Upload
others
View
7
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016
1. MARRAZKETAREN HISTORIA.
Gizakiak beti izan du besteekin komunikatzeko beharrizana. Komunikazio
hori bideratzeko modu asko daude, baina bi dira batez ere: idazkera eta grafismoa.
Grafismoa esaten diogu ikusiz jasotzen den edozein adierazpeni, erreala zein
sinbolikoa izan.
Zein da lehenagokoa? Zaila da zehazten, baina ziur dakiguna zera da:
ezagutzen ditugun lehenengo adierazpenak, labar-pinturak, grafismoari dagozkiola.
Teknika eta ez dabiltza hainbeste baliabide (puntzoia, ikatza, arkatza, etab.)
eta hainbeste euskarri (harria, buztina, papiroa, papera, etab.) erabiltzen diren
fenomeno grafiko honetatik urrun.
EKAIN-eko Pottokak.
Antzinako adibideak ditugu, Gudea errege Sumeriarren estatuan landuta
agertzen den araikuntzaren marrazkia esaterako. Arkitektoa izena duen estatua
hori Kristo aurreko 2.450. Urtekoa da.Parisko Louvre museoan dago.
MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016
Geroagoko mendeetan ugaritu egin ziren adierazpen horiek; XIII. Mendean,
esaterako. Villard de Honnercourt arkitektoaren koadernoa dugu; nahiko sinplea
da baina badu indarra adierazpenean.
Baina adierazpen teknikoen heldutasuna Errenazimenduan heldu zen, XV.
eta XVI. mendeetan. Brunelleschi arkitektoaren lanei, Leonardo Da Vinci
marrazkiei, Toccola, Francesco de Giorgio, Agostino Ramelli, Juanelo Turriano,
Francisco Lobato, Jeronimo de Ayaz eta beste askoren lanei esker.
Brunelleschi.
MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016
Leonardo Da Vinci.
Geroago, XVIII. Mendean, Gaspar Mongueren lanek bultzada izugarria
eman zioten adierazpen teknikoei eta gaur ditugun antzekoak egiten hasi ziren.
Horrela sortu ziren Watt-en lanak eta bere lurrin makina edo Polhem-en
mekanismoaren alfabetoa, XIX. Mendearen amaieran egindakoak Industri Iraultza
bete.betean zegoela.
Lurrin
Lurrin makina, Watt. 1766-1769
Gaspar Mongue (Proiekzioak)
MARRAZKETA TEKNIKOA I 2016-2016
Polhem. Alfabetoa
Laburbilduz, adierazpen teknikoak, bai eskuz egindakoak (bozetoa), bai
tresnen edo ordenadorearen bidez egindakoak, behar-beharrezkoak dira gizartea
garatzeko eta mundu osoko teknikoek elkar ulertzekoo.Izan ere, adierazpen
teknikoa hizkera unibertsala da izatez.
Eta amaitzeko, Leonardo da Vinciren biografoa ozandako Giorgio Vasari (
1511-1574) arkirektoaren definizio polit bat emango dugu: “Marrazkia
pentsatzen ari garena ikusmenezko adierazpen bitartez ematea besterik ez
da”.