2
Sarrera Ezker Abertzaleak Euskal Herriaren independentzia eta sozialis- moa aldarrikatzen ditu bere proiektu estrategiko gisa. Nora- bide hoerrtan internazionalismoaren bere lan ildoan txertatu behar du, ez baitago mundu globalizatu honetan herrien eta pertsonen askatasuna aldarrikatzerik, munduan diren beste herri eta sozial prozesuetatik irakaspenak jaso eta beraiei gureak zabaltzen saiatu gabe. Elkartasuna soila baino gehiago da internazionalismoa eta horren ikus- puntua herrietatik ere garatu behar dugu. Internazionalismoaz ari garenean, lehenik eta behin beronen helburua finkatu behar dugu, hau da, esplo- tazioa eta zapalkuntzaren aurka borrokatzen dute- nen arteko elkar laguntzaz ari gara. Beraz, berdinen arteko harremanak garatzea da internazionalismoa- ren helburua, borroka beretik sortzen den egitasmoa delako. Elkar laguntza horren helburua, herri bakoi- tzaren borroka zabaltzea, ezagutaraztea eta eraldaketa ahalbideratzea da. INTERNAZIONALISMOA

Internazionalismoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Internazionalismoari buruzko diagnostiko orokorra

Citation preview

Page 1: Internazionalismoa

Sarrera

Ezker Abertzaleak Euskal Herriaren independentzia eta sozialis­

moa aldarrikatzen ditu bere proiektu estrategiko gisa. Nora­

bide hoerrtan internazionalismoaren bere lan ildoan txertatu

behar du, ez baitago mundu globalizatu honetan herrien

eta pertsonen askatasuna aldarrikatzerik, munduan diren

beste herri eta sozial prozesuetatik irakaspenak jaso eta

beraiei gureak zabaltzen saiatu gabe. Elkartasuna soila

baino gehiago da internazionalismoa eta horren ikus­

puntua herrietatik ere garatu behar dugu.

Internazionalismoaz ari garenean, lehenik eta behin

beronen helburua finkatu behar dugu, hau da, esplo­

tazioa eta zapalkuntzaren aurka borrokatzen dute­

nen arteko elkar laguntzaz ari gara. Beraz, berdinen

arteko harremanak garatzea da internazionalismoa­

ren helburua, borroka beretik sortzen den egitasmoa

delako. Elkar laguntza horren helburua, herri bakoi­

tzaren borroka zabaltzea, ezagutaraztea eta eraldaketa

ahalbideratzea da.

INTERNAZIONALISMOA

Page 2: Internazionalismoa

2

INT

ER

NA

ZIO

NA

LISM

OA Ekimen eta erreferentzia desberdinak

Honako hauek dira Ezker Abertzaleak udaletatik egin ditzakeen ekarpen batzuk, internaziona­

lismoaren atalean:

∞ Borrokan dauden beste herrietako ordezkariekin harreman politikoak garatzea eta sendotzea: Beraien errealitatea hobeto ezagutzeko eta elkarlana behar den bezala bideratzeko.

∞ Ezagutzatik abiatuta, harreman politiko horiek instituzionalizatzea beharrezkoa da,

udalerri mailako Senidetzeak bideratuz eta iraunkortuz.

∞ Euskal Herriko udaletatik, beren askatasunaren alde lanean eta borrokan diharduten herriekiko elkartasunezko programak garatu behar dira eta ahal den neurrian diruz hornitu. Gure ikuspuntutik lehentasuna dute izaera publiko eta instituzionala duten edo izan dezaketen elkartasun proiektuak garatzea, hauen kontrola ere instituzio pu­blikoen bidez garatzeko aukera ematen baitu, urteetarako elkarlan politiko­instituzio­nala zabalduz eta hain barreiaturik dagoen asistentzialismo puntuala baztertuz.

∞ Norabide honetan, Euskal Fondoaren aldeko apustua egiten dugu. Nazio mailako egi­tua duen erakunde honen bidez, elkartasuna eta proiektuak zuzenean bideratzeko, garatzeko eta kontrolatzeko aukera ematen duelako

Funtsezkoa da internazionalismoaren atala hasieratik gure egitasmoetan txertatzea. Euskal Herrian Askapena erakundea da Ezker Abertzalearentzat internazionalismoa garatzeko erre­ferentzia eta, beraz, ezinbestekotzat jotzen dugu gizarte erakunde honekin elkarlanean ari­tzea.

Komenigarria da Udal bakoitzean internazionalismoaz arduratuko den hautetsia izendatzea. Beste lan batzuez gain, elkartasun eta kooperazio gaien gainean egongo den zinegotzia hain zuzen ere.

Guretzat ezinbestekoa da Udal bakoitzean internazionalismoa lantzeko diru partida zehatza finkatzea. Horretarako nazioarte mailan onetsia dagoen aurrekontuaren %0,7 ko zifra errefe­rentzia gisa izango dugu.

Azkenik, Euskal Herriko hainbat udalerrietan asko dira azken urteotan Askapenarekin eta beste erakundeekin brigadista moduan aritu diren herritarrak. Ezinbestekoa da guzti horiekin kon­tatzea herri mailan antolatuko diren ekimenetan partaide izan daitezen eta beste nazio aska­pen prozesu batzuen errealitatea gertuagotik ezagutu ahal izateko.

Zure ahotsa, gure hitza!