8
2002. urteko uztaila. dohaineko alea 02

metak02eus

Embed Size (px)

DESCRIPTION

metak01eus

Citation preview

Page 1: metak02eus

2 0 0 2 . u r t e k o u z t a i l a . d o h a i n e k o a l e a 0 2

Page 2: metak02eus

Bigarrena, Metakzinearen bigarren alea da eta apurkaapurka berau zuri zabaltzea gustatuko litzaiguke,zure iritziak jaso eta zergatik ez zuri ere ahotsaematea gure orrialdeotan. Ez da gure asmoa gutunenatal bat zabaltzea baizik eta zure hausnarketak etaaipuak jasotzea, eta argitaratzeko ekarpeninteresgarririk jasoz gero berau Metakzineanplazara tzea, he lb idea b ida lkete tarako;[email protected]. Beraz edozeingauzari buruz idatzi nahi badiguzu, ekin.Azkenaldi honetan hainbeste hitz egiten denpirateriari buruz ere lerro batzuk utzi nahi genituzke,ez dugu toki askorik egia esan, baina hainbestepolizi operazio eta multinazionalen kanpainenaurrean benetako debatea-edo alde batera uztenari gara. Betidanik multinazional handiak izanditugu musikaren piratak, inondik inora ezbaitituzte egileak babestu, diru azkarrarenizenean edozer izan zitekeen (daiteke) zilegi,eta egun egileen duintasunaren izeneaneskatzen zaigu eurek asmatutako kopiagailuaketa CD birjinak ez erabiltzea musika kopiatzeko.Diskoak bere balorea galtzen ari dira, heinhandi batean multinazional horiek bultzatuta.Kantuak saldu nahi izan dizkigute, ezinbestekokantuak, udarako kantuak, iragarkietakokantuak, modako kantuak... Jakina salmentengainbehera honek guztiok harrapatu gaitu,eta diskoetxe txikiak egoera zail oso batenaurrean ipini. Pirateria, pirateria non nahiagertzen zaigu, eta bitartean diskoakgarestitzen duen eta luxuzko artikulutzatjotzen duen BEZa jaisteaz inork ez du txintikere esaten.

Bien bitartean, hemen segitzen dugudiskoak mimoz argitaratzen, kasik erditzen,musikagintza duintzeko guri dagokigunahaleginean.

ED ITOR IALA

metakzineArgitaratzen du: MetakTestuak: eragin.comDiseinua eta maketazioa: MetartAzaleko argazkia: Xabi Angós

MetakEguzkitza karrika 13, 20.304 Irun. EHTel: 34 943 63 31 37 • Fax: 34 943 63 31 30

[email protected]

4 selektah

kolektiboa

6 sen

8 TT L.t.

10 EH sukarra

12 esan ozenki

13 Berriak

15 Agenda

Page 3: metak02eus

Esperientzien etorbidetik paratu diozue izenburu bigarren

lanari. Lehen diskoa atera zenuenetik ikasitakoaren

ondorio?Bai, hori islatu nahi izan dugu pixka bat. Hainbat gauzen artean nabarmen

gelditu da ikasi dugula, bai musika egiteko orduan, bai bizitzaz eta

musikaren esparruaz, bai kontzertuak ematean pairatu ditugunetaz edo

estudioetan izan ditugun esperientzietaz.

Zuen hitzen jo puntuan managerrak, soinu teknikariak eta

antolatzaileak daude. Horren gaizki tratatuak sentitu al zarete?

Batzuetan bai. Beste batzuetan, aipatu behar dugu oso jende ona dagoela

lanean eta horiei esker ere hemen gaudela gu, bai kontzertuetan eta

bai musikagintzan. Baina gero, badaude ere halako pertsona beltz eta

jasangaitz batzuk. Gainera, hip-hoparen zeran berriak izanik, askok ez

gaitu ulertu. Eta jende askok ulertzen ez duenaren aurrean beti du ixtearen

edo baztertzearen jarrera.

Zein da hartu behar duzuen jarrera jende horren aurrean?

Ez gaitzatela horrela tratatu guk ere ez baitugu inor horrela tratatzen. Jende umilarekin umilki

arituko gara eta harroputzekin harroputz.

Ezbaian zegoen taldearen jarraipena. Gainditu ere egin duzue antza.

Zurrumurruak egon ziren hortik, Selektah amaitu zela-eta. Bai, gure arazoak izan genituen.

Kontutan izan behar da Euskal Herrian bide hau jorratzen dugun bakarrak garela, euskaraz

egiten dugun bakarrak. Hori horrela izanda, gauza komun hori izanda, beste gauza askotan

oso diferenteak gara eta oso urrun bizi gara. Horrek konflikto asko sortzen ditu. Baina, guztiaren

gainetik, oraingoz proiektu komun batean gustura gaude, elkarren beharra dugu eta horretan

segituko dugu.

Kataluniako Porta estudioetan Tony ekoizlearen eskutik grabatu ahal izateak

zer aldaketa ekarri dizkio azken emaitzari?

Soinua gehien bat. Instrumentu bakoitza bere mailan, bere neurrian egotea bolumena edo

ekualizazio aldetik. Guk baseak grabatzen ditugu, baina gure tresnak ez dira oso onak eta ez

gara oso iaioak ere, soinuaren mundua oso mundu sakona baita. Belarri iaioa behar da hori egiteko.

Euskal Herrian ere teknikari onak daude, baina gure beldurra da rockaren munduan oso sartuegi

edo ohiturik ez ote dauden.

Lehen diskoarekiko zeintzuk dira aipatuko zenituzkeen aldaketa nagusiak?

Gauza bat argitu nahiko nuke. Akaso jende askok pentsatuko du hobekuntza estudioarengatik

dela, eta hor, aldiz, meritua lauona da; lauok baseak egiten hobetu dugu, eta errimak egiten ere

bai. Soinua estudioak hobetzen du, baina entzuten dena guk egina da. Bestalde, disko hau

baikorragoa da, bai doinu aldetik, bai musikagatik. Alaia iruditzen zait. Koloretsuagoa ere bai, anitza,

eta akaso mundura gehiago irekia.

Lehen diskoan gertatu modura, Nafarroako alderdi nagusiarekin eta gobernuarekin

tematu zarete oraingoan ere. Hori ez da aldatu.

Bai. Zuk esan bezala, tamalez hori ez da batere aldatu. Izugarria da gertatzen ari dena. Lehenbiziko

kantua egin nuenean motz gelditu nintzen, bigarrenean ere motz, ez dakit zenbat kantu egin beharko

ditudan edo inoiz iritsiko ote naizen deskribatzera hemen dauden politikari hauen gorrotokeria-edo.

Aizkorak zorroztuta datoz Wanka, Molte,

D.Z., eta Daddy Jeff. Eskarmentuak zorroztu omen ditu, eta finago

bihurtu bide batez -zorroztasun horren karietara- eleak eta errimak,

doinu eta oinarriak, scratchak eta bestelakoak. Izan ere, Selektah

Kolektiboak bere proiektua sendotu eta emaitza indartu du bere

bigarren diskoan, Esperientzien etorbidetik. Kataluniako

La Porta estudioetara joan dira oraingoan diskoa grabatzera,

non Tony Claret izan duten teknikari. Gainera, kolaboratzaile

franko ibili da mikroari sua aterarazten: Payo Fornieles,

Eddie (7N7C), Yacine (Cheb Balowsky), Anika, La 13-14

eta Lester, Selektah Kolektiboak bere egiten dituen

irekitasuna, elkartasuna eta aniztasunaren aldarri eta

adierazle. Horregatik ere, euskaraz gain, espainola, katalana,

ingelesa, frantsesa eta arabiera entzuten ahal dira diskoan

zehar. “Lan honekin zabaldu nahi dugu aurrekoarekin

landatutako hip-hoparen hazia eta baita mugak apurtueta euskal hip-hopa kanpora atera ere”, dio Wankak.

SElektahkolektiboa

Selektah Kolektiboa CD“Esperientzien etorbidetik”

ErrimarenOrena

Page 4: metak02eus

barnetikkanpora

Sen “Gaizki Esanak...” CD - MC

SEN“Nolabait, gure asmoa taldeari bizitasunbat ematea zen, alegia, taldea bizirikdagoela adieraztea”, dio Sen taldekogitarrista eta konpositore HaritzHarreguyk beren disko berriaz galdetzenzaionean. Berriki argitara emandakoGaizki esanak... izenburuko lanakbigarrena egiten du gipuzkoarrendiskografian, baina talde egonkor etasendotu gisa ateratzen dute lehena delaesan genezake. “Aurreneko diskoan, kantuaketxean osatu nituen. Gero, taldea moldatu,

gainontzeko taldekideek kantuok ikasi eta zuzenean sartu ginen

estudiora. Azkeneko momentuan baxu jolerik gabe geratu ginen

eta estudioko musikari horietako bat hartu behar izan genuen, Mikel

Artieda. Nire proiektu pertsonalagoa izan zen nolabait esatearren.

Orain, bigarren disko honekin sumatzen da taldeak urte t’erdi daramala

jotzen, eta nabarituko dela pentsatzen dut, bai soinu mailan bai

konposaketetan”. Hala ere, lehen disko horrek ikusmin dezentekoa

sortu eta hainbaten arreta bereganatu zuen. Emozioen aldeko hautua

egina zuten ordurako, nabardurak nabardura bigarren disko honetan

ere errepikatzen den kontua. Hala, kantu gitarrazaleak dakarzkigute

berriz, doinu trinko eta melodia sakonez uztartuta, zeinak Aitor Uriarte

ahots markatuaren menpeko bihurtzen diren sarri, multzo osoari halako

argi-ilun intentsitateak inprimatuz. Azpimarratzekoa da baita ere, hiru

kantutan darabilten hari laukotea giroak-eta sortzeko.

Barnetik kanpora egina da Gaizki esanak... hitzei naiz melodiei

dagokienean. Izan ere, konposatzeko tenorean, Haritzek barrualdera

jotzea nahiago baitu nonbait: “Ez dut ezer bilatzen. Nahikoa malenkoniatsu

ateratzen zait. Triste nabilenean konposatzen ohi dut. Momentu

baxuagoetan irakurtzeko, gitarra jotzeko... aprobetxatzen dut, eta hortxe

ateratzen dira kantuak”. Hitzek ere, joera hori erakusten dute. Barnealdera

begirako sentimenduak izan ohi dira, nahiz eta alderdi positibo batetik

heltzen saiatzen diren, problema kontatu bai, baina haren soluzioa ereematen dutela. Hitz kasik denak AitorUriarterenak dira, JosAnton Artze, JuanLuis Zabala eta Jon Garmendiarentestuetara ere jo dutelarik batzu-batzukegiteko.Ez gara hortaz,JosebaSanSebastianek(lehen diskoa grabatu bezain prontotaldean sartu zen baxu jolea), AihekoZubimendik (bateria), Haritz Harreguyketa Aitor Uriartek osatu laukoteaz gaizkiesaka hemen hasiko, lan benetanpotoloa osatu baitute. Zalantzarik gabe.

Page 5: metak02eus

Urtebetez eszenatokietatik urrun ibili zarete. Zer dela eta?

Bost, sei urtez etengabe jotzen aritu ondoren, etenalditxo bat egiteko ordua bazela erabaki

genuen, hausnarketa egiteko. Normalean beharrezkoa da, talde guztiek egiten dute etenalditxo

bat noizbehinka, eta hori zen gure asmoa: urte bat geldirik egon eta taldearen norabideaz

pentsatzea.

Hausnarketa horren ondorio Minus da. Zer kontzeptu dago izen horren atzean?

Alde batetik, guretzat Minus urte honetan gertatutakoaren isla izan da. Hau da, nahiko

ohitura bageneukan astero furgoneta hartu eta kontzertuak eta kilometroak egiteko,

eta dinamika horretatik aldentzea eta egoera berrira ohitzea nahiko latza izan da

guretzako. Gero, horren ondorioz ere aldaketa batzuk etorri direnez, Minus honen

bitartez hori guztia kanporatu nahi genuen. Nahiz eta Minus negatiboa eman,

guk positiboa bihurtzen dugu, hau da, sentsazio horien kanporatze eta berbideratze

bat izan da.

Nola eragin du baxu jole eta estudio aldaketak diskoaren

soinuan eta musikan?Haritz eta Lastra teknikari ezberdinak dira eta ezagututa pixka bat zelan egiten

duen lan batak eta besteak nabaria da aldaketa dagoela. Bestalde, irailean

edo urrian hasi zen David baxu jolea gurekin. Nahiz eta kantak zegoeneko

eginak egon, lokalean denbora eta egun pilo bat eman du eta hori nabaritzen

da diskoan ere. Primeran egokitu da taldearen dinamikara eta uste dut

naturaltasunez gertatu dela aldaketa hori.

Nola da Minus diskoa musikari dagokionez?Orokorrean oso disko intuitiboa dela uste dut. Bilatu ditugu ere bide berriak,

agian nabariena ahotsen tratamendua da. Disko honetan ahotsek melodia

gehiago daukate eta ahots joko gehiago sartu ditugu. Gero, kantatzeko modu

ezberdinak erabiltzen saiatu naiz. Kantuak egiterako orduan prozesu nahiko

intuitiboa erabili dugu. Lokalean jotzen ari ginenean kanta amaitu behar

zuenean amaitzen zen, filtro arrazional hori pasatu barik, zeinaren bidez

kantak laburragoak izan behar direla esaten dugun, edo agian zati honetan

ez dugula hainbeste denbora eman behar eta hau moztu egin behar dela...

Kantak zetozen moduan islatzea nahi izan dugu.

Letrak osatzeko orduan ere aldaketa nabarmena. Idazle

lagunengana jo duzue: Kirmen Uribe, Jon Maia, Unai Iturriaga...

Lehenengo asmoa ez zen jende honengana jotzea. Gu geu hasi ginen testuak

egiten, urte honetan gertatutako sentsazioak islatu nahi genuelako. Ikusten genuen

gure burua larregi ispilatua idazten genituen testuetan. Nahiko deseroso sentitzen

ginen hain garbi islatuta eta objetibotasun pixka bat nahi genuen. Orduan guztiekin

gelditu ginen eta bakoitzari gauza bera komentatu genion: zer den Minus, zer gertatu

zaigun urte honetan eta zelako sentsazioak bizi izan ditugun... Bederatzi ikuspuntu

ezberdin nahi genituen gai beraren gainean.¹ l.t. “Minus”

Hausnarketasakon baten emaitza da Minus, ¸ LT taldearen laugarren lan

luzea. Urtebetez eszenatokietatik kanpo izan da Mungiako taldea, nahita, orain

arteko ibilbideaz gogoeta egiteko. Bien bitartean, baxu jolea aldatu dute (David

Gonzalezek Txarliren postua bete du) eta baita soinu teknikaria ere (Haritz Harreguy

ibili da Garaten ardura hori bere gain hartuta). Minusek bederatzi kantu luze eta

sakon biltzen ditu, egitura konplexu samarrekoak, non melodiek presentzia

handiagoa daukaten. Indar erakustaldia, zinez, Mungiarrek dakartena. Gainera,

estreinakoz, ekoizpena taldeak berak hartu du bere gain oso osorik. Honi eta

besteari buruz mintzatu zaigu Rafa Rueda, abeslari eta gitarra jolea.

CD • MC

Page 6: metak02eus

bi bider bizi

EH Sukarra CD“Galtzailearen egunak”

EH Sukarra nahasmendu antzuetatik ihes egiten duen talde horietako bat da. Egitura sinpleak

eta melodia erakargarriak bezain eraginkorrak baliatzen ditu, rock and rollaren berezko energia

zurgatu eta transmititzeko, entzulearen belarriak zuzen joaz. Osagai apartekorik gabe, horretan

baitatza rock and rollaren izpiritua. Eibartarrek seigarren lana aurkezten dihardute oraintsu,

Galtzailearen egunak, Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatua eta Mikel Gorosabel

Nortonek berak ekoitzia.

Gauza ororen gainetik, disko zuzena osatu du EH Sukarrak, zeina hamar kantu bizi, motz eta

azkarrez osatua den. Batere freskotasunik nola ez galtzeko leziotzat ere har dezakegun diskoa,

heldutasunetik egina dela kontuan hartuta, eibartarrek hamahiru urteko ibilbidea

baitute bizkar-gain. “Disko rockeroa egin nahi genuen eta gustukoen

daukagun estiloa jorratu dugu. Aurreko lanean ere gure estiloa lortu

genuen eta uste dut oraingoan berau sendotu eta finkatu egin

dugula. Jendeari orokorrean asko gustatu zaio, baina denek

kañerotzat hartu dute. Guk behintzat oso gustura gelditu gara,

eta ez dut esaten loreak botatzearren, baina disko borobila dela

uste dut”, azaltzen du Nortonek, abeslari, gitarra-jole eta

kantugileak. “Freskoa ere bada. Estrukturetan-eta burua larregi

ez jatea izan da erabili dugun kontzeptua. Hau da, hasiera, erdia

eta bukaera egitea zati arrarorik egin gabe. Sinple egin nahi

genuen”.

Asier Serrano (taldea oso gertutik ezagutzen duen laguna) arduratu

da testuak taxutzeaz. Musika bezala zuzenak dira hitzak ere.

Gizarteak galtzaile izendatu dituen bederatzi pertsonai bildu dituzte

diskora. Nortonek zehazten du: “Gizartearentzako galtzaileak

direnak, baina ez guretzako. Adibidez, kantu bat heriotza

zigorrera kondenatua dagoen gizaki bati buruzkoa da, edo

maitasun falta daukan gazte baten historiari buruzkoa beste

hori. Holako pertsonek beti badute zer irakatsi. Beraien

arazoarengatik seigarren sentimen bat-edo garatzen dute.

Ideia zera da: pertsona hauek beste pertsonak aberastu

egin ditzaketela”.

Ohi dute moduan, gogo biziz eta ez indar gutxiagoz

jalgi dira plazara Norton (ahots nagusia eta gitarra),

Cesar (baxua eta ahotsak), Fakun (bateria eta

ahotsak) eta Olaba (gitarra eta ahotsak). Eta

xehetasunik ez galtzeko, CD-Rom interaktibo

batez lagundu dute diskoa, non kantuen

letrak, taldearen historia eta kideen argazkiak

biltzen diren.

Eh sukarra

bi bider azkar,

Page 7: metak02eus

EsanOzenkirenmodu onekoakMetak diskoetxeak Esan Ozenki Records-enkatalogoa osatzen duten disko guztien salneurriajaitsiko du. Aipatu beherapena lau fasetan burutukoda eta lehendabizikoa ekaina hastearekin bateraabiatu zen jada. Helburua 2003. urtearen amaierarakodisko guztiek 8,5 euroko prezioa izatea da.Beraz, hurbilen duzun disko dendan 29 erreferentziaaurkituko dituzu prezio berri honekin, besteak besteNegu Gorriak, Dut, Kortatu, Etsaiak, Anestesia etaBap!! bezalako talde esanguratsuekin.

LEHEN FASEALehen: 13,25 ¤

Orain: 8,5 ¤

- Delirium Tremens (Bilbo zuzenean)- Negu Gorriak (Borreroak baditu milaka aurpegi)- EH Sukarra (EH Sukarra, Sua urtzean)- Su Ta Gar (Hortzak estuturik)- Etsaiak (Etsaiak, Askatasun taupada)-Bap!! (Zuria beltzez + Bidehuts... etxehuts)- Anestesia (Gorrotoaren ahotsa, Erantzun)- 2 Kate (Bide laburra)- Baldin Bada (Erraien iraultza)- Rip (Ihesari aurre egiten)- Banda Bassotti (Avanzo de cantiere)- Deabruak Teilatuetan (Itsumutugor, Deabruak guarda)Kashbad (Kashbad, Hesiak)- ¸ L. T. (¸ L. T., Denbora, 3)- King Mafrundi (Diah!) Joxe Ripiau (Karpe diem)- Skunk (Lankktalo)- Beti Mugan (Batzen)- Kortatu (Kolpez kolpe)- Jabier Muguruza (Fiordoan)- Dut (Askatu korapiloa)- Barrio (B.S.O)

Selektah Kolektiboaeta Manu Chao DonostianSelektah Kolektiboak eta Manu Chaok uztailaren8an joko dute, Donostiako Illunbe zezen plazan.Bestalde, Selektah Kolektiboak, Kuraiak eta¸ L.T.-k Arrosako EH Zuzenean joko dute.Ekainaren 28an taularatuko dira talde hiruak,festibalaren lehen egunean, hain zuzen ere.Piztu elkarteak antolatuta, hiru egunez luzatukoda jaialdia (ekainaren 28tik 30ra), zeinean NoirDesir, Anje Duhalde eta Amparanoia izanendiren besteak beste.

Fermin Muguruzak akabera eman dio jada bere hurrengo

lana izanen denaren grabazio prozesuari. Maiatzaren

13an ekin zion diskoa grabatzeari eta hilaren 24ean

bukatu, nahasketak izan ezik, gerorako utzi nahi izan

zuelako zeregin hori, astebeteko atsedenalditxoa hartu

ondotik. Tartean musikari andana pasatu da estudiotik,

Ferminek aitzinera eramaten dituen proiektuetan gertatzen

den lez. Aniztasuna falta ez dadila. Garate estudioak

izan dira prozesu honen guztiaren lekuko eta Kaki

Arkarazok teknikari lanetan jardun du.

Grabazioaren gaineko xehetasun gehiago nahi izanez

gero, www.esan-ozenki.com/fm helbidean Ferminek

grabazio egunetan idatziriko egunkaria irakurtzen ahal

da.

Bestalde, Fermin Muguruza Dub Manifest taldeak joan

den 2001eko abuztuaren 3an Montrealen emandako

kontzertua entzun eta ikusgai dago honako helbidean:

www.bandeapart.fm

Fermin Muguruza berriro kantxara

Arg

. Dan

i Bla

nco

berriak

Page 8: metak02eus

KontzertuakKuraiaEkaina28 Arrosa (Euskal Herria Zuzenean) Uztaila01 Berriz (txosnak)06 Usurbil (jaiak) 10 Iruñea (txosnak)15 Barakaldo (txosnak) 20 Ondarru (kafe antzokia) 24 Orereta (jaiak) 30 Oñati Abuztua01 Lizarra (jaiak) 06 Gasteiz (txosnak) 10 Zarautz 16 Gernika (jaiak) 17 Arantza (arantzarock)18 Bilbo (gas Plaza)Iraila03 Lekeitio (plaza)13 Bermeo (plaza) 

SagarroiUztaila19 Adurtza (gasteiz)  Iraila13 Bremgarten - CH (KuZeB) 14 Berna - CH (Reitschule) 15 Zurich - CH (-) 18 Ljubljana (Eslovenia) 19 Zagreb (Croacia - Mochvara) 20 Belgrade (Serbia)  Selektah KolektiboaEkaina27 Baranain (jaiak) 28 Arrosa (Euskal Herria Zuzenean) Uztaila06 Bilbo (kukutza gaztetxea) 08 Donostia (Illunbe - zezen plaza) SenEkaina28 Sopela  29 Dima Uztaila07 Lesaka (jaiak) 15 Santurtzi (jaiak) 20 Uztaritze  27 Zubieta (jaiak) 28 Billabona (jaiak) Abuztua11 Donostia (trinitate enparantza) 

Jabier Muguruzak Plaza 2002 jaialdirako propio egindakoikuskizuna aurkeztuko du hilaren 21ean Donostiako Kursaalean.Hiru eguneko jaialdi hau antolatzen duen Jazzlek ikuskizun batmoldatzeko eskatu zion musikari irundarrari eta honek baietz,zerbait egingo zuela. Ba al daki norbaitek benetan zer ordu den?izenburuko lana da guzti honen emaitza, non testuak, musika,bideoa... uztartzen diren. Honako hauek dira Jabierrekin (gidoia,testuen aukeraketa, ahotsa eta zuzendaritza) batera ikuskizuneanparte hartuko duten artistak: Miren Aranburu (ahotsa), FelipeBarandiaran (ahotsa), Jean Louis Hargous (saxo eta klarinetebaxuko inprobisazioak), Iñigo Muguruza (bideoaren egilea), Islada(Kontzepzio eszenikoa), Raul Rodriguez (gitarra flamenkoa etamoldaketak gitarrarako).Bestalde, jaialdiaren aurtengo gai nagusia, edo abiapuntua nahibada, Ilunbeak da. Bestalde, Jabier Muguruzaren azken diskoa"Hain guapa zaude" saritua izan da Musikaren Zientziak etaArteen Akademiak aurten lehen aldiz eman dituen Musika Sarietan.Iazko euskarazko diskorik hoberena izendatu dute Akademiakopartaide guztien artean egindako bozketan. Poztekoa da. Etapoztekoa, modu berean, atal berean Ruper Ordorika ere izendatuaegotea, zeinek Manolo Garcíarekin batera bi kantu eskaini zituensarien banaketa ekitaldian.

www.musikametak.comMetaken webgunea etengabe berritu eta berregituratzenari da, eta horrela bi atal berri aurkituko dituzu datozenegunetan sartzen bazara bertara. Alde batetik MetakZineatala zabaldu da, non paperean argia ikusi berri duenfanzinearen bertsio elektronikoa aurkituko duzun, Metakdiskoetxeko abeslari, talde eta zigilua beraren azkenberriekin. Bestalde orainarte MP3ak biltzen zituen sailaaberastu da Multimedia atalarekin eta bideoen txokoaerantsirik, bi direlarik oraino aurkituko dituzunak, batetikSAGARROI taldearen X-izpiak kantuari dagokiona etabestet ik KURAIAren Biz i Gera kantuarena.

Jabier Muguruza Plaza jaialdian

Ekainaren 14a bitarte baieztaturiko kontzertuak.Zerrenda eguneratua: www.musikametak.com

*

BetagarriUztaila05 Sopuerta 11 Parlan (Fr) 12 Markina  19 Arbucies (Cat) 20 Uztaritze  Abuztua02 Vacarisses (Cat) 10 Hendaia 17 Xativa (Valencia) 24 Juneda (Cat) 31 Ortzaize Iraila06 Artzeniega 14 Vic (Cat)  EH SukarraEkaina25 Arrasate (gaztetxea) 29 Laudio (gaztetxea) Uztaila12 Eibar (amaña)  EtsaiakEkaina28 Gasteiz (aranbizkarrako jaiak) 29 Araia (jaiak) Uztaila05 Laudio (gaztetxea) 19 Zornotza (jaiak) 26 Orio (aia auzoko jaiak) 27 Forua (jaiak-txosnetan)Abuztua02 Milagros - Burgos (tinto rock) 10 Amurrio (plazan)  Jabier MuguruzaAbuztua07 Gasteiz (macheteko plaza) Iraila13 Vic (mercat de la musica viva) 14 Urduliz (plaza escuelas)   TT l.t.Ekaina28 Arrosa (Euskal Herria Zuzenean) 29 BarakaldoUztaila05 Mungia (plaza) 27 Arbona (plaza) Abuztua03 Hendaia 15 Laudio