16
TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO GARDE XVII'gn. urtea 153'gn. zenbakia Iruña - 1983 - Ekaina Franc. conc. N.° das. 34/60 Director en tune, de la Inst. Príncipe de Viana J. JOSÉ GRAU Ementxe bertan esan izan dugu, gaur-egun guraso guztiek beren umeak gizartean goieneko maulara jaso nai dituztela. Ez duela iñor bere semerik arotz, ne- kazari, edo kixuskille ikusi nai. Mundu guztiak bere umeak me- diku, edo injenieru, edo letradu, ikusi nai dituela. Orrela, leñen mailleko ikaske- tan zearo uts eta motz eta baldar agertu ez ba'da beintzat, edozein mutikok eta edozein neskatok ba- daki Unibersitatera bidalia izango déla. Baita oso azkarra ez ba'da ere! Baita ikasketarako gogo aun- dirik ez ba'du ere! Onek ondorio latzak dakarz- kiela ikusi genduen, gai ontaz mintzatu giñanean: Unibersitate- tituludun geiegi ateratzen zaigula, bear ditugunak baiño geiago Ti- tuludun oietatik asko lanik gabe gelditzen direla, eta, Españi'ko tituluek atzerrian balio ez dute- lako, emen lanik gabe dauden ti- tuludun oiek atzerrira lan-billa joaterik ez dutela izango. Eta, batxilleratoko ikastetxetan jende geiegi dagolako, jendea gaizki prestatua igarotzen déla unibersi- tateetara; eta auek ere jende geiegi, eta jende gaizki preparatua gaiñera, artzen dutelako, naita- naiez beian jarraitu bearrean aur kituko direla. Zergatik ote da, gure jende landerraren arteko unibersitate gose au? Bá, orrexegaitik lendabizi: lan- derra izatez uzteko. Mediku iza- teko egokitasunik izan ez duen orok bere semea edo bere alaba mediku ikusi nai du. Orrela ez bait da bera gizakume txiro lander bat izango; erriko medikuaren guraso izango da, D. Fernan- do'ren aita edo ama... Importantzi aundiko gauza bat aztuarazi digu arrokeriak: lan zintzoa baldin ba'da, gizakumea- ren lanak beti balio berdiña duela, naiz lan ori batzuetan besteetan baiño itxura politagoakoa izan. Mediku baten lana ez déla neka- zari baten lana baiño balio geia- gokoa. Lañaren balio ez dagola (urrengo orrialdean) "•• 'i; * # : ; - , : - •'••'"''••ív- •'>!->':•"

Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

TPíNüPESUPLEMENTO EN VASCUENCE

DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRACoordinador para el Suplemento

en EuskaraMARCELINO GARDE

XVII'gn. urtea153'gn. zenbakia Iruña - 1983 - Ekaina

Franc. conc.N.° das. 34/60

Director en tune, de la Inst.Príncipe de Viana

J. JOSÉ GRAU

Ementxe bertan esan izandugu, gaur-egun guraso guztiekberen umeak gizartean goienekomaulara jaso nai dituztela. Ezduela iñor bere semerik arotz, ne-kazari, edo kixuskille ikusi nai.Mundu guztiak bere umeak me-diku, edo injenieru, edo letradu,ikusi nai dituela.

Orrela, leñen mailleko ikaske-tan zearo uts eta motz eta baldaragertu ez ba'da beintzat, edozeinmutikok eta edozein neskatok ba-daki Unibersitatera bidalia izangodéla. Baita oso azkarra ez ba'daere! Baita ikasketarako gogo aun-dirik ez ba'du ere!

Onek ondorio latzak dakarz-kiela ikusi genduen, gai ontazmintzatu giñanean: Unibersitate-tituludun geiegi ateratzen zaigula,bear ditugunak baiño geiago Ti-tuludun oietatik asko lanik gabegelditzen direla, eta, Españi'kotituluek atzerrian balio ez dute-lako, emen lanik gabe dauden ti-tuludun oiek atzerrira lan-billajoaterik ez dutela izango. Eta,batxilleratoko ikastetxetan jendegeiegi dagolako, jendea gaizkiprestatua igarotzen déla unibersi-tateetara; eta auek ere jendegeiegi, eta jende gaizki preparatuagaiñera, artzen dutelako, naita-naiez beian jarraitu bearrean aurkituko direla.

Zergatik ote da, gure jendelanderraren arteko unibersitategose au?

Bá, orrexegaitik lendabizi: lan-derra izatez uzteko. Mediku iza-teko egokitasunik izan ez duen

orok bere semea edo bere alabamediku ikusi nai du. Orrela ezbait da bera gizakume txiro landerbat izango; erriko medikuarenguraso izango da, D. Fernan-do'ren aita edo ama...

Importantzi aundiko gauza bataztuarazi digu arrokeriak: lan

zintzoa baldin ba'da, gizakumea-ren lanak beti balio berdiña duela,naiz lan ori batzuetan besteetanbaiño itxura politagoakoa izan.Mediku baten lana ez déla neka-zari baten lana baiño balio geia-gokoa. Lañaren balio ez dagola

(urrengo orrialdean)

" • • ' i ;

* • # • • • • : • • ; - , : -

•'••'"''••ív- • ' > ! - > ' : • "

Page 2: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

(aurreko orrialdetik)

lanak irabazten duen diruan; eztalanak gizartean izan lezakean is-timazioan edo dizdiran. Lañarenbalioa gizarteari lanak egiten dionserbitzuan dagola!

Eta lankera guztiak bear ditugizarteak: soroetako nekazariena,fabriketako langilleena, ikastetxenagusietako irakasleena, eta su-kalde bazterretako etxekoan-dreena.

Gaur ordea, ez du iñork langi-lle arrunta izan nai. Arrokeriarenaizeak jo gaitu. Arrokeriaren ai-zeak galduko gaitu.

DIPUTAZIOARENERABAKIAK

EUSKAL-IKASTAROA. EGB'ko Irakas-lendako euskal-ikastaroa antolatu du Na-parroa'ko Diputazioak. Ikastaro onek 53egunez -318 orduz- iraunen du. Gaia,Euskera bera, baita eskolako gaiak eus-keraz emateko modua ere. Leitza'ko Lan-Ikastetxean bilduko dira 30 lagun (ez baitda leku geiagorik) Ekain, Agorril eta Irai-lla'ren egunetan.

KONPONKETAKAURITZ (Burguete): Milloi erdia jarriko

du Diputazioak erriko erditik joaten denbide-zabalaren konponketan.

ELIZONDO: Milloi erdia, XVIII'gn. men-deko «Istikonea» Jauregiaren konponke-tagatik.

IGOA: Elizaren teiliatuagatik, 110.130pzta.

ZUBIETA: Karriketako konponketan, az-ken epearen laguntza, 273.990 pztakin.

ZUGARRAMURDI: Elizaren berritzegastuetan, Aldundia sartuko da 813.933pztakin.

ITZALPIDEAK

Oyan-errete kontra, aurten 35 milloikogastua erabaki du Aldundiak; itzalpideakegiten erabilliko dute diruaren geiena.Urrengo lekutan idikiko dira itzalpide oiek:BEUNTZA n; OLABE-SORAUREN'go Mu-gan; YABAR'en; ETXALAR'ko Erimendi'n;LESAKA'ko Egitxaler'en; IGANTZI'koAnyo'n; EZKAROTZ'eko Yasule'n;ERRONKARI'ko Aramizkirria'n, ERRO'koErran'en, e.a.

OYAN-EPAITZEAKZenbait zugaitz-epaitzeko baimena

eman du Diputazioak:AEZKOA'ko Batzarre Nagusiari zugai-

tzak saltzeko 74 milloi eta geiagoko tru-kean.

ARBITZU'ri, Uskain eta Mezeden'go3.512 fago ta ler, 3.017.436 pztetan.

BERTITZ'en oyan-garbiketa egin deza-ten Gil Anaiek, zugaitz autsiak ateratzen,1.812.000 pzta ordainduz.

BIDASOA'ko Arduradun Batzarrari, Be-rroaran'go 4.296 ler edo piñu saltzeko2.476.800 peztaren trukean.

EGOZKUE'ri 305 fago, 2.476.800 pezte-tan.

ETXARRI-ARANATZ i, 617 fago, aritzeta ler zugaitz.Labarga, Basabe ta Epe-le'ko 1.682.085 pztaren trukean.

GARAYOA'ri, Bordaburu'ko 780 fago taaritz, 3.423.750 peztetan.

EUSKAL-: - -EPPiKO LEiOA

AMAZAZPI LAN-POSTUETA 2.768

PERTSONEK IZENA EMAN

Gertaera xelebreak gugandik urrutigertatzen oi ziren leen; gaur-egun, or-dea, Nafarroa'n gertatzen dira antze-koak.

Baiki, Nafarroa'ko Aldundiak 17 lan-gille bear ditu Administrazio laneta-rako; ta orra or, berak egin zuen deiari2.768 eske-erantzun aurkeztu.

Orain bi urte egin zen antzeko deiari,1969 lagunek erantzun zioten; orduan,16 langille bear ziren.

Zori txarrez, «Naparroa beti aurrera»esakera zaarrak badu bere lekuaoraingo afera negargarrietan. Geroagota aundiagoa da lan gabe daudenenkopurua: 30.000 eta geiago.

NAFARROA'KO BURNIZKOZUBIAK

Gizaldi onen asieran Nafarroa'n bur-nizko zubiak guztiz modan jarri ziren.Zankotza (Sangüesa), Kaparrotsu, Mi-lagro, Gares (Puente la Reina), Kar-gaztulu (Carcastillo), Erro, Barasoain,

Muez eta abar dira orrelako injeneri ¡anarrigarriak izan dituztenak. Baiñamundu ontan ez da gauzarik betikodenik eta ikus-eziñekoa den erdoiakgogorra dirudian burnia azkeneanmenderatu egiten du.

1937'go Irailla'ren 27'an izan zenugoldeak eraman zuen Kargaztulu'kozubi luzea; ba-zituen 111 metro luze ta

Kargaztulu'ko burni-zubia: 1903'gn. urteanirikia; eta 1937'ko ¡railla'ren 27'gnean., ez

siñesteko uralde batek eramana.

EuskerazaintzaEUSKERAZAINTZA'K, Euskeraren Erri-Akademia'k Ekainilía'ren

25'ean egin du illeroko Batzarra, Akesolo'tar Lino jaunaren lenda-karitzapean, bera danez Euskerazain-burua.

Aurreko Batzar agiría onartu ostean, Akademi-alorreko gai talanen ikerketan jarraitu du, Batzorde bereziaren bateratze-lanakaztertuz batetik, eta gai berriak lan-talde beraren esku ipiñiz beste-tik.

DUDEN, irudibidezko iztegia euskeratzea buruturik dagoanez,millaka ta millaka itz oien lerrokatze egokia aixa lortzeko asmoz,makinetan sartzen asiak diranezko berria jaso du Batzarrak.

Euskerazaintza'ren iraupenerako ta iker-lanetarako, bai euskal-erakundeei ta bai Estadukoei diru-laguntzak eskatzen jarraitzeaerabaki du Batzarrak. Eta ontan guztiz arrigarri ez-ezik mingarri eregertatu zaio Batzar oni, ain zuzen ere EAJ-PNV'ren ordez Madril'goCortes'etan itza atera zuan Olarte jaunak -EUSKERAZAINTZA ixi-llean utzirik- erakunde bakarrarentzat eskatu izana Estaduarendiru-laguntza, aldebakarkeria latz eta nabarmena bai-da ori.

Joan zan illean Estaduko Gobernu-buruari idatziriko eskutitza-ren erantzuna artu du orain Euskerazaintza'k, ain zuzen ere FelipeGonzález Presidenteak berak izenpetua: guztia bearrekoa dalarikere, Felipe González Presidenteak berak izenpetua: guztia bearre-koa dalarik ere, aintzakotzat artzearen aitorpena da ta asmo berririkere agertzen du aurrerako.

PRINCIPE DE VIANA-2

Page 3: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

eusgarri bezala abe bat bakarra, er-dian. Eta joaneko urtean, berriz, jausizen Gares'koa, zergatik erori zenoraindik gauza ziurrik ez dakigularik.

Gelditzen zaizkigun burnizko zubioiek aztertu bearrean aurkitzen gera;lenbailen eta ondo aztertu ere. Ñoladauden, ñola zaindu daitezken, zenbatpisu jasan dezaketen...

Goian aipatu dugun zerrendan ba-dirudi Aldundia Luzaide'koarekin aaztuegin dela; eta ango gure adiskideak ezdira pozik aazte orrekin. Eta arrazoiz.Izan ere badu bere garrantzia zubiorrek, bi aldetako anaiok elkartzengaituen zubia bait da.

JULIO CARO BAROJA, SARITUA

«Príncipe de Asturias» saria urteorobanatzen da. Eta aurten Gizarte Zien-tziei dagokion saria, ain xuxen, nafarbatentzat izan da: Julio Caro Baro-ja'rentzat.

Saria, Joan Miro'k egiñiko irudi batda ta dirutan, berriz, bi milloi.

Ekainilla'ren 9'an esan zioten berari,baiña sarraren erabakia urrengo egu-nean eman zen argitara. Berak esanduenez, etzekien sari ortarako autagaizenik ere. Edozeini ere orrelako saribatek poztasun aundia ematen dio, taJulio Caro Baroja'ri poza eman diolaezin ukatu.

Gu ere pozten gera, ñola ez, gizononen lan ¡silla ezagutua izan denean.Beraz, ZORIONAK, D. Julio!

IRRIFARRA TA GAZTE ÍZATE AERIOTZAK ERAMAN

NURIA SANCHIZetaJOSEAN BERNALezbearrez il zazkigunbi gasteiztargazteak.

EskoletakoKirol-Joku batetarazijoazten pozik,eta Frantzia'koBordel'en (Bordeaux),eriotzakmoztu die bidea.

III ontan albisterik garrantzitsuenaAraba'n, gasteiztar bi gazteen eriotzaizan da.

Nuria Sanchiz'ek 13 urte besterik ezzituen, eta José Angel'ek 19. Bur-deos'en il ziren auek beren autobusakbeste kamioi bat aurrez aurre jo zue-nean. Troyes'era zijoazten eskola ki-roletan parte artzera.

Bizitzaren edertasunean beren idéalaerabat moztuta gelditu dirá. Esan bear,baita, egun berean, Bettina'k, Nuria'renaizpak Sendotza -edo Konfirmazioa-artu zuela Gasteiz'en euskeraz egin

Garaikoetxea Lendakaria,Ameriketan

Carlos Garaikoetxea, Euskal Erriaren Lendakariak, bere lenengoateratzean Panamá, Venezuela eta Colombia bisitatu ditu.

Bere elburua bat baiño besterik ez: amerikarrei eskerrak ema-tea, euskaldunak estu ta larrialdian aurkitzen zirenean aien la-guntza izan zutelako.

Noski, orren ondorio bezala izan dira beste jo-muga batzuk,esate baterako, ango enpresarioekin ere arremanak izan zituen etaorrela Euskalerri'ko industria zabalgo biurtu dadin ateak zabaldu.

Panama'n argi ta garbi adierazi zuen Euskal Autonomía zer den,bertako telebistan. Euskal Autonomiak badituela bere eskubideaketa konpetentziak zenbait alor garrantzitsuetan, «nazio federal batídagokion konpetentziak izan ezik».

Venezuela'n, ango euskaldunekin batera, izan zen GaraikoetxeaLendakaria Bolibar Ximun aundiaren omenean egin ziren ospaki-zunetan. Esan gabe doa ñola artu dute ameriketarrek euskaldunenLendakaria.

Ez dugu aaztu bear José Antonio Agirre'ri buruz izan zuenoroimena, guztiz ongi ta atsegiñez onartua izan zelako Ameriketakoordezkariek.

Eta, gu, nafar geranok, pozik sentitzen gera nafar bat izandelako, euskaldun guztion izenean, Amerike'tara egin duen ikus-taldi orrekin eta bear zen lekuan egiaren alde esan dituen itzenga-tik.

zen elizkizun eder batean. Bestalde,José Ángel Troyes'en jaioa zen, eta anbizi zaio anai bat ezkondurik, eta beraikusteko ilusioa zeukan.

Nuria gaztea, Olabide ikastolan arizen ikasketak egiten, euskal zalea zeneta ikastolan argia.

Gazteak ziren eta irriparra besterikez zuten euren ezpañetan. Etorkizunaribegira bizi ziren eta bazegoen etorki-zuna auengan.

«Kirol-zalea sufritzen eta borroka-tzen dakien pertsona bat da -esanzuen J. I. Oregi'k illeta mezatako itzal-dian-; sariaren poza ta galtzaille iza-tearen garraztasuna ezagutzen di-tuena».

Zuen irriparra gurekin gelditzen da,zuen oroipena gurekin gelditzen denbezala.

FRANTZIA TA ASKATASUNA

III onen iruan iritxi zen Frantzia'koPresidentea den Mitterrand jauna Kor-tzega'ra, iru milla polizi aurretik zituela.

Bertan korsoek duten bereiztasunaezagutu zuen, baiña Frantzia'ko Erre-publikaren barruan.

\

Frantzia'ko Presidenteak Kortzega'n:«Esan dezaket eta esaten dut...» Bla-bla-

bla! (NAVARRA HOY-EFE argazkia).

PRINCIPE DE VIANA-3

Page 4: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

Mitterrand jaunak Ajaccio'ko Fochenparantzan egin zuen bere itzaldia tabi milla pertsona baiño geiago bilduziren berari entzutera.

« Berezitasuna», « Estatutoa», « Be-reiztasuna» itzak erabilli zituen Kór-tzega'ko ugarteari buruz mintzo izanzenean, «korsotarren bereiztasuna» taerri onen «kultura» onartzen zituelaaitortuz.

NAFARROA'KOESKU-LANGINTZA

II'GN. ERAKUSKETA

Bigarren aldiz ospatu da, aste betez,esku-lanen erakusketa au.

Antziñako ofizioak gaurko gazteen-tzat ezezagun. Eta ezagutzen ez dituz-tenentzat antolatu zen erakusketa auongi zaindutako Iruña'ko Ciudadela'n;ongi zaindutakoa esan dugu, ongi esanere, au bera ere gizonak egin zuten lanederra bait da.

Burni lantzaille, arri ta egur lantzai-lle, irule ta beste eun bat ofizioetakolangilleak an aritu dirá lan eta lan ika-ragarrizko maixutasunarekin jendearenarrigarri.

Gero ta gutxiago dira eskuz lantzendiren gauzak eta eskuz egiten direnlanak; industriaren atzaparretan erorida guztia; egunetik egunera urriagodirá artistak. Ala ta guztiz ere Nafa-rroa'k gai ontan eman eta erakutsi de-zakeana aberatsa da.

Aste ortan igaro diren ikusleak60.000'tik gora izan dira.

Gure eskerrik beroena erakusketaonen zama guztia euren biskarretandaramatenei; eta berdiñ, esku-lan oiekegitera ta erakustera joaten diren guz-tiei ere.

Eskerrak, baita, egunkari ta irrati bi-dez orrelako berriak ematen saiatzendiren berri-emalleeri.

Aita Santua Polonia'nbere jaioterrian

Saragueta Zubiri'tar Markox, Mezkiriz'koa,zurezko esku-langintzan -goillareak egi-ten- anitz trebea. (EZKURDIA argazkia).

Aita Santua, Jasna Gora Monastegiko aurrean bildu zen jendetza -milloi bat baiñogeiago-, bedeinkatzen, Santutegiaren seigarren mendeurrena ospatzeko Mezaeman ondoren; antxe gorde dute Czestochowa'ko «Amabirjin Beltza», Polonia'ko

Zaindaria. (NAVARRA HOY- EFE argazkia).

Joan Paulo ll'gna., Aita Santua denetik, bigarren aldiz joan dabere Errira, Poloniara. Esan bear aundirik ez, bi elburu izan dituelaibillaldi onek: Elizaren Artzai bezala agertu da Aita Santua, etaPolonia'ko seme zintzoa bezala ere bai. Bere seme kristauen ar-tean, bere aberkideen artean egon nai izan du, Polonia'ko kristauekJasna Gora'ko Santutegian Czestochowa'ko Ama Birjiña ospatudutenean.

Aita Santuaren ikustaldi onek, ordea, ez du izan esanai politiko-rik, zenbait egunkari ta aldizkarietan agertu izan den bezala.

III onen 16'tik 23'ra egin duen ikustaldi ontan, Aita Santuaknaiko ¡arri aurkitu du Polonia. Pakearen aldeko deia ta naigabeetanedo sufritzen daudenen aldeko laguntza, izan dira geienbat aldarri-katu dituen asmoak.

Oí denez, Aita Santuak ikaragarrizko jende multzoa beregana-tzen du, Polonia'n ere alaxe gertatu da. Orrela, Czestochowa'nmilloi bat inguru bildu ziren agurra egitera.

«Jainko seme geranez -dio Aita Santuak-, askatasunaren aSdejokatu bear dugu. Eraikiaz egin bear dugu askatasuna, ta ez ezez-tatuz».

Langilleentzat ere izan zuen oroipen:«Gizakia ez da lana egiteko gauza lañaren zentzurik bere bar-

nean billatzen ez duenean -dio Aita Santuak-, zentzu ori garbia ezdenean, zentzu ori kentzen zaionean».

Leen esan dudan bezala, Aita Santuaren ikustaldi onek ez dupolitika kutsurik izan, baizik eta Czestochowa'ko Amari bere 600'gnurtean ornen bat egin.

Aldizkari ta berri-emaüeak ez dute izan gogoan ori, eta eriijiozkoikustaldia politika biurtu dute. Onela zion Aita Santua berak:

«Egiari, maitasunari, askatasunari ta justiziari egiten zaionomena besterik ez da».

Aita Santuak sortu zezakean arriskua bat besterik ez zen: aska-tasunaren arriskua ta orrekin batera kristautasuna ez déla elizakosakristian gordetzeko, baizik gizakiaren barnean sartzeko. Auxeizan da Joan Paulo'k Polonia'ri egin zezaiokean serbitzurik aun-diena; ta egin dio,

PRÍNCIPE DE VJANA-4

Page 5: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

: alde onak eta txarrak (i)MEDIKU ZAARRA

Udaran geranez gero, eguzkiaren alde onak eta txarrak aipatzea egokiizango da noski.

Eguzkia berez ona da, neurrían artzen baldin ba'da; ikusirik bait dagoeguzkipean ibiltzen direnak osasuntsuagoak direla, beti itzaletan edokerizpean ibiili oi direnak baiña.

Landareakin bezalatxe gertatzen da gizakumeen osasunarekin, ere.Landare bat, iore-ontzi batean arkitzen dena, etxe-barruko gela ertsibatean sartuz gero, ta urarik bota gabe, laixter da, lore-landarea zimel-duta, erorita, lur-jota. Loreontzia etxe barrutik aterata berriro kanporaateratuz gero, euritan eta eguzkitan izanez, laixter pixtuko da, bizi-biziagertzen déla. Osasunarekin orrelako zerbait gertatzen da; orrengatik,nekazariak eta arrantzaleak, eguzki-kolore osasunga-rriarekin agertzen dirá, beti etxe-barruan dabiltzene-kin gertatzen ez den bezala.

Ta gauz guziekin bezala, eguzkiarekin berdingertatzen da; bere neurri egoki batean ez ba'da ar-tzen, kaltegarria déla, alegia.

EGUZKIAREN ALDE ONAK

Neurriz artuz gero, odola indartzen du, eta odol-tensiyua bera ere, bere onera ekartzen laguntzen du,bere onetik aterata arkitzen baldin ba'da.

Ta ezurrak indartzeko ere eguzkia oso ona deiadanok dakiguna da. Aur txiki bat, beti etxe barruanizanez gero, batere kanpora atera gabe, ume orrenezurrak era bat bigunak eta aulak izaten dirá; ta beinoñez ibiltzen ikasteko lurrean asten denean, ezurrakaulak dituelako, laister biurtzen da anka-okerra. Ta oriikusirik, aur ura bera, egunero-egunero, kalera atera-tzen asiz gero, bere onera etortzen ikusten da egune-tik egunera. Ta gaurko aurrerapenak, asko laguntzendute ezur-indartze ortan, vitamina D'ren bitartez.

Asma edo arnas-estuarentzat ere mesedegarri daeguzkia; orrengatik, lurralde eguzkitsuetara joan oidirá, gaitz orren mendean dabiltzenak.

Soñeko azalean, sortu oi dirá, tisiko gaitzak jotadaudenean, alako aunditsu bildurgarriak, eta eguzkiaiaguntzalle onenetakoa izaten da, aunditsu aiek men-peratzeko. Ezurretarako aurrerapenak vitamina Dsortu zuten bezala, tisiko gaitzentzat ere, badauzkagugaurko egunean, sendagai berezi-bereziak, esterpto-micina, hidrazidak eta abar; baiñan ala ere, eguzkiaIaguntzalle ona beti.

Eguzkia ona da baita ere, gure soñean aSako patxa-da-giro gozo bat sortzeko; eguzkitan, ibillaldi batenondoren gure baitan nabaitzen degun bezala.

Ta zer esanik ez baita ere on asko egiten du eguz-kiak diabetes edo azukrea odolean geiegi arkitzendenean; eta berdin ona baita ere, kolesterol edo odo-leko koipearen aurrean.

Eguzkiak badu almena, baita ere, artikulazio edoezur-giltzaduretako aunditsuak bere onera ekartzeko.

Ta beste ekintza onugarriak ere baditu eguzkiak.

EGUZK1A NOLA KALTEGARRI

Eguzkiaren ekintza, berez ona izanik, kaltegarri zerdelata biurtzen da?

Ortaz ongi jabetzeko, aurrez auxe esan bearradago: alegia, eguzkiak bere baitan, baditula bi erraiñu

berezi-bereziak; biak onuragarri direnak; baiñan neu-rriz eguzkia artzen ez denean, oso kaltegarri biurtzendirenak. Bi erraiñu oien izenak onako auexek dirá:«infrarrojo» erraiñuak eta «ultravioleta» erraiñuak.

Bi erraiñu oien ekintza ongarria da berez, baiñankaltegarri biurtzen da, neurriz goitik eguzkia artuzgero.

Ta ori nola? Gure soñean eguzkiak kalterik ez egi-teko, pixkanaka-pixkanaka artu bear izaten da; taorrela jokatuz gero, gure azalpean, alako gai berezibat sortzen da; ta gai berezi onek ematen dio guresoñeko azalari beltz-kolorea; ta illunbeltz onek, gale-razten dio eguzkiari kalte egitea; gai berezi onek, gureazalpean, sare extu-extu baten antzera jokatzen baitdu; ta orrela lana egiñaz eguzkiaren bi erraiñu oiek,gure azal eta odoletan kalterik egin ez dezaten.

Ona emen, eguzkiak gure soñean egin lezaken kal-teak:

1. Insolación edo eguzkiaren erasana edojo-aldia.

2. Azal-erretzeak.3. Soñeko azalaren zar-itxura aurretzea.4. Azaleko miñ-biziaren sortzea.5. Zenbait izkutuko gaxo-aldietan egiten

ditun kalteak.

Banan-banan, datorreneguzkiaren kalte oiek.

illean aztertuko ditugu

PRINCIPE DE VIANA-5

Page 6: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

^Erantzia 'tik¡fl7 errusitar| igorri dituzte

zelataritzat M

Estadu geinek dauzakete berenordezkaritzak beste Estaduetan;izen ez-berdiñetako ordezkaritzakdirá: enbajada, kontsoladu, e.a. EtaEstadu batzuek jende asko sartzendute ordezkaritza oietan. Jenderikgutxiena daukana beintzat ez daErrusia: ziur egon ezetz. Agianjenderik geiena daukana izango datoki askotan.

Zelataritza edo ixpitza zer deneta nolakoa den jakitea, ez dagauza erraza. Beste alor eta gaie-tan ez-ezik, ontan ere aurrerapenaundiak egin dituzte: batetik ger-tuera ta eziera oso berezia lortzendute, eta bestetik tresna oso au-rreratuen laguntzaz baliatzen dirá.

Gudateetan izan oi ziren ixpi tazelatariak garai batean. Orain, be-rriz, alderdi ta une guztietan da-biltza. Gauzak zeazkiago esanik,ordea, orain bertan ere etengabekogudaketa dabil, eta izkillu edo ar-mazkoa bakarrik ez, bestelakoa erebai.

Ezin ukatu, beraz, URSS eta USAindartsu aundien artean etenga-beko borroka ta gudaketa darabiz-kitela. Eta gudaterik latzenean be-zalaxe zaintzen eta zelatatzen dutebiek elkar.

Oso ezaguna da USA edo Ameri-ka'ko Estadu Elkartuetako CÍA edozelatari ixpien erakunde indartsu talurbira osoan edatua edo zabaldua.

Bestetik, URSS edo Errusia'koKGB zelatari ixpien erakundea ereezaguna da: au ere indartsua ta lurzabal osoan bere lanean ari dena.

Bietan zein ote da beldurgarria-goa? Errusi'ko TASS albistetxeanalbistari izandako Aleksei Antonkinidazleak dionez, albistari edo pe-riodisten arteko eunetatik 70 bein-tzat ixpi ornen dirá Errusia'n. Bes-tetik, KGB erakunde ortan sarturikdabiltzanak, 700.000 lagun ornendirá.

Ongi gertutuak, gaiñera: ikas-keta luze ta sakonak egindako jen-

dea aukeratzen ornen dute. Etagero alor bakoitzerako gertueraberezia ematen ornen diete. Batezere, Andropov gidari izan dutenbitartean.

USA'ko CIA'k zenbat bazkidedituen jakiten, oso erraza ez ba'daere, errazagoa da; onen jokabideakezagutzea ere bai. Zergatik? Ipar-Ameriketa'n bertako izparringiekgauza asko ateratzen dituztelakoargitara, kontu zorrotzak eskatuzzenbaitetan. Onen ekintza ta joka-bide asko ez ditzakegu ontzateman, baiña gutxienez ere, ezagu-tzeko ta zigortzeko bideak ba-daude USA'n.

Errusia'ko KGB orrek zer egitenduenik, an bertan zearo izkutukogauza da. Andik kanpora, berriz,igertzen diete nazio batzuetan,baiña beren lana egin ondoren. Zerda oien lana? Tresnagintzako au-rrerapenak eta gudaketarako ar-marik berrienak zer-nola egitendituzten, izkutuko argibideak la-purtu ta Errusia'ra bidaltzea dutelenengo lana. Bestetik, baita jendeartean milla eratara taldeak kez-karazi ta mugitzea.

Luka Brajnovic jaunak idatziduenez, CIA'k lanik aski ari duelaNicaragua'n eta Erdi-Ameriketa'n,gauza agerikoa da, albistari guz-tiek esaten bai dute. Baiña aldiberean KGB errusitarrak ere ari dubere lan aundia lurralde oietanberetan, Brajnovic idazleak dionez.Ñola? Periodikuetan, irratietan etaikustirratietan e.a. CIA'ren eta Es-tadu Elkartuen aurkako milla sala-keta egiñez eta giroa aldatuz.

Gauza bat dago argi ta garbi:Paris'ko «Le Monde» eta USA'ko«New York Times» egunkarietanaskatasun aundiz egiten dituzteberen agintarien aurkako azterke-tak. Baiña Errusi'ko «Izvestiya»egunkarian eta «Rude Pravo»'n ezdaukate iñolako askatasunik.

Auxe da lurraldeetako giroa. Etagiro ontan, orra or Frantzia'tik 47errusitar igorri edo bidali egin di-tuztela ostera Errusia'ra. Zergatik?Zelataritza edo ixpitza nabarmenaegiten ari zirelako. Gauetik goizerabidali dituzte. Aserré ziren errusi-tarrak eta aserré ziren aien nagu-siak. Baiña mundu osoaren au-rrean nabarmen gelditu dirá.

JorraiM'ean, egun beretsuetan,Inglaterra'tik beste iru igorri zituz-ten. Suiza'tik beste bat, Errusia'ko«Novosti» albistetxearen ordezka-ria ta itxi egin dute onek zerabil-kian etxea.

Ez dirá oiek bakarrik Inglaterra'k105 errusitar bidali zituen osteraberen lurraldera, ixpitza arrisku-garria egiten ari zirelako. Azke-nengo 15 urte auetan badira 253zelatari Europa'ko Estaduetatikostera Errusia'ra igorriak.

Ortatik pentsa, zenbat eta zenbatdiren ixpien azpi-lanean ari dire-nak. Errusia'n bertan ere izangodute gogorik aski, ordaiñez, bestelurraldeetakoak kanpora igortzeko.Baiña... ez dute ¡ñor igortzen, noi-zean bein bakarren bat ezik. Zer-gatik ote da? Ixpitzan aurkitzen ezdituztelako? Ala, ixpitza ta azpija-nik egiten ez dutelako beste na-zioetakoek?

Bilbo Aurrezki Kutxak, bere kultur ekin-tza re n barman eta euskal kulturari la-gundu nairik IX'gn. AZKUE SARIKETA an-tolatu du. Iru sari banatuko dirá: Eleberria,Olerkia ta Ikerlana.

Eleberri maillean egiten den lan onena-rentzako 800.000 peztako saria dago;Olerki maílla, berriz, 300.000 peztako a; taIkerlan onenarrentzat, 300.000 peztako a.

Lanak datorren Urrilla'ren 31 baiño lee-nago bidali bear dirá zuzenbide ontara:

Bilbo Aurrezki Kutxa,Gran Vía, 23BILBO-9

Euskeraz idatziak izango dirá aurkeztendiren lanak eta iñoiz argitaratu gabeak.Gaia, bakoitzak nai dueña. Lan bat baiñogeiago ere aurkeztu dezake norbaitek,baiña bein aurkeztuz geroz, ez du eskubi-derik lan ori erretiratzeko.

PRINCIPE DE VIANA-6

Page 7: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

Dominique EzpondaTxapeldun

Nafarroa'ko Bertsolarien Txapelketa bururatu da eta behinere ez bezalako ohorearekin. Hemezortzi bertsolari nafartar ariizanak dirá, bi alderdiak bat eginik, eta denak elkartasunzoragarrian Nafarroa Amaren altzoan. Gure bertsolaritzarenkondairan aurtengo Xapelgoarekin hamabigarrena dugu. Txa-peldunen izen zerrenda ager dezadan:

1936' an: Juan Félix Iríarte1960'an: Andrés Narbarte,1961'1962'1963'1964'1966'1979'1980'1981'1982'1983'

an: Bautista Madariaga,an: Mikel Arotzamena,an: Mikel Arotzamena,an: Andrés Narbarte,an: Mikel Arotzamena,an: José Mikel Argiñarena,an: Mixel Xalbador,an: Jean Pierre Mendiburu,an: José Mikel Argiñarena,an: Dominike Ezponda,

BANKA (Irurita)GOIZUETAARANAZLESAKALESAKAGOIZUETALESAKAERRAZKINUREPELHELETAERRAZKINJATSU

Aurtengo Txapelketa hiru saiotan egina da. Iruña'n etaElizondo'n finalerdiak, eta Donibane Garazi'n Ekaina'ren12'an Finala. Zortzi bertsolari bereziak izan ziren Azken Saio-rako: Mendiburu, Alkat, Mixel Xalbador, Ezponda, Argiñarenabi anaiak, Perurena eta Madariaga. Donibane'ko Vauban are-toa yendez betea eta entzuleen zaletasuna ongi nabari ereesku zarta beroak eginik bertsolarien ohoretan. Dionisio Muji-ka'ren aginpean zortzi bertsolariak ari izanak dirá eta onginegurtuak ere mota aunitzetako gaiak erabili zituztela.

Lan guziak egin ondoren, Epai-maikoek holaxe erabakidute auzia:

TXAPELDUN:Bigarren:Drogaren gaiaz:Uztapide zenari:

DOMINIKE EZPONDAJ. Mikel ArgiñarenaErnest AlkatFermin Argiñarena

JATSUERRAZKINIHOLDYERRAZKIN

Ezponda Txapeldunak, Ohorezko Txapela eta Garai-lkurrahartu zituen Jean Haristchelar'en eskutik, Euskaltzaindia'renoparia. Bertsolari guziak ere eskuratu zuten ohorezko oparia.

Epai-maiko jaunak: Jean Haristchelar, Mixel Itzaina, EmileLarre, José Urroz, Mikel Bujanda eta Mariano Izeta. Nafa-rroa'ko Bertsolarien Txapelketa zoriontasun osoan bururatuda.

Zorionak, Gora NAFARROA!ANZANARRI

DOMINIQUE EZPONDATXAPELDUNA

Aurtengo Nafarroa'ko Bertsolarien Txapel-ketan, Dominique Ezponda gelditu zen iraba-zle, eta orregatik oraingo Txapelduna dugu.Ezponda bertsolaria, 42 urte dituelarik, Ja-tsu'ko baxenafartarra da; Dominique izenaz,ikusten da mugaz beste aldean sortua déla;Ezponda abizenak adierazten digu lerrotiknafarra déla. Zorionak gure Txapeldun be-rriari!

GAIA: DROGARI BURUZ

Iholdy'ko Ernest Alkat'en bertsoak «sariberezia» irabazi zuen «drogari buruz» gaijarrian. Gaia denek berdin izan zutena, «kar-tzeletakoa» edo elkar entzun gabe egiten densaioa: «Lagun bat drogatzen zaitzu; bearduzu konbentzitu utz dezan droga». Eta onabertso oberena, Alkat'ena:

Bizi berri batentzat, gazteaibilki baita asmotan;baina droga tzar horren bideraterortzen ere askotan.Gazte maitea, droga horrekinez gelditu erdi-lotan:ez dugu drogaren beharrik gukHerria salbatzekotan.

GAIA: UZTAPIDE'RENA

Sari berezia zuen gai onek ere; eman zuten«puntúa» bertsoa osatzeko, eta ona emenñola segitu zion Errazkin'go José Fermin Ar-giñarenak:

PUNTÚA: «Uztapide i I zaigu,au berri Muña...Iñoiz zu ez iltzeaguk nai genduna.Triste bersozalea,triste euskalduna;gau illun biurtu daargi zan eguna.Nork beteko ote dugizon onen utsuna?

PRINCIPE DE VIANA-7

Page 8: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

Ataño anayak:EGI'TAR Bl

Anaiak izan ziren biak: Juamarita Joxemari; biak azkoitiarrak, Iza-rraitz mendi ederraren magaleandagoen «Ataño» deritzan baserrikosemeak. Juan Mari, pelotarien aitazen, eta Joxemari, aren anai zela-rik, pelotarien osaba.

Bertsolari onak izan ziren, baiñaez era berekoak. Joxemari, pa-txada geiagokoa, bertsoak ondoborobiltzen zituena. Bere gaiak,geienetan, erlijio-gaiak izaten zi-ren: peregrinazioak-eta.

Bertsolari baten doairik bikai-ñena «eztena» baldin ba'da, JuanMari, bere anaia baiño bertsolariobea izan zela esan bearko dugu.Bertso-paperak edatzen aritzeabaiño atsegiñago izaten zitzaionbat-batera kantun jardutea AitaZabala'ren liburutik artu dituguemen emango dizkizugun JuanMari'ren ateraldiak, naiz aren bi-llobei galdera batzuk egin ez baitdigute auek ezer berririk kontatu.

Bein, Lertxundi baserrian txerriail zutela jakinda, ango odolkiak jannaiean, albiste au bidali zion JuanMarik Lertxundi'ko etxekojaunari,gero Ataño ll'a izanen zen Luxianomutikoaren bitartez:

«Bertso bat botako'izutManuel Lertxundi;Odolkia emaiozumutil txiki oni;orretxeren usteangaur etorri naiz ni;aitarentzako erebeste bat ipiñi.

Beste bein, seme zarrena be-randu xamar etorri ornen zitzaionetxera. Juan Mari zuen seme onekere aitak bezala izena; gero Atañol'a esango zitzaion frontoietan. Or-durako pelotan asia-edo zen, etazerbaitxo bat jokatzea ere atseginzitzaiola-ta, ikasbide au eman zionaitak etxera sartu bezain laister:

Juan Mari nere esanak bear dituk[artu:

Kontzejupean sarri ikusten aut estu;partidua galdatu, poltsikua ustu!Orrela mutillikan ezin aberastu.

Batzuetan pelotan bestian jokuan,Jaungoikoak ba'daki orí zer daguan.Asko gustatzen zaio gabian kanpuan;Etxera etortzen da, «peto» jotakuan.

PRINCIPE DE VIANA-8

Atano'tarrak: Juan Mari, aita, (1866-1939), «Ataño Luxia» bertsolaria. «...intxaur-aga ematen zuan gizona ornen zan: luze-luze ta medarra; ia bi metrokoa...»

Altaren inguruan, bere semeak, Ataño pelotari famatuak. (AUSPOA argazkia).

Baiña Juan Mari'ren seme pelo-tarietako bat ere, Balentin, «AtañoVa», bertsolaria zen aita eta osababezala, eta bere anai zarrena aitakñola erabilli zuen ikusi bezainlaister, atera zen onen alde. Naizuena esango zuen aitak, baiñaAtaño l'ak pelotan dotore jokatzenzuen, zer arraio! Batez ere zearkapelota goitik beera ezkerrez jotzenzuenean, ikusgarria zen. Entzun,Ataño aitaren aurrean Ataño V'akbere anaia, Ataño S'a, ñola babestuzuen:

«Hermano», dirizkíat milla amodio;Kontseju-pean sarri iluste'aut serio.Orren ezker-ziarra nork jasoko dio?Orri jokatze'ionak igarriko dio.

Aipu aundiko bertsoak izan zirenbein batean Juan Mari Atano'k Az-

koiti'ko tabernari bateri bota ziz-kionak. Lagunak ziren biak, taber-naria ere bertsolaria bait zen. Maizjoaten zen Juan Mari adiskideorren ardandegira.

Gau artan, «Banijoak etxera, an-drea zai eukíko diat-eta» esanaz,kaleruntz abiatu zen Juan Mari.Tabernariak ez zeukan orrelakobildurrik, andrea kanpora bidaliabait zuen. Arrek ume-egin bezainlaister bidali zituen biak kanpora:aurra, aitonen baserrira; eta an-drea, iñude. Andrearen ordez,neska gazte bat zeukan ardangelanlaguntzalle. Bere lasaitasunaagertu naiean onela ekin zion JuanMari'ri tabernari orrek:

Etxera joan eta gizona bakarrik!Emen dagoen onek etzeukak bildurrik.Neskatx ederra ortxe etzegok alperrik;bart ere artu zidak zapaldu ederrik.

Page 9: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

Bat batera, aurpegiz aurpegi,erantzun zion Juan Mari'k:

Gizon au egon bear du burutik nastua:andrea ere or dauka urrun bialdua,kaballero zar bati dirutan saldua!Ark ere billauko dik zeñek zapaldua.

Zorrotza zela Atano'tar JuanMari «Luxia»ren eztena!

Jaun Mari, pelotarien aita,1939'ko Eguberri egunean il zen,74 urterekin. Pelotarien osaba, etaaren anaia, Joxemari, bi illabetegeroago, 80 urte beterik zituela.

Gaur, gure Aldizkari ontarako,Juan Mari'k bere semeari, III Ata-no'ri, jarritako bertsoak aukeratuditugu. Bertso oien meriturik aun-dienak bi auetxek dirá:

Izkera errez, arin, bizkorra, eta«punttu» egokiak, era txukuneanerabilliak.

Atano'tarretan lll'ak, Mariano'k,1926'ean irabazi zion lenengo aldizordurarte txapeldun aundia zen«Mondragones»eri; Donosti'n. TaEibar'en bigarren aldiz, zazpi egungeroago. «Mondragones»'en adis-kideak, ordea, ez ziren lasai gel-

ditu. Bi partidu aiek jokatzerakoanTxapeldun zaarra osasunaz on-giegi ez zebillela-ta, irugarren par-tidu bat eskatzen zuten. Bilbo'n jo-katu zen partidu ori, eta Mariano'kirabazi zuen au ere: 22-9.

«Ni ere an nintzan -esan ornenzion Aita Zabalar'i azkoitiar batek-,eta oraindik ere gogoan daukatAtano'ren aita ñola ikusi nuanbrusa luze-luze batekin, lurrezkopipa ezpañetan, eta urritz-makillaeskuetan». Partidu ura irabazi on-dorean jarri zizkion bertso auekaitak semeari:

Semeatxapeldun

JUAN MARI ATAÑO

Badakizute gure txikiadala ankazko ariña,karga pixka bat artuko lukeenpeñatuko ba'giña.Asieran da akabatziandauka jokera berdiña,orren gorputza dala diotegomiarekin egiña.

Eibar'ko plazan jokatu zutenbeste askotako moduan,an izandako pertsonak oriaskok daukate goguan.Etxabe anaiak bezelakorikez da besterik munduan:Mallabi artuta bost tantorekinbakarrik utzi zituan.

Enpresa batek egun orretanitzegin zion onela:«Partidu-faltik ez dek izangojokatzen ba'dek orrela;ea nuan usté oraindik, bañairetzako dek txapela!»Ori esanda, gañera propiñogei duroko txartela.

Jaia pasauta esaten zutenan izandako gizonak:«Zerekin eiñak ditu Ataño kbesuak eta belaunak,tamaña orretan menderatzekopelotaririk onenak?Bibote beltzak biarko zitikori autsiko duenak!»

Kaballeruak etortzen zaizkoetxeko atarirañopreguntatuaz: «Pelotarianun da irugarren Ataño»?Egunian lau kontinuo dauzkakarta edo telefono;estimaziyo au duanikanote da beste bat iño?

- tttíu-rehcUkí- a da

Nere laguna poztuko zerabertso oriek aituta;Euskalerrian ez da besterikpelotariei beituta;Ataño Txiki bezelakorikmunduan ez da sortu-ta,monumentu bat jaso beaiogu,danak merezi ditu-ta.

Monumentu au jasokoiogubere irudiarekin:Alkandora ta praka txuriak,gerrikua txapelakin;liburu aundi bat eskribittuta,bere azaña danakin,gero gaztiak jakin dezatenispillu eder onekin.

Liburu ortan jarriko dirápartidurikan onenak,Ulazia'kin Bilbo'n ta Eibar'enjokaturik dituanak;bera bakarrik ez zan tristetuemen'e baziran penak;ez dakit ori ñola leikeanerria maite duenak.

Donosti'n ere ikusi deguorren abiílidadia,lanikan asko izango deguikusten partidu obia;sake gogorra, airez urrengo,an zan istillu gorria,askok zioten Ataño zalápelotarin erregia.

Ez al dezute beñere aitu«Mondragoitiar»'en deiarik:mundu onetan jaiotakoakez ziola emango urrik?Amar urtetan orrek euki dujende guzia bildurrik;jokatu dio eta atera duamabirekin bakarrik.

Majiña bati gustatu zaioMariano'ren sarrera,gorputza txuri txuri jantzitaerten du dañen aurrera;oiek esanaz etorri giñanguztiok erri-aldera,emen ditugu mondragoitarrendirua eta bandera!

Bilbo'n ere jokatua zuanpartidu kuriosua;erretratuen aldamenianetorri zan abisua,(ernegatutzen egon dedillazufritu ezin dun gaixua)jartzen zioten Ataño zalápelotarien maisua.

Manorik mano aprobatzekobeti eukitzen du poza;Mariano'ri tantoak sartzen.plazan ez dago erreza.Danak sallean bentzitu dittu:azkena Mondragonesa,mundu onetan bat ez dago orainorri jokatzeko gauza.

PRINCIPE DE VIANA-9

Page 10: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

Manuel Olaizola, «UZTAPIDE»bertsolaria il da. 1909'ko Lorai-lla'ren 10'an jaio zen Endoia'ko«Uztapide» baserrian. Bere az-ken amasa, bestalde, 1983'goEkainilla'ren 8'an eman zuen.

Ikaragarrizko jendetza Oiar-tzun'go San Esteban elizan bilduzena, berari azken agurra egi-tera.

Erriz erri ta plazarik plazabertsotan jarduna dugu Uztapidebertsolaria. Bere adiskide etabertsokide «Basarri»'rekin.

Bertsolari txapelketetan parteartu oi zuen eta baita aldi ba-tzutan Txapela irabazi ere.

Euskaldun, bertsolari eta ber-tso-zale guztientzat bere broiga-rria gelditzen zaigu. Gizon apala,bizitzak asko erakutsi ziona taEuskera ta Euskalerria'ren aldebere bizitza jarri zuena.

Bere gaxotasunaren berrieman ziotenean, lasaitasunezartu zuen. Bere itzetan esanik:

«emendik aurrera dago bizi motza;gutxiena ustian dator eriotza».

UZTAPIDE BERTSOLARIAJOAN ZAIGU

ERIOTZA UZTAPIDE

Orain irurogei ta sei urte jaiotzaizan nuela, ez naiz esateko lotsa.Geroztik probatua berua ta otza.Emendikan aurrera dago bizi motza:gutxiena ustian dator eriotza.

Mundu onetan ia denborak betiak.Eta pena ematen bestera juatiak:projimuari egin dizkagun kaltiak,lotsa ematen digu gero esatiak;ia ixten dizkuen zeruko atiak.

Anima garbi degu guk gere ustian;etsaiak zirikatzen baten da bestian;eriotza urrian dala ikustian,jaian bezela orí letorke astian:zai egon bear gure bizitza guztian.

Gazte-sasoian izan giñan indarrean;orduko kontuak gaur aztu bearrean.Eriotzako ordua emen da urrean,pekatuan bizitzen ba'gera lurrean,zer esan bear degu Jaunaren aurrean?

Guk izanagatikan mingañak legunak,ezagutzen gaituzte auzoko lagunak.Aiek galtzeko griña eduki degunak,bearbada batzutan galdu ditugunak;danak goguan artu bear ditu Jaunak.

Emen pasatzen dirá milla gertakari,mundu ontako gizon danak pekatari.Iñork ez du egin nai oien merkatari,ezer supritu ezin batak besteari;gauzik itxusiena ¡zango da ori.

Manuel Olaizola, «Uztapide» bertsolaria.* (AUSPOA argazkia).

Aviva Doron, emakume olerkari judatarra, Tel-Aviv'eko Ikastetxe Nagusian ira-kasle dena, Naparroa'n izan genuen joan den urteko udaberrian.

Onera etorri zen gure Erdi Aroko napar judutar olerkari batzuen sorlekua ezagu-tzera. Guk baiño obeki dakite judutarrek beren Jehuda Halevi-David ondoren judutarolerkaririk nagusiena- Naparroa'ko Muskaria'n (Tudela'n) jaio zela.

Iruña'n napar olerkariekin aurketu zen Aviva Doron andrea, eta bera bai gureeuskaraz arduratu ere. Aren omenez eta berak egindako lantxo au euskaratu du-Erronkari'ko mintzoz-Estornes Lasa Joxe'k, «erri ta ikurrin guzienganako bidean».

ÑOLA EBILTAN DA ODEI-ARTEAN?Ñola ebiltan da odei artean?

Baratx,emaro-emaro eta aizinaz;odeiak ikutan dra beilaki.

Odei atsartan eta ametsgoartan da,begiztaturuk.

Odei artean ebiltan daargi edanik.

AVIVA DORON

Burutikan gerade ziaro ariñak,da usté ez degula pekatu egiñak,eta ondorenian datozkigu miñak.Alare emen daude txarrerako griñak,Jaunak ondorenian baditu ordaiñak.

Mundu ontan gauza bat dago itxusia:iñolaz ere alkar ezin ikusia;ñola arkitzen dan bat bajatzen asia,eriotza gañean ain gauza gazia.Ortantxe bukatzen da gizonen bizia.

Eriotzako ordu ori ain da latza,bein or erortzen daña ezin leike altza.Etortzen zaionian ordu bat garratza:eguna bezela da arentzat arratsa;ez ditu bereziko pobre ta aberatsa.

Gizona egon arren sasoi baten gordineriotza etortzian izaten da berdin.Alperrik esatia: «Emendik aldegin!»Ark pentsatutakua azkar asko egin;iñor azitarako gelditu ez dedin.

Gizona tristetzen da indarrak aitzian;andik aurrera beti bat zorigaitzian.Bildurrak arratsian, da berdin goizian.Jaungoikuari eten gabe otoitzian:laguntzeko bizitzan da eriotzian.

(JEL'e/c uskaratu)

TxirtxirraTxir, txir, txir... Txirtxilla ezen(ostenduta belardietan)etengabe, ekiñean,eguzki ta illargitankantari ari daneandei ta dei, bere maitearenurbil edo urrunean,udaldiko egunetan...

Txirtxillak badu, txir-txirkaaritzeko, etengabe,zerbaiten gogo ta, usté;badu, maitezko sena,zerbaiten itxaropena;badu «nika» edo «ika»biziari so, aldarrika,abestutzeko almena.

Txirtxillak, txir, txir, txir, baduzerbaiten gose, egarri;badu zerbaiten berri,maitasunaren ikutu,eguzki ta, illargitan,udako alor, landetanari danean kantaribadu bai, zerbait pozgarri.

MUNIATEGITAR SABIN

PRINCIPE DE VIANA-10

Page 11: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

ITXURAK BAI, BAIÑABERAK OTE DIRÁ?

Inglaterra'ko senar-emazte eza-gunak, Gales'ko printzeak otedirá? Itxura ta antz guztiak dituzte.Baiña ez dira egiazkoak, antzekoakbakarrik. Antza ta itxura ori ez di-tuzte alperrik galtzen. Izan ere,antza dutelako, alde askotatik deiegiten diete. Diru-iturri ederra aur-kitu dute bien artean.

MUNDU OSOAZURE ESKU-MUTURREAN

Esku-muturreko ondulari bat ageri daargazkian. Baiña japondarrek egiña da:ez da nola-naikoa. Zer asmatuko ote di-gute japondar txiki oiek? Neskatxa orrenordularian, ikustirratia daukazu, VHF taUHF ikusteko eran. Ori bai, zuri-bel-tzean, baiña irratiak ere entzun daitezkeberatatik.

GEZURREZKOA DA IRUDI IKUSIAEz, es da ikusten duzuna sekulan gertatu: zaldi batek

Inglaterra'ko Erregiña'ri loretxoak jatea... Alemania'komargolarí parragarri batek egin du pintura eder ori. Etainglesak ez dira asarre; ontzat artu du Erregiñak berak.Bestela...

PRINCIPE DE VIANA-11

Page 12: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

ATZERRIRA JOAN ZIREN ANDEREÑOEI OMENALDIABizkai'ko Euba'n bildu ziren 1936'go

gudatean atzerrira atera bear izan zu-ten umetxoekin izandako 64 andereño.Merezi zuten omena, noski.

Iñork gutxi daki andereño oien berri;iñork gutxi daki zenbat sufritu bearizan zuten euskal umetxo aiek ongizaintzen.

Zaar eta gazte Euba'ko «Lauaxeta»ikastolan bildu ziren eta bertan izanziren Iñigo Agirre, Pedro Mari Etxe-nike, Jabier Caño, Jon Castañares etaJesús Mari Leizaola, Euzkadi'ko Len-dakari izandakoa,

Onek, ain zuzen, itzaldi labur, baiñamaitasunez egindako itzaldian, egokigogoratu zituen andereño auen gora-beera guztiak.

Aazturik egon baldin ba'gera ere an-dereño auekin, emendik aurrera izangodute beren zaar-saria, Euskal Jaurlari-tzak agindu dienez.

Andereño aueri esker daukaguoraindik ere jende auskalduna ta kris-tautasunean tinko irauten dueña.

Azkeneko gudatean atzerrian andereño izan zirenei, Leizaoia Jaunak ezarri zien gora-tzarrezko domina berezia. Biotz gozoz eskertu zioten andereñoek Euskadi'ko Lendakari

izanari, beragandik artu zuten omena.

Perú Txiki'ren ateraldiak«Perú Txiki», ainbeste lekutan ezaguna den ar-

tista, bere izenez Tomas Asió Arbonies, Za-rautz'en jaio; ala ere, berez naparra du bere ja-torria, aita ta ama naparrak zirelarik.

Amazazpi urtekin Iruña'ra itzuli, emen bizitzerabai ta lan egitera ere. Ez zaio bizia erreza izan,eta lan guztietan eldu bear izan du bere famiiiluzea aurrera ateratzeko. Baiña, ez zaio umoreonik falta izan, bai bere erstuetan, eta bai bes-teentzat irripar gozoa eramateko. Leku askotan,Erroma'n ere, baiña batez ere Naparroa'n, aur-keztu ditu bere ekiñaldi ikusgarriak.

Noizean bein, emen agertuko dirá berak bida-liko dizkigun ateraldi famatuak; ez zaigu gaizkietorriko irri-par arin bat. Ongi etorri, eta eskerrikasko, Perú Txiki!

Arriskugarria!Ori bagenekien aspalditik; bañan, berriz gaurkotu digute egi

aundi ori, sendalari ospetsuak bildu berriak bait ditugu Viena uriaundian.

Ta auxe adierazi dute, entzun ta erantzun nai duten guzientzat:zenbat eta geiago erre, orduan eta arrixku aundiagoa biriketanminbizia edo kantzerra sortzeko. Ta geiago oraindik: zenbat etagazteago asi erretzen, orduan eta arrixku geiago gaitz biidurgarriori, erretzailleen biriketan sortzeko.

Egi aundi oietaz benetan jabetuz, bear diren neurriak artukoba'lituzteke, gaurko ainbeste ta ainbeste neska-mutillak...; bañan,askori esan edo ez esan berdin-berdin déla ikusten dugu; paretazarrari esatea bezalatxo...

Joshepa nere -andreak esandit:

-Bai a! da ordua etxera etor-tzeko?

-Amabiak amar gutxi bakarrikdirá, esan diot.

Orduan Joshepa'k:-Ez al dezu Elízako erlojuan

ordu biak jo dutela?-Bai, ba! Eta amabi amar gutxi

zenbat dirá?Nere Joshepa ixilik.-Ez al dirá bi, edo?, esan bear

izan diot. Eta oraindik:-Ikastolara joan bearko dezu,

kontatzen ikastera...

Umeak, mozkorrak eta eroakesaten dituzte egiak. Orregatik,gure Iñaki bost urtekoa bialdu duamak ogei pezta aragia erostera.

Gure umeak arakiñari:-Amak esan dit ogei pezta

a r a g i a e m a t e k o t x a k u rtxikiarentzat; baña atzo bañoobea, aitari miña egin zion-eta.

Beste batean, gure Iñaki lotsa-gabeak amari:

-Ama, ama!-Zer dezu?, amak esan zion.-Eskaratzean dago Begoña

nobiyoarekin, eta iru musu emandizkio.

Ordun amak:-Ez egin kasorik, ume. Dato-

rren urtean ezkondu bear duteoriek.

Aurrak ordun:-Orrela aita neskamearekin

ere baü

PRINCIPE DE VIANA-12

Page 13: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

•ERRiZ - ERRiBaztan

«MARTXO LORE, DEUSEZ LORE.APIRIL LORE, BATRE BAÑO HOBE.MAIATZ LORE, URRE LORE».

«Kukuak kantatzen du Maiatziankuku kuku». Euskal kanta batekhola dio eta holaxe gure alderdikokantari xaharrek Maiatzean sartuorduko eta kukuaren kanta ozenaentzunik, laster hasiko zaizkiguabesti hori errepikatzen. Erranairubatek ere kukua aipatzen du etahola dio: «Kukuak Erramu egu-nean kuku, San Pedro eguneanmuku». Sasoin huntan gure Baztanaldean atsegin haundiarekin en-tzuten dugu kukuaren deia etaerran dezadan huntaz ere bada-gola zerbait erran beharra. Udabe-rrian lehenbiziko aldia entzutendelarik kukuaren kanta, sakeleansosa balin ba'duzu, orduan urteguzian etzaizu sosik faltako, bai-nan sakelean sosik ez ba'da, or-duan urte guziak sosik gabe. Zo-rionezko kukua etzaitela ixildugure Euskal Herri'ko oihanetan.

Xalbador zenak xori parearentzaterran zuena gogoan daukat etaaipa dezadan:

«Jainkoak berak erakatsirikdakiten soinu gozoan,ohantze berri baten egitenelgarren amodioan».

Maiatza'ri buruz baditugu esaerazahar gehiago ere eta urtero en-tzuten ditugunak:

«Maiatza fardo, erearoa klaro,orduen hilduko da ogie ta artoafranko».

Eguraldi ederrakin zein zoraga-rria den Maiatza, naturalezarenberpiztea, gaztetsasunaren adie-razgarri. «Maiatz lore urre lore».

Irurite eta Urdazubi'ko herriekospatzen dute Salbatoreak, gureeskualdean izaten diren lehenbizi-koak, hortaz badute arrakasta,yende aunitz biltzen baita bi herrihoietan denak dibersioaren bila.

Gure bizi moldeak eta ohiturakere aldakuntza haundia egin dutebainan nekazariek beti naturale-zaren menpe, Maiatza dute erí-zioak egiteko ilabeterik hoberena.Maiatza urtearen giltza.

Lehenagoko denboretan Maia-tza'ko lehenbiziko egunetan egitenziren kisulabeak.

Neguan biltzen zen egurra, ote,abarrak eta sugerri guziak kisula-bearen ondora eta dena ongi pila-tuz. Gero kisu harriz kisulabea beteeta behar ziren antolaketa guziak,den dena prest egon zedin. Maia-tzaren hasmentan etxeko nagusiaksu ematen zion kisulabeari. Zere-monia interesgarria. Bertze egunbatez kisulabeari buruz xehetasungehiago emanen ditut.

MARIANO IZETA

FilipinakBEROARENA

llo-llo ontan, irian, zumardi aun-dirik ez degu. Txoriek ere itzala naiba'dute, sapaietara-edo ies-egitendigute. Elizetan ateak geieneanzabalik, eta etxolarrak beintzat,oso lotsa gutxiz, gu otoitzean ge-ran arren, antxe izaten ditugu. Betiisilik ibiliko ba'lira... bai ederki!

Beroak, atzo, Maiatza'ren erdian,geienok beartu ginduzen. Arra-tsalde apalean batzarra genduela,eta oñez nindoan. Baso izenez ereezin deitu nezaioke, eta zuaitz-ondo batzuk ia pillan bezela. Ber-tantxe, Iturriaga'k idatzi zigun ipuiagogoratu neri:

bitartean, txitxarra zijoan pasatzenuda guzti-guztia sasian kantatzen...

Ura erasoa! Nolanai ere bat bañogeiago ziran atertu nai ez zutela.Ardalla bizian ari zirala belarriakgortuko bear zitzaizkadala iduri-tzen zitzaidan. Alako iñarrosketa-rik; ez isíltzen!

Pilipin auetan txingurria nagusidegula esango nuke. Egunero ez;bañan, aldizka, izugarrizki pizti-emana izaten degu. Elizan bertan,opa-mai-arriaren gañean izatendegu. Margo guztietakoak, gañera:beltzak eta gorriak, azigoak etaxee-xeak ere bai; txingurri zuriazura-jale degu.

Ez dakit txingurriak txitxarrariorain onako au esango ote lioken:

Aspalditik zekiat nik, gurasoetatik,ezin biziko naizela egin bage lanik.

Eta gero bexte au:Txitxarra gelditu zan argala, umilla,este zimurtuakin eta erdi illa.

Euskalerri'tik Pilipin'etara tarteaundia dago, eta an gertatzen di-rán asko, emen ezin ikusi. Urteguztian ostoa eze degu ontan; b'a-

soetan eta zelaietan zer-yana au-keran izango, bai txitxarrak baitxingurriak. Izketan asiko ba'lirake,txitxarrak txingurriari betiko be-rrituko lioke? Ez beintzat au:

Or ibiliko al aiz beti arrastaka,ezin gari-ale bat karriaturika?

Emen, ari-ale ordez, /vgo/o-alealeramake kabira; bañan ori base-rrietan gertatuko litzake. Emen,irian, labe-zomorro ilak eta ola-koak txingurriaren bazka. Izan ere,labe-zomorroa bai erruz emen!Usté gabe, illunpean, ankazpeanlertzen ditugunak, txingurrien ya-nari. Ondoren, berriz, berez iltzendirán xomorroak, goragoko txo-koan edo, izango eta txingurriakaraño zerrenda luzean ibiliko.Emengoek txingurri zerrendak suzezabatzen dituzte. Sua eta uratxingurrien etsairik aundienak.

Atarían bertan txitxarraren otsiakez... eta delako zumarditxo orta-koa, atzo illuntzean, gogaikarrigertatu zitzaidan.

ETXEBERRI S.J.

BasaburuaBASABURU'KO EGUNA

Basaburu Andia dugu Nafarroa'koaranetatik ederrenetako bat, mendi tabasoz ornitutakoa.

Orain lau urte gazteek eratutako«Herri bat, Hizkuntz bat» festari jarrai-pena eman diote; itxaropenez betea,orain orlegiz jantzitako arañaren gisa-koa.

Illabete batez eratu zituzten zenbaitkultur ekintza. Bukaera, berriz, testaonekin eman zitzaion:

Igoa'n aizkora-apustu berexia. Er-dozia, esku batez bi onbor autsi zituen;biak, 54'koak; gero, beste zortzi, auekere 54'koak, baiñan etzanik.

Gero, pilota-partiduak.Iruetan, bazkaria Gartzaron'go

frontoian; bitartean, Zaldibia'ko trikiti-txalariak ari ziren arana, Eguna ta eus-kara goralduz. Arratsaldean, bertsola-riak eta dantzak.

Ala bukatu zen «Basaburu'koEguna», baiña anaitasun jaialdi orrekmerezi du jarraipena, batez ere, kulturekintzetan. Bear ba'da bertze lekutanbaiño geiago egiten den; or daude Es-kolako aurtxoek bidali dizkiguten idaztipolitak aldizkari ontan agertzeko, etaurrengoan agertuko dirá.

S. ERBITI

PRINCIPE DE VIANA-13

Page 14: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

ZERIO'TAR PAUSTIN JAUN AGURGARRIA

Apez jaíor ta berezi onekin zorretan geunden Aldizkariontan. Irakurle gogotsua genuen, eta euskeraz egitenzituen idaz-lantxoak, bein baiño geiagotan igorri zizki-gun. Bera il zenean, joan den urteko Maiatze'an, isilpeanzegoen Aldizkaria.

Orduan, adiskide zintzoari ta maisu jakintsuari ez ge-nion egin bearrezko omenaldia. Gizon betea, apez saia-tua ta ñapar jatorra izan zen. Eta irutasun ortan -gizona,naparra ta apeza bezala- eredu bikaiña izan zaigu D.Faustino zena.

Bargota'n jaio zen 1913'ko Aben-dua'ren 15'ean. Bargota, Kastilla'ri be-gira dauden napar bazterretan dago;ala ere, gure gizona zin-ziñezko eus-kaldun jatorra izan zen.

Aurtzarotik agertu zen apezetarakogogotsu, otoitz-zaletasun bizia ekarribai zuen. Artu-eman bereziak zituenFaustino'k, aurra zenean, bai umeekin,bai abereekin eta baita aingeruekinere, etxekoek agertu digutenez. Asis'koFranzisko'aren «Loretxoak» liburu xu-mearen antzekoa idatzi genezake D.Faustino naparraren bizitzatik.

Iruña'ko Apezgaitegian sartu zenikasketak egitera. Iruña'ko Eliz-barru-tiari -onen edozein lekutan- serbitzuegiteko prest egon bear duela apezak,ongi zekien Zerio'tar apezgaiak, baitaNaparroa'ren euskal nortasunari be-girunea zor zaiola ere. Orrengatik, au-sartu zen au eskatzera: «Iruña'koapezgaiek euskeraz ongi ikasteko bi-deak izan bear zituela».

Zer gertatu zen? Bota izan egin zu-ten Iruña'ko Seminarioagatik? Itota,joan bear? Norbaitek jakin bear du, nikusté.

Logroño'n jarraiki zituen apez-ikas-ketak; antxe apeztu 1936'gnaren. Urri-lle'an, eta an bete izan zuen apez-bi-zitza guzia.

Beti argi ta aurreralari izan zen D.Faustino; berarentzat ez zen laiñoe-tako gizonik; aragizkoa, leku jakiñeta-koa, bere giro bereziz inguratua zengizakume bakoitza. Orrelakoak maitezituen eta begirunez artzen zituen, ba-koitzaren kezkaz arduraturik. Zuzen-gabekeriek sutan jartzen zioten odola;bere lurraren ain maitale sutsu izanzen, arras Jainkozale zelako.

Lenengo apez-lana, Errioxa'ko Ma-tute, Badaran eta Angiriano'n zen; go-gorra, bai 1936'gn. urtea, ilketa ugarizzaurituriko lurraldean apez izaten as-teko! Ta nolakoa izan zen D. Faustino!Ez da nolanai aztuko Errioxa ortan na-par apez gaztearen izena!

Orduko «loretxo» bat; neskatxaitsuarena. Bazen neskatxa bat itsua,

gaztea ta Mezetara joaten ez zena,otoitz eta Elizako gauzarik nai ezzuena. Ura zen apezaren kezka! D.Faustino'k erakutsi zion bioliña jotzeneta, aldi berean, liburuak irakurtzenitsuendako Braille xistima bereziaz.Orrela itzuli zitzaion neskatxa itsuaribizitzeko poztasuna.

-«D. Faustino, aitortu nai dut». Etaaurrerakoan kristau siñestun eta eliz-koi jatorra izan zen.

Logroño'ko Apezgaitegira eramanzuten D. Faustino 1940'gn. urtean, ira-kasle ta ezitzaille izaiteko; ta ia bereazkena arte izan ere! Izkuntzak ikas-teko erraztasun aundia zuenez, askozekizkien. Gerketa ta latina erakustenzituen; eta Filosofía ere bai.

Izkuntza artetik, euskera zuen mai-teena.

«Euskera da -esaten zuen berak-nere harnean sakonera eldu nadin bi-derik laburrena ta argiena; eta gureaurrekoen izaera ezagutzeko ere bai».

Bazekien euskeraz mintzatzen etaidazten; eta, batez ere, bazekien eus-keraz maitatzen eta besteen baitaneuskerari maitasuna pizten.

Anitz maite izan zuten D. FaustinoLogroño'n. Apezpikuek «kanonigo»egin nai izan zuten; gure gizonarenapaltasunak, «ezetz!».

Atsekabeak ere izan zituen, ez gutxi.Beti aurrera egiten zuen, batetik egia-rekin, eta bestetik apaltasunez. Logro-ño'ko «Gobierno Civil» delakoan asa-rre eraso zioten, bere abizena «Z» iz-kiaz baliaturik, beti Zerio idazten zue-lako. Beraren erantzuna:

-«Onelaxe dago antziñatik idatzita;baita arrian ere».

Naparroa biotzaren barnean zerama-kien beti. Ainbeste naparrek bereneuskaltasuna galdu dutelako eta orrelaainbeste naparrek beren nortasunagaidu dutelako, samindurik bizi izanzen. «Naparroa'ren Lege Zaarra» edo«Fueroak» liburuxkaren bat idatzi nai-rik ibilli zen azken illabeteetan. «Preli-minares del Convenio de Vergara» li-

GARDE'TAR M.

buruaren bearrean zeuden, eta Napa-rroa'n ez aurkiturik, dena utzi. Napa-rroa'ri buruzko lan batzuk ere argita-ratu zituen «Euzkadi» Aldizkarian, ize-nordez, jakiña.

Azken eritasunaren ordu luzeetan,olerkitxoak idazten zituen, euskeraz,Euskalerri'ko zazpi txokoetako AmaBirjiñak gai artuta.

-«Ez usté, esaten zuen, anitz onakdirenik; zuzenketa ugari bear dituzte;baliorik aundiena, sartu dudan maita-suna». Beti D. Faustino'ren apaltasuna!Baiñan, aldamenean daukazu aren«Orreaga'n» olerkitxoa, irakurle, zureiritzia adierazteko euskaldun berri ba-ten kasu berezi ontan.

Eskerrak zuri, D. Faustino! Eskerrak,orain 25 urte direlarik Uxanabilla'n(Genevilla) apez nintzenean, napar li-buru bitxi arengatik.

Eskerrak, Logroño'n (geroago llun-berri'n) zurekin izan nituen izketaldiaiengatik.

Eskerrak, 1960-63'gn. urtetan, «CleroVasco» taldean zure izena sartu ze-nuelako, Agiri arriskugarriak bildurrikgabe, izenpetu naiez, izenpetuz.

Eskerrak eta eskerrak zure maisuta-sunagatik, zure adiskidetasunagatik.Izan zaitez zoriontsu betiko Aberrian!

ORREAGA'NNaparroa'ko bazter batean,lur santu baten erdian,agertu zan bein Ama Birjiña,Orreaga'ko tokian.

Itxaropenez bete-beterik,-urtero, udaraldian-andik-emendik etortzen dirájendeak erromerian.

-«Orreaga'ko Ama samurra,entzun otoitza nigandik,gure biotzen sendagarriaizan bait zera aspalditik».

-«Gorroto ta apen oso-osoaken erabat geurengandik,guk elkar maite izan dezagunbein-da-betiko gaurdanik».

Etsaiak eta azpi-sugeakzatitu dute Erri zarra,naiz bi aldetan napar guztiekizan biotz bat-bakarra.

-«Orreaga'ko Ama, izan zaite,gure lokarri azkarra,gero ta geigo indartu dedinanai-arteko sugarra».

t ZERIO'TAR PAUSTIN

PRINCIPE DE VIANA-14

Page 15: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

KiPOLAK,, EUSKAL ESTROPADAK

Estropadak: Euskalerri'ko kirol-jaietan, atsegiñenetako eta ederrenetako bat. Estropadek arraunlarien artean alkartasun bizia eska-tzen dute: Euskalerri'an gaur ain bear-bearrekoa dugun alkartaf una. (NAVARRA HOY-EFE argazkia).

Udara. Garai egokia ur-kirolak egi- Ez da naikoa arraunlari batek eginteko. Ta itxaso ta ibai zale diranakondo aprobetxatzen dutela esan bear.

Estropadak. Estropadak dirá ain zu-zen euskal sustraía agertzen dutenak.Itxas-ertzeko errietan estropada ugarijokatu oi dirá. Sariketa asko, leiaketaugari: Ikurriña saria, Estaduko txapel-keta, Kantauria'ko saria, Gipuzkoa taBizkai'ko txapelketak eta abar.

Udaldia ondo igarotzeko aukera bi-kaiña. Garai ontan ez bai dago ostiko-keta txapelketarik, ez beste apustuaundirik.

Arraunlariak izerdi ta pats, bai orixe!Baiña gure itxasoko ur freskoak ala-koxe giro berezi bat ematen dio kirolmota oni; batez ere ikusleek giro bere-zia sortzen dute.

Estropadak ba-dituzte erri bereziak:Motriku, Zumaia, Orio, Donostia, Ses-tao. Mundaka, Ondarrabia, baita Pe-dreña ta Santander ere.

Itxasoko jendea, arrantzaleak, urabeti ezagutu ta bizi dutenak...

Legorreko erri ta uritarrek ere eza-gutzen eta aitortzen dute kirol motaonen gogortasuna, zailtasuna, apainta-suna, edertasuna...

Zenbaiti, ñola ez, jokorako griña tagogoa ere sortzen zaio ta orretxek as-kotan zikintzen du kirol guztia.

Kirol guztiek dute oiñarri bat: lana.Aizkolariak, segalariak, idi demak...

eguneroko eginkizuna besterik ez duteegiten; eginkizun orri, ordea, alakoxeaunditasun ta espíritu berri bat ema-ten. Ez da eguneroko bearra, baizik etanork geiago edo nork leenago eginametsa.

Beste kiroletan (palankariak, korri-kalariak, arraunlariak...) beste berezita-sun bat sartzen dute: neurkera edoritmoa.

dezaken indarketa; talde osoak bateraindarra egiten ikasi bear da. «Pa-troia»ren eginkizuna, beraz, guztiz ga-rrantzitsua da ta onek egiten duanaikasgai ederra gertatzen. Onen keñuaketa aupadak bearrezkoak gertatzendirá neurkera ori zuzen eta egokiroeramateko.

Kolpe oker bat edo aulaldi bat nai-koa da egin dan guztia ezerezean gel-ditzeko, saririk gabe gelditzeko.

Gogorra da Kantauri itxasoa; gureitxas-gizonek egunero berarekin bo-rrokan diardute eguneroko ogia irabaziaal izateko.

Gure gizonek, ordea, euren gizata-suna erakutsi dute eguneroko bear oriapaintasun eta edertasun biurtuz. Egiada ortarako asko saiatu bearra dagola;ez bearkizunez, gogoz baizik. Ingurukogauzak eta indarrak menderatzea tabarrengo espiritua agertzeak sortzenduan edertasuna da ori guztia.

Joko garbiak, noski, giza-izatearialakoxe askatasun eder eta politaematen dio eguneroko zailtasunari.

Eskaintzen diguten politasun orre-gatik gure txaloak merezi dituzte, naiz-eta beti ZORIONAK irabazlearentzatizan.

JOSEMARI

ERRUSIAR TXIRRINDULARIAKNAPARROA'N

Errusia'ko txirrindulari taldea izan da talderik arrigarriena ospatu denNafarroa'ko Txirrindulari itzulian.

Errusiarrak, Colombia'ko «Carrera de la Paz» sarian ibilli ondoren,etorri ziren Nafarroa'ra; eta esan bear berak izan zirela saririk geienakirabazi zituztenak. Noski, leiaketa auek Frantzi'rako gertuera bat bezalaizan zaizkie.

Lenengo egunean, Leyre-Viana egiñiko saioan, erraz ikusi zen errusia-rrak zerbait egitera etorri zirela. Euskaldun txirrindulariek izan dirá, ordea,borroka egin eta naiko estu artu dituztenak.

Baiña XXII'gh. Nafarroa'ko Itzulia errusiarrentzat izan da. Tchugeda,Evgueny ta Topodirstser izan dirá alakoxe ikusmira sortu dutenak, etaorrela Nafarroa'ko Txirrindulari Federazioari goraipamena eman bereUrrezko Eztaietan.

Onela azken zerrenda:

1.-Tchugeda (URSS) 25-27-53.2-Cabestany (ORBEA) 57 segundotara.3.-Topodiretaev (URSS) 2 m. ta 26 segundotara.4.-Salva (CAJAMADRID) 10 m. ta 16 segundotara.5.~Evgemy (URSS) 11 m. ta 32 segundotara.

Taldeen zerrenda:1.-URSS2.-REYNOLDS3.-CAJAMADRID4.-GURELESA5.-BRASILEÑA

PRINCIPE DE VIANA-15

Page 16: Príncipe de Viana: Suplemento mensual vascuence. Año XVII ... · TPíNüPE SUPLEMENTO EN VASCUENCE DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA Coordinador para el Suplemento en Euskara MARCELINO

SUMARIO

1: LAN «ARLOTETIK» IGES. Rehu-yendo los oficios «bajos». Hambre deUniversidad; sicosis de títulos.

2-3-4: EUSKALERRIKO LEIOA. Noti-cias, acuerdos, comentarios. D. C. Ga-raikoetxea por América; el Papa en sutierra polaca.

5: EGUZKIAREN ALDE ONAK ETATXARRAK. Beneficios y perjuicios delos baños de sol. MEDIKU ZAARRA.

6: SALKINDARITZA, GURE DENBO-RETAKO IZURRIA. Espionaje, peste denuestro tiempo. ASTEKARI.

IX'GARREN AZKUE SARIKETA. Incenti-vos de la Caja de Ahorros de Bilbao enfavor de la Cultura vasca.

7-8-9-10: BERTSOLARIA. NAFA-RROA'KO TXAPELKETA. Campeonatonavarro, ANTZANARRI.ATAÑO ANAYAK: Juamari. EscribeEGI'TAR sobre el bertsolari Ataño, padrede los Ataño pelotaris.UZTAPIDE BERTSOLARIA JOANZAIQU. El fallecimiento de Uztapide;versos suyos, encarando la muerte.Aviva Doron, poetisa hebrea: una tra-ducción de JEL al roncales. «El grillo»,S. MUNIATEGI.

11: GAUZA BITXIAK. Algo curiosopara hoy: Judy Eagleton y Peter Hugo,los «dobles» de los Príncipes de Gales;el caballo y las flores de su GraciosaMajestad; y esa técnica japonesa quetiene el mundo en un puño.

12: ATZERRIKO ANDEREÑOEI OME-NALDIA. Homenaje -y reconocimientode una pensión- a las andereños quefueron al destierro y educaron a los ni-ños vascos del exilio.PERÚ TXIKI'REN ATERALDIAK. Salidasde Perú Txiki: una colaboración del co-nocido humorista.

13: ERRIZ-ERRI.Por los pueblos:Baztán, Filipinas, Basaburua, firmandoIZETA, Patxi ETXEBERRIA S. J. y F. ER-BITI.

14: ZERIO'TAR PAUSTIN JAUNAGÜRGARRIA. D. Faustino Díaz de Ze-rio, navarro de tierras de Viana que en eleuskera encontró la clave de su identi-dad; y unos versos suyos, en vasco, muybien hechos. M. GARDE.

15: KIROLAK. EUSKAL ESTRO-PADAK: regatas, deporte de verano; laspresenta JOSEMARI, nuevo en estaplaza. Joxemari, que nos llegue con fre-cuencia tu limpio, tu grato euskera.ERRUSIA KO TXIRRINDULARIAK NA-FARROA'N. Los rusos, en la Vuelta aNavarra, una novedad y unos triunfa-dores.

16: BAZTANDAR BATEN BERTSOZAARRAK: Viejas estrofas de un bazta-nés. M. GARDE. Viejas: (final del S.XVIII, principios del XIX); y curiosas: noes frecuente la estrofa de siete versos,especie de seguidilla (dabiltzentxoa?).Tarea para eruditos. Son de Franciscode Irigoyen, de Errazu; nos las brinda sudescendiente, el Sr. Marqués de Jaure-guizar, cuya amistad nos honra.

"PRiNüPESUPLEMENTO EN VASCUENCE

DIPUTACIÓN FORAL DE NAVARRA

BERTSO ZAAhBAZTANDAR BATEN

GARDE'TAR M.•V-

Xp

6

Bertso auek, Jauregizar'ko MarkesJaunak billatu zituen bere etxeko pa-peren artean. Amairu bertso ziren; zo-ritxarrez, izenburua ta bi aurrenekobertsoak galduak dirá.

Errazu'n, 1766'gn. urtean sortu zenIrigoyen eta Larrea'tar Frantzisko Jau-nak idatziak izan ziren. Gastón etaIriarte'tar Ana Maria Andrearengandiklagunduz geroz, apeztu zen Jaun ori,1814'gnean. il zelarik.

Orain erabiltzen ez den moduanidatziak dirá ekartzen ditugun ber- % ";

tsoak; euskara zarrean, Baztan'goan, i *jakiña.

Egilleak idatzi bezala, argitara ematen dizkugu; bakoitzak ikus ditzala ta jakin-tsuenek ondorioak eman diezazkigutela. Idazteko eran zalantza batzuk oartukoditu edozeinek: bano/baño; gabian/gavaz. Baiña, «h»'ri buruz, argi-argi ikustenda ez duela gure baztandarrak «h» erabiltzen, latin-itzetan baizik: christau,humilian, hostian; au, or, ala, onela, orrela, nai, emen, eta antzekoak, beti «h»gabe.

Dudarik gabe, erdararen bertsogintza ezagutzen zuen Irigoyen'dar Frantzis-ko'k: zazpi lerroko bertsoak, eta neurri laburrean, «seguidilla» edo «dabiltzen-txoa»'ren usaia dauka.

Jauregizar'ko Markes Jaunari eskerrak ematekoan, betiko eskea, gure aspal-diko adiskidetasunari eutsirik: aren euskal jatorriaren paperetan euskarazkozerbait billatzen ba'du, argitara eman dezala. Berak ain maíte duen euskalkulturarengatik!

Arima nerea,considerazazu;nere christau maitea,otoy, pensazazu;ta zure goguanbeti iduquizazuDagoena onela munduban.

O, cer pensatzen dutnic egun guztian?Cer nic eguiten dutegun eta gabian?Ez dut nic pensatzengauza ain aundiyan;ala ez dut adoratzen...

Yaun paregabea,adoratzen zaitut.Yaun guztic maitea,nic maitazen zaitut;bada, Aldarian,or icusten zaitutmodu guztic humilian.

Andia izan ta ere,guztien gañean,ez duzu batereezagun hostiyan.Zu or sinesturicmodu admiragarriyan,gaude guztic arrituric.

Baño, Jesús ona,minzatu bear dizut,naiz bada gizona,au galdetzen dizut:Cer gusto cenuben-aditu nai duzut-orrela guelditzeco emen?

Ai, christau maitea,erraten dirazu:naiz zure Yabea,bada adízazu.Amorec ninzala,otoy sineszazu,yarri nagon bezala.

Nere atseguiñacdiré guizonaiquin;nere aleguiñacizatea beraiquin.Ala nai izan nuben-milagro andiyaquin-guelditu zubequin emen.

Amoriyo onetaz,ñor da orai oroizen?Mundu ero orretazzarate zoratzen.Ah, esquer gabiac,ñola da au pasatzen,esquer gaisto emaliac?

Gavaz ta egunez,Ni beti elizan;zubec casuric ez,baicican gutitan...Ah, christau eroac,nai duzube izanorre esquer gaistocoac?

Munduco aundiyac,aconpañatubac;ta Nitaz guztíyacarras atzendubac.Ah, viotz gogorrac!Ah, engañatubac!Zarate neretaz sorrac.

Lagun onarequinegoin nai duzube;baño, gutirequinlogratzen duzube.Ona emen nago,Ni nai banazube;Ni bizin onic ez dago...

IRIGOYEN'DAR F.(1766-1814)

LIZARRA Irarkola - Tafailla'rako Bidea - Lizarra/Estella - Dep. Leg. Na. 319/64