12
Egileak eta marrazkiak: 4.E Argitaletxea: kueto boom

04 Joana eta Jon lagunak betiko 4.e

Embed Size (px)

DESCRIPTION

kuetoeskola ipuina powerkueto

Citation preview

Page 1: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Egileak eta marrazkiak: 4.EArgitaletxea: kueto boom

Page 2: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Kaixo lagunok: Kontatuko dizuegun istorioa geuk asmatutakoa da, baina litekeena da benetan gertatzea… “Abul-Amé “ zioen bezala:

2009 – 2010 ikasturteko 4.E mailakoak: Judith, Jon C. , Xavier, Kevin, Yeray, Eder, Ander, Roberto, Araitz, Aitor, Briggitte, Joel, Jessica, Nazaret, Jon Ruiz, Nahia, Nerea, Laura, Juanjo eta Uxue.

- Porque la vida es así. Hay que crecer aprendiendo a sufrir, cometiendo errores, viviendo alegrías, y conociendo poco a poco a todos los que nos rodean. Todo esto es lo que llena una vida y nos hace adultos.

Page 3: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e
Page 4: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Duela urte batzuk Kueto eskolan bazegoen Joana izeneko neska bat, oso alaia eta ausarta zena. Txikitatik bazeukan lagun bat Jon deitzen zena. Ez ziren gela berekoak baina sarritan eskolatik irten zirenean parkean elkartzen ziren. Apirileko egun batean biak zeuden futbolean jolasten errepide ondoko parke batean. Hortik zegoen mutiko handi batek pilotari egundoko ostikada eman zion. Orduan tximista bezala Joana eta Jon, biok batera, pilotaren bila joan ziren. Jonek konturatu gabe Joana bultzatu zuen eta errepidera erori zen.

Page 5: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e
Page 6: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Momentu horretan auto bat pasatu zen eta Joanari besoa harrapatu zion. Berehala ospitalera eraman zuten. Medikuek ahal zen guztia egin zuten baina zoritxarrez beso erdia galdu zuen, eskutik ukondoraino hezur batzuk apurtuta zituelako.

Page 7: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Joana jakitean negarrez hasi zen, baina egunak pasa ahala gero eta hobeto moldatzen hasi zen.

Ospitalean egun batzuk eman ondoren etxera bidali zuten. Hor ia dena bakarrik egiten saiatzen zen eta lortzen zuen. Hain adoretsua zen!

Page 8: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Eskolara itzultzean Joana, Jonekin haserretu egin zen bere istripuaren erruduna zela pentsatzen zuelako eta lagunak izateari utzi zioten.

Hortik aurrera Jon “pandilla” batekin zebilen eta egun osoan barre egiten zion Joanari. Gainera taldeburua zenez besteen aholkuak ez zituen entzuten.

Dena den bere lagunek ez zuten amore eman eta Joni behin eta berriro esaten zioten:

Jon, neska honi egiten diozuna ez zaigu ondo iruditzen. Oso gaizki dago, berak ez du tratu hau merezi.

Azkenean lortu zuten Jonek Joanari iseka egiteari uztea.

Page 9: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Orduan Joanak tratu bat egin zuen berarekin :

-Baietz egiten dudan zuk egiten duzuna !- esan zion Joanak .

Hurrengo egunean Jon sokarekin saltoka hasi zen. Joana sokaren punta, geratzen zitzaion besoaren zatian lotu zuen, beste punta eskuarekin hartu eta geldirik gabe saltoka aritu zen .

Gero Jon saskibaloia jolasten hasi zen. Joanak ere pilota hartu zuen eta saskian sartu zuen.

Horren ostean Jonek gora beheraka egin zuen eta Joanak ere esku batekin egin zuen, ohitura handia baitzeukan.

Page 10: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e
Page 11: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Hau ikusita argi geratu zen, Joana edozer egiteko kapaza zela. Jonek barkamena eskatu zion baita zoriondu ere.Joana bere portaeraz gogoratu zen eta Joni esan zion :

-Tira Jon, neuk ere ez nuen zurekin haserretu behar. Orain badakit zu ez zinela izan istripuaren erruduna.

Page 12: 04 Joana eta Jon lagunak betiko         4.e

Hori entzun ondoren Jonen « pandillakoak » txaloka hasi ziren.Jonek eta Joanak besarkada handi bat eman zioten elkarri eta lagunak izan ziren betiko. Ez hori bakarrik, aurrerantzean, hiru lehiaketa antolatzeaz arduratu ziren atsedenaldietan. Lehenengo hiruhilabetean soka saltoka, bigarrenean, saskibaloia eta azkenean gora beheraka.Zenbat lagun ezagutu zenituzten Kueton  ! Zer atsedenaldi zoragarriak Kuetokoak !