen nirekin horren eskuzabala. Marinelekoro har hondoratze batetik lehorrera bizirik etaonik iristen direnean izan ohi duten poz arruntberbera zen, besterik gabe, berehala pontxeedalontzian itotzen dutena, eta igaro eta lehen-

bailehen ahazten dutena; eta nire gainerako bizi-tza horren antzekoa zen.

Baina geroago ere, neure egoeraz ohartu nin-tzenan, ulertu nuen leku beldurgarri honetaraizan nintzela jaurtikia, gizartearen irispidetikurrun, atsekabean laguntzarik izateko itxarope-nik gabe, edo salbabiderik gabe. Baina bizimo-dua aurrera atera nezakeela, eta goseak ez nin-tzela hilko ikusi bezain laster, estualdia desager-tu zitzaidan, eta oso lasai bizi izan nintzen, bizi-rik irauteko eta janariak eskuratzeko lanetanburu-belarri, eta ez nengoen inondik ere nireegoeragatik kezkatua; alegia, zerutik bidalitakozigorra zen hura, edo nire kontra ari zen Jainko-aren eskua; pentsamendu horiek ia ez zitzaizki-dan inoiz bihotzean sortzen.

Alea erne zenean, egunkarian aipatu nuenbezala, hasieran izan zuen nigan eraginik, etaeragin sakonagoa gainera, mirariz gertatu zelapentsatu nuelako, baina pentsamendu horiekdesagertu bezain laster, hark sortutako zirraraguztiak joan egin zitzaizkidan, oraintxe esandudan bezala.

Baita lurrikara izan zenean ere, hori bainogauza ikaragarriagorik, eta horrelako gauzakbere esku dituen Ahalmen ezkutuarekin zerikusizuzenagoa duenik ez egon arren; hasierako bel-durra joan zitzaidanean, nigan sortutako zirrarakdesagertu ziren. Ez nuen bizitzaren zorion han-dienaren aurrean izango nukeena baino sentipenhandiagorik Jainkoaren edo Haren zigorrarenaurrean, eta are gutxiago nire egoera tamalga-rria Haren esku egon zitekeen usterik.

Baina gaixotu, eta heriotzaren zoritxarrakpixkanaka nire aurrean ikusi nituenean, gogoamakalaldi handi baten zamaren azpian hondora-tzen hasi zitzaidanean, eta sukarraren indarrakgorputza leher eginda utzi zidanean, barrua,horren luze lotan egon ondoren, esnatzen hasizen, eta iraganeko bizitza aurpegiratzen hasizitzaidan nabarmenki, izan ere, nire neurriz kan-poko maltzurkeriak eragin baitzuen Jainkoarenjustiziak niri astinaldi bereziak ematea eta nire-kin horren zitalki jokatzea.

Gogoeta horiek makalaldiaren bigarren edohirugarren egunetik aurrera estutzen zidatenbihotza, eta astinaldi horretan, bai sukarrare-

nean eta baita barruaren aurpegiratze ikaraga-rrienean ere, hitz batzuk kanporatu nituen, Jain-koari otoitz egingo banio bezala, ezin esan bade-zaket ere borondatez eta itxaropenez betetakootoitza zen edo beldur eta nahigabe hutsarenahotsa. Burua nahasia nuen, gaitzespena nagu-situ zitzaidan barruaz, eta egoera tamalgarrihorretan hiltzeko ikarak, burua lainotu zidan bel-dur hutsez, eta arimaren larrialdi horretan, eznekien zein hitz ahoskatzen zituen mihiak, etaharridura esaldiak hauek ziren gutxi gorabehera:«Jauna, bai izaki zoritxarrekoa naizela! Gaixo-tzen banaiz, ziur nago hil egingo naizela lagun-tza faltagatik, eta orduan zer gertatuko zait?»Gero malkoak irten zitzaizkidan borborka begie-tatik eta ezin izan nuen ezer esan tarte luzebatean.

Bitarte horretan, aitaren aholku onak etorrizitzaizkidan burura, eta gero haren iragarkizuna,alegia, kontakizunaren hasieran aipatu nuena,urrats zoro hori ematen baldin banuen, Jainkoakez ninduela bedeinkatuko, eta denbora nahikoaizango nuela handik aurrera bere aholkuari

emandako ezetzaz pentsatzeko, agian niri lagun-tzeko alboan inor ez izatean.

— Orain —esan nuen ozenki—, bete dira nireaita maitearen hitzak. Jainkoaren justizia nitazjabetu da, eta ez dut inor alboan niri laguntzekoedo nire esanak entzuteko. Goi-arduraren aho-tsari entzungor egin nion, bihotz onez bizi mailazoriontsua eta lasaia izateko aukera eman zida-nean. Baina ez nuen hori ulertu, eta ez nuengurasoengandik bizimodu haren abantailarikantzematen ikasi. Nire erokeria zela eta, intzirikautzi nituen, eta orain ni ari naiz intziri egitenharen ondorioz. Haien laguntza eta babesa eznituen onartu, mundura itzultzen lagundu etagauza guztiak erraztuko zizkidaten arren. Orainzailtasunei aurre egin behar diet, zailtasun han-diegiak gizatasunak berak ere jasan ahal izate-ko, eta ez dut inoren laguntzarik, ez babesik, ezadorerik, ez aholkurik.

Gero esan nuen oihuka:— Jauna, lagundu, etsiak hartuta nago eta!Hori izan zen urte askotan egin nuen lehen

otoitza, zilegi bada horrela izendatzea. Bainaitzul gaitezen egunkarira.

Ekainak 28. Loaldiak nolabait indarberrituninduenez, eta sukarraldia erabat desagertuzitzaidanez gero, jaiki egin nintzen, eta eginnuen ametsak eragindako beldurra eta ikarahandiak izan arren, gogoan izan nuen sukarral-dia itzul zitekeela hurrengo egunean, eta orduannuela garaia gaixoaldia itzultzen zenerako fres-kagarriak eta lagungarriak eskuratzeko. Lehe-nengo eta behin botila antzeko kaxa karratuhandi bat urez bete eta mahai gainean jarrinuen, ohetik irispidean nuela, eta urari hoztasu-na edo hozkirria kentzeko, ron pinta laurden batedo bota nion, eta dena nahastu nuen. Geroahuntz haragi zati bat hartu, eta txingarretanerre nuen, baina ia ezin izan nuen ezer jan. Ibil-tzera irten nintzen, baina oso ahul nengoen, osogoibeldua eta bihozgabetua nire egoera tamal-garriagatik, hurrengo egunean ondoeza itzulikozitzaidan beldurrez. Gauean hiru dortoka arrau-tza jan nituen afaritarako; txingarretan errenituen, eta, guk esaten dugun bezala, kuskuanjan nituen. Hori izan zen bizitza osoan Jainkoaribedeinkatzeko eskatu nion lehengo janari puska,nik gogoan dudala behintzat.

Jan ondoren ibiltzeko ahaleginak egin nituen,baina ahulegi nenegoen eta nekez eraman neza-keen eskopeta (ez bainintzen inoiz hura hartugabe irteten), beraz, pixka bat ibili eta lurreaneseri nintzen, nire aurrean, oso lasai eta leunnuen itsasoari begira. Han eserita nengoela zen-bait gogoeta izan nituen.

Zer dira behin eta berriz ikusi ditudan lur etaitsaso zabal horiek? Noiz sortu ziren? Zer naiz ni,eta beste izaki guztiak, basatiak nahiz heziak,errukiorrak eta bihotz gogorrak, nongoak gara?Ziur gu guztiok ezkutuko Ahalmen batek egingaituela, lurra eta itsasoa, airea eta zerua sortuzituen Ahalmen berak. Eta zer da Ahalmen hori?

Gero ondorio garbia atera nuen: Jainkoa zenguztiaren egilea. Tira, baina ondoren gauzak ilu-nago etorri zitzaizkidan, Jainkoak gauza horiekguztiak egin baldin bazituen, berak zuzendu etabideratzen zituen, eta baita horiekin zerikusiazuten beste gauza guztiak ere; alegia, gauzaguztiak egiteko Ahalmenak, ahalmena izanbehar zuen era berean haiek zuzendu eta bide-ratzeko.

Hala bazen, ezin zen ezer gertatu Haren sor-kuntzen esparruan, Hark ezagutu edo erabakigabe. Eta ezer ez bada gertatzen Hark jakingabe, badaki ni hemen nagoela, eta egoeratamalgarri honetan nagoela. Eta ezer gertatzenez bada Hark erabaki gabe, hau guztia niri gerta-tzea erabaki behar izan du.

Ez zitzaidan ezer bururatu ondorio horietakobakar bati aurka egiteko, eta horrenbestez nirebaitan indar handiz sendotu zitzaidan uste hura,alegia, Jainkoak erabaki behar izan zuela niri ger-tatutako guztia gertatu izana, eta zoritxarrekoegoera horretaraino Haren borondateak eramanninduela, Hark baitzuen ahalmen osoa, ez baka-rrik nire gain, baita munduan gertatzen zirengauza guztien gain ere. Berehala etorri zitzaidanburura: «Zergatik egin dit hau Jainkoak? Zer egindut horrela erabilia izateko?»

Barruak galdera gaitzetsi zidan, eta irudituzitzaidan, birao egin banu bezala, ahots bateneran mintzatu zitzaidala: «Zori txarrekoa! Zeregin duzun galdetzen didazu? Begira ezazu atze-ra alferrik galdu duzun bizitza ikaragarrira, etagaldetu zeure buruari zer ez duzun egin. Galde

ezazu zergatik ez zinen suntsitua izan aspaldian.Zergatik ez zinen ito Yarmouth-eko itsasartean;borrokan hil itsasontzia Sale-ko itsaslapurrakharrapatu zuenean, animalia basatiak jan Afrika-ko itsasaldean, edo zergatik ez zinen hemen ito,zu ez beste guztiak suntsitu zirenean? Eta halaere, zer egin duzun galde egiten duzu?»

Gogoeta horiek mutu utzi ninduten, harri etazur, eta ez nuen ez zer esanik, ez neure burua-rentzat erantzunik aurkitzen. Orduan, pentsakoreta goibel zutitu eta neure aterpera itzuli nin-tzen, horma atzaparka igo eta ohera joatekoasmoz. Baina burua tamalez nahasia nuen, etaez nuen lotarako gogorik. Beraz, aulkian eserieta argia piztu nuen, iluntzen ari zuen eta.Orduan, ondoeza itzultzeko beldurrak izugarriikaratu ninduen. Gogora etorri zitzaidan brasil-darrek ia eritasun guztietarako tabakoa bestesendagarririk ez zutela hartzen, eta nik kutxeta-ko batean tabako orri kiribildu bat nuen, lehorsamarra, eta oraindik gordin samarra zegoenbeste pixka bat ere bai.

Joan nintzen, ez dut zalantzarik, zeruak bideaerakutsita, eta kutxan sendabidea aurkitu nuen

bientzat, bai arimarentzat eta bai gorputzaren-tzat. Kutxa ireki eta bila nenbilena aurkitu nuen,alegia, tabakoa, eta, ontzitik onik atera nituenliburu urriak han zeudenez gero, lehen aipatuta-ko Biblietako bat hartu nuen, ordu arte ez bai-nuen astirik, edo hura ikusteko adina zaletasunikizan. Esan bezala, hura hartu eta biak, tabakoaeta liburua, mahai gainera eraman nituen.

Ez nekien eritasuna sendatzeko tabakoa nolaerabili, ezta horretarako ona edo txarra izangozen ere, baina zenbait saio egin nituen, bateanez bazen bestean asmatuko nuela erabaki bai-nuen. Hosto zati bat hartu nuen lehenbizi, etaahoan xehatu, eta hark garuna ia zorabiatua utzizidan, tabakoa gordina eta oso sendoa baitzen,eta ni ez bainengoen hura hartzen ohitua. Gerobeste pixka bat hartu eta ordubetez edo bi orduzronetan beratzen utzi nuen, eta oherakoan han-dik pixka bat edatea erabaki nuen. Azkenik,sutontzi batean erre nuen beste pixka bat, etasudurra haren kearen ondoan jarri nuen, bai keaeta bai beroa jasan ahal nitzakeen bezain luze, iaito arte.

Hori egiten nuen bitartean, Biblia hartu etairakurtzen hasi nintzen, baina burua nahasiegianuen tabakoaren eraginez irakurri ahal izateko,gutxienez une horretan. Liburua begiratu gabeiriki nuen, eta aurkitu nituen lehenengo hitzakhauek izan ziren: «Dei iezadazu estualdian zau-den egunean eta nik salbatuko zaitut, eta zukgoretsiko nauzu».

Oso hitz egokiak ziren nire egoerarako, etanolabaiteko zirrara eragin zidaten irakurri nitue-nean, baina ez gero eragingo zidaten adina: izanere, «salbatu» hitzak ez baitzidan, nolabait esa-teko, une horretan ezer esan. Egoera hori horrenurrun ikusten nuen, ulermenarentzat horrenantzeman ezina, ezen ni ere Jainkoak haragiaemango ziela hitz eman zienean Israelgo hau-rrek esan zutena hasi bainintzen esaten: «Jainko-ak jarri dezake mahaia basamortuan?», horrelanik esan nuen: «Jainkoak onik atera nazake lekuhonetatik?» Eta urte askotan itxaropen arrasto-rik izan ez nuenez gero, askotan nagusitu zitzaiz-kidan burutapen horiek. Baina hala ere, hitzhoriek zirrara ikaragarria egin zidaten, eta asko-tan erabiltzen nituen gogoan.

Berandutu zen, tabakoak, esan bezala, buruasorgortu zidan erabat, eta lotarako gogoa eginzitzaidan. Argia piztua utzi nuen leizezuloan,gauean zerbait behar banuen ikusteko, etaohera joan nintzen. Baina loak hartu aurretik,bizitza osoan egin ez nuen gauza bat egin nuen,belauniko jarri eta errezatu; eta Jainkoari eskatunion Hark agindutakoa, hots, arazoak nituengaraian dei egiten banion salbatuko ninduela,bete zezan. Nire otoitz etena eta baldarra amai-tu nuenean, tabakoa beratzen eduki zuen ronaedan nuen, eta tabakoak edaria horren zarmin-dua eta latza utzi zuenez gero, ia ezin izan nuenirentsi. Rona edan eta berehala oheratu nintzen.Konturatu nintzen une horretan bertan edariakburura egin zidala, baina lo zerraldo geratu nin-tzen, eta ez nintzen esnatu, harik eta, eguzkiaribegiratuta, hurrengo eguneko arratsaldeko hiru-rak inguru izan ziren arte. Are gehiago, iruditzenzait agian biharamuneko eguna eta gaua lotaneman nituela, hurrengo eguneko hirurak arte,bestela ez baitakit nola galduko nuen egun bataste horretako egunen zenbaketan, zenbait urtegeroago ikusi ahal izan nuen bezala. Izan ere,

egun hori marra bi aldiz gurutzatzeagatik galduizan banu, egun bat baino gehiago galdukonuen. Baina garbi dago egun bakar bat galdunuela zenbaketan, eta inoiz ez nuen jakin nola.

Era batera nahiz bestera, esnatu nintzeneanindarberritua nengoen guztiz, eta bihotza poziketa alai nuen. Jaiki nintzenean, bezperan bainoindartsuago nengoen, eta sabela ere hobetoneukan, goseak bainengoen. Labur esateko,hurrengo egunean ez nuen sukarraldirik izan,eta hobera egin nuen gero eta gehiago. Hori29an izan zen.

30ean zuzpertuagoa nengoen, noski, etaeskopeta hartu eta irten nintzen, baina ez nin-tzen urrutiegi joaten ausartu. Itsas-hegazti batedo bi bota nituen, baso-antzararen antzekoak,eta etxera eraman nituen, baina ez nuen hegaz-tiak jateko gogo handirik, eta dortoka arrautzakjan nituen berriro, goxo goxoak gainera. Gauhorretan, bezperan nire ustez on egin zidan sen-dagarria hartu nuen berriz, alegia, tabakoa bera-tzen edukitako rona, baina ez nuen aurrekoanadina edan, ez tabako hostorik xehatu, eta eztaburua ontzi gainean jarrita, haren lurrina arnas-

tu ere. Hala ere, hurrengo egunean, uztailaren1ean, ez nintzen espero bezain ongi egon, izanere, sukarraldiaren hotzikara aztarna txikiak izanbainituen, baina ez gehiegi.

Uztailak 2. Sendagarria hiru eratara hartunuen berriz, eta lehenengo aldian bezala, bainaedandakoaren neurria bikoiztuta.

Uztailak 3. Sukarra behin betirako joan zitzai-dan, erabateko sasoia aste batzuk geroago arteberreskuratu ez nuen arren. Indarrak biltzen arinintzela, buru belarri aritu nintzen esaera hone-taz pentsatzen: «Salbatuko zaitut», eta ezinnuen burutik kendu nire salbazioaren ezina, etaezinezkoa zitzaidan itxaropenik izatea. Bainagogoeta horiekin bihozgabetzen ari nintzela,burura etorri zitzaidan, nire atsekabe nagusiakhorrenbesteko kezka eman zidanez gero, aldebatera utzia nuela nik izan nuen salbazioa, etaneure buruari honelako galderak egiten hasi nin-tzaion, hots: ez al naute salbatu, eta mirariz gai-nera, eritasunetik, izan zitekeen egoera tamal-garrienetik, eta ni horrenbeste ikaratu ninduene-tik? Eta zer ikasi dut horrekin? Bete al ditutneure eginkizunak? Jainkoak salbatu nau, baina

nik ez dut Hura goretsi. Beste era batera esanda,ez dut salbaziotzat hartu, eta ezta eskerrakeman ere, eta nola espero dezaket salbazio han-diagorik?

Ikaragarri minduta, belaunikatu eta Jainkoarieskerrak eman nizkion ozenki, sendatu ninduela-ko.

Uztailak 4. Biblia hartu eta TestamentuBerrian hasita, zinez hasi nintzen liburua irakur-tzen, eta goizero eta gauero tarte batean hurairakurtzeko erabakia hartu nuen, atal kopurujakin bati lotu gabe, nire gogoak irakurketaniraun zezakeen bezain luze. Eginkizun horretanarretaz hasi eta berehala, bihotza erabat etabenetan atsekabetu zitzaidan nire iraganekobizitzaren gaiztakeriengatik. Berpiztu egin zitzai-dan ametsaren zirrara, eta «gauza horiek guz-tiak ez zaituzte damuarazi» hitzak buruan zebilz-kidan etengabe. Behin eta berriz eskatzen nionJainkoari damutzeko ahalmena emateko, etaegun horretan bertan, Idatzi Santuak irakurtzenari nintzela, hitz hauek aurkitu nituen, mirariz:«Printze eta Salbatzaile gisa goretsia izan da,damua eta barkamena emateko». Liburua eror-

tzen utzi eta bihotza eta eskuak zerurantz gora-tuz, pozezko estasi antzekoan, esan nuen ozen-ki:

— Jesus, Dabiden semea, Printze eta Salba-tzaile gisa goretsia izan zaren hori, damuarazinazazu!

Hori esan dezaket izan zela, hitzaren zentzuestuan, bizitza osoan errezatu nuen lehenengoaldia. Orduan nire egoeraz jabetuta errezatunuen, Idatzi Santuen itxaropen ikuspegi beneta-koa nuela, Jainkoaren hitzak ematen zidan ado-rean oinarri hartuta; eta harrezkero, esan deza-ket, Jainkoak entzungo zidan itxaropena izatenhasi nintzela.

Orduan lehen aipatutako hitzak, «dei egidazueta salbatuko zaitut», lehenago egin ez nuenbeste zentzu batean hasi nintzen aztertzen, orduarte ez bainuen salbazio izena merezi zuen ezerikusten, nire atxilotze hartatik ateratzea ezbazen. Izan ere, han aspalditik egon arren, orain-dik uhartea kartzela zen niretzat, eta gainerahitzaren zentzu okerrenean. Baina orduan bestezentzu batean hartzen ikasi nuen. Iraganekobizitzak horrenbesteraino izutzen ninduen, eta

bekatuak horren ikaragarriak iruditzen zitzaizki-dan, ezen nire arimak ez baitzion Jainkoari lasai-tasuna galarazten zidan erruaren zamatik askeuzteko beste gauzarik erregutzen. Nire bizitzabakartiari zegokionean berriz, hutsa zen; eznuen handik onik ateratzeko errezatzen, edohorretan pentsatu ere egiten, ez baitzuengarrantzirik bestearen aldean. Eta hau hemeneransten dut, irakurtzen duen edonori jakinaraz-teko, gauzen benetako zentzua ulertzera iris-tean, bedeinkazio handiagoa aurkituko duelabekatutik salbatzean atsekabetik salbatzeanbaino.

Baina zati hau utzi eta itzul nadin egunkarira.Neure egoera, eguneroko bizimoduan zori-

txarrak txikiagoak ez izan arren, errazagoa egi-ten hasi zitzaidan arimarentzat, eta gogoetak,Idatzi Santuen etengabeko irakurketa eta Jainko-ari egindako otoitzen bitartez, goragoko mailanzeuden gauzetara zuzendu nituen; eta horrekatseden handia eman zidan, ordu arte ezagutzenez nuena bezalakoa. Era berean, osasuna etakemena itzuli zitzaizkidan, eta behar nuen guztia

neureganatzeko eta bizimodua ahal bezain anto-latua izateko lanean hasi nintzen.

Uztailaren 4tik 14ra, eskopeta eskuan hartueta inguruan ibiltzen ematen nuen denboragehiena, egunero pixka bat, gaixoaldiaren ondo-ren indarrak biltzen ari den norbaiten antzera,zaila baita zer jota nengoen eta zer neurritarainonengoen ahuldua sinestea. Erabilitako sendabi-dea erabat berria zen, eta agian ez zuen orduarte sukarraldirik sendatu, eta ezin diot inori,nire saioan oinarrituta, erabiltzea gomendatu.Sukarra kendu zidan arren, ahuldu egin ninduen,eta horregatik denboraldi batean, askotan izannituen dardarak eta karranpak.

Gertatutakoarekin ongi ikasi nuen euritegaraian kanpoan egotea nire osasunarentzatizan zitekeen gauzarik kaltegarriena zela, batezere haizete eta ekaitzekin batera zetorren euriazenean, eta lehorte garaiko euria gehienetanekaitzekin batera izaten zenez gero, konturatunintzen euri hori arriskutsuagoa zela irailean edourrian egiten zuena baino.

Uharte penagarri honetan zegoeneko bosthilabetetik gora neramatzan, eta egoera horre-

tatik ateratzeko aukera guztiak alde egin zidate-la zirudien, eta benetan uste nuen giza itxurazuen izakirik ez zuela inoiz leku horretan bereoina jarri. Bestalde, bizilekua erabat tinkotuanuela uste nuenez, gogo bizia nuen uhartearenmiaketa zehatzagoa egiteko, eta oraindik ezagu-tzen ez nuen lurraren beste emaitzarik aurkinezakeen ikusteko.

Uztailaren 15ean uhartea zehatzago azter-tzen hasi nintzen. Hasteko errekan gora abiatunintzen, lehen esan bezala, han lehorreratu bai-nituen alak. Konturatu nintzen, bi milia edogorantz egin ondoren, itsasgora ez zela handikaurrera iristen, eta ur-lasterra zekarren errekatxiki bat besterik ez zegoela han, ur fresko etaonekoa; baina orduan lehorte garaian ginenez,zenbait lekutan ez zuen batere urik, edo ezbehintzat antzemateko moduko ur jarioa osatze-ko adina.

Erreka bazterrean zabalune edo zelai ederasko ikusi nituen, lauak, leunak eta belarrezestaliak; eta zelai gainetan, goiko lurretatik hur-bil, urak, pentsa zitekeenez, inoiz gainezka egi-ten ez zuen lekuetan, tabako landare mordoa

aurkitu nuen, berdea eta zurtoin handi eta ososendokoa. Inoiz ikusi ez nituen eta erabiltzen eznekien beste zenbait landare ere baziren, etaagian nik ezagutzen ez nituen gaitasunak izanzitzaketen.

Indiarrek, lurralde horietan guztietan, ogiaegiteko erabiltzen zuten manioka sustraien bilaaritu nintzen, baina ez nuen ezertxo ere aurkitu.Aloe landare handiak ikusi nituen, baina eznekien nola erabiltzen ziren. Azukre kanaberabatzuk ikusi nituen, baina basokoa zenez, etaereinda ez zegoenez gero, akastuna zen. Nahi-koa izan nuen orduko hartan aurkikuntza horie-kin, eta etxera itzuli nintzen, aurki nitzakeen frui-tu eta landare horien gaitasun eta doaiak ezagu-tu ahal izateko, zein bide hartu behar nuenneure buruari galdezka; baina ez nuen ondorio-rik atera, izan ere, labur esateko, Brasilen biziizan nintzen denboran horren arreta gutxi jarrinienez gero, ia ezer ez nekien basoko landareeiburuz, edo behintzat gutxiegi gaixorik egondahaietaz baliatu ahal izateko.

Hurrengo egunean, 16an, bide bera hartunuen, eta bezperan baino urrutixeago joan ondo-

ren, ikusi nuen erreka eta zabaluneak han amai-tzen zirela, eta lurraldea lehen baino oihantsua-go bihurtzen zela. Inguru horretan zenbait fruituaurkitu nituen, eta bereziki meloi pila handi batlurrean, eta mahatsa zuhaitzetan. Mahastiakzuhaitz adarren gainetan sakabanatuak zeuden,eta mahats-mordoak oso onak zeuden, sasoianeta goxo goxoak. Izugarri poztu ninduen ezuste-ko aurkikuntza horrek, baina banekien, lehenagoikasitakoagatik, hura neurriz jan behar nuela,gogoan bainuen Berberian nengoela, han jopuzeuden zenbait gizon ingeles hil zirela, mahatsajan eta hark eragindako beherako eta sukarral-dien ondorioz. Baina erabilera bikain bat aurkitunuen mahats horrentzat, hau da, eguzkitanumotu edo lehortzea, eta mahats lehorrak edomahaspasak gordetzen diren bezala gordetzea,uste bainuen, eta hala ziren benetan, jatekoonak bezain osasungarriak izango zirela, maha-tsik ez zen garaian.

Gaua han eman nuen, eta ez nintzen nirebizilekura itzuli, bide batez esango dut, hori izanzela etxetik kanpo lo egin nuen lehenengo gaua.Gauean, lehenago ere hartutako neurri bera

hartu nuen; zuhaitz batera igo nintzen, eta hanongi egin nuen lo. Biharamunean aurrera eginnuen miaketan, eta ia lau milia egin nituen, iba-rraren neurriari begiratuta, zuzen-zuzen iparral-derantz, bai hegoaldean eta bai iparraldeanmendi-lerro bat nuela.

Ibilaldiaren amaieran, zabalune batera iritsinintzen, eta han lurra mendebalerantz jaistenzela zirudien, eta ondoko mendi baten saihetse-tik zetorren ur freskoko iturbegi bat beste alde-rantz zihoan, hau da, ekialderantz. Lurraldeahorren freskoa, berdea eta loretsua zenez gero,eta udaberriko berdetasuna edo loraldia zuenezgero, ereindako lorategia zirudien.

Pixka bat behera egin nuen ibar zoragarrihorretan, ezkutuko atseginez aztertzen nuenbitartean, nire beste atsekabezko gogoetekinnahasita bazen ere; eta hura guztia nirea zelapentsatzen nuen, ni lurralde oso horretakobehin-betiko errege eta jaun nintzela, eta jabeta-sun eskubideak nituela, eta lurra besterentzekoaukera izango banu, Ingalaterrako edozein jau-regitarren sendotasun berarekin sartuko nuelanire oinordekotzan. Kokondo, laranjondo,

limoiondo eta angurri ugari ikusi nuen han, bainadenak basokoak, eta orduan behintzat, osogutxik zuten fruitua. Bestalde, bildutako limaberdeak jateko oso atseginak izateaz gainera,oso osasungarriak ziren. Gero haien zukua ura-rekin nahasi, eta edari osasuntsu, hotz eta fres-kagarria lortu nuen.

Konturatu nintzen nahikoa lan nuela haiekbildu eta etxera eramaten, eta biltegi bat egiteaerabaki nuen, bai mahats aleena, eta baita limaeta limoiena ere, euriteen denboraldian neureburua hornitu izateko, garai hori hurbiltzen arizela banekien eta.

Horretarako, leku batean mahats pila bildunuen, beste batean pila txikiagoa, eta beste lekubatean limoi eta lima sorta handi bat. Pila bakoi-tzetik batzuk hartu nituen, eta etxera itzuli nin-tzen, eta poltsa, zaku, edo egin ahal nuenarekinberriz joateko erabakia hartu nuen, beste guz-tiak etxera eramateko.

Asmo horrekin, bidaian hiru egun emanondoren, etxera itzuli nintzen (horrela esanbehar diot nire denda eta leizezuloari); bainaetxera iristerako mahats aleak hondatu egin

ziren. Fruituen ugaritasunak eta zukurarenpisuak, lehertu eta mazpildu zituen, eta ezergutxitarako edo ezertarako ez zuten balio. Limakberriz onak zeuden, baina oso gutxi eraman ahalizan nituen.

Hurrengo egunean, 19an, itzuli nintzen, uztaetxeratzeko egin nituen bi poltsa hartuta, bainaezuste handia izan nuen, mahats pilara iritsi eta,bildutakoan horren goxoak eta ederrak zirenak,denak inguruan sakabanatuak, puskak eginda,eta batzuk leku batean eta besteak bestean, etaasko hozka eginda eta janda aurkitu nituenean.Horrenbestez, erabaki nuen horren egile izanziren izaki basatiak ibiliko zirela inguruan, bainazer ziren ez nekien.

Bestalde, ez pilak eginda, eta ez zakuan sar-tuta ezin nituela jarri ohartu nintzenean, erabatera apurtuak izango zirelako, eta besterapisuak lehertuko zituelako, beste bide bat hartunuen. Mahatsa bildu eta zuhaitzetako adarreta-tik zintzilikatu nuen, eguzkitan umotu eta lehorzedin, eta lima eta limoiak berriz, ahal nituengehienak hartu eta eraman nituen.

Bidalditik etxeratu nintzenean, atsegin han-diz begiratu nuen ibarreko fruituen ugaritasuna,kokapen atsegina, eta ekaitzen kontrako babe-sa, uraren eta basoaren ondoan baitzegoen, etaerabaki nuen bizilekua jartzeko aukeratu nuenlekua, lurralde hartako okerrena zela zalantzarikgabe. Horrenbestez, bururatu zitzaidan nireegoitza lekuz aldatzea, eta hura bezain lekuseguru baten bila hastea, fruituz hornitutakouharteko leku atsegin horretan.

Gogoeta horrek luze iraun zidan buruan, etadenboraldi batean, lekuaren atseginak erakarri-ta, oso aldeko izan nin-duen; baina hura zeha-tzago aztertu, eta kontutan hartu nuenean itsa-sertzean nengoela, eta gerta zitekeela horrekabantailaren bat ekartzea, eta, ni han utzi nin-duen zoritxarreko halabeharrak, leku berera era-man zezakeela beste hondoratze tamalgarrirenbat ere, horrelakorik gertatzeko oso aukera txi-kiak izan arren; eta neure burua uhartearen erdi-ko mendi artean eta basoan ezkutatzen banuen,nire esklabotasuna aurreratu besterik ez nuelaegingo, eta balizko gertaera hori ez bakarriknekeza, baizik eta ezinezkoa bihurtuko nuela;

garbi zegoen ez zitzaidala inondik ere lekuz alda-tzea komeni.

Hala ere, lekuarekin horren maiteminduanengoenez gero, han eman nituen uztaileko gai-nerako egunak, eta arazoa berriz aztertu ondo-ren, lehen esan bezala, bizilekuz ez aldatzea era-baki nuen arren, itzalpe bat eraiki nuen eta, tartebat utzita, hesi sendo bat jarri nion, bikoitza etazutoinak ongi lotuak zituena, eta sasiz bete nuentartea. Han oso lasai egiten nuen lo, batzuetanbizpahiru gau ematen nituen, lehenago eginnuen bezala, eskailera hartu eta hesia igota.Orduan irudimenak esaten zidan mendiko etxeanuela bata eta itsasondokoa bestea. Lan horre-tan aritu nintzen abuztuaren hasiera arte.

Hesia bukatu berria nuen, eta lana gustokoaegiten hasi zitzaidan, baina euritea iritsi zen, etanire lehenengo etxean atera gabe gerarazi nin-duen. Izan ere, ondo zabaldutako haize-oihal zatibatekin, bestea bezalako denda bat egina izanarren, ez nuen mendi tontorrik ekaitzetatikbabesteko, ezta atzean leizezulorik ere, euriteakneurriz gorakoak zirenean han gordetzeko.

Abuztuaren hasierarako, esan dudan bezala,amaitua nuen itzalpea, eta poz handia hartunuen. Abuztuaren 3an, ikusi nuen zintzilikatuta-ko mahatsa erabat lehortuta zegoela, eta eguz-kitan mahaspasa bikainak egin zirela, berazmahatsa zuhaitzetatik jaisten hasi nintzen. Etaeskerrak hala egin nuen, bestela ondoren etorrizen euriteak hondatu egingo zituen, eta negukojanariaren zatirik handiena galduko nuen,berrehundik gora mahats-mordo handi baini-tuen.

Mahats-mordoak jaitsi, eta ia denak etxeraleizezuloan sartzera eraman bezain laster, euriahasi zuen, eta handik aurrera, orduan abuztua-ren 14a edo izango zen, ia egunero egin zueneuria, urriaren erdialdea arte, eta batzuetanhorrenbesteko indarrez, ezen zenbait egunetanleizezulotik irten ezinik geratu bainintzen.

Denboraldi horretan, harritua utzi ninduennire familiaren ugalketak. Kezkatua nengoennire katemeetako bat galdu nuelakoan, eta ihesegin zidala, edo hil egin zitzaidala pentsatunuen, eta ez nuen haren berri gehiagorik izan,harik eta, harriduraz, abuztuaren amaieran hiru

katakumerekin etxera itzultzen ikusi nuen arte.Horrek bai harritu ninduela, izan ere, eskopetazbasakatu bat (nik hala izendatu nuen) hil nuenarren, uste dut gure katu europarren oso beste-lakoa zela, baina katakumeak etxabereak zirenama bezala, eta nire bi katuak emeak zirenezgero, harritzekoa iruditu zitzaidan. Baina hirukatu horiek katakumez gainezka jarri zidatenetxea, eta zorriak edo piztiak balira bezala hil,eta etxetik ahal izan nuen leku urrutienera era-man behar izan nituen.

Abuztuaren 14tik 26ra etengabe egin zueneuria, eta ezin izan nintzen kanpora irten, osokontuz ibiltzen bainintzen ez bustitzeko. Itxialdihorretan, janariak urritzen hasi zitzaizkidan, etabi aldiz ausartu nintzen irtetera. Egun bateanahuntz bat hil nuen, eta azkenekoan, 26an ale-gia, dortoka handi bat aurkitu nuen eta hura baiizan nuela jai galanta. Era honetan antolatunituen otorduak: mahats-mordo bat jaten nuengosaritarako, ahuntz haragi puska bat edo dorto-karena errea bazkaritarako, zoritxarrez, ez bai-nuen egosteko edo janaria saltsan jartzeko ontzi-rik; eta bizpahiru dortoka arrautza afaritarako.

Euritik babestua egon nintzen bitartean, egu-nero bizpahiru ordu ematen nituen leizezuloahanditzen, eta alde batera aritu nintzen laneanzuloa egiten, mendiaren kanpoalderaino iritsiarte; han ate bat edo irteera bat egin nuen,hesiaren edo hormaren beste aldera ematenzuena, eta handik sartu eta ateratzen nintzen.Baina ez nengoen oso lasai horren agerian egon-da, izan ere, itxitura bikain baten barruan nengo-en, eta era horretan berriz, arriskuan, eta nirieraso egitera sar zitekeen edozein gauzarenaurrean, babesik gabe. Hala ere, ez nuen orduarte beldur izateko izakirik ikusi, uhartean ikusi-tako animaliarik handiena ahuntz bat izan bai-tzen.

Irailak 30. Nire lehorreratzearen zoritxarrekourteurrenera iritsi nintzen. Habean egindakoarrastoak zenbatu nituen, eta ikusi nuen hiru-rehun eta hirurogeitabost egun neramatzalaitsasbazter horretan. Benetako baraua eginnuen egun horretan, eta otoitz eginez gordenuen jaieguna, apaltasun handienarekin lurreanbelauniko jarri, eta Jainkoari neure bekatuakaitortuz, Hark niri bidalitako zigorraren zuzenta-

suna onartuz, eta Jesukristoren izenean nitazerruki zedin otoitz eginez. Ez nuen mokadu txi-kiena ere hartu hamabi orduetan, eguzkia sartuarte, eta orduan opiltxo bat eta mahats-mordobat jan, eta oheratu nintzen, eta eguna hasibezala bukatu nuen.

Denbora horretan guztian ez nuen jaiegunikgorde, izan ere, hasieran nire barruan erlijio sen-tipenik ez nuenez gero, handik pixka bateraahaztu egin zitzaidan asteak bereiztea, igandee-tan beste egunetan baino arrasto luzeagoa egi-nez, eta ez nekien asteko zein egun zen. Bainaorduan, egunak zenbatu nituenean, lehentxeagoesan dudan bezala, konturatu nintzen urtebeteneramala han, eta asteetan zatituz, eta zazpiegunero igandea bereizita, zenbaketaren amaie-ran ikusi nuen egun bat edo bi falta zitzaizkida-la.

Handik pixka batera tinta urritzen hasi zitzai-dan, eta kontu handiagoarekin erabiltzeko neu-rriak hartu nituen; handik aurrera nire bizitzakogertaera aipagarrienak bakarrik idazten nituen,beste gauzen eguneroko idazketarekin aurreraegin gabe.

Eurite eta lehorte garaiak araututa zeudelahasi zitzaidan iruditzen, eta haiek bereizten ikasinuen, behar bezala prestatua egoteko. Hala ere,hori lortu baino lehen garesti ordaindu beharizan nuen, eta orain kontatzera noana, nik izandudan esperientziarik etsigarrienetako bat da.Lehenago esan dut gordeta nituela, ezustean,eta nik uste izan nuen bezala, berez erneta aur-kitu nituen garagar eta arroz buruetako batzuk.Uste dut hogeita hamar bat arroz zurtoin nituela,eta hogei inguru garagar; eta iruditu zitzaidaneuriteen ondoren garai egokia izan zitekeelahaiek ereiteko, eguzkia niregandik hegoalde-rantz zegoela.

Horrenbestez, zuloa egin nuen lur zati bateanahal izan nuen bezala egurrezko pala hartuta,eta alea zatitu ondoren, erein egin nuen. Bainaereiten ari nintzela, bururatu zitzaidan hobenuela lehenengo txandan dena ez ereitea, ezbainekien noiz zen hori egiteko garairik egokie-na, beraz gutxi gorabehera haziaren bi herenerein nituen, eta bakoitzetik eskukada bat edobereizi nuen.

Gero asko poztu nintzen hala egin nuelako,ereindako ale bakar batetik ere ez baitzen landa-rerik sortu, ondorengo hiru hilabete lehorretan,lurrak ez zuelako euri urik izan ereindako hazia-rentzat, eta horrenbestez, ez zegoen landareaernetzeko behar zen hezetasunik; eta landareakez ziren batere hazi garai hezea itzuli arte, bainaorduan ere alea erein berria balitz bezala.

Lehenengo hazia ez zela erne ikusita, errazulertu nuen lehorteagatik izan zela, eta bestesaio bat egiteko lur zati heze baten bila hasi nin-tzen. Nire itzalpe berriaren ondoko lur zatibatean egin nuen zuloa, eta geratzen zitzaidanhazia otsailean erein nuen, udaberriko ekinozioabaino pixka bat lehenago. Hazi hori berriz osoerraz erne eta hazi zen, ura hartzeko martxokoeta apirileko hilabete euritsuak izan baitzituen,eta uzta bikaina eman zuen. Baina lehendikgeratutako hazietako batzuk zirenez gero, etadenak ereiten ausartu ez nintzenez gero, kopurutxiki bat besterik ez nuen lortu, eta uzta osoa ezzen mota bakoitzeko lakari erdia baino gehiago-ra iritsi. Saio horrekin aditua egin nintzen lanhorretan, eta zehatz-mehatz nekien noiz zen

ereiteko garairik onena, eta urtero bi ereinaldieta bi uzta izan nitzakeela.

Alea hazten ari zen bitartean, gerora oso era-bilgarria egingo zitzaidan aurkikuntza txiki bategin nuen. Euriteak amaitu bezain laster, egural-dia baretzen hasi zen, gutxi gorabehera azaroan.Orduan mendialdean nuen itzalpera joan nintzenikustaldi bat egitera, eta, nahiz eta zenbait hila-betetan hara ez joan, gauzak utzi bezala aurkitunituen. Egindako biribila edo hesi bikoitza tinkoeta osorik egoteaz gainera, inguruko zuhaitzeta-tik moztutako zutoinak erne egin ziren, eta adarluzeak hazi zitzaizkien, sahatsa lehenengo aldizadaburutzen denean hazten den bezala. Ez dakitnola deitzen zen zutoinak moztu nizkion zuhai-tza. Harrituta nengoen eta oso pozik zuhaitz gaz-teak hazten ikusi nituelako, eta inausi eginnituen ahal bezain paretsu haz zitezen. Eta harri-tzekoa da hiru urtetan osatu zuten irudi ederra.Horrela, hesiak diametroa hogeitabost iardakoazuen biribila osatzen bazuen, zuhaitzek, orduanhala deitzea zilegi bainuen, inguru osoa estalizuten, eta itzalpe tinkoa osatu zuten, lehortegaraian ni itzalean edukitzeko modukoa.

Horrek zutoin gehiago moztu, eta horrelakobeste hesi bat eginarazi zidan, hormaren ingu-ruan (nire lehenengo egoitzarenean, alegia) zir-kulu erdia osatuz, eta hala egin nuen. Zuhaitzakedo zutoinak bi lerrotan kokatu nituen, nire lehe-nengo hesitik hogei bat iardako tartera. Errazhazi ziren, eta hasieran nire bizilekuarentzatestalki mehe bat baziren ere, gero babesa ereizan ziren, behar den garaian azalduko dudanbezala.

Konturatu nintzen ordurako urtaroak oro harez zirela udan eta neguan banatzen, Europangertatzen zen bezala, eurite eta lehorte garaie-tan baizik, eta gutxi gorabehera era honetera:

Otsailaren erdiaMartxoa: Euritsua eta eguzkia ekinozioan

edo ekinoziotik gertu.Apirilaren erdia

Apirilaren erdiaMaiatza

Ekaina: Lehorra eta eguzkia ekuatoreko lerrotik iparralderantz.

UztailaAbuztuaren erdia

Abuztuaren erdiaIraila: Euritsua eta eguzkia ekuatorera itzultzen da.

Urriaren erdia

Urriaren erdiaAzaroa

Abendua: Lehorra eta eguzkia ekuatoreko lerrotik hegoalderantz.

UrtarrilaOtsailaren erdia

Eurite garaia batzuetan luzeagoa edo motza-goa izaten zen haizeak zekarren norabidearenarabera, baina hori zen nik egin nuen azterketaorokorra. Euria ari zuenean kanpoan egoteagatikizan nituen ondorio tamalgarriak ikusita, neu-rriak hartu nituen handik aurrera garai hori iris-terako aldez aurretik ongi hornitua egoteko, etakanpora joan behar ez izateko, eta ahal nuengehiena barruan egoten nintzen hilabete hezee-tan.

Garai horretan lan ugari izaten nuen, eta osoegokia denboraldi horretarako, aukera parega-bea aurkitu bainuen, lana gogor eginez eta ihar-duera etengabeaz besterik lortu ezin nituengauza asko lortzeko. Bereziki, era askotara saia-tu nintzen saski bat egiten, baina aurkitzennituen adar guztiak hauskorregiak ziren ezeregin ahal izateko. Abantaila handia izan zen nire-tzat, umetan gustora egoten nintzela saskigilebatzuen lantegian, aita bizi zen herrian, zumitzanola lantzen zuten ikusten, eta, mutikoek eginohi duten bezala, beti laguntzeko prest egotennintzenez gero, gaia nola lantzen zuten arretahandiz begiratzen nuenez, eta batzuetan lagun-du ere egiten nienez gero, goitik behera ezagu-tzen nuen ihardunbidea, eta zumizgaia besterikez nuen behar. Orduan bururatu zitzaidan erneziren zutoinak egiteko erabili nituen zuhaitzenadarrak, agian Ingalaterrako sahatsa edo zumi-tza bezain gogorrak izan zitezkeela, eta horiekinsaiatzea erabaki nuen.

Horrenbestez, hurrengo egunean mendialde-ko etxera joan nintzen, nik deitzen nion bezala,eta adaxka txikietako batzuk moztu ondoren,

ikusi nuen nik nahi bezain egokiak zirela zereginhorretarako. Beraz, hurrengo txandan aizkorahartuta itzuli nintzen mordo bat mozteko, bere-hala konturatu nintzen eta, mota horretakozuhaitz pila zegoela han. Lehortzen utzi nituenzirkuluaren edo hesiaren barruan, eta erabiltze-ko prest egon zirenean, leizezulora eramannituen. Han hurrengo denboraldian lanean aritunintzen, ahal izan nuen bezala, saski pila egiten,bai lurra eramateko eta baita, egoeraren arabe-ra, edozer gauza han sartu edo gordetzeko ere.Eta oso dotore amaitzen ez nituen arren, nirehelburuetarako nahikoa erabilgarriak ziren.Geroztik, saskirik gabe inoiz ez geratzeko ardurahartu nuen, eta zumitza zaharkitu ahala, berriakegiten nituen, bereziki alea gordetzeko saskihandi eta sakonak, kopuru oso handia biltzennuenean, zakuen ordez erabiltzeko.

Zailtasun hori menderatu, eta denboraluzean ihardun ondoren, aztertzen hasi nintzenbeste bi premiei nola aurre eman. Ez nuen isur-kariak gordetzeko ontzirik, ronez beteta zeudenbi upel, eta ura, edari biziak eta abar gordetzekokristalezko botilak, batzuk arruntak eta besteak

botila kaxa karratuak, izan ezik. Janaria surtanjartzeko ontzi bat besterik ez nuen, eta itsason-tzitik atera nuen tupin handi bat, nik behar nuengauzetarako handiegia, hau da, salda egiteko,edo haragi puska bat egosteko. Lortu nahi nuenbigarren gauza pipa bat egitea zen, baina ezi-nezkoa nuen. Azkenean, ordea, hura egitekomodua ere asmatu nuen.

Zutoinen edo zurkaitzen bigarren lerroa lan-datzen eta zumitza lantzen ihardun nuen, uda-rak edo lehorte garaiak iraun zuen bitartean,espero nuena baino denbora luzeagoan lotu nin-duen beste zeregin bati ekin behar izan nionean.

Esan dut lehenago gogo handia nuela uharteosoa ikusteko, eta errekan gora egin nuela, itzal-pea eraiki nuen lekuraino, eta han irekiune batzegoela itsaso aldera, uhartearen beste aldean.Orduan erabaki nuen lurraldea zeharkatzeabeste aldeko itsasertzeraino. Beraz eskopeta,aizkora, txakurra, ohikoa baino sutauts etamunizio gehiago hartuta, eta bi opil eta mahas-pasa mordo handi bat zakuan sartuta, abiatunintzen. Itzalpea eraikita nuen harana igaroondoren, mendebalean itsasoa izan nuen ikus-

menean, eta oso egun argia zenez gero, lurraoztoporik gabe begiztatu nuen, uhartea zen alakontinentea ezin esan nezakeen arren. Denaden, oso lur garaia zen eta mendebaletik mende-bal-hego-mendebalera hedatzen zen, nengoenlekutik oso urrun, nire irudipenaren arabera, etatartea ez zen hamabost edo hogei legoatakoabaino txikiagoa izango.

Ezin dut esan munduko zein leku izan zite-keen, baina banekien Ameriketakoa zela, etaegindako azterketen ondorioz, espainiar lurral-deetatik hurbil egon behar zuen, eta beharbadaizaki basatiz betea, eta han lehorreratu banintz,orduan nengoen baino egoera okerragoan egon-go nintzen. Horrenbestez, Jainkoaren ardurarenesku utzi nuen neure burua, orduan hasi bainin-tzen hura onartu eta gauzak onerako egitenzituela sinesten. Nolabait esateko, horrekinbarrua baretu nuen, eta alferrik negar egiteariutzi nion.

Gainera, gai horri buruz etenaldi bat eginondoren, erabaki nuen, lurralde hori espainiaritsasaldea bazen, zalantzarik gabe, noizbait itsa-sontziren bat ikusi beharko nuela alde batera

edo bestera joaten edo etortzen; eta bestela,lurralde espainiarren eta Brasilen arteko itsasal-de basatia izango zela, basatirik okerrenak zeuz-kana, kanibalak edo gizajaleak, beren eskutanerortzen ziren gizaki guztiak hil eta jaten zituzte-nak.

Burutapen horiek nerabiltzala lasai egin nuenaurrera. Ikusmenean nuen uhartearen aldeanirea baino atseginagoa iruditu zitzaidan, lorezeta belarrez apaindutako zabalune eztiz, etabaso dotorez betea baitzegoen.

Papagaia asko ikusi nituen, prest nengoen,ahal izanez gero, bat hartzeko, animalia hezi etaniri hitz egiten irakasteko. Zenbait ahaleginenondoren, papagaia gazte bat harrapatzea lortunuen, eta makila bat hartu, buruan jo eta konor-terik gabe utzi nuen, eta bere onera etorrizenean, etxera eraman nuen; baina zenbait urteigaro arte ez nuen hark hitz egitea lortu. Halere,azkenean irakatsi nion nire izena adiskidetasunhandiz esaten. Gero gertatu zitzaidan ezustea,ordea, huskeria izan bazen ere, oso barregarriaizan daiteke bere garaian.

Bidaia oso atsegina izan zen. Beheko lurretanerbiak, edo erbi itxura zutenak, eta azeriak aur-kitu nituen; baina ordu arte aurkitutako motaguztien ondoan oso desberdinak ziren, eta eznuen haiek jateko asmorik, batzuk hil nituenarren. Ez nuen ordea, ausartegia izateko arrazoi-rik, janari premiarik ez bainuen, eta neukana osoona zen gainera, batez ere hiru mota hauetakoa:ahuntza, usoa eta dortoka, eta horri mahatsaeransten banion, Leadenhall merkatuak berakere ez zukeen nirea baino mahai hobea prestatu-ko, gonbidatuak kontutan hartuta. Eta nire kasuatamalgarria izan arren, arrazoi sakonak nitueneskerrak emateko, janari faltarik ez bainuen,eta, nahikoa izateaz gainera, gozoa ere bai bai-tzen.

Txango horretan ez nituen inoiz bi milia ingu-ru baino gehiago egin egunean, baina horren-beste joan-etorri egin nituen aurkikuntza berriakikusteko, ezen leher eginda iristen bainintzengaua igaro behar nuen lekura. Orduan zuhaitzbatera igotzen nintzen atseden hartzera, edozuhaitz bateko nahiz besteko zutoinak moztu,eta lurrean tente jarrita, neure burua inguratzen

nuen, inolako piztirik, ni esnatu gabe behintzat,niregana hurbil ez zedin.

Itsasertzera iritsi bezain laster, harritu nin-duen nire egoitza uhartearen lekurik okerreneanjarri nuela ikusteak, han hondartza ezin kontaahala dortokaz baitzegoen betea; eta bestealdean, berriz, hiru besterik ez nituen aurkituurte eta erdian. Era askotako hegazti kopuru ika-ragarria ere bazen; batzuk lehenago ikusiaknituen eta beste batzuk ez nituen ordu arte ikusi;askok oso haragi ona zuten, baina ez nituen ize-nak ezagutzen, pinguino izenekoak izan ezik.

Nahi adina harrapa nitzakeen, baina sutautsaeta munizioa asko urritu zitzaizkidan, eta horre-gatik nahiago nuen, ahal izanez gero, ahuntzenbat hil, hura jaki hobea bainuen. Baina hanahuntz asko egon arren, uhartearen nire aldeanbaino gehiago, ehizarako zailtasun handiagoaknituen, lurraldea laua eta zabala baitzen, etamendi gainean nengoenean baino errazago ikus-ten baininduten.

Aitortu beharra daukat uhartearen alderdihori nirea baino askoz atseginagoa zela, bainaoraindik ez nuen lekuz aldatzeko asmo txikiena

ere, nire bizilekuan ongi kokatua nengoelako etahartara jarria nengoelako, eta han egon nintzendenbora guztian etxetik urrun bidaia bat egitenaritu nintzela iruditu zitzaidan. Bestalde, itsaser-tzetik ekialderantz egin nuen ibilaldia, hamabimilia edo uste dut. Orduan, zutabe handi batezarri nuen hondartzan ezaugarri gisa, eta berri-ro etxera itzultzea erabaki nuen, eta hurrengoibilaldia uhartearen beste aldera egingo nuela,nire bizilekutik ekialderantz, eta horrela biribi-lean berriro zutaberaino iritsi arte; baina horibere garaian adieraziko dut.

Etxera itzultzeko lehenagokoa ez zen bestebide bat hartu nuen, uharte osoa erraz ikusme-nean izan nezakeela pentsatuz, eta mendiaribegiratuta, nire lehenengo bizilekua aurkitzenhuts egingo ez nuelakoan; baina oker nengoen.Izan ere, bizpahiru milia egin nituenean, ibarhandi batera jaitsi nintzen, baina mendiz ingura-tua zegoenez gero, eta mendiak basoz estalita,ezin izan nuen bidea aurkitu, ez alde batera ezbestera, eguzkiari begiratuta ez bazen, bainahori ere ezinezkoa zen, egunaren ordu horretaneguzkiaren lekua zehatz-mehatz jakin ezean.

Nire zoritxarra areagotzeko, eguraldi laino-tsua izan zen hiruzpalau egunetan, ibar horretanegon nintzen bitartean, eta eguzkia ezin ikusnezakeenez gero, nora ezean larri ibili nintzen;eta azkenean, itsasertza aurkitu behar izannuen, zutabea bilatu, eta lehengo bide beretikitzuli. Orduan ibilaldi motzak eginez etxeratunintzen, eguraldia oso beroa zelako, eta eskope-ta, muzizioa, aizkora eta beste gauzak oso astu-nak.

Ibilaldi horretan nire zakurrak antxume bataurkitu zuen ezustean, eta harrapatu egin zuen.Ni bizkor joan nintzen haren bila, eta heldu etaonik atera nuen zakurraren mendetik. Animalia,ahal izanez gero, etxera eramateko gogo bizianuen, askotan bururatu baitzitzaidan antxume-ren bat etxera eramatea, horrela etxeko ahun-tzen arraza bat hazi eta zer janik izateko, sutau-tsa eta munizioa guztiz amaitzean.

Lepoko bat egin nion animalia txikiari, etabeti soinean neraman soka batekin lotu, eta,zailtasunak izan nituen arren, neure itzalperainoeraman nuen; han itxita utzi nuen, etxera itzul-

tzeko irrikatzen bainengoen, hilebete bainogehiago neraman eta etxetik kanpo.

Ezin dut adierazi nolako poza hartu nuen nireitzalpe zaharrera itzuli eta hamakan etzan nin-tzenean. Bidez bide egindako ibilalditxo hori,atseden hartzeko leku finkorik ez izateagatik,oso nekagarria egin zitzaidan, eta nire etxea, nikneure buruari esaten nion bezala, egoitza ezinhobea iruditzen zitzaidan bestearen ondoan, etainguruko guztia horren erosoa iruditzen zitzaida-nez gero, erabaki nuen ez nintzela berriz handikhain urrutira joango, uhartean egon beharranuen bitartean.

Astebetez atseden hartu nuen, ibilaldi luzea-ren ondoren indarberritu eta gozatzeko. Bitartehorretan denbora gehiena nire Poll-entzat kaiolabat egiteko lanean buru-belarri eman nuen,orduantxe etxekotzen eta nirekin harremanonak izaten hasi baitzen. Gero biribil txikian itxi-ta utzi nuen antxumean hasi nintzen pentsatzen,eta etxera ekartzea, edo jaten ematera joateaerabaki nuen. Horrenbestez, hara joan nintzen,eta utzi nuen leku berean aurkitu nuen, ezin bai-tzen irten, baina ia goseak hilda. Zuhaitzetako

adarrak, eta aurkitu nituen zuhaixketakoakmoztu, eta barrura bota nizkion. Jan zueneanberriro lotu nuen handik eramateko, bainagoseak erabat ahuldua zegoenez gero, ez nuenhura lotzeko premiarik izan, eta zakur bat beza-la etorri zitzaidan atzetik. Eta animaliari janariaematen jarraitu nuenez gero, maitagarri, atsegineta bihotz oneko bihurtu zen, eta geroztik huraere etxekotu zitzaidan, eta ez zidan alde egin.

Udazkeneko ekinozioko eurite garaia iritsizen, eta ordu arte bezain ospe handiz gordenuen irailaren 30a, nire lehorreratzearen urteu-rrena baitzen. Bi urte neramatzan orduan, eta eznuen handik ateratzeko iritsi nintzen eguneanbaino itxaropen handiagorik. Egun osoa eskerrikbenetakoenak ematen igaro nuen, nire egoerabakartiak izan zituen mesede zoragarriengatik,haiek gabe askoz zoritxarrekoagoa izango bai-tzen. Eskerrik apalenak eta benetakoenak emannizkion Jainkoari ikusarazi zidalako, bakardadehorretan agian zoriontsuagoa izan nintekeelagizartearen askatasunean eta munduko jolas etaatsegin guztiez inguratua egonda baino; eta nireegoera bakartia eta lagunartearen premia, Bere

irudiarekin eta Bere graziak nire ariman izanzuen eraginarekin bete ahal izan zuelako; etalaguntza, indarra eta adorea eman zidalakolurrean Haren Goi-arduraren mendean egotekoeta Haren betiko agerpenean itxaropena izate-ko.

Orduan hasi nintzen sumatzen askoz zorion-tsuago bizi nintzela, zoritxar ugari izan arren, ira-ganeko egunetako bizitza gaizto, makur eta izu-garrian baino. Eta orduan aldatu zitzaizkidanbiak, atsekabeak eta pozak; nahiak ere desber-dinak nituen, nire grinei zoroaldiak aldatuzitzaizkien, eta nire gozaldiak erabat berriakziren, iritsi nintzenean edo iraganeko bi urteetanizan nituenen ondoan.

Lehenago, han hemaneka nenbilenean, baiehizan edo bai lurraldea miatzen, nire arimarenegoerak sortzen zidan ezinegona bat bateanazaltzen zitzaidan, eta bihotza bera barruanitzaltzen zitzaidala sumatzen nuen, hango baso,mendi eta basamortuetan pentsatzean, etaozeanoaren betiereko burdinaga eta sarrailekinlotuta preso nengoela, jenderik gabeko basa-mortuan, ihesbiderik gabe. Arimaren barealdi

handienen erdian, ekaitz baten moduan azaltzenzitzaizkidan burutapen horiek, eta eskuak bihu-rriarazten zizkidan, eta haur bat banintz bezalanegar eginarazten. Batzuetan lanean ari nintzelagertatzen zitzaidan, eta berehala eseri eta has-peren egiten nuen; ordubetez edo bi orduz lurre-ra begira geratzen nintzen, eta hori okerragoazen niretzat; izan ere, negar eginez edo hitz egi-nez barrua askatuz gero, burutik kendukonukeen, eta oinazea, besterik gabe, nekearenordorioz baretuko zitzaidakeen.

Baina orduan gogoeta berriak izaten hasi nin-tzen. Egunero irakurtzen nuen Jainkoaren Hitzaeta hango gozagarri guztiak erabiltzen nituenneure egoerarako. Goiz batean, oso goibel nen-goela, hitz hauek zeuden lekuan ireki nuenBiblia: «Ez zaitut inoiz utziko, ez zaitut inoiz baz-terreratuko». Berehala iruditu zitzaidan nirizuzenduak zirela, bestela zergatik ziren horrenaproposak, nire egoeragatik horren goibelduanengoen unerako, eta Jainkoak eta gizonek baz-terreratu nindutenerako?

Handik aurrera neure barruan garbi ikustenhasi nintzen zoriontsuagoa izan nintekeela egoe-

ra bakarti eta baztertutako horretan, ziur askobeste egoera jakin batean munduan izan nintze-na baino; eta gogoeta horiekin Jainkoari eskerrakemateko prest nengoen, haraino eraman nin-duelako.

Ez nekien zer zen, baina zerbaitek asaldatuzidan arima gogoeta hori izan nuenean, eta eznintzen hitz horiek esatera ausartu.

— Nola izan zaitezke horren azal zuria —esannuen ozenki— zer eta, ihes egiteko erregutuzotoitz egitea nahiago izan duzun egoera beraga-tik eskerrak emateko, pozik egoteko ahaleginguztiak egin dituzun arren?

Han geratu nintzen, eta ezin esan badezaketere Jainkoari han egoteagatik eskerrak eman niz-kionik, benetan eskerrak eman nizkion begiakireki zizkidalako, bide mingarriak erabilita, nireaurreko bizitzaren egoera ikusi, maltzurkeriezerrukitu eta damuarazteko. Ez nuen inoiz Bibliaireki ez itxi Jainkoa neure arimaren barru barru-tik bedeinkatu gabe, Hark Ingalaterrako adiski-dea, nik ezer esan gabe, liburua nire beste gau-zekin batera jartzera bultzatu zuelako, eta gero

itsasontzi hondoratutik ateratzen lagundu zida-lako.

Horrela, arimaren jarrera horrekin, hasi nuenhirugarren urtea, eta, irakurlea lehenengourtean egin nuen bezalako kontaketa zehatzare-kin nekarazteko asmorik ez dudan arren, oro haresan daiteke gutxitan egoten nintzela zereginikgabe, eta denbora egunean zehar nituen eginki-zunen arabera zatitua nuela; hala nola, lehenen-goa, Jainkoareganako betebeharrak eta IdatziSantuen irakurketa, eta horretarako beti gorde-tzen nuen tarte bat, egunean hiru aldiz. Bigarre-na, eskopeta hartu eta janari bila joatea; horre-tarako goizero, euririk ez bazen, hiru ordu edobehar izaten nituen. Hirugarrena, jateko hil edoharrapatu nuena antolatu, ondu, gorde eta jate-ko prestatu. Horrek egunaren zati handi bat har-tzen zuen. Kontutan izatekoa da baita ere,eguerdian, eguzkia punturik gorenean zegoe-nean, beroaren indarra handiegia zela kanporajoateko; horregatik lanerako lau ordu besterik eznituen arratsaldean, lanerako eta ehizarakoorduak aldatzen nituenenean izan ezik, orduan

lana goizean egiten nuen eta eskopetarekin irtenarratsaldean.

Lanerako geratzen zitzaidan denbora laburhorri lanean egin behar nuen neurriz kanpokoahalegina, tresnarik eta laguntzarik ez nuelakoeta ezta trebetasunik ere, eta edozer gauza egi-teko behar nuen ordu pila erantsi beharko nioke.Adibidez, berrogei eta bi egun eman nituen oholbat prestatzen leizezuloan jarri nahi nuen apalluze bat egiteko; aldiz, bi zerralarik beren erre-minta eta zerrarekin, horrelako sei moztukolituzkete zuhatiz beretik egun erdian.

Nire egoera hau zen: zuhaitz handia beharnuen, ohol zabala lortzeko. Hiru egun behar izannituen zuhaitza mozteko, eta bi gehiago adarrakkendu eta enbor edo enborki bilakatzeko. Aizko-rakadaka eta kolpeka bi muturretatik txirbilaaterata enborra arindu nuen, handik mugitu ahalizateko bezain arin bihurtu arte. Orduan jiratu,eta alde bat, mutur batetik besteraino, oholabezain laua eta leuna utzi nion; gero alde horiazpian jarri, eta beste aldea jan nion, oholakgutxi gorabehera lodieran hiru hatz zabal neurtueta bi aldeetatik laua izan arte. Edonork har

dezake kontutan lan hori egiteko nire eskuekegin behar izan zuten indarra, baina indarrak etaeraman onak lan hori, eta beste gauza asko egi-teko gai egin ninduten. Hau aipatzen dut berezi-ki horrelako lan txiki bat egiteko denbora nolajoaten zitzaidan ikusarazteko; hau da, laguntzaeta tresnekin txikikeria izan zitekeena, lan itzelazela, eta denbora harrigarria behar nuela neukbakarrik eta neure eskuz egiteko. Baina hala ere,eraman handiz eta ahaleginduz, gauza asko eginnituen, eta, egia esateko, nire egoeran beharrez-koa nuen edozer gauza, aurrerago azaldukodudan bezala.

Azaroa eta abendua bitartean, garagar etaarroz uztaren zain nengoen. Horretarako honga-rritu edo atxurtu nuen lurra ez zen oso handia,landare bakoitzeko hazia ez baitzen lakari erditikgorakoa, uzta oso bat galdu bainuen lehortegaraian ereiteagatik. Orduan, bazirudien uztaoso ona zetorrela, baina halako batean kontura-tu nintzen berriro dena galtzeko arriskuan nen-goela, aurre egiten oso zailak ziren zenbait etsaizirela eta. Lehenengo eta behin, ahuntzak etabasoko beste animaliak, nik erbi deitzen nitue-

nak, belar izpien eztitasuna dastatu ondoren,han egoten baitziren gau eta egun; eta landareahazi orduko behe behetik jaten zuten eta ez zio-ten zuztarra egiteko denborarik ematen.

Ez nuen ikusten inguruan hesi bat egiteabeste konponbiderik, eta ahalegin handiz saiatunintzen, bizkor bukatu beharra nuelako. Denaden, goldetutako lur zatia txikia zenez gero, etauztari egokitua, hiru asteetan gutxi gorabeheraerabat hesiz inguratua izan nuen, eta animaliabatzuei egunez tiro eginez, eta gauean zakurra,ateko zutoin bati lotua, zaunka aritzeko zaindarijarrita, etsaiek laster utzi zuten lekua, eta aleaindartsu eta ongi hazi zen, eta bizkor hasi zenheltzen.

Baina animaliek alea landare zenean honda-tu zidaten bezala, txoriak hondatzeko zorianegon ziren buru egin zenean. Hain zuzen ere,alea nola ari zen hazten ikustera joan nintze-nean, nire alor txikia ez dakit zenbat motatakohegaztiz inguratua ikusi nuen, eta han geratuziren ni joateko zain baleude bezala. Berehalauxatu nituen, eskopeta beti eramaten bainuenaldean. Tiro egin orduko, nik ikusi ez nuen

hegazti multzo txiki bat altxa zen alorretik berta-tik.

Horrek oso nahigabetu ninduen, egun gutxibatzuetan nire itxaropen guztiak irentsiko zizki-daten beldur nintzelako, eta goseak hil eta uztabakar bat biltzeko gai izango ez nintzelako; etaez nekien zer egin. Dena dela, ahal izanez gero,uzta alferrik galtzen ez uztea erabaki nuen,horretarako gau eta egun lurra zaintzen egonbehar banuen ere. Beste ezer egin aurretik, eginzituzten kalteak ikustera joan nintzen, eta askosamar hondatu zutela konturatu nintzen, bainaoraindik alea gordinegia zegoenez gero, galeraez zen horren handia izan, eta zirudienez gera-tzen zena, onik ateratzea lortzen banuen, uztaona izango nuen.

Han ondoan geratu nintzen eskopeta bete-tzen, eta gero irten nintzenean, erraz ikusinituen lapurrak inguruko zuhaitz guztietan zeu-dela, itxuraz ni noiz joango zain. Eta hala gerta-tu zen; handik urrundu nintzenean, alde eginbanu bezala, ikusmenetik galdu ninduten ordu-ko, banan-banan abaildu ziren berriz nire alorre-ra. Oso haserre nengoen eta ezin nuen gehiago

etorri arte zain geratu, jakinda orduan jatenzuten ale bakoitza, nolabait esateko, gerora ogipuska bat gutxiago izango zela niretzat. Horren-bestez, hesiraino hurbildu, berriro tiro egin etahiru txori hil nituen. Hori zen egin nahi nuena,beraz, lurretik jaso eta Ingalaterran lapur nabar-menei egiten zaien gauza bera egin nien, hauda, kateatuta zintzilik jarri, besteen eskarmentu-rako. Zaila da inork sinestea hark izan zuen era-gina; izan ere, txoriek, alorrera gehiago ez hur-biltzeaz gainera, handik gutxira, uhartearen aldehori utzi zuten, eta ez nuen txori bakar bat ikusinire egoitzaren inguruan, txorimaloak zintzilikizan nituen bitartean.

Oso pozik nengoen horregatik, ziur egon zai-tezke, eta abenduaren bukaera aldera, uztabildu nuen; urteko bigarrena.

Baina goibelduta ekin nion belarra mozteariez segarik eta ez igitairik ez nuelako, eta ontzianzeuden armetatik onik ateratako ezpata eta aiz-toekin ahal nuen bezala halako bat egiten ahale-gintzea beste biderik ez nuen. Dena dela, nirelehenengo uzta txikia zen, eta ez nuen zailtasunhandiegirik izan hura mozteko. Berehala bildu

nuen uzta neure erara, buruak besterik ez baini-tuen mozten; eta nik egindako otar handi bateansartu eta eraman nituen; gero eskuz aletunituen. Eta uztaren amaieran ikusi nuen lakarierdi hazitik orduan ia bi lakari arroz nituela eta bilakari eta erdi baino gehiago garagar, edo horre-lako zerbait iruditu zitzaidan, ez bainuen neur-tzeko modurik orduan.

Dena den, hori bultzagarri handia izan zenniretzat, ikusten bainuen, denboraren poderioz,Jainkoak ogiz hornituko ninduela. Orduan berrizkezkatu nintzen, ez bainekien alea nola eho edoirina nola egin, edo nola garbitu eta galbahetu,eta ezta ere, irina lortu arren, ogia nola egin edonola egosi. Arazo horiek guztiak biltegian alekopuru handi bat izateko eta horniketa jarraiaziurtatzeko nuen gogoari erantsita, erabakiarazizidaten bildutako uztatik ezer ez jatea etahurrengo denboraldiko hazitarako gordetzea;eta bitartean, lan eta ikasketa ordu guztiakneure burua aleez eta ogiz hornitua izateko zere-gin mardulean eman nituen.

Benetan esan daiteke, ogia lortzeko ari nin-tzela lanean. Lan harrigarria zen, eta uste dut

oso jende gutxik pentsatu duela horretaz, alegia,zenbat gauza txiki diren beharrezkoak gari uztaegin, bildu, ontzen utzi, maneatu eta ogi bakarbat egiteko.

Ni izadian ezer gabe egoteak egunetik egu-nera gehiago atsekabetzen ninduen, eta orduakigaro ahala, gero eta gehiago konturatzen nin-tzen horretaz, baita hazien lehenengo eskukadajaso nuenean ere, esan dudan bezala, era harri-garrian sortu eta bildu bainituen.

Lehenik eta behin ez nuen golderik lurrairaultzeko, ez aitzurrik edo palarik zuloa egiteko.Baina tira, egurrezko pala bat egin eta konpondunuen, lehen adierazi dudan bezala. Hala ere,horrela lana erdizka besterik ez nuen egiten, etapala egiteko egun asko eman nituen arren, bur-dinarik ez zuenez gero, oso erraz hondatzen zen,eta gainera lana egitea gogorragoa zen etaemaitzak ez ziren oso onak.

Halere, ohitu egin nintzen egoera horretara,jasankortasunez lan egitearekin nahikoa nuen,eta emaitzaren akatsak onartzen ikasi nuen.Alea erein nuenean, area behar nuen, eta ozto-po hori gainditzeko, zuhaitz baten adar handi eta

sendo bat hartu, eta esan daiteke lurra atzapar-katu egin nuela, eskuaretu edo jorratu bainogehiago.

Alea hazi bitartean, esan dut dagoeneko zen-bat eta zenbat gauza egin behar nituen: hesiaegin, ongi finkatu, alea moztu edo uzta bildu,ontzen utzi eta etxera eraman, jo, eta lastoa etaoloa bereizi eta gorde. Gero errota behar nuenalea ehotzeko, galbahea bahetzeko, legamia etagatza ogia egiteko, eta labea egosteko. Denaden, lortu nuen ezer izan gabe hori guztia egitea,gero esango dudan bezala, eta alea aukera ezinhobea zen niretzat eta aurrerapen ikaragarria.Horrek guztiak, esan bezala, nekagarriagoa etaastunagoa bilakatzen zuen lana, baina ez zego-en konponbiderik. Ez zidan gainera denboraasko galarazi, zatitua bainuen eguna, eta ordubatzuk ematen bainituen egunero zeregin horie-tan; eta ogia egiteko ale kopuru handi bat izanarte batere ez erabiltzea erabaki nuenez gero,ondorengo sei hilabeteak nituen, buru-belarrilanean eta asmaketetan arituz, neuretzakobehar adina ale lortu nahi banuen, hura lantzekobehar nituen tresnez hornitua egoteko.

Baina lehenbizi lur-sail handiagoa prestatubehar nuen, akre bat lur ereiteko adina hazi bai-nuen orduan. Hori egin aurretik, gutxienez aste-beteko lana nuen pala bat egiteko, baina eginnuenean ordea penagarria iruditu zitzaidan etaoso astuna, eta harekin lan egiteak lan bera bialdiz egitea esan nahi zuen. Dena den, aurreraegin nuen eta hazia bi lur-sail handi eta lauetanerein nuen, etxetik ahal izan nuen bezain gertu;hesi on batez inguratu nituen, eta hura egitekozutoinak lehen erabilitako zuhaitzetatik moztunituen, banekien eta hazi egingo zirela, eta han-dik urtebetera hesi igokaria edo bizia izangonuela, eta konponketarik ez zuela beharko. Lanhorretarako ez nituen hiru hilabete baino gutxia-go behar izan, baina denboraldi horren zatirikluzeena eurite garaikoa izan zen, eta garaihorretan ezin izan nintzen kanpora irten.

Etxean, euria ari zuenean eta irten ezin nin-tzenean, zereginik aurkitzen nuen ondoren esan-go dudan gauzak egiten. Lanean ari nintzenbitartean, jolasean aritzen nintzen papagaiarihitz egiten, eta hari hizketan irakasten. Lasterikasi zuen bere izena esaten, eta «Poll» oihuka-

tzen, eta hori izan zen, nire ahoak esan gabe,uhartean entzun nuen lehenengo hitza. Hori ezzen lana, lanaren osagarri bat baizik. Bainaorduan, esan dudan bezala, zeregin garrantzitsubat nuen esku artean, hau da, aspalditik ari nin-tzen ikertzen, modu batera edo bestera, buzti-nezko ontziak nola egin, eta premia handia izanarren, ez nuen modurik aurkitzen. Bestalde, egu-raldiaren beroa kontutan hartuta, zalantzarik eznuen buztin motaren bat lortuz gero, ontzimodukoren bat egiteko gai izango nintzela, etaeguzkitan lehortzen utzita, nahikoa gogorra etasendoa izango zela erabili ahal izateko, etabarruan gauza lehorrak edo lehor egon beharzutenak gordetzeko. Eta alea, irina eta abar...prestatzeko beharrezkoa zenez gero, ahal izannituen handienak egitea erabaki nuen, suilenantzekoak, barruan sartzen nuenak luzaroaniraun zezan.

Irakurleari barre eginaraziko nioke, edo nitazerrukiarazi, esango banio zenbat bide aldrebeshartu nituen orea altxatzeko, eta zenbat gauzabitxi, itxuragabe eta itsusi egin nituen; zenbathautsi ziren barrurantz eta kanporantz, buztina

ez zelako bere pisuari eusteko bezain gogorra;zenbat pitzatu ziren eguzkiaren berotasun ikara-garrian bizkorregi jartzeagatik, eta zenbat eginziren txiki-txiki, bai lehortu baino lehen eta bailehortu ondoren mugitu nituenean; eta hitzbatean, nola, buztina bilatzen, ateratzen, goza-tzen, etxera eramaten eta lantzen bi hilabetetanburu belarri aritu ondoren, buztinezko bi gauzaitsusi (ezin diet suil izena eman) besterik eznituen egin.

Dena dela, bi ontzi horiek eguzkitan egosi etaongi lehortu eta gogortu zirenean, kontuz altxanituen eta horretarako bereziki egin nituen zumi-tzezko bi saski handietan sartu nituen ez puska-tzeko, eta ontziaren eta saskiaren artean lekuageratzen zenez gero, arroz eta garagar lastozbete nuen. Bi ontzi horiek beti lehorrak egonda,iruditu zitzaidan alea ere lehorra gorde ahal izan-go zutela barruan, eta agian irina, alea xehatuondoren.

Ontzi handiak egiteko ahaleginean huts eginnuen arren, gauza txiki batzuk egin nituen arra-kasta handiagoarekin; hala nola, ontzi txiki biri-bilak, plater zapalak, eltzeak eta tupinak, eta

nire eskuek egin zezaketen beste edozer gauza,eguzkiaren beroak gogor-gogor egin arte bero-tzen zituenak. Baina horrek guztiak ez zuen nireasmoa betetzen, hau da, isurkariak gordetzekoeta surtan jartzeko buztinezko ontzi bat egitea,eta egindako ontziekin ez bata ez bestea ezinnuen egin. Handik pixka batera, haragia presta-tzeko su handi bat egin eta, hura amaitzean suaitzaltzera nindoala, buztinezko ontzietako batenpuska bat aurkitu nuen sutan, erreta, harriabaino gogorragoa, eta teila bezain gorria. Poztuegin nintzen hori ikustean, eta puska bat errebaldin bazen, osorik ere egosi ahal izango zirela,esan nion neure buruari.

Horrek ontzi batzuk egosteko sua nola anto-latu pentsarazi zidan. Ez nuen susmorik ereontzigileek erabiltzen zituzten labeak nola egitenziren, edo ontziak berunez nola beiraztatu zitez-keen, horretarako beruna izan arren. Baina hirulurrezko ontzi eta bizpahiru ontzitxo jarri nituenbata bestearen gainean pilatuta, inguruan suaegiteko egurra, eta azpian txingar ugari zutela.Sua indarberritzeko enbor berriak jarri nituenkanpoaldean eta ontzien gainean, barruko

ontziak gori-gori zeudela eta ez zirela haustenikusi arte. Ongi gorrituta zeudela garbi ikusi nue-nean, sutondoan utzi nituen bospasei orduz,ontzietako bat pitzatu ez, baina urtu edo galda-tu egin zela ikusi nuen arte, beroaren indarrakbuztinarekin nahasita zegoen hondarra urtu eginzuelako, eta han utziz gero beira bilakatuko zen.Orduan sua gutxitu nuen pixkanaka, ontzienkolore gorria ahultzen hasi arte, eta gau osoangeratu nintzen hari begira, suari azkarregi itzal-tzen ez uzteko, eta goizean hiru eltze bikain, ezdut esango dotore, nituen eta beste bi buztinez-ko ontzi, ezin hobeto egosiak, eta horietako batongi beiraztatua, hondarra urtzearen ondorioz.

Saio horren ondoren, ez dut esan beharrik,handik aurrera ez nuela buztinezko ontziren pre-miarik izan, baina esan behar dut itxuran ezzegoela alde handirik batetik bestera, edonorkpentsa dezakeen bezala, haurrek buztinezko opi-lak egitean erabiltzen duten modu bera edo opi-laren orea egiten ikasi ez duen emakumezkobatena erabiltzen bainuen.

Ez zen inoiz horrelako gauza txiki batenaurrean nirea bezalako poz handia izango, sutan

jar nezakeen buztinezko ontzi bat egin nuelaikusi nuenean. Ia ezin izan nuen ontziak hoztuarte itxaron, horietako batean, haragi zati baturetan sartuta, egosten sutan jartzeko; eta pri-meran egosi zen. Gero antxume zati bat hartueta salda on bat egin nuen, nik nahi bezain onaizateko, olo-irina eta beste zenbait osagarrirenpremia izan arren.

Hurrengo eginkizuna harrizko mortairu batlortzea nuen, alea txikitu edo xehatzeko, ez bai-nuen uste, bi esku besterik izan gabe, errota bategin ahal izateko behar zen trebezia maila gore-nera iritsiko nintzenik. Premia hori betetzeko,gauza garrantzitsu bat behar nuen; izan ere,munduko lanbide guztien artean, beste ezertara-ko baino gutxiago nengoen prestatua harri xeha-tzaile izateko, eta gainera ez nuen tresnarik lanhorri ekiteko. Egun bat baino gehiago emannuen harri handi baten bila, barrua zulatuz mor-tairua egiteko, baina ez nuen bat ere aurkitu,arkaitz gogorrekoak izan ezik, eta han ezin nuenzuloa egin edo harria ebaki. Bestalde uhartekoharriek ez zuten gogortasun nahikorik eta errazbirrintzen ziren, hareharriak baitziren denak, eta

ezin zuten mortairu-esku sendo baten pisuajasan, edo hondarrez bete gabe alea xehatu.Beraz, harri egoki baten bila denbora luzea galduondoren, amore eman, eta erabaki nuen egurmokor sendo bat bilatzea, eta hori askoz erraza-go aurkitu nuen. Nik altxatzeko moduko egurhandi bat ikusi nuen, eta aizkora eta aizkora txi-kia hartu eta kanpotik biribildu eta forma emannion; gero, suaren laguntzaz, eta ezin gehiagoanlanean aritu ondoren, zuloa egin nion barruan,Brasilen indiarrek kanoak egiten dituzten bezala.Hori egin ondoren, burdinazko egurra zeritzanzuhaitzetik mortairu-esku edo xehatzaile handiastun bat egin, eta hurrengo uzta bildua izanarte gorde nuen, ogia egiteko alea xehatzekoedo gutxienez mazpiltzeko asmoz.

Hurrengo zailtasuna galbahe edo bahe bategitea nuen, irina bahetzeko, eta zahia azaletikbereizteko, hura gabe ez baitzitzaidan iruditzenogia egin ahal izango nuenik. Hori zailagoa zen,eta horretan ezin nuen pentsatu ere, ez bainuenpremiazko gauza bakar bat ere, alegia, kalamuehun edo oihal fin eta meherik irina handik iga-roarazteko. Orduan hilabete batzuetako etenal-

dia izan nuen, ez bainekien zer egin. Ez nuenehunik, piltzar batzuk izan ezik; banuen ahuntzilea, baina ez nekien nola ehundu edo irun, etanola jakin izan banu ere, ez nuen lanerako tres-narik. Horretarako aurkitu nuen irtenbide baka-rra izan zen, itsasontzitik atera nuen itsasgizo-nen arroparen artean, perkalezko edo museli-nazko zapi batzuk bazirela gogoratzea, etapuska batzuk hartu eta hiru galbahe txiki eginnituen, nire lanerako nahikoak; eta zenbait urte-tan horiekin moldatu nintzen. Haiek hondatuondoren zer egin nuen azalduko dut beregaraian.

Ogia egostea zen ondoren kontutan hartzekoeginkizuna; eta ogia nola egingo nuen alea iza-tean, legamiarik ez banuen. Horri buruz, konpon-biderik ez zegoenez gero, ez nintzen gehiegikezkatu, baina labearen premia ezinbestekoazen. Azkenean, horretarako ere zerbait egiteabururatu zitzaidan. Buztinezko ontzi zabal zaba-lak egin nituen, baina ez sakonak, hau da, bioineko diametroa zuten, eta bederatzi hatz eska-sekoa sakonera. Besteak bezala sutan errenituen eta gero sutondoan utzi. Ogia egosi nahi

izan nuenean, sutzarrean su handi bat piztu etateila karratu batzuekin estali nuen, horiek ere nikegin eta erretakoak, baina erabat karratuak zire-nik ere ezin esan.

Sua txingar edo ikatz gori bihurtu zenean,sutzarraren gainera eraman nituen, ia erabatestali arte, eta han eduki nituen sutzarrak iraunzuen bitartean; gero txingarrak erratzaz garbitunituen eta ogi opila edo opilak han jarri nituen.Buztin ontzia goikoz behera gainean jarri nuen,eta txingarrak inguruan jarri nizkion, beroari eus-teko eta beroa areagotzeko. Eta horrela, mundu-ko laberik onenean bezala, egosi nuen garagar-ogia, eta epe motzean, gozogile bikain egin nin-tzen; izan ere, arroz opil batzuk eta budinak eginnituen, baina ez nuen barrunbeterik egin ahalizan, ez bainuen barruan jartzeko ezer, hegaz-tien eta ahuntzen haragia izan ezik.

Ez da harritzekoa gauza horiek guztiak uhar-tean egin nuen hirugarren urtearen zatirik han-diena hartzea, azpimarratzekoa baita hori eginbitartean, uzta berria eta uzta bilketa nituelaeskuartean. Uzta bere garaian bildu eta nola edohala eramaten nuen etxera, eta saski handietan

uzten nituen ale buruak, aletzeko denbora izanarte, ez bainuen gainean alea jotzeko zorurik, ezeultzirik edo bestelako tresnarik.

Gainera, ale kopurua handitzen ari zitzaidan,eta aletegia handitu nahi nuen, eta uztak horren-beste ematen zuenez gero, hogei garagar lakariinguru nituen, eta beste hainbeste edo gehiagoarroz. Horrenbestez, mugarik gabe erabiltzeaerabaki nuen, ogia aspaldi amiatu baitzitzaidan.Era berean, urte osorako behar nuen kopuruaikusi eta urtean behin besterik ez ereitea eraba-ki nuen.

Oro har, erabaki nuen berrogei garagar etaarroz lakari urte osoan jan nezakeena bainogehiago zela, eta beraz, urtero azken aldianereindako kopuru bera ereitea, kopuru horrekogiz eta abarrez erabat hornituko ninduelakoan.

Gauza horiek guztiak egiten nituen bitartean,ziur egon zaitezke pentsamenduek askotanuhartearen beste aldetik ikusitako lurralderaihes egiten zidatela, eta ezkutuko gogoak sor-tzen zitzaizkidala han egoteko, handik kontinen-tea ikusiko nuela, eta lurralde jendeztatua izan-go zela amets eginez, eta handik aukera izango

nuela urrutirago joateko eta agian azkeneanihesbideren bat aurkitzeko.

Baina aldi berean ez nituen egoera horrenarriskuak kontutan hartzen, basatien eskuetaneror nintekeela, eta agian arrazoiak nituela Afri-kako lehoiak eta tigreak baino okerragoak izan-go zirela uste izateko; izan ere, haien mendeeroriz gero, arrisku handia nuela eta seguraskiniri eraso egin ondoren jan egingo nindutela,Karibeko itsasaldeko biztanleak kanibalak edogizajaleak zirela entzunda bainuen, eta latitu-dearengatik banekien ezin nintzela itsasaldehorietatik oso urruti egon. Eta kanibalak ez bazi-ren ere, hil nintzaketen, haien eskuetan erorita-ko europar askori gertatu zitzaien bezala, baitahamar edo hogeiko taldeetan zeudenean ere,are errazago ni, bakarra izanda, eta haien aurkaneure burua babesteko ezer gutxi egin nezakee-larik. Gauza horiek guztiak, berriro diot, ongigogoan izatekoak, ez nituen hasieran kontutanhartu, gero hartuko nituen bezala, nire barruakbeste aldeko itsasertzera iristea besterik ez bai-tzuen nahi.

Orduan itzulminez gogoratzen nituen Xurymutil gaztea eta ahari bizkarra zuen bela-ontzia,harekin Afrikako kostaldean mila miliatik goraegin bainituen; baina alferrik zen. Gero gure itsa-sontziko txalupa ikustera joan nintekeela burura-tu zitzaidan, esan bezala, ekaitzak, hondoa jogenuenean, hondartzan urrutiraino bota zuena.Hasieran zegoen leku berean zegoen ia, eta ola-tuen eta haizearen indarrek ia ipurdiz gora jarrizuten, eta hondarrezko haitz-lerro garai batenkontra bota, baina ez zuen, lehen bezala, urikinguruan.

Laguntzarik izan banu txalupa konpondu etauretara botatzeko, bere lana ongi egingozukeen, eta neke handirik gabe Brasilera iritsikonintzatekeen. Baina aldez aurretik ikusi beharizan nuen ontzia irauli eta tente jartzea, uharteazegoen lekutik mugitzea bezain zaila izangozela. Dena dela, basora joan nintzen eta, hagaketa subilak moztu, eta ontzira eraman nituen,zer egin nezakeen ikusteko erabakia hartuta, etaneure buruari gogoraziz, ontzia iraultzea lortzenbaldin banuen, erraz konpondu ahal izangonituela hark jasandako kalteak, eta txalupa

bikaina izango zela harekin itsasoratu ahal izate-ko.

Su eta gar aritu nintzen emaitzarik gabekolan horretan, eta uste dut hiruzpalau aste emannituela zeregin horretan. Azkenean, nire indareskasekin hura altxatzea ezinezkoa zela ikusita,hondarrean zuloa egitea erabaki nuen, azpiakjan eta beherantz irristarazteko, eta enborrengainean jarrita, aldapa behera bultzaka erama-teko. Baina hori egin nuenean, ikusi nuen ezinnuela mugitu, ezin nuela azpian sartu, eta aregutxiago uretara aldapa behera irristaka era-man; beraz amore eman behar izan nuen. Etaorduan, ontziaren itxaropenari agur esan nionarren, gutxitu beharrean, baliabideak alferrika-koak zirela ikusita, areagotu egin zitzaidan kon-tinentera nora ezean abiatzeko gogoa.

Horrek azkenean pentsarazi zidan, lurraldehorietako biztanleek egiten zituztenak bezalakokanoa edo piragua bat egiteko gai izango nintze-la, baita erremintarik gabe ere, edo nik esangonukeen bezala, laguntzarik gabe, hau da, zuhaitzhandi baten enborraz baliatuta. Hori zitekeenairuditzeaz gainera, erraza ere iruditzen zitzaidan,

eta pozik nengoen hura egiteko burutapena izannuelako, abantaila handiagoak bainituen beltzekedo indiarrek baino, baina indiarrek ez zutenoztopo jakin bat kontutan izan gabe, alegia,ontzia amaitzean, hura mugitu eta uretara era-man ahal izateko eskuen premia, niretzat, india-rrei erreminta premiatik sortutako ondorio guz-tiak baino konpontzen zailagoa zen oztopoa.Izan ere, zertarako nahi nuen basoan zuhaitzhandi bat aukeratu, nola edo hala moztu, kanpo-aldea aizkoratu eta berdindu txalupa itxuraeman arte, eta barrua erre edo moztu hutsuneaegiteko, hori guztia egin ondoren, aurkitu nuenleku berean utzi behar baldin banuen, uretarainoeramateko gai ez nintzelako?

Inork esan dezake txalupa egiten ari nintzenbitartean ez nuela nire egoeraz burutapen txikie-na ere izan, aldez aurretik txalupa nola itsasora-tu pentsatu beharra nuelako; baina nire gogoahorren lotua nuenez gero itsasoko bidaldiarekin,ez zitzaidan behin ere bururatu txalupa nola era-man uretara. Eta noski, errazagoa zen niretzatharekin itsasoan berrogeita bost milia egitea,

lehorrean berrogeita bost beso baino, alegia,zegoen lekutik uretaraino eramatea.

Txalupa egiten hasi nintzen gizonik zoroenakedo zentzumena sorgortua zuenak egingolukeen moduan. Helburuan pentsatzen poza har-tzen nuen, hura egiteko gai nintzen gogoan izangabe. Askotan etortzen zitzaizkidan ordea buru-ra txalupa itsasoratzeko zailtasunak, bainaamaiera eman nien galdera horiei, neure burua-ri eman nion erantzun zoro batekin: «Egin deza-dan lehenik txalupa, eta aurkituko dut gero,amaitua egotean, hura eramateko moduren batedo beste».

Biderik barregarriena zen hura, baina nireametsaren gogo bizia nagusitu zitzaidan etalanean aurrera egin nuen. Izai bat moztu nuen,eta askotan galde egin izan diot neure buruariSalomonek horrelakoren bat aurkitu ote zuenJerusalengo tenplua egiteko. Bost oin eta hamarhatz beteko diametroa zuen beheko aldean,errotik gertu, eta lau oin eta hamaika hatz bete-ko diametroa hogeita bi oinetara iristean, handikaurrera meheagoa zen eta gero adarretan bana-tzen zen. Lan ikaragarria egin behar izan nuen

zuhaitz hori mozteko. Hogei egun eman nituen joeta su lanean, aizkora eta aizkora txikia erabili-ta, enborra errotik mozten eta aizkoratzen,hamalau gehiago adarrak eta adaxkak kentzeneta adaburutzen. Ondoren, hilabete behar izannuen enborrari itxura eman eta akatsak berdin-tzeko, eta txalupa baten azpiaren antzeko zer-bait egiteko, uretan behar bezala tente egonbehar bazuen. Hiru hilabete gehiago behar izannituen barrua husteko, eta txalupa egoki batentankera emateko. Hori sua erabili gabe eginnuen, besterik gabe zur-mailuz eta zizelaz balia-tuta, eta lanaren lanaz, piragua dotorea egitealortu nuen, barruan hogeita sei gizon eramatekoadinakoa, eta horrenbestez nahikoa ni eta nirezama guztia barruan eramateko.

Lan hori amaitu nuenean, pozez zoratzennengoen. Txalupa neure bizitzan inoiz ikusi nuenzuhaitz bakarrarekin egindako piragua edo kano-arik handiena zen. Hura bai izan zela lan nekeza,ziur egon zaitezke, eta uretaraino eramatea bes-terik ez nuen falta; eta uretaraino eramatea lor-tzen banuen, zalantzarik ez dut, inoiz egin den

bidaldiarik zoroena eta bitxiena izango zelanirea.

Baina uretara eramateko asmatu nituen bideguztiek huts egin zidaten, lan handia eman zida-ten arren. Txalupa uretatik ehun iarda ingururazegoen, baina lehenengo oztopoa errekarantzjoateko bidean zegoen muino bat zen. Tira,bada, traba hori saiesteko, lurra zulatu eta alda-pa bat egitea erabaki nuen. Hasi nintzen horiegiten, eta neke ikaragarriak izan nituen, baina,nor ikaratzen du nekeak, aurrean salbabidea iku-sita? Lana amaitu nuenean eta zailtasun horigainditu nuenean, ordea, lehengoan nengoen,ezin bainuen kanoa mugitu beste txalupa mugi-tu ezin izan nuen bezala.

Gero uretatik neukan tartea neurtu nuen, etaaingura leku edo ubide bat egiteko zuloa egiteaerabaki nuen, ura kanoa zegoen lekuraino irista-razteko, kanoa uretaraino ezin nuela eramanikusita. Beraz, lan horri ekin nion, baina laneanhasi bezain laster, kontuak ateratzen hasi nin-tzenean zenbateko sakonera behar nuen, zenba-teko zabalera, eta lurra nola kendu behar nuen;eta konturatu nintzenean, neuzkan eskuekin,

neureak besterik ez baitziren, hamar edo hogeiurte beharko nituela bidea egiteko, itsasertzagaraia baitzen han, eta zuloak tontorrean gutxie-nez hogei oin izan beharko baitzituen sakonean;azkenean, gogoz kontra izan arren, ahaleginhorretan ere amore eman nuen.

Horrek neke handiak eragin zizkidan, etaorduan ulertu nuen, beranduegi izan arren, zora-keria galanta zela, kostuak kontutan izan gabeeta indarrak ongi neurtu gabe, lan bat hasi etaaurrera eramatea.

Zeregin horren erdian laugarren urtea betenuen uhartean, eta urtebetetzea ohiko debozioberberarekin ospatu nuen; inoiz baino lasaiago,izan ere, Jainkoaren hitza etengabe ikasiz etazintzo erabiliz, eta Haren graziaren laguntzaz,lehenago ez nuen ulermen berri bat lortu bai-nuen. Gauzak beste era batera ulertzen nituen.Mundua urrun zegoen zerbait balitz bezala ikus-ten nuen, harekin zerikusirik izango ez banubezala, handik ezer espero ez nuela eta, aregehiago, hari buruzko desiorik gabe; hitz batean,ez nuen benetan harekin zerikusirik, eta ez nuenuste handik aurrera ere izango nuenik. Beraz,

iruditzen zait, gehienez ere, garai batean biziizandako leku bat balitz bezala ikusten nuela,baina orduan handik kanpo nengoela; eta esannezakeen, Abrahamek aberatsari esan zionbezala: «zuen eta gure artean leize handi batdago».

Lehenik eta behin, munduaren gaiztakerieta-tik kanpo nengoen. Ez nuen haragiaren, ezbegien gutiziarik, ezta bizitzaren arrogantziarikere. Ez nuen ezeren gutiziarik, atseginez gozanezakeen guztiaren jabe nintzenez gero. Jaurerriosoaren jauna nintzen, edo, nahi izanez gero,neure buruari, mendean nuen lurralde osoarenerrege eta enperadore izena ezar niezaiokeen.Aurkakorik ez nuen, lehiakiderik ere ez, eta subi-ranotasunaz edo aginteaz eztabaidatzeko inorere ez. Ale ontzikadak bete nitzakeen, baina eznituen ezertarako behar, beraz, niretzat nahikoanuena besterik ez nuen ereiten. Dortokak erenahi adina neuzkan, baina bakarra izaten zennoizean behin jan nezakeen guztia. Ontzidi osobat egiteko adina zur nuen. Mahastiak ere bani-tuen, ardoa egin edo mahatsa ihartu eta mahas-

pasak bildu ondoren, ontzidi horretako ontzi guz-tiak zamatzeko adina.

Baina erabil nezakeena besterik ez zen balia-garria niretzat. Nahikoa nuen jateko eta nire pre-miak asetzeko, eta, zer zen gainerakoa niretzat?Jan nitzakeenak baino animalia gehiago harrapa-tzen banituen, zakurrak edo harrek jaten zituz-ten. Jan nezakeena baino ale gehiago ereitenbanuen, alferrik galtzen zen. Moztu nituen zuhai-tzak han zeuden lurrean usteltzen; ezin nituensutarako besterik erabili, eta hori, janaria presta-tzeko premia nuenean besterik ez.

Hitz batean, izadiak eta esperientziak eraku-tsi zidaten, gogoeta sakona egin ondoren,mundu honetako gauza guztiak onak direla gure-tzat erabilgarriak diren neurrian, eta besteeiemateko pilatzen ditugunean, edo guk geuk era-biltzen ditugunean besterik ez dugula atseginhartzen. Mundu honetako diruzale handinahizuhurrenari ere sendatuko litzaioke diru gosea-ren eritasuna, nire egoeran balego, erabil nitza-keenak baino askoz gauza gehiago bainituen. Eznuen irrikarik, han ez nituen gauzetarako izanezik; izan ere, txikikeriak izan arren, oso erabil-

garriak baitziren niretzat. Adierazi dudan bezala,banuen diru mordo bat, bai urrea eta bai zilarra,hogeita hamasei libra esterlina inguru. Ene!, hanzegoen zoritxarreko eta alferrikako zikinkeriahiguingarri hura, ezertarako erabili ezin neza-keena; eta askotan esaten nion neure buruari,eskukada bat diru emango nukeela pipabatzuen, edo alea ehotzeko errota baten truke.Are gehiago dena emango nuke sei penike Inga-laterrako arbi eta azenario hazien truke, edo ilareta baba eskukada baten eta tinta ontzi batentruke. Eta han zegoen, ez abantailarik eta ez ete-kinik lortzen nuenez gero, kaxoi batean sartuta,eta eurite garaiko leizezuloko hezetasunak lizun-duta. Eta kaxoia diamantez beteta izan banuere, gauza bera izango litzateke, ezingo baini-tuen ezertarako erabili.

Nire bizimodua erosoagoa zen hasieranbaino, bai nire gogoarentzat eta baita gorputza-rentzat ere. Askotan eskerrak emanez esertzennintzen jatera, eta Jainkoaren eskua gorestennuen, basamortuan nire mahaia janariz hornituzuelako. Ikasi nuen nire egoeraren alderdi disti-ratsuari gehiago begiratzen, alderdi ilunari

baino, eta atsegin nuena, falta nuena bainogehiago kontutan hartzen. Horrek askotan adie-razi ere ezin dudan ezkutuko poza ematen zidan,eta hemen aipatu nahi dut, Jainkoak eman ezdiena irrikatzen dutelako, daukatenarekin pozikez dauden atsekabetuak oharrarazteko; nahidugunagatik sortzen zaizkigun atsekabe guztiak,dugunarengatik ez ditugulako eskerrak ematensortzen zaizkigula iruditzen baitzait.

Banuen on egiten zidan beste gogoeta bat,eta zalantzarik gabe nirea bezalako zoritxarreanegon zitekeen edonori berdin egingo lioke; ale-gia, une horretan nuen egoera hasieran esperonuenarekin konparatzea, edo izan zitekeenare-kin; hau da, Jainkoaren ardurak mirariz ontziaitsasertzetik hurbil jarri izan ez balu, eta bertarahurbiltzeaz gainera, nire poz eta atseginerako,handik atera nuen guztia hondartzara eramatealortu ez banu; orduan ez bainuen izango ez lane-rako erremintarik, ez babesteko armarik edojanaria lortzeko sutautsa edo miniziorik.

Orduak eman nituen, egunak esango nuke,neure buruari kolore bizienekin ikusarazten zerlitzatekeen nitaz ontzitik ezer atera ez banu.

Jatekorik ere ez nuen izango, arraina eta dorto-kak izan ezik, eta horrelakorik aurkitzerako den-bora luzea igaro zenez, lehenago goseak hilkonintzen; eta, goseak hil ezean, basati soil bateneran bizi izango nintzen; eta trikimailuren batiesker ahuntz edo hegaztiren bat harrapatu izanbanu ere, ez nuen hura larrutzeko edo zatitzekomodurik izango, edo haragia larrutik eta erraie-tatik bereizteko edo mozteko, eta hortzekinkarraskatu beharko nuen, eta azkazalekin urratupiztiek bezala.

Gogoeta horiek sentikorrago egin nindutenJainkoaren ardurak nirekin izan zuen eskuzabal-tasunarekiko, eta une horretako egoerarenaurrean esker oneko, zoritxar eta nahigabe guz-tiak kontutan hartuta ere. Une horretan ezin nienohartarazi besterik egin, zoritxarrean «ba al danirea bezalako atsekaberik?» galdetzeko ohiturazutenei, kontutan har zezatela beren egoerabaino okerragoa bizi zuen jendea, eta baita ereJainkoaren ardurak hala nahi izan balu, nolakoaizan zitekeen beraiena.

Beste gogoeta bat izan nuen, arima itxarope-nez asebete zidana; hau da, une horretako ego-

era merezi nuenarekin konparatzea, eta horren-bestez Jainkoaren eskutik jasotzea espero nue-narekin. Bizitza ikaragarria bizi izan nuen, Jainko-aren ezagutzarik eta Haren beldurrik gabea.Aitak eta amak ongi hezi ninduten; ez batek etaez besteak ez zuten etsi hasierako ahaleginetannire ariman Jainkoarenganako gorespena, egin-beharraren zentzua, eta izadiak eta bizitzarenamaitu beharrak eskatzen zidana sorrarazten.Baina, ene!, itsasoko bizimoduan goiz erori nin-tzen, bizitza guztien artean, Jainkoaren beldurrikgutxiena duena, Haren haserreak askotanaurrean dituzten arren. Esan bezala, itsasokobizimoduan goiz erori nintzenez, eta itsas girokolagunartean, piztu zitzaidan erlijio sentipen apu-rra, adiskideen isekek, arriskuak gogor gutxies-teak eta heriotzaren irudia ikusteak, gero etamaizago ikusten bainuen, ni bezalakoak ez zire-nekin hitz egiteko aukera guztietatik aspaldiurruntzeak, edo gauza onik edo onaren antzeko-rik ez entzuteak ezabatu zidaten.

Beraz gauza on guztiak galduta eta nolakoanintzen edo nolakoa izan behar nuen susmorikizan gabe, unerik zoriontsuenetan ere, hala nola,

Saletik ihes egin nuenean, ontziko kapitain por-tugaldarrak jaso ninduenean, Brasilen arazorikgabe bizi izan nintzenean, Ingalaterratik bidalita-ko zama hartu nuenean eta antzekoetan, eznuen inoiz «eskerrak Jauna» ez pentsatu eta ezesan; zoritxar handienetan ere ez nuen Jainkoariotoitz egiteko edo «Jauna erruki zakizkit!» edohorrelako zerbait esateko pentsamendu bakarbat ere izan. Ez, ez nuen Jainkoaren izenik aipa-tzen, birao eta zin egiteko izan ezik.

Esan bezala, hilabeteak eman nituen gogoe-ta ikaragarri horiek eginez, neure iraganeko bizi-modu zital eta zekenari buruz; eta ingurura begi-ratzean, ikusten nuenean uhartera iritsiz gerohartu nituen dohain bereziak, eta Jainkoa zeinneurritaraino izan zen bihotz onekoa nirekin, ezbakarrik nire gaiztakeria merezi baino neurri txi-kiagoan zigortu zuelako, baizik eta han egotekobehar nuena emateko orduan oso eskuzabalaizan zelako; itxaropena sortzen zitzaidan niredamua onartzeko eta Jainkoak niretzat oraindikbazuela errukirik uste izateko.

Gogoeta horiekin, ez nuen bakarrik unehorretako egoeran nire gogoa Jainkoaren boron-

datearen aurrean etsitzera bultzatu, baizik etaegoera horrengatik benetako eskerrak ematera;eta bizirik nengoenez, ez nuela nahigabetubeharrik, neure bekatuengatik merezitako zigo-rra jaso ez nuela ikusita; eta horrelako lekubatean egonda atsegin hartzen nuela espero eznituen horrenbeste mesederekin; ez nuela inoizneure egoeragatik atsekabetu behar, poztu bai-zik, eta mirari multzo batek, eta ez beste ezerk,ekar zezakeen eguneroko ogiarengatik eskerrakeman behar nituela; kontutan izan behar nuelaia mirariz edo mirari multzo batez lortu nuelajanaria, ia beleek Elias elikatu zutenekoa bezainhandia; eta nekez aukeratu ahal izango nuelajendeztatu gabeko munduko lekuen artean, nibidalia izan nintzen hura baino abantaila handia-goak zituenik; izan ere, eta alde batetik nire zori-txarrerako, jenderik ez zen bizi, baina bestetik,ez nuen pizti gosetirik, ez otso edo tigre amorra-turik, nire bizitza arriskuan jar zezaketenik; eztaizaki pozoitsu edo kaltegarririk ere, haiek jan etakalte egin liezadaketenik; ez gizaki basatirik nihil edo irentsi nintzaketenik.

Hitz batean, nire bizitza alde batetik zoritxa-rrekoa bazen, bestetik errukiz betetakoa zen,eta bizimodu eroso bihurtzeko, eguneroko poz-garria nuen Jainkoak nirekiko zuen ondasuna etaardura ulertzeko gai izatea. Eta gauza horiekbehar bezala ulertu nituenean, aurrera eginnuen, eta ez nintzen berriro goibelduta egon.

Uhartean horrenbeste denbora neramanezgero, ontzitik hondartzaraino eraman nituengauza erabilgarri asko amaitu egin zitzaizkidan,edo oso erabiliak zeuden edo ia alferrik galduak.Tinta, esan bezala, aspaldi samar agortu zitzai-dan, kondar bat izan ezik, eta urarekin nahasiziraunarazi nuen, pixkanaka-pixkanaka koloreagaldu eta paperean beltzaren arrastorik uzten ezzuen arte. Iraun zuen biatartean, gauza adieraz-garriren bat gertatzen zitzaidan eguna idaztekoerabili nuen. Gogoan dut, hasieran, aspaldikogaraiak gogoratzean, zenbait egunen bat etortzebitxiaz konturatu nintzela, eta, sineskeria zaleaizan banintz, zoritxarreko eta zorioneko egunaknituela uste izateko, arrazoiak izango nituelagertatzen zitzaidana jakinmin handiz aztertzeko.

Lehenik eta behin, konturatu nintzen aitareneta amaren ondotik itsasoratzeko asmoz aldeegin, eta Hull-era ihes egin nuen eguna, geroa-go, Saleko itsaslapurrak atxilotu eta bere jopuegin ninduen egun bera zela.

Yarmouth-eko itsasarteko hondoratzetik sal-batu nintzen egun berean, egin nuen geroagoihes Saletik txalupan.

Jaio nintzen egunean, alegia, irailaren 30ean,hogeita sei urte geroago mirariz salbatu nuenbizitza, uharte honetako hondartzara jaurtikiaizan nintzenean. Beraz, nire bizitza gaiztoa etanire bizitza bakartia biak egun berean hasi ziren.

Tintaren atzetik ogia amaitu zitzaidan, itsa-sontzitik atera nituen opilak, alegia. Ogia amaituarte oso neurtua jan nuen, eta urtebetez egu-nean opil bat besterik ez nuen jan; hala ere, iabeste urtebete ogirik gabe egon nintzen neurealea lortu arte, eta arrazoi handiak nituen alehaiengatik eskerrak emateko, esan dudan beza-la, ia mirariz lortu bainituen.

Arropak ere zarpailtzen hasi zitzaizkidannabarmenki. Denboraldi bat igaro eta ehunikgabe geratu nintzen, eta marinelen kutxetan

aurkitu, eta kontu handiz zaindutako alkandorakuadrodun batzuk besterik ez nituen, askotanezin bainuen alkandora bat beste jantzirik soi-nean eraman; eta laguntza handia izan zen nire-tzat, ontziko gizonen arropen artean, ia dozenabat alkandora aurkitzea. Marinelen longainsendo batzuk ere geratu ziren, baina beroegiakziren jantzita eramateko, eta egia bada ere egu-raldia oso beroa zela eta arropa janzteko premia-rik ez nuela, ezin nintzen biluzik ibili. Ez, eztahorretarako joera izan banu ere, ez nuen izanbaina; izan ere, horretan pentsatze hutsak minematen baitzidan, uhartean bakarrik egon arren.

Biluzik ez egoteko nuen arrazoia zen, nekeza-go eraman nezakeela eguzkiaren berotasunabiluzik egonda, jantzita egonda baino. Egia esa-teko askotan babak sorrarazten zizkidan aza-lean, aldiz, alkandora jantzita neramanean, aireazertxobait mugitzen zen haren azpian, eta bialdiz freskoago nengoen biluzik egonda baino.Are gutxiago irten nintekeen eguzki betean txa-norik edo kapelarik gabe; leku horietan eguzkia-ren indarra oso handia baitzen, eta buruko minaeragingo zidan, burua zuzenean berotuta, txano-

rik edo kapelarik jantzi gabe, eta beraz, jasane-zina zen; burua estalita edukiz gero berriz, ezzitzaidan horrelakorik gertatzen.

Hori ikusita, pentsatzen hasi nintzen arropaizena ematen nien piltzar batzuk txukuntzenhastea. Hondatuak nituen jipoi guztiak, eta ordu-ko eginkizuna nuen longain handiekin eta bestezenbait gairekin jakak egiten saiatzea. Beraz,jostun lanean hasi nintzen, edo, hobeto esan,lardaskan, emaitzak penagarriak izan baitziren.Dena dela, lortu nuen bizpahiru jipoi berri egitea,eta luzarorako izango nituela espero nuen. Pra-kei edo galtza motzei zegokienean berriz, den-bora pixka bat igaro arte, negargarria izan zenegin nuen lana.

Lehenago esan dut hiltzen nituen izaki guz-tien larrua, lau oinetakoena, alegia, makiletanzintzilik jarri eta zabaltzen nuela eguzkitan.Batzuek, gehiegi lehortu eta gogortzen zirenezgero, ezer gutxitarako balio zuten, baina bestebatzuk oso erabilgarriak ziren. Larru horiekinegin nuen lehenengo gauza buruan jartzekokapela handi bat izan zen, ilea kanpoaldetikzuena, euriari sartzen ez uzteko; eta hori horren

ederki egin nuen, ezen arropa sail osoa egin bai-nuen modu berean; alegia, jipoia, eta belaune-tan zabalik eramateko galtza motzak, biak osolasaiak, fresko egoteko nahi bainituen eta ezberoa emateko. Ez nuke aipatu gabe utzi behar-ko oso baldar zeudela eginda; izan ere, arotzkaskarra baldin banintzen, jostun are kaskarra-goa nintzen. Dena dela, oso ongi etorri zitzaizki-dan, eta kanpora joatean, euria egiten bazuen,jipoiak eta kapelak ilea kanpoalderantz zutenezgero, ez nintzen batere bustitzen.

Ondoren denbora eta neke handiak igaronituen eguzkitako bat egiteko. Haren premiahandia nuen, eta bat egiteko erabaki tinkoahartu nuen. Brasilen ikusi nuen nola egiten zituz-ten, han oso erabilgarriak baitira bero handiakegiten dituenerako; eta iruditzen zitzaidan beroahangoa bezain handia, edo are handiagoa zelauhartean, ekinoziotik gertuago baitzegoen. Gai-nera, askotan kanpora joan behar izaten nuen,eta oso tresna erabilgarria nuen, bai euritarakoeta baita beroa egiten zuenerako ere. Neke han-diak igaro nituen hura egiten, eta denbora luzeabehar izan nuen haren antzeko zerbait egin arte;

are gehiago, egiteko modua asmatu nuela usteizan nuenean ere, bizpahiru alferrik galdunituen, nire asmoarekin bat zetorrena egin arte,baina azkenean lortu nuen nire gustokoa egitea.Zailtasunik handiena hura ixteko modua aurki-tzea izan nuen. Zabaldu nezakeen, baina ezinbaldin banuen itxi edo tolestatu, ezingo nueneraman, buru gainean zabalik ez bazen, eta horiez zitzaidan egokia iruditzen. Dena dela, azke-nean, esan bezala, lortu nuen ongi erantzunzuen bat egitea, eta larruz estali nuen, ilea kan-porantz jarrita, eta aterbe baten eran, ez euriarieta ez eguzkiari ez zion sartzen uzten, eta halakanpoan ibil nintekeen eguraldi beroenean,lehen eguraldi hotzean baino abantaila handia-goekin; behar ez nuenean berriz, itxi nezakeeneta besapean eraman.

Horrela eroso bizi nintzen, arima erabat bare-tua, Jainkoaren borondateari amore emanez, etaneure burua Goi-arduraren esku utzita. Horreknire bizitza jendartekoa baino hobea egitenzuen, eta elkarrizketaren faltaz atsekabetzenhasten nintzenean, neure buruari galde egitennion neure burutapenekin nituen elkarrizketak,

eta zilegi izan bekit esatea, otoitzen bidez Jain-koarekin berarekin nituenak, ez ote ziren gizar-teko atsegin gorenak baino hobeak.

Ezin dut esan harrezkero, bost urteetan,gauza berezirik gertatu zitzaidanik. Lehengomodu berean, lehengo jarrera eta leku bereanbizi nintzen. Eskuartean nituen eginkizun nagu-siak, urteroko garagarra eta arroza ereiteaz, etamahats-mordoak lehortzen uzteaz gainera, etabietatik aldez aurretik urte osorako adina izatennuen beti; esan bezala, urteroko lan horietaz gai-nera, eta eskopeta hartu eta eguneroko irteerazgainera, banuen eginkizun bat: kanoa bat egi-tea. Hori ere azkenean amaitu nuen, eta sei oinzabal eta lau oin sakon zituen ubide bat zulatuondoren, errekaraino milia erdia hurbiltzea lortunuen. Lehenengo txalupa izugarri handia eginnuen, aldez aurretik nola botako nuen uretarakontutan hartu gabe, bidezkoa zenaren kontra.Beraz, ez nintzen gai izan txalupa uretarainoeramateko edo ura txaluparaino iristarazteko,eta zegoen lekuan utzi behar izan nuen, hurren-goan zuhurragoa izan behar nuela irakastekooroigarri gisa. Izan ere, hurrengoan, zuhaitz ego-

kirik aurkitu ez nuen arren, eta ura, esan bezala,milia erdi baino hurbilago ezin iristarazi neza-keen lekuan egon arren, ez nuen amore eman,nola edo hala egin nezakeela ikusita; eta ia biurte neramatzan arren, ez nuen lana hasieranbaino zabarrago egin, azkenean itsasoratzekotxalupa bat izateko itxaropenez.

Hala ere, nire piragua txikia amaitu nuenarren, haren neurriak ez zetozen bat lehenengotxalupa egitean buruan nituen asmoekin; hauda, harekin berrogei miliako tartera zegoen leho-rrera iristeko abiatzea. Horregatik, txalupa txi-kiegia zela ikusita, amore eman nuen asmohorretan, eta burutik behin betirako baztertunuen. Baina txalupa izan, banuenez gero, nirehurrengo asmoa zen uharteari bira ematekobidaldia egitea; izan ere, uhartearen beste alde-ko leku batean egona nintzen, esan dudan beza-la, mendiz joanda, eta ibilaldi txiki horretan eginnituen aurkikuntzek gogoa piztu zidaten itsasal-deko beste leku batzuk ikusteko, eta orduan txa-lupa nuenez gero, uhartearen inguruan ibiltzeabeste gauzarik ez nuen buruan.

Helburu horretarako, eta gauzak zentzuz etaarduraz egiteko, masta txiki bat jarri nion txalu-pari, eta haize-oihal bat egin nion pila handiangordeta nituen itsasontziko oihal puska batzue-kin, asko bainituen.

Masta eta bela egokitu nituenean, txalupare-kin ahalegin bat egin nuen, eta ikusi nuen osoondo zebilela uretan. Gero armairu edo kaxabatzuk egin nizkion bi muturretan, hornigaiak,premiazko gauzak, munizioa, eta abar, barruangorde eta, euriak edo itsasoko uraren zipriztinekez bustitzeko; gero, zulo luze bat moztu nuentxalupa barruan eta gainean tapa bat jarri nionez bustitzeko.

Gainera euritakoa txopako zurezko mailabatean lotu nuen, masta balitz bezala, buru gai-nean izateko, eta eguzkiaren beroaren kontrababesteko, itzal-oihal baten antzera. Horrela noi-zean behin itsasaldi txikiak egiten nituen, bainaez nintzen inoiz uhartetik asko urrutiratzen, eztaerrekatik ere. Baina azkenean, nire erreinu txiki-ko ingurua ikusteko irrikaz, bidaldi luzeagoa egi-tea erabaki nuen, eta horretarako ontzia janarizhornitu nuen. Hartu nituen bi dozena garagar-

opil (opiltxo esan beharko nuke zehatzagoa iza-teko), buztin ontzi bat bete arroz lehor, askotanjaten bainuen, ron botila txiki bat, ahuntz erdiaeta sutautsa eta munizioa ahuntz gehiago hiltze-ko, eta, lehen esan dudan bezala, marinelenkutxetatik atera nituenetako bi longain handi,bata azpian jartzeko eta bestea gauean neureburua estaltzeko.

Azaroaren 6an, nire erreinaldiaren, edo niregatibualdiaren, nahi duzun bezala, seigarrenurtean, uste nuena baino luzeagoa egingo zitzai-dan itsasaldia egiteko asmoz abiatu nintzen.Izan ere, uhartea oso handia ez izan arren, ekial-dera iritsi nintzenean, itsasoan barrena bi legoa-tara baino urrunago iristen zen harkaitz sailhandi bat aurkitu nuen, harkaitz batzuk ur gai-nean eta besteak azpian zituena, eta harantzagolegoa erdi baino gehiago hartzen zuen hondarpila lehor bat; beraz, itsasoan barrena joaterabehartua nengoen lurmuturrari bira emateko.

Harkaitzak ikusi nituenean, eginkizuna ber-tan behera utzi eta itzultzeko zorian egon nin-tzen, ez bainekien itsasoan barrena noraino joanbeharko nuen, eta, batez ere, zalantza egiten

nuelako itzultzerik izango nuen, beraz aingurabota nuen; izan ere, aingura moduko bat eginbainuen ontzitik ateratako arpoi apurtu batenzatiarekin.

Txalupa finkatu ondoren, eskopeta hartu etaitsasbazterrera abiatu nintzen. Haitz lekua ikus-menean izango zuen muino baten gainera igonintzen, eta handik lur zabalera osoa ikusi ondo-ren, aurrera egitea erabaki nuen.

Baina zutik jarri eta muino horretatik itsasoaikusi nuenean, ekialderantz zihoan ur-lasterindartsu eta oso zakar bat antzeman nuen, ia lur-muturreraino iristen zena. Arreta handiz begira-tu nuen, arriskua egon zitekeelako han, bertarahurbildu eta haren indarrak itsasoan barrenabultza nintzakeelako, eta berriro uhartera itzul-tzen ez utzi. Eta benetan uste dut muino horre-tara igo ez banintz horixe gertatuko zela, uhar-tearen beste aldean ur-laster berbera baitzego-en; hori bai, bestea baino urrutixeago. Gainerazurrunbilo sendo bat ikusi nuen ur azpian, etaberaz, lehenengo ur-lasterrari ihes egitenbanion, zurrunbiloan amaituko nuen.

Halere, bi egun eman nituen han, haizeakzakar samar jotzen baitzuen eki-hego-ekialdetik,aipatutako itsas-lasterraren kontrako zentzuan,lurmuturrean itsas-hautsi galanta sorraraziz,beraz ez zen niretzat oso gauza ziurra uhin handihaiek zirela eta, itsasbazterretik oso hurbil ibil-tzea, ezta urrunegi joatea ere ur-lasterra zelaeta.

Hirugarren goizean, haizea gauean zeharbaretu zenez gero, itsasoan gozaldia zen etaausartu nintzen. Baina eredu izan nadila berriroere pilotu ausartegi eta ezjakinentzat; izan ere,lurmuturrera iritsi bezain laster, itsasbazterretiknire txaluparen luzera baino tarte handiagoaegin ez nuela, sakonune handi batean egokitunintzen, eta errotaren hegalak ziruditen ur-lasterbatean. Txalupa indar handiz eraman zuen, etanekez eusten nion itsas-lasterraren ertzean,baina konturatzen nintzen gero eta urrunagobidaltzen ninduela nire ezkerretan zegoen urzurrunbilotik kanpora. Niri laguntzeko haizerik ezzebilen, eta arraunekin egin nezakeena hutsazen. Orduan etsitzen hasi nintzen, ur-lasterrakuhartearen bi aldeetan zeudenez gero, banekien

handik legoa batzuetara berriro elkartuko zirela,eta orduan ezingo nuela inolaz ere itzuli. Ez nuenhari ihes egiteko aukerarik ikusten, beraz eznuen hiltzea beste irtenbiderik, ez itsasoareneraginez, orduan bare samar baitzegoen, goseakbaizik. Itsasertzean dortoka bat aurkitu nuen,eta ia ezin altxa nezakeen, pisu handikoa bai-tzen, baina lortu nuen txalupa barrura botatzea.Banuen baita ere ur freskoa pitxer batean, hobe-to esanda, buztinez egindako ontzietako batean;baina zer zen hori guztia ozeano zabalean ego-nez gero?, han ez baitzegoen ez itsasertzerik, ezkontinenterik, ez uharterik, gutxienez mila lego-atako tartean.

Orduan garbi ikusi nuen zer erraza zen Jain-koaren ardurarentzat egoera tamalgarrieneanzegoen gizakia okerragora eramatea. Eta orduanatzera begiratu nuen nire uharte bakarti eta goi-belera, munduko lekurik atseginena balitz beza-la, eta nire bihotzak izan zezakeen poz bakarraberriro han egotea zen. Eskuak luzatu nituengogo biziz:

— Oi basamortu zoriontsua —esan nuen—,ezingo zaitut berriz ikusi! Oi zoritxarreko gizakia,nora noa?

Gero neure buruari aurpegi eman nion eskertxarreko jarrera izan nuelako, eta bakarrik ego-teagatik negar egin nuelako; eta orduan nuenaeta ez nuena emango nukeen berriro lehorreanegoteagatik. Horrela baita, ez dugu jakiten nola-koa den benetan gure egoera, egoera okerrago-ek ikusarazten ez diguten arte; ez dugu atseginduguna aintzat hartzen, hura joaten zaigun arte.Zaila da inork ulertzea nire larritasuna, nireuharte maitagarritik ia bi miliara bidalia (hori iru-ditzen baitzitzaidan orduan), amaierarik gabekoozeanoan barrena, eta berriro itzultzeko etsiakhartuta. Dena dela, gogor saiatu nintzen, iaindargabetu arte, txalupa ahal izan nuen neu-rrian iparralderantz gidatzen, alegia, zurrunbiloazuen ur-lasterren alborantz, harik eta eguerdian,eguzkiak meridianoa igaro zuenean, hego-hego-ekialdetik jotzen zuen haizekirri leuna aurpegiansumatu nuen arte. Horrek bihotza poztu zidanpixka bat, orduerdi geroago itsas-haize leunsamar bihurtu zenean batez ere. Ordurako uhar-

tetik tarte ikaragarrira nengoen, eta eguraldihodeitsua edo lainotsua izan balitz, beste egoe-ra batean egongo nintzateke, ez bainuen txalu-pan ipar-orratzik, eta ez nuen inoiz asmatukonora jo uhartea ikusmenetik galdu izan banu.Baina eguraldiak argi iraun zuen, eta masta jasoeta haize-oihala zabaltzen ahalegindu nintzen,ahal nuen gehiena iparralderantz gidatzen, ur-lasterretik irteteko.

Masta eta haize-oihala jarri bezain laster, etatxalupa uretan mugitzen hasi zenean, urarengardentasunak ur-lasterraren aldaketa hurbilzegoela ohartarazi zidan; izan ere, ur-lasterraindartsua zen lekuan ura arrea baitzen, baina urgardena ikusten nuenez gero, ur-lasterra baretuzela konturatu nintzen. Eta milia erdi edo ekial-derantz, itsas-hautsia ikusi nuen harkaitzbatzuen gainean. Harkaitz horiek itsas-lasterraberriro erdibitzen zuten, eta ur tira indartsuenakhegoalderantz egiten zuen bidea, harkaitzakipar-ekialdean utzita, eta besteak berriz, harkai-tzen kontra jo, eta atzera egiten zuen, ur zurrun-bilo ikaragarria sorraraziz, eta berriro ipar-men-debalera itzultzen zen, ur tira bizian.

Urkamendiko eskailera igo eta barkamenaazken unean iristea zer den dakitenek, lapurreneskuetatik heriotzako orduan salbatzea lortzendutenek, edo antzeko egoera muturrekorenbatean egon direnek, agian uler dezakete nolakopoza hartu nuen txalupa zurrunbilo horren barru-ra gidatu nuenean; eta haizearen hozkirriaklagunduta, haizeak bultzata joateko, haize-oiha-la zabaldu nuenean, ontzipean ur tira indartsuaedo ur zurrunbiloa nuela.

Zurunbilo horrek legoa bat inguru eramanninduen atzera, zuzenean uharterantz, baina ur-lasterrak hasieran eraman ninduena baino bilegoa inguru gehiago iparralderantz. Beraz,uhartera hurbildu nintzenean haren iparraldekoitsasaldean nengoen, alegia, uhartearen bestemuturrean, abiatu nintzenaren kontrakoan.

Legoa bat baino zerbait gehiago egin nue-nean, ur-laster edo zurrunbiloaren laguntzaz,konturatu nintzen agortua zegoela, eta ez zidalalagunduko handik aurrera. Dena dela, bi ur-las-ter horien artean nengoela, hau da, hegoalde-koa, urrunarazi ninduena, eta iparraldekoa,beste aldean ia legoa bateko tartera zegoena;

berriro diot, uhartearen atzean bi ur-lasterhorien artean ikusi nuen ura geldirik zegoela, etaez zela ez alde batera ez bestera mugitzen, etahaize-kirria alde nuenez gero, uharterantz zuzeneutsi nion norabideari, lehenago bezain bidearina egin ez nuen arren.

Arratsaldeko laurak inguru zirenean, uharte-tik legoa batera nengoela, hondamena eraginzuten lurmuturreko harkaitzak ikusi nituen,lehen esan dudan bezala, hegoaldean; eta har-kaitzek ur-lasterra hegoalderantz bidaltzen zute-nez gero, beste zurrunbiloa sortzen zuten ipa-rraldean, eta oso indartsua zela iruditu zitzaidan,baina ez zegoen nire bidean, mendebalean, ale-gia, ia erabat iparraldean baizik. Dena dela, hai-zealdi arin bati esker, zurrunbiloa zeharkatunuen iparretik-mendebalera, eta handik ordube-tera itsasertzetik milia batera edo hurbildu nin-tzen, eta han itsasoa bare zegoenez gero, bere-hala lehorreratu nintzen.

Itsasbazterrera iritsi nintzenean, belaunikatueta Jainkoari eskerrak eman nizkion salbatu nin-duelako, eta txalupan ihes egiteko asmoak era-bat baztertu nituen. Bidaldirako hartu nituen

janari-edariekin indarberritu ondoren, txalupaitsasertzera hurbildu nuen, zuhaitz batzuenazpian antzeman nuen itsasarte txiki batera, etalotarako etzan nintzen, leher eginik bainengoenbidaldiaren lan eta nekeen ondorioz.

Galduta nengoen eta ez nekien itsasoz etxe-ra nola itzuli. Arrisku handiak bizi izan nituen, etaoso ongi ezagutzen nuen egoera, lehengo bideberetik berriro saiatzea pentsatzeko. Ez nekiengainera zer egon zitekeen beste aldean (mende-balekoan esan nahi dut), eta ez nuen arriskugehiagotan ibiltzeko asmorik. Beraz erabakinuen goizean itsasbazterretik urrundu gabemendebalerantz bidea egitea, eta errekaren bataurkitzen ote nuen ikustea nire ontzi arina ezku-tuan uzteko, eta behar nuenean berriro hartze-ko. Itsasertzetik gertu hiru milia edo antzeko zer-bait aurrera egin nituenean, milia bat ingurukosakonera zuen itsasarte edo badia bikain baterairitsi nintzen, ur-laster txiki edo errekatxo bihur-tu arte estutuz zihoana. Han oso kai egokia aur-kitu nuen txaluparentzat, eta berariaz harentzatjarritako aingura-leku txiki bat zirudien. Han gel-ditu nintzen, eta txalupa tinko lotu ondoren,

lehorrera abiatu nintzen ingurua aztertzeko etanon nengoen ikusteko.

Berehala konturatu nintzen itsasalde horreta-ra oinez joan nintzenean egondako lekutik eznengoela oso urrun. Beraz txalupatik eskopetaeta euritakoa besterik hartu gabe, oso bero bai-tzegoen, ibilaldiari ekin nion. Bidea erraza irudi-tu zitzaidan aurreko bidaldiaren ondoren, etailuntzerako itzalpe zaharrera iritsi nintzen. Handena utzi nuen bezala aurkitu nuen; beti txukunuzten bainuen, lehen esan bezala, mendikoetxea bainuen hura.

Hesia igo eta itzalean etzan nintzen gorpu-tzari atsedena emateko, neka-neka eginda bai-nengoen, eta lo hartu nuen. Pentsa ezazu, ahalbaduzu, nire istorioa irakurtzen ari zaren hori,nolako ezustea izango nuen loalditik nire izenazenbait aldiz errepikatu zuen ahots batek honelaesnarazi ninduenean: «Robin, Robin, Robin Cru-soe, Robin Crusoe gizajoa! Non zaude Robin Cru-soe? Non zaude? Non izan zara?»

Hasieran lozorroan nengoen, leher egindaegunaren lehenengo zatian arraun egiten edoarrabatzen, hala esaten diote, aritu bainintzen,

eta ez nintzen erabat esnatu; eta erdi lo erdiesnatua nengoela, iruditu zitzaidan ametsetannorbait hizketan ari zitzaidala. Baina ahotsak«Robin Crusoe, Robin Crusoe» errepikatzenaurrera egin zuen, eta azkenean hobeto esnatunintzen. Hasieran beldurrak airean egon nintzeneta erabat goibelduta zutitu nintzen, bainabegiak ireki bezain laster Poll eserita ikusi nuenhesiaren gainean, eta berehala konturatu nin-tzen hark hitz egiten zidala; nik hitz egin ohi nionhizkera negarti berberan, nik irakatsi eta harkhorren ongi ikasi zuena, eta nire hatz gaineanjarri eta mokoa nire aurpegira hurbilduz, esanzuen oihuka: «Robin Crusoe gizajoa! Non zaude?Non izan zara? Nola iritsi zara hona?» eta nik ira-katsi nizkion beste zenbait gauza.

Dena dela, papagaia izan zela jakinda ere,eta beste inor ezin zitekeela izan, denbora pixkabat behar izan nuen neure onera etortzeko.Hasieran harri eta zur nengoen ez nekielako ani-malia nola iritsi zen leku horretara, eta zergatikgeratu zen han eta ez zen beste leku baterajoan. Baina Poll zintzoa beste inor ezin zitekeelaizan jakitean lasaitu nintzen eta horretan utzi

nuen. Orduan eskua luzatu nion, eta Polli bereizenez deitu ondoren, izaki lagunzalea nireganaetorri eta hatz lodiaren gainean jarri zitzaidan,lehen egiten zuen bezala, eta aurrera egin zuen«Robin Crusoe gizajoa!» esaten, eta non izannintzen eta nola iritsi nintzen, eta abar galdezka,ni berriro ikusteagatik pozik balego bezala; etahartu eta etxera eraman nuen.

Nahikoa nuen itsasoan han-hemenka ibil-tzeaz tarte baterako, eta nahikoa nuen zenbaitegunetarako lasai eseri, eta bizi izandako arris-kuan pentsatzearekin. Pozik egongo nintzateketxalupa uhartearen beste aldean berriz izangobanu, baina ez nekien nola eraman. Ezagutzerajoan nintzen uhartearen ekialdeko alderdiarizegokionean, banekien ezin nuela berriz joatensaiatu, izan ere bihotza uzkurtu eta odola izoztuegiten baitzitzaidan pentsatze hutsarekin. Eta eznekien nolakoa izango zen uhartearen bestealdea, baina ur-lasterrak itsasbazterraren kontraekialdean bezain indartsu jotzen bazuen, urakeramama eta uhartetik urrundua izateko lehenizandako arrisku bera nuen. Beraz, gogoetahoriek buruan nituela, poztu egin nintzen txalu-

parik ez izateagatik, hura egiteko hilabete asko-tako lana beharrezkoa izan banuen ere, eta aregehiago hura itsasoratzea lortzeko.

Ia urtebete eman nuen egoera horretan, bizi-tza oso lasaia eta bakartia neramala, pentsadezakezun bezala. Nire gogoetak egoerarekinbat zetozenez gero, eta Goi-arduraren boronda-tearen aurrean etsita egoteagatik sendotua nen-goenez gero, uste dut oso pozik bizi nintzela orohar, lagunarteari zegokion gaian izan ezik.

Garai horretan beharrak eskuartean jarritakoiharduera mekaniko guztietan aurrerapenakegin nituen, eta uste dut zenbaitetan arotz osoona ere izan nintzela, kontutan hartzen baditugunituen tresna apurrak. Gainera buztingintzan,espero ez nuen arren, maila bikainera iritsi nin-tzen, tornuaz baliatuta lan egiten asmatu bai-nuen. Horrek lana erraztu eta hobetu zidan, etalehen trakets samarrak ziren ontziak, biribilaketa itxura egokikoak egitea lortu nuen. Bainauste dut inoiz ez nintzela nire lanarengatik harro-ago egon, eta asmatu nuen edozer gauzarekinbaino alaiago, pipa bat egiteko gai izan nintze-nean baino. Amaitu nuenean oso itsusia eta bal-

darra bazen ere, eta, gainerako ontziak bezala,buztin gorria errez egina, gogorra eta sendoazenez, eta kea ongi ateratzen zuenez gero, osogustora geratu nintzen; izan ere, erretzeko oihu-tura izan bainuen, eta itsasontzian pipak zeudenarren, hasieran han utzi nituen, uhartean taba-korik izango ez zelakoan, eta gero, itsasontziaberriz miatu nuenean, ez nuen bat ere aurkitu.

Saskigintzan ere hobekuntzak egin nituen,eta saski erabilgarri ugari egin nituen, nire irudi-menak erakutsi bezala, eta oso dotoreak ez zirenarren, oso erabilgarriak eta aproposak ziren gau-zak txukun gordetzeko edo etxeratzeko. Adibi-dez, mendian ahuntz bat hiltzen banuen, zuhaitzbatean zintzilikatu, larrutu, garbitu eta zatituondoren etxera eramaten nuen saskian. Gauzabera egiten nuen dortokekin: moztu, arrautzakatera eta haragi zati bat edo beste, nik beharnuen adinakoa, etxera eramaten nuen saskian,eta gainerakoa han uzten nuen. Bestalde, saskihandiak eta sakonak alea gordetzeko erabiltzennituen, laboreak lehortu eta ondu bezain lasteraletu egiten bainituen, eta gero saskietan sartu.

Orduan konturatu nintzen sutautsa nabar-menki urritzen hasi zitzaidala, eta horrek ez zuenkonponbiderik, eta benetan aztertzen hasi nin-tzen zer egingo nuen sutautsa amaitzean, ale-gia, nola hilko nituen ahuntzak. Esan bezala,uhartean egin nuen hirugarren urtean antxumebat hazi nuen, eta etxean hezi, aker bat harrapa-tzeko itxaropenaz. Baina antxumea ahuntz zaharegin arte, ez zen horrelakorik gertatu, etaorduan ez nuen hiltzeko adorerik izan, eta azke-nean, zahartuta, berez akabatu zen.

Baina nire egonaldiaren hamaikagarrenurtean nengoela, eta, esan bezala, munizioa urri-tzen hasita, ahuntzak harrapatzeko edo sareanerorarazteko trikimailuren bat aztertzeari ekinnion, bat edo beste bizirik atxikitzeko, eta bere-ziki, ahuntz emeren bat bere antxume eta guzti.

Hori lortzeko sareak egin nituen, eta uste dutbehin baino gehiagotan han geratu zirela harra-patuta, baina nire tresneria txarra zenez gero,burdin-haririk ez bainuen, sarea beti puskatuaaurkitzen nuen eta beita irentsia. Azkenean ani-maliak harrapatzeko lurrean zulo bat egitea era-baki nuen. Horretarako zenbait zulo egin nituen

ahuntzak jatera joaten zirela ikusi nuen zenbaitlekutan, eta zuloen gainean nik egindako hesibatzuk jarri nituen, gainean zama handi batzutela. Zenbaitetan garagar eta arroz buru leho-rrak jarri nituen, zuloa egin gabe, eta erraz ikusinuen, aztarnei begiratuta, ahuntzak han sartuzirela, eta aleak jan zituztela. Azkenean, hiruzulo prestatu nituen gau batean, eta goizeanitzuli nintzenean, ukitu gabe aurkitu nituen, etabeita jana eta desagertua. Horrek izugarri bihoz-gabetu ninduen. Dena dela, zuloak beste erabatera prestatu nituen, eta xehetasunak emanezinor ez aspertzeko, esango dut, goiz batean zulo-ak ikustera joan nintzenean, azkenean bateanaker bat aurkitu nuela, eta bestean hiru antxu-me, ar bat eta bi eme.

Akerrarekin ez nekien zer egin, oso basatiabaitzen eta ez bainintzen zulora jaistera ausar-tzen, hau da, handik animalia bizirik ateratzeko,hori baitzen, hain zuzen ere, nahi nuena. Hilnezakeen, baina ez zen hori nire egitekoa, etahorrela ez nuen lortuko nahi nuena; beraz, atera-tzen utzi nion eta ihes egin zuen, beldurrak bereonetik atera balu bezala. Baina orduan ez nuen

gogoan gero ikasiko nuena, alegia, goseak lehoibat ere etxekotu dezakeela. Hiruzpalau egune-tan janaririk eman gabe han utzi izan banu, etagero ur pixka bat eta ale batzuk eman banizkio,antxumeak bezain mendekoa izango nuen, osoanimalia sotilak eta moldaerrazak baitira, ongierabiltzen badira.

Dena dela, alde egiten utzi nion, ez bainuengauza hoberik asmatu une horretan. Gero hiruantxumeengana jo nuen, eta banan banan hartueta sokaz lotu nituen hirurak, eta nekez bainaetxeratu nituen guztiak.

Denboraldi luze samarrean ez zuten ezer jan,baina bota nizkien ale gozo batzuek zirikatuzituzten, eta etxekotzen hasi ziren. Orduan kon-turatu nintzen, ahuntz haragia jan nahi banuen,sutautsa eta munizioa amiatu ondoren, bidebakarra ahuntz batzuk heztea nuela, eta behar-bada etxe inguruan izan beharko nituela artaldebat balira bezala.

Baina gero bururatu zitzaidan ahuntz heziaketa basatiak bereizi egin beharko nituela, edobestela, hazitakoan denak basati bihurtuko zire-la, eta hori ez gertatzeko bide bakarra lur-eremu

itxi bat prestatzea zen, eta sasisko edo zurezkoitxitura bat jartzea, barruan zeudenak han gera-tzeko eta kanpora ez irteteko, eta kanpoan zeu-denak barrura ez sartzeko.

Hori eginkizun handiegia zen bi eskurentzat,baina ikusi nuen ezinbestekoa zela. Horretarakolehenengo lana nuen lur-eremu egokia aurki-tzea, alegia, jateko belarra, edateko ura etaeguzkitik babesteko itzala izango zuena.

Hesi mota horiek ezagutzen dituztenek pen-tsa dezakete, ez nuela buru argirik izan horreta-rako leku egoki gisa lautada bateko belar sorobat edo sabana (gure herritarrek mendebalekokolonietan deitzen dioten bezala) aukeratu nue-nean, bizpahiru ur xirripa eta bazter bateanzuhaitz ugari zituena. Esan bezala, barre egingoliokete nire asmoari, esango banie lur-eremuhorren itxiturak gutxienez bi milia ingurukohesia edo zuresia eskatzen zuela. Eromena ezzen lurraldearen eremua hamar milia ingurukoaizatea, denbora nahikoa izango bainuen itxituraegiteko, ahuntzak eremu handi horretan uharteosoan bizi izan balira bezain basatiak izangozirela kontutan ez hartzea baizik, eta ahuntzen

atzetik ibiltzeko leku handiegia izango nuela etaezingo nituela harrapatu.

Hesia hasita nuen eta aurreratua, uste dutberrogeita hamar iarda ingururaino edo, gogoe-ta hori burura etorri zitzaidanean. Beraz, bereha-la eten nuen lana, eta hasteko, luzeran 150 iardainguru eta zabaleran 100 zituen lur-eremu batixtea erabaki nuen, zentzuzko denbora epean bilnitzakeen ahuntzak gordetzeko, eta ahuntz tal-dea handitu ahala, lur gehiago erants niezaio-keen itxiturari. Horrek zuhurtziaz jokatzea esannahi zuen, eta lanean hasi nintzen adorez. Hiruhilabete inguru eman nituen lehenengo zatiaixten, eta amaitu bitartean, hiru antxumeaklekurik egokienean lotu nituen, eta niregandikahal nuen gertuena uzten nien jaten, nirekinegotera ohitu zitezen. Askotan garagar burubatzuk eta arroz eskukada bat eramaten nien,eta eskutik ematen nien jaten. Horrela itxituraamaitu eta aske utzi nituenean, gora eta beheraetortzen zitzaizkidan atzetik, eskukada bat aleeskatuz beheka.

Helburua lortua nuen, eta urte eta erdi igarozenerako, hamabiko ahuntz taldea nuen, antxu-

meak eta guzti; eta hiru urte geroago berrogeitahiru nituen, jateko hartu eta hil nituen zenbaitalde batera utzita. Gero beste bost lur-eremu itxinituen animaliei jaten emateko, eta ahuntzaksartzeko esparru txikiagoak egin nituen, batenbat behar nuenean handik hartu eta eramateko,eta ate eta guzti jarri nien itxitura batetik beste-ra igarotzeko.

Baina hori ez zen guztia. Jateko behar nuenahuntz haragiaz gainera, esnea ere banuen.Hasieran ez zitzaidan horrelakorik burutik pasa,baina horretan pentsatzean, benetan ezustekoatsegina izan nuen. Orduan esnetegia antolatunuen, eta gutxi gorabehera galoi bat edo bi esnebiltzen nituen egunean. Eta Izadiak, izaki guztiakjanariz hornitzen dituenak, senez erakusten diehoriez nola baliatu, eta horrela, nik, behi batinoiz jetzi ez nuen arren, are gutxiago ahuntzbat, edo gurina edo gazta inoiz egin ez banuenere, bizkor eta trebe, saio eta hutsegite askorenondoren, biak gurina eta gazta egin nituen, etahandik aurrera ez nituen inoiz faltan izan.

Bai errukiorra dela gure Sortzaile handiaBerak sortutako izakiekin, baita hondamenean

itota diruditen egoeretan ere! Nola goza ditzakeegoera saminenak eta nola eman diezaigukeziega eta espetxeetatik Hura goresteko arrazoi-rik! Nolako mahaia nuen aurrean prest basamor-tuaren erdian, lehorreratu nintzenean goseakhiltzea besterik espero ez nuen lekuan!

Pairakorrenak ere barre egingo luke norbai-tek ni eta nire familia urria bazkaltzen eseritaikusita. Han nengoen ni, jaun gorena, uharteosoaren printze eta nagusi; mendeko guztienbizitzak erabat neure esanetara nituela. Lepotikzintzilikatu nitzakeen, esteak atera, askatasunaeman eta kendu; eta ez zegoen matxinaturikhaien artean.

Gainera ikus zitekeen errege baten tankeranbazkaltzen nuela, bakarrik eta zerbitzariak ondo-an nituela. Poll zen, nire begikoena balitz bezala,nirekin hitz egiteko baimena zuen bakarra.Zakurra, zahartua eta makaldua ordurako, etaugaltzeko bere gisako animaliarik aurkitu gabe,beti nire eskuinetara esertzen zen; eta bi katuak,bata mahaiaren alde batean eta bestea bestean,nire eskutik mokaduren bat noiz emango nienzain, mesede berezi baten adierazgarri.

Baina horiek ez ziren uhartera iritsi nintze-nean eraman nituen bi katuak. Biak hilik zeuden,eta neuk lurperatu nituen neure bizilekutikgertu. Baina bietako bat ugaldu egin zen ez dakitzein motatako izakiren batekin, eta horieketxean hezitako ume sail horretako bi ziren. Bes-teak, berriz, basora ihes egin eta basati biziziren; baina azkenean arazoak ekarri zizkidaten,askotan etortzen baitzitzaizkidan etxera harra-pakeriak egitera, eta azkenean tiro eman beharizan nien, eta mordoa hil; harrezkero betiko aldeegin zuten. Beraz, lagunarte horretan eta ugari-tasunean bizi nintzen; esan dezaket ez zitzaida-la ezer falta, lagunartea izan ezik, eta horretazhandik pixka batera, uste dut gehiegi ere izannuela.

Irrikan nengoen, esan dudan bezala, txalupaerabiltzeko, arrisku gehiagotan ibiltzeko bat eregogorik ez izan arren. Horregatik batzuetanuhartea inguratuz txalupa nola ekar nezakeenpentsatzen aritzen nintzen, eta beste batzuetanhura ez nuelako etsita eta lasai samar egotennintzen. Baina banuen barruan ezinegon bitxibat; esan dudan bezala, nire azken bidaldian,

uhartearen itsasbazterra eta inguruko ur-laste-rrak ikusteko, eta zer egin nezakeen erabakitze-ko, behin igo nintzen mendi tontorrera berriroigotzea. Tentaldia egunetik egunera handiagoaegin zitzaidan, eta azkenean bidaia lehorretikegitea erabaki nuen, itsasertzari jarraituz. Halaegin nuen. Bestalde Ingalaterran ni bezalakogizon bat ikusiko lukeen edonor, ikaratu egingolitzateke edo bestela barre algara galantak egin-go lituzke; eta neure buruari askotan errepara-tzen nionez gero, ezin nuen irribarre besterikegin, halako tresneria eta halako jantziak nera-matzala, Yorkshire-n barrena ibilaldi bat egiteapentsatzean. Ikus ezazu ondoren nire irudiarengutxi gorabeherako azalpen bat:

Itxura zehatzik gabeko kapela handi batneraman, ahuntz larruz egina, eta atzetik zintzi-likario bat zuena, burua eguzkitik babesteko etaeuriari lepotik behera sartzen ez uzteko, ezerkez baitzuen horrelako eguraldia egiten zuenlekuetan baino kalte handiagorik egiten euriak,arroparen azpitik sartuta, haragia bustitzeanbaino.

Ahuntz larruzko jaka motz bat nuen, gonagutxi gorabehera iztarren erdiraino iristenzitzaiona, eta era berean egindako galtzamotzak, belaunetan zaba-zabal nituenak. Galtzamotzak aker zahar baten larruz eginak ziren, etailea zintzilik zuten bi aldeetan, eta ia galtzaluzeak balira bezala, zango-sagar erdiraino iris-ten zitzaizkidan. Ez nuen ez galtzerdirik eta ezoinetakorik, baina boten antzeko gauza bitxibatzuk egin nituen, zein izen eman asmatzen ezbadut ere, zangoen gainean jartzekoak, eta bialdeetan lotzen zirenak, azpantarrak bezala,baina itxura erabat basatia zutenak, nire gaine-rako jantziek bezala.

Ahuntz larru onduz egindako gerriko zabalbat nuen, uhalak bezala lotu ordez, bi larruzkoxingolez lotzen nuena, eta gerrikoaren bi aldee-tan, txirrindola moduko batean, ezpata eta sas-takaia eraman beharrean, zerra txiki bat eta aiz-kora neramatzan zintzilik, bata alde batean etabestea bestean. Banuen beste gerriko bat, ezhorren zabala, era berean lotua neramana, sor-balditk behera zintzilikatua, eta beheko mutu-rrean, ezkerreko besoaren azpian, bi zorro zeuz-

kana, biak ahuntz larruzkoak, eta batean sutau-tsa eta bestean munizioa gordetzen nuen. Bizka-rrean otar bat neraman, bizkar gainean eskope-ta, eta buru gainean ahuntz larruzko euritakohandi itsusi eta baldar bat, baina, edozein modu-tara ere, hura gauzarik premiazkoena nuen,eskopetaren ondoren. Eta nire aurpegiari zego-kionean, kolorea beltzen tankerakoa zuen, har-taz gehiegi arduratu ez eta ekuatoretik hemere-tzi gradutara bizi den gizon batek izango lukee-na bezalakoa. Bizarra behin luzatzen utzi nuen,iarda laurden bat edo, baina bai guraizeak etabai bizarra mozteko labanak nahikoak nituenezgero, motz-motza jarri nuen, goiko ezpainarengainean hazten zena izan ezik, eta hura maho-metar tankerako bibote handi baten eran moz-tua nuen, Salen turkiar batzuei ikusi niena beza-lakoa, mairuek ez baitzeramaten horrelakorik,baina turkiarrek berriz bai. Bibote edo mostatxohorri buruz, ez nuke esango nire kapela handikzintzilikatzeko bezain luzea zenik, baina itxuraeta luzera ikaragarria zuen, eta Ingalaterran bel-durgarritzat hartuko lukete.

Hori guztia bidenabar esan dut, izan ere, nireitxurari begiratzeko jende gutxi baitzegoen, etaez baitzuen inolako ondoriorik; beraz ez naizgehiago luzatuko. Itxura horrekin egin nuenbidaldi berria, eta bospasei egun eman nituenetxetik kanpo. Lehenik eta behin, itsasbazterre-tik egin nuen bidaldia, zuzen zuzenean txalupalehenengo aldiz ainguratu nuen lekuraino, geroharkaitzetan gora igotzeko. Baina orduan kezka-tzeko txaluparik ez nuenez gero, lehorretik eginnuen aurrera, eta bide motzenetik lehengomendi tontor bereraino igo nintzen, eta handikuhartetik irteten ziren haitzak ikusi nituen, txalu-paz inguratu behar izan nituenak, lehen esanbezala; eta harri eta zur geratu nintzen itsasoabare eta leun ikusi nuenean, ez kizkurrik, ezmugimendurik, ez ur-lasterrik ez zegoela, ezbehintzat beste edozein lekutan baino handiago-rik.

Ezin nuen ulertu, eta tarte batean han gera-tzea erabaki nuen, itsasoaren joan-etorriazkanpo, hori eragin zuen beste ezer ba ote zenaztertzeko. Berehala ohartu nintzen han gertatuzenaz; hau da, mendebaletik zetorren itsasbehe-

rak, itsasbazterretik zetorren ibai handiren batenur biziekin bat egitean, sortzen ziren ur-lasterhoriek, eta haizeak nondik jotzen zuen mende-baletik edo hegoaldetik, ur-lasterra hurbildu edourrundu egiten zen itsasbazterretik. Gaua artezain geratu eta berriro igo nintzen harkaitzera,eta itsasbehera izan zenean, berriro ere argi etagarbi ikusi nuen ur-lasterra, urrunxeago ordea,itsasbazterretik ia legoa erdira. Niri egokitutako-ak berriz, itsasbazterretik gertuago zegoenezgero, kanoa eta guzti eraman ninduen, bainabeste itsasaldia izan balitz, ez zen halakorik ger-tatuko.

Azterketa horrek garbi erakutsi zidan itsasgo-rak eta itsasbeherak kontutan hartzen banituen,uhartea inguratuz erraz eraman ahal izangonuela handik txalupa. Baina hori egitea pentsa-tzen hasi nintzenean, arima izutu zitzaidan, biziizandako arriskuak gogoratzean, eta ezin izannuen handik aurrera horretan patxadaz pentsa-tu; aldiz, bestelako erabakia hartu nuen, ziurra-goa, baina baita neketsuagoa ere, eta hau izanzen: beste piragua edo kanoa bat egitea; eta

horrela uhartearen alde baterako bat eta beste-rako beste bat izango nituen.

Pentsa dezakezu orain, nolabait esateko, bilur-sail nituela uhartean. Bata, nire gotorleku txi-kia edo denda, hormaz inguratua, harkaitzarenazpian zegoena, eta atzean leizezuloa zuena, etaordurako, barruan zenbait gela edo zulo berriegin nizkiona. Horietako bat, gela lehorrena etahandiena, eta hormatik edo gotorlekutik kanpo-ra, hau da, horma eta harkaitza batzen zirenlekutik kanpora ate bat zuena, buztinezko ontzizbetea nuen; baina eman ditut lehen horri buruz-ko xehetasunak. Gainera hamalau edo hama-bost otar nituen, eta bakoitzak bospasei lakarihartuko zituen. Han gordetzen nituen horni-gaiak, laboreak bereziki, batzuk buruak, lastotikmoztu eta bereizi ondoren, eta beste batzukeskuz aletuak.

Zutoin edo zurkaitz luzez egindako hormarizegokionean, zutoinak zuhaitzen erara haziziren, eta ordurako horrenbeste handitu etazabaldu zirenez, ezin zuen inork haien atzeanbizileku baten arrastorik txikiena ere ikusi.

Nire bizilekutik hurbil, baina urrunxeagouhartearen erdialderantz, eta beheragoko lurre-tan bi lur-sail nituen, bere garaian landu eta erei-ten nituenak, eta bere garaian uzta ematen zida-tenak, eta ale gehiago behar izanez gero, haienondoan lur-sail gehiago nituen, besteak bezainegokiak.

Gainera mendiko egoitza nuen, eta han erenola halako ereintza. Lehenik eta behin, nireitzalpe txikia nuen, nik esaten nion bezala, beharbezala zaindua; hau da, inguruan zuen sasizkohesia beti neurri berean mantentzen nuen, etaeskailera barruan uzten nuen. Zuhaitzak zain-tzen nituen, eta hasieran zutoin hutsak zirenak,sendo eta garai hazi ziren, eta beti moztennituen, zabaldu, hostoz hornitu zitezen, eta itzalatsegina egin zezaten; eta nahi bezala gertatuzen. Erdian denda beti zabalik nuen, alegia,haize-oihal zati bat helburu horretarako zutoinengainean teinkatua, eta inoiz ez konponketarik ezberrikuntzarik behar izan ez zuena. Dendaazpian biguingarri edo ohe moduko bat nuen, hil-dako animalien larruez eta beste gauza leunezegina, eta tapaki bat jarria nuen gainean, itsa-

sontziko ohe batetik hartutakoa, eta longainhandi bat ni estaltzeko. Han nuen, nire egoitzanagusitik kanpora joateko aukera nuenean,mendiko bizilekua.

Horren ondoan abeltegia nuen, ahuntzena,alegia. Lurra hesiz inguratzen eta ixten neke etalan handiak izan nituen, ez bainintzen lasai egonerabat itxi arte, ahuntzek irteteko zulorik izan ezzezaten, eta ez nuen amore eman, lan nekezaegin eta itxituraren kanpoaldea ia bata bestea-ren gainean zeuden zutoin txikiz bete nuen arte;eta horrela itxitura itxura izan beharrean oholhesia zirudien, eta ia ez zen haien artetik eskuasartzeko lekurik. Geroago, zutoin horiek hazizirenean, eta denak hazi ziren hurrengo euritegaraian, itxitura edozein horma bezain sendoaegin zen, are gehiago, edozein horma baino sen-doagoa.

Horrek erakusten du ez nuela denborarik gal-tzen eta ez zitzaizkidala indarrak urritzen, erosobizirik irauteko beharrezkoa nuen edozer gauzalortzeko. Izan ere, iruditzen zitzaidan abere taldehezi bat eskura izatea, han egon bitartean, hara-gi, esne, gurin eta gazta biltegi bizia izatea izan-

go zela, baita berrogei urte balira ere, eta haiekeskura izatea erabat itxiturak hobetzearenmende zegoela, ahuntzak taldean egongo zirelaziurtatzeko neurriraino; eta modu horretan, ziurnengoen. Are gehiago, zutoin txiki horiek hazizirenean, horrenbeste sartu nituenez gero,batzuk kendu egin behar izan nituen.

Han bertan mahastiak hazten ziren, etahoriekin osatzen nuen batez ere neguko mahas-pasen biltegia. Arretaz zaintzen nituen, huts egingabe, haiek baitziren nire dieta osoaren mokadu-rik onena eta gustagarriena. Eta ez ziren gusta-garriak soilik, osasungarriak, elikatzaileak etafreskagarriak ere bai baitziren azken neurriraino.

Itzalpea gutxi gorabehera beste bizitokiareneta txalupa zegoen tokiaren erdibidean zegoe-nez gero, han geratzen nintzen harantza joa-tean, askotan egiten bainizkion ikustaldiak txalu-pari, eta inguruko gauzak edo hari zegozkionakbehar bezala uzten nituen beti. Batzuetan pixkabat irteten nintzen atsegin hartzeko besterikgabe, baina ez nuen bidaldi arriskutsu gehiago-rik nahi, ez nintzen kostaldetik harri ukaldi batedo bi baino gehiago urruntzen, ur-lasterrak,

haizeak edo beste ezustekoren batek eramangoninduen ideiak beldurtu egiten baininduen.Baina orduan neure bizitzan agerraldi berri batizan nuen.

Txaluparantz nindoan egun batean gertatuzen, eguerdi aldera. Erabat txunditua geratu nin-tzen, hondarretan argi eta garbi giza oin batenarrastoa ikusi nuenean. Tximistak jota bezalageratu nintzen edo agerraldi baten aurreanbanengo bezala. Entzuten geratu nintzen, etaingurura begiratu nuen, baina ez nuen ezerentzun, ez ezer ikusi. Mendixka batera igo nin-tzen urrutirago begiratzeko, hondartzan gora etabehera ibili nintzen, baina ez zegoen besterik;hura zen arrasto bakarra. Berriro hurbildu nin-tzen ondoan beste arrastorik ba ote zen ikuste-ko, eta nire irudimena ez zela ziurtatzeko; bainaez zegoen zalantzarik, oin baten arrasto garbiazen, behatzak, orpoa eta oin baten zati guztiak.Nola iritsi zen, ez nekien, ezin zitzaidan inola erebururatu. Eta gogoeta nahasi pila buruan erabiliondoren, zalantzan eta bere onetik aterata dago-en gizon baten erara, etxera itzuli nintzen, neuregotorlekura; guk esaten dugun bezala, lurra

oinen azpian sumatu gabe, beldurrak hartuta,bizpahiru urrats ematen nituen bakoitzean atze-ra begira, sasiak eta zuhaitzak, eta urrutira ikus-ten nuen mozkin bakoitza gizon baten irudiare-kin nahasiz. Ezinezkoa da adieraztea zenbat era-tarara irudikatzen zizkidan gauzak nire irudimenizutuak, zenbat ideia zoro topatzen nituen uneoro nire irudimenean, eta zenbat eta zenbatbitxikeria arraro bururatu zitzaizkidan bidehorretan.

Neure gaztelura iritsi nintzenean, eta ustedut hala deitu niola harrezkero, atzetik norbaitsegika banu bezala sartu nintzen. Eskailera har-tuta sartu nintzen, hasieran pentsatu nuen beza-la, ala haitz zuloko atea esaten nionetik, ez dutgogoan; ez, ezin nuen hurrengo egunean eregogoratu; izan ere, ez dut uste inoiz erbi batekezkutalekura, edo azeri batek bere zulora ihesegingo zuenik, nik neure babeslekura baino izu-tuago.

Ez nuen lorik egin gau horretan. Zenbat etaurrunago egon beldurraren unetik, orduan etahandiagoa zen nire beldurra, berez behar lukee-naren kontrakoa dirudien arren, eta bereziki iza-

kiek beldurtzean izaten duten jokabidearen kon-trakoa. Baina gertaerari buruzko ideiekin horrenizutua nengoenez, irudikapen tamalgarriak bes-terik ez zitzaizkidan bururatzen, une horretanleku hartatik urrun egon arren. Batzuetan dea-brua zela buruatzen zitzaidan, eta arrazoia batzetorren nirekin uste horretan; izan ere, nolazitekeen giza irudia zuen beste ezer leku horre-tan azaltzea? Non zen uhartera eraman zuenontzia? Ba al zen beste oin arrastorik? Nola zenposible hara gizonik iristea? Baina nola izan zite-keen Satanek leku horretan giza irudia hartutaazaltzea, bere oinaren arrastoa uztea beste hel-bururik gabe, eta hori ere zertarako, ez baitze-kien ikusiko nuenik; adarra jotzeko edo zertara-ko? Iruditzen zitzaidan deabruak askoz bidegehiago izan zitzakeela ni oin arrasto soil bate-kin baino errazago beldurrarazteko, eta uhartea-ren beste aldean bizi nintzenez gero, ez zen berearrastoa aurkitzeko hamar mila aukera batenkontra nituen leku batean uzteko bezain ergelaizango, eta gainera hondarretan, lehenengoitsasgorak edo haize zakarrak erabat ezabatukozuen lekuan. Horrek guztiak ez zuen zentzu han-

dirik erakusten ez gertaerarekin berarekin, etaezta ere deabruaren zolitasunaz izan ohi ditugunusteekin.

Horrelako gauzek indarra ematen zidatendeabrua izan zitekeen ustea baztertzeko; etaazkenik erabaki nuen, izaki are arriskutsuagorenbat izan behar zuela, alegia, kontinentetik etorri-tako basatiak izango zirela, kanoetan itsasoraabiatu zirenak, eta ur-lasterrak edo kontrako hai-zeak bultzata, uharteraino iritsi zirenak, eta itsa-sertzeraino iritsi ondoren, berriro itsasora itzulizirenak, agian, uharte ilun honetan geratzeko,nik haiek ondoan izateko nuen gogo txar berbe-ra izan zutelako.

Gogoeta horiek buruan nerabiltzan bitartean,eskerrak ematen nituen une horretan han ingu-ruan ez ibiltzeagatik, eta nire txalupa ikusi ezzutelako, hura ikusita uhartean norbait bizi zelajakingo baitzuten, eta agian nire bila ariko baitzi-ren. Orduan gogoeta ikaragarriak etorri zitzaizki-dan burura, alegia, nire txalupa aurkitu zutelaeta horrenbestez, uhartean jendea bizi zelabazekitela, eta horrela izatekotan, ziur nengoenberriz itzuli eta jango nindutela; eta ni aurkituko

ez baninduten ere, itxitura aurkituko zutela, bil-dutako ale guztiak hondatu eta hezitako ahuntztaldea eramango zutela; eta horrenbestezgoseak hilko nintzela.

Orduan izuak erlijio itxaropen guztiak ezaba-tu zituen. Lehenago Jainkoarengan izan nuenuste ona, Haren ontasunaz izan nuen esperien-tzia miragarrian oinarri hartu zuena, desagertuzen; ordura arte mirariz elikatu ninduen Hark,handik aurrera, Bere ontasunak eman zizkidanaberastasunak gordetzeko Ahalmenik izango ezbalu bezala. Neure buruari errieta egin nionalferkeriaz ez nuelako ale gehiagorik erein,hurrengo urte sasoia iritsi bitartean beharkonuena baino, lurrean zegoenak alferrik galtzekoarriskurik ez balu bezala. Eta errieta onartu, etaetorkizunean laboreak aldez aurretik bizpahiruurtetarako bilduak izatea erabaki nuen, horrela,edozer gertatuta ere, ez nintzateke ogi premiazgoseak hilko.

Bai bitxia eta aldakorra dela Jainkoaren ardu-ra gizonaren bizitzan! Eta bai grina bitxiak eragi-ten dituztela ezkutuko indarrek, egoera bateanmodu batekoak eta bestean bestekoak! Gaur

maite dugu bihar gorrotatuko duguna, gaur bila-tzen dugu bihar atzean utzi nahiko duguna, gaurnahi dugu bihar izutuko gaituena; are gehiago,bihar dardararaziko gaituena. Ni nintzen unehorretan inork pentsa zezakeen horren adibide-rik garbiena. Izan ere, nik, atsekabe bakarragizartetik kanpora bidalia izatea nuelarik, baka-rrik egonda, ozeano amaigabeaz inguratua,gizartetik bereizia eta, nik esaten nion bezala,bizitza isilera zigortua; nik, Jainkoaren iritzizbizien artean zenbatua izatea, edo Haren gaine-rako izakien artean azaltzea merezi ez nuenak;neure motako norbait ikuste hutsak heriotzatikbizitzara igarotzea iruditu beharko litzaidakeenarren, eta Jainkoak eman ziezadakeen bedeinka-penik handiena, salbazioaren bedeinkapen gore-naren ondorengoa; nik, diot, dar-dar egiten nuengizon bat ikustearen ideia hutsaren aurrean; etabesterik gabe prest nengoen lur azpian sartzekouhartean oina jarri zuen gizonaren errainua edoagerpen isila zela eta!

Halakoa da giza bizitzaren egoeraren alda-kortasuna, eta horrek gogoeta bitxi ugari sortuzizkidan, hasierako ezustea pixka bat mendera-

tu nuenean. Erabaki nuen hura zela Jainkoarenardurak, neurririk gabe on eta jakintsuak, nire-tzat erabakia zuen bizimodua; eta amaiera, ikus-ten ez banuen ere, Jainkoaren jakinduriak aldezaurretik erabakia zuela, ez nuela Haren buruja-betasuna eztabaidatuko, eta, Hark sortutako iza-kia nintzenez gero, erabateko eskubidea zuela(sortu ninduelako) niri eman nahi zizkidan agin-duak emateko, eta nahigabetu nuenez gero, eraberean legezko eskubidea zuela egoki iruditzenzitzaion zigorra niri ezartzeko; eta Haren hase-rrea jasan beharko nuela, Haren kontra bekatuegin nuelako.

Eta gero gogoan erabili nuen Jainkoa zuzenaezezik, ahalguztiduna ere bazela, eta ni zigor-tzea eta nahigabetzea bidezkoa zela uste izanzuen bezala, era berean ahalmena zuela ni sal-batzeko; eta ez bazitzaion hori bidezkoa irudi-tzen, nire ezinbesteko betebeharra zela erabateta zeharo Haren borondatearen mende jartzea.Bestalde, nire betebeharra zen baita ere Haren-gan itxaropena izatea, Jainkoari otoitz egitea etaHaren eguneroko arduraren aginduen eta esa-nen zain egotea.

Pentsamendu horietan ordu askotan, egunaskotan, are gehiago, esango nuke, aste etahilabeteetan aritu nintzela, eta ezin dut aipatugabe utzi gogoeta horien ondorio berezi bat. Hauda, goizean goiz, ohean nengoela, basatiak ager-tzeko arriskuen gorabeherekin burua erabat har-tua nuela, eta lur jota, gogora etorri zitzaizkidanIdatzi Santuetako hitz hauek: «Estualdian niri deiegidazu, eta salbatuko zaitut, eta zuk ohoratukonauzu».

Orduan ohetik pozik jaiki nintzen, eta bihotzasendotua izateaz gainera, indarra eta adoreahartu nuen neure salbazioaren alde Jainkoarizinez otoitz egiteko. Otoitza amaitu ondoren,Biblia hartu eta irakurtzeko ireki nuen, etaaurrean ikusi nituen lehenengo hitzak hauekizan ziren: «Zerbitza ezazu Jainkoa, eta izan zai-tez adoretsu, eta hark bihotza sendotuko dizu;zerbitza ezazu, esan dut, Jainkoa». Ezinezkoazait adieraztea horrek nola zuzpertu ninduen.Erantzun gisa, eskerrak emanez liburua utzi etaez nuen goibelaldi gehiagorik izan, ez behintzat,arrazoi horrengatik.

Pentsamendu, beldur eta gogoeta horietanari nintzela, egun batean bururatu zitzaidan nireameskeria izan zitekeela dena, eta oin arrastohori neure oinarena izan zitekeela besterik gabe,txalupan lehorreratu nintzen garaikoa. Horrekpixka bat adoretu ninduen, eta neure buruari iru-dipena besterik ez zela sinestarazi nahian hasinintzen, eta nire oin arrastoa izango zela. Etazergatik ez nuen, bada, bide hori hartuko leho-rreratzean, txalupara itzultzeko hartu nuenbezala? Gogoan izan nuen baita ere, ezingonuela ziurtasunez inola ere jakin non zapaldunuen eta non ez, eta, azkenean, aztarna nireoinarena bazen, mamuen eta agerpenen istorio-ak kontatu, eta gero beste guztiak baino gehia-go ikaratzen diren zoroena egiten aritu nintzela.

Orduan adoretsuago nengoen eta burua kan-pora agertzen hasi nintzen, hiru egun eta gaue-tan ez bainintzen gaztelutik irten, eta hornigaiakurritzen hasi zitzaizkidan; izan ere, etxe barruangaragar opil baztuk eta ur pixka bat besterik ezbainuen. Gainera banekien ahuntzak gaizki zeu-dela jetzi gabe, hura izaten baitzen nire iluntze-roko denborapasa, eta gaixoak oinazez eta

minez egongo zirela premia horrengatik; etahala gertatu zen, zenbaiten errapea hondatuegin zen, eta ia esnea agortu zitzaien.

Beraz, neure oin aztarna izango zela uste iza-teak eman zidan adoreaz lagunduta —eta halaneure itzalak berak beldurtzen ninduela esanzitekeen—, berriro hasi nintzen irteten, eta men-diko etxera joan nintzen ahuntz taldea jeztera.

Baina edonork ikusiko balu aurrera egitekonuen beldurra, zenbat aldiz begiratzen nuenatzera eta behin eta berriz prest nengoela saskialurrean utzi eta airean ihes egiteko, pentsatukoluke barrengo harra zebilkidala estutu nahianedo beste zerbaitek izugarri larritu ninduela; etahala zen gainera.

Halere, bizpahiru egun neramatzala etxetikirten eta ezer ikusi gabe, ausartzen hasi nintzen,eta nire irudimena besterik ez zela pentsatzen.Baina ezin izan nion neure buruari hori erabatsinestarazi, berriro hondartzara itzuli, oin aztar-na ikusi, nirearekin neurtu, eta bien arteanantzik zegoen edo bat zetozen ikusi arte, neureoina zela ziur egoteko. Baina aztarnaren lekurairitsi nintzenean, lehenik eta behin, txalupa leho-

rreratu nuenean ezin izan nuela han inguruanibili garbi ikusi nuen; eta bigarren, aztarna nireoinarekin neurtzean, nirea ez zela inondik erehura bezain handia. Bi gauza horiek burua irudi-pen berriz bete zidaten, eta berriro erabat lurjota geratu nintzen. Hotzez dardarka hasi nin-tzen sukarraldiak hartua dagoena bezala, etaetxera itzuli nintzen, itsasalde horretan gizonenbat edo batzuk egonak zirela sinetsita; edo,laburrago esanda, uhartea jendeztatua zegoela,eta konturatu gabe eta ezustean atzemana izannintekeela. Baina ez nekien babestua egotekozein neurri hartu.

Ene, bai erabaki barregarriak hartzen dituzte-la gizonek beldurrak hartuta daudenean! Arra-zoiak atsekabea arintzeko emango liokeenlaguntza gogoan izatea galarazten dio. Lehenen-go itxiturak apurtzea bururatu zitzaidan, etaetxabere guztiak basora bidaltzea, etsaiek aurkiez zitzaten, eta altxor horren edo beste antzeko-ren baten bila uhartera itzul ez zitezen; gero,pala hartu eta bi soroak zulatzea, etsaiek alerikaurki ez zezaten eta horren bila uhartera itzul ezzitezen; ondoren itzalpea eta denda botatzea,

bizilekuaren aztarnarik ikus ez zezaten, etahorrek bultzata beste lekuetan ere uharteko biz-tanleen bila aritu ez zitezen.

Hori izan zen, barrua hartu zidaten beldurrakgori-gori nituela eta burua, lehen esan bezala,zeharo nahasturik, etxera itzuli, eta lehenengogauean izan nituen gogoeten gaia. Arriskuarenbeldurra hamar mila aldiz beldurgarriagoa daarriskua bera begien aurrean ikustea baino; etalarritasunaren pisua handiagoa da, askoz ere,larritasuna eragiten duen etsaia bera baino; etahori baino okerragoa zena, ez nuen sumatzen,bestela espero nuen arren, nahiagabeak etsime-nez eramateak lehen sortzen zidan atsedena.Saulen antza nuen, ez baitzen soilik filistarrakatzetik zituelako kexatzen, baita ere Jainkoaklaguntzarik gabe utzi zuelako. Ez nituen beharbezalako bideak erabiltzen arima zuzpertzeko,atsekabean Jainkoari oihu eginez, eta nire babe-sa eta salbazioa Haren arduraren esku utziz,lehen egiten nuen bezala; eta, hala egin izanbanu, ezuste berri hori gutxienez errazago era-man ahal izango nuen, eta agian kementsuagoegingo nuen aurrera.

Buru nahasiak esna eduki ninduen gauosoan, eta goizean lotan geratu nintzen, buruarieragitearen ondorioz nekatua bainuen, etaarima leher eginda. Zerraldo egin nuen lo, etainoiz baino hobeto esnatu nintzen. Orduanlasaiago hasi nintzen pentsatzen, eta neureburuarekin eztabaidan aritu ondoren, erabakinuen uhartea, horren atsegina, eta oparoa izan-da, eta ikusi nuen bezala, kontinentetik ez osourrundua, ez zegoela nik uste bezain alde bate-ra utzia; eta biztanle egonkorrak ez zituen arren,noizean behin txalupak iritsiko zirela, batzukhala erabakita, edo agian kontrako haizeak bul-tzata; hamabost urte neramatzala eta ez nuelainoiz inoren itzal edo giza irudirekin topo egin,eta inoiz iritsi izan balira, ziurrenik ahal bezainlaster handik alde egingo zutela, ordu arte ezbaitzuten egokitzat hartu han kokatzea; etagehienez ere, kontinenteko jende galduarenezusteko lehorreratzeen arriskua nuela; segu-ruenik, beren borondatearen kontra iritsitakoakizango zirela, eta beraz, ez zutela han geratunahiko, eta ziztu bizian alde egin nahiko zutelahandik; horrenbestez, ez nuela leku segururen

bat besterik aurkitu beharko, basatiak lehorrera-tzen ikusten nituenerako.

Orduan benetan hasi nintzen damutzen leize-zuloa handitu eta atea kanpoaldera egin niolako,lehen esan dudan bezala, hesia harkaitzarekinelkartzen zen lekutik kanporantz. Behin etaberriz luze pentsatu ondoren, erabaki nuen biga-rren hesia eraikitzea, biribil erdia osatuz huraere, hormatik tarte batera, hain zuzen ere,hamabi urte lehenago, jadanik aipatutakozuhaitz lerro bikoitza landatu nuen lekuan.Zuhaitz horiek estu-estu jarri nituen, eta zurkaitzgutxi batzuk besterik ez nituen behar izan tar-teetan sartzeko, zurkatiz sendo eta lodiak, etahorma berehala amaitu nuen.

Horrela hesi bikoitza nuen; kanpokoari, oho-lak, burdin-hariak, eta harrapatu nituen gauzaguztiak erantsi nizkion, sendoagoa egiteko; etazazpi zulo txiki utzi nizkion, armak handik atera-tzeko modukoak. Barrutik horma hamar oin lodiizateraino sendotu nuen, leizezulotik etengabeateratako lurra hormaren beheko aldean jarri etazanpatu ondoren. Zazpi zuloetan mosketeakezartzen saiatu nintzen, banekien eta itsasontzi-

tik zazpi lehorreratu nituela. Kanoiak balira beza-la, egituretan edo kanoi-etxe antzekoetan koka-tu nituen, eta horrela zazpi eskopetekin su eginnezakeen bi minutuetan. Hilabete osoan lan etalan aritu behar izan nuen horma amaitzeko, etahorma amaitu arte ez nintzen lasai egon.

Hori amaitu nuenean, hormatik kanpo zego-en inguruko lur-eremuan, handik eta hemendik,sahatsaren antzeko egurra zuten zurkaitzak edozutoinak landatu nituen, ahal nituen guztiak,erraz hazten zirela banekien eta; horrenbesterai-no, hogei mila sartu nituela uste baitut, zutoineneta hormaren artean tarte zabal samar bat utziz,etsaia hurbiltzen ikusteko lekua izan nezan, etazuhaitz gazteen artean babes ez zedin, nire hor-mara hurbiltzen bazen.

Handik bi urtera zuhaizti zabala izan nuen,eta bospasei urte igarota, baso bat nuen nirebizilekuaren aurrean, neurriz gainezka horrenlodi eta sendo hazi zenez gero, erabat igaroezina; eta inori ez zitzaiokeen bururatuko harenatzean ezer egon zitekeenik, are gutxiago bizile-ku bat. Eta sartu eta irteteko erabaki nuenmoduari buruz, esan behar dut, bi eskailera era-

bili behar zirela, ez bainion inondik sarbiderikegin; bata, haitzaren beheko aldean zegoen lekubateraino iristeko; eta hara igo eta han lekuanuen bigarren eskailera kokatzeko; beraz bieskailerak kentzen nituenean, inork ezingozukeen niregana hurbildu minik hartu gabe; etaigarotzea lortuta ere, hormaren kanpoaldeanegongo zen oraindik.

Horrela neure biziraupena segurtatzeko gizazuhurtziak proposatuko lituzkeen neurri guztiakhartu nituen, eta ikusiko da aurrerago ez zireladenak funtsik gabeak izan, une horretan nikneure buruari eragindako beldur hutsaren ondo-rio besterik ez izan arren.

Hori egin bitartean, ez nituen erabat aldebatera utzi beste zereginak; izan ere, kezka han-dia ematen zidan ahuntz talde txikiak. Ahuntzakez ziren edozein premiatarako jaki lagungarrisoilik, pixkanaka behar nuen janari guztiaeskaintzen zidaten, sutautsa eta minizioa alferrikerabili behar izan gabe, eta batez ere ahuntzbasatien atzetik ehizan nekerik hartu gabe. Etaez nengoen abantaila horiek galtzeko prest, etaberriro hutsetik zaintzen hasteko.

Horretarako, eta luze pentsatu ondoren,haiek ezkutatzeko bi bide besterik ez nituen aur-kitu. Bata zen leku egoki batean lurrean zulohandi bat egitea eta gauero ahuntzak han sar-tzea; eta bestea, bizpahiru lur-eremu txiki hesizinguratzea, urruti bata bestetik, eta ahal bezainezkututak, eta bakoitzean dozena erdi batantxume edo jartzea. Horrela hondamenik gerta-tuko balitzaio taldeari oro har, berriz hazikonituzkeen nekerik gabe eta epe motzean. Horiiruditu zitzaidan biderik zentzuzkoena, lan han-dia eta denbora luzea eskatuko zidan arren.

Horrenbestez, denbora pixka bat eman nuenuharteko lekurik ezkutukoenak aurkitzen, etaegokia iruditu zitzaidan bat aukeratu nuen. Lurzati txiki heze bat zen baso sarri eta itxi batean,uhartearen ekialdetik itzuleran nentorrela, beregaraian esan nuen bezala, ia galdu nintzen lekuberean. Han ia hiru akre hartzen zituen zabalunebat aurkitu nuen, eta zuhaitzez horrenbesterainoinguratua zegoenez gero, ia izadian berez sortu-tako itxitura zirudien; edo gutxienez ez zidanbeste lur-eremuek ixteko eman zidaten lanikemango.

Berehala hasi nintzen lanean lur zati horre-tan, eta hilebete igaro baino lehen bukatuanuen, eta, hasieran uste izan nuen bezain basa-tia ez zen nire azienda edo abere taldea, nahia-go duzun bezala, ongi gorde nezakeen han.Beraz, bestelako atzerapenik gabe, hamarantxume eme eta bi ar eraman nituen itxiturahorretara. Han izan nituenean, hesia hobetzenaritu nintzen, bestea bezain sendoa egin arte,lana ordea patxada handiagoan egin nuen, etahorregatik denbora luzeagoa behar izan nuen.

Lan hori guztia hondartzan ikusi nuen gizonbaten oin arrastoak sortu zidan beldurrak eragin-da egin nuen; ez bainuen ordu arte inongo giza-kirik uhartera hurbiltzen ikusi. Bi urte nerama-tzan ezinegon horretan, eta bizimodua lehenbaino nekagarriagoa egiten zitzaidan, gizonarenbeldurrak maltzurki atzetik etengabe edukitzeazer den dakienak pentsa dezakeen bezala. Etaazpimarratu behar dut, atsekabez baita ere, ari-maren ezinegonak eragin handia izan zuela nireerlijio pentsamenduetan; izan ere, basati etakanibalen eskuetan erortzeko arriskuak sortzenzidan izuak eta beldurrak nire arima horren men-

deratua zuten, ezen nekez aurkitzen bainuenegokierarik nire Sortzaileari otoitz egiteko, edoez behintzat lehen izan nuen arima lasai eta etsiberarekin. Aldiz, Jainkoari oinaze eta arima-estu-ra handia nuela egiten nion otoitz, arriskuz ingu-ratua, eta gauero eguna argitu baino lehen hilaeta irentsia izango nintzelakoan; eta adierazibeharra dut, bake, esker on, maitasun eta xeraz-ko jarrera askoz egokiagoa dela otoitz egitenduenarentzat, izuarena eta ezinegonarenabaino, eta berehala gertatuko den zoritxarrarenbeldur den gizona ez dagoela prestatua Jainkoa-ri otoitz eginez bere burua sendotzeko, ez behin-tzat ohean dagoen gaixoa bekatuez damutzekodagoena baino gehiago. Ezinegon horiek arimanbaitute eragina, besteek gorputzean duten beza-la, eta arimaren ezintasunak gorputzarenakbezain handiak dira, eta are handiagoak, Jainko-ari otoitz egitea berez arimaren ekintza baita,eta ez gorputzarena.

Baina egin dezagun aurrera. Nire abere taldetxikiaren zati bat hesi barruan gorde nuenean,uhartean zehar ibili nintzen beste biltegi bat egi-teko leku bila; eta, uhartean inoiz baino mende-

balerago nenbilela, eta itsasoari begira, urrutiantxalupa bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Betau-rreko luze bat edo bi aurkitu nituen itsasontzitikatera nituen itsasgizonen kutxetako batean,baina ez nituen eskura, eta txalupa horren urru-ti zegoenez gero, ezin nuen ia antzeman, nahizeta begiak erabat itsutu arte begira eta begiraegon. Txalupa bat zen ala ez ez dakit, bainamendi gainetik jaisterako ez nuen ezer ikusi,beraz amore eman nuen. Dena dela, handikaurrera sakelean betaurreko luzerik gabe ez irte-tea erabaki nuen.

Mendia jaitsi eta uhartearen beste muturreannengoela, ordu arte inoiz egon ez nintzenlekuan, jabetu nintzen gizon baten oin aztarnaikusi izana ez zela uste bezain gauza harrigarriauhartean. Eta ardura berezi batek basatiak inoizjoaten ez ziren uhartearen aldera eraman ezbanindu, erraz jakingo nukeen kontinentekokanoentzat, itsasoan gehiegi urrunduz gero, ezzela uhartearen alde horretan kairatzea bainogauza arruntagorik. Gainera, basati horiek asko-tan aritzen ziren txalupetan borrokan, eta ira-bazleek inor atxilotzen bazuten, hondartza

horretara eraman, eta haien ohitura beldurga-rrien arabera, hil eta jan egiten zuten, gizajaleakbaitziren denak, gero ikusiko dugun bezala.

Menditik hondartzara jaitsi nintzenean, lehenesan bezala, uhartearen hego-mendebalean,nahasia eta harrituta geratu nintzen erabat. Ezi-nezkoa zait adieraztea nire arimaren izu-ikarahondartzan buru-hezur, esku, oin eta giza gorpu-tzen beste hezurrak sakabanatuak ikusi nitue-nean; eta bereziki, arretaz begiratu nion sua piz-tua egon zen lekuari, eta, jolastoki bat balitzbezala, haren inguruan egindako zulo biribilari,han eseri eta egingo baitzituzten zoritxarrekobasatiek jai anker horiek lagun hurkoen gorpu-tzekin.

Hura ikusi, eta harri eta zur geratu nintzen,eta tarte luze batean ezin izan nuen ezertarakohango arriskuetan pentsatu. Hango bihozgabe-keriek, infernuko indarkeriek eta gizatasunarenhondamenek beldurra zeharo ezabatu zidaten;izan ere, askotan entzunak nituen arren, orduarte ez bainituen inoiz horren gertu ikusi. Laburesateko, ikuskizun beldurgarri hura begienaurrean ez izateko beste aldera begiratu nuen.

Sabela ondoezik nuen, zorabiatzeko puntuannengoen, eta senak sabelaren ondoeza kanpora-razi zidan. Eta neurriz kanpoko indarrez oka eginondoren, pixka bat zuzpertu nintzen, baina ezinizan nuen une batez ere han geratu, beraz, ahalbezain bizkor mendira igo, eta neure bizileku-rantz abiatu nintzen. Uhartearen alde horretatikurrundu nintzenean ere, oraindik pixka bateanharritua egon nintzen, eta gero neure onera eto-rri nintzenean, gora begiratu nuen, arima min-dua eta begiak malkoz beteak nituela, eta Jain-koari eskerrak eman nizkion nire lehenengo bizi-lekua horrelako izaki beldurgarririk ez zen mun-duaren zati batean jarri zuelako; eta hasierannire egoera oso tamalgarria iruditu bazitzaidanere, horrenbeste mesede egin zizkidanez gero,eskerrak emateko arrazoi gehiago nituen kexa-tzeko baino; batez ere, neure egoera negarga-rrian Jainkoaren ezagutzak eta Haren bedeinka-penaren itxaropenak sendotu egin nindutelako,eta zorion hori erraz jar nezakeen jasan nituenzoritxar guztien edo jasan nitzakeenen parean.

Esker oneko jarrera hori nuela neure gaztelu-ra itzuli nintzen, eta nire segurtasunari zegokio-

nean ordu arte baino errazagoa egin zitzaidan;izan ere, konturatu nintzen izaki beldurgarrihoriek ez zirela inoiz uhartera zerbaiten bila eto-rri, agian ez zutelako ezer aurkitzea espero, edoez zutelako ezer nahiko; eta, zalantzarik gabe,askotan uhartearen alderdi itxienean eta adar-tsuenean egongo zirenez gero, ez zutela gauzaerabilgarririk aurkituko. Ia hemezortzi urte nera-matzan han, eta ez nuen inoiz inoren oin aztar-narik ikusi, eta beste hainbeste eman nitzakeenordu arte bezain ezkutuan, ez baninduten aurki-tzen, eta ez nien horretarako aukerarik emango,nire eginkizun bakarra nengoen lekuan erabatezkutuan egotea baitzen, baldin eta ez banituenkanibalak baino izaki egokiagoak aurrean ikus-ten neure burua agerian jartzeko.

Baina aipatutako basati doilor horiek, etabatak bestea irensten eta jaten aritzeko ohiturabihozgabea horrenbesteraino gorrotatzennituen, ezen pentsakor eta goibel egon bainin-tzen, eta nire biribil barrutik urrundu gabe ia biurte igaro arte. Biribila esaten dudanean, hauesan nahi dut: hiru lur-sailak, gaztelua, mendikoegoitza, itzalpea esaten niona, eta basoetako

itxitura. Era berean, ez nuen ahuntzentzat besteitxiturarik bilatu; izan ere, infernuko izaki doilorhorien kontra sortu zitzaidan gorrotoa horrenhandia zen, ezen beldur handiagoa ematen bai-tzidan haiek ikusteak deabrua bera ikusteakbaino. Bitarte horretan ere ez nintzen txaluparenbila joan, aldiz beste bat egitea hobe nuela hasizitzaidan bururatzen; ezin bainuen inondik erebeste saiorik egin txalupa uharteari bira emanezekartzeko, baldin eta ez banuen izaki horiekinitsasoan topo egin nahi; eta haien eskuetan ero-riz gero, banekien nolako zoria izango nuen.

Denbora, ordea, eta jende horrek ni aurkitze-ko arriskurik ez zegoela jakiteak sortzen zidanlasaitasuna, nire ezinegona ezabarazten hasizen, eta lehen bezain lasai bizitzen uzten; aldebakar batekin, hau da, arreta handiagoa jartzennuela eta lehen baino gehiago begiratzen nuelainguruan, haiek ni ezustean ez harrapatzeko; etabereziki kontu handiagoa nuen eskopetaz tiroegitean, haietakoren bat uhartean baldin baze-goen, ez zezan entzun. Gainera, abantaila han-dia izan zen niretzat ahuntz etxekotuen taldebatez hornitua egotea, ez bainuen basoan ehi-

zan ibili beharrik, edo haiei tiro egin beharrik.Eta harrezkero, bat edo beste harrapatzenbanuen sareak eta arteak erabilita izan zen,lehen egin nuen bezala. Horrenbestez, uste dutbi urteetan ez nuela inoiz eskopetaz tiro egin,hura hartu gabe inoiz irteten ez nintzen arren,eta are gehiago, itsasontzitik hartu nituen hirupistolak beti aldean eramaten nituen, edogutxienez hiruretatik bi, ahuntz larruzko gerriko-an lotuta. Gainera itsasontzitik hartutako aiztoe-tako bat leundu nuen, eta beste gerriko bat eginnuen hura lotzeko. Orduan bai nintzela etxetikirtetean edonoren begien aurrean lagun bitxi etanabarmena, neure buruaz egindako deskribape-nari bi pistolak, eta gerrikoaren alde batean zin-tzilik nuen zorrorik gabeko aizto handia eranstenbadizkiozu.

Esan bezala, denboraldi batean gauzakhorrela gertatu ziren, eta ardura horiek aldebatera utzita, lehengo bizimodu lasai eta bake-tsura itzuli ziren. Gauza horiek guztiek gero etagehiago ikusarazten zidaten, nire egoera urrunzegoela zoritxarreko izatetik, beste zenbaitena-ren ondoan; are gehiago, nire bizitzaren xeheta-

sun asko, Jainkoak niri mesede egiteko emangozizkidanak baino hobeak izan zirela. Horrek pen-tsarazi zidan munduan kexa gutxi izango zirelaedozein egoeraren aurrean, baldin eta jendeakberen egoera okerrago daudenen egoerekinkonparatuko balu, hobeto bizi direnekin konpa-ratu beharrean, eta orduan eskerrak emangolituzkeela, kexaka eta marmarka aritu ordez.

Une horretan premiazko gauza gutxi faltanituen, eta iruditu zitzaidan basati doilor horiekeragindako beldurrak, eta bizirik irauteak sortuzidan kezkak, neure probetxurako asmakizunaksortzeko ahalmena gutxitu zidatela, eta aldebatera utzi nuela buruan askotan erabili nuenasmoa; alegia, garagarraz malta egiten saiatueta harekin garagardoa prestatzea. Apetaldiazen hura egia esateko, eta neure buruari agirikaegin nion ideia tolesgabe hori izateagatik, bere-hala konturatu bainintzen bazirela zenbait gauzagaragardoa egiteko premiazkoak zirenak, eta niklortu ezin nituenak. Hala nola, lehenik eta behin,garagardoa gordetzeko upelak, lehen ere esandudan bezala, inoiz egin ezin izan nituenak; aha-legin horretan egunak, asteak, are gehiago, hila-

beteak eman nituen arren, baina ezer ez lortze-ko. Bigarren, ez nuen ezker-aihenik garagardoaurrineztatzeko, ez legamiarik muztiatzeko, eztupikirik edo kobrezko ontzirik irakinarazteko.Dena den, gauza horiek guztiak gorabehera,benetan uste dut, basatiek eragindako izu etabeldurrik izan ez banu, aurre egingo niokeela,eta agian arrakasta lortu ere bai; izan ere, gutxi-tan etsitzen bainuen zerbaitetan eta bukatugabe uzten, lanean hasteko erabakia hartuondoren.

Baina nire asmakizunak beste bide bat hartuzuen. Gau eta egun ezin nuen burutik kendubasati horietako batzuei erasotzea, zeregin odol-tsu eta ankerrean ari zirenean, eta ahal izanezgero, hiltzera eraman zutena salbatzea. Liburuhonen luzera baino handiagoa lukeen beste batbeharko nuke, izaki horiek deusezteko, edogutxienez beldurrarazi eta behin eta betiko uhar-tetik uxatzeko bururatu zitzaizkidan azpijoko etaamarru guztiak idazteko. Baina denak alferrika-koak ziren. Ezerk ez zuen eraginik izango, baldineta haien aurrean jarri eta eginbeharrekoa nero-nek egiten ez baldin banuen. Eta zer egin zeza-

keen gizon bakar batek haien aurrean, agianhogei edo hogeita hamar baziren, beren dardoedo uztai, gezi eta guzti, eta nik eskopetarekinnuena bezain begi ona zutela?

Batzuetan sua egina zuten lekuan zulo bategitea bururatzen zitzaidan, eta barruan bospa-sei libra sutauts jartzea, sua pizten zuteneaneztanda egin eta inguruko guztia leherrarazteko.Baina, ez nuen horrenbeste sutauts alferrik gal-tzeko asmorik, upel bat besterik ez baitzitzaidangeratzen, eta gainera ez nekien sutautsa noizlehertuko zen zehazki; eta batez ere, gainetikpixka bat erre eta izutu besterik ez zituen egin-go, baina ez zituen uhartetik behin-betiko uxatu-ko. Beraz, alde batera utzi nuen asmo hori, etaneure burua leku egokiren batean ezkutatzeabururatu zitzaidan, lehergai bikoitza zuten hirueskopetak hartuta, eta, jai odoltsuaren erdian,haien kontra tiro egin, tiro bakoitzean bizpahiruhil edo zauritu nitzakeela ziur egotean, eta gerohaien gainera oldartzea hiru pistolak eta aiztoahartuta; zalantzarik ez nuen hogei baldin bazirenere denak hilko nituela. Irudipen hori erabilinuen buruan zenbait astetan, eta horren barru-

raino nuen sartuta, ezen askotan amets egitenbainuen, eta batzuetan ametsean haiei tiro egi-teko zorian egoten nintzen.

Irudipenean horren urrutiraino joan nintzenezgero, zenbait egun eman nituen ezkutuan zela-tan egoteko leku egoki bila, eta leku hartarahainbestetan joan ondoren, etxekotzen hasizitzaidan, bereziki burua mendeku asmoz, etahogei edo hogeita hamar basati, nik esaten nionbezala, ezpatan pasatzeko asmo odoltsuz, bete-tzen zitzaidanean; baina lekuak eragiten zidanbeldurrak, eta basati boihozgabeek batak besteajan ondoren utzitako arrastoek gaiztakeria bare-tu egiten zidaten.

Azkenean, aurkitu nuen mendiaren aldebatean haien txalupak hurbiltzen ikusten zainegoteko leku bat; eta basatiak hondartzara iris-terako, aurrera egin nezakeen ezkutuan, zuhaitzsarrien artean. Horietako batean ni osorik ezku-tatzeko moduko zulo bat zegoen, eta han eserieta haien ekintza odoltsuak ikus nitzakeen, etaburuetara tiro egin, elkarren ondoan jartzen zire-nean, halako eran non huts egitea ia ezinezkoa

baitzen, edo lehenengo tiroaz hiruzpalau zauri-tzea nahitaezkoa.

Han erabaki nuen nire asmoa aurrera erama-tea, eta hala bi moskete eta betiko ehiza eskope-ta prestatu nituen. Bi mosketeak berunezko balapare batez eta lauzpabost bala txikiagoz, gutxigorabehera pistolaren neurrikoak, bete nituen;eta ehiza eskopeta beltxargak harrapatzekoneurri handiagoa zuten ia eskukada bat balazbete nuen. Pistolak ere launa balaz edo betenituen. Eta horrela, bigarren edo hirugarren era-soa egiteko munizioz ongi hornitua, txangoa egi-teko prestatu nintzen.

Neure egitasmoaren nondik norakoa amaitunuenean, eta nire irudimenak asmoa gauzatuzuenean, goizero, huts egin gabe, hiru miliaingurura edo urrunago zegoen nire gaztelutik,nik esaten nion bezala, mendi tontorreraino egi-ten nuen ibilaldia, ea txalupak itsasoan uhartea-ren inguruan edo uhartera hurbiltzen ikustennituen. Baina eginkizun gogor horrekin nekatzenhasi nintzen, izan ere, bizpahiru hilabetez eten-gabe zelatan aritu, eta beti ezer aurkitu gabeitzultzen bainintzen, ez bainuen ezer ikusi den-

bora horretan guztian, ez bakarrik itsasertzeanedo itsasertzetik hurbil, ezta nire begiek edobetaurreko luzeak, bazter guztietara begiratuta,hartzen zuten ozeanoaren tarterik handieneanere.

Mendira zelatan aritzeko eguneroko ibilaldiakegin nituen bitartean, zutik iraun zuen nireasmoak, eta barrua prest nuela zirudien hogeiedo hogeita hamar basati biluzi akabatzekoeginkizun ikaragarria aurrera eramateko, neureburuarekin eztabaidatu ez nuen delitu bat eginzutelakoan, ez behintzat lurralde horretako jen-dearen ohitura basatiak hasieran piztu zidangrina baino areago. Itxuraz, Jainkoaren ardurakberak onartu baitzuen, munduaren antolamendujakintsua egitean, beren grina ikaragarri etagaiztoak beste gidarik ez izatea, eta horrenbes-tez, aukera izan zuten, eta agian aspalditik,horrelako gauza ikaragarriak egiteko, horrelakoohitura beldurgarriak aurrekoengandik jasotze-ko, eta infernuko gaiztakeriak bultzata ihardute-ko, Zeruak erabat zapuzturik utziak balira beza-la. Baina, esan dudan bezala, emaitzarik gabekoibilaldiez nekatzen hasi nintzenean, aspalditik

goizero-goizero alferrik egin bainituen, ekintzariburuzko iritziak aldatzen hasi zitzaizkidan, etazer egitera nindoan hasi nintzen hotzago etalasaiago pentsatzen. Nolako aginpidea edo egi-tekoa nuen gizon horiek gaizkileak balira bezalaepaitu eta hiltzeko, Jainkoak berak, hainbesteurtetan, onartu, zigorrik gabe utzi eta ekintzahorietan aurrera egiteko baimena eman bazien,Haren epaiaren elkarren arteko gauzatzaile izanzitezen? Zer neurritaraino iraundu ninduten, etazer eskubide nuen nik horren maiz egiten zituz-ten liskar odoltsu horietan nahasteko? Askotaneztabaidatzen nuen hau neure buruarekin: nolajakin dezaket Jainkoak berak zer iritzi duen gaizehatz horri buruz? Egia da jende horrek ezduela hori lege hauste moduan egiten; ez dutebihotzak agintzen dienaren kontra jokatzen, eztaadimenak esaten dienaren kontra ere. Ez dakiteiraintzen dutenik, eta ez dute Jainkoaren justizia-ri erronka egiteagatik horrela jokatzen, guk iagure bekatu guztietan egiten dugun bezala. Iru-ditzen zaie gerran preso hartutako norbait hil-tzea ez dela, guretzat idi bat hiltzea baino lege

hauste larriagoa; ezta giza haragia jatea, gure-tzat aharia jatea baino larriagoa denik ere.

Pixka batean pentsatu ondoren, argi etagarbi ikusi nuen oker nengoela; pertsona horiekez zirela hiltzaileak, nik neure pentsamenduetangaitzetsi nituen moduan, ez behintzat guduanharrapatutako presoak hiltzen zituzten kristauakbaino gehiago; edo are maizago, askotan, inoribarkamenik eman gabe, tropa osoak ezpatazpasatzen zituztenak baino, ordurako etsaiekarmak jaitsi eta amore eman zutenean ere.

Ondoren bururatu zitzaidan, batak besteajateko ohitura oso gogorra eta bihozgabea bazenere, ez zuela nirekin zerikusirik; ez baitzidatenniri irainik egin. Eta eraso egiten bazidaten edobizirik irauteko ezinbestekoa banuen, oldartukonintzaiela; baina haien mendean ez nengoenezgero, nire berri ez zutenez gero, eta horrenbes-tez, nirekin ezer egiteko asmorik ere ez, ezzitzaidan bidezkoa iruditzen haiei eraso egitea;horrek gainera, espainiarren jarrera zuritukozukeen, eta haiek Ameriketan egin zituztenbasatikeria guztiak, milioika pertsona sarraskitubaitzituzten; zeinak idolozaleak eta basatiak izan

arren, eta ohituren artean zenbait ospakizunbasati eta odoltsu izan, hala nola idoloei gizagorputzak eskaintzea, espainiarrekiko erruga-beak baitziren; eta haiek lurraldetik era horretanerauzteaz gorrotoz eta gaitz iritziz hitz egitenzuten bai gaurko espainiarrek eta baita Europa-ko beste herrialde kristau guztiek ere, etasarraskitzat eta bihozgabekeria odoltsu eta giza-legearen kontrakotzat hartzen zuten, zuritu ezi-nezkoa ez Jainkoaren ez gizonen aurrean; etahorregatik espainiar izenak berak gizadiko jendeguztiari beldurra eta ikara eragiten zion edo kris-tauen errukia; Espainiako erreinua gizon arrazaberezi bat sortzeagatik nabarmendu balitz beza-la, errukia zer zen ez zekiena, edo zoritxarreko-en aurrean barru onik ez zuena, hau da, jarreraeskuzabalaren ezaugarria izango litzatekeena.

Gogoeta horiek etenaldia eragin zidaten, era-bateko geldialdia. Pixkanaka pixkanaka nireasmoa alde batera utzi eta basatiei eraso egite-ko erabakian oker jokatu nuela pentsatu nuen;ez zela nire egitekoa haien arazoetan muturrasartzea, baldin eta ez bazidaten lehenago erasoegiten; eta ahal izanez gero, horrelakorik gerta-

tzea galarazi behar nuela, baina atzematenbaninduten eta eraso egiten bazidaten, bane-kien zein zen nire betebeharra.

Bestalde, neure buruarekin eztabaidan arinintzen hura ez zelako salbatzeko bidea, neureburua erabat suntsitzekoa eta alferrik galtzekoabaizik. Izan ere, ziur ez baldin banengoen denakhilko nituela, ez bakarrik une jakin batean hon-dartzara iritsiko zirenak, baizik eta atzetik etorzitezkeenak, eta bakar batek ihes egiten bazuen,bere herriko jendeari zer gertatu zen esaterajoateko, milaka itzuliko ziren adiskideen heriotzamendekatzera, eta neure hondamen ziurra bes-terik ez nuke ekarriko, horretarako arrazoirikizan gabe.

Azkenean, erabaki nuen ez burubidez ez ihar-dunbidez, ez modu batera ez bestera, ez zitzai-dala komeni istilu horretan neure burua nahas-tea. Nire eginkizuna zela, nola edo hala, haien-gandik ezkutatzea, eta arrasto txikiena ere ezuztea haiek uhartean izakirik bizi zela jakin ezzezaten, giza itxurakorik alegia.

Erlijioa bat zetorkidan zuhurtasun horretan,eta ez nuen inolako zalantzarik, neure eginkizu-

netik kanpo nengoela izaki errugabe horiek sun-tsitzeko asmo odoltsuetan ari nintzenean; erru-gabeak nirekiko, esan nahi dut. Lege hausteeizegokienean, errudunak ziren bata bestearekiko,eta nik ez nuen horretan zerikusirik. Nazio legehausteak ziren, eta Jainkoaren zuzenbideareneskutan utzi behar nituen, bera baita nazioetakogobernaria, eta berak baitaki, nazio zigorrenbidez, nazio lege hausteengatik bidezkoa denordaina ematen, eta berak, gogoko duenmoduan, jendaurreko epaiketak ezartzen jen-daurrean iraindu dutenei.

Horren garbi ikusi nuen hori, ezen ezerk ezbaitzidan eman halakorik ez egiteak baino pozhandiagorik, orduan arrazoiak ikusten bainituen,hura eginez gero, nirea hilketa basatia bainobekatu txikiagoa ez zela izango uste izateko.Belaunikatu eta apal-apal eman nizkion eskerrakJainkoari, odolezko bekatutik libratu ninduelako;Bere arduraren babesa eman ziezadan erregutunion, basatien eskuetan eror ez nendin, edo nireeskuak haien gainean jar ez nitzan, neure buruababesteko Zeruko dei argiagorik entzuten eznuen bitartean.

Jarrera horretan ia urtebete eman nuen.Horren urruti nengoen basatien gainera oldar-tzeko gogotik, ezen denbora horretan guztian ezbainintzen behin ere mendira igo, basatiren batzetorren edo hondartzan izan zen ala ez ikuste-ko; horrela haien kontrako asmoak berritzekoaurkerarik ez nuen izango, edo aurrean izannezakeen abantailaren batek ez ninduen haieieraso egitera bultzatuko. Uhartearen bestealdean nuen txaluparen bila joan besterik eznuen egin, eta uhartearen ekialdeko muturrerai-no eraman nuen; han harkaitz handi batzuenazpian aurkitu nuen itsasarte txiki batean utzinuen, banekien eta, hango ur-lasterrengatikbasatiak ez zirela ausartuko gutxienez txalupe-kin hurbiltzen.

Txaluparekin batera harenak ziren gauzaguztiak eraman nituen, bidaldi motz hura egite-ko beharrezkoak ez izan arren; alegia, txalupariegindako masta eta haize-oihala, eta ainguraantzeko gauza bat, aingura edo arpoi izenamerezi ez zuena, baina, dena den, egin ahal izannuen antzekoena. Hori guztia aurkikuntza batenarrastorik txikiena ere izan ez zedin, edo txalu-

parik edo gizaki baten bizilekurik uhartean aurkiez zezaten.

Horrez gainera, esan dudan bezala, inoizbaino bizimodu etxezuloagoa egiten nuen, etagutxitan irteten nintzen gelatik eguneroko lanakegiteko ez bazen, alegia, ahuntzak jezteko edobasoko ahuntz talde txikia gobernatzeko, uhar-tearen beste aldean baitzegoen, eta han ez bai-tzuen horrenbesteko arriskurik; garbi geratu denbezala, uhartera zenbaitetan iritsi ziren basatiak,ez baitziren ezer aurkitzeko asmoz etorri, etahorrenbestez, ez ziren inoiz itsasertzetik urrun-du; eta zalantzarik ez dut nire beldurrak eragin-dako neurriak hartuz geroztik ere, zenbait aldizhondartzan izan zirela, lehenago izan ziren beza-la. Eta izutua begiratu nuen atzera nolakoa izan-go zen nire egoera pentsatzean, haiekin topoegin eta aurkitu izan banindute, biluzik eta esko-peta beste armarik ez nuela, eta askotan muni-zio txikiz betea gainera, uhartean zehar atzeraeta aurrera, zer aurki nezakeen ikusteko nenbi-lenean. Nolako ezustea izango nuen, gizon batenoin aztarna aurkitu beharrean, hamabost edohogei basati aurkitu izan banitu, ni harrapatu

nahian, eta haien lasterketa biziaren aurrean,ihes egiteko aukerarik gabe!

Gogoeta horiek lur jota uzten nindutenbatzuetan, eta arima atsekabetzen zidaten, etaezin izaten nuen berehalakoan neure onera eto-rri, zer egingo nukeen pentsatzean; eta ez baka-rrik ezingo nielako aurre egin, baizik eta eginbeharko nukeena egiteko nahikoa odol hotzikizango ez nuelako; orduan, gogoeta eta presta-keta askoren ondoren nuena baino askoz gutxia-go. Egia esateko, gauza horietan luze pentsa-tzen aritu ondoren, goibelaldia sortzen zitzaidan,eta batzuetan luze irauten zidan; baina azke-nean, Jainkoaren ardurari eskerrak ematea era-baki nuen, ikusten ez ziren arrisku askotatik sal-batu ninduelako, eta onik irteteko modurik izan-go ez nuen kalteetatik gorde ninduelako, gerta-tzekoak zirenik, ezta gerta zitezkeenik ere ezbainekien.

Horrek lehenago ere askotan bururatu zitzai-dan gogoeta berritu zidan, lehenengo aldiz, bizi-tza honetan aurkitzen ditugun arriskuenaurrean, Zeruak duen esker oneko jarrera ikus-ten hasi nintzenean. Nola salbatzen gaituen

horren era miragarrian, guk ezer jakin gabe!Nola, guk esaten dugun bezala, estu eta larrigaudenean, bide bat hartu edo bestea zalantzanedo nora jo ez dakigula, ezkutuko dei batek bidebatera bultzatzen gaituen, beste bidetik jotzekoasmoa dugunean. Are gehiago, senak, barrukojoerak, edo agian onurak, beste bidea hartzekoesan digunean, orduan barruko zirrara bitxibatek, nondik sortzen den ez dakigunak, bestebidera bultzatzen gaitu; eta azkenean ikustendugu, guk genioen bidea, eta gure irudipenakere hartzeko esaten ziguna, hartu izan bagenu,lur jota eta galduta egongo ginela. Gogoetahoriek eta antzeko beste askok arau bat gogora-zi zidaten, hots, barruko dei edo teinkaldi horieksumatzen nituenean, gauza bat egiteko edo ezegiteko, edo bide batetik edo bestetik jotzeko,barruko agindu horien esana egingo nuela beti,horretarako barruko teinkaldi edo dei horiekbeste arrazoirik ez izan arren. Jokabide horrekbizitzan zehar ekarri zizkidan ondorio onen adibi-de ugari eman nezake, baina bereziki, zoritxarre-ko uhartean bizi izan nintzen azken garaian, aldebatera utzita beste zenbait gertaera, oraingo

begi berberekin ikusi izan banitu hobeto aztertu-ko nituenak. Baina inoiz ez da berandu zuhurraizateko, eta oharrarazi nahi nieke behar bezala-ko gizon guztiei, bizitzan nireak bezalako gertae-ra bitxiak bizi izan badituzte, edo ez horrenbitxiak, ez ditzatela Goi-arduraren ezkutukoadierazpen horiek gutxietsi, eta adimen ikusezinbatek sortuak izan arren, kanporatzen utz ditza-tela. Eta horretaz ez eztabaidatu ez azalpenikeman ezin dudan arren, izpiritu aldaketen bene-tako froga direla, eta gorputza dutenen eta ezdutenen arteko ezkutuko komunikazioarena;aurka egin ezin zaion froga direla, eta zoritxarre-ko leku honetan handik aurrera bizi izandakoegonaldi bakartian, adibide oso adierazgarriakemateko aukera izan dudala.

Iruditzen zait irakurlea ez dela harritukoaitortzen badiot estualdi horiek, bizi nituen eten-gabeko arriskuek, eta gainera zetozkidan kez-kek, etorkizunean bizimodu erosoa eta lasaiaizateko egiten nituen asmakizun, eta ahaleginguztiei amaiera eman zietela. Neure segurtasu-naz gehiago arduratu beharra nuen janariazbaino. Ez nintzen iltze bat sartzen ausartzen, edo

egurra mozten, soinua entzungo zen beldurrez,are gutxiago eskopetaz tiro egiten, arrazoi bera-gatik; eta, batez ere, larritu egiten ninduen suapizteak, keak, salatuko ninduen beldurrez, egu-nez oso urrutitik ikusten baitzen; eta horregatik,su premia zuen lana, hala nola ontziak, pipak,eta abar egitea, mendialdeko bizileku berriraeraman nuen, eta han, denboraldi bat igaroondoren, adierazi ere ezin dudan nire zorionikonenerako, leizezulo handi bat aurkitu nuen, etaesango nuke, basati bakar bat ere, atean egonarren, ez litzatekeela ausartuko han sartzen;ezta beste inor ere, baldin eta, ni bezala, gorde-leku seguru bat nahiko ez balu.

Leizezuloaren ahoa harkaitz handi batenbeheko aldean zegoen, eta halabehar hutsez(hala esango nuke, gauza horiek Jainkoarenardurari egozteko arrazoi ugari ikusi izan ezbanitu), hantxe ari nintzen ikatza egiteko zuhaitzadar sendo batzuk mozten. Baina aurrera eginaurretik, adierazi nahi dut zein zen ikatza egite-ko nuen arrazoia.

Bizilekuaren inguruan sua pizteko beldurreznengoen, lehen esan dudan bezala, baina ezin

nintzen bizi ogia egosi gabe, janaria prestatugabe, etab. Beraz bururatu zitzaidan mendianegurra erretzea, Ingalaterran zotalaren azpianegiten ikusi nuen bezala, zotal-ikatza edo ikatzlehorra egin arte; eta gero sua itzali, eta ikatzaetxera eramateko prest uzten nuen, etxean suaezinbestekoa nuen zereginetan erabiltzeko,baina kearen arriskurik gabe.

Baina hori bide batez esan dut. Egurra moz-ten ari nintzela, konturatu nintzen zuhaixka edosasi adar lodi baten atzean, zulo moduko batzegoela. Ikusmina sortu zitzaidan eta ahotiknekez sartu ondoren, barrua handi samarrazuela ikusi nuen, alegia, nahikoa ni barruan zutikegoteko eta agian beste norbait ere bai. Bainaaitortu behar dizut sartu nintzena baino bizkorra-go irten nintzela, barrura begiratu, eta erabatilun zegoen arren, izaki baten bi begi zabal etadistiratsu ikusi nituenean. Deabruarenak edogizonarenak ziren ez nekien, baina bi izar balirabezala keinu egiten zuten, leizezuloko sarreratiksartzen zen argi izpia haietan islatzen zenean.

Dena den, etenaldi baten ondoren neureonera etorri nintzen, eta ergela baino ergelagoa

nintzela hasi nintzaion neure buruari aurpegira-tzen, eta esaten, deabrua ikusteagatik beldur-tzen zena ez zela gai uharte batean bakarrikhogei urtez bizi izateko, eta sinetsi beharranuela leizezulo horretan ez zegoela ni bainogauza beldurgarriagorik. Berehala, zuzpertu nin-tzen, eta zuzi handi bat hartuta, berriro sartunintzen, makila sugarretan neramala. Ez nituenhiru urrats eman, eta lehen bezain izutua nengo-en berriro, izan ere, hasperen ozen bat entzunbainuen, oinazez dagoen gizon batena bezala-koa, eta ondoren ozentasun txikiko hots bat,hitzak marmarka esaten direnean bezalakoa, etaazkenik berriro ere hasperen ozen bat. Atzeraegin nuen, eta orduan izan nuen ezusteak izerdihotza zeridala utzi ninduen, eta buru gaineankapela jantzita izan banu, ez dakit hari eustekogai izango nintzen, ileek burutik altxa egingobaitzuten. Baina nola edo hala bihotza zuzpertuzitzaidan, eta pixka bat adoretu nintzen, Jainko-aren indarra eta Jainkoa bera leku guztietanzegoela, eta ni babestuko ninduela gogoan har-tuz. Beraz, berriro egin nuen aurrera, eta buruabaino pixka bat gorago neraman zuziaren argia-

ri esker, aker zahar ikaragarri eta izugarri batikusi nuen lurrean etzanda, guk esaten dugunbezala, hilburukoa egiten, hilzorian; besterikgabe, zahartua azken hatsa ematen.

Pixka bat zirikatu nuen handik aterarazteko,eta zutik jartzen ahalegindu zen, baina ezin izanzuen. Orduan iruditu zitzaidan han gera zitekee-la, eta ni horrenbesteraino izutu baninduen, ber-din-berdin izu zezakeela basatiren bat, baldineta animalia bizirik zegoen bitartean, han sartze-ko ausardia nahikoa bazuen.

Ezustearen ondoren neure onera etorri, etaingurura begiratzen hasi nintzen, eta leizezuloaoso txikia zela konturatu nintzen. Hamabi oininguru izango zituen, baina itxura zehatzik gabe,ez zen ez biribila ez lauki formakoa, ez baitzueninongo eskuk landu izadiarenak berarenak izanezik. Era berean albo batean aurrera egiten zuenbide bat bazela ikusi nuen; baina oso apala zen,eta handik sartzeko eskuak eta zangoak lurreanjarri behar nituen eta ez nekien bidea handiknora zihoan. Horrenbestez, kandelarik ez nuenezgero, asmoa bertan behera utzi nuen pixka bate-rako, baina hurrengo egunean itzultzea erabaki

nuen, kandelak, eta, mosketeetako baten gakoaeta haren sutautsa erabiliz egina nuen supizte-koa hartuta.

Horrenbestez, biharamunean neronek egin-dako sei kandela handi hartuta itzuli nintzen,ahuntz-bilgorraz kandela bikainak egiten baini-tuen. Eta leku apal horretan sartu eta lauoinkaibili beharra izan nuen, esan bezala, ia hamariarda; eta bide batez, esango dut, abentura arris-kutsu samarra zela, kontutan hartzen badugu eznekiela bidea noraino iritsiko zen edo harantza-go zer zegoen. Mehargune horren amaierara iri-tsi nintzenean, ikusi nuen sabaiak gora egitenzuela, hogei oin inguru edo. Baina esango nukeez nuela inoiz uhartean ikuskizun miragarriago-rik begien aurrean izan, zulo edo gela horretakoalboetara eta sabaira begiratzean izan nuenabaino, hormek nire bi kandeletako argitik ehunmila argi islatzen zituztela ikusi bainuen. Harkai-tzetan zer zegoen, diamanteak, beste harri bitxi-ren batzuk edo urrea, ez nekien, hala uste nuenarren.

Leku hura hutsune edo haitzulorik zoragarrie-na zen, ezinbestean, erabat ilun egon arren.

Lurra lehorra eta laua zen, eta gainean hartxin-txarrak zituen; ez ziren animalia pozointsuak edonazkagarriak ikusten, ez zegoen ez urik ez heze-tasunik hormetan. Zailtasun bakarra sarrera zen,baina babesleku bat zenez gero, eta nik nahinuen bezala, gordelekua, abantaila iruditu zitzai-dan. Eta aurkikuntzarekin benetan pozik nengo-enez gero, erabaki nuen atzerapenik gabe,gehien kezkatzen ninduten gauzak leku horreta-ra eramatea; bereziki sutautsa, eta bada-ezpa-dako armak, alegia, bi ehiza eskopeta, denerahiru bainituen, eta hiru moskete, zortzi bainituendenera. Beraz, nire gazteluan bost besterik ezziren geratu, erabiltzeko prest kanoi-etxeetanlotuta, kanpoko hesian kanoiak balira bezala, etaprest nituen baita ere edozein ibilalditarako.

Munizioa lekuz aldatu nuenean, aukera izannuen ura alde bakoitzetik hiruzpalau hatzetarai-no sartu zitzaiolako itsasontzian hezea aurktiunuen upela irekitzeko; baina bustitakoa gogortueta trinkotu ondoren, erdigunea babestua gera-tu zen, alea oskol barruan bezala, eta horrenbes-tez ia hirurogei libra sutauts bikain aurkitunituen upelaren erdialdean. Eta hori aurkikuntza

pozgarria izan zen niretzat une horretan, berazleizezulora eraman nuen, eta ez nuen inoiz gaz-teluan bizpahiru libra baino gehiago utzi, ezuste-ren bat gertatuz gero, hari aurre egiteko. Eraberean balak egiteko nuen berun guztia ere haraeraman nuen.

Neure burua leizezuloetan eta harkaitzetakozuloetan edonoren irispidetik kanpo bizi zirenantzinako erraldoien antzekotzat neukan; etaneure buruari sinestarazi nion, han egon bitar-tean, bostehun basati ni harrapatzera etorrikobalira ere, ez nindutela aurkituko, eta aurkitukobanindute ere, han ez liratekeela niri eraso egi-tera ausartuko.

Hilzorian aurkitu nuen aker zaharra, hurrengoegunean hil zen leizezuloaren sarreran, eta erra-zagoa iruditu zitzaidan zulo bat egin eta han ber-tan luperatzea, kanpora arrastaka eramateabaino; beraz han ehortzi nuen, kiratsik sor ezzedin.

Uhartean neraman hogeita hirugarren urteazen, eta horren ohitua nengoen lekuarekin etahango bizimoduarekin, ezen jakingo banu basa-tiek ez zidatela trabarik egingo, arazorik gabe

amore emango bainuen geratzen zitzaizkidanegunak han igarotzeko, baita azken unea iritsiarte ere, han etzanda jarri eta hil arte, akerzaharrak leizezuloan egin zuen bezala. Atsede-naldi eta jolas txiki batzuk ere asmatu nituen,eta denbora lehen baino askoz gustorago igaro-arazten zidaten. Horrela, lehenik eta behin, Polli,lehen esan bezala, hitz egiten irakatsi nion, etahorrenbesteko erraztasunez eta horren argi etagarbi egiten zuenez gero, atsegin handia ema-ten zidan. Ez zituen nirekin hogeita sei urtebaino gutxiago egin. Geroztik zenbat iraun zuenez dakit. Dena den, Brasilen uste dutenez, papa-gaiak ehun urte bizi daitezke. Agian Poll gizajoabizirik dago oraindik, Robinson Crusoe gizajoarideika. Ez nuke nahi inongo ingelesek hara joaneta hari entzuteko zoritxarrik izatea, baina halagertatuko balitz, deabrua zela pentsatuko luke.Zakurra lagun atsegina eta maitagarria izannuen gutxienez hamasei urtez, eta gero zaha-rrez hil zen. Katuei zegokienean, lehenago esandudan bezala, horrenbesteraino ugaldu ziren,ezen hasieran zenbaiti tiro eman behar izan bai-nien, ni eta nire gauza guztiak irensten ez uzte-

ko; baina azkenean, uhartera eraman nituen bikatu zaharrenak hil zirenean, eta denboraldibatean besteak handik uxaten aritu ondoren etajaten eman gabe, basora ihes egin eta basatiegin ziren denak, etxerako gorde nituen bizpahi-ru gustokoenak izan ezik; baina umeak egitenzituztenean, haiek hartu eta ito egiten nituenbeti; horiek ere familiakoak nituen. Gainera, nireeskutik jaten zekiten bizpahiru antxume izatennituen beti etxean. Beste bi papagai nituen, hiz-ketan ongi moldatzen zirenak, eta «Robin Cru-soe» deitzen zidatenak, baina ez lehenengoakbezain ongi, ez batarekin ez bestearekin ez bai-nituen lehenengoarekin hartu nituen lanakhartu. Hegazti batzuk ere banituen, baina haienizenik ez nekien. Hondartzan harrapatu, etahegoak moztu nizkien, eta gaztelu aurrean lan-datu nituen zurkaitz txikiak ordurako zuhaiztisarri bihurtu zirenez gero, hango zuhaixketanbizi ziren, eta handik jaten zuten; eta horrek giroalaia sortzen zuen. Beraz, lehen esan dudanbezala, neraman bizitzarekin pozik nengokeen,basatiek eragiten zidaten beldurraren kontrababesik izan banu.

Baina beste era batera gertatu zen, eta ezlegoke gaizki nire kontakizunarekin topo egitenduten guztiek honako honi arreta berezia jar-tzea; alegia, askotan, gure bizitzan, ihes eginnahi izaten diogun zoritxarra, eta harrapatzengaituenean gauzarik ikaragarriena iruditzen zai-guna, askotan, gure salbamenerako bidea edoatea izaten dela, eta handik eroritako nekalditikirten gaitezkeela. Nire bizitza adieraztezineangertatutako horren adibide ugari emango nituz-ke, baina bat ere ez uharte bakartian bizi izannintzen azken urteetako egoeran gertatutakoabaino nabarmenagoa.

Abendua zen, lehen esan dudan bezala, hanneraman hogeita hirugarren urtean, eta negukosolstizioaren garaia zenez gero (negua ezin bai-nion esan), nire uzta garaia zen, eta soroetanaskotan ibili beharra izaten nuen. Egun batean,goizean goiz, ia eguna argitu baino lehen irtennintzen, eta harri eta zur geratu nintzen hondar-tzan suaren distira ikusi nuenean, ni nengoenlekutik uhartearen beste muturrerantz bi miliaingurura, lehen ere basatiak izan zirela sumatunuen leku berean. Baina orduan ez zeuden uhar-

tearen beste aldean, nire atsekabe handirako,uhartearen nire aldean baizik.

Hura ikusi eta txunditua geratu nintzen, etanire zuhaiztira sartu eta ez nintzen irteten ausar-tu, ikusiko nindutelakoan, eta hala ere ez nengo-en lasai; izan ere, basatiek, uhartera egitenzituzten ikustaldietan, nire aleak, soroetan nahizmoztuta, edo nik egindako beste lanak edohobekuntzak aurkituko balituzte, berehala hannorbait bizi zela erabaki, eta ni aurktitu arte etsi-ko ez zuten beldur bainintzen. Estu eta larri itzu-li nintzen gaztelura, eskailera jaso eta gauzaguztiei ahal izan nuen itxura basati eta bertako-ena eman nien.

Gero neure burua prestatu nuen, eta babe-sean jarri nintzen. Kanoi guztiak, nik esaten nienbezala, bete nituen; hau da, hesi berriaren gai-nean kokatuak nituen mosketeak, eta nire pisto-la guztiak; eta neure burua babestea erabakinuen azken arnasa eman arte, neure burua zeru-ko Jaunaren esku uztea, eta Jainkoari basatieneskuetatik salbatzeko adoretsu otoitz egiteaahaztu gabe. Horrela eman nituen beste bi ordu,baina ezinegona hasi zitzaidan pizten kanpoan

zer gertatzen ari zen jakiteko, ez bainituen kan-pora bidaltzeko zelataririk.

Beste pixka batean eserita egon ondoren, zeregin behar nuen erabaki nahian, ezin izan nuendenbora luzeagoan geratu zer gertatzen ari zenjakin gabe; beraz eskailera hartu, eta lehenesandako leku laura igotzeko moduan jarri nuen,gero berriz jaso, eta berriz jarri nuen, horrelamendi tontorreraino iritsi arte. Soinean neramanbetaurreko luzea atera, eta lurrean etzanda jarrinintzen ahozpez; eta leku hartara begiratzenhasi nintzen. Konturatu nintzen bazirela gutxie-nez bederatzi basati biluzik haiek egindako sutxiki baten ingururan, ez berotzeko, ez baitzutenhorren premiarik, eguraldia oso beroa baitzen,baizik eta, iruditzen zitzaidanaren arabera,beraiekin, ez nekien bizirik edo hilik, ekarritakogizonekin giza haragizko otordu ikaragarri horie-tako bat prestatzeko.

Bi kanoa eraman zituzten hondartzaraino,eta itsasbehera zenez gero, iruditu zitzaidanitsasgora iristeko zain zeudela handik alde egite-ko. Ez da erraza ikuskizun hark eragin zidannahasmendua ulertzea, batez ere uhartearen

nire aldean ikusi nituelako eta niregandik osohurbil. Baina konturatu nintzenean itsasbeherazenean etortzen zirela, zertxobait baretu zitzai-dan barrua, banekien eta itsasgora zen bitarteanarriskurik gabe irten nintekeela, ordurako hon-dartzara iritsi ez baldin baziren behintzat; etahorretaz ohartuz gero, uzta biltzera lasaiago irte-ten nintzen.

Espero nuena gertatu zen. Itsasaldia mende-balerantz hasi orduko, txalupak hartzen ikusinituen, eta arraun eginez (edo arrabatzen, gukesaten diogun bezala) urrundu ziren. Aipatubehar dut, alde egin baino lehenago, ordubetezedo dantzan aritu zirela, eta betaurreko luzeenlaguntzaz haien jarrerak eta keinuak ongi ikus-ten nituen arren, biluzik zeudela besterik ezinizan nuen antzeman, eta ez zutela soinean estal-ki txikienaren arrastorik; baina ez ordea gizonez-koak ala emakumezkoak ziren.

Txalupetan sartu eta joan zirela ikusi bezainlaster, bi eskopetak hartu nituen bizkarrean, bipistolak gerrian, eta zorrorik gabeko ezpata han-dia saihetsean, eta ahal bezain bizkor igo nin-tzen lehenengo aldiz basatiak ikusteko igo nin-

tzen mendi tontor bereraino. Iritsi bezain laster,eta gutxienez bi ordu behar izan nituen (ezin bai-nintzen bizkorrago ibili armen pisua zela eta),konturatu nintzen basatiek beste hiru kanoazituztela han, eta urrutira begiratu eta ikusi nuenitsasoan denak elkarrekin zihoazela kontinente-rantz.

Ikuskizun ikaragarria iruditu zitzaidan, batezere hondartzara jaitsi eta iharduera ikaragarria-ren arrastoak begien aurrean izan nituenean,alegia, odola, hezurrak, eta pozik eta atseginhartzeko, gizatxar horiek jan eta irentsi zituztengiza gorputzen haragi puskak. Horrek neure one-tik atera ninduen, eta etor zitezkeen hurrenaktxiki-txiki egiteko erabakia hartu nuen, bostaxola zeintzuk eta zenbat ziren.

Gauza nabarmena iruditu zitzaidan uharteraez zituztela ikustaldiak oso maiz egiten, hama-bost hilabete baino gehiago igaro baitzirenberriz hondartzara etorri arte, beste era bateraesanda, ez nituen ikusi, eta ez nuen haien aztar-narik ez arrastorik aurkitu denbora horretan guz-tian, euriteen garaian ez baitziren seguruenikirtengo, ez behintzat horren urrutiraino. Halere,

bitarte horretan ez nintzen lasai bizi izan, etorrieta ezustean harrapatuko ninduten etengabekobeldurra zela medio. Horren ondorioz konturatunaiz, zoritxarraren zain egotea oinazea berabaino saminagoa dela, batez ere itxaron beharraedo beldurra bera baztertzeko modurik ezdenean.

Bitarte horretan gogaldi txarrean egon nin-tzen, eta ordu gehienak hobeto erabili beha-rrean, basatiak ikusten banituen nola inguratukonituen eta nola oldartuko nintzaien pentsatzeneman nituen, batez ere, azken aldian bezala, bitaldetan bereizita baldin bazeuden. Ez nuen kon-tutan izan talde bat hiltzen banuen, jo dezagunhamar edo hamabi zirela, hurrengo egunean,edo astean edo hilean beste bat hil beharkonuela, eta horrela ad infinitum, azkenean ni erehaiek gizajale izateagatik ziren bezain hiltzailebihurtu arte, edo are gehiago.

Egunak kezkatuta eta ezinegoenean igaronituen, egunen batean esker gaiztoko izakihorien eskuetan eroriko nintzen beldurrez, etanoiz edo noiz irteten ausartzen banintzen, ingu-ruan arreta eta kontu handienaz begiratu ondo-

ren egiten nuen. Eta orduan atseginez ohartunintzen, bete betean asmatu nuela animaliatalde bat edo ahuntz talde bat osatzean, ez bai-nintzen, inolaz ere eskopetari tiro egitera ausar-tzen, batez ere basatiak azaltzen ziren uhartea-ren aldetik hurbil, haiek ez asaldatzeko. Orduanihes egiten bazidaten, ziur nengoen berriz itzuli-ko zirela, agian berrehun edo hirurehun kanoa-tan, eta orduan banekien zer gertatuko zen.

Dena dela, urtebete eta hiru hilabete igaroziren berriz basatiak ikusi arte, eta orduan berrizaurkitu nituen, berehala azalduko dudan bezala.Egia da, agian, behin edo bitan izan zitezkeelauhartean, baina han geratu gabe, edo nik behin-tzat ikusi gabe. Maiatzean ordea, nire kontuenarabera, uhartean neraman hogeita laugarrenurtean, topo egite bereizi bat izan nuen haiekin;baina bere garaian emango dut horren berri.

Nire barruko ezinegona hamabost hamaseihilabeteetako tarte horretan oso handia izanzen. Ez nuen lasai lo egiten, amets ikaragariaknituen, eta askotan izutua esnatzen nintzengauez. Egunez arazo larriek kezkatzen ninduten,eta gauez askotan basatiak hiltzen nituela, eta

egindakoa zuritzeko arrazoi bila aritzen nintzela,amesten nuen.

Baina hori guztia alde batera utzita, maiatza-ren erdialdea edo izango zen, hamaseia edo, iru-ditzen zait, nire egurrezko egutegi errukarriakerakusten zidanaren arabera; bada, esaten arinintzen bezala, maiatzaren hamaseia izangozen, eta egun osoan haize erauntsi ikaragarriaegin zuen, tximista eta trumoi ugari eta guzti.Hurrengo gaua ere ikaragarria izan zen. Ez dakitzer zela eta, baina Biblia irakurtzen ari nintzen,eta nire egoeraz gogoeta sakonak egiten, nireustez itsasotik zetorren kanoi baten hotsak uste-kabean harrapatu ninduenean.

Hori, egia esateko, ordu arte izan nituenezusteen ondoan oso bestelakoa izan zen, harkekarri zizkidan pentsamenduak oso beste erabatekoak izan baitziren. Ziztu bizian jaiki nintzeneta, berehala kokatu nuen eskailera harkaitza-ren kontra; eskailera igo, jaso eta bigarren aldizjarri ondoren, mendi tontorreraino iritsi nintzen;hain zuzen ere, su distirak bigarren kanoikadaentzungo nuela oharrarazi zidan unean, etahorrela, minutu erdi edo geroago, entzun nuen.

Hotsa entzun eta, konturatu nintzen ur-lasterraktxalupa eta guzti eraman ninduen itsasaldetikzetorrela.

Berehala pentsatu nuen larrialdian zegoenitsasontziren bat izan behar zuela, eta besteitsasontzi laguntzaileren bat izango zuela ingu-ruan, eta kanoiaz tiro egingo ziola larrialdia adie-razteko eta laguntza eskatzeko. Une horretannahikoa lasaitasun izan nuen pentsatzeko, nikezin banien lagundu, agian haiek lagundukozidatela niri; beraz, ahal izan nuen egur abarlehor gehienak bildu, eta pila eder bat eginondoren, sua piztu nuen mendi tontorrean. Aba-rrak lehorrak zeuden eta primeran hartu zutensu, eta haizeak oso gogor jotzen zuen arren, ongierre ziren. Ziur nengoen, itsasontziren bat baldinbazen, sua ikusi beharko zuela, eta zalantzarikgabe ikusi zuen; izan ere, suak indarra hartubezain laster beste tiro bat entzun bainuen, etaharen atzetik beste batzuk, denak leku beretik.Gau osoan zaindu nuen sua, eguna argitu arte,eta egun argia izan zenean eta zerua garbi gera-tzean, urruti zerbait ikusi nuen itsasoan, uhar-tearen ekialdean, hain zuzen ere. Haize-oihal bat

zen ala ontzi-azala ezin nuen garbi ikusi, eztabetaurreko luzearekin ere, urrunegi baitzegoenitsas zabalean, eta eguraldia lainotu samarrabaitzegoen oraindik.

Egunean zehar askotan begiratu nion, etalaster konturatu nintzen ez zela mugitzen, etahorrenbestez itsasontzia ainguratua egongozela, baina jakinahia asetzeko eskopeta hartu,eta lasterka joan nintzen uhartearen hegoalde-rantz, ur-lasterrak eraman ninduen harkaitzeta-raino. Harkaitzetara igo eta, zerua ordurako era-bat garbi zegoenez gero, argi eta garbi ikusinuen, nire zoritxar handirako, hondoa jotakoitsasontzi bat, gauean ezkutuan zeuden harkaitzbatzuen kontra jo zuena, txalupan irten nintze-nean aurkitu nituen harkaitz berberen kontra,hain zuzen ere; eta harkaitz horiek berak zirenur-lasterraren indarrari traba egiten ziotenez,eta urak haien kontra jo eta gainezka egiteannolabaiteko zurrunbiloa sortzen zenez gero,aukera eman zidatenak bizitza osoan izan dudanegoera zoritxarrekoenetik eta etsienetik irtete-ko.

Baina gizon baten salbamena beste batenhondamena izaten da, eta, zirudienez, gizonhoriek, edonor zirela ere, han zegoena ezagutugabe, eta harkaitzak erabat urpean zeudela,gauez leku horretaraino joan ziren, haizeak bul-tzata, ekialdetik eta ekialde-iparralde-ekialdetikgogor jo baitzuen. Uhartea ikusi izan balute, etanahitaez ezetz pentsatu behar dut, ahalegin guz-tiak egingo zituzten hondartzara txalupetan iris-teko; baina laguntza eske egin zituzten tiroek,sua ikustean batez ere, hala uste nuen behin-tzat, gogoeta ugari ekarri zizkidaten burura.Hasieran pentsatu nuen, nire argia ikusita, txalu-petan sartuko zirela eta hondartzaraino iristekoahaleginak egingo zituztela; baina agian itsasozakarrak beste norabait eramango zituela. Bestebatzuetan pentsatzen nuen txalupa lehenagogaldua izango zutela, askotan gertatzen denbezala; itsas-hautsiak askotan behartzen baitituitsasgizonak txaluparen azpia zulatzera, edotxiki-txiki egitera, eta batzuetan txalupa hartueta ontzi gainetik botatzera. Beste batzuetanbururatzen zitzaidan itsasontzi laguntzailerenbat edo gehiago zihoazela harekin batera, eta

larrialdi seinaleaz jabetzean, itsasgizonak jasoeta handik eramango zituztela. Besteetan denaktxalupan itsasoratuko zirela etortzen zitzaidanburura, eta nik ezagutu nuen ur-laster berak,itsas handira eramango zituela, eta han zoritxa-rra eta heriotza besterik ez zutela aurkituko, etaagian, goseak hilko zirela etsita egongo zirela,edo bata bestea jateko moduko egoeran.

Horiek guztiak gehienez ere uste hutsakziren, eta nire egoeran, gizon gizajo haien zori-txarra ikusi eta haietaz errukitu besterik ezinnuen egin; eta horrek nigan eragin ona zuen,gero eta arrazoi gehiago bainituen Jainkoarieskerrak emateko, horrenbesteko pozez eta ero-sotasunez hornitu ninduelako nire egoera ilu-nean, eta munduaren inguru honetan hondoa jozuten bi itsasontzietatik bizirik atera zen bakarraizateagatik. Berriro ikasi nuen zaila dela Jainkoa-ren ardurak inor bizimodu txarrera edo zoritxarhandietara bidaltzea, aldi berean eskerrak ema-teko arrazoiren bat edo beste badela, eta bestebatzuk gurea baino egoera okerragoan daudelaikusteko aukerarik eman gabe.

Hori zen zalantzarik gabe gizon horien zoria,ez bainuen arrazoririk ikusten salbatu zirela usteizateko. Arrazoizkoena zirudien denak hil zirelapentsatzea edo uste izatea, baldin eta haiekinbatera zihoan beste itsasontziren batek jaso ezbaldin bazituen, eta hori aukera txiki bat beste-rik ez zen, ez bainuen horrelako zerbait gertatuzela uste izateko arrastorik edo ezaugarririk batere ikusi.

Ez nituen behar nituen hitzak aurkitzen, huraikustean barruan sortu zitzaizkidan irrikak etagogoak nahikoa indarrez adierazi ahal izateko,eta batzuetan hitz hauek esanarazten zidaten:«Gutxienez bat edo beste, edo hobeto esan,arima bakar bat itsasontzitik onik atera balitz,edo ihes egin balu eta niregana etorri, eta horre-la lagun bat, adiskide bat izan, niri hitz egitekoeta nik harekin hitz egiteko! Nire bizitza bakar-tian ez nuen inoiz horren gogo bizi eta gartsuaizan adiskideen laguntasuna izateko, edo ez nin-tzen hura galtzeagatik horrenbeste damutu.

Badira gure grinetan ezkutuko baliabideak,zeinak aurrean dugun gauza bat ikustean, edoaurrean ez badago ere, irudimenaren indarrak

irudikatzen dituenean, arima horrenbestekoindarrez oldarrarazten baitute gauza hori besar-katzera, ezen haren hutsa jasanezina egitenbaita.

Bai gogo bizia nuela gutxienez gizon bakarbat salba zedin! Bakar bat behintzat salbatubalitz! Uste dut hitz horiek mila aldiz errepikatunituela: «Baten bat salba zedila!». Eta hitz horiekesatean horren hunkitua nengoenez gero,eskuak bata bestearen kontra estutu, eta hatzakesku ahurren kontra zapaltzen nituen, eta gauzabigunen bat izan banu eskuan, nahi gabe txiki-txiki egingo nukeen. Hortzek karraska egitenzidaten eta horren estu nituen jarrita elkarrenkontra, ezen tarte batean ezin bereizi izan baini-tuen.

Naturalistek argi ditzatela gauza horiek, etahorien arrazoia eta izaera. Egin dezakedangauza bakarra gertaera adieraztea da, niri ereharrigarria egin baitzitzaidan, eta ez bainekiennondik sortu zen. Zalantzarik gabe, gogo gar-tsuen eta adimenean eratu zitzaizkidan ideiaindartsuen eragina izango zen, adiskide kristau

batekin izandako elkarrizketak on egingo zidalakonturatzea.

Baina ez zen halakorik gertatu. Haien halabe-harrak edo nireak, edo bionak debekatu zuten,eta uhartean egon nintzen azken urtea arte eznuen jakin itsasontziko inor salbatu zen ala ez,eta handik egun batzuetara, itota iritsi zen mari-nel baten gorpua ikusteko atsekabea besterik eznuen izan, hondoratzetik gertu zegoen uhartekomutur bateko hondartzan. Marinelen jipoi bat,belaunetarainoko lihozko barruko galtzak etalihozko alkandora urdin bat beste jantzirik ezzuen, baina zein herrialdeetakoa zen erakustenzidan ezer ere ez zeraman. Sakelean bi zortzikotxanpon eta pipa bat besterik ez zuen, eta azke-nak hamar aldiz besteak baino balio handiagoazuen niretzat.

Itsasoa bare zegoen eta itsasontzi hondora-tura nire txalupan abiatzeko erabakia hartuanuen, zalantzarik ez bainuen gauza erabilgarri-ren bat aurkituko nuela han. Baina horrek ez nin-duen ontzian izaki bizidunen bat aurkitzekoaukerak adina bultzatzen, ez bainuen soilikharen bizia salbatuko, harena salbatuz nirea zuz-

pertuko bainukeen neurri handi batean. Pentsa-mendu hori izugarri sartu zitzaidan bihotzean,eta ezin nuen lasai egon ez egunez ez gauez, etaitsasontzira nire txalupan joatea nahitaezkoanuen. Eta gainerakoa Jainkoaren arduraren eskuutzita, iruditu zitzaidan, zirrara oso handia zelaeta ezingo niola ihes egin, eta ezkutuko lekurenbatetik etorri behar zuela, eta joaten ez banin-tzen ez niola neure buruari barkatuko.

Zirrara horren indarrak bultzatuta, presakaitzuli nintzen gaztelura, eta bidaldia egiteko gau-zak prestatu nituen. Ogi pila handia hartu nuen,ur freskoz betetako ontzi handi bat, bidea era-kusteko ipar-orratza, botila bat ron (oraindikasko geratzen baitzitzaidan), eta mahaspasazbetetako saski bat. Eta horrela, behar nuen gau-zez zamatua, txaluparaino jaitsi nintzen; uraatera nion, uretan jarri nuen eta zama guztiabarruan utzi eta etxera itzuli nintzen gauzagehiagoren bila. Bigarren zamaldian zakukadahandi bat arroz, txalupan buruari itzala egitekokokatuko nuen euritakoa, urez betetako besteontzi bat, lehen baino bi dozena inguru opiltxoedo garagar ogi gehiago, botila bat ahuntz esne

eta gazta bat. Eta dena nekez eta pekez txalupa-raino eraman nuen. Eta Jainkoari nire itsasaldiazuzentzeko erregutu ondoren, abiatu nintzen.Arraun eginez, edo arrabatuz, kostaldetik hurbilaurrera egin zuen kanoak, eta uhartearen bestealdeko, alegia, ipar-ekialdeko azken muturrerai-no iritsi nintzen. Orduan ozeanora oldartzekogaraia nuen, ausartu ala ez ausartzekoa. Urru-tian uhartearen bi alboetan etengabe mugitzenari ziren ur-laster biziei begiratu nien, eta ikara-garriak iruditu zitzaizkidan, bizi izan nituen arris-kuak gogora ekartzen zizkidatelako, eta bihotzahuts egiten hasi zitzaidan. Izan ere, konturatubainintzen ezinbestean ur-laster horietakorenbatean sartuz gero, ur tirak itsasoan oso barruraeramango ninduela, eta agian berriro ere uharte-ra itzultzeko edo uhartea ikusteko modurik eznuela izango; eta gainera, txalupa horren txikiazenez gero, haize bolada txikienak joko balu ere,ezinbestean galduta egongo nintzela.

Gogoeta horiek horrenbesteraino estutzenzidaten bihotza, ezen eskuartean nuena bertanbehera uztea bururatzen hasi baitzitzaidan. Txa-lupa kostaldeko itsasarte txiki bateraino eraman

nuen, eta ontzitik jaitsi eta lur tontor txiki batengainean eseri nintzen, pentsakor eta urduri,bidaldia egiteko beldurrez eta irrikaz aldi berean.Horretan pentsatzen ari nintzela, konturatu nin-tzen itsasaldia aldatu egin zela, itsasgora zela,eta horregatik zenbait ordutan ezingo nintzelaabiatu. Hori zela eta, bururatu zitzaidan aurkinezakeen mendi tontor garairaino igo nintekeelaeta handik, ahal izanez gero, itsasgora zenean urtiraren edo ur-lasterren mugimenduak aztertu,eta horrenbestez erabaki, ur-laster horietakobatek urrunarazten baninduen, beste biderenbat izango nuen ala ez, ur-lasterren lastertasunabera erabiliz, etxera itzultzeko. Hori bururatubezain laster, begiak muino batera zuzendunituen, zeinak uhartearen bi alboak nahikoa ongihartzen baitzituen, eta ur-lasterrak edo itsasal-diak argi eta garbi ikusteko, eta baita itzulerara-ko zein bide hartu behar nuen erabakitzeko ere,aukera ematen baitzidan. Orduan ikusi nuenitsasbeheraren ur-lasterra uhartearen hegoaldeondotik abiatzen zela, eta itsasgorakoa iparral-deko itsasertzaren ondotik. Itzuleran uhartearen

iparralderantz jo besterik ez nuen egin behar,eta horrela asmatuko nuen.

Azterketa hori egin ondoren adoretsuagonengoen, eta hurrengo goizean lehenengo itsa-saldiarekin abiatzea erabaki nuen, eta gauean,aipatutako longain handiaz estalita, kanoanatseden hartu ondoren, abiatu nintzen. Itsasoanbarrena tarte batean iparralderantz abiatu nin-tzen, ekialdetik zetorren ur-lasterraren abantailasumatzen hasi arte, eta indarrez eraman nin-duen, baina ez hegoaldeko ur-lasterrak aurreko-an eraman ninduen adina, alegia, txaluparengidaritza galarazi gabe. Orduan arrabari gogoreragin, eta bizkor joan nintzen itsasontzi hondo-raturaino, eta bi ordu baino gutxiagotan ontzigainera igo nintzen.

Ikuskizun tamalgarria zen hura. Itsasontzia,eraikuntzaz espainiarra, trabatua zegoen erabat,estu-estu sartua harkaitzen artean. Txopa etahegala txiki-txiki egin zituen itsasoak, eta harkai-tzetan indar handiz sartu, eta harrapatua zegoentxopako gazteluak eramanak zituen ontzi gaine-tik masta nagusia eta brankako masta, hau da,errotik aterata zeuden; baina branka-haga osorik

zegoen, eta ontziaren aurrealdea eta brankatinko zeudela zirudien. Hurbildu nintzeneanzakur bat azaldu zen ontzi gainean, eta ni hurbil-tzen ikustean, negar-intzirika hasi zen. Deitubezain laster, itsasora jauzi egin zuen nireganahurbiltzeko, eta txalupan sartu nuen, bainagoseak eta egarriak erdi hilik zegoen. Opil bateman nion eta elurretan hamabost egun jangabe goseak amorratua dagoen otso batenantzera jan zuen. Animalia errukarriari ura emannion, eta nahi zuena edaten utzi izan banio,lehertu egingo zen.

Gero ontzi gainera igo nintzen, eta leheniketa behin bi gizon itota ikusi nituen ontzikosukaldean edo brankako gazteluan, elkar besar-katuz. Atera nuen ondorioa izan zen, ziurrenik,ekaitzaldian itsasontziak hondoa jo zuenean,itsasoa horren harrotua zegoenez gero, eta eten-gabe ontziari ura gainera etortzen zitzaiola, gizo-nek ezingo zutela hura jasan, eta bata bestearenkontra jarrita elkar itota hilko zirela, uraren eten-gabeko danbatekoen ondorioz, urpean egonbalira bezalaxe. Zakurraz gainera ez zegoenbeste ezer bizirik ontzian, eta ez nuen ikusi urak

alferrik galdu gabeko ondasunik bat ere. Bazeu-den edari biziz betetako upel batzuk sotokobehealdean, itsasbeherak ura jaitsiarazi zue-nean ikusi ahal izan nituenak. Ez nekien ardoaedo brandy-a zen, baina handiegiak ziren handikateratzeko. Kutxa batzuk ikusi nituen eta itsasgi-zonen batenak izango zirela pentsatu nuen.Horietako bi hartu eta txalupan sartu nituenbarruan zutena aztertu gabe.

Branka osorik egon balitz eta txopa honda-tua, iruditzen zait bidaldia ona izango zela nire-tzat; izan ere, bi kutxa horietan aurkitu nuenak,bidea ematen zidan ontzian ondasun pila handiazegoela uste izateko; eta zeraman bideari begi-ratuta, esango nuke Ameriketako hegoaldean,Brasil baino urrunago zegoen Buenos Airesetikedo Rio de la Platatik abiatu, eta Mexikoko gol-koan zegoen Habanara zihoala, eta handik agianEspainiara. Bazuen, zalantzarik gabe, altxorhandi bat barruan, baina une horretan alferrika-koa edonorentzat; eta gainerako ontzi gizoneizer gertatu zitzaien ez nekien.

Kutxa horiez gainera, hogei galoi ingurukoupel txiki bat aurkitu nuen edari biziz betea, eta

zailtasun handiz baina sartu nuen txalupan. Gelabatean moskete batzuk zeuden, eta barruansutauts adar handi batean lau libra ingurusutauts. Mosketeak ez nituen behar, eta han utzinituen, baina adarra hartu nuen. Pala bat etamatxardak gorde nituen, haien premia handiabainuen; eta baita brontzezko bi te ontzi txiki,kobrezko txokolate ontzi bat eta burduntzi batere. Zama hori eta txakurra hartuta, abiatu nin-tzen ur tira etxerantz bultz egiten hasi zitzaida-nean, eta arratsalde horretan bertan, ilundu etaordubetera edo, uhartera iritsi nintzen, lehereginda eta lur jota.

Txalupan hartu nuen atseden gau horretan,eta goizean erabaki nuen eskuratutakoa neureleizezulo berrian lehorreratzea eta ez nire gazte-luan. Neure burua freskatu ondoren, zamaldiahondartzara eraman nuen eta xehetasunezaztertu nituen hango gauza guztiak. Edari bizia-ren upela ron moduko batez zegoen betea, bainaez Brasilen izaten dugunaren tankerakoa, etahitz batean esateko, ez zen batere ona. Bainakutxak ireki nituenean, zenbait gauza erabilgarriaurkitu nituen. Adibidez, batean botila kaxa

dotore bat aurkitu nuen, bikaina, barruan edaribizi goxoz betetako botilak zituena. Hiru pintahartzen zituen botila bakoitzak eta burua zilarrezestalia zuten. Primerako gozokiz betetako biontzi aurkitu nituen, eta horren ongi itxita zeude-nez, ur gaziak ez zien kalterik egin; eta horrela-ko beste bi ontzi, baina urak hondatu zituenak.Alkandora bikain batzuk ere aurkitu nituen, etaoso pozik hartu nituen; eta dozena eta erdi ingu-ru lihozko mukizapi zuri eta lepoko zapi kolore-dun; lehenengoek mesede handia egin zidaten,ikaragarri freskagarriak baitziren bero zeneanaurpegiko izerdia lehortzeko. Gainera, kutxarenhondoraino iritsi nintzenean zortziko txanponezbetetako hiru zaku handi aurkitu nituen, deneramila eta ehun txanpon egingo zituzten; etahorietako batean, paperean bilduta, urrezko seidobloi, eta urre barra txiki batzuk. Uste dut denabatera jarrita ia libra bateko pisua izango zuela.

Aurkitutako beste kutxak arropak zituenbarruan, baina balio eskasekoak; halere, hangoxehetasunak kontutan hartuta, kutxa kanoilaria-rena izan behar zuen; izan ere, barruan sutautsikez egon arren, hiru poto txikietan sutauts berniz-

duna baitzegoen gordeta, noizean behin ehizaritiro egiteko. Oro har, gauza baliagarri gutxieskuratu nituen bidaldi horretan; diruari zegokio-nean ez bainuen hura erabiltzeko aukerarik, etaez zuen niretzat oin azpietan nuen hautsak bainogehiago balio, eta den dena emango nukeenhiruzpalau zapata eta galtzerdi ingelesen truke,izan ere, haien premia larria nuen arren, urteasko baitziren janzten ez nituela. Bi zapata parenituen orduan, itsasontzi hondoratuan itota zeu-den bi gizonei kendutakoak eta kutxetakobatean aurkitutako beste bi pare, gustora hartunituenak, baina ez ziren gure zapata ingelesenantzekoak, ez erosotasunean eta ezta erabilga-rritsunean ere, guk txapinak deritzegunak baitzi-ren zapatak baino gehiago. Marinel horrenkutxan zortzi errealeko berrogeita hamar txan-pon inguru aurkitu nituen, baina ez ziren urrez-koak. Horregatik pentsatu nuen lehenengoabaino gizon txiroago batena izango zela, huraofizial batena zela baitzirudien.

Dena dela, dirua etxera eraman nuen, leize-zulora, eta han gorde nuen, gure ontzitik atera-takoa gorde nuen bezala. Baina tamalgarria zen,

esan dudan bezala, itsasontziaren beste aldeaez egotea ondasunik eskuratzeko moduan, ziurbainengoen kanoa zenbait aldiz bete ahal izangonuela diruz, eta inoiz Ingalaterrara ihes egitealortzen banuen, leizezuloan ezkutuan utz neza-keela, berriro haren bila itzuli bitartean.

Gauza guztiak hondartzara eraman eta ezku-tuan jarri ondoren, txalupara itzuli, eta itsasbaz-terraren ondotik arraun egin edo arrabatu nuentxaluparen kai zaharreraino, eta han ezkutatunuen; handik berehala joan nintzen bizilekuzaharrera, eta dena txukun eta behar bezalaaurkitu nuen. Beraz atseden hartu, antzinakobizimodura itzuli, eta etxeko arazoez arduratunintzen. Denboraldi batean patxadan bizi izannintzen, baina lehen baino erneago egoten nin-tzen, zelatan maizago egoten bainintzen, eta ezbainintzen horrenbeste aldiz etxetik irteten. Etanoizbait nolabaiteko askatasunez irtetea eraba-kitzen banuen, beti uhartearen ekialdera jotzennuen, ia ziur bainengoen hara ez zirela basatiakinoiz joaten, eta ardura handiegirik gabe joannintekeen, armak eta munizioa soinean eraman

gabe, baina uhartearen beste aldera joateko betieramaten nituen.

Ia beste bi urte egin nituen egoera horretan,nire zoritxarreko buruak, ordea, huts egin gabejakinarazten zidan nire gorputza errukarri egite-ko sortua zela, bi urte horiek, uhartetik ihes egi-teko egitasmoz eta gogoetez betea eman baitzi-tuen. Zenbait aldiz itsasontzi hondoratura bestejoan-etorriren bat egiteko asmoa izan nuen,arrazoiak han bidaldiaren arriskuak adina baliozuen ezer ez zela geratzen esaten zidan arren.Besteetan txalupa hartu eta alde batera edobestera jotzeko gogoa egiten zitzaidan; etabenetan uste dut, Saletik ihes egiteko erabilinuen bela-ontzi bera izan banu, norabait joatekoitsasoratuko nintzela, nora ez banekien ere.

Egoera guztietan gizadian zabaldua dagoenohiko izurriteak jotakoen oroigarri izan naiz, eta,uste dut hortik sortzen direla gizonen zoritxarrenerdiak, alegia, Jainkoa eta Izadiak eskainitakoegoerarekin gustora ez egotetik; hori, nire jato-rrizko egoera eta aitaren aholku bikaina gogoraez ekartzeagatik, hari aurka egitea izan baitzen,nik esaten diodan bezala, nire jatorrizko beka-

tua, eta ondoren egin nituen antzeko hutsak,zalantzarik gabe egoera tamalgarri honetaraeraman nindutenak. Izan ere, Brasilen horrenzorion handiz etxalde jabe gisa kokatu ninduenJainkoaren ardurak nire asmoak mugatzea onetsiizan balu; eta nahikoa izan banu pixkanaka hanaurrera egitearekin, ordurako, alegia, uharteanneraman denboran, Brasilgo landa jabe nagusie-tako bat izango nintzen; are gehiago, ziur nagohan bizi izan nintzen denbora eskasean eginnituen aurrerapenak, eta han geratu banintzegingo nituenak gogoan hartuta, ehun mila moi-dore izango nituela irabaziak. Eta zer lortu nuen,Gineara beltzen bila zama-zain gisa joanda, diru-tza ziurra, eta hobetzen eta handitzen ari zirenongi hornitutako lur-sailak han utzita, pazien-tziak eta denborak etxeko ondasunak handitukozizkidatela jakinda, eta horrenbesteraino, ezenhaien bila joateko eginkizuna zutenei beltzaketxeko atarian bertan erosteko aukera emangobaitzidaten? Eta garestixeagoak izan balira ere,ez dut uste, inondik ere, alde horrek arriskuhandi hura bidezko egiten zuenik.

Baina hori gazte txoriburuen halabeharraizan ohi da, eta erokeria horietaz gogoetak egi-tea berriz urteak igarota, zerbait garesti ordain-du ondoren egin ohi den ariketa; eta hori gerta-tzen zitzaidan orduan niri. Baina hala ere, okerrahorren sakoneraino nuen errotua neure baitan,ezen ezin bainintzen nengoen egoeran lasaiegon, eta etengabe aurrera egin nuen handikihes egiteko modu eta aukeren bila. Eta kontaki-zunaren azken partean irakurleari atsegin han-dia emateko, egokia iruditzen zait uhartetik ihesegiteko asmo zoro horri buruzko xehetasunakematea, eta nola eta zertan oinarrituta jokatunuen.

Nire gazteluan atseden hartzen nengoen,itsasontzi hondoratura azken joan-etorria egin,eta ontzi arina, ohi bezala jaso, eta ur azpianezkutatu ondoren, berriro lehengo egoerara itzu-lita. Ondasun gehiago nituen lehen baino, bainaez nintzen aberatsa inondik ere; ondasun horiekPeruko indiarren ondasunek espainiarrak iritsiaurretik balio zutena baino gutxiago balio baitzu-ten.

Martxoan eurite garaiko gau batean, bakar-dade uharte honetan lehenengo aldiz oina jarrinuenez geroztik hogeita laugarren urtean, oheanedo hamakan etzanda nengoen; esna, osasunezongi, ez minik, ez gaxoaldirik, ez gorputzarenondoezik, ez arimarenik ez nuela, ez behintzatohikoa baino handiagoa; hala ere, ezin nitueninolaz ere begiak itxi, lo hartu, alegia. Ez nituenbegiak batu gau osoan, orain esango dudanare-kin izan ezik.

Ezinezkoa da, eta alferrikakoa, gau horretanetengabe jirabiraka garunaren bide luzea denoroimenean izan nituen zenbatu ezinezko pen-tsamenduak. Nire bizitza osoaren historia txiki-tua igaro zitzaidan burutik, edo haren laburpenbat, nolabait esateko, bai uhartera iritsi artekoa,eta baita uhartera iritsiz geroztikakoa ere. Gogo-etan ari nintzela uhartera iritsi ondorengo egoe-ra aztertzen, uhartean eman nituen lehenengourteetako jarrera alaia konparatu nuen, honda-rretan oin arrastoa ikusi nuenetik sortu zitzaidanezinegonaz, beldurrez eta kezkaz betetako bizi-moduarekin. Ez zen basatiak uhartean lehen ereizan zirela sinesten ez nuelako, agian ehundaka

etorriak baitziren askotan hango itsasbazterrera;baina jakin ez nuen bitartean, ezin beldurrikizan. Nire lasaitasuna erabatekoa zen, arriskuaberbera izan arren, eta arriskuaren berri ez iza-teak, horrelakorik inoiz izan ez banu bezala joka-razten zidan. Gertaera horrek gogoeta probetxu-garri asko sortu zizkidan, eta bereziki hau: nola-ko ontasun neurrigabea duen Jainkoaren ardu-rak, gizadia gobernatzean, giza ikusmenari etajakintzari horren muga estuak jarri dizkiolako;eta milaka arriskuren artean dabilenean, haiekikusi edo aurkituko balitu adimena nahasi etagogoa itoko lioketen arren, lasai eta bare egotenuzten diolako, gertaera horiek begien aurrean ezizatean, eta inguruko arriskuez ezer ez jakitean.

Gogoeta horiek denboraldi batean buruanerabili ondoren, uhartean urte horietan guztietanbizi izan nituen benetako arriskuetan hasi nin-tzen sakonki pentsatzen, eta nola ibili nintzenhorren segurtasun handiz eta patxada osoan,agian mendi tontor bat, zuhaitz handi bat edobat-batean gaua egite hutsa kokatu zirenean,nire eta txikizio okerrenaren artean; hau da,kanibalen eta basatien eskuetan erortzea, ahun-

tza edo dortoka bat banintz bezala harrapatukobaininduten, eta ni hil eta irenstean ez bailuketepentsatuko, nik usoa edo kurlinka janda egingonukeen lege haustea baino handiagoa egingozutenik. Bidegabeki gezurretan ariko nintzaiokeneure buruari Zaindari handiarekiko zinez eskeroneko ez nintzela esango banu, Haren laguntzabereziari zor bainizkion, umiltasun osoz, salbazioezezagun horiek guztiak, eta hura gabe, ordura-ko nahitaez haien esku errukigabeetan eroriabainintzen.

Gogoeta horiek amaitu nituenean, zoritxarre-ko izaki horiek, basatiak esan nahi dut, izannituen gogoan, eta nola gerta zitekeen munduangauza guztien Arduradun jakintsuak bere izakieihorrelako bihozgabekerietan erortzen uztea; aregehiago, astakeria bera baino gauza beherakoa-goan, kideen artean elkar irenstea, alegia. Bainahori nolabait gogoeta hutsean (oraindik ez zuenemaitzarik) geratzen zenez gero, neure buruarigaldetzea bururatu zitzaidan, munduko zeinalderditan bizi ziren zoritxarreko horiek; zenba-terainoko tartea zegoen haien lurralderaino; zer-tarako ausartzen ziren etxetik horren urrutiraino

joaten; nolako txalupak zituzten; eta ni erehaiengana joan nintekeen, haiek niregana etor-tzen ziren bezalaxe.

Ez nuen kezka handirik izan hara iristean zergertatuko zitzaidan kontutan hartzen; zer gerta-tuko zitzaidan basatien eskuetan erortzen banin-tzen; edo nola ihes egingo nien, aurkitzen banin-duten. Ez, inork antzeman gabe, itsasertzeranola iritsiko nintzen nuen batez ere buruan, bes-tela ez bainuen onik ateratzeko aukerarik izan-go. Eta haien eskuetan erortzen ez banintzen,nola lortuko nituen hornigaiak edo norantz jokonuen? Nire egoera une hartan izan zitekeentamalgarriena zela iruditzen zitzaidan; ezin nuenneure burua hura baino egoera okerragoan ikusi,heriotza izan ezean; eta kontinenteko itsasbaz-terrera iritsiz gero, agian laguntzarik lor neza-keen, edo itsasertz ondotik aurrera egin, Afrika-ko itsasertzean egin nuen bezala, lurralde jen-deztaturen batera iritsi arte, eta han laguntzaaurkitu; eta okerrenean ere, hil nintekeen, etabat-batean amaituko ziratekeen zoritxar guztiak.Adierazi beharra dago hori guztia nire adimennahasiaren emaitza zela, izakera urduriarena,

eta arazo amaigabeek bere onetik aterata, etaitsasontzi hondoratuan aurkitutakoak etsitazegoen norbaitena, aspalditik gogo biziz nahinuena lortzeko oso gertu egon bainintzen; ale-gia, hitz egiteko, nengoen lekuaz zerbait jakite-ko, eta handik onik ateratzeko moduaz zerbaitesango zidan norbait ondoan izatea. Esan dudanbezala, pentsamendu horiek burua nahastenzidaten. Goi-arduraren mende eta Zeruarenborondatearen zain zegoen nire gogo lasaia,baztertua zirudien; eta indarrik ere ez nuen nirepentsamenduak kontinentera bidaldia egitea ezzen beste zerbaitetara bideratzeko, eta horren-besteko gogoz eta indarrez bururatzen zitzaida-nez gero, ezin nion aurka egin.

Gogo horrek bi ordu edo gehiagotan nire pen-tsamenduak astindu zituenean, odola irakitenjartzerainoko indarrez, eta bihotz-taupadak, niregogoaren irrika bereziaren eraginez, sukarral-dian bezain bizkor pil-pil eraginarazteraino, iza-diak berak lo zerraldo utzi ninduen, pentsatzehutsez nekatua eta leher egina bainengoen. Edo-nork pentsatuko luke horri buruzko ametsakizango nituela, baina ez nituen izan; ezta antze-

korik ere. Amets egin nuen ordea, goizean, gaz-telutik egunero bezala irtetean, itsasbazterreanbi kanoa ikusten nituela, eta hamaika basatizetozela uhartera, eta beste basati bat zekartelajateko hiltzera; eta halako batean, hiltzera ziho-azen basatiak jauzi egin, eta ziztu bizian ihesegin ziela. Eta nire loaldian pentsatu nuen hesia-ren aurrean nuen zuhaizti sarrira iritsi zela las-terka han ezkutatzera; eta bakarrik ikusi nuenezgero, eta besteek bide hori hartzen ikusi zutelasinesteko susmorik ez nuenez gero, neure buruaazaldu, eta irribarre eginez bihotz eman niola.Orduan nire aurrean balaunikatu eta laguntzaeskatuz otoitz egiten ari zitzaidala zirudien. Horiikustean eskailera erakusten nion, eta handiknire leizezuloraino igoarazi, eta nire zerbitzariegiten nuen; eta nirekin izan bezain laster esa-ten nion neure buruari: «Orain bai abiatu naite-keela kontinentera, lagun honek pilotuarenaegin baitezake, eta berak esango dit zer egin,hornigaien bila nora jo, eta irentsia ez izatekonorantz abiatu; zein tokitara joan eta nondik aldeegin». Buruan hori nuela esnatu nintzen, eta nireihesaren irudia ikusita, alaitasun zirrara adiera-

zezin batek hartu ninduen, baina neure oneraetortzean, eta ametsa besterik ez zela izan kon-turatzean sumatu nuen etsipena ere neurriz kan-pokoa izan zen, baina alderantzizkoa, eta arimaerorialdi ikaragarrian amildu zitzaidan.

Dena den, ondorio hau atera nuen: ihesaldisaio bat egiteko nuen modu bakarra, ahal izanezgero, basati bat neureganatzea zen; eta, ahalizanez gero, haiek jatera zigortu eta hiltzerazeramaten atxilotuetakoren bat izan behar zuen.Baina horrek zailtasun bat zuen: hori lortzea ezi-nezkoa zela basati talde osoari eraso egin etadenak hil gabe. Hori ez zen huts egin zezakeenahalegin zoro bat soilik, gainera, zalantza etakezka handiak nituen haren zilegitasunaz, etabihotzak dar-dar egiten zidan horrenbestekoodol isurtzeaz pentsatzean, nire salbazioa lortze-ko bazen ere. Ez ditut berriz aipatuko harenaurka bururatzen zitzaizkidan arrazoiak, lehenesandako berberak baitira. Baina, hala ere,banuen orduan beste arrazoirik, gizon horieknire bizitzaren kontrako etsaiak zirela alegia,eta, ahal izanez gero, jan egingo nindutela; etsietsian bizirik irauteko izango zela, heriozko bizi-

tza horretatik aske geratzeko; neure buruababesten ari nintzela, zuzenean erasotzen arikobalitzaizkit bezala, eta antzeko gauzak; etaberriro diot, arrazoi horiek alde nituen arren, nisalbatzeko giza odola isurtzearen ideia ikaraga-rria iruditzen zitzaidan, eta denbora luzean ezinizan nuen inolaz ere neure buruarekin adiskide-tu.

Halere, azkenean, neure buruarekin isilpekoeztabaida eta zalantza handiak izan ondoren,modu batera edo bestera, denbora luzean kez-karazi ninduten arrazoi horiek. Azkenean askata-sun gogo biziak gainerako arrazoiak menderatuzituen, eta erabaki nuen, ahala banuen, basatihorietakoren bat eskuratzea, kosta ahala kosta.Hurrengo zeregina nuen hura nola egin asma-tzea, eta benetan gauza zaila zen. Baina modusegururik aurkitu ezin nuenez gero, zain gera-tzea erabaki nuen, hondartzara noiz iristen zirenikusi, eta gainerakoa etorkizunaren esku uztea,eta abaguneak eskaintzen zizkidan baliabideakerabiltzea, zirenak zirela ere.

Erabakia hartuz geroztik, ahal nuen guztietanmiatze lanari ekiten nion; eta maizegi, leher

eginda geratzen nintzen. Urte eta erdi bainogehiago itxaron nuen, eta denbora horretan iaegunero joaten nintzen uhartearen mendebaleraeta hego-mendebaleko bazterrera kanoak ikus-tera, baina ez zen bakar bat azaltzen. Horrekatsekabetu ninduen, eta kezka handiak sortzenhasi zitzaizkidan; baina ezin dut esan ordukoan,aspaldi gertatu zitzaidana errepikatu zenik, ale-gia, nahi nuena lortzeko nuen irrika desagertuzitzaidanik. Zenbat eta gehiago atzeratu, orduaneta gogo biziagoa nuen hura lortzeko. Hitzbatean, une horretan basatien ikusmenetik ihesegiteko edo haiek ni ez ikusteko nuen ardura, ezzen haiei eraso egiteko nuen irrika bezain han-dia.

Gainera, basati bat menderatzeko gai nintze-la bururatzen zitzaidan, hobeto esan, bizpahirunire zerbitzari egiten nituela eta nik esandakoguztia betearazten niela, eta niri inoiz kalterikegitea galarazteko neurriak hartzen nituela.Denboraldi luzean atsegin hartu nuen irudipenhorrekin, baina ez zitzaidan ezer aurrean azaldu.Nire irudimen eta asmo guztiak bertan behera

gelditu ziren, ez baitzen aspaldian basatirikuhartera etorri.

Ideia horiek bururatu eta, urte eta erdi igarozenean, eta luze pentsatzen aritu ondoren, denaezereztu zen, asmoa aurrera eramateko aukera-rik izan ez nuelako; baina, egun batean goizeangoiz ezustea izan nuen, gutxienez bost kanoabatera ikusi bainituen hondartzan uhartearennire aldean. Haietan etorritako jendea lehorrera-tua zegoen eta nire ikusmenetik kanpo. Jendekopuruak neurri guztiak hausten zituen; izan ere,horrenbeste ikustean, eta txalupa bakoitzean lauedo sei, edo batzuetan gehixeago etortzen zire-la jakinda, ez nekien zer pentsatu edo nolakoneurriak hartu hogei edo hogeita hamar gizoni,inoren laguntzarik gabe, eraso egiteko. Beraz,gazteluan geratu nintzen kezkatua eta lur jota.Dena den, eraso egiteko jarreran nengoen, lehenere egon nintzen bezala, eta ezer gertatukobalitz ekiteko prest. Tarte luze batean zain egonondoren, zaratarik egiten zuten entzun nahian,azkenean, lasaitu ezinik, armak eskailerarenoinean kokatu nituen eta gora egin nuen menditontorreraino; eta, beti bezala, nire bi solairuak

igo eta han geratu nintzen, kontuz burua menditontorrean agerian ez uzteko, inolaz ere ikus eznintzaten. Orduan konturatu nintzen, betaurrekoluzearen laguntzaz, gutxienez hogeita hamarzirela, sua piztua zutela, eta haragia prestatua.Nola prestatu zuten edo zer zen ez nekien; bainadenak dantzan ari ziren, eta, ohitura zuten beza-la, suaren inguruan ez dakit zenbat keinu etajauzi basati egiten.

Begira ari nintzaien bitartean, betaurrekoahartu eta bi zoritxarreko izaki ikusi nituen txalu-petatik arrastaka ateratzen zituzela, itxuraz haneduki baitzituzten, eta zirudienez lepo egiterazeramatzaten. Konturatu nintzen bat berehalaerori zela zerraldo, haga edo zurezko aiztorenbatez jota, hori baitzuten hiltzeko modua, etaberehala bizpahiru lanean hasi eta, txiki txikiegin zutela sutan jartzeko. Beste hilgaia bitar-tean bakarrik utzi zuten, harekin hasteko presta-ketetan ari ziren bitartean. Une horretan bertan,gizajoak bere burua aske samar ikustean, biziasalbatzeko esperantzaz, Izadiak argi emanda,ihes egin zien. Ziztu bizian hondarretan aurrera

egin zuen zuzenean niregana, alegia, nire bizile-kua zegoen itsasertzaren aldera.

Hezurretaraino izutu nintzen, esan beharradaukat, niregana lasterka zetorrela kontura-tzean, eta batez ere, uste nuen bezala, taldeosoa atzetik segika zuela ikusi nuenean; orduanitxaropena nuen ametseko zati bera gertatu etanire leizezuloan ezkutatzeko aukera izangozuela; baina ezin nuen inolaz ere handik aurre-koa nire ametsaren mende utzi, hau da, gainera-ko basatiak ez zituela atzetik, eta ez zutela hanaurkitzen. Dena den, nire lekuan geratu nintzen,eta ez zituela atzetik hiru gizon baino gehiagoohartzean pixka bat adoretu nintzen; eta aregehiago, lasterketan atzean utzi zituela, etaaurrera egiten zuela gero eta gehiago konturatunintzenean; eta era horretan lasterketari orduerdiz edo eutsiz, erraz alde egingo ziela ikusinuen.

Haien eta nire gazteluaren artean errekazegoen, nire kontakizunaren lehenengo zatian,zamaldiak itsasontzitik lehorreratu nituenean,askotan aipatu nuena; eta ikusi nuen nahitaezigeri egin beharko zuela, edo bestela gizajoa han

harrapatuko zutela. Baina basati iheslaria harairitsi zenean, itsasgora izan arren, uretan murgil-du zen, eta hogeita hamar besakada ingurutanlehorreratu ondoren, ikaragarrizko indarrez etaziztu bizian alde egin zuen korrika. Beste hirurakerrekara iritsi zirenean, konturatu nintzen bikbazekitela igeri egiten, baina hirugarrenak ezzekiela, eta erreka ondoan zutik jarrita bestealdera begiratu bai, baina ez zuela aurrera egin,eta geroxeago atzera egin zuela pixkanaka; etabere onerako izan zen guztiz hala gertatu izana.

Konturatu nintzen igeri egiten zuten biek ihesegin zienak baino bi aldiz denbora gehiagobeharko zutela erreka gurutzatzeko. Orduanburura etorri zitzaidan modurik sutsuenean etaezinbestekoenean, hura zela zerbitzari bat, etaagian lagun edo adiskide bat lortzeko garaia, etaJainkoaren ardurak dei egin zidala izaki gizajohari bizia salbatzeko. Ziztu bizian jaitsi nitueneskailerak, bi eskopetak hartu, lehen esan dudanbezala, eskaileraren oinean bainituen, eta berri-ro ere mendi tontorrera bizkor igo eta itsaso-rantz jo nuen. Bide-zidorra hartu nuenez gero,eta mendian behera abiatuta, neure burua jarrai-

tzaileen eta jarraituaren artean kokatu nuen, etaoihu egin nion iheslariari. Hark atzera begiratuzuenean, uste dut nik beldur handiagoa sorrara-zi niola besteek eragindakoa baino; baina eskuzadierazi nion itzul zedin, eta bitartean poliki hur-bildu nintzen jarraitzaileengana. Halako bateanaurrekoari eraso egin nion, eta eskopetarenkulataz jo, eta lurrean zerraldo utzi nuen. Tiroegiteak beldurtzen ninduen, ez bainuen besteekentzuterik nahi; hala ere, tartea kontutan hartu-ta, ez zen erraz entzungo, eta kea ikusi gabeezingo zuketen gertatutakoa erraz ulertu. Lagu-na erori zela ikustean, harekin batera zihoanjarraitzailea, izutua balego bezala hantxe geratuzen. Berehala hurbildu nintzaion, baina gertuagoegon nintzenean, konturatu nintzen uztaia etagezia zituela, eta niri jaurtikitzeko zuzenduakgainera. Beraz, ezinbestekoa nuen berak bainolehenago tiro egitea, eta hala egin nuen; etalehenengo tiroaz hil nuen.

Geldirik zegoen basati iheslari gizajoa, berebi etsaiak, berak uste bezala, erorita eta hilikikusi zituen arren; izan ere, eskopetaren keaketa hotsak oraindik horren izutua zutenez gero,

harri eta zur geratu baitzen, ez aurrera eta ezatzera, nahiz eta itxuraz ihes egiteko joera han-diagoa izan, niregana hurbiltzekoa baino. Deiegin nion berriro, eta keinuka aurrera egin zezanadierazi nion; zailtasunik gabe ulertu zidanezgero, pixka bat aurreratu eta geratu egin zen,eta gero beste pixka bat eta berriz geratu zen.Orduan konturatu nintzen dardarka ari zela,preso hartu eta, bere bi etsaien moduan, hiltze-ko zorian balego bezala. Dei egin nion berrironiregana hurbil zedin, eta bururatu zitzaizkidankeinu guztiak erabili nituen hari bihotz emateko.Gero eta gehiago hurbildu zen, eta hamar edohogei urrats ematen zituen bakoitzean belauni-katu egiten zen bizia salbatu niolako esker onaadierazteko. Irribarre egin eta begiratu samurraerakutsi nion, eta gehiago hurbiltzeko keinu eginnion berriz. Azkenean iritsi zen niregana, etaorduan berriro belaunikatu eta lurrari musueman zion, eta nire oina hartu eta bere buruarengainean jarri zuen. Hori zirudienez, handik aurre-ra nire zerbitzaria izango zela hitza ematekoegin zuen. Lurretik altxa nuen eta ahalegin guz-tiak egin nituen hura adoretzeko. Baina oraindik

banuen beste zereginik, konturatu bainintzenlurrera bota nuen basatia ez zegoela hilik, kol-peak zorabiatu besterik ez zuela egin, eta bereonera etortzen hasia zela. Hatzaz erakutsi nionnire basatiari ez zegoela hila, eta orduan hitzbatzuk esan zizkidan; eta ulertu ezin izan nituenarren, entzuteko atseginak iruditu zitzaizkidan;hori baitzen, neurea alde batera utzita, hogeita-bost urteetan entzuten nuen lehenengo gizaahotsa. Baina orduan ez nuen gogoeta horietara-ko astirik. Kordea galdua zuen basatia bizkoretorri zen bere senera eta lurrean eserita jarrizen. Konturatu nintzen nire basatia izutzen hasizela. Hori ikustean, beste eskopeta zuzendunion, tiro egiteko itxuran. Orduan nire basatiak,horrela deitzen bainion, mugimendu bat eginzidan saihets batean zorrorik gabe gerrikotik zin-tzilik neraman ezpata nahi zuela adierazteko;eta utzi egin nion. Arma hartu eta, lasterka joanzen etsaiarengana. Kolpe batez lepoa moztu zionhorren trebe, ezen Alemaniako borrero batek ereez bailuke bizkorrago edo hobeto moztuko, etahori harrigarria egin zitzaidan oso, bere bizitzaosoan ezpata bat ikusi ez zuela uste izateko

arrazoiak nituelako, zurezko ezpatak izan ezik.Dena den, geroago jakin nuen, egurrezko ezpa-tak oso zorrotzak, astunak eta zur gogorrekoakzituztela, eta lepoak eta besoak kolpe bakarbatez motz zitzaketela. Hori egin zuenean, irriba-rrez etorri zitzaidan garaile itxuraz, eta ulertzenez nituen keinu ugari eginez, ezpata itzuli zidan,eta hil zuen basatiaren buruarekin batera nireaurrean utzi zuen.

Baina batez ere harritua zegoen, beste india-rra horren urrutitik nola hil nuen ez zekielako;eta eskua hari zuzendu eta keinuak egin zizkidanharengana joaten uzteko; nik, nola edo hala, bai-mena eman nion joateko. Iritsi zenean, zer eginez zekiela geratu zen hari begira; alde baterajiratu zuen eta gero bestera, eta balak bularreanegin zion zauriari begiratu zion, zirudienez hanegin baitzion zuloa, eta ez zuen odol askorikisuri, odol-jarioa barrurantz izan baitzuen, etahorrenbestez zerraldo hilik zegoen. Uztaia etageziak hartu zizkion, eta atzera egin zuen. Nikbeste aldera jira egin nuen handik alde egitekoeta keinu egin nion nire atzetik etor zedin, haien

atzetik basati gehiago etor zitezkeela oharrara-ziz.

Gero keinuz adierazi zidan hondarretan lur-peratuko zituela, eta horrela gainerakoak atzetiketortzen baziren ez zituztela ikusiko. Nik ere kei-nuak egin nizkion hori egin zezan eta lanean hasizen. Amen batean, lehenengoa lurperatzekomoduko zuloa atzamartu zuen hondarretan, etaarrastaka eraman eta sartu zuen barruan; gerogauza bera egin zuen bigarrenarekin. Uste dutbiak ordu laurden batean edo lurperatu zituela.Gero dei egin nion, eta handik eraman nuen, ezgaztelura, uhartearen lekurik bazterrekoeneannuen leizezulora baizik; beraz, ez nuen nire ame-tsaren azken zatia bete zedin utzi, nire zuhaiz-tian ezkutatzen zen zatia, alegia.

Han ogia eta mahaspasa sorta bat eman nionjateko eta ur pixka bat, lasterketen ondorioz pre-mia handia izango zuela iruditu baitzitzaidan.Bizkortu zenean, keinuak egin nizkion etzan etalo egin zezan, eta horretarako arroz-lastozko pilahandi bat nuen lekua erakutsi nion, gaineantapaki bat eta guzti zuena, eta batzuetan nik ere

lo egiteko erabiltzen nuena. Beraz, izaki tamal-garria han etzan eta lo geratu zen.

Ederra zen, dotorea, itxura onekoa, hankazuzenak eta sendoak zituen, ez luzeegiak; garaiaeta lerdena zen, eta hogeita sei bat urte izangozituen. Begitarte atseginekoa, ez zuen itxurabasati edo zakarrik, aldiz gizontasuna erakustenzuen haren aurpegikerak, eta are gehiago euro-par baten begitarte goxo eta leuna zuen, batezere irribarre egiten zuenean. Ile luze eta beltzazuen, ez kizkurra artilearen antzera; kopetagaraia eta zabala, eta begietan zorroztasun dis-tiratsu eta bizia. Azalaren kolorea ez zuen beltza,baina bai oso beltzarana, hala ere ez zuen Brasil-go, Virginiako eta Ameriketako beste indiarrekzuten beltzaran kolore itsusi, horixka eta higuin-garria; oliba kolore arre bizia zuen, ikustekoatsegina, baina adierazteko ez oso erraza. Aur-pegia biribila zuen eta betea; sudurra txikia, ezzabala beltzena bezalakoa; aho ederra, ezpainfinak eta hortz bikainak, ongi lerrotuak eta boliabezain zuriak.

Ordu erdiz edo, erabat lotan egon bainogehiago lo kuluxkak egin ondoren, jaiki eta leize-

zulotik nire bila irten zen, ondoko itxiturannituen ahuntzak jezten ari bainintzen. Ikusi nin-duenean lasterka hurbildu zitzaidan, eta lurreanetzan zen berriro, jarrera esker onekoa eta umilaadierazteko ahal zituen keinu guztiak erabiliz,eta horretarako mugimendu xelebre ugari egi-nez. Azkenean burua lurrean jarri zuen, nireoinetik hurbil, eta beste oina hartu zidan bereburuaren gainera eramateko, lehen ere eginzuen bezala, eta gero, inori bururatuko litzaizkio-keen lotura, mendekotasun eta morroitza kei-nuak egin zizkidan, bizi zen artean nire mende-koa izango nuela jakin nezan. Gauza asko ulertunizkion, eta jakinarazi nion oso pozik nengoelaberarekin. Handik gutxira hizketan hasi nin-tzaion, eta niri hitz egiten ere irakatsi nion. Lehe-nik eta behin, bere izena Ostiral izango zela jaki-narazi nion, egun horretan salbatu bainion bizia.Eguna gogoratzeko deitu nion horrela. Nagusiesaten ere irakatsi nion, eta gero nire izena izan-go zela jakinarazi nion. Irakatsi nion baita ere baieta ez esaten, eta hitz horien esanahia ulertzen.Esne pixka bat eman nion buztinezko ontzibatean, eta nola edaten nuen eta ogia nola bus-

titzen nuen erakutsi nion, eta beste ogi puskaeman nion gauza bera egin zezan. Berehala betezuen agindua, eta oso ona iruditu zitzaiola adie-razi zidan keinuka.

Gau osoa igaro nuen berarekin, baina egunaargitu bezain laster, nirekin etortzeko adierazinion, eta arropa batzuk emango nizkiola jakina-razi nion; poz handia hartu zuela zirudien, erabatbiluzik baitzegoen. Bi gizonak lurperatu zituenlekutik igaro ginenean, lekua zehatz-mehatz sei-nalatu zuen, eta hura berriz antzemateko eginzituen arrastoak erakutsi zizkidan. Keinuak eginzizkidan gizonak zulotik atera eta jan genitza-keela esanez. Hori entzutean oso haserre jarrinintzen, nire gaitzespena azaldu nion, eta pen-tsatze hutsarekin oka egitera nindoala itxuraegin nuen, eta aurrera egin zezan adierazi nioneskuaz; eta hala egin zuen, erabat nire esaneta-ra. Gero mendi tontorreraino gidatu nuenetsaiak joan ziren ikustera. Betaurrekoa ateraeta begiratzean, bete betean ikusi nuen haiekegondako lekua, baina ez zegoen ez haien arras-torik, ez haien kanoenarik; beraz argi eta garbi

zegoen alde egin zutela eta han utzi zituztela bikideak, haien bila ibili gabe.

Ez nengoen pozik aurkikuntza horrekin, bainaorduan ausardia handiagoa nuenez gero, etajakinmina ere handiagoa, Ostiral nire zerbitzariaeraman nuen. Aiztoa eskuetan jarri nion, etauztaia eta geziak bizkarrean, hura erabiltzen osotrebea izan zitekeela iruditzen baitzitzaidan;eskopeta bat eramanarazi nion, eta nik beste bihartuta, izaki horiek egondako lekura abiatuginen, haien berri zehatzagoak nahi nituen eta.Hara iritsi nintzenean, odola gatzatu zitzaidanzainetan, eta ia bihotza galdu nuen hango ikus-kizun izugarriaren aurreran. Benetan ikuskizunikaragarria zen, behintzat niretzat, Ostiral lasaiasko geratu baitzen. Lekua giza hezurrez estaliazegoen, lurra odolez tindatua, haragi zati han-diak han eta hemen sakabanatuak, erdi janak,zatikatuak eta txigortuak; labur esanda, etsaiakmenderatu ondoren egindako garaipen jaiarenfroga guztiak. Hiru buru-hezur, bost esku etalauzpabost oin eta hanken hezurrak, eta gorpu-tzen beste zati asko. Ostiralek keinuka adierazizidan lau preso eraman zituztela festara, eta hiru

jan egin zituztela, eta, bere burua seinalatuz,bera zela laugarrena. Borroka handi bat izan zelahaien eta alboko errege baten artean —eta ziru-dienez bera haren mendekoetako bat zen—, etaatxilotu pila hartu zituztela; borrokan harrapatuzituztenek zenbait lekutara eraman zituztelaatxilotu guztiak, haien kontura jaia ospatzera,hara eraman zituzten gizajoekin egin zutenbezalaxe.

Ostirali agindu nion buru-hezurrak, bestehezurrak eta geratzen zen guztia bildu, pilabatean jarri, eta sua piztu eta hauts bihurtu arteerretzen utz zitzala. Konturatu nintzen Ostiralekirrikaz zuela sabela haragi pixka bat jateko, etasenez gizajalea zela oraindik, baina ideiari bera-ri eta haren agerpen txikienari, horrenbestekogorrotoa erakutsi nionez gero, ez zen agerianjartzera ausartu; nola edo hala jakinarazi bainionhil egingo nuela bere iritzia adierazten bazuen.

Hori egin eta gaztelura itzuli ginen, eta hannire zerbitzari Ostiralenetzat hasi nintzenlanean. Lehenik eta behin, lihozko galtza parebat eman nion, lehen aipatutako kanoilari gizajo-aren kutxan aurkitu, eta itsasontzi hondoratutik

atera nuena, eta oso konponketa txikia eginda,primeran geratzen zitzaiona. Gero, nola edohala, ahuntz larruzko jaka bat egin nion, jostunon samarra bainintzen ordurako. Erbi larruz egin-dako kapela erosoa eta dotorea eman nion; etahorrela ongi samar jantzia geratu zen behinbehinean, eta oso pozik ia nagusia bezain doto-re zegoelako. Egia da hasieran baldar samarzebilela jantzi horien barruan, galtzak eramateaoso aldrebesa baitzen harentzat, eta jakarenmaukek sorbalda eta beso barrenak urratzenbaitzizkioten. Baina min ematen ziola esatenzuen lekuan arropa pixka bat zabalduta, eta ohi-tura pixka bat hartu zuenean, primeran egokituzen.

Hurrengo egunean, Ostiralekin nire txabolarairitsi nintzenean, non emango nion ostatu hasinintzen pentsatzen. Eta harentzat egokia izate-ko, eta niretzat erabat erosoa, denda txiki bategin nion bi gotorlekuen artean zegoen tartehutsean, bigarrenaren barruan eta lehenengotikkanpo; eta han nire leizezuloan sartzeko ate edosarrera bat zegoenez gero, behar bezalako ate-uztai bat egin nuen, han oholezko ate bat jartze-

ko, eta pasabidean kokatu nuen, sarrera bainopixka bat barrurago. Atea barrutik irekitzen zen,eta gauez ate-langa jartzen nion eta eskaileraknire aldean uzten nituen, beraz Ostiralek ezinzuen niregana iristeko barruko horma igaro,hura igarotzean zarata handia eginez ez bazen,eta horrek nahitaez esnatuko ninduen; izan ere,nire lehen harresiak mendiaren kontra bermatu-tako zurkaitz luzez eginiko sabaia zuen, dendaerabat estaltzen zuelarik, eta aldi berean, oholenordez arba txikiak zituen zeharkatuak, eta zumi-tza bera bezain sendoa zen arroz-lasto pila handibatek estaltzen zuen. Eta eskailera hartu etasartu eta ateratzeko zegoen zuloan edo lekuan,nolabaiteko ate tranpa bat kokatu nuen, kanpo-tik irekiz gero, irekitzen ez zena, erori eta zaratahandia eginez izan ezik; eta armak gauero nirealboan uzten nituen.

Baina ez nuen ardura horietako bat erebehar, inork ez baitu zebitzari leial, maitagarrieta tolesgabeagorik izan Ostiral niretzat izanzena baino. Ez grinarik, ez setakeriarik edo asmotxarrik, erabat esanekoa eta mendekoa; harensentipenak nirekiko haur batek aitarekin ditue-

nak bezalakoak ziren, eta esango nuke noiznahibere bizia emango zukeela nirea salbatzeko.Lekukotasun ugari eman zidan zalantzarik ezizateko, eta berehala jabetu nintzen ez nuelaharekin horrelako kezkarik izan behar.

Horrek aukera ematen zidan askotan ohar-tzeko, eta harriduraz, Jainkoak gogoko izanbadu, bere jakindurian, eta bere eskuz egindakolanen gobernuan, berak sortutako izakien mun-duko horren multzo handi batetik, gaitasuneneta arimen indarraren erabilera egokia galaraz-teko, hala ere, guri eman digun ahalmen bera,arrazoi bera, zaletasun berberak, maitakortasuneta betebehar sentipen bera, grina eta gaitzon-do berberak, esker on, zintzotasun eta leialtasunsentipen berberak, eta ongia egiteko eta ongiahartzeko ahalmen guztiak eskaini dizkiela. Etaaukera ematen dienean horiek bideratzeko, gubezain prest, are gehiago, gu baino prestagodaudela eskaini zaizkien ahalmen horiek beharbezala erabiltzeko. Horrek batzuetan goibeltzenninduen, aurrean izan ditugun aukerei nolakoerabilera traketsa eman diegun pentsatzean,ahalmen horiek jakintzaren argi handiak, Jainko-

aren Izpirituak alegia, Haren Hitza ezagutzeak,eta gure ulermenak, denak batera, argitzenzituzten arren. Eta zergatik zuen gogoko Jainko-ak salbazioaren ezagupena bera milioika arimeiezkutatzea, haiek, basati gizajo hark egindakoakontutan hartuz gero, guk baino erabilera askozegokiagoa egin zezaketenean?

Horrenbestez, batzuetan urrunegi joaten nin-tzen Goi-arduraren aginpidean sartu arte, etajustiziari gauzen antolamenduan bidegabekoaizatea leporatzen nion, batzuei argia ezkutatzenzielako eta besteei azaltzen, eta hala ere, bien-gandik esker on bera jasotzea espero zuelako.Baina isildu eta neure pentsamenduak etennituen ondorio hauekin: lehenengoa, ez genekie-la zein argi eta legeren arabera kondenatuakizango ziren izaki horiek, Jainkoa ezinbestean,eta izatez, neurririk gabe baitzen santua etazuzena, eta ezin zituen izaki horiek zigortu beraezagutzen ez zutelako, Idatzi Santuetan esatenden bezala, haientzat lege zen argiaren kontrabekatu egiteagatik, barruak zuzentzat jotzenzituen arauen kontra baizik, horien oinarriak guriazaltzen ez zaizkigun arren. Eta bigarrena, gu

guztiok buztina ontzigilearen eskuan garela, etalur-ontzi batek ezin diola Hari esan: «Zergatikegin nauzu honelakoa?»

Baina itzul nadin nire adiskide berriarengana.Pozez zoratzen nengoen berarekin, eta gizonprestu, trebe eta baliagarri bihurtzeko egokiaizan zitekeen guztia irakasteko lana hartu nuen,baina bereziki hitz egin eta ulertarazteko. Inoizizan den ikaslerik argiena zen, eta horren alaia,langile fina, eta ulertzen ez zidanean edo ulertuezin nionean horren atsegina zenez gero, osogustokoa nuen harekin hitz egitea. Eta orduanbizitza oso erosoa egiten hasi zitzaidan, etaneure buruari hasi nintzaion esaten, beste basa-tien kezkarik izan ez banu, ez litzaidakeela axo-lako bizi nintzen artean hantxe geratzea.

Nire gaztelura itzuli eta handik bizpahiru egu-netara, bururatu zitzaidan, Ostiral bere jatekomodu ikaragarritik eta gizajale sabelaren ahogozotik urrunarazteko, beste haragi mota bateman behar niola dastatzeko, eta horrela goizbatean basora eraman nuen. Nire ahuntz talde-ko ahuntz bat hil, etxera eraman eta prestatzekoasmoa nuen, baina bidean ahuntz eme bat ikusi

nuen itzalean etzanda, bi antxume alboan zitue-la. Ostiral geldiarazi nuen:

— Egon —esan nuen—, ez mugitu —eta kei-nuak egin nizkion ez mugitzeko. Berehala esko-peta hartu, tiro egin eta antxumeetako bat hilnuen. Gizajoa, urrutitik bere etsai basatia hilnuela lehenago ere ikusi bazuen ere, ez zekiennola egin nuen, eta harri eta zur zegoen, dardar-ka eta astinduka, eta erabat asaldatua, ia zora-biatzeko punturaino. Ez zuen ikusi tiro egin nionantxumea, eta ez zen konturatu hil nuenik, aldizbere jaka zabaldu eta zauritua ote zegoen begi-ratu zuen; eta berehala jabetu nintzen bera hil-tzera nindoala sinetsia zegoela, izan ere, nirega-na hurbildu eta belauniko jarri baitzen, eta nirebelaunak besarkatuz ulertu ez nizkion gauza pilaesan zituen, baina erraz konturatu nintzen eznezala hil esan nahi zidala.

Berehala aurkitu nuen kalterik ez niola egin-go ikusarazteko modua. Eskutik heldu eta zuti-tuarazi nuen, irribarre egin nion, eta hil nuenantxumea seinalatuz, haren bila lasterka joatekoadierazi nion. Hala egin zuen; eta animalia nolahil nuen jakin nahian harritua zegoen bitartean,

berriro bete nuen eskopeta, eta orduan bertanzapelaitz baten antzeko hegazti handi bat ikusinuen zuhaitz adar batean, tiro menean. Ostiralizer egitera nindoan nolabait ulertarazteko, berri-ro deitu, eta hegaztia erakutsi nion; papagaiazen, nahiz eta orduan zapelaitza zela uste izan.Berriro diot, papagaia erakutsi nion, gero esko-peta eta gero papagaiaren azpian zegoen lurra,ikusarazi nion hegaztia eroraraziko nuela, etatxoriari tiro egin, eta hil egingo nuela ulertarazinion. Horrenbestez, tiro egin nuen, eta hari begi-ratzeko esan orduko, papagaia erortzen ikusizuen. Baina hala ere, izutua zirudien, eta ustedut lehen baino harrituagoa zegoela, ez nindue-lako eskopetan ezer sartzen ikusi, eta harkbarruan heriotza eta hondamen iturri miragarri-ren bat zuela pentsatzen zuelako, gizonak, abe-reak, txoriak eta gertu edo urrun zegoen besteedozer gauza hil zezakeena. Hark eragin zionharridura denbora luzean ezin izan zuen burutikkendu, eta uste dut, utzi izan banio, ni eta esko-peta gurtuko gintuela. Eskopetari dagokionean,zenbait egunetan ez zen ukitzera ere ausartu,baina bakarrik zegoenean gauzak esaten eta hiz-

ketan aritzen zitzaion, hark erantzungo baliobezala; eta, geroago jakinarazi zidanez, bera ezhiltzeko erregutzen aritzen zitzaion.

Harridura zertxobait arindu zitzaionean, kei-nuka esan nion korrika joateko tirokatu nuenhegaztiaren bila, eta hala egin zuen, baina pixkabatean ez zen itzuli, papagaia ez baitzegoen era-bat hila, eta hega-biraka erori zen lekutik urrutisamar joan baitzen. Dena den, aurkitu zuen, etajaso eta ekarri zidan. Eskopetari buruz zuen ezja-kintasuna antzeman nionez gero, une hori erabi-li nuen hark ikusi gabe arma berriz betetzeko,eta hurrengo aukerarako prest egoteko. Baina eznuen horrelakorik izan, beraz, antxumea etxeraeraman, gau berean larrutu, eta ahal izan nuenbezala zatitu nuen, eta horretarako nuen ontziapropos batean, haragi puska batzuk irakitenjarri edo egosi nituen, eta salda bikaina eginnuen. Pixka bat jan ondoren, nire zerbitzariarieskaini nion. Oso gogoko zuela zirudien eta gus-tora jan zuen. Baina harentzat harrigarrienagatza bota niola ikustea izan zen. Keinu eginzidan gatza ez zela ona esateko, eta ahoan gatzpiska bat jarri eta nazka ematen zion itxura egin

zuen; txistua botaka eta zitzipitzika mintzatuzaritu zen, eta gero ahoa urez garbitu zuen. Bes-talde, nik ere gatzik gabeko haragi puska batjarri nuen ahoan, eta gatzaren premia adierazte-ko txistua botaka eta zitzipitzika mintzatzenaritu nintzaion, hark gatza zuen zatiarekin eginzuen bezain bizkor. Baina alferrik, ez zion gatzikbota ez haragiari eta ez saldari, denbora luzeanbehintzat, eta gero ere oso gutxi.

Haragi egosia eta salda hartu ondoren,hurrengo egunean antxume zati erre bat opari-tzat emateko erabakia hartu nuen. Sutondoansoka batetik zintzilik jarri nuen, Ingalaterranjende askok egiten zuen bezala, bi ziri suarenalbo bakoitzean ezarrita, eta beste bat bien gai-nean zeharka, eta soka zeharka zegoen ziriarilotzen zitzaion, haragiak etengabe jira zezan.Ostiral txunditua geratu zen hura ikusita, bainaharagia dastatu zuenean, mila modutara esanzidan zenbat gustatzen zitzaion, eta nik nahitaezulertu behar izan nion. Azkenean ez zuela berri-ro giza haragirik jango esan zidan, eta niri pozhandia eman zidan hura entzuteak.

Hurrengo egunean Ostiral alea xehatzen jarrinuen, eta lehen esan dudan bezala, nik asmatu-tako eran galbahetzen, eta berehala ulertu zuennik bezain ongi nola egin, haren esanahaia uler-tu zuenean batez ere, hau da, ogia egitea, izanere, berehala utzi bainion ogia nola egiten nueneta nola egosten nuen ikusten, eta denboragutxi barru, gai izan zen lan hori guztia nikbezain ongi egiteko.

Orduan kontutan hartzen hasi nintzen, ahobaten ordez jaten emateko bi nituela, eta lantze-ko lur gehiago neureganatu beharko nuela, etaohikoa baino ale multzo handiagoa erein behar-ko nuela. Horrenbestez, lur-sail handiagoa auke-ratu nuen, eta hesia jartzen hasi nintzaion lehenegin nuen bezala. Han Ostiral irrikaz eta osogogor lanean aritzeaz gainera, pozik aritu zen.Zertan ari ginen esan nion, alegia, alea ereitenogi gehiago egiteko, nirekin zegoelako eta bien-tzat adina eskuratu beharra genuelako. Zentzuhandikoa azaldu zen orduan, eta jakinarazi zidankonturatzen zela beragatik neure buruarentzatbaino lan handiagoa hartzen ari nintzela, eta

gogor saiatuko zela niretzat lan egiten, zer eginbehar zuen esaten banion.

Uhartean igaro nuen bizitzaren urterik atsegi-nena izan zen. Ostiral ongi samar hasi zen hitzegiten, eta aipatzen nizkion ia gauza guztien ize-nak eta bidaltzen nuen leku guztienak ulertzenzituen, eta asko hitz egiten zidan. Beraz, bereha-la hasi nintzen mihia berriz erabiltzen, horretara-ko aukera gutxi izan bainuen ordu arte, hitz egi-teko, alegia. Harekin hitz egiteak sortzen zidanatseginaz gainera, gozaldi bereizia eskaintzenzidan adiskideak berak. Haren zintzotasun soileta benetakoa egunetik egunera nabarmenagoazaltzen zitzaidan, eta izaki hori benetan maita-tzen hasi nintzen, eta hari zegokionean, ustedut, lehenago maite ahal izan zuen edozer bainogehiago maite ninduela.

Behin batean bururatu zitzaidan bere herriraitzultzeko grinarik zuen jakitea; eta ingelesa iaedozein galderari erantzuteko bezain ongi iraka-tsi nionez gero, galdegin nion ea bere herriakinoiz gudaldirik irabazi zuen. Hark irribarre egin,eta esan zuen:

— Bai, bai, gu beti hobe borrokan —eta esannahi zuen beti besteak baino hobeak izaten zire-la borrokan.

Eta horrela hasi genuen ondorengo elkarriz-keta:

— Zuek beti hobe borrokan —esan nuen—,nola hartu zintuzten preso orduan, Ostiral?

Ostiral: Nire herriak irabazi.Nagusi: Nola irabazi? Zure herriak irabazi

bazuen, nola hartu zintuzten preso?Ostiral: Haiek gehiago izan nire herria baino,

ni nengoen lekuan; han hartu zituzten bat, bi,hiru eta ni. Nire herriak irabazi harantzago lekue-tan, baina ni ez egon; han nire herriak presohartu bat, bi, milaka.

Nagusi: Baina zergatik ez zen zure jendeajoan zu etsaien eskuetatik askatzera?

Ostiral: Bat, bi, hiru eta ni kanoan sartu etaeraman; nire herriak orduan ez izan kanoarik.

Nagusi: Eta, Ostiral, zer egiten du zureherriak harrapatzen dituen gizonekin? Eramaneta jan egiten al ditu, horiek egiten duten beza-la?

Ostiral: Nire herriak gizonak jaten ditu baitaere; denak jaten ditu.

Nagusi: Nora eramaten ditu?Ostiral: Beste leku batera pentsatzen dutena

joaten dira.Nagusi: Hona etortzen dira?Ostiral: Bai, bai, hona etortzen dira; eta beste

lekuetara.Nagusi: Egon zara hemen inoiz beraiekin?Ostiral: Bai, hemen egon (eta uhartearen

Ipar-mendebaleko aldea seinalatzen du, zirudie-nez, hori baitzen haien aldea).

Horrela jakin nuen nire zerbitzari Ostiraluhartearen alderdi urrunekoan lehorreratzenziren basatien artean lehenago egona zela, berajateko eraman zuten bezalako giza jate jaialdiberberetan. Eta handik denboraldi batera, lehenaipatu dudan uhartearen alderdi horretara era-matera ausartu nintzenean, hark lekua ezagutuzuen, eta esan zidan hogei gizon, bi emakumeeta haur bat jan zituzten batean bera han egonzela. Ez zekien hogei ingelesez esaten, bainaharriak errenkan jarriz zenbatu zituen, eta niriharriak seinalatu eta zenbatzeko esan zidan.

Gertaera hau aipatu dut ondoren esangodudanaren sarrera gisa. Harekin izan nuen elka-rrizketaren ondoren, galdegin nion zenbatekotartea zegoen gure uhartetik itsasbazterrera, etakanoak inoiz galtzen ziren. Esan zidan ez zegoe-la arriskurik, ez zela inoiz kanoarik galtzen, bainaitsasoratu eta handik tarte batera, ur-laster etahaize bera izaten zirela beti, goizean norabidebatera eta arratsaldean bestera.

Itsasaldiak igotzen eta jaisten besterik ezzirela izango iruditu zitzaidan; baina gero jakinnuen Orinoco ibai ahalmentsuaren ur-lasterraketa itsas gorabeherak sortutakoak zirela, ibaia-ren ahoan edo itsas-golkoan baitzegoen gureuhartea, gero jakin nuen bezala; eta mendeba-lean eta ipar-mendebalean, ibaiaren ahotik ipa-rralderantz ikusten nuen lurra Trinidad uhartehandia zela. Mila galdera egin nizkion Ostiralijaioterriaz, biztanleez, itsasoaz, itsasbazterraz,eta hurbil zeuden herriez. Zekien guztia esanzidan inolako tolesik gabe. Bere tankerako jen-dearen herrien izenak galdetu nizkion, baina eznuen caribs beste izenik lortu, eta horrela errazulertu nion Karibe uharteak zirela haiek, gure

mapetan Orinoco ibaiaren bokaletik Guianarainoeta harantzago Santa Martaraino iristen denAmeriketako lurraldean kokatzen dituztenak.Esan zidan ilargitik harantzago, ilargia sartzenzen lekutik harantzago esan nahi zuen, etaberen herritik mendebalerantz izan behar zuen,nik bezala bizar zuria zuten gizonak bizi zirela,eta lehen aipatu dudan nire bibote handia seina-latu zuen; eta haren hitzak erabilita, «gizonakasko» hil zituztela. Ulertu nuen espainiarrez arizela, haiek Ameriketan egin zituzten bihozgabe-keriak herrialde guztietara zabaldu baitziren, etabelaunaldiz belaunaldi gogoan izan baitituzteherri guztietan.

Galde egin nion ea uhartetik gizon zurihorienganaino nola iritsi esango zidan. Baietzerantzun zidan, «bi kanoatan» joan nintekeela.Ez nion ulertzen zer esan nahi zuen, eta azaldua-razi nion bi kanoa esatean zer esan nahi zuen.Azkenean, konturatu nintzen, zailtasun handizizan bazen ere, bi kanoa bezain handia zen itsa-sontzi batean esan nahi zuela.

Ostiralen hizketaldiaren zati hori entzuteanatsegin handia hartu nuen, eta orduz gero, itxa-

ropena izan nuen, noizbait handik ihes egitekoaukeraren bat izan nezakeela, eta basati gizajohura laguntza izan zitekeela hori lortzeko.

Ostiral nirekin egon zen denboraldi guztian,eta nirekin hitz egiten eta esaten niona ulertzenhasi zenez geroztik, haren ariman erlijioarenoinarriak ezartzen ahalegindu nintzen. Behinbatean, nork sortu zuen galde egin nion. Gizajo-ak ez zidan inondik ere ulertu, eta pentsatu zuenaita nor zuen galde egiten niola. Baina bestebide batetik jo nuen eta itsasoa, zapaltzendugun lurra, eta mendiak eta basoak nork egi-nak ziren galde egin nion. Esan zidan harantza-go bizi zen Benamuckee agureak eginak zirela.Ezin izan zuen izaki handi horren deskribapenikegin, oso zaharra zela besterik ez zuen esan,itsasoa eta lurra bera, eta ilargia eta izarrakbaino zaharragoa. Orduan galde egin nion agurehorrek gauza guztiak egin bazituen, zergatik ezzuten gauza guztiek hura goresten. Oso aurpegiiluna jarri zuen, eta begirada tolesgabea zuela,esan zuen:

— Gauza guztiek «oi!» esaten diote.

Gero galdetu nion bere herrian hiltzen zire-nak inora joaten ziren, eta baietz esan zuen,denak Benamuckeerengana joaten zirela.Orduan jaten zituztenak ere joaten ziren galdeegin nion, eta baietz esan zidan.

Harrezkero, benetako Jainkoaren ezagupenairakasten hasi nintzaion. Esan nion gauza guz-tien Egile handia han bizi zela, eta zerua seinala-tu nion; Hark mundua gobernatzen zuela, hurasortzeko erabili zuen ahalmen eta ardura berare-kin; ahalguztiduna zela, gauza guztiak eginzitzakeela, guri dena emateko edo kentzekoahalmena zuela; eta horrela, pixkanaka begiakireki nizkion. Arreta handiz entzuten zidan, etaatsegin handiz hartu zuen Jesukristo gu salbatze-ko bidalia izan zen ustea, eta baita Jainkoariotoitz egiteko era ere, eta Hura guri entzutekogai izatea, zeruan zegoen arren. Egun bateanesan zidan gure Jainkoak eguzkitik harantzagoentzuten bagintuen, Benamuckee baino handia-goa izan behar zuela nahitaez, bera ez baitzenoso urrun bizi eta halere ez baitzien entzuten,baldin eta bera bizi zen mendietara harekin hitzegitera joaten ez baziren. Galde egin nion ea

inoiz joan zen harekin hitz egitera. Ezetz esanzidan, gazteak ez zirela inoiz joaten, gizon zaha-rrak baizik, oowokakee deiturikoak, hau da, erli-jio gizonak edo klerigoak, aurrerago azalduarazinionez gero; eta «oi!» esatera joaten zirela(horrela esaten zion otoitz egiteari), eta handikitzultzean Benamuckeek esandakoaren berriematen zietela. Horrela ikusi nuen apaizen ihar-duna munduko fedegabe ezjakin eta itsuenenartean ere ezaguna zela; eta herriak kleroareki-ko gorespena gordetzeko asmoz, erlijioa ezkutu-koa egiteko politika, ez zela Erromako erlijioansoilik gertatzen, baizik eta agian munduko erlijioguztietan, baita basati zakar eta ankerren arteanere.

Ahaleginak egin nituen nire zerbitzari Ostira-li trikimailu hura argitzeko, eta esan nion agu-reak mendira igo eta haien jainko Benamuckeeri«oi!» esateko asmo hori iruzurra besterik ezzela, eta hark esan zuen bezala, handik ekartzenzituzten hitzak antzeko zerbait. Erantzunen bataurkituz gero, edo inorekin hitz egiten bazuten,izpiritu gaiztoren batekin izan behar zuela. Etagero deabruari buruzko hizketaldi luze bati ekin

nion, haren jatorriaz, Jainkoaren kontra altxa-tzeaz, gizonarekiko areriotasunaz, horren arra-zoiaz, munduko leku ilunenetan Jainkoarenordez, eta Jainkoa balitz bezala, goretsia izatekozuen joeraz, eta gizakiak hondamenera eramate-ko erabiltzen zituen trikimailu ugariez; nola era-biltzen zituen ezkutuko bideak gure grina etazaletasunetara iristeko, nola egokitzen zituenazpikeriak gure joeretara, baita geure tentaldie-tan erorarazteko eta geure borondatez honda-menera joanarazteko.

Konturatu nintzen haren gogoan deabruariburuzko ideiak behar bezala ezartzea, ez zelaJainkoaren izateari buruzkoak ezartzea bezainerraza. Izadiak arrazoi guztietan laguntza ema-ten zidan haren aurrean garbi uzteko LehenengoArrazoiaren, Ahalmen arautzailearen, ezkutukoGoi-ardura zuzentzailearen eta gu egiteagatikzerga ordaindu beharraren zuzentasunaren etajustiziaren premia, eta abar. Baina horrelakorikez zen ezer ageri izpiritu gaiztoaren ideian,haren jatorrian, izatean, izakeran eta, batez ere,gaiztakeriak egiteko eta gu horretara bultzatze-ko hark zuen joeran. Behin batean, gizajoak gal-

dera soil eta tolesgabe bat egin, eta erabat harri-tua utzi ninduen, zer erantzun ez nekiela. Den-bora luzea neraman harekin hizketan Jainkoarenahalmenaz, ahalguztidun izateaz, bekatuari ziongorroto ikaragarriaz, gaiztakerien egileentzatzuen su suntsitzaileaz; eta nola hark sortu gin-tuenez gero, gu eta mundu guztia desegin zeza-keen berehalakoan; eta arreta handiz entzunzidan denbora guztian.

Gero esan nion deabrua Jainkoaren etsaiazela gizonen bihotzean, eta bere maltzurkeriaeta trebetasun guztiak erabiltzen zituela Goi-arduraren asmo onak menderatzeko, eta Kristoklurrean zuen erreinua suntsitzeko, eta abar.

— Ederki —esan zuen Ostiralek— zuk esanduzu Jainkoa oso indartsua eta handia; ez al daindartsuena eta ahaltsuena deabrua baino?

— Bai, bai —esan nion— Ostiral, Jainkoa dea-brua baino indartsuagoa da. Jainkoa deabruarengainetik dago, eta horregatik otoitz egiten diogugure oinpean jar dezan, eta bai haren tentaldieiaurre egiteko, eta bai haren gezi kixkalgarriakitzaltzeko gai egin gaitzan.

— Baina —esan zuen berriz—, Jainkoa indar-tsuagoa eta ahaltsuagoa deabrua baino, zerga-tik Jainkoak ez deabrua hil, eta gaiztakeriagehiago ez egiten utzi?

Galdera horrek ezustean harrapatu, eta harrieta zur utzi ninduen, eta azken finean, gizon hel-dua nintzen arren, doktore gazte bat besterik eznintzen, kasuistikarako edo arazoak konpontze-ko prestakuntzarik ez zuena. Hasieran ez nekienzer esan, beraz ez entzunarena egin nuen, etazer esan zuen galde egin nion. Baina jakinahihandiegia zuen galdera ahazteko, beraz lehengohitz hautsi berberekin errepikatu zuen. Bitarteanneure onera etortzeko astia izan nuen, eta eran-tzun nion:

— Jainkoak azkenean gogor zigortuko du.Azken epaiketarako gordetzen du zigorra, etahondorik gabeko amildegira botako du, eta hangeratuko da betiko suan. Horrek ez zuen Ostiralase, eta berriro errepikatu zizkidan nik esandakohitzak:

— Azkenerako gorde! Nik ez ulertu. Bainazergatik ez hil deabrua orain, zergatik ez aspal-di?

— Galde egin zenidake baita ere —erantzunnion—, zergatik ez gaitu Jainkoak zu eta biok hil-tzen min ematen dioten gaiztakeriak egiten ditu-gunean? Ez, damutu eta barkatuak izateko zain-tzen gaitu.

Pixka batean gogoeta egin, eta esan zidangoxo-goxo:

— Ederki, ederki; beraz zu, ni, deabrua,denak gaiztoak, denak zainduak, denak damu-tuak, Jainkoak denak barkatzen.

Berriro geratu nintzen erabat lur jota. Horifroga garbia izan nuen ikusteko nola izadiakberak, izaki arrazoidunak Jainkoaren ezagupene-ra bultzatzen dituen arren, eta Jainkoaren izategorena goretsi eta omentzera, gure izatearenondorioz, Goi-argiak besterik ezin duela aditzeraeman Jesukristoren ezagupena, eta guretzat lor-tutako salbazioarena, hitzarmen berriaren Bitar-tekari eta Jainkoaren jarlekuaren aurrean Ararte-ko izatearena. Berriro diot, Goi-argiak besterikezin ditu ideia horiek ariman ezarri, eta horren-bestez, Jesukristo gure Salbatzailearen Ebanje-lioa, Jainkoaren Hitza alegia, eta Jainkoaren Izpi-ritua, bere herria gidatu eta santu egiteko hitz

eman zuena direla, gizonen arimen ezinbestekoargitzaileak Jainkoaren ezagupen salbatzaileaeta salbaziorako bidea lortzeko.

Orduan eten egin nuen ni eta nire zerbitzaria-ren arteko elkarrizketa, bat-batean zutik jarri etanorabait joan beharko banu bazala; gero urrutirabidali nuen zerbaiten bila, eta benetan otoitzegin nion Jainkoari basati zoritxarrekoari salba-zio bidea irakasteko gai egin nintzan, eta BereIzpirituaren laguntzaz, izaki ezjakin gizajoarenbihotzak Jainkoa Jesukristorengan ezagutu,Haren argia jaso, eta Harekin adiskidetu zezan,eta Jainkoaren Hitza hari adierazteko gida nin-tzan, haren barruaz jabetzeko, begiak irekiaraz-teko eta haren arima salbatzeko. Berriro itzulizenean, hitzaldi luze bati ekin genion mundua-ren Salbatzaileak gizona bere egoeratik aska-tzearen gaiaz eta zerutik berri ematen zaigunEbanjelioaren ikasbideaz, hau da, damutu etaJainkoarengana jotzeaz eta Jesukristo gure Jau-narenganako fedeaz. Gero nola edo hala azaldunion zergatik gure Askatzaile bedeinkatuak ezzuen aingeruen izaera hartu eta bai Abrahamenondorengoena; eta nola, arrazoi horrengatik,

eroritako aingeruak betiko salbaziotik baztertuzituen; Israelgo etxearen ardi galduengatik eto-rri zela, eta abar.

Jainkoak daki egiazaletasuna handiagoanuela jakituria baino izaki gizajoari irakastekoaukeratzen nituen ikasbide guztietan, eta esanbaharra daukat, nire ustez hastapen berberetanoinarri hartuko lukeen edonori gauza bera gerta-tuko litzaiokeela, alegia, gauzak argi eta garbihari azaltzean, neure burua jantzi eta prestatunuela lehenago ez nekizkien, edo gogoan izan eznituen gauza askotan, denak basati gizajoariberri emateko ikerketan ari nintzenean besterikgabe bururatutakoak. Une horretan inoiz bainogrina handiagoa izan nuen jakin-nahi horretan.Beraz, ez dakit zoritxarreko gizajoak hobera eginzuen ala ez, baina nik arrazoiak nituen eskerrakemateko niregana etorri zelako. Atsekabea arin-du zitzaidan, bizilekua erabat eroso bilakatu, etapentsatzen nuenean zokoratua izan nintzen bizi-tza bakarti horrek ez zidala soilik, hara eramanninduen Eskuaren bila, zerura begirarazi; baiziketa tresna bat nintzela Goi-arduraren mendeanbasati gizajo hari bizia, eta, zalantzarik gabe,

arima salbatzeko, eta erlijioaren eta Kristau ikas-bidearen benetako ezagupenera eramateko,Jesukristo ezagutu zezan, eta hura ezagututabetiko bizitza. Esan bezala, gauza horiei buruzgogoetan aritzen nintzenean, ezkutuko poz batjabetzen zen nire arimaren alderdi guztiez, etaaskotan atseginez hartzen nuen inoiz leku horre-tara eramana izatea, askotan eta askotan atse-kabe guztien artean ikaragarriena zela uste izanbanuen ere.

Esker oneko jarrera horretan aurrera eginnuen gainerako denbora guztian, eta Ostiraleneta nire arteko elkarrizketan emandako orduek,elkarrekin eman genituen hiru urteak erabat etaguztiz zoriontsuak egin zituzten, ilargi azpikoegoeran erabateko zoriontasuna bidezkoa denneurrian behintzat. Basatia kristau ona zenorduan, ni baino askoz hobea, nahiz eta arra-zoiak izan uste izateko, eta Jainkoa bedeinkatzendut horregatik, biak neurri berean ginela damu-tuak, damutu sendotuak eta indarberrituak. Jain-koaren Hitza genuen irakurtzeko, eta guri irakas-ten zigun Haren Izpiritua ez zegoen Ingalaterranizan bagina baino urrunago.

Idatzi Santuak irakurtzen ahalegintzen nin-tzen beti, hari irakurtzen nuenaren esanahia,ahal nuen bezala, jakinarazteko; eta hark, beregaldera eta itaunketa sakonekin, lehen esandudan bezala, Idatzi Santuen ezagupenean inoizbakarkako irakurketa soila eginez izango nintze-na baino ikasle hobea bilakatu ninduen. Eraberean, ezin dut aipatu gabe utzi, nire bizitzabakartiaren zati horretan ikasitako beste gauzabat; hau da, bedeinkapen adierazezina eta beti-koa den Jainkoaren ezagupena eta Jesukristorensalbazioaren ikasbidea Haren Hitzetan horrenargi eta garbi adierazia egotea, horren errazaizatea jasotzeko eta ulertzeko, ezen Idatzien ira-kurketa soil batek gai egin baininduen ulertaraz-teko bekatuengatik benetan damutzearen zere-gin handiari ekin behar niola zuzenean, eta Sal-batzailearen eskutan jartzean bizitza eta salba-zioa lortzeko, eraberritzea aurrera eraman beharnuela, eta Jainkoaren esanak bete, eta hori gai-nera irakaslerik eta laguntzarik gabe (gizakienaesan nahi dut); eta ikasketa soil hori bera nahi-koa izan zen izaki basatia argitzeko, eta nire bizi-

tzan ezagutu ditudan gutxi batzuk bezain kristauon bihurtzeko.

Munduan erlijioari buruz gertatutako liskar,oker, eztabaida eta istilu guztiak, bai dotrinenzorroztasunak izan edo elizaren gobernu egitas-moak, denak alferrikakoak ziren guretzat, eta,orain ikus dezakedanaren arabera, alferrikakoakizan ziren baita munduko gainerako guztientzatere. Zerura iristeko bide erakusle ziurra genuenJainkoaren Hitza, eta guk, bedeinkatua izan dadi-la Jainkoa, Jainkoaren Izpirituaren ikusmen sen-dotzailea genuen, Haren Hitzaren bidez guri ira-katsi eta prestakuntza ematen baitzigun, gu biokegia osora bultzatu, eta gogotsu eta esanekobihurtzeko, Haren Hitzak ematen zigun presta-keta eskuratzean. Ez dut ikusten munduan hala-ko nahasmenduak sortu zituzten erlijio gai ezta-baidagarriei buruzko jakituria sakonagoak, hala-korik lortu izan bagenu ere, guretzat izangolukeen erabilerarik txikiena. Baina kontakizuna-ren jarraipenarekin aurrera egin behar dut, etagauza bakoitza bere lekuan kokatu.

Ostiral eta biok elkar sakonago ezagutugenuenean, hark nik esandako ia guztia ulertzen

zuenean, eta hiztun trebe egin zenean, sasi-ingelesean izan arren, nire istorioaren berrieman nion, edo gutxienez uhartera iristearekinzerikusi zuen zatiarena, nola bizi nintzen han etazenbat denbora neraman. Sutautsaren eta balenmisterioa, horixe baitzen harentzat, jakinarazinion, eta tiro egiten irakatsi nion. Labana emannion, eta harekin liluratua geratu zen, eta zorrobat zintzilikatua zeraman gerriko bat egin nion,Ingalaterran ehiza labanak eramateko erabiltzendirenak bezalakoa, eta zorroan sartzeko labana-ren ordez, aiztoa eman nion; izan ere, arma onaizateaz gainera, oso erabilgarria baitzen besteegoera askotan.

Europako herrialdeen deskribapena eginnion, bereziki Ingalaterrakoa, hangoa bainin-tzen; nola bizi ginen eta nola goresten genuenJainkoa, nolako harremanak genituen geureartean, eta nola aritzen ginen merkataritzangeure itsasontzietan munduko leku guztietan.Nire itsasontziaren hondoratzearen berri emannion, eta erakutsi nion, ahal izan nuen gertuene-tik, hura zegoen lekua, baina hauts egina zego-en, eta ordurako desagertua.

Ihesean galdu, eta indar guztiak erabili arren,mugitu ezin izan nuen txaluparen hondakinakerakutsi nizkion, baina ia txiki-txiki eginda zego-en ordurako. Txalupa ikusi zuenean Ostiral pen-tsatzen geratu zen tarte luze batean, ezer esangabe. Zer zerabilen buruan galde egin nion, etaazkenean esan zuen:

— Nik ikusi horrelako txalupa etorri nire herri-ra.

Pixka batean ez nion ulertu esan zuena,baina azkenean, hobeto aztertu nuenean, ulertunion bera bizi zen lurraldeko itsasbazterreraharen antzeko txaluparen bat iritsi zela, alegia,hark azaldu zidanaren arabera, ekaitzaren inda-rrak eraman zuela hara. Orduan pentsatu nueneuropar itsasontziren batek haien itsasbazte-rrean hondoa jo behar izan zuela, eta txalupaaskatu eta hondartzaraino eramana izango zela;baina oso ergela izan nintzen, eta ez zitzaidanbururatu handik inork ihes egingo zuenik, aregutxiago bururatu zitzaidan nongoak ziren gal-detzea, eta txaluparen deskribapena besterik eznion eskatu.

Ostiralek zehatz-mehatz deskribatu zidantxalupa, baina hobeto ulertu nion bero samaresan zidanean:

— Gizonak zuriak guk salbatu ez itotzeko.Gero galde egin nion gizonak zuriak, hark

esaten zien bezala, ba ote ziren txalupan.— Bai —esan zuen—, txalupa gizonak zuriak

beteta.Zenbat zeuden galde egin nion, eta hatzak

erabiliz hamazazpi zeudela esan zidan. Galdeegin nion zer gertatu zitzaien, eta esan zidan:

— Haiek bizi, egon gure herrian.Horrek gogoeta berriak sorrarazi zizkidan,

eta bururatu zitzaidan gizon horiek nire uhartea-ren aurrean, orduan deitzen nion bezala, hondoajo zuen itsasontzian zihoazenak izan zitezkeela;eta itsasontzia harkaitzen kontra jo zuenean, etaezinbestean haienak egin zuela ikusita, agiantxalupan abiatuko zirela, eta itsasbazter soil har-tan basatien artean lehorreratu.

Hori zela eta, zorrotzago galde egin niongizon haiei gertatutakoaren berri. Segurtatuzidan oraindik bizirik zeudela; lau urte inguruzeramatzatela han, basatiek bakarrik utzi zituz-

tela, eta bizitzeko janariak ematen zizkietela.Galdetu nion zer zela eta ez zituzten hil eta jan.Orduan esan zidan:

— Ez, anaiak egin haiekin.Alegia, adiskidetu egin zirela ulertu nion, eta

gero erantsi zuen:— Haiek ez jan gizonak, borrokak behartuta

ez baditu.Eta horrek esan nahi zuen basatiek ez zituz-

tela gizonak jaten, baldin eta haien kontra borro-katzera etorritakoak ez baziren, edo borrokanpreso hartutakoak.

Handik denbora luzera, uhartearen ekialdeanmendi tontor batean ginela; esan dudan bezala,egun argia zen batean, lur nagusia edo Amerike-tako kontinentea ikusi nuen lekuan, Ostiral arre-taz zegoen kontinentera begira, orduan ere egu-raldia bare-bare baitzegoen. Halako batean, jau-zika eta dantzan hasi zen, eta dei egin zidan,urruti samar bainengoen. Zer gertatzen zengalde egin nion.

— Oi poza —esan zuen—, oi pozik! Han ikusinire herria, nire nazioa!

Konturatu nintzen aurpegia pozez betezitzaiola, begiak distiratsu, zituela, eta begitar-tean ezinegon bitxia erakusten zuela, bere herri-ra itzultzea bururatu balitzaio bezala. Ikusitako-ak pentsamendu ugari ekarri zizkidan burura,eta hasieran nire zerbitzari berri Ostiralek kezkasortu zidan, eta zalantzarik ez nuen Ostiral bereherrira itzuliz gero, bere erlijioa erabat ahazteazgainera, nirekiko zituen betebeharrak ere ahaz-tuko zituela, eta gai izango zela bere herritarreinire berri emateko, eta agian haietako ehun edoberrehunekin niregana itzuli eta nirekin jai batospatzeko, eta horrek borrokan etsaiak harrapa-tzeak ematen zion poz berbera emango ziola.

Baina oker ibili nintzen izaki zintzo gizajoare-kin, eta gero damutu zitzaidan. Dena dela, nirebekaizkeria handitu ahala, zenbait astez, hotza-go jokatu nuen harekin eta ez nion lehengo adis-kidetasun eta atsegintasun bera adierazi; etahorretan ere oker ibili nintzen, izaki zintzo etaesker onekoak ez baitzuen kristau fededun etaadiskide zintzo baten jokabidearekin zerikusirikez zuen pentsamendu bakar bat ere izan, geronire atsegin osorako garbi ikusi zen bezala.

Harekiko bekaizkeriak iraun zidan bitartean,ziur egon zaitezke etengabe zirikatzen aritu nin-tzaiola, nire ustez hark izan zitzakeen pentsa-mendu berriak asmatu nahian; baina hark esa-ten zuen guztia horren zuzena eta tolesgabeazela ikusita, ezin izan nuen ezer aurkitu nire sus-moei su emateko; eta nire ezinegon guztiakgorabehera, berriro bereganatu ninduen, etaazkenean ez zen ni kezkatua nengoela kontura-tu, eta ezin izan nuen hark iruzur egingo zidansusmorik izan.

Egun batean, lehengo mendi tontor berberaigotzen ari ginela, baina itsasoa laino zegoelako,kontinentea ikusten ez genuela, Ostirali dei egineta esan nion:

— Ostiral, ez zenuke zure herrian, zure jaiote-rrian egon nahiko?

— Bai —esan zuen—, ni oi pozik egon nirejaioterrian egoteagatik.

— Zer egingo zenuke han? —esan nion—.Berriro hezigabe bihurtu, giza haragia jan, etalehenago bezain basati izan?

Kezkati begiratu zidan eta buruari eraginezesan zuen:

— Ez, ez; Ostiralek esango die zintzo bizi;esango die Jainkoari otoitz egin; esango die arta-le-ogia jan, ahuntz haragia eta esnea..., etaberriro gizonik ez jan.

— Baina, orduan, hil egingo zaituzte.Kopeta zimurtu, eta esan zidan:— Ez, haiek ni ez hil, haiek nahiko maite ikasi.Horrekin esan nahi zuen ikasi nahiko zutela.

Gainera esan zuen asko ikasi zutela txalupan iri-tsi ziren gizon bizardunekin. Gero galde eginnion haiengana itzuliko zen, eta irribarre egin,eta ezin zuela horren urrutiraino igeri egin eran-tzun zidan. Esan nion kanoa bat egin niezaiokee-la, eta joango zela erantzun zidan, ni ere joatenbanintzen.

— Joango naiz —esan nuen—, baina joatenbanaiz jan egingo naute.

— Ez, ez —esan zuen—, nik ez utzi zu jan, nikzu asko maitarazi.

Hau da, nik bere etsaiak hil nituela eta biziasalbatu niola esango ziela, eta horrenbestez nimaitatzera behartuko zituela. Gero, ahal izanzuen bezala adierazi zidan, zein atseginak izanziren hondamenean hondartzara iritsi ziren

hamazazpi gizon zuri edo gizon bizardunekin,hark deitzen zien bezala.

Harrezkero, esan beharra daukat, gogoanizan nuela handik ihes egitea, eta gizon bizardunhoriekin elkartzerik nuen ikustea, zalantzarik ezbainuen, espainiarrak edo portugaldarrak zirela.Ziur nengoen, hara iristea lortuz gero, ihesbide-ren bat aurkituko genuela, kontinentean egondaeta talde ugarian, hantxe uhartean, itsasbazte-rretik berrogei miliatara, bakarrik eta laguntzarikgabe egonda baino errazago. Beraz, handikegun batzuetara berriro ekin nion elkarrizketabidez Ostiralekin eskuartean nuenari, eta esannion txalupa bat nuela bere herrira itzul zedin;eta hala uhartearen beste aldean nuen txalupa-raino eraman nuen, barruan zuen ura hustu,urpean gordetzen bainuen beti, uretatik ateraeta erakutsi nion, eta biok barruan sartu ginen.

Oso marinel trebea zela konturatu nintzenhura gidatzen, eta txalupa ia nik bezain erraz etabizkor eraman zezakeela. Beraz txalupa barruanzegoenean esan nion:

— Eta orain, Ostiral, joango gara zure jaiote-rrira?

Nik esandakoa entzutean harritua geratuzen, itxuraz horren urrutira joateko txalupa txi-kiegia zela pentsatzen zuelako. Gero beste txa-lupa handiagoa nuela esan nion, eta hurrengoegunean, uretaraino eraman ezin izan nuen nirelehenengo txalupa zegoen lekuraino joan nin-tzen. Esan zuen baietz nahikoa handia zela,baina hogeitabi edo hogeitahiru urte zeramatza-nez gero zaindu gabe han utzita, eguzkiak pitza-tu eta lehortu zuen, ia usteltzeraino. Ostiralekesan zidan txalupa oso ona zela, eta haren hitze-tan esanda, «janari, edari, ogi nahikoa asko»eraman zezakeela.

Azkenean, harekin kontinentera joateko era-bakia horren tinko hartua nuenez gero, esannion hura bezain txalupa handia egingo genuelaeta etxera joan ahal izango zela. Ez zidan hitzikerantzun, baina oso ilun eta goibel zirudien. Zergertatzen zitzaion galdegin nion, eta hark berriz:

— Zer dela eta haserre bizian Ostiralekin? Nikzer egin?

Zer esan nahi zuen galdetu nion, eta esannion ez nengoela inolaz ere haserre.

— Ez haserre, ez haserre —esan zuen, hitzakzenbait aldiz errepikatuz—. Zergatik bidaltzenduzu Ostiral etxera nire herrira?

— Zergatik? —esan nion—. Ostiral, ez zeni-dan zuk esan han egon nahiko zenukeela?

— Bai, bai —esan zuen—, nik nahiko nukebiak egon han, ez Ostiral han egon, eta nagusiaez.

Hitz batean, ez zuen ni gabe joateko asmorik.— Joaten banaiz, Ostiral —esan nuen—; zer

egingo dut han?Berehala itzuli zen niregana hura entzutean:— Zuk on egin asko han —esan zuen—. Gizo-

nak basatiak zintzoak, behar bezalakoak, esane-koak izaten irakatsi; zuk haiei esan Jainkoa eza-gutu, Jainkoari otoitz egin, eta bizitza berria bizi.

— Ene bada, Ostiral! —esan nion—. Ez dakizuzer diozun. Ni gizon ezjakina naiz.

— Bai, bai —esan zuen—. Zuk niri irakatsiongi, zuk haiei irakatsi ongi.

— Ez, ez, Ostiral —esan nuen—. Ni gabe joan-go zara; utz nazazu hemen neure kabuz bizinadin, orain arte bezala.

Hori entzutean kezkatua zirudien berriz, etalasterka abiatu zen berak erabiltzen zituen aiz-kora txikietako baten bila, eta hura presakahartu, niregana etorri eta eman zidan.

— Zer egin behar dut honekin? —esan nion.— Zuk hartu eta hil Ostiral —esan zuen.— Zergatik hil behar zaitut? —esan nuen

berriro.Berehala erantzun zidan:— Zergatik zuk bidali urrutira Ostiral? Tori, hil

Ostiral, ez bidali urrutira Ostiral.Hitz horiek benetan esan zituen eta begieta-

tik malkoak zerizkiola ikusi nuen. Hitz betean,nireganako zuen joera eta hark hartutako eraba-ki tinkoa argi eta garbi antzeman nituen, etaorduan esan behar izan nion, eta gerora ereaskotan, ez nuela inoiz urrutira bidaliko, nirekinegon nahi bazuen.

Dena den, hark esan zituen hitzetan nirekikojoera oso tinkoa zela ikusi nuen, eta ezerk ezzuela niregandik bereiziko, eta konturatu nintzenbere herrira itzultzeko gogo biziaren arrazoiaherritarrenganako maitasun sutsua eta nik haiekon bihurtzeko itxaropena zela; nik ordea, horre-

tarako prestakuntzarik ez nuenez gero, ez nuenez pentsamendu, ez asmo, ez gogo izpirik erehorrelako eginkizunik neure gain hartzeko. Bainaoraindik joera bizia nuen ihes egiten saiatzeko,lehen esan dudan bezala, elkarrizketatik ateranuen ondorioan oinarri hartuta, alegia, hanhamazazpi bizardun zeudela jakitean. Horren-bestez, atzerapenik gabe, Ostiralekin bateralanean hasi nintzen zuhaitz handi eta egokibaten bila, hura moztu, piragua edo kanoa handibat egin, eta bidaldiari ekiteko. Uhartean bazirenontzidi txiki bat eraikitzeko adina zuhaitz, eta ezpiragua edo kanoena, itsasontzi handienena bai-zik. Baina kontutan izan nuen lehenik eta behinuretatik gertu zegoen bat aurkitzea, ontzia eginaizatean itsasoratu ahal izateko, eta lehen egin-dako hutsa berriz ez errepikatzeko.

Azkenean Ostiralek bat aukeratu zuen, nikbaino hobeto baitzekien zein zen ontzia egitekoegurrik aproposena. Ezin dut esan une honetanere, zein zen moztu genuen zuhaitzaren izena,horikai izenez ezagutzen dugun zuhaitzaren osoantzekoa zela besterik ez, edo zuhaitz horren etanikaragua zuhaitzaren artekoren bat, kolore eta

usain beretsua baitzuten. Ostiral zuhaitzarenbarrualdea erretzera zihoan txalupa egiteko,baina nire tresnekin zuloa egitea errazagoa zelaerakutsi nion, eta nola erabili ikasi zuenean, osotrebe aritu zen lanean. Hilabetez lanean jo eta kearitu ondoren amaitu genuen, eta oso dotoregainera, batez ere aizkorekin, Ostirali nola era-biltzen zen erakutsi ondoren, kanpoaldea moz-tuz eta landuz benetako txalupa itxura emangenionean. Gero, hala ere, hamabost egunbehar izan genituen, hatz betez hatz bete, enborhandien gainean txalupa uretaraino eramateko.Baina uretan sartu genuenean, hogei gizon era-man zitzakeen erraz. Uretan zegoela, eta handiaizan arren, harritua geratu nintzen ikusi nue-nean, nire zerbitzari Ostiralek nolako trebetasu-nez eta erraztasunez gidatu, norabidez aldatueta aurrera eramaten zuen. Orduan, bera joangolitzatekeen, eta bere iritziz joaten ausart gintez-keen galde egin nion:

— Bai —esan zuen—, txalupan ausartu osoongi, haize zakarrak jota ere.

Hala ere, hark ez zekien beste asmo batnuen, alegia, txalupari masta eta haize-oihal bat

egitea, eta aingura eta soka bat eranstea. Mastaerraz lortu genuen, horretarako handik gertuaurkitu nuen izai tantai gazte bat moztuta, uhar-tean ugari baitziren. Ostiral jarri nuen hura moz-ten, eta argibideak eman nizkion horretan aritze-ko eta masta bere lekuan jartzeko. Baina haize-oihala nire zeregin berezia zen. Banekien oihalzaharrak banituela horretarako adina, edogutxienez haize-oihal zahar puskak; baina nireondoan hogeita sei urte egin ondoren, eta haiekzaintzeko ardura berezirik hartu ez nuenez gero,ez baitzitzaidan inoiz bururatu horrelako erabile-rarik izango zutenik, zalantzarik ez nuen denakustelduta egongo zirela, eta gehienak hala zeu-den. Hala ere, itxura nahiko ona zuten bi ale aur-kitu nituen, eta haiekin lanean hasi nintzen. Lanagogotik egin, eta, orratz premiaz, jostura nekezaeta motelaren ondoren (ez egin zalantzarik), hirumutur zituen gauza itsusi bat egin nuen, Ingala-terran ahari bizkarra esaten diogun haize-oihala-ren antzekoa, behealdean euskarri bat, eta goikomuturrean haize-oihala jasotzeko tantai txikiaizaten duena; gure itsasontzietako txalupek era-man ohi dutena bezalakoa, eta nik primeran era-

biltzen nekiena, horrelako bat baitzuen Berberia-tik ihes egiteko erabili nuen bela-untziak, nirekontakizunaren lehenengo zatian adierazi nuenbezala.

Ia bi hilabete eman nituen azken lan horre-tan, alegia, ontzia sokaz janzten eta masta etahaize-oihalak jartzen; osatzeko eztai txiki bategin nion, eta haize-oihal bat edo trinketea jarrinion, haizearen indarra erabiltzean laguntza iza-teko; eta are gehiago, lema bat txopan ontziagidatzeko. Ontzigile baldarra izan arren, bane-kien erabilgarritasunak eta baita premiak erebultzaten ninduela; eta horrenbesteko nekeakhartuta lotu nintzaion lanari, ezen azkenean hel-burua lortu bainuen. Hala ere, kontutan izandaporrot egin zidaten asmaketa tamalgarri uga-riak, uste dut hura egiteko ontzia bera egitekobezainbesteko lana hartu nuela.

Lana amaitu nuenean, nire zerbitzari Ostiraliitsasketarekin zerikusia zuen guztia irakatsibehar nion; izan ere, oso ondo bazekien erekanoa nola arrabatu, haize-oihalarekin eta lema-rekin zerikusia zuen ezer ez zekien, eta zeharoharritua geratu zen txalupa batera eta bestera

lemaz itsasoan gidatzen ikusi ninduenean, etahaize-oihalak nola biratzen zuen eta nola bete-tzen ziren haizez bide batean edo bestean, nora-bidez aldatzen genuenean; eta esan dudanbezala, hori ikustean txunditua eta harri eta zurgeratu zen. Dena den, erabileraren poderiozikasi zuen, eta marinel trebe bihurtu zen, ipar-orratzari zegokionean izan ezik, horretaz ezergutxi ulertarazi bainion. Bestalde, inguru horie-tan zeruak estalita gutxitan izaten zirenez gero,eta lainoa oso gutxitan edo inoiz ez, ez zen ipar-orratza erabiltzeko aukera handirik, izarrak betiikusten baitziren gauez, eta egunez itsasbazte-rra, eurite garaian izan ezik, eta orduan ez zeninor irtetera ausartzen, ez lehorrean eta ez itsa-soan.

Uhartean nire presoaldiaren hogeita zazpiga-rren urtean nengoen, nire zerbitzariarekin nera-matzan azken hiru urteak zenbaketatik kendubeharko nituzkeen arren, urte horietan nire bizi-modua ordu arte ez bezalakoa izan baitzen. Nirelehorreratzearen urteurrena hasieran nuen Jain-koarenganako esker on berarekin ospatzen nuenHaren errukia zela eta; eta hasieran eskerrak

emateko arrazoiak banituen, handiagoak nituenorduan, Goi-arduraren lekukotasun berriak baini-tuen, eta benetan eta berehala salbatuko nin-tzen itxaropen handia bainuen; eta nire salba-zioa ezinbestean hurbil zegoela, eta ez nuelahan beste urtebete egingo uste bainuen. Denaden, lurra lantzen aurrera egin nuen, aitzurtzen,ereiten eta hesiak jartzen beti bezala; mahatsabiltzen eta lehortzen uzten, eta premiazko gauzaguztiak ordu arte bezala egiten.

Bitartean, eurite garaia iritsi zen, eta bestegaraitan baino denbora luzeagoan egon beharranuen etxean, eta horregatik gure txalupa berriaahal izan genuen leku seguruenean ezkutatugenuen, ibaian gora igo eta, hasieran esan nuenbezala, itsasontzitik etortzean alak lehorreratunituen leku berean. Itsasgora zenean itsasbazte-rreraino eraman genuen arrastaka, eta nire zer-bitzari Ostirali itsasarte txiki bat palaz zularazinion, txalupa han gorde ahal izateko adinakoa,eta hura ur gainean egoteko bezain sakona; geroitsasoak behera egin zuenean, ur-hesi sendo bategin genion urari, txalupa barrura sartzen ezuzteko. Horrela txalupa lehorra egongo zen eta

itsasaldietatik babestua. Eta euriari sartzen ezuzteko, zuhaitz adar pila jarri genion gainean,etxe batek izan dezakeen lastozko teilatuabezain sendo, eta azaroa eta abendua arte zaingeratu ginen, ordurako bainuen erabakia gureabentura aurrera eramatea.

Aukeratutako sasoia iristear zegoenean, etaeguraldi onaren eraginez hartutako erabakiagogora itzuli zitzaidanean, egunero aritu nintzenbidaldia prestatzen. Lehenik eta behin, janari etaedari batzuk bildu nituen, gure bidaldiko ontzi-horni izateko; eta asmoa nuen astebete edohamabost egunetan ur-hesia ireki eta txalupaitsasoratzekoa. Goiz batean, horrelako zerbaite-tan lanpetua nengoela, Ostirali dei egin nionitsasbazterrera joateko ea lehorreko edo uretakodortokaren bat ikusten zuen, astean behin egi-ten genuen lana baitzen hura, bai arrautzak etabaita haragia ere lortzeko. Ez zen denbora luzeaigaro Ostiral joan zenetik, tximistaren pare korri-ka itzultzen ikusi nuenean, kanpoko horma edohesia airean igarotzen, lurra ukituko ez balubezala edo oinen aztarnak lurrean utziko ez bali-

tu bezala; eta ezer esateko denborarik izanbaino lehen, ohiu egin zidan:

— Oi nagusi, nagusi! Oi tamala! Oi txarra!— Zer gertatzen da, Ostiral? —esan nuen.— Hara han —esan zuen—, bat, bi, hiru

kanoa! Bat, bi, hiru!Hitz egiteko moduagatik sei zirela pentsatu

nuen, baina galdetu ondoren, hiru besterik ezzirela jakin nuen.

— Tira, Ostiral —esan nuen—, ez izan beldu-rrik!

Ahalegin guztiak egin nituen adore emateko.Dena den, gizajoa beldurrak airean ikusi nuen,buruan sartu baitzitzaion haren bila etorri zirela,eta txiki-txiki egin eta jan egingo zutela. Etaerrukarria etengabe dardarka ari zen, eta eznekien harekin zer egin. Ahal izan nuen bezalalasaitu nuen, eta esan nion ni ere arrisku bereannengoela, eta ni ere bera bezala jango nindute-la.

— Baina Ostiral, —esan nuen—, horien kontraborrokatu beharra dugu.

— Ezin al zaitezke borrokatu, Ostiral?

— Nik, tiro egin —esan zuen—, baina haiekpila handian etorri gero.

— Lasai horregatik —esan nuen berriz—,gure eskopetek ikaratuko dituzte hiltzen ez ditu-gunak.

Orduan galde egin nion, ea nik bera babesteaerabaki banuen, berak ni babestuko ninduen,eta nire ondoan egon eta nik esaten niona egin-go zuen.

— Ni hil zuk esaten duzunean hil, nagusi —esan zuen.

Beraz, ron zurrutada on baten bila joan nin-tzen, eta Ostirali eman nion; izan ere, oso ongiaurreztu bainuen rona eta asko nuen oraindik.Edan zuenean, beti alboan generamatzan biehiza eskopetak harrarazi nizkion, eta pistola-bala txikien neurriko ehiza-bala handiz betenituen. Gero lau moskete hartu nituen, eta bikartutxo eta bost bala txiki sartu nituen bakoi-tzean; eta nire bi pistolei bala pare bana jarri niz-kien. Ezpata handia, beti bezala, saihetseanneraman zorrorik gabe, eta Ostirali bere aiztoaeman nion.

Neure burua horrela prestatu ondoren,betaurreko luzeak hartu eta mendian gora abia-tu nintzen, zer aurkitzen nuen ikustera. Bereha-la konturatu nintzen, betaurrekoari esker, hogei-ta bat basati zeudela han, hiru atxilotu, eta hirukanoa, eta, itxuraz, haien zeregin guztia zelahiru gizakien gorputz haiekin garaipen hasealdion bat egitea; jaialdi basatia benetan, baina, nikikusi nuena ikusita, besteetan egin ohi zutenabesterik ez.

Konturatu nintzen baita ere, ez zirela lehorre-ratu Ostiralek ihes egin zuen leku berean, nireibaitik gertutago baizik, itsasbazterra lauagoaeta ia itsasoraino iristen zen baso sarri bat zego-en lekuan, hain zuzen ere. Horrek eta basatihoriek egitera etorri ziren eginkizun errukiga-beak sortzen zidan gorrotoak erabat asaldatuninduten, eta berriro Ostiralengana joan, etahaiei eraso egitea eta denak hiltzea erabakianuela esan nion, eta galde egin nion ea bera ereprest zegoen. Izualdia igaro berria zuen, eta nikemandako zurrutadari esker barrua bero sama-rra zuenez gero, kementsu zegoen, eta erantzun

zidan, lehentxeago ere esan zidan bezala, beranik hiltzeko agintzen nionean hilko zela.

Beroaldi horretan, lehenik eta behin armakbanatu nituen, lehen bezala, bion artean. Ostira-li pistola bat eman nion gerrikoan jartzeko etabizkarrean eramateko hiru eskopeta, eta nik pis-tola bat eta beste hiru eskopetak hartu nituen;eta horrela abiatu ginen. Ron botila txiki batsartu nuen poltsikoan, eta Ostirali barruansutautsa eta bala gehiago zituen poltsa handibat eman nion. Aginduei buruz nire atzean hurbilegon zedin esan nion, ez mugitzeko, eta ez tiro-rik edo beste gauzarik egiteko nik esan gabe, etabitartean hitzik ez esateko. Gero ia milia batekozeharbidea hartu nuen neure eskuinetara, ibaiainguratu eta basoan sartzeko, basatiak tirome-nean izateko asmoz, ni ezkutuan egonda, errazabaitzen hori egitea, betaurreko luzearekin ikusinuenaren arabera.

Ibilaldian aurrera nindoala, lehen izan nituengogoetak itzuli zitzaizkidan, eta erabakian atze-ra egiten hasi nintzen. Ez dut horrekin esan nahigiza kopuruaren beldur nintzenik; izan ere, basa-ti biluziak eta armarik gabeak zirenez gero,

zalantzarik gabe mendean nituen, baita bakarrikegon banintz ere. Baina orduan pentsatu nuen,zer eskaera, zer arrazoi, are gehiago zer premianuen nire eskuak odoletan zikintzeko, niri ez kal-terik eta ez kalte egiteko ahaleginik egin ez zuenjendeari eraso eginez; niretzat errugabeak bal-din baziren, eta ohitura basatiak berriz, haienhondamena, eta Jainkoak, munduko alderdihorretako beste zenbait herrirekin batera, bereeskutik, haien ergelkeriaren eta ohitura bihozga-been mende utzi zituen froga? Hark ez zidan deiegin ekintza horien epaile izateko, are gutxiagoHaren zuzentasunaren gauzatzaile; egoki irudi-tzean Bere esku hartuko baitzuen arazoa, etanazio mendekuaren bitartez zigortuko baitzi-tuen, nazio gaiztakeriak egin zituen jendeazigortzen zuen bezala; baina bitartean ez zennire eginkizuna; eta, egia zen Ostiralek zurituzezakeela jokabide hura, etsai nabarmena bai-tzuten, eta gerra egoeran baitzegoen jende jakinhorrekin, eta horregatik legezkoa zen harentzathaiei eraso egitea; baina ezin nuen nik gauzabera esan. Oinez nindoan bitartean gauza horiekburua horrenbesteraino berotu zidatenez gero,

haiengana joan, ondoan jarri eta jaialdi basatiaikustea erabaki nuen, eta Jainkoak agindu beza-la jokatuko nuela, baina dei argi bat zela esatenzidan zerbait ez banuen aurrean ikusten, eznuela han sudurra sartuko.

Erabaki hori hartuta sartu nintzen basoan,eta kontu handiz eta isilik, Ostiral orpoz orponuela, basatiengandik hurbilen zegoen alderdianaurrera egin nuen basoaren atariaraino iritsiarte, nire eta haien artean basoaren ertz batbesterik ez genuela. Orduan isil isilik dei eginnion Ostirali, eta basoaren ertzean zegoenzuhaitz handi bat erakutsi nion. Hara joan etahandik zertan ari ziren ongi ikusten bazuen nirijakinarazteko agindu nion. Hala egin zuen, etaberehala itzuli eta esan zidan handik oztoporikgabe ikus zitzakeela; denak suaren inguruanzeudela, preso hartutako baten haragia jaten,eta urrunxeago berehala jango zuten beste batzegoela hondarretan lotua; eta, sutan jarri nin-tzen bere herrikoa ez zela, eta lehenago aipatu-tako txalupan bere jaioterrira iritsi ziren gizonbizardunetako bat zela esan zidanean. Gizon zuribizardun izena entzute hutsak izutu ninduen, eta

zuhaitzera joan eta bete betean ikusi nuenbetaurreko luzea erabilita, hondarretan etzandazegoen gizon zuri bat, europarra eta jantziakzeramatzana, eta eskuak eta oinak ehun-zerren-daz edo ihien antza zuten gauza batzuez lotuakzituena.

Beste zuhaitz bat eta sasiarte txiki bat zego-en harantzago, basatiak zeuden aldera, ni nen-goen lekutik hamabost bat iardatara, eta handikitzulingurua eginez gero, konturatu nintzen eznindutela hurbiltzen ikusiko, eta gainera tirome-nean izango nituela. Beraz, neure grinak mende-ratu nituen, nahiz eta sutan egon; eta hogei baturrats atzera eman eta bide osoan aurrera egi-ten zuten sasi batzuen atzera iritsi nintzen, etahandik beste zuhaitz bateraino. Orduan haiekbete betean ikusteko aukera eskaintzen zidanmuino baten gainera iritsi nintzen, haiengandikhogei bat iardatara.

Ez nuen galtzeko une bakar bat ere, izan eregizatxar ikaragarri horietako hemeretzi lurreaneserita baitzeuden denak pilatuta, eta beste bibidali berriak zituzten kristau gizajoa hiltzera,eta agian soin atalez soin atal sutara eramatera.

Haiengana iritsi eta makurtuta zeuden oinetakozerrendak askatzeko prest. Orduan jira eginnuen Ostiral zegoen aldera:

— Orain, Ostiral —esan nion—, egin nik esan-dakoa.

Ostiralek baietz esan zuen.— Tira, Ostiral —esan nuen— egizu zehatz-

mehatz nik egiten dudan gauza bera, ez ezertanhuts egin.

Mosketeetako bat eta ehiza eskopeta lurreanjarri nituen, eta Ostiralek gauza bera egin zuen.Beste mosketea basatiei tiro egiteko moduanjarri nuen, eta gauza bera egiteko esan nion.Gero prest zegoen galde egin nion, eta baietzesan zidan.

— Orduan, tiro egin —esan nion, eta uneberean neuk ere tiro egin nuen.

Ostiralek nik baino hobeto egin zuen tiro, etahark tiro egindako aldean bi izan ziren hildakoaketa beste hiru zaurituak; nire aldean, berriz, hil-dako bat eta bi zauritu. Guztiz izututa zeuden,ziur egon zaitezke, eta zaurituak ez zeuden guz-tiak bat-batean zutitu ziren, baina ez zuten bere-hala asmatu norantz ihes egin, edo nora begira-

tu, ez baitzekiten nondik zetorkien hondamena.Ostiralek ez zidan begirik kentzen, egiten nuenguztia gogoan hartu behar baitzuen, nik esannion bezala. Beraz lehenengo erasoa egin ondo-ren arma lurrera bota, eta ehiza eskopeta hartunuen, eta Ostiralek gauza bera egin zuen. Katuajaso eta arma tiro egiteko eran jartzen nuelakonturatu zen, eta berak orduan ere gauza beraegin zuen.

— Prest zaude, Ostiral? —esan nuen.— Bai —erantzun zidan.— Eraso egin diezaiegun —esan nuen— Jain-

koaren izenean!Eta hori esan eta berriro tiro egin nien giza-

txar izutuei, eta gauza bera egin zuen Ostiralek.Gure armak nik esaten nien bezala, ehiza-balazedo pistola-bala txikiz hornituak zeudenez gero,ikusi genuen bi besterik ez zirela erori, bainazoro moduan oihu eta garrasi eginez lasterkahasi ziren zauritu asko izan ziren, denak odole-tan, eta gehienak larri zaurituak; eta berehalabeste hiru erori ziren, erabat hilik ez egon arren.

— Orain, Ostiral —esan nion, erabilitakoarmak lurrean utzi eta oraindik betea zegoenmosketea hartuta—, zatoz nire atzetik.

Eta ausardia handiz egin zuen nik esandakoa.Orduan basotik irten eta neure burua azaldunuen, Ostiral orpoz orpo nuela. Ikusi nindutelasumatu bezain laster, ahal bezain ozenki eginnuen oihu, eta Ostirali gauza bera eginarazi nion.Eta ahal bezain bizkor lasterka eginez, eta, bidebatez, esan beharra daukat, ez zela bizkorregi,armez zamatua nengoelako, zuzen-zuzen jonuen, lehen esan dudan bezala, hondartzan edoitsasertzean, besteak eserita zeuden lekuareneta itsasoaren artean zegoen hilgai gizajoaren-gana. Harekin ihardutera zihoazen bi harakinekhantxe utzi zuten, ezustean lehenengo tiroaentzun eta beldurrak airean itsasertzera abiatuzirenean, han kanoa batera jauzi egiteko; etahaiek bezala, beste hiruk ere bide bera hartuzuten. Ostirali begiratu eta aurrera jotzeko etahaiei tiro egiteko agindu nion. Berehala ulertuzidan, eta hurbilago egoteko berrogei iarda edoegin zituenean, tiro egin zien. Denak hil zituelapentsatu nuen, denak batera txalupa barrura

erortzen ikusi nituelako, baina berehala bi zutikjarri zirela konturatu nintzen. Hala ere, bestebiak hil zituen eta hirugarrena zauritu, baina txa-lupa barruan etzanda geratu zen, hilik balegobezala.

Nire zerbitzari Ostiralek tiro egin zienean,labana atera nuen hilgai gizajoa lotzen zutenzerrendak mozteko, eta eskuak eta oinak askeizan zituenean, zutitzen lagundu nion, eta portu-gesez galde egin nion nongoa zen. Latinez eran-tzun zidan: Christianus. Baina ahuleziak jota etaerdi zorabiatua zegoenez gero, ia ezin zen zutikegon edo hitz egin. Botila sakeletik atera etaeman egin nion, keinuka edateko esanez, etahala egin zuen; gero ogi puska bat eman nioneta jan egin zuen. Orduan galde egin nion nongoherritarra zen eta esan zidan:

— Espagniole.Eta pixka bat bere onera etorri zenean, adie-

razi zidan, ahal izan zuen keinu guzitiak erabili-ta, zorretan eta zorretan zegoela nirekin biziasalbatu niolako.

— Seignior —esan nuen, burura etorri zitzai-dan gaztelania guztia erabiliz.

— Gero hitz egingo dugu, baina orain borro-katu beharra dago. Indarrik geratzen bazaizu,hartu pistola eta ezpata, eta erabil itzazu ezker-eskubi.

Esker ona adieraziz hartu zituen, eta armakeskuetan izan bezain laster, indarberritu balutebezala, su eta gar abaildu zen bere hiltzaileenkontra, eta haietako bi txiki-txiki egin zituenamen batean. Egia esateko, ezustea horren han-dia izan zuten, eta armen zaratak horrenbeste-raino izutu zituen gizajoak, ezen harriduraz etabeldurrez besterik gabe erori baitziren, eta ezzuten ihes egiteko indar handiagorik izan, hara-giak gure balei aurre egiteko izan zuena baino.Eta hori izan zen, hain zuzen ere, Ostiralek txa-lupan tiro egin zien bostei gertatu zitzaiena, hiruzauriengatik erori baitziren, baina beste biak bel-durraren eraginez.

Arma eskuetan nuen, baina tiro egin gabe,hango karga behartuz gero prest izan nahi nue-lako, espainiarrari eman bainizkion pistola etaezpata. Orduan Ostirali dei egin, eta esan nionlehenengo aldiz tiro egin genuen zuhaitzera igo-tzeko, eta ekartzeko erabili ondoren han utzi

genituen armak. Dena ziztu bizian egin zuen.Gero nire mosketea eman nion, eta beste armaguztiak berriro betetzeko lurrean eseri nintzen,eta behar zituztenean niregana bila etortzekoesan nien. Armak betetzen ari nintzen bitartean,borroka basatia gertatu zen espainiarraren eta,zurezko ezpata handi bat eskuetan zuela, —lehentxeago, neuk galarazi izan ez banio, espai-niarra hilko zukeen ezpata bera, hain zuzenere—, hari eraso egin zion basatietako batenartean. Espainiarrak, kementsua eta bihoztunainon horrelakorik bazen, ahuldua egon arren,indiarrarekin tarte luzea zeraman borrokan, etaordurako bi zauri handi eginak zizkion buruan;baina basatia sendoa eta indartsua izaki, berekontra estutu eta lurrera bota zuen, ahuldua bai-tzegoen, eta nire ezpata eskutik kentzeko ahale-ginetan ari zen; baina orduan espainiarrak,azpian egon arren, zuhurki jokatu zuen, etaezpata lurrean utzi, gerritik pistola hartu, basa-tiari tiro egin eta gorputza zeharkatu zion; etabertan zerraldo utzi zuen, ni lasterka hari lagun-tza ematera iristerako.

Ostiral, bere gisa, zorigaiztoko iheslarienatzetik zihoan, eskuan aiztoa beste armarik ezzuela, eta horrekin akabatu zituen, lehen esandudan bezala, hasieran zauritu eta erori zirenak,eta gero harrapatu ahal izan zituen guztiak.Espainiarra niregana etorri zen arma bila, etaehiza eskopetetako bat eman nion; harekinbasatietako biren atzetik joan, eta biak zaurituzituen. Baina lasterka aritzeko gai ez zenez gero,basora ihes egin zioten. Han Ostiral joan zitzaienatzetik, eta bat hil zuen, bestea, ordea, trebee-gia zen harentzat, eta zauritua egon arren, bereburua itsasora bota zuen, eta ahalegin guztizigeri egin zuen kanoan geratu ziren beste bien-gana iristeko. Kanoako hirurak eta hil zen ala ezez dakigun beste zauritu bat izan ziren hogeitabatetik ihes egin ziguten bakarrak. Gainerakoenzerrenda ondorengoa da:

3 hildako zuhaitzetik egin genuen lehenen-go tiroketaren ondorioz.

2 hildako hurrengo tiroketan.2 hildako Ostiralek txalupan eragindakoak.

2 hildako Ostiralenak berarenak, hasieranzauritu zirenetakoak.

1 basoan Ostiralek berak hildakoa.3 hildako espainiarrarenak.4 hildako, leku batean eta bestean erori

zirenak zaurien ondorioz, edo Ostiralek ehizal-dian hildakoak.

4 txalupan ihes egindakoak, tartean zauritubat, hildakoa ez bazen.

21 denera.

Kanoan zihoazenak gogor ahalegindu zirengure eskopeten tiromenetik alde egiten, etaOstiralek bizpahiru tiro egin zien arren, ez nuenikusi inor jo zuenik. Ostiralek kanoetako batharrarazi nahi zidan haien atzetik joateko, etaneu ere oso kezkatua nengoen haien ihesagatik,izan ere beren herritarrengana gure berri emate-ra itzultzen baziren, berrehun edo hirurehun etorzitezkeen kanoetan, eta gu irentsi, kopuruagatikbesterik ez bazen. Horrenbestez, onartu nuenitsasora abiatu eta haien atzetik joatea; etakanoetako bateraino lasterka joan eta barrurajauzi egin nuen, eta Ostirali esan nion atzetik

etortzeko. Baina kanoan sartu eta, harri eta zurgelditu nintzen beste izaki gizajo bat han etzan-da bizirik aurkitu nuenean, eskuak eta oinaklotuta, espainiarra bezala hura ere lepo egitekoprest, ia beldurrak akabatua, zer gertatzen zenez zekiela, ezin baitzuen txalupako alboetatikkanpora begiratu, oso tinko baitzituen lotuaklepoa eta txonkatilak, eta horrela horren denbo-ra luzea zeramanez gero, bizitza izpi bat beste-rik ez zitzaion geratzen.

Berehala moztu nizkion hura lotzeko erabilizituzten zerrendak edo ihi bihurritua, eta zutikjartzen lagundu nion, baina ezin zuen ez zutikegon, ez hitz egin, eta hasperen atsekabetuakbesterik ez zituen egiten, zirudienez hiltzekoaskatzen zutela uste zuelako.

Ostiral hurbildu zitzaionean, hari hitz egin,eta bere askatasunaren berri emateko agindunion, eta nire botila atera eta zurrutada bat ema-narazi nion zoritxarreko gizajo hari. Zurrutadaketa askatasunaren berriak adoretu egin zuten,eta txalupan eseri zen. Baina Ostiral harenhitzak entzuteko hurbildu zitzaionean, eta aurpe-gira begiratu zionean, edonori malkoak eragingo

zizkiokeen Ostiralek gizon hura nola musukatu,besarkatu, eta estutu zuen ikusteak; nola egitenzuen negar, oihu eta garrasi; nola ari zen ingu-ruan jauzika eta dantzan, eta nola abesten zuen;gero berriz negarrez hasi, eskuak bihurritu, etaaurpegian eta buruan astinduak emateko, etaberriro ere abestu eta, zoro baten moduan,haren inguran jauzika aritzeko. Tarte luze bateanezin izan nion hitzik atera edo gertatzen zenakontarazi; baina pixka bat bere onera etorrizenean, esan zidan bere aita zela.

Ez da niretzat erraza adieraztea nola erdibituzitzaidan bihotza, bere aita han aurrean etaheriotzatik libre zegoela ikustean, basati gizajoa-ri sortu zitzaion estasia eta seme maitasunaikusi nuenean; ezin ditut azaldu ezta ere maita-suna adierazteko egin zituen gehiegikerienerdiak; izan ere, txalupan sartu eta atera arituzen ez dakit zenbat aldiz. Sartzen zenean harenondoan esertzen zen, besoak zabaltzen zituen,eta aitari adore emateko burutik heldu eta berebularraren kontra estutzen zuen, eta hala edukizuen ordu erdiz edo. Gero loturen eraginezgogortuak eta zurrunduak zituen besoak eta

txonkatilak hartzen zizkion, eta eskuekin igurtzi-tzen eta marruskatzen zizkion; eta zertan ari zenkonturatu nintzenean, ron pixka bat eman nionnire botilatik igurtzialdietarako, eta on egin zion.

Zeregin horrek basatien kanoaren atzetikjoatea galarazi zigun, ia ikusmenetik kanpo bai-kenituen, eta eskerrak joan ez ginen, handik biordura, eta haiek bidaldiaren laurdena egitekodenbora izan baino lehen, haize ikaragarriaatera baitzuen, eta hala iraun zuen gau osoan;gainera ipar-mendebaletik jotzen zuenez gero,ez dut uste txalupa onik aterako zenik edo haienlurraldeko itsasbazterrera inoiz iritsiko zirenik.

Baina itzul gaitezen Ostiralengana. Aitarekinhorren lanpetua zebilenez gero, tarte batean eznuen adorerik izan harengandik bereizteko,baina pixka batean bakarrik utz zezakeela ikusinuenean, dei egin nion, eta jauzika eta barrezhurbildu zitzaidan, pozez zoratzen. Orduan galdeegin nion ea aitari ogirik eman zion. Buruari era-gin eta esan zuen:

— Ez; zakur maltzurra, dena neronek jan.Beraz, zorro txiki batean horretarako apropos

neraman ogi opil bat eskaini nion. Ron zurrutada

bat ere eman nion Ostirali, baina ez zuen dasta-tu ere egin, eta aitari eraman zion. Sakelean biz-pahiru mahaspasa sorta nituen eta eskukada batatera nuen aitarentzat. Mahaspasak aitari emanbezain laster, Ostiral txalupatik lasterka abiatzenikusi nuen, eta hain bizkor zihoan, sorginduazirudiela; izan ere, hura lasterka zihoanean inoizikusi dudan pertsonarik bizkorrena zen. Berrirodiot, lasterka horren bizkor joan zenez gero, unebatean ikusmentik galdu nuen, eta deika arituarren, eta atzetik ohiuka joan arren, alferrik izanzen, joana baitzen. Handik ordu laurdenera itzul-tzen ikusi nuen, baina ez joaterakoan bezain biz-kor, eta hurbilago izan nuenean pausoa motela-goa zekarrela konturatu nintzen, eskuan zerbaitzekarrelako.

Nire ondora iritsi zenean, konturatu nintzenetxeraino joan zela buztinezko pitxer edo ontzibaten bila, aitari ura eramateko, eta beste bi opiledo ogi ekarri zituela. Ogia niri eman zidan,baina ura aitarentzat zuen. Dena den, ni ere ega-rriak nengoenez gero, zurrutada txiki bat hartunuen. Urak nik eman nion ronak edo edari biziak

baino gehiago zuzpertu zuen aita, egarriak hil-tzen baitzegoen.

Aitak edaten amaitu zuenean, Ostirali deiegin nion urik geratu zen jakiteko. Baietz esanzuen, eta espainiar gizajoari emateko esan nion,bere aitak adina behar baitzuen. Opiletako batere eman nion Ostirali espainiarrari eramateko,oso ahuldua baitzegoen, eta atseden hartzen arizen belar gainean, zuhaitz baten itzalpean. Harkere soin-adarrak gogortuak zituen eta handituak,loturik eduki zuten zerrenda estuen ondorioz.Ikusi nuenean Ostiral ura eta guzti beregana iri-tsi zela, eta eseri eta edan zuela, eta ogia hartueta jaten hasi zela, hurbildu nintzaion eta esku-kada bat mahaspasa eman nion. Aurpegira begi-ratu zidan begitarte batek adieraz dezakeenesker on eta onespen ezaugarri guztiekin, bainaborrokan egin zituen ahaleginek horrenbesterai-no ahuldu zutenez gero, ezin zen zutik egon. Biz-pahiru aldiz saitu zen, baina ez zen gai, txonka-tilak handituak eta minduak baitzituen oso.Orduan lasai esertzeko esan nion, eta Ostiralitxonkatilak igurtzi eta ronetan bustiarazi nizkion,aitari egin zion bezalaxe.

Konturatu nintzen izaki maitagarri gizajoak biminuturo, edo agian maizago, han egon zen den-bora guztian, burua jiratzen zuela aitak lekuberean eta eserita, berak utzi bezala, zegoenikusteko. Baina azkenean, ez zuela ikusten kon-turatu zenean, zutik jarri eta hitzik esan gabe,airean joan zen harengana, oinak ia lurra ukitzenikusten ez zitzaizkiola. Baina iritsi zenean, aitasoin-adarrei atseden emateko etzanda jarri bes-terik ez zuela egin ikusi zuen, eta niregana itzulizen berehala. Gero espainiarrari esan nion Osti-ralek zutik jartzen lagunduko ziola nahi bazuen,eta txalupan sartu eta gure bizilekuraino erama-ten ahaleginduko zela, eta han zainduko nuela.Ostiral, ordea, mutil sendo eta indartsua izaki,bizkar gainean hartu zuen espainiarra, eta txalu-paraino eraman zuen, eta kontuz utzi zuen kano-aren ertz batean, oinak barrualdera zituela, geroberriz pixka bat altxa eta aitaren ondoan jarrizuen; azkenean txalupatik atera, txalupari kan-potik bultza, itsasertzaren parean arrabatu, etani oinez baino bizkorrago joan zen, haizeakgogor samar jotzen zuen arren. Horrenbestez,biak bizirik eta onik eraman zituen gure itsasar-

teraino, eta biak txalupan utzita, lasterka joanzen beste txaluparen bila. Nire ondotik igarozenean, hitz egin nion eta nora zihoan galde eginnion. Esan zidan:

— Joan txalupa gehiago bila.Eta han joan zen tximista baino bizkorrago,

ez baitzuen seguruenik inoiz ez gizonik ez zaldi-rik hark bezala lasterka egin; eta beste kanoaitsasarteraino eraman zuen, ia ni lehorretik iritsibaino lehenago; beraz, errekaren beste bazte-rreraino eraman ninduen, eta gero gonbidatuberriei txalupatik irteten lagundu zien, eta lortuzuen; baina ez bata eta ez bestea ibiltzeko gai ezzirenez gero, Ostiral gizajoak ez zekien zer egin.

Hori konpontzeko pentsatzeari ekin nion, etaOstirali dei egin eta esan nion biak ur bazterreaneserita uzteko, nirekin zetorren bitartean. Bere-hala esku-ohe bat egin nuen gizonak eramatekoeta, han biak etzanda jarrita, Ostiral eta bionartean eraman genituen. Baina gure hormarenedo harresiaren kanpoaldera iritsi ginenean,lehenago baino okerrago ginen, ezin baitzutenhura igaro, eta nik ez nuen hura botatzeko inola-ko asmorik. Beraz, berriro ekin nion lanari, eta

Ostiral eta biok, bi ordu ingurutan, denda dotorebat eraiki genuen, oihal zaharrez estalia, gainal-dean zuhaitz adarrak zituela, hesiaren kanpoal-dean; hain zuzen ere, hesiaren eta landatunituen zuhaitz gazteen artean. Barruan bi oheegin genituen, hango zenbait gauza erabiliz,hala nola, arroz-lasto bikaina, lasto gainean jar-tzeko burusiak, eta ohe bakoitzaren gainerakobeste burusi bana.

Nire uhartea jendeztatua zegoen, eta mende-ko pila nituela bururatu zitzaidan; bestalde asko-tan izaten nuen beste gogoeta zoriontsu bat,hau da, benetako errege baten itxura nuela.Lehenik eta behin, lurralde osoa neure jabetzazen. Bigarren, biztanleak erabat mendeannituen. Neu nintzen jaun eta legegile guztiz ahal-tsua; denek bizia zor zidaten, eta niregatik biziaemateko prest zeuden, behar izanez gero. Azpi-marratzekoa zen baita ere, hiru mendeko beste-rik ez izanda, hirurak erlijio desberdinetakoakzirela: nire zerbitzari Ostiral protestantea zen,aita paganoa eta gizajalea, eta espainiarra AitaSantu zalea. Dena den, kontzientzia askatasuna

onartu nuen nire jabetzan zehar. Hori bide batezesaten dut.

Nik libre utzitako bi atxilotu ahulak ezkutuan,estalpean eta atseden hartzeko leku egokianjarri bezain laster, jatekorik prestatu beharkoniela hasi zitzaidan bururatzen. Lehenik etabehin, Ostirali esan nion nire ahuntz taldetikurtebeteko ahuntza, antxumearen eta ahuntza-ren artekoa, hartu eta hiltzeko. Atzeko laurdenbat moztu eta puska txikiak eginda, Ostirallanean jarri nuen haragia egosten eta manea-tzen; eta benetan esaten dizut, haientzat haragieta salda jaki on bat egin zuela, saldari arrozaeta garagar pixka bat eta guzti jarrita. Janariakanpoaldean prestatzen nuen, ez bainuen surikpiztu nahi harresien barrualdean, eta horregatikgauza guztiak denda berrira eraman nituen, etahaientzat mahaia jarri ondoren, eseri eta denokbatera bazkaldu genuen; aldi berean adorea etakemena eman ahal izan nien. Ostiral nire inter-pretaria zen, batez ere bere aitarekin hitz egite-rakoan, eta baita espainiarrarekin ere, espainia-rrak basatien hizkuntza ongi samar hitz egitenbaitzuen.

Bazkalondoan edo hobeto esan afalondoan,agindu nion Ostirali kanoetako bat hartu, etamosketeen eta beste armen bila joateko, denbo-ra faltaz, borroka lekuan utzi baikenituen; etahurrengo egunean basatien gorpuak lurperatze-ra joateko agindu nion, eguzkitan baitzeuden,eta gaitza ekar baitzezaketen; jai basatiarenaztarna ikaragarriak ere lurperarazi nizkion,banekien eta asko zirela, eta ezin nuen pentsatuere neronek egitea; era berean ezin nuen era-man leku hartatik igarotzean haiek ikustea.Dena nik esan bezala egin zuen, eta han izanda-ko basatien azken aztarna ere desagerrarazizuen, eta horrela hara berriz itzultzean ezin izannuen lekua non zen asmatu, lekua seinalatzenzuen basoko ertzetik begiratuta izan ezik.

Orduan nire bi mendeko berriekin hasi nin-tzen zertxobait hitz egiten. Aldez aurretik Ostira-li esan nion aitari galdetzeko zer zeritzon basa-tiek kanoan egin zuten ihesari, eta ea guk aurreegin ahal izateko baino indar handiagoekin itzul-tzea espero genezakeen. Haren lehenengo iritziaizan zen, basatiak ezin izango zirela bizirik ateraihes egin zuten gauean jo zuen ekaitzetik, eta

ziurraski itota hilko zirela, edo bestela, hegoalde-ko itsasertzetara bidaliak izango zirela, hanzalantzarik gabe irentsiak izateko, hondoratubalira itoko zirela bezain ziur. Eta lehorrera onikiritsi balira egingo luketenari buruz, ez zekielaesan zidan; baina bere iritziz eraso egitekomoduarekin, zarata eta suarekin horrenbesterai-no izutu zirenez gero, herritarrei trumoiek etatximistek hil zituztela esango zietela, eta ez gizo-nak, eta aurrean agertu zitzaizkien biak, Ostiraleta neu, alegia, zeruko bi izpiritu zirela, edohaiek suntsitzera jaitsi ziren bi izpiritu amorratu,eta ez gizon armatuak. Hori haien hizkuntzanelkarri oihuka esaten ziotelako zekiela esanzidan; haientzat ezinezkoa baitzen, orduan ikusizuten bezala, gizonezko batek sua jaurtikitzea,trumoiak bezala hitz egitea eta horren urrutitikhiltzea ia eskua altxatu gabe. Eta agure basatiakarrazoi zuen; izan ere, beste iturrietatik ere jakinnuenaren arabera, geroztik basatiak ez zirenuhartera indarrez sartzen ausartu. Lau gizonhorien kontakizunak horrenbesteraino izutuzituztenez gero (nonbait itsasotik irtetea lortu

zuten), uste izan zuten uharte sorgindura joatenzen edonor jainkoen suek suntsituko zuela.

Hala ere, artean ez nuen horren berririk, etahorregatik denbora luzean beldurrak airean ibilinintzen, eta zelatan egoten ginen, bai ni etabaita nire gudaroste osoa ere. Izan ere lau gine-nez gero, ehuni eraso egitera ausartuko nintza-teke edonoiz zelai zabalean.

Baina denboraldi batean kanoarik azaldu ezzenez gero, haiek itzultzeko beldurra joan eginzitzaidan, eta berriro hasi zitzaizkidan burura-tzen kontinentera itsasaldia egiteko lehenagoizan nituen pentsamenduak. Gainera Ostiralenaitak ziurtatu zidan bere herriaren harrera onaizango nuela, joatea erabakiz gero.

Baina nire asmoak pixka bat airean geratuziren espainiarrarekin eztabaida sakon bat izan,eta, bere herritarren eta portugesen artean,beste hamasei kide gehiago zirela ulertu nio-nean, eta guztiak, itsasontzia hondoratu eta bizi-rik lehorreratzea lortu ondoren, basatiekinbakean bizi zirela, baina neke handiak zituztelazenbait premiazko gauza lortzeko, eta askotanbaita bizirik irauteko ere. Bidaldiaren gorabehe-

ra guztiak galdetu nizkion, eta Río de la PlatatikHabanara bidaldia egiten zuen espainiar itsason-tzian zihoazela esan zidan, zeraman zama hanuzteko, batez ere larrua eta zilarra, han aurki-tzen zituzten salgai europarrak hartu eta haiekinitzultzeko; ontzian bost marinel portuges zera-matzatela, beste hondoratze batetik hartutako-ak; bere ontziko bost gizon ere ito zirela lehe-nengo itsasontzia galdu zenean, eta bizirik ate-ratzea lortu zutenek, era guztietako arriskuaketa nekeak igaro ondoren, ia goseak hilda, kani-balen itsasbazterrera iritsi zirela, eta han uneoro irentsiak izateko beldurrez zeudela.

Esan zidan bazituztela arma batzuk, bainaalferrik zela, ez baitzuten ez sutautsik, ez bala-rik, urak ia sutauts guztia hondatu baitzien, pitinbat izan ezik, eta hura lehorreratu berritan jana-ria lortzeko erabili zutela.

Galdetu nion han geratuz gero, zer uste zuengertatuko zitzaiela, eta ihesbiderik bururatuzitzaien. Esan zidan askotan hitz egiten zutelahorretaz, baina itsasontzirik gabe, eta halakorikeraikitzeko tresnarik gabe, edo edozein eratako

bizigairik gabe, bilerak beti etsita eta negarrezamaitzen zituztela.

Galdetu nion, bere ustez, nola hartuko luke-ten handik ihes egiteko egin nahi nien proposa-mena, eta haiek uhartera ekartzeko nuen asmoabidezkoa ikusten ote zuen. Tolesik gabe esannion saldukeriaren bat egin edo tratu txarraemango zidaten beldur nintzela, nire bizia haieneskuetan uztean; ez baita esker ona izaten giza-kiaren berezko bertutea; gizonek ez baitutejarrera egokitzen jaso dituzten mesedeen arabe-ra, espero dituzten abantailen arabera baizik.Esan nion gogorra izango zela niretzat ni haienaskatasunaren bidea izatea eta gero haiek nipreso hartu, eta Espainia Berrira, ingelesak hil-tzen zituzten lekura, eramatea; edozein zela erehara joateko premia edo arrazoia; eta nahiagonuela basatien eskuetan geratzea, eta haiekbizirik irenstea, apaizen atzapar esker gaiztoko-etan erori eta Inkisiziora eramana izatea baino.Erantsi nion, dena den ziur nengoela, denak hanbilduz gero, horrenbeste esku izanda, denakhandik ateratzeko moduko itsasontzia eraikigenezakeela, bai Brasilera joateko, hegoalde-

rantz abiatuta, edo uharteetara edo espainiaritsasertzera, iparralderantz joaten baginen;baina aldiz, ordainetan, nik armak beren eskue-tan jarri ondoren, indarrez beren herritarrenaurrera eramaten baninduten, gaizki ordaindukozidaketela nik egindako mesedea, eta nire egoe-ra lehenagokoa baino okerragoa izango litzate-keela.

Tolesgabetasun eta xalotasun handiz eran-tzun zidan, egoera hain zoritxarrekoa zutenezgero, eta horren minberatuak zeudenez gero, ezzuela uste bururatuko zitzaienik onik ateratzenlagundu zietenari kalterik egitea; eta nahibanuen agurearekin joango zela eta haiekin hitzegingo zuela, eta gero erantzuna ekarriko zidala.Zinez hitza emanaraziko ziela, nire erabatekogidaritza, haien agintari eta kapitain izateko,onartzen zutela; eta sakramentu santuen etaEbanjelioen gainean zin egin beharko zutela leialeta zintzo jokatuko zutela nirekin, eta nik onartu-tako kristau herri batera joango zirela, eta ezbeste batera, eta nire esanetara egongo zirelaerabat eta guztiz, aldez aurretik nik onartutakolurraldean bizirik eta onik lehorreratuak izan

arte; eta horretarako haiek izenpetutako hitzar-men bat ekarriko zidala.

Gero esan zidan lehenengo berak zin egingozidala, ez ninduela inoiz utziko bizi zen artean,nik bestelakorik esan arte; eta nire ondoanemango zuela azken odol tantoa, bere herritarreiasmo txarrez jokatzea bururatzen bazitzaien.

Esan zidan denak gizon zintzoak eta jatorrakzirela, eta erabat etsiak hartuta zeudela, ez bai-tzuten ez armarik, ez jantzirik, ez janaririk, basa-tien borondate eta esker onak emandakoa izanezik; ez zutela beren herrira itzultzeko itxarope-nik, eta ziur zegoela, haiei laguntzen ahalegin-tzen banintzen, nire ondoan bizi eta hilko zirela.

Baieztapen horiek entzun ondoren, erabakinuen ahaleginak egitea haiek askatzera joateko,eta horretarako basati zaharra eta espainiarrahaiengana tratua egitera bidaltzea. Baina gauzaguztiak abiatzeko prest nituenean, espainiarrakalde batetik zuhurtasuna eta bestetik tolesgabe-tasuna adierazten zuen oztopo bat jarri zidan,eta poz handia eman zidan bere jarrerak; beraz,haren aholkuz, adiskideen askatasuna gutxienezurte erdiz atzeratu nuen. Arazoa hau zen:

Hilabete inguru zeraman gurekin, eta bitartehorretan Goi-arduraren laguntzaz janariz nolahornitzen nintzen erakutsi nion. Ikusi zuen noskibildua nuen gari eta arroz uzta, eta niretzat nahi-koa baino gehiago bazen ere, ez zela nahikoa, ezbehintzat lurra gogor landu gabe, lau kide izate-raino hazi zen nire familiarentzat. Are gutxiagoharen herritarrak, hark esandakoaren arabera,hamalau bizirik geratzen zirenak, etortzen bazi-ren. Eta inondik ere ez zen nahikoa izango gureitsasontzia, baldin eta horrelakorik eraikitzenbagenuen, janariz hornitu, eta Ameriketako edo-zein kolonia kristautara bidaldia egiteko. Beraz,esan zidan egokiagoa iruditzen zitzaiola berarieta beste biei lur gehiago aitzurtu eta lantzekobaimena ematea, ereiteko gordeta nuen haziguztia erabiliz, eta beste uzta bildu arte itxarongenezakeela, horrela bere herritarrak iristerakoaleez hornituak egoteko; izan ere, beharra isti-luak sortzeko tentagarri izan baitzitekeen, edoaske ez leudekeela, eta nekaldi batetik bestebatera igaro besterik ez zutela egin, uste izate-ko.

— Badakizu —esan zidan—, Israelgo semeakEgiptotik irten zirenean, hasieran poztu bazirenere, Jainkoaren beraren kontra altxa zirela, basa-mortuan ogirik gabe zeudela ikusita.

Haren ardura hain arrazoizkoa zenez etaaholkua hain ona, proposamenak poz handiabesterik ez zidan eman, eta haren leialtasunakatsegina. Horrenbestez, laurok aitzurtzen hasiginen, gure egurrezko tresnak erabiliz ahalgenuen neurrian, eta handik hilabetera gutxigorabehera, hilaren amaiera aldera, ereitekogaraia egin zenean, hogieta bi lakari eta hama-sei arroz pitxar ereiteko lurra garbia eta presta-tua genuen. Hori zen, gutxi-asko, ereitekogenuen hazi guztia, ia ez baikenuen utzi uztabildu artean zain egon beharreko sei hilabetee-tarako adina garagar; alegia, sei hilabete haziaereiteko bereizi genuen unetik kontatzen hasita,lurralde horretan haziak ez baititu sei hilabetelurpean egin behar.

Giza talde egokia ginenez gero, eta kopurunahikoa basatiak etorriko balira ere, haien bel-dur ez izateko, talde oso handian etortzen ezbaziren behintzat, uharte osoan zehar ibiltzen

ginen beldurrik gabe, aukera genuen guztietan.Eta ihes egitea edo askatasuna lortzea buruanizanda, ezinezkoa zen, gutxienez niretzat, huralortzeko moduak burutik kentzea. Helburu horre-kin gure lanerako egokiak izan zitezkeen zenbaitzuhaitz markatu nituen, eta Ostiral eta bere aitajarri nituen haiek mozten; gero espainiarrari,nire asmoen berri eman nion, eta haien lanazaintzen eta zuzentzen jarri nuen. Azaldu niennolako lanak hartu nituen zuhaitz handi batmoztu, eta harekin xaflak egin ahal izateko, etagauza bera eginarazi nien, haritz bikainezkodozena bat inguru xafla egin zituzten arte, ia bioin zabal, hogeita hamabost oin luze eta bitiklaura hatz lodikoak. Ez da zaila edonori burura-tzea haiek izango zituzten lanak eta nekeak.

Aldi berean, nire ahuntz talde txikia haztekoahaleginak egin nituen. Horretarako egunbatean Ostiral eta espainiarra bidaltzen nituenahuntz bila, eta hurrengoan neu joaten nintzenOstiralekin, eta horrela txandaka. Hogei antxu-me baino gehiago lortu genituen era horretan,beste guztiekin batera hazteko, izan ere, ahuntzama bat hiltzen genuen guztietan, antxumeak

hartu eta taldeari eransten baikenizkion. Bainahorrez gainera, mahatsa lehortzen jartzekogaraia iritsi zenez gero, eguzkitan nuen horren-besteko mahats pila ikusita, Alikanten, mahatsaeguzkitan lehortzen duten lekuan ginela esangoluke edonork, eta izango genuen hirurogei edolarogei upel betetzeko adina mahats. Ogiarekinbatera hura zen gure jaki nagusia, eta oso bizi-gai ona gainera, ziur diotsut, elikagarria baitaguztiz.

Alea biltzeko garaia zen, eta uzta primerakoazetorren. Ez zen uhartean izan nuen emankorre-na, baina, dena den, nahikoa genuen gure helbu-rurako. Gure hogeita bi garagar lakaritatik,berrehun eta hogei lakari inguru bildu eta jogenuen, eta beste hainbeste arrozari zegokio-nean. Harekin nahikoa janari genuen hurrengouzta bildu arte, baita hamasei espainiarrak gure-kin uhartean bagenituen ere, edo bidaldia egite-ko prest bagina, gure itsasontzia ongi hornituaizateko, munduko edozein tokitara, hau da,Ameriketakora, joateko.

Alea bildu eta gorde ondoren, saskigintzariekin genion, eta alea gordetzeko otarrak egin

genituen. Espainiarra oso zen trebea eta arte-tsua langintza horretan, eta askotan aurpegira-tzen zidan ez nituela zenbait gauza egin langin-tza hobetzeko, baina nik ez nuen premiarik ikusi.

Eta orduan, espero nituen gonbidatuentzatadinako hornigarri nuela, baimena eman nionespainiarrari kontinentera joateko, atzean utzizituen lagunekin zer egin zezakeen ikustera. Ida-tziz agindu zorrotzak eman nizkion esanez, ezzezala gizonik ekarri, aldez aurretik bere aurreaneta agure basatiarenean, uhartean aurkitukozuten pertsona ez zutela irainduko, haren kontraez zirela borrokatuko, edo ez ziotela eraso egin-go zin egiten ez bazuen; hark zintzo jokatu bai-tzuen, haien askatasuna lortzeko norbait bidal-tzeko neurriraino; eta aldiz, horrelakorik gertatu-ko balitz, haren ondoan geratu eta haren aldeegingo zutela, eta edonora joaten baziren ere,erabat haren esanak beteko zituztela; eta esan-dakoa idatziz jarri eta sinatu beharko zutela. Horinola egingo zuten, haiek ez lumarik eta ez tinta-rik ez zutela jakinda, ez genion inoiz geureburuei galdetu.

Agindu horiek eman ondoren, espainiarra etaagure basatia, Ostiralen aita, alegia, abiatuziren, nolabait esateko, uhartera etorritakokanoetako batean, edo hobeto esan, uharteraekarri zituzten kanoetako batean, han irentsiakizateko basatien mendean atxilotuta etorri zire-nean.

Gainean suarria eta guzti zuten mosketebana, eta zortzi sutauts karga eta bala ingurueman nien, eta bi gauzekin aurrezlari onak izate-ko agindu nien, eta ez bata eta ez bestea ez era-biltzeko premiazkoa ez bazen.

Lan atsegina izan zen hura, nire askatasunalortzeko hartzen nituen lehenengo neurriak bai-tziren, hogeita zazpi urte eta zenbait egunetan.Ogia eta mahats lehorra eman nien bientzakoadina egun askotarako, eta espainiarraren herri-tar guztientzat zortzi bat egunetarako. Bidaldiona oparo, eta abiatzen ikusi nituen, itzuleranerakutsi beharko zidaten ezaugarriaz bat etorriondoren, itsasertzera iritsi baino lehen, urrutitikezagutu ahal izateko.

Haizealde zutela abiatu ziren, ilargi beteazuten egun batean, nire kontuen arabera, urrian;

baina, egun zehatzari zegokionean, behinbatean zenbaketa galdu nuenez gero, ezin izannuen kontaketa zuzena berreskuratu; ezta urtee-na ere, ez behintzat zuzen nengoela jakitekoneurriraino. Dena den, gero, nire kontaketaaztertu nuenean, ikusi nuen urteen kontaketazuzena gorde nuela.

Zortzi egun gutxienez emango nituen haienzain, gertaera bitxi eta ezusteko bat izanzenean, nire kontakizunean inoiz entzun ez denabezalakoa. Lotan zerraldo nengoen goiz bateannire etxetxoan, nire zerbitzari Ostiral lasterka iri-tsi, eta oihuka esan zidanean:

— Nagusi, nagusi, badatoz, badatoz!Jauzi egin eta, arriskua kontutan hartu gabe,

jantzi bezain laster kanpora joan nintzen, nirezuhaizti txikian zehar, eta bide batez esango dutordurako baso sarria zela; esan dudan bezala,arriskua kontutan hartu ez, eta armarik gabeirten nintzen, ohitura ez nuen arren; baina harrieta zur geratu nintzen, itsasora begiratu eta,legoa eta erdi ingurura, uharterantz zetorrentxalupa bat ikusi nuenean, ahari bizkarra esatengenion haize-oihala zeramana, eta haizealde

zekartenez gero, uhartera erraz hurbiltzen arizena. Gainera berehala ikusi nuen ez zetorrelahondartza aldetik, uhartearen hegoaldeko mutu-rretik baizik. Orduan Ostirali dei egin eta ezku-tuan jartzeko esan nion, ez baitziren esperogenituenak, eta ez baikenekien lagunak edoetsaiak ziren.

Gero betaurreko luzearen bila joan nintzen,zer egin nezakeen ikustera, eta eskailera hartueta mendi tontorrera igo nintzen, zerbaiten bel-dur nintzenean egiten nuen bezala, ikuspegiargiagoa izateko, baina ni ezkutuan egonda.

Mendi tontorrean oina jarri orduko, argi etagarbi ikusi nuen nire begien aurrean itsasontzibatek aingura bota zuela, ni nengoen lekutikhego-hego-ekialderantz bi legoa eta erdi inguru-ra, baina itsasertzetik ez legoa eta erdi bainourrunago. Begiztatzeak argi eta garbi erakutsizidan ontzi ingeles bat zela, eta zirudienez txalu-pa ere ingeles txalupa luze bat zela.

Ezin dut adierazi nolako nahasmendua sortuzitzaidan, nahiz eta itsasontzia ikustean hartunuen poza, nire herritarrek, eta beraz lagunekgidatua zela uste izateko arrazoiak nituenez

gero, aditzera eman ezinezko modukoa izan.Baina ezkutuko zalantzak nituen, nondik zetozki-dan ezin esan nezakeen arren, eta haiek erneegoteko esaten zidaten. Lehenik eta behin,neure buruari galdetu nion zer eginkizun izanzezakeen itsasontzi ingeles batek munduko lekuhorretan, kontutan hartuta hura ez zela ingele-sek munduan zehar egiten zituzten joan-etorrie-tan, ez joateko eta ez etortzeko erabiltzen zutenbidea. Gainera banekien ez zela ekaitzik izanontzia istripuz hara eramana izateko; eta bene-tan ingelesak baziren, ziurrenik ez zuten osoasmo onik ekarriko, eta beraz, hobe nuela nen-goen bezala geratzea lapur edo hiltzaileeneskuetan erortzea baino.

Ez ditzala gizonak gutxietsi arriskuaren berriemateko batzuetan sortzen zaizkion ezkutukosusmo eta oharrak, benetan arriskurik izan dai-tekeela ere bururatzen ez zaionean. Susmo etaohar horiek nola edo hala eskaintzen zaizkigula,uste dut gauzei buruz gogoetak egin dituztengutxik ezeztatu dezaketela. Mundu ikusezinezkobaten aurkikuntza direla, eta izpirituekin daude-la harremanetan, hori ere ezin dugu zalantzan

jarri. Eta helburua arriskuaz ohartaraztea badu-te, zergatik ezin dugu pentsatu gure aldeko egilebatek eskainiak direla —goragokoa, beherago-koa edo mendekoa den ez da orain axola zaigu-na—, eta geure onerako eskaintzen zaizkigula?

Oraingo gaiak arrazoiketa honen zuzentasu-na ziurtatzen dit; izan ere, ezkutuko ohar horigogoan hartu eta zuhur jokatu izan ez banu, edo-nondik zetorrela ere, halabeharrez aurrekoabaino askoz egoera okerragoan egongo nintzate-ke, berehala ikusiko duzun bezala.

Ez neraman denbora luzea jarrera horretan,halako batean txalupa hondartzara hurbiltzenikusi nuenean, itsasarte baten bila ariko balirabezala, handik sartu eta lehorreratzea errazagoegiteko. Dena den, nahikoa urrundu ez zirenezgero, ez zuten alak lehorreratzeko erabili nuenitsasadarra aurkitu, eta txalupa hondartzan leho-rreratu zuten, ni nengoen lekutik milia bateragutxi gorabehera. Horrek poz handia emanzidan, bestela, esan dudan bezala, nire ate ondo-an lehorreratuko baitziren, eta neure gaztelutikbota eta neukan guztia kenduko baitzidaten.

Itsasertzera iritsi zirenean, atsegin hartunuen ingelesak zirelako, gehienak behintzat. Batedo beste iruditu zitzaidan holandarra zela,baina ez nuen frogatzeko aukerarik izan. Denerahamaika gizon ziren, horietatik hiru armarikgabe zeudela ikusi nuen, eta, susmoa nuenbezala, lotuak zeuden. Lehenengo lauzpabosteklehorrera jauzi egin zutenean, beste hiru horiektxalupatik atera zituzten, presoen antzean. Ikusinuen hiruretako batek erregu, nahigabe eta etsi-pen keinu nabarmenenak eta bestelako gehiegi-keriak egiten zituela. Beste biak zenbait aldizeskuak altxatu zituztela ikusi nuen, baina ezlehenengoak bezainbeste.

Ezinegona sortu zitzaidan hura ikustean, ezbainuen gertatzen zena ulertzen. Ostiralek ahalzuen bezala dei egin zidan ingelesez:

— Nagusi! Ikusten duzu ingelesak gizonakatxilotuak jaten, basatiak gizonak bezalaxe.

— Zer bada, Ostiral —esan nuen—, jangodituztela uste al duzu?

— Bai —esan zuen Ostiralek—, jango dituzte.

— Ez, ez, Ostiral —esan nuen—, hilko dituz-ten beldur naiz, baina ziur egon zaitezke ezdituztela jango.

Bitartean ez nuen asmatzen zer ari zen ger-tatzen, eta aurrean nuena ikusita dadarka nen-goen, hiru atxilotuak une batean edo besteanhilko zituztelakoan. Gaizkileetako bat ikusi nuenbesoa altxatzen eskuan prantxuela handi bat,itsasgizonek esaten dioten bezala, edo ezpatabat zuela, gizajo haietako bat jotzeko; eta luzarogabe lurrera erortzen ikustea espero nuen; etaorduan gorputzeko odol guztia izoztuko zitzaida-la iruditu zitzaidan.

Bihotz bihotzez han izan nahi nituen espai-niarra eta harekin joan zen basatia; edo ezku-tuan haiengana hurbildu eta tiro egiteko aukeraizatea, armarik ez zutela ikusi bainuen. Bainabeste zerbait bururatu zitzaidan.

Marinel lotsagabeek hiru gizonei eman zietentratu bidegabea ikusi ondoren, gainerako ontzi-gizonak han-hemenka zebiltzala ikusi nuen,lurraldea aztertu nahiko balute bezala. Kontura-tu nintzen lehengo hiru gizonek askatasunazutela nahi zuten lekura joateko, baina hirurak

lurrean eserita jarri ziren pentsakor, gizon etsiakziruditela.

Horrek gogorazi zidan uhartera iristean egoe-ra aztertzen hasi nintzen unea; nola nireak eginzuela uste izan nuen, nolako etsipenez begiratunuen ingurura, izan nituen beldur ikaragarriak,eta nola eman nuen gau osoa zuhaitz bateanigota, animalia basatiek irentsiko ninduten bel-durrez.

Gau horretan ez bainekien ezer, ekaitzak etaitsasaldiek lur ondora ekarriko zidaten itsason-tziaren zorioneko etorreraz, gero horren luzejanariz hornitu eta lagundu zidana; bada eraberean, hiru gizon atsekabetu horiek ez zekitenbenetan askatasuna eta laguntza zeinen gertuzituzten, eta, benetan eta zalantzarik gabe, sal-batuak zeudela, haienak egin zuela, eta zer egi-nik ez zutela, uste zuten une berean.

Oso gutxi da munduan aldez aurretik ikusdezakeguna, eta asko dira munduaren Egile han-diaren mende pozik egoteko ditugun arrazoiak,Hark ez baititu izakiak inoiz babesgabe uzten;aldiz, egoera larrienetan ere, haiek beti izangodute eskerrak emateko arrazoiren bat, eta

batzuetan gainera, salbaziotik uste dutena bainohurbilago daude. Are gehiago, askotan salbazio-ra eramanak dira hondamenera eramanak izan-go direla dirudien bide berberetatik.

Itsasgoraren une gorenean lehorreratu zirengizon horiek ez ziren uraren egoeraz arduratu,bai ekarri zituzten presoekin hizketan aritu zire-lako, edo bai han-hemenka lekua aztertzen ibilizirelako, itsasaldia amaitu, eta ura, txalupa hon-darretan utzita, beheraino jaitsi zela konturatuziren arte.

Bi gizon utzi zituzten txalupan, eta geroagojakin nuenez, brandy gehiegi edateagatik, lotangeratu ziren. Hala ere, bietako bat bestea bainolehenago esnatu zen, eta txalupa hondarretanhorren sartua zegoela ikusi zuenean, berakbakarrik handik mugitu ahal izateko, han ingu-ruan zebiltzan marinelei dei egin zien, eta haiekdeia entzun orduko, berehala joan ziren txalupa-raino. Baina alferrikakoak izan ziren txalupa itsa-soratzeko egin zituzten ahalegin guztiak, ontziaoso astuna baitzen, eta hondarra loihitsua etabiguna, ia zingira-lurraren tankerakoa.

Egoera horren aurrean amore eman zuten,benetako itsasgizonak baitziren, agian mundukoburu arinenak gauzak aldez aurretik kontuan iza-teko, eta mendialdera itzuli ziren han-hemenkaibiltzera. Orduan entzun nuen batek txalupatikoihuka esaten ziola beste bati:

— Uztak, Jack, zergatik ez duk txalupabakean uzten? Hurrengo itsasaldiak mugitukodik.

Hori entzun orduko, erantzun ziurra izannuen gizon horien herrialdeaz nuen zalantzaargitzeko.

Bitarte horretan ezkutuan egon nintzen, niregaztelutik behin ere irteten ausartu gabe, ezbehintzat mendi tortorretik gertu nuen begirato-kira baino urrunago, eta pozik nengoen bizilekuaoso ongi gotortua nuelako. Banekien gutxienezhamar ordu beharko zirela txalupa berriz ur gai-nean egoteko, eta ordurako ilunduko zuen, etaaskatasun handiagoa izango nuen haien mugi-menduak ikusteko eta haien elkarrizketak entzu-teko, horrelakorik izatekotan behintzat.

Bitartean, borrokaldirako prestatu nuenneure burua aurrekoan bezala, baina kontu han-

diagoa izanda, etsaia, aurrekoaren aldean, besteera batekoa zela banekien eta. Era berean Osti-rali, agindu nion, ordurako tiratzaile bikaina bai-tzen bere eskopetarekin, bera ere armaz hornizedin. Nik bi ehiza eskopeta hartu nituen, etahiru moskete eman nizkion hari. Itxura benetanikaragarria nuen. Ahuntz larruzko beroki bikainaneraman jantzia, aipatutako kapela handia etaguzti, zorrorik gabeko ezpata alde batean, gerri-koan bi pistola, eta bizkar alde bakoitzean esko-peta bat.

Erabakia nuen, lehen esan dudan bezala,ahaleginik ez egitea gaua egin arte, baina ordu-biak aldera, eguzki-galda beroenak izaten zire-nean, konturatu nintzen, basora abiatu zireladenak, eta pentsatu nuen lotara joanak izangozirela. Hiru gizajo atsekabetuak, ziurrenik berenegoeraz kezkatuegiak loak hartu ahal izateko,etzanda zeuden zuhaitz handi baten itzalean, ninengoen lekutik milia laurden batera edo, etairuditu zitzaidanez, gainerakoen ikusmenetikkanpo.

Horregatik erabaki nuen haien aurrean neureburua azaltzea, zeuden egoeraren berri emate-

ko. Berehala abiatu nintzen lehen esandako itxu-ra nuela, nire zerbitzari Ostiral atzerago zetorre-la, ni bezain bikain armatua, nirea bezain mamuitxura deigarria ez izan arren.

Ahal izan nuen gehiena hurbildu nintzaienezkutuan, eta orduan, haiek ni ikusi baino lehen,oihu egin nien gaztelaniaz:

— Nortzuk zarete, jaunak?Soinua entzun orduko zutitu ziren, baina

hamar aldiz txundituago geratu ziren, ni aurreanjarrita, nire irudi traketsa ikusi zutenean. Ezzuten hitzik esan, eta iruditu zitzaidan ihes egi-teko zorian zeudela; orduan inglesez hitz eginnien:

— Jaunak —esan nien—, ez harritu ni ikusita,agian lagun bat izan dezakezue aurrean, esperoez duzuen arren.

— Zerutik bidalia izan behar duzu orduan —esan zidan goibelduta haietako batek, aldiberean kapela kenduz—, gure egoera gizonareneskuak ezin baitu konpondu.

— Laguntza guztiak zerutik etorriak dira —esan nuen—. Baina esango al zenioke ezezagunbati zuei nola laguntza eman? Izan ere, zoritxa-

rrak jo zaituztela dirudi. Lehorreratzen ikusi zai-tuztet, baita zuekin zetozen astakiloei itxurazerreguka ari zinetenean ere, eta gainera ikusidut haietako batek ezpata altxatzen zuela zuekhiltzeko.

Gizajoak, begietatik malkoak zerizkiola, dar-darka eta harritua, erantzun zidan:

— Jainkoarekin ari naiz hizketan ala gizonbatekin? Benetako gizona zara ala aingerua?

— Ez kezkatu horregatik, jauna —esannuen—. Jainkoak aingeru bat bidali izan balu zusalbatzeko, hobeto jantzia agertuko litzateke etabeste modu batera armatua, eta ez ni bezala.Arren, utzi beldurrak alde batera. Gizon bat naiz,gizon ingelesa, eta zuri laguntza emateko prestnago; hori da. Zerbitzari bakarra dut, badituguarmak eta munizioa. Esaidazu lasai, nahi duzugure laguntza? Zein duzue arazoa?

— Gure arazoa jauna —esan zuen—, osoluzea da orain esateko, etsaiak horren gertuditugula, baina labur bilduz, jauna, itsasontzihorretako kapitaina nintzen. Ontzi gizonakmatxinatu egin zaizkit, nekez lortu dut haiek niez akabatzea, eta azkenean leku goibel honeta-

ra ekarri eta hemen uztea onartu dute, bi gizonhauekin batera, bata nire bigarrena, eta besteabidaiari bat; eta hemen hiltzea beste itxaropenikez genuen, jenderik izango ez zelakoan, eta egiaesan oraindik ez dakigu zer pentsatu.

— Non dira basati horiek, zuen etsaiak? —esan nuen—. Joan direla uste al duzue?

— Han daude etzanda, jauna —esan zuen,zuhaizti bat seinalatuz—. Bihotza beldurrez dar-darka daukat ez ote gintuzten ikusiko eta hizke-tan entzungo. Hala gertatu bada, denak hilkogaituzte.

— Ba al dute su-armarik? —esan nuen.Erantzun zidan bi ale besterik ez zituztela,

eta horietako bat txalupan utzi zutela.— Ederki orduan —esan nuen—, utzi gainera-

koa nire esku. Lotan daudenez gero, erraza izan-go da guztiak hiltzea; baina ez al da hobe izangodenak preso hartzea?

Esan zidan haien artean bazirela bi gaizkilezoro, eta ez litzatekeela oso zuhurra izango haie-taz errukitzea; baina bi haiek menderatuz gero,uste zuela gainerakoak beren zereginetara itzu-liko zirela.

Zeintzuk ziren galde egin nion, baina horrenurrutitik ezin zidala erakutsi erantzun zidan; halaere, nire esanak beteko zituela nik esandakoguztian.

— Ederki —esan nuen—, ezkuta gaitezenhaien ikusmen eta entzumenetik, ez daitezenesnatu, guk zer egin erabaki aurretik.

Beraz, beren kabuz atzera egin zuten nirekinbatera, basoak ezkutatu gintuen arte.

— Begira, jauna —esan nuen—, ausartzenbanaiz zuen askatasunaren alde borrokatzera,beteko al dituzu nik jarritako bi baldintza?

Baldintzak entzun aurretik esan zidan biak,bera eta itsasontzia, berreskuratuz gero, erabatnire eskuetan eta nire esanetara egongo zirela;eta itsasontzia berreskuratu ezingo balitz ere,nirekin bizi eta hilko zela, munduko edozeinlekutara bidaltzen nuela ere, eta beste bi gizo-nek gauza bera esan zuten.

— Ederki —esan nuen—, bi dira nire baldin-tzak. Lehenengoa, uhartean nirekin zaudenbitartean, ez duzula aginpidea lortzeko inolakoasmorik izango, eta eskuetan armak jartzenbadizkizut, beti nik esandakoan itzuliko dizkida-

zula, ez didazula inoiz ez niri, ezta nire gauzeikalterik egingo, eta bitarte guztian nire esanakbeteko dituzula. Bigarrena, itsasontziaz jabetzealortzen badugu, ni eta nire zerbitzaria Ingalate-rrara dohanik eramango gaituzula.

Irudimenak eta gizonaren fedeak asma zeza-keten ziurtasun modu guztiak asmatu zituen nirijakinarazteko, zentzuzkoak ziren baldintzahoriek beteko zituela, eta gainera, bizia zor izan-go zidala beti, eta bizi zen artean ez zuela huraahaztuko.

— Ederki, bada —esan nuen—, hemen ditu-zue hiru moskete, sutautsa, balak eta guzti.Orain, esaidazue, zer iruditzen zaizuen eginbeharko genukeela.

Bere esker ona adierazi zidan, ahal izan zuenera guztietan, eta bere bura eskaini zidan nireaginduak betetzeko. Erabakitzen genuena era-bakita ere, esan nion lan zaila izango zela, bainabururatzen zitzaidan bide bakarra denei bateraetzanda zeuden bitartean tiro egitea zela, etabaten bat lehenengo tiro-jasan hilko ez balitz,eta gure mendera etorri nahiko balu, salbatuko

genukeela; eta hartara tiroen norabidea Jainkoa-ren arduraren esku uzten genuela.

Apal-apal esan zidan ez zela haiek hiltzearenaldekoa, ahal izanez gero, baina haietako bigaizkile zentzakaitzak zirela, eta itsasontzikomatxinadaren eragile izan zirela, eta haiek ihesegitea lortuz gero, gureak egin zuela, itsasontzi-ra joan eta gainerako gizonekin itzuliko zirelakogu suntsitzera.

— Ederki, bada, —esan nuen—, beharrakbidezko egiten du nik esandakoa, hori baitugubizia salbatzeko bide bakarra. Hala ere, odolaisurtzeaz kezkatua ikusi nuenez gero, esan nionbakarrik joan beharko zutela eta egoki iruditzenzitzaiena egiten ahalegindu.

Hizketaldiaren erdian batzuk esnatu zirelaentzun genuen, eta geroxeago ikusi genuen bizutik jarri zirela. Galde egin nion ea matxinada-ren buru izandakoren bat zegoen horien artean.

— Ez —esan zuen.— Tira bada, orduan —esan nuen—, utz

iezaiezue ihes egiten, Goi-ardurak onik ateratze-ko esnatu dituela dirudi eta. Orain —esan nuen—

, gainerakoek ihes egiten badizuete, zuen erruaizango da.

Hori ikustean indar hartuta, nik eman nionmosketea eskuan hartu, eta pistola gerrian zera-mala, eta bere bi adiskideek ere eskopeta banazutela, abiatu ziren. Aurretik zihoazen bi gizonekhotsen bat egin behar izan zuten, eta huraentzutean esnatua zegoen itsasgizonetako batbeste aldera jiratu zen, eta gizonak hurbiltzenikusi zituenean, besteei oihu egin zien. Beran-duegi ordea, izan ere, ohiu egin zuen une bereantiro egin baitzuten; baina bi gizonek besterik ez,kapitainak zuhurki gorde baitzuen bere tiroa.Oso ongi zuzendu zituzten tiroak ezagutzenzituzten gizonen kontra, eta beraz, bat zerraldoutzi zuten eta bestea larri zauritua. Baina biga-rrena hilik ez zegoenez gero, zutik jarri eta, estueta larri hasi zen besteei deika. Orduan kapitai-na hurbildu zitzaion eta esan zion beranduegizela laguntza eske aritzeko, eta hobe zuela Jain-koari dei egitea bere doilorkeriak barka ziezaiz-kion, eta hori esan, eta mosketearen ipurdiare-kin eman eta betiko isildu zuen. Taldean bazirenbeste hiru, eta haietako batek zauri arinak

zituen. Ordurako iritsi nintzen, eta larri zeudelaikusita, eta alferrik zela guri aurre egitea, errukieske hasi ziren. Kapitainak bizia barkatuko zielaesan zien, hitz ematen bazioten egindako saldu-keriaz benetan damutuak zeudela, eta leial etazintzo jokatuko zutela berarekin itsasontziaberreskuratzen, eta gero Jamaikaraino erama-ten, handik etorri baitziren. Benetan ari zirelaadierazteko era guztietako ziur hitzak eman ziz-kioten, eta kapitaina haiek esaten zutena sines-teko eta haiei bizia barkatzeko prest zegoelazirudien. Ni ere ez nengoen horren kontra, bainakapitainari agindua eman nion uhartean zeudenbitartean haien eskuak eta oinak lotuta edukitze-ko.

Horretan ari zirela, txalupara bidali nuenOstiral eta kapitainaren bigarrena, ontzia lotueta arraunak eta haize-oihalak handik eramate-ko aginduekin. Geroxeago, beren zorionerakobesteen ondotik alde egin zuten hiru matxina-tuek, tiroak entzutean itzuli ziren, eta kapitainaikusi zutenean, preso izatetik nagusi bihurtu zelaberriz, haiek ere gure mende geratu ziren eta

lotuak izateko amore eman zuten, eta horrelagure garaipena erabatekoa izan zen.

Orduan eginkizun bakarra geratzen zitzai-gun, kapitaina eta biok elkarri gure gertaera etagorabeheren berri ematea. Neu hasi nintzenistorio osoa kontatzen, eta hark arreta handizentzun zuen ia txunditzeraino, eta batez erejanariz eta munizioz hornitzeko egin behar izannituen gauza harrigarriak entzutean; eta nirekontakizuna mirariz betea zegoenez gero, biho-tza jota utzi zion. Baina bere buruaz gogoetaegin, eta berari bizia salbatzeko han babestuaegon nintzela iruditzen zitzaiola bururatu zitzaio-nean, ezin izan zien malkoei eutsi, eta ezin izanzuen hitzik esan.

Elkarrizketa amaitu zenean, kapitaina eta bigizonak nire bizilekuraino eraman nituen, etairten nintzen leku beretik sarrarazi nituen, ale-gia, etxeko goiko aldetik, eta han eskura nituenjanari-mokadu batzuk eskaini nizkien, eta uhar-tean neraman denbora luze luzean egindakoasmakari guztiak erakutsi nizkien.

Erakutsi nien guztiak, esan nien guztiak harrieta zur utzi zituen, baina batez ere kapitainak

nire gotorlekua miretsi zuen, nire bizitokia osoongi ezkutatu nuelako zuhaitz tartean; izan ere,zutoinak zuela hogei urte landatu nituenez, etaIngalaterran baino bizkorrago hazten zirenez,baso txiki bat egin zitzaidan ordurako, etahorren adartsua, ezen ezin baitzen inondik ereigaro, alde batean utzi nion pasabide txiki etabihurritik izan ezik. Esan nion nire gaztelua zelaeta nire egoitza, baina banuela beste atsedenleku bat mendialdean, printze gehienek zutenbezala, zenbaitetan atseden hartzeko erabiltzennuena, eta beste batean hura ere erakutsikoniola; baina gure arazoa une horretan itsasontziaeskuratzeko ahaleginak egitea zela. Bat etorrizen nirekin, baina esan zidan zein neurri hartu ezzekiela eta erabat galduta zegoela, oraindikbeste hogeitasei buru geratzen baitziren ontzigainean, eta azpikeria madarikatua egin zutenezgero, eta harengatik legez heriotza merezi zute-la jakinda, gogor eutsiko ziotela egoerari beste-rik ezean, eta aurrera egingo zutela, bazekiteneta menderatuak izanez gero, Ingalaterrara edoedozein ingeles koloniatara iritsi bezain lasterurkamendira eramango zituztela, eta horregatik

ez geniekeela erasorik egin beharko, horrengutxi izanda.

Gogoeta egin nuen pixka batean hark esan-dakoaz, eta oso arrazoizko ondorioa zela eraba-ki nuen, eta horrenbestez zerbait pentsatu behargenuela lehenbailehen, bai ontzi gaineko itsasgi-zonak trikimailuren bat erabilita ezustean harra-patzeko, bai haiei lehorreratzen eta gu mendera-tzen ez uzteko. Halako batean, burura etorrizitzaidan handik gutxira, itsasgizonak, adiskideeieta txalupari zer gertatu zitzaien jakin nahian;haien bila etorriko zirela lehorrera ontziko bestetxalupan, eta agian armatuak etorriko zirela, etaindartsuegiak izan zitezkeela guretzat. Hori arra-zoizkoa iruditu zitzaion kapitainari.

Horrenbestez, esan nion egin behar genuenlehenengo gauza hondartzan zegoen ontziarenazpia zulatzea zela, horrela ezingo baitzutenhandik eraman, eta barruan zuen guztia ateraondoren, ur gainean ibiltzeko baliogabetzea.Horretarako, ontzian sartu ginen, atera genituenhan zeuden armak eta aurkitu genituen bestegauza guztiak; hau da, brandy botila bat etaronez betetako beste bat, opil batzuk, sutauts

adar bat, eta ehun zati batean bildutako azukrekozkor handi bat, bospasei libratakoa edo. Guz-tia oso ongi etorri zitzaidan, batez ere brandy-aeta azukrea, urte asko baitziren ahitu zitzaizki-dala.

Gauza horiek guztiak lehorrera eraman geni-tuenean, lehen esan bezala, arraunak, masta,haize-oihala eta txalupako lema aterata baikeni-tuen ordurako, zulo handi bat egin genion txalu-paren azpiari, eta horrela, gu menderatzeko adi-nako kopuruan iristen baziren, ezingo zuten txa-lupa handik eraman.

Egia esan, ez nuen uste itsasontzia eskura-tzeko gai izango ginenik, baina hau zen nireasmoa: txalupa han utzita alde egiten bazuten,ez nuen zaila ikusten han ginenon artean txalu-pa berriro konpontzea Haizebeko uharteetarairisteko, eta bidean gure adiskide espainiarrenbila joateko, artean gogoan bainituen.

Eta helburu horiek lortzeko lanean arituginen. Lehenik eta behin, indarraren indarreztxalupa hondartzan gora eraman genuen, itsas-gorak ur handitara eraman ez zezan, gero txalu-pari zulo handi samar bat egin genion, errazegi

ez itsutzeko, eta eserita ginen handik aurrera zeregingo genuen pentsatzen; halako bateanentzun genuen itsasontziak tiro egin zuela, etatxalupari keinuak egiten zizkiotela ikurrinazontzira itzularazteko. Baina txalupa mugitu ezzenez gero, beste zenbait tiro eta keinu egin ziz-kioten.

Azkenean, keinu eta tiro guztiak alferrikako-ak zirela eta txalupa ez zela itzultzen ikusita,konturatu ginen, nire betaurreko luzearen lagun-tzaz, beste txalupa bat bota zutela itsasora etalehorrera zetorrela. Hurbildu ahala, gutxienezhamar gizon zetozela ikusi genuen, eta armakzekartzatela.

Ontzia hondartzatik ia bi legoatara zegoenezgero, aurrez aurre ari zitzaizkigun hurbiltzen, etagizonak argi eta garbi bereizten genituen, baitahaien aurpegiak ere; izan ere itsasaldiak bestetxalupatik pixka bat ekialderantz eraman zitue-nez gero, hondartza aurrean arraun egin beharizan zuten, beste txalupa lehorreratu eta utzizuten lekuraino iristeko.

Era horretan, berriro diot, marinelak betebetean ikusi genituen, eta kapitainak txalupan

zetozen gizon guztiak ezagutzen zituen, kanpo-tik eta barrutik. Esan zuen haietako hiru oso zin-tzoak zirela, eta ziur zegoela gainerakoak behar-tuta hartu zutela parte matxinadan, mendera-tuak zeudela ikusita eta beldurrak hartuta. Bainatalde horretako burua zirudien kontramaisua,eta beste guztiak, edozein itsasontzitako mari-nelak bezain doilorrak zirela, eta zalantzarikgabe beren eginkizunean setatsu egingo zutelaaurrera, eta guretzat indartsuegiak izango zirenbeldur zela.

Irribarre egin eta esan nion gurea bezalakoegoeran zeudenek gainditua izan behar zutelabeldurraren neurria, eta ikusita ia edozein egoe-ra guk bizi genuena baino hobea zela, itxarope-na izan behar genuela; izan ere, ondorioak,heriotza nahiz bizia izan, askatasuna ekarrikobaitzigun beti. Galde egin nion zer pentsatzenzuen nire bizitzaren gorabeherez, eta ea askata-sunak ez zuen ahalegintzea merezi.

— Eta non da, jauna —esan nion—, ni zu sal-batzeko bizirik eta osorik uhartean babestuaegon naizen ustea, duela gutxi adore ematen

zizuna? Nik ez dut arazo honetan oztopo bakarbat besterik ikusten.

— Eta, zein da? —esan zuen.— Bada —esan nuen—, zuk esan duzun

bezala, badirela hor datozenen artean onik aterabeharko luketen hiruzpalau kide jator. Horiekbeste marinelen tankera maltzur berekoak izanbalira, pentsatuko nukeen Jainkoaren ardurakgure eskuetan uzteko aukeratuak izan zirela;baina, ez galdu itxaropena, hondartzara iristenden gizon bakoitza gurea izango da, eta hilko daedo biziko da gurekin duen jarreraren arabera.

Ahots ozenez eta aurpegi alaiz hitz egitennion bitartean, konturatu nintzen indarberritunuela; eta horrela gogor ekin genion lanari. Txa-lupa lehenengo aldiz itsasontzitik gurenganahurbiltzen ikusi genuenetik, atxilotuak bereizteaerabakia genuen, eta ordurako ongi ezkutatuakgenituen.

Horietako birekin kapitainak besteekin bainozalantza handiagoak zituen, eta Ostiralekin etaguk salbatutako hiru gizonetako batekin leizezu-lora bidali nituen. Han nahiko urrun zeuden, etaaukerarik ez zuten, ez entzunak eta ez aurkituak

izateko, eta, askatzea lortzen bazuen, ezta baso-ko irteerarik aurkitzeko ere. Lotuta utzi zituzten,baina jatekorik bazuten, eta hitz eman zieten,han geldirik geratzen baziren, aske utziko zituz-tela egun pare batean; baina ihes egiteko ahale-ginik eginez gero, errukirik gabe hilko zituztela.Zin egin zuten bazterraldia jasankortasunez era-mango zutela, eta eskerrak eman zituzten jana-riak eta argia uztean eman genien tratu onaga-tik; izan ere, Ostiralek haien erosotasunerakogeuk egindako kandeletako batzuk eman baitziz-kien, eta bera kanpoan zelatan izango zutelabesterik ez zien esan.

Beste atxilotuek tratu hobea hartu zuten. Bikeskuak lotuta zituzten, kapitaina ez baitzenhaiek aske uzteaz fidatzen, baina beste biakneure esanetara jarri nituen, kapitainarengomendioz, eta gurekin bizi eta hiltzeko prestzeudela esanez, zinez emandako hitzean oinarrihartuz. Horrenbestez, horiekin eta beste hirugizon jatorrekin denera zazpi gizon ongi armatuginen; eta zalantzarik ez nuen gai izango ginelahan zetozen hamar gizonei aurre egiteko, kontu-

tan hartuz kapitainak esan zuela hiruzpalau jatorere bazetoztela haien artean.

Ontziko gizonak beste txalupa zegoen leku-raino iritsi bezain laster, hondartzaraino iritsi,denak lehorreratu, eta txalupa hondartzan goraarrastaka eraman zuten. Horrek poza emanzidan, beldur bainintzen agian ez ote zutennahiago izango txalupa hondartzatik hurbilsamar ainguratu, eta barruan hura zaintzekonorbait utzi; eta horrela ezingo genukeen txalu-pa geureganatu.

Hondartzara iritsi orduko, lehenik eta behinbeste txaluparaino lasterka joan ziren, eta errazigerri nien ezuste galanta hartu zutela txalupatresnagabetua aurkitu zutenean; lehen esanbezala, barrua hutsik eta azpian zulo handi batzuela.

Pixka batean pentsatzen egon ondoren, biz-pahiru oihu handi egin zituzten, lagunei indarguztiz dei eginez, haiek entzuteko ahaleginean,baina dena alferrik izan zen. Gero biribilean jarrieta batera argi eta garbi entzun zen tiro-danba-da egin zuten arma txikiekin, eta haren oihartzu-nak basoan burrunba sortu zuen. Baina horretan

amaitu zen dena. Leizezuloan zeudenek ziurginen ez zutela entzun, eta gure ardurapeanzeudenek, ongi entzun zuten arren, ez zirenerantzutera ausartu.

Horren harrituta eta liluratuta geratu ziren,gero esan zigutenaren arabera, ezen berriroontzira itzultzea erabaki baitzuten, gizon guztiakhilik zeudela, eta txalupak azpia zulatua zuelabesteei jakinarazteko. Horrenbestez, berehalatxalupa berriz itsasoratu eta denak barruansartu ziren.

Kapitaina harri eta zur geratu zen, zer egin ezzekiela, uste baitzuen berriro itsasontzira igo,haize-oihalak zabaldu eta adiskideak galdutzatemango zituztela, eta ontzia berreskuratzekoitxaropenik izan zuen arren, betiko galdukozuela. Baina berehala beste gauza batek izutuzuen.

Txalupan ez ziren oso urrutira iritsi, berrirohondartzara itzultzen ikusi genituenean, bainaitxuraz asmo berri batekin, denen artean eraba-kitakoa nonbait; alegia, txalupan hiru gizonuztea, eta gainerakoak lehorrera joatea, men-dialdean lagunen bila aritzeko.

Atsekabe handia izan zen guretzat, ez baike-nekien zer egin, lehorrera iritsitako zazpi gizonhoriek harrapatzea ez baitzen guretzat abantailahandia izango, txalupa joaten uzten bagenuen,orduan gainerakoek aingura jaso eta haize-oiha-lak hedatuko baitzituzten, eta itsasontzia berres-kuratzeko aukera galduko baikenuen. Dena den,itxarotea eta gauzak nola gertatzen ziren ikusteabeste biderik ez genuen. Zazpi gizonak lehorrerairitsi ziren, eta txalupan geratu ziren hirurek itsa-sertzetik urruti samar eraman zuten ontzia, etahan aingura bota, eta lagunen zain geratu ziren.Beraz ezinezkoa gertatzen zitzaigun haienganatxalupaz joatea.

Hondartzara iritsi zirenak bata bestearenondoan estu-estu zeudela egin zuten aurreramendixka baten tontorrerantz, nire bizilekuarengainean hain zuzen ere, horregatik guk argi etagarbi ikusten genituen, baina haiek gu ez. Pozahartuko genukeen guregana gehiago hurbildubalira, tiro egin ahal izango baikenien, edo urru-nago joan izan balira, ateratzeko aukera emangobaitziguten.

Baina mendi tontorrera iritsi zirenean, etahandik ipar-ekialdeko ibarrak eta basoak, etauhartea lauagoa zen aldea ikusi zutenean, oihu-ka eta garrasika aritu ziren indarrak ahitu arte.Eta itxuraz, hondartzatik urruntzeko eta elka-rrengandik bereizteko asmorik ez zutenez gero,zuhaitz baten azpian eseri ziren denak, egoeraaztertzera. Lo hartzea erabaki izan balute, bestetaldeak egin zuen bezala, mesede ederra egingoziguten, baina beldurtuegiak zeuden lotarako, ezbaitzekiten zein zen ikaratzen zituen arriskua.

Kapitainak arrazoizko proposamen bat eginzidan haien erabakia ikusita, alegia, agian berri-ro tiro-danbada egingo zutela, lagunek entzunzezaten, eta guk denok batera eraso egin behargeniela, hain zuzen ere, armak hutsak zituztenunean; orduan amore emango zutela eta odolisurketarik gabe errendituko genituela. Gusto-koa nuen proposamena, baldin eta haienganagaraiz nahikoa hurbiltzea lortzen bagenuen,haiek armak berriz bete baino lehen.

Baina ez zen horrelakorik gertatu, eta denbo-ra luzean egon ginen zain, zein erabaki hartu ezgenekiela. Azkenean esan nien, nire ustez, ez

zegoela zereginik gaua egin arte, eta orduan,txalupara ez baziren itzultzen, agian bideren bataurkituko genuela haien eta itsasertzekoenartean kokatu, eta trikimailuren baten bidez,txalupakoak hondartzara etorrarazteko.

Zain eta zain egon ginen, baina alde egingozutelakoan oso kezkatuak, eta nahigabe handiaizan genuen, bilera luzeen ondoren, denak bate-ra zutik jartzen eta itsasorantz abiatzen ikusigenituenean. Zirudienez, beldurrak airean zeu-den leku hartako arriskuengatik, eta itsasontziraitzuli, lagunak galdutzat eman eta buruan zutenbidaldiarekin aurrera egitea erabaki zuten.

Hondartzara lasterka joaten ikusi ordukobururatu zitzaidan hori; eta hala gertatu zen,lagunak bilatzeari utzi zioten eta itzultzeko prestzeuden. Kapitaina, nire gogoeten berri eman nio-nean, lur jota geratu zen; baina berehala triki-mailu bat bururatu zitzaidan gizonak itzularazte-ko, eta nire helburua erabat betetzeko.

Agindu nion Ostirali eta kapitainaren bigarre-nari, Ostiral salbatu nuenean, basatiak lehorre-ratu ziren aldean, alegia mendebalean zegoenerreka hori bera zeharkatzeko; eta esan nien

milia erdi batera edo zegoen bizkargune baterairitsi bezain laster, ahal zuten ozenkien oihu egi-teko, eta han egoteko itsasgizonek oihuakentzun arte. Itsasgizonen erantzuna entzunorduko, berriz itzultzeko, eta ezkutuan, itzulingu-ruka ibiltzeko, beti haien oihuei erantzunez, etauhartean ahal zuten barruraino eramateko, eta,ahal izanez gero, itsasgizonak basoan barrenaurrunarazteko, eta gero berriz nik esandako zen-bait bide hartuta niregana etortzeko.

Txalupan sartzeko zorian zeuden Ostiraleketa kapitainaren bigarrenak oihu egin zutenean.Oihuak entzun orduko, erantzun eta hondartzanaurrera abiatu ziren lasterka mendebalerantz,ahotsa entzun zuten aldera, errekak geldiarazizituen arte, ura oso goian baitzegoen, eta ezinbaitzuten beste aldera igaro. Txalupari dei eginbehar izan zioten erreka zeharkatzen laguntze-ko, hain zuzen ere, nik espero nuen bezala.

Beste aldera iritsi zirenean, konturatu nin-tzen txalupak errekan gora egin zuela tartehandi samar bat, eta lurrez inguratutako kaimoduko batera iritsi zirenean, hiru gizon horieta-ko bat aukeratu zuten besteekin joateko, eta bi

besterik ez zituzten txalupa zaintzen utzi, hurazuhaitz txiki baten errondoari lotuta zutela.

Hori zen nahi nuena, eta berehala, Ostiral etakapitainaren bigarrena beren eginkizunean utzi,eta gainerakoak hartu nituen. Txalupako gizo-nen ikusmenetik kanpo erreka zeharkatugenuen, eta ezustean harrapatu genituen, arris-kuan zeudela konturatu baino lehen; bata leho-rrean zegoela eta bestea berriz, txalupan. Leho-rrean zegoena erdi lo erdi esna zegoen, eta zutikjartzera zihoan. Kapitaina aurrean zihoan, etaharen gainera jauzi egin, eta lurrera bota zuen.Gero txalupan zegoenari amore emateko esanzion, bizirik jarraitu nahi bazuen.

Arrazoi gutxi behar izan ziren bakarrik zego-en gizon bat amore ematera behartzeko, bostgizon aurrean zituela, eta bere adiskidealurrean. Gainera matxinadan beste itsasgizonakbezain sartuta ez zegoen hiru haietako bat zelazirudien, eta horregatik amore eman ezezik, zin-tzo-zintzo gurekin bat egin zuen.

Bitartean, Ostiral eta kapitainaren bigarrenaongi moldatu ziren gainerakoekin beren lanean,eta tontor batetik bestera eta baso batetik bes-

tera eraman zituzten, oihuka eta erantzunka, ezbakarrik haiek erabat lehertuta utzi arte, baitaere txalupara gaua egin baino lehen ezingo zire-la iritsi ziur egon arte; eta haiek ere leher egindazeuden guregana iritsi zirenerako.

Gauean zain egotea beste eginkizunik ezgenuen, haiei eraso egiterakoan ez genuela hutsegingo garbi ikusi arte.

Ordu batzuk igaro ziren Ostiral itzuli zenetik,haiek txaluparaino iritsi zirenerako, eta iritsibaino lehenago, aurrean zetozenei entzungenien atzekoei deika eta mugitzeko esanez, etahoriei neka-neka eginda zeudela, eta ezin zutelaarinago ibili erantzunez; eta hori oso berri onaizan zen guretzat.

Azkenean iritsi ziren txaluparaino, baina ezi-nezkoa da haiek egin zituzten zalapartak azal-tzea txalupa errekatik kanpo, lehorrean, aurkituzutenean; itsasbehera baitzen, eta han utzitakobi gizonak ez baitziren inon ageri. Bata bestearideika entzun genituen modu negargarrienean,uhartea sorgindua zegoela elkarri esaten, biz-tanleak bazituen hil egingo zituztela, eta dea-

bruak eta izpirituak bazeuden, berriz, handikeraman eta jan egingo zituztela.

Berriro egin zuten oihu eta beren izenez deiegin zieten bi adiskideei behin eta berriz; bainaez zen erantzunik izan. Handik pixka batera ikusiahal izan genituen, han zegoen argi eskasez,atzera eta aurrera zebiltzala, eskuak bihurrituz,etsiak hartuta dauden gizonak bezala, etabatzuetan txalupara joan eta atseden hartzerahan esertzen zirela; gero berriz hondartzara itzu-li eta inguruan ibiltzeko, eta berriro ere lehengogauza bera egiteko.

Nire gizonek gauean bat-batean eraso egite-ko baimena ematea besterik ez zuten nahi,baina nik abantaila izan nahi nuen, haietaz erru-kitu eta ahal ziren gutxienak hiltzeko; eta, batezere, ez nuen arriskuan jarri nahi gure gizonenbizitza, besteak ongi armatuak zeudela banekieneta. Itxarotea erabaki nuen, elkarrengandikbereizten ziren ikustea; eta ziur egoteko, gehia-go hurbildu nintzen zelatan egitera, eta Ostiralieta kapitainari agindu nien lauoinka inork ikusigabe joateko, lurretik ahal zuten hurbilena, eta

haiengana ahal zuten gehiena hurbiltzeko, tiroegin baino lehen.

Ez zeramaten denbora luzea jarrera horretan,kontramaisua, matxinadaren buru izandakoa,eta orduan besteak baino izutuago eta etsiagozegoela zirudiena, beste bi itsasgizonekin oinezhurbildu zitzaienean. Kapitaina sutan zegoen,bere etsairik zitalena ia bere mendean izateaga-tik, eta horrenbesteraino, ezen ia ezin izan bai-tzuen patxadarik hartu, harengana hurbildu, etabera zela ziurtatzeko. Ahotsa besterik ez zionentzun, baina pixka bat gehiago hurbildu zire-nean, kapitaina eta Ostiral zutik jarri ziren, etatiro egin zieten.

Suaren hotsa entzun orduko, berehala eginnuen aurrera gudaroste osoarekin, orduan zortzigizonetakoa, alegia, ni neu, generalissimo-a;Ostiral, nire ordezko nagusia; kapitaina eta berebi laguntzaileak, eta guk armaz hornitu genituengerrako bi presoak.

Haiengana ilunpetan iritsi ginen, eta ezin izanzuten zenbat ginen ikusi. Txalupan utzi zutengizonetako bati, eta orduan gure alde zegoena,besteei izenez dei eginarazi nion, hizketatzeko

modurik ote zegoen ikusteko; eta gauzak guknahi bezala gertatu ziren; ez baitzen harritzekoa,egoera ikusita, haiek amore eman nahi izatea.Beraz indar guztiz oihukatu zuen baten izena:

— Tom Smith! Tom Smith!Tom Smithek berehala erantzun zuen.— Nor haiz, Robinson? —nonbait ahotsa eza-

gutu zion.— Ai ene! Jainkoaren izenean —Tom Smit-

hek—, bota armak eta etsi, edo bestela hemen-go aldia egina duzue.

— Noren aurrean etsi behar diagu? Non zeu-dek? —esan zuen Smithek berriz.

— Hemen —esan zuen Robinsonek—, hemenzegok gure kapitaina eta duela bi ordu zuenatzetik dabiltzan beste berrogeita hamar gizon.Kontramaisua hilda zegok, Will Frye zauritua, etani atxilotu naitek, eta ez baduzue amore ema-ten, zuenak egin dik.

— Barkamena emango zaiguk, amore ema-nez gero? —esan zuen Tom Smithek.

— Galde egingo diat, baina etsiko duzuelahitza ematen badidak —esan zuen Robinsonek.

Kapitainari galde egin zion eta honek esanzuen orduan ozenki:

— Hi, Smith! Ezagutzen duk nire ahotsa,armak berehala uzten badituk eta amore ema-ten baduk, onik irtengo zarete, denak Will Atkinsizan ezik.

Hori entzutean esan zuen Will Atkinsek oihu-ka:

— Jainkoaren izenean, kapitain, emaidazubarkamena, zer egin dut nik? Denak izan dira nibezain gaiztoak.

Baina, bide batez esango dut, ez zela egia.Zirudienez, Will Atkins hura izan baitzen, matxi-natu zirenean, kapitaina preso hartu zuen lehe-nengo gizona, modu txarrean erabili zuena, etaeskuak lotu eta irain hitzak esan zizkiona. Denaden, kapitainak esan zion zentzuz jokatu etaarmak utzi behar zituela, eta gero gobernariarierrukia eskatzera joateko. Niri buruz ari zen huraesatean, denek gobernari esaten baitzidaten.

Hitz batean, denek utzi zituzten armak, etabizia barkatzeko erregutu zuten; eta haiekin hiz-ketatu zen marinela eta beste bi bidali nituendenak lotzera. Gero nire berrogeita hamar gizo-

netako gudaroste bikainak —hiru horiek kontu-tan izanda ere, denera zortzi gizon besterik ezzituenak—, aurrera egin zuen marinel guztiaketa txalupa eskuratu arte. Ni, berriz, beste bate-kin haien ikusmenetik kanpo geratu nintzen,estatu arrazoiak zirela eta.

Gure hurrengo eginkizuna txalupa konpon-tzea zen, eta ontzia nola geureganatu pentsa-tzea. Kapitainak bazuen orduan haiekin hizketa-tzeko astia; aurpegiratu zizkien berarekin eginzituzten bidegabekeriak, eta beren asmoetanaurrera eginez gero, egingo zituzten gaiztakeriaare handiagoak, eta bide horrek denak ezbeha-rrera eta zoritxarrera eramango zituela, etaagian urkamendira.

Denek oso damututa ziruditen, eta bizia bar-katzeko erregutu zioten. Baina kapitainak esanzien ez zirela bere presoak uhartearen agintaria-renak baizik; uharte soil eta jendeztatu gabebatean lehorreratuko zituztela uste izan zutela,baina Jainkoaren mesedea izan zela uharte jen-deztatu horretan egokitzea, eta hango goberna-ria gizon ingeles bat izatea. Hark nahi izanezgero, denak urkatuko zituela; baina barkamena

eman zienez gero, uste zuela Ingalaterrara bida-liko zituela, hango legearen aurrean erantzutera;denak Atkins izan ezik, gobernariak aginduaeman baitzuen hiltzeko presta zedin, goizeanurkatuko zutelako.

Dena berak asmatutakoa izan arren, lortunahi zuen ondorioa ekarri zion. Atkins belaunikojarri zen, eta kapitainari erregutu zion goberna-riaren aurrean bitartekari izateko, hark barkame-na eman ziezaion; eta beste guztiek ere erregu-tu zioten, Jainkoaren izenean, Ingalaterrara ezbidaltzeko.

Orduan bururatu zitzaidan askatasunarengaraia iritsi zitzaigula, eta erraza izango zelagizon horiek gure alde jartzea ontzia eskuratze-ko ahaleginean. Ilunpetan ezkutatu nintzenhaien ondotik, nolako gobernaria zuten ikus ezzezaten, eta kapitaianari niregana etortzeko deiegin nion. Baina niregandik urrun samar zegoe-nez gero, gizonetako bati eman nion hari dei egi-teko agindua, eta hark esan zion:

— Kapitain, agintariak deitzen dizu.Eta kapitainak erantzun zuen:— Esan jaun gorenari oraintxe noala.

Horrek ziria sartu zien bete betean, etadenek sinetsi zuten agintaria han inguruan zego-ela bere berrogeita hamar gizonekin.

Kapitaina etorri zitzaidanean, itsasontziaeskuratzeko nuen asmoaren berri eman nion,eta horrenbeste gustatu zitzaionez gero, hurren-go egunean nire proposamena aurrera eramateaerabaki zuen. Baina erosoago aritzeko, eta arra-kasta seguruagoa izateko, atxilotuak bereizibehar genituela esan nion, eta Atkins eta bestebi okerrenetakoen bila joan behar zuela, etaeskuak lotuta, besteak zeuden leizezulora bidalibeharko zituela. Lan hori Ostirali eta kapitainare-kin batera lehorreratu zituzten bi gizonei egokituzitzaien.

Leizezulora eraman zituzten, kartzelara era-mango balituzte bezala, leku ikaragarria baitzenbenetan, batez ere egoera horretan zeuden gizo-nentzat. Gainerakoak, bere garaian zehatz-mehatz deskribatu nuen mendiko itzalpera, nikdeitzen nion bezala, bidali nituen. Eta hesiz ingu-ratua zegoenez gero, eta gizonak eskuak lotuta,lekua segurua zen, kontutan izanda jokabidea-ren arabera epaituak izango zirela.

Goizean kapitaina bidali nuen haiekin hizke-tatzeko asmoz, hitz batean, zer zioten ikertzera,gero itsasontzia ezustean hartu eta geuregana-tzera joateko fidagarritzat jotzen zituen ala ezniri jakinarazteko. Hitz egin zien egin zizkiotenirainez, erabili zuten modu txarrez, eta esan ziengobernariak bizia barkatu bazien ordu arte, Inga-laterrara bidaliak izanez gero, zalantzarik gabe,han kateatu eta urkatuko zituztela; baina itsa-sontzia berreskuratzeko gizalegezko ahalegi-nean parte hartzen bazuten, eginahalak egingozituela gobernariaren barkamena lortzeko.

Edonork pentsa dezake zein azkar emangozioten baiezkoa egoera horretan zeuden gizo-nek. Belauniko jarri ziren kapitainaren aurrean,eta hitz eman zioten, madarikaziorik handienakesanez, zintzo jokatuko zutela azken odol tantoaharen alde isuri arte, eta bizia zor izango ziotela,eta munduko edozein tokitara jaongo zirelaharen atzetik, eta aitatzat izango zutela biziziren artean.

— Ederki —esan zuen kapitainak—, goberna-riarengana joan beharra dut eta esan didazuena-

ren berri emango diot, eta ikusiko dut zer eginharen baiezkoa lortzeko.

Beraz, niregana etorri zen gizonen aldartea-ren berri ematera, eta esan zidan benetan ustezuela leialki jokatuko zutela.

Hala ere, ziurrago egoteko, berriz itzultzekoesan nion eta hango taldetik bost bereizteko, etaesateko, gobernariak gizonen kezkarik ez zuelaikusteko, bost gizon horiek hautatuak izan zirelaharen laguntzaile izateko, eta gobernariak bestebiak, eta gaztelura, nire leizezulora alegia, presoeramandako hirurak bahituta izango zituelabeste bosten leialtasunaren ordainetan; etaeginkizunean zintzo jokatzen ez bazuten, bahi-tuak zeuden bostak itsasertzean bizirik zintzilika-tuko zituztela.

Gauza latza zirudien, eta horrenbestez sines-tarazi zien gobernaria ez zebilela brometan.Dena den, hura onartzea beste irtenbiderik ezzuten, eta atxilotuen zeregina zen kapitainarenaadina, beste bostak beren eginbeharrekoa bete-tzeaz jabearaztea.

Gure indarrak era honetara izan ziren antola-tuak eginkizuna aurrera eramateko:

1. Kapitaina, haren bigarrena, eta bidaiaria.2. Lehenengo taldeko bi atxilotuak, kapitainakhaien izaeraz esandakoa entzun ondoren, aska-tasuna eman eta armaz hornitu genituenak. 3.Ordu arte nire mendiko itzalpean gordeta izannituen beste bi, eskuak lotuta egon arren, kapi-tainaren eskariz aske utzi genituenak. 4. Azkenunean aske utzitako beste bostak; denera hama-bi, leizezuloan bahituak genituen bostaz gainera.

Kapitainari galde egin nion, ea gizon kopuruhorrekin ausartuko litzatekeen ontzia beregana-tzera abiatzea; izan ere, ez baitzitzaidan egokiairuditzen, ez ni eta ez nire zerbitzari Ostiral uhar-tetik urruntzea, atzean zazpi gizon utzita, nahi-koa lan baikenuen haiek bereizita mantentzen,eta behar zutenaz hornitzen. Leizezuloko bostak,lotuta edukitzea erabaki nuen; hala ere Ostiralegunean bitan joaten zitzaien behar zutena era-matera; beste biei berriz, janariak garraiaraztennizkien leizezulotik urrun samarreraino, eta han-dik Ostiralek jasotzen zituen.

Bahituei neure burua azaltzera kapitainare-kin joan nintzen, eta hark esan zien ni nintzelaberaien zaindari izateko gobernariak jarri zuen

pertsona, eta gobernariaren aginduz debekatuazutela inora joatea, nire aginduz ez bazen, etakontrakorik eginez gero, gaztelura eramangozituztela kateatuak izateko. Neure burua gober-nari gisa inoiz ikusten utzi ez genienez gero,beste pertsona bat banintz bezala azaldu nin-tzaien, eta gobernariaz hitz egin nien, gudari tal-deaz, gazteluaz, eta abar, aukera nuen guztie-tan.

Kapitainak bi txalupak tresnatzea beste zail-tasunik ez zuen aurrean, batek zuen zuloa kon-pontzea eta gizonez hornitzea. Bidaiaria txalupabateko kapitain izendatu zuen, beste lau gizone-kin; eta bera, bigarrena, eta beste bost gizonbestean abiatu ziren. Eginkizuna primeran betezuten, itsasontziaren ondora gauerdi inguruaniritsi baitziren. Itsasontzikoen entzumenera iritsibezain laster, kapitainak Robinsoni agindu zionoihu egin zezan, gizonak eta txalupa zekartelaesanez, eta haiek aurkitzen lan handia izan zute-la, eta abar; eta hizketan aurrera egin zezan itsa-sontziaren saihets batera iritsi bitartean.Orduan, kapitaina eta haren bigarrena sartuziren lehenbizi, armak eskuan zituztela, eta mos-

ketearen ipurdiaz jo, eta berehala utzi zituztenkonorterik gabe orduan kontramaisu zena etaarotza. Itsasgizon leialen laguntzaz, ontzi gai-nean eta zubian zeuden guztiak lotu zituzten,eta sabaizuloak ixten hasi ziren, behean zeude-nei handik ateratzen ez uzteko. Beste txalupanzetozenak brankako abenkatatik sartu ziren, etabrankako gazteluaz eta sukaldera ematen zuensabaizuloaz jabetu ondoren, han aurkitutako laugizon atxilotu zituzten.

Hori amaitu ondoren, eta denak ontzi gai-nean oso eta sendo zeudenean, kapitainak berebigarrenari agindu zion, beste hiru gizonekinbatera, txopako zubiaren estalpean indarrez sar-tzeko, han babestu baitzen kapitain matxinatua,larrialdia zela entzun orduko, beste bi itsasgizo-nekin eta ontzi mutilarekin batera, armakeskuan zituztela. Eta kapitainaren bigarrenakatea burdinagaz errotik atera eta bota zuenean,kapitain berriak eta haren gizonek tiro eginzuten parrastan aurrean zeudenen kontra, etakapitainaren bigarrena zauritu zuten, mosketebala batek besoa hautsi baitzion, eta baita bestebi gizon ere, baina ez zuten inor hil.

Kapitainaren bigarrena laguntza eske, estal-pe barrura oldartu zen zauri eta guzti, eta pisto-la hartu eta tiro eman zion kapitain berriariburuan. Bala ahotik sartu eta belarri baten atze-tik irten zitzaion, beraz ezin izan zuen handikaurrera hitzik esan. Hori ikustean gainerakoekamore eman zuten, eta ontzia berreskuratuaizan zen, beste inork bizia galdu gabe.

Itsasontzia berreskuratu bezain laster, kapi-tainak zazpi kanoi tiro egiteko agindu zuen, nire-kin erabaki bezala, arrakastaren berri emateko.Pentsa dezakezue nolako poza hartu nuen huraentzutean, haren zain eserita baineraman hon-dartzan ia goizeko ordubiak ezkero.

Beraz seinalea argi eta garbi entzun ondoren,etzan egin nintzen, eta egun oso nekagarria izannuenez gero, zerraldo hartu nuen lo, tiro batenhotsak ezustean harrapatu ninduen arte. Gero,«gobernari, gobernari» dei egiten zidan ahotsbat entzun nuen, eta kapitainaren ahotsa zelaezagutu nuen. Mendi tontorrera igo nintzenean,han aurkitu nuen, eta itsasontzia seinalatuzbesarkatu ninduen.

— Nire adiskide eta askatzailea —esanzuen—, han duzu zure itsasontzia, zurea baitagoitik behera, gu garen bezala, eta baita barruanduen guztia ere.

Itsasontzira begiratu nuen, eta han zegoen urgainean hondartzatik milia erdi baino pixka batgehiagora; izan ere, aingura jaso baitzutenontzia berreskuratu bezain laster, eta eguraldiaona zenez gero, errekaren ahoaren ondo ondoanainguratu zuten, eta itsasgora izanik, kapitainakzama-ontzitxoa nik garai batean alak lehorreratunituen lekuaren ondoan utzi zuen, alegia nire ateondoan.

Ezusteak hasieran zorabiatzeko puntuan jarrininduen, askatasuna ikusi bainuen aurrez aurre,baliabideak nire eskuetan, eta itsasontzi handibat nahi nuen lekura ni eramateko prest. Tartebatean, ez nintzen hari hitzik esateko gai izan,baina besoetan hartu ninduenean, eskerrakestu-estu heldu nintzaion, bestela lurrera erorikonintzen.

Antzeman zuen nire harridura, eta berehalasakeletik botila bat atera eta niretzat aproposekarritako edari-goxo zurrutada bat eman zidan.

Edan eta lurrean eseri nintzen, eta neure oneraekarri ninduen arren, denbora puska bat beharizan nuen hari hitz bakar bat esan ahal izateko.

Bitarte horretan gizon gizajoa ni bezain biho-tzean joa zegoen, ez ni bezain harri eta zurordea. Milaka gauza goxo eta atsegin esan zizki-dan, ni adoretu eta neure onera ekartzeko. Bainahain zen handia bihotzean nuen poza, ezenbarrua dena nahasi zitzaidan. Azkenean nega-rrari ezin eutsi izan nion, eta handik pixka bate-ra hitza etorri zitzaidan.

Orduan nire txanda iritsi zen, eta nik besarka-tu nuen askatzaile izan nuena, eta biok atseginhartu genuen. Esan nion Zeruak ni askatzekobidali zuen gizona balitz bezala hartzen nuela,eta gertaera guztiek mirari bat beste baten atze-tik ziruditela; gauza horiek mundua gobernatzenzuen Goi-arduraren esku ezkutu baten agerbi-deak zirela, eta Ahalmen amaigabe baten begiakmunduko bazter ezkutuenetara, Hark nahi zue-nean zoritxarrean zeudenei laguntza emateko,irits zitezkeenaren froga.

Ez zitzaidan ahaztu zerura bihotza altxa etaeskerrak ematea. Eta zein bihotzek ez zukeen

Jainkoa bedeinkatuko, ez bakarrik modu miraga-rrian mantendu ninduelako eremu horretan etaegoerarik goibelenean, baizik eta askatasun guz-tiak beti Hari zor dizkiogulako!

Pixka batean hitz egiten aritu ondoren, kapi-tainak esan zidan ontzian zeuden hornigai gutxibatzuk ekarri zizkidala, horren luze hango jabeegin ziren gizatxar haiek lapurretan alferrikgaldu ez zituztenak. Berehala ozenki dei eginzion txalupari, eta marinelei agindu zien gober-nariaren gauzak lehorreratzeko. Opariak ez ziru-dien itsasaldia haiekin batera egitera zihoan nor-baitentzat zenik, uhartean bizitzen geratu beharzuen batentzat baizik, ni han utzita joango balirabezala.

Lehenik eta behin, edari goxo bikainez bete-tako botila kaxa bat eman zidan, sei botila handiMadeirako ardoz beteak (botila bakoitza bi laur-denekoa zen), bi libra tabako primerakoa, hama-bi puska eder haragi gatzatu, eta txerri haragiz-ko beste sei puska, zorro bat ilar eta ehun librainguru opil.

Gainera azukre kaxa bat ekarri zidan, etabeste bat irinez betea, limoiz betetako zorro bat,

lima urezko bi botila, eta beste gauza asko.Baina, horrez gainera, eta niretzat mila aldiz era-bilgarriagoa zena, sei alkandora berri-berri eka-rri zizkidan, sei korbata bikain, bi eskularru pare,zapata pare bat, kapela bat, galtzerdi pare bat,eta kapitainaren beraren jantzi dotore bat, osogutxi erabilia. Hitz batean, burutik oinetarainojantzi ninduen.

Opari oso atsegina eta gustokoa izan zen,edonork pentsa dezakeen bezala, nire egoeranzegoen batentzat; baina ez da mundu honetangauza zakarragorik, baldarragorik eta nekaga-rriagorik izan, niretzat hasieran arropa horiekjanztea izan zena baino.

Oparien eskaintza amaitu, eta gauza onhoriek guztiak nire bizileku txikira eraman zituz-tenean, atxilotuekin zer egin hasi ginen elkarrigaldezka; izan ere, hobe genuen aztertzea eagurekin eramatera ausartu behar genuen ala ez,bereziki haien arteko bi, neurriz gainezka zen-tzagaitzak eta bihurriak zirela jakinda. Kapitai-nak zioen zitalak zirela, eta alferrik ahalegindukoginela haiekin; eramaten bazituen, kateatutaeramango zituela, gaizkileen eran, bidean aurki-

tzen zuen lehenengo ingeles koloniako justizia-ren esku uzteko, besterik gabe. Baina konturatunintzen kapitaina bera ere oso kezkatua zegoelagai horrekin.

Orduan esan nion, nahi bazuen, bi gizonhoriei dei egin eta galde egingo niela zer iritzizuten uhartean gelditzeko ematen zitzaien auke-raz.

— Pozik onartuko nuke nik —esan zuen kapi-tainak—, bene benetan.

— Ederki —esan nuen—, bidaliko dut norbaithorien bila, eta hitz egingo diet zure izenean.

Eta horrela bidali nituen Ostiral eta lehenbahituta egondako biak, izan ere, adiskideekhitza bete zutenez gero, orduan aske baitzeu-den. Esaten ari nintzen bezala, leizezulora bidalinituen hango bost gizonak, zeuden bezala,eskuak lotuta, mendiko itzalpera eramateko, etani iritsi arte han edukitzeko.

Handik denboraldi batera iritsi nintzen, janz-kera berria eta guzti, eta berriro gobernari dei-tzen hasi zitzaizkidan. Denak elkartu ginenean,eta kapitaina alboan nuela, gizonak nire aurreraekartzeko agindua eman nuen, eta esan nien

kapitainarekin izan zuten jarrera doilorrarenberri eman zidatela zehatz-mehatz, eta nola ihesegin nahi izan zuten itsasontzia hartuta, etalapurreta gehiago egiteko asmotan zebiltzala,baina Goi-ardurak ihesbidean harrapatu zituela,eta besteentzat prestatuak zituzten sareetanerorarazi zituela.

Esan nien nire zuzendaritzapean itsasontziaberreskuratua izan zela, itsas-golkoan zegoela,eta kapitain berriak bere gaiztakeriarengatikhartuko zuen ordaina laster ikusiko zutela,masta nagusitik zintzilik ikusiko baitzuten.Beraiei zegokienean, ezer esatekorik zuten jakinnahi nuela, itsaslapurren antzera zintzilikatuakizatea galarazteko, lege haustean harrapatuakizan baitziren, eta zalantzarik gabe, neure agin-teak horretarako eskubidea ematen baitzidan.

Batek beste guztien izenean, zeresanik ezzuela erantzun zuen, zera izan ezik: kapitainakharrapatu zituenean, hitza eman ziela bizia bar-katuko zitzaiela, eta horregatik apal-apal errukiizateko eskatzen zidatela. Baina esan nien nirizegokidanean, ez nekiela errukia nola adierazikonien; hain zuzen ere, uhartetik nire gizon guztie-

kin batera alde egitea, eta kapitainarekin bereontzian Ingalaterrarantz abiatzea erabaki nuela-ko. Kapitainak, berriz, ezingo zituela Ingalaterra-ra eraman, atxilotuen eran kateatuak izanezean, matxinatzeaz eta ontziarekin ihes egiteazhan epaituak izateko, eta horren ondorioa, ondojakin behar zuten bezala, urkamendia izangozela. Beraz, ezin niela esan zer izango zen haien-tzat hobe, baldin eta halabeharrari uharteanitxaroteko gogorik ez bazuten. Hori nahi izanezgero, ez zitzaidala axola, nik handik alde egitekoaukera bainuen; baina, dena dela, banuela biziabarkatzeko nolabaiteko joera, uhartean bizirikirauteko modua izango zutela iruditzen bazi-tzaien.

Eskerrak eman zizkidaten eskaintzarengatik,eta esan zidaten, zalantzarik gabe, nahiagozutela han geratzen ausartu, Ingalaterrara zintzi-likatuak izateko eramanak izan baino; berazhorretan utzi nuen erabakia.

Dena den, kapitainak zenbait oztopo jartzekoitxura egin zuen, gizon atxilotuak han uzteraausartuko ez balitz bezala. Orduan itxura eginnuen harekin pixka bat haserretu nintzela, eta

esan nion nire atxilotuak zirela eta ez bereak;eta haiei barkamena eskaini ondoren, ezin nuelahitza bete gabe utzi, eta hura ez bazitzaion zuze-na iruditzen, aurkitu bezala, aske utziko nituelaberriz; eta gustokoa ez bazuen, joan eta berriroharrapatzeko, ahal baldin bazuen.

Hori entzutean eskerdun azaldu ziren, etaesandakoaren arabera aske utzi nituen. Basorabidali nituen, etorri ziren lekura, eta armak etamunizioa utziko nizkiela, eta oso eroso bizi ahalizateko zenbait ohar emango nizkiela esan nien,ongi iruditzen bazitzaien.

Gero itsasontzira joateko prestatzen aritunintzen, baina kapitainari esan nion gaua gauzakantolatzen emango nuela, eta hobe zuela bitar-tean ontzira joatea, han gauzak behar bezalaedukitzeko, eta hurrengo egunean txalupa leho-rrera bidaltzeko nire bila; eta aldi berean agindunion, kapitain berria, ordurako hila, masta nagu-sitik zintzilikatzeko, uharteko gizonek ikus zeza-ten.

Kapitaina joan zenean, gizonak nire bizileku-ra ekarrarazi nituen, eta zinez hitz egin nienberen egoeraz. Esan nien nire ustez aukera

zuzena egin zutela, eta kapitainak eramatenbazituen, denak zintzilikatuko zituztela. Kapitainberria erakutsi nien ontziko masta nagusitik zin-tzilik, eta esan nien ez zutela zertan besterikespero.

Guztiek han geratzeko gogoa adierazi zidate-nean, nik han izan nuen bizimoduaren berriemango niela jakinarazi nien, beraiena ahaliketa errazena egitearren. Horrenbestez, uhartea-ren azterketa zehatza egin, eta hara nola iritsinintzen adierazi nien; eraikuntzak erakutsi niz-kien, ogia nola egiten nuen, alea nola ereinnuen, mahatsa nola lehortzen uzten nuen, eta,hitz batean, eroso bizitzeko premiazkoa zutenguztia. Uhartean lehorreratzekoak ziren hamaseiespainiarren istorioaren berri ere eman nien,haientzat eskutitz bat utzi nuen, eta gauzakdenen artean erabiliko zituztela hitz emanarazinien.

Nire su-armak utzi nizkien, hau da, bost mos-kete, hiru ehiza eskopeta eta hiru ezpata. Gaine-ra oraindik upel eta erdi pasatxo sutauts gera-tzen zitzaidan, lehenengo urtetik, edo lehenengobi urteetatik aurrera, gutxi erabili bainuen, eta

ez nuen alferrik galtzen utzi. Ahuntzak nolagobernatzen nituen azaldu nien, eta ahuntzakjezteko eta gizentzeko, eta bai gurina eta baigazta egiteko oharrak eman nizkien.

Hitz batean, nire kontakizunaren alderdi guz-tien berri eman nien. Era berean, esan nien lor-tuko nuela kapitainak baiezkoa ematea beste bisutauts upel, eta zenbait barazkiren haziak hanuzteko, nik neuk ere beste garai batean oso gus-tora hartuko nituzkeenak. Eman nien baita ereilar zorro bat, kapitainak nik jateko bidali zidana,eta esan nien, ereinez gero, ugaldu egingo zire-la zalantzarik ez izateko.

Hori guztia egin ondoren, hurrengo eguneangizonak han utzi, eta itsasontzira igo nintzen.Berehala prest ginen itsasoratzeko, baina ezinizan genuen aingura jaso gau horretan. Hurren-go egunean, goizean goiz, uharteko bost gizone-tako bi igerian etorri ziren ontziaren saihetsbateraino, eta beste hiruengatik kexarik negar-garrienak eman ondoren, erregutu ziguten Jain-koaren izenean ontzian hartzeko, bestela hilegingo zituztela, eta kapitainari eskatu zioten

mesedez igotzen uzteko, baita berehala zintzili-katuko bazituen ere.

Horren aurrean kapitainak itxura egin zuen,nirekin hitz egin ezean, ahalmenik ez zuela,baina zenbait zailtasun aditzera eman ondoren,eta benetan zentzatuko zirela gizonei zin egina-razi ondoren, ontziratuak izan ziren. Handikpixka batera zigorrez jo eta kolpatu zituzten, etageroztik gizon zintzo eta esanekoak izan ziren.

Geroxeago, itsasgora zenean, lehorrera bida-li zuten txalupa, gizonei hitz emandako gauzakzeramatzala; kapitaianak, nire eskariz, haienkutxak eta arropa batzuk eransteko aginduaeman zuen, eta haiek oso esker onez hartu zituz-ten. Nik ere adore aman nien esanez, ontzirenbat haien bila bidaltzeko modurik izaten banuen,ez nituela ahaztuko.

Uhartea utzi nuenean, oroigarri gisa, neukegindako ahuntz larruzko longain handia, eurita-koa, eta papagaia ontzira eraman nituen. Ezzitzaidan ahaztu lehen ere aipatutako dirua,horren denbora luzean erabili gabe egoteagatikherdoildua eta belztua zegoena, eta pixka batigurtzi eta garbitu arte zilarra zenik inork sinetsi-

ko ez lukeena. Era berean, ez nuen ahaztu itsa-sontzi espainiar hondoratuan aurkitu nuen dirua.

Eta horrela uhartea utzi nuen, abenduaren19an, itsasontziko oharren bidez jakin ahal izannuenez gero, 1686. urtean, han hogeita zortziurte, bi hilabete, eta hemeretzi egun emanondoren, eta bigarren gatibualdi honetatik askegeratu nintzen, Saleko mairuen artetik bela-ontzian egin nuen lehenengo ihesaldiaren hila-beteko egun berean.

Itsasontzi horretan, bidaldi luzea egin ondo-ren, Ingalaterrara iritsi nintzen, ekainaren 11n,1687. urtean, hogeita hamabost urte handikkanpo igaro ondoren.

Ingalaterrara itzuli nintzenean ezezagunanintzen denentzat, inoiz han ezagunik izan ezbanu bezala. Emakume ongile eta diruzain zin-tzoa oraindik bizirik zegoen, eta haren eskuetanutzi nuen nire diru guztia, baina zoritxar handiakizan zituen bizitzan zehar; bigarren aldiz alar-gundu zen, eta behar gorrian bizi zen. Zor zida-nagatik ez kezkatzeko esan nion, hark ez ziolaarazorik sortuko; aldiz, bere garaian nirekin izanzuen arduragatik eta zintzo jokatzeagatik, esker

onez laguntza eman nion neure diru apurrakuzten zidan neurrian; izan ere, garai horretanezin izan nuen gauza handirik egin, baina hitzeman nion ez nuela inoiz ahaztuko bere antzina-ko ontasuna, eta ez nuen ahaztu laguntzekoadina izan nuenean, bere garaian azaldukodudan bezala.

Gero Yorkshire-ra jo nuen, baina aita hila zenordurako, eta ama eta familia osoa zendua, biarreba eta anaia baten umeetako bi izan ezik,eta aspaldi hildakotzat hartu nindutenez gero, ezzidaten inolako ondarerik utzi. Beraz, hitzbatean, ez nuen inolako laguntzarik aurkitu, etaneukan diru eskasarekin ezin nuen gauza handi-rik egin han bizimoduari aurre egiteko.

Hala ere, espero ez nuen esker on bat ereizan nuen, eta zera izan zen: ontziko kapitainak,nik atseginez uhartean salbatu nuena, harenontzia eta zama bezalaxe, dotore kontatu zienontzigileei nola salbatu nituen ontzia eta gizo-nak, eta elkar ezagutzera gonbidatu ninduten,ontziarekin zerikusia zuten beste zenbait merka-tarirekin batera; eta denak eskerrak eman eta

eman aritu zitzaizkidan egin nuenagatik, eta ia200 libra esterlinatako opari bat egin zidaten.

Baina nire bizitzaren gorabeherez, eta mun-duan bizimodua aurrera ateratzeko nituen balia-bide eskasez gogoeta egin ondoren, Lisboarajoatea erabaki nuen, eta han Brasilgo lur-sailenegoeraz informaziorik, eta nire auzoaren berririklortzen nuen ikusi, arrazoiak bainituen uste iza-teko hark aspaldi hildakotzat joko ninduela.

Asmo horrekin Lisboarantz joateko ontziratunintzen, eta hara hurrengo apirilean iritsi nin-tzen. Ostiral laguntzaile zintzoa izan nuen ibilal-di horietan, eta zerbitzari leiala behar izan nuenguztietan.

Lisboara iritsi nintzenean, galdezka ibili ondo-ren, nire pozgarri, itsasoan Afrikako itsasbazte-rretik harantza nengoela, bere ontzian jaso nin-duen nire lagun zahar kapitaina aurkitu nuen.Zahartua zegoen, eta utzia zuen itsasoko lanbi-dea, baina semea, ordurako gizondua, jarri zuenitsasontzian, eta oraindik ere Brasilgo merkatari-tzan aritzen zen. Agureak ez ninduen ezagutu,eta nik ere nekez ezagutu nuen, baina berehala

etorri zitzaidan gogora, eta berari ere gauzabera gertatu zitzaion, nor nintzen esan nionean.

Garai zaharreko harremanen izenean maita-sun adierazpenak egin ondoren, ez izan zalan-tzarik, nire lur-sailez eta auzoaz galde egin nion.Agureak esan zidan ia bederatzi urte zirela ezzela Brasilen izan, baina ziur esan zezakeela,berak alde egin zuenean, nire auzoa bizirik zego-ela; aldiz, nire zatiaren ardura hartu zuten ordez-kariak biak hil zirela. Baina hala ere, uste zuelanire lur-sailen etekinen kontu zehatza emangozidatela; izan ere, itsasontzia hondoratu eta ito-tzat jo nindutenean, han utzi nituen ordezkariekniri zegozkidan lur-sailen etekinen berri emanzioten fiskalaren diruzainari, eta, baldin eta nieskatzera joaten ez banintzaion, heren bat erre-gearentzat bereizi zuen, eta beste bi herenakSan Agustinen komentuarentzat, behartsuenpremietan erabiltzeko eta indiarrak fede katoli-kora bihurrarazteko. Baina ni azaltzen banin-tzen, edo beste norbaitek nire izenean ondareaeskatzen bazuen, itzulia izan beharko zuela, oso-rik, interesak edo urteko etekinak izan ezik, erru-ki ekintzetan erabiliak izango zirelako, eta zati

hori ezingo nuela berreskuratu. Baina ziurtatuzidan bai erregearen lurren zerga arduradunaketa bai komentuko hornitzaile edo arduradunak,arreta berezia jarri zuela onuradunak, nire auzo-ak alegia, urtero-urtero etekinen kontu zehatzaeman zezan, kopuru horretatik behar bezala nireerdia jasotzeko.

Galde egin nion ea bazekien noraino haziziren nire lur-sailak, eta hartaz kezkatzea mere-zi zuen ala ez, eta ea hara joan eta oztopoakizango nituen legez zegokidan erdia berreskura-tzeko.

Esan zidan ez zekiela zehatz-mehatz norainohazi ziren lur-sailak, baina bazekiela behintzatnire auzoa ederki aberastu zela bere erdiari ate-ratzen zion onurarekin, eta gogoan zuela noiz-bait entzun zuela nire zatitik erregeari zegokionherena, itxuraz komentu edo abatetxeren batieman zitzaiona, urtean berrehun moidoretikgorakoa zela. Jabetza berreskuratzeari zegokio-nean, zalantzarik ez zegoela, auzoa bizirik bai-tzegoen eskubidearen lekuko izateko, eta gaine-ra nire izena lurraldeko izendegian idatzia zego-ela. Esan zidan baita ere nire ordezkarien ondo-

rengoak zintzoak eta zuzenak zirela, eta osoaberatsak, eta uste zuela ondasunak berreskura-tzen laguntzeaz gainera, diru kopuru handisamarra izango zutela niretzat, haien aitak onda-sunzain izan ziren garaian etxaldeak emanzituen etekinen ondorioz, lehen esan bezala,etekin horiek besteen esku utzi baino lehenago-ko garaikoak; eta hark gogoratzen zuenaren ara-bera, zuela hamabi urte inguru izan zen hori.

Gertaera hori entzutean kezkatu eta urdurisamar geratu nintzen, eta kapitain zaharrarigalde egin nion nire ordezkariek zergatik antola-tu zituzten nire ondasunak era horretara, nik hil-burukoa egina nuela baldin bazekien, eta bera,kapitain portugaldarra izendatua nuela ondasunguztien oinordeko.

Esan zidan egia zela, baina ni hilik nengoenfrogarik ez zegoenez gero, ezin zuela eskubideagauzatu nire heriotzaren berri zehatzik ez zenbitartean, eta gainera, ez zuela horren urrutizegoen gauza batean sartu nahi izan; egia zelanire hilburukoa jaso zuela eta eskubide eskaeraegina zuela, eta bizirik edo hilik nengoen esanahal izan balu, ordezko baten bidez ihardungo

zuela eta ingenio-az, horrela esaten diote azu-kre-olari, jabetu, eta orduan Brasilen zegoensemeari aginduak emango zizkiola hori egiteko.

— Baina —esan zidan agureak—, badut besteberririk zuri emateko, eta agian ez zaizu besteakbezain gustokoa gertatuko, hau da, zu betikogaldua zinelakoan, eta denek hala uste zutenezgero, auzoak eta han utzitako ordezkariek, zureizenean, tratua egin zuten nirekin, hasierako seiedo zortzi urteetako etekinei buruz, eta nik jasonituen. Baina garai horretan —esan zuen—,xahupen handiak egin behar izan ziren lur-sailakhanditzen, ingenio-a eraikitzen, eta esklaboakerosten, eta horregatik etekinak ez ziren geroko-ak bezalakoak izan. Dena den —esan zuen agu-reak—, zehatz-mehatz kontu emango dizut zen-bat diru jaso eta nola erabili nuen.

Zenbait egun lagun zaharrarekin hizketanaritu ondoren, beti salgaietan ordainduak izatenziren nire lur-sailen lehenengo sei urteetako ira-bazien berri eman zidan, nire auzoak eta merka-tari ordezkariek sinatutako agirien bitartez; halanola, tabako-hosto kiribilduak, azukrea kaxetan,ronaz eta azukre-lapaz gainera, gai horiek guz-

tiak azukregintzaren ondorio. Agiri horietan ikusinuen etekinek urtero gora egiten zutela, baina,lehen esan bezala, xahupenak handiak zirenezgero, hasierako emaitza txikia zen. Dena den,agureak erakutsi zidan 470 urrezko moidore zorzizkidala, 60 kaxa azukre eta 15 tabako-hostokiribil bikoitzez gainera, itsasaldian galdu baitzi-ren, ontzia Lisboara zetorrela hondoratu zenean,nik alde egin eta handik hamaika urte ingurura.

Gizon zintzoa bere zoritxarrak hasi zitzaidanaipatzen, eta nola nire dirua erabiltzeko premiaizan zuen bere diru galerei aurre egiteko, etaontzi berri baten erosketan parte hartzeko.

Dena den, lagun zaharra —esan zuen—, ezzera premian laguntzarik gabe geratuko, eta niresemea itzuli bezain laster, zurekiko zorra kitatu-ko du.

Orduan zorro zahar bat atera zuen eta 160Portugalgo moidore urretan eman zizkidan, etasemea Brasilera joandako ontziaren agiriak,haren laurden baten jabea baitzen, eta semeabeste laurdenarena, eta biak jarri zituen nireeskuetan gainerakoaren bermetzat.

Bihotza ukitu zidan agure gizajoaren zintzo-tasunak eta gizalegetasunak hura onartu ahalizateko; eta niregatik egin zuena gogoan nuela,nola jaso ninduen itsasoan, zein eskuzabal joka-tu zuen nirekin beti, eta batez ere nolako lagunzintzoa nuen une horretan, ia ezin nion negarra-ri eutsi hitz horiek esan zizkidanean. Horrenbes-tez, lehenbizi galde egin nion horrenbeste diruemateko moduan zegoen une horretan, eta ez alzen diruz larri ibiliko. Esan zidan baietz, harkpixka bat larritzen zuela; baina, dene den, niredirua zela, eta berak baino gehiago beharkonuela nik.

Agure zintzoak esan zuen guztia zirraragarriazen, eta ia ezin nien malkoei eutsi hura hizketanari zen bitartean. Hitz batean, moidoreetako 100hartu nituen, eta tinta eta luma eskatu nizkionordainagiri bat emateko. Gero gainerakoa itzuli,eta esan nion inoiz lur-sailen jabetza izangobanu, bestea ere itzuliko niola, eta hala eginnuen geroago; eta semearen ontzian zuen zatia-ren agiriari zegokionean, ez nuela inolaz ere har-tuko, diru premiarik izango banu ordea, banekie-la gizalegez jokatuko zuela eta zorra ordainduko

zidala; eta premiarik izaten ez banuen, berakuste zuen dirua jaso ondoren, ez niola inoiz peni-ke bakar bat ere eskatuko.

Hori amaitu genuenean, agureak galde eginzidan nire lur-sailen eskaria egiteko bera biderenbatean ahalegintzea nahi nuen. Esan nion ni neujoatea pentsatua nuela. Nahi izanez gero joannintekeela esan zidan, baina nahi ez banuen,bazirela nire eskubidea ziurtatzeko, eta nire ira-baziak berehala eskuratu ahal izateko bestebideak. Eta Lisboako ibaian itsasontziak Brasile-rantz abiatzeko prest zeudenez gero, nire izenajarri zuen ageriko izendegi batean, bere zinpekoadierazpenarekin batera, ni bizirik nengoela, etaaipatzen zituen lur-sailak sortzeko lurra landuzuen pertsona bera nintzela ziurtatuz.

Notarioak hura behar bezala jaso ondoren,lagun zaharrak nire ahalmen bat eransteko esanzidan, eta herrialde hartan bizi zen merkatariezagun bati, berak idatzitako eskutitz batekinbatera, dena bidaltzeko, eta gero erantzunarenberri izan arte bere etxean geratzeko proposa-mena egin zidan.

Inoiz ez da gauza legezkoagorik izan, ahal-men hari zegozkion gorabeherak baino; izan ere,zazpi hilabete igaro baino lehen fardel handi batjaso nuen, nire ordezkari edo itsasoratzeko pro-posamena egin zidaten merkatarien ondorengo-ek bidalia, barruan eskutitz eta agiri hauek zitue-la:

Lehenengo, nire etxaldearen edo lur-sailenkontu korrontea, haien aitek kapitain portugeszaharrarekin tratua egin zuten urtetik aurrera-koa; hain zuzen ere, sei urtez. Emaitza 1.174moidorekoa zen nire alde.

Bigarren, beste lau urteetako kontuak, ekoiz-penak beren esku zituzten garaikoak, gobernuakondasunen administrazioa eskatu bitartekoak,galduta zegoen pertsona baten irabaziak baitzi-ren, heriotza zibila zeritzoten egoeran zegoennorbaitena, alegia. Kontu horien emaitzak, etalur-sailen balioak gora egin zuenez gero, 38.892crusadoes-ekoa zen, hau da, 3.241 moidore.

Hirugarren, irabaziak hamalau urte luzez jasozituen agustindarren abadeen kontuak. Bainaerietxean erabilitakoaren kontu eman behar ezzuenez gero, gizalege osoz jokatuz adierazi zuen

872 moidore zituela oraindik erabili gabe, etaniri zegozkidala. Erregearen zatiari zegokionetik,ez zidaten ezer itzuli.

Bazen baita ere nire auzoaren eskutitz bat,bizirik nengoelako zorionik beroenak ematen ziz-kidana, eta etxaldean izandako hobekuntzenberri ematen zidana, eta urtean ematen zuena,eta hartzen zituen karratu edo akreak zehatz-mehatz aipatzen zituena; nola landatzen zuen,zenbat esklabo zituen; eta horrez gainera, hogei-ta bi gurutze jartzen zituen bedeinkazio moduan,beste horrenbeste Agur Maria errezatu baitziz-kion Ama Birjinari ni bizirik nengoelako eskerrakemateko. Nire ondasunen jabetza eskuratzekohara joateko erregutzen zidan, bihotz bihotzez;eta, joaten ez banintzen, bitartean nori bidalibehar zizkion nire irabaziak esateko; eta buka-tzeko agurrik beroena bidaltzen zidan, bere ize-nean eta familiarenean. Eta opari gisa zazpi leo-pardo larru dotore bidaltzen zizkidan, itxuraz,Afrikara bidali zuen ontziren batean ekarri zizkio-tenak, zirudienez nirea baino bidaldi hobea izanondoren. Bidali zizkidan baita ere janari merlatubikainezko bost kaxa, ehun urrezko txapon, diru

egin gabeak, ia moidoreak bezain handiak. Ontziberean bi merkatari ordezkariek 1.200 azukrekaxa bidaltzen zizkidaten, 800 tabako-hosto kiri-bildu, eta kontuaren gainerakoa urretan.

Orduan esan nezake Joben amaiera hasierabaino hobea izan zela. Ezinezkoa da azaltzeanolakoak izan ziren nire bihotzaren taupadakeskutitz horiek irakurri nituenean, eta batez ereondasun horiek guztiak nire ondoan ikusi nitue-nean; izan ere, Brasilgo ontziak taldean etortzenzirenez gero, eskutitzak ekarri zizkidaten ontziberberek ekarri zizkidaten ondasunak, eta sal-gaiak kalte gabe iritsi ziren ibaira eskutitzak nireeskuetara iritsi baino lehenago. Hitz batean, mintxuria egin zitzaidan, eta agurea presaka edaribizi baten bila joan ez balitz, uste dut ezuste poz-garri horrek nire izatea gainditu egingo zuela,eta bertan seko geratuko nintzela.

Are gehiago, gero ere ondoezik egon nintzenzenbait orduz, sendagile baten bila joan zirenarte, eta hark ondoezaren arrazoia zein zenasmatu zuenean, zaina ireki eta odolustea egite-ko agindua eman zuen, eta harrezkero hobera

egin nuen. Baina benetan uste dut, edari biziakzuzpertu ez banindu, hila nengokeela.

Bat-batean nagusi bihurtu nintzen, dirutan5.000 libratik gora nuen, eta urtean mila libratikgora ematen zuen etxalde bat Brasilen, horrelaesan nezake, eta Ingalaterrako etxalde batbezain segurua zen. Hitz batean, ia ulertzen eznuen egoera batean nengoen, eta hartaz goza-tzeko nola jokatu ez nekien.

Lehenik eta behin, antzinako ongile kapitainzahar zintzoari nire alde egindakoa ordaindubehar nion, zoritxarrean egon nintzenean esku-zabala izan zelako, atsegina hasierako garaietaneta zintzoa amaierakoetan. Bidali zidaten guztiaerakutsi nion. Esan nion gauza guztiak antola-tzen dituen Jainkoaren arduraz gainera, berarizor nizkiola; eta nire esku geratzen zela guztihorregatik saritzea, eta beste ehun aldiz ere halaegingo nukeela. Beraz, lehenik eta behin, harkemandako ehun moidoreak itzuli nizkion, notariobati dei egin, eta niri zor zizkidala zioen 470 moi-doreak ematen edo barkatzen nizkiola idatzzezan agindu nion, ahal izan nuen modurik argieta tinkoenean. Gero nire lur-sailen urteroko ete-

kinak jasotzeko ahalmena ematen zion agiri batidatziarazi nion, eta nire auzoari oharrarazi nionharekin tratua egiteko, eta nire izenean iraba-ziak hari bidaltzeko ohiko ontzietan. Gaineraamaieran erantsi nion urtero, 100 moidorekoerrenta izango zuela, bizi zen artean, eta 50 moi-dorekoa bere semeak. Eta horrela saritu nuenaspaldiko lagun zaharra.

Ondoren nora jo erabaki beharra nuen, etazer egin Jainkoaren ardurak nire eskuetan jarrizuen etxaldearekin, eta zalantzarik gabe, orduankezka handiagoak nituen buruan uharteko bizi-modu isilean izan nituenak baino, han ez bai-nuen behar neukana besterik, eta behar nuenabesterik ez baineukan. Baina orduan ardura han-dia nuen, eta ondasunak leku seguruan gorde-tzea zen nire zeregina. Ez nuen leizezulorik diruaezkutatzeko, ezta leku bat ere giltzarik edosarrailarik gabe lizundu edo kolorea galtzeko,inork hura erabiltzeko aukerarik izan bainolehen; aitzitik, ez nekien non jarri edo zaintzekonori eman. Nire patroi zaharra, kapitaina, ordea,zintzoa zen benetan, eta bera nuen babestokibakarra.

Bigarren, Brasilen nituen ardurek hara deiegiten zidatela zirudien, baina ezin nuen inolazere hara joatea pentsatu nire arazoak konpondu,eta ondasunak esku ziurretan utzi arte. Hasierannire lagun zahar alarguna etorri zitzaidan buru-ra, banekien eta zintzoa zela, eta zuzen jokatukozuela nirekin; baina zahartua zegoen eta dirurikez zuen, eta jakin nuenez zorrak ere bazituen.Beraz, labur esateko, Ingalaterrara ni neu joateabeste biderik ez nuen, eta ondasunak neurekinbatera eramatea.

Hala ere, hilabete batzuk igaro ziren hori era-baki bitartean, eta horrenbestez, kapitain zaha-rra erabat saritua nuenez gero, eta haren pozga-rri, nire antzinako ongilea izan baitzen, alargungaixoaz hasi nintzen pentsatzen, haren senarzena nire lehenengo ongilea izan baitzen, etabaita bera ere, ahal izan zuen bitartean, nirediruzaina eta aholkulari leiala. Horrela, leheniketa behin, Lisboako merkatari bat aurkitu beharnuen, hark Londresko ordezkari bati idatzi, etaez bakarrik, hari diru-agiri bat emateko, baitaere hura aurkitu eta nire izenean ehun libra diru-tan ordaintzeko. Aldi berean, mendialdean bizi

ziren nire bi arrebei ehuna libra bidali nizkien;izan ere, behar gorrian ez egon arren, ez baitzi-ren oso ongi bizi, bata alargundua baitzen, etabesteak, berriz, senarra zuen arren, ez baitzionlaguntza handirik ematen.

Baina lagun eta ezagun guztien artean ezinnuen bakar bat aukeratu nire ondasunen zatirikhandiena haren eskuetan uzten ausartzeko, etagauzak leku seguruan utzita, Brasilera joan ahalizateko, eta horrek kezka handia ematen zidan.

Behin batean burutik pasa zitzaidan Brasilerajoan eta han bizitzen geratzea; egia esateko,lekuarekin ohitua bainengoen. Baina banuenkezka txiki bat barruan, hain zuzen ere, erlijioakematen zidana, eta konturatu gabe atzeraztenninduena; baina geroxeago emango dut horrenberri. Dena den, ez zen erlijioa orduan hara joa-tea galarazten zidana; izan ere, han bizi izan nin-tzen denbora guztian, lurraldeko erlijioa onartze-ko kezkarik izan ez banuen, ez nuen orduanhorrelakorik izango. Baina, behin eta berriz, etalehen baino maizago, gauza horiek burura etor-tzen zitzaizkidanean, eta haien artean bizitzeaeta hiltzea pentsatzean, damutzen hasi zitzaidan

Aita Santu zale egin izana, eta pentsatzen hasinintzen, agian, ez zela erlijiorik onena heriotzakoordurako.

Baina, esan dudan bezala, hori ez zen Brasi-lera joatea galarazten zidan arrazoi nagusia, niresalgaiak noren eskuetan utzi ez jakitea baizik.Beraz azkenean erabaki nuen haiek hartu, etaIngalaterrara joatea, eta hara iristean nirekinzintzo jokatuko zuen lagunen bat egingo nuenedo ezagunen bat aurkituko nuen. Horrenbestez,Ingalaterrara joateko gauzak prestatu nituen,neure ondasun guztiak hartuta.

Etxera joateko gauzak prestazeko asmoz,lehenik eta behin, Brasilgo ontziak abiatzekoprest zeudenez gero, erantzun egokia emateaerabaki nuen handik jaso nituen kontu zuzen etazintzoei. Lehenengo, San Agustingo abadearieskutitz bat idatzi nion bere jokabide zuzenaeskertuz, eta nire borondatez, erabili gabeko872 moidoreak eskaini nizkion, 500 monasterio-rako, eta 372 behartsuen artean banatzeko, aba-deak erabakiko zuen nola, eta azkenik, eskatunion padre on haiek nire alde otoitz egin zezate-la.

Gero eskerrak emateko beste eskutitz batidatzi nien neure bi ordezkariei, horrenbestekozuzentasunak eta zintzotasunak eskatzen zuenbezala, nire onespen osoa adieraziz. Eta oparirenbat bidaltzeari zegokionez, haiek ez zutenhorren premiarik.

Azkenik, neure auzoari idatzi nion, lur-sailakhobetzeko ahalegina, eta nire ondasunak handi-tzean izan zuen jokaera zintzoa eskertuz, etaaginduak eman nizkion nire zatia etorkizuneannola zuzendu behar zuen jakinarazteko; eta, nirepatroi zaharrari legez utzitako ahalmenen arabe-ra, hari bidaltzeko zor zidan guztia, nik gauzazehatzagorik esaten ez nion bitartean; eta hitzeman nion asmoa nuela ez bakarrik hara joate-koa, baizik eta bizi nintzen artean han geratze-koa. Idatziari seda italiar dotore batzuk erantsinizkion opari bere emazte eta bi alabentzat,kapitainaren semeak haien berri eman baitzi-dan, ingeles oihal fineko bi piezarekin batera,Lisboan aurkitu ahal izan nituen onenetakoak,horrez gainera baieta beltzezko bost pieza, etaFlandriako balio handiko farfaila.

Horrela nire eginkizunak amaitu ondoren,zama saldu, eta salgai guztiak trukerako agiribihurtuta, hurrengo zailtasuna Ingalaterraranondik joan erabakitzea nuen. Itsasoan ibiltzenohitua nengoen, baina garai horretan Ingalate-rrara itsasoz joateak atzera eragiten zidan modubitxian; eta arrazoiak azaldu ezin nituen arren,gero eta zailagoa egiten zitzaidan, eta bidaldikogauzak ontziratu eta gero ere, iritziz aldatunuen, eta ez behin bakarrik, bizpahiru aldiz bai-zik.

Egia da oso zoritxarrekoa izan nintzela itsa-soan, eta hori izan zitekeen arrazoietako bat;baina inork ez ditzala inoiz horrelako uneetakobarruko bultzada indartsuak gutxietsi. Joatekoaukeratu nituen ontzietako bi, eta aukeratu diot,beste edozer gauza esan beharrean, horietakobatean nire gauzak ontziratu nituelako, eta bes-tearen kapitainarekin tratua egin nuelako; berri-ro diot, bi ontzi horiek itsasoan galdu ziren, hauda, bata algeriarrek harrapatu zuten, eta besteaStart-en hondoratu zen, Torbay ondoan, etabidaiari guztiak hil ziren, hiru izan ezik; beraz biontzi horietako edozeinetan zoritxarrekoa izango

nintzen, eta zaila zait esatea non zoritxarrekoa-go.

Burua kezkaz betea nuenez gero, ontzikopilotu zaharrak aholkua eman zidan itsasoz ezjoateko, eta bidaldia lehorretik egiteko Coruña-raino, eta handik Bizkaiko golkoa zeharkatuzRotxelaraino; edo bestela Madrileraino joan, etahandik Frantzian barrena abiatzeko.

Hitz batean, bidaldia itsasoz egitearen aurkanengoen, Calais-tik Dover-era igarotzeko tarteaizan ezik, eta erabaki nuen bide guztia lehorretikegitea. Izan ere, presarik ez nuen, eta diruarigarrantzirik ematen ez nionez gero, hori zenbiderik erosoena. Eta gustorago ibiltzeko, kapi-tain zaharrak nirekin bidaldia gustora egingolukeen jaun ingeles bat ekarri zuen, Lisboakomerkatari baten semea. Gero beste bi merkatariingeles hartu genituen, eta Pariseraino zihoazenbeste bi jaun portuges gazte. Horrela sei ginendenera, eta bost zerbitzari. Bi merkatariek eta biportugesek zerbitzari bana baitzeramaten biko-teko, merkeago izateko, eta nik ingeles marinelbat hartu bainuen nirekin bidaldia zerbitzari gisaegiteko, nire zerbitzari Ostiralez gainera, arro-

tzegia baitzen bidaldi horretan zerbitzari batenlekua hartzeko.

Era horretan irten ginen Lisboatik, eta guretaldea ongi zamaritua eta armatua zegoenezgero, gudaroste txiki bat osatzen genuen, eta nikapitain izendatzeko ohorea egin zidaten, baizaharrena nintzelako, bai bi zerbitzari nituelako,bai eta bidaldiaren eragilea izan nintzelako ere.

Itsasoko egunkariekin nekerik eman nahiizan ez dizudan bezala, ez zaitut lehorreko egun-kariarekin nekaraziko, baina ezin ditut aipatugabe utzi bidaldi luze eta zail honetako zenbaitgertaera.

Madrilera iritsi ginenean, eta Espainia gurearteko inork ezagutzen ez zuenez gero, pixkabatean han geratzea erabaki genuen, Espainiakogortea, eta ikustea merezi zuten beste gauzakezagutzeko, baina udaren amaiera aldean gine-nez gero, presaka ibili ginen, eta Madrildik urria-ren erdi aldera irten ginen. Baina Nafarroakomugara iritsi ginenean, bidean igaro genituenzenbait herritan izutu egin ginen, Frantzia alde-ko mendietan elur pila bota zuela, eta mendienbeste aldera igarotzen ahalegindu ondoren,

arrisku handian zeudela ikusita, zenbait bidaiarikIruñera itzuli behar izan zutela esan zigutenean.

Iruñera iritsi ginenean, horixe bera aurkitugenuen; eta niretzat, eguraldi beroan bizitzenohitua egonda, eta ia soinean jantzirik eramanezin zen lurraldeetan, hotza jasanezina zen; aremingarriagoa egin zitzaigun ezustean harrapatugintuelako. Izan ere, hamar egun lehenago Gaz-tela Zaharretik irten ginen, eta han eguraldiaepela baino gehiago beroa zen, eta bat-bateanPirineo mendietako haizea hasi ginen sumatzen,gogorra eta hozmina, jasanezina bilakatzeraino,eta hatzak eta behatzak gogortu eta hozmintze-ko arriskuan jartzeko neurriraino.

Ostiral gizajoa izutu egin zen benetan men-diak denak elurrez estaliak ikusi zituenean, etagiro hotza sentitu zuenean, ez baitzuen orduarte bere bizitza osoan horrelakorik ikusi ez sen-titu.

Gauzak are gehiago okertzeko, Iruñera iritsiginenean elurra marra-mara ari zuen eta horrelairaun zuen denbora luzean. Horregatik hangojendeak zioen negua garaia baino lehenago iritsizela; eta bideak, ordu arte nekez igaro bageni-

tuen, handik aurrera igaro ezinak izan ziren.Labur esateko, elur pilak lodiegiak ziren zenbaittokitan guri bidaldia egiten uzteko, eta elurraizoztua ez zegoenez gero, iparraldeko herrietangertatu ohi den bezala, ezin zen urrats bakar bateman bizirik lurperatuak izateko arriskurik gabe.Iruñean hogei egun eman genituen gutxienez,eta negua zetorrela, eta eguraldiak hobera egi-teko itxurarik ez zuela ikusita, Europa osoaninork gogoratzen zuen negurik hotzena baitzenhura, Hondarribira joatea proposatu nuen, etahandik Bordelera itsasontziz, itsasaldia osomotza baitzen.

Baina horretan ari ginela, bost jaun ingelesiritsi ziren, Frantziako aldean, gu espainiarreanginen bezala, mendiak ezin igaro zeudenean,gidari bat aurkitu, eta haren gidaritzapean,lurraldea Languedoc-eko lurmuturraren ondotikzeharkatu eta gero, azkenean mendiak igarozituztenak, elurrak traba egiten ez zien zenbaitbidetatik; eta elurra ugari ikusi zuten arren, esanziguten izoztua, eta gu eta zaldiak gainean ibiliahal izateko bezain gogortua zegoela.

Gidari horren bila joan ginen, eta esan zigungu eramateko bide berbera hartuko zuela, etaelurraren kezkarik ez izateko, basapiztietatikbabesteko arma nahikoak genituela ikusten bai-tzuen; izan ere, esan zigun maiz gertatzen zelahorrelako elurteak zirenean otsoak mendi barre-netan azaltzea, goseak amorrazten, lurra elurrezestalia zegoelako. Esan genion ongi prestatuakginela animalia horiei aurre egiteko, berak bioinetako otso mota berezi batetik zaintzenbagintuen; esan zigutenez gero, horien arriskuhandia baitzen, batez ere Frantzia aldeko men-dietan.

Ziurtatu zigun horrelako arriskurik ez zelaizango gure bidean; beraz berehala bat etorriginen haren atzetik joateko. Hala egin zutenbaita ere, beren zerbitzari eta guzti, beste hama-bi jaunek, batzuk frantsesak, besteak espainia-rrak, lehen esan dudan bezala, aurrera egitekosaioa egin ondoren, atzera egin behar izan zute-nak.

Horrenbestez, Iruñetik abitau ginen guregidariarekin, azaroaren 15ean; eta harritu nin-duen, aurrera egin beharrean, hogei milia baino

gehiago, zuzenean atzera egin zuelako, Madril-dik etortzeko erabili genuen bide beretik. Bi ibaiigaro ondoren eta lautadara iristean, eguraldiepela aurkitu genuen berriz, lurraldea atseginaeta elurrik bat ere ez; baina bat-batean, ezkerre-tara jo, beste bide bat hartu eta berriz hurbilduzen mendietara, eta egia bada ere mendi tonto-rrak eta amildegiak beldurgarriak zirela, horren-beste bira, ingurubide eta bide-zidor ibili ondo-ren, mendate garaienak konturatu gabe, eta elu-rraren traba handirik gabe igaro genituen. Bat-batean Languedoc eta Gaskoiniako lurraldeemaritsu eta atseginak erakutsi zizkigun, etaoraindik urrun ginen arren, eta bide zail samarrageratzen zitzaigun arren, dena berdea eta lorez-tatua ageri zen.

Hala ere, kezkatu ere egin ginen, egun etagau oso batean elurra eten gabe egin zuela ikus-tean; eta hain lodi aritu zuenez gero, ezin izangenuen aurrera egin. Baina gidariak lasai egote-ko esan zigun, berehala atertuko zuela. Kontura-tu ginen egunero jaisten eta jaisten ari ginela,eta gero eta iparralderago jotzen genuela; eta

horrela, gure gidariaren esanetara, egin genuenaurrera.

Gaua egin baino bi ordu lehenago, gidariaaurretik zihoala, eta gure ikusmenetik kanpo,hiru otso izugarri oldartu zitzaizkion, eta haienatzetik hartz bat, baso sarri baten ondoan zego-en erreten batetik aterata. Otsoetako bik gida-riaren gainera jauzi egin zuten, eta guregandikmilia erdi urrunago egon balitz, irentsi egingozuten, gu laguntzera iritsi baino lehenago. Ani-malietako bat zaldiari atxiki zitzaion, eta besteakgizonari egin zion eraso, horrenbesteko indarrez,ezen hark ez baitzuen izan ez denborarik, ezlasaitasunik, pistola ateratzeko, eta guri ozenkioihuka deitu besterik ezin izan zuen egin. Ostiralzerbitzaria nire alboan zihoan, eta zaldi gaineanarrapaladan aurreratzeko esan nion, zer gertatuzen ikustera. Ostiralek gizona ikusi bezain laster,hark bezain ozenki egin zuen oihu:

— Oi, nagusi! Nagusi! —baina mutil adoretsubatek egingo lukeen bezala, zuzenean gizongizajoaren ondoraino hurbildu zen, eta pistolahartu, eta otsoari tiro egin zion buruan.

Zorte ona izan zuen gizon gizajoak Ostiralizan zelako beregana joan zena, bere herrianohitua baitzegoen horrelako piztiekin, eta ez bai-tzioten beldurrik ematen; horregatik, esandudan bezala, hurbildu eta tiro egin zion. Aldiz,guretako edonork urrunagotik botako zukeentiroa, eta horrenbestez, huts egin zezakeen, edonahigabe gizonari eman.

Dena den, ni baino ausartagoren bat ere izu-tzeko modukoa zen; eta, giza talde osoa ikaratuzen benetan, Ostiralen pistola hotsarekin batera,bi aldeetan otsoen ulu goibelak entzun zirenean;eta hotsa mendien oihartzunak bikoiztu zue-nean, iruditu zitzaigun talde ikaragarri bat zego-ela, eta agian beldurra eragiteko moduko taldeaizan zitekeela.

Halere, Ostiralek otso hura hil zuenean, zal-diari atxiki zitzaionak berriz, animalia utzi, etaalde egin zuen; eta eskerrak buruan lotuzitzaion, uhalak eta ahokoa hortzetan trabatubaitzitzaizkion, eta horrela ez zion kalte handirikegin. Gizonak ordea, zauri larriagoak izan zituen;izan ere, pizti amorratuak bi aldiz egin zionhozka, behin besoan, eta hurrengoan belauna

baino pixka bat gorago, eta zaldi zoratuaren gai-netik erortzeko zorian zegoen, Ostiral hurbildueta otsoari tiro egin zionean.

Pentsatzekoa da Ostiralen pistolaren hotsaentzutean, ibilera arindu egin genuela, etabideak uzten zigun bezain azkar, ez baitzen batere erraza, arrapaladan joan ginela, zer gertatuzen ikustera. Traba egiten ziguten zuhaitzetatikirten bezain laster, argi eta garbi ikusi genuengertatutakoa, Ostiralek salbatu zuela gidari giza-joa, nahiz eta behar bezala ez ikusi zein izakimota zen hark hil zuena.

Baina ez da inoiz borroka gogorragorik etaezustekoagorik izan orain azalduko dudanabaino, Ostiral eta hartzaren artean izandakoaalegia; eta gu guztiok hasieran harritu eta kezka-tu gintuen arren, azkenean inori bururatu zaionunerik alaiena eskaini zigun.

Hartza izaki astun eta baldarra da, eta ezdaki otsoak bezala lasterka egiten, hura bizkoreta arin ibiltzen baita beti, baina baditu bi ezau-garri, gehienetan bere ekintzetako arau direnak:lehenengoa, gizonak ez ditu berezko harrapaki-nak, berezko harrapakinak diot, ez baitakit zer

egingo luketen goseak amorrazten egonez gero,eta hori zen orduan gertatzen zitzaiena, lurradena elurrez estalia baitzegoen. Baina ez dutegizonari eraso egiteko ohiturarik, hark ez badiokalterik egiten. Aldiz, basoan aurkitzen baduzu,eta bakean uzten baduzu, hark ere bakean utzi-ko zaitu; baina harekin gizabidez jokatzeko ardu-ra hartu beharko duzu, oso jaun kaskarina baita.Ez du pausua bere bidetik okertuko, ezta printzebatengatik ere; are gehiago, benetan beldurtutabazaude, onena duzu beste aldera begiratu etaaurrera egitea. Izan ere, haren aurrean jarri etamugitu gabe hari begira geratzen bazara, irain-tzat hartuko du; eta zerbait bota edo jaurtitzenbadiozu, eta harekin jotzen baduzu, zure beha-tza baino handiagoa ez den makila bat izandaere, iraintzat hartuko du, eta bere zeregin guz-tiak alde batera utziko ditu mendekua lortu arte,bere ohoreari egindako kaltea garbitzeko. Horida lehenengo ezaugarria; bigarrena, berriz, hurairaintzen baduzu, ez zaituela bakean utziko, ezgau eta ez egun, mendekua lortu arte, eta atze-tik joango zaizula, batera eta bestera, harrapatuarte.

Nire zerbitzari Ostiralek gidaria salbatu zuen,eta bere ondora iritsi ginenean, zaldi gainetikjaisten laguntzen ari zitzaion. Gizona, biak bate-ra zegoen, zauritua eta beldurtua, eta bigarrenagehiago lehenengoa baino. Halako batean, baso-tik hartz bat irteten antzeman genuen, hartzerraldoi bat, inoiz ikusi dudan handiena, zalan-tzarik gabe. Animalia ikustean harritu samarrakgeratu ginen, baina Ostirali, ordea, pozez etaadorez bete zitzaion aurpegia.

— Oi!, oi!, oi! —esan zuen Ostiralek hiru aldiz,animalia seinalatzen zuen bitartean—. Ene nagu-si, utzi ni joan, nik eskua eman, nik zuei barreeragin.

Txunditua nengoen mutila horren pozik ikusi-ta.

— Zoratu egin zara? —esan nuen—. Jan egin-go zaitu.

— Ni jango! Ni jango! —esan zuen Ostiralekbi aldiz—, nik bera jango, nik zuei barre eragin.Hemen egon denak, nik zuei barre eragin.

Eta lurrean eseri, botak berehala erantzi, etapoltsikoan zituen txapinak, —guk hala esatengenien haiek erabiltzen zituzten zapata zapalei—

, hartu eta jantzi zituen. Nire beste zerbitzariarieman zion zaldia, eta pistola zeramala, han joanzen ziztu bizian, tximista baino agudoago.

Hartza lasai zihoan bere bidetik, inori erasoegiteko asmorik gabe, Ostiral harengana hurbil-du, eta, hartzak ulertuko balio bezala, dei eginzionean:

— Entzun, entzun —esan zuen Ostiralek— nikhitz egin zurekin.

Gu urrutitik gindoazen Ostiralen atzetik. Unehorretan mendietako Gaskoinako aldera jaistenari ginen, eta, lautada zabal eta oro har irekisamar batera iritsi ginen, han-hemenka zuhaitzugari ageri ziren arren.

Esaten ari ginen bezala, Ostiral hartzarenatzean orpoz orpo doa, eta bizkor hurbiltzenzaio. Harri handi bat hartu, bota, eta bete beteanharrapatzen du buruan. Hala ere, harria horma-ren kontra bota izan balu baino min handiagorikez dio egin. Ostiralek ordea, nahi duena lortzendu; izan ere, mutil barrabasak beldurrik ez zuen,eta hartza bere atzetik joatea besterik ez zuennahi, eta guri barre eragitea, berak esaten zuenbezala.

Hartzak harrikada sumatu, eta Ostiral ikusibezain laster, beste aldera jiratu eta atzetik joanzaio lasterka, urrats handi eta gaiztoak emanez,oinak arrastaka, eta lastertasun bitxi samarrean,zaldi batek lasterka nekez iritsiko lukeena, halaere. Han abiatzen da Ostiral, eta guregana har-tzen du bidea laguntza eske baletor bezala. Guorduan hartzari tiro egiteko prest gaude, nirezerbitzaria salbatzeko. Dena den, oso haserrenengoen hartza guregana ekarri zuelako, har-tzak beste bide batetik joatea baitzuen buruan;eta batez ere haserre nengoen hartza gureganabideratu ondoren, berak ihes egin zuelako.Orduan oihu egin nion:

— Aizu zakur —esan nion—, hori al zen zurebarre eragite hori? Alde egizu hortik, eta hartuzaldia, guk animaliari tiro egingo diogu eta.

Hark nik esandakoa entzun, eta esan zidanoihuka:

— Ez tiro, ez tiro, egon lasai, zuek barre han-diak egin.

Eta mutil trebea hartza baino bi aldiz arinagozebilenez gero, bat-batean guregana begira jarrizen, eta arte handi bat aurrean ikustean, berak

nahi zuenerako egokia, bere atzetik joateko esanzigun keinuka. Pausoa bizkortu eta arin-arin igozen zuhaitzera, eskopeta lurrean utzita, zuhai-tzaren oinetik bospasei iardatara edo.

Hartza berehala iritsi zen zuhaitzera, eta gukurrutitik jarraitzen genion. Lehenengo eta behin,eskopetaren aurrean geratzen da, hura usaitueta bertan uzten du, eta han doa zuhaitzeangora atzaparka, katu baten eran, baina harkbaino askoz pisu astunagoa zuela. Harritua nen-goen nire zerbitzariaren zorakeria horrekin, etaez nuen inolaz ere ikusten barre egiteko arrazoi-rik, eta hartza zuhaitzean gora zihoala ikusigenuenean, hara hurbildu ginen.

Zuhaitzeraino iristean, han ikusi genuen Osti-ral adar handi baten ertzean, eta hartzak haren-gana iristeko bidearen erdia edo egina zuela.Baina hartza adarra meheagoa zen aldera iritsiorduko, esan zuen Ostiralek:

— Ah, orain zuek ikusi nik hartzari dantzanegiten irakatsi.

Orduan jauzi eginez adarra astindu zuen, etahartza zanbuluka hasi zen; baina lasai geratuzen eta atzera begiratu zuen nola itzuli ikusteko.

Orduan bai barre egin genuela. Baina Ostiralekez zuen horrekin amaitu, ez horixe. Hartza geldi-rik ikusi zuenean, berriro dei egin zion, hartzakingelesez ulertuko zuela uste izan balu bezala:

— Zer, ez zoaz aurrerago? Tira, etorri aurre-rago.

Eta jauziak eta astinduak utzi zituen, eta har-tzak, esandakoa ulertu balu bezala, urrutixeagojoan zen; orduan berriz hasi zen jauzika, eta har-tza berriro geratu zen.

Iruditu zitzaigun une egokia zela animaliariburuan tiro egiteko, eta Ostirali ez mugitzekoesan nion ozenki, guk hartzari tiro egiten genionbitartean. Baina hark oihu egin zuen gogotik:

— Oi, arren! Ez tiro, nik geroko tiro.«Geroxeago» esan nahi zuen. Dena den, eta

gertaera laburtzeko, Ostiral etengabe dantzanari zela eta hartza horren kilimatsu zebilela iku-sita, barreari eman genion gogoz. Baina oraindikez genekien zer asmo zuen gure adiskideak. Izanere, hasieran, astinduaren astinduz, uste genuenhartza zuhaitzetik behera botako zuela, bainakonturatu ginen animalia zuhurregia zela horigertatzeko, ez baitzuen urrunegi joan nahi eror-

tzeko beldurrez, aldiz, bere atzapar zabalak etabere zangoak gogor estutzen zituela zuhaitzarenkontra, eta ezin genuen asmatu gertaera zertanamaituko zuen.

Baina Ostiralek berehala argitu zizkigunzalantzak. Ikusi zuenean hartzak gogor eustenziola adarrari, eta ezin ziola buruan sartu aurre-rago joatea, esan zion:

— Ederki, ederki, zu ez etorri aurrerago, nijoan, ni joan. Zu ez etorri niregana, ni joan zure-gana.

Hori esan eta Ostiral adarraren mutur meha-rreneraino joan zen; bere pisuak adarra okertuzuen, eta poliki poliki hartaz baliatu zen beherai-no jaisteko, haren gainean irristatuz, lurrerajauzi egin ahal izateko moduko tartera iritsi arte;eta han joan zen lasterka eskopetaren bila, etahura hartu eta zain geratu zen.

— Ederki, Ostiral —esan nion—, zer eginbehar duzu orain? Zergatik ez diozu tiro egiten?

— Ez tiro egin —esan zuen Ostiralek—, orain-dik ez. Orain tiro egin, nik ezin hil. Nik itxaron,zuei berriz barre eragin.

Eta hala egin zuen, berehala ikusiko duzunbezala. Hartzak bere etsaia joan zela ikustean,adarrean atzera egiten hasten da, baina kontuhandiz, pausu bakoitzean atzera begiratuz, atze-rantz enborrera iritsi arte. Orduan alde berekoatzeko eta aurreko zangoarekin hasten da zuhai-tzetik jaisten, atzaparrez ongi atxikita, eta aldirozango bat mugituz, oso poliki. Une horretan, etazangoa lurrean jartzera dihoanean, Ostiral hur-biltzen zaio, eta armaren ahoa belarrian sartuz,tiro egiten dio, eta animalia zerraldo uzten du.

Orduan mutil barrabasa barre egiten genuenikusteko jiratu zen, eta gure aupegiei begiratutapozik ginela konturatu zenean, barre algara oze-nak egin zituen.

— Horrela guk hiltzen hartza nire herrian —esan zuen Ostiralek.

— Horrela hiltzen dituzue? —esan nuen—.Nola baina, ez duzue eskopetarik eta.

— Ez —esan zuen—, ez eskopeta, baina gezioso handi luze bota.

Atseginaldia izan zen hura guretzat, bainaoraindik leku basati batean ginen, gidaria osolarri zauritua genuen, eta ez genekien zer egin.

Otsoen uluak buruan ongi sartuak nituen, etabenetan diot, Afrikako itsasertzean behin entzunnuen hotsa, eta dagoeneko aipatu dudana, izanezik, ez dut inoiz horrenbeste ikaratu nauenhotsik entzun.

Gauza horiek eta gauaren gertutasunakaurrera eginarazi zigun, bestela, Ostiralek nahizuen bezala, animalia ikaragarri hura larrutukogenukeen, larru ona baitzen eramateko; bainahiru legoa geratzen zitzaizkigun oraindik, etagidariak bizkor ibiltzeko esan zigun. Beraz, ani-malia utzi, eta bidaldiari ekin genion.

Lurra oraindik elurrez estalia zegoen, men-dietan bezain sakona eta arriskutsua ez izanarren; eta animalia gosetuak, gero entzungenuenaren arabera, basoetara eta lautadetarajaitsi ziren, goseak bultzata janari bila, etaherrietan kalte ikaragarriak egin zituzten, hangobiztanleak ezustean harrapatu baitzituzten, etaardi eta zaldi ugari jan baitzituzten, eta baita jen-dea ere.

Leku arriskutsu batetik pasa behar genuen,eta gure gidariak esan zigun, inguruan otsogehiago izatekotan, han aurkituko genituela.

Lautada txiki bat zen, alde guztietatik basozinguratua, amaieran mendi-lepo mehar eta luzebat edo igarobide bat zuena, hain zuzen ere,basoa zeharkatzeko eta ostatu hartu behargenuen herriraino iristeko igaro behar genuena.

Eguzkia ezkutatzeko ordu erdi falta zeneanbarruratu ginen lehenengo basoan, eta eguzkiasartu eta geroxeago iritsi ginen lautadara. Ezgenuen ezer aurkitu lehenengo basoan, legoaerdi baino gutxiago izango zuen baso barrukoargiune batean, bata bestearen atzean eta ziztubizian, harrapakinen bat ikusi eta haren atzetikjoango balira bezala, bidea zeharkatzen bostotso handi ikusi genituen arte. Ez ziren gu hanginenik konturatu, eta berehala desagertu zirengure begien bistatik. Hori ikustean gure gidariak,eta bide batez esango dut gizona koldar eta doi-lor hutsa zela, erne ibiltzeko esan zigun, otsogehiago etorriko zirela uste baitzuen.

Armak prest genituen, eta begiak erne ingu-rua arakatzen, baina ez genuen otso gehiagorikikusi gutxienez legoa erdia izango zuen basohorretatik irten, eta lautadara iritsi arte. Bainalautadara iritsi bezain laster, izan genuen ingu-

rua arakatzeko aukera. Lehenengo gauza zaldihil bat aurkitu genuen, alegia, otsoek hil zutenzaldi gizajo bat, eta azkenik dozena bat otsolanean, ezingo genuke esan jaten ari zirenik,hezurrak marraskatzen baizik, haragia jana bai-tzuten ordurako.

Ez zitzaigun burutik pasa haien janaldiaritraba egitea, eta haiek ere ez ziren gutaz gehie-gi arduratu. Ostiralek tiro egin nahi zien, bainaez nion inolaz ere utzi, uste genuena baino arazolarriagaoa baikenuen esku artean. Lautadarenerdian edo geundela, gure ezkerraldeko basoanotsoen uluak modu beldurgarrian entzuten hasiginen, eta handik pixka batera ehun bat ikusinituen zuzen zuzenean guregana zetozela,denak bat eginda, eta gehienak behar bezalalerrokatuak, ofizial adituek prestatuko luketengudaroste ongi eratu baten antzera. Ia ez nekienhaiei nola aurre egin, baina konturatu nintzen guguztiok lerro itxi bat osatzea izango zela modubakarra, eta berehala jarri ginen horrela. Bainadenboraz urri ibiliko ginenez gero, agindu nuenbi gizonetako batek bakarrik tiro egiteko, eta tiroegin ez zutenek, otsoek aurrera egiten bazuten,

prest egoteko bigarren tiro-jasa egiteko; etagero lehenengo tiro egin zutenek ez saiatzekoberriro fusilak betetzen, eta pistola bana prestizateko, denek fusil bana eta bina pistola baike-nituen. Era horretara, sei bala batera botatzekogai izango ginen, taldearen erdiak tiro eginda.Dena den, ez genuen premiarik izan, lehenengotiroa egin orduko, etsaia geldi-geldi geratu bai-tzen, bai zaratak eta bai suak izututa. Lau otsozerraldo geratu ziren, tiroa buruan hartuta,beste zenbait zauritu genituen, eta odola zerielajoan ziren, elurretako arrastoek adierazten zigu-ten bezala. Konturatu nintzen ez zirela mugitzen,baina ez zutela berehalakoan atzera egin; etaorduan gogoratu zitzaidan norbaitek esan zidalaanimalia basatienak ikaratu egiten zirela gizona-ren ahotsa entzutean, eta talde osoari ozenkioihu eginarazi nion. Eta ikusi nuen ustea ez zelaerabat okerra, gure oihuak entzutean otsoakatzera egiten eta jiratzen hasi baitziren. Orduanhaien atzeraldian bigarren tiroketa egiteko agin-du nuen, hark lauoinka bidali zituen, eta handikbaso alderantz desagertu ziren.

Horrek denbora eman zigun eskopetak berrizbetetzeko, eta presaka gindoanez gero, martxanbete genituen. Baina fusilak bete eta prest jarriorduko, soinu ikaragarri bat entzun genuen gureezkerretara zegoen baso horretan bertan, bainagu ginen lekutik urrunxeago, egiteko genuenbide berean.

Laster egingo zen gaua eta, gure kalterako,ilunabarra zen ordurako; baina hotsa gero etaozenagoa zenez gero, argi eta garbi entzungenuen animalia madarikatu horien ulu etaoihuak zirela. Eta bat-batean, bizpahiru otsotalde antzeman genituen, bat gure ezkerretara,bestea gure atzean, eta hirugarren bat gureaurrean; beraz inguratuta gintuztela zirudien.Dena den, eraso egin ez zigutenez gero, gurezaldiak eraman ahal izan genituen bezain bizkor,aurrera egin genuen. Baina bidea oso aldapa-tsua zen, eta gehienez ere lasterka bizi samarbat izan zen hura, eta horrela, lautadaren bestemuturrera joateko igaro behar genuen basoarensarrerara iritsi ginen. Ezuste galanta izan genuenordea, mendi-lepo edo igarobidearen sarreran,

otso pila izugarri bat aurrez aurre aurkitu genue-nean.

Halako batean, basoaren beste argiunebatean, eskopeta baten hotsa entzun genuen,eta harantza begiratu, eta zaldi bat ikusigenuen, zela eta uhalak jarrita zituela, tximistabaino bizkorrago zihoala ihesean, eta bere atze-tik hamasei edo hamazazpi otso ziztu bizian. Zal-diak otsoak ia orpoan atxikita zituenez gero, etakontutan izanda hark ezingo ziola arrapaladahari eutsi, ez genuen zalantzarik izan azkeneanzaldia harrapatu eta jan egingo zutela, eta hala-xe gertatu zen.

Baina han ikuskizun are ikaragarriagoa izangenuen. Zaldia arrapaladan irten zen basoarensarrerara iritsi ginenean, beste zaldi baten eta bigizonen gorpuzkinak aurkitu genituen, animaliamadarikatu horiek irentsiak. Gizonetako bat,zalantzarik gabe, eskopeta tiroa botatzen entzungenuen bera izan behar zuen, alboan eskopetasu egin berria baitzeukan; baina gizonak buruaeta gorputzaren goiko aldea janda zituen.

Horrek ileak laztu zizkigun, eta ez genuenasmatzen zein bide hartu. Animaliek ordea,

berehala erabakiarazi ziguten, inguruan biltzenari baitzitzaizkigun, harrapakina eskuratunahian; eta benetan uste dut gutxienez hiru-rehun izango zirela. Gure zorionerako ordea,basoaren sarreraren ondoan, enbor handi batzukzeuden lurrean botata, aurreko udan edo moz-tuak, eta itxuraz handik garraiatzeko prest zeu-denak. Nire gudaroste txikia enbor horien erdi-raino eraman nuen, eta errenkadan zuhaitz-enbor handi baten atzean jarrita, aholkua emannien zaldi gainetik jaisteko; eta enborra lubakimoduan aurrean genuela, triangelu bat edo hiruaurrealde osatu genituen, zaldiak erdian utzita.

Hori egin genuen, eta ongi egin gainera; izanere, inoiz ez baita eraso gogorragorik izan, izakihoriek leku horretan egin zigutena baino. Mar-mar-hots ikaragarria eginez etorri zitzaizkigungainera, eta, esan dudan bezala, gure lubakiziren enborren gainera igo ziren. Zirudienez,haien haserrea batez ere atzean genituen zal-diak eragindakoa zen, hura baitzen lortu nahizuten harrapakina. Gizonei lehen bezala tiro egi-teko agindu nien, aldiro bi gizoneko batek, ale-gia. Tiroak oso zehatzak izan ziren, eta otso

batzuk hil zituzten lehenengo tiroketan, bainaetengabeko tiro egiteko premia genuen, dea-bruak balira bezala etortzen baitzitzaizkigun,atzekoak aurrekoei bultzaka.

Bigarren tiroketa egin genuenean, irudituzitzaigun pixka bat gelditu zirela, eta ihes egingozuten itxaropena ere izan nuen; baina une batbesterik ez zen izan, atzetik gehiago etorri baitzi-ren. Beraz pistolak hartuta, bi aldiz tiro eginbehar izan genuen, eta uste dut lau tiroketahorietan hamazazpi edo hemezortzi hilko geni-tuela, eta beste bi halako herren utzi, baina halaere gehiago zetozen.

Ez nuen azken tiroa alferrik erabili nahi, etanire zerbitzariari dei egin nion, ez Ostirali, bestezeregin batean ari baitzen, izan ere, hark trebe-tasun handienaz nire fusila eta berea bete baitzi-tuen borrokan ari ginen bitartean, baizik eta,esan bezala, nire beste zerbitzariari, eta sutautsadar bat eman, eta enborrean zehar sutautsjario lodi bat uzteko agindu nion. Hori egin, etaozta-ozta alde egin zuen handik, otsoak iritsiziren unerako eta batzuek enbor gainera jauziegin zutenerako; orduan nik, pistola bete gabea

sutautsaren ondoan jarri, klask egin, eta sueman nion. Enbor gainean zeuden otsoak kixka-li ziren, eta haietako sei edo zazpi erori, edo,hobeto esan, gainera oldartu zitzaizkigun, sua-ren indarraren eta beldurraren eraginez. Haiekberehala akabatu genituen, eta beste guztiek,suak ikaratuta, gauak, ia ilun baitzegoen orduan,beldurgarriagoa egiten baitzuen, pixka bat atze-ra egin zuten. Orduan azken pistola tiroa denekbatera egiteko agindua eman nuen, eta azke-nean garrasi egin genuen. Hori ikusita otsoakihes egiten hasi ziren, eta gu berehala irtenginen lurrean hil zorian aurkitu genituen hogeibat oso zauriturengana, eta ezpata-ukaldiaz josigenituen, espero genuena lortuz; izan ere, haienoihu eta uluak ongi ulertu baitzituzten berenkideek, eta orpoz ipurdi joan ziren gu han utzita.

Denera hirurogei inguru hil genituen, etaegun argiz izan balitz, gehiago hilko genituen.Guda tokia garbi zegoela, aurrera egin genuen,legoa bat geratzen baitzitzaigun oraindik herrirairisteko. Bidean gindoazela zenbait aldiz entzungenituen basoan izaki amorratuen oihuak etauluak, eta zenbaitetan iruditu zitzaigun batzuk

ikusi genituela, baina elurraren distirak begiakitsutzen zizkigunez gero, ez geunden ziur. Ordu-bete barru ostatu hartu behar genuen herrira iri-tsi ginen, eta han denak beldurrak airean etaarmatuak aurkitu genituen. Zirudienez, bezpera-ko gauean otsoak eta hartz batzuk herrian sartuziren, eta denak izutu zituzten; horregatik gaueta egun zelatan egotera behartuta zeuden,gauez bereziki, aziendak, eta baita jendea ere,zaintzeko.

Hurrengo goizean, gure gidaria oso larrizegoen, eta hanka bi zauri gaiztotuen eraginezhanditua zuenez gero, ezin izan zuen aurreraegin. Beraz gidari berri bat hartu behar izangenuen herrian, eta harekin Tolosaraino joan.Han eguraldi goxoa aurkitu genuen, eta mendial-de emaritsua eta atsegina, eta ez elurrik, ezotsorik, edo antzekorik. Baina Tolosan bidaldia-ren berri eman genuenean, esan ziguten mendibarrenetako baso handi horietan, batez ere elu-rra zenean, ez zela batere harritzekoa horrelako-rik gertatzea. Dena den, jakin nahi izan zutenzein gidaria mota zen hura, urte sasoi gogorhorretan jendea handik eramaten ausartzen

zena, eta esan ziguten ez zela gauza makalaizan denak irentsiak ez amaitzea. Esan genie-nean otsoen aurrean nola kokatu ginen, zaldiakerdian jarrita, zentzugabekeriaz jokatzea aurpe-giratu ziguten, eta esan ziguten berrogeitahamar aukera genituela baten kontra han denaksuntsituak izateko. Izan ere, zaldiak ikusteagatikhaserretu baitziren otsoak horrenbeste, harrapa-kina aurrean zuten eta; eta beste edozein une-tan eskopeten aurrean beldurtu egingo zirela,baina goseak amorrazten zeudenez gero, gurezaldiengana iristeko grinak ez ziela arriskuarenkalteak ikusten utzi; eta etengabeko tiroketarenondorioz eta azkenean sutautsaren jarioaren tri-kimailuari esker menderatu izan ez bagenitu,zaila izango zela haiek gu ez sarraskitzea. Bes-talde, zaldi gainean geratu izan bagina, eta han-dik tiro egin, ez zituztela zaldiak horrenbesterai-no harrapakin gisa irrikatuko, ez behintzat gizo-nak gainean ez zituztenean adina; eta gainera,azkenean denak batera geratu izan bagina, zal-diei joaten utzita, ahalegin biziz ariko zirelahaiek jaten, eta gu osorik eta onik egongo gine-

la, batez ere armak genituelako eta asko ginela-ko.

Niri zegokidanez, ez nuen bizitza osoanhorren arrisku handirik ezagutu. Izan ere, hiru-rehun deabru guregana orroka eta ahoak zabalikzetozela ikusita, ez babesteko eta ez atzera egi-teko lekurik ez genuela, etsita nengoen; eta edo-zein modutara ere, ez dut uste mendi horiekberriz gurutzatzeko gogorik izango dudanik. Iru-ditzen zait nahiago izango nuela itsasoz milalegoa egin, astean ekaitz bati aurre egin behar-ko banio ere.

Ez zen gauza aipagarririk gertatu Frantzianzehar egin nuen bidaldian; ez behintzat bestebidaiariek, nik baino hobeto, kontatu ez dutenik.Tolosatik Parisera joan nintzen, eta han denboraluezeegia eman gabe, Calais-era; eta urtarrila-ren 14an, osorik eta onik lehorreratu nintzenDover-en, bidaldian eguraldi hotz eta latza jasanondoren.

Nire bidaldien amaierara iritsi nintzen, etahandik denbora gutxira nire ondasun aurkituberriez inguratua nengoen, neramatzan diru-agi-riak zintzo-zintzo ordaindu baitzizkidaten.

Nire laguntzaile eta aholkulari onena alargunzahar zintzoa zen; eta hark, bidali nion diruarenordainetan, ez zion ez neke ez ardura handiena-ri uko egiten, niri laguntzeko baldin bazen. Berazharengan jarri nuen uste osoa, eta ez nuen kez-karik izan nire dirutzaren segurtasunari zegokio-nean, eta lehenengo egunetik azkena arte pozabesterik ez zidan eman emakume zintzoarenizaera orbangabeak.

Eta orduan ondasunak emakumeari utzi, etaLisboara, eta handik Brasilera joatea hasi zitzai-dan bururatzen. Baina une horretan beste kezkabat azaldu zitzaidan, erlijioarena, alegia. Izanere, erlijio katolikoaz zalantza batzuk izan nituenatzerrian egon nintzen bitartean, batez erebakarrik egon nintzenean. Eta banekien ez nin-tzela Brasilera joango, eta are gutxiago hangeratzeko asmotan, baldin eta Erromako erlijiokatolikoa besarkatzea erabakitzen ez banuen,salbuespenik gabe; edo bestela neure sinesme-naren alde bizia ematea, erlijioaren martiri iza-tea eta Inkisizioan hiltzea erabaki behar nuen.Beraz etxean geratzea erabaki nuen, eta modu-rik aurkitzen banuen, lur-sailak saltzea.

Horretarako Lisboako lagun zaharrari idatzinion, eta hark han bertatik erraz saldu zitzakee-la erantzun zidan, baina egokia iruditzen bazi-tzaidan ahalmena eman beharko niola nireordezkarien ondorengo ziren bi merkatariei nireizenean eskaintza egiteko, Brasilen bizi zirenezgero, ongi ezagutzen baitzuten haren balioa, etamerkataritzatik bizi zirenez gero, oso aberatsakzirela gainera, eta iruditzen zitzaiola gogo onezerosi nahiko zituztela, eta zalantzarik ez zuelaegiten 4.000 edo agian 5.000 zortziko txanponlortuko nituela.

Proposamena onartu nuen, eta aginduaeman nion haiei eskaintza egiteko; eta hala eginzuen. Zortzi hilabete inguru geroago, itsasontziaitzuli zen, eta eskaintza onartu zutela, eta33.000 zortziko txanpon bidali zizkiotela eran-tzun zidan, Lisboan zuten ordezkari bati, harkordainketa egiteko.

Nik ordainetan, Lisboatik bidali zidaten sal-menta-agiria sinatu nuen, eta nire lagun zaha-rrari bidali nion, eta hark etxaldearen truke,32.800 zortziko txanpon balio zuten diru-agiriakbidali zizkidan; urteko 100 moidoreetako ordain-

keta beretzat hartuta, bizi zen artean, eta 50moidoreetakoa, hiltzen zenean semearentzat,nik hitz eman nion bezala, lur-sailek urteko sariona ematen baitzuten. Eta horrela amaitzen danire zoriko eta menturazko bizitzaren lehenengozatia, Goi-arduraren borondatearen mendekoaeta munduak gutxitan erakusten dituen bezala-ko gertaera ugari izan zituena; eta hasiera zoroaizan bazuen, bukaera aldera bizitza osoan zeharespero izan nuena baino zoriontsuagoa izan zen.

Edonork pentsatuko luke nekez lortutakozorioneko egoera horretan handik aurrera aben-turak baztertuko nituela; eta hala izango zen,bestelako bizimodua izan banu. Baina hara-honaibiltzen ohituta nengoen, familiarik ez nuen,lagunik ere ez, eta aberatsa izan arren, ez nuenezagun askorik; eta Brasilgo etxaldea saldubanuen ere, ezin nuen herrialde hura burutikkendu, eta berriro hegoak zabaltzeko asmoariezin nion uko egin; batez ere ezin nion aurkaegin nire uhartea ikusteko nuen grina biziari, etaespainiar gizajoak uhartean ote zeuden, eta hanutzitako gaizkileek nola hartu zituzten jakiteari.

Nire lagun zintzo alargunak ahalegin guztiakegin zituen niri asmo hori burutik kentzen, etahorren gogor saiatu zenez gero, zazpi urtezeduki ninduen atzerrira joan gabe; eta bitartehorretan nire bi ilobez, nire anaietako batensemeez, arduratu nintzen. Zaharrena, berez zer-bait bazekarren eta, jaun baten eran hezi nuen,eta ni hiltzerakoan nire oinordekotzaren zati batutzi nion bere ondasunei erantsia izateko. Bes-tea ontzi bateko kapitain baten eskuetan jarrinuen, eta bost urte horrela igaro ondoren, etamerkatari gazte trebe eta zuhurra zela argi utzizuenean, ontzi on bat erosi nion itsasora abaitze-ko; eta mutil gazte hori bera izan zen, ni, zahar-tzaroan, abentura berrietara bultzatu ninduena.

Bitartean, neurri batean han kokatu nintzen;izan ere, lehenik eta behin ezkondu egin nintzen,ez nire kalterako eta ez gogoz kontra, eta hiruseme-alaba izan nituen, bi seme eta alaba bat.Baina emaztea hil zitzaidanean, eta iloba Espai-niara egindako itsasaldi batetik arrakastatsu iri-tsi zenean, atzerrira bidaldiak egiteko nuengrina, eta haren tema nagusitu zitzaizkidan, eta

ontzirarazi ninduten, Ekialdeko Indietan merka-tari gisa aritzeko. Hori 1694. urtean izan zen.

Bidaldi horretan uhartean nuen kolonia berri-ra joan nintzen, nire ondorengoak ziren espainia-rrak ikusi nituen, eta hango bizimoduaren berrieman zidaten, baita han utzi nituen gaizkileenaere; hasieran espainiar gizajoak iraindu zituztela,gero nola adiskidetu ziren, haserretu, bat egin,eta berriz bereizi, eta nola azkenean espainia-rrak indarra erabiltzera behartu zituzten, etanola geratu ziren espainiarren mende, etaharrezkero zein zintzo hartu zituzten espainia-rrek. Kontakizuna niri gertatutakoak bezain ger-taera ugariz eta harrigarriz osatua zegoen; batezere karibeekin izandako borrokei zegokionean,behin baino gehiagotan lehorreratu baitzirenuhartean, eta baita uhartean egin zituzten aurre-rapenei buruz ari zirenean; edo hango bostekkontinentera joateko egindako saioaz, handikhamaika gizon eta bost emakume preso erama-teko; eta horren ondorioz, uhartera iristeanhogei bat ume aurkitu nituen.

Hogei egun inguru eman nituen han, eta eraguztietako hornigai premiazkoak utzi nizkien,

batez ere armak, sutautsa, balak, arropak, lana-besak eta, Ingalaterratik ekarritako bi langile,hau da, arotz bat eta errementari bat.

Gainera, uhartea zatitu egin nuen haienartean, uharte osoaren jabetza niretzat gordenuen arren; baina, hala ere, bat etorri zirendenak zatien banaketarekin, eta gauza horiekguztiak antolatu ondoren, eta handik ez zutelaalde egingo hitz emanarazi ondoren, han utzinituen.

Gero Brasilerantz jo nuen, eta handik uharte-ra jende gehiago zeraman ontzi bat bidali nien;eta beste gauzen artean, zazpi emakume bidalinizkien, neskame lanetarako aurkitu nituen ego-kienak, edo emaztetzat hartzeko; aukeran. Inge-lesei berriz, hitza eman nien Ingalaterratik ema-kume batzuk bidaliko nizkiela, premiazko gau-zen zamaldi on batekin batera, lurra lantzensaiatzen baziren; eta hala egin nuen geroago.Eta gizonak, behin menderatuak izanez gero, etaondasunak banatu ondoren, zintzoak eta langi-leak zirela garbi utzi zuten. Brasildik bost behiere bidali nizkien, horietako hiru txahala egiteko

zeudela, eta ardiak eta zerriak; eta berriro itzulinintzenerako, nahikoa ugaldu ziren.

Baina gauza horiek guztiak, eta hirurehunkaribek uhartean zeudenei eraso egin zietela,lur-sailak hondatu zizkietela, eta karibe taldehandi horren kontra bi aldiz borrokatu behar izanzutela; hasieran menderatuak izan zirela etahaien arteko hiru hilak, baina azkenean ekaitzaketsaien kanoak suntsitu zituela, eta gainerakoakgoseak hil zirela edo hil egin zituztela, eta lurrakberreskuratu eta berritu zituztela, eta oraindikuhartean bizi direla dioen kontakizun batekinbatera; gauza horiek guztiak, harrezkero hamarurtez bizi izan nituen beste abentura batzuetakogertaera harrigarriekin batera, agian hurrengobatean adieraziko ditut.