Irakasleen zereginak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Irakasleak dituzten betebeharrak eta ikasgelan landu beharreko gaitasun komunikatiboak aztertzen dituen dokumentua

Citation preview

PRACTICUM iBEHAKETA LANA

IRAKASLEAREN ZEREGINAK GELAZ KANPO

IRAKASLEAREN TREBETASUN KOMUNIKATIBOAK GELAN

MAIDER AIZPURUA CUESTAPRACTICUM IIrungo La Salle

IRAKASLEAREN ZEREGINAK GELAZ KANPO

Nire PRACTICUM-a, Irungo La Salle eskolan egin dut. Oso atsegin eta arretatsuak izan dira nirekin. Orokorrean eskolaren funtzionamendua eta antolaketa nolakoa den ikasteko aukera izan dut, eta egon naizen ikasturtea barne barnetik nola eramaten duten erakutsi didate xehetasun osoz.

Hurrengo ikasturtetik aurrera, D eredua martxan jartzeko asmoa dute, baina, gaur egun oraindik B ereduko eskola da. Oso ondo etorriko zaie D eredua, ez baita euskal giro handirik eskolan; hala ere, kontuan hartu beharrekoa da, duela urte batzuk arte A ereduko eskola zela La Salle, eta hizkuntza eredu aldaketa progresiboak eta motelak izaten dira, are gehiago Irun bezalako hiri batean.

Lehen hezkuntzako bigarren mailan egotea suertatu zait eta bi irakasle fin, zuzen eta atseginekin lan egiteko aukera izan dut esperientzia zoragarri honetan; maila honetan 52 ikasle daude A eta B ikasgeletan banatuta, eta hauez guztiaz 2 tutore arduratzen dira, Marilis euskarako ikasgelan (euskara, ingurune, musika, arte),eta MJesus gaztelaniako ikasgelan(gaztelania, matematika). Ni gehienetan A gelan izan naiz, baina tarteka B gelan egoteko aukera izan dut; orokorrean ume goxo, eta xarmagarriak izan dira.

Jarraian azalduko ditudan zereginak, teorian, irakasleak eskola ordutegiaren barnean edukitzen dituzten ordu libretan( ikasleak beste irakasleekin daudenean) egin beharrekoak dira, baina gehienetan ez dute denbora nahikoa izaten, eta eskolan bertan ordu estrak sartu behar izaten dituzte, edo-eta lana etxera eraman behar izaten dute.Esperientzia honek balio izan dit, besteak beste, irakasle lana zein gogorra den ohartzeko. Aurre aurre ikusi dut ardura handiko lana dela eta hamaika eginbehar burutu behar direla egunean zehar.Metodologiak hautatu, programazioak prestatu eta eskolak emateaz gain, ikasleen zaintza eta ongizatearen ardura irakasleen esku dago eta hori gutxi ez balitz, eskola bakoitzak eskatzen dituen betebeharrak burutu behar dituzte.

Nire bi tutoreen eguneroko zereginak praktiken egonaldi osoan zehar behatu, eta aztertzeko aukera izan dut. Baina, zeregin guztiak zehazki zeintzuk diren eta nolakoak diren ongi jakiteko, M Jesus irakaslearekin elkarrizketatu nintzen unetxo libre bat izan genuenean. Hauek dira, besteak beste, irakasleak gelaz kanpo dituzten zereginak:

Gurasoen bilerak

Lankideekin bilerak

Oharrak

Programazio antolaketa

Txostenen prestaketa

Lanen zuzenketa

Ebaluazioa

Errefortzuak

Jolastorduak

Ordezkapenak

Ikastaroak

GURASOEN BILERAK

a) Bilera orokorra: kurtso hasierako bilera orokorra; normalean urtean behin egiten da eta urrian izaten da. Bertan, ikasturteko programazioa, helburuak eta jarduerak zehaztuak daude. Amaia zuzendariak, eskolaren inguruko zenbait azalpen ematen ditu.

b) Bakarkako bilerak: tutoreak ikasle bakoitzaren gurasoekin urtean behin gutxienez biltzen dira. Ikasleen beharren edo gorabeheren arabera, irakasleak gurasoei maizago biltzeko eskatzen diete; eta alderantziz, zenbait kasuetan gurasoak dira irakasleei biltzeko eskaera egiten dietenak.Komunikatzeko bidea gehienetan ikasleei emandako notatxoak izaten dira. Biltzeko ordutegia, gurasoen aukeren araberakoa izaten da; jolas-orduan, eguerditan, ordu libreetan....

LANKIDEEKIN BILERAK

a) Ikasturteko bilerak: kasu honetan , 2.mailako tutoreak, Marilis eta M Jesus, bakoitzak bere ikasgaien programazioa bakarka prestatu arren, bien artean 52 ikasleak eramaten dituztenez, tarteka (astero edo 15 ero) biltzen dira programazio helburuak lantzeko eta ikasleei buruz hitz egiteko.

b) Ziklo bilerak: lanen eta beharren arabera, ziklo bakoitzeko tutoreak, kasu honetan lehenengo zikloko 4 tutoreak, zikloko proiektu, material prestaketa, helburu.....hitz egiteko biltzen dira. Hartutako erabakiak eta ondorioak bileraren aktan batzen dira eta zuzendariari bidaltzen diote, honen onespenaren zain.

c) Ikasle talde berrien bilera: irakasleak ziklo berria hasiko duten ikasleen informazioa eta hauen ezagutza izateko biltzen dira. Bilera hauetan, ikasle bakoitzaren inguruan mintzatzen dira.Beraz, ziklo hasiera bakoitzean 2 bilera izaten dituzte, kasu honetan Marilis eta M Jesus 1go zikloko tutoreak direnez, haur hezkuntzatik datozen ikasle berrien irakasleekin bilera izanen dute, eta 2 urtez izandako ikasleak 2. ziklora doazenez, bertako irakasleekin ere biltzen dira.

d) Batzorde Pedagogikoa: Eskola honetan, irakasle bakoitzak eskola barneko ardura bat izaten du. M Jesusek adibidez, zikloko koordinatzailea da. 15 ero, ziklo bakoitzeko arduraduna eta zuzendaria biltzen dira eta hauek Batzorde Pedagogikoan osatzen dute.

OHARRAKGurasoentzako oharrak zenbait arrazoi izaten dituzte: irteerak, bilerak, grabazio baimenak....irakasleak prestatu behar dituzte gurasoentzat zuzenduta dauden ohar hauek, eta erabilitako komunikazio bidea ikasleak dira, notatxoak hauei ematen zaizkie gurasoei jarduera desberdinak jakinarazteko.Irteerak egiten direnean, irakasleek antolatzen dituzte; leku desberdinen informazioa bilatu, leku egokia aukeratu, planifikazioa, aurrekontuak, oharrak bidali/jaso, baimenak...

PROGRAMAZIO ANTOLAKETA

Urtero, programazioak egokitu behar dira. Ahal den guztietan, dagokion hilabeteko eguneroko lana prestatua izaten dute; horrela ez denean, behintzat 15eko aurrerapenarekin programazioa prestatua eta antolatua izaten dute beti. Ezbeharren bat gertatuz gero, tutorea gaixo jartzea adibidez, edonork eskolak eman dezake prestatutako programazioa jarraituz.

TXOSTENEN PRESTAKETA

Txoko desberdinen txostenak, urtero berritu behar dira curriculumaren helburuen arabera. Gai guztiek txosten bat daukate, tutore bakoitzak berari dagokiona prestatu behar du.

LANEN ZUZENKETAK

Fitxa eta liburuen zuzenketak, martxaren arabera egiten joaten dira. Hau da, ikasleak txokoetan lanean ari direnean, lanak bukatutakoan bertan zuzentzen zaizkie. Baina gero oharrak jartzeko ikasle guztien lana sakon zuzendu beharra dute, eskolan bertan edo etxean egin beharra dute.

EBALUAZIOAK

Ebaluaketa bakoitza bukatu baino lehen, ikasle bakoitzaren ebaluazioa egin beharra dago. Hauek ebaluazio irizpide jakin batzuk jarraituz egiten dira, eta hainbat alderdi hartzen dira kontutan: liburu-txostenen notak, parte-hartzea, portaera, eboluzioa, ahaleginak, hobekuntzak...

JOLASTORDUAK

Astean behin irakasle bakoitzari jolastorduan zaintza dagokio. Patioan egon behar dira ikasleen gorabeherak kudeatzen. Orokorrean ez da arazorik egoten, baina badaezpada ziklo bakoitzeko irakasle bat egon behar da.

ERREFORTZUAK

Behar bereziak edota erritmo motelagoa duten ikasleak, tarteka, beste irakasle batek hartzen ditu, klase partikularrak jasotzeko eta lanak aurreratzeko. Klase orduetan izaten dira errefortzu saio hauek, eta banaka edo taldeka izan daitezke, ikasleen arabera. Errefortzu hauek, zikloko irakasleen artean egiten dira; Marilis adibidez, ordu librea duenean, ikasleak ingeleseko klasea dutelako, lehenengo mailako ikasle talde bat hartu izaten du.Horretaz gain, tutoreak prestatutako lanak asteburutan etxera eramaten dituzte gurasoen baimenarekin.

ORDEZKAPENAK

Irakasleren bat eskolara ez datorrenean, bajan dagoelako, 15 egun igaro arte ez da ordezkorik etortzen. Murrizketen ondorioetako bat da hau, eta eskolako irakasleak baja hauek bete behar izaten dituzte, ahal duten moduan beraien ordu libreetan.

IKASTAROAK

Formazio ikastaroak hautazkoak edo nahitaezkoak izaten dira. Irakasleak Curriculumak eskatzen dituen konpetentziak betetzeko gai izan behar dira, eta formazio zehatz bat ez dutenean ikasi beharra dute; adibidez, Euskara, IKTak, Ingelera, Metodologia berriak...besteak beste.Ikastaroak asteburutan izaten dira eta batzuetan irakasleak baimena hartzen dute zenbait ikastaro intentsibo burutzeko.

IRAKASLEAREN TREBETASUN KOMUNIKATIBOAK GELAN

Irakaslearen gela barneko estrategia eta trebetasun komunikatiboak zeintzuk eta nolakoak diren sakon aztertzeko aukera ezin hobea izan dut practicum esperientzia honetan. Irakasleak zer eta nola esaten duen aztertu eta lantzeko. Egunero ikasgelako martxaren behaketa lanak egiteaz gain, aurrez aurre bizitzeko aukera izan dut, pare bat aldiz nik neuk eskolak eman baititut.

Arestian esan bezala, nire lehen practicum egonaldi hau, oso esperientzia emankor eta baikorra izan da, eta izugarri ikasi dut. Izan ere, nire bi tutoreak, oso atseginak izan dira, eta niri laguntzeko prest egon dira uneoro. Egunero egindako jarduerak sakon azaldu eta nire zalantza guztiak argitu dizkidate. Egia esan oso gustura egon naiz, hasi-hasieratik beraien lan taldean barne sartu naute, egunero ikasleekin edota eskolan gertatutako gorabeheraz hitz egin didate eta iritzia eskatu.

Behaketa lanak egiteaz gain, lehenengo egunetik ikasgelako martxan parte-hartzeko aukera izan dut, ikasleei irakatsiz eta beraiez ikasiz; haiekin egunero harremanak pixkanaka sakonduz. Hasieratik beste irakasle bat bezala hartu ninduten, ikasgai eta alor desberdinetako zalantzak niri galdetzen zizkidaten. Ikasleekin ahal izan dudan hoberen jokatzeko, orain arte ikasitako guztia praktikan jartzeaz gain, alboan nuen irakasleez ahal nuen guztia ikasten saiatu naiz, erabilitako trebetasun komunikatiboak aztertuta, beraien lana behatuta eta egiten zutenaren inguruan atentzio osoa jarri izan dut.

Argi dago, egoera eta ikasleak markatuko dituela zein metodo erabiliko dituen irakasleak komunikatzeko.Orokorrean, irakasleek erabiltzen dituzten estrategiak haurren pentsamendua sustatzeko eta hizkuntzaren erabilera garatzeko izaten dira. Nire gelako ikasle gehienen ama hizkuntza gaztelera izanda, irakasleen helburu nagusia euskararen lanketa izan da; horretarako egokienak diren komunikazio estrategia eta teknikak erabiliko dituzte.

Eskola honetan komunikazioari garrantzi handia ematen diote; ikasleei hitz egiteko eta beraien, sentimenduak adierazteko tarte eta aukera aunitz emanez eta etika-moralitatea lantzeko istorio desberdinak kontatzen dituzte irakasleak, ondoren denon artean landuz.

Egunero, ikasgelan sartu bezain pronto, ikasleak lurrean esertzen dira eta goizeko-tertulia egiten dute. Astelehenetan asteburuan egindakoaz hitz egiten dute, txandaka eta besoa altxatuz, eta beste astegunetan bakoitzak nahi duena esaten du, betiere, irakasleak elkarrizketa bideratzen du. Tarteka, eskolak proposatutako gaiaren (bokazio-astea, goizeko gogoetak...) arabera, istorioak irakurtzen dituzte, bizitzako egoerak-moralitatea-portaera... bezalako gaiak landuz.

Jarraian, U. Ruiz Bikandik proposatzen dituen BERBALDI-TREBETASUNAK GARATZEKO IRAKAS-ESTRATEGIAK" kontutan hartuta, irakasleak bere hizketan erabiltzen dituenak aipatuko ditut:

Aipatzen diren lau estrategiak oso erabiliak izaten dira egoeraren arabera. Sarritan irakaslea Orientazio-estrategiez baliatzen da, ikasleei zertaz hitz egin esaten dienean; adibidez, goizeko tertulietan asko lantzen dira; askotan gai bat proposatzen die ikasleei (asteburuan egindakoa, bokazio astean handitzean zer izan nahi duten galdetzean, ...), eta hauek beraien erara adierazten saiatzen dira. Irakasleak, esandakoa adi entzuten dihardu, eta aproposa iruditzen zaionean, ikasleak egindako akatsak zuzentzen saiatzen da. Horretarako Errazteko/laguntzeko-estrategiak erabiltzen ditu, ikasleak esandakoari eta hitzez esandakoa erreparatzen dio.Irakasleak ipuin bat kontatu edota gai berri bat azaldu behar duenean, gauza edo kontzeptu bat modu desberdin askotan azaltzeko trebezia eta erraztasuna izaten du , horretarako Informazio-estrategiak erabiltzen ditu, datuak konparatuz, laburtuz, kontatuz, argudiatuz....ikasleei pentsatzeko eta hitz egiteko hainbat eredu emanez.Ikasleen parte hartzea bultzatzera bideratzen duten jarduera guztietan, Sostengu-estrategiak erabiltzen dira. Eskola honetan estrategia hau lantzeko berariazko programa bat daukate, KREA programa hain zuzen ere. Irakasleak irudi bat erakusten die ikasleei eta hauek irudimena erabiliz irudia aztertu behar dute; banan bana, bakoitzak uste duena edo bururatzen zaion lehen gauza esaten du. Irakasleak bitartean, erne eta isilik entzunez geratzen da, irribarrez, baiezko keinuak egin edota esandakoa onartzen duela adierazten die ikasleei, denei hitz egiteko aukera ematen die. Ikasleen parte-hartze eta komunikazioa bermatzeaz gain, programa honek irudimena lantzera bideratzen du.

AKATSAK ZUZENTZERA BIDERATUTAKO IRAKAS-ESTRATEGIAK

Esan bezala, ikasleen euskara maila nahiko kaskarra da eskola honetan, eta Marilis irakaslearen zeregin nagusienetako bat, euskara zuzena irakasteaz gain, ikasleak euskaraz komunikatzeko ohitura eta joera hartzea da, eta hitz egitean, egiten dituzten akatsak zuzentzen dizkie.Argi dago, ahozko hizkuntza hobetzeko esaldien egitura sintaktikoa egokia eta zuzena izan behar dela, baina ez da ahaztu behar, forman arreta jarri behar dela.

Irakasleak ikasleen akatsak zuzentzen dituenean errespetu osoz egiten du, eta garrantzi handia ematen dio ikaskideak akatsa egin duenari erabat errespetatzeari, inork barre egin ez diezaion, alegia.

Marilisek gehien erabiltzen duen estrategia, zuzenketa esplizitua da, hau da: ikasle batek akatsa egitean, berak modu zuzenean esaten du, ondoren ikasleak modu zuzena errepikatuz.Zuzenketa modu hau, guztioi modu naturalean lehen ateratzen zaiguna da, baina egia esan, ez dakit oso eraginkorra eta zuzena ote den. Adibide bat jartzearren, ikasle batek uneoroguk esateko, beti guek esaten zuen, eta nik neuk, milaka aldiz forma zuzena esan arren, guek esaten jarraitzen zuen. Hasieran, nire zuzenketa modua ez zela egokia uste nuen, baina aurrerago ulertu nuen, ikasleak 7-8 urte dauzkatela, eta 2H barneratzeko eta ulertzeko denbora eman behar zaiela; kontuan hartu behar da beraien etxeetan gaztelera hitz egiten dutela, euskararekin harreman bakarra eskolan dute. Orain hasi dira aditz egiturak eta gramatika lantzen , eta aurrerago akatsak zuzentzeko aztarna metalinguistikoa garatuko dute eta honek dakarren informazioa eta azalpenak landuko dituzte.

Irakasleak beste hainbat zuzenketa metodo erabiltzen ditu egoeraren arabera; batzuetan formulazio akastuna errepikatzen du, zerbait ondo ez dagoela tonuaren bidez adieraztera emanez, ikasleak akatsaz ohartzen dira. Besteetan, ikasleei esaldiren bat argitzeko eskatzen die, edota esandakoaz ziur dauden galetzen die. Modu honetan ikasleak dira beraien akatsez ohartzen direnak.

Orokorrean irakasleak feedback-estrategiak erabiltzen ditu, akats mota edo elkarrizketa unearen arabera, zuzenketa modu aproposena landuz. Baina, esan bezala, adin hauetan eta euskara 2H duten ikasleek egindako akatsen zuzenketen arrazoia zein den ulertzea zaila izaten da.

IRAKASLEAREN HIZKETAREN FUNTZIOAK

Irakaslearen hizkeren eredua ezinbestekoa da ikasleek euskararen barneratze zuzena eta egokia izan dezaten. Nire tutoreak, hitza nola erabili kontu handia izaten duela argi ikusi dut, baina, hitzaren gainean duen kontrola izan da atentzioa eman didana.Bere hizketak funtzio anitzak betetzen ditu, eta ikasleekiko komunikazioren parte-hartzea erabat sustatzen du. Azalpenak ematen dituenean bera bakarrik hitz egiten aritzen da, baina, aukera duen une guztietan ikasleei parte-hartzea eskatzen die. Ikasleen parte-hartzean solasgaiaren arabera diferentzia handia egoten da, hau da: ikasleen intereseko gaiak proposatzen direnean, izugarri motibatzen dira eta hauen parte-hartzea orokorragoa izaten da. Baina beti ere, ikasle batzuk besteak baino askoz gehiago parte-hartzen dute, eta irakaslearen ardura eta lana, bitartekari izatea da; hainbat estrategia erabiliko ditu hitz egiten dutenean esaldiak bukatzen laguntzeko eta gutxi hitz egiten dutenen solasaldia motibatzeko.Estrategia hauek, modu askotakoak izan daitezke; alde batetik, aurrez dakitenarekin zerikusia duten kontzeptuak azaltzen ditu eta ikasleei gauzak esaten laguntzen die, ongi egindakoa ozen baloratuz. Modu honetan irakasleak bere hizketarekin ikasleei segurtasun afektiboa eskaintzen die. Beste aldetik, egiten ari diren lanari buruz taldean eztabaidatzen eta gogoeta egiten laguntzen die, ikasgelako jarduerak antolatu eta eginbeharreko zereginak azaltzen dituenean.

Oso aproposa irudi zait irakasleak trukeak erregistratzeko koaderno bat erabiltzea. Modu honetan, beste alderdi batzuk ebaluatzez gain, ikasle guztien parte-hartzea kontrolatu eta ebaluatzeko aukera dauka modu antolatuago batean. Irakaslea ikastaldeko haur guztiekin hitz egiten ematen duen denbora kontrolatzen saiatzen da, baina, batzuetan zaila denez, zenbait froga egiten ditu. Noizbehinka, ikasleei ahozko froga desberdinak egiten dizkie. Denok parte hartzeko modu zuzena dela deritzot, nahiz eta ikasle askok behartuta sentitu parte-hartzera. Baina, zenbait ikasle motibatzeko estrategia hori izaten da modu bakarra.

Azken finean, esan bezala, irakaslea ikaslearen eredua da ,eta hitzaren gainean duen kontrola ezinbestekoa da parte-hartzea motibatzeko eta ikasleek hizkuntza ikaskuntza egokia barneratzeko.

* Irakasleak zer eta nola esaten duen aztertu eta lantzeko, egunero behaketa lanak egiteaz gain, irakasle-ikasle elkarrizketa zatitxo bat grabatzea erabaki dut:

ELKARRIZKETA (Irakasle-ikasle artekoa)

Euskara ikasgaian, aditz denbora formak (lehenaldia/orainaldia/iragana) ikasten ari dira ikasleak. Ikasitakoa praktikan jartzeko haurrek eguneroko bizitzan egiten dituzten gauzekin esaldiak osatzen dituzte, ekintza desberdinak, gaur goizean/egunero/bihar denbora-moduetan esanez.

Marilis irakasleak ikasleek ikasitakoa barneratzeko helburuarekin, metodologia eta aditzak lantzeko modu desberdinak erabiltzen ditu. Hasiera batean aditz formen adibideak ahoz esaten ditu, ondoren, arbelean forma bakoitzaren adibide batzuk jartzen ditu, eta ikasleak beste adibide batzuk asmatu behar dituzte; eta azkenik ahozko lana egiten dute, tarteka ikasleei banan-bana ahoz galdetzen die.

Ahozko frogak egiten zituen batean, honako hau grabatu nuen:

Marilis-Irati ELKARRIZKETA

*Marilis(M): -Nik galdera batzuk egin nahi dizkizuet, gogoratzeko; adibidez:

-Gaur goizean egin dituzun 3 gauza esan behar dizkidazu Irati, ze gauza egin dituzun gaur goizean esan behar didazu:*Irati(I):-....-Gosaldu, arropa...arropa jantzi, eskolara etorri*M: -eta eskolara etorri.-Besteren bat? ( hortzak garbitzeko keinua eginez).*I:-eta hortzak garbitu.*M:-ahhhh...-Beno, beraz, esango zenduke (behatzekin egindako gauzak kontatzen keinua eginez): gosaldu dut, arropa jantzi dut, hortzak garbitu ditut eta eskolara etorri naiz. Hori gaur goizean egin duzun gauza bat da. Baina zuk orain esan nahi didazu, hori egunero-egunero egiten duzula, um...nola esango zenidake....-Egunero....(behatz bat hartuz kontatzen bezalako keinua eginez).

*I: Egunero, eh, hortzak garbitzen ditut...*M:Oso ondo, (bigarren behatza hartuz kontatzeko keinua eginez)*I:Arropa janzten dut.....

Oharra: arazo teknikoak direla eta, grabaketa hemen eten behar izan nuen eta grabatu dudanarekin nahiko dela uste dut.

ELKARRIZKETAREN AZTERKETA

Elkarrizketa honetan, Marilisek hitzaren gainean duen kontrola nabarmena da. Irati motibatzeko bitartekari lana egiten du eta errazteko/laguntzeko estrategiak erabiltzen ditu keinu desberdinak eginez Iratiren solasaldia motibatuz.

Ikasi beharreko aditz formak lantzeko, orientazio-estrategiak erabiltzen ditu Marilisek, ikasleak ezagunak dituzten eguneroko ekintzak proposatzen dizkie eta ikasleen parte-hartzea sustatzen du. Iratiri komunikatzeko erraztasunak ematen dizkio elkarrizketan zehar, eta bere solasaldia motibatzen saiatzen da, berak esandako esaldia osatzen duenean (gosaldu, arropa jantzi, eskolara etorri.....eta hortzak garbitu esaten duenean, Marilisek esaldia osatzen du gosaldu dut, arropa jantzi dut, hortzak garbitu ditut eta eskolara etorri naiz esanez.).

Elkarrizketa osoan zehar irakaslearen feedback-estrategiaren garrantzia nabarmenduko nuke. Kasu honetan irakaslearen zuzenketa ez da adierazgarria. Iratik ez baitu akats gehiegi egiten, baina, irakaslea bere lana betetzen du, eta une zehatz horretan ikasleak behar duena eskaini dio. Solasteko bultzadatxo bat emanez. Irati neskato ireki eta alaia da, hala ere, ez zeukan egun oso ona eta lotsatuta eta betilun ikusten da grabaketan. Marilis horretaz ohartzen da, eta bere hizketarekin segurtasun afektiboa ematen saiatzen da, Iratik esandakoa ondo egin duela ozen adierazten eta esaldiak bukatzen laguntzen dio.