4
ELKARRIZKETA MIMOAK Zarautzen egin dugu zita Jose- txo Lukas, Bea Arana eta Mikel Erguin mimoekin. Egun, hama- bost lagun inguruk osatzen dute taldea, nahiz eta kopuru hori “aldakorra” izaten den hiruko- tearen arabera. Parketxo batean bildu gara, eguzkiari probetxu atera nahian. Berehala pintatu dituzte aurpegiak, jantzi dituzte mimoen bereizgarri diren esku- larru zuriak eta hasi dira gor- putzak mugitzen. Zer hoberik neguko azken hotzak uxatzeko. Asko dute kontatzeko, nondik hasi erabakitzea gauza neke- za halakoetan! Hala ere, ezer baino lehen gogoan hartu nahi izan dute Anjel Figueroa (Getxo, 1971), “espetxe politika krudel eta ankerraren azken biktima”. Hilaren 14an hil zen etxean pre- so zela. Horren amarentzat ere gorde dituzte elkartasunezko hitz batzuk. Izan ere, “ama batek jasan lezakeen gogorrenetakoa da bere semearen hilotza etxean topatzea”. “Gure mimo izaeratik besarkadarik sentikorrena hela- razi nahi diogu”. Zer dela eta erabaki zenuten presoen eskubideen alde mimo bezala aritzea? Josetxo Lukas: Ikusten genuen presoen eskubideen inguruan zerbait egin beharra zegoela. Iruditzen zitzaigun hitzekin 2013ko martxoaren 27a | 10. zenbakia “Gure barruan daramagu aske egingo gaituen giltza” Maialen Arratibel

Elkarrizketa: Mimoak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Elkarrizketatzailea: Maialen Arratibel / Elkarrizketatuak: Mimoak (Josetxo Lukas, Bea Arana eta Mikel Erguin)

Citation preview

Page 1: Elkarrizketa: Mimoak

ELKARRIZK

ETA

MIMOAK

Zarautzen egin dugu zita Jose-txo Lukas, Bea Arana eta Mikel Erguin mimoekin. Egun, hama-bost lagun inguruk osatzen dute taldea, nahiz eta kopuru hori “aldakorra” izaten den hiruko-tearen arabera. Parketxo batean bildu gara, eguzkiari probetxu atera nahian. Berehala pintatu dituzte aurpegiak, jantzi dituzte mimoen bereizgarri diren esku-larru zuriak eta hasi dira gor-putzak mugitzen. Zer hoberik neguko azken hotzak uxatzeko. Asko dute kontatzeko, nondik hasi erabakitzea gauza neke-za halakoetan! Hala ere, ezer baino lehen gogoan hartu nahi izan dute Anjel Figueroa (Getxo, 1971), “espetxe politika krudel eta ankerraren azken biktima”. Hilaren 14an hil zen etxean pre-so zela. Horren amarentzat ere gorde dituzte elkartasunezko hitz batzuk. Izan ere, “ama batek jasan lezakeen gogorrenetakoa da bere semearen hilotza etxean topatzea”. “Gure mimo izaeratik besarkadarik sentikorrena hela-razi nahi diogu”.

Zer dela eta erabaki zenuten presoen eskubideen alde mimo bezala aritzea?Josetxo Lukas: Ikusten genuen presoen eskubideen inguruan zerbait egin beharra zegoela. Iruditzen zitzaigun hitzekin

2013ko martxoaren 27a | 10. zenbakia

“Gure barruan daramagu aske egingo gaituen giltza”Maialen Arratibel

Page 2: Elkarrizketa: Mimoak

guztia esanda dagoela, mezu ber-berak errepikatzen baitira behin eta berriz. Orduan, ideia askoren artean irten zen mimoarena. Adierazpide berri bat behar ge-nuen argi eta garbi eta, hala, mi-mika bidezko hizkuntzari auke-ra bat ematea erabaki genuen.

Mimo izaera, baina, ez da berehala eskuratzen den zerbait… J.L.: Ez, ezta inolaz ere. Prozesu bat da. Horregatik egiten dugu guk ahal duguna… Ez gara profesionalak, baina ahal den eta hobekien antzezten saiatzen gara. Lehendabizi entseguekin hasi ginen, eta bertan ikusi genuen espresio korporala landu behar genuela, mimika hori, hain justu. Horretarako, harremanetan jarri ginen Mikelekin eta, zorionez, berari ere izugarrizko ideia iruditu zitzaion egitasmoa. Mikel ohitua

zegoen mimo bezala bakarrik aritzen, eta mimo gehiagorekin elkartzeak sekulako poza eman zion. Bere laguntzari esker, egunetik egunera hobetzen goaz.

Bat baino gehiago dira zuen ideia bera izan dutenak. Antzer-kizale gehiegi?Mikel Erguin: Inoiz ez da gehie-gi. Egia da mimo ezberdinak aritzen garela lanean, eta hori aberasgarria da, zalantzarik gabe. Ondo legoke mimo guztiak elkartzea, ideiak konpartitu eta ekimen bateratuak prestatzeko.

Hutsune bat betetzera al dator mimika bidez eskaintzen duzuena? Hau da, militantzia molde berriak behar direla uste duzue?J.L.: Iruditzen zaigu orain arte erabilitako adierazpenak beharrezkoak direla, baina,

noski, baita adierazpen eredu berriak ere. Horregatik erabiltzen dugu mimika bidezko hizkuntza; berritzailea eta adierazgarria da, oso. Era berean, burutzen ditugun proiektu

eta ekimen ezberdinen bidez, jendeari helarazi nahi diogu nork bere adierazpidea bilatu behar duela presoei elkartasuna adierazteko. Guk mimo izatea aukeratu dugu, baina beste edozein forma baliagarri izan liteke: arraun egitea, sokatiran edo aizkoran aritzea…

ELKARRIZK

ETA

“Sentitu behar dugu nork bere aletxoa jarrita erdietsiko ditugula horren sakon amestutakoak”

Page 3: Elkarrizketa: Mimoak

Komunikazio ildo berrien arakatze horretan, eredu izan zaitezkete.M.E.: Guk sentitzen duguna besterik ez dugu egiten. Eta gainontzeko guztiak animatzen ditugu gauza bera egitera. Izan ere, gure sentipenetatik abiatuta aterako ditugu presoak kalera. Baina, hori egiteko, gai garela oihukatzetik benetan sentitzera pasa behar dugu lehenik. Sentitu behar dugu nork bere aletxoa jarrita erdietsiko ditugula horren sakon amestutakoak

Nola lortzen da mimo hizkuntza bidez komunikatzea?M.E.: Mimoaren ezaugarri na-gusietako bat da denbora ema-ten zaiola ikusleari, ezer baino lehen, ikusteko eta sentitzeko. Ohituta gaude mezuak etenga-be jaso eta irenstera, horiek az-tertzeko denborarik izan gabe. Mimikaren bidez jendeari den-

bora hori eskaintzen zaio. Den-bora ematen zaio isiltasunari, gorputzaren adierazpenari. Orduan, jendeak, denbora hori pentsatzeko erabiliaz batera, errazago jasotzen du mimoak transmititu nahi duen senti-mendua.Bea Arana: Mimoa ahoa zaba-lik eta hitzik esan gabe aritzen da. Espetxe barruan dauden preso gaixo larrien sufrimendu isilaren adierazle da mimoaren isiltasuna. Hitzak gordetzen ditu begiak, belarriak, adimena, entzumena eta sentikortasuna berpiztu, zorroztu eta zabaldu ahal izateko.

“Mimoak mimoak behar dituz-tenentzat”. Kartzela barruetara mimoak iristeko diharduzue bo-rrokan? Edo, hori baino zerbait gehiago da?B.A.: Mimo hitzak ezin hobeto adierazten du pertsona batek

behar duen maitasuna, falta duen maitasuna, hain zuzen ere. Mikelek ongi erakutsi digu presoek sentitzen dutena guk geure larrutan sentitzen ahal dugula. Sufrimendua geure bai-tara ekartzen ikasi dugu. Baina, sufrimendu horrek gure gor-

putzak uzkurtzera eraman or-dez, gure gorputza zabaltzera jo dugu. Gorputza eta eskuak zaba-lik jartzen ditugu, presoenganai-no doan bidea irekiz. Zabaltzen ditugu eskuak, zabaltzen dugu bidea, eta hori da, guretzako, es-kubidea. Beraz, bai, hori baino gehiago da.

“Giza eskubideen errespetua eta bermea urgentziazko kontu bat da”

Page 4: Elkarrizketa: Mimoak

Presoak ez ezik horien senide eta lagunak ere hartzen dituzue kontuan. Mimoak behar dituz-ten seinale…M.E.: Mimoak aurpegi asko dauzka, sentimendu anitzak is-latzen dituzten aurpegiak. Ho-riei esker, egiarekin harrema-netan sartu eta elkartasun sarea

osatzen du presoarekin, horren familiarekin zein bere burua-rekin. Izan ere, egi horretan sartzean, presoen errealitatea ez ezik, horien senitarteko eta lagunen egoera ere ulertu nahi izaten dugu mimook, geurea ba-litz bezala sentitu ahal izateko. Hala, sentipen ezkor horiek gai-lendu eta alaitasunera igarotzea lortzen dugu.

Espainiako Osasun Ministe-rioaren aurrean izan zarete due-la gutxi. J.L.: Bai, oso gaixo zegoen eta… Joan ginenean oso kezkatuta geunden. Izan ere, kezkagarria da Osasun Ministerioa ez ardu-ratzea larriki gaixorik dauden presoez. Osasun Ministerio osa-suntsu batek bermatu beharko luke pertsona ororen osasuna, salbuespenik gabe, baita presoe-na ere. Legearen arabera preso gaixo larriek kalean beharko lukete behar bezalako zaintza ja-sotzeko, baina, askoren kasuan, ez da hori betetzen. Horrek esan nahi du ministerioaren beraren osasuna kolokan dagoela.

Nola artatu zenuten?J.L.:Lehenik, ministerioaren bihotza artatu genuen. Au-rreikusi bezala, bihotz zati bat

falta zuen. Eta, noski, gaixo-rik dagoen batek nekez zaindu litzake besteak. Horregatik, argi ikusi genuen berehalako in-terbentzioa behar zuela, bihotz transplante bat, alegia. Eri ze-goen bihotza kendu eta bihotz osasuntsuagoa, gizatiarragoa eta beroagoa jarri genion. Espero dugu bihotz berria baliagarria izatea preso gaixo larrien es-kubideak bermatzeko. Ekimen horren bidez irudikatu nahi izan genuen espainiar estatuak ez di-tuela guztion giza eskubideak bermatzen, eta hori aldatzea lehentasunezkoa eta ezinbeste-koa dela.

Nazio Batuen Gutuna sinatuta, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak bermatu beharko lituzke estatu orok. Irudikatzen dugu Euskal Herri aske bat, non besarkatuko ga-ren ziega ilunetan dauden pre-soekin, non senideek kenduko duten orain gainean daramaten zama, non gatazkarik egoteko arrazoirik ez den egongo. Iru-dikatzen dugu Euskal Herri bat zapaldu gabea. M.E.: Nik ere ilusio bera daukat. Euskal Herriak daukan gaita-suna sekulakoa da, urte guztio-tan egindako lana ikaragarria da, kontuan hartuta ez dugula Euskal Herria libre ezagutu. Egunen baten askatasun hori lortzen badugu, eta espero dut laster izatea, izugarria izango da. Magikoa. Bizi magikoa da mimo batek imajina lezakeen onena. Eta, ez ahaztu guztiok garela mimoak.

Zeintzuk dira horretarako eman beharreko pausoak? J.L.: Ez daukagu inoren zain egon beharrik, guk gure bidea egin behar dugu, hasi behar gara aske bizitzen. Nork zer emango digun zain egon gabe, guk eskuratu behar dugu nahi duguna. Mugitzen hastea da horretarako lehenengo pausoa, giltzarria. Horrek baino ez gaitu aske egingo.

Frantziar zein espainiar esta-tuen espetxe politika hankaz gora jar lezakete, beraz, herri ekimenek? J.L.: Noski, eta horretara goaz. Badirudi agintari eta gobernuen esku dagoela egungo espetxe po-litika aldatzea. Guk diogu ezetz, sarritan hori sinestarazi nahi izan diguten arren. Dinosauroa mugiaraziko dugu, norbanako bakoitzaren indarra, grina eta elkartasuna baliatuz. Gu mimoz jantzita goaz giltza horren bila.

Zeintzuk dira mimoen aurrera begirako erronkak? J.L.: Orain, bereziki, gaixo la-rrien ildoa jorratzen ari gara. Baditugu, hala ere, landu beharreko beste zenbait ildo; hiru laurdenak beteta dituzten presoen egoera eta 196/2006 edo Parot doktrina, besteak bes-te. Finean, interpelazio lanak

egiten ditugu mendekuan oi-narritutako salbuespen egoera guztiak bertan behera gelditze bidean. Giza eskubideen ingu-ruan erantzukizuna duten ate guztietara joko dugu, horiek ere konponbiderako lanean inplika daitezen. B.A.: Gure lana ezagutarazteko tresna digitalak erabiltzen ditu-gu batik bat, eta arriskutsua izan liteke hori, sare horretan harra-patuta gelditu gintezkeelako, uhin birtualetatik atera ezinik. Horregatik, erronka nagusie-tako bat da uhin horiek kalean islatzea eta barreiatzea. Gure ekimenak kalean burutzen di-tugunez, guztiak animatzen di-tugu uhin horiekin bat egitera. Kalea da gure gune naturala.

“Badirudi agintari eta gobernuen esku dagoela egungo espetxe politika aldatzea. Guk diogu ezetz”

ELKARRIZK

ETA

“Dinosauroa mugiaraziko dugu, norbanako bakoitzaren indarra, grina eta elkartasuna baliatuz”

2013ko martxoaren 27a | 10. zenbakia