4
ELKARRIZKETA ADRIAN GOMEZ ikaslea Etorkin guztiak ez datoz urru- tiko lekuetatik. Herri txikitik hiri handira, Escobedutik Bilbo- ra jauzi egin zuen duela urtebe- te Adrian Gomez kantabriarrak (1993, Escobedu). Kazetaritza ikasten ari da EHUren Leioako Campusean, baina Euskal He- rrian egonagatik ere, ez du bere herriarekiko atxikimendua gal- du. Kantabriako Regüelta gazte antolakunde independentista eta sozialistan zein Enfocant agerkari digitalean dihardu bere herriko errealitatea irauli asmoz. Kantabriera eta euskara ikasten ari da aldi berean, azken hori gau-eskoletan. Zergatik Euskal Herrira? Nik emigratu egin behar izan nuen, ezin nuelako nahi nuena Kantabrian ikasi. Kantabriako unibertsitatean irteera zuzenak sustatzen dira, peoiak hezten dira eta dena enpresa pribatue- tara zuzendua dago. Teorian “ez produktiboak” diren ikasgaiak albo batera uzten dituzte; filo- sofia, kazetaritza eta soziologia kasu. 2012ko abenduaren 6a | 2. zenbakia “Emigratzera behartu naute” Jon Altuna reguelta.blogspot.com

Elkarrizketa: Adrian Gomez

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kazetaria: Jon Altuna

Citation preview

Page 1: Elkarrizketa: Adrian Gomez

ELKARRIZKETA

AdriAn Gomezikaslea

Etorkin guztiak ez datoz urru-tiko lekuetatik. Herri txikitik hiri handira, Escobedutik Bilbo-ra jauzi egin zuen duela urtebe-te Adrian Gomez kantabriarrak (1993, Escobedu). Kazetaritza ikasten ari da EHUren Leioako Campusean, baina Euskal He-rrian egonagatik ere, ez du bere herriarekiko atxikimendua gal-du. Kantabriako Regüelta gazte antolakunde independentista eta sozialistan zein Enfocant agerkari digitalean dihardu bere herriko errealitatea irauli asmoz. Kantabriera eta euskara ikasten ari da aldi berean, azken hori gau-eskoletan.

Zergatik Euskal Herrira? Nik emigratu egin behar izan nuen, ezin nuelako nahi nuena Kantabrian ikasi. Kantabriako unibertsitatean irteera zuzenak sustatzen dira, peoiak hezten dira eta dena enpresa pribatue-tara zuzendua dago. Teorian “ez produktiboak” diren ikasgaiak albo batera uzten dituzte; filo-sofia, kazetaritza eta soziologia kasu.

2012ko abenduaren 6a | 2. zenbakia

“Emigratzera behartu naute”

Jon Altuna

reguelta.blogspot.com

Page 2: Elkarrizketa: Adrian Gomez

Horregatik, emigratzera behar-tu naute, kazetaritza ikasi nahi dudalako. Nik leku hurbil bat nahi nuen, Kantabriatik oso urrun egongo ez zena, militat-zen jarraitu ahal izateko. Gogoko dut Kantabria eta ez nuen aban-donatu nahi leku urrun batera joateko. Eta aukera bat hau zen: Euskal Herria, Bilbo. Aukera in-teresgarria iruditzen zitzaidan berez, eta hemengo errealitatea nolakoa den ikusi nahi nuen. Kazetaritza ikasten zabiltza.

Zerk bultzatu zaitu ikasketa ho-riek egitera? Komunikabideak oso saturatuak daudela uste dut, eta jendarteari zintzotasuna eskaintzen ez dio-telakoan nago. Horretarako, al-ternatiba komunikatiboak erai-

ki behar direla sinesten dut, eta zeri buruz hitz egiten ari zaren uneoro jakin behar duzula derit-zot. Zentzu horretan interesat-zen zait kazetaritza: alternatiba komunikatiboak sortzeko. Kazetari moduan jarduten duzu?Komunikabide batean egiten dut lan. Enfocant du izena eta Kantabriako kazeta digital kri-tiko bat da, egunero albisteak ateratzen dituena eta geroz eta jende gehiagorengatik irakurria izaten ari dena, webgunearen estatistiken arabera. Aipagarria da duela gutxi Santanderreko Udalak salatu egin gintuela pe-gatinak jartzearren eta publi-zitatearen harira. Baina beno, epaiketa irabazi dugu. Salaketa

gehienbat enbarazu egiten ge-nielako jarri zuten. Nolako egoeran dago Kanta-briako kazetaritza?Egia esan, komunikazioaren afera Kantabrian nahiko izo-rratuta dago, duela hamar urte gutxi gorabehera La Realidad egunkaria itxi zelako. Infor-mazio alternatibo eta erreala argitaratzen saiatzen zen ko-munikabidea zen. Hala, Kanta-briako Alderdi Erregionalistako, Alderdi Popularreko eta beste talde parlamentario batzuetako kide batzuek egunkariak euren pertsonaren aurka atentatzen zuela erabaki zuten, iraindu egi-ten ziela. Salaketa jarri zen or-duan, eta egunkariak itxi egin behar izan zuen.

“Gazte kantabriarrok hiru aukera dauzkagu: langabezia, emigrazioa edota lan prekario bat hirugarren sektorean, baldintza negargarrietan”

Page 3: Elkarrizketa: Adrian Gomez

Enfocanten aritzeaz gain, Re-güeltako kide ere bazara.Nire familia landa-eremukoa da, eta nik betidanik izan ditut ba-lore nahiko ezkertiarrak. Jende kantabristarekin erlazionatzen hasi nintzen eta kanpamendu batean begirale bat izan nuen Regüeltan ziharduena. Horre-la hasi nintzen interesatzen; 16 urterekin lehen aldiz asanbla-da batera bertaratu nintzen eta orain Regüeltan nabil aktiboki.

Kanpamendu horretan, orain, zu zara begirale.Nahiko kanpamendu bitxia da, ez dituelako kanpamendu baten ildo arruntak jarraitzen. Jardue-ra ekologistak sustatzen ditu be-reziki. Estatu Espainiarra ez den beste errealitate bat existitzen dela islatzea ere gustatzen zai-gu. Gurea bezalako iritzia duen jendea existitzen dela erakutsi nahi dugu. Horretaz gain, beste-lako gai asko landu eta sustatzen ditugu.

Noiz eta nola sortu zen Regüel-ta? Zein asmorekin?Regüelta gazte antolakundea 1998ko maiatzaren 1ean sortu zen. Politika ezkertiarren baitan, sozialismoa eta independentzia-ren aldeko apustu garbia egi-

ten du eta, era berean, agitazio funtzioa ere badauka. Besteak beste, koordinadora antifaxista, kultura-elkarte eta talde ekolo-gistekin lan egiten du. Buru-be-larri sartuta dago Kantabriako errealitate sozialean. Helburua

ELKARRIZKETA

“Kantabriako unibertsitatean irteera zuzenak sustatzen dira, peoiak hezten dira eta dena enpresa pribatuetara zuzendua dago”

Page 4: Elkarrizketa: Adrian Gomez

2012ko abenduaren 6a | 2. zenbakia

Kantabriak dituen arazoei au-rre egiteko bloke indartsu bat osatzea da. Antolakunde alegala da gurea, asanblada oinarritzat hartzen duena. Zein borrokatan dago murgildu-ta Regüelta? Industriaren eraispen eta zen-tralizazioren aurkako gaietan dago murgildua bereziki. Bai-ta gazteen prekarietatearen auzian, aurrekoari hertsiki lo-tua dagoena. Beste kontu asko-tan ere zentratu da; OTANen, Irakeko Gerraren eta Espainiar Konstituzioaren gaitzespenean, adibidez. Baina, nagusiki, lan alorrekoak izan dira agitazio ge-hien izan duten gaiak.Sozialismoa eta Kantabriaren independentzia dira antolakun-dearen bi helburu nagusiak. So-zialismoa ulertzeko modu asko daude…Modu ireki batean ulertzen du sozialismoa Regüeltak, ez du planteamendu itxirik egiten. Hori bai, betiere oinarrian pro-dukzio baliabideak langileria-ren eskuetan egotea eta klaserik gabeko jendartea sortzea daude. Hortik abiatuta, sentsibilitate ezberdinak daude Regüeltaren barnean.

Zein alderaketa egiten duzu Euskal Herriko eta Kantabriako gazte mugimenduen artean? Euskal Herriko mugimendua indartsuagoa da. Jendea akti-boago dago eta hori historia po-litiko luzeagoa izan duelako dela uste dut. Euskal Herriko ikasle mugimendua, esaterako, eredu-garria da guretzat. Halere, au-rrez aipatu dudan bezala, gazte kantabriarroi emigratzera be-hartzen bagaituzte eta ez bada

gazterik geratzen bertan, zaila da kolektibo antolatuen parte izatea. Euskal Herriko jendar-tea, orokorrean, mobilizatuagoa dago eta era masiboan erantzu-ten die ekitaldi eta manifestazio deialdiei, adibidez.

Zer nolako harremana du Re-güeltak gainontzeko mugimen-du sozialekin?Nahiko harreman ona daukagu mugimendu hauetako gehiene-kin: CJC, M15… Arazo nagusia, ordea, talde hauek Kantabria estatu bezala osatzeko plantea-mendu argirik ez dutela da. Ma-drildik datozkien aginduak jaso

eta aplikatzen dituzte, eta plan-teamendu horiek gure erreali-tatean txertatzen saiatzen dira. Zaila da, Estatu Espainiarraren markoan egiten baitute lan. Guk uste dugu ezin dutela gure lurra Madriletik kudeatu.

Gazteek badute kantabriar iza-tearen kontzientzia?Jendea kantabriar sentitzen da, baina hori ez da beti politikoki islatzen, gehienetan pertzepzio sentimentala da soilik.

Zein egoeratan aurkitzen da Kantabriako jendartea? Ikus-puntu ekonomikotik, politiko-tik…Kantabriako jendartea, oro har, apolitizatuta dago. Azken aldian esnatzen ari dela dirudi, batez ere 15M fenomenoagatik; asko lagundu du zentzu horretan. Bizi dugun krisi kapitalistari eta Kantabriak aspaldidanik bizi duen egitura-krisiari erantzu-

ten ari zaio jendartea. Bestal-de, hirietaranzko exodo handia pairatzen ari dira nekazal herri txikiak, eta guztia Santanderren zentralizatzen da.

Zein da kantabrieraren egoera? Kantabriera zapaldua izan da. Gure hizkuntzak gaztelaniza-zio prozesu bortitza jasan du, ez bakarrik kantabrierak, kanta-briar kulturak baizik. Gaur egun nekazal herri batzuetan iraun egiten du, eta erabili ere egiten da, jende zaharraren artean ba-tez ere.

Eta ez al da hizkuntza errekupe-ratzeko saiakerarik egin?Duela lau urte hasi ziren kanta-brierazko kurtso batzuk eskain-tzen eta badirudi hiztun berrien taldetxo bat agertzen hasi dela. Gazteria pixkanaka hizkun-tzarenganako interesa agertzen hasi da. Baina ez da erraza, kan-tabrierak ez baitauka inolako presentziarik hezkuntza pu-blikoan. Are gehiago, bere exis-tentzia ukatzen dute eta idazla-nak kantabrieraz idaztea edota hitz egitea gaizki dagoela esaten dizute… Gaztelaniaz hitz egitera behartzen zaituzte. Kantabriako Unibertsitateak (UC), esaterako, kantabriar kulturaren legitimi-tatea ukatzen du, euren erakun-detik baztertzen dute.

Eta, alor pertsonalean? Kanta-brieraz bizi zara? Etxean ent-zun izan duzu?Nire aitona-amonak eta gura-soak Kantabria hegoaldekoak dira, eta nire aitona-amonen-gandik zer edo zer entzun izan dut, baina nire gurasoengan-dik apenas. Orain, kantabriera ikasten ari naiz. Halere, zaila da bizitza errealean erabilera bat ematea, ez baita kalean entzu-ten eta ezinezkoa baita hizkun-tza behar bezala erabili eta za-baltzea. Ez naiz guztiz eleanitza, baina izatea lortzea espero dut, gure hizkuntza delako, Kanta-briako hizkuntza autoktonoa da eta berreskuratzea lortu behar dugu.

“Guk uste dugu ezin dutela gure lurra Madriletik kudeatu”

“Jendea kantabriar sentitzen da, baina hori ez da beti politikoki islatzen, gehienetan pertzepzio sentimentala da soilik”