Upload
others
View
9
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
2016-2017 Ikasturtea
Gradu Amaierako Lana (GrAL)
Aurkibidea GrALaren ezaugarriak Izena emateko eta matrikula egiteko baldintzak Zenbat denbora behar den lana osatzeko Deialdiak eta epeak Prestakuntza jarduerak Oinarrizko faseak
Zer da Gradu amaierako Lana? Gradu amaierako Lana gauzatzeko, ikasleek,
banaka, proiektu, memoria edo azterlan orijinal bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.
(Gradu amaierako Lana: 1393/2007 ED eta UPV/EHUren 2011/02/25eko erabakia)
GrALaren osaera. Lan motak Negozio plana (enpresa batena edo marketinekoa) Enpresa proiektu bat garatu behar da eta bideragarria dela
frogatu.
Aholkulari lana Konponbidea eman behar zaio erakunde edo enpresa batek
daukan benetako arazo bati; analisia egiteko ikuspegi desberdinak erabil daitezke: merkatua, finantzak, kontabilitatea edo kudeaketa.
Ikerketa lana Graduan ikasitako metodologia zientifikoa ezartzea dauka
helburu. Arazo bat aukeratzen da eta galdera bat edo batzuk ezarrita, erantzunak bilatzen dira oinarri logiko bati jarraituz eta oinarri hartuta ikasitako metodologia.
GrALaren ezaugarri bereziak Arlo nagusiek bide eman behar dute tituluari loturako gaitasunak ebaluatzeko.
Ikasleak erakutsi beharko du gaitasuna daukala graduko zenbait gai elkarren artean lotzeko.
oro har, ikaslea autonomoa izan behar da
Ikaslea aktiboa izan behar da, lana planifikatzen jakin behar du, erabakiak hartzeko estrategiak eta abar izan behar ditu
ZEHARKAKO EZAUGARRIA
. IKASLEAREN BERAREN ARDURA DA LANA
Gaitasun orokorrak Ikaslea gai izatea lortutako ezagutzak enpresen administrazio eta
zuzendaritzarekin lotutako edozein arlotako lanean aplikatzeko. Ikaslea gai izatea lortutako datuetan oinarriturik iritzi arrazoituak
emateko. Aukeratutako gaiari buruzko dokumentuak bilatzea eta iturrien
informazioa analizatzea. Txosten argiak eta koherenteak prestatzea, emititzea eta aurkeztea. Ikasteko trebetasunak sendotzea maila handiko autonomia lortzeko. Eskura dauden bitartekoak eraginkortasunez aukeratzea eta aztertu den
arloan IKTak erabiltzea. Ikaslea gai izatea idatziz nahiz ahoz erraztasunez komunikatzeko. Pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako gaitasuna
erakustea. Sormena, berrikuntza eta espiritu ekilea garatu. Atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gai izatea.
Izena-emateko eta Matrikulatzeko baldintzak
Ikasleak gradu amaierako lanaren defentsa egiteko, gaindituta izango ditu ikasketa planeko gainerako irakasgai guztiak eta, hortaz, graduko titulua lortzeko beharrezkoak diren kreditu guztiak ere bai, gradu amaierako lanari dagozkionak izan ezik (228 kreditu).
Dena dela, izena eman daiteke (GrALa esleitu eta prestatzeko), baldintza hauek betez gero:
Gaindituta izatea 198 kreditu: 174 kreditu,
oinarrizko gaietakoak eta nahitaezko gaietakoak, eta 24 kreditu, hautazko irakasgaietakoak.
Denbora arduraldi 12 ECTS kreditu Ikasgelako orduak: 16 (prestakuntza jarduerak eta
tutoretzak) Ikasgelatik kanpoko orduak: 284 Orduak guztira: 300
Egutegia BALDINTZAK
IZENA EMATEKO 1. LAUHILEKOA (2016)
IZENA EMATEKO 2. LAUHILEKOA (2017)
IKASLEAK PROPOSAMENAK
AURKEZTEA (GAUR) 2016ko IRAILAREN 12ra arte 2017 OTSAILAREN 14a arte
PROPOSAMENAK ONARTZEA 2016ko IRAILAREN 16ra arte 2017ko OTSAILAREN 17ra arte
IRAKASLEEK ETA ENPRESEK PROPOSATUTAKO GAIAK AUKERATZEA (GAUR)
2016ko IRAILAREN 20tik 30era 2017ko OTSAILAREN 20tik 28ra
IRAKASLEEN GAIEN ESLEIPENAA 2016ko URRIAREN 4a arte 2017ko MARTXOAREN 3a arte
ALDAKETAK ESKATZEA 2016ko URRIAREN 17ra arte 2017ko MARTXOAREN 14ra arte
BEHIN BETIKO ESLEIPENA 2016ko URRIAREN 21a 2017ko MARTXOAREN 17a arte
LANA GORDAILUAN UZTEA (ADDI)
2016-17 ikasturtean zehar, 2017eko URRIAREN 15a arte (2017eko uztailaren 15etik irailaren 4a arteko tartean izan ezik)
DEFENTSA
Gehienez ere 10 eguneko epean, defentsarako ekitaldirako jakinarazpen ofiziala hartzen denetik kontatzen hasita. Lanaren defentsa: 2017ko URRIAREN 25a ARTE (2017ko uztailaren 25etik irailaren 14ra arteko tartean izan ezik)
Prestakuntza jarduerak Informazioa bilatu eta antolatzeko mintegia Metodologia zientifikoari buruzko mintegia GRALaren ahozko aurkezpena eta defentsa Banakako tutoretzak
Oinarrizko faseak Gaia aukeratzea eta esleitzea Plangintza Garapena Aurkezpena eta defentsa Ebaluazioa eta kalifikazio
Esleipena Planifikazioa Garapena Gordailuan utzi Defentsa
1. Gaiaren aukera eta esleipena Ikasleak proposamenak egin ahal izango ditu eta gaia esleitu ahal
izango zaio GRALeko matrikula egin aurretik, betiere, gaindituta baditu 198 kreditu: 174 kreditu, oinarrizko gaietakoak eta nahitaezko gaietakoak, eta 24 kreditu, hautazko irakasgaietakoak.
Ikasleek egindako proposamenak hauta ditzakete irakasleek horien zuzendari bilakatzeko. Horrela egitekotan, proposamenak sistema informatikoan sartu aurretik egin beharko da.
Lan proposamen bat egin duen irakasleak ikasle jakin bat aukera dezake lana egiteko.
Era berean, lan bat hauta daiteke irakasleek eskainitako gaien katalogotik (lehentasun orden bat ezarri beharko da).
GRALeko lana eta zuzendaria bi urterako izango da.
2. Plangintza Lanaren nondik norakoak planifikatu behar dira honakoak jarriz: Izenburua Testuingurua Helburuak Funtsezko galderak Metodologia eta iturriak Errekurtsoak Edukien aurkibidearen lehenengo bertsioa Lanaren egutegia eta kronograma
3. Garapena Funtsezko literaturaren sakontzea Lana marko teorikoari dagokion testuinguruan kokatzea Informazioa biltzea eta aztertzea Ondorioak ateratzea
Atalak eta luzera Atalak eta luzera Lanaren luzera: 18.000-25.000 hitz Egitura:
- Azala - Aurkibidea - Sarrera - Garapena - Ondorioak - Bibliografia (APA arauak)
4. Aurkezpena eta defentsa Lana euskarri informatikoan aurkeztuko da ADDI gordailu
digitalaren bidez. Lanaren defentsa egiteko ezinbestekoa da ikasketa planeko
gainerako irakasgaiak gaindituta izatea, bai eta hizkuntza gaitasuna ere, egokitze mailako ikasleen kasuan izan ezik.
Lanaren defentsa egiteko, zuzendariaren baimena behar da. Lana jendaurrean defendatuko da. Ikasleak 15-20 minutu eman behar ditu lana defendatzen. Horrez
gain, beste 15 minutu izango ditu epaimahaiaren galdera eta oharrei erantzuteko.
1. Mugarria: Gaiaren aukera eta Plangintza 2. Mugarria: Garapena eta Jarraipena 3. Mugarria: Memoriaren azken ebaluaketa 4. Mugarria: Ahozko aurkezpena eta Defentsa
5. Ebaluaketa eta kalifikazioa
Tutorearen ebaluazio txostena
3.2. Mugarria: “Ahozko aurkezpena eta Defentsa” 3.1. Mugarria: “GRALaren azken ebaluaketa”
2. Mugarria:“GRALaren jarraipena eta ikaslearen ” 1. Mugarria: “Gaiaren aukera eta plangintza”
GAITASUNA ADIERAZLEA KALIFIKAZIOA
C1. Txostenak modu argian eta zentzuzkoan egitea, bidaltzea eta aurkeztea.
- Lana modu eraginkorrean bideratzen duten galdera edo/eta helburuak ezartzen ditu: lana behar bezala egituratzeko eta bideratzeko bide ematen duten galdera eta helburu funtzionalen multzo bat idatzi du.
C2. Aukeratutako gaiari buruzko dokumentazio-bilaketa bat egitea.
- Aukeratutako gaiari buruzko dokumentazio-bilaketa bat egin du: dokumentazio-iturri esanguratsuenak identifikatuz eta aurkituz garatu du bilaketa.
C3. Pentsamendu analitikorako eta gogoeta kritikorako gaitasuna erakustea.
- Gradu Amaierako Lanaren funtsezko elementuak zehazten ditu: lanaren egitura zehaztasunez deskribatu du eta funtsezko elementuak laburbildu ditu.
- Lana egiteko faseak tenporizatu ditu: lana behar bezala sekuentziatu du, benetako aukeren eta eskakizun ofizialen arabera.
C4. Sormena, berrikuntza eta izaera ekintzailea garatzeko gaitasuna.
- Hainbat diziplinatako, iturritako edo arlotako ezagutzak sartzeko gai da, arazo edo egoera ezagunei edo ezezagunen aurrean ideia berriak sortzeko.
Balorazio orokorra
2. Mugarrua: “GRALaren garapena eta jarraipena“
GAITASUNA ADIERAZLEA KALIFIKAZIOA
C1. Txostenak modu argian eta zentzuzkoan egitea, bidaltzea eta aurkeztea.
- Lana modu eraginkorrean bideratzen duten galdera edo/eta helburuak ezartzen ditu: lana behar bezala egituratzeko eta bideratzeko bide ematen duten galdera eta helburuak idatzi ditu.
C3. Pentsamendu analitikorako eta gogoeta kritikorako gaitasuna erakustea.
- Planteamenduaren garrantzia eta koherentzia oinarrituz aurkeztu du lana eta lana egiteko prozesu orokorra egituratu du.
C5. Eskuratutako ezagutzak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzarekin lotutako zeinahi arlotako lanean aplikatzea.
- Esparru teorikoa eraikitzeko funtsezko iturriak hautatzen ditu: gaiari buruzko literatura eraginkortasunez zehazten du eta planteatutako helburuekin zentzuz lotzen du.
C6. Informazioaren garrantzia ebaluatzea eta eskuratutako datuetan oinarrituta, iritzi arrazoituak ematea.
- Jasotako informazioa biltzen, aztertzen eta interpretatzen du eta planteamendu teorikoetan oinarritutako ondorio multzo bat sortzen du.
C7. Ikaskuntza-trebetasunak garatzea, autonomia maila handia eskuratzeko; bai gerora egin daitezkeen ikasketei heltzeko, eta baita norbanakoaren prestakuntzari begira ere, etengabe aldatzen eta berritzen ari den arloan.
- Egoera bakoitzean ikaskuntza-estrategiak egokitzen ditu autonomoki.
C8. Ahozko eta idatzizko hitz-jariozko komunikaziorako gaitasuna erakustea.
- Zuzen idazten du eta adierazten da, hizkuntza zientifiko-teknikoa menderatuz.
C9. Eskuragarri dauden baliabideak eraginkortasunez izendatzea, IKTak erabiliz bere ikasketa arloan eta testuinguru profesionalean.
- IKTak modu egokiak erabiltzen ditu.
Balorazio globala
“Ikaslearen betebehar formala”
Hitzorduetara joatea Ikaslea irakasleak jarritako hitzorduetara joan da.
Eskasa Onargarria Egokia Oso egokia
Lanak egitea Ikasleak tutoreak adierazitako lanak egin ditu ezarritako epeen barruan. Eskasa Onargarria Egokia Oso egokia
Interesa eta motibazioa Ikasleak interesa eta motibazioa erakutsi du lanak egiterakoan. Eskasa Onargarria Egokia Oso egokia
Harreman begirunetsu eta adeitsuak Ikaslea begirunetsua eta adeitsua izan da tutorearekin. Eskasa Onargarria Egokia Oso egokia
Konpromiso etikoa Ikaslea etikoki zuzena izan da lana egiterakoan.
Eskasa Onargarria Egokia Oso egokia
Kalitatea zaintzeko ardura Ikasleak lanaren kalitatea zaindu du eta lana ondo egiteko ardura hartu du. Eskasa Onargarria Egokia Oso egokia
3.1. Mugarria “GRALaren azken ebaluaketa”
GAITASUNA ADIERAZLEA KALIFIKAZIOA
C1. Txostenak modu argian eta zentzuzkoan egitea, bidaltzea eta aurkeztea.
- Lana modu eraginkorrean bideratzen duen moduan egituratu du. Planteamenduaren garrantzian eta koherentzian oinarrituz aurkeztu du lana eta lana egiteko prozesu orokorra egituratu du.
C3. Pentsamendu analitikorako eta gogoeta kritikorako gaitasuna erakustea.
- Esparru teorikoa eraikitzeko funtsezko iturriak hautatzen ditu: gaiari buruzko literatura eraginkortasunez zehazten du eta planteatutako helburuekin zentzuz lotzen du.
C5. Eskuratutako ezagutzak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzarekin lotutako zeinahi arlotako lanean aplikatzea.
- Graduan jasotako ikasketen edukiak aplikatzen ditu bere ikerketa lanean, edo estrategia, antolakuntza edo finantzaketa buruzko ikasketak aplikatzen ditu enpresa planen eraketan edo kontsultoria motako lanetan.
C6. Informazioaren garrantzia ebaluatzea eta eskuratutako datuetan oinarrituta, iritzi arrazoituak ematea.
- Jasotako informazioa aztertzen eta interpretatzen du adierazitako helburuetan oinarritutako ondorio multzo bat sortuz.
C8. Ahozko eta idatzizko hitz-jariozko komunikaziorako gaitasuna erakustea.
- Zuzen idazten du eta adierazten da, hizkuntza zientifiko-teknikoa menderatuz.
Balorazio globala
3.2. Mugarria: “Ahozko aurkezpena eta Defentsa”
GAITASUNA ADIERAZLEA KALIFIKAZIOA
C3. Pentsamendu analitikorako eta gogoeta kritikorako gaitasuna erakustea.
- Planteatutako galdera esanguratsuenak zehazten ditu eta horiei erantzuten die.
- Planteamenduaren garrantzian eta koherentzian oinarrituz aurkeztu du lana eta lana egiteko prozesu orokorra egituratu du.
C8. Ahozko eta idatzizko hitz-jariozko komunikaziorako gaitasuna erakustea.
- Informazioa eraginkortasunez komunikatzen du ahoz: ondo egituratutako hitzaldia egin du, funtsezko elementuak aurkeztu ditu eta naturaltasunez aurkeztu du.
C9. Eskuragarri dauden baliabideak eraginkortasunez izendatzea, IKTak erabiliz bere ikasketa arloan eta testuinguru profesionalean.
- Lana sormenez aurkeztu eta defendatu du.
- IKTak eta elementu grafikoak modu eraginkorrean erabiltzen ditu (grafikoak, taulak, multimedia elementuak, etab.
Balorazio globala
Informazioa eta arreta Donostiako Enpresa Ikasketen GRALaren web gunea:
http://www.ehu.es/es/web/enpresa-donostia/ikasleak1 eGelaPI plataforma
Harremanetarako: • Koordinatzailea: Leire Urcola Carrera • Email: [email protected]