16
aiaraldea ASASAM 25 URTE: Mende laurdena buru-gaixotasuna duten herritarren estigmatizazioaren aurka lanean 7 or. Aiaraldeko hamabostekaria 2014 /// Ekainak 17 /// 17. alea /// Doan /// www.aiaraldea.com Iritziak: JULEN ARZUAGA 2. or. JUAN LUIS ESPAÑA 6. or. ISA BOVEDA 7. or. MIKEL AYLLON 10. or. KOLDO IRIARTE 12. or. JON MUÑOZ 11.or BELATE OLABARRIA 16. or Piztu da uda “San Juan bagilean denpora ederrean artoak eta gariak gorde subeak eta sapoak erre San Juan bezpera gaube.” “San Juan, San Juan gaur dala, biar dala Doniane, etzi San Juan biaramune. Gure soloan lapurrik ez, badagoz bere, erre beitez. Artoak eta gariak gorde, siraunak, sapoak, subeak, piztia guztiak erre”. Aiara Kiroldegiaren proiektuaren zorra ordaintzeko akordio batera iritsi dira 3. or. Sozioekonomia Aiaraldean gero eta udako lanpostu gutxiago sortzen dira 10. or. OPORRAK: Aiaraldea betaurreko berriekin ikusteko parada Aiaratur turismo sustapenerako elkarteak makina bat leku proposatu eta sustatzen ditu Aiaraldean turismoa erakartzeko: mendiak, museoak, ikuspegi naturalak, kirola egiteko ekintzak, birding-a, txakolinaren ibilbidea... baina egon badaude eskualdeko mapa turistikoetan azaltzen ez diren beste kontaezin ahala leku, topatu nahi dituztenen eskuragarri. OHARRA Aiaraldea Egunkariak ere oporrak hartuko ditu udan. Irailaren bigarren hamabostaldian itzuliko da !

Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

aiaraldea

ASASAM 25 URTE: Mende laurdena buru-gaixotasuna duten herritarren estigmatizazioaren aurka lanean 7 or.

Aiaraldeko hamabostekaria

2014 /// Ekainak 17 ///17. alea ///

Doan ///www.aiaraldea.com

Iritziak:JULEN ARZUAGA 2. or. JUAN LUIS ESPAÑA 6. or.ISA BOVEDA 7. or.MIKEL AYLLON 10. or.KOLDO IRIARTE 12. or.JON MUÑOZ 11.orBELATE OLABARRIA 16. or

Piztu da uda

“San Juan bagileandenpora ederrean

artoak eta gariak gordesubeak eta sapoak erre

San Juan bezpera gaube.”

“San Juan, San Juan gaur dala,biar dala Doniane,

etzi San Juan biaramune.

Gure soloan lapurrik ez,badagoz bere, erre beitez.

Artoak eta gariak gorde,siraunak, sapoak, subeak,

piztia guztiak erre”.

AiaraKiroldegiaren proiektuaren zorra ordaintzeko akordio batera iritsi dira 3. or.

Sozioekonomia

Aiaraldean gero eta udako lanpostu gutxiago sortzen dira 10. or.

OPORRAK: Aiaraldea betaurreko berriekin ikusteko paradaAiaratur turismo sustapenerako elkarteak makina bat leku proposatu eta sustatzen ditu Aiaraldean turismoa erakartzeko: mendiak, museoak, ikuspegi naturalak, kirola egiteko ekintzak, birding-a, txakolinaren ibilbidea... baina egon badaude eskualdeko mapa turistikoetan azaltzen ez diren beste kontaezin ahala leku, topatu nahi dituztenen eskuragarri.

OHARRAAiaraldea Egunkariak ere oporrak hartuko ditu udan. Irailaren bigarren hamabostaldian itzuliko da!

Page 2: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 2

AnderIkaslea

Ez dut San Joan gaueko sura ezer botatzeko ohiturarik. Zerbait botatzekotan, herriko jaiak babes-ten ez dituzten auzokideen jarre-rak botako nituzke. Laudio asko goraipatzen dutenak baina gero herriak eskaintzen dituen alter-natibak aprobetxatu ordez gune masifikatuetara doazenak.

_iritzia

IratxeIrakaslea

Politikari batzuk botako nituzke San Joan sura, politikaren mun-dua zer edo zer aldatuta gauzak guztiontzat hobetzeko; jendar-te hau hobetzeko, egoera ez bai-ta samurra. Aurten hori egingo nuke, jendartea pixka bat mugitu eta esnatzeko, eta egoera alda-tzeko. Baina ez dut San Joan sura zer bota pentsatzeko ohiturarik, ohitura hori galdua dut jada.

Maria RosaJubilatua

Txarra den guztia botako nuke, ona den guztia etorri dadin. Ez dut ikusten gauza on asko dagoenik. Lana, jendartea... ere bota behar-ko lirateke, hobeak etorri daite-zen. Orain, nik San Joan gaueko suari normalean beti eskatu ohi diot gauza onak ekartzeko. Bai-na ez dut erre beharko liratekeen gauzen inguruan pentsatzeko ohi-turarik.

_gutunak

?_ASTEKO GALDERAZer iruditzen zai-

zu eskualdean eus-kara hutsean argi-taratuko den egun-karia?

LuisLangilea

Politikariren bat botako nuke, bankeroren bat ere... eta listo, ez dut zerrenda luzatuko. Politika-riak eta bankariak, eskutik heldu-ta doazelako eta gauden egoe-ra honetan sartu gaituztelako. Iz-piritu txarrak ere botako nituzke. Horretarako diote dela San Joan gaueko sua, ez?

?_GALDERAZer erreko zenuke San Joan gaueko sutan?

Proposatu zuk ere [email protected] helbidera idatzita.

Julen ArzuagaABOKATUA

_Leihotik

Hitzak soberan daude

H ogeita bost urte euskal presoen sa-kabanaketa mar-txan jarri zenetik.

Eskubideen urraketa, oso-tasun fisikoa, psikologikoa, kolokan. Familiarentzako zi-gorra. 24 preso hilda, eu-ren buruaz beste egina edo osasun asistentzia ezaz jota. 16 senidek galdu dute bizia istripuetan.

Presoari ezartzen zaizkio bere esku ez dauden baldintzak, da-gozkion eskubideak egikaritzeko: “ETAk jarraitzen duen bitartean, dispertsioa jarraituko du”. Xan-taia presoei, elkarrizketa ukatzen dioten erakunde bat mugitu da-din. Itzulingurua.

Legebiltzarrean hitz egin ge-nuen sakabanaketaz. Batzuk ira-ganeko posizioak justifikatzeko. Beste batzuk aldatu ez duten po-sizioa berresteko. Azkenak, etor-kizunari begira, sakabanaketare-kin amaitu dadin. Erabakia har-tu zen, baina ezin betearazi: etxe ankilosatua, blokeatua, herri ho-nen ezinaren isla.

30 senide etorri ziren Legebil-tzarrera. Etxerateko kideek za-pia eta guzti ekarri zuten aise freskoa. Argitasuna. Leihoak za-baldu ziren une batez. Axolaga-be den ganbera bat arduratu zu-ten. Inpunitatea erantzule bihur-tu zuten. Euren artean Pili Arzua-ga eta Fontso Isasiren bost se-nide.

Rafak hitza hartu zuen: “nire anaiak preso baten ama lagun-du zuen bidaian. Ez ziren bisita-ra heldu”. Elkartasuna eta maita-suna eskutik. “Pozez hartu dugu erabakia, baina ezin dugu uler-tu gure mina sortarazi dutenek oraindik sustatzea politika krimi-nal hau”. Bihotzetik.

Hitzak soberan daude… senti-menduak mintza bitez.

Euskal Herria ArraundegourlItziar Duoandikoetxea (Arrankudiaga-Zolloko alkatea)

Maiatzaren 31n Ernai gazte antolakun-deak eta Askapenak antolatuta “Eus-kal Herria Arraundegourl” egun inter-

nazionalista ospatu genuen Arrankudiagan. Egunaren helburua internazionalismoa lan-

tzea, gizarteratzea eta ezagutaraztea zen, bo-rroka internazionalistaren garrantzia aldarrika-tzearekin batera, eta aurreikuspen guztiak bete ziren.

Egun osoko eta adin guztiei bideratutako edu-ki eta kultur eskaintza zabala izan genuen gure he-rrian. Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, haurren txo-koa, azoka, herri-bazkaria, bertsolariak, kontzer-tuak… Arrankudiagan ez dugu egundaino horre-lakorik ikusi.

Arrankudiaga-Zolloko Udaletik, gure gazteak egindako lan bikaina azpimarratu nahi dugu eta bide batez zoriondu nahi ditugu, egiteko modu txu-kunagatik eta antolaketarako erakutsitako gaita-sunagatik.

Halaber, eskerrak eman nahi diegu parte hartu du-ten guztiei eta bereziki Laudioko udalari, Urduñako Udalari eta laguntza eskaini diguten guztiei.

Ospakizun hau ezinezkoa litzateke eurak eskaini-tako laguntzarik gabe.

San Joan Astobitzako jaiakBeñat Ereño (San Joan Astobitzako Jai Batzordea)

Uda gerturatu ahala, herri eta auzoetako jaiak agertzen doaz eta gure herria den Laudion beste gauza batzuetaz igual ez,

baina jaiak ospatzeaz zer edo zer badakigu. Urtero legez, udako lehenengo jaiak San Joanak izango dira eta, nola ez, San Joan Astobitzako baseliza inguruan ospatuko ditugu.

Famatuak ditugu Landaluze- Larrazabal auzoeta-ko jai hauek. Bertan egiten diren taloak, bola txapel-ketak, krosa eta urtaro berrian sartzen garenaren berri ematen digun sua; su mitikoa batzuentzat, ma-gikoa beste batzuentzat, eta beti ere beharrezkoa denontzat, aurten ere faltako ez dena.

Su osteko erromeri eta parrandak xelebreak iza-ten dira, urteko gaurik laburrena izanda nahikotxo luzatzea gustatzen baitzaie normalean gure herri-ko parrandazaleei.

Aurtengo jaiak berezitzat har ditzakegu gainera. Izan ere, herriko jai zaharrenetarikoa izanda, jai ba-tzordea gazteenetarikoa da pasaden urtean egin zen belaunaldi aldaketa medio. Baina baloreak ber-dinak izaten jarraitzen dute: Astobitzako San Joa-netan antolatzen diren jai euskaldun eta mitikoak ez galtzea.

Animatu eta parte hartu!

EnekoIkaslea

Momentu honetan, ikaskete-kin bukatu egin dudanez apun-te guztiak botako nituzke suta-ra. Baten bat ere botako nuke su-tara, momentu honetan nor bota argi ez daukadan arren. Norma-lean ez dut sutara ezer botatzeko ohiturarik. Urte txarragoren ba-tean agian bai, baina normalean ez. Aurten apunteak botako ditut seguru asko.

Egunkari hau ekonomikoki laguntzen duten enpresak:

Argitaratzailea: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Tirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Erredakzioa: Aiaraldea Komunikazio Leihoko Erredakzio Saila Posta elektronikoa:[email protected] [email protected]@[email protected]:[email protected]: 669 83 57 87 Web-gunea:www.aiaraldea.comHelbideak:Nerbio Kalea 1, 3. esk. Laudio. Araba. 01400 //Aiara Etorbidea 9, Amurrio, Araba, 01470. Telefonoak:Tel: 94 656 85 54 Tel: 945 06 66 84Tel: 688 848 152

ERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain hartzen zutabeetan, iritzi artikuluetan, gutunetan zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

JEZ Sistemas FerroviariosArantzar, z/g • 01400 Laudio

(Araba)Tel.: 946 721 200 Fax: 946 720 092

[email protected]

CuadraBusZankueta Poligonoa z/g – 01468 Amurrio, Araba.

Tlfnoa: 902 210 215 [email protected]

Graf!k Koop.Telleria 2 01400 Laudio (Araba)

94 672 65 [email protected]

Page 3: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

3 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

Kiroldegiaren proiektuaren gai-neko zorra kitatzeko akordiora iri-tsi dira Aiarako Udala eta Asemas aseguru etxea. Aseguru etxearen partetik oraindik guztiz konfirma-tzeke dagoen arren, azken momen-tuko jarrera aldaketarik gertatzen ez bada akordioak aurrera jarraitu-ko du. Asemasek proiektua diseina-tu eta exekutatu zuten arkitektoak ordezkatzen ditu. Akordioan jaso-takoaren arabera, aseguru-etxeak 675.000 euro ordainduko ditu. Udal-arkitektoak eta bere lagun-tzaileak, berriz, 50.000 euro or-dainduko dituzte zuzenean (proiek-tua diseinatzeagatik jaso zuten an-tzeko diru-kopurua).

Udalak, bere aldetik, 21.000 euro ordaindu ditu jada “eragindako so-berakin” bezala (proiektua egiteko erabili zen dirutik geratzen zena). Hala, kiroldegia egiteko diru-lagun-tzen harira aldundiarekin zegoen zorra ordaindu ahal izango du uda-lak, 747.000 eurokoa. Hala adierazi du Josu Artetxe Aiarako alkateak.

Kiroldegiaren ibilbideaKiroldegiaren auzia luzea izan da.

2004an onartu zen proiektuaren lehen zirriborroa, EAJ gobernuan zegoela, 1.125.397,6 euroko aurre-kontuarekin. Handik bost urtera, baina, aurrekontua “ia hirukoiztu” egin zela adierazi du Artetxek. Horri eraiki ziren lehen paretetan ager-tutako arrakalak, eta obrak gau-zatzean gertatutako beste hainbat arazo gehitu zitzaizkion.

Horregatik guztiagatik, udalak proiektua bertan behera uztea era-baki zuen 2011n, Bildu, Aiara Batuz eta PPren aldeko bozekin. “Ez zen erraza izan erabaki hori hartzea”,

oroitu du alkateak, “urte eta erdi igaro genuen txostenak aztertzen erabakia hartu arte”.

Erabaki hori hartzeagatik 30.000 euro ordaindu behar izan zizkien udalak kiroldegiaren harmailak eta teilatua egingo zituzten enpre-sei, kalte ordain gisa. “Proiektu so-zial moduan ere ez genuen ikusten”, adierazi du alkateak, eta aipatu du kiroldegiaren urteko mantentzea 50.000-60.000 euro inguruko kostu izango lukeela, funtziona-menduan jarri izan balitz.

Proiektua bertan behera uz-teak Aldundiari diru-laguntza itzu-li beharra ekarri zuen, eta hortik da-tor zorra. Kiroldegiko obrak has-tean arazoak suertatu zirenean udalak epaiketara eraman zituen arkitektoak, “estruktura kalkuluak txarto egin zituztela argudiatuta”, Artetxeren hitzetan. Hortik etorri da orain lortu egin den akordioa, Aldundiaren zorra kitatzeko balio ko duena.

Guztiek balorazio positiboaOraindik Udalbatzan onartu

behar den arren, arloko batzor-dean aurrera egin du jada akor-

dioak, alderdi guztien aldeko bo-zarekin. Aiara Batuz udal-plata-formak “baikorki” baloratu du akor-dioa, eta EAJko zinegotzi Garbiñe Alaña ere pozik azaldu da, Aldun-diarekin zegoen zorra ordaintzen delako eta kiroldegiaren proiek-tua gaizki joatearen erantzuleak arkitektoak izan zirela argi geratu delako. Aurreko udal-gobernuak errurik izan ez zuela frogatuta ge-ratzen da horrela, zinegotzi jeltza-learen hitzetan. Artetxek, bere al-detik, arkitektoei hasieran 1.2 milioi euro eskatzen zizkietela azaldu du, baina aldundiarekin zeukaten zorra ordaintzeko nahikoa den kopurua negoziatu dutela gaineratu du. Izan ere, epaiketara joan izango balira diru gutxiago lortzeko arriskua ze-goen. “Hobe akordio txar bat epai-keta bat baino”, esamoldea ekarri du gogora alkateak.

Akordioarekin “porrot egin duen proiektu bati amaiera” eman dio-tela adierazi du Artetxek. “Proiek-tua modu arinean garatu zen, agian modu arinegian”.

Hiztegia: Arrakala(1), zirrikitua / Harmailak (2) gradak.

_herriz herriAiara

Arrakalak agertu zirenean eraikitakoa botatzea erabaki zuten. Irudia: aiaraldea.com

ERREDAKZIOA I

Amurrio

Edateko uraren eta estolderia zerbitzuaren tasak igotzea onartu dute

Edateko uraren hornikuntza-zer-bitzuaren eta estolderia-zerbitzua-ren gaineko tasak igotzea onartu zen azken Udal Osoko bilkuran. Udal-gobernuak aurreratu zuenez, igoera euro batekoa izango da hile-ko etxeen esparruan edateko ura-ren hornikuntzaren kasuan. Estol-deria-zerbitzuagatiko tasaren igoe-rak, berriz, hilero 0.65 euro gehia-go ordaintzea ekarriko du, gober-nu-taldearen hitzetan. Gobernu taldeak bi arrazoi baliatu zituen igoera arrazoitzeko. Alde batetik, Europako zuzentarauak 2015rako uren gaineko zerbitzuak defizita-rioak ez izatea eskatzen du. Gober-nuaren esanetan, Amurrion eskain-tzen den zerbitzuaren kostua hirita-rrek tasen bidez ordaintzen dutena baino ia %50 gehiago da.

Beste aldetik, Euskal Herriko bes-te zenbait herritan uragatik askoz gehiago ordaintzen dela azpima-rratu dute. Igoera graduala izango dela ere gaineratu zuten EAJko or-dezkariek. Igoera biak jeltzaleen al-deko bozekin onartu ziren. EH Bil-

duko ordezkariek berriz abstenitu egin ziren, zerbitzu publikoak ez du-tela zertan errentagarriak izan ar-gudiatuta.

PSE-EEek ere abstentsioa alde egin zuen, Irene Novales zinegotzi sozialistak adierazi zuen igoerak “familia askori min” egingo ziela, eta errenta baxuenentzako aban-tailak ezartzea bota zuen faltan.

PP-ko bozeramaileek aldiz igoe-raren aurka bozkatu zuten, aldake-tak beti irizpide berdinen bidez egin beharko liratekeela argudiatuz.

Zinegotzi berriakUraren igoera onartzeaz gain,

PSE-EE eta PPko zinegotzi berriei ongietorria egin zitzaien Udalba-tzan. Irene Novalesek Roberto Gon-zalez ordezkatu zuen PSEren aul-kian. Jerome Harrisek, aldiz, San-tiago Abascal ordezkatu zuen PP-n.Hortaz gain, Jon Toquero Albizua EAJko zinegotziaren azken Udal-batza izan zen, jubilatua dagoenez kargutik ere erretiratzea erabaki duelako.

ERREDAKZIOA I

Kiroldegi-proiektuaren zorra ordaintzeko akordio batera iritsi dira Udala eta aseguru etxea

Kiroldegiaren proiektuaren irudiak.

Euro bat gehiago ordaindu beharko da hileko. Argazkia: Santi Villamarin

San Anton plaza estaltzeko proiektuaren prozesua “presa eta opakutasunez” egin dela salatu du EH Bilduk

EAJk San Anton plaza estaltze-ko proiektua “presa eta opakota-sunez” egin duela salatu du Bildu, komunikabideei helarazitako pren-tsa oharrean. Koalizioak salatu du alderdi jeltzaleak “lehen momentu-tik” bere asmoak ezkutatu dituela. Adierazi dutenez, “Amurrioko Uda-letxean gaia landu denerako, Ara-bako EAJren eta PPren zuzendari-tza-batzordeak jada Arabako au-rrekontuen negoziazioaren espa-rruan lurraldeko herri batzuetako inbertsioen banaketaren inguruko akordioaren baitan lotuta zuten”.

Hortaz gain, koalizioak erantsi du

EAJk “bere kabuz” proiektua hau-tatzeko ideia lehiaketa bat egitea erabaki zuela, eta aurkeztu ziren 65 ideietatik bost aukeratu zitue-la, “oposizioaren parte hartzerik gabe”. Bost ideia horietatik bat au-keratzeko prozesu parte hartzaile bat abiarazi zuen udal-gobernuak, “eta herritarren babes gehiena jaso zuena hautatu beharrean, epai-mahaiak beste bat hautatu zuen”,-koaliziotik salatu dutenez.

Hortaz gain, lehentasunak bes-te batzuk izan beharko liratekeela gaineratu du Bilduk, “Larrabe au-zokoak kasu”.

ERREDAKZIOA I

Page 4: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 4

_herriz herri

Urduña Aiaraldea

ERREDAKZIOA I Unai Gotxi

La Paulen urte osorako igerileku ekologikoa atontzeko proiektua abian

La Paulen egin nahi dute igerilekua. Argazkia: Urduñako Udala

Urduñako udalak La Paulen ige-rileku ekologiko bat egiteko proiek-tuaren lehen fasea onartu du. Hots, laku formako bainutoki bat egitea. Bigarren fasea udal kanping bat egi-tea litzateke, aire libreko ekintza ez-berdinen topaleku izateko. Eta, az-kena, parkearen prestaketei ekin eta autokontsumorako baratz eko-logikoak bertan egokitzea. Udal or-tuen leku aldaketa eta lehen fasea aldi berean egingo dute.

AuzolaneanOraingoz, proiektuaren aurkez-

penean eta sarbideak atontzen zen-tratuko dira. Horretarako, ekaina-ren 15ean auzolana egin zuten, Ga-mako lakuaren inguruko bideak he-rritarren artean egokitzeko. Izan ere, bigarren fasea finantzake-ta lorpenen arabera soilik da gau-zagarria. Horregatik, gainontzeko faseei ekiteko beharrezko diru ko-purua batzea izango da aurtengo helburua. Oinezbideek 3.5 metroko

zabalera izango dute, eta material naturalak erabiliz egingo dituzte. Igerileku ekologikorako aurrekon-tua 875.814 eurotakoa da. Bainu-tokiak 800m2 izango ditu, eta ige-rileku ekologikoa izango da. Garbi-tasuna bermatzeko ur araztegi bio-logiko bat jarriko dute.

La Muerako igerilekuak egokitze-ko proiektuak 2.701.455€ balio zi-tuen. Karlos Arranz alkatearen ara-bera, La Pauleko egitasmoarekin di-ruaren herena gastatuko da. Foru Plazatik bost minutura dagoenez, urduñarrek ez dute bertaratzeko autorik erabili beharko, eta inguru-neaz urte osoan gozatzeko aukera izango dute.

La Pauleko igerileku ekologikoak hiru putzu izango ditu. Lehena, ani-malientzako eta babestutako espe-zientzako izango da, igel arinentza-ko, kasu. Gamako lakuan behatoki bat jarriko dute ingurugiroaz goza-tzeko. Azkenik, bainurako egokitu-tako putzua egingo dute.

ERREDAKZIOA I Izar MendigurenMemoria historikoak protagonis-

mo handia izango du ekainaren az-ken astean . Izan ere Arrankudia-ga-Zollo eta Artziniegan omenaldia egingo baitiete frankismoan erre-presaliatuak izan zirenei.

Ekainaren 22an, 1936ko gerra zi-bilean matxinatuen kontra borro-katu eta bizia galdu zuten auzoki-deak omenduko dituzte Arranku-diaga-Zolloko herritarrek. Horre-tarako, “Harrien oroimena” izene-ko omenaldi herrikoia antolatzen ari da auzokide talde bat.

Ekitaldiaren amaieran monolito bat jarriko dute pertsona hauek he-

rriaren oroimen kolektiboan egon daitezen beti.

Artziniegan, ekainaren 29anArtziniegan ekainaren 29an egin-

go dute omenaldia. Plaka bat jarri-ko dute, 1936an Artziniegako Uda-la osatzen zuten ordezkarien ize-nekin. “Guda Zibilean zein diktadura garaietan legalitatea defenditzea-gatik erail, espetxeratu edo errepri-mituak” izan zirenak omendu nahi dituzte horrela. Hilaren 20an, os-tirala, hitzaldia eskainiko du Javier Gomez Calvo EHUko irakasleak, Museo Etnografikoan.

Guda Zibilean Aiaraldean hartutako irudia. Argazkia: Aztarna Elkartea

ERREDAKZIOA I Ixone Mendibil

_giza katea

GURE ESKU DAGO EKIMENA: 1600 Aiaraldearrek hartu zuten parte Gure Esku Egitasmoak antolatutako era-bakitzeko eskubidearen aldeko giza katean. Arrankudiaga, Arakaldo eta Urduñako herritarrak Legazpiko 41. kilometroa osatu zuten. Gainontzeko herrietakoek, berriz, Ataungo 71, 72 eta 73 kilometroak.

Berbalagun taldeen topaketa hilaren 22an, elikadura-burujabetza eta tokiko produktuak ardatz hartuta

“Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua” ardatz hartuta, Biz-kaiko berbalagunen topaleku bihur-tuko da Urduña, Mugarik Gabeko Albaitariak erakundearen eskutik. Egun horretan, San Juan baserri-tar-azoka egingo da herrian, eta, beraz, jai giroa ez da faltako egun osoan zehar. Goizeko 10:00etatik aurrera eta arratsaldeko 19:00ak arte, hainbat ekintza gauzatuko dira. Batetik, euskara, elikadura-burujabetza eta tokiko produktuak bultzatzeko, eta bestetik, hiriaren

bazter eta txokoak ezagutarazteko. Gosari agroekologikoarekin eguna-ri gogotsu ekin ondoren, alde zaha-rretik eta merkatutik egingo da bi-sita gidatua.

Eguerdi aldera taloak egiten ikasteko tailerra egongo da eta on-doren, bazkaria . Azkenik, bazkalos-tean, euskal abestiak eta dantzak egongo dira. Egun osoko txartela 10 euroren truke eskuratu ahalko da bai turismo bulegoan, bai Ber-balagun taldeen koordinatzaileen bidez.

ERREDAKZIOA I Eunate Molinuevo Olabarria

Frankismoak errepresaliatutakoak omenduko dituzte

Independentziaren aldeko herri-galdeketa Arrankudiaga-Zollon

“Sentsibilitate politiko ezberdine-ko” Arrankudiaga-Zolloko auzokide talde batek “Euskal herri indepen-diente batean bizitzeko eskubidea-ri buruzko erreferedum-kontsul-ta bat” egin nahi du herrian, “Etxa-rri-Aranatzen, Eskozian edo Kata-lunian bezala”. Hala adierazi dute herritarren etxeetan banatu du-ten oharrean. Sentsibilitatea po-litiko ezberdineko pertsonek osa-tutako talde bat lehen urratsak ematen hasi dela gaineratu dute, eta pertsona gehiago inplikatu nahi dituzte egitasmoan, “erronka han-dia” delako. Horretarako aurkezpen publiko bat egingo dute datorren ekainaren 20an 19:00etan Gizarte Etxean, “ekimenaren nondik nora-koak eta egin beharrekoak azaltze-ko”. Herriko norbanako zein kolekti-boei bertaratzeko deia luzatu diete.

Arrankudiaga-Zollo, aitzindariUdalerria aitzindaria izan zen era-

bakitzeko eskubidearen defentsan. Frankoren heriotza eta gero, ber-tako garaiko udal-gobernua izan baitzen Euskal Herriko indepen-dentziaren aldeko jarrera eraku-tsi zuen lehena; eta aho batez egin zuen gainera.

ERREDAKZIOA

Page 5: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

5 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

_herriz herri

Laudio

Urduñako alde zaharra. Argazkia: aiaraldea.com

Euskararen Eguna hilaren 28an ospatuko dute

Euskararen Eguna antolatu dute udalak eta herriko zenbait elkartek datorren ekainaren 28rako. Goi-zeko hamarretan hasiko da egu-na, udaletxe aurretik abiatuko den mendi-irteera ornitologiko gida-tuarekin.

12:30ean, berriz, triki-poteoa egongo da Fi Ta Fik taldearen eta Oihane Perea eta Zigor Enbeita bertsolarien eskutik. Herri bazka-ria egongo da gero. 8 euro balio ditu tiketak, eta hamar urte baino

gutxiago duten umeek ez dute or-daindu beharko. Tiketak ordaintze-ko kontu bat jarri dute: 2095 3207 11 1093046000 (Kutxabank). Kon-tzeptu moduan “bazkaria” jarri eta ordainagiria udalean entregatu beharko da gero, hilaren 25a bai-no lehen. Bazkaldu ostean dantza plaza egongo da. 19:30ean, berriz, Artziniegako margolarien erakus-keta irekiko dute Museo Etnografi-koan. Parradust folk taldeak joko du gero, museoan bertan.

ERREDAKZIOA I

Artziniega Okondo

Ortu ekologikoak jarri ditu martxan Udalak

Ortu ekologikoak izateko proiek-tu bat abiarazi du Okondoko Uda-lak. Eman duten lehen pausoa ikastaro bat eskaintzea izan da, nahi duen orok nekazaritzaren oi-narrizko nondik norakoak jaso di-tzan. Momentuz bost ortu dituztela azaldu du Sergio Tato alkateak, bai-na aurreratu du hogei inguru aton-tzeko asmoa dutela. Ortu ekologi-koen egitasmoan parte hartu nahi duten herritarrek udaletxera ber-taratu eta eskaera orri bat bete behar dute.

“Arrañoko haitzak”, hiri-espazioak birgaitzeko interbentzioa

Arrañoko ur-biltegiaren alboko kirol pistak berritu dituzte. Argazkia: Behark

Arraño auzoko ur-biltegiaren bueltan dauden kirol pisten berri-tzearen lehen fasea bukatu berri dute. Behark arkitektura taldeak egin du berritze proiektua. Lehen fasean pistetako zorua margotu eta “haitzak” (erliebe triangeluar batzuk) eta eserlekuak jarri dituz-te. “Txoko hau hobetuz 01” izena ja-rri diote proiektu orokorrari, etor-kizunean herriko beste hainbat leku

modu honetan birgaitzeko aukera proposatzen baitute Beñat Sara-txaga eta Gentzane Goikuria inter-bentzioa kudeatu duten arkitektoek, “erabilera sozial berriak eman ahal zaizkie utzitako hamaika espazio-ri“. Arrañoko egitasmoan udalak 20.000 euro baliatu ditu, beste fa-seetan proiektatutako miradoreak eta beste zenbait hobekuntza finan-tzazioaren menpe geratuko dira.

ERREDAKZIOA I Gartzen Garaio

ERREDAKZIOA I Angela Rico

Uztailaren 1ean 24 urte beteko dira Pili Arzuaga eta Fontso Isa-si Ourenseko kartzelan preso ze-goen Maribi Ramila (alaba eta lagu-na) bisitatzera zihoazela auto-istri-pu batean bizia galdu zutenetik. Dis-pertsio politikaren ondorioz hildako lehen euskal herritarrak izan ziren. Ordutik beste 14 pertsonak galdu dute bizia errepidean, presoak bisi-tatzera zihoazela.

Urteurrenaren testuinguruan Arzuaga eta Isasi omenduko dituz-te Laudion ekainaren 28an Laudion. 13:00etan kontzentrazioa egin-go dute Herriko Plazan. Ondoren, 14:30ean herri bazkaria egongo da Aretan. Tiketak Ilargi tabernan eta Aretako Kultur Etxean daude sal-gai, hilaren 25era arte.

Bukatzeko, 17:00etan ekitaldi po-litikoa egingo dute, Aretan baita.

ERREDAKZIOA I

ERREDAKZIOA I

Pili Arzuaga eta Fontso Isasi omenduko dituzte ekainaren 28an, sakabanaketa politikoa abian jarri zenetik 25 urtera

Page 6: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 6

_sozioekonomia

Aiala Vidrioko langileek berri-ro negoziaketak abiatuko dituzte enpresako zuzendaritzarekin. Hi-tzarmen kolektiboaren harira bai-no, 6 hilabeteko enplegua erregu-latzeko espedientea dela eta egin-go dute.

Lantegiak hiru labe ditu eta en-presa-taldeak bat itzali nahi du

apiriletik urrira arte. Nahiz eta eragina zehazteke dagoen, hain-bat langile langabezian geratzea suposatu lezake.

Langileen ordezkariek azpima-rratu dute enpresak etekin histori-koak lortu dituela azkenaldian eta zuzendaritzak ezin dituela arazo ekonomikoak argudiatu.

Ernaik prekarietatearen aurkako manifestazio deitu du eskualdean

Aiaraldeko Ernaik manifestazioa deitu dute ekainaren 20rako, arra-tsaldeko 19:00etan Laudioko La-muza Plazatik. “Aiaraldean lan, bizi eta ikasi!” izango da leloa.

Eskubideen murrizketen, gaur egungo lan baldintzen edota hez-kuntza sistemaren aurrean pro-testa egitea da manifestazioaren xedea.

Juan LuisEspañaCCOO

_Argia

Hitzarmen kolektiboa

N egoziazio Kolekti-boa mugimendu sin-dikalaren jatorria da. Langileek nagusiare-

kin soldata, lan eta gizarte esku-bideei dagozkion enpresa-iraba-ziak lehiatu ahal izateko, elkar-lanean batzeko eta antolatzeko beharraren pertzepzioa sortzera-koan, erakunde sindikalaren jato-rria eta hau ulertzeko modua to-patzen dugu. PPren Gobernuko erreformek ezagutzen dugun lan eta gizarte erlazioen egitura ko-lokan jartzen dute; negoziazio ko-lektiboaren egitura suntsitzeko bi-deratua daudenak, enpresako hi-tzarmenak sektoreko hitzarmenei nagusitzen dituelako.

Euskadiko sindikatu batzuen jarduteak, negoziazioa enpresa eremura eramateko patronalak duen nahiarekin bat egiten due-nak, langile askok orain arte kon-tsolidatuak zituen eskubideak gal-tzea eragin dezake. Guardian, Tu-bacex, Tubos Reunidos edo Vidra-la enpresetan edo txikiagoak di-ren JEZ edo Inauxa enpresetan negoziatzeko dagoen aukera ez du inork zalantzan jartzen. Bai-na, zer gertatzen da enpresa txi-ki eta ertainetan lan egiten duten soldatapeko langileekin? Gure es-kualdeari dagozkion 2012ko nego-ziazio kolektiboaren datuen ara-bera, 30 langile baino gutxiagoko enpresetan lan egiten duten langi-leen %1,3k soilik du enpresako hi-tzarmen bat. Zifra hau %2,4 igo-tzen da 30-50 bitarteko soldata-peko langile dituzten enpresetan. Honek guztiak, gutxieneko garan-tia batzuk bermatzen dituen Sek-toreko Hitzarmen Probintzialaren defentsa, Langile Komisioentzat bere jardutearen oinarria izatea suposatzen du, enpresako espa-rruan negoziazioak egiteko aukera baztertu gabe, bi eremuak batera-garriak direlako.

6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu die Aiala Vidrioko zuzendaritzak langileei

Udan enplegua igo egiten dela-ren pertzepzioa zabaldua dago jen-dartean. Tabernetan edota fabrike-tan egin beharreko lan puntuale-tarako jende gehiago kontratatzen dela esan ohi da. Eta egia da. Bai-na igoera hori geroz eta txikiagoa dela adierazten dute estatistikek.

Beheko grafikoari erreparatuz ikusi daiteke hori. 2007. urtean, krisi ekonomikoa hasi baino lehen, ez zegoen uda partean langabe-ziaren beheranzko joerarik, modu dinamiko batean egiten baitzuen gora zein behera. 2010erako, be-rriz, dinamikotasun hori zurrun-du eta uda partean dagoen jaitsie-ra nabarmentzen da. Iaz, baina, jai-tsiera hori askoz leunagoa bilakatu zen: 2010eko uztailean urte bere-ko maiatzean baino 223 lanpostu gehiago zeuden bitartean, iaz 78 gehiago baino ez zeuden.

Emaitza horietatik atera daitez-keen ondorioek beste ate bat ireki-tzen dute: ekonomia murgilduare-na. Langabeziaren udako jaitsiera-ren leuntzearen arrazoietako bat hori izan daiteke: geroz eta jende gehiago aritzea kontratu gabe lan egiten. LAB eta ELA sindikatuko kideen aburuz, baina, zaila da ha-lako ondorioak ateratzea, ekono-mia murgilduaren inguruko infor-mazio gutxi dagoelako eta dauden datuak ez direlako oso fidagarriak. Hala ere, enpleguaren igoera bat ematen dela baieztatu dute.

Enpleguaren igoera horretan hi-rugarren sektorea da nagusi: iazko ekainean zehar eskualdean eman ziren kontratazioetatik 825 zerbi-tzuetan lan egiteko izan baitziren. Industriarako ere kontratatu ziren langileak (469) eta, modu anek-dotikoagoan, etxegintzan (68) eta lehen sektorean (7).

Hala ere, industrian estatisti-ketan adierazten dena baino en-

plegu gehiago sortzen dela azal-du du LABeko kide den Koldo Ur-kixok, “askotan udan makinak gar-bitzeko fabrikek enpresak kontra-tatzen dituzte, eta modu horretan era ez-zuzen batean ere enplegua sortzen ari dira”.

Zerbitzuen alorreko lanpostu gehiago egoteko arrazoi bat uda-ko udaleku eta ludoketarako begi-raleak kontratatzen direla dela gai-neratu du Urkixok. Mota horreta-ko begirale lan gehienak uztailean ematen dira, langabezia daturik txikiena ematen den momentuan. Udalekuak bukatuta, abuztuan, be-rriz igotzen da langabezia.

Prekario eta gazteaELA eta LABeko kideek bi hitze-

kin definitu dute udan sortzen den lana: prekarioa eta gaztea. “Oso aro espezifikorako lanak direnez askotan gazteei egokitzen zaizkie”, azaldu du Urkixok, eta gaineratu du lan hori prekarioa izan ohi dela. “Ba-tzuetan jendeak justifikatu egiten

du lan prekarioa”, salatu du, “gaz-teak udan ‘sos batzuk’ irabaztera baino ez doazelaren aitzakipean”.

Prekarietatearen seinalerik na-barmena ordu extrak direla azal-du du LABeko ordezkariak, eta gaineratu du mota horretako or-duak gehiago ematen direla indus-

trian, “kurtso bukaerako enkargu batzuk bukatu behar direla aitza-kiatzat hartuta. Horregatik, Urki-xok ondorioztatu du lana badagoe-la, baina jende gehiago kontratatu beharrean, dituzten langileen lan-karga handitzeko hautua hartzen dutela enpresariek.

Gero eta udako lanpostu gutxiago sortzen dira AiaraldeanAskotan esaten da uda partean enplegua igo egiten dela, udan zehar dauden lan puntualetarako jendea kontratatu egiten delako. Baina igoera hori geroz eta leunagoa da Aiaraldean: 2010eko uztailean urte bereko maiatzean baino 223 lanpostu gehiago zeuden. Iaz, berriz, 78 baino ez.

ERREDAKZIOA I

Udan zehar langabeziak duen bilakaera aztertzen duen grafikoa. Datuak: SEPE

Zerbitzuen sektorean (hirugarren sektorean) egiten dute lan langile gehienek. Argazkia: wikipedia

Page 7: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

7 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

Buruko gaixotasuna zuten Aia-raldearren familientzako topagune bat izatea. Hori izan zen ASASAM elkartearen hasierako xedea. Due-la 25 urte sortu zen ASASAM, es-tatu mailan buruko gaixotasuna-ren “desinstitunalizazioa” eman zen garaian, elkarteko lehendaka-ria den Maria Angeles Arbaizagoi-tiaren hitzetan.

Ordura arte buruko gaixotasu-nen bat diagnostikatzen zitzaiona-ri “zoroetxe batera bizi osorako” bi-daltzen zutela azaldu du Arbaiza-goitiak, eta salatu du desinstituna-lizazioa eman zenean zoroetxeak albo batera utzi zirela, baina esta-tua ez zela gaixoen zaintzaz ardura-tu, “lan-karga guztia familien esku geratu zelarik”.

Ugariak dira buruko gaixotasun bezala sailkatzen diren gaitzak, bai-na ezkizofrenia da ohikoena, Ar-baizagoitiaren arabera. Hala ere, lehendakariak azpimarratu du ha-lako gaixotasunak dituzten pertso-nak ez direla batere arriskutsuak; “aitzitik, oso sentiberak dira”.

Gaur egun, gaixoen integrazioa lortzea da ASASAM elkartearen helburu nagusienetako bat. Ho-rretarako ugariak dira elkarteak dituen egitasmo eta programak, gaixoek beraiek kudeatzen duten ortu ekologikoa tartean. “Gaixoen autonomia hobetzera bideratu-tako programak daude, baita fa-miliei zein jendarteari zuzenduta-koak ere”, azaldu du elkartean gi-zarte langile moduan dabilen Guru-tze Villanuevak. Halako programek “putzutik irteten” laguntzen diote gaixoari, Naiara Aldama erabiltzai-learen hitzetan. “Zure egoera be-rean dagoen jendea ezagutzeko ba-lio dizu, eta baita buruko gaixotasu-nik ez duen jendea ezagutzeko ere”.

Estigmari aurre eginezASASAMen beste helburuetako

bat buruko gaixotasunen gaineko estigmari aurre egitea da. Aurre-

rapausoak eman diren arren, egin beharreko ibilbidea “erdizka” egin-da dagoela dio Aldamak, eta gai-neratu du estigmak bere horretan jarraitzen duela baieztatzen duten egoerak bizi izan dituela, “atzo ber-tan halako bat bizi izan nuen”.

Aldamaren aitak, Patrik, bat egi-ten du iritzi horrekin. “Familia asko ez dira elkartera etortzera ausar-tzen ingurukoek esan dezaketena-ren beldur direlako”. ASASAMe-ko lehendakariak datuak jarri ditu mahai gainean: estatistiken ara-bera Aiaraldean 800 gaixo inguru daude, baina elkartean 120 baino ez dabiltza, “atera kontuak”. Hala ere, apurka-apurka estigma gain-ditzen doazela uste du Patri Alda-mak, “errotik kentzeko zaila den arren”.

Helburua, baina, hori dela azpi-marratu du Arbaizagoitiak, “buru-ko gaixotasunak normalizatzea eta harresiak eraistea”. Horren harira, lehendakariak gogorarazi du ba-daudela bizitza osorako diren bes-te gaixotasun batzuk guztiz onar-tuak daudenak. “Buru gaixotasu-na duena intsulina hartu behar duen diabetiko bat bezain nor-malizatuagoa egotea da asmoa”.

_jendarteaASASAM, 25 urte lanean buruko gaixotasunen estigmaren aurka

Ortu ekologiko batean dabiltza ASASAMeko erabiltzaileak. Argazkia: ASASAM

Mende laurden bete du Aiaraldea mailan jarduten duen ASASAM elkarteak. Duela 25 urte sortu zuten buruko gaixotasuna zuten eskualdeko hainbat herritarren familiek, euren senideen integrazio osoa lortzea xede harturik. Bere ibilbidean zehar hainbat aurrerapauso ematea lortu du elkateak, baina helburua berdina da oraindik.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Bañares

IsaBovedaKULTURARTEKO ZUBIAK

_Argia

Mila esker bizitzari

E gongo dira Laudion 30 urte inguruko gaz-teak Aretan irakas-le izan zuten emaku-

me bat oroituko dutenak. Ho-rren gazteak ez garen beste batzuek herriarekiko zuen in-plikazioagatik oroituko dugu, bere bizilekua Gasteizen due-la urte asko finkatu zuen arren. Nieves Laconcha zen bera, eta orain dela gutxi utzi gaitu. (...)

Jatorriz Euskal Herriaren eta Burgosen arteko mugakoa zen bera, Miranda Ebrokoa zehazki. Baina Euskal Herrira iritsi zen, eta zeukan hoberena eman zuen he-men. Euskara ikasi zuen eta he-rriko arazoei aurre egiteko borro-ka guztietan konprometitu zen. Laudiotik igarotzean, irakasle be-zala lan egiten igaro zituen lehen urteetan, bere aurpegi abertza-le eta tokiko borrokekiko konpro-metitua erakutsi zuen. (...)Gastei-zen finkatu zen gero, non egunez egun aurkezten zitzaizkion borro-ka guztietan parte hartu zuen: sozialetan, ekologistetan, Eus-kal Herriaren askatasunaren eta borroka internazionalisten alde-koetan, emakumearen askape-nean... pertsonak eta euren es-kubideak lehentasunak ziren alor guztietan. (...)

Azken hilabeteetan antzeko ja-rrera eta konpromisoko hain-bat pertsona galdu ditugu. He-rria eta mundua apur bat onbe-ragoa izatea eragiten duten per-tsonak. Horrek bere bidea ja-rraitzera konprometitzen gaitu, bere borroka alferrikakoa izan ez dakin.

Mila esker bizitza haue-gatik guztiengatik, mila es-ker zure bizitzagatik, Nie-ves, eta Laudion utzi zenigun zure bizitza zatiagatik. Beti-ra arte.

Garoña berriro irekiz gero, EH Bilduk ez ditu berriz Endesa eta Iberdrola kontratatuko

EH Bildu koalizioak Araban di-tuen ordezkari politiko hainbatek -Amets Meaza laudioarrak bes-teak beste-, alkatek zein koadrila-ko lehendakariek adierazpen bate-ratu bat kaleratu dute Garoñaren berehalako ixtea eskatzeko, Ende-

sa eta Iberdrola berau berriz mar-txan jartzeko saiatzen ari dira eta.

Era berean, EH Bilduko udal eta koadrila ordezkariek jakinarazi dute Endesak eta Iberdrolak Garoña be-rriz martxan jartzeko nahi eta pro-zeduretan jarraituz gero koalizioak gobernatzen dituen udaletan ez dituztela berriz bi enpresa horiek kontratatuko.

PP, ixtearen aldeLegebiltzarrean ere Garoña be-

rriz irekitzearen aurkako adieraz-pen bat onartu egin zen. Legebil-tzarreko PPko ordezkariek ere bat egin zuten adierazpenare-kin eta Garoña berriz irekiatzea-ren aurka azaldu ziren. Gainon-tzeko alderdi guztiek ere behin betiko ixtearen alde azaldu ziren.

ERREDAKZIOA I Edorta Moreno Martin

Naiara AldamaASASAMeko erabiltzailea

“ASASAMen egoteak putzutik irteteko eta zure egoeran dagoen jendea ezagutzeko balio dizu”

Patri AldamaSenidea

“Asko ez dira elkartera etortzera ausartzen, ingurukoek esan dezaketenaren beldur”

Mª Angeles ArbaizagoitiaASASAMeko lehendakaria

“Gure lanarekin buruko gaixotasunak dituzten pertsonen normalizazioa bilatzen dugu”

Gurutze VillanuevaASASAMeko jendarte langilea

“Gaixoen autonomia hobetzeko, familientzako zein jendartearentzako programak daude”

Page 8: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 8

_erreportajea

Udan Aiaraldea (ber)ezagutzeko paradaUdan bisitatu daitezkeen kontaezin ahala leku daude mundu osoan zehar barreiaturik(1), baina Aiaraldean ere ez dira gutxi topatu daitezkeen txokoak.

“Badago zuhaitz berezi bat es-kualde paregabe batean. Zuhaitza-ren adarretatik une bereziak dau-de eskegita...”. Hala hasten da Aia-ratur elkarteak eskualdean turis-moa sustatzeko egin berri duen spota. Aipatutako zuhaitzetik es-kegita Aiaraldeko hainbat txoko-ren argazkiak azaltzen dira: ur-jau-ziak, mahats-ondoak, mendiak... ez baitira gutxi eskualdean bisita-garriak diren txokoak.

Baina, turismo-gidetan azaldu ohi diren lekuez harago, badaude horren ezagunak ez diren eta ez-kutatuagoak dauden txokoak. Ez-kutuan dauden txoko horietako ba-tzuk kobazuloak dira. Supelegor da ezagunenetarikoa, baina ba-daude gehiago, Okondo inguruan

kokatua dagoen Aretxarroko koba kasu. “Koba txikia da, baina arras-taka ibiltzen ikasteko modukoa”, Takomano espeleologia taldeko kide den Joxe Blancoren hitzetan. Blancok azaldu du koba hori hilobi moduan erabili zutela neolito ga-raiko gizakiek, “Jose Miguel Baran-diaran antropologoak topatutako aztarnen arabera”.

Historiak ere utzi ditu arrasto ez horren nabarmenak eskualdean, Añes herria esaterako “Erdi aro-ko estruktura mantentzen duen herri bakanetarikoa da”, Aketza Merino historialari amurrioarra-ren hitzetan.

Urduñako San Pedro mendiaren igoeran, berriz, Karlisten Mahaia deritzona dago, Txarlazo Mendi

Taldeko kideen arabera. Hortaz gain, Lendoñobeitiko dorretxe, zu-biak eta errota ikustea ere pena merezi duela adierazi dute men-ditaldetik. Mendiko Lagunak tal-detik, berriz, Altube edo Beluntza-ko ur-jauziak bisitatzea gomendatu dute. Otsoak harrapatzeko erabil-tzen ziren zuloz eta harresiz osa-tutako estrukturak ere aipatu di-tuzte mendi-taldeko kideek. Tran-pa horietako batzuk Gorobel men-dilerroan kokatuak daude, Burgos eta Aiaraldea arteko mugak lauso-tu (3) egiten diren gunean.

Turismoa sustatzenAiaraturrek hainbat ildo jorra-

tzen ditu Aiaraldeko turismoa sus-tatzerako orduan. Ardatz nagusie-

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Bañares

Ugalde eta Okondo artean kokatzen den kobazuloa da Aretxarrokoa. J.M Barandiaran antropologoak neolitoko gizakien hilobi-arrastoak topatu zituen bertan.

Beste kobazulo batzuk: Supelegor (Itxinan), Kurtiberanos (Menoion), San Miguel El Viejo, Obikolako kobak (Laudioko Ermutik), Cueva Llana eta Curtiveranos (Gorobel), Peregaña...

KOBAKAretxarroko koba (Ugalde-Okondo)

IBILBIDEAKGaztainaren ibilbidea (Orozko)

PUTZUAK, UR-JAUZIAK...Urduña erreka

Irudia: CRYM Creativos

Tertangatik fraile bururako bidea hartuta, Urduña ibaian putzu eder bat dagoela azaldu dute Txarlazo mendi-taldeko kideek, baina gaineratu dute ura hotz samar egon ohi dela.

Beste putzu eta ur-jauzi batzuk: Peñalabroseko ur-jauzi eta putzua (Burgosen dago baina Añesetik iristen da), Aldabide (Itxina), Baranbioko erreka, Orozkoko ibaia (Usabeletik gora), Pozo Lagoseko urmaelak (Soxotik)...

Argazkia: Orozkoko Udala

ONDARE HISTORIKOANegorta dorretxea (Zuhatza)

Dorretxeek paper berezia jokatzen dute Aiaraldeko ondare historikoaren osakeran. Zuhatzakoaz gain, Aiaran soilik beste bost daude. Artziniegan, Orozkon, Laudion, Lantenon... ere topatu daitezke.

Ondare historiko gehiago: Karlisten mahaia (Urduña), Artza errota (Olabezar), Mendietako dorrea...Argazkia: Wikipedia

Gaztainarena seinalizazioa duen 7-8 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Orozkon hasi eta Orozkon bukatzen dena. Ondare etnografikoaren hainbat adibide ikusi daitezke ibilbidean zehar. Ibilbide gehiago: Soxo-Pozo lagos, Artziniegako dorrea-Lantenokoa, Lendoñobeitiko dorretxea-zubiak-errota, Amurrioko Orue auzotik Bañuetara...

Bilbo

Gasteiz

Orozko

Amurrio

Laudio

Gorbeia Urduña

tako bat txakolina da. Ugariak dira eskualdean txakolina ekoizten du-ten upategiak, eta horiek baliatuta “Txakolinaren ibilbidea” diseinatu zuen Aiaraturrek, aiaraldea.org/ enkontsultatu daitekeena. Txako-lina ez da, baina, Aiaraturrek es-

kualdea sustatzeari begira plan-teatzen duen erakargarritasun ba-karra. Alor paisajistikoa ere lan-tzen du: Gorobeleko mendilerro-tik ikusi daitezkeen bistak edota Nerbioiko ur-jauzi ikusgarritasu-na, kasu.

Page 9: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

9 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

Irudia: CRYM Creativos

AKANPATZEKO LEKUAK

HERRIGUNEAKAñes, Artziniega, Orozko...

Kanpaldi librearen gaineko legeak hala dio: Gehienez hiru egun egon daiteke leku berean kanpaturik, kanpin hurbilenetik 2 kilometroko distantzia mantendu behar da, hiru kanpin-denda jartzea gehienez, eta beste edozein akanpalekurekiko kilometro bateko erradioa izatea. 10 pertsona egon daitezke gehienez, eta baimendua egon behar da bertan kanpatzea.

Herrigune eder asko dago eskualdean. Aketza Merino historialari amurrioarrak Añes bisitatzeko gomendio luzatu digu, herriak oraindik erdi-aroko estruktura bera mantentzen duelako.

Beste herri batzuk: Retes de Tudelako alde historikoa, Mendieta herria (Artziniegan, Erdi Aroko dorrea edo Balmasedako errege-bidea Argazkia: Niko Berrocal

Argazkia: Orozkoko Udala

Dorretxeek paper berezia jokatzen dute Aiaraldeko ondare historikoaren osakeran. Zuhatzakoaz gain, Aiaran soilik beste bost daude. Artziniegan, Orozkon, Laudion, Lantenon... ere topatu daitezke.

Ondare historiko gehiago: Karlisten mahaia (Urduña), Artza errota (Olabezar), Mendietako dorrea...Argazkia: Wikipedia

Gaztainarena seinalizazioa duen 7-8 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Orozkon hasi eta Orozkon bukatzen dena. Ondare etnografikoaren hainbat adibide ikusi daitezke ibilbidean zehar. Ibilbide gehiago: Soxo-Pozo lagos, Artziniegako dorrea-Lantenokoa, Lendoñobeitiko dorretxea-zubiak-errota, Amurrioko Orue auzotik Bañuetara...

Bilbo

Okondo

Maroño

ArtziniegaKexaa

Aiara

Txoriak, museoak eta kirolaHorretaz gain, ikuspegi ornito-

logikoa ere garatzen du elkarteak, Birding Euskadi egitasmoarekin elkarlanean. Izan ere, Aiaraldean zehar hegazti ugari ikusi daitezke, belatze edo putreetatik hasita sai

zuri edo txirtenetaraino Aiaratu-rren web-gunean Gorobeleko be-giratokiak aipatzen dituzte halako espezieak begiztatzeko leku ego-ki gisa, baina informazio zehatza-goa birdingeuskadi.net web-gu-nean eskuratu daiteke.

Kultura arloa ere nabarmen-tzen dute. Hala, eskualdean dau-den museoen inguruko informa-zioa jaso eta zabaltzen du Aiara-turrek. Sei guztira, eta erdiak Ar-tziniegan: Xabier de Santxotena eskultorearen museo-tailerra, museo etnografikoa eta eliz-ar-tearen museoa. Artziniegakoa ez da arte erlijiosoa jorratzen duen museo bakarra, Kexaan beste bat baitago.

Bestalde, likoreen fabrikazioa-ren historia ezagutzeko aukera ere badago eskualdean, Amu-rrioko Likorearen Museoa.

Aresketamendin, berriz, Ener-gia Berriztagarrien parkea dago. Zazpigarren museo bat ere topa-tu daiteke Orozkon, etnografiari buruzkoa.

Halaber, paseo zaleentzako hainbat ibilbide proposatzen dituz-te turismo gidek: Laudiotik Luiaon-dora doan Nerbioiko Parke Lineala edo Amurrioko Naturbideak kasu.

Abenturazaleek, aldiz, eskual-dean hainbat kirol praktikatzeko aukera topa dezakete: eskalada, espeleologia, parapentea, puen-tinga zein paintballa, besteak bes-te. Horren jarduera aktiboak egin nahi ez dituztenek, baina, aukera dute gauza lasaiagoetan aritzeko; globo aerostatiko batera igo eta eskualde osotik txango(2) bat egi-tea, adibidez.

Zerrenda luzea da. Aiaraturren spotean azaltzen den bezala, kon-taezinak dira Aiaraldearen zuhai-tzetik eskegita dauden argazkiak. Bakoitzak bereak hautatu eta al-bum propioa osatzean dago ga-koa, Aiaraldea (ber)ezagutzera bi-dean.

Hiztegia: Barreiaturik(1), saka-banaturik / Txango (2), paseo./ Lausotu (3) , borratu, difuminatu

Page 10: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 10

_kultura

Mikel AyllonIDAZLEA

_Kamerinoa

Udaren kontra

K anpora atera nai-zenean ikusi dut Mari, gaur garbitu behar dugun uda-

letxearen aurreko eskaileretan eserita, burumakur, erratza bere ondoan abandonatuta.

-Pozik egongo zara, ezta? Badator uda bere kultur eki-taldi erraldoi horiekin guztie-kin –dagoeneko ohartu ez ba-zarete, biziki maite dut Mari xa-xatzea.

-Ez niri harparik jo, gero! –eta berak badaki xaxatzen na-bilela.

-Ez dago zu ulertuko zaituen amaren alabarik, e neska! Beti aieneka kulturaren oihartzu-na gauerdiko ahuntzaren ez-tularena baino isilagoa delako, eta hara, orain ere muturtuta? Aizu, ez dakit ohartu zaren, bai-na hemen da uda, bere urtero-ko pailazoen ikuskizunarekin, bere desegun eta desordue-tako kontzertuekin, bere lekuz kanpoko antzezlanez jositako jaiekin, bere... bere...

Bururik altxatu gabe, aurpe-gi parean jarri dit Marik eskua, zabal-zabal, gelditzeko keinua eginez. Ahoa bete kultur ekital-di zentzugabe utzi nau; ezpai-nen langa sekula gaindituko ez duten ikuskizun gatzgabeez be-teta, alegia.

Bere esku-ahurrari ispilu ba-ten antza hartu diot orduan. Uste dut hori zela bere beneta-ko asmoa: ahotik botatzen ari nintzenaren isla ikusi nezala.

-Banoa munduko futbol txapelketa ikustera –esan du, eta eskaileretan jarrita geratu da, mugitu gabe.

Urtero, ekainaren bukaerare-kin batera, udako jaien maratoia-ri hasiera ematen dion gaua ospa-tzen da Aiaraldea osoan; San Joan gaua. Ospakizun honek baditu hain-bat ezaugarri berezi egiten dute-nak; Gaua, sugarren inguruko dan-tzak… Baina, non dago jai hauen ja-torria? Zerk egiten du horren berezi ospakizun hau Euskal Herri osoan?

Gaur egun, Munduko hainbat le-kutan antzeko ospakizunak topa di-tzakegu data horien barruan, koka-pen geografikoaren arabera izen ezberdina jasotzen dutelarik. Bes-teak beste, Suedia, edo Ameriketa-ko Andeetako biztanleek, Midsom-mar eta Inti Rayni izeneko ospaki-zunak dituzte, udako solstizioaren eta eguzkiaren omenez. Euskal He-rrian ere, egun horietan ospatzen diren jaien jatorria, Gabonen kasuan gertatzen den bezala, udako zein neguko solstizioak ospatzeko egi-ten ziren errituetan dago.

Izan ere, ekaina eta abenduko 20 eta 23. egunen artean izaten ditu-gu urteko egunik luze eta labu-rrenak, eta data horietatik aurre-ra, joera aldatuz doa. Bi data ho-rien garrantzia, aspaldiko garaie-tatik nekazaritzak ekonomian zuen garrantzia, eta naturarekin harre-man zuzenean zegoen gizarte tra-dizional baten testuinguruan uler-tu behar da.

Faktore horiek eragin handia izango zuten ospakizun honek mi-laka urtetatik gaur egunera arte mantentzean. Honela, Kristauta-sunaren hedapenarekin batera, ohitura hauek gure lurraldeetan mantendu egin ziren.

Eliza, jai egun hauek beren tradi-zioarekin batzen saiatu zen, erabat paganoak ziren ospakizun hauei nortasun erlijioso bat emanez; San Joan Batailatzailearen eguna-ren bezpera, eta Jesusen jaiotza-ren bezpera.

Sinismen eta ohiturakGau honi loturik dauden hain-

bat ohitura eta sinismen manten-du dira Euskal Herrian. Landareak, adibidez, garrantzi handia izan dute Udako Solstizioaren ospakizunean, Juan Manuel Etxebarria Ayesta ira-kaslearen hitzetan. Baserri zein etxeetako sarrera zein balkoietan, Lizar edo Haritza adarrak ipini egi-ten ziren, etxea babestuta manten-tzeko helburuarekin.

Babes-funtzio honekin ere, Euskal Herriko hainbat bazterre-

tan, San Joan egunean moztuta-ko eguzkilorea etxeetako ateetan ipintzen zen. Data hauetan ere, osa-sunerako belarrak jasotzeko ohitu-ra zegoen. Baratzetan, berriz, be-rakatzak landatzen ziren. Izan ere, egun horretan landatutako bera-katzek txakur amorratuen gaitza-ren kontra onak zirenaren sinisme-na oso hedatuta zegoen.

Landareez gain, bazen ere data hauetan garrantzi berezia hartzen zuen elementu bat: ura. Izan ere, data horietan, iturrietara hurbil-du eta bainuak hartzeko ohitura zegoen, bai gorputza garbitzeko, zein osasuna lortzeko asmoarekin.

Gaur egun, eta San Joanetaz ari garenean, ezin dugu inoiz ahaztu ekaineko gau horietako ardatz na-gusiena: sua. Suak badu bere zer-gatia, izan ere garbitu egiten due-naren ideia oso hedatuta egon da beti. Nekazal eremuetan, sasi eta belar txarrak ere data hauetan erre egiten ziren.

Suaren garbitze ahalmen horre-tan ere topatu behar da gaur egun, suaren gainetik saltatzeko usadioa, adin guztietako jendearen artean oso erroturik dagoena. Izan ere, eta beti ere tradizioen arabera, suaren gainetik salto egiteak, gorputza eta arima garbitzeko balio zuen.

+info: elkarrizketa Juan Manuel

Etxebarria Ayesta irakas-leari eginiko el-karrizketa

Udako solstizioa: Tradizio kristau eta paganoen nahasketa

Urduñan Gazte Asanbladak akelarrea antolatzen du. Argazkia: aiaraldea.com

Ekainaren 21an San Joan bezpera gaua ospatuko da Aiaraldeko hainbat herri eta auzoetan. Urteko egunik luzeena izan ohi da egun hori, eta oso errotua dago gauean sua piztearen ohitura. Udako solstizioari lotutako festa eta ospakizunak, baina, kristautasuna ezarri baino lehenagokoak dira.

Suak garbitu egiten duenaren ideia oso errotua egon izan da beti, eta suaren gainetik salto egiteak gorputza eta arima garbitzeko balio zuenaren ustea zegoen.

Baserri zein etxeetako sarreran lizar edo haritza adarrak ipintzen ziren, etxea babestuta mantentzeko helburuarekin.

ERREDAKZIOA I IAndoni Larrea Uribarri

SAN JOAN SUAK AIARALDEAN (EKAINAK 23 *)

ARAKALDOIluntzean sua eta askaria herriko plazan

URDUÑALa Txoperan Akelarrea 22:30etan eta ULUKA taldearen kontzertua, Urduñako Gazte Asanbladak antolatuta.

AMURRIOUrrutia Jauregiko landan 22:00etan sua eta sorginaren erreketa, Virgen Niñako ikasleen eskutik. Ondoren berbena NUEVA PRESION taldearekin eta DJak.

San Anton plazan Akelarrea 22:30etan ULUKA taldearen musikarekin, Amurrioko Gazte Asanbladak antolatuta.

LUIAONDO21:30etan Sua eta txokolatada parkearen aurrean.

OKONDO22:00ak aldera Sua eta Okondo dantza taldearen emanaldia bolatoki ondoan.

OROZKOPiro musikal multimedia ikuskizuna Hegoalden 22:45ean.

ARRANKUDIAGA22:00etan Sua etatxokolotada Uribarri auzoan

LAUDIO22:00etan Sua etaerromeria EZTEN GIRO taldearekin San Joan Astobitzako baselizan.

ARTZINIEGA( *EKAINAK 21)

20:15 Izaki mitologikoen kalejira 22:00etan Sua, askaria eta ARAIAKO MUSIKA BANDAren kontzertua Artziniega museoan

Page 11: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

11 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

Udarekin batera, hastear dago eskualdeko herrietako jaien ma-ratoia. Festa bakoitzaren egita-rau osoa zehazteke dagoen arren, xehetasunak azalerazten doaz apurka-apurka, festetan joko du-ten taldeen izenak kasu.

Laudioko San Joan Astobitzako jaiak izango dira parranda mara-toiaren 0. kilometroa. Ekainaren 21ean, larunbata, Siroka, Arkada Social eta Aldats taldeek joko dute Larrazabal auzoan kokatua dagoen

Baselizan. Hurrengo larunbatean, ekainak 28, Herriko Plazara mugi-tuko da festa, San Pedropekoak os-patuko baitira, gau partean Man-doilek eta Honat taldeek giroturik.

Hilabete bat geroago Aretako jaien txanda iritsiko da. Uztailaren 25ean, ostirala, Kashbad eta Tri-kizio taldeek joko dute. Hurrengo egunean, berriz, ETS (En Tol Sar-miento) talde errioxarra egongo da taula gainean bere disko berria aur-kezten; ondoren erromeria egon-

go da Garilak 26 taldearen eskutik. Aretakoa ez da En Tol Sarmiento taldea ikusteko egongo den auke-ra bakarra izango. Handik aste ba-tzuetara Amurrion arituko baitira, txupinazo egunean bertan, abuz-tuaren 12an. Handik bi egunera Ze esatek! taldearen txanda iritsiko da. Laudioko Jaietan, berriz, Doc-tor Deseo talde bilbotar betera-noa arituko da bere 14. diskoa aur-kezten. Txosnagunean, berriz, ho-nako talde hauek joko dute jaietan: Ze esatek!, Porco Bravo, Glauko-ma, Akatz, Las Tea Party DJ’s eta Patrol Destroyers, besteak beste.

Arrankudiagako jaietan, be-rriz, Hutsa bikote akustikoak joko du abuztuaren 15ean. 18an, berriz, Kauta, McOnak eta Xaiko taldeek hartuko dute lekukoa.

Orozkoko jaiak udako azkenetari-koak diren arren, jada lotuak dituz-te bertan joko duten zenbait musi-ka talde: irailaren 6an La Raiz-ek joko du, eta hurrengo egunean Iñaki Plaza musikari urduñarraren txan-da izango da.

Pregoilari eta txupineroakAretan Untzueta dantza tal-

dea izango da pregoilaria, Laudio-ko Jaietan pregoilari izan eta hiru urtera. Amurrion, berriz, Aztar-na elkarteko kide den Ramon Zuri-mendik irakurriko du pregoia. Aur-ten 25 urte bete ditu elkarteak, eta Urrezko Guk saria jaso zuen iragan martxoan. Laudion, berriz, Herriko Musika Banda izango da pregoila-ria. Jaien hasierako suziria piztea, berriz, Zoroak koadrilari egokitu-ko zaio.

_kultura

Endika DiazMUSIKA

Come To Where I’m From’

Doctor Deseo, Kashbad,Ze esatek!, ETS eta Mandoilek udako jaietan

Doctor Deseo talde beteranoak joko du Laudion. Argazkia: Asier Arroita

ERREDAKZIOA I

_kultur leihoa

Joseph Arthur bakarlari estatu-batuarra dakart gaurkoan. Iraga-nean David Harrison eta Ben Har-per abeslariekin batera Fistful Of Mercy taldean ibilitako kantau-torea dugu Joseph Arthur. Gaur egun, ordea, bere ibilbidearen ha-sierako bakarlari joerara bueltatu berria da. Izan ere, hilabete hone-tan bertan argitaratu berri du bere azken diskoa, ‘Lou’, Lou Reed abes-lari famatuaren bertsioz osatuta-koa. Hala ere, nik bere bigarren dis-koa izandakoa gomendatzera na-tor, 2000 urtean argitaratutako ‘Come To Where I’m From’ diskoa.

Peter Gabriel goi-mailako abes-lariak musikalki babestuta eta bul-tzatuta, Joseph Arthurren ibilaldi musikalak izugarrizko garrantzia hartu zuen ‘Come To Where I’m From’ kaleratu zuenetik aurrera. Gainera, ordutik, bere kontzertuak ikusgarriago izan zitezen, margo-lanak egiten hasi zen kontzertuak ematen zituen bitartean, musika-gintza eta margolaritza aldi be-rean uztartuz.

‘Come To Where I’m From’ dis-koa folk eta rock soinuak nahasten ditu, zenbait kanta kitarra akusti-koaz eta beste zenbait elektrikoaz grabatuta daudelarik. Gainera, efektu desberdinek borobiltzen dituzte kantak, hala nola tekla-tuak, haize-intrumentuak edota aho-soinuak. Kantu bat gomenda-tzekotan, ‘In The Sun’ abestia go-mendatuko nuke, Joseph Arthu-rrek inoiz egindako kanturik arra-kastatzuena.

Jon Muñoz ParrazarIRAKASLEA

_LurpetikBenito Valbuena

Laudioar askorentzat Benito Valbuena López pertsona

ezezaguna den arren Laudiorekin lotura berezia dauka, nahiz eta gutxik jakin bertan kontatuko dena.

Benito Cistiernan, Leonen, jaio eta magisteritza ikas-ketak burutu zituen, herri txikietan irakasle lanak eginez. Irakaskuntza askearen aldeko apustuak II. Errepublikan hedatutako misio pedagogikoetan parte hartzera era-man zuten, bere bizitza markatuko zuen jarrera aurrera-koi bat sortuz.

Gerra Zibila ematean ezkutatu eta ihes egin behar izan zuen, altxatuen aldeko Leon batean jarrera aurrerakoia izateagatik. 1938ko uztailaren hasieran Frantziara joate-ko nahiak Laudiora ekarri zuen, baserri batera hurbildu zenean.

Bertan Gorbeiarako bideaz galdetu eta babesa hartu zuen, bideari jarraitzeko une egokiaren zain. Baina nor-baitek, babesa hartu baino lehenago, Benito Mostaxa menditik jaisten ikusi zuen eta Laudioko Udaletxera zu-zendu zen, iheslari bat Laudio inguruan zegoenaren be-rri emanez.

Herrian, iheslariaren bila joateko asmoz, herritar bo-luntarioz eta Guardia Zibilez osatutako somaten bat an-tolatu zen. Somatenak Alketa mendian egin zuen bat Be-nitorekin eta bertan tiroka hil egin zuten, 1938ko uztaila-ren 5ean.

Benitoren gorpua asto baten gainean herrira jaitsi zu-ten, ehiza sari gisara, eta San Martineko hilerrian lurpe-ratu zuten.

AISZIRIMOLA: Sexu Hezkuntzarako hainbat gako

Entzun Sexu Hezkuntzaren inguruan eginiko saioa Aiaraldea Irratian.

Artista: Joseph ArthurUrtea: 2000Disketxea: Real World / Virgin

Orbeko Etxearen hamahiruga-rren urteurrena ospatuko dute da-torren astean zehar. Aste osoko egi-taraua prestatu dute. Ospakizuna ekainak 21ean hasi, eta 28an amai-tuko da, larunbatetik larunbaterako jaia. Lehenengo ekintza mendi mar-txa izango da, Burdin hesia helburu izango duena. Herri bazkaria egongo da gero eta arratsaldean kontzer-tua egongo da Orbekon, txokolata-darekin.

Igandean deskantsatu ondoren, astelehenean irrati saioa egongo da zuzenean, Uhinak Irratiaren es-kutik. Asteartean, hiru egun iraun-go dituen futbolin txapelketa hasiko da. Asteazkenean, futbolin txapel-ketaren bigarren txanpa eta bideo emanaldia egongo dira, eta ostegu-nean, beste bideo emanaldi batez gain, Bilboko Okupazio Mugimendu-ko kideen hitzaldia.

Ostiralean, antzerkia, spray eta serigrafia tailerrak eta inguruko banatzaile alternatiboen erakuske-ta egongo da. Larunbatean, hama-bietan hasten den trikipoteoa, he-rri bazkaria eta boulder txapelke-ta egingo dituzte. Horrez gain, as-tean zehar ospatutako futbolin txa-pelketaren finala izango da bertan, eta hainbat kontzerturekin amaitu-ko da gaua. Erio, Ikara, Criatura, Be-runa, Dj Nash eta Ghorda Kanibalek joko dute.

Ekainaren 10ean Udal Liburute-giak Federico Barrenengoa topo-nomastika espezialistak herriari eman zizkion bibliografia-funtsak aurkeztuko zituen.

Hemendik aurrera euskaltzainak bere bizitzan bildutako 1922 liburu kontsultatu ahal izango dira, gehie-nak Aiara bailararen eta Amurrio-ren inguruan.

Josune Irabien alkatearen esane-tan” Liburutegiko langileek sailka-pen eta katalogatze lanak egin di-

tuzte. Funtsa honen helburua iker-keta lanak egin nahi dituen edo-zeinentzat izatea da”. Bibliografia Amurrioko Liburutegian egongo da horretarako bereziki prestatu du-ten espazio batean.

Federico Barrenengoa Arbe-ras Amurrion jaio zen 1916. ur-tean. Hamasei urterekin euska-ra ikasten hasi zen eta Frankismo garaian AEKren eta ikastolen alde lan egin zuen.

Filosofia eta irakasletza ikas-

ketak egin zituen eta 1979. urtean euskaltzain urgazle izendatu zu-ten, 2004. urtean ohorezko eus-kaltzain eginez. Urte bat geroago hil zen.

Toponimian eta onomastikan es-pezialista izanik, Aiaraldeko euskal toponimiaren inguruko lan ugari kaleratu zituen, besteak beste, “El euskera de la tierra de Ayala”, “To-ponimoa de la tierra de Ayala” edo-ta “El valle de Ayala (I): de la prehis-toria al siglo XVI”.

Federico de Barrenengoa ohorezko euskaltzain amurrioarraren bibliografia-funtsak udal-liburutegian

Orbeko Etxearen 13. urteurrena ospatuko dute, aste betez

ERREDAKZIOA I Etxaurren Martin

ERREDAKZIOA I Miren Ayesa

Page 12: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 12

Noiz sortu zen Tologorri para-pente kluba?

Tologorri parapente kluba Ur-duñako bailaran sortu zen orain dela 7 urte gutxi gora behe-ra. Tradizio handiko lekua da Ur-duña, aurretik ere delta hegal eskola bat zegoen inguru hone-

tan, Bilbon kokatuta ze-goen klub batek kudea-tzen zuena. Eskola hori desagertu egin zen eta bi lagunen artean Eus-kal Parapente Eskola sortu genuen Tologo-rri klubarekin batera. Orain 71 kide gara klu-bean eta urtero jende andana biltzen da he-men parapentea prak-tikatzeko.

Klubak zein esko-lak jarduera

asko antolatzen dituzte: Ikasta-roak parapentearekin lehenen-go hartu emanak egiteko, bi la-gunentzako hegaldiak klubeko pi-lotu tituludunekin edota hegaldi motorizatuak parapentean. He-gan egiten ikasi nahi duen edo-nork erraz dauka hemen.

Zer eskain-

tzen du pa-rapenteak?Parapenteak

asko du eskaintze-ko. Edonork hegan

egin nahi izanez gero aireportu batera joan

beharko luke eta hegazki-nean hegan egiten ikasi. Guzti hori oso garestia da

eta denbora asko behar da ikasteko. Parapentea, berriz,

askoz eskuragarriagoa da eta oso erraz ikasten da, ez du zail-tasun handirik eta ekipoaren kos-tua ez da oso altua.

Txapelketetan parte hartzen duzue?

Parapente txapelketak egon badaude, baina federatuta egon behar zara eta beharrezko titula-zioa eskuratu behar da. Guri txa-pelketak ez zaizkigu interesatzen eta ez zaizkigu gustatzen, guk nahiago dugu hegan egitearen plazer hutsagatik hegan egitea.

Normala da beldurra sentitzea parapentean ibiltzerakoan? Zer nolako arriskuak ditu?

Bai, normala da jendeak bel-

durra izatea. Jaiotzen garen mo-mentutik oinak lurrean ditugu eta horrela bizi gara.

Baina benetan hegan egiteko gogoa duen jendeak pazientziare-kin eta praktikarekin beldur hori gainditzea lortzen du.

Edonor ibili daiteke parapen-tean?

Bai, gogoak dituen edonork ikasi eta praktika dezake kirol hau. Momentu honetan esko-lan 16 eta 61 urte bitarteko jen-dea dugu.

Parapentean hegan egiten ika-si nahi duen orok gurekin kontak-tuan jartzea besterik ez dauka web orri edo telefono zenbakia-ren bidez.

Zer du berezi Urduñak para-pentea praktikatzeko orduan?

Urduña haran paregabea da, eremu oso zabal batean ez dago parapentean ibiltzeko Urduña be-zain ona den ingururik. Haranak oso forma egokia dauka edozein modalitatetan hegan egiteko.

Aspektu positibo asko daude: Aireportuak urrun kokatzen dira, ez dago goi tentsioko linearik, lu-rreratzeko zelai asko daude ingu-ruan... udan kanpotik etorritako jende ugari bertaratzen da hona, askok parapente eskolako ikas-taroetan parte hartzen dute edo eskolarena den zelaian kanpa-tzen dute.

Nolako harrera izan du es-kualdean?

Nik uste harrera positiboa izan duela, jende asko bertaratzen da, krisi ekonomikoa dela medio beherakada bat nabaritu dugula egia den arren.

PARAPENTEA

“Hemen inguruan ez dago parapentean aritzeko Urduña bezain leku onik”MIKEL AGIRREBEITIAk (Zeberio, 1958) urteak daramatza parapentearen munduan, lagun batekin batera Euskal Parapente Eskola sortu zuen Urduñan. Irakasle lanak egiten ditu bertan.

_kirola

“Parapentea hegazkinean aritzea baino askoz eskuragarriagoa da, eta oso erraz ikasten da”

“Hegan egiten ikasi nahi duen edonork erraz dauka

hemen”

ERREDAKZIOA I Aimar Gutierrez

MENDI LASTEKETA:Peregañara igoera antolatu dute Retes de Llantenon

Uztailaren 5ean Peregaina-ra igoera egingo dute Retes de Llantenotik. Lasterketak 11 ki-lometroko luzeera izango du, eta korrikalariek 648 metro igo beharko dituzte. Izen-ematea doakoa da. Proba egin nahi du-tenek 18:00etan egon beharko dute irteera puntuan.

TXIRRINDULARITZA: Julen Latorre, Euskadiko txirrindularitza txapelketan garaile

Julen Latorre txirrindulari aia-rarrak Euskadiko txirrindularitza txapelketa irabazi du. S.C Llodia-na taldearekin batera lehiatzen aritu da. Ekainaren 8an Getxon egindako lasterketari esker, Eus-kadiko txapelduna izateaz gain Open Euskadi proban lider pos-tua mantentzea lortu du.

FUTBOLA: Iñaki Bea amurrioarra lehen mailan ariko da Levante taldearekin

Iñaki Bea futbol jokalari ohiak José Luis Mendilibar bizkaitarra lagunduko du Lehenengo Mailako Levante taldearekin. Uztailaren 10an hasiko dute aurredenboral-dia. Beak Laudioko eta Amurrioko taldeetan jokatu du profesiona-la izan baino lehen. Azken urteak Austria eta Milanen eman ditu.

Page 13: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

13 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

_kirola

Ekainaren 29an Jose Manuel Arza “Josito” omentzeko laster-keta antolatu du Laudio Atletismo Klubak. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta 10 kilometroko ibil-bidea izango du. Adierazi dutenez lurzoru lauan egingo dute.

Jose Manuel Arza 2012an hil zen, eta lasterketa honen bidez haren lagun eta lankideek atletismoaren bultzatzaile sutsua eta Spiuk eta Kon Sport marken sortzaile izan zena omendu nahi dute.

Aurten, berrikuntza gisa hau-rren lasterketa erantsi nahi izan diote ekimenari. Horregatik, maila eta distantzia ezberdinetako bideak prestatu dituzte. Hala, umeentzat hiru kategoria egono dira: 8-10 ur-tekoena, 11-13 artekoena eta “txu-peteen lasterketa”. Azken horretan 300 metroko bidea egin beharko dute partaideek.

Senior eta beteranoen bi mai-la ere egongo dira; 40 urte baino gehiago dutenentzat eta 50 urtetik

gorakoentzat. Izen ematea eta pro-bari buruzko informazio zehatza www.kosports.com webgunean dago eskura. Dena dela, posta elektronikoa nahiago duenak [email protected] hel-bidean apuntatzeko aukera izan-go du.

Antolatzaileek azaldu dutenez, probak ez dira lehiaketarako pun-tuagarriak. Parte hartzen duten pertsona guztiei opari bat eman-go zaie oroigarri gisa.

Jose Manuel Fernandez Arzaren omenez, atletismo lasterketa

Zumalakarregi kaletik abiatuko da lasterketa. Argazkian, iazko memorialaren irteera. Argazkia: Aiaraldea.com

ERREDAKZIOA

ERREDAKZIOA I

Aiarabiken BTT Martxaren III. edi-zioa egingo dute datorren uztaila-ren 12an (larunbata).

Antolatzaileek adierazi dute martxa “mendi bizikletan esperien-tzia edozein txirrindulariri” zuzen-dua dagoela eta, aurreko edizioe-tan egin bezala, aurten ere parte hartzaile kopurua mugatzea era-baki dutelako. Hala, 200 txirrindu-laritan jarri dute muga, “guztiek ibil-bideaz gozatzeko aukera izan de-zaten”.

Izena emateko aukera zabalik dago jada. Horretarako Aiarabi-ken web-orrian (aiarabike.com) da-goen inskripzio orria bete behar da. Ondoren, martxan parte hartzeko ordaindu beharreko dirua ordaindu beharko da La Caixa-ko 2100-4135-15-2200100054 kontuan edo Aia-rabiken dendan bertan.

Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta 15 euro gai-nontzekoek. Antolatzaileek jakina-razi dute izen ematea ez dela or-daindu arte osatuko.

Martxa 10:00etan abiatuko da, Aiarabiken lokaletik bertatik (Goi-koplaza kalea, 26 behea, Laudio)..

Aiarabike BTT Martxaren 3. edizioan izena emateko epea zabalik

MENDI TXIRRINDULARITZA

ERREDAKZIOA I Aimar Gutierrez C.D. Laudio akordio batera heldu

da klubeko hainbat jokalari ohiekin atzeratuta zituen zorrak kitatzeko. Akordio estrajudiziala da eta kluba hirugarren mailan zegoeneko lau jokalari ohiekin lortu da eta ekai-naren 20an baino lehenago 19.000 euro jaso beharko dute guztira, ho-rrela C.D. Laudiok auzitegietara joa-tea saihestu du momentuz. C.D. Laudiok markatutako epean zo-rrak kitatzeko konpromisoa har-tu du, ordainketa guztiak burutu ezean klubaren jabetzen bahiketa gauzatuko da. Lau jokalari ohiekin akordioa lortu ostean helburu guz-tiak egungo jokalariek jarritako sa-laketak ordaintzera bideratuko di-tuzte ekainaren 30an baino lehe-nago erregional mailara jaitsiera saihesteko.

CampusakUdan zehar kirola egiteko fut-

bol campusak egingo dituzte aur-ten ere eskualdeko hainbat herri-tan. Horien artean daude Artzinie-ga, Laudio edo Urduña. Laudion uz-tailaren 7 eta 18 artean egingo dute, San Martineko futbol zelaian. Fut-bol campusa 5 eta 14 urte arteko haurrentzako antolatu dute, kiro-larekin lehen hatu-emana bilatu asmoz.

Era honetan, lagun berriak egin eta ondo pasatzeko aukera eskain-tzen dute. Teknikari lanetan Ruben Carreño futbolari profesional oiha egongo da, Laudioko bigarren en-trenatzailea, hain zuzen ere. Cam-pusak 225 euro balio du eta egu-neroko saioez gain gosariak eta jan-tziak jasoko dituzte partaideek. Eki-menean parte hartzeko ez da plaza kopurua mugatuko. Laudio Futbol Klubak azaldu duenez, aste batez parte hartzeko aukera ere eskai-niko dute 125 euroren truke.

CD Orduñak ere futbol campu-sa egingo du, uztailaren 2tik 30ra. 7 eta 13 urte bitarteko umeei egon-go da zuzendua, eta astelehen, as-teazken eta ostiraletan egingo da 18:00etatik 20:00etan. Interesa-tua dagoen orok Arbietoko zelai-ra arratsaldez bertaratu behar du, bertan izena emateko. Bi aukera es-kaintzen ditu Klubak: hilabate oso-rako izena ematea (30 euro) edo hi-labete erdirako (20 euro) ematea.

C.D. Laudiok akordioa lortu du hainbat jokalari ohiekin zituen zorrak kitatzeko

FUTBOLA:

Page 14: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 14

Zergatik okertzen dugu burua eskumatara musukatzean? (Aitor)

Badira beste pertsona batekin musukatzean burua eskumatara okertzen duten pertsonak bai. Aditu batzuk fetuek eta jaioberriek burua eskumatara okertu-ta lo egiteko joerarekin ez ezik gurasoen ehuneko handi batek haurra ezkerre-

ko besoan kulunkatzearekin lotzen dute, eskumako masaila musu eta laztanak ema-teko libre utziz. Horregatik, pertsona askok alde hori maitasunarekin lotzea ohikoa da. Musuei buruz ari garela... ba al dakizu ikerketa askok musuen balio terapeutikoa adie-razi dutela? Musu ematean aurpegiko 30 muskulu baino gehiago martxan jartzen di-tugu, estresa jaisten da, oxitozina eta endorfinak askatzen dira plazera eta ongizatea sentiaraziz, gure auto- estimua hobetzen da eta gure zirkulazioa aktibatzen da. Pertso-na anitzak gara, beraz, musuak ere anitzak dira: tximeleta musua, eskimalen musua, behi musua, goxoak, txokolatezkoak, sakonak, leunak, putz eginez bidaltzen edo sabe-lean ematen direnak... eta bakoitzak bere esanahia du. Lagunekin,katuarekin, senidee-kin, maitalearekin, gure buruarekin... Musuekin pentsatu eta sentsazio atsegina datorki-gu baina musuak desatseginak ere izan daitezke. Gutariko bakoitzarena da musua jaso edo ez aukeratzeko eskubidea eta ez esateko ere bai! Pot.

Julene Onaindia Garcia

_Herriko plaza_#sexgatik (:><:)

_denborapasak

GALTZAGORRIAK02.19-03.20Bi bideren artean aldapatsuena hartu ohi duzu. Zer egingo diozu ba! Sari gozoenak lasterketa go-gorren ostean datoz eta zuk iza-ten dituzunak merezitakoak dira. Ez zaitez hartutako erabakiaz da-mutu, ondorioetan pentsatu eta borrokatu!

LAMIA04.21 - 05.20Festarik festa ibiltzea ondo dago harremanak sendotu eta goza-tzeko, bizitza bizi behar da. Noiz-behinka zentzugabekeriak egi-teak libre sentitzen lagunduko zaitu. Hala ere, erritmo hori mo-teldu eta joka ezazu erokeriarik egin gabe.

BASANDERE06.21 - 07.20Urteak dira lagun onena zenuen hori deitzen ez duzunetik. Tele-fonoa hartu eta deitu. Ziurtasun ezak ez du ezertarako balio eta…Beharbada hark ere zurekin hitz egiteko ahaleginak egin ditu. Dei hori egin arte ez duzu jakingo!

JENTILAK08.22 - 09.22Etxean ematen dizkizuten ahol-kuak ez dizkizute izorratzeko esa-ten. Inor ez da ikasia jaiotzen eta bizi duzuna eurek aurretik bizi izan dute. Gomendio guztiak ongi eto-rriak izan daitezela, hanka sartze berdinak zuk ere egin ez ditzazun.

MARI10.23 - 11.22Arriskutsua da lo egitea osa-suntsua dela esatea, lege bihur-tu duzu eta! Alfer izendatzea ez duzu gustoko, baina…ez al dakizu zenbat ordu galtzen dituzun hain-beste lo eginez? Energi-iturri be-rria erabili eta eguzki izpiak xur-gatu faborez!

SUGAAR12.20 - 01.19Etxetik joan nahi ez duzula? De-nok izaten dugu beldur berdi-na. Hasieran erraza ez den arren, ikuspuntua aldatuko duzu. Zure bizitza zu zeuk aurrera eramate-ko gai zarela ikustean zure burua gehiago maitatzen ikasiko duzu, animo!

TARTALO01.20 - 02.18Isiltasuna ez da arazoak kon-pontzeko bidea. Arazoen au-rrean isilik egoteak axolagabe-keria adierazten du, eta horrek besteengan haserrea. Desados-tasuna erakutsi sentitzen du-zunean, eta sentimendu horren zergatia azaltzen saiatu.

HERENSUGE03.21-04.20Zure bikotearengan daukazun mesfidantza arrazoirik gabe-koa da. Beste pertsona batzue-kin egon nahi izateak ez du esan nahi maite ez zaituenik. Etxean gelditu beharrean egizu gau-za bera, lagunak deitu eta pote pare bat hartu haiekin!

BASAJAUN05.21 - 06.20Erosi baino ez duzu egiten azke-naldi honetan, uda hasten dena-ren aitzakiapean sandaliak, bi-kiniak, gonak ... denetarik behar duzu. Begiratu al dituzu ganba-ran utzitako pasadan urteko ku-txak?

GAUEKOAK07.21 - 08.21Egiten duzunak ez dauka ez buru, ez buztanik. Gastu gehiegi ditu-zula diozu baina afari eta bazkari guztietara joaten jarraitzen duzu. Ondo legoke sukaldari trebetasu-na landu eta etxean bazkalduko bazenu inoiz...

AKERBELTZ09.23 - 10.22Ahaztu ordenagailu, tablet edo dena delakoak behingoz! Gogo-ratzen al dituzu txikitan iraku-rri eta erabili ohi zenituen objetu karratu eta orridun hoiek? Egia da jolasak ondo daudela denbo-ra pasa gisa, baina…ez ahaztu ikasteak emango dizuna.

ZIRIPOT11.23 - 12.20Ea noiz jartzen zaren zu lanak egiten! Argi dago lanik erraze-na agintzea dela, baina besteek gero zure modura egiten ez du-tenean kexak entzun behar di-tuzte. Beraz, aho hori itxiz has zaitez zu ere lan guzti hoiek egi-ten eta gutxiago kexatzen!

_horoskopoa

_agurrak

UxueEkainaren hogeian nire prin-

tzesa maiteak zortzi urte bete-ko ditu. ZORIONAK Uxue !!

Aurten opari berezia eduki-ko duzu.

Zorionak bikote! Izan zo-riontsu eta ondo-ondo bizi! Musu handi bat zuen lagu-nen partez.

UdaneZORIONAK UDANE! Zure

6. urtebetetzerako bela-rriak prest izan.

Maite zaitugu. Etxekoak.

KoroZorionak Koro! prime-

ran pasa zure egunean eta oso ondo ospatu. Paellen kuadrila.

Arene

Zorionak polite!! Nahiz eta goiz izan aurten ere urtebe-tetze polit bat pasa eta bai-ta uda ederra ere! Muakkkk! Izeko, Osaba, Izar eta Aiur.

Unax

Zorionak!!!! 7 urte dagoe-neko, Ze handia zaren! Egun oso berezia pasa dezazu-la. Maite zaitugu. Aita, Ama eta Nahikari

_OPORRAK: Egunkariak ere oporrak hartuko ditu, eta beraz irailera arte ez dugu zorion-agurrik jasoko.

Erantzunak ikusteko https://www.aiaraldea.com/users/denborapasak

Carmen/Txema

Page 15: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

15 17.ALEA /// 2014ko Ekainak 17 /// Aiaraldea

_irakurlearen txokoa

_agenda

_ezin galdu

www.etxaurre.com Tlfnoa: 94 672 85 50

PISUA SALGAI LUIAONDONPrezioa: 210.000 €90 m², logela 3, bainugela 2, kanpoaldera, terraza lorategiarekin, altzariz hornitua, igogailua, trastelekua, garajea.Erref.: 167.478

PISUA SALGAI LAUDIONPrezioa: 85.000 €70 m², logela 3, bainugela, jakitokia, kanpoaldera, eraberritzeko, trastelekua prezioaren barne.Erref.: 167.475

PISUA SALGAI URDUÑANPrezioa: 134.000 €47 m², 2 logela, bainugela, sukalde amerikarra, herrigunean, berogailua, igogailua, trastelekua prezioaren barne.Erref.: 99.991

PISUA SALGAI AMURRIONPrezioa: 142.000 €63 m², logela 2, bainugela, kanpoaldera, altzariz hornitua, eraberritua, trastelekua, terraza, negoziagarria.Erref.: 129.702

SANPEDROPEKOAK: Ekainaren azken asteburuan San Pedropekoak ospatuko dira Laudion, Jaiak Kordinakundearen eskutik. Ekainaren 27an umeentzako jolasak egongo dira. 28an, berriz, sukalki txapelketa, herri bazkaria eta gero kontzertuak Mandoilek eta Honatekin.

SAN JOAN AZOKAK: San Joan azokak ospatuko dituzte Orozkon eta Urduñan, ekai-naren 21ean eta 22an, hurrenez hurren. Urduñakoa ganadu azoka izango da. Oroz-kokoa, berriz, bertako ekoizleen produktuena. Argazkia: Javier Ruiz Lili

11:00 URDUÑABERBALAGUNBizkaiko Berbalagun topaketakForu Plaza

11:00 URDUÑAAZOKASan Joan abere azokaForu Plaza

12:00 LAUDIOMENDI IBILALDIASan Joan Astobitzako III. edizioaSan Joan Baseliza

12::00 MURGAHERRI KIROLAKAizkolariakEliza

12::30 ARRANKUDIAGAOMENALDIAHarrien oroimenaHerriko Plaza

19:30 LUIAONDOASTE KULTURALAEmakumeentzako bola lehiaketaBola Tokia

06.23ASTELEHENA11:00 OKONDOTAILERRASukaldaritzaKultur Etxea

18:00 MURGAUMEENTZAKO EKINTZAKTxirrindula lasterketa eta puzgarriakEliza

19:00 AMURRIOSAN JOAN JAIAMusika, dantzak eta txokolate janaParkea

19:00 LAUDIOSAN JOAN JAIAUmeentzako jolasak, musika eta erromeriaSan Joan Baseliza

22:30 AMURRIOSAN JOAN JAIAAkelarrea eta Uluka taldeaSan Anton

22:30 URDUÑASAN JOAN JAIAAkelarrea eta Uluka taldeaParkea

06.25ASTEAZKENA20:00 LAUDIOSTAR WARS FAN FILMSagaren zaleen filmakOrbeko Etxea

06.26OSTEGUNA17:00 LUIAONDOASTE KULTURALAGraffiti eta skate tailerraPista estalia

06.27OSTIRALA17:30 URDUÑAEUSKARA PLAZARA“Jakin eta jolas” eta “Pantxika Lamur”Foru Plaza

18:30 ARTZINIEGAARTZIENTZIATxoriak eta bere kantakEtnografia museoa

06.28LARUNBATA09:30 LAUDIOSANPEDROPEKOSukalki lehiaketaHerriko Plaza

12:30 ARTZINIEGAEUSKARAREN EGUNATriki bertso poteoFrontoian

13:00 LAUDIOKONTZENTRAZIOASakabaneketaren aurkaHerriko Plaza

22:00 LAUDIOSANPEDROPEKOKontzertuak: Mandoilek eta HonatHerriko Plaza

06.17ASTEARTEA17:30 AMURRIOARETO FUTBOLAEraso Aiara taldearen entrenamendu irekiakLukas Rey Kiroldegia

18:00 URDUÑABILERA IREKIAKoroatze jaien prestaketaKultura Etxea

18:00AMURRIOHITZALDIASahararen borrokaren historiari buruzKatekesi Aretoa

06.18OSTIRALA17:30 LAUDIOBERBALAGUN TXANGOASanta Luzian dagoen Obikola kobazuloaLHUI aparkalekua

17:30 AMURRIOARETO FUTBOLAEraso Aiara taldearen entrenamendu irekiakLukas Rey Kiroldegia

06.19OSTIRALA18:30 ARTZINIEGAHITZALDIAElikadura osasuntsua bizitza osoan zeharEtnografia museoa

19:00 AMURRIODOKUMENTALAHijos de las nubesKatekesi Aretoa

06.20OSTIRALA17:30 URDUÑAANTZEZLANAUmeentzako ikuskizuna:Hankapalu Foru Plaza

19:30 LAUDIOOMENALDIAAntonio Aldama margolariariErabilera Anitzeko Aretoa

19:00 AMURRIOFUTBOL PARTIDAKaskagorri-SaharaiaraRefor

19:00 LAUDIOMANIFESTAZIOAAiaraldean lan, bizi eta ikasiLamuza Plaza

21:00 LUIAONDOASTE KULTURALASardina janaOtueta Gizarte Etxea

05.21LARUNBATA10:00 ARESPALDITZAIKASTAROA Miguel Oriola argazkilariaUdaletxean

11:00 ARTZINIEGAARTZIENTZIADinosauroen koloreaEtnografia Museoa

19:30 ARTZINIEGAKALEJIRAAraiako Musika Bandaren eskutikAlde Zaharra

20:00 LAUDIOKROSSASan Joan Astobitza IX. lasterketaren edizioaSanJoan baseliza

20:15 ARTZINIEGAKALEJIRAIzaki mitolojikoen kalejiraEtnografia Museoa

22:00 LAUDIOKONZERTUAKBorn Avenue, Siroka, Arkada Social, AldatsSan Joan Baseliza

06.22IGANDEA09:00 AMURRIOLASTERKETAAmurrio TrailJuan Urrutia Plaza

SAHARAKOJAI KULTURALAAMURRIO

10:30 ERAKUSTALDIATea, artisautza, saharar jo-koakHerriko Plaza

12:00 OMENALDIAPaco Bordegarai amurriarrariHerriko Plaza

18:00 KONTZERTUAPolisario eta MufidHerriko Plaza

MURGAKO JAIAK

18:00TXUPINA

18:30 ASTO ETA ZALDI PROBAK

20:00KONTZERTUAEl síndrome de Stendhal

21:30 OGITARTEKOAKTiketak 3 euro

23:00BERBENAAlaiki Taldea

Page 16: Aiaraldea Egunkaria. 17. alea osorik

Aiaraldea /// 2014ko Ekainak 17 /// 17.ALEA 16

Nola bilakatzen da Arespaldi-tzako neska bat mundu mailako ospea duen modelo batean?

Dena duela 4 urte hasi zen den-tistak brakets-ak kendu zizkida-nean. Berak nire amarekin hitz egin zuen pertsonalki, modaren industrian izan nitzakeen aukeren inguruan.

Scouter batek (kalean fitxake-tak egiteaz arduratzen den per-tsona batek) modelo izatea eta Bartzelonara joatearen ideia pro-posatu zidan. Nazioarte mai-lan lan egiten hasi nintzen apur-ka apurka. Mundu mailako asteko New Face-a (modelo hasiberria) hautatu nindutenean munduko hainbat txokotako agentziak nigan jarri zuten interesa.

Nola sentitu zinen hasieran ho-rren mundu ezezagun zein ikus-gaira sartzean?

Hasiera batean dena suertatu zitzaidan apur bat zaila. Herri ba-tetik hiri batera bizitzera joatea...

horrekin soilik asko izan nuen!

Hainbeste arrakasta horren denbora gutxian lortzeak berti-goa sorrarazten du?

Egia esan, hasi nintzenetik ez dut inoiz pentsatu honetaz bizi-ko nintzenik. Lanak apurka apur-ka joan dira agertzen eta, ia ohar-kabean, lau urte igaro ditut hone-tatik bizitzen.

Urte hauetan zehar ezagutu izan duzu inoiz ezagutuko ez ze-nuelakoan zeunden pertsonarik?

Inoiz imajinatuko ez nukeen per-tsonekin egin dut topo. Aurkez-pen eta ekitaldi askotara pertso-na ezagunak gonbidatzen dituz-te oihartzun mediatiko handiagoa lortzeko.

Bitxiena Paris Hilton ezagu-tu nuenekoa izan zen, Beverly Hills-en egon nintzenean.

Nolakoa da modaren mundua? Mundu zaila da. Ez da bertan

lan egin baino lehen imajinatzen nuena bezalakoa. Mentalki nahi-ko sendoa izan behar da. Denbora asko igarotzen duzu etxetik kanpo eta prest egon behar zara bihar agian Londresera joateko, eta etzi Parisera. Horregatik, ezin duzu zure burua antolatu ez eta planik egin ere.

Zeintzuk dira zure hurrengo lanak?

Argitaratze-ke dauden nire hu-rrengo lanak Van-guardiarako eta Ame-rikako Cosmopolitanerako egindako argazki batzuk dira. Inditex-ekin ere lanean nabil web bidez eta hilabete honetarako lan bat daukat konfirmatua Parisen, ezkontza katalogo baterako.

+info: Itsaso Bolivarri

eginiko elkarrizke-ta osorik

aiaraldea_kontra

Itsaso Bolivar Modeloa“Bitxiena Paris Hilton ezagutu nuenekoa izan zen, Beverly Hills-en egon nintzenean”ITSASO BOLIVAR (Arespalditza, 1990) oso gaztea izan arren, hainbat urte daramatza jada nazioarteko moda mundua sarturik. Vogue aldizkariarekin edo Fender bezalako markekin egin du lan, besteak beste.

Jabi Isasi

ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru

BelateOlabarria AstobizaIRAKASLEA

_Helmugari so

Zenbat umezurtz!

Aspaldian irakurri nion psikologo bati: “gura-soak seme-alaben la-gun direnean, ume-

zurtz uzten dituzte”. Bereha-la irudi zaparrada etorri zitzai-dan burura. Gaur hauexek kon-partituko ditut zuekin. Nork ez dio inoiz entzun ama edota aita bati, “guk dena azaltzen dio-gu gure alabari, dena kontsen-tsuz egiten dugu”. Nik ez diot inoiz gure amari edo aitari lagu-nei moduan berba egin. Konfian-tza izan dugu, baina muga ba-tzuekin eta beti izan dut argi gu-rasoen eta nire artean hierarkia bat dagoela, hau da, eurek agin-duak ematen zizkidaten eta nik bete egin behar nituen, derrigor, nahiz eta askotan zergatik gal-detu eta, “neuk esaten dudala-ko” edo “neuk agintzen dizuda-lako” erantzun. Gaur egun, uste dut erantzun horiek emateko bel-dur direla gurasoak, baina asko-tan gazteek edo umeek horrela-ko erantzun zorrotz bat eskatzen ari direla ere pentsatzen dut. Bi-dea zein den argi ikusten ez dute-nean, burua galduta balute legez jokatzen dute. Erreferentzia argia izateak, gehienetan,lagundu egi-ten digu. Hortaz, aspaldian iraku-rritako esaldira bueltatzen naiz; Zenbat umezurtz!