8
2017ko azaroaren 24a, Ostirala Euskararen Egunerako prest Abenduaren lehen egunetan ospatuko da Euskararen Egu- na, Nafarroako herri desberdinetan antolatu diren ekitaldi eta ikuskizunekin. 2. ORRIA HEZKUNTZA Catalina de Foix ikastetxean xakean aritzen dira ikasketa orduetatik kanpo. XAKEA , PIEZA BERRI BAT GELAN Jolas bat baino gehiago Hezkuntza Departamentuak, xakea DBHko 1 eta 2 mailetann derrigorrezko irakas- gai bilakatzea proposatu du. 4 ETA 5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA EMILIA PARDO BAZÁN, IDAZLEA ETA AURREKARIA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA PULGUER PUTZUA, AISIA ETA NATURA BATERATZEN 6. ORRIA Zenbakia: 463

XAKEA, PIEAstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/11/24/...ipuinak, jolasak, esapideak eta kan-tak, horiek guztiak XXI. mendeko haurrei itzultzeko. 0tik 6 urte bitar-teko

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

2017ko azaroaren 24a, Ostirala

Euskararen Egunerako prestAbenduaren lehen egunetan ospatuko da Euskararen Egu-na, Nafarroako herri desberdinetan antolatu diren ekitaldi eta ikuskizunekin. 2. ORRIA

HEZKUNTZA

Catalina de Foix ikastetxean xakean aritzen dira ikasketa orduetatik kanpo.

XAKEA, PIEZA BERRI BAT GELANJolas bat baino gehiago Hezkuntza Departamentuak, xakea DBHko 1 eta 2 mailetann derrigorrezko irakas-gai bilakatzea proposatu du. 4 ETA 5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

EMILIA PARDO BAZÁN, IDAZLEA ETA AURREKARIA 8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

PULGUER PUTZUA, AISIA ETA NATURA BATERATZEN 6. ORRIA

Zenbakia: 463

22017ko azaroaren 24a, Ostirala

EKIMENAK

NAHASTE-BORRASTE

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Sustrai Colina nagusi Amurrioko finalaurrekoan

Amurrion abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzulia, joan zen igandean. Bañueta kiroldegia bete lepo zen, 1325 zalerekin, finalerako puntuazioen jomuga markatuko zuen saioaz gozatzeko. Sus-trai Colina nagusitu zen, 701 punturekin; eta haren atzetik Beñat Gaztelumendik egin zuen bigarren, 694,5 punturekin. Jon Maiak 681,5 lor-tu zituen; 675,5 Nerea Ibarzabalek; 668,5 Jon Martinek; eta 615 Etxahun Lekuek.

Aintzane Irazustak gidatu zuen saioa eta, egin beharrekoetan, aldaketa bat ere izan zuten

bertsolariek aurreko saioarekin alderatuta: pun-tua emanda bakarka aritu beharrean, binaka aritu baitira puntutan gaia emanda hirugarren ariketan. Bastidan jokatu zuen finalaurrekoeta-ko lehenengo itzuliko puntuazioa batuz, dene-tara 1406,5 puntu eskuratu ditu Colinak, eta horri begiratu beharko diote datorren asteburuetan arituko diren gainontzeko bertsolariek, Bilboko BEC-en jokatuko den final handian aulki bat lor-tu nahi badute.

MSUIKA

2017 Musika Bulego Sariak eman dira

Aurten lehenengo aldiz Musika Bulegoak eta Etxepare Euskal Institutuak, Musika Bulegoa

Sarietarako ere indarrak batu dituzte, Euskal Herriko musikaren hedapenerako bi erakun-deen arteko elkarlanean pausu bat haratago emanez. Hartara, Musika Bulego Sariak eman dituzte.

Lehenengo edizio honetan, Ramon Lazkano-ren zuzeneko lanak, Zuhainpeko Soinua -Ahozko transmisioa- ikuskizunak eta Elena Setién (Dreaming of Earthly Things), Juan Ortiz (Winter Tales) eta Ruper Ordorikaren (Guria Ostatuan) azken lanek jaso dituzte sariak. E.H.M.B.E sari berezia Jazzargia elkarteari eman zaio “Jazz uhinak hirian barrena” proiektuagatik eta Etxepare Euskal Institutua Musika Saria 2017 Saria Berri Txarrak taldea-rentzat izan da. Sari banaketa ekitaldia azaroa-ren 29an ospatuko da, Donostiako Musikenen.

EUSKARAREN EGUNA

OSPATZEKO PREST?Programa aberatsa abenduaren 3rako Antzerkia, bertsolariak, musika emanaldiak... Horra abenduan gauzatuko diren jardueretariko batzuk

Euskararen Eguna iragartzen duen kartelaren zati bat. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Nafarroako Gobernuak, Euska-rabidea / Euskararen Nafar Institutuaren bidez, eta Iru-

ñeko Udalak elkarrekin aurkeztu dituzte abenduaren 3an Euskara-ren Nazioarteko Eguna izanen dela-eta heldu den hilabetean gau-zatuko diren kultur jarduerak.

Antzerkia, bertsolariak, musika emanaldiak edo gazteendako kul-tura digitaleko laborategi bat, horra, Iruñean eta Tuteran ez ezik, Lesakan, Altsasun, Tafallan eta Zangozan ere eginen diren ekital-diak.

2017a bigarren urtea izanen dute bi entitateek programa elkarrekin ontzen. Aurtengo jarduera handie-netariko bat izanen da musika lan

bat, Nafarroako zenbait herritan joko dutena.

Antzeztoki guztietan sarrera doa-koa da, leku guztiak bete arte. An-tzezlanean kontatzen den istorioan “neskatiko bat agertuko da, lo egi-

tea gorroto duena. Amatxik ipui-nak kontatzen zizkion ohatzera joan aurretik. Anek lau urte ditu orain, baina amatxirik ez, eta bere gelan bakarrik gelditzen denean, ez du begirik bildu nahi izaten…”.

Lana antzerkirako egokitua da, eta bidaia baten modura ageri zai-gu, bidaia bat denboran zehar, Nafarroako lurraldean zehar, neskatiko baten ilusioetan zehar eta familia baten bizipenetan

PROGRAMAZIOA

3 Familiarendako antzerki musi-

kaduna, ‘Ane eta ohe hegala-

ria’: Abenduak 1, Tutera, Fernan-

do Remacha Kontserbatorioa,

18:30; abenduak 3, Iruña, Café

Teatro Zentral, 12:00; abenduak

5, Lesaka, Harriondoa Kultur

Etxea, 18:30; abenduak 6, Altsa-

su, Iortia Kulturgunea, 17:30;

abenduak 7, Tafalla, Kulturgunea,

18:00; eta abenduak 8, Zangoza,

El Carmen entzunaretoa, 18:00.

3 Abenduaren 1ean, musikala:

Demode Quartet taldeak musika

emanaldi bat eginen du Baluar-

ten, 20:00etatik aitzina, ‘Musikal

Guztiak ia ia’ izenburupean.

Umore kutsuko show honek ibi-

laldi bat egiten du historiako

musikalik adierazgarrienetan bar-

na, lau pertsonaia xelebre kantu-

kontari dabiltzala.

zehar. Lan honetan ahozko tra-diziotik berreskuratu dira herri ipuinak, jolasak, esapideak eta kan-tak, horiek guztiak XXI. mendeko haurrei itzultzeko. 0tik 6 urte bitar-teko haurrak dituzten familienda-ko da bereziki, eta 45 minutu irau-ten du.

Abenduaren lehenean, orobat, berrikuntza izanen dugu: “Euska-ra sarera”, gazteendako kultura digitaleko laborategia, goiz guztian Iruñeko Baluartean, 09:00etatik 14:00etara.

Goiz osorako antolatua, abendua-ren 1ean, Baluartean. DBHko, Batxi-lergo eta Lanbide Heziketako ikas-leei zuzendua dago, eta aurkeztuko ditu kultura digitaleko eta, oro har, teknologiako gaiak 14tik 18 urte bitar-teko haurrendako egokituak . ■

2017ko azaroaren 24a, Ostirala 3

ARGITALPENAK

XABIROIREN KOMIKI BERRIA

KALEAN DA JADA‘Santa familia’ Eider Rodriguez idazleak eta Julen Ribas marrazkilariak sortu dute Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi bildumaren hamargarren alea dena

Dani Fano (marrazkilaria), Eider Rodriguez (idazlea), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko lehendakaria) eta Julen Ribas (atzean, marrazten), komikiaren aurkezpen egunean.

Diario de Noticias

I kastolen Elkarteak duela hamabi urte sortu zuen Xabiroi komiki aldizkariaren hamargarren bildu-

ma aurkeztu zuten joan zen hilabe-tean. Eider Rodriguez idazleak ea Julen Ribas marrazkilariak elkarla-nean sortu dute Santa Familia ize-neko liburua.

“Familia ez da bakarrik familia, estatu bat ere bada,estatu txiki bat, bere arauekin, bere erlijioarekin, bere gatazka eta su-etenekin… Bere konstituzioa ere badauka, bere his-toria eta etorkizun proiektua… Nola-bait familiak sistema bat dauka ez bakarrik bizitzeko baizik eta bizi

XEHETASUNAK

SANTA FAMILIA

3 Sinopsia: Familia da emanda

datorren gauza bakarra. Ez

lagunak, ez bizimodua, ez

ingurua, familia baizik. Norak,

ordea, arau horri ihes egingo

dio. Sekretu bat gordetzen du.

Bere sekretua.Baina hura kon-

tatzeko ordua iritsi da, eta

sakratua den instituzioa eztan-

da egiteko zorian dago. Jakina

da, ordea, iraultza txikiak

behar izaten direla gauzak

bere onera ekartzeko.

irauteko ere”, esan zuen aurkezpe-nean. Horrek joko handia eman die egileei zuen gauzak desegiteko, gau-za dibertigarri bat egiteko, era berean sakondu nahi izateko, des-dramatizatzeko.

Lan hau aurrera ateratzeko Julen Ribasekin izaniko elkarlana ere azpi-marratu nahi izan zuen Rodriguezek

Hiru senidez osaturiko familia da istorioaren protagonista: Sorkunde ama eta Teodoro aita, eta Nora ala-ba. Maskota bat ere badago, txakur bat-edo, sartu-irtenean dabilena. Euskal Herrian dago kokatuta.

Sorkunde bertan jaiotakoa da, lan-bidez dietista da eta aisialdian kati-xima ematen die haurrei. Teodoro

Gineakoa da jatorriz, gazte gaztetan Euskal Herrira etorria, elektrizista lanbidez, baina ingeniari izatea amesten du. Nora da alaba bakarra, nerabea da , igeri egiten du eta dago bizitzarekin zer egin zer ez egin era-baki behar den garai horretan harra-patuta.

Historia honek bi ardatz ditu, Rordriguezek azaldu zuenez: nera-bezaroa, batetik, eta gurasotasuna bestetik. “Norbaitentzat beldurga-rriak baldin badira adoleszenteak gurasoentzat da. Eta gurasoak eta nerabeak gurutzatzen diren puntu hori terrorea da. Hor sartzen dira jokoan Sorkunde eta Teodoro, agin-tea eta lema, eta Nora beraien

proiekzio amets eta erokeria ere badena”.

Santa familia honek sekretu bat gordetzen du eta Norak gorde izan du orain arte, baina nazka-nazka eginda halako batean aita eta ama-ri kontatzea erabaki du. “Orduan dena lehertzen da, eta ordura arte itxuraz egonkor eta banaezin zen familia hori hankaz goratu egingo da eta ipurdi bistan geratuko da. Familiak bere burua berrasmatu beharko du. Hirutasun saindua apurtu egingo da eta beste norbait izan beharko du, askotan hiruki horren mugatik atera ezinda, baina berri bat sortu”, azaldu zuen Rodri-guezek.

42017ko azaroaren 24a, Ostirala

GAUR EGUN HEZKUNTZA BERRIKUNTZAILEA

XAKE HEZITZAILEA, JOLAS BAT BAINO ASKOZ GEHIAGOPieza bat gehiago gelan Azken lau ikasturteotan, 150 eta 200 irakasle inguru prestatzen aritu dira xakea euren irakasgaietan barneratzeko. Hezkuntzak DBH-n barneratu nahi du.

Zizur Nagusiko Catalina de Foix ikastetxeko ikasleetako batzuk, xakean. OSKAR MONTERO

Diario de Noticias

Hezkuntza departamentuak hilabeteak daramatza eskurik esku lanean Nazioarteko Xake

Maisu Roi Ronaldorekin, irakasle eta xake-jokalari Carlos Solerrekin eta Nafarroako Xake Federakun-tzako Begiraleen batzordeko pre-sidente Julian Perezekin, Nafarroa-ko eskola publikoan heziketa-xakea ezartzeko.

Hezkuntza kontseilari Maria Solana Aranak prentsaurrekoan a-zaldu duenez, “orain arte egin duten lan pedagogikoagatik eta departamenduko teknikariekin

Irakasle batzuk

dagoeneko baliabide

bezala erabiltzen dute

euren irakasgaietan

gauzatutako elkarlanagatik oso pozik eta eskertuta gaude”.

Hezkuntza-xakearen aldeko apus-tua bat dator 2012ko martxoan Europako Parlamentuak egin zuen adierazpenarekin. Orduan, besteak beste, adierazi zen “xakeak kon-tzentrazioa, pazientzia eta jarrai-tutasuna sustatzen dituela”. Doku-mentu hartan esaten da, “edozein gizarte-takode neskato-mutikoent-zat eskuragarria dela xakea; are gehiago, dena delako adinetan ere xakeak laguntzen duela sormena, intuizioa, memoria eta gaitasun analitikoa garatzen. Gainera, ausardia, motibazioa eta kiroltasu-

na sustatzen ditu xakeak”. Gobernu honek “konpromisoa

adierazi du behin baino gehiago-tan berrikuntzaren eta trebakun-tzan eta ikaskuntzan modu positi-boan eragiten duten tresnen alde aritzeko”, gehitu du Kontseilariak. “Ikerketa eta aditu asko dago xakeak dituen ontasun pedagogi-koen inguruan eta horregatik egin nahi dugu xakea geletan sartzeko ahalegin sendo hau. Jakin badaki-gu, hala ere, ezinezkoa dela egun batetik bestera ezartzea era hone-tako neurri bat, horregatik, hain justu egin dugu lan-taldea eta lan- ildoak zehaztea, bide horretan

urratsak emateko”, gehitu du Sola-nak.

Hezkuntza departamentuak xake hezitzailea sustatzeko ekin dion elkarlan-bideari izaera formala eman nahi izan dio. “Lantalde mis-toa osatu dugu, departamentuko langileekin eta xake-jokalari eta adituekin”, azaldu du kontseilariak. Hala, departamentutik buru-bela-rri ari dira Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Elkar-bizitza zerbitzua; Formazio atalbu-rua eta Antolamendu akademikoa atalburua.

Eta eurekin ari diren xake-adi-tuek esperientzia daukate material

Konpetentzien

garapenarekin lotura

handia duen aktibitatea

da xakearena

2017ko azaroaren 24a, Ostirala5

didaktikoa sortzen: Edelvives argi-taletxearekin zazpi kolore eredua sortu zuten, hain justu.

“Irakasleak formatzea da lantzen ari garen lan-lerroetako bat”, azal-du du Aitor Lakastak, Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasu-na eta Elkarbizitza zerbitzu-zuzen-dariak. Dagoeneko laugarren ikas-turtea da Irakasleak Laguntzeko Zentroen bidez era honetako eki-menak sustatzen direla, “baina ikasturte honetan trebakuntza saio horiek indartu nahi ditugu, prakti-ka onen jardunaldiak antolatuko ditugu, tresna didaktiko hau gele-tan erabili duten irakasleek euren esperientziak ezagutzera eman eta partekatu ditzaten”, gehitu du Lakastak. Era berean, eta berri-kuntza gisa, ikasturte akademiko honen hasieran informazio hitzaldi bat egin du Hezkuntza departa-mentuak formazio honen berri emateko eta irakasleak ohartaraz-teko xake hezitzailearen eta lehia-keta-xakearen arteko ezberdinta-sunez.

Aukerako ikasgaia Bigarren lan-lerro batean, aipatu-tako lan-taldea aukerako ikasgaia-ren curriculuma osatzen ari da DBHko 1. eta 2. mailetan eskain-tzeko. Hirugarrenik, “lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxee-tan xakean berrikuntza didaktiko gisa gehitu dadin lanean ari gara”, azaldu du Ebaluaketa, Kalitatea, Formazioa, Berdintasuna eta Elkar-bizitza zerbitzu-zuzendariak. Ildo horretan, 2018-19 ikasturterako berrikuntza proiektuen deialdian gehitu egingo da hezkuntza-xakea lehentasunezko ekintza-lerro modura.

Roi Reinaldo Xake Maisuak, bes-talde, azaldu du urte batzuk dara-matzala eskolaz kanpoko ekintza gisa xake hezitzailearekin lanean, baina “elkarlan honi esker orain aukera sortu zaigu gela barruan aritzeko, hautazko ikasgai gisa, eta modu horretan irakasleak egoki formatzeko eta egokitutako mate-rial didaktikoarekin lan egiteko, guztiek estrategia bera landu deza-ten. Helburua da irakaslea bera iza-tea ekintza hauek bideratuko ditue-na, gure laguntzarekin eta forma-zio egokiarekin”:

Carlos Soler irakasle eta orienta-tzailea ere badabil ekimena susta-tzeko lantalde mistoan. Azpima-rratu duenez, “edonork joka deza-ke xakean, bakoitzaren gaitasune-tik harago. Xakeak norberaren tre-beziak garatzen eta gaitasunak sus-tatzen laguntzen du eta hori ondo datorkio ikasle orori”.

Era berean, adierazi du xakeak bat egiten duela hezkuntzak bete-tzen dituen funtzioekin; alegia, pre-bentzioa eta terapia, gizarteratzea eta alderdi ludikoa, batetik, eta giltzarri diren gaitasunak garatzea, bestetik.

Catalina de Foix ikastetxeko irakasle bat, gela gidatzen. OSKAR MONTERO

Xakearen bitartez aberastasun kognitiboaren eta arreta jarrera-ren hobetzeko programa. Hala izena du 2015eko urtarriletik hona Murtxanteko Haur eta Lehen Hezkuntzako Mardones y Magaña Ikastetxe Publikoan garatzen ari diren proiektuak.

Murtxanteko ikastetxean garatzen ari diren proiektuaHonen bitartez, ikasketa orduen

baitan eta Lehen Hezkuntzako-hamar-hamaika ikasle inguruko taldetan banatuta, gaitasun han-diko ikasleak jarrera arazoak dituzten beste batzuekin elkar-tzen dituzte, hau da, ADHI (Arre-ta Defizita eta Hiperaktibitatea)

daukaten ikasleekin. Adin desberdinetako taldeak

dira, neskak eta mutilak hartzen dituena, xakea elkargune dutela-rik.

Helburua, aniztasunaren bitar-tez ikasleek elkarri laguntzea eta gaitasunak garatzea da, Carlos

Soler Huguet orientatzaileak azaltzen duen bezala. “Aniztasu-nera bideratutako proiektua da, zentzu esperimentala duena ora-ingoz, izan ere, ez baita xake hezitzailearen proiektuaren bai-tan sartzen, baina xakearen onu-rak erakusten ditu”.

MArdones eta Magaña ikastetxearen ataria, Murtxanten. MARÍA MARTÍNEZ

62017ko azaroaren 24a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Pulguer putzua

Basotze, basoberritzea edo baso-bir-populaketa landaretzaren kudeake-taren praktika eta ikerketa da.

Basotzea uztiapen komertziala eta industrialarekiko materialen pro-dukzioa ikertzen du, zura eta pape-ra bezala, hala nola inguruaren kali-tate ekologikoaren kontserbazioa, balio ambientala, estetikoa eta rekreatiboa.Muérdago Naturaren Lagunak elkarteak basoberritze bat egin zuen duela urte batzuk Pulgue-rreko putzuaren inguruan. Asko izan ziren prozesuan lagundu zuten boluntarioak eta ingurugiroaren

Boluntarioek burututako basoberritzeakdefendatzaileak. Aurten, esperien-tzia berriro errepikatuko dute, hain zuzen igande honetan. Kolektiboak daraman dinamikarekin jarraituz, jada erabiltzen ez diren nekazal lurrak lekuko espezieak landatzeko erabiliko dituzten, hazitoki bezala eta inguruk animalien elikadurara-ko.

Lekuan lekuko espezieak Aurten, 2016an hasi zuten ekimena-ri jarraipena emango zaio. Hala, zuhaitz espezie desberdinak landa-tuko dira, baita inguruan ohikoak

diren zuhaixka eta bestelako lan-dareak ere (karraska, koskoja, ipu-rua, sabina, aladiergoa, aliaga, erro-meroa. legeltxorra, jarila, erretama eta izpilikua). Nafarroako Gober-nuak eta Cascanteko Udaletxeak lagundu dute aktibitatea prestat-zen.

Bestalde, Muérdago Naturaren Lagunak Elkarteak hainbat kirol, hezkuntza eta kultura aktibitate antolatuko ditu urte guztian zehar, ingurugiroarekiko sentsibilitatea eta bestealko baloreak zabaldu eta sustatzeko helburuarekin betiere. Besteak beste, mikologia jardunal-diak, mendi irteerak, ingurugiroa-rekin lotutako ibilaldiak, hitzaldiak eta tailerrak prestatu dituzte.

AISIRAKO

ERRESERBA

NATURALANatura izendaben anitzak

Cascaten eta Tutera artean, inguru heze eder hau Naturgune izendatu zuten 1987an eta Interes Komunitarioko Gune ere bada.

Sarrerako azalpen taula, atzean Moncayo ikusten delarik.

Diario de Noticias

Pulguerreko putzua Nafarroa-ko hegoaldeko putzu nagusie-tako bat da. Ziertzo Mendian

kokatzen da, hain justu Tutera eta Cascante artean, eta Tuterako Huertas Mayores Sindikatuaren parte da. Bertara iristeko, NA-6830 errepidea hartu beharra daukagu, Murtxante eta Cascante artean kokatzen dena eta erromatar bidea deitzen dena; 7. kilometroa igarot-zen dugunean, 400 metroko bidexka bat hartu eta putzuaren aparkalekura iritsiko gara.

50 hektareako azalarekin, natur-gune bezala izendatua izan zen 1987an. 2006tik Interes Komunita-rioko Leku (IKL) bezala izendatua izan da. Denetara, 220 hektareako lurrazala betetzen du gune osoak, Murchanteraino iristen baita. 1627an sortu zen, putzua ureztat-zerako egin baitzen. Gaur egun Alhama ibaitik hartzen du ura,

Boqueron errekaren bidez; baita udaberriko eta neguko gehiegizko ureztatzetik ere.

Ur gozoko putzua Pulguerreko putzuan hainbat aha-te mota ikusi ditzakegu, baita koartzak, zikoinak eta bestelako neguko hegazti batzuk ere, hilabe-te hotzenetan. Hegaztiak ikusteko, hoberena pu-tzua inguratzen duen 2 kilometro-tako ibilbidea egitea da, ikuspegi ederrak eskaintzen baititu. Baina ingurua eta bertako fauna begirat-zeko leku egokia izateaz gain, ber-tako jendearentzat badauka beste izen bat: Erriberako hondartza. Izan ere, Ingurugiro Sailak bainat-zeko ur bezala sailkatua duen put-zu bakanetako bat da. Horrexega-tik, eguzkia indartsu dagoenean asko dira bertara hurbildu eta put-zuko uretan murgiltzen direnak. Kayak edo windsurfean ere aritzen dira batzuk.

Boluntarioak, eremua basoberritzen. D.N.

Putzuaren ikuspegi orokorra.

PULGUER

PUTZUA

2017ko azaroaren 24a, Ostirala 7

KLASK!

FERNANDO ROMAY, TUTERAKO IKASTETXEAN. Nafarroako Saskibaloi

Federazioak gonbidatuta, Fernando Romay

Real Madril taldekoa eta Espainiako Selekzio-

ko jokalaria Tuteran egon zen joan zen

astean, SDR Arenas taldeko haurrekin. Bere

esperientziak kontatzeko aprobetxatu zuen

unea, baita saskibaloiaren munduan hasi

berri diren gaztetxoei aholku andana emateko

ere.

Ondoren, 2,13 metroko jokalari ospetsua San

Francisco Javier Ikastetxera joan zen hitzaldi

bat eskaintzera. Saskibaloia, baloreen eskola

hitzaldia, kirolaren inguruan Tuterako ikas-

tetxean urtero antolatzen dituen jardunaldie-

tako baten baitan eskaini zen. J.A. MARTÍNEZ

ARTISAU AZOKA IRURTZUNEN. Euria zela eta, merkatua frontoiko

aterpera eraman behar izan zen. Hala, Bi Aizpe pilotalekuan ezarri ziren lanbide

zaharrak erakutsi eta ezagutzera ematea helburu zuten 26 postuak. Hauetan,

artisauek euren lana jendartean erakutsi ahal izan zuten, besteak beste, egurra,

harria eta beira izan zirelarik material erabilienak. N. MAZKIARAN

GELETAKO ANIZTASUNA LANTZEN, ALTSASUKO IKASTOLAN. Iñigo Aritza Ikastola

aurrekaria izan da aniztasuna lantzen. 2009an

trantsizio gela bat jarri zuen ikasleriaren beharrei erant-

zuteko eta honek bide gehiago zabaldu zituen. Urte

guzti hauetan ikasgela honetatik igaro diren ikasle guztiei

jarraipen modu bat eskaintzeko helburuarekin, Oinarrizko

Hezkuntza 2 unitatea jarri dute martxan ikastolakoek. Ber-

tan, tailer eta proiektu zehatzei garrantzi nabarmenagoa

ematen zaie. UTZITAKOA

82017ko azaroaren 24a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Emilia Pardo Bazán (1851-1921)

IDAZLEA ETA

AITZINDARIANaturalista Familia noblekoa, bere heziketak beste kul-tura eta hizkuntzak ezagutzea ahalbidetu zion, ema-kume borrokalari eta aitzindarian bilakatuz.

Emilia PArdo Bazán gaztearen argazkia. D.N.

Diario de Noticias

Emilia Pardo Bazán A Coruñan sortu zen, Galizian. Bere elebe-rrietan Marineda izena jarri zion

bere sorterriari. Zortzi urte zituene-tik irakurle amorratua izan zen, bede-ratzirekin bere lehenengo olerkiak idatzi zituen eta 15ekin lehenengo ipuina, XIX. mendeko senar-emazteak izenekoa. Bere bizitza osoan zehar, 600 ipuin inguru idatzi zituen dene-tara. Ikasketak Madrilen burutu zituen, bertan igarotzen baitzituen neguak familiarekin batera, aita poli-tikaria zen eta. 1868an, 16 urte zitue-nean, 20 urteko José Quirogarekin ezkondu zen.

1878an Espainia utzi eta Europan barrena bidaiatzen aritu zen, eta hizkuntzekiko maitasuna piztu zi-tzaion. 1876an sortu zen bere lehe-nengo semea, Jaime; eta idazle beza-la ezaguna izaten hasi zen Ourensen ospatutako literatur lehiaketa bat ira-bazi ondoren. Olerkigintza lantzen zuen gehienbat garai hartan, nahiz eta aurrerago alde batera utziko zuen. Giner de los Ríosi esker Jaime ize-neko lehen olerki bilduma argitara-tu zuen. Eleberrigintza beranduago lantzen asiko zen, izan ere, maila baxuko literatura zela iruditzen zi-tzaion. Hala ere, garaikideak zituen idazleetako batzuren lanen bitartez piztu zitzaion eleberriak idazteko gri-na, Pascual Lopez-ekin, besteak bes-te. Medikun-tza ikasle baten autobio-grafia izeneko eleberri a argitaratu zuen ondoren. 1881ean Maitaleen bidaia bat argitaratu zuen; eta San Francisco de Asís bigarrenez haur-dun zegoenean bukatu zuen. Emilia Pardo Bazánen naturalismoa ulert-zeko, ezinbestekoa da Maitaleen bidaia bat-eko hitzaurrea.

HURBILETIK

3 Aurrerakoia: 16 urte zituenean

ezkondu zen José Quiroga y

Pe´rez Dezarekin. Harreman

hartatik sortuko ziren bere hiru

seme-alabak: Jaime (1876),

Blanca (1879) eta Carmen

(1881). 1884ean banatu ziren,

modu adiskidetsuan. Senar ohia

Galizian gelditu zen, berak

Madril eta Galizia artean bizitzen

jarraitu zuen bitartean.

3 Emankorra: Eleberriez aparte,

ipuin eta olerki asko idatzi

zituen, baita bidaia liburuak,

antzezlanak eta kazetaritza arti-

kuluak ere. Bere garaian oso

presentzia nabarmena izan zuen

emakumea izan zen. Gaur egun

arte, Espainiak izan duen idazle

emankorrenetako bat dugu, bai

emakume bai gizonen artean

ere.

1891n kazetaritzaren abenturan murgildu zen Nuevo Teatro Crítico aldizkariaren eskutik. Berak sortuta-ko aldizkaria izan zen. Aldi berean, Emakumearen Liburutegia zuzen-tzen hasi zen. 1900 urtean, El Impar-cial egunkarian Pariseko Erakusketa Unibertsalaren inguruan idatzi zituen artikuluak argitaratzen hasi ziren. Guztiak bilduma moduan aterako ziren ondoren, Berrogei egun Era-kusketan izenburupean. 1902an Euro-pa katolikoarengatik argitaratu zen; 1906an Egia eta maldan behera an-tzezlana estreinatu zen arrakasta han-dirik gabe. 1910etik aurrera Heziketa Publikoko kontseilaria izan zen.

Emakumearen alde borrokan

Emilia Pardo Bazán oso idazle emankorra izan zen. Bere bizitza guztian lite-

raturari estuki lotua bizi izan zen. Naturalismo eta Errealismoaren mugimen-

duaren kidea izan zen. Egile erabat emankorra izan zen, kontuan hartuta

41 eleberri, 580 ipuin baino gehiago, ehundaka saio eta 7 drama eta 2 sukal-

de-liburu idatzi zituela, Los pazos de Ulloa lana guztien artean nabarmene-

tarikoa izanda. Feminismoaren inguruko bere planteamenduak plazaratu

zituen, bere garaian oso jarrera aurrerakoia azalduz. Azpimarratu behar da

Galiziako bi figura nagusietakoak emakumeak izatea ere bai, Rosalia de

Castro eta bera hain zuzen ere.

Bere ekimen eta beste batzuenari esker, Real Academia Galega fundatu

zuten 1906an, galiziera arautzeko eta bultzatzeko asmoaz. Hala ere, bere

lan guztiak gaztelaniaz egin zituen.