34
EUSKARA EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 1 1. Euskararen Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako? 2. Euskara versus Euskalkiak Koldo Zuazo Euskaltzaindia 3. EUSKARA BATUA. Ezina Ekinez Egina 4. Euskaltzaindiaren araudia – EGA ariketak

EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

EUSKARA

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 1

1. Euskararen Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta

zertarako?

2. Euskara versus Euskalkiak

Koldo Zuazo

Euskaltzaindia

3. EUSKARA BATUA. Ezina Ekinez Egina

4. Euskaltzaindiaren araudia – EGA ariketak

Page 2: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

1.EUSKO JAURLARITZA, EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2004)

Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako.

Egileak: Andoni Egaña, Joxerra Gartzia eta Kike Amonarriz

Kalitatea. Zertaz ari gara?

Oharrak eta argibideak

“Kalitatea”, kontzeptu lauso eta nahasia da hizkuntza kontuetan. Aski da kalitateaz dihardutenen lanak irakurtzea horretaz ohartzeko. Hona hemen “kalitate” hitzari eman izan zaizkion adiera zenbait:

– Bizitasuna da kalitatea. Aurkakoa, berriz, zuzentasun gramatikal hutsa (Izagirre, Lokuzioak5 ).

– Hizkera bero eta hurbilean dago kalitatea. Aurkakoa, hotz eta arrotza (Zuazo, Sendabelarrak6).

– Erraz eta ulergarri dena da kalitatekoa (Zubimendi eta Esnal, Idazkera Liburua7 ).

Guztiarekin ere, “kalitateaz” dihardugunean, arriskurik handiena zera da: hizkuntza kalitatea paradigmatik, gramatika hutsetik kontsideratzea. Tamalez, hori da, salbuespenak salbu, eskolan eta hedabideetan dabilen eredua.

– Hizkuntza kontuetan, ordea, kalitatea eraginkortasuna da, eta ez besterik, Koldo Mitxelenak8 argi eta garbi zioen bezala: “Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da gizarteko mintzabide eta adierazpidea besterik. Ona da, beraz, elkarrekin mintzatzeko eta elkarri gogoetak adierazteko delarik, mintzatzeko eta adierazteko balio duelako; horrexegatik beragatik da ona haizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik, eta haizkora amutsa, berriz, txarra. Gehi dezagun ez dela berez hizkuntza amutsik, horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz zezaketen adina zorroztu ez dutenena dela soil-soilik, errua, behiala Axularrek zioenez”.

Hizkuntza kalitatearen parametroak, beraz, ez daude hizkuntza barruan, kanpoan baizik.

– Hizkuntza, ezer izatekotan, tresna da lehenik eta behin: norberaren baitan eta inorengan eragiteko tresna. Horretarako balio ezean, alferrikakoak dira gainerako guztiak, paradigmak barne.

– Gazteei gagozkiela, euskarak ez badio balio gazteari bere barrua lasaitzeko eta bere kideengan emozioak eragiteko, euskara hori ez da kalitatekoa izango, zurtoina baino zuzenagoa edo “gatz larria” baino jatorragoa izanik ere.

Hizkuntzaren kalitatea eraginkortasunean jarrita, urrats handia egingo genuke, bide batez, motibazioaren alorrean.

– Hala eta guztiz ere, horrek ez gintuzke eraman behar kalitatearen gainerako alderdiak baztertzera. Eraginkorraz gain zuzena eta jatorra bada, hainbat hobe.

– Kalitate integrala litzateke hori, eta horrek behar du izan, bistan denez, helburu. Euskara ona deituko diogu txosten honetan horri.

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 2

Page 3: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Euskararen kalitatearen hiru mailak

Kalitatearen alderdi guztiak eredu bakarrera biltzen hasita, Ibon Sarasolak9 proposatutakoa iruditzen zaigu eredurik baliagarriena.

– Sarasolak hiru maila aipatzen ditu hizkuntzaren kalitatearen baitan: zuzen, on, egoki. Lehena bere horretan hartuko diogu Iboni. Bigarrenean, ON hitza erabili beharrean JATOR hitza erabiliko dugu, ideia hauek han-hemenka azaltzerakoan, “Euskara Ona” kontzeptuak sortu dituen gaizki ulertuak saiheste aldera. Egokitasunari dagokionez, aldiz, hitza hartuko diogu Sarasolari, edukia aldaturik. Hauek lirateke, beraz, euskararen kalitatearen hiru mailak:

ZuzentasunaEuskaltzaindiaren arauen araberako euskara da zuzena, arau horiek aplikagarriak diren egoera komunikatiboetan. Ortografia, joskera, ahoskeran… maila askotan daragi zuzentasunak.

Jatortasuna

Euskararen senaren edo usadioaren araberakoa da euskara jatorra. “Entrenatzailea zirkunstantzia aurpegiarekin atera zen aldageletatik” euskara zuzena izan liteke akaso, baina ez da jatorra. “Entrenadorie halamoduzko aurpegixaz urten zeban bestuarixotik”, aldiz, jatorra da, nazio mailako egoera formaletarako zuzena ez izan arren. Ideala, esan dugun moduan, zuzena eta jatorra izatea litzateke.

Egokitasuna

Bere xederako egokia dena da euskara egokia, eta, Mitxelenak zioen bezala, hizkuntzaren xedea eragitea da batez ere. Egokitasun kontzeptu honetan txertatzen dugu, beraz, eraginkortasunaren alderdia, nahiz jakin batzuek (Esnal eta Zubimendik, esaterako) guk “jator” esaten diogunari esaten diotela “egoki”.

– Bereizkuntza lexikoaz haratago, euskararen kalitatea bermatzeko ahaleginean irizpideak argitzeko modua eskaintzen digu eredu honek, eta komeniko litzateke horren inguruan adostasun zabala lortzea.

Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari eman izan zaio lehentasuna, eta hurrena jatortasunari.

– Horrek, besteak beste, eredu estandarretik urrutiko hizkera darabilten hiztun egoki askoak konplexuz betetzeko balio izan du, eta bada ordua Saizarbitoriak10 dioena aintzat hartzeko:

“Esan dezadan, bide batez, ez zaidala zilegi iruditzen hizkuntza jatorraren maisu askok hiztun traketsarekin erakusten duten nagusikeria, publikoki erakundeetatik eta hedabideetatik zabaltzen den euskara kontrolatzeko, arrazoi handiz, beharko litzatekeen zorroztasun kritikoa, euskaldun arruntari aplikatzen baitiote, baita banakako harremanetan ere; bi gauza gutxienez kontuan hartu gabe: alde batetik, sarritan, euskaldun traketsak bere maila hori lortzeko egin behar izan duen ahalegin pertsonala; eta bestetik, ezinbestekoa dela euskara normaltasunez erabili ahal izateko hiztunen euskara, ongi edo gaizki erabiliko dutenen masa kritikoa lortzea, hots, mundu guztia hitz egitera animatzea”.

– Kontua bereziki larria da eskolan eta komunikabideetan. Eskolaz diharduela, Lertxundik11 zera dio, esaterako: “Hizkuntzaren deskribapena lehenetsi dugu hizkuntzaren beraren erabilera espresiboaren kaltean”.

Zuzentasunaren eta jatortasunaren aldean, kontzeptu aldakorra da egokitasunarena.

– Izan ere, komunikazio egoera bakoitzak bere egokitasun propioa behar du, eta du. Egoerajakin baterako ezinago egokia den hizkera zeharo desegokia izan liteke —eta izaten da— beste baterako. Hain zuzen hori eta ez besterik da hiztun —eta hizlari— egokiaren gaitasun

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 3

Page 4: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

bereizgarria: aldian aldiko egoeran hartarakoxe egokia den hizkera erabiltzen jakin eta asmatzea.

– Asko ez ezik askotarikoak dira egokitasunean daragiten faktoreak, eta hizkuntzaz kanpokoak dira, gainera, den-denak. Hona hemen faktoreotako garrantzitsuenak, lau multzo nagusitan sailkatuta:

a) Xedea:

• Jeneralean, komunikatzaileak ezartzen dio xedea hizketa ekintzari, baina hartzailearen onarpena behar du ezinbestean. Informatu, irakatsi, persuaditu edo entretenitzea izan ohi dute xedetzat gure komunikazio ekintza gehienek. Garbi dago, ordea, informazio hutserako egoki den hizkera desegoki izan daitekeela persuasiorako. Era berean, eta adibide bat baino ez ematearren, entretenimendua beste xederik gabeko ekintzetan, malguago behar luke hizkeraren zuzenjatortasunak juzkatzeko neurriak. Beste horrenbeste gertatzen da generoekin ere, egokitasuna izugarri aldatzen baita generotik generora.

b) Xede-taldea, edo audientzia:

• Auditorioa nolakoa, halakoxea izango da komunikazio egoerak behar duen egokitasuna. Baigorriko zaharrentzat egoki den hizkera zeharo desegoki litzateke Gasteizko gazteentzat, eta, seguruenik, baita Baigorri bertako gazteentzat ere. Berdin gertatzen da ikasi eta ez-ikasiekin, baserri eta kaletarrekin, eta abar.

• Horrez gain, audientziaren handi-txikiak ere sekulako eragina du egokitasunean: gela txiki batean bildutako dozena bat entzulerentzat ez dago Kursaal beteko auditorio batentzat bezala hitz egiterik; ezta alderantziz ere. Audientziaren hizkuntza gaitasunak ere erabateko eragina du komunikazio egoera batean erabili beharreko hizkeraren egokitasuna definitzerakoan.

• Alfer-alferrik arituko da hiztun edo hizlari bat dezakeen euskararik landu eta jasoenean, bere audientziaren euskara berea baino askoz kaxkarragoa bada zuzenjatortasunean. Horrek, bistan denez, euskara kaxkarraren alde jokatzen du: trebea molda daiteke kaxkarraren mailara; kaxkarrak, berriz, ezin trebearenera moldatu. Horra zergatik gazte batzuek “Joan dezaket kalera?” eta gisako esaldiak erabiltzen dituzten, etxean jaso duten euskara jator-zuzena erabili ordez. Ez da gaitasun kontua, egokitasun kontua baino. Eta egokitasuna, zentzu horretan, subjetiboa da beti.

c) Mezu-bideak:

• Audientzia aurrez-aurre, irrati edo telebistaz bestaldean edo sakelako telefonotik eskegita izan, alde handia dago egoera horietako bakoitzean hizkera egokia zer den finkatzerakoan. Hitz egiten den bezala idaztea edo idazten den bezala hitz egitea desegokia da guztiz. Irratian estimagarri den hitz jarioa jasan ezina da telebistan.

• Pare bat mende behar izan ditugu ahozko hizkerak bere lege propioak dituela jabetzeko. Orain, ordea, eskola ez beste guztiok horretaz ohartu garenean, komunikazioaren teknologia berriek kolokan jarri digute hori ere. Izan ere, e-mail, blaga (chat) edo SMStan eraginkorren —eta, beraz, egokien— gertatzen den hizkera ahozkoa da barne egiturari dagokionez, nahiz mezuak idatzi egiten diren. Idatziaren eta ahozkoaren bereizkuntza horrek ez du zentzu handirik XXI. mende hasiera honetako gazteentzat mezu-bide nagusi diren komunikabideetan.

d) Hiztun edo hizlariaren hizkuntz gaitasuna:

• Faktore hau ere kontuan hartu beharrekoa iruditu zaigu euskararen kasuan. Hiztun edo hizlari nor ari den (euskaldun berri-berria den, euskaldun zahar alfabetatu gabea den…) kontuan hartu gabe ez dago darabilen euskara egokia den edo ez erabakitzerik. Gauden egoeran, zuzen-jatortasunean akatsez betetako jarduna egoki izan daiteke, hiztuna euskaldun berri edo

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 4

Page 5: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

euskaldun zahar alfabetatu gabea bada. Nolanahi ere, euskara normaldu ahala desagertu beharreko faktorea litzateke hau.

• Aipatutako faktoreok guztiok —eta aipatu gabe geratuko zaizkigun besteren batzuek— determinatzen dute une bakoitzerako hizkera egokia. Esan beharrik ez dago, baina esan dezagun hala ere, faktoreok guztiok aldi berean daragitela. Egoera jakin baterako hizkera egokia zein den erabakitzea, beraz, aski kalkulu konplexua da, eta horrek badu bere ifrentzua ere: erabili ohi dugun baino kontu handiagoa behar genuke hizkeraren kalitateari buruzko juzkuak egiterakoan.

• Esan dezagun, azkenik, hizkeraren egokitasunarena beti dela konplexua, ez bakarrik gurea bezalako kinka larrian dagoen hizkuntzen kasuan. Zuzentasuna ez bezala, egokitasuna ez dago behin-betiko arautzerik; hiztunek bilatu behar dute egoera bakoitzari dagokion egokitasun modua. Euskararen kasuan, ordea, konplexuagoa da kontua. Egoera diglosikoa dela eta, hiztunek, egokitasun bila abiaturik, errazegi jotzen dute, oraingoz, albo erdaretara, euskararen beraren baliabideetara baino. Zaila bada ere, oreka bilatu beharra dago hor, nahitaez. Egokitasuna goitik ezartzea astakeria latza litzateke noski; egokitasuna albo erdaretan bilatzea normaltzat jo eta joera hori behin-betikotzea, aldiz, utzikeria barka ezina. Gauden egoeran, zuzenjatortasunean kaxkarrak diren hiztun eta hizlari batzuen euskara egokitzat jo behar dugu, baina seinale txarra litzateke hogei urte barru hori horrela izaten segitzea. Azken batean, kalitate integrala behar luke helburu, euskara ona. Egoki ez ezik zuzen eta jator hitz egiten duten hiztunak behar ditugu, beraz, eta horrek orain arteko ikusmolde eta jarrerak aldatzea eskatzen du, besteak beste.

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 5

Page 6: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 6

Page 7: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

EUSKARA ETA BERE DIDAKTIKA - HAUR HEZKUNTZA 7

Page 8: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

HIZKERA ESTANDARRA: Guztiek ulertzeko moduko euskara; ez formala baino informalagoa, baina ez

jasoa bezain formala.

Ez du eskatzen teknizismorik eta aparteko jakintza berezirik.

Hizkera hau da guztietan neutroena.

Unibertsitateko irakasleena ..

HIZKERA ESPEZIFIKOA: Gai jakin baten inguruan egiten den hitzaldi teknikoa da.

Terminologiak zerikusia dauka “hizkera teknikoarekin”.

Zehatza eta zurruna da.

Abokatuena, medikuena …

HIZKERA JASOA: Zuzentasunari eta zehaztasunari ematen dio garrantzia.

Ahoskera zaindua erabiltzen da.

Egokitasun gramatikala eta zuzentasun ortografikoa.

Lexiko zabala eta zehatza menperatzen dira.

Erkidegoko komunikabideetako albistegietan (EITB) …

Page 9: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

!

2.EUSKARA BATUA versus EUSKALKIA?Euskara Batua versus euskalkia. Koldo Zuazo (1999)

Euskaltzaindiaren 137. Artikulua: Euskalkien erabileraz Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan (2004)

Zenbait Orientabide Erregistroen Trataeraz. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa eta Euskaltzaindia (2008)

Koldo Zuazo 1999 Euskaltzaindia 2004

Hezkuntza

Irakaskuntzan mailaz mailakoa euskalkitik baturako bidea

Irakasleak haurraren euskalkia jakin beharra (HH)

Irakurmena/ idazmena euskara batuan

Euskaltegia: inguruneko beharren araberakoa

Euskalkiak zaindu, ahozkoa eta idatzia desberdinduz (Batasunerako arauak 1994)

Bereizi eta bideratu lagun arteko hizkera (euskalkian) eta landua (batuan edo euskalki landuan). Noiz bakoitza

Irakasleak lagunarteko eta hizkera landua jakin

Umeen hizkuntza gaitasun eta jatorrizko hizkuntzaren araberako jardunbideak

Hedabideak

Euskal Herri osokoak (EITB) euskara batuan

Euskarri murritzagokoak gertuagoko hizkeran: euskalkian

Herri hazietan (Eibar) euskalkia eta batua

Hedadura orokorra (EITB): batua

Eskualde eta herri mailetan euskalkia eta batua, baina nahastu gabe. Kazetariek erabaki zein ataletan bat, eta noiz bestea

Kazetariak ondo prestatu euskalkiak: Idatzian gaitzetsiak diren laburtzapenak eta fonetismoak …

Administrazioa

EAE osokoa (Euskal Herriko Buletin Ofiziala) Euskara Batuan

Herritarrekin hartu emanean daudenez, herritarren hizkera jakitea nahitaezkoa da

Administrazio orokorra: Euskara Batua

Lurralde mailan aintzat hartu bertako euskalkiak

Lexikoa eta terminologia asmatu gabe: batukoak erabili

Tokian tokiko administrazioak euskalkia, batik bat ahozkoan

Langileek herriko euskalkia jakin behar

Kontuan izan beharrekoa: Batua ez den jardun ez formala (mundu guztiak erabiltzeko hizkera) arautu gabe dago: onomatopeiak, irainak, laudorioak … Beraz, erregistro biak esparru hauetan zabaltzeko premia dago.

9 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 10: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Euskaltzaindiaren arauak euskalkien erabilera idatzirako (1994)

1. Laburtzapenak gaitzetsi: eon --- egon

2. Fonetismoak gaitzetsi: ogixa --- ogia

3. Euskalkian forma bi edo gehiago direan, baturekin bat datorrena hobetsi zen (“beti ere

batuaren alde!” )

4. Deklinabide forma bakarra dago onartua + bizkaitarreko batzuk + iparraldeko batzuk

NOREKIN NOGAZ

5. Aditzak batuarenak + bizkaitar aditz forma batzuk onartuak daude (daigun …)

6. Sintaxi forma bakarra, batuan eta euskalkian.

7. Morfologian lexikoa onartua dago euskalkietan: bakotxa, elexa …

10 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 11: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Zenbait orientabide erregistroen trataeraz (2008)

Idatzia

Haur Hezkuntza: Dekodifikazioa

Lehen Hezkuntza: Formala --- Ingurunearen arabera

o Batua

o Landua: euskalki arautua (fonetismo eta laburtzapen gabe…) Batua

DBH: Batua (EAEko curriculumaren arabera etapa hau amaitzean B2 maila eskuratuko da)

Ahozkoa

Haur Hezkuntza: Ez formala

Lehen Hezkuntza eta DBH

o Eremu Pedagogikoa

Arlo kurrikularra

Ez formala

Formala

Arlo ez kurrikularra: Ez formala

o Eremu Instituzionala

Ikastetxearen antolaketa: Formala (estandarra) : Idatziz/ ahoz eta testuinguruaren araberako

malgutasuna

Harremanak: Formala (estandarra): Egoeraren eta mezu hartzailearen arabera erregistroa

egokituz, helburua ulertzea denez, malgutasuna izanez.

11 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 12: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

3. EUSKARA BATUA.Ezina Ekinez Egina

Koldo Zuazo

Euskara Batua. Ezina Ekinez Egina. K. Zuazo. Elkar. 2005 (77- 207. Orrialdeak)

Sabino Aranak 1896. Urtean “Lecciones de ortografía de euskera bizkaino” liburua kaleratu zuen. Bertan,

euskara batuaren aurka egoteko ondorengo arrazoiak azaldu zituen:

1. Euskalkien arteko aldeak ez dira horrenbestekoak elkar ulertu ahal izateko.

2. Euskara batuarekin euskalkien aberastasuna galdu egingo da.

3. Euskara batua eginda, desberdintasunak sortuko dira, gizarteko jende ikasi eta ikasgabeen

artean.

4. Ez dago egitasmo hau bideratzeko adina dakien aditurik.

5. Sei herrialde daudenez Euskal Herri federalean, sei euskalki egotea eskatzen du egitura honek;

ez bat bakarra.

Hala ere, ezinbestekotzat jo zuen ortografia bakarra, eta 1876az gero urrats esanguratsuak egin ziren

Hego Euskal Herrian:

1. Tileta (tildea) erabilpena

- Hots bustiak adierazteko: ll, tt, dd

- r biguna eta gogorra bereizteko

2. Erdarazko c eta qu ordez K zeinua euskal jatorrikotzat

12 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Sabino Arana Euskara Batuaren aurka zegoen, baina ortografia bateratu baten alde.

Zein arrazoi eman zituen euskara batuaren kontra egoteko?

Zein ortografia onartu zen?

Zergatik

79

83 eta 84

1

Page 13: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Joera honen aritik, erdararen ahaleginak erauzteko ahalegin handiak egin ziren eta euskarazko

hitz berri ugari zabaldu ziren:

Latinetik eratorritako hitza S. Aranaren hiztegia

Eliza Txadona

Aingeru Gotzon

Bere Orlegi

Peru Kepa

Mari Miren

3. Apostrofaren eta marratxoaren erabilera zabaldu zen, nahaste handia sortuz euskal ortografian.

Bizkaia´ren semeak, Arregi´tar Joxe …

Ba – daki …

Euskal ortrografia gure inguruko hizkuntzen bidetik aldentzeko joera honen arrazoia, euskara gainontzeko hizkuntzetatik bereiztea zen.

“Hizkuntza bereizia, herri bereizia” joeraren atzean euskal nazionalismoaren eragina baitzegoen.

13 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

84

Page 14: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Euskararen batasunaren aurkakoak bi ziren:

- EAJ alderdi politikoko kideak, eta hauen artean batez ere zuzendaritza- Euskaltzaindiko partaide batzuk (EAJren aldekoak)

1. Eusko Alderdi Jeltzalearen arrazoiak batasunaren aurka

Belaustegigoitiak 1916an kaleratutako txostenaren aurka agertu zen Alderdi Jeltzalearen zuzendaritza- Euzkadi aldizkarian argitaratutako erantzunean; arrazoiak hauek ziren:

Edozein batasun motaren aurka zeuden, bai euskara giputzean oinarritutakoen aurka baita, euskalki guztiak nahastuz sortatukoaren aurka ere. Izatekotan gainera, euskara bizkaitarra zen, haien esanetan, horretarako hautagairik egokiena (Euzkeltzale- Bazkuna. 1916)

Abertzaletasun sentimendua hizkuntzaren gainetik: Abertzaletasuna sendotzeari eman zioten erabateko lehentasuna, ez euskara irakaskuntzan sartzeari eta batez ere, eguneroko jardunean erabiltzeari.

2. Euskaltzaindia, Euskararen Akademia

1918an, Euskaltzaindia sortu zen Hego Euskal Herriko lau diputazioen babesean. Gertakari esanguratsua izan zelarik, alderdi askotatik begiratuta:

- Mendeetan zehar baztertuta egondako hizkuntzak bazuen bere akademia.- Akademia honek nolabaiteko ofizialtasuna lortu zuen, behinik behin Hego Euskal Herriko

lau erakunde nagusiek emandakoa.- Zazpi herrialdeetako ordezkariak ziren bertan.

Akademiak euskara batuaren aurka zituen arrazoiak Sabino Aranak emandako berak ziren, eta horien artean gehien nabarmendu zituenak ondorengo biak:

Hizkera eredu bakarra aukeratzeak euskalkietako aberastasunak galtzea eta hizkuntza murriztea dakar. Ez dago euskalkirik gainerakoak baino hobea denik, eta edozein euskalki aukeratuta ere, galtzaile aterako gara beti.

Batasunerako euskalki jakin bat aukeratuta, jaiotzaz euskalki hori ez dutenek nekez lortuko dute etorri eta jario nahikoa. Lotsak eta konplexuak sortuko dira, gainera, bazterrean utzitako hiztunen baitan.

Euskaltzaindiaren arrazoi hauek konpartitzen zituzten ospe handiko pertsona ugarik eman zuten iritzia:

14 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Euskara Batuaren sorrera eta bilakaeraren lehen epean (1876 – 1936) euskara batuaren aurka daudenen arrazoiak:

98,99

100- 108

2

Page 15: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Jean Etxepare: “Euskal Herrian hainbat zati , hartu- emanak urri, euskalkiak ugari, eta gauzak ganoraz egiteko jende aditu gutxi”. Luzaroko jotzen zuen batasun hori, “bizpahiru menderen buruan” egiteko utopia.

Orixe ere aurka zegoen: “Euskalki guztiak erabiltzearen aldekoa zen; bat literaturako sail bakoitzean”. Bere ustetan, euskara irakaskuntzan sartuz gero, haurtzarotik hasita landuko genituzke norbere euskalkia eta besteena, eta hori eginda, ez legoke edozein euskalki irakurtzeko eta ulertzeko ezinik.

Ramon Menendez Pidal: Euskara giputza eta lapurtarra uztartzea, eta hortik ateratzea euskara batua; haren esanetan, “hori ez da irtenbidea, aurkezten den eredua gizarteak onartuko badu, bizirik egon behar du, eta hiztunen gertukoa izan.Hizkera biziak, hiri handietan, literaturan eta hedabideetan erabiltzen direnak eta, azken batean, prestigioa dutenak, horixek dira gizartean hedatzen eta errotzen direnak”. Irakaskuntzan, administrazioan, hedabideetan, ikerkuntzan, zientzian eta kultura esparruetan euskara erabili nahi izatea “umekeria” hutsa zen beretzako. “Euskara batua egiteko ametsa baztertu eta euskalkiei behar genieke oratu” zion.

15 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 16: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Euskararen batasunaren aldekoak ere ugariak izan ziren, baina atalka bakoitzak emandako arrazoiak hausnartuko ditugu.

- EAJo Idazleako Euskaldun berriako Euskarazko argitalpenetarako eredua eskatzen zutenak

- Euskaltzaindiao Giputzaren aldekoako Jatorrizko euskara eraikitzearen aldekoako Azkueren gipuzkera osotua

1. Idazleak (Ikabalzetarena eta Belaustegigoitia)

Euskara lan tresna zuten jeltzaleak batasunaren aldekoak ziren, eta ez zituzten Sabino Aranak esandakoak onartzen. Euskara giputza indartzearen aldekoak ziren, nahiz eta mendebaldekoak (bizkaitarrak) izan. Horregatik, gainerako euskaldunengandik aldentuta eta euren euskalkiari itsu- itsuan begira egoteaz utzi, eta euskararen eta Euskal Herri osoaren kontuan hasi ziren lanean. Euzkadi aldizkarian.

Horregatik, beraien lanerako, gipuzkera proposatzen zuten (nahiz eta bizkaitarrak izan) irtenbide aproposena baitzen: biziena, hiztun gehiena zuena, erdiko hizkuntza zenez errazago ulertzen zelako, herri hazietan bizirik zegoen, gainontzeko euskalkiekiko eragin gehiena zuena…

2. Euskaldun berriak

XX. mendeaz gero, euskara ikasitakoen kopuruak gora egin zuen eta euskara batua eta ondo arautua eskatzen zuten.

3. Euskara argitaraturako eredu baten beharra

XX.mende hasiera hartan beste aldakuntza bat ere eman zen, hizkuntza ez zen erabiltzen ahozko jardunean bakarrik; idazten eta irakurtzen ere jakin beharra zegoen. Egunkariak eta aldizkariak gero eta ohikoagoak ziren, eta literatura idatzia goraka zihoan. Beraz, hizkera estandarra eskatzen zuten. Batasun ezak irakurtzeko zailtasuna, liburuak garestitzea eta, azken batean, euskal literatura idatziari ateak ixtea zekarrela esanaz arrazoitzen zuten.

16 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

88- 95

Euskara Batuaren sorrera eta bilakaeraren lehen epean (1876 – 1936) euskara batuaren aldekoen arrazoiak:3

Page 17: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Euskaltzaindia 1918an sortu zen unetik, bere helburuetako bat euskara batuaren sorrera izan zen. Hala ere, lehen unetik, batasun horren inguruan hartu beharreko bidearekin oso zatitua egon zen. Batu bakar baten aldekoak ziren baina guztiak oso sakabanaturik zeuden:

1. Giputzaren aldekoak (Sebero Altube)

Euskara batua giputzean oinarritua nahi zutenen arrazoiak betikoak ziren:

Bizitasun eta ospea handia zuen Euskaldun guztientzako ulertzen errazena …

Sebero Altube zen, besteak beste, irtenbide horren aldekoa. Nabarmentzekoa da, jeltzalea izan arren, euskara batuaren aldekoa izatea eta, arrasatearra izanda ere (mendebaldekoa), euskara giputza hobesten zuen.

Berak proposatutako euskara batuan, ezaugarri bakoitzaren zabalera eta indarra hartu behar genituzkeela kontuan zion; eta ez, guri jatorrenak, zaharrenak, aberatsenak, arauzkoena edo dotoreenak iruditzen zitzaizkigunak. Hau da, Euskal Herri gehieneko euskaldunek erabiltzen zituzten osagaiei eman zien lehentasuna.

2. “Jatorrizko euskara” eraikitzearen aldekoak

XIX.mendean hedatu zen joera hau garbizaletasunarekin lotua dago, eta Bizkaian sustraitu zen.

Erdararen eragina baztertzen zuenez, hitz berriak sortu zituzten: urrutizkina, hitzparringia … Honetan aitzindaria, Resurreccion Maria Azkuek 1891ean argitaratutako Euskal Izkindea izan zen.

Aditza, lexikoa … zuzentze lanetan aritu ziren baita ere garaiko jakitun asko: Ayengiz´tar Iñaki Aba Txotiñoduna, Soloeta Dima …

17 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Batasunera iristeko oinarrizko urrats hauek zehaztu zituzten:

Euskalki guztietan ortografia bat bera izatea.

Erdaratik hartutako hitzak, edo euskaratik bertatik sortutako berriak, euskalki guztietara zabaltzea (aranisten purismoa baztertuz)

Aldaera fonetikoak baztertzea, idazkera modu bakarra onartuz: /eskeini/ eskini/ barri/ berri …

Ortografia erraza izatea

Gure inguruko hizkuntzetatik ez aldentzea ( Sabino Aranak indarrean jarritako tileta, marra eta apostrofa erabiltzeaz utzita)

Laburbilduz, EAJ proposaturiko purismotik aldendutako batasuna aldarrikatzen zuten.

109- 116

Page 18: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Irtenbide honen aldekoen iritziz, jatorrizko euskarara (bizkaitarra) iristean zegoen batasunerako giltza: euskalkirik ez zuen euskara zaharrean.

3. Euskara bizkaitarraren aldekoak

Bittor Gaubekak egin zuen aukera honen alde, eta ohiko uste ustelak ziren oinarrian: euskalki horixe (bizkaitarra) zela denetan zaharrena eta aberatsena.

4. Azkueren “gipuzkera osotua”

Bizkaitarra zen arren, gipuzkeran ikusi zuen batasunerako giltza, Euskal Herriko erdigunean egonda, ulerterrazena izatea arrazoituz.

1917an euskara ikasteko metodoa argitaratu zuen; Prontuario de la lengua vasca. Euskara giputzean oinarritutako ikasbidea, baina euskalki honi ikusten zizkion hutsuneak osatuta eta akatsak zuzenduta.

1918an Ardi galdua kontakizuna idatzi zuen, euskara giputzari egin beharreko aldakuntzez eta hobekuntzez mintzatuz.

1934- 1935 bitartean bere saiorik esanguratsuena kaleratu zuen, Gipuzkera osotua. Bere batasunerako proposamena defendatzeko, ulertzeko errazena izateaz gainera, osasunez sendoena zegoena zela zion.

18 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 19: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

1936tik 1945erako epean erabateko geldialdia eman den. Espainiako Gerra Zibila lehenik eta gero, II. Mundu Gerra zirela eta.

Egoera berri honetan, alde batetik Franco jeneralaren diktadura militarra zegoen Espainia osoan, baina Bizkaia eta Gipuzkoan, herrialde traidore izendatuetan, bereziki gogorra izan zen.

Bestalde, industriaren gorakada gertatu zen, eta horrek Bizkaia eta Gipuzkoan eragin handi izan zuen. Hori dela eta, Galizia eta Espainiatik zetorren migrazioa asko ugaritu zen.

Testuinguru honetan agertu ziren proposamenak ondorengo lauak ziren:

19 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

1945 – 1964 epean emandako proposamenak aztertu.

4121

Page 20: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Nork proposatua

Zertan oinarritua

Alde onak Alde txarrak

Lapurtera klasikoa

125- 128

Federiko Krutwing (Bizkaitarra)

Urkijotar Jul Elkhargoa (Bilbo 1951) - ko kideak (Lino Akesolo, Mikel Arruza, Imanol Berriatua … denak bizkaitarrak)

Lapurtar zaharra (Leizagarragarena)

1950an aurkeztu zuen lehenengoz bere iritzia Euskararen idatzi hizkuntzari buruz saioan

“Euskara kultura trena izango bazen, aukeratutako hizkera ereduak ere halakoa izan behar zuen”

Hizkera estandarrak Hegoaldeko eta Iparraldeko euskaldunak batu

Frantsesak eta gaztelaniak izandako lekua bereganatu; bata bestearen etsaitzat gabe, osagarritzat hartuz

Garaiko giro garbizale itogarritik irteten lagundu zuen, eta nazioarteko hitzei ateak zabaltzeko deia egin zuen

Literatura tradizioa (batez ere Lapurdikoa) arreta handiagoz begiratu eta aztertu beharra aldarrikatu zuen

Euskarari zerion baserri usaina kendu zion; Gizarte hiritarra, kulturaren esparrua eta euskararen nazioartekotasuna etengabe ozen aldarrikatuz

Hiztunengandik urruna: ez da sekula Euskal Herrian, ez orain eta ez aspaldian erabilitako hizkera izan

Inguruko lagunik gehienek bakarrik utzi zuten (Gabriel Aresti eta Jon Mirande idazleak, besteak beste) “Auzi alperra dalako euskalkien inguruko auzi hori”

Nafar- lapurtera

129- 130

XIX. mendean eskualdeko idazleek joerak zabaldu

Eskualduna eta Gure Herria aldizkariek joerak babestu

1944 Pierre Lafittek zehaztu eta arautu

Lapurdi eta Nafarroa Behereko euskalkiak

Euskara bizia oinarrian

Hiztunen eguneroko bizitzatik gertukoa

Herri xehearentzako ulertzeko eta ikasteko erraza

Ez zuen aintzakotzat hatzen euskararen eta Euskal Herriaren osotasuna: txokokeriak eta azken orduko berrikuntzak onartzen zituen

Page 21: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

“Gipuzkera osotuaren” gainbehera

130- 136

Resurreccion Mª Azkue1934 – 1935an sortu eta XX lehen erdian eredurik egokiena

1968an euskara batua sortzearekin, jarraitzaile gutxi

GipuzkeraUlertzeko errazena

Osasunez sendoena

Ez zegoen argi arautua eta mugatua, eta jarraitzaile gipuzkoarrek, euskalkia “osatzeko” edozer gauza sartu zuten

Euskara mintzatuari leku zabalegia eta literatura bigarren mailan

Gipuzkera osotua, gipuzkera huts gertatu zen. Ondorioz, jarraitzaile bizkaitarrak euren ahaleginak bertan behera utzi zituzten

Azkuek ez zuen inolako talderen babesik, nahiz eta bera izan Euskaltzaindiko lehendakari

Euskara osotua

136- 143

1921- 1922 Ipolita Larrakoetxea eta Donosti Muruatar Domeka

1962 Jose Basterretxea “Oilasko”

Euskara batua euskalki guztiak nahastuta egitea:

1.Euskalki guztien aberastasunak kontuan hartuz

2.Hiztun guztiek onartuz

3.Euskaldunen eta euskalkien arteko tirabirak sahiesteko

1. Lagunarteko jarduna (euskalkian) eta jardun jasoa (tokian tokiko esapideak saihestuz) bereizi

2. Gainerako euskalkietako osagaiak ezagutu: Erdarakadak baztertzeko Beste euskalkietako hiztunekin jarduteko Hitz egiterakoan sarri erabiltzen ditugun

hitzak beti modu berean ez esateko Hizkuntzarekin jolasteko

- Egunerokotasunean hitz arrotzak sartuz- Bi sinonimo bata bestearen ondoan sartuz

(arin eta azkar, txukun eta garbi …)- Itxuraz antzeko hitzekin bikoteak eginaz

(zur eta lur, ergel eta txepel …)

Artifizialtasuna: Euskalki bateko eta besteko ezaugarriak, inolako neurri eta orekarik gabe nahastea

Alta, jubilatuentzako egoitza berri bat eraikitzen ahal da igandean bildu sosagaz = Aldiz, bildu zen sosarekin jubilatuentzako egoitza berri bat eraiki daiteke

21 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 22: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

1960 aldera gorakada handia egin zuen industriak eta emigrazioa esanguratsuena 1980an agertu zen.

1956az gero, gizartean arindu egin zen zertxobait Francoren diktadura, eta askatasun gosez zen gerrosteko belaunaldiek Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatua sortu zuten 1959an.

Kultura arloan egoera iraultzeko gogoa zegoen eta leku zabala bereganatu zuen adierazpide horietan:

Eskultore eta margolariek: Gaur Taldea

Aldizkari berriak sortu eta zaharrak eraberritu: Jakin, Zeruko, Argia, Anaitasuna …

Idazeleak gizarte berriari egokitutako lanak plazaratzen hasi ziren: Jose Antonio Loidi, Jon

Mirande, Gabriel Aresti, Txillardegi…

Bertsolari eta teatro taldeak plazara atera ziren

Gure historia osoan lehen aldiz eskola euskaldunak sortu ziren, ikastolak, eta jende helduak

euskaraz ikasteko gau eskolak (AEK …) antolatu ziren.

Azkenean, euskararen batasuna egiteko giro egokia iritsi zen:

1. Herri hazietako gazteriak erabiltzen zuen

2. Haurrek ikastolan ikasten zuten

3. Jende helduak gau eskoletan ikasten zuen

4. Idazleek, kazetariek, kantariek, teatrogileek, bertsolariek … ahalik eta jende multzorik

zabalenera iritsi nahi zuten.

5. Euskara erabiltzeko borondatea: gizarte hiritarrean txertatzeko, kultura esparruak hedatzeko,

gizarte berriko hiztunen beharrizanetara egokitzeko

6. Euskal Herria bere osotasunean ikusten zen: ordurarteko frantses euskaldunak eta españolak,

iparraldeko eta hegoaldeko bizilaguntzat hartu ziren

7. Herria zapalduta ikusita, alde jokatzeko prest zegoen gazteriaren sail handi bat: hizkuntza,

euskara, zen haren nortasunaren ezaugarria; eta ez arraza, euskaldun izatea

22 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

EUSKARA BATUA. 1960. urtetik aurrera, Euskal Herrian eman zen giro aldaketa azaldu.5 149-

151

Page 23: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

6.1.Arestiren lana Euskara Batuaren alde

Gabriel Arestik Maldan Behera poema idatzi zuen 1959an. Bertan, egitura berriko hizkera erabili zuen, gerora euskara batua izango zenaren oso antzekoa. Harritzekoa izan zen, Bilbo erdalduneko familia erdaldunean sortu, euskaraz ikasi eta halako senez jokatu izana.

6.2.Txilardegiren lana Euskara Batuaren alde

1963an euskalki desberdinetako hiru euskaltzainen artean emandako gertakari batek minduta, gutun zehatza eta zorrotza egin zion Euskalzaindiari hizkuntzarekiko utzikeria salatzeko. Bertan, batasunaren bidean zerbait egiteko eskatzen zion; edo, bestela, erakunde horretan bere dimisioa aurkeztuz. Erakundeak, ez batasunari heldu zion, ez dimisioa onartu zuen.

1958an Euskaltzaindiaren babesean Bilbon egindako Euskalzaleen Biltzarrean Euskara Batua eratzeko 3 urrats zehazten zituen iritzia plazaratu zuen:

Eredua zehaztu = zein euskalkitan oinarrituko zeno Erdiguneko euskalkiak gogokoago zituela, ulerterrazagoak zirelako

Euskara bizia izan behar zen Literatura tradizioa aintzakotzat hartu behar zen

1964 Euskal Idazkaritza sortu zen Baionan. Herrialde gehienetako ordezkariak zeuden eta gizarte eragile anitzen babesa biltzen sahiatu ziren (EAJ, ETA, Enbata eta Eliza). Zortzi hilabeteko lanaldiaren ostean, batzar irekia egin zen Euskal Herri osoko idazle eta irakasle jendea bilduz. Baionako bileran erabakitakoarekin, hiru ataletan banaturiko txostena plazaratu zuten:

Ortografia: Sabino Aranak errotutako tiletaren erabilera gaitzetsi eta letra bikoitzak hobetsi ziren

Deklinabidea Aditza

6.3.Mitxelenaren lana Euskara Batuaren alde

1968an Euskaltzaindiaren 50.urtemuga ospatuz, Koldo Mitxelenaren esku utzi zuen batasunaren ardura. Ezin egokiagoa izan zen hautua: Azkueren hiztegia osatzen eta zuzentzen ziharduen, euskal izkribu zaharrak argitaratuak eta aztertuak zituen, euskal literatura gertutik ezagutzen zuen …

1968ko urrian Arantzazuko bileran aurkeztu eta eztabaidatu zen Mitxelenaren txostena, idazle eta irakaslez osaturiko batzar ireki batean.

Mitxelenaren txostenak bost atal zituen:

Ortografiao Baionako erabakiak oinarritzat hartu zituenez, “H”a onartu zuen

Euskal hitz eta aldaera lexiko zaharrak Hitz berriak Morfologia

23 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

EUSKARA BATUA. Zein lan egin zituzten euskara batuaren alde Aresti, Txilardegi, Mitxelena eta Villasantek?6 151-

195

Page 24: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

Sintaxia

“H”aren auzia Euskaltzaindiak Mitxelenaren txostenari bere babesa ematean agertu zen. Hego Euskal Herria astindu zuen gehienbat, eta zahar eta gazteen arteko haustura suertatu zen.

Erabiltzearen aldekoa zen gazteria gehiena, Ipar Euskal Herria batasunera ekartzea defendatuz Adinekoek, ostera, lehengoari eusten zioten, eta neketsu gertatzen zitzaien

Zalaparta hau hizkuntzaren esparrutik zeharo kanpo kokatu zen, eta gizartearen egitura, politika nahiz erlijioa, denetarik nahastu zen.

Azken finean, euskararen batasuna bera zen benetako gakoa:

Euskara lan tresna zutenentzako ezinbestekoa zen batasuna: idazle, kazetari, irakasle eta testugileentzat batez ere

Euskara ahozko jardunean, eta herri/ eskualde barruko hartu- emanetan erabiltzen zutenentzako, garestiegia iruditzen zitzaien batasunera iristeko ordaina

6.4.Villasante lana Euskara Batuaren alde

Euskara batua plazaratu berritan, eta eztabaidak hain gordinak eta garratzak ziren garaian, Euskaltzaindi barruan aldaketa esanguratsua gertatu zen; 1970ean Luis Villasante izendatu zuten buru eta urte oparoak etorri ziren batuaren bilakeran.

Luis Villasantek (fraile frantziskotarra), garaiko Euskaltzaindiko buru zenak, babestu egiten zuen Mitxelenaren proposamena. Historian lehen aldiz beraz, euskaltzain burua Euskara Batuaren aldekoa zen:

“…arazo honek hizkuntzaz bakar- bakarrik du zer ikusia, eta deus ez erlijioaz, fedeaz edo politikaz. Bakoitzak eskubide osoa du bere pentsakera edo ikusmolde berezia izateko euskara idatziaren batasun kontuan… Ipar eta Hego aldeetako euskaldunen artean idazkera bateratzeko, “H” letra jartzea gomendatu zuen Euskaltzaindiak. Ez da beraz, letra hori ezeren badera; gehienez ere izan daiteke batasunaren bandera, eta inork ez du eskubiderik, ez alde batetik, ez bestetik, hori ezeren banderatzat hartzeko.”

Euskaltzaindiaren egitura goitik behera irauli zuen: lozorroan eta beti herriaren bizkarrean zegoen erakundea, ibiltzen jarri eta herriaren buruan ipintzea lortu zuen.

Euskararen batasunean aspalditik zegoen arduratua, eta bere Euskaltzaindirako sarrera hitzaldian 1952an azaldu zuen bere jarrera (lapurtera klasikoan).

Euskara batuaren ondoren ere, gai horren inguruko hiru liburu plazaratu zituen: Hacia la lengua literaria común (1970), La declinación del vasco literario común (1972) eta La H en la ortografía vasca (1980).

Euskara Batuaren araugintzan (1968 – 1978) Villasantek ezarritako egiturari esker, urrats bizkorrak egin ziren 70 eta 80. hamarkadan:

1973.Aditz laguntzaile batuaren ezaugarriak ( korapilorik zailenetakoa bake giroan askatu zen) 1979. “H”a non jarri. Euskaltzaindiak bere historia osoan lehen aldiz orduantxe esan zuen letra

hau erabili beharra zegoela

24 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo

Page 25: EUSKARA - Bigarren Lauilekoa Osorik

1985. “Euskal Gramatika Lehen Urratsak” liburu sail trinkoa argitaratu zen. Lehen aldiz, euskara batuko gramatika guztia batuta eta argitaratua zegoen. (filologoek soilik irakurtzekoa, den astunagatik)

1978ko Bergarako Biltzarra: Euskaltzaindiak hamar urteko epea eman zion bere buruari, Arantzazun aurkeztutako eredua onartze zen ala ez ikusi eta aurrerantzean nora eta nola joan erabakitzeko. Bergaran egin zuen hori neurtzeko biltzarra eta, gauzak osotasunean hartuta, euskara batuaren aldekoa izan zen emaitza.

1994ko Leioako Biltzarra: Euskaltzaindiak 1968az geri euskararen batasungintzan lan gogorra eta azkarra egin ondoren, gainbehera hasi zen 1980- 90 hamarkadan. Elkartze honetan, Euskaltzaindiak berak onartu zuen moteltzea. Aldi honetan plazaratu zituzten Batuaren azken arauak: hiztegi batua, ahoskera eta euskalkien inguruko adierazpen moduak.

Gaur egun euskal gramatika bateratua eta Euskaltzaindiaren azken arauekin eguneratua “Euskal Gramatika OSOA” liburu bakar batean bildua dago; 1985eko “Euskal Gramatika. Lehen Urratsak” liburu sailaren ale bateratu bezala.

25 EUSKARA BATUA. Ezina ekinez egina --- Koldo Zuazo