81
PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN ETA ESPAINIAN ANSELMO ARRIETA MURO abadearen II.testamentua Amak, erahildako semea oinetan daukala, asarrez esaten du: Zer egin diozue nere semeari, nere EUSKAL HERRIARI? Azpian, 14 gizon indartsu, Euskal Herriaren alde borrokatzeko zin egin dutenak (Oteizaren eskultura eta hitzak)

PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN ETA ESPAINIAN

ANSELMO ARRIETA MURO abadearen II.testamentua

Amak, erahildako semea oinetan daukala, asarrez esaten du: Zer egin diozue nere semeari, nere EUSKAL HERRIARI? Azpian, 14 gizon indartsu, Euskal Herriaren alde borrokatzeko zin egin dutenak (Oteizaren eskultura eta hitzak)

Page 2: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

1

PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN ETA ESPAINIAN

ANSELMO ARRIETA ABADEAREN II. TESTAMENTUA.

SARRERA Bizitza luzea eman zait, gauza eder askokin. Baina nere urteen zehar ez dut benetako GIZARTE-PAKERIK gozatu. Primo de Riberaren diktadurapean jaio nintzen. Hiru urte nituen etagaldetu nion nere amatxori: zergatik botatzen dituzte gaur txapliguak? Amak erantzun zidan: “Erregea kanpora bota dutela eta Errepublika aldarrikatu dutelako”. Sei urte nituen etagertutik bizi nuen Urriko Iraultza (1.934) Nere amaren eskutik ibili nintzen aitaren bila. Goiz-goizetik desagertu bait zen. Azkenean, arratsaldean aurkitu genuen Alderdi Socialistaren Egoitzan. Asanbladan bilduta zeuden. Nere ama, hain nerbiosa zegoen, nere aita pare parean egonda ere, ez zuen ikusten. Asanblada-buruak nere aitari esan zion: “Santiago, zoaz zure emaztearekin”. Kalean etxeruntz amari ondoeza egin zitzaion. Aulki bat atara zion karlista batek. Iraultzak porrot egin zuen etaaitaren lagunak kartzelara nola eramaten zituztela ikusi nituen. Zortzi urte nituen gerra zibila atera zenian. Familia sakabanatuta, baina ni Bergaran geratu nitzan amarekin. Bombardaketak jasan genituen hilabete askotan.

Page 3: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

2

Francoren diktadurako urte luzeak etorri ziren. Eta 50 urtetan gutxi gorabehera jasaten ari gera beste gerra zikin bat, batzuentzak gerra zibilaren jarraipena dena. Egoera triste hori gaur arte dirau. Horregatik ez nuke nahi benetako pakea ezagutu gabe hiltzea. Tristea litzateke bizitza guztia, ea LAROGEI URTEAN DIKTADURA-PEAN EDO GERRA-PEAN IGAROTZEA. ZER EGIN PAKEAREN ALDE BORROKA EGIN. PAKEA IRABAZTEN EZ BADUT, BIZIA EMAN BESTEEK IRABAZI ETAGOZA DEZATEN PAKEA. *********** LOKARRI, pake Mugimentua, jaio zen lema honekin, GUZTION ARTEAN. Hau da, guztion artean mamitu behar da pake prozesoa. Euskal Gotzainek ere gogoratu digute PAKEA LORTZEA GUZTION ZEREGINA DELA. Sentidu berean alderdi politikoek adierazten digute: PAKEAREN GILTZA ZUK DAUKAZU. Bada, lantxo hau, asmo horrekin dijoa. etaTESTAMENTU GISA dijoa. Laister larogei urte egingo ditut, allegatzen banaiz. Berrogei urte damazkit Euskal Herriko pakearen alde makiña bat ahalegin egiten. Nahi nuke botak jantzita hiltzea. 1.984 urtean Ekuadorrera mixiolari bezela joan nintzen eta 19 urte han pasa ditut. Amerikara joan aurretik utzi nuen Testamentu bezela lan bat: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN, talde txiki batek egina eta, sinatuta: Eugenio Arregi, Eugenio Aguirretxe, Anton Elkoro, Luis Mari Segurola, Juli Iparraguirre eta Anselmo Arri eta , abentura hartan konprometitu ginen.

Page 4: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

3

Batzuk pentsatzen zuten, behar bada, Anselmo apaiz politikoa zela. Beste batzuk berriz, pensatuko zuten, “euskal egoera hartan, Amerikara joatea IHESBIDEA zela”. Gauzaak halaxe izanik, misioetara joanda, argitzen zen ez nintzala ain “politikoa”. ETAagiri kolektibo hori utzirk, azaltzen zen oinarririk gabeko nere “ihesbidea”. Urrutirako etaluzerarako martxa zelako testamentu gisako agiria utzi nuen. Oraingo joanaldia betirako izango da. Beraz, arrazoi haundigoa beste testamentu bat mamitzeko. Barkatu, esan dut “betirako joanaldia”. Kristaua bezela, nahi dut, neurri batean, Kristok bezela agur egitea, esanez “begira, ni egongo naiz beti zuekin, azkenengo egunera arte”. Hoiek dira S. Mateoren Ebangelioko azkenengo hitzak. Ebangelioak dio Jesusek beti maite izan zituela beretarrak, baina azkenian maite izan zituela azkeneraino, eta maitasun horren ezaugarri bezela izan zitun sorpresa bikainak. Nik ere maite izan ditut Euskalerri eta Espainia. Aingiozarren nengoela, Erroman estudiatzen zegoen lagun batek idatzi zidan, Erromara joateko, berak lagunduko nindula.. Baiña nik nahiago izan nuen Madridera joatea. Espainia barrendik ezagutzeko etahonelaxe Espainia obeto serbitzeko. Nik ere esaten nuen etaesaten dut poetak bezela “ME DUELE ESPAÑA”. Irakurtzen nuen:”Españolito que vienes al mundo, dos Españas han de helar tu corazón”. Beraz lantxo hau dijoa, ez bakarrik Euskal Herriari diodan maitasunaren ezaugarri bezela, Espaniandako maitazunaren ezaugarri bezela ere. TESTAMENTU HONEN ESTRUKTURA hartuko dut RIMADO DE PALAZIO poema liburutik, Kanziller Lopez de Ayalak

Page 5: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

4

idatzita. Pero Lopez de Ayala Gasteizen jaioa 1332 etaKalahorran hilla 1.407. Mundu nahasia bizitu zuen Ayalak. Hiru Aita Santu zeuden batera, elkarrekin borroka…. etanahi du bere gizartea salatu, aldatu. etahasten da bere pekatuak aitortzen, gero Elizarenak, gero agintarienak eta herriarenak. Ayalaren pekatuak: MATÉ E INFAMÉ, E DEXÉ AL HAMBRIENTO PERESCER, E ACORRI MUY TARDE AL SEDIENTO. SEÑOR, VUELVE TU CARA, NO CATES MIS PECADOS, CA SON FEOS E MUCHOS- E MUY DESAGUISADOS. A EL PIDO MERCED- QUE NO QUIERA CATAR LAS MIS GRANDES MALDADES, EN QUE LE FUI ERRAR; QUE NUNCA YO PODRÍA- SUFRIR NI SOPORTAR LAS PENAS QUE YO MEREZCO- SI S’ HAN DE IGUALAR. Aita Santuari buruz. AHORA QUE EL PAPADO ES PUESTO EN RIQUEZA, DE LO TOMAR CUALQUIERA- NO LOTOMA GRAN PEREZA, MAGUERA SEAN VIEJOS- NUNCA SIENTEN FLAQUEZA CA NUNCA VIERON PAPA- QUE MURIESE EN POBREZA- EN EL TIEMPO MUY SANTO- NO PODÍAN HABER UNO QUE ESTE ESTADO- SE ATREVIESE A TENER, AGORA, MAL PECADO- YA LO PUEDES VER DO SE DAN A PUÑADAS- QUIEN PODRÁ PAPA SER. Gotzainei buruz: DESQUE LA DIGNIDAD- UNA VEZ HAN LOGRAADO, DE ORDENAR LA IGLESIA- TOMAN POCO CUIDADO DE CÓMO SERAN RICOS- MÁS CUIDAN, MAL PECADO, E NO CURAN CÓMO ESO- LES SERÁ DEMANDADO.

Page 6: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

5

Apaizei buruz: SI ESTOS SON MINISTROS – SONLO DE SATANÁS, CA NUNCA BUENAS OBRAS- TU FACER LOS VERÁS. GRAN CABAÑA DE FIJOS- - SIEMPRE LES HALLARÁS DERREDOR DE SU FUEGO- QUE NUNCA Y CABRAN. Herritarrei buruz POR MUCHO QUE AYUNES – E FAGAS ORACIÓN, E OYAS MUCHAS MISAS- E MUY LARGO SERMÓN, E DES MUCHAS LIMOSNAS- A POBRES E RACIÓN, SI PAZ EN TI NO OBIERES- ESTARÁS EN OCASIÓN (PERDICIÓN) NO MATARA CAÍN- A ABEL SU HERMANO, SI TUVIERA CON PAZ- EL SU CORAZÓN NO PUEDE EL DIABLO- SER NUNCA MORADOR EN CASA DO HAY PAZ- CONCORDIA E BUEN AMOR. Azkenengo hitz hauek gogora ekarri didate gure TRANSIZIOA., Franco hil ondoren. Bere muga guztiekin, gertakizun historiko garrantzitsua izan zen. Bihotz zabaleko pertsonek bizikidetza berri bat martxan jarri zuten. Eragin handia izan zuen Hego Amerikako ETASortaldeko Europako nazio ETAn, berai ETAn ere dikaduratik demokrazia aldera igaroaldia gauzatzeko. Ayalak dio: ”En casa do hay paz, concordia y buen amor”. Digamos en pueblo donde haya paz, concordia, deseo de consenso, una gran generosidad, allí será posible una TRANSICION. etaorain bigarren TRANSIZIO AURREAN GAUDE.

Page 7: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

6

Mundu guztia guri begira dago. Suetena ots egin zenean, munduko periodikoek berria jaso zuten lehenengo horrialdean. Geyenek poza ta itxaropena azalduz Dudarik gabe, lehenengo transizioa herri askorentzat eredugarri etaeragingarri izan zen bezela, espero dugu orain beste ainbeste gertatuko dela bigarren transizioarekin. Beraz handia da gure erantzukizuna. Nere heriotza gero ta urbillago dago. Ikusiko dut PAKEAREN EGUNA? Ia 20 urte pasa nituen Ekuadorren. 1995 urtean gatazka armatua sortu zen Ekuadorren etaPeruren artean. 1998 urtean zinatu zen pakea Peru etaEkuadorren artean, 150 urte luze etan mugetako gerran edo gatazka armatuan egon da gero. etaaitortu nuen, pakea sinatu zen eguna, neretzako egunik handiena izan zela, ni Ekuadorren igarotako hogei urteetan. etaharrezkero sendo irauten du pakeak. Holako zerbait esango dut hilabete batzuk ondoren? Edo Moisesi bezela gertatuko zait neri ere : agindutako lurra ez zapaltzea, baizik urrutitik ikustea? Dana dela, hil arte borroka dezadala, Euskal Herriko etaEspaniako pakea lehen bait lehen loretu dadin. BEDEINKAPENAREN BIDEZ, SENDAKETA. Kristau batzuk otoitz hau erabiltzen dute. YOGAn ere badago zerbait antzeko, energia positiboa bialtzeko maite ditugun pertsonei, edo maite nahi ditugunoi, etagu, energia negatibotik askatuak izateko. Aurretik, hasieran jartzen dugu personaren edo taldearen izena: Anselmo, Espainia, Eliza, ETA, HB, PP, PNV-EA, PSOEE, HEUSKADIKO ETA ESPAINIAKO HERRIA. ETAotoitzak jarraitzen du: “MAITE ZAITUT (ZAITUZTET)

Page 8: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

7

ON GUZTIA OPA DIZUT (DIZUET) BARKAMENA ESKATZEN DIZUT… BARKAMENA EMATEN DIZUT JAINKOAK ( UNIBERTSOAK) BEDEINKA ZAITZALA ETA NIK BEDEINKATZEN ZAITUT . AMEN. Kapitulo bakoitzaren hasieran edo bukaren otoitz hau edo antzekoa esan dezakegu. Otoitz honen sendatzeko indarra, experientziak baiestatzen du. Zauri asko etasakonak gure artean dauzkagu. Pertsonek, taldeek, herriek sendatu beharra daukate. Ugaritu daitezela “sendagille” harrigarriak eta zarata gabekoak ere. Nere aldetik, hasiera hasieratik barkamena eskatzen dut batzuk zuzengabe mintzen baditut. Aitortzen dut huts egin dezaketela, behin ta berriz. Ni ez naiz azkenengo hitza daukan epailea, baizik iritzi bat azaltzen duen anai bat. Batzutan azaldu naiteke gogorregia. Baina gogoratu dezagun aintzinako esaera: “Corruptio optimi, pessima”. Onenaren ustelkeria, galgarriena da. Aita Santu baten ustelkeria, Estadu edo Gobernu baten Lehendakaria, txrrenak dira. Egia da bai, ustelkeri handiena ez dagolo pertsonengan, aizik sisteman. Eliz sistemak Aita Santua bat kartzelan bezela dauka sistemak. Hala esaten zuen Juan XXIII. Nak. Berdin José Luis Rodriguez Zapatero espetxean bahituta dauka Espainiako sistemak

Page 9: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

8

ANSELMOREN ILUNAK ETA ARGIAK Bergaran, 1928 urtean jaio nintzen. Zaspi anai arreba izan gera, denak Bergaran jaioak. Ni bosgarrena izan nintzen. Aita, arabatarra: Santiago Arrieta Ramirez de Ocariz. Ama, errioxakoa, Melchora Muro Fernandez. Biak erdeldunak eta ni ere bai, neurri haundi batean. Aita socialista eta UGTekoa. Gerran ibilitakoa, karzelan ere. Amaren aita, azkenengo gerra karlistan ibilitakoa. Baiña bi seme anarkista zitun, gazteena, Republika denporan Chinchillako karzelan egon zen eta gero gerra zibilean atxilotu eta desagertu zuten . Orain arte ez dakigu bere gorputza nun dagoen. Seminarioan sartu nintzan amari esker, eta baita ere nere ama pontekoari, eta Modesta Lasagabasterri esker. Bergara ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi bat bageneukan errentan. Nere madrinaren bidez monagillo egin nintzen eta honelaxe Eliz “eskalafoian” sartu ninduten. Anai zaharrena, aitaren bidetik jarraituz rta “zakonduz”, “zelula komunista“ batean sartu zen eta ea urtebete karzelan egon zen. Nere aurreko anaiak , Pirineotan (Makis bukaeran) soldadutza egiten zegoela, anka egin zuen Frantziara, bertan eskondu eta sindikalista sutsua eta leial biurtu zen. Berri hauek ekarri ditut, obeto argitzeko zergatik sortu zitzaidan sozial bokazio haundi bat. Sozial bokazio hori ez zen agertu Seminarioko lehenengo bost urteetan, baña bai Filosofiako hiru urteetan eta Teologia lau urte etan. Horregatik jetxi nintzen puntu batzu, ikasle bezela. Ez nintzen egoten lehenengo ikasleen artean.

Page 10: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

9

Seminarioan sortu ziren GRUPOS OBREROS, Lengille Taldeak. Espaiñako beste Seminarioetann eta erlijiosotarako formazio etxeetan. Billerak nazionalak, YUNKE aldizkaria eta habar zeuden. Oporretan JOC-en lan egiten genuen. 1.953 urtean, apaiztu nintzen Buen Pastorrean, eta abade bezela estreinatu nintzen AINGIOZAR-ren, Bergarako auzo batean. Lau urte igaro nituen. Han asi nintzen EUSKAL ARAZOA JASATEN: 12 urte pasa Seminarioan Gazteisen. Lehenengo urteetan egunero LAU ORDU LATINA LANTZEN GENUEN, ERDERA bost urteetan., GRIEGOA hiru urte, FRANTZESA hiru urte, HEBREOA bat. MUSIKA, 12 URTEETAN LANDU GENUEN. ETA EUSKERA HAMABI URTEETAN BATERE EZ!!! Alde askotatik kontraesan ikaragarria ikusten dut nik hor. Baina apaizten zera eta bialtzen zaituzte basarritarren artera, nere euskera motelakin baserritarrak sufrierazteko. Egia da, bakazioetan maisu batekin euskera pitin bat landu nuela eta gero Angiozarren. Azkenian, 1957 urtean sozial bokazioa lantzeko, Madridera joan nintzen, Instituto Sozial Leon XIII-n bizitzera etai kastera. Hemen klaseak atzaldean izaten ziren eta, goizetik Unibersitatean Ciencias Politicas y Socialesetan bost kurso egin nituen Lizenziatura ere atera nuen.( Hiru edo lau kurso D. Manuel Fraga izan nuen Irakasle) 1.962 urtean Batikano Bigarren Konzilioa asiko zen urte berean, Errenderira destinatzen naute eta hantxe 22 urte igarotuko ditut. Lehenengo urteetan sozial asteak eta hitzaldiak ematen nituen Gipuzkoan Eta kanpuan ere bai. Baina IZTIETA-ko auzoan parroki berri bat jasotzeko eta eratzeko eginkizuna jaso nuenean, hori egiterik ez zen posible.

Page 11: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

10

Parroko izateak behartu, bultzatu ninduen euskera seriotasun guztiarekin lantzera.. Ez bakarrik ni, baita nere lagunak. Nere aldetik bost kurso egin nitun Bilboko Zentro Oficial de Idiomas- en. EUSKAL APAIZ KOORDINAKUNDEAN sartu nintzen. Transizioa eginda, “demokrazia” lortuta, nere ustez, arriskua zegoen “sisteman” integratzeko, bai Elizaren sisteman ere. Koordinadoreak lagundu zidan dimensio profetikoa ez galtzen eta dimensio abertzalea lantzen. ELIAS ZULOAGA, 25 urte Ekuadorren egondako apaiz mixiolaria, nere parrokian zegoen. Esaten zuen euskal apaiz radikala bezela azaltzen nintzala, nere erdal izaera hizkutatzeko… EGOERA POLITIKOA GOGORRA ZEN. Bailara guztiaren CAJA DE RESONANACIA zen ERRENTERIA. Zer egin? Asmo hau artu nuen, erabaki pertsonala bezela: EUSKAL ARAZO POLITIKOA ASTERTU eta gero sensu profetikokin danen aurrean azaldu, hitzez, idatziz, BAKARKA, TALDEKA. Eta hala egin nuen, artikuluak, hitzaldiak, arpegia ematea maila askotako billeretan. PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN 1,982 urte inguruan, topo egin genuen apaiz lagun batzukin, Loiolako Gogo Jardun batzuen ondoren. Aita Ignacio Larrañaga izan zen zuzendaria. Bukatutakoan mandialdera joan ginen. . Gogor diskutidu genuen. Luis Marik esaten zidan oiuka: “Anselmo, zoaz basamortura eta konbertitu zaitez”. (Ignazio Larrañagak garrantzi berezia ematen dio basamortuari, teoriaz eta praktikan) Azkenian konprometitu ginen lan bat danon artean lantzeko. Astero biltzen ginen Donostian- Karlos Santamariakin topaketak izan genituen asmo horrekin.

Page 12: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

11

Azkenian PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN atera zen agiri bezela, danok sinatuta. Eta ZURE PEKATUAK? LAISTER azalduko dira. EKUADORRERA 1984 urtean alde egin nuen mixiolari bezela eta 19 urte egongo naiz. Antzinako ametsa zen. Joan aurretik, TAIZE-n astebeteko gogo jardunak egin nituen. Han bi experientzi nabarmen izan nituen. Denpora libretan pinodi batera joaten nintzen. Eta pinu baten babespean esertzen nintzan. Egun batean zerbait raro nabaitu nuen, Eta ikaratuta, nere inguruan begira hasi nintzen. Zer zen? Aurreko gaban edo, aize bolara indartsu egon zen eta nere pinuaren sustar lodi bat lertuta zegoen, eta pinuak zarata berezia zeukan haizea zegoenean. IKASBIDE GOGORRA izan zen neretzat: “Anselmo Kontuz , HUMILTASUNA ETA OTOITZA ZAINTZEN EZ BADITUZU, PINU HAU BEZELAKOA IZANGO ZERA. Experientzi hori izan zen zalantzarik gabe eragin bat handik sei urtera mendian monje bezela bizitzeko hiru urtean.,. Bakartasun hartan ausnartu nuen euskal arazoari buruzko nere jokabidea. ESKUAK ODOLAZ GORRITUTA. Experientzia hau gogorrago izan zen. TAIZÉN meza batean, jaunartzerakoan, toki berezi batean ematen ziren ostia eta kaliza. Joan nintzen kaliza artzera, eta odola erortzen zait nere eskuetara. Eta bat batean esaera bat bezela nere barruan: ESKUAK ODOLAZ ZIKINDUTA DAUZKAZU ¡!! Bi experientzi hauek eragin handikoak izan ziren gero basamortuan hiru urte igarotzeko. Bertan, beste gauzen artean, euskal arazoari buruzko nere jokabidea ausnartu nuen. Bibliak gogoratzen digu: “Eskutatuta dauden nere pekatuetatik libra nazazu.” Eta beste hau ere: “Bestien pekatuetatik libra nazazu”.

Page 13: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

12

Gurasoaek, agintariek, herritarrek dauzkagun ixialdiak, komplizitateak… Askotan aitatzen nuen bi pelikulen titulu bera “TODOS SOMOS ASESINOS”. Orain gertutik nabaitzen . nuen.sentipen hori. ZOAZ BASAMORTURA ETA KONBERTITU ZAITEZ, esaten zidan ozenki Luis Mari Segurola nere lagunak. Pakea Irabazi Euskal Herrian agiria elkarrekin egiteko kompromisoa, artu genuen Loiolan, Aita Ignazio Larrañagak emondako Jainkoaren Experientzi astea bukatutakoan. Ez ginen ados jartzen gauza batzuetan. Eta orduan bota zidan oiu hura Luis Marik. Eta nork esan? Ekuadorren izango nuen basamortura joateko aukera? Nere Misio kompromiso sei urterako zen. Epe hori bete zenian, hiru urteko exzedentzia eskatu eta lortu nuen, kargurik gabe, monje bezela mendiko auzo txiki batean, oinarriko kristau komunitate batean babestuta. Etxe txiki bat egin nuen. ETA ORA ET LABORA, monjeen antzera. Bi lan nabarmenak aitatzen ditut: ZUBI bat 11 x 6, herriarekin egin zen. EUSKAL ARAZOAri buruz IDATZI LUZEA, SAKONA, Sabayanen egindako idatzirik garrantzitzuena. Komparatu nituen gure agiria Pakea Irabazi eta Ajuriaeneko Hitzarmen Agiriak erderaz eta euskeraz. Eta lan berri bat egin nuen, dena euskeraz, otoitz giroan. (“Zoaz basamortura, konbertitu zaitez…”). ONDOREN ETORRI ZIREN ALDAKETAK NERE JOKABIDE ETAN. AUTESKUNDETAN Botoa ematen nion Alderdi komunistari, lehenendo auteskun- detan., NERE SOZIAL BOKAZIOA JARRAITUZ. Gero urteetan Herri Batasunari. Ez ETA-ren alde nengoelako. Milaka herritarrek ETA-ren kontra zeuden, baina H.B.ri ematen

Page 14: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

13

zioten botoa. Nere arrazoi nagusia AUTODETERMINAZIOA oiukatzeko. Baina orain, basamortura joan ondoren: Kongresorako PNV–ri ematen diot eta Senadorako Ezker Batuari. EUSKAL APAIZ KOORDINAKUNDEA. Elkarte honengandik urrutiratu nintzen. Behar bada, LEIALTASUN EZAKIN (BESTE PEKATU BAT), bada ez nien bialdu nere irteeraren arrazoia. Koordinadorea HBtik urbilla aurkitzen nuen. Batetik aldendu ezkero, bestetik ere bai. ELKARRIR-ren bazkide egin ninzen.eta jubilatuta Ekuadorretik Euskalherrira etorri nintzenian, Eibarko tallerrian lana egin dut. GESTO POR LA PAZ-ek deitzen zituen topaketara joaten hasi nintzen, oporretan Ekuadorretik etortzen nintzanetik. MADRIDEKO ANAIA. Ni baino bost urte zaharragoa da. Berrogei ta hamar urte baino Madriden bizi dena. Eta neurri haundi batean madriltarra batek bezela pentsatzen du Euskal Arazori buruz.. Ekuadorretik hiru hilabeterako oporretan etortzen nintzenean, normalki 15 egun pasatzen nituen bere etxean. ETA-ko atentatuak maiz gertatzen ziren eta batzuetan bere lagunen familietan. Orduan elkarrizketa eta artuemanak oso gogorrak izaten ziren. Esaten zidan: “fede gutxi daukat. Jose Maria Eskriba apaizak kalte handia egin zidan fedean. Baina zuk geyago. “ Gero, “basamortuan konbertitu nintzenean”, giroa azkoz obea izan da. Baina oraindikan artu emanak zailak dira gai honi buruz hitz egiteko. Dudadrik gabe, konbersioa prozeso luze izaten da eta ni ez naiz azkeneraino iritxi. Baina nik uste dut bera ere konbertitu behar dela. ELIZBARRUTI bakoitzean nahiko komisioa daude. Eta noizean noiz komisio berdinak biltzen dira Estadu mailan. Eta betiko

Page 15: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

14

leloa izaten da: Saiatu naiz euskal arazori buruz ez hitzegitea, bestela aserretuta irtetzen gera. Nere naiakin gertatzen zaidana. BIGARREN KAPITULUA ESPAINIAKO SISTEMA POLITIKOREN ILUNAK ETA ARGIAK ZUZENBIDE ESTATUA EDO ESTATU FAKTIKOA? Historiaren zehar KONBENZIONALISMOEK iraun dute urte etan eta gizaldietan ere. Olako bat izan da esklabotasuna. Aristotelesek eta Akinoko Santo Tomasek justifikatzen zuten Eta mundu guztiak onartzen zuen konbenzionalismo hori. Gure artean zerbait antzeko gertatzen ari da. Espaniako agintariek, alderdiek eta habar errepikatzen dute egunero. VIVIMOS EN UN ESTADO DE DERECHO. Neurri haundi batean hori gezurra da. Ikusi dezagun AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA EDO ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. Bi OINARRI GARBIAK DITU. Bat:.- HERRI BAKOITZAK BADU BERE NORTASUNA TA IDENTITATEA ZAINTZEKO, SENDOTZEKO ETAGOZATZEKO ESKUBIDEA. Funtsezko eskubidea da. Pertsona baten bizitza bezela . Ezin daiteke esan “Parlamentuko geiengoak erabaki du haur horri bizitza kentzea. Ez dago eskubiderik hartarako. Modu berean: Parlamentuko geiengo batek ezin du kendu herri batek bere nortasuna zaintzeko daukan eskubidea.

Page 16: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

15

Bi: Nola zaindu funtsezko eskubide hori? Herri bakoitzak badu eskubidea AUKERATZEKO BIDE EGOKIENA BERE IRITZIZ. Alternatibak izan daitezke independentzia, federazioa, autonomia, lurraldea eta habar. DENAK BIDEZKOAK, BAITA INDEPENDENTZIA ERE, HERRIAK AUKERATZEN BADU. Urteetan, gizaldietan eskubide sakratua hau zapaltzen duen sistema nola deitu ESTADO DE DERECHO? Zapalkuntza ez alda terrorismoa? IPUIN BAT. Agintari indartsu batek, inguruan bizi zen AMA EDER bat bortxez bereganatu zuen eta sekuestratu bezela zeukan. Zer egingo dute amaren seme alabek? Lehenengo onian pakezko bide guztiak erabilliko dituzte. Baina ezer lortzen ez badute, indarrezko bideak erabiliko dituzte. Eta tentazio ZITAL ETA ANKER batean erortzeko aurkituko dira, TIRANOAREN AUR BAT SEKUESTRATU ETA BEHAR BADA HILTZEKO TENTAZIOA. Bada, euskaldun askorentzat sekuestratutako AMA, EUSKAL HERRIA DA. Eta autodeterminazio eskubidea zapalduta dagon bitartean, sekuestratuta jarraituko du. Eskubide hau defendetzen dute alderdi abertzale guztiok. Sistema politikoak identifikatzen eta nahasten ditu AUTODETERMINAZIO ETA INDEPENDENTZIA. ETA-k eta BATASUNAK aspalditik esaten dutena hauxe da: “armak ez dira ixilduko, autodeterminazioa lortu arte. Lortutakoan, herriak aukeratu behar du nahi duen bidea. Guk gure alternatiba eskeiniko eta defendituko dugu, INDEPENDENTZIA, ETA SOZIALISMOA, eta ateak ireki nahi ditugu hori egiteko. Baina Herriak aukeratzen duena, guk onartuko dugu.”

Page 17: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

16

(2.006, Iraillak 23 , Hispaniako telebistak oiukatzen zuen ETAren azkenengo Manifestoa : “Mientras no consigamos LA INDEPENDENCIA, seguiremos con las armas en las manos. (oraindikan agiria irakurri gabe daukat . Irailak 24. Nere barruan esaten nuen: ez da posible) 27 irailak, Berriak ez du ekartzen texto osoa, bañan bai zati hauek: ”Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu arte armak eskuetan borrokan jarraitzeko konpromisoa adierazi zuten kaputxadunek Aritxulegin”. Nik gogoratzen ditudan agirietan, lehenengoa da hau. Gobernuak ere esango du agerraldi horrek ez duela ematen ben etan ETA-koa zenik. Gogoan euki behar dugu, hala ere, kontuz ibiltzeko ETA-k eta HB-k esaten dutenian Referendum batean herriaren borondatea errespetatuko dutela.

Esaten genuen gezurra dela esatea autodeterminazio eta independentzia gauza bera direla. Nik autodeterminazioa defenditzen dut, baina ez naiz independentzia zalea. Baina ez nik, herriak aukeratu behar du bidea, etorkizuna eraikitzeko. Nere pentsakera hauxe da: “ Europak lortu badu 25 Estaduen batasuna, zergatik ezin daiteke Iberiako herri guztien batasun politikoa gauzaatu?” Beste arrazoi daukat: hogei urtean lana egin dut Ekuadorren, Peru-ren ondoan. Ekuadorren 9 etniak daude, baina Perun 40 inguruan. Nik han ere defenditu nuen autodeterminazioa. Baina independentzia bide bakarra baldin bada, Perun izango genitun 40 Estatu independiente eta Ekuadorren 10. Beste arrazoia. Peninsula Iberikan euskaldunok gara biztanle zaharrenak. Fenizioak, grekotarrak, erromatarrak etorri aurretik hemen zeuden etnia guztiak desagertu dira, euskal etnia ez ezik.

Page 18: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

17

Beraz Iberiako Peninsulako batasun politiko batean gu izan gaitezke ohorezko bazkideak. Beraz egin dezagun hemen bigarren transizioa, ehunka edo milaka etnientzako MUNDU GUZTIAN sakabanatuta- eredugarri izango dena. BATIKANO BIGARRENAK dio: “Bakea eraikitzeko, lehenik gizakien arteko liskarren kausak bastertu beharra dago eta batez ere BIDEGABEKERIAK, HORIEK BAIT DIRA GERRAREN SUA PIZTEN DUTENAK” Gaudium et Spes 83. Autodeterminazio inguruan, gauzaa garrantzi haundikoa dugu: urteetan IKURRINAGATIK. DEXENTE HIL ZIREN ALDE BATETIK eta ETABESTETIK, LEGEZTATU EZ ZEGOELAKO. IKURRINA legeztatu zen transizioan. Eta gauzak joan dira ezer okerrik gertatu gabe. Baina gertatutako ainbeste heriotzen erantzule nor izan zen? Orain azkoz okerrago gertatzen ari da: autodeterminazioa onartzen ez delako berrogei urteetan ehunka ildakoak izan ditugu bi aldetan. Pentsatu dezagun pake prozesu hontan, autodeterminazioa modu batean edo bestean, onartzen dela, armak desagertzen dira Eta hemen ez da ezer pasa. Sistemak dauka kulpa ikaragarria zapalkuntza luze batek eragindako ainbeste heriotzetan. Alderdi abertzale guztiek aitortzen dute, autodeterminazio eskubidea onartu ezkero, desagertzen dela zearo ez bakarrik ETA-ren arazo handia, baita EUSKAL ARAZO HISTORIKOA. ELKARRI Erakundeak EKARRITAKO NAZIOARTEKO PERTSONALITATEEK agertu zuten beren izenian ETAerakunde batzuen izenian, arazoaren konponbidea, autodeterminazioa dela.

Page 19: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

18

Setien Gotzainak esaten du autodeterminazioa dela euskal arazoaren iturria ezagutzeko, eta konponbidea arkitzeko giltza. LURRALTASUNA UKATZEA. EUSKAL HERRIAREN ZATIKETA. “Pakea irabaztea Euskal Herrian”, 1983 urtean esaten genuen: “Euskal Herria oso txiki ETAahula gertatzen da bere nortasuna BABESTEKO, INGURUKO BI KULTURA TA HIZKUNTZA INDARTSUEN AGRASIBITATETIK. Eta hori nahikoa ez balitz, guztiz zatiturik aurkitzen gera, lehenengo bi Estaturen artean. Gero hego euskal herrira atxikiturik, hemen bertan ere gure burua zatiturik aurkitzen dugu, bai Eliza mailan (Bilboko elizbarrutia Burgosko elizbarrutiakin lotuta dago), bai Estadu mailako erakundeetan. Ez dugu esan nahi Euskal Herriaren batasuna inposatu egin behar denik NAFARROARI. Madrilen eta alderdi estatalen ulermena eta laguntza eskatzen dugu batasun asmoak zoriontsuki burutzen joan daitezen. (Ez dezatela erabilli “divide y vencerás” politika). Eskatzen dugun ulermen eta laguntza egon ezkero, herriaren agrasibitatea eta ihes egiteko gogoak asko baretu eta gutxituko lirateke”. ZUZENBIDE ESTATUA ETA TRANSIZIOA. Diktadorea hil zenian, transizio zoragarria eta eredugarria gauzaatu zen. Baina momentu hartarako. Protagonistak elkarri amore eman zioten. Sortu zen sistema politikoan, zati batean , frankismoak “inposatu” zituen gauzaak, azaltzen dira: Zerbait esateko, monarkia, autodeterminaziorik eza. Eta habar. Konstituzioa diskitutzen ari ziren komisio batean. Autonomia gaiari etorri zitzaion txanda. Ez ziren ados jartzen redaktio batean. Azkenian Indar Armatuen pertsonalitate batek bialtzen du redakzio bat. Eta hura joan zen gora, eta atera zen Konstituzioan..

Page 20: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

19

Beraz, nork agintzen du hemen, Zuzenbide Estatuak, ala Estadu Faktikoak? Botero Faktikoek ez zuten nahi aparte geratzea. Gero, Tejoro gertakizunean garbago azalduko da. FRANKOK ez zuen nahi izan republikanoekin elkarrisketaren bidez gerra bukatu. Nahi izan zuen baldintzarik gabeko rendizioa. Eta orain askok nahi dute zerbait antzeko: “ETA SUNTSITU egin behar dugu. Elkarrizketarik? Ezta pensatu ere! “ Baina hori 36.ko guerra jarraitzea da. Askotan gure Gotzainek deitu dute elkarrizketara eta ez erabiltzeko bakarrik bide polizial eta militarra. Baina sistema politikoan katoliko bezela azaltzen direnak, ez dute Gotzainei kasorik egiten. ESPAINIAKO DEMOKRAZIA. Batzutan asaltzen da, neri grazi egiten didan esaldi hau: “Hemen gaude demokratak geranok, eta han ETA eta Batasuna” “ Demokratak geranok”…, neurri txiki batean izango da . Hari berian: ” ETA-kin bukatzeko beharra dugu” errepikatzen da. Baina beinere ez dute esaten: ”borrokaren oinarrian dagon injustiziarekin bukatu behar dugu., pakean bizitzeko”. Euskal arazoa bizirik irauntzen duen bitartean arriskua dago ETA-k edo ETA baino txarrago izango litzaken beste erakunde armatuak jarraitzea. DEMOKRAZIAk esan nahi du herriaren agintea, herriak erabakitzen duela. Zuek 170 urteetan ari zarete Euskal Herriaren erabaki eskubidea zapaltzen. EUROPAKO ESPETXE SEKRETUEN ESKANDALOA lertu zenian, ASKO IDATZI ZEN GAI HORTAZ. Kanpoko periodista batek idatzi zuen: “Zoritxarrez gaur erabat asumituta daukagu GOBERNUEK GEZURRA ESATEA . Horrek pentsa arazi behar gaitu gure

Page 21: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

20

Eropako domokrazien izaeraz.. Zertan geratzen da EUROPAKO DEMOKRAZIEN NAGUSITASUNA?” Gero etorri zaigu Hungriako eskandaloa: Gobernuko zuzendariak aitortzen du bere alderdi sozialistaren aurrean, gezurrak esan zituela hasieran, urrengo urteetan eta azkenian ere. Eta bera ez dijoala halaxe jarraitzera. Ziur nago Espainiako sistema politikoa GEZUR PILA HANDI BATEN GAINEAN MUNTATUTA DAGOELA. ESPAINIAKO GOBERNUAK EZ DU INOLAKO INTERESIK GATAZKA KONPONTZEKO. Historialari batek Berria aldizkarian, idazten zuen: “Espaniak ez du inolako interesik gatazka konpontzeko”. Gogor egin zitzaidan. Baina komentario hori maiz entzun dut. Orain 30 urte gutxi gorabehera izan nuen topaketa latz bat. Nere lagun bati ETAk erahil zion anai bat egun haietan. Ni joan nintzen dolumina ematera. Familiakin ordubete egon nintzen. Eta hau esan zidan: “nik susmo daukat gobernuak ez daukala interesik gatazka hau konpontzeko”. Zer da benetan interesatzen zaiena? BOTOAK BEREGANATZEA. ETA-K BOTOAK EMATEN DIZKIE. Horrek esan nahi du, Espainiako Gobernuarentzat ETA ez dela benetako arazoa. ETA-ren ekintza ondo etortzen zaie Euskal Herriko benetako gatazka ezkutatzeko Zer gertatu zen Prestigeren krisian eta M 11ren krisian?. BOTEREARI EUSTEN KEZKATZEN ZIREN gehiago, haien aurreikuspen gabeziagatik sortutako Estatu arazoari buruz pentsatzea baino. Beraz badirudi Estatuarentzat ETA, erakunde armatua bezela, ez dela Estatuko benetako arazoa, baizik Euskal Herriko benetako gatazka eskutatzea., hau da, Euskal Herriak 150 urteen zehar jasaten duen zapalkuntza estaltzea.

Page 22: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

21

Iturri oso onean entzuna Presidente Aznarraren bi ekintza: 1º Aita Patino jesuita “Fundacion Encuentro” zuzendari zen. Aznarrek mehatsu egin zion: “nahikoa daukat aste bete zure fundazio hori suntsitzeko, jarraitzen badezu Euskal Herriaren alde bezela azaltzen daramazun lineakin. 2º Periodista bati, mehatsu zorrotzago egin zion : nahikoak ditut 24 hordu, zu periodista bezela suntzitzeko, daukazun lineakin jarraitzen badezu.(Euskal Herriaren alde) Erdi brometan esanda ere, mehatsu larriak dira. DENOK TERRORISTAK MENDEBALDEKO HERRIETAN. Neardenthaleko gizona eta “homo sapiens” gizona, Europa aldean gure aurretikoak dira. Baina lehenengoen ADN ez dela azaltzen gaurko gizonengan. Zer gertatu zen Neardentalheko gizakiakin ¿ Especie hau, dirudienez, gizaldietan izan zen Eurpako jaun ta jabe. Baina gero agertu zen espezie barri bat : homo sapiens. Poliki poliki abere guztiak kendu kendu zizkieten eta bestean GOZEZ HIL ZIREN. Harritzeko dena : orain heun edo gehiago urte gertatu zena, orain ere “homo sapiens” espezie hura berak jarraitzen du sistema bera erabiltzen: EKUADORREN txuriek bereganatzen zituzten lur onenak eta indioak bota zituzten lau mila metroko alturan zeuden lurretara. Berrogei etnia bere hizkuntzekin zeuden. Orain bederatzi bakarrik geratu dira. ¿Eta gaurko munduan? Egun bakoitzean 100.000 pertsona hiltzen dira gozez. 36 milloi urte bakoitzean. HERRI ABERATSOK 36 MILOI URTEAN HILTZEN DITUGU. Zapalkuntza eta lapurtze luze baten ondorioz. 1820 urtean herri aberatsen eta behartsuen arten 3 - 1 aldea zen. 1.913……11 – 1

Page 23: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

22

1.950…..35 -1 Hogeigarren gizaldian illargira joan gera, espazioa konkistatzen ari gera, baina ABERATSEN ETA BEHARSUEN ARTEKO ALDE hori (3-1) IGO DA 72—1 mailara.!!! Nun dago gure Estado de Derecho, gure demokrazia? Gure Occidenteko nagusitasuna? GAUR TERRORISMORIK HAUNDIENA, MUNDUKO GOSEA DA. Gure sistema politikoa alde hortatik terrorista da. GU, BAI GU!!! GERA ANIMALIA BASATIAK. GIZADIAREN HISTORI GUZTIAN EGONDAKO BASATIENAK ETA BIHOTZGABEENAK. ETA-ko terroristekin hitz egiterakoan kendu dezagun hipokresi guztia eta izan gaitezen realistak. Hemen aplikatzen dira bete betean Jesusen hitzak: “pekaturik gabe dagoenak jaurti dezala lehenengo arria emakume adulteriogilearen kontra.” GAL, CRIMEN DE ESTADO. Liburu mardula “GAL crimen de estado “ . Baino hobeto esana legoke “GAL, terrorismo de Estado” . Bada GAL ez da krimen puntual bat, baizik talde armatua, Estaduak finanziatua, pertsonak eliminatzeko, programa batekin, epe luze batean. Felipe Gozalesen Ministro del Interior epaitua eta kartzelatua izan da. Zergatik ez da gorago joan epaiketa? Garaikotxeak bere Bibiografian kontatzen du Felipe Gonzalesekin zegoela, Felipek esan ziola, Benezuelako Presidentea, Carlos Andres Perez- ek bere herriko gerrilleroak garbitu zituela talde armadun eta sekretoa Estatuaren barruan martxan jarriaz. Eta Felipek esan ziola: ”Hacemos lo mismo?” Liburuaren egileak dio, Felipe Gonzalesi buruz dagoen ixiltasunaz Espainiako sistema politikoaren bihotza usteltzen ari dela.:

Page 24: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

23

“Por el bien de España y de los españoles, conviene que EL CASO GAL acabe pronto y bien. Por que si no LA GANGRENA DEL GAL PUEDE EXTENDERSE Y DAÑAR A TODA LA NACION” PG.620 Eta gehien arritzen nauena: PP ari da bi urte etengabe ikertzen ea M 11 ETA-rekin daukan zer ikusia. Gal asuntuarekin PPk dauka “urre-meatze” bat eskuan, PSOE- ren kontra ikertzeko eta epaitzeko. Baina, ixiltasunak jarraitzen du. Susmoa daukat: Frantziaren eta Espainiaren arte hitzarmen sekreto egon zen bezela, hemen ere PSOE eta PP Alderdiek hitzarmen sekretoa eukitzea. Razón de Estado? Baina hori da, Zuzenbide- Estatuaren heriotza. FRANKISMOA BIZI DA ORAINDIKAN Daukagun sistema politikoa FRANKISMOTIK eta OPOSIZIOTIK etorri zen. Bi aldeek amore egin zioten elkarri. Beraz, neurri batean frankismoak irauntzen du. Horregatik frankismo zati horren ondoriotasuna da. Esate baterako: Monarkia. Baina ez hori bakarrik. Exenplu bat: “Espainiako demokraziarentzat hain lazgarria izanik ETA-ko indarkeria, ulertu ezina da diktadorearen momia eta mausoleoa ondare nazional izatea.” Hau esaten dut: ETA-rekin hitz egitean humilago joan gaitezen, gorrotorik gabe, nagusitasunik gabe. Moral Teologian ikasten genuen : “daude bi etsai borrokan Eta bakoitzak egiten du hilketa bat. Nola egin justizia? ELKARRI BARKATZEA DA JUSTIZIA EGITEA. Ebangelioko parabola batek dio: Errege batek funzionario bati barkatu zion zor haundi bat. Baina gero funzionario horrek topo egiten du zor txiki bat berari zeukanakin eta espetxean sartu zuen dena ordaindu arte. QUIJOTE LIBURUAN azaltzen da nola Kijote jauna topo egin zen emakume galdu talde batekin. Eta princesa bezela

Page 25: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

24

tratatu zituen, Eta emakumeak princesa bezela portatu ziren ETA-rrekin beste ainbeste. S.Agustinek dio GORROTO ZAZU PEKATUA BAINA MAITE ZAZU PEKATARIA. BUKAERA. “Transizioa egin zen eta badugu ZUZENBIDE ESTATUA.” Hala pentsatzen dute askok, baina ez da halaxe. Modu berian Gernikako Estatutua onartu zen eta euskal arazoa konponduta dago Baina antzinatik datozen sistemak ez dira desmuntatzen gabetik goizara. Ejenplo garbi bat: Ehun urteetan egondako Aita Santu guztiek eta bakoitzak kendu dute bakoitzak zerbait, Batikanoko imperio oituretatik, estrukturetatik, (silla gestatoria , koroia …) Conzilioak ere landu zuen reforma hori. Lortu dira gauza garrantzizuak, baina imperiozko estruktura handia tente dago. Horregatik Espainiako sistema politikoan beharrezko da etengabeko desmuntatze bat, transizio berri baten udaberria goza dezagun. Beste alde batetik, politikoek, agintariek euki behar dute ausardia, buru-argitasuna. Churchilek bezela herriari egia esan behar diote. Baina batzuetan politikoek hitz egiten dute botoak irabazteko. Hortarako herria losintxatu dute. Ikuspegi itsua. Obeto serbitzen duen agintaria, gezurretan ez dabilen politikoa, luzarorako agintaria izango da. Herria argitu, eta entzun egin behar da. Espainia, maite zaitut, on guztia opa dizut, gaizki esana barkatu eta nik ere barkamena ematen dizut!!! Jainkoak beinka zaitzala eta nik ebedeinkatzen zaitu.

Page 26: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

25

Page 27: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

26

ELIZAREN ILUNAK ETA ARGIAK EUSKAL GOTZAINAK. SEMINARIOAN EUSKERA BASTERTUTA. Pekatu hori goian aitatu dut. LATINA lau ordu egunean lantzen genuen Seminarioko lehenengo kursoetan… Gaztelania bost urte gutxienez landu genuen Griego eta pranzesa hiru kursotan. Hebreo batean. . Musika 12 urtetan. EUSKERA ORDUBETE ERE EZ! Serbilismo eta zapalkuntza haundi baten ezaugarria. Eta apaiztu ta gero, basarritarren artera bialdu ninduten. Frankismoaren ideologia zen : “Espania handia izango da, baldin badago erlijio bakarra, HIZKUNTZA BAKARRA, alderdi politiko bakarra, sindicato bakarra. Eta Elizak proiekto hau onartu zuen, edo toleratu zuen, giza eskubideak zapaltzen baziren ere. Zuzengabekeria ez zen bakarrik Euskal Herriaren kontra, baita kristau euskaldunen kontra. Pastoralki kontraesan ikaragarria. BIOLENTZIAREN AURREAN JOKABIDEA. “Biolentzia gaitzesten dugu, edozein tokitik datorrela”, errepikatu dute askotan gure gotzeiek. Planteamendu simplista horrekin ez nengoen ados. Soldadutzan, entrenamentu batean, soldaduek eskuetan fusilak zituztela, sargentuak esaten die: “Badakizute instrumentu hau zertarako den?” Danak ixilik. Sargentuak oiuka: “HILTZEKO”! Beraz, euskal Gotzainek koherente izateko, esan behar dute kristau gaste batek ezin duela soldadutza egin. Historian zehar dauzkagu gudari talde ofizialak eta gudari talde ez ofizialak. Gerra martxan jartzen dute bai batzuek eta bai besteek ere. Hor, gerra zuzenaren baldintzen doktrina morala aplikatu behar da. Amerikako Estadu Batuen sorreran Agiri Nagusi bat azaltzen da esanez:”Herri bat zapalduta dagonean, zapalkuntza horren

Page 28: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

27

kontra altxatzea ez da bakarrik eskubide bat, baita obligazio bat ere. Baina, gerra zuzena izanda ere, terrorismoa gaitzeztu behar da. Bai Estatuena, bai talde armatuarena. HERRI BATASUNARI BOTOA EMATEA DEBEKATU ZUTEN EUSKAL GOTZAINEK. Nik ez nuen kasorik egin hasieran. PP eta PSOE ere terroristak ziren, sistemaren zapalkuntzari eusten zutelako. Eta bide terroristak erabiltzen zituztelako. ESPAINIAKO GOTZAINAK SUETANAREN AURREAN IZANDAKO JARRERA. San Andreseko parrokuak onartu nau parrokiko abade etxean. Lan gelan nengoen egun hartan. Sartzen da builaka parrokua, esanez: “Asmatu , berri haundi bat daukat, pozgarria benetan.” Ni asmatu ezinean geratu nintzen. Eta berak oiuka : “ ETAk SUETENA ADIERAZI DUELA!” Badirudi Euskal Herriko Gotzainek aurretik bazekitela. Bereala bildu ziren komunikado bat idazteko eta publikatzeko. Komunikadoa oso POSITIBOA ZEN, ITXAROPENEZ IGURTZIA. Baina Espainiako Gotzain-Konferentziako idazkariak egindako dokumentua oso diferente zen. Eta berdin beste Gotzain batzuen hitzak. Egun haietarako jarrita zegoen Espainiako Gotzain Konferentziko Billera Nagusia. Gotzain talde batek nahi zuen Espainiako Unitatea aztergai izatea. Baina zorionez ez zen honela gertatu. Rikardo Blazquez egon zen Erroman bilera hasi aurretik. Konferentziaren Buru bezela, Asanblada Erromatik prestatzea nahiko zuen.

Page 29: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

28

Jabierko San Frantziskok 500 urte jaio zela betetzen zituela, Aita Santuak esan zuen: “Dei egiten dizuet otoitz egin dezazuen Santu honen bitartekotzaz, guztiek beren alegina areagotu dezaten EUSKAL HERRIAN ETA ESPAINIA OSOAN antza denez PAKE- BIDEA SENDOTZEKO, ETA BIDE HONETAN SOR DAITEZKEEN OZTOPOAK GAINDITZEKO”. PP. ALDERDIAREKIN ESPAINIAKO ELIZAk IZANDAKO LOTURA OKERRA. “DO UT DES” : “nik ematen dizut, gero zuk neri eman dezaidazun”. Elizak ditun hiru interes handiak, gai hauetan kokatzen dira: ESKONTZAN, ERLIGIO IRAKASKUNTZAN, ETA ESTATUAREN LAGUNTZA EKONOMIKOAN. Ni ez naiz aditua. Zergatik desagertu zen UCD, zentro derecha alderdia? Behar bada neurri batean ESKONTZA arazoagatik. UCD Gobernuak atera zuen lege proiekto bat aurrelaria (ordurako). Elizak kontra egin zuen. UCDn krisisa sortu zen. Handik gutxira UCD desagertu zen. Post hoc edo baita ere Propter Hoc.? Eta ondorioz, PP biurtu zen, gehiago eskuin aldera. Eta DINAMIKA HORI jarraituz, Elizaren konplizitatez, PP biurtu zaigu MUTURREKO ESKUINA. Beharbada askorentzat gauza hauetako ezaugarri tristea izan zen fotografia handi bat: Batikanora igotzen Kardinal Rouko, orduko Gotzain Konferentziako Buru, Aznar eta Rajoi. INKOHERENTZIA. Aita Santuak gaitzeztu zuen Iraken inbasioa. Aznarren Gobernuak parte hartu zuen inbasio horretan. Eta gero Aita Santua dator Madridera, Espainiako gazteekin topatzeko, eta Aznarri ematen zaio parte handia organizazio hortan. INKOHERENTZIA HANDIA baita Aita Santuaren aldetik eta Gotzain Konferentziaren aldetik. ZAPALDUAREN ALDE EGON BEHARREAN, ZAPALTZAILEAREN ALDE JARRI DA.

Page 30: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

29

Espainiako Eliza, damua eta penitentzia eskatzen ari da, erreferente moral bihurtzeko asmoz. Baina ez da horretarako meriturik egin. Ez du onartu sekulan Euskal Herria dela biktima eta Espainia berriz, erasotzailea. Espainiaren alde jarri da beti. AITA SANTUAK EUSKAL PROBINTZIA EKLESIATIKA- REN ARAZOA. Espainiako Gotzain Konferentziak, Tarankon buru zela, baimena eman zuen Euskal Gotzainen Konferentzia eta zegokion probintzia eklesiastika propioa izateko. Gure Gotzainek Erromari eskabidea ofiziala egin zuten. Baina BATIKANOAK UKATU EGIN ZUEN Euskal Gotzainak, ala ere, biltzen ziren eten gabe. 100 garren AKTA egin zenean, Erromara bialdu ziren ehun aktak eta eskabidea ere. Berriz euskal probintzia eklesiastika ukatua izan zen Batikanoak agertu zuen gure Gotzainen eskabideak “connotación polítika” zeukala. Eta Setienek komentatzen zuen: “eskabidea ukatzeak ere bazuela “connotacion politica.” Beraz zatiketak jarraitzen du. Gipuzkoako Elizbarrutia Irunako Apezpikuari dagokio, Araba eta Bilboko Gotzaintegiak berriz Burgosko Apezpikuari dagozkio. Berriz ere Elizak pekatu bera egiten du: onartu edo toleratu, urte askotan, Estaduaren exijentzi zuzengabea: Seminarioan euskera ez erakustea. Eta orain Euskal Gotzain Konferentzia ez eraikitzeko Estatuko exigentzia onartzen du Elizak. KONZILIO BATIKANO BIGARRENAREN BI APORTAZIO POSITIBOAK ESPAINIAKO TRANSIZIORAKO Ez dut nahi negatibo bakarrik azaldu Elizaren aurrean. Horregatik hitz egingo dut Batikano bigarrenak egindako bi aportazioei buruz.

Page 31: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

30

TOKIAN TOKIKO HIZKUNTZAK OFIZIALAK EGIN ZIREN LITURGIARAKO. Gogoratzen naiz nola Frankoren garaian hitz egiten zuela Irratitik, Madridetik apaiz gartsu batek ( P. Vicente?). Eta gai hori hasi zanian lantzen Batikano bigarrenean, berak irratitk esaten zuen: “Baina garbi dago, gure artean GAZTELANIA IZANGO DELA LITURGIA HIZKUNTZA BAKARRA”. Euskal Herrian eragin handia izan du Batikanoko arabakiak. Ekintza erraldoiak egin ziren, liburuak euskeratzeko., eta musika jartzeko. HIRU TEXTO NABARMENAK aitatzen ditut: IRAKURGAIEN LIBURUA ORDUEN LITURGIA ELIZEN ARTEKO BIBLIA. Luterok itzuli zuen Bibliak eragin handia izan zuela Alemaniako hizkuntzarako, esaten da. Hemen ere zerbait antzeko esan behar da. BATIKANO II-AK LAGUNDU ZUEN ESPAINIAKO TRANSISIOAN Egia da transisioa hamar urte beranduago etorri zela. Baina Kontzilioak giroa aldatzen lagundu zuen.. Esate baterako, Estatu batzuk pribilegio zeukaten Gotzainak izendatzen parte artzeko. Kontzilioak erabaki zuen handik aurrea pribilegio hori ez ematea Estaduei, eta pribilegio hori zeukaten Estatuei idatzi behar zitzaien, bera uzteko eskatzen. Frankok EZETZ esan zuen. Baina Erregea etorri zenean, belaxe utzi zuen pribilegio hori. Beste aldetik, Konzilioa izan zen ELKARRIZKETA, TA ASKATASUNAREN EXENPLU ZORAGARRIAK. Estatu katoliko batek jarraitu behar zuen elkarrizketa eta askatasunaren bidea.

Page 32: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

31

Elizaren beste ekintza positiboak TARANKON KARDENALAREN BULTZADA POSITIBOAK TRANSIZIOAN. Danok gogoratzen dugu Erregeari eman zion bultzada bere erregetzaldiari hasiera eman zitzaion ospakizunean. Baina ez dezagun ahaztu Bilboko Gotzainari Anoberosi Tarankonek emandako babesa publikoa. Bilboko Gotzainak baimena eman zuen Elizetan texto berezi bat irakurtzeko. Aipamen txikia egiten zion euskal arazoari. Francoren gobernuak Gotzainari eman zion 24 ordu Espaniatik irtetzeko, eta abioia ere jarri zion. Baina Tarankonen eta Espaniako Gotzain konferentziaren jarrera ikusita, Francok atzera egin zuen. Baina kongelatu zituen Gobernuak apaizei ematen zizkien diruak. (Urteroko igoerak desagertu ziren). AZNARREK ETA-REKIN NEGOZIATZEN DU. (1.999) ELIZAREN JOKABIDE AUSARTSUA. Euskal Gotzainek azaltzen dute prest zeudela negoziazio bat errezteko.. Estatu mailan ekaitza gogorra sortu zen, euskal Gotzainak kritikatuz. Baina Gotzain konferentziko idazlariak periodikutan horri osoa dedikatzen du euskal Gotzainnak babesteko. Beste ainbeste egingo du Gotzain Konferentiaren buruak. Eta egun gutxira, Barzelonako Kardenalak, bi horri beteko ditu gai berarekin. Orduan baretu ziren olatuak Aznarren Gobernuak erabakitzen du ETA-rekin hitzegitea. Juan Maria Uriarte, Zamorako Gotzaina, izango zen parte artzallea. Baina harritzen nau bein bakarrik hitz egiteak. Normalki negoziazioak luzeak izaten dira. Nere buruari galdetzen diot zer bilatzen zuen Gobernuak? Espainiako Gotzainen eta herriaren aurrean ondo agertzea? NUN ZEGOEN JAINKOA?

Page 33: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

32

Aita Santua, Benedikto XVI Polonian egon da urte hontan. Juan Pablo II k bezela, AUSCHWITZ BISITATU ZUEN. Periodista batek konparatzen zituen bi Aita Santuen jarrerak. Juan Pablok Elizaren izenian barkamena eskatu zuen. Oraingo Aita Santuak berriz galdera hau egin zuen Auschwitz barruan zegoela: NUN ZEGOEN JAUNGOIKOA? Periodistak dio galdera egokiena zela:” ELIZA! NUN ZEUNDEN? “Bada Elizak ere eskuak odolez gorrituta dauzka bere ixiltzeagatik eta gizaldietan joera antisemita, izan duelako”. Nik ere Espaniako eta Euskal Herrirako aplikatzen dut, galdera hori. Aurten ospatu izan bait da 70 urtebetetzea gerra zibila sortu zela. Gure bizitzako historia latza hortan, NUN ZEGOEN ELIZA? Frankismoren iraultza armatua eta diktadura odoltsua lehenengo urteetan batez ere, onartu, babestu, bedeinkatu zituenean? Urte haietan Euskal Herriaren, Kataluniaren, Galiziaren nortasuna eta hizkuntzak zapalduak izan ziren, ETNOZIDIOA ETA GENOZIDIO GAUZATUZ.. Eta ez bakarrik “nun zeunden”, baita NUN ZAUDE ORAIN , ELIZA? Noticias de Guipúzcoa, editorial batean, uztailak 4, esaten du: “Una Iglesia que se mantiene en el NACIONAL CATOLICIMSO. “La Iglesia española despúes de tres meses de cese de violencia por parte de ETA y comienzo del diálogo, no ha dicho que se congratule por el proceso de paz ni ha pedido a sus fieles que rueguen por la paz. Encima, Cañizares declara que en este proceso le preocupa España, cómo quedará (su unidad) y ruega a sus sacerdotes incluyan una petición especial en las misas Juan Pablo bigarrenak barkamena eskatu zuen Auschwitz hilketa eremuan. Modu berean Espainiako Gotzainek eskatu behar dute barkamena diktadura eta herri txikien zapalkuntza babestu zutelako.

Page 34: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

33

ELIZA TERRORISTA? Ez ginake arritu behar gauzaa posible bezela, gaurko Eliza TERRORISTA BILAKATZEA. Gizaldietan esklabotasuna onartu eta praktikatu zuen. Gaur, MUNDUAN DAGON TERRORISMORIK HANDIENA HAUXE DA: MUNDU ABERATSAK SORTU DUEN MUNDUKO ZATI HAUNDIENAREN GOSEA. GOSEZ EGUNERO 1 0 0 . 0 0 0 HILTZEN DIRA MUNDUAN. BATIKANO BIGARRENAK AITORTZEN ZUEN ELIZA KATOLIKUA MUNDU ABERATSEAN KOKATUTA ZEGOELA NEURRI HANDIAN. Gizaldien zehar Elizak babestu zuen eta praktikatu zuen ESKLABOTASUNA. Zenbateraino orain ari da babesten, esklabotasun berria , miloien gosea, bere komplizitatearekin, Batikano- imperioko estrukturekin? Eliza, maite zaitut, on guztia opa dizut Gaizki esanak barkatu eta nik ere barkatzen dizut.!!! LAUGARREN KAPITULUA. ETA-REN ILUN - ARGIAK Elizaren pekatuetan, bat aitortzen nuen: “biolentzia gaitzezten dugu edozein tokitik datorrela” Quod nimis probat nihil probat. Koherente izateko Elizak kondenatu behar zituen Estaduetako Ejerzitoak. Batikano bigarrenak pasarte luze bat dauka Ejerzito konbentzionalak

Page 35: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

34

Eta beraietan herriaren alde burrukatzen dutenak goratzen dituela esateko. ETA izan zitekean Whuashingtonek zuzendutako mugimendu armatua bezela, edo Simon Bolibarrena. Hemen ere, aspalditik daukagu sistema zapaltzailea.. Sentidu hortan nik ere onartzen dut EUSKADI eta ASKATASUNA. NERE BIZITZAREN LEMA BEZELA ARTUTA DAUZKAT. ETA-K suetena adierazi ta gero, agiri batean esaten zuen: “ NEGOZIAZIOREN ELBURUA Gatazkaren erroei eta bere ondorioei ATERABIDE DOMOKRATIKOA EMATEA… “Frantziako agintariek ixiltasuna eta zensura ezartzen dute, gatazka hori ezagutua eta konpondua ez dadin. Liberté, egalité, fraternité hitzez mozorroturik, eta gero EUSKAL NORTASUN IRENTSI eta DESAGERRARAZTEKO, ZAPALKUNTZA METODIKOA EZARRI ZUTEN Lapurdi, Nafarro Beheran, Zuberoa lurraldetan. Euskal herritarren eskubideak sistematikoki urratuak dira. “Frantziak Euskal herria onartuko ez duen artean, GURE ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKAK JARRAITUKO DU eta GATAZKAK JARRAITUKO DU”. Nik ere hori asumitzen dut, baina nere borroka Ghandiren bidetik joango da. Eta aitortzen dut, egia bada Iparraldean bakarrik 10.000 euskaldun geratzen direla, Frantzian Euskal Herria dela UNA ESPECIE EN EXTINCION eta ZERBAIT BAINO AZKOZ GEIAGO EGIN BEHAR DELA. Baina ETA EZ DA BAKARRIK TALDE ARMATUA. ETA, TALDE TERRORISTA DA. Iraultza Frantzesa eta Rusiako Iraultza komunista, bi askapen- mugimendu historiko HANDIAK izan dira, askatasuna pilitikoa eta berdintasun soziala munduan zabaldu zitezen.

Page 36: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

35

Baina bi iraultza historiko hauek egindako krimenak eta gogorkeriak pilatu ezkero mendi handiak bezelakoak izango ziren. Es dakit egia izango denik, baina orain gutxi irakurri nuen, Mao Tse Tung historiako iltzailik haundiena izan zela, 70 milloi hil zituela. SENDERO LUMINOSO DROGAKO MAFIAREKIN LOTUTA DAGO ERAKUNDEA FINANZIATZEKO. Beste ainbeste Kolonbiako talde armatu batzuk. Beste batzuten empleatzen dira mila sekuestro diru iturri bezela Zer da terrorista izatea? Talde terrorista da sekuestroak egitea, batzutan sekuestratutakoa garbituz Miguel Angel Blanko bezela. Batasunak etengabe ari da esaten Espaniako poliziek torturatzen dutela.. Eta zuek gizon bat zulo batean sartzen duzue eta bertan illabeteetan daukazue. Heriotzakin mehatxu egin empresarioei eta politikoei, ez al da torturatzea? Talde terrorista da extorsioak egiten dituena finantziatzeko, batzutan hilketakin. Terrorista da ainbeste erako heriotzak eragitea eta heunka pertsonak bizkarzainekin ibiltzera behartzea. Terrorismo da Pertu eta Jogues garbitzea. Terrorismoaren azpian prinzipio bat dago: LOS FINES JUSTIFICAN LOS MEDIOS Sistemako jauntsuak pentsakera berdina daukate, baina beste moduz esana: RAZON DE ESTADO. Baina biak dira ustelgarriak.Jo dezagun iraultza irabazi duzuela. Demokraziako bizitza normalean sartzen zeratela. Iraultzaren garaian ona bazen EL FIN JUSTIFICA LOS MEDIOS, ORAIN DEMOKRAZIAN, GARAI BERRIAN, PENTSAKERA BERDINA IZANGO DUZUE. Eta nor zuengan fidatu, GEZURRIK GABE, tranparik gabe jokatuko duzuela? Rusiako eta alboko sistema politikoak erori ziren, ez kanpotik garaituak izan zirelako, baizik barrendikan ustelduak zeudelako.

Page 37: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

36

Ricardo Alberdi apaiza eta soziologoak hemengo komunistei, urtez aurretik profetizatu zien URSS ko gertaera hori. Terrorista oitutzen dira bide hoietatik joaten, eta gero agintea lortzen dutenean, pentsamolde terroristakin jarraitzen dute. Tirania biurtzen da agintea, gezurrez, gogorkeriz, krueltasunez beteta. Badugu beste exenplu lazgarria. Israelen dugu. Israelen indpendentziaren aldeko lehenengo gerran, bi ejerzito judutarrak zeuden, bata Ben Gurion ek zuzentzen zuena, Eta beste bat radikala, terrorista. Talde hau sartu zen palestinatarren herritxo batean, eta zeuden pertsonak, helduak, zaharrak, aurrak, denak fusilatu zituzten. Epe motzean lortu zuten objetiboa: bildurra sartu, eta palestinatar millaka hanka egitea eta lurra juduentzat uztea. Ben Gurionen ekipoa bildu zen erabakitzeko zer egin terrorista haiekin…. Pakean eta epaitu gabe utzi zituzten.!!! Baina gaur arte pentsamolde terrorista harek kalte izugarriak egin ditu bai Palestinan bai Iraelen. Problema izugarria sortu zuten horrekin: GAUR EGUN LAU MILLOI PALESTINATAR BIZI DIRA PALESTINATIK KANPO. Nork konponduko du hori? Ez dugu hau esaten inor kondenatu nahian. Baizik nahi dugu, ETA, eta bere ingurukoa, borroka anker baten infernutik irten daitezela , danok, infernu negargarri batean erori ez gaitezen. INDARKERIK GABEKO BORROKA ARMATUA. Terrorismorik gabeko borroka armatua nola ikusten duzu? Prinzipio etiko gogoratuko dut: Etiko izango litzake, besde biderik ez badago. Eta hori persona bakoitzak edo talde bakoitzak ikusi behar du. BAINO NERE IRITZIZ, BADAGO BESTE BIDEA! Hasi gaitezen Euskaditik. Nik aitatzen ditut lau iraultza handiak, eta garbiak:

Page 38: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

37

1º IKASTOLAK Frankoren garaian hasitakoak 2º ARRASATEKO KOOPERATIBEN MUGIMENDUA. 3º EUSKERA BATUA 4º IRAULTZA KULTURALA. Nik bi egile bakarrik aipatzen ditut: José Migel Barandiarán eta Manuel Lekuona. Lauek izan dute eta daukate garapen izugarria. Ghandiren Semiak edo billobak zuzentzen du Fundazio bat, Indarkerik gabeko borrokaren alde. Bein Europara etorri zen. Eta galdetu zioten ea eragin politikoa daukan gandismoak? Eta Martin Luter Kingek gidaritako beltzen askapena aitatu gabe, aitatu zitun hiru gertakizun handiak: 1º EUROPAREN BATASUNA 25 partaidekin. Alemania eta Frantzia 150 urteetan gerran, heren artean egon ziren, eta gero biurtzen dira< Europako batasunaren oinarri. Hitlerek amestu zuen batasun hori egitea baina indarrez., eta Europa germanizatuta. 2º URSS IMPERIOAREN TRANSIZIOA DEMOKRAZIA ALDERA. Gorbatxok neurri batean ALDAKETA HORI prestatu zuen, GLASNOV eta PERESTROIKA ZIRELA ETA. 3ºSUDAFRIKAN EGINDAKO ASKAPENA. MANDELA PROTAGON ISTA IZANIK. Munduan zegoen azkenengo apartheid erraldoia desagertzen da. Neretzat Espainian egin zen TRANSIZIO PAKEZKOA, INDARKERIK GABEKO BORROKA eta IRAULTZA IZAN ZEN. Lorpen mugatua, gero rebisatu behar dena, dudarik gabe. Baina lorpen handia. Protagonistak Carrillo, Carlos Serer, Ruiz Jimenez., Adolfo Suarez, Erregea. Eta abar. Aitatu dezagun ere POLONIAN GERTATUTAKO INDARKERIK GABEKO IRAULTZA HANDIA.

Page 39: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

38

Kardenal Wisinkik kartzelatik konsigna hau eman zuen: POLONIAK BEHAR DUENA EZ DA ALTXATZE ARMATUA, BAIZIK EKINTZA HANDIAK. Protagonistak SINDIKATU SOLIDARITATEA, Walessa, Aita Santua poloniarra. Askotan bisitatu zuen eta luzaro Polonia, bere herriaren borroka sendotzen. Miloiak biltzen ziren Aita Santuaren inguruan. Protagonista ere herria. Bein polizia komunistak hil zuen Solidaritatearen kapelau zen apaiz bat. Eta egun batzuek pasata, errekan azaldu zen bere gorputza. Miloi pertsona bildu ziren apaizaren hiletarako. Gure Aita errezatzerakoan presiditzen zuen apaizak gendetzari galdetu zion: “LAGUN HONEN HILKETA BARKATZEN DUZUE? ” Eta miloi batek erantzun zion: “BAI, BARKATZEN DUGU”. QUI VA FORTE VA A LA MORTE. QUI VA PIANO, VA LONTANO. Esaten du Italiako esaera batek. Nihil violentum durat (qui va forte va a la morte.) GHANDI ASKO ,TXIKI EDO HANDI. Euskal Herriaren eta Espainiaren oinarrizko eta luzaroko konponketak ditu benetan frente asko . Frente bakoitzaren barruan GHANDI txiki bat kokatu behar da. Gero etorriko zaizkio mila lagun, mila gudari frente hortan gudua irabazteko. Hori gertatu zitzaien munduan egon diren heunka Ghandi borrokalariei. NATURA EZ DABIL SALTOKA. Mantso baina geratu gabe dijoa eta garapen izugarriak egiten ditu. Pazientzia behar da. “El genio es una larga paciencia.” Baina pazientzia eginkorra. ERRONKA EDER BAT dago ETA-rentzat, baita danontzat ere.

Page 40: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

39

Ghandik enteratu zenian bonba atomikoa jaurti izan zela Hiroshiman, esan zuen: “gizadia behartuta izango da egunen batean ESTADUETAKO EJERZITOAK DESAGERARAZTEKO, BIZIRIK IRAUN NAHI BADU”. Indarkerik gabeko borroka naikoa izango da egunen batean. Beharbada hori gertatu da Europako batasunaren barruan. Erronka ederra zer litzake? Euskadin eta Espainian borroka armatua alde batera uztea. Ta ez itxoin besteak lehenengo pausoa ematea. Eman dezagun guk. Gertakizun garrantsitsua izango da munduarentzat eta gizonen utopia eta amets handiak aurrera joan daitezen. DEMANDA DE TERNURA. XAMURTASUNAREN ESKAERA: Denak behar dugu xamurtsuna, baina euskal gatazkari konponbidea bilatzeko, esango nuke PP munduan, baita ETA-ren munduan ere, xamurtasunaren beeharra handiagoa dela. Esaldi osoa da: “Detrás de estas expresiones de violencia hay una demanda de ternura”. Baina zergatik sartzen duzu PP mundua? ETA-koa bidezkoa da. PP munduak ez du elkarrizketarik nahi. Nahi du poliziaz eta armaz ETA SUNTZITZEA. Rendición sin condiciones. Francok bezela gerra jarraitu, baldintzarik gabeko errendizioa lortu arte. Beraz, biak daude xamurtasunaren beharrakin. Nola lortu hori? Ebangelioan daukagu exemplu bikain bat . Mk 5, 1-20 Gizon bat bizi zen bakardadean, eta ilobietan, espiritu gaiztoen menpe. Kateekin lotzen zuten baina alperrik. Zatitzen zituen. Oiuka, bere burua zaurituz ibiltzen zen. Jesus urbiltzen zaio. Jesús zala ikusirik belaunikatu zitzaion. Jesusek: “espiritu lizuna, irten gizon honengandik!” Eroak dio: “baina ni gizataldea naiz. Utzi zazu espirituak hor dauden txerri taldeetara joan daitezela.” Eta hala gertatu zen. Inguruko gendea enterazu zenean Jesusengana etorri ziren.

Page 41: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

40

Eta harriturik ikusi zuten gizon eroa, ESERITA, JANTZITA, ESAGUERA OSOZ., Jesusekin joateko prest. Jesusek zeraman xamurtasunak mirari haundi hori egin zuen. Liburu eder bat dago izenburu honekin: “ZER EGINGO ZUEN JESUSEK NERE TOKIAN?” Gure egoera kaótiko hontan, zer egingo zuen Nazareteko Jesusek? Bai ETA, bai PP ere, dira neurri batean burua galdu zuen gizon hura Nola lortu guk, Jesusek lortu zuena? Bilatzen duenak, aurkituko du, …dio Jesusek. ETA!, maite zaitut, on guztia opa dizut Gaizki esanak barkatu . Nik ere barkamena ematen dizut.

Page 42: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

41

BOSGARREN KAPITULUA HERRI BATASUNAREN ILUNAK ETA ARGIAK. “Esker Abertzaleak” da zuen taldearen izena. Dituen bi adjetibo ederrak dira: askatasun soziala. Eta askatasun nazionala. Gorputz batean daude eskerra eta eskuina, biak beharrezkoak, lagungarriak. Salmo 89.garrenak Jainkoari esaten dio: “INDARTSU DA ZURE ESKERRA, GARAILE ZURE ESKUINA”. Eskerra da kotxe baten azeleragailua bezela. Eskuina da galga. Azeleragailurik gabe kotxea ez dabil, baina galgarik gabe, istripu bat izateko arriskua dugu. “Qui va piano, va lontano; qui va forte a la morte”. Eta txarrena ez da norbere hiltzea, baizik istripuan beste asko hiltzea. Zuek ez duzue ETA-ren terrorismoa, krudelkeria gaitzeztu. . Zuen ixiltasunak salatzen zaituzte. ETA-k Joges hil zutenean, eta zuek ixilik egon zinatenean, asko alde egin zuten H.B.-tik Gezurraren bidez, sistemaren kontradikzioak zorroztutzeko estrategia erabili duzue. Gogoratzen naiz. Transizioa egin berria zegoen. Herri Batasuna etengabe ari zen esaten ez zela ezer aldatu, ezer lortu. Ni asarretzen nintzen. Franco bizi zela, bi bider isuna jarri zidaten eta bi bider preso egon nintzen. Transizio egin ondoren ez ziren holakoak gertatzen apaizei beren predikazioagatik. Lagun bat zinegotzi zegoen bere herrian. Bere eskontzan egon nintzen. Hasi zen mehatsuak jasotzen. Azkenengoa katu hilberri bat, bere etxeko atean zintzilik, odola zeriola, jarri zioten. Hilabete eskutatu zen. Bere alderdi politikoak ETA-rekin negoziatu zuen. “Kargu politiko guztiak uzteko, batez ere konsejal izatea”, eskatu zioten. Hori egin zuen etxera etortzeko. Alkatea Herri Batasunekoa zen.

Page 43: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

42

Horregatik esaten dute adituek, borroka armatuan terrorismo erabiltzen bada, borroka bukatuta estrategia zikin bera erabiltzen jarraituko dute. ETA-ri buruzko esandako gauzaek, asko edo gutxi, zuentzako ere balio dute.Herri askoren borroka terroristaren historia ezagutu ezkero, Euskal Herriarentzat etorkizun tristea izango da luzaron, Herri Batasunaren estrategia aldatzen ez bada. H.B maite zaitut, on guztia opa dizut. Gaizki esanak barkatu , nik ere barkamena ematen dizut.

Page 44: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

43

SEIGARREN KAPITULUA PP MUNDUAREN ILUNAK ETA ARGIAK Lehenago pekatu batzuk aitatu ditugu zuei neurri haundi edo txiki dagozkizuenak- Baina badaude gauzaa geyago. IRAKEN INBASIOA, ESTADU TERRORISMOA. Hala pentsatzen dute pensalari asko Espainiakoek eta kanpokoek. Imperio guztiek egin dituzte inbasio gerrak., eta nazio asko biurtu dira Imperioaren koloniak. Zuzengabeko ekintza hortan Espainiako Gobernuak parte artu zuen. PPk artutako erabaki horrek eragin zuen Atotxako tren gelditokian gertatutako masakrea. Triskantzak etengabeak Iraken, triskantza ikaragarria Espainian. Lagun maiteok: ETA bakarrik al da terrorista? GEZURREZKO TESTIGANTZA JASOTZEA. Orain arte PP ari da eten gabe ETARI EGOZTEN Atotxako triskantza. Hori gertatu zen batez ere hasieran. Hori delito handia da. Exenplu bezela esan dezagun: Juizio batean ari da herritar baten hilketa ikertzen. Testigu batek gezurrakin persona bati hilketa horren errua egozten dio. Hori, pekatu oso larria da. Gaur bertan 2.006 Urriak 2, Desayunos de Tel. Esp. Boro asuntua gaia zegoela, esan da “gure artean, esaten diren etengabeko gezurra pilakin, Zuzenbide Estatua kolokan jartzen da, Estaduko botere guztietan: Gobernua, Parlamentua, Justizia, publizitate boteretan, Polizian, (Ejerzitoa), Eliza bertan ere. 2.006 Irailak 30, El Pais aldizkaria zekarren: “Dokumentu falsuak atera dituzte, ETA-ren erantzukizuna oinarritzeko.”

Page 45: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

44

Bibliak errepikatzen du GEZURRA HILTZAILEA DELA. BERAZ, egia da batzutan paretetan azaltzen dena:”PP ASESINOS”. FRANKISMOREN OINORDEKOAK BEZELAK ZAMATUAK ZAUDETE FRANKISMOAREN PEKATUEKIN. Nik es dut esaten 100 % oinordekoak zeratela, Baina neurri haundi batean bai. Nere profesore izandakoa, Manuel Fraga katedratikoa, Mugimendu Nazionalean kargu handi bat izan zuen eta handik gutxira Francoren Ministroa izan zen. Bidezkoa da gurasoen ondasunak jasotzea, eta ederra da gurasoen zorrak ordaintzea. Bada, zor asko daukazue ordaintzeko. Exenplu txiki bat jartzen dut: nere ama errioxakoa zen eta anai anarkista desagertu zuten franjkistek ez dakigu nola, nun. Aleginak egin ditugu baina alperrikakoak orain arte. Alde hortatik ni ere biktima naiz, frankismoaren biktima. Pentsa zazue Frankoren terrorismoaren aldean, ETA-ren terrorismoa oso txiki geratzen dela. NACIONAL KATOLICISMO. Subirats historialariak dio: “La vision de lo español que tiene hoy el PP es tan propio del Nacional Catolicismo como la de Ramiro de Maeztu. Se eliminó del ser español lo islámico. Averroes no es español, se eliminó al judío. Ahora tratarían de no admitir como español al vasco, catalán, gallego..” ETA-KIN NEGOZIAZIOA AZNARREN DENPORAN. Juan Maria Uriarte Gotzainnak parte artu zuen. Egun bat edo iraun zuen bakarrik. Juan Mariaren ikuspegia. Negoziazioak porrota egin zuen Gobernuren ITXIKERIAGATIK eta ETA-ren RADIKALKERIAGATIK

Page 46: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

45

PP alderdia eskumako alderdia da. Hori gauza ona eta beharrezkoa. Gure gorputzen bi esku ditugu, esker eskuin. Esku bat galtzen badugu, besomotz geratzen gera. Berdin Herria. PP alderdi konserbadorea da. Hori ere gauzaa onuragarria da, Balore onak, tradizio onak konserbatzen saiatu behar gera. Baina partidua usteltzen bada, orduan gizartea esku motz geratzen da. Baina Alderdia Konserbadorea mafia bat biurtzen bada, zein balore handiak benetan gordeko ditu? Italiako Kristau Demokrazia usteldu zen. Eta desagertu zen, Italian luzaroan agintean egon ondoren. Espania herria bezela balore handia da, baina ez imperio bezela. Badirudi zuek neurri batean Francok bezela pentsatzen dezutela: una sola religion, una sola lengua, un solo partido, UN SOLO PUEBLO O NACION. Honelaxe indartsua izango zela. Baina alderantziz da: PLURALTASUN JATOR DAGONEAN ORDUAN Estatuak dauka sendotasun handiagoa. Eman konfiantza, eta konfiantza jasoko duzue. Juan XXIIIk esaten zuen ASKATASUN ERLIGIOSOAREKIN kristautasunak ez zuela galtzen. Alderantziz baizik, Jainkoaren aurpegia gozoagoa, maitagarriagoa azalduko zela. Poetak esaten zuen “España me duele”, Bere etorkizunak keskatzen nau”. Mesedez EGIN DEZAGUN ESPAINIAREN AURPEGIA GOXOAGOA. PP maite zaitut, on guztia opa dizut. Gaizki esanak barkatu ,nik ere barkamena ematen dizut.

Page 47: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

46

ZAZPIGARREN KAPITULUA PNV eta EA MUNDUAREN ILUNAK eta ARGIAK BIEN ARTEAN. ZATIKETA. Esango duzue aukera politikoa zela, eta hortan ez dago pekaturik, askatasuna baizik. Nik galdetzen dut: barruan ez al zegoen egoera etika itsua? AGERTUTAKO EZINA PAKE MAHAIA AURRERA ERAMATEKO ALDERDI POLITIKOEN ARTEAN. Pakea Irabazi Euskal Herrian 1983 urtean esaten genuen: ”Euskal Herriko Alderdiek funtsezko akordio bat lortzeko, agertu duten ezina, herriaren negar egoera latz eta triste hau sortu eta mantentzen duen kausarik handienetako bat da”. Auteskundeak urbiltzen zirenean, alderdiak hasten ziren esaten pake mahaia, laister izango zela. Auteskunde ondoren, ixilik. Anaien arteko elkar ulertze eta elkarrizketa sortzen, gauza ez badira, zertarako Alderdi politikoak.? Hilabete asko daramagu Alderdien pake Mahaiaz itz egiten. Oraingoan ere porrot egingo dute? Ezetz pentsatzen dugu. Baina argi. LORPEN HANDIA, AJURIAENEAKO HITZARMENA. Euskadiko alderdi guztiak, bat ez ezik, ados jarri zinaten HITZARMEN AGIRIA egiteko Eta sinatzeko. Pauso ederra, baina motza. Herri Batasuna ez zegoen tartean.. Azkenian Hitzarmenak porrot egin zuen. BESTIEN PEKATUAK BARKA IZKIDAZU, JAUNA. PEKATU EZKUTUAK ERE BARKA JAUNA. Bi esaldi horiek Biblian, salmotan azaltzen dira. Guraso batzuen bizitzan hori garbi azaltzen da zoritxarrez askotan. Seme alabek zer ikusi, hura ikasi.

Page 48: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

47

Baina nik beste ejenplu hau jartzen dut. Gorputz batek nahiko defensak eta osasun sendo baldin baditu, sortzen diren infekzioak azkar, errezago garaitzen ditu. Eta orain dator galdera: Euskal Herriak, Alderdi Abertzaleak, defensa onak, osasun sendoa, euki izan bazituzten, ez al zuten garaituko ETA-ren terrorismoaren GAITZA? Eta dudarik gabe, hor Eliza, kristau komunitatea, sartu behar dira. Zerbait aitatu dugu Elizaren pekatuak aztertzerakoan. KOLDO MITXELENAREN AITORTZA. Uste dut irakurri nuela. Bizilagunak ginen Errenterian. Galdetu zioten zergatik erabaki zuen PNVen borrokatzea. Eta kontatu zuen historia hau. Gerra galduta, mila gudari espetxeetan zeuden, askok fusilatuak izango zirela. Zer egin? Alderdiko arduradunek, Frantzian ziharduten arazo horrekin. Zuzendari batzuk boluntario eskeini ziren, Espainiara bueltatzeko eta gudariekin fusilatuak izateko. Batzuei , esan zieten: “zuek ez, hemen beharrezkoak zeratelako eta.” Baina beste talde bat itzuli zen Espainiara eta fusilatuak izan ziren. Koldok aitortu zuen: “holako Alderdi Politikoak irabazi nindun.” Iparraldeko abertzaleek, hori jakin zutenean, esaten zuten. “Gu kobarde izan gera. Haiek bezela jokatu ba genu heriotzaraino, Iparraldeko Euskal Herria, askoz obeto egongo litzake”. Ego Eukal Herrian luzarorako finkatuta geratuko da abertzal etasunasuna. Nere galdera: Euskal Estatutuaren garaian ez al zen posible euki, PSOEk Partidu Komunistakin izan zuen gesto jatorra? Sozialistek Gobernuari esan zioten: “Gu, ez gera jokuan sartuko Alderdi Komunista legestatzen ez bada?” Eta Alderdi Komunista legeztatu zen eta transizioak ez zuen porrotorik egin. Lege normala geyengo simple batekin onartzea ondo dago. Baina Konstituzioa, Estatutua ez. Gernikako Estatutoa ez zuen onartu HB alderdiak. Orduan Euskadiko bigarren alderdia zena.

Page 49: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

48

Ez al zen hori hutsune historikoa? Beste ainbeste: Lehenengo urteetan HB, alderdi politiko bezela, legeztatu gabea zegoen. Zer egin zenuten? LA CONSTITUCION DEL CONSENSO. Adolfo Suarezen hitzak: Espainiako Konstituzio historian azaltzen da Konstituzioak izan direla askotan batzuek besteei imposaketaren fruitua. Baina orain ez zitekeen holakorik gerta. Konstituzioa izango zen CONSENSO GENERALIZADO BATEN FRUITUA.” Estatu mailan lortu zen hori. Baina Euskadi mailan ez. ESTATUTUA IZANGO ZEN ORAINDIKAN GEHIAGO KONSENSO GENERALIZADO BATEN PORROTA. Bigarren Alderdia kontra jarri zen. Horregatik Estatutua irten zen 200.00 boto kontran. Ez al zegoen motibo naikua PNV ere kontra jartzeko? BESTIEN PEKATUETATIK ASKATU NAZAZU . ETA-KO eta KALEBORROKAKO GENDE ASKO ZUEN FAMILI ETAN SORTU DIRA. BEHARBADA KOBARDE IZAN ZERATE. Herri batean esagutu nituen bi gaste lagunak, bide txarretatik zebiltzenak, lapurretan. Gose urteak ziren. Gaste baten amak semeak ekartzen zituen jakiak, etxean erabiltzen zituen. Beste gaztearen amak berriz, semeari esan zion: desagertu itzazu bulto hoiek, bestela nik berri emango diot poliziari. Lehenengo amaren alaba batek errita egiten dio amari. “Zuk ere halaxe jokatu behar zenuen. Bigarren mutilla salbatu zen. Baina denunziatu egiten badegu, karzelara joango zen semea!!!

Page 50: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

49

Drogadikto batek bere amari txantagea egiten zion: “zuk dirua ematen ez badidazu, bankutan lapurreta egingo dut, arrapatzen banaute, karzelera eramango naute”. Baina ausarturik, baita maitasunez indarturik, erantzun behar zuen: “kartzelera bazoaz, ez da nere erruz izango, gainera obe zaude kartzelan , drogan eta lapurretan baino”.Nik ezagutu nuen kasu batean, ama kokildu zela, eta dirua ematen ziola semeari.. Ez zen karzelera joan, baina suizidatu zen. PNV-EA, maite zaituztet, on guztia opa dizuet. Gaizki esanak barkatu , eta nik ere barkamena ematen dizuet.

Page 51: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

50

SORTZIGARREN KAPITULUA PSOE MUNDUAREN ILUNAK ETA ARGIAK EUSKAL ARAZOAREN KONZIENTZIARIK EZA. Nere aita sozialista izan zen. Entzun dudanez Bergaran alderdi sozialista sortzaile kide. Konbertitu zenean, gustatzen zitzaion meza nagusira joatea. Meza latinez egiten zen oraindikan, baina sermoia euskeraz. Aitak ordea ez zekien euskera. Eta esaten zidan: “zergatik ez erabilli erdera, bada DENOK ULERTZEN DUGU ERDERA.? Aita hil da gero, familiko idazki batean , gure aita euskal arazoa ulertu gabe hil zela, esan nuelako, anai bat haserre jarri zitzaidan. Hogei ta bi urte egin nituen Errenterian. Oso laguna zen emakume bat, Kastilatik etorria ume askokin. Gizona sozialista. Urte batzuetan gure parrokian Aste Santuko elizkizuna ospatzen ziren ordu batzutan erderaz, eta bestetan euskeraz. Andria asarretu zitzaidan. “Zertarako dibisio hauek denak erdera entenditzen badegu, gainera denak espainiarrak baldin bagera?” Aurten Madriden, Parroki batean andre bat, eliz laguntzale eta kantore bezela egunero etortzen zen. Izketan geuden Parrokoarekin eta emakumeak botatzen du: “onena izango litzake euskerarik ez balego.” Ekuadorren nik irakurri nuen egunkari batean, artikulo oso basatia, hauxe esaten zuena: “Ekuadorrentzat onena litzakela QUITSUA hiskuntza ez balitz , bada honelaxe ez ziren horrenbeste buruhauste izango” Indioen Gotzaina PROAÑO, nortasun haundiko pertsona bai Ekuadorren bai Amerikan, hil zorian zegoen. Republikako Presidentea eta ministro batzuk joan ziren Proaño bisitatzera.

Page 52: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

51

Indioen Gotzainnak eskatu zien Republikako agintariei: “EZ UZTEKO ITOTZEN INDIOEN KULTURAK, HIZKUNTZAK. Dominatzen duen kulturak nahi du herri txiki horiek integratzea eta hartarako beren kulturak eta hizkuntzak itoarazi.” Zer esan zuten aldizkariek urrengo egunean? “PROAÑOK ESKATU DIO PRESIDENTEARI eta MINISTROEI ONAK IZATEKO BEHARTSUEKIN…” Proañon planteamentuak botoak kentzen zituen…. Gogora zazue orduko Presidentea sozialista zen., Rodrigo Borja. KANTITATEARI BEGIRA, EZ KALITATEARI Berriz nere aita sozialista aitatuko dut. Primo de Riberan dikatduran, Alderdi Sozialista onartua zegoen, baina ez zeuden auteskundeak. Hauek Errepublikakin etorriko ziren. Nere aitak bi momentu horiek ezagutu zituen. Aitak esaten zidan: lehenengo etapan, gauzak garbiagoak ziren. Etortzen zirenak idealismo batek bultzata etortzen ziren. Baina bigarren etapa etorri zenean, gauzak ez ziren garbiak. EZ ZITZAION KALITATEARI BEGIRA, BAIZIK KANTIDADEARI, BOTOEN KOPURUARI. 900 HERIOTZAK. ERRUDUN HAUNDIENAK EZ DA ETA, BAIZIK ALDERDI “DEMOKRATIKOAK DIRA”. 1-983 urtean talde batek egindako agirian, Pakea Irabazi Euskal Herrian, epaiketa zorrotz hau egiten genuen: “Euskal Herriko Alderdiek funtsezko akordio bat lortzeko, agertu duten ezina da, herriaren negar- egoera latz eta triste hau sortu eta mantendu duen kausarik haundienetako bat.” Epaiketa hau ezartzen genion PNB-ri aurreko kapituluan. Orain zuei. Alderdi nagusiak zaretelako. Pakearen aldeko mahaia aitatzen zen auteskundeak gainean zeudela. Baina auteskunde ondoren, berriro ixiltasuna, ezina-

Page 53: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

52

Orain hilabetetan pakearen aldeko MAHAIAREN ZAI gaude, suetena adierazi zen ezkeroztik batez ere. Sei ilabete pasa dira. Berriz porrot egingo al du? Gobernuak erabaki du, lehenengo MAHAI MILITARRA. Eta gero MAHAI POLITIKOA. Zergatik? “Elkarrizketa politikoa, libre izan dadin, ETA-ren armen bildurrik gabe”, errepikatzen da. Baina alderantziz eginda, beharbada obe litzake. ETA-ren borrokak Euskal Herriaren zapalkuntza dauka oinarri, autodeterminazio eskubidea zuzengabeko ukatzea. Alderdi ta indar politikoak ados jartzen badira diagnostiko honekin, errezago izango da Mahai militarraren zeregina. Errepikatzen duzue : “Prezio politikorik ez diogu ETA-ri ordainduko.” Baina hori zinizmo utsa bezela da. Ama sekuestratuta daukazue eta, zuek diozue “Lehenengo armak utzi ditzatela, eta gero ikusiko dugu amarena” Azpimarratzen da ETA-ren armen txantajea. Eta 400 preso ETA-koak Euskal Herritik urrundik eta sakabanaturik eukitzea ez al da JADA txantaje haundi bat? Probatu dugu gure sistema politikoa ez dela neurri dexente batean Zuzenbide Estatua, baizik Estado de Hecho. ETA, erakunde armatua, terrorista da dudarik gabe, baina Espainiako sistema politoa ere bai. UTSEGITE POLITIKO HANDIA. Oso ondo jokatu zenuten, sozialistok, Transizioan erabaki ausartsua eta leiala artu zenutenean: “jokoan ez gera sartuko Alderdi Komunista legeztatzen ez den bitartean.” Eta lortu zenuten legalizazioa. Baina Euskal Estatutua planteatzen denean ez zenuten berdin jokatu. Orduan bigarren Euskadiko Alderdia zen HB. Eta zuek eta PNV Estatutua onartu zenuten, HBkin adostasuna lortu gabe. LEGE

Page 54: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

53

NORMALETAN NAHIKOA DA GEHIENGO SIMPLEA, BAINA KONSTITUZIO BAT ONARTZEKO , EZ!. Espianiako TRANSIZIOAREN HAUNDITASUNA, hortan dago: Espainiako mailan Alderdi haundi denak ados jarri ziren. Horretzaz gainera, HB Alderdi politiko bezela legestatu gabe egon zen urte batzuetan. Psoek HBkin ez zuen euki, Alderdi Komunistakin izan zuen gesto leial bera. Ala ere aitortu beharra dugu PSOERI ZOR DIOGULA ORAIN DAUKAGUN PAKE PROZESUARI HASIERA EMATEA Gainera,diotenez bere Alderdi barruan OSTOPOAK GAINDITUZ aurrera eramatea, eta Europako Parlamentura eramatea, Irlandako prozesoa eraman izan zen bezela. PSOE maite zaitut, on guztia opa dizut. Gaizki esanak barkatu, eta nik ere barkamena ematen dizuet.

Page 55: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

54

Bederatzigarren kapitulua. EZKER BATUA ETA ARALARREN ILLUNAK ETA ARGIAK.

“No cuenta lo que fuimos, cuenta lo que somos” EZKER BATUA Zuen sustraia comunismoa da. Utopia ona. Baina comunismo historikoak krudeltasun pila ikaragarria egin zuen. Goian aitatu dugu. Utopia ez galdu horregatik. Gogoratu , diotenez, Leninek esandakoa: “uts egin dugu. Obe izango zen berrogei ta hamar Asisko S.Franzisko Rusiara ekartzea”. Ezker Batua zertarako? Batez ere BOTOAK erakartzeko? Ez ¡!! Asisko Frantzisco asko “clonatzen dituen” lantokia izateko. Mundu mailan egin behar den iraultza erraldoia bait da. ARALAR. ETA-ren utopia berez ederra da: EUSKAL HERRIA ASKATU, EUSKADI TA ASKATASUNA. Sentidu hortan ni ere “etarra” naiz. Baina ETA-ren ekintza ankerrak erabat diferenteak dira. Gogoratu zazue GHANDIREN BORROKA INDARKERIK GABEKOA. Esaten da borroka horrek ez du ezer lortzen. Ghandik Indiako askatasuna lortu zuen. Hemen ere lantegi berezi bat nahi dugu: Ghandi asko “klonatzeko” lantegia. Hori izan daiteke Aralar elkartea. Erakunde biok ari zarete plataforma bakar egiten. Nik nere moduan, hori bera egin nuen. Azkenengo auteskundetan zuei eman bait nizkizuen botoak,Congresorako bati,Senadurako bestiari. 10..- HERRIAREN ILUNAK ETA ARGIAK

Page 56: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

55

BESTEEN EKATUETATIK LIBRA NAZAZU- Bibliak erabiltzen du eskabide hori. Gurasoek batzutan seme alaben pekatu askoren errudun izango dira. Ta sentidu hontan nere buruari galdera bat egiten diot (ni ere herrian sartuta nago). Jarri dezagun konparazio bat: gorputza, osasuntsu eta defensa askokin dagonean etorzen zaizkion gaitzak aisa botzen ditu campora. Herriaosasuntsu ta defensa askokin egon izan balitz terrorismoaren gaitza aisa gaindituko zuen. Hor ez al dago huts handi bat? BARKAMENA – Kanziller Lopez Ayalak, aitatutako Rimado de Palacio liburuan dakar: “Por mucho que ayunes – e fagas oracion, E oyas muchas misas- e muy largo sermón, E des muchas limosnas - a pobres e ración, SI PAZ EN TI NO OBIERES—ESTARAS EN OCASIÓN (perdición) “Ca si tú no perdonas- al que te falleció, Y te dura rencor—contra el que a ti erró, La paz y caridad—en ti ya falleció. A quien sin ella ayuna—a tanto se perdió. Dices el Pater Noster- y pides al Señor: “Tú perdona Señor--- a mí muy pecador, Así como perdono- a quien me fizo error”, E por solo ese dicho- será tu juzgador. “No puede el Diablo- ser nunca morador, en casa do hay paz,- concordia e buen amor.” POLONIAKO HERRIAREN EXENPLU BIKAINA, ETORKIZUNA ERAIKITZEKO

Page 57: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

56

Gogoratu dezagun goian eman dugun miloi polakoen barkamen ejemplu bikaina.. ETA-k HIL ZUEN GIZON BATEN ALABAREN BARKAZIOA. Aita hil zutenean, hiru urte zituen. Orain eskonduta dago eta bi seme ditu. Liburu ederra idatzi du eta bertan adierazten digu berak nola barkatu duela. MARTIRIEN-BIHOTZ-ZABALTASUNA, JESUSENGANDIK HASITA: BARKATUZ HIL ZIREN GUZTIAK. Jesusen ama eta gurutze ondoan zeuden jarraitzaleak ez ziren hasi Apaiz Nagusi eta Aginterien kontrako biraoka, irainak botatzen. ESPAINIAKO TRANSIZIOAN IZANDAKO JOKABIDE JATORRA, ORAIN ERE AGERTZEA KONBENI DA. Felipe Gonzalesek esaten zuen (Diario 16 Extra 1.971-1991): “La transición a la democracia representó fundamentalmente un compromiso entre las fuerzas de la oposición y el Gobierno. Se trató de lograr LA RECONCILIACION, utilizando como únicas armas LA SENSATEZ, LA TOLERANCIA, Y POR ENCIMA DE TODO LA GENEROSIDAD, cualidad inseparable de todo sistema democrático. La superioridad de la democracia sobre el autoritarismo descansa en establecer un sistema de convivencia pacífica SIN LA SATANIZACION DEL QUE DISCREPA.” Horregatik pena ematen dit, aditu batek esaten zuena: ”Pakea etorriko da, gatazkaren bi alde, elkarren aurkakoak, gauza badira sinistu erazteko beren oinarriko gendeari, gudua irabazi dutela eta aurkakoak suntsituta irten direla.”. Ez zuen honelaxe jokatu Churchil-ek. Gerran hasieran herriari egi garratza esan zion. Ez zen gezurrakin ibili Herriak ere euki behar du buru-argitasuna, eskuzabaltasuna., eta bihotz sendoa egiari aurre egiteko.

Page 58: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

57

HIZKETA BIGUNDU TA ZAINDU BEHARRA. Gende asko dago zauri haundiekin alde bietan. SENSIBILITATE HANDIA BEHAR DA ZAHURIAK EZ HANDIAGOTZEKO. Historiatxo bat: haur batek aita mozkorra dauka. Eskolako lagun batek, arpegira esaten dio: zure aita mozkorra da. Zauritutako mutikoak erantzuten dio asarrez “HORI GEZURRA DA” Eta haserretuta dijoa. Alderantziz beste lagun batek esaten dio: ”Lehengo egunean oso pozik ikusi zindudan aitak erosi zizun kotxearekin… Baina entzun dut aitak edaten duela eta pena eman zidan “. IRLANDAN GATAZKAREN BI ALDEETAKO LAGUNAK ADISKIDETZEKO ZENTROAK SORTU DIRA. Elkarrekin turismoko ibilaldi kolektiboak egin, psikologoek eratutako taldeak eta habar. PAKETIK ZENTROA ARANTZAZUN. Ireki berria da. Jonan Fernandesek zuzentzen du. Mila boluntarioen bila dabil zentroa, adizkidetze lana herri zabalean biderkatzeko. Hemen drogadiktokin Proiekto Hombrek egin zuena, zerbait antzera egin daiteke. Euskal Herria eta Espainiako Herria, maite zaituztet. Gaizki esana barkatu eta nik ere barkamena ematen dizuet…

Page 59: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

58

LIBURUAREN B U K A E R A. MUNDUA GURI BEGIRA DAGO. Heunka Euskalerria daude munduan. Euskal arazoarentzat konponbide jatorra adosten badegu, onuragarria izango da mundu zabaleko toki askotan. Beraz bigarren transizio on bat mamitu behar dugu. Lehenengo transizioa ez zen egin egun batzuetan. Urte batzuk aurretik hasi ziren giroa prestatzen, Carrillo, Carlos Serer, Ruiz Jimenez… CUADERNOS PARA EL DIALOGO, CAMBIO 16 … HONELAXE HERRIAN GIROA PRESTATU ZEN. Orain ere beharrezkoa da giroa prestatu Urteetan INTOXIKATU IZAN GARA. Lehenengo DESARMATZE BIHOTZETAN EGIN BEHAR DUGU. Batikano bigarrenak dio: “Gobernatzaileengan sekulako eragina dute jendetzaren iritziek eta sentimenduek: areriotasun,mespretxu, mesfidentza sentimenduek, arrazagatiko gorrotoek eta ideologiak , gizakiak banatzen eta elkarren aurrez aurre jartzen dituzte.” Gaudium er Spes nº 83 Hemen ere, boluntarioak, “jokalariak” behar dira. Egun baterako konprometitzen dena, pertsona onuragarria da. Urte baterako konpromizen direnak, oso importanteak dira. Baina bizitza guztirako konprometitzen dena, EZINBESTEKOA DA. Ez zaigu eskatzen pakea guk lortzea, transizioa guk burutzea, TERRORISMOAREN AMAIERA GUK IKUSTEA, baizik PAKEA EREITEA. Guk pakea gozatzen ez badugu, ondorengoek gozatuko dute guri esker. Aitonak baserrian zuhaitzak landatzen ditu, naiz ta jakin berak ez dituela probatuko zuhaitzaren frutuak. Bana alaitzen da jakitean bere bilobak probatuko dituztela.

Page 60: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

59

GOGORKERIK-GABEKO-BORROKA EXPERIMENTATZEKO URREZKO AUKERA DUGU. Gizadia gizaldietan bizi izan da murgilduta gerra odoltsuetan. Ez gaitezen bizi baso piztiak bezela. Baztertu dezagun gerra kultura. Gizadiak amesten du beste aro bat. Europako batasunean gertatu zena, mundu mailan gerta dadila. Nazioek, herriek, orain arte nahi izan dute beren arazoak konpondu, bonbekin, gezurrekin . Guk demostratu dezakegu munduaren aurrean arazoak konpondu daitezkela beste modu batean, eskuak garbiak ditugula. 36.garren salmoa, GOGORKERIK GABEKO BORROKAREN SALMOA DA. JAUNAGAN ITXAROTEN DUTENEK LURRA BEREGANATUKO DUTE. Hori bost bider esaten du. Baita ere errepikatzen du: gaiztoak gaizki bukatuko dira. Ez zaitez gaiztoen atzetik ibili, horien bukaera izango bait duzu. LOKARRI pake mugimenduari eskatuko nioke Ghandiren borroka gehiago praktikatzeko eta bultzatzeko, Euskal Gatazka konpontzeko. Nik aitatu ditut biolentzirik gabeko borrokak izan dituen lorpen haundi batzuk. Behar bada lorpen bakoitzakin egin leike liburu txiki bat. Eta zabaldu liburuak. Herri guztien aurrean azaltzen den ezaugarria gera. Baina izango al gera ITXAROPEN EZAUGARRIA, HALA HERIOTZ EZAUGARRIA? ANAITASUN EXPLOSIO BATEN AUKERA DAUKAGU. Ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainia eta Peninsula guztian. Izan dezagun eskuzabaltazuna, ausardia. Europan askok nahi zuten Estatuen Europaren lekuan, Herrien Europa eraikitzea. Guk Pensinsula mailan, pausoak eman ditzakegu. Hil gaitezen Espainia imperialista zentralista batera, eta Espania berria sortuko da, HERRIEN ESPAINIA, HERRIEN

Page 61: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

60

IBERIA. Ez Espainia, ez Euskadi, dira balore absolutuak eta kontrajarriak. Espainian eta Euskal Herrian kristau asko daude. Munduaren aurrean ez dezagun gaizki utzi Jaungoikoa, baizik Jesusek dion bezela, munduak ikusi ditzale gure jokabide eta ekintza arrigarriak Eta Jainkoa goratu dezan. MAITASUNAREN IRAULTZA. Kristo gugan eta gu Kristogan bazi bagera benetan, maitasunaren iraultza ikusiko dugu. Jesusek eragingo du gizartearen barrenean eta udaberri eder bat ezagutuko dugu, historian zehar askotan gertatu den bezela. Pentsa dezagun positiboki eta etorkizuna positiboa izango da. S.FRANZIZKOREN OTOITZA. EGIN NAZAZU JAUNA PAKE BIDE… Jauna, egin gaitzazu zure pakearen serbitzari Injustizia nagusi den lekuan, guk justizia jar dezagula. Gorroto nagusi den lekuan, guk maitasuna jar dezagula; Gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezagula; iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezagula; haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezagula; zalantza nagusi den lekuan, sinismena jar dezagula; etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezagula; ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezagula; Tristura nagusi den lekuan, poztasuna jar dezagula. Gure jabide izan dadila Jauna, ez gu poztuak izatea, poztu dezagula baizik; es gu onartuak izatea, onar dezagula baizik: ez gu maitatuak izatea, maita dezagula baizik. Izan ere, Zuk erakutsi diguzu, ematea dela, hartzaile izateko bide;

Page 62: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

61

norberaz ahaztea dela, nor bere burua arkitzeko bide; barkatzea dela, barkamena iristeko bide: Eta hiltzea sela guretzat, betiko bizitzara berbizteko bide. Oharra. Beti kezkatu nau S.Frantziskoren otoitz hontan, injustizia-justizia ez aitatzea. NI ausartu naiz bikote hori sartzen. Kontzilioak esaten bait digu pakea lortu nahi badugu gerra sortu duen injustiziak gainditu behar direla. NORK DAKI NORK IRABAZTEN DITU BATAILAK, JOATEN DEN SEMEAK, EDO ETXEAN GERATZEN DEN AMAK? Otoitza, sufrimenduen eskaintza, energia positiboa bialtzea da. Mezako barkamen liturgian azaltzen den trilogia: GUK ERE Jesusen antzera daukagu hiru zeregin hauek: BIHOTZ URRATUAK SALBATZERA BIDALIAK GAUDE. PEKATARIEI DEI EGITERA ETORRIAK GERA. URRATUEN ETA PEKATARIEN ALDE OTOTZ EGITEKO, AITAREN ESKUIN ALDEAN GAUDE. HAMALAU ERRUKIZKO EGINTZAK ZAI DAUZKAGU. Tristea gozatu Oker dabillena zuzendu Konseju on bat eman behar duenari. Eta habar. Miloika pertsona hori egiten, hau iraultza galanta ¡! Rusia-ko baserrietan STARITZ eta STARITZA asko daude. Gorputza sendatzeko kurandero arruntak daude, baina Staritz batek bereiziki depresioak eta espirituaren gaitzak sendatzen ditu. Gure artean pake aurretik eta pake ondoren sendatzea izango da zeregin luzea (Jainkoak lagundu dezaigula Irak-eko eta Palestina-ko inpernuan ez erortzeko hemen.) ITXAROPENA ETA AUSARDIA. Ebangelioko itsasoan ekaitzaren pasartea. Jesusek esaten die apostoluei: “sinismen gutxiko gizonak. Ni nago zuekin.” Guri ere

Page 63: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

62

esaten digu. “Bildurrik ez izan. Zuek ahal dezuten guztia egin asmo garbiakin, ambiziorik gabe, eta asken ona ziurtatuta dago. Pakea ikusten ez badegu, pozten gera ikusirik gure ekintzei esker, pakea urbilago dagola. Poetak esan zuen: BORROKA ZELAI BATEAN JARRI GINTUZUN JAUNA! , ESANEZ “PAKEA SOR EZAZUE.” Ze konfiantza dauka Jainkoak nerekin…!!! BARKAMENA 1.980 URRIAK 23 ETA-k erahil zuen Elgoibarko alkatea Arrese Jauna. . Ni Ekuadorrera joan nintzenian Arresen alargunak, Karmen Araolazak laguntzen zidan. Berak gizonaren alkondora bat bidali zidan, eta oraindik eramaten dut. Behin oporretan etorrita Karmenekin baskaldu nuen. Eta hitz eder hauek gogoratzen ditut: ”Nere gizona hil zutenian nere semiek zeukaten 14, 17 urte. LAGUNDU DIET BARKATZEN. Nagusiak Euskal Irratian lan egiten du. Biktimen elkarteetara ez naiz joaten , batzuetan gorrotoa arnastu egiten bait da”. Konseju hau eman zidan: ”Ibili zaitez GUZTIEKIN” Jaunartu daiteke anaiarekin adiskidetzen ez bazera? Jesusek dio: “Aldarera zoazenian gogoratzen bazera zure anai batek zerbait zeukala zure kontra, utzi zazu zure eskeintza aldare ondoan eta zoaz lehenago anaiarekin adiskidetzera” Pake prozesu hontan, kristau izan al daiteke, elkarrekin hitz egitea nahi ez duena.? Ez al da hori anai nagusiaren jokabidea, anai galdua etxera itzuli zenean? Farisearrek nahi zuten emakume adulterogilea arrikatu. Jesusek esaten die: “zuetako batek, pekaturik ez ba dauka, bota dezala lehenengo harria”. Eta banan banan denek alde egin zuten. S. Pablok (1 Cor. 11) dio: Euskaristia artzea, lagun urkoakin gaizki jokatuz, pozoia edatea bezela da..

Page 64: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

63

Lan honen hasieran kopiatu genuen Kantziller Lopez Ayala ren estrofa batzuk barkamenari buruz. Jesusek errurik ez zeukan Eta hala ere gure gaiztakeriak bizkar gaiñean eraman zituen. Zer gutxiago guk leporatzen baditugu alde bateko eta besteko gaiztakeriak, gaitzak? AMETS EGIN NUEN. Martin Luter King pakezko borrokalariak dauka hitzaldi zoragarria titulo horrekin. Nik ere amets egin dut eta nahi nuke antzeko poematxo bat hemen sortzen hasi. Mila euskaldun eta ez euskaldun xamurtasun handiaz eta leialtasun handiaz ETA-ko kideengana urbiltzen direla esanez: ez bildurrik izan, armak uzteko, batez ere terrorismo ekintzak uzteko. Guk geure egiten ditugu zuen asmo zuzenezko guztiak. Barkamena eskatzen dugu lehenago hau ez egiteagatik. Espero dugu bestien odola ixuri gabe, lortuko ditgula zuen asmoak. Behar bada gure odola ixurtzea tokatuko zaigu. Eta berdin PPko gendearekin. Ez izan bildurrik Espainiak izango ditu bere historia guztian izan ez dituen urte zoragarrienak Eta XXI gizaldia, gizaldirik ederrena izango da. Amesten dut Iberiako herri guztien batasun zoragarrian. Europako 25 herrien batasuna onartzen eta eraikitzan badugu, zergatik ez dugu Iberiako herri guztien batasuna amesten? Koherenteagoak izango ginateke. Portugaleko Presidentea Espainiara etorri zenean, publikatu zen Portugalen egindako enkuesta. Ea hirutik batek aitortzen zuen Espainia ta Portugal Estadu bat osatzeko gogoa. Eta horrek sekulako alaitasuna, itxaropena sortu zuen hemen. Amets egin dut, AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA ONARTZEAN, ERREZAGO IZANGO ZEN KATALUNIA PORTUGAL TA ESPAINIA ETA HABAR BATZEKO BIDEA. Espainiako zentralismoaren, eta inperialismoaren beldurra kenduko edo gutxituko zen. Etorkizunerako asmoen elkartea eta elkarrekin bizitzeko asmoa indartuko litzake.

Page 65: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

64

Baita erregutzen dut egunero Ameriketako Herri guztien BATASUNA, goiko eta beheko Ameriketako herrien BATASUNA, GORPUZTEN JOAN DADILLA. Hogei urte pasa nituen han ta horregatik amesten du Amerikaren etorkizunean.. Federico Mayor Zragoza dio: “Transitar desde la cultura de la imposición y de la fuerza, hacia una cultura de diálogo y entendimiento es más desacostumbrado que difícil. No estamos acostumbrados a construir la paz. Quizá si pensamos de verdad en nuestros niños, seremos capaces de integrarnos a la construcción cuotidiana de la concordia y de la Paz.” Hartarako izan zaitezte Alderdi Konserbadore osasuntsua, leiala, zuzena. Uste dut Manuel Fragaren klasetan, ikasi nuela, demokraziaren definizio ederrenetako hau: “No pienso como tú, pero estoy dispuesto a dar mi vida para que respeten tu derecho a decir lo que piensas”. AMETS EGIN NUEN Espainia eta Euskal Herriaren egoera latz hau ez dela bukatuko BABEL BATEAN, BAIZIK PENTEKOSTE ZORAGARRI BATEAN. AMETS EGIN NUEN BIGARREN TRANSIZIO, ZORAGARRIA bi Herri hain katolikoak izandakoak, Jainkoari aintza ematen geniola munduko Herrien aurrean.. Mundua poztu zen suetena eta pake prozesoa adierazi zirenian. Azkoz geiago poztuko dira pake lorpenakin, Euskal arazoaren konponbide zuzenakin. GAUZA BAT DA AMETSA ETA BESTEA ERREALITATEA: HAU EZ DA IZATEN ASKOTAN AMESTEN GENUEN BEZELA, BAIZIK… ASKOZ HOBEA ¡!! (De peliKula!!!...) Juan Mari Lekuonak badu poema luze bat :”JAINKOA HIL DA”. Jasotzen ditut bukaerako bertso hauek, ametsez betiak: “Mundu berriko atarikoan

Page 66: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

65

Badakust eguna Beste aitormen bat emango duguna. BESTE JAINKO BAT JAINKOAGOA, BESTE GIZON BAT GIZONAGOA…” CHINAKO BI AGUREEN IPUINA. Herri koxkor batean, bizi ziren bi agure ospetsuak, bata aparteko tonto zelako, eta bestea denek jakintsu bezela zeukatelako. Tontoaren etxea zen herriko etxerik illunena, parean zegoen menditxo batek eguzkia kentzen ziolako, Egunen batean bururratu zitzaion tontoari pentsamendu hau: “menditxo hau trabatik kenduko dut”. Eta hasi zen pala eta otarre mendia txikiagotzen. Pasa zen agure jakintsua eta harrituta eta ulertu ezinik geratu zen tontoa lanean ikusten. Galdetzen dio zertan ari zela. Eta tontoak ez zion egia eskutatu. Jakintsuak orduan esan zion:”Ez duzu ikusten urte gutxi dauzkazula lan izugarri hori burutzeko?”. Baina tontoak erantzun hau eman zion : ”Ni hiltzen naizenean, semeek jarraituko dute, era gero ilobek”. Etengabe barrezka alde egin zuen jakintsuak esanez: “Benetan, tonto deitzen diote herrian”. Baina ilunabarrean, z<eruan Jainkoa bildu zen lurratik zetozen aingeruekin , eta galdetzen die ea ezer berririk aurkitu zuten lurrean. Aingeru batek esaten dio agure tontoaren ilusioa eta paregabeko kemena. Orduan Jainkoak agindu zuen urrengo egunean milaka aingeru joan behar zirela tontoari laguntzera. Mendia desagertu zen eta agure tontoaren etxea herriko argitsuena bilakatu zen. ** ***** Hiri bat denontzat,

Page 67: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

66

Aterpe bera denok, Mundua beteko mahi bat, Ogi bat-bera janari, maitasun-hizkuntza guztiena: horra gure itxaropena. Zatoz Jesus Jauna! Ez dugu baztertuko giltz- harria. Zu oinarri Eraikiko dugu hiria. Badatoz bidean gora Munduko leinuak, Irira datoz. Beren hizkuntzetan Batasuna dute otsegiten. Ez da inor ari: “Nor haiz? Nungoa? Guztiak bait dira pake- seme. Ez dugu baztertuko giltz-harria. Zu oinarri Eraikiko dugu hiria.

Page 68: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

67

O s a g a r r i a EUSKAL HERRIAN PAKEA IRABAZI, 1.983.go agiria. Ekuadorrera joan aurretik 1.983.urtean bost apaizek eta erlijiosa batek agiri hori landu eta argitaratu genuen. Lan hori neretzat izan zen TESTAMENTU bat bezela. 20 urterako alde egin nuen Euskal Herritik. Horregatik, orain egin dudan lan honek azpititulo bezela dauka “BIGARREN TESTAMENTUA”. Interesgarria izango delakoan, jartzen dugu hemen lehenengo testamentua. Gogoan euki 23 urte pasa direla idazlan hau egin zenetik- , eta gauza batzu aldatu direla. 0.-SARRERA. Pakea sortzeko eginkizun nagusia ezartzen digu Jesusen fedeak. Kristo horretarako etorri zen: sakabanaturik eta gorrotoz etsai ziren herriak adiskidetzera eta herri bakar bat egitera (Ef. 2, 14). Zeregin hori ez dugu askotan bete, halaz ere lan eder hori gureganatu eta gaurkotu nahi dugu.

Page 69: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

68

Mundu guztira zabaltzen baditugu gure begiak, egoera ilun eta triste agertzen zaigu: han eta hemen gerrate ugari. Europa aldera zuzentzen bagara, gero eta gehiago arma atomikoez berrarmatzen ari diren blokeen artean harrapaturik ikusten dugu. Egoera horrek, beste era askotako zapalkuntzak barne direlarik, sortarazten ditu, batez ere gazteen artean bizitzaren eta pakearen aldeko mugimendu oso zabalak eta biziak. Pakearen aldeko oihu haundi bat entzuten da munduan. Baina Euskal Herrian bizi garenok, nola berrarmatzearen espirale horri ataga bat jarri, geuk gure herrian biolentziaren espiralea menderatzen ez badakigu? Eta pakebidean gizarte honi nola lagundu diezaiokegu kristauok, gu ere sakabanatuta eta eraman ezinean bagaude? Horregatik, gure orainarteko elkartu ezina garaitzeko asmoz, lanean jarri ginen apaiz, erlijioso eta erligiosa batzu, guk ere zerbait egin nahirik Euskal Herriaren normalizapenaren alde. Asmo horren fruitu duzue gaur eskuratzen duzuen idazki hau. Gure senide kristau guztiei eskaintza apal bat egin nahi izan diegu. I.- EUSKAL HERRIAREN EGOERA. ONDOEZAREN SINTOMAK. I.1. FRANKOREN HERIOTZA ONDOREN SORTUTAKO EGOERA BERRIAREN AURREAN, ESPERANTZAK ETA ZAPUZTEAK. Igaroaldia edo “transizioa” eredugarri edo modeliko bezela bataiatua izan zena- Botere Faktikoek, Bankak, Ejerzitoak, eta Elizak onartu egin zuten, baina hesitu eta mugatu ere bai. Horregatik transizio hark ase eta baretu egin zituen-zuhurrak- eta ikaratsuak, baina gehiagoren gogoz zeudenak zapuzturik eta esku loturik utzi zituen. Ala ere, Estatu mailan, Euskal Herritik kanpo, elkarren arteko bizitza normalizatu egin zen, gutxi batzuentzat ezik: alderdi politiko guztiak- PCE eta Errepublikar Alderdia ere barru-

Page 70: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

69

legeztatuak izan dira; Parlamentu berri demokratikoa lanean jarri zen, Konstituzio berria alderdi politiko nagusi guztiek onartu zuten. Garaileen eta garaituen arteko adiskidetzea ta elkarrenganako amnistia burutua zegoen. Pakea lortu zen… Baina ez osorik… Bada…: I.2 EUSKAL HERRIAN NORMALIZAPENIK EZ DA LORTU ORAINDIK. Estatuan, gainetiko herriek masiboki onartu zuten Konstituzioa. Euskal Herriak masiboki atzera bota zuen. Gogora dezagun EAJ-ek berak abstentzioa gomendatu zuela Konstituzioari buruzko Erreferendumean. Alderdi abertzale guztiek ikusi zuten Konstituzio horrek ez ziela behar den aitormen eta estimurik egiten gure herriaren eskakizun zuzenei, ez zuela behar den bide egokirik urratzen herriaren borondate politikoaren jomuga bidezkoak aurrera eramateko. Gauzaak honela izanik, gure arteko ondoeza ez da harritzekoa. (Ikus Setienen Pastoral Idazkia “Euskal Herria paketzearen aldeko Abendua, III,(1.983) eta Pacem inerris 88, 89 zenbakiak) Alaz guztiz ere, euskaldunok nahi ez genuen Konstituzioa, beren gain hartu zuten alderdi abertzale batzuk, kalterik txikiena bezela eta abiapuntu bezela, gero autonomiaren bitartez Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza ahalik eta mailarik haundienera eramateko asmotan. Honela, Autonomien Estatua eratzen hasi zenean, Gernikako Estatutoa mamitzen da, akordio zabal baten fruitu bezela, Euskal Herriaren zati haundi bat, Nafarroa, kanpo gelditzen delarik. Baina beste alderdi batzuk, HB batez ere, ez zuten Estatuto berria onartu nahi izan, ezta erakundeetan sartu ere, udaletxe etan ezik. Bestalde ETA-k bere borroka armatua jarraitzen du eta ehundaka euskal seme ta alaba doaz armetara eta desterrura;

Page 71: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

70

eta erabat hustuak izan ziren espetxeak, berriz betetzen hasten dira. Beraz, normalizapenik eza oso nabarmen egiten da gure herrian. Horrek ez du esan nahi, gertatu ez direnik aurrerapen politiko nagusi batzu: alderdi politiko askoren legeztapena, Herriaren ordezkariak aukeratzeko egiazko auteskundeak, Udaletxe demokratikoak,Euskal Gobernua, Euskal prentsa eta Telebista, euskeraren eragin handia, Euskal Herriko Unibertsitatea… 2.- GAITZAREN DIAGNOSIA ETA OSABIDEA. 2.0.- Egiak bakarrik senda gaitzake.Analisia gezurtatzeko interes ugariak dira, gaitzaren sustraiak bide batetik aztertzeko arriskuan eroriz. Eta hori gertatzen dela iruditzen zaigu, aurrez aurre dauden bi aldeetan. Hemengo borrokaren sustraia, Euskal Herrian aspalditik bere burujabetza lortu nahia dago. Aspalditik datorren borroka da. Beste gertakizun askoren artean, gogora Fueroen alde, herri honek egindako borroka (aurten bete dira 150 urte lehen karlistada hasi zela), eta 1.936-ko gerra . Gerra horietako eginahalak ez dira hemen oraindik bukatu. Horregatik gaur harmaz diharduten askok, gerran gaudela diote. Beraz abertzal etasun hori barne, ez dago, hemengo borroka terrorismo huts bat bezela hartzerik. Goazen bada, euskal gaitzaren egiturazko sustraiak zehatz – mehatz astertzera. Arazo txikienetik haundienera joango gara. 2.1. AUTONOMIA JATOR BATEN UKAPENA. Autonomien Estatua jaio zitzaigun. Autonomia eman ziguten. Baina dena derrigor gisa. Gernikako Estatutua moztuta jaio zen. Estatutoa bera ere murriztuta eta moteldua gelditzen ari zaigu, bertan aitatzen diren konpetentziak etengabe ukatuak bait dira , Estaduko agintearen aldetik: osasunketa, euskara, ordenu publikoa, irakaskuntza… Egoera politiko horrek frustrazioa, agrasibitatea, etsaikeria, solidaritzarik eza… dakartza.

Page 72: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

71

Gobernuak, beraz ez du amore ematerik nahi, ezta Euskal Herriko borondate politikoari behar bezelako jaramonik agertu ere, autonomia zabal eta jator bat eskura ahal dezagun laguntza bat emanez. Gogora Konstituzioko Auzitegi Nagusiak eman duen epaia LOAPA arazoaz. 2.2.- ALDERDI INDEPENDISTEN LEGEZTAPENIK EZA PCE-ren legeztapenik gabe, igaroaldia ez zen Espainian burutuko. Alderdi independisten legeztapenik gabe, ez da egingo Euskal Herrian normalizapenik.Hori nahikoa ez izanik ere, behar beharrekoa da. Baina Estatuak ez du horretan amore eman nahi. Etapuntu horretan, bere Konstituzioaren aurka dihoa: eskubide nagusirik egotekotan, bat hau da, norbere eritziak azaltzeko eta jatorki defendatzeko eskubidea. Euskal Herrian, alde horre tatik, demokrazia murriztuta dago. Alderdi independistek nortasun osoz bizitzeko, eta lan egiteko eskubiderik ez dute. Zenbait eritzi izatea eta defendatzea delitutzat hartzen bait da oraindik. Egiazko demokrazia batean eritziak eta asmo politikoak ez dira harmen bortxakeriaz ezarri behar, baizik haustekunde urnetako joku garbiaren bidez nagusi arazi. Joku demokratiko hau ixtea, talde horiek bortxakeriara bultzatzea da. Eta honi buruz, aipatutako Setien jaunaren Pastoral Idazkiak hau dio : “Legez aitortu eta jarri behar dira, norberetasuna eta nortasuna adierazteko bideak: autodeterminazio era guztiak barne direla, eta horrela galerazi behar da, hemen horre tarako egiazko bide bakarra gogorkeria dela uste izatea.” 3,6. 2.3.- AUTODETERMINAZIOKO ESKUBIDEAREN-UKAPENA. Euskal Herriko alderdi politikoek, taju ezberdinetakoak izan arren, ia guztiek zabaldu eta- teoria mailan behintzat- defendatu dute eskubide nagusi eta utzieziñezko bezela autodeterminatzeko eskubidea. Independentziaz, autonomiaz,

Page 73: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

72

federazioaz, nazio askotako Estatuaz, bakoitzak bere erara hitz egingo digute. Baino guztiek azken leloa bezala asmo bera dute : autodeterminazioa. Beste aldetik, Euskal Herriko asmo zabal horien aurrean, horma haundi bat bezala altxatu zitzaigun Konstituzioaren bigarren eta zortzigarren artikuluetan : Espainiaren batasuna utziezina eta ezbairik gabekoa. Horren ondorio bezela, hesiak estutu egin dira, eta negoziaketa bideak itxi egin dira. Alde batean eta bestean oihu bera: “ez dugu etsiko”…. Estatuak bere ejerzito eta poliziaz batasun horri eutsi egiten dio. ETA-k berriz harmaz eta gogorkeriaz autodeterminatzeko eskubideari eutsi nahi dio. Batak bestea makurtu nahirik, etengabe gero eta zaztada handiagoak eman dituzte. Infernu kutsuko gerra galgarrian erortzen ari gera. Horregatik gogoratzen dugu pakezaleak behin eta berriz diotena:”Edo gizarteak ondatuko ditu harmak, edo harmek ondatuko dute gizartea. Edo Euskal Herriak ondatuko ditu harmak, edo harmek suntsituko dute Euskal herria”. Gogora dezatela autodeterminazioaren aurka daudenek, herri-eskubide hori jasoa eta onartua dagoela ONU-ren babespean egindako “Eskubide zibil eta politikoen alde, Nazioarteko Akordioan” (N.Y. 1.966) . Honela dio : “Todos los pueblos tienen el derecho de libre determinacion. En virtud de este derecho, establecen libremente su condicionamiento político y proveen a su desarrollo económico, político y social. Los Estados partes en el presente pacto, promoverán el ejercicio del derecho de libre determinación. (BOE 30/4/1.977). Hildo berean dihoa baita ere Malinas-ko kristau moral-socialaren kodeetan arazo honi buruz azaltzen zaiguna :”Derechos de los pueblos a la independencia”. Pacem In Terris enziklikak (88 zenbaakia) independentzi asmo hori bidezkotzat jotzen du.

Page 74: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

73

2. 4- EUSKARAREN ETORKIZUN BELTZA. Euskeraren bizi ezina oso nabarmen da, nahiz eta azken urte hauetako eginhalak kontutan eduki. Gaurko gehiengo batek ez du euskararik ezagutzen. Bilbo, gure hiriburu haundienean, adibidez, orain bost urte, % 6-ak besterik ez zuen euskaraz egiten. Etorkinei eta bertako erdaldunei oso arrotz eta zaila egiten zaie euskara bereganatzea., latin familiko hizkuntza ez delako. Hori horrela izanik, Herri honen burujabetza bidean, hizkuntza arazoa da deigarriena.. Bada, kulturaren ezaugarririk negusiena, hizkuntza da. Eta hizkuntza hiltzea eta desagararaztea, herri baten anima eta izaera hiltzea da. Hemendik datorkio Estatuari bere baitan bizi diren herri hizkuntza babestu eta pizkortzeko erantzukizuna, Pacem in Terris eta Constituzioak berak adierazten duten bezela. Baina herri bakoitzak Estatuak baino aurretikoago eskubidea du, berak libreki eta berari derizkion biderik egokienak erabakiaz bere hizkuntza babesteko eta pizkortzeko, egiazko herri anima izaten jarrai dadin. 2. 5.- EUSKAL HERRIAREN ZATIKETA Herri hau oso txiki eta ahula agertzen da, bere hizkuntza babesteko inguruko bi hizkuntza indartsuen agrasibitatetik. Eta hori nahikoa ez balitz, guztiz zatiturik aurkitzen gara. Lehenengo bi Estaturen artean. Gero hegoeuskal herrira atxekiturik, hemen bertan ere gure burua zatikaturik ikusten dugu, bai Eliza mailako, bai Estatu mailako erakundeetan. Eta biziki mintzen gaitu Hego Euskal Herriko eskualdeak elkarrengandik banaturik egoteak bi autonomietan, denok autonomia bat osatu beharrean. Ez dugu esan nahi Euskal Herriaren batasuna inposatu egin behar denik.

Page 75: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

74

Madrilen eta alderdi estatalen ulermena eta laguntza eskatzen ditugu, Euskal Herriaren batasun asmoak zoriontsuki burutzen joan daitezen. Une hartan gure herriaren agresibitatea eta ihes egiteko gogoak asko baretu eta gutxituko lirateke. 3.- IRTENBIDE JATOR BATEN BILA. 3. 0.- SARRERA. Egunoroko errealitatean ikusten ditugun jokabideak gogoan harturik, badirudi geroago eta irtenbiderik gabeko zulo eta gudu zikin batetan sartzen ari gerala. Estatuaren aldetik, ezineramana, itxitasuna nagusitzen doaz eta jarrera zurkaitz eta eskuitxikoak gehitzen ari dira. Beste aldetik hemengo talde harmatuek lehengoan jarraitzen dira, zuzenbide bere eskuz hartuz. Alderdi politikoak berriz elkarrengandik geroago eta urrutiago… Hemen ere ezin eramana hiritartasun – agiria hartzen ari zaigu. Alderdi politiko abertzaleen artean ere zatiketa eta etsaikeria….Egoera latz hontan murgildurik, herriaren zati haundienak indar gabe ikusten du bere burua, etorkizuna eskuratzeko. Agian ez ote da gaurko une historiko hau, guk dugun azken trena, herri hau bere nortasunarekin aurki dadin Zatituta eta bata besteren aurka ari geralarik, nola indar guztiak bateratu, lan gabezia, gazteriaren egoera iluna, droga, ekonomiaren krisia, eta habarri aurre emateko? Herria ikusten dugu dogmatismo, sektarismo, itxikeria guztien kaltedun, taldeen eta botoreen inposaketa eta bortxakeria guztien kaltedun. Egoera horren ondorioa, herriaren narriadura eta hondamendia gizartearen sail guztietan: ekonomia, sozial, kultura, etika, erlijio sailetan…. Herri honen sena, zentzua eta irrikitasuna ezagutzen ditugularik, eta giza eta kristau itxaropenak bultzatzen gaituelarik, honako hau baieztatzen dugu: Euskal Herrian pakea irabazteko biderik eraginkorrena ez da harmen garaipena, ezta

Page 76: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

75

poliziaren ezarpena, baizik negoziaketa eta azken buru bezala adiskidetzea. 3. 1.- INDAR POLITIKOEN ARTEAN ELKARRIZKETA Alderdien bitartekotza-lana garrantzi haundikoa da., herriaren serbitzurako jartzen badira eta herriari saldukeriarik egin gabe jokatzen badute. Baina anaien arteko elkar ulertze eta elkarrizketa ezinezko biurtzen badute, zertarako balio dute . Euskal Herriko Alderdiek funtsezko akordio bat lortzeko agertu duten ezina, da herriaren negar egoera latz eta tiste hau sortu eta mantentzen duen kausarik haundienetako bat. 1.983 urtearen haseran itxaropen berri bat azaldu zen: Euskal Herria paketzearen aldeko MAHAIA. Tamalez porrot egin du oraingoz. Baina behartuak gaude lehenago ala beranduago halako mahai baten inguruan esertzera eta akordio hori lortzera… Horregatik dei larri hau egiten diegu Alderdiei eta indar politiko guztiei: elkarrengandik sakabanatzen dituzten zenbait ideologiako pundu, eta alderdi bakoitzak dituen interesak- batzutan ez hain garbiak- alde baterako albora eta aparka ditzatela, Eta ados jar daitezela funtsekoenak diren gauzetann herri hau salbatzeko. Eseri daitezela beraz, lehenbaitlehen, mahai baten inguruan eta gero Euskal Parlamentuan, eta bai gure ondoezaren diagnosiari buruz, bai irtenbide jator bati buruz, funtsezko akordio bat lortu arte, ez daitezela atera, zernahi gertaturik ere, ez mahaitik, ez Parlamentutik. Elkarrizketa, gogorra eta ulergaitza izan arren ere, beti izan da eta izango ere aurrerabide bat, eusten bazaio. 3.2.- NEGOZIAKETA. “Estatu-arrazoiari” buruzko ulermen oker batek eragozten du batez ere negoziaketa bideari lotzea.

Page 77: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

76

Ez da Estatu-arrazoirik, gizon, zuzenbide eta egiaren tokia beregana dezakeenik. Gizona bait da Estatuaren iturburu, helburu eta neurri. Gizona bere dimensio guztietan. Horregatik giza elkarteak, herriak, kulturak… Estatuaren aurretik daude jaiotzez eta duintasunez. Ez bait dago gizona Estatuarentzat, baizik Estatua gizonarentzat., eta herrientzat. Horregatik Estatua gizonari, herriei, eta giza taldei zerbitzatzeko dago. Eta gizona zerbitzatzera bagatoz, orain arte ikutu eta egin ezinezko izan diren pundu gehienak, bideragarri eta negoziagarri bihurtzen zaizkigu: IA DENA NEGOZIA DAITEKE. Eta hau “ dena” esaten dugu, bai alde batekoei, bai bestekoei buruz. Negoziaketak ez du esan nahi faboretu edo sari bat ematen zaiola alde bateko edo besteko talde edo indar harmatuei, herriaren etorkizuna egiterakoan. Alderentziz baizik: izan daitezela hauteskunde urnak herriaren geroa aukeratzen dutenak. Eta hartarako behar diren gutxiengo baldintzak negoziaketaren bidez lortu behar dira. Horrela posible egiten da burujabetza osoa edo subirotasuna indar harmatuetatik herrira pasa eraztea. Beraz, esan dezagun garbi: Euskal Herriko eta Estatuko Buruzagitza, era batetan edo bestean daramatenak ( eta gure herrian hain ezagunak zaizkigun alde bateko edo besteko indar taldeak barne direlarik) behartuak daude negoziaketak elkarrekin egitera. Naiz eta hune hontan lorgaitza iruditu negoziaketa hau, hala guztiz ere, elkarrekiko itxitasuna hautsi egin behar da.,hortik sortzen ari diren ondorioak izugarriak bait dira. Horregatik herri osoak, gizarteko indar guztiak, baita Elizak ere- hierarkikoa eta elkartezkoa den Elizak- bultzatu egin behar dute bai elkarrizketa bai negoziaketa hori. Eta gizarte mailan gehiengo zabal bat holako bultzapen indartsuan konprometitu dadin, garrantzi haundiko zerbitzua da

Page 78: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

77

Jainko herriak lehenbaitlehen, arazo hontan bateratasun zabal eta zakon bat lor dezan. Horrela Eliza bihurtuko da PAKEBIDE TA ADISKIDETZE TOKI. 3.3.- ADISKIDETZA. S. Agustinek dio : “mila arrozoi eman diezaizkioket sinistu nahi duenari; nahi ez duenari ordea, ez naiz gauzaa arrazoi bat ere emateko”. Era berean adiskidetzeko gogorik gabe, nahiko alperrikakoak dira elkarrizketak etanegoziaketak. ETSAIAK suntsitu eta garbitu egin izan ohi dira. KONTRAKOAK berriz , errespetagarriak dira Adiskidetzeko gogoak etsaiak mahaikide biurtzen ditu, naiz eritzi ezberdinetakoak izan. Etsaia kontrako bihurtzen denean, orduan jaiotzen da demokrazia. Beraz bihotzen desarmea lortu behar da aurrenik, gero burnizko harmak baztertu ahal daitezen. Guregana ditzagun S. Agustinen hitzok: “Beharrezkoetan batasuna, zalantzazkoetan askatasuna, guztietan maitasuna”. Setien Gotzain Jaunak, aipatutako Pastoral idazkian honela dio:” Paketzerako bideak billatzea, eta pakea eraikitzea etengabeko dei gertatzen dira bihotz berritzera. Hori gabe ezinezkoa da pertsonak pakea maite izatea. Eta ez dira prest egongo, pakea lortzeko beharrezkoak diren aldaketak egitera erakundetan etaegituretan” (IV,2) Espainiako igaroaldia egin zenean, herritarren adiskidetzea adierazteko eta sendotzeko, espetxeak hustu egin ziren eta diktadurako gizonak, bestalde, beren etxeetan jarraitu ziren eta askok politikaren munduan ere bai. Era berean, Euskal Herriko adiskidetzeak bere baitan darama espetxeetan eta desterruan dauden guztiak etxeratzea, nahiz alde bateko, nahiz bestekoak izan. 4.- B U K A E R A

Page 79: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

78

Kristau talde bezela, gure kontzientziak bultzaturik, ez dugu idazki hau bukatu nahi, bi dei berezi zuzendu barik Eliz-agintari eta Eliz-herriari. Lehenengo: gutxik ukatuko dute Elizak parte garrantzitsu bat izan zuela orduko Espainiaren igaroaldia burutu zedin. Era berean ziur gaude pakearen ordua azkoz ere urbilago egongo litzatekeela eeta odol eta malko ugari alderatuko liratekeela, baldin eta , bai Euskal Elizak , bai Estatu mailako Elizak, agerian, bildur barik eta etengabe elkarrizketa eta negoziaketa gehiago bultzatuko balute. Bigarren: Elizak II. Batikanoren bidez jatorrizko hizkuntzak Elizako Liturgiaren hizkuntza ofizial egin zituenean, urrats haundi bat egin zuen eta bidea erreztu, Autonomien Estatuak ere ofizial egin zitzan Estatuko hizkuntza guztiak. Era berean Elizak beste urrats haundi bat, beste bultzada haundi bat eman dezake, Euskal Herriak bere nortasuna aurkitu dezan eta batasun asmoak burutu ditzan, aurrera atarako balute Euskal Gotzainen Konferentziaren barrutia. Geroak estu-estu epaituko gaitu guztiok garaiek eskatzen diguten mailan egoten ez bagera. Eta asko eskertuko digu kemenik galdu gabe lan egiten badugu, nahiz asko sufritu behar, Euskal Herriaren benetako pakea lortu arte. Leialki jokatzen badugu, orduan azalkeriarik gabe, kontzientzia garbiz eta bihotz alaiz abestu dezakegu Eguberri hauetan : AINTZA ZERUETAN JAINKOARI, ETA PAKEA LURREAN JAINKOAK HAINBESTE MAITE DITUEN GIZONEI. 1.983, Abenduak 24. Eugenio Aguirreche, Eugenio Arregui, Anselmo Arri ETA, Anton Elkoro. Juli Iparraguirre, Luis Mari Segurola.

Page 80: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

79

AURKIBIDEA SARRERA 1 ANSELMOREN ILUNAK ETA ARGIAK 10 SISTEMAREN-ILUNAK ETA-ARGIAK 19 ELIZAREN ILUNAK ETA ARGIAK 34 ETA-REN ILUNAK ETA ARGIAK 46 HB-ren ILUNAK-ARGIAK 58 PP-ren LUNAK-ARGIAK 60 PNV-EA-ren ILUNAK ETA ARGIAK 65 PSOE MUNDUAREN ILUNAK ETA -ARGIAK 71 HERRIAREN ILUNAK ETA ARGIAK 76 KUKAERA 80 ERASKINA 91 AURKIBIDEA 1O9 AVISOS AL IMPRESOR Desde el encuentro del jueves pasado en Rentería, he hecho los cambios siguientes:

1. He añadido dos cosas CORTITAS, de mi condiscípulo Juan Mari Lekuona.

a) Confesión suya sobre las mentiras y juegos sucios que se barajaron en la lucha por el BATUA (Está en el cap. De ETA)

b) Poesía suya que la meto AL FINAL DEL EPÍLOGO : “Sueño en…”

Page 81: PAKEA IRABAZI EUSKAL HERRIAN - WordPress.com · 2014-01-13 · ebakuatu zenian, amak Bergaran geratzea erabaki zuen . Bestela Rusiara eramana izango nintzen.. Bizitzeko baratz haundi

80

2. Meto ahora a EB y Aralar, detrás del PSOE, como capitulo aparte.

3. En mi biografía hablo de mi hermano Paco. He logrado suavizar su presentación.

4. En el capítulo sobre el sistema político, introduzco una referencia a cómo el cínicamente llamado “homo sapiens” utilizó su ténica más avanzada para eliminar por hambre al hombre de Neardental.

5. En el mismo capítulo he pulido lo de la autodeterminación, sustituyéndolo a veces por “libre determinación”….

6. En el cap. De HB he quitado la expresión de terrorista 7. En la introducción: el conflicto peruano- ecuotorio no

empezó en 1.985, sino 1.995 8. Introduccón, final, modifico algo la fórmula de bendición 9. En mi bibiografía, antes :” gracias a mi madre” Orain : “ amari, ama pontekoari eta Modesta Lasagabasterri

esker” 10 Biografian: Taizen, pinodiaren experientzia luzatu egin dut.

Eibar 2.006 Azaroak 21