Egia ote?

  • Upload
    iker

  • View
    216

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 8/15/2019 Egia ote?

    1/29

     

  • 8/15/2019 Egia ote?

    2/29

     

    Aurkibidea

    0. 

    Aurkezpena....................................................................1

    1.  Mahai-jolasaren ezaugarriak.............................................2

    2.  Sarrera..........................................................................4

    3.  Mahai-jolasaren prestaketa...............................................5

    4.  Nola jolasten den: arauak................................................6

    5. 

    Pertsonaiak....................................................................7

    6.  Mahai-taula....................................................................8

    7.  Galdera-txartelak...........................................................12

  • 8/15/2019 Egia ote?

    3/29

     

    0. Aurkezpena

    Egia, gure auzoaren izena izateaz gain, gure nortasun eta ohituren

    kokalekua da. Urteetan zehar egon diren pertsonek, lantegiek, dendek…

    zehaztu dute egiatarron arteko harreman mota eta auzoaren izaera. “Izan

    direlako, gara…” dio eserak, eta nolakoak izan diren jakitea da eskuartean

    duzun mahai-jolasaren xedeetako bat. Gaur arte, Historia irabazleek idatzi

    izan dute; iragana oso garrantzitsua da oraina ulertzeko. Bada, gure

    auzoko iragana, gure aitona-amonek bizi izan zituztenak eta ahoz aho

    kontatutako pasarteak oroitzea eta jasotzea funtsezkoa da.

    Eta zer hobeto, lagunekin ongi pasatuz, gure auzoko iragana eta oraina

    ikastea baino? Mahai-jolas honek, gizakiongan jolasak dituen onurak

    bultzatu nahi ditu eta gizarte honetan gero eta preziatuagoak diren

    alderdiak azpimarratu: lagunartean denbora tarte bat eskaini, ongi

    pasatzeko helburuarekin; Arauak ezarri, eztabaidatu, barre egin…

    Horiexek dira mahai-jolas honen xedeak. Doakoa da eta ez du inongo

    etekin ekonomikorik, Lortu nahi dena etekin soziala baita. Mahai-jolasa,

    ikusten duzuen bezala, dokumentu informatiko bat da eta Internet

    bitartez zabalduko da. Zabal ezazue, beraz, zuen lagunartean.

    Bukatzeko, “garelako, izango dira” jarraitzen du esaerak; etorkizunekoEgiak, gaur egun dituen ezaugarri alai, euskaldun eta borrokalariak

    mantendu ditzan, heziketak duen garrantzia azpimarratzekoa da. Eta jolas

    honek, horretan ere ekarpen txiki bat egin nahi du. Gure arbasoek

    egindako ahaleginak alferrikakoak izan ez direla egiazta dezagun.

    Ongi pasa!

  • 8/15/2019 Egia ote?

    4/29

     

    1. Mahai jolasaren ezaugarriak

      Mahai-jolasaren helburua: Gladys-enea parketik abiatuta eta

    Egiako kaleetan barrena, auzo guztia zeharkatuz, berriz abiapuntura

    iristea da. Horretarako, galderak erantzun beharko dituzue, elkarrilagunduta bada, askoz hobe!

      Adina: 7/8 urte bitarteko haurrak; heldu baten laguntza beharko

    dute jolasteko. Jolasa dinamizatu eta arauak azaltzeko gurasoak,

    hezitzaileak eta irakasleak haurrekin batera jolastu eta gozatzera

    animatu daitezela!

      Taldekatzea: bi modutara jolasten da.

    o  Bakarka: 2tik 4ra izando dira jokalariak eta zuetariko

    bakoitzak pertsonaia bat aukeratuko du.

    o  Taldeka: Honela jolasa dibertigarriagoa izango da eta

    taldekideen laguntza izando dugu frogak gainditzeko.

     

    Txartel motak: Hiru txartel mota daude, koloreen arabera

    sailkatuak:

    Egia atzo eta gaur egun: Auzoko egungo egoerari buruzko

    galderak dira; kaleen izenak, garraioak... baita gure auzoko

    Historiari buruzkoak ere. Atal honetan heldu baten azalpena

    lagungarri izango da.

    Argazkiak: Aspaldikoak eta gaur egunekoak daude eta

    argazkia ikusita, galderari erantzun beharko zaio.

    Frogak: Txartelean jartzen duen froga bete egin beharko du

     jokalariak (edo taldeak) eta gainontzekoek froga ontzat

    emango dute.

  • 8/15/2019 Egia ote?

    5/29

     

      Jolas mota: Arau soileko jolasa, oinarrizko estrategian oinarritua

    eta galdera-erantzunen bidez jolastekoa da.

      Heziketa gaitasunak: Arreta eta pentsamendua lantzeko jolasa

    da. Norbanakoaren garapenerako lagungarri da, eta jolasean

    egindako akatsetatik irakaspenak ateratzen dira. Ahozko

    adierazpena lantzen da, baita gorputz adierazpena eta adierazpen

    artistikoa ere. Ideien sormenerako lagungarri eta gizarteratzeko

    baliabide da. Bestalde, jolas kooperatiboa izanik, lankidetzak

    helmugara iristeko bidea erraztuko du.

     

    Bibliografía: Mahai-jolasean agertzen diren argazki batzuk  Josep argazkilariarenak dira, http://josep-desdedins.blogspot.com/; beste

    batzuk internetetik hartuak. Egiako mapa Gara  egunkariak

    argitaratua da. Jolas honetarako erabili den informazio iturri nagusia

     “Egia, gure auzoa”, Joxean Jauregi ren liburua izan da eta Interneten

    helbide honetan daukazue: http://212.34.132.198/egia/ 

  • 8/15/2019 Egia ote?

    6/29

     

    2. Sarrera

    Kaixo lagunak!

    Egiako kaleetan barrena abiatzeko prest ?

    Izerdia isuriko duzue, Egiako maldetan zehar gora eta behera, lagunek

    egiten dizkizueten galderak erantzun eta amaieraraino iristen. Lau

    pertsonaiek, zein baino zein azkarrago, gure auzoa iparretik hegoaldera

    zeharkatuko dute, txartelen galderei erantzunez: Porrontxo, Koskorrio,

    Gladys eta Mandasko dukea.

    Garrantzitsua da Euskal Herriko mendirik garaienena zein den, edo

    Gipuzkoako hiriburua zein den jakitea; baina urrutira joan gabe,

    badakizue non dagoen Gabriel Aresti pasealekua? Zergatik hartu du

    Tejeria kaleak izen hori? Nortzuk ziren gabarrariak? Noraino iristen dira

    Egiako mugak? Galdera hauen eta beste batzuen erantzunak mahai-jolas

    honen bitartez ikasiko dituzue.

    Gaur egun Plaza-Handin txirrindaz ibiltzen, Antxetan jolasean edo

    Trebeskan dantza egiten pasatzen duzue arratsaldea. Baina beti honela

    izan al da? Bada, lehen ez zegoen horrelakorik. Egiako kaleak ia hutsik

    zueden, kotxeen ordez, zaldi-gurdiak ibiltzen ziren Egiatik gora eta

    behera. Beraz, baloi bat lortuz gero, kale-erdian futbolean jolasten aritzen

    ziren garai hartako haurrak. Kaleko edozein pareta frontoi bihurtzen zuten

    eta bertan orduak eta orduak ematen zituzten beraiek egindako esku-

    pilotei danbaka.

    Dagoeneko jolasten hasi nahi duzuela? Beno, bada, ez ahaztu arauak

    irakurtzea garrantzitsua dela –nahiz eta zuen erara molda ditzakezuen-.

    Egin itzazue lau talde zuen artean eta aukera ezazue pertsonaia bana.

    Has dadila jolasa, eta ez ahaztu jolasaren helburu nagusia ongi pasatzea

    dela. Aurrera! 

  • 8/15/2019 Egia ote?

    7/29

     

    3. Mahai- jolasaren prestaketa

    1. 

    Inprimatu ezazu dokumentu hau guztia. Txuri-beltzean inprimatuz

    gero, ez dira txartelen koloreak bereziko, beraz hobe koloreetan

    egiten baduzu. Hala ere, kontuan izan orri asko direla eta tinta

    gastatuko duzula (hau izango da gastu bakarra). Txartelak

    inprimatzeko garaian, kartulinan eginez gero, txukunago geldituko

    dira, eta ziur gehiago iraungo dizutela.

    2.  Mahai-taula osatzeko, elkar itzazu maparen 4 orriak zeloz eta hobe

    plastifikatzen baduzu.

    3.  Moztu itzazu txartelak.

    4.  Moztu itzazu pertsonaiak, erditik tolestu, eta aukera ezazu zerbait

    oinarri gisa egingo duena –besterik ezean, plastilina zati bat har

    dezakezu pertsonaia zutik mantentzeko.

    5.  Dado bat beharko duzu, txanda bakoitzean mahai-taula gainean

    zehar aurreratuko dituzun postuak zehaztuko dizuna.

    6.  Har ezazu kaxatxo bat mahai-jolasa gordetzeko.

    Ongi pasa!

  • 8/15/2019 Egia ote?

    8/29

     

    4. Nola jolasten den: arauak

    1.  Egin itzazue taldeak eta pertsonaiak banatu. Lau talde –pertsonaia-izango dira: Gladys, Koskorrio, Mandasko Dukea eta Porrontxo.

    2. 

    Jar itzazu txartelak 3 taldeetan, kolorearen arabera sailkatuta, buruzbehera.

    3.  Jokalari gazteena hasiko da dadoa botatzen (edo bera dagoentaldea), eta bere ezkerreko norabidean jarraituko du txandak.

    4. 

    Gure fitxa, dadoak azaltzen dituen postuak mugitu ondoren, gelditugaren postuko kolorearen araberako txartelaren erantzuna asmatu

    beharko dugu.

    5.  Galdera, aurreko txandako taldeak egingo digu, eta denok izangogara epaile, erantzuna egokia izan den erabakitzeko unean. Galderatxartela erakusteko unean, erantzuna behealdean dagoenez,irakurleak behatzarekin estaliko du erantzuna.

    6.  Erantzuna asmatuz gero, hurrengo taldeak jarraituko du txanda, eta

    hala ez bada, beste taldeei emango zaie erantzuteko aukera (betiere, erlojuaren norabidean, ezkerretara). Dena den, asmatu edo ez,txanda ez da galduko, eta talde guztiek izango dute dadoabotatzeko aukera.

    7.  Mahai-taulako zenbait postuek ezaugarri berezi batzuk dituzte:

    Kolore berdea duten postuek lasterbidetik joateko aukera

    ematen dizute; beraz, mugi ezazu fitxa hurrengo postuberdera. Hau zortea!

     “Egia ote?” ren postuan eroriz gero, kolore berdineko hurrengopostura joan behar duzu; bat-batean hamaika postu aurreratudituzu!

    Oooh...! Polloe hilerriko sarreran zaudenez, bi txandatandadoa bota gabe egon beharko duzu. Sentitzen dut...

    8.  Egia osoa zeharkatu ondoren, 100. postura iristen den lehen taldeaizango da irabazle.

    Ongi pasa!

  • 8/15/2019 Egia ote?

    9/29

     

    5. Pertsonaiak

    Porrontxo eta Porrontxina gure jaietakoerraldoiak izateaz gain, mahai jolas honetakopertsonaiak ere badira. Dakizuen bezala,

    iraileko 3. asteburuan euren arropak jarri etaEgiako aldapetan gora eta behera ibiltzen dira.Orain zuei dagokizue parranda giroa utzi eta

    galderak ongi erantzunez, azken posturaeramaten lehenak izatea.

    Gladys del Estal Egiako ekologista zen etamanifestazio baten ondoren erail zuten.Atotxako dorrean bizi zen eta bizikletan ibiltzeaoso gustoko zuen. Zuek orain bizikletarik ezbaduzue ere, joan zaitezte bizkor-bizkor Egiakokaleetan barna.

    Koskorrio auzoan zebilen emakume zahar batzen, beti poltsaren bat eskuan eta sorgin itxurazuena. Inork baino hobeto ezagutzen zuenkalea, egun osoa bertan ematen baitzuen. Zuek

    ere, kaleak ongi ezagutzen badituzue, mahai- jolasean arin aurreratuko zarete, beraz, animo!

    Mandasko Dukea, Gladys-eneako lurren jabeegin zen urteetan zehar. Bera hil ondorenDonostiako udalari eskaini zion lur eremuhonen jabetza. Ibilbide handi eta ezagutza

    ugarietako pertsonaia honek lagunduko dizuegure auzoko historia ezagutzen. Aurrera, bada.

  • 8/15/2019 Egia ote?

    10/29

  • 8/15/2019 Egia ote?

    11/29

  • 8/15/2019 Egia ote?

    12/29 

  • 8/15/2019 Egia ote?

    13/29

  • 8/15/2019 Egia ote?

    14/29

     

    Non dago Egia,

    Donostiako ekialdean ala

    mendebaldean?

    E: Donostiako ekialdean

    Zergatik hartu zuen Egiak

    izen hori?

    E: bertan zegoen baserri batengatik

    Zein auzo ditu Egiak

    mugakide ?

    E: Intxaurrondo, Gros eta Loiola

    Zenbat hektarea ditu

    Egiak ?

    E: 117 Hektarea

    Zein autobus zenbaki

    pasatzen da Egiatik ?

    E: 9, 41 eta 27

    Non dago kiroldegia ?

    E : Plaza Haundin

    Zein lursailen jabe zen

    Mandasko Dukea?

    E: Gladys-enea parkeko jabea zen

    Zer zen Polloe-enea ?

    E: Hilerri inguruan zegoen baserri bat 

  • 8/15/2019 Egia ote?

    15/29

     

    Zergatik deitzen daTejeria kalea horrela?

    E: Bertan zegoen teila lantegiagatik

    Nola deitzen zenKarmengo Ama kaleko

    zine aretoa?

    E: Dunixi

    Nola garraiatzen zituen

    teilak GabinoUrdanpilletak?

    E: Idi-gurdiz

    Zein hizkuntzatan idatzi

    du Latxagak?

    Nola deitzen da auzokoirratia?

    E : Ttan Ttakun irratia

    Zenbat biztanle inguruditu gure auzoak?

    E: 13.000 biztanle inguru

    Non sortzen da Urumeaibaia?

    E: Ezkurran, Nafarroan

    E: Euskaraz, frantsesez,ingeleraz eta gazteleraz

    Nola deitzen da auzokoetxerik altuena?

    E : Atotxako dorrea

  • 8/15/2019 Egia ote?

    16/29

     

    Euskaltzaina al da egian

     jaiotako Arantza

    Urretabizkaia?

    E: Bai, euskaltzaina da

    Nork diseinatu zuen

    Iparraldeko tren geltokia?

    E: Gustave Eiffelek,Pariseko dorrea egin zuenak

    Non zegoen zezen-plaza?

    E: Atotxako dorrea etaTabako-fabrikaren artean

    Nola deitzen zen

    Atotxako frontoia?

    E: Jai-alaiko frontoi modernoa

    Hasieran nola igotzen

    zituzten gorpuakPolloera?

    E: Zaldi-gurdiz

    Non zegoen Errota Txiki

    baserria?

    E : Urumeako eskuinaldean, Mundaiz aldean

    Zer egiten zuten ikuzleek

    Urumea ibaiaren

    ertzeetan?

    E: arropa garbitu

    Noiz ireki zituen ateak

    lehen aldiz Iparraldeko

    tren geltokiak?

    E: 1864ko abuztuaren 15ean

  • 8/15/2019 Egia ote?

    17/29

     

    Zertan izan zen

    berriztatzailea Atotxako

    zezen plaza?

    E: Gauez zezenketakegiten lehen zezen plaza izan zen

    Zein ezbehar gertatu zen

    Atotxako frontoi

    Modernoan?

    E: 1933ko martxoaren 5eansute bat izan zela 

    Zenbat metro zituen Teila

    lantegiko tximiniak?

    E: 40 metro

    Maria Cristina zubiko

    obeliskoak zeinen kopia

    dira?

    Zenbat kilometro luze daUrumea ibaia?

    E: 40 kilometrotako luzera

    Zer egiten zutengabarrariek Urumea

    ibaian?

    E: hondarra bildukarea egiteko, baserrietarako… 

    Non zegoen lehen

    belodormoa?

    E: Atotxako futbol-zelaian

    Zergatik deitzen zaio

    parkeari Gladys-enea?

    E: Gladys del Estal auzotarekologistaren omenez

    E: Pariseko Alejandro III zubiko kopiak

  • 8/15/2019 Egia ote?

    18/29

     

    Non zegoen Faustino

    sagardotegia?

    E: Eizmendi burdindegia dagoen lekuan

    Non zeuden bolatokia eta

    trinketea Egian?

    E: Egia 12an, lehen Ur-zaleakelkartea zegoen lekuan 

    Zein kaletan dago

    Donosti-Gain Elkartea?

    E: Ametzagaina 28an

    Zein urtetan sortu zen

    Aitor ikastola?

    Zein kaletan dago “Xabier

    mendi taldea”renegoitza?

    E: Mandasko Dukearen kalean

    Zein herrialdetara joan

    da Trebeska dantzataldea?

    E : Ingalaterra, Frantzia,Portugal, Italia, irlanda...

    Non zegoen “Fruituen

    merkatua”? 

    E: Atotxako futbol-zelaiaren ondoan

    Zer zegoen lehen gaurko

    epaitegia dagoen lekuan?

    E: Ospital militarra eta ondoren kuartela

    E: 1967. urtean

  • 8/15/2019 Egia ote?

    19/29

     

    Non egon da urteetan

    zehar AEK Egian?

    E: Villa Salian, Jai-Alai kalean

    Non zegoen “Argia”

    aldizkariko bulegoa?

    E: Ametzagaina kalean

    Zertan desberdintzen da

    Arrano elkartea Donosti-

    Gain eta Ur-zaleakelkarteetatik?

    E: Arrano elkartea mistoadela eta besteak ez

    Zein ekintzarekin hasi ohi

    dira Porrontxo jaiak?

    Zer egon zen gaur egun

    kultur etxea dagoenlekuan?

    E: Jareño fabrika eta ondorenEgiako Gaztetxea

    Non dago Egiako haur-

    txokoa?

    E : Atotxako dorrearen behean

    Zein bi mendi talde

    daude auzoan?

    E: Xabier eta Aitzarte mendi taldeak

    Zenbat solairu ditu

    Atotxako dorreak?

    E: 21 solairu

    E: Kuadrilen jeitsiera edo igoera

  • 8/15/2019 Egia ote?

    20/29

     

    Zer garraiobide da Egia

    eta Grosen arteko muga?

    E: Trenbidea

    Zer da Egia eta Amararen

    arteko muga?

    E: Urumea ibaiak

    Emakumeak ala gizonak,

    zeintzuk dira gehiengoa

    egiatarren artean?

    E: Emakumeak 7000 etagizonak 6000 inguru dira

    Nora iritsiko zara

    Ametzagaina kalean gora

    egiten baduzu?

    Karmengo Ama kaletik

    behera zein kalekgurutzatzen du?

    E: Egia kaleak

    Zein kaletan dago justizia

    epaitegia?

    E : Mandasko Dukea kalean

    Aldakoeneatik jaitsita,

    zein auzotara iristenzara?

    E: Gros auzora

    Zertan izan zen lehena

    Atotxako frontoia?

    E: Ezker paretako lehenpilotalekua izan zela

    E: Polloe hilerrira

  • 8/15/2019 Egia ote?

    21/29

     

    Zein kaletan zaude orain? Non dago Federico Garcia

    Lorca pasealekua?

    E: Trenbidea eta Urumea ibaiaren artean

    Adieraz ezazu mapan non

    dagoen Iruresoro

    pasealekua

    Adieraz ezazu mapan non

    dagoen Egiako Galtzara

    Adieraz ezazu mapan non

    dagoen Maldatxo kalea

    Non dago “Belartza”

    izeneko etxe multzoa?

    E : Karmengo Ama kalearen goialdean

    Ibaialde kalea jaitsita

    zein auzotara iritsiko

    gara?

    E: Loiolara, Urumeako zubia pasata

    Gabriel Aresti pasealekua

    igota, zein auzotara

    iritsiko gara?

    E: Intxaurrondora, Polloe hilerriaren ondotik

  • 8/15/2019 Egia ote?

    22/29

     

    Eman buelta bat zure

    ezkerreko laguna

    bizkarrean hartuta

    Asmatu Egiako ipuin bat

    azkar-azkar

    Irten gelatik; lagunekzure jertsea ezkutatuko

    dute, eta zuk 30segundotan aurkitu eginbeharko duzu

    Eman buelta bat

    gurdiaren modura

    ezkerreko lagunarekin

    Margotu tatuaje bat Igo aulki gainera etaegon estatua baten

    modura 30 segundoz

    Egin paperezko

    hegazkin bat

    Eman musu bana elkarri

  • 8/15/2019 Egia ote?

    23/29

     

    Egin soka bat niki zuria

    dutenen arroparekin

    Saiatu mihiarekin sudur

    punta ukitzen

    Abestu « sardina bat » Barre egin denek batera

    Kontatu txiste bat Antzeztu, mimoenmodura, kristalezko gela

    batean zaudela

    Kendu nikia eskuineko

    lagunari, eskuak

    erabili gabe

    Dantzatu kalejira bat

    arropa urdina dutenekin

  • 8/15/2019 Egia ote?

    24/29

     

    Abestu “Egia da, Egia da

    neuk ikusi dudalako”

    denek batera

    Ibili 5 metro

    karramarroen modura

    Buruz behera jarri,

    pinua egiten

    Lortu lagunen 4 oinetako

    30 segundutan

    Esan 2 aldiz erratu gabe,« Patxi putxi, diru gutxi,talua jan eta ipurdia itxi »

    Esan erratu gabe,

    « Martin poxpolin, abarkazaharrakin, konejua

    dirudi, bibote luzeekin »

    Abestu “Guk euskaraz”

    elkarri sorbaldatik

    helduta

    Esan erratu gabe,

    « Akerrak adarrakokerrak ditu, okerrakadarrak akerrak ditu

  • 8/15/2019 Egia ote?

    25/29

     

    Aldatu oinetakoak zure

    ezkerreko lagunarekin

    Bota irrintzia

    Hemendik aurrera

    « Egia » hitza entzuten

    duzunean oihukatuGORA !

    Egin txapela egunkari orri

    batekin, eta jantzita

    eduki jolasa amaitu arte

    Egin biribil bat eta pasatupilota bat lepotik lepora,denen artean, lurrera

    erori gabe

    Orraztu ilea punkienmoduan

    Sartu 5 gaileta ahoan etaesan “Lauaizetara,

    lauaizetara, UrumeatikPolloera”  

    Jarri galtzerdiak

    belarrietatik zintzilik eta

    egin txakurrarena

  • 8/15/2019 Egia ote?

    26/29

     

    Dantzatu eskuineko

    lagunarekin

    Antzeztu asto gainean

    zoazela Karmengo Ama

    kaletik behera

    Egin txiribuelta Animalia batzuen soinuak

    egin eta besteek asma

    ditzatela

    Esan bost zurikeria edohitz goxo euskaraz

    Esan bost irain euskaraz

    Osatu biribil bat,aurrekoari eskua emandaeta atzekoari hankenazpitik eskua luzatuta,eta eman 3 buelta

    Abestu « Paristik

    natorren artista bat

    naiz ni »

  • 8/15/2019 Egia ote?

    27/29

     

    Abestu bertso bat Abestu “Maritxu nora

    zoaz”  

    Abestu “Euskal Herrian

    euskaraz”  

    Abestu Ken 7 taldearen

     “Ilargia”  

    Abestu Pirritx eta

    Porrotxen “Maite zaitut”   Antzeztu, eskuinekolagunarekin,

    maitemindurik zaudetela

    Errepikatu ezkerreko

    lagunak egiten duen

    guztia

    Esan Porrontxotako 3

    kuadrilen izenak

  • 8/15/2019 Egia ote?

    28/29

     

    Esan 5 birao euskaraz

    eskuineko lagunari

    Antzeztu, ezkerreko

    lagunarekin, haserre

    zaudetela

    Lotu arkatza soka batieta, gerritik zintzilik

    duzula, saiatu axotabotilan sartzen

    Dantzatu indiarren

    euriaren dantza

    Fandango edo arin-arinbat dantzatu

    Antzeztu Teila lantegikotximiniatik gora ari zarela

    Marrazkien bidez adierazi

    zure lagunei nor zen

    Mandasko Dukea.

    Antzeztu Urumean

    barrena igerian ari zarela

  • 8/15/2019 Egia ote?

    29/29

     

    Aurreratu 5 postu Jar zaitez aurrena doan

    postua baino bat

    aurrerago

    Txanda bat dadoa bota

    gabe egon zaitez

    Jar zaitez azkena doan

    postua baino bat

    aurrerago 

    15 postu aurreratu itzazu

    Antzeztu Karmengo Amakaletik behera zoazela

    goitibera batekin

    Marrazkien bidez adierazi

    zure lagunei nor zen

    Koskorrio.

    Marrazkien bidez adierazizure lagunei “Polloe-eneabaserria”