28

K40 2005 05

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mutrikuko herri aldizkaria

Citation preview

Page 1: K40 2005 05
Page 2: K40 2005 05
Page 3: K40 2005 05

3

a u r k i b i d i aKalaputxi hilabetekarixa

Argitaratzailea:Karenka komunikazio elkartea

20830 MUTRIKU

Telefonoa: 943 60 34 68e-maila: [email protected]: Mutrikuko udalaTirada: 1.900 aleLege Gordailua: SS-787/01ISSN: 1579-4792Inprimategia: GERTU. Oñati.Banaketa: Mutrikuko Institutukoazken mailako ikasleak

Aldizkari honek erakunde hauendirulaguntza jasotzen du euskara

bultzatzearren

Kalaputxik ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta

iritzien erantzunkizunik.

Eskerrak ematen dizkizue aldizkarihau kaleratzea posible egin duzuen

guztioi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Komikixa 9

Auzoz auzo 10

Kale inkesta 11

Lan giruan 12

Karenka 14

Ingurumena 16

Historixa 18

Gizartia 20

Kirola 22

Zorion agurrak 24

Argazki zaharrak 25

Agenda 26

Mutrikukoudala

GipuzkoakoForu Aldundia

EuskoJaurlaritza

BIDALKETA ESKATZEN DUENA KALAPUTXI JASOKO DUENA

Izen-abizenak: ........................................................ Izen-abizenak: ...................................................Helbidea: ............................................................... Helbidea: .........................................................Posta kodea:........................ Herria: ......................... Posta kodea:................... Herria:.........................Telefonoa: .............................................................. Herrialdea: .......................................................

2005 urterako tarifak: Estatura: 15 euro Europara: 30 euro Beste herrialdeetara: 50 euroDagokion diru-kopurua beheko kontu korrentean sartu zeure izenean eta txartel honekin batera utzi gure buzoian.

KUTXA k/k zenb.: 2101 0056 01 0123564866

2005 urteari ateak zabaldu dizkiogu eta gure aldetik hobe-

tzen joateko ahaleginak ez dira bukatu. KALAPUTXI hilero

jasotzen ez duenik ba omen dago eta hori ez gertatzen

saiatuko gara. Hala ere etxeren batetara iritsiko ez balitz,

udaltzaingoan ale bat eskura dezake interesa duenak.

Honekin batera kanpoan bizi den norbaiti bidali nahi iza-nez gero, hona urteko harpidetza:HARPIDETZAK2005 URTERAKO TARIFAKURTE OSORAKOEstatua: 15 euro Europa: 30 euroBeste herrialdeetara: 50 euro

Page 4: K40 2005 05

hinformaziua

intereseko

telefonoak

4

AutobusakMUTRIKU – DONOSTIA – MUTRIKU

Mutrikutik Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30Zapatuak 10:00 / 16:30Jai egunak 10:00 / 19:30

Donostiatik Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30Zapatuak 11:30 / 19:30Jai egunak 11:30 / 20:30

MUTRIKU – BILBO – MUTRIKU

AUKERAK:

1. BIZKAIBUSen autobusa hartu Ondarroan:1- 6:10ean hasi eta 20:10 arte orduro.2- 6:40ean hasi eta 19:40 arte orduro.

2. PESAren autobusa hartu Eibarren, haraino Euskotrenen

ONDARRUA - MALLABIA - ONDARRUA

Ikus Kalaputxi 13. alea

OSASUNA

Anbulategia (Osakidetza) ...................943 60 43 00DYA Mutriku......................................943 60 33 17DYA zentrala......................................943 46 46 22Mendaroko ospitala ...........................943 03 28 00Odol emaleen taldea..........................943 60 39 30Javier Otxagabia botika ......................943 19 50 26Lon Apraiz botika...............................943 60 32 50Larrialdiak ...........................................943 461 111

ADMINISTRAZIO BULEGOAK

Udaltzaingua......................................943 60 70 48..........................................................679 16 25 00Udaletxea...........................................943 60 32 44Turismo bulegoa ................................943 60 33 78Posta zerbitzua ..................................943 60 30 44Bake epaitegia ...................................943 60 32 44Epaitegia............................................943 60 70 49

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA

Goizeko Izarra ikastola .......................943 60 36 75San Miguel ikastetxea ........................943 60 31 95Mutrikuko Institutua ..........................943 60 36 27Udal euskaltegia ................................943 60 30 94Musika eskola ....................................943 60 37 80Haur eskola publikoa ..........................943 60 3143

GIZARTE ONGIZATEA

Gizarte Ongizate zerbitzua.................943 19 50 81Anai Arte jubilatuen egoitza ..............943 60 34 10Mikel Deuna zaharren egoitza............943 60 38 71Anaiarte jubilatuen egoitza ................943 60 30 83

ZEBITZUAK

Pesa ...................................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ...............................902 54 32 10Loiuko aireportua...............................905 50 50 05Hondarribiako aireportua ...................943 19 23 47

BESTE BATZUK

Liburutegia.........................................943 60 41 82Kiroldegia ..........................................943 60 31 75Frontoia .............................................943 60 45 44Gasolindegia ......................................943 60 32 10

TrenakTren guztiak, adierazitako lehenengo ordutik aurrera, ORDURO

DEBA – DONOSTIA – DEBA DEBA – BILBO – DEBA

Debatik 6:44-7:44-…-21:44 Debatik 6:43 -7:43 -…-20:43Donostiatik 5:47-6:47-…-20:47 Bilbotik 6:00 -7:00 -…-20:00Jai egunetan 8:44etan hasiko dira Jai egunetan 8:43etan hasiko dira

DEBA – EIBAR – DEBA

Debatik 6:43 / 7:43 / … / 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko daEibartik 6:13 / 7:13 / ... / 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Zaintzako Botikak (Mutriku – Deba)MAIATZA

16 tik 22ra Lon Apraiz23tik 29ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)30 eta 31 Jabier Otxagabia

EKAINA

1etik 5era Jabier Otxagabia6tik 12ra Portillo (zapatu goizean, Lon Apraiz)13tik 19ra Lon Apraiz20tik 26ra Zalduegi (zapatu goizean, Jabier Otxagabia)27tik 30era Jabier Otxagabia

Tel: OTXAGABIA: 689 58 57 59 APRAIZ: 630 05 50 97PORTILLO-ZALDUEGI: 669 26 22 01

Page 5: K40 2005 05

5zeuk esan

PARKE BERRIA…

Maiatzeko zubia, eguraldi zora-garria, jendea kalean pasiaranhara ta hona neguko hezetasu-nak gainetik kendu nahian.Atxukalera noa petrailia pixkatgastatzera. Itsas aldeko ikuspe-giaz gozatzera. Behera begiratuta… hau lotsa! Begien aurreandudanarekin zuntzunkordannago, ezin sinistuta. Ez da be-rria gure inguruarekiko dauka-gun errespetu eza, baina haugehiegizkoa dela deritzot. Atxu-kale azpia beti berdin! herrikozakarrontzi bihurtuta; lehen ezerez zegoelako eta orain egin denparkea egin delako… inguruahobetu, edertu eta aldatuko dabaina gu, jendea, ez bagaraaldatzen jai daukagu. Norbaitekesan dezake zakarrontzirik ereez dutela jarri, eta errazoirik ezzaio faltako, baina zakarrontziakdauden lekuak ere badakigunola egoten diren…antzekoparezido.

Azkenean alde egin dut, penaz,lasaitasun bila joan naiz Atxuka-lerea baina kezkaz bueltatunaiz… benetan honelako lekuakez ditugula merezi pentsatuz.

Herritar bat

TXURRUKA GORA ETATXURRUKA BEHERA

Kalaputxik eskeintzen duen tar-tea aprobetxatuz nire haserreaadierazi nahi nioke MutrikukoUdaletxeari.

Korporazio berria sartu zeneanlehenengo esan zutena zeraizan zen: aurreko legealdian di-

rua barra-barra gastatu zela etahala ez zegoela aurrera egiterik.

Aurten, eta Txurrukaren men-deurrena dela eta kontuan hartual du hau udaletxeak?

Azkenaldian etxez-etxe banatuden egitaraua galanixa hutsairuditzen zait, hango papera etadotorezia! Ez al zegoen moduxume eta ekologiko batean egi-terik?

Maila honetan joango al dahemendik aurrerakoa?

Hamaika ikusteko jaio ginen!

NIKASIO

HALAKO BATEAN!

Apirilean urtebete bete zen eleizatzeko etxeetan izena emandagaudenak arduradunekin batueta haiengandik azalpen batzukjaso genituela. Urtebeteko bitar-te horretan informazio zuzenikez dugu haiengandik jaso, gukdesesperazioan jausi aurretikdeituta izan ez bada.

Urtebeteko bitarte horretan tris-te-triste, eta mala letxean erebai batzuetan, ikusi dugu nolaastebetean lanean jardun etahiru astetan geldik egon izandiren gure etxeak izan behar di-renetan. Azken hilean ere, urru-tira joan gabe, zenbat egunetanegon dira lanean etxe horietan?Zenbat langilek jardun dute la-nean?

Urtebeteko bitarte horretan ikusidugu nola amaitu dituzten be-randuago hasitako obra batzuketa nola ia amaitu diren bestebatzuk, urrutira joan beharrikgabe, gainera.

Esaten dute gauzak gaizki hasizirela eta bidean arazo askogertatu dela. Beharbada egiada, baina hori gure arazoa alda? Guk ulertzen ez duguna dabost urte pasatuta edo ia orain-dik etxe horiek dauden bezalaegotea. Nola da posible hori?Beharbada adituek ulertuko du-te; kaleko jende apalak ez.

Usteak erdia ustel izaten duelajakin arren, informazio zuzeneta egokirik jaso ez dugunez,guk pentsatzen genuen Txanbo-lineko errotonda egin arte ezgenuela etxerik izango. Gukuste genuen dirua amaituta ze-goela eta etxe guztiak saldu arteez zirela etxeak amaituko. Gukimaginatzen genuen hamaikakontu. Baina esan digute Male-netarako etxeetan jarrita egon-go garela. Halako batean berripozgarri bat! Ikusiko duguengainu berri bat den ala orain-goan egia esan diguten. Segurugaude, baina, etxeak amaitu ezarren etxeen azpiko garageakmartxan jarriko direla. Esangodute herriak behar dituela gara-ge horiek eta horregatik aurrera-tu direla. Ondo. Hori ondo dago.Baina, geuk ere ez al dugubehar, ez al genuen behar lehe-nago etxe horiek?

Txikori paketia, Dukados pake-tia, bunkerra... etxeei ezizenakipini izan dizkie jendeak eta ezharritu eleiz atzeko etxeei Esko-riala deituko baliete. Eskorialaegiten ez dakigu zenbat denbo-ra eman zuten, baina hauek...

Hala ere, pozteko gaude Male-netarako etxe berrietan egongogarela esan digute eta.

Inozo parea

Gogoratu gutun guztiek agertu behar dutela nork idatzita datozen,nahiz eta ezizenez, inizialez edo bestela sinatuta argitaratu. Ez da argitaratuko norena den agertzen ez duen gutunik.

Utzi esateko duzuna Barrenkalea, 12 - beheko buzoian [email protected] helbidean.gu

tuna

k

Page 6: K40 2005 05

6 puri purixan

Hainbat lokaletatik pasa ondoren Dantza Talde-ak Zabiel kultur etxeko beheko solairuan duen loka-lean hartu dute Kalaputxi taldean diharduten nes-kek. Lurdes, Ezkide, Amagoia, Karmele, Estitxu,Idoia, Aitziber, Amaia eta Ainhize dira gaur egunGure Ametsa Dantza Taldeko berrogeita hamar batgazteak euskal dantzetan trebatzen dihardutenak.Beraiekin egon gara hizketa luze eta goxoan, lehen-goez eta oraingoez.

Taldearen sorreran hiru urte zituenetik taldeandagoen Lurdesi galdetu diogu ea ze har duenbarruan horrenbeste urtetan hor jarraitzera eramanduena eta erantzun digu “euskal zaletasun horimantentzea; guk gure lan hau utziko bagenu,orduan akabo. Batzuetan pentsatzen dut lagatzea,baina gauza bat dela bestea dela... hortxe segitzendugu”. Eta gainerako neskei ere gauza bera galde-tu diegu, ea zergatik diharduten gutxik baloratzenduen langintza batean. Ia guztiak bat etorri dira

esatean “Gu hasi ginenean, aurrekoek utzi eginbehar zuten eta taldea pikutara zihoan. Guk hama-bost bat urterekin hartu genituen gazte-gezteaketa gaur arte. Geu hasi erakusten ala taldea deseginizan zen”.

Hasierako helburua gogoratu dute guztien arte-an, dantza taldearen egiteko nagusia: Euskal sena,euskal tradizioak transmititzea, jendeari euskal kul-turia lantzeko aukera eskaintzea. “Historian zeharjende asko eta asko ibili da dantza taldean helburuhori gogoan; zoritxarrez, azken urteetan zenbai-tzuek umeak haurtzaindegian lagatzea bezalahartu dituzte dantzak, ordubetean lasai egotekoaukera bezala.” Hala ere, Dantza Taldeak hasierakohelburu hari begira diharduela diote guztiek bate-ra, euskal kultura lantzeari begira.

Taldekideek esan digutenez, “gaur egun osomakalduta dago euskal dantza, beharbada umeeklehen ez zeukaten eskaintza zabala dutelako gaur

1965 urtean sortu zen Gure Ame-tsa Dantza Taldea. Aurtengoan

40 urte beteko ditu, hortaz.Dozenaka, ehundaka mutrikuarigaro da talde horretatik, eta

egun krisian dago, inguruko zen-bait herritan dantza taldeak

desagertzera eraman dituen kri-sian. Gurean, baina, oraindik

badaude beren denboratik zatibat kendu eta gure arbasoengan-dik guregana ailegatutako tradi-zioa, kultura, belaunaldi berrieierakusteko eta transmititzeko

prest dauden andra gazte batzuk.

GURE AMETSA D40 URTE EUSKAL KULTURA LANTZEN

Lehen beste grina bat zegoen euskaldantzarako, familia gehienetan

zegoen dantzariren bat

Animo neska eta mutilak, Euskal dantzak zain

dauzkazue ta!

Page 7: K40 2005 05

7puri purixan

egun. Zoritxarrez, euskal k ultura ez du jendeakaintzakotzat hartzen eta beste lehentasun batzukdira gaur egun”. Taldean ia berrehun lagun ezagu-tuta, egun dauden berrogeita hamar lagunakgoraipatu nahi izan dituzte “hamaika gauzatansartuta egonda euskal dantzetarako aukera ezdutelako baztertu, kezka bat badutelako euskaldantzarekiko”.

Egun Dantza Taldearen ardura dutenek argi duteetorkizuna gaurko gazteengan dagoela eta beharba-da horregatik ez dute denbora gehiegi galtzen atzerabegira. Taldearen sorreran izan zirenei goraipamenberezia egin ondoren, gaurko umeei egin nahi dietedei bat euskal dantzak gurean jarraipena izan dezan“batez ere mutilei, mutil gutxi dabilenez, neska-muti-len artean egin daitezkeen dantza pilo bat egin ezinikgeratzen gara eta”. Eta umeei ez ezik gurasoei ere deibera egitea, “euskal dantzak gure tradizioaren ispilunagusienetako bat izanda, geure esku dago gureumeek horretan jarraitzea eta hurrengo belaunaldieieuskal dantzak ailegatzea”.

Aurtengoan, berrogeigarren urteurrena izanda,ohiko ekitaldiak eta bereziren bat ere izango dengaldetuta, “ekainean nahi dugu zerbait bereziaegin. Ekainaren 19an Mutrikuko XXIV. Euskal Jaiaizango da eta 25ean, gauean, urteurreneko ekitaldiberezia, helduek eta umeek parte hartuko dutena.Ekainaren 26an, berriz, herri bazkaria egingo dugu.Aste horretan, gainera, euskal dantzetako jantzieneta argazki zaharren erakusketa ere izango da.

Aurtengoan XXIV. Euskal Jaia izango da Mutrikuneta Gure Ametsakoek esan digutenez, “polita litzate-ke egun horretan herriko kaleak euskal kolorez etadoinuz beteko direla aprobetxatuta, ahalik eta familiagehienak animatzea kanpotik etorriko diren dantza-riak euren etxeetan bazkaltzeko hartzera. Lehen hala-xe gertatzen zen, mutrikuar askok eta askok erama-

ten baitzituzten gazteak beren etxeetara bazkaltzera.Zoritxarrez, hori ere galtzen goaz...”.

Bukatu aurretik, ez dituzte ahaztu nahi izan Eus-kal Jaiaren egunean eta urte osoan laguntzen dau-den guztiak, txistulari taldea bereziki.

Argi dago, hortaz, gure herrian euskal dantzakerakusteko neska batzuk egongo direla. Ea jendeaanimatu eta hurrengo urteetan ume zein gaztegehiago ikusten dugun gure kaleetan euskal dan-tzen bidez gure gozamena sortzen!

DANTZA TALDEAGurasoek bultzatu behar dituzte

umeak dantzara

Euskal dantzak ez du etorkizunonik, ez Mutrikun ez EuskalHerrian eta hori tristea da

Page 8: K40 2005 05

8 bi hitzetan

ARNOKO LEHENENGO MENDI LASTERKETA

Burumendi Mendizale Elkarteak ekainaren 12an Arnoko Lehenengo Mendi Las-terketa eta Mendi Martxa antolatu ditu. Nahi duenak korrika eta bestela oinez,baina denbora neurtuan (3 orduko epea korrikalarientzat) burutu beharko da24 km luze eta 1396 metroko desnibela daukan ibilbidea: Mutriku - Kalbaixo -Apain - Arnoko kurutzea (kontrola) - Arnoko aterpea - Amei - Kostolamendi - Armetxa - Berrosasi - San-takutz - Pikupe - Galdona (kontrola) - Sta. Elena - Mutriku. Ibilbidean zehar lau hornidura puntu izango dira: Apaingo lepoan edatekoak, Kostolamendi baserrianjateko eta edatekoak, Pikupen edatekoak eta Mutrikun jateko eta edatekoak. DYAko sorosle talde bat egongo da gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko.Lasterketan parte hartu nahi duenak ekainaren 7a baino lehen izena eman beharko du: federatuek 15euroko diru sarrera eta federatu gabeek 20 eurokoa egin beharko dute Burumendi M.E.aren kontukorronte zenbakian: 2101 0056 04 0122521941. Oinezkoek 10 euroko dirusarrera egin beharko dute.Honekin batera parte hartzailearen izen -abizenak, adina, zein mendi taldekoa edo zein herrikoa denadierazi beharko da.Sailkapeneko lehenengo hiruek, lehenengo bi beteranoek eta lehenengo mutrikuarrak garaikurrakjasoko dituzte. Beraz, hasi entrenatzen hau ez baita txantxetakoa!

Page 9: K40 2005 05

9bi hitzetan

XABIER ASTIGARRAGA NAGUSI

Maiatzaren 7an jokatu zen IV. Plazatik Gaztetxera bertso txa-pelketaren finala Mutrikuko Gaztetxean. Jendez gainezka agerizen aretoa, 150 pertsona inguru bildu ziren bertan eta giroaere, bikaina izan zen. Bertso saioaren aurretik egin zen afarikosarrerak 3 egun lehenagotik bukatuta zeuden. Azpimarratze-koa da urtez-urte arrakasta gehiago lortzen ari den txapelketa,bai entzule bai giro aldetik.Saioan zehar lehia gogorra izan zen bertsolarien artean. Sei ber-tsolariek maila bikaina eskaini zuten. Lanak amaitu ostean,tarte txikiarekin baina garaile, Xabier Astigarraga mutrikuarraizan zen 305 punturekin. Saio ostean, guztiak pozik, antolatzai-le, Gaztetxeko kideak eta baita zaletuak ere. Bertsolari guztiekjaso zituzten oroigarriak eta Xabier Astigarragak jantzi zuentxapela. Duela gutxi istripuz hildako lagun Koldo Andonegi “Mutxur” izan zuen gogoan txapela eskaintze-rako orduan. Txapelaz gain, saritzat 3 bertso saio ziurtatu zitzaizkion txapeldunari. Zorionak!(Berri emailea: Asier Ibaibarriaga)

BERTSO ESKOLATIK

MUTRIKUKO FINALAMutrikun izaten deneztxapelketa amaieramatadeixa zaharrianbertso zaleen bilerajendia sartu ezinikGaztetxetikan kaleraizugarrizko giroahobia ezin zan, keba!Beñat, Unai, Agin, JulenXabier, Mikel gaineraseirak iritsi nahi zutentxapelaren babeseraonenak irabazi zunherriko semea beraXABI ondo merezitatxapeldun bihurtu zera.

Ruben Etxerre eta Asier Lazarobazter

TXAPELDUNAREN BERTSOAGoizaldeko ordubatauste det izango zelaEneritzek jantzi zidanburu gainean txapelaorduan sentitu nuentela beltzaren epelaemozioa ta pozakosatu zuten koktela.Lan egin duten guztieiesker bero bat honelaeman nahi diet esanezparegabeak direlasinestera heldu bainaizbeste inoiz ez bezelaasko eskeintzen duenakasko jasotzen duela.

Xabier Astigarraga

komikixa gotzon santander

Page 10: K40 2005 05

10 auzoz auzo

Zapo arrunta Europako zaporikhaundiena da. Azala marroia, gari-txoz betea eta begi-nini horizonta-lak ditu. Egun euritsuetan egunazikus daitezkeen arren, gautarra daeta normalean oinez ibiltzen da.Ugaria da Euskal Herrian, baita

Mutrikun ere, bere izenak adieraz-ten duen bezala arrunta da, bainaez horregatik garrantzirik gabea,bere lana ondo betetzen baitu

mamorro eta intsektu mota askojanez.

Negu hotzeko loal-ditik esnatu eta urterobezala martxoa-apirilaaldera, milaka zapokekiten dio bideari.Naturaren deiari jarrai-tuz, lehortarra denanfibio honek ugalke-ta garaian, ura bila-tzen du. Harrigarriaden arren, zehaztasunhaundiz jaiolekua

gogoratu eta urtero-urtero talde haunditan migrazioakegiten dituzte beraien jaioleku izan diren erreka, zingiraedo putzuetara. Bertan arrautzak errun eta bi astetarasortuko dira milaka zapaburu, bizitzaren ziklo berri batihasiera emanez.

Baina sasoi honetan ugariak dira bidean kotxeakzapalduta geratzen diren zapoak. Migrazio sasoi bakoi-tza abentura arriskutsu bihurtzen zaie zapoei: kotxeakharrapatutako lau ornodun (bizkar hezurdun) animalita-tik bat anfibioa da eta hauen artean %75 zapo arruntakdira. Honelako lekuak puntu beltzak izendatzen dira etaEuskal Herri mailan identifikatu dira batzuk.

Orain arte, desagertzeko arriskurik ez daukan espe-zie modura kontsideratu izan bada ere, penintsulakozenbait lurraldetan, lehen oso ugaria zen lekuetan, iadesagertutzat eman daiteke espezie hau. Beraz, ugariakdiren arren etsairik ez zaienez falta (ingurumenareneraldaketa etengabea, kutsadura, errepideak...), ugaridesagertzen dira.

Gure herriko inguruetan ere apirila euritsua azkenakematen zegoelarik eta maiatzaren sarreran, Astigarrabiaauzoko errepidetik pasatzean fenomeno honen testigu

izan gara. Arnondo baserrirako bide-sarrera ingurutikhasi eta Leiarte baserrirako bide sarrerarainoko bide-zatian hain zuzen ere. Zapoak ibaira iristeko daukatenpasabide bakarra den bidezatian.

Bide horretatik egunero pasatzen den jende bat kez-katuta agertu da hango sarraskia ikustean. Egin kon-tuak, astebukaera batetan 368 zapo kontatu dituztezapalduta, egunero, ehundaka. Kontuan hartuz geroudaberri eta uda sasoian egun beroak eta euritsuak maizizaten direla, zenbat geratuko dira errepideko asfaltoantxiki-txiki eginda eta itsatsita urtean zehar?

Mendian igarotako gauetan, kanpin dendatik kalte-gabeko iratxo hauen kantuak entzuten pasatutako unezoragarriak gogoratzean eta imajina horrek eragindakopenak eta jakinminak anfibio hau hobeto ezagutzeraeta errespetatzera eraman du jendea. Horretarako libu-ruak, interneta eta informazio iturri ezberdinak arakatuondoren, hau Europa osoan ematen dela konturatu garaeta ikusi badaudela legeak eta elkarteak honelakosarraskietatik eta ondorioz desagertzetik babestekolanean.

Jakitunek diotenez, beharrezkoak dira sentsibilizaziokanpainak gai honen inguruan eta Europako herrialdebatzuetan egin modura, Alemaniako zonalde bat kasu,puntu beltz gisa identifikatutako errepide zatietan anfi-bioentzako pasabideak edo tuneltxoak sortzea, batezere, eraikiko diren errepide berrietan.

Gurean zer gertatuko da?

ZAPO ARRUNTAREN IBILERAK

Page 11: K40 2005 05

11kale inkestia

ITXURARI GARRANTZIRIK EMATEN DIOZU?

IVO TERAN, 35 urte

Bai, nik uste denok ematen diogula. Lehe-nengo inpresioa beti ematen digu ikusme-nak. Pertsonengan, gero, izaera dator etahori garrantzitsuagoa da itxura hutsa baino.

JOSE LUIS ZAFRA, 43 urte

Bai, txukun jantzita ibili behar da, ezta? Ezdut esango manikia bezala joan behar denik,baina txukun bai. Nik uste dut emakumeekgizonezkoek baino garrantzi handiagoa ema-ten diotela itxurari.

LEIRE SARASKETA, 13 urte

Bai, ematen zako, baiña ez da inportantiena.Inportantio da zelakua zean, jendiakin zelaportatzen zean...

JULEN RUIZ, 13 urte

Mundu hontan garrantzitsuena ez da koan-poko itxuria. Igual kolorez-eta ezberdinakgea, baiña garrantzitsuena bakoitzan berebarrukua da. Kanpotik ikusten dana dotore-tzeko ta ondo do, baiña ez da inportantia.

MARI JOSE CAAMAÑO, 39 urte

Bai, dana gaiñea; zeiñek ez? Nik uste danok.Batzuetan pasau eitxen gea baiña, bueno,ondo do zaintzia pixkat. Hori bai, urte guz-tian zaindu bihar da eta ez udan aurretikbakarrik.

RUTH ADRIAN, 24 urte

Ez, benetan maite behar baduzu, ez daukagarrantzirik itxurak. Barrukoa garrantzi-tsuagoa da da kanpoko itxura baino. Esatenda lehenengo inpresioa dela balio duena,baina ez dut uste hori horrela denik.

Page 12: K40 2005 05

12 lan giruan

Eliza inguruko bilera bat. Benito apaizaren senti-beratasuna. Isilune baten ondoren, jaiki mahai-tik eta haserrean botatako “Zuek nahi baduzue,egin, egingo da” esaldia, hazi bilakatu zen.Hazi hura zaindu, babestu, ureztatu, lagundu...eta maitatzea izan zen gizatalde baten eginkizu-na, ongi gorpuztuta utzi arte.Gaur, landare hura, “Katea Danok Anai”, berefruituak ematen ari da Mijoako industrialdean,zenbait ezindu fisikori lana ematen.

“Hasiera guztiak nahiko bitxiak izaten ohi dira.Nolakoa izan zen honena?” galdetu diogu aurre-an dugun hirukoteari, Joseba Lete, Joxe Arrizaba-laga “Masillas” eta Luis Mari Rodriguez “Xastri-llo”ri.Egia da zenbait ekintzaren hasierako ideiak egoerabitxietan agertu izan ohi direla, afalondokoak asko etaasko. Gaurkoan gaitzat duguna, ostera, ez zen afalon-do batean izan, baina bai era bitxian. Eliza ingurukobileretako bat zen, eta gure Don Benito oso sentiberazegoen herrian zeuden zenbait gazte ezinduren etor-kizuna zela eta. Bilera hartan komentatu zuen gaztehaiek lan mundura bideratu beharra zegoela; gurealdetik berak espero zuen erantzunik ez jasotzean,nahiko haserretuta jeiki eta “Zuek nahi baduzue, egin,egingo da” bota zuen eta han gelditu ginen tripetakominez. Lagun artean azaldu eta erantzun baikorra iku-sita, lanean hasi ginen.

Nola eman zenituzten lehenengo urratsak?Lehena lan taldea osatzea izan zen eta hala elkartuginen Pedro Martínez, Aitor Alberdi, Juanjo Azkarraga,Joseba Azpiazu, Jose Izurrategi eta Kalixto Ulaziarekin.Beste askoren laguntza-hitzak ere jaso genituen ekin-tza puntualetarako, baita iraunkorragoetarako ere.Ondoren, produktua, lokala eta arlo ekonomikoak lan-tzen hasi ginen. Fagorretik nahi adina lan eskaini zigu-

ten elektronika arloan. Udalarekin harremanetan jarri-ta, kartzela zena tailer sozial bilakatzea baino gauzaegokiagorik ezin zezakeela alkate batek egin erantzunzigun Eleaxarrek, eta Sabanika kaleko lokala eskurajarri zigun, instalazio elektriko berriaren eta kontsu-moaren kostoa bereganatuta. Lokalaren egokieraauzolanean egin genuen. Lehenengo diruak enpreseta-ko delegatuen bitartez jasotakoak izan ziren, berenenpresetan laguntza kutxak jarri ondoren.Funtzionamendu arlorako, orduan lanean ari zirenenpresak bisitatu genituen eta Oñatikoa hartu genueneredutzat. Horrela, 1977ko urriaren 19an onartu zizki-guten “Danok Anai”ren estatutuak eta 60 m2ko lokale-an hamar lagun hasi ziren lanean. Zortzi mutrikuarraketa bi debarrak. Urte haietan “alma mater” bihurtuta-ko Aitor Alberdik jardun zuen arduradun, Juanjo Azka-rragaren laguntza baliagarriarekin, eta batzorde bateratu zen estatutuen egokieran.

Leku txikia, ezinduentzat prestaera gabea... noizaldatu zenuten lokala?Egia da, hasieran lanean jartzea izan zen gure asmobakarra, baina laster konturatu ginen lokal haren bal-dintza kaxkarrez. Bonik 1982an San Agustin kaleko tai-lerra uztean, hura eskuratzea lortu genuen: 300 m2,egokitutako zerbitzuak, igogailua eta abar. Garai har-tan, Foru Aldunditik eta ONCEtik jasotzen genituendirulaguntzak. Hala ere, tailerra erosteko Kutxari mai-legua eskatu behar izan genion.

Nola sortu zen “Katea”?Probintzia mailan, lantoki bakoitzak isolatuta funtzio-natzen zuen, eta erraz konturatu ginen elkartuta joka-tzeak denoi ekarriko zizkigula onurak, baina arlo eko-nomikoan genituen aldeek zaildu egiten zuten elkar-tze hori. Batzuek, “Danok Anai” kasu, superabitagenuen eta beste batzuek, ostera, zuloa. Negoziazioluzeen ondoren akordioetara iritsi eta eman zen elkar-tzeko urratsa. Esan dezagun ez zela izan bizikizun poz-garria lehen hura, diru asko galdu baikenuen. Patrimo-nioari eutsi genion eta Katearen zuzendaritza aldatuzenean gauzak baretuz joan ziren eta berriro ekingenion elkartze bideari, gauzak mamitu ziren arte.Mijoako industrialde berrira pasatu nahi zen, etahorretarako 43.439.680 pzta. behar ziren. San Agustin-go tailerra saldu ondoren, 36.287.711 pzta. jaso geni-tuen eta falta ziren 7.151.969 pzta. Mutrikuko udalakordaindu zuen, Kepa Astigarraga alkate zelarik etazinegotzi guztien onespenarekin.Era horretan, jabetza guztia udalari eman zitzaion,estatutuek agindutakoa betez. Halaber, udala ere bal-dintzaturik dago estatutuek jasotzen zuten printzipio-

“Katea”,ongi ereindakoaren uzta

Page 13: K40 2005 05

13lan giruan

ak betetzera, hau da, industri lokal hoiek ezindu fisi-koen lan-beharretarako erabiltzera.Hau 1999ko ekainaren 19an izan zen eta hor bukatuziren gure eginkizunak.

Kalaputxik indutrialdera jo du eta Pedro Mari Le-zertuarekin jarri solasean, Mutrikuko “Katea”renlantegi burua denarekin.

Nola dago antolatuta Katea?Gipuzkoan funtzionatzen du Kateak eta 9 lantegi dira,600 bat langilerekin orotara. Akzioen %40 langileeneskuetan dago, %20 diputazioarenetan, beste %20ONCErenetan eta beste %20 “Gureak”en eskuetan.Zuzendaritza gerente batek eta bost zuzendarik –indus-triala, komertziala, giza-baliabideena, kalitatekoa, etaprebentziokoak– osatzen dute. Esan beharra dago Katea(fisikoak) eta Legaia (psikikoak) zuzendaritza mailanelkartuta daudela orain dela urte eta erdi bat eta poliki-

poliki hau lantegietan ere nabar-mentzen joango dela.Mutrikuko lantegian Neuk dihar-dut arduradun gisa eta 4 taldebu-ru ditut.

Azalduiguzu lantegiaren fun-tzionamendua.Hemen lanean jarduteko %33kominusbalia izan behar da gutxie-nez. Nahiz eta Kateak alde fisikoeibakarrik erantzun, “DanokAnai”ren tradizioa jarraituz 12 psi-kiko ere baditugu.Langile kopurua 55 eta 60 arteanizaten dugu. %60 finkoak, eta bes-teei hilabeteko kontratoak egitenzaizkie. Ordutegia goizeko 7etatikeguerdiko 3ak arte dute gehieneketa erreleboak goizeko 6etatikeguerdiko ordu bietara bata etaondorengoa gaueko 10 arte.800 metro karratuko azaleran bisolairu ditugu. Behekoa mekaniza-zio lanetarako eta goikoa elektro-nika montajeentzat. Fagorrentzategiten dugu elektronika lan gehie-na eta zeluletan antolatuta duguproduktu bakoitza. Mekanizazioaenpresa ezberdinentzat egitendugu eta operazio txikiak diragehienbat.

Zein hurbileko helburu ditu-zue?Bi ditugu garrantzizkoak. Bata kali-tatearena, eta horretarako metrolo-gia ikastaroetan parte hartzen arigara Markinako institutoan, eta bes-tea “5S” deritzana, organizazio,ordena eta garbitasun arloan.

Jesus Mari Santxezekin ereizan dugu solasalditxo bat etakalitate kontua barne-barnetik

bizi duela nabaritu diogu. Gure galdera hau izanda. Nola antolatzen zarete langileok eta zer supo-satzen du lantegi honek zuretzat?Langileok gure akzio partaidetzaz aparte sindikatuekerrepresentatzen gaituzte. Hemen ELAko hiru ordezka-ri ditugu eta bi LABeko.Fundatzaileetako bat naiz eta lantegi honek askosuposatu du niretzat. Estabilitatea eman dit eta auto-estima eta garapen pertsonalerako zutabe bat da.Legeak, enpresa guztiak behartzen ditu gutxituakberen plantiletan izatera, baina gehienek ez dute bete-tzen araurik eta nahiago dute isunak ordaindu. Pentsanon izango ginatekeen lantegi hau ez balitz.

Aurrera! eta jarraitu fruituberriak ematen!

Page 14: K40 2005 05

karenka14

Krisi garaian gaude, ezta?Nire ustez, aurrekoa baino gogorragoa da gainera; as-

koz ere luzeagoa da. Ez da lehen esaten zen bezala: “krisikoiunturala”. Dolarrak, bai, badauka zerikusia eta baitapetrolioaren gorabeherek ere. Baina zerikusirik handienabeste bat da: Taiwan, Txina, Korea… Herrialde horiek aridira guk egiten genuen lana askoz ere merkeago, eta gukbezain ondo edo hobeto egiten. Guk baino hobeto prepa-ratuta dituzte enpresak, gu baino handiagoak dira…

Hemen, Euskal Herrian, guk pentsatzen dugu inor bai-no hobeak garela… Gu tontortxo bat baino ez gara; pun-tutxo bat, ez gehiago. Eta, gero, beste akats bat daukagu:guk euskaldunok nahiago dugu hanka bat moztu, bestearibi motzaraztearren. Eta hitz horiek ez dira nireak; sasoia dabaserritar erdi-filosofo bati entzun nizkiola. Horixe da egia!-Has gaitezen elkartzen kontra egiteko esan beharrean,edo, -Eros ditzagun gauzak batera merkeago izateko, -Ikusdezagun nola indartu geure burua euren aurrean… horre-lakoak esan beharrean, bakoitzak berea baino ez dugu iku-si nahi.

Egurra emango al digute?Ba, bai. Ondo egiten dute lana, ordu gehiago eta askoz

ere merkeago; gogo izugarriarekin ari dira lanean.Momentu honetan, horrelakoetan beti pasatzen dena,

bi gauza daude: sekulako aukerak; eta, arriskuak ere, itze-lak. Arrisku handiko uneetan, normalean, aukerak ere ego-ten dira; bakarrik, asmatu egin behar! Asmatu egin beharda eta, gainera, azkar.

Goazen ikasketa garaira, kontaiguzu…Ni Heziketa Fisikoa ikasteko entrenatzen ari nintzela ja-

rri zuten martxan IMHn 2 urteko ikastaro berri bat. Anaiakeman zidan horren berri eta apuntatu egin nintzen. UBI(COU) bukatutako jendearentzat zen.

Hasi nintzen ikasten eta oso gustura ibili nintzen. Ikas-taroaren izena Modulo 3 Delineante Proyectista zen. Mo-mentu hartan enpresetan eskaera handia zegoen proiek-tugintzarako delineanteentzat, eta horrexegatik atera zenaukera hori. Prototipo bat izan zen modulu hura; ez zego-en inon horrelakorik eta geu izan ginen lehenengoak.

AAIITTOORR AAGGIIRRRREE::IMHko Ikasle Ohi Aipagarriena

Aurtengo IMH SARIAK izenekoekitaldian mutrikuar bati emandiote Ikasle Ohi Aipagarrienarensaria. Ikasketa sasoian zein laneanizan duen ibilbidea kontuanhartuta, Aitor Agirre aukeratu dutesari horren irabazle izateko.Ikerketa+Garapena+Berrikuntzasaileko Zuzendaria da beraElgoibarko GORATU enpresan,2003ko ekaina ezkero.

Page 15: K40 2005 05

IMHk artean ez zeukan bere zentrurik eta Mekanikakoikasgeletan ikasi genuen, Institutuan. Guk bukatu ondo-ren jarri zituzten martxan eraikin eta instalazio berriak.Ni oso-oso gustura ibili nitzen. Ikastaldea ere oso jatorrazen.

Eta lanean hasi zinen…Amaitu nuen urtean hasi nintzen lanean GEMINISen:

91tik 93ra edo. Garai hartan krisi gogorrean sartu gineneta nik lan egiten nueneko ofizina tekniko osoa zegoenerregulazioan. Niri ez zidaten kontratua berritu. Orduan,Estatu Batuetara joan nintzen eta bisaturik lortu ez nue-nez, 3 hilabete lan egin eta atzera etxera. Sasoi hartan la-na zeharo geldituta zegoen; ez zen ezer ere mugitzenmakina munduan.

Zerbait egin behar eta Zigor Andonegik eta biok MA-RRAK sortu genuen eta, beste enpresa batzuen artean,LAGUNentzat ere lan egin genuen. Hori dela eta, kon-tratua eskaini zidaten eta Ingeniaritza ikasteko aukeraere bai; neuk halaxe eskatuta. 96ko apirilean edo hasinintzen han lanean eta, irailean, Alternantziako Ingenia-ritzako sarrera azterketak egin nituen. 99an bukatunuen Ingeniaritza, lana eta ikasketak, biak batera egin-da; horixe baita alternantziako ingeniaritza.

Ikasle direnei, aholkurik?Gogoa, aurrera segitzeko gogoa izatea. IMHko hi-

tzaldian ere esan nuen (saria jaso nuenean) Nik ez dut se-kula pentsatu: -Halako postura iritsi nahi dut. Ez, zukegin zeure lana eta hobetzen joan; besterik ez. Denbo-rak zabaltzen dizkizu ateak eta, gustuko badituzu, har-tu; eta, bestela, laga egiten dituzu.

Gainera, bestea frustrantea iruditzen zait, ze-ren gauza bat baduzu buruan eta ez baduzu lor-tzen, jausi egingo zara. Saiatzen bazara eta ho-betzen joan, tokatu egiten zaizkizu aukera be-rriak. Ezagun batek esaten zuen: -Cuanto mástrabajo, más suerte tengo. Horixe bai dela egia!

Ikasten jarraitzeko gogorik, bai?Gogoa, bai; asmoa ere, bai; astirik, ez!Oraintxe ere sekulako aukerak daude gogoa

duten gazteentzat; zerbait egiteko gogoa dute-nentzat; eta, ez beti zerbaiten trukean!

Lehenengo eman egin behar duzu; gero, gau-zak lortzeko. Kontua ez da: -Hau egiten badut,hori eman behar didazu. Ez; zuk egin, eta betiegongo da norbait jabetzen dena zer egiten du-zun. Eta egiten duenak beti izango du bere saria.Orain, gure gizarte honetan, beste gauza batgertatzen da: langile finari “tonto” deitzen zaio;aparteko ahaleginik egiten duena gutxietsi egi-ten da askotan… Zeharo kontrakoa da. Gauregun ere saiatzen denak izaten du bere aukera.

Hori bai, kritikatzea erraza da eta -Zu tontoazara! esatea ere bai; edo gazteleraz esaten dena:-A ti te engañan!...

Gustura aritu gara zurekin berriketan, Ai-tor. Zorionak Kalaputxikoon izenean! Esker-tzen dizugu asteburuari tartetxo bat kenduizana gure galderei erantzuteko.

karenka 15

Page 16: K40 2005 05

ZER DA TOKIKO AGENDA?

Tokiko Agenda XXI garapen jasangarria lortzekoeredua bilatzeko lan-tresna da. Udal-gestioan inguru-men-, gizarte-, kultura- eta ekonomia-politikak kon-tuan hartzea da eredu horren helburua. Horrenburuan, herritarren bizi-kalitatea hobetzea bilatu nahida ondokoak batera eramanda: Ingurumenarekikoerrespetua, justizia soziala eta oreka ekonomikoa.

Hori lortzeko, udalerri mailako azterketa lan bategin behar da etorkizun hobe baterako oinarriak ipin-tzen hasteko balioko duen diagnosia egiteko. Azterke-ta horren ondoren, Ekintza plan bat prestatuko da etaaurrera eraman dadin neurriak hartuko.

Aurreko guztia posible izan dadin, herriko sektoreguztien partaidetza ezinbestekotzat hartzen da lanmetodologia honetan. Horrela, ordezkari politikoak,herri elkarteek, ekonomia-eragileek eta beste taldeekesku hartze zuzen-zuzena dute adierazitako proze-suan, guztiek esateko dutena izango baita aurreran-tzean udalerri jasangarriagoa izateko abiapuntua. TokiAgendak, hortaz, herritarren ekarpenak udalaren era-bakietan txerta daitezen bideak urratuko ditu.

ZER DA GARAPEN JASANGARRIA?

Egungo belaunaldien betebeharrak ondorengobelaunaldien betebeharrak kolokan jarri gabe asetzenduen garapena da garapen jasangarria. Hori horrelaizanik, herritarrentzako bizimodu hobea eraiki nahidenean ezinbestez hartu beharko dira ingurumenaribegirako neurriak.

Gure gizartearen kontsumorako joerak baliabideengehiegizko erabilera batera garamatza eta horren aurre-

an ezinbestekotzat jotzen da gure ohituretan aldaketabatzuk sartzea. Adibidez, berziklapena gauza berria izanzen gutako askorentzat, baina gaur egun geureganatzendihardugun oihitura dugu. Belaunaldi berrientzat bertzi-klatzea gauza arrunta izango da, horretarako neurriakhartu eta baliabideak eskaintzan badira behinik behin.

NORENTZAT DA TOKIKO AGENDA?

Gorago esan bezala, herritar guztiek har dezaketeparte prozesu horretan, prosu horretan eratzen direnparte hartze foroetan. Mutrikun herritarren eta elkar-teen foroa ari dira lanean diagnosia egiten eta ekintzaplan bat prestatzen.

Horretaz gain, eskoletara ere heldu da Tokiko Agen-da, Eskolako Agenda XXI izena hartuta. Horren baitanjardun dute 202 ikasle mutrikuarrek: Institutuko 78,San Miguel ikastetxeko 80 eta Goizeko Izarra ikastola-ko 44. Lehenengoek bigarren urtea izan dute EskolakoAgendaren barruan eta beste bi ikastetxeak aurtengo-an hasi dira. Debabarrena eskualdean, guztira, 10 ikas-tetxek eta 1991 ikaslek hartu dute parte.

Aurtengo ikasturtean irailean hasita, EskolakoAgenda XXIn barruan zaborraren gaiarekin jardundute ikasleek. Herriaren azterketa sakon baten ondo-ren, diagnosia egin dute eta diagnosia horren gainekohausnarketaren ostean, zenbait proposamen egin diz-kiote udalari, honek aurrerantzean egin behar dituenekintzak modu jasangarrian aurrera eraman ditzan.Hona hemen proposamenak:

MUTRIKUKO IKASLEEK UDALARI EGINDAKO PRO-POSAMENAK

- Kaleetan eta parkeetan zaka-rrontzi gehiago jartzea, handiagoakizatea eta behar denean hustutzeaedo garbitzea.

- Edukiontzietan zaborra gainez-ka dagoenean parte ematea eta jaso-tzea.

- Apurtutako zakarrontziak berri-tzea, konpontzea edo aldatzea.

- Gaikako bilketa egiteko presta-tuta dauden zakarrontziak herrikokaleetan jarri.

Ikasleak ingurugi

ingurumena16

Tokiko Agenda XXI azken urteetan askotan entzun ditugun hitzak dira, seguru,baina askok ez du oraindik jakingo zer den, zer adierazi nahi duen izen horrek.Ondoko lerroetan hori gogora ekartzeaz gain, gure herriko eskoletako haurreketa gazteek Tokiko Agenda XXI horren baitako Eskolako Agenda XXIn barruanaurtengoan egin dituztenak agertuko ditugu.

Page 17: K40 2005 05

- Mendietan eta baserri inguruetan zakarrontzigehiago jartzea.

- Birziklapen edukiontziak toki guztietan ipintzeaeta sarriago garbitu edo hustutzea.

- Pilen edukiontzi gehiago jartzea eta handiagoaketa hobeak izatea.

- Zaborrak edo zakarrak lurrera, errekara edo lekuzkanpo botatzen dituztenei isunak jartzea. Isunekin lor-tutako diruarekin herria garbitu zonaldeka.

- Saturrarango errekatxoa dragatu eta ganorazipini. Olatzeko bidean kotxeak garbitzea debekatzea.

- Hondarbeltz baino lehenago dagoen aparkale-kuan zakarrontziak ipini eta ondo jaso.

- Garbitzaile gehiago jartzea eta lurrean dauden txi-kleak garbitzea. Kartelak jartzen dituenak gero kenditzala.

- Kaleak, parkeak eta hondartzak hobeto garbitzeaeta garbi mantentzea.

- Txakur-kakak jasotzeko plastikoak edukitzendituzten zakarrontziak jartzea edo pipi-canak jartzea.

- Pertsona bat kontratatzea eremu berde guztiakgarbi eta txukun mantentzeko.

Komun publiko gehiago jartzea.- Informazioa zabaltzeko eta jendea kontzientzia-

tzeko hezitzeko kanpainak egitea.- Belarra dagoen tokiak sarriago moztu eta garbitu.

Zuhaitzik ez kendu.

Baina ikasleek udalari proposamenak egiteaz gain,beraiek betetzeko konpromisoak ere hartu dituzte.Horrela, aurrerantzean, zabor kontuetan 202 gaztemutrikuarrek hainbat eta hainbat gauza egingo dutegure herrian zaborra jasangarritasunaren aurkari izanez dadin. Ikasleen konpromisoak hauexek:

MUTRIKUKO IKASLEEK HARTUTAKO KONPROMISOAK

- Zakarrontzirik ez puskatzea.- Hondakin bakoitza dagokion edukiontzira bota-

tzea, lurrera ezer bota gabe.- Aita eta Amari birziklatzen laguntzea.- Lurrera zaborrik edo zakarrik ez botatzea. Goxo-

kien zorroak eta batez ere txiklerik lurrera ez botatzea.- Papera alferrik eza erabiltzea.

- Errekara, itsasora, mendira edo kalera zakarrik ezbotatzea, zakarrontzietara baizik.

- Zuhaitzak edo zuhaixkak eta landareak ez puska-tzea.

- Komun publikoak eta beste leku publikoak moduegokian tratatzea. Komunean behera hondakinik ezbotatzea.

- Ikastetxeko jolastokian sortutako zabor guztiakzakarrontzira botatzea.

- Gure txakurren kakak jaso eta zakarrontzira bota-tzea.

- Zakarrontzi eta edukiontziak zaintzea. Kartoiaondo tolestuta botatzea edukiontzira.

- Eremu berdeetan zakarrik ez botatzea eta geureeskuekin jaso ahal duguna jasotzea.

- Zaborra sailkatzea. Kontsumitzen ditugun produk

Honaino herriko ikasleek Eskolako Agenda XXInbarruan aurtengoan egindako lana. Hurrengo ikastur-tean ere beste gai bai heldu eta berriz ere hainbat pro-posamen egingo diote udalari eta beste hainbat kon-promiso hartuko dute ingurumenaren errespetuanoinarrituta gure herriaren garapena jasangarriagoaizateko.

Heritar guztiok ere geure konpromisoak hartukobagenitu, zenbat on egingo geniokeen ingurumenari!

roaren alde

Page 18: K40 2005 05

historixa

Ontziolak aipatzerakoan, esan behar da, Astigarribiak,gutxienez bi mende lehenagotik ere ezagutu zuela bestebat bere lurraldean, gaur egun, zutik hormak besterik ezdituen Iruroguen (Iruroin) baserria kokatuta dagoen Debaibaiaren ibarrean, hain zuzen ere. Inguru hori, antzina-an-tzinatik, Bizkaitik Elgoibar eta Mendaroko burdinoletara-ko burdingaia zekarten itsasontzien zamaketa eta hustu-ketarako erabilia izan arren, aipamen batzuk ontziola ho-rren berri ere ematen digute. Lehenengoak, 1534an, Pas-coal Icarrek korrejidoreari esan zion bazekiela ”Astigarri-bian azkoitiar batzuk 100 tonako karabela bat egiten arizirela”(1). Besteak, 1537an, Santuru Retenek eta beste hi-ru arotz itziartarrek untzi bat egin behar zutela “Yruro-guengo lurretan”. Beste batek, ordea, Izpazterko Juan Pe-rez Goyena “ontziak egiten arotz maisua”, kontratatuomen zuten galeoi bat egiteko “Yruroguen izeneko on-tziolan”. Lurralde horien eta Torre dorretxearen jabea An-dres Perez Astigarribia zen.

Denboran aurrera eginez, XVIII. mendean Gipuzkoan,Pasaia eta Oria ibaiaren inguruan zeuden ontziolak izanezik, horiek itsasontzi handiak egiten baitzituzten errege-aren armadarako, kostaldeko herrietan zeudenek ez zu-ten erabilpen iraunkorrik, noizean behin norbaitek ontzi-ren bat eraiki edota konponketaren baterako izan ezean,ez baitzuten ia mugimendurik ezagutu. Mutrikuko por-tuan kokatuak ere antzeko jokabidea erakutsi zuen.

Juan Ignacio Ulazia, Zestoari dagokion Aizarna auzoanjaio zen 1725eko urriaren 13an. Sei anaia izan ziren etabadakigu gutxienez beste bi anaia ere Mutrikura ezkonduzirela. 1753 urtean Mª Isabel Urkidi mutrikuarrarekin ez-kondu eta lau seme-alaba izan zituen. Astigarribiako Zal-bide baserrian bizi izan omen zen. Ontzi arotz maisua zen.Ez dakigu aurrez lanean non jardun zuen, urte batzuk

beste maisu baten agindupean eman behar baitziren etaondoren froga batzuk gainditu maisu maila lortu ahal iza-teko. Astigarribia, Peñafloridako kondearen jabego nagu-sia zen eta ondasun horien guztien artean bazuen, baitaere, ibai ondoan kokatuta zegoen ontziola; Torre izenekodorretxearen ezkerraldean zegoen berau.

1758. urtean, Pedro Martin Urteaga bizkaitarrarentzatontzi bat egiteko lehen eskaria hartu zuenez, eskumenalortu zuen kondearen aldetik hango azpiegitura erabil ze-zan. Lan horren ondoren, eskariak ugaritu zitzaizkiola, ur-tero ordaindu beharreko diru kopuru baten truke lehen-go akordioa luzatu zuen jarraian erabili ahal izateko.1766an alargundu egin zen eta handik gutxira bigarrenezezkondu, ordukoan, Josepha Antonia Lizardirekin Astiga-rribiako elizan. Honekin beste alaba bat izan zuen. Eska-rietakoak itsas komertziorako eta burdinaren garraiorako

18

Juan Ignacio UlaziaOntzigile AstigarribianAstigarribiako inguru zoragarrira hurbiltzean gaur egun bakea eta isiltasuna dastatubadaitezke ere, ez da horrela izan beti. Antzinatik datozen bertako eraikin ederrek,San Andresi eskainitako elizarekin batera, denboraren joan etorrian zelatari, hamaikagertakariren lekuko isil izan ditugu. Orain ingurua gozatzen duten Deba ibaiaren urxuxurlariek, izan dute Astigarribiaren historian zerikusirik. Txalupek, etengabeko go-ra eta beheran, garraiobide paregabe bihurtu zuten. XVIII. mendean, berriro ere, hordugu ibaiari begira ontziola bat, gaur harrigarria bazaigu ere, auzune hartako bizi-modu geldoa astinduz. Oraingoan, beraz, denboran bidea irekiz iraganean murgildu-ko gara, ontziola honen nondik norakoak hurbiletik ezagutu eta egitasmo hau gauza-tu zuen pertsonaren berri izateko.

Page 19: K40 2005 05

ontziak izanik, horretan espezializatu zen, bere produk-zioa hiru edo lau mota ezberdin eraikitzera soilik zuzen-du zuelarik. Egin zituen ontziak, gutxi gora-behera, 300kintal eta 47 tonako pisuen artean ibili omen ziren etahauek ezaugarri ezin hobeez egokitzen jakin zuelarik,ezagun eta arrakastatsu bihurtu ziren bere lanak.

1772 urte bitartean, beste hamaika ontzi egin zituen,ia bat urtean. Eskari horiek ikusirik, eta irabazi handiakeginda, 1772an Peñafloridako kondearengana zuzenduzen ontziolaren ondoan etxe berri bat eraikitzeko baimeneske. Kondeak, etxea egiteko ez ezik, beste bi lur sail ereutzi zizkion, bata ontziak hobeto uretaratzeko erabiltze-ko eta, bestea, beharrezko zuen egur guztiaren bilgunebihurtzeko. Hala ere, Kondeak baldintza batzuk ipini ziz-kion: saltzerako orduan lehentasun eskubidea berak iza-tea, etxea egiteko onartuko zion azalera muga, ontziaklotzeko erabiltzen zituen zuhaitzen zainketa eta kopuruazehaztu zion… Etxea zein bertarako bidea ia berehala ha-si omen zen egiten. Ontziola, Torre eta etxe eraiki berria-ren artean zegoen. Diru dezente xahutu zuen hango az-piegitura hobetzen, beharrezko zituen burdinazko mate-rialak prestatzeko sutegia jartzen, lanabes berriak erostenzein ontzi berriak egiteko egurtza kopuru handia eskura-tzen. 1779 urte bitartean, ordea, eskariak murriztu zi-tzaizkion, hiru ontzi baino ez baitzituen egin. Alabaina,ez zen geldirik egon eta, aukera izan zuenean ez zion mu-zin egin, abagunea aprobetxatuz, etekinak merkataritzaarlora bideratzeari. Ontzigintzaren aldi makal horretan,irabazi izandakoaren diru zatia, gutxienez, lau ontzirenjabego zatiak erosten eman zituen. Negozio gizon ere bi-lakatu zen, beraz. Nolanahi ere, egoera berriro ere aldatuegin zitzaion eskari ugari bereganatuz. Bere bizitzako az-ken zazpi urteak izan ziren garairik emankorrenak, ha-mabi ontzi eginda. Badakigu berriro alargundu eta hiru-garrenez ere ezkondu zela.

1786. urtean, azken bi ontzi eginez eman zion bukae-ra bere lan oparoari. Azkena, udaberrian bukatu zuen So-morrostroko Juan Goitiarentzat. Ziur ez badakigu ere, be-re lanaren bat-bateko etena badirudi bere heriotzarenondorioz gertatu zela. Lehengaia zen egurra ziurtatzeakematen zuen burukomin franko. Mutrikuko mendietakobaso baliabideak Gipuzkoako urrienetakoak izanik, nekezeskain zezaketen ontziolaren hornikuntzarako behar adi-

na egur. Gauzak horrela, beste bide batzuk urratu beharizan zituen, hala nola, noizbait, inguruetako baserrien lur-sail pribatuetako jabeekin tratua eginez edota, maizenik,aurrez ontzia egiteko eskaria egin zionarekin akordiorairitsiz, haren bizkar utzita beharrezko egur hornikuntza-ren ardura.

Juan Ignacio Ulazia hil ondoren, zoritxarrez, ontziolakez omen zuen ezagutu haren lan bikainari jarraibiderikemango zionik eta zokoratuta geratu zen. Urte batzukberanduago, denboraren indarrez, haren beharrik ikusi ezeta eraitsi egin zuten. Astillero etxea, aldiz, 1779an berebalioa neurtzera joandakoen arabera, aski handia etaatsegina omen zen. Berau hiltzean, familiakoen eskuetangeratuko zen. Peñafloridako kondeak, saltzeko asmoaizanez gero jarritako lehentasun baldintzak indarrean ja-rraitu omen zuen eta beranduago, ziurrenera, berak ero-siko zuen. XIX. mendearen erdialdera, garaiko Peñaflori-da kondearen jabego agertzen baitira etxea zein lurrak.Mende honen azken urteetan, burdinbide sarea hedatzenari ziren trenarentzat eta Elgoibartik Debara arteko zatia1891 urtean hasi eta 1893ko abuztuaren 3an jarri zutenmartxan. Bitarte horretan, burdinbidea bertatik pasatze-ko oztopo omen zenez, Ulaziak eraikitako etxea botaegin zuten. Azkenik, Astillero jabegoari loturik jarraitzenzuten lur, gaztainadi zein artadia Bekoetxe baserriko ja-beek Peñafloridako kondeari erosi egin zizkioten. Gauregun, Astillero etxe berria dago bertan, antzinakoa egonzenaren atzealdeko muinoaren gainean hain zuzen ere.

INFORMAZIO ITURRIAK :- Astigarribiako San Andres eliza. Kutxa fundazioa,Mutrikuko Udala, E. Jaurlaritza.

- Elgoibar. De las ferrerias a la Maquina Herramienta.Luis Mª Ecenarro. Kutxa.1996.

- La Construcción Naval en Gipuzkoa. Siglo XVIII.Lourdes Odriozola. Gipuzkoako Foru Aldundia

- Gipuzkoako Elizbarrutiko Artxibategi Historikoa.

JOSE ANGEL LIZARDI

historixa 19historixa 19

Page 20: K40 2005 05

gizartia20

Emakumeenmunduko martxa

Kanadako Emakumeen Federakundeak 1995eanemakumeen lehenengo munduko martxa antolatzekoerabakia hartu zuen. Geroago, Pekinen burutu zenNazioarteko IV. Konferentzian, emakumeek jasatenduten indarkeria eta pobreziaren aurkako mobilizaziohau mundu mailan burutzeko proposamena egin zen.

Prozesu hau 2000ko urriaren 17an bukatu zen, NewYorken, NBEren aurrean egin zen konzentrazio bate-

kin. Bertan, Emakumeen Munduko Martxaren bi alda-rrikapen nagusi hauek bermatzen zituen 7 milioi bainogehiagoko sinadura bilketa entregatu zitzaion KoffiAnnani.

2002ko martxoan Nueva Delhin antolatutakoEMMren IV. Nazioarteko Topaketetan, 6 naziotako 50delegatuk (beste 40 naziotako delegatuek haien etorriezinagatiko “tristezia” adierazi zuten) II. Emakumeen

Munduko Martxa ospatzea proposatu etaonartu zuten.

Honen helburua humanitate osoari Ema-kumeentzako Giza Eskubideen Gutuna pro-posatzea da. Gutun honek Munduko Mar-txan parte hartzen duten emakumeek eraikinahi duten munduaren printzipioak jasotzenditu: justizia, bakea, elkartasuna, askatasunaeta berdintasuna baloreetan oinarritzen denmundu bat. Gutun hau mundu osoan zeharezagutarazteko, txandakako martxak buru-tuko dira eta, aldi berean, kontinente guztie-tako emakumeek oihal-puskaz osatutakomanta handi bat ehunduko dute.

Gutuna gobernuei eta erakunde politiko,ekonomiko eta gizartekoei emakumeen kon-trako indarkeria eta pobrezia desagertaraz-teko aldaketa sakonak egin ditzatzen erabili-ko da.

2005e

ko

Emakumeen Munduko Martxa emakumeen kontrakoindarkeria eta pobrezia ezabatzeko lan egiten dutentaldeak biltzen dituen ekintza feministen sarea da.

16 nazio eta lurraldetako 5.500 emakume taldebaino gehiago daude sare horretan. Herrialdeetako,

nazioetako eta mundu osoko mugimenduetangogoz egiten dute lan eta, aldi berean, emakumeek

gizartean betetzen eta bete behar duten rolariburuzko hausnarketan sakontzen ari dira.

Page 21: K40 2005 05

gizartia 21

Iaz, Euskal Herrian Plataforma bat eratu zen taldefeminista, sindikatuen idazkaritzak eta emakume taldebatzuekin. Plataformaren helburua, Munduko Mar-txan parte hartzeaz gain, Euskal Herriko emakumeeneskubideen aldeko gutuna gauzatzea da, ahalik etaemakume gehienek parte hartuz eta indarkeria, pobre-ziaren femenizazioa eta gure herrian ematen dengatazka politikoa ardatz gisa hartuz.

Iaz, Plataformak gogotsu egin zuen lan eta Mundu-ko Gutunari bere ekarpenak egin zizikion. VigokoTopaketetan parte hartu zuten, hori izan baitzen2004ko maiatzean Martxak antolatutako lehenengoekintza Europa mailan, etorkizuneko Europa Ituna lan-ildo nagusia izan zelarik. Espainia eta Europako besteherrietako milaka emakume bildu zituen Vigoko forohorretara Plataformak bi dokumentu aurkeztu zitueneztabaidarako. Horietako bat Europako Itunari buruz-koa izan zen eta bestea berriz ekologiari buruzkoa.

Jardunaldi horietan beste gai ugari ere tratatuziren, hala nola, indarkeria, pobreziaren feminizazioa,inmigrazioa, ekologia, hezkuntza, askatasun sexualak,antimilitarismoa, gazteria, osasuna eta eskubide erre-produktiboak.

Plataformak datozen hilabeteetan burutuko direnlanak eta datak jarri ditu. Duela gutxi, 2004 abendua-ren 10ean, hain zuzen ere, Kigalin, Rwandako hiribu-ruan, Gizateriarentzako Emakumeen Munduko Kartaonartu zen. Emakumeen Munduko Gutunaren onarpe-narekin, 2005 urtean zehar aurrera eramango direnekintzak hasita daude dagoeneko:

• 2005eko martxoaren 8an, Munduko Gutuna Brasi-letik abiatu zen eta maiatzaren 24tik 27ra Martxarenerrelebua Euskal Herrian izango da.

• 2005eko urriaren 17an Emakumeen MundukoGutuna eta Elkartasunezko manta Burkina Fasora hel-duko dira Munduko errelebuaren amaiera izanik.

Aipatu bezala, Emakumeen Mun-duko Martxa maiatzaren 24an iritsikoda gure artera, Karrantzan emangozaio ongi etorria eta handik EuskalHerria zeharkatuko du Martxak, ber-tara iristen den lekuetan era guztieta-ko ekitaldiak antolatuko direla. (Ikusegitarau osoa htpp://www.emaku-memartxa.org/ web orrian).

Ez dira lau katu, hogeita hamalaupartaide dira Martxa honetan burubelarri lanean ari direnak, emakume-taldeez gain, sentsibilitate desberdi-neko herri plataformak, koordinado-rak eta sindikatuak.

Zure elkartasuna adierazi nahi iza-nez gero, kasu egin herri desberdine-tan antolatuko diren ekitaldiei.

Gora Munduko Emakumeak!!

Page 22: K40 2005 05

kirola22

Mutriku F.T.azken txanpan

Kirola beti izan du gustuko Edurnek... Urtebatzuk pasa dira HFEI edo INEF ikasketak eginnituela eta karrerako azken bi urteak kirol batizuzendu behar eta futbola aukeratu nuen. Aurre-tiaz atletismoa egiten nuen baina futbolak betierakarri izan nau. Bi urte hauetan neska bakarranintzen 30 mutilen artean baina horrek ez ninduenkikildu inondik ere. Ikasketak bukatu nitueneanlanean hasi eta era berean areto futbolean hasinintzen. Handik denbora batera Mutriku F.T.tikdeitu ninduten ea nesken taldean jokatu nahi nueneta baietz esan nien.

Bost urte inguru jokalari gisa aritu ondorenjauzia emateko gogoa sartu zitzaion... Urteak pasaahala jokatzeari lagatzea pentsatu nuen baina ez nuennahi futbola utzi eta orduan entrenatzaile prestaketakegitea pentsatu nuen. Han ere ez nuen beste neskarikaurkitu eta lehenengo urtean 44 mutilekin aritu nin-tzen eta bigarrenean 24rekin. Egin ditudan bi urteetan3. mailako taldeak entrenatzeko balio dit, orain azkentitulua falta zait eta hori lortzera joko dut, horrek 1.mailako taldeak entrenatzeko ahalmena emango dit,hor dago nire erronka.

Negu gogorra izan da aurtengoa eta hori ondoprobatu dute Mutriku F.T.eko neskek... Asteanhirutan entrenatzen dugu, astelehen, asteazken etaostiraletan. Ez da giro izan ez Ondabarron baina, egi-ten zuen eguraldia eginda ere, hutsik egin gabe aritugara entrenatzen. Egia da taldeko guztiak ez direlaentrenamenduetara etortzen, batzuk kanpoan ari diraikasten, beste batzuk errreleboka lanean... zaila da.Institutuan dabiltzan gazte horiek ez dute hutsik egi-ten eta aurrera egin behar. Nik gehiago entrenatunahiko nuke baina ezin da, ez gara profesionalak.

Aldageletako giroan gauzak desberdin... Oso giroona dugu gure artean. Gazteenak 14 urte eta zaharre-nak 27 inguru, adin desberdintasuna badago ere ez duinolako arazorik sortzen. Zaharrenek gaztea babeste-az beren esperientziak erakutsi diena azaltzen dieteeta gazteak berriz ikasteko desiratzen daude. Harmo-nia politean aritzen gara aldageletan zein zelaian.Behin edo behin parrandaren bat edo egin izan dugueta oso ondo pasatu dugu elkarrekin. Oso neska ardu-

Gizonezko entrenatzaileak oso pater-nalistak bihurtzen dira batzuetan

nesken taldeekin; ahaztu egiten zaieeuren funtzioa entrenatzea dela

nDenboraldi borobila daramatela esan daiteke, hor daude emaitzak.Muxutruk ari dira futbolean, euren afizioa da eta euren ordu libreakhorrexetan sartzen dituzte: futbolean. Eskarmentu handikoak batzuk,hasiberriak besteak, denek helburu bera, finalera iristea. Taldeabideratzen eta entrenatzen, Edurne Burgoa.

n n

nn

Page 23: K40 2005 05

.ko neskak23kirola

ratsuak direla esango nuke, badakite bezperan pasatuegin badira zelaian eurak izango direla gehien sufritu-ko dutenak eta oso kontuan izaten dute hori.

Entrenamenduez gain teknikak ere izango dueraginik emaitzetan... Ez dut teknika berezirik era-biltzen. Entrenamendu guztiak prestatuta eramateazgain helburu batekin joaten naiz, arlo taktikoa, fisi-koa... hurrengoan teknikoa... baina beti egoten diraaldaketak eta dudan jendera mugatu behar dut. Den-boraldi hasieran korrikari ematen diot garrantzia, gor-putza ohitzen joateko, gero gehiena baloiarekin... fut-boleko mugimenduak landuz... luzaketak... denetikpiskat. Dena den esan, guzti honetan ez nagoela baka-rrik, entrenatzaile ofiziala ni izan arren Amaia Elosegiklaguntzen nauela nire lanean, bera gabe ez dakit mol-datzerik izango nukeen.

Futbolak indar handia badu ere oraindik zailanesken taldeak ikusle uholdeak eramatea...Neguan eguraldi txarrarekin gehiago kostatzen zaiojendeari ikustera joatea baina azken aldi honetan ezingara kexatu. Orain oso partida gogorrak jokatzen arigara, oso ondo gabiltzan arren emaitzak oso justuakdira eta eguraldia lagun jende gehiago hurbiltzen dafutbol zelaira. Bestalde ikusleak ohitzen ari dira neskakfutbolean ikusten baina oraindik bide luzea dago egi-teko. Gogoan dut ni jokatzen hasi nintzenean osokomentario matxistak entzun behar izaten genituela.Egun jendea bareago baina hala ere partida bakoitze-ko beti izango dut emakume entrenatzailea izateaga-tik nire lanarekin sartuko den norbait. Edozein gizo-nek, nahiz eta titulurik ez izan, nahiz eta ikasi gabeaizan, pentsatzen du ni baino gehiago dela eta beti

esango dit zer egin behar dudan... izan daiteke zale-tua, baita entrenatzen dabilen edo ibili den bat ere,eta ez dit batere graziarik agiten.

Bestalde, nesken futbolak indarra hartzeko elkarteedo kluben mentalitatea aldatu egin behar da, guk ezdugu mesederik eskatzen taldea eskatzerakoan, gureeskubidea delako eskatzen dugu. Egia da lehen neskagutxik egiten zuela futbolean eta hori, zorionez, alda-tzen doa.

Denboraldia amaitzear eta urduritasuna azale-an... Aurten oso motibatuta eta ilusioz beterik gabil-tza. Lehenego fasean bigarren geratu ginen gure tal-dean, gure aurretik Realeko neskak. Orain bigarrenfasean gaude, igoera fasean eta gure taldean bigarrengoaz, puntu bakarrera lehenengoarenetik. Beste tal-dean, berriz, Reala doa buruan. Gure helburua finale-ra iristea da, hau da, Donostiako Intxaurgiri irabazteaeta igoerako partida Realarekin jokatzea, badakiguRealak Gipuzkoako joklaririk onenak dituela, bainahorretara goaz. Duela urte batzuk ere mailaz igo ginenbaina ez geunden maila hartan jokatzeko prestatutaeta, gainera, aurrekonturik ere ez geneukan... bainaesperientziak asko erakutsi zigun. Bestalde, nazioarte-ko txapelketetan ere izan gara, aurten ez gara inorajoan baina bi urtez Frantziako Cognacera joan gara,lehendabiziko urtean finalera iritsi ginen baina penal-tiz galdu genuen txapelketa. Iaz berriz irabazi egingenuen.

Behin hitzegiten hasi eta ezin gelditu. Gauzaugari geratu dira esateke. Kalaputxik zorterikonena opa die Mutriku F.T.ko neskei eta ea “txa-peldunak oe, oe, oe...” kantatzekotan garen, me-rezi duzue eta.

Nik neska entrenatzaileak ikusi nahiditut taldeetan

Noizean behin, gure eskubideakgogorarazi behar izaten dizkiegu

zuzendaritzakoei kontuan har gaitzaten

n n

nn

Page 24: K40 2005 05

zorion agurrak

LAIA1Zorionak Laia! Etamuxu haundi bat. Zuere txikia izan zineneta hartu pazientziapixka bat nirekin, kon-forme?. Nora.

LAIA2(I) Zorionak Ondarrua-ko eta Mutrikukofamiliakoen partez.(II) Zorionak potxola!Ondo pasa eguna.Afaixa noiz? Gu prestgoz, e! Ta ordua danobixua topatzeko.Ah! barkau badakazuta, je je. Muxus, kua-drilakuak.

FELIPA, JOKIN eta ANDERZorionak amona Felipa, aitatxo Matxet eta Anderpitxurrinoari maiatzean urteak betetzen dituzue-lako. Ondo pasa eta bazkari eder batekin ospatu-ko dugu.

MIREN eta ARMANDOElkarri baietz esan ondoren elkar lagunduz aurrera izan dezue famili on batosatzeko aukeramerezitako ospakizunadugu gaurkoa gaineraberrogeita hamar urterairitsi eta oraindik bioklehengo maitasun berberahartu zazue besarkada bat agurrarekin batera. Famili osoaren partez, Zorionak!

ZORIONAK GUZTIOIMaiatzaren 8a egun handia izan zen guztiontzat: katekista, apaiz, guraso,familiko eta bereziki ume guztiontzako. Izan dezazuela etorkizun on-onaguztiok.

denborapasak

Page 25: K40 2005 05

argazki zaharrakargazki zaharrak

Hiru lagun Arraten

Pedro “Ibiri”, Pedro “Ziñua” etaTxomin “Irabaneta” Arraten.

Pedro Txurruka “Ziñuak” utzitako argazkixa

1949ko maiatza- Sare konpontzaileak

Ezkerretik hasita: Maria “Gorra”, Mar-tin Basurko “Mutua”, Malen Arrizaba-laga “Martin Txiki”, Begoña “Kalala”,Mª Teresa “Pedro-Ondarru”, NikolasArrizabalaga, Martin Arrizabalaga.

Begoña Kalalak lagatako argazkixa

Page 26: K40 2005 05

2626 agenda

maiatza eekaina

Kalaputxi, 38. zenb.

KALAPUTXI egiten parte

hartu nahi baduzu,

deitu 635748393telefonora.

Gustura hartuko zaitugu!

maiatzak 26, eguena

Kosme Damian Txurrukari buruzko jardunaldienbarruko hitzaldia:“Itsas-armada, Merkataritza eta Zientzia euskalIlustrazioan”Hizlaria: Jesús Astigarraga GoenagaArratsaldeko 19:00etan Zabiel Kultur Etxean.Hitzaldiak gazteleraz izango dira.

maiatzaren 19tik 29ra

Bittor Furundarenaren margo-lanen erakusketa,Zabiel Kultur Etxean

ekainaren 3tik 12ra

Arte eskolaren urte bukaerako erakusketa.Urtean zehar egindako lanak.

ekainak 3 eta 4, barixakua eta zapatua

GARAGARDO FESTAMutrikuko Tabernarien Elkarteak antolatuta

ekainak 7, martitzena

Ipuinaren ordua, Oihulari Klonw taldearen esku-tikArratsaldeko 5etan Zabiel Kultur Etxean

ekainak 11, zapatua

TRAINERUEN ESTROPADA arratsaldeko16:30etan.Mutrikuko Udalaren Ikurriña.

ekainak 12, domeka

Arnoko I. mendi lasterketa.

ekainaren 16tik 26ra

EUSKAL Jantzien erakusketa Zabiel Kultur Etxe-anGure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta etaErrenteriako Iraultza Dantza Taldeak lagunduta.

ekainak 19, domeka

XXIV. UMEEN EUSKAL JAIAGure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta

ekainak 23, eguena

Gaueko 22:30etan hasita, SAN JUAN SUA,Musika Bandak girotutaJarraian, “Numenes” taldearen kale ikuskizuna

EskolakogazteenANTZERKIJARDUNALDIAKMaiatzaren 21ean, gaueko22:30etanMaiatzaren 23an, goizeko 10:00etanEkainaren 3an, goizeko 10:00etanEkainaren 4an, arratsaldeko 18:00etan

Emanaldi guztiak Zabiel Kultur etxean.Zuzendaria: Marisa Martinez

MENDI IRTEERAKMAIATZAK 22, domeka

Mendi irteera haurrentzat: Finalista jaiaOndarroanEskola kirolak antolatuta

MAIATZAK 29, domeka

Mendi irteera: Badaiako mendikatea (Araba)Burumendi Mendi elkarteak antolatuta

EKAINAK 19, domeka

Larrau Gaina-Ori-Chalet de PedroBurumendi Mendi elkarteak antolatuta

UZTAILA 1, 2 eta 3

Peñalara (Guadarrama)Burumendi Mendi elkarteak antolatuta

Page 27: K40 2005 05
Page 28: K40 2005 05