3
Egin dezagun bidea – Basauriko bilgunea ekimeneko partaideok, idazki honen bitartez, gure kezka eta larritasuna adierazi nahi diogu Basauriko Udal Batzari, Basauriko semea den Jesús María Martín Hernandok bizi duen egoeraren aurrean. Uztailaren 15eko prentsaurrekoan Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteek jakitera eman zutenez, Jesús María Martín Hernando euskal preso politikoaren osasun egoera oso larria da eta berehala aske uzteko eskatu zuten. Txusek trastorno eskizoafektibo bat jasaten ari da eta 2010eko irailean bere buruaz beste egiten saiatu zen, pairatzen duen gaixotasunak eragindako brote psikotiko baten ondorioz. Frantziatik espainaratua izan ostean, tratamendu farmakologikoarekin jarraitzea eta bere buruaz beste egitea ekiditeko protokoloa aplikatua izatea eta, beraz, uneoro lagunduta egotea gomendatu zen. Zortzi hilabetez bisitarako baimena lortzeko hainbat eskaera egin ondoren, 2011ko ekainetik, eta berak horrela eskatuta, Jesús María Martín bere konfidantzako medikuek artatua izaten ari da Soto del Realeko espetxean. Bai bere medikuak, bai bere psikologoak hilabetean behin ikusi nahiko lukete, baina gaur arte bi bisita baino ezin izan dute egin. Bisita hauetan espetxeko zerbitzu medikuko kide baten derrigorrezko presentzia izan dute, euskaraz hitz egiteko debekua eta bisitarako denbora zein berarekin nahi bestetan egoteko aukera mugatuak izan dira. Lehen diagnostikoaren ondorioa nahasmen eskizoafektiboa izan zen. Azpimarratu egin beharra dago, espetxearen ukoa dela eta ezin izan direla diagnostiko osotu bat burutu ahal izateko beharrezkoak diren froga guztiak egin, protokolo medikuak eskatu bezala. Ez diote espetxean egindako inolako txosten medikurik ikusten utzi, ez dizkiote analitiken emaitzak eman eta ez diote eskaner bat egiteko baimenik eman, nahasmen mota hauetan ezinbesteko froga izanik, are gehiago bere kasuan, adina eta azaldu zaizkion hutsune amnesikoen sintomak kontuan izanda.

TxusMozioaEus

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mozioa euskaraz

Citation preview

Page 1: TxusMozioaEus

Egin dezagun bidea – Basauriko bilgunea ekimeneko partaideok, idazki

honen bitartez, gure kezka eta larritasuna adierazi nahi diogu Basauriko Udal

Batzari, Basauriko semea den Jesús María Martín Hernandok bizi duen egoeraren

aurrean.

Uztailaren 15eko prentsaurrekoan Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteek jakitera

eman zutenez, Jesús María Martín Hernando euskal preso politikoaren osasun

egoera oso larria da eta berehala aske uzteko eskatu zuten. Txusek trastorno

eskizoafektibo bat jasaten ari da eta 2010eko irailean bere buruaz beste egiten

saiatu zen, pairatzen duen gaixotasunak eragindako brote psikotiko baten

ondorioz. Frantziatik espainaratua izan ostean, tratamendu farmakologikoarekin

jarraitzea eta bere buruaz beste egitea ekiditeko protokoloa aplikatua izatea eta,

beraz, uneoro lagunduta egotea gomendatu zen.

Zortzi hilabetez bisitarako baimena lortzeko hainbat eskaera egin ondoren,

2011ko ekainetik, eta berak horrela eskatuta, Jesús María Martín bere

konfidantzako medikuek artatua izaten ari da Soto del Realeko espetxean. Bai bere

medikuak, bai bere psikologoak hilabetean behin ikusi nahiko lukete, baina gaur

arte bi bisita baino ezin izan dute egin. Bisita hauetan espetxeko zerbitzu

medikuko kide baten derrigorrezko presentzia izan dute, euskaraz hitz egiteko

debekua eta bisitarako denbora zein berarekin nahi bestetan egoteko aukera

mugatuak izan dira.

Lehen diagnostikoaren ondorioa nahasmen eskizoafektiboa izan zen.

Azpimarratu egin beharra dago, espetxearen ukoa dela eta ezin izan direla

diagnostiko osotu bat burutu ahal izateko beharrezkoak diren froga guztiak egin,

protokolo medikuak eskatu bezala. Ez diote espetxean egindako inolako txosten

medikurik ikusten utzi, ez dizkiote analitiken emaitzak eman eta ez diote eskaner

bat egiteko baimenik eman, nahasmen mota hauetan ezinbesteko froga izanik,

are gehiago bere kasuan, adina eta azaldu zaizkion hutsune amnesikoen sintomak

kontuan izanda.

Page 2: TxusMozioaEus

2011ko ekainean, ordurarte hartzen ari zen medikazioaren aldaketa

baloratu zuten medikuek, ordurartekoa bere sintomatologiarako nahikoa ez

zelako. Espetxeak gomendio horri muzin eginez, Txusen borondatearen aurka,

erizaindegian ingresatu zuen bi egunez. Denbora horretan ez genuen jaso ez

berari buruzko berririk, ez azalpenik eta gainera ez zioten medikazioan inolako

ajusterik egin. Abuztuaren bukaeratik, bere medikuek askotan saiatu ostean, eta

mediku asistentzia ezagatik bi salaketa jarri ostean, duela hilabeteak hartzen egon

beharko lukeen antidepresiboa hartzen ari da.

Gaur egun, beste edozein patologia baztertu eta diagnostikoa zehaztu ahal

izateko beharrezko diren frogak egin diezaizkiotela eskatzen jarraitzen dugu.

Edozein kasutan ere, erizaindegian berriro ez ingresatzea gomendatu da, neurri

horren eragin ezagatik eta batez ere, bere segurtasunerako dugun bermarik

onenetik aldentzea suposatzen duelako, hau da, 24 orduz bere ondoan kide bat

izatea.

Oraingo egoeran, Txusen osasunak okerrera egiten du egun batetik

bestera. Froga osagarriak falta badira ere, egungo diagnostikoa nahikoa larria da

bere askatasuna eskatzeko. Era berean, Kode Penalak nahasmen mota hauek

nahikotzat jotzen ditu 3. gradu eta ondoren baldintzapeko askatasuna emateko.

Gaixotasun honek berezko dituen ezaugarriek ezinezko egiten dute

hobekuntzarik; batetik, espetxea bezalako ingurune arrotz batean paranoiak eta

mesfidantzak areagotzen dituelako, eta bestetik, espetxean Txusen osasun

egoerari arretarik jartzen ez diotelako, diagnosi frogak egiteko aukerarik, jarraipen

eta kontrol medikurik eta tratamendu egokirik ematen ez dizkiotelako.

Egoeraren larria hain handia izanda ere, Txusek kartzelan jarraitzen du.

Espainiak eta Frantziak euskal preso politikoen aurka diseinatu eta

inpuntitate osoz aplikatzen duten espetxe eta dispertsio politika bortitzaren

ondorioz, Txusen osasun egoerak okerrera egin du azken hilabeteotan, sintoma

psikiatriko eta psikologiko larriak ditu, honek ahultasun fisiko kezkagarria ere

eragin diola. Egoerak bere horretan jarraitzen badu, Txusen osasuna, eta ondorioz,

Page 3: TxusMozioaEus

bere bizitza bera arriskuan daude. Bidegabekeria honen aurrean, eta Txusen

senide eta lagunen izenean, zera eskatzen dizuegu:

1.- Basauriko Udalak eska diezaiela dagokien erakundeei (Eusko

Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordea, Arartekoa, Espainiako Espetxe

Zuzendaritza, Soto del Realeko Espetxea,...) Txusek behar duen mediku asistentzia

bermatua izatea.

Bere konfidantzako mediku eta psikologoa berarekin egoteko oztoporik ez

jartzea, bere konfidantzako medikuek beharrezkotzat jotzen dituzten froga

mediku guztiak egitea eta gomendatzen duten tratamendua oztoporik gabe

ematea, Txusi, familiari edo bere medikuei bere inguruko txosten mediku eta

froga guztien emaitzak ematea eta bere buruaz beste egitea ekiditeko protokoloa

behar bezala aplikatzea.

2.- Basauriko Udalak eska diezaiela dagokien erakundeei (Eusko

Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordea, Arartekoa, Espainiako Espetxe

Zuzendaritza,...) Kode Penalak ezarritako neurriak aplikatzea Txus aske uzteko

prozedurak bizkortzeko.

3.- Egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Txusen osasun

egoeraren jarraipena egitea eta Udalak eskura dituen bitarteko guztiak erabiltzea

arazo hau ahal den neurrian arintzeko.

Egoeraren larritasunaz jabetu, eta gure eskakizunak aintzat hartuko eta

onartuko dituzuelakoan,

Basaurin, 2011ko irailean

Egin dezagun bidea – Basauriko herri bilgunea