12
Hontzaren eguna

Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

Hontzaren eguna

Page 2: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

Hontzaren eguna (Zatia)

AAutobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoengoizaren grisean, eliza nagusiko kanpan do rre an lai no

izpiak: bakarrik, autobusaren burrunba eta opil saltzailearenahotsa, «Opilak, opil beroak», erreguz koa eta ironikoa.Kobratzaileak atea itxi zuen, autobusa hondakin zarata batezmugitu zen. Kobratzaileak plazari bota zion azken begiratuakkorrika zetorren ilun jantzi tako gizona atzeman zuen; kobrat-zaileak «Egon pixka bat» esan gidariari eta atea zabaldu zuen,autobusa artean mar txan zelarik. Bi tiro latz aditu ziren: ilunjantzitako gizona, ointo kira jauzi egi tekotan zegoela, zintzilikgeratu zen une batez, esku ikus tezin batek ileetatik tira egingobalio bezala; eskuko kartera jausi egin zitzaion, eta karteragainera amildu zen geldiro.

Kobratzaileak birao egin zuen: sufre kolorea hartutazeukan aurpegia, dardarka ari zen. Opil saltzailea, gizon eroriagandik hiru metrotara, elizakoaterantz urrun tzen hasi zen, karramarroaren antzera mugituz. Autobusean inor ez zenmugitu, gidaria harri eginda bezala zegoen, eskuineko eskua frenoaren kirtenean etaezkerrekoa bolante gainean. Itsu aurpegiak, begiradarik gabeak ziruditen aurpegi haieiguztiei begiratu zien kobratzaileak; «Hil dute» esan zuen, kapela kendu eta grinaz hasi zeneskua ile artean pasatzen. Birao egin zuen berriro.

NARRAZIOA

32

Bilatu irakurgai zati horretan honako hitz edo egitura hauen baliokideak. Idatzi atzizki eta guzti.

✰ arnas eten ........................

✰ litsak ........................

✰ zarata handia ......................

✰ eskarizkoa ........................

✰ zarata bizia ........................

✰ ogitxo biribilak .....................

✰ apur batean ........................

✰ salto ........................

✰ oraindik (leh.) ......................

✰ erreparatu ........................

✰ gogor ........................

✰ erori ........................

✰ madarikazioa bota ................

✰ arduraz ........................

✰ dilindan ........................

✰ igoteko mailara ....................

✰ zurtuta ........................

✰ emekiro ........................

6

Irakurri hurrengo galderak eta markatu erantzuna: bai / ez.1. Testuan ageri dena, narratzaile orojakilea al da? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍2. Gertakizuna kokatzeko zehaztasunik (ordua, hiria...) eman al du autoreak? . . . . . . . . ❍ ❍3. Hildakoak gaizkile itxura zuela ematen al da aditzera? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍4. Autobuseko bidaiariak beren eserlekuetan geldi geratu al dira? . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍5. Opil saltzailea izan al da tiro egin duena? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍6. Plaza jende gabe al zegoen, hutsik? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍

BB EE3

Bideoklip batean imajina gelditzen denean bezala, egizu testuko gertaera horren deskribapen estatikoa.Plaza ertzean kokatuta zaude: lekua, eguraldia, giroa, pertsonak... Ez jarri adizkirik. Esaldi laburrak...............................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

7

Bilatu 77. orrialdean zati horri dagokion irudia eta itsatsi. Egizu gauza bera hurrengo orrialdeetakotestu zati bakoitza irakurri ondoren.1

Page 3: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

—Karabineroei –esan zuen gidariak–, karabineroei hots eginbehar diegu.

Altxatu eta beste atea ireki zuen; «Ni joango naiz» esan zionkobratzaileari.

Kobratzaileak hildakoari begiratzen zion, eta gero bidaia riei.Emakumezkorik ere bazen autobusean, goizero oihal zurizkozakuak, astun-astunak, eta arrautzaz beteriko otarreak garraiatzenzituzten amonak; ailorbe, gorotz, egur erre usaina zerien haienjantziei; aieneka eta erneguka egon ohi ziren; orain, aldiz, isilik,aurpegiak menderik mendeko isiltasun baten hobitik atereakbezala.

—Nor da? –galdetu zuen kobratzaileak hildakoa seinalatuz.

Ez zuen inork erantzun. Kobratzaileak birao egin zuen;biraogile ospetsua zen linea hartako bidaiarien artean, etorri handiz egiten zuen birao: kalerabidaliko zutela esana zioten mehatxuz, axolarik ez baitzion autobusean apaizik edo mojarikba ote zen, hainbesterainokoa zuen birao egiteko bizioa. Siracusa probintziakoa zen, eta egiaesan, ez zen oso aditua hildakoen kontuan: probintzia alua Siracusa hura; horregatik ohizbaino amorru handiagoz ari zen biraoka.

NARRAZIOA

33

Bilatu irakurgai zati horretan honako hitz edo egitura hauen baliokideak. Idatzi atzizki eta guzti.

✰ pisu handikoak .....................

✰ amorratzen ........................

✰ (belar mota) ........................

✰ deitu ........................

✰ kexaka ........................

✰ italiar poliziei .......................

✰ zimaur ........................

✰ isurtzen zitzaien ....................

✰ otzarak ........................

✰ famatua ........................

✰ zulotik ........................

✰ madarikatua ........................

✰ erraztasun ........................

✰ zaletasun handia ...................

✰ botako ........................

✰ jakintsua ........................

✰ abaderik ........................

✰ normalean ........................

6

Irakurri hurrengo galderak eta markatu erantzuna: bai / ez.

1. Autobuseko bidaiaririk gehienak emakumezkoak al ziren? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍2. Autobusean bidaiatzen zuten emakumeak eskuarki isilik egoten al ziren? . . . . . . . . . . ❍ ❍3. Gertakizunaren ondoren marmarka hasi al ziren? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍4. Kobratzaileak bidaiariei behatu al zien? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍5. Siracusa probintzia Sizilian al dago? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍

BB EE3

Egizu leku-denborazko kokapena. Lehendabizi, bilatu autoreari buruzko informazioa: Leonardo Sciascia.Hiztegi entziklopediko batean edo obran bertan (Literatura Unibertsala, 8. IBAIZABAL).

......................................................................................................................................................

Zer-nolako giroan, zein garaitan kokatzen dira gertakizun horiek? Zein lekutan?

......................................................................................................................................................

Zergatik hau?: «...[kobratzailea] ez zen oso aditua hildakoen kontuan...» Zein hildako? Zein kontu?

......................................................................................................................................................

0

Page 4: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

Etorri ziren karabineroak, sarjentua bizarra moztu gabe etalogale. Karabineroen etorrerak deiadarraren antzera jo zuenbidaiarien lozorroan, eta, kobratzailearen atzetik, gidariak zabalikutzitako beste atetik jaisten hasi ziren. Axolarik gabe itxuraz, atzerabihurtuz kanpandorreak miresteko distantzia zehatza bilatu nahirikbezala, plaza bazterretarantz urruntzen ziren eta, azken begiratuaeginik, itzaltzen kale kantoiren batetik. Sarjentua eta karabineroakez ziren ohar tzen ihesaldi geldi hartaz. Hildakoaren inguruanberrogeita hamar bat lagun baziren orain, eskola-lantoki batekolangileak, gezurra iruditzen zitzaielarik hain gertakari potoloaaurkitu izana zortzi orduko txolartea betetzeko. Sarjentuak plazajendez husteko eta bidaiariak autobusera berriz igoarazteko aginduzien karabineroei: eta karabineroak hasi ziren han zer ikusikozeudenei bultzatzen plaza inguruan zabaltzen ziren kaleetarantz,

eskatu eta bultza egiten zieten bidaiariei autobusean zeukaten jarlekura itzul zitezen. Plazahutsik geratu zenean, hutsik zegoen autobusa ere; gidaria eta kobratzailea baino ez zirenhan.

—Zer? –galdetu zion sarjentuak gidariari–, gaur ez zihoan inor ala?

—Norbait bazen –erantzun zuen gidariak oroitzen ez denaren aurpegikeraz.

NARRAZIOA

34

Bilatu irakurgai zati horretan honako hitz edo egitura hauen baliokideak. Idatzi atzizki eta guzti.

✰ loguraz ........................

✰ bueltatuz ........................

✰ sirenaren ........................

✰ elizdorreak ........................

✰ lo sakonean ........................

✰ desagertzen ........................

✰ begiesteko ........................

✰ motel ........................

✰ itaundu ........................

✰ juxtua ........................

✰ ederra ........................

✰ begiratzen ........................

✰ aldamenean ........................

✰ begitarteaz ........................

✰ denbora tartea ......................

6

Zergatik etorriko ote zen sarjentua bizarra moztu gabe eta logale?

......................................................................................................................................................

Azal ezazu konparazio hau: «Karabineroen etorrerak deiadarraren antzera jo zuen bidaiarien lozorroan.»......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

Zelan gertatu zen plazan karabineroak, gidaria eta kobratzailea besterik ez geratzea? Azal ezazu.

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

0

Page 5: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

—Norbait –sarjentuak–; lau-bost-sei lagun esan nahi duhorrek: sekulan ez dut ikusi autobus hau abiatzen jarleku bakar batere hutsik zuela.

Ez dakit –esan zuen gidariak, gogoratzeko ahaleginagatikburua urratu beharrean–, ez dakit; norbait, diot, esate bat da; ezziren bost edo sei, ez horixe, gehiago ziren, beharbada beterikzegoen autobusa... Nik ez dut sekulan begira tzen zenbat jendedagoen: nire jarlekuan eseri eta aurrera... Bidera bakarrikbegiratzen dut, bidera begiratzeko ordain tzen didate.

Nerbioek tinkaturiko esku bat pasatu zuen sarjentuakaurpegitik.

—Ulertzen dut –esan zuen–, bidera bakarrik begira tzen duzuzuk; baina zuk –eta haserre bihurtu zen kobra tzai learen aldera–,zuk bileteak zulatzen dituzu, dirua hartu eta bueltak ematendituzu; pertsonak kontatu eta aurpegira begiratzen diezu... Eta kalabozuan gogora raz teriknahi ez baduzu, esaidazu segituan nor zegoen autobusean, hamar izen esan behar dizkidazugutxienez... Badira hiru urte linea hau egiten duzula, hiru urte Italia kafetegian ikustenzaitudala arratsaldero: nik baino hobeto ezagutzen duzu herri hau...

NARRAZIOA

35

✰ oroitzeko ........................

✰ pertsona ........................

✰ apurtu ........................

✰ irteten ........................

✰ kirioek ........................

✰ egundo ........................

✰ apika ........................

✰ teink jarritako .......................

✰ berehala ........................

✰ baizen ........................

✰ txartelak ........................

✰ itzulkinak ........................

6

Sarjentuak arazoak ditu ikerketarekin. Zure ustez, zelako arrakasta izan dezake dituen hiru aukerekin?

A Bidaiariekin: ...............................................................................................................................

......................................................................................................................................................

B Gidariarekin: .............................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

C Kobratzailearekin: ......................................................................................................................

......................................................................................................................................................

0

Egizu argumentua. Gogoratu: ez dira xehetasunak kontatu behar. Ardatza: zer gertatu da? Ez: nolagertatu da? Bil ezazu orain artekoa. Adizkietan, aspektu burutua. Adibidez: joan da. Ez: joaten da

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

4

Bilatu irakurgai zati horretan honako hitz edo egitura hauen baliokideak. Idatzi atzizki eta guzti.

Page 6: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

—Berorrek baino hobeto ezin inork ezagutu –esan zuenkobratzaileak irribarretsu, laudorioari ihes egin nahirik bezala.

—Ondo da –sarjentuak burla irriz–, hobekien nik eta gerozuk: ondo da... Baina ni ez nengoen autobusean, bestelagogoratuko nituzke bidaiari guztiak banan-banan: zure kontua da,ba; hamarren izenak esan behar dizkidazu gu txienez.

—Ez naiz gogoratzen –esan zuen kobratzaileak–, neureamaren arimagatik diot, ez naiz gogoratzen; momentu honetan eznaiz ezertaz gogoratzen, ametsetan nagoela iruditzen zait.

—Neuk esnatuko zaitut, bai horixe! –arrabiatu zen sarjentua–,urte pare baterako itzalpera bidalita esnatu ere... –baina gelditu eginzen, haiengana zetorren juezaren ondora iristeko. Eta juezarihildakoa nor zen eta bidaiariak ihes eginda zeudela adierazten zionbitartean, autobusera begiratu, eta iruditu zi tzaion zer edo zer oker

edo lekuz kanpo zegoela: hala nola halako gauza batek ezustean gure ohituretan huts egitenduenean, usadioz edo ohituraz gure zentzuetan geratu eta berriz gogora iri tsi ez arren, berefaltak halako nahaste txiki bat eragiten duelarik, gure onetik ateratzen gaituen argi dizdizaribat bailitzan; harik eta, bat-batean, bilatzen dugun gauza hori berriz gogoan harrapatzendugun arte.

NARRAZIOA

36

Bilatu irakurgai zati horretan honako hitz edo egitura hauen baliokideak. Idatzi atzizki eta guzti.

✰ ardura ........................

✰ lausenguari ........................

✰ itzartuko ........................

✰ trufa ........................

✰ ondoen ........................

✰ behatu ........................

✰ ustekabean ........................

✰ amorratu ........................

✰ esaterako ........................

✰ kartzelara ........................

✰ sorrarazten ........................

✰ atzematen ........................

✰ epailearen ........................

✰ balitz bezala ........................

✰ dirdaitsu ........................

6

Irakurri hurrengo galderak eta markatu erantzuna: bai / ez.

1. Kobratzaileak emandako erantzunari sinesgarria al deritzozu? . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍2. Zati horren amaieran narratzaile orojakilea azaltzen al da? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍3. Sarjentuak ba al zekien nor zen hildakoa? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍

BB EE3

Jar ezazu zati horretako elkarrizketa zehar estiloan.

...........................................................................................

...........................................................................................

...........................................................................................

...........................................................................................

...........................................................................................

...........................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

0Kobratzaileak, berriz, berak baino hobeto ezin zuela inork ezagutu eran -

tzun zion sarjentuari. Honek, orduan, burla irriz,

• Estilo zuzena. Solaskideek esan-dakoa hitzez hitz jasotzen du. Ezaugarri grafikoak: marra luzeak, komatxoak.

• Zehar estiloa. Solaskideen esa-nak, hitzez hitz barik, azalduta. Ezaugarri sintaktikoak: –ela, –en... gisako atzizkiak eta lokailu ugari: eta, orduan...

Elkarrizketa estiloak

Page 7: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

—Opil saltzailea –esan zuen Sposito karabineroak.—Jainkoarren! Opil saltzailea –pozturik bota zuen

sarjentuak, eta aberriko eskolak gogoan harturik, «Kontadoreagiria ez ziotek ematen, ez, datorren lehenengoari» pentsatu zuen.

Karabinero bat bidali zuten korrika opil saltzailea atzematera:bazekien non aurkitu, eskola elementalen sarrerara joan ohibaitzen opil beroak saltzera lehen autobusa abiatu ondoren.Hamar minuturen buruan, sarjentuak aurrean zeukan opilsaltzailea: aurpegia, lorik errugabeenean harrapaturiko gizonarenazeukan.

—Hor al zegoen? –galdetu zion sarjentuak kobratzaileari,opil saltzailea seinalatuz.

—Hor zegoen, bai –kobratzaileak erantzun, zapata batibegira.

—Beraz –esan zuen sarjentuak aita baten gozotasunaz–, zu gaur goizean, beti bezala,opilak saltzera etorri zara hona; Palermorako lehen autobusa, beti bezala...

—Baimena badaukat –esan zuen opil saltzaileak.—Badakit –sarjentuak, pazientzia eskatzen zuten begiak zerurantz altxatuz–, badakit

eta ez dit axola baimenak; gauza bat bakarrik jakin nahi dut, zuk esan eta segituan utzikodizut umeei opilak saltzera joaten: nork bota du tiroa?

—Zer ba? –galdetu zuen opil saltzaileak miresturik eta jakinminez–; tiroa bota dute?

NARRAZIOA

37

Bilatu irakurgai zati horretan honako hitz edo egitura hauen baliokideak. Idatzi atzizki eta guzti.

✰ aitzinean ........................

✰ ene Jainkoa! ........................

✰ arrapostu ........................

✰ igorri ........................

✰ eroapena ........................

✰ harriturik ........................

✰ administrari ........................

✰ eztitasunaz ........................

✰ jasoz ........................

✰ klaseak ........................

✰ diote (hikan) ........................

✰ kausitu ........................

6

Gertakizun horren berri eman behar duzu. Kazetaria zara eta biharko egunkarian aterako da zurealbistea. Kontuan izan kazetaritzako estiloa: kontsultatu 25. orrialdeko txataltxoa.

Hildakoa: Salvatore Colasberna, enpresaria (Eraikuntza kooperatiba baten jabe)Tokia-ordua: Trapani hiria (Sizilia). Plaza Nagusia. Goizeko 7:00akNola: tirozEgilea: ezezaguna (Polizi iturrien arabera: Mafia, agian)Zergatiak: ezezagunak

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

......................................................................................................................................................

0

Page 8: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

Irakurri hurrengo galderak eta markatu erantzuna: bai / ez.

1. Istorioa hainbat ikuspuntutatik azaltzeak istorioa hobeto ulertzen laguntzen al du? . . . ❍ ❍2. Iheslaria eta galdekatzen ari direna pertsona bera al dira? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍3. Fraidearen tonuan jarrera despektiboa sumatzen al da? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍4. Iheslariaren narrazioa lehen pertsonan al dago? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍5. Irratiko bertsioan molde edo estilo zurrun bat sumatzen al da? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍

BB EE3

NARRAZIOA

38

Narratzeko teknika berezi bat honako hau da: gertakizun bat ikuspuntu batetik baino gehiagotikazaltzea eta aldi berean. Horrekin perspektiba osoagoa lortzen da, aberatsagoa.Hurrengo zatiak 100 metro obra bikainekoak dira. (100 metro, R. Saizarbitoria. Erein)

0

Kokapena.Ihesaldi labur baten ondoren,gazte bat hil du poliziakDonostiako Konstituzio Plazan. Francoren garaia da.

BOZ 5 —¿No hace usted deporte?BOZ 2 —¿Deporte? No, no, deporte no hago (pausa laburra).

Bueno, voy al monte y así...BOZ 1 —Bien (pausa). En realidad sólo queremos preguntarle una

cosa (pausa). Vamos A ver: ¿Qué hacía usted sentado en laterraza de un bar cerrado A las ocho de la mañana?

Arnasa hartzea automatikoki egin nahi huke, zangoen eta batez ere besoenmugimenduaren edo erritmoaren kontrolpetik libratu. Zangoen martxa edoerritmoa gutxitu gabe, arnasa hartzearena makaldu. (...)Atzean pausoen hots lehorra entzuten duk. Ez dakik zenbat diren baina lauboz bederen bereizi dituk ALTO, ALTO O TIRAMOS esaten. Badakik aurreanirtenbide bat izan ezik alferrik dela burua bueltatzea eta ez duk bueltatzen.

—Podía haberse metido en un portal. Y salir por el tejado.—Hitz egitea erraza duk.—Ez, ez. Potroena ez dik inork diskutitzen.Xinaurriak dirudite grisez, marroiz, urdinez jantzitako zango gainetan.Gurutzatu, baztertu, topo egin, doazenak datozenekin pilatu egiten dira egun-kari postuetan.

ZUAZALA O ZUAZACOMOSEA, A DÓNDE MIRA USTED

Fraideak erregelaren ertz metalikoa igurtzitzen du tarima gainean.Lumak salto egiten du tintaz zikindutako haurraren esku artetik.Patiotik mutikoen algara hotsa entzuten da eguzkiak horiztatzen duenzementuzko lur gainean errepikatzen.

Ayer, hacia las ocho de la mañana, cuando un cochepatrulla de la Policía realizaba su habitual servicio devigilancia.

Tras una larga persecución en la que el fugitivo noobedeció las reiteradas señales de alto

Lekukoa eta polizien

galdeketaIrratiko

bertsioa

iheslaria

Irratiko bertsioa

Jendearenesanak

kalekogiroa

protagonistarengaztaroa eskolan

Irakurri duzuna eredu, egizu Hontzaren eguna zatiaren bertsio berri bat, opil saltzailearen ikuspuntutik.Tartekatu lehenago egin duzun kazetaritza moldeko informazioarekin.Egizu lehen saioa orri solte batean. Txukundu ondoren, idatzi azken bertsioa hurrengo orrialdeetan.

8

Page 9: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

NARRAZIOA

39

Page 10: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

NARRAZIOA

40

Page 11: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

NARRAZIOA

41

Narrazio honetako egitura batzuk eredu hartuta, esaldi batzuk landuko ditugu.Egitura: –aren + adjektiboa

Testuko eredua: «Plaza isilik zegoen goizaren grisean.»Esanahia: Plaza isilik zegoen goiz oso grisean / goiz hain grisean.

Moldatu hurrengoak beti ere –aren + adjektiboa egitura erabilita.

1. Bizitza laburra dela dio, eta horrek arduraturik dauka. (Hain laburra izateak)

.................................................................................................................................................

2. Ibaia luze-luzea zen, amaiezina, eta larderia ematen zuen. (Hain luzea izateak)

.................................................................................................................................................

3. Gau ezin ilunagoa zen; kapa beltz baten moduan estalirik zeukan herria. (Hain iluna)

.................................................................................................................................................

4. Amildegi malkartsu hura hain sakona sumatzean, izutu egin ziren. (Hain sakona)

.................................................................................................................................................

5. Hain zen itsaso garbia, uretan zehar hogei metrora ikus zitekeen. (Hain garbia)

.................................................................................................................................................

6. Hormak, zikinaren zikinaz, ez zuen bere kolorea erakusten. (Hain zikina)

.................................................................................................................................................

7. Zenbait olerkariren gaia eta inspirazioa izan da halako zeru urdin-urdina. (Hain urdina)

.................................................................................................................................................

8. Liluraturik geunden hain gau ederra ikusita.

.................................................................................................................................................

Berridatzi hurrengo esaldiak. Erabili parentesi arteko hitza.

9. Zintzilik geratu zen une batez, esku ikustezin batek tira eginez bezala. (ba–)

.................................................................................................................................................

10. Isilik, aurpegiak menderik mendeko isiltasun baten hobitik atereak bezala. (ba–)

.................................................................................................................................................

11. (Haiek) Atzera bihurtuz, kanpandorreak miresteko distantzia zehatza bilatu nahirik bezala. (ba–)

.................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................

12. Esan zuen kobratzaileak irribarretsu, laudorioari ihes egin nahirik bezala. (ba–)

.................................................................................................................................................

13. Hiru urte daramatzazu linea hau egiten; azken hiru urteotan Italia kafetegian ikusi zaitut arratsaldero. (Badira...)

.................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................

14. Kobratzaileak azken begiratua bota zion plazari. Azken begiratuak gizona atzeman zuen.

Gizona korrika zetorren. Gizona ilun jantzita zetorren. (Esaldi bakar bat: –en, -tako)

.................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................

9

Page 12: Hontzaren eguna - Atalak · Hontzaren eguna (Zatia) A utobusa abiatzekotan zen, burrunba egiten zuen bat-bateko kirrinka eta zotin motelez. Plaza isilik zegoen goizaren grisean, eliza

NARRAZIOA

42

KONTROL PROBA

1. Testuinguruaren laguntzaz, eman hamar hitz horien sinonimo bana.2

2. Erantzun hurrengo galderei.

1. Autobus batean gertaturiko hilketa bat al da narrazioko gaia? . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍2. Opil saltzaile baten ondo-ondoan erori al zen hildakoa? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍3. Autobuseko bidaiariak hiri bateko pertsona arruntak al dira? . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍4. Bidaiarien artean apaizik eta mojarik ere ba al zihoan? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍5. Kobratzaileak hildakoa nor zen galdetu al zien bidaiariei? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍6. Hildakoa kobratzailearen ondoko atean geratu al zen, hots, atzeko atearen parean? . . ❍ ❍7. Lehen galdera gidariari egin al zion karabineroen sarjentuak? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍8. Gertaeraren ondorioz ezer gogoratu ezinik geratu al ziren gidaria eta kobratzailea? . . ❍ ❍9. Opil saltzailearen bila joan behar izan al zuten karabineroek? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ❍ ❍

10. 100 metro narrazioan protagonistaren kontaketa 2. pertsonan al dago? . . . . . . . . . . . . ❍ ❍

BB EE

3. Bete hurrengo hamar hutsuneak.

1. «A)......................... birao egin zuen: sufre kolorea hartuta zeukan aurpegia, B) (.............................)dardarka ari zen.»

2. «...kalera bidaliko A).......................... esana zioten mehatxuz, B).......................... ez baitzion autobu-sean apaizik edo mojarik ba ote C)....................... ...»

3. «Siracusa A)........................... zen, eta egia esan, ez zen oso aditua hildakoen B)..................... ...»

4. «Karabineroen A).......................... deiadarraren antzera jo zuen bidaiarien lozorroan...»

5. «Sarjentuak plaza jendez A)............................. eta bidaiariak autobusera berrizB)................................ agindu zien karabineroei...»

_________________________________________________________________________________

latz «Bi tiro latz aditu ziren: ilun jantzitako

............................... gizona, ointokira jauzi egitekotan

jauzi zegoela, zintzilik geratu zen une batez...»

...............................

zintzilik

...............................

aieneka «...egur erre usaina zerien haien

............................... jantziei; aieneka eta erneguka egon

ernegukaohi ziren...»

...............................

bihurtuz «Axolarik gabe itxuraz, atzera bihurtuz

............................... kanpandorreak miresteko distantzia

miresteko zehatza bilatu nahirik bezala.»

...............................

inguruan «Hildakoaren inguruan berrogeita

............................... hamar bat lagun baziren orain...»

potoloa

............................... «...hain gertakari potoloa aurkitu izana

txolartea zortzi ordutako txolartea betetzeko.»

...............................

1. a) Kobratzailea / Kobratzaileakb) kobratzailea / kobratzaileak

2. a) zutela / ziotelab) axolik / axolarikc) zen / ziren

3. a) probintziakoa / probintzikoab) kontutan / kontuan

4. a) etorrerak / etorrera

5. a) husteko / husteab) igoarazteko / igoaraztea